Download - larrun 104

Transcript
Page 1: larrun 104

www.argia.com/larrun

M A H A I - I N G U R U A

I R I T Z I A Kl Xabier Aierdi l Nekane Jurado l Agurtzane Ormatza

ANDONI EIZAGIRRE JON SUDUPE SAGRARIO YARNOZ

Indibidualismoarenonurak eta kalteakIndibidualismoaren onurak eta kalteak

104

Page 2: larrun 104

Gaur egun ohikoa da gure gizarteagero eta indibidualistagoa delaentzutea eta iraganari nostalgiazbegiratzen diote batzuek. Kutsu nega-tiboa du terminoak. Zuentzako erenegatiboa al da?

ANDONI EIZAGIRRE. Ideien pentsamenduan indi-bidualismoak, behintzat guri eragin diguten tradi-zioetan, harrera txarra izan du. IndibidualismoaFrantziako Iraultzaren inguruan sortu zen, pentsa-mendu katoliko eta kontserbadorearen aldetik,aurrena iraultza eragozteko eta gero berrezarkuntzaahaleginetan. Garai honetan oposizio bat egiten zen

gizartea eta indibiduoaren artean. Kontua ez zenindibiduoa era batekoa edo bestekoa izan gizarteahobea izango dela, baizik eta gizarte jakin bat delaona, garai hartan gizarte elizkoi eta feudala, jainko-aren hutsezintasunean oinarritua zegoena; jainkoakemandako dohain natural bat zen gizartea. Hori zenaukera bakarra, hortik aurrerako guztia kaltegarri-tzat jotzen zen. Garai horretan bertan bazegoenbeste tradizio bat, progresistagoa baina horrek ereindibidualismoa eta gizartea alderatzen zituen. Pro-gresista da baina benetako gizarte definitibo batizango du, gizarte industriala, hala, indibiduoakaurreikusia dagoen bilakaera horretara makurtubeharko du.

Gizakia gizaki denetik inguruneari egokitu zaio, inguruneari etaingurukoei. Gizakiok ez gara beti berdin jarri harremanetanbesteekin. Antolamendu politikoak bere garapena izan duen

moduan, antolamendu soziala ere bilakatu da. Egun, gero etaindibidualistagoak gara, gero eta norbanakoagoak. Lehen etxe bateanbelaunaldi ezberdinak bizi ziren. Bizilagunek, herrikideek elkar ezagutzenzuten; gaur egun ez hainbeste. Asko irabazi dugu nor bera izaten,indibiduoak izaten, bakoitza bizitzaren erdigune izanda. Han eta hemenkezka sumatzen da gero eta banakoagoak garelako ordea. Indibidualismohitza entzuten dugunean ez da onerako izaten gehienetan eta hitz horrenatzean dagoen errealitatera hurbildu nahi izan dugu, zer garen jakiteko.

2 M A H A I - I N G U R U A

Gero eta indibidualistago,orduan eta askeago?

Katixa Garate Argazkiak: Dani BlancoIrudiak: Amagoia Arzadun

Page 3: larrun 104

3

Ezkerretik eskuinera, Andoni Eizagirre, Jon Sudupe eta Sagrario Yarnoz.

60 eta 70eko hamarkadetan berriz gizartea etaindibiduoaren eztabaida sortu zen. Alde batetik pen-tsamendu neokontserbadorea, bereziki Estatu Batue-tan sortutakoa, kezkatuta zegoen dimentsio kulturalbat autonomoa edo independentea bilakatzen arizelako. Beraien ustez dimentsio kultural hau indibi-dualismoa zen, adiera hedonista bati eta kontsumoa-ren kulturari lotutakoa eta hauek zalantzan jartzenzuten moral publikoa, oro har merkatu ekonomia etasistema politikoa. Garai bertsuan, tradizio kritikoak,marxismo kulturalaren ildotik-eta indibidualismoaeta hedonismoa parekatu zituen, horri kaltegarri iri-tziz, baina kasu honetan ekonomia kapitalista etabere estrategiak legitimatzeko identitate bezala.

