Download - Larrun 234.ps, page 9 @ Preflight ( Larrun )jasotzen dugu eta hori ez da egia. Migrazio gehie-nak Afrikan hegoaldetik hegoaldera ematen dira, 3 Migratzaile Euskal Herrian / Erreportajea

Transcript
Page 1: Larrun 234.ps, page 9 @ Preflight ( Larrun )jasotzen dugu eta hori ez da egia. Migrazio gehie-nak Afrikan hegoaldetik hegoaldera ematen dira, 3 Migratzaile Euskal Herrian / Erreportajea
Page 2: Larrun 234.ps, page 9 @ Preflight ( Larrun )jasotzen dugu eta hori ez da egia. Migrazio gehie-nak Afrikan hegoaldetik hegoaldera ematen dira, 3 Migratzaile Euskal Herrian / Erreportajea

2

234. zenb. 2018ko iraila

MUGAKOEGOERETAN ELKARTASUNAUda honetako gai nagusia izan da: migratzaile multzoak autobus geltokietan, horri

erantzunez herritarrek aktibatutako elkartasuna, eta atzetik erakunde publikoek iaegunero jaulkitako datu eta adierazpenak, jarri dituzten baliabideak zerrendatuz.

Larrun honetan iritsi berrien errealitatean murgildu gara, urtetan hauen eskubideendefentsan ari diren pertsonen eskutik. Eta ustekabean, ispilu batekin egin dugu topo:beltzen egoerari begira zurien burua da ikusi duguna, zurien ekonomia, mendebaldarronmito eta uste okerrak, administrazioan agintean direnen eta herri mugimenduetandihardutenen logika ezberdinak... Migrazioaren gaiak irekitzen duen pitzaduraapasionagarria da, Euskal Herriko gizarte eredua jartzen baitu eztabaidagai.

Biribiltzeko, Asier Gonzalez de San Pedrok aparteko erreportajean kontatu du barrutikbizi izan duen Donostiako Txantxarreka gaztetxearen esperientzia.

� Egilea: Estitxu Eizagirre KerejetaArgazkiak: Dani Blanco

Azala: Joseba Larratxe Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre Kerejeta. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia, 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa:(00 34) 943 37 15 45. Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.614. zenbakiarekin banatua, 2018ko irailaren 30ean)

Page 3: Larrun 234.ps, page 9 @ Preflight ( Larrun )jasotzen dugu eta hori ez da egia. Migrazio gehie-nak Afrikan hegoaldetik hegoaldera ematen dira, 3 Migratzaile Euskal Herrian / Erreportajea

Mohammed Mahmud eta Issah Naziru Ghanatiketorri ziren Euskal Herrira. Beren esperientziaeta gure uste okerrak izan zituzten mintzagaimaiatzean Donostiako Gros auzoan emanikohitzaldian. "Gure herrialdeko denek ez dutehona etorri nahi, badira han ongi bizi direnak"ohartarazi zuen Naziruk. "Uste duzue Afrikatikhonainoko bidaia egiteko, aberatsenak etortzengarela. Aberatsa banintz, nire herrian biziko nin-tzateke" esan zuen Mahmudek. Naziruk azalduzuen familiarengandik urruntzearen mina: "Bosturte daramatzat gurasoak ikusi gabe. Behin amaktelefonoz esan zidan 'ez dakit noiz ikusiko zaitu-

dan berriz. Zuk badakizu non nagoen ni, bainanik ez dakit zu non zauden'. Eta bizitza ez dagogure esku, edozein unetan hil gaitezke. Hori guz-tia barruan izanik, hona etorri eta gehiago izorra-tzen bazaituzte, oso gogorra da".

Anaitze Agirre Larreta SOS Arrazakeriako kideda aspaldidanik, eta egun Irungo Harrera Sareandabil buru-belarri. Mundu mailako migrazioare-kiko dugun ikuspegia oso desitxuratuta dugulaohartarazi du: "'Denak hona datoz' diskurtsoajasotzen dugu eta hori ez da egia. Migrazio gehie-nak Afrikan hegoaldetik hegoaldera ematen dira,

3

Migratzaile Euskal Herrian / Erreportajea

Irungo Lakaxita gaztetxean, iritsi berria informazioa irakurtzen.

Page 4: Larrun 234.ps, page 9 @ Preflight ( Larrun )jasotzen dugu eta hori ez da egia. Migrazio gehie-nak Afrikan hegoaldetik hegoaldera ematen dira, 3 Migratzaile Euskal Herrian / Erreportajea

ez hegoaldetik iparraldera. Afrikan jendea osoerraz mugitzen da herrialdeen artean eta bertangelditzen da. Gero, migratzen hasten direnean etamigrazio proiektua aldatzen zaienean, jendea ipa-rralderago joaten da eta batzuk pentsatzen hastendira Europara nola joan. Batzuk hasieratik zutenhelburu Europa, baina beste batzuk ez". Iruditegisexista hori, gizonek migratzen dutela eta emaku-meak zain geratzen direla, mitoa dela esan du:"Orokorrean migratzaileen %50 emakume eta%50 gizon dira. Baina adibidez emakume afrikargehienek hegoaldetik hegoaldera migratzen dute.Iparralderako bidaiak askoz gogorragoak diraorokorrean emakumeentzat. Ez dezagun pentsa,estereotipoak dioen bezala, emakume guztiakgizonarekin elkartzera etorri direnik. Badira baka-rrik datozen emakumeak eta proiektu migrato-rioa berea dutenak".

Zergatik dugu migrazioaren errealitatearekikohain pertzepzio okerra? Agirrek jarraitu du:

"Duela pare bat urte Espainiako Barne ministro-ak bota zuen: '300.000 afrikar daude Europa har-tzeko zain'. Datuen erabilera interesatua egitendute askotan instituzio eta gobernuek. Zertarakoegiten dute? Alarma sortu, gizartea beldurtu, etamodu bateko migrazio politikak justifikatzeko.'Inbaditzen gaituzte, olatuan datoz, pila batdira...' pentsatzen badugu, agian erraz onartukodugu 'Melillan hesi handi bat jarri behar da,Marokori eta Turkiari dirua eman behar zaie horigeldiarazteko, eta Mediterraneo itsasoan hiltzendirenak ba... zer egingo diegu, ezin ditugu denakhartu'". Oier Gonzalez kale hezitzailea da, etaburu-bihotz dabil kalean bizi diren gaztemagrebtarrekin hainbat proiektutan. Berak eredio "inbasio" sentsazioa ez datorrela bat erreali-tatearekin: "Ekain-uztail-abuztuan Bilboko Gug-genheim museoak 445.147 bisitari jaso ditu. Epeberean Gaztelugatxek 235.000. Hori ez duguinbasio moduan hartzen. Aldiz, denbora tartehorretan 3.881 arreta egin zizkien EAEko Guru-

4

234. zenb. 2018ko iraila

� GARBIÑE GOMEZ eta ARATZ ESTONBALaia abokatu taldea

� ANAITZE AGIRREIrungo Harrera Sarea

Page 5: Larrun 234.ps, page 9 @ Preflight ( Larrun )jasotzen dugu eta hori ez da egia. Migrazio gehie-nak Afrikan hegoaldetik hegoaldera ematen dira, 3 Migratzaile Euskal Herrian / Erreportajea

tze Gorriak migratzaileei. Izan ere, udan Donos-tiara 10 egunero 45 pertsona beltz iritsi diraGurutze Gorriaren autobusez eta Bilbora bestehainbeste. Eta hori inbasio moduan hartzendugu. Noren interesa da, aipatutako zenbakietanoinarritutako turismoa inbasio fisikoa izanik zer-bait onuragarri moduan ikustea, eta bestebatzuen etorrera hain inbasibo ikustea, zenba-kiok alderatuta txorakeria bat denean? Hemen-dik pasoan dagoen turista batek zer ekonomiasortzen du, eta hona lanerako prest datorrenakzer ekonomia sortzen du, jasangarritasunarenikuspegitik? Enplegu sailburuak berriki esan du,demografikoki beharrezko dugu jende hau".