Bi aldi ezberdin daude eta aldi bakoitzean indi-biduoarekiko irakurketak erreakzionarioak izandira. Beti egon da indibiduoarekiko ezkortasunbat, baina galdera da zergatik eduki duen kutsunegatiboa. Irakurketa horietan beti egon da desti-no bat, naturak, jainkoak, estatuak, arrazoiak edomerkatuak ezarritako destino bat, tradizio bakoi-tzak bere erara irakurri duena, eta indibiduoa betiere horretara makurtua egon da eta horren arabe-ra irakurri dira gizartea eta indibiduoa. Batzuetan,gizartearen irakurketa erreakzionario eta progre-sista eginez, indibiduoa gizarte eredu horrekdeterminatua geratu da; beste batzuetan, indibi-duoa sistema bat legitimatzeko edo sistemari erre-

Page 4: larrun 104

sistentzia egiteko kaltegarri modura interpretatuda: merkatuak, moralak eta politikak ekarrikoluketen bizikidetza oztopatzen duelako, edo iturrilegitimatzaile modura gizarte aldaketa oztopatzenduelako. Eta hor kokatu beharko litzateke zerga-tia. Kutsu negatiboa izan du, botere indibidualaoztopo zelako ezarrita zegoen destino horretara-ko.

JON SUDUPE. Ospe txarra du eta indibidualismohitza aipatzean lotsatu ere egiten gara, deserososentitzen. Zergatik? Nik pentsatzen dut egoismoare-kin nahasten dugulako dela. Baina filosofian etaikuspegi etikotik behintzat, ez da horrela; alderan-tziz. Gure historia XVIII. mendean hasten da, garaimodernoa Ilustrazioarekin eta Kantekin hasten da.Orduan jartzen da indibiduoa balio gorena bezala.Ezaguna da Kanten esaera: “pertsona bera helburu”.Pertsonak duintasuna du eta errespetu guztia zorzaio. Hor hasten da historia guztia. Diskurtsomodernoa, garai modernoa, modernitatea hor oina-rritu da eta horrela sortu dira liberalismo politikoa

edo indibidualismo etikoa. Gu bizi garen gizarteahorrelakoa da eta hori balio ona da. Ez dago zertanlotsatu, nik uste indibidualismo berri baten aldeegin beharko genukeela.

SAGRARIO YARNOZ. Psikologia klinikoaren ikus-moldetik aztertzen ditut nik harremanak, hor ez daaztertzen zer den egokiago eta zer den desegokia-go, baizik eta zerk sufriarazten duen pertsona. Egiada garen bezala garelako, espezie bezala, biziraute-ko besteen beharra daukagula.

Besteen beharra ulertzeko hainbat modu dago.Mutur batekoek nolabait modu defentsiboan joka-tzen dute, besteen beharrik ez balute bezala fun-tzionatzen dute, eta beste muturrekoak besteenbehar estua duten pertsonak dira, besteekiko men-pekotasuna dutenak. Eta horien arteko continuumhorretan jarrera egokia kontsideratzen dena dago,osasuntsua: halako independentzia bat duen per-tsona, alabaina, besteen beharra duela onartzenduena. Distantzia handia ez da egokia, baina dis-tantzia eza ere ez.

4 M A H A I - I N G U R U A

Politika Zientzietan lizentziatuaZarautzen jaioa, 26 urte ditu. Politika eta Administrazio Zien-tzietan lizentziatu zen EHUn. Liburu bat du kalean: Arriskuarengizartea: modernitatearen krisia, teoria, gizartea eta politikaEuskadin (2002). Une honetan, teknologia berriek gizarteanduten lekuaz eta gobernatzeko moduez doktorego tesia amai-tzen ari da, Zientzia eta Teknologiari Buruzko Ikerketaren Uni-tate Elkartuan (CSIC-EHU). Berria egunkarian idazten du poli-tika eta gizarte gaiei buruz, eta UEUko Soziologia saileko kideada. Ezagutzaren dinamikak: zientziaren kultura berrirako oina-rriak liburua argitaratzekoa da aurki.