Agirrek Migrazioen Nazioarteko Erakundea-ren datuak ekarri ditu gogora, Europara dato-rren migrazioa gutxitu izanaren adierazle:"2015ean itsasoz milioi bat pertsona iritsi zirenEuropara. 2016an 262.000 izan ziren. 2017an101.000 pertsona. Aurten 46.000 pertsona.

ACNURek esan du itsasoz Espainia hegoaldera27.000 pertsona iritsi direla. Zifra hori barrega-rria da 47 milioi pertsonako herrialde batentzat.Eta zergatik gutxitu da hainbeste itsasoz Euro-para iritsitakoen kopurua? Mugak esternalizatudirelako. Turkia eta Maroko egiten ari dira orainlan zikin hori". Baina, uda honetan ez al da Eus-kal Herrira inoiz baino migratzaile gehiago iri-tsi? Agirreren esanetan, "Mediterraneoko sarbi-de nagusia itxi du Italiak. Ondorioz, berriroindartu da Maroko eta Espainia hegoaldearenarteko igarobidea. Gehiago etorri diren EuskalHerrira? Agian bai, bidearen aldaketagatik, udaneguraldiak laguntzen du...". Gonzalezek dioudan hona iritsitakoen kopuruak aurreko urteenantzekoak izanik ere, aurten ikusgarriago egindirela: "Arrazoiz, nire inguruko gazte magrebta-rrak haserre daude: haiek urteak daramatzatekalean bizitzen. Donostian kalean bizi diren 18-19 urteko gazteen kopurua 40 lagun ingurukoada. Eta uda honetan bat-batean gaia mugitzen

5

Migratzaile Euskal Herrian / Erreportajea

� IÑIGO SANTXOBilboko Hiritarren Harrera Sarea

� OIER GONZALEZKale hezitzailea

Page 6: Larrun 234.ps, page 9 @ Preflight ( Larrun )jasotzen dugu eta hori ez da egia. Migrazio gehie-nak Afrikan hegoaldetik hegoaldera ematen dira, 3 Migratzaile Euskal Herrian / Erreportajea

hasi da. Zergatik? Inbasio irudiagatik. Ez daaskoz gehiago etorri direlako, baizik, etorrerakaskoz ikusgarriago egin direlako. Estalita zegoenerrealitate bat lehertu da, Espainia hegoaldeanbaliabideek gainezka egin dutenean. Lehenmodu informalean iristen ziren hona, bakoitzabere kasa, familiarengana... orain autobuseandenak elkarrekin ekartzen dituzte, aldi berean".Agirrek galdera deserosoa bota du piztutakoelkartasunaz: "Berdin gertatuko litzatekemagrebtarrekin edo ij itoekin izan balitz?Migranteen artean, beltzekiko pertzepzio positi-boagoa du gizarteak. Errefuxiatuen gaiarekinEuropan urtetan ikusi ditugun irudi guztienondorio ere izan da piztu den elkartasuna".

ZER AZALERATZEN DU MIGRATZAILEENGAIAK?

Zer ari zaigu seinalatzen 2015etik "errefuxiatuenkrisia" esaten zaion hori? Hasteko, Agirrek ter-minologia zaintzeko eskatu du: "'Inmigrazioarendrama' esaten da, eta ez, drama eragindakoa da,beraz, zehatzagoa litzateke esatea 'inmigraziopolitiken drama'. Edo 'errefuxiatuen krisia' ez daegia, 'Europako errefuxiatu politiken krisia' da".Iñigo Santxo Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarte-ko kidea da, eta Bilbon Hiritarren HarreraSarean dabil sortze momentutik. Migratzekoarrazoietan jarri du arreta: "Krisia ez da errefu-xiatuena, krisian dagoena sistema kapitalista da.Kapitalismoak birsortzeko inperialismoa bultza-tzen du, herrialdeen desjabetzea burutzen du...eta horren ondorioa da jendea behartuta senti-tzen dela bizitzari beren herri eta familietatikurrunduta ekitera. Ez da fenomeno berria, histo-rikoki errepikatu izan da garai ezberdinetan etaez soilik Afrikan. Migrazio fluxuak 'naturalak'dira sistema kapitalistan". Gonzalezek "esklabo-tza" itzuli dela salatu du: "Ghanako 19 urtekogazte batek ederki azaldu zidan behin: 'duela 200urte gure herrietara trafikanteak etortzen zirengu bahitu eta Ameriketara esklabo eramateko.Egun gu ateratzen gara Europara esklabo etor-

tzeko'. Izan ere, muga zer da? Ekoizpen sistemakapitalistan, kontrol eta sailkapenerako bitartekobat. Mugak pertsonen trantsitoa erregulatzendu, “nor” eta “nola” “nora” doan zedarritu.Prozesu horretan pertsona zaurgarriak eta men-pekoak iristen dira hona, eskubiderik gabe.Mugak, lan-esku merke eta menperatu baterakobaldintzak sortzen ditu, norbere jaioterria uzterabultzatzen duen baldintzak eragiten dituenekoizpen sistema bera hornitzeko".

Beltzean diharduen ekonomiarentzako esku-lana bermatzen du migrazio politikak. Ondoriohori atera daiteke, paperik gabekoek egoiliar bai-mena lortzeko duten bide bakarra hiru urtez ber-tan bizi izan direla frogatzea baita. Horrela azal-du digute Laia abokatu taldeko kide diren AratzEstonba eta Garbiñe Gomezek: "Absurdua da.Baimena ematen dietenean esaten ari dira: aupatxapeldun, lortu duzu hiru urte pasatzea poliziakharrapatu gabe ezkutuan lan eginez. Premio! 21urteko pertsona batek nola lortzen du bestelahiru urte pasatzea? Guztiok dakigu zer gertatzenden". Enpresariez gain, espekulatzaileek erepaperik gabekoen alokairuarekin sekulako pago-txa dutela gehitu du: "Bakoitzari 300 euro kobra-tu, eta pisuan 15 pertsona bizi badira... eta zergaaitorpenik gabe, noski! Hedabideetan 'patera-pisua' hitzarekin izendatzen da baina zergatik ezdute jabea seinalatzen?".