Filosofian lizentziatua eta irakasleaJon Sudupe Martija Azkoitian jaio zen 1947an. Filosofia etaHezkuntza Zientzietan lizentziatua da. Ezkonduta dago etahiru alaba ditu. Irakaslea da Zumaiako herri eskolan. Saia-kera ugari ditu idatzita: Marx (1818-1883). Teoria eta Politi-ka, Modernitatearen alde, Ilustrazioaren kriseilupean, Muni-beren ametsa: Euskaltasuna eta modernitatea,Euskaldunak, liberalak eta komunitatezaleak, Kant eta usoarina. Hilero kolaboratzen du Berria egunkarian.

ANDONI EIZAGIRRE JON SUDUPEM a h a i k i d e a k

Page 5: larrun 104

A. EIZAGIRRE. Indibidualismoaz hitz egitendenean, modernitatea eta modernizazio prozesuakzer diren aipatu beharra dago. Gaur egun dagoenakatsetako bat da modernitatea modu singularbatean ulertzen dugula, askotan modernitateaeredu jakin batekin lotzen dugula. Esaterako,demokraziarekin, industrialismoarekin eta kapitalis-moarekin. Horren inguruan zenbait zehaztapenegin behar dira: batetik, modernitate desberdinakizan direla, ez genukeela modernitatea gure eredupropioarekin bakarrik parekatu behar; bestetik,ideologia desberdinak izan direla eta hauek formaezberdinak eta erakundetze prozesu ezberdinakahalbidetu dituztela, eta azkenik, modernitate kapi-talista dei genezakeen hori ez dela unibokoa, ez dagauza bat eta bakarra, eta denboran ere aldakorraizan dela. Halaber, modernitateak aurrekari ideolo-giko ezberdinak izan ditu: nazionalismoa, marxis-moa, liberalismoa.

Modernitate desberdinak izan dira, baina seguruaski modernitate forma ezberdin horiek ezaugarrikomun bat eduki dute eta hauxe da: etorkizun bat

finkatua dutela. Indibiduoek badute nora heldubat, ibilbide bat jarraitzeko... Noski, ibilbidehorretan sartzen ez dena erreprimitu egiten dute,izan ere, modernizazio prozesuan biolentzia askoegon da. Etorkizun horretarako kaltegarria zenaedo ondo egokitzen ez zena erreprimitu egin da.Hori da askotan modernitateari egiten zaion kriti-ketako bat: askatasun eremuak oztopatu egindituela.

Zergatik begiratzen zaio gaur nostalgiaz? Askata-sun eremu batzuk oztopatu dituela egia den arren,segurtasuna ere eman digu, bazegoelako etorkizunbat finkatua, bazegoen nora heldu eta horretarakobageneukan nola portatu. Instituzioak solidoakizan dira orain arte. Gaur egun ahultzen ari dira, ezdagoelako diseinu bat, baina, era berean, heldule-kurik ez daukagun bezala, ilusioak ere galdu dira,erreferentziak galdu dira. Gaur nahi beste askata-sun dugu baina jendeak askotan ez du horrelahautematen, bai ordea ziurtasuna galdu duela.

J. SUDUPE. Arriskuaren gizartean bizi gareladio Ulrich Beckek. Askatasun gehiago dagoela-

5I N D I B I D U A L I S M O A R E N O N U R A K E T A K A L T E A K

SAGRARIO YARNOZ

EHUko Psikologia irakasleaDuela 51 urte Iruñean jaioa, egun Donostian bizi da. Bar-tzelonako Unibertsitate Autonomoan egin zituen Psikolo-gia ikasketak eta EHUn doktoregoa. Donostiako Psikolo-gia fakultatean lizentziatura eta doktoregoko eskolakematen ditu. Pertsonen arteko harremanak Atxikimendua-ren Teoriaren ikuspuntutik aztertu ditu. Amodioa eta men-pekotasunaren inguruko ikerketak egin ditu eta oraindibortzioaren inguruan ari da lanean.