Migratzaileen gaiak azaleratu duen beste aferabat, Euskal Herria zeharkatzen duen Espainiaeta Frantziaren arteko muga da. Estonbak irmosalatu du: "Muga bat normalizatzen ari gara,agintarien esanetan ez omen dagoena. Eta ezdezagun ahaztu Europar Batasunean zirkulazioalibrea dela! Muga horretan 'beroan eginiko itzul-ketak' Europako estatu batetik bestera egiteasekulako kontraesana da! Onartu dezatela mugakbadaudela, edo zirkulazioa librea bada, guztion-tzat da librea". Bi estatuetako poliziak migratzai-leen patata beroa elkarri pasatzen dihardutelaazaldu du: "Frantziak migratzaileak jatorrizkoherrialdera itzuli beharrean, mugara ekartzen

6

234. zenb. 2018ko iraila

Page 7: Larrun 234.ps, page 9 @ Preflight ( Larrun )jasotzen dugu eta hori ez da egia. Migrazio gehie-nak Afrikan hegoaldetik hegoaldera ematen dira, 3 Migratzaile Euskal Herrian / Erreportajea

ditu. Askotan, topoan sartu eta Hendaiara iris-tean Espainiako poliziak hartzen ditu. Kaleratzeespedientea zabaltzen diete eta polizia espainolakesaten dio migratzaileari: 'sei hilabete dituzuberriz saiatzeko. Berriz pasatzean berriz harrapa-tzen bazaituzte, paper hau bota'. Eta aholkuakere ematen dizkiete: 'pasa behar baduzu pasatugauez...'". Polizia legez kanpo jokatzen ari denbitartean, elkartasuna delitu bihurtzeko arriskuaikusten du Gomez abokatuak: "Gu harrapatzenbagaituzte gure bezero edo lagun diren migra-tzaileekin Irungo zubia zeharkatzen, pertsonentrafiko delitua egotzi diezagukete". Gonzalezekgogora ekarri du Euskal Herriak muga zeharka-tzen metatutako jakintza eta esperientzia:"Mugaldeko praktikak eta elkartasun sareakberreskuratzeko aukera ematen du gai honek.Baina gero eta zailago jarriko dute elkartasuna".

BIDAIA LEGEETAN BARNA

Estonba abokatuak azaldu du Espainiako lurre-tara sartzea lortzen dutenentzat estatuak presta-turik duen ibilbidea: "Gurutze Gorriak artatuostean, Espainiako Polizia Nazionalaren eskue-tan uzten dituzte. Poliziak identifikatu egitenditu, pasaportea kentzen die eta espedienteadministratibo bat ireki. Espedientea zabaltzendiote, poliziari iruditzen zaiolako modu irregula-rrean etorri dela pertsona hori, baina agian ez dahorrela, errugabetasun presuntzioa gorde beharda. Espedientea zabaltzerakoan, garai bat egonzen zuzenean denei hezurrak neurtuz adina igar-tzeko froga egiten zietena (azken hilabeteetan ezdugu ikusi egiten denik). Pertsona batek pasa-portea baldin badu, hezur frogak egitea ilegalada, dokumentazio bat baduelako adieraztenduena nor den eta zer adin duen. Espedienteaireki ostean, normalean jendea kale gorrian gera-tzen da. Lehen hiru egunetan aukera du GurutzeGorriaren egoitzetan lo egiteko, baina gero kale-ra doa". Espediente administratiboak sei hilabeteiraun ditzake, gehienez. Iritsi berriak alegazioakaurkeztu behar ditu, justifikatuz Espainiako

lurretan bere sarrera ez dela irregularra izan etabertan egoiliar baimena eskuratzeko legeak jarri-tako baldintzak betetzen dituela frogatuz. Asko-tan, migratzaileek ez dituzte betetzen legeakegoiliar baimena emateko ezartzen dituen bal-dintzak. Horrelakoetan geratzen den aukerabakarra azaldua dugu: Hiru urte aguantatzeamodu klandestinoan, eta hiru urte horiek pasatu-ta berriz ekitea legalki egoiliar baimena lortzeari.Baimena lortzeko, errotze txostena aurkeztubehar da, alegia, bertan bizitzen hiru urte dara-matzala justifikatzen duten frogak. Honetarakobaliagarri da estatura iritsi orduko poliziak irekizion espediente administratiboa, zein egunetaniritsi zen esateko. Erroldatzea ere bai, bere egoi-liar epea noiz hasi zen adierazteko. Eta horrezgain ikastaroak egitea, dinamika anitzetan partehartzea... hori guztia dokumentatu behar du, aldiberean klandestinitatean egonik, poliziak harra-patuz gero bidaliko bailukete. Eskakizun kon-traesankorrak, inondik ere.

Asilo politikoa eskatzen dutenek egin beharduten bidea beste bat da: gudan dagoen herrial-de batetik edo beren burua arriskuan dagoenherrialde batetik datorrela frogatzea da migra-tzaile hauen borroka. CEAR erakundeak bidera-tzen ditu kasu hauek, eta baldintza oso zorro-tzak bete behar dituzte: ez dute lan egitekoeskubiderik, hainbat ikastaro eta programetanparte hartu behar dute... Asiloa eskatu dezake-ten gehienek bide honi heltzen diote, baina badubere arriskua. Honela azaldu du Estonbak: "Asi-loa ukatzen badizute eta jatorrizko herrialdeanzure bila baldin badabiltza, deportazioa dator.Gerta daiteke asiloa ukatuz gero Espainiak kan-poratze prozedura zabaltzea eta kalean uztea,eta beraz, paperik gabeko beste helduek bezala,klandestinitatean hiru urtez eusteko bideariheldu beharra".

Adin txikikoena da egoiliar baimena lortzekohirugarren bidea. Estonbak azaldu duenez,"hauen kasuan berez nahikoa litzateke adminis-trazioko edozein tokitara joan eta esatea: 'adin

7

Migratzaile Euskal Herrian / Erreportajea

Page 8: Larrun 234.ps, page 9 @ Preflight ( Larrun )jasotzen dugu eta hori ez da egia. Migrazio gehie-nak Afrikan hegoaldetik hegoaldera ematen dira, 3 Migratzaile Euskal Herrian / Erreportajea

txikikoa naiz, hemen nire pasaportea'. Automati-koki eraman beharko lukete adin txikiko zentrotutelatu batera. Sei hilabetez Aldundiaren egoi-tzetan baldin badaude tutelatu gisa, jada egoiliarbaimena eskatu dezakete. Baina duela lauzpabosturtetatik hona zera gertatzen ari da: poliziakbahitu egiten ditu adin txikikoen pasaporteak etapasaportea bihurtzen dute delitu baten froga,dokumentazio faltsua izatea egozten dietelako".Beraz, zalantzan jartzen dute adin txikikoa denik,eta hezur frogak egiten dizkiete. Estonbak frogahauek zalantzan jarri ditu: "Zientifikoki onartutadago hezur froga ez dela objektiboa: alderatzepatroia gizonezko kaukasiarrena da, gizon edoemakumezko afrikar batek ez du patroi berabeteko. Hori Osasunaren Munduko Erakundeakesaten du! Eta oso inbasiboa da: eskumuturrazgain hortzak begiratzen dizkiete, barrabilak edoalua garapena ikusteko... esklabotza garaia ekar-tzen du gogora". Adin txikiko hauen adina zalan-tzan jarria izan denez, Aldundiaren ardurapekoizateari uzten diote eta kale gorrian geratzen dira.Gomezek Aldundiaren jokabidea salatu du:"Oso larria da. Gipuzkoako lege foralak dio adintxikikoak babestu egin behar direla, eta praktikanikusten dugu poliziak Aldundiak kudeatzendituen zentroetara sartzen direla baimen judizia-lik gabe, galdeketa irregularrak egiten dizkietelaadin txikikoei hezitzaileak aurrean egon gabe...eta Aldundiak ez du ezer egiten horiek eragozte-ko. Borroka judizial hori ere egiten ari gara,Aldundiak adin txikiko hauen tutela berreskuratudezan".

Naziru da egoera hori bizi izan duenetako bat:"Lehen nire herrialdeko pasaportea nuen, enba-xadan ateratakoa. Donostiako adin txikikoenUBA zentrora iritsi eta astebetera EspainiakoPoliziak etorri ziren zentrora eta pasaporteakendu zidaten faltsifikatua zela esanaz. Poliziaetxean pasatu nuen gaua eta biharamunean epai-tegira joan ginen abokatuarekin. Epaileak esanzuen: poliziek diozue gazte honek ez duela pasa-porteak dioen adinaren itxurarik, eta aurpegianez omen duela pasaporteko argazkian duen mar-

karik, baina nire ustez bai, adin hori dirudi etamarka badu. Esan zidan itzuli nintekeela UBAra,baina pasaportea enbaxadara bidaliko zuela,egiazkoa zen frogatzera. Zortzi hilabete egongara zain eta enbaxadatik gutuna jaso duguegiazkoa dela esanaz. Oraindik ez didate pasa-porterik itzuli. UBAn denetik dago, badira berelana ondo egiten duten langileak. Ni ez nindutenondo tratatu. Ziur nago beraiek deitu zietelapoliziei nire bila etortzeko". Mahmudek erebadaki zer den trantze hori: "Arrasateko kaleannengoen egun hartan. Poliziak etorri zitzaizki-dan pasaporte eske. Adin txikikoen egoitzakoburuak bazekien zer gertatzen zen, nire pasa-porteaz galdezka deitzen baitzioten, baina niriez zidan ezer kontatu. Poliziei pasaportea emannien eta bost minuturako erantzun zidaten fal-tsua zela. Egun gutxi batzuk beranduago, kla-sean nengoela, poliziak bila etorri zitzaizkidan.Eskuburdinak jarri zizkidaten eta hor hasi zenhistoria osoa. Bi urte eman ditugu epaiketetan...gogorra izan da. Borrokatu dugu eta lortu duguepaileek esatea pasaportea ez zela faltsua, adintxikikoa nintzela".

IRTENBIDEA: GUZTIONTZAKO ESKUBI-DE BERAK

Estonbak adierazi du errealitatea onartzea delakonponbiderako lehen urratsa: "Jendea berenherrialdeetatik kanporatzen ari gara. Soluzio bidebakarra beste herrialdeei lapurtzeari uztea da.Utopia hori iritsi bitartean, irtenbidea migraziofluxuak existitzen direla onartzea da. Aldundie-tan, udaletan, ez dago etorkinentzako bulegorik.Zergatik ez?". Agirrek Irungo Harrera Sareakhasieratik eskatu duena aldarrikatu du: "Harreraduina eta integrala. Praktikan erakutsi dugu posi-ble dela. Eta hori ez da administrazioa egiten ari.Bestela guk ez genituzke bazkariak egingo, edoarropa kudeatuko, edo gaixo daudenen jarraipe-na egiteko lantalderik osatuko". Santxok BilbokoHiritarren Harrera Sarearen helburua lorgarriadela nabarmendu du: "Herri mugimenduak gai-

8

234. zenb. 2018ko iraila

Page 9: Larrun 234.ps, page 9 @ Preflight ( Larrun )jasotzen dugu eta hori ez da egia. Migrazio gehie-nak Afrikan hegoaldetik hegoaldera ematen dira, 3 Migratzaile Euskal Herrian / Erreportajea

tasuna baldin badu bere baliabide apurrekinharrera integral bat garatzeko, erakundeek dirupublikoarekin eta dituzten baliabideak kontuanhartuta, inguruko GKEekin, herritar antolatue-kin harremanetan... borondatea izanik, BilboHarrera Hiri bihurtzea oso erraza litzateke".

Administrazioak baliabideak banatzerakoanbereizi egiten ditu migratzaileak, kasuistikarenarabera: asilo eskaera egin duten errefuxiatuak,adin txikikoak, "aldi baterako trantsitoan" dau-denak, zaurgarritasun egoeran dauden ume etaemakumeak... Gonzalezi hori "terriblea" irudi-tzen zaio: "Miseria sailkatzea da, batzuei apurbatzuk emateko eta beste batzuei beste apurbatzuk. Migratzeko arrazoiak anitzak dira etadenak dira zilegi. Oinarri oinarrizkoa da bizitzaon baterako eskubidea. Eta nortzuk dira eskubi-deen subjektu? Norbanako guztiak. Batez ere,gure ongizatea besteen miseriaren gainean erai-kia dagoenean. Hori ari zaizkigu migratzaileakbistaratzen, uneoro". Agirrek ere irtenbidea per-tsona guztientzat aterpea dela esan du, sailkape-nik egin gabe: "Kalean bizi den jende guztiaren-tzako bilatu behar da soluzioa. Guk ez ditugueskubide bereziak eskatzen inorentzat, migran-teentzat ere ez. Alderantziz, eskatzen dugunaeskubide berdintasuna da, eta dagoena, guztion-tzat egotea. Irunen hainbeste biztanle izanik,oraindik ez dago albergerik ere kalean bizi dire-nentzat". Estonbak ere politika integralak eskatuditu: "Ghanatik etorritakoa izan edo Donostia-ko Bidebieta auzoan jaiotakoa izan, 16 urterekinbertan bizi diren denek eskubide berak eduki-tzea. Zergatik sektorizatu dena?". Gomez batdator eskubide guztiak guztientzat izatearekin,baina babes berezia eskatu du adin txikikoen-tzat.

... ETA ELKARTASUNA PIZTU ZEN

Uda honetan Hiritarren Harrera Sareak sortudira Bilbon, Donostian eta Irunen. Bilbokosorrera azaldu du Santxok: "Ekainaren 28an hasi

ginen, kasualitatez. Errefuxiatuak Ongi Etorritaldeko kide batek 40 migratzaileko autobus batdetektatu zuen. Berez Espainiako GurutzeGorriak Euskadiko Gurutze Gorriarekin koordi-natu behar ditu autobusak, geltokira bila joan etamigratzaileak Gurutze Gorriaren dispositiboeta-ra eramateko. Baina han ez zegoen GurutzeGorriko inor, 40 lagun zeuden noraezean. Bil-bon behin baino gehiagotan eman den egoerada. Ongi Etorriko hainbat pertsonarekin hitzegin zuen kide honek, eta bote-prontoan erabakigenuen lehen harrera dinamika martxan jartzea".Etorri berriei oinarrizko bizi-baldintzak berma-tzeko espazioa zabaldu zuten Karmela guneautogestionatuan eta herritarrei dei egin zietenjanaria eta arropa ekartzeko, txandak egiteko...Biharamunean, Bilboko Udalari bilera eskatuzioten, egoeraren inguruan eta udalak jarrikozituen baliabideez hitz egiteko. Aktibatutakoelkartasun herritarraren ondorio izan zen era-kundeen erantzuna: bi egunera Gurutze Gorriak44 lagunentzako dispositiboa ireki zuen ConchaGenerala kalean, "baina ez zien erantzuten zeu-den beharrei. Beraz, guk gure mekanismoakpraktikan jarri behar izan genituen behar horiekase eta presio mekanismo bilakatzeko" azaldu duSantxok.

Irungo Harrera Sarearen sorrera ere "inprobi-satua, kasualitatea" hitzekin definitu du Agirrek:"Uztailaren erdialdean hasi ginen, 20 bat lagunek15 egun zeramatzatelako geltokian botata. Inorkez zien kasurik egiten, ez baleude bezala! 'Hemenjende hau dago bazterkeria egoeran, gaineramuga ezin pasa, eta zerbait egin beharko da' pen-tsatu genuen". Gaueko 00:00etan hartu zutenhainbat elkarteetako kideek (SOS Arrazakeria,Errefuxiatuak Ongi Etorri, Irungo beste hainbatelkarte... ) erabakia: biharamunean gosari solida-rioa egingo zuten. Esan eta egin. Hurrengo goi-zean geltokira joan, bertan zeudenei proposatueta denen artean Udaletxe atarian egin zutengosaria. Medioetan oihartzun handia izan zuen.Lehen une hartan hasi eta uda osoan, Udalarenjokamoldea beti bera izan dela esan du Agirrek:

9

Migratzaile Euskal Herrian / Erreportajea

Page 10: Larrun 234.ps, page 9 @ Preflight ( Larrun )jasotzen dugu eta hori ez da egia. Migrazio gehie-nak Afrikan hegoaldetik hegoaldera ematen dira, 3 Migratzaile Euskal Herrian / Erreportajea

"Udala agertzen da, bai, eta gauzak egiten ditu,baina beti herri ekimenaren atzetik, inprobisatu-ta, eta era diskrezionalean (segun noiz bai etasegun noiz ez)".

Bilbon, Donostian eta Irunen sortu diren Hiri-tarren Harrera Sareek, oso argi dute harrerarenardura erakunde publikoena dela, eta herritarrensarearen helburua ez da hauek ordezkatzea. Agi-rre: "Harrera Sarean terreno gainean ari garalanean, erabili dezatela erakundeek energia etalehen eskuko informazio hori harrera hobetzekoeta benetan duina eta integrala egiteko". Santxokhorrela definitu du Bilboko sarearen helburua:"Guk ez dugu asistentzialismorik egiten, guretzatharrera ekintza politiko, intsumitu desobedienteada. Erakundeek bete beharko luketen hori egitendugu, baina presio mekanismo izatea da helbu-rua. Horregatik egiten ditugu mobilizazioak, etasozializazioa eta kontzientziazioa bultzatzendugu". Bilboko Hiritarren Harrera Sareak izanduen bilakaera da presioa egiteko bokaziohorren adibide: "Errefuxiatuak Ongi Etorri tal-deak hartu zuen beregain hasierako 15 egunhaietan harrera politiko dinamika hau, bainatalde barruan eztabaidatu egin zen funtzioeninguruan eta erabaki genuen funtzio politikoetanzentratu behar ginela, salaketa, sentsibilizazioaeta interpelazio politiko-instituzionala eginez.Eta bestetik, auzoek bete nahi izanez gero ordu-ra arte Ongi Etorrik eginiko harrera lanketa poli-tikoa, haien esku geratuko zela. Harremanetanjarri ginen Atxuriko auzotarrekin, eta horrelaegin zen jauzia Harrera Auzoen logikara. Geroz-tik hiru auzotan egin du bidea, Atxuri, BilboZaharra eta Santutxun. Auzoak sentsibilizatzekoeta presioa zabaltzeko balio izan du".

Erakundeei beren ardura betearazteko, bai Bil-bon, Donostian eta bai Irunen, migratzaileekbete beharreko baldintza da Hiritarren HarreraSareko baliabideak erabiltzen hasi aurretik Guru-tze Gorriko aukera denak baliatzea: ahalik gaugehien han lo egitea, otordu-txartelak erabil-tzea...

ASISTENTZIALISMORIK EZ. AUTOANTO-LAKETARAKO ERREMINTAK GARATUZ

Etorri berriekin bizitzako une batzuk parteka-tzea ekarri dute Hiritarren Harrera Sareek.Nolako harremanak eraiki elkarren artean? Agi-rrek etnozentrismoaz kontziente izatea ezinbes-tekoa dela dio: "Karitatetik aldendu nahi dugu.Joera paternalista eta biktimizatzekoa agertzenzaigu, eta nire buruari errepikatzen diodan esal-dia da: mundu erdia egin du, muga pila bat gain-ditu ditu, polizia... bere kasa gu baino hobetomoldatzen da. Baina lanketa egitea ez dagosobera, etnozentrismoan heziak izan gara, etagure burua hautematen dugu iparraldeko etatxuri, eta besteak hautematen ditugu gaixo, beltzeta herrialde 'atzeratuetatik' etorriak". Begiradakritikoari eusten dio Lakaxitako egunerokotasu-nean, baina balantzan jarriz gero, alde positibo-ak askoz ere pisu handiagoa izan duela nabar-mendu du: "Izugarria da hain denbora gutxianzenbat gauza egin diren, eta gainera zein ongiatera diren! Formazioa behar dugu, edo irizpidebateratuak, baina egunerokoan ez da denborarikegon hori egiteko".

Santxok honela azaldu du Bilboko HiritarrenHarrera Sarean egin duten lanketa: "Hasieratikargi genuen dinamikak horizontala izan beharzuela eta botere harreman zuri, heterosexual etaklasistak suntsitu behar genituela. Hasieratikasanbladan antolatu gara, jakinik boterea deserai-kitzea prozesu bat dela, ez dela egun batetik bes-tera egiten. Kontzientzia hartuz, pixkanaka pau-soak eman ditugu". Hasierako asanbladak"nahiko katastrofikoak" zirela kontatu du: "Ohi-tura faltagatik, nekeagatik, bidaia luzea izan zute-lako, oso berandu egiten genituelako... oso parte-hartze txikia zuten. Orain, afaldu aurretik egitendugu asanblada, efizienteago da, eta parte-har-tzea handia. Eta orain migratzaileak dira sukalde-ko eta garbiketako txandak antolatzen dituzte-nak". Boluntarioek harrera integral batekeskatzen dituen eremu anitzetan "akonpaina-menduak" egiten dituztela azaldu du: gaztelania

10

234. zenb. 2018ko iraila

Page 11: Larrun 234.ps, page 9 @ Preflight ( Larrun )jasotzen dugu eta hori ez da egia. Migrazio gehie-nak Afrikan hegoaldetik hegoaldera ematen dira, 3 Migratzaile Euskal Herrian / Erreportajea

ikastaroak, medikuarengana joateko akonpaina-mendua (osasun publikoko langile kontzientzia-tuek bidea errazten dietela azaldu du), asiloaeskatzeko akonpainamendua eta baita asistentziajuridikoa ere, baina azken hau esperientzia per-tsonalen bidez; hemen urte gehiago daramatza-ten migratzaileek eskarmentua dute paper kon-tuetan eta haien esperientzia partekatzen dute:"Akonpainamendua ere migratzaileek egitea dahelburua. Haien arteko elkartasuna praktikanegikaritzeko modua da. Boterea deseraikitzekoeta menpekotasunaren logika hausteko, emeki-emeki ematen ari garen pausoa da".

Irunen lantaldeka antolatu dira egunerokobeharrei erantzuteko: harrera eta informazio lan-taldeak egunero ematen du kale buelta, hirirajende berririk etorri den ikusteko, eta haueidituzten aukerez informazioa emateko. Sukaldelantaldea ere badago, osasun jarraipena egitekoa,arropa, komunikazioa, eta hizkuntzak irakastekotaldeak. 125 herritar ari dira dinamika horretanlanean, eta Agirrek balioan jarri ditu parte har-tzeko beste moduak ere: "Jende asko dago arro-pa edo dirua ematen duena. Jendea mugitzen arida, bakoitza bere parte hartzeko moduan". Iru-nen ere migratzaileen autogestioa sustatzen dute:"Saiatzen ari gara Irunen bizitzen denbora batdaraman jendea Lakaxitako lantalde guztietantxertatzen. Hori da normalizazioa eta berdinta-sunean parte hartzea. Gainera, askoz eraginko-rragoa da harrera egitera beltz batekin agertzea.Gu inguratzean uzkurtu egiten dira, eta gurelehen hitza izaten da 'ez gara polizia'".

Gonzalezek horrela azaldu du nola eraikitzendituen migratzaileekiko harremanak: "Enkon-truan dago gakoa, elkar entzun eta elkar uler-tzean, beti. Administrazioaren eta herri mugi-menduaren arteko ezberdintasuna horixe da:administrazioak bere ekintza marko formaleramugatzen duela, aldiz, herri mugimenduakmarko hori gainditzen du eta harremanean oina-rritzen da. Bizitzaz ari gara, eta ezin da pertsonabat zatikatu bulegoko lanorduen arabera. Bene-

tako enkontruak eragin egiten zaitu, zu nolakoazaren eta nola eraikia izan zaren pentsaraztendizu, eta hortik benetako hartu-eman bat sortzenda. Bizitza ezberdinak elkartzea da gakoa, etahori gertatzeko marko bat eraikitzea. Donostia-ko Txantxerreka adibide bat izan daiteke".

HIRU GAUEZ LO EGITEKO EGOITZAKETA KARITATEAREN NEGOZIOA

Gurutze Gorriak kudeatzen ditu Eusko Jaurlari-tzaren larrialdiko aldi-baterako harrera zerbi-tzuak. EAEn 213 leku daude: 88 Bilbon, 35 Gas-teizen, 30 Donostian eta 60 Irunen.Administrazioak fundazio pribatu honen bidez,migratzaileak artatzeko ardura esternalizatu eginduela salatu du Gonzalezek: "Zerbitzu sozialenpribatizazioaren logika jarraituz eginiko opera-zioa da. Kudeaketak publikoa izan behar zuen.Badakigu zer dakarren pribatizazioak, gutxiene-ko kostea eta ardura zero. Aldi berean, GurutzeGorria kontuz ibiliko da kritikak egin eta egoerakpublikoki salatzerakoan. Autokontrola nagusi-tzen da".

Erakunde publikoek jarri duten irizpideetakobat da iritsi berri diren migratzaileek GurutzeGorriak kudeatutako egoitzetan ezin dituztelahiru gau baino gehiago egin. Herri mugimendua-ren presioaren ondorioz, bost gauera luzatuzuten epea abuztuan, baina Santxok salatu duBilbon ez zirela bost gauena betetzera iritsi.Orain, atzera hiru gauetara murriztu dute ego-naldia erakundeek. Arau horrek eragiten duenkontraesana jarri du mahai gainean Santxok:"Guk dakigula, Bilbon oso gutxitan egon diraGurutze Gorriko ohe denak beteta. Abuztuaren27ko asteko datuak oso esanguratsuak dira: 20-30 lagun egon ziren 88 lagun artatzeko espazioaduen Gurutze Gorriaren egoitzan, eta HiritarrenHarrera Sareak kudeatutako Karmelan 120-145lagun artean egon ziren afaltzen eta lo egiten.Nahiago dute Gurutze Gorriaren oheak hutsikegotea, hiru egunez egon den pertsonari lauga-

11

Migratzaile Euskal Herrian / Erreportajea

Page 12: Larrun 234.ps, page 9 @ Preflight ( Larrun )jasotzen dugu eta hori ez da egia. Migrazio gehie-nak Afrikan hegoaldetik hegoaldera ematen dira, 3 Migratzaile Euskal Herrian / Erreportajea

rren gaua, bosgarrena, seigarrena egiteko aukeraematea baino". Agirrek Irunen antzera gertatzendela esan du: "Izan dira egunak Gurutze Gorriakkudeatutako Lekaenean hamasei pertsonak loegin dutenak eta Harrera Sareak kudeatutakoLakaxita gaztetxean hamabostek, toldo azpian.Negua ate-joka dela, hiru eguneko muga lazga-rria izan daitekeela gehitu du: "Jendeak jarraitukodu etortzen. Neguan ere kalean utziko ditugu,oheak libre dauden bitartean?".

Trantsitoan daudenen kasuan ere, aski al dirabost egun, iparraldeko herrietaranzko ibilbidean?Gonzalezek dio agian batzuentzako nahiko izan-go dela eta beste batzuentzako ez: "Hori da eto-rri berriak esan behar duena. Galdetzen zaie?Zein dira haien desirak? Bizipen oso bortitzaknozitu dituen pertsonak Espainian lur hartzendu eta astebetera Donostian dago. Erabat galdu-ta. Agian bost egun horiek zoramenetik, superbi-bentzia oinarrizkotik arnasa hartzeko izan litez-ke, edo ez". Santxok tinko dio egun horiek ezdirela nahikoa: "Bidaia prestatzeko ere denborabehar dute: nola mugituko diren antolatu, lantxukun bat bilatu pixkanaka dirua lortu eta bidaiaordaintzeko, iparralderago duten familiarenganabadoaz haiekin harremanetan jarri, familiakdirua baldin badu hona bidali arte itxaron...".Irunen dakite ondoen trantsitoaren berri. Agi-rrek honela kontatu du: "Ondo bidean, Lakaxi-tan migratzaile bakoitzarekin dugun harremanaoso egun gutxitarako da. Baina pasoan dagoenakere bost egun baino gehiago behar dituela ikus-ten ari gara. Zergatik? Muga itxita dagoelako.Bada jendea muga pasatzen lau aldiz saiatu etalau aldiz itzuli dutena. Baionan edo Bordelenharrapatuta ere Irunera ekarri dituzte bestebatzuk...".

Irunera jotzen duten migratzaileek mugazeharkatzea dute helburu: "Jende gehiena Afrikamendebaldetik dator, frankofonoak dira koloniazirelako eta Frantzian dute komunitatea. Harairitsi nahi dute, edo bestela iparralderago, bizibaldintzak hobeak direlako. Uda osoan pasa dire-

netatik Irunen bertan bizitzen gelditzea plantea-tzen ari direnak lauzpabost dira. Baina horiei eresoluzioa eman behar zaie". Aldiz, Bilbora iristendiren migratzaileen artean, bertan geratzea era-bakitzen dutenen kopurua askoz handiagoa da.Santxok ohartarazi duenez, "horiek dira erakun-deek beren diskurtsoetan ahazten dituztenak.Asilo politikoa eskatzen dutenen kopuruagorantz doa. Eta asilorik eskatu gabe ere Bilbonhilabete daramaten lagunak, beren burua Bilbonkokatzen ari dira emeki-emeki. Haien asmoaEuropara iristea zen, eta hori lortuta, bakoitzakbere hausnarketa berritu behar du, eta batzukBilbon geratzea erabakitzen dute, gustura daude-lako, bertan badelako komunitate afrikar indar-tsu bat bere sarea duena, lan munduratze batbadelako oso prekarioa izan arren...".

LORTUTAKOA ASKO, EGITEKO GEHIAGO

Agirrek azaldu du Irungo Harrera Sarearen hila-beteotako lorpena: "Jende asko pasatu da gazte-txetik bestela pasatuko ez zena. Hemen sortudena oso berezia da. Era guztietako jendea dabiletengabe, adinez (20 urtetik jubilatuetara), jato-rriz, ideologiaz... hori bonba bat da, eta funtzio-natzen du. %90 emakumeak gara, gehien gehien-goa. Feminismotik esaten dena, bizitza zentroanjarri eta hortik politika egin behar dela, konkreta-tzen ari da esperientzia honetan". Urte askoanmigratzaileen gaia lantzen ari diren elkarteei ira-kaspenik ekarri diela azpimarratu du: "Mobiliza-zioa herritarren artean eta espontaneoki sortuda, ez da elkarteen ekimen planifikatu bat izan.Biak behar dira, lan iraunkorra egiten duten tal-deak, baina hainbeste jenderen parte-hartzeasustatzen duten ekimenak ere bai. Gosari huraegin ez bagenu, non geundeke? Betiko moduanprentsaurrekoa deitu bagenu manifestu bat ira-kurtzeko eta bilera eskatzeko gizarte gaietakozinegotziarekin, hainbeste jende inplikatuko zenlanean? Ni gozatzen ari naiz. Pilak erabat karga-tuta nabil, ekimenarekin maiteminduta". Gonza-lezek ere emozioak jarri ditu balioan: "Ezkertiar

12

234. zenb. 2018ko iraila

Page 13: Larrun 234.ps, page 9 @ Preflight ( Larrun )jasotzen dugu eta hori ez da egia. Migrazio gehie-nak Afrikan hegoaldetik hegoaldera ematen dira, 3 Migratzaile Euskal Herrian / Erreportajea

eta abertzale moduan, azken urteetan erdi itza-lian genuen emozioa da agian esnatu dena, jen-dea motibatuta ikusten dut eguneroko praktikan.Horrek ekartzen duen astindua, nor garen-etapentsatzeko, handia da. Gainera, elkartasunaukerak sortzen ditu. Errepresioaren jo-puntuakolorez aldatzen ari da, eta gure ibilbide militan-teak eskainitako jakintza eta praktikak artikula-tzeko eremu berri bat izan daiteke. Beste aukerabat, zubiak eraikitzeko".

Santxok dio Harrera Sareen dinamikak balioizan duela barneratuta ditugun balio klasista,heteropatriarkal eta arrazistak deseraikitzeko:"Migratzaileekin hitz egiteak eta haien barne his-toriak entzuteak deseraikitze prozesu hori azkar-tzen du". Jende askorentzat herri mugimendue-tan parte hartu duen lehen aldia izan dela azaldudu eta errealitateaz kontzientzia hartzeko balioizan duela: "Egun bada klase ertainaren ideal osozabaldua, gizarte parekide batean bizi garela,eskubide guztiak guztiontzako daudela berma-tuak, ez dela jendarte arrazista... praktikan ikus-ten dugu ezetz. Proiektuaren parte sentitzeakekarri du asebetetzea, harrotasun apal bat. Jen-dea ahalduntzen ari da eta badaki botere norma-tiboari kontra egiten ari dela eta herri botereankokatutako logikan diharduela".

Uda honetan loratu diren Hiritarren HarreraSareek badute lanik hasi berri den ikasturtean.Lakaxitako eguneroko dinamikatik begiratuta,opor ostea inkognita da Agirrerentzat: "Lanaketa lantaldeak ordenatu nahi ditugu, bakoitzakantolatu dezan bere ikasturtea, duen denbora etaaukeren arabera. Abuztua garrantzitsua izan dataldea egonkortzeko, jendea libreago zegoelako.Hemendik aurrera? Ikusteko dago zer gertatukoden". Santxok iragarri du ikasturtea hastearekinBilboko ekimena beste fase batean sartzekogaraia iritsiko dela: "Lehen fasea izan zen OngiEtorrirena, bigarren fasea da Harrera Auzoendinamika, eta beste fase bat prestatzen ari gara,tentsioa igoko duena, gatazka urbanoa gehiagopiztuz, baina harrera politikoaren logika intsumi-

tu autogestionatuari eutsiz. Bertan bizi eta lanegiteko eskubidea praktikan jartzearekin du zeri-kusia". Gonzalezek epe ertainera luzatu du begi-rada: "Zer baliabide sortu ditzakegu EuskalHerrian, ekonomia sozial eraldatzailetik adibi-dez, ekonomia sortzeko? Badaude esperientziak:Bartzelonan Alencop, txatarra biltzeko koopera-tiba edo Diomcoop, kale saltzaileen kooperatiba,Bartzelonako udalarekin elkarlanean". EuskalHerrira etorrita, Buruntzaldean egiten ari direnlana ekarri du gogora: "Tokiko administrazioa,EAEko enplegu zerbitzuak, eta hirugarren sek-toreko elkarteak lankidetzan hasi dira integrazio-rako ibilbide profesionalak eskaintzen, koopera-tiben sorrera sustatzen... Egitura badago etaborondatea ere bai". �

13

Migratzaile Euskal Herrian / Erreportajea

Donostiako Txantxarreka gaztetxean.

Page 14: Larrun 234.ps, page 9 @ Preflight ( Larrun )jasotzen dugu eta hori ez da egia. Migrazio gehie-nak Afrikan hegoaldetik hegoaldera ematen dira, 3 Migratzaile Euskal Herrian / Erreportajea

Irailaz geroztik Donostiara ez da migratzaileenautobusik iristen eta Zorroagako harrera zentroahutsik dagoen bitarten, hamalau pertsonak gazte-txean egiten dute lo. Izan ere, Donostiako herrita-rrek eta hainbat eragiletako kideek HiritarrenHarrera Sarea sortu zuten. Hasieran Aralarrek utzi-tako lokalean moldatu ziren baina egun gutxiraTxantxarrekako gazteekin jarri ziren harremanetan,gaztetxea pertsona desplazatuen “gune segurua”bilakatu zedin. Gazteek baiezkoa eman zuten etaabuztuaren 10ean hasi ziren migratzaileak jasotzen.

Proiektuaren helburua gizarteari instituzioenpasibitatea erakustea da, egoera salatzea eta pre-sioa egitea, udalak eta Gurutze Gorriak baliabidegehiago jarri ditzaten. Gaztetxea pasoko gunebilakatu nahi dute eta ez pertsona desplazatuenetxe. Oraingoz bi fasetan banatu dute proiektua:lehena, harrera egin eta migratzaileak beraienhelmugetara bideratzea eta bigarrena Donostiangeratzen direnak bideratzea errolda eskuratzeko.Proiektua hiru taldek atera dute aurrera: Hirita-rren Harrera Sareko kideak, Txantxarrekako gaz-teak eta gaztetxean ibiltzen ez diren bolondresak.

Gaztetxeko kideek hasieratik azaldu zutenharrera gune bilakatuko zela gaztetxea baina ezzela hotela izango; pertsona desplazatuek kudea-tuko zuten, txandak antolatuz garbiketarako edosukaldatzeko, beti ere bolondresen laguntzare-kin. Orain arazoak dituzte zaintza txandak bete-tzeko eta herritarrak animatu nahi dituzte partehartzera. Zaintzaz gain, beste lantalde hauek eremartxan dira: Komunikazio taldea, Azpiegiturataldea, Janari taldea eta Itzulpengintza taldea.

Gaztetxean aldaketa nabaritu da. Lehen ibiltzenzen jendea asko oraindik ez da agertu gaztetxera;aldiz, ibiltzen ez zen jende asko gerturatu da.

Hala ere, gazteek beraien ekimenekin jarraitudute: pertsona desplazatuak etorri zirenetik kon-tzertu bat, pelikula proiekzioa eta DonostiakoPiraten ekimen bat egin dituzte bertan. Gaineradesplazatuekin hainbat ekimen egin dituzte: pilo-tan jolastu, Aste Nagusian suak ikustera joan,gaztetxearen baratzea elkarrekin landu, euskaraerakutsi iritsi berriei eta hauek frantsesa gazteei,igeriketa ikastaroak, Antigua-Luberriko futboltaldearekin entrenatu, Dokan egindako elkarta-sun kontzertuan parte hartu, EPAn klaseak jaso...

Gaztetxearen eraikina Donostiako udaletxeare-na da eta lau urterako kontzesioa sinatzeardaude. Baiezkoa badutela adierazi dute eta horre-lako proiektuek gaztetxeari indarra ematen diolauste dute.

Auzoa eta hiria ondo erantzuten ari dela ustedute gaztetxeko kideek: Bretxako arrain-saltzai-leek, adibidez, larunbatero igotzen dute arrainagaztetxera eta Oiartzungo kooperatiba batekbarazkiak eramaten ditu. “Familia txiki bat” gara-tu dutela dio gazte asanbladako kideetako bateketa batzuk desplazatuekin harremana egiten aridirela aitortu du.

Dagoeneko hamazazpi pertsona bizi izan diragaztetxean eta 500 ohe baino gehiago eskainidira (pertsona askok errepikatu dute). Orainhamalau pertsonak egiten dute bizitza gazte-txean. Hasieran pasoko eraikina zena orainbatzuentzat hilabetez etxea bilakatu da. Adinguztietako pertsonak egon dira bizitzen gazte-txean baina bi izan dira protagonista nagusiak:Sara (lau urte) eta Malik (urte eta erdi). MarieMar-ek (33 urte, bi ume hauen ama) kontatu dubidaiaren hasiera nahiko erraza izan zela, BoliKostatik Marokora hegazkinez egin baitzuten.

Migratzaile gaztetxeroakAsier Gonzalez de San Pedro

14

234. zenb. 2018ko iraila

Page 15: Larrun 234.ps, page 9 @ Preflight ( Larrun )jasotzen dugu eta hori ez da egia. Migrazio gehie-nak Afrikan hegoaldetik hegoaldera ematen dira, 3 Migratzaile Euskal Herrian / Erreportajea

Marokoz galdetuta, elkarrizketako une gogorre-na etorri da. “Oso zaila” izan zela baino ez duesan eta negarrez hasi da. Inguruko pertsonadesplazatuek Marokoko bideo bat erakutsi digu-te: ihesean datozenak basoetan bizi dira eta poli-ziak atzemanez gero 1.000 kilometro atzera egi-narazten diete, bata besteari lotuta. Ohikoabilakatzen ari da atzera-bidaia horretan pertsonadesplazatuak autobuseko leihoa puskatzea etaautobusa martxan dela salto egitea. Bideoan bipertsona ikusten dira lurrean, martxan salto eginostean, kamioi batek harrapatuta. Anbulantziaikusten da baina ez du ezer egiten lurrean dau-den bi kideak laguntzeko. Malik eta Sara ereMarokoko basoetan bizitzen egon ziren bereamarekin itsasontzia hartzeko zain. Lo zeudelaitsasoratu zituzten bi txikiak. Ama gaizki jarrizen itsas bidaian eta botaka egiten hasi zen. Saraesnatu eta egoera ikusita “hil egingo gara! Hilegingo gara!” oihuka hasi zen. Malik txikiari mal-koak isurtzen zitzaizkion baina ez zuen txintikesan. Amak dio Malik “traumatizatu” egin zela

momentu horretan. Espainiako kostara gertura-tzean Guardia Zibilak ez zien sartzen utzi nahi,Gurutze Gorria etortzean erreskatatu zituzten.Cadizen lurrartu zuten eta handik Madrilera jozuten. Madrilen harrera familia batekin pasazuten egun bat eta Bilbora bidaiatu zuten esta-zioan lo egin ostean. Bilbon ere autobus estazio-an lo egitekoak ziren baina afrikar batek GurutzeGorrira eraman zituen. Ondoren BilbotikDonostiara joan ziren eta Ategorrietako harreraetxean zegozkien egunak igaro ostean, Txantxa-rreka Gaztetxean bukatu zuten. Mariek euskaljendearentzako hitz onak baino ez ditu, “harrerahandiko” pertsonatzat gaitu euskaldunak, baitaerrespetu handikotzat ere. Umeak pozik etapixka bat aztoratuta ere egon direla dio, hainbes-te jenderen arretarekin. Euskal Herrian geratze-ko intentziorik ez duen arren, Eusko Jaurlaritzakprotokoloa aktibatu eta Gasteizera eramanzituen hirurak. Gasteizera bideratu izana Hirita-rren Harrera Sareak egindako lana eta protestenlorpena izan zen. �

15

Migratzaile Euskal Herrian / Erreportajea

Gazteen arteko harremana sendotu da Txantxarreka gaztetxean.

Page 16: Larrun 234.ps, page 9 @ Preflight ( Larrun )jasotzen dugu eta hori ez da egia. Migrazio gehie-nak Afrikan hegoaldetik hegoaldera ematen dira, 3 Migratzaile Euskal Herrian / Erreportajea