“Garai batean, gizarteabeste modu batera

antolatua zegoenean, jendeaezkondu egiten zen eta

ezkontidea ezkontidea zen, ezzen maitalea, konfidentea,

laguna... Gaur egun askoz gauzagehiago espero dugu pertsona

bakar batengandik eta logikoa dabikotea azkarrago ‘agortzea’”

S. YARNOZ

Page 6: larrun 104

ko da hori. Mundu konplexu batean bizi gara,gizabanakoa konplexua da, gizartea konplexuada, modernitatea ere konplexua da. Indibiduoa,pertsona, gizabanakoa edo subjektua deitu, azke-nean gure inguruan, Mendebaldean, kultura guz-tia balio indibidualistetan dago oinarrituta. Gizaeskubideak adibidez. Zer dira giza eskubideak?Indibiduoak, norberak bizitzeko eskubidea, iritzieta adierazpen askatasuna, pentsatzekoa, mugi-tzekoa... izatea. Hori dena indibidualista da, indi-biduala behintzat bai. Gure bizimodua horretandago oinarrituta. XX. mendean izan dira korrontebatzuk, lehen Andonik aipatu dituen Frankfurte-ko Eskolaren teoria kritikoak eta abar, narzisis-moaz hitz egiten zutenak, ziotenak gauzak gaizkidoazela, alienatuta gaudela, bakartuta... Baina nikez dut uste ikuspegi negatibo hori egiazkoadenik. Gaur egun Mendebaldeko gizarteetaninoiz baino ongizate gehiago daukagu, inoizbaino askatasun gehiago daukagu eta inoiz bainohobeto bizi gara. Eta hori guztia indibidualismoakekarri digu neurri handi batean. Nik ez dut ustemotiborik daukagunik hain pesimistak izateko.

Indibidualismoari esker, pertsonakautonomia handiagoa du eta familia,auzo eta herriarekiko nolabaitekoaskatasuna, ez dago besteen begiradaeta presio etengabearen pean. Bainagizakiak loturak behar ditu, sozialabaita jatorriz. Eta lotura faltakdeserrotze sentimendu gordinak sorra-razten ditu, bakartu egin dezake.

J. SUDUPE. Zer dauka txarra kontsumitzeko auke-ra gehiago izateak? Norbera libreago bada eta auke-ra gehiago egin baditzake, ondo. Indibidualismoaknire ustez alde on gehiago dauzka txarrak baino.Beti alderdi negatiboari begiratzen zaio, ezkertia-rren artean batez ere.

S. YARNOZ. Ados nago zurekin gauza batean,momentu honetan inoiz baino hobeto bizi gara.Eta horrek esan nahi du gure beharrei inoiz bainozorrotzago begiratzen diegula. Beharbada eran-tzun egokiagoak, hobeak eman nahi dizkiegu.Bakardadearena fenomeno interesgarria da hau

6 M A H A I - I N G U R U A

“Indibidualismoak ospe txarradu eta indibidualismo hitza

aipatzean lotsatu ere egiten gara,deseroso sentitzen. Zergatik? Nikpentsatzen dut egoismoarekinnahasten dugulako dela. Bainafilosofian eta ikuspegi etikotikbehintzat, ez da horrela; alderantziz.Gure historia XVIII. mendeanhasten da, garai modernoaIlustrazioarekin eta Kantekin hastenda. Orduan jartzen da indibiduoabalio gorena bezala”J. SUDUPE

Page 7: larrun 104

azaltzeko. Egia da orain jendea isolatuagoa bizidela Europan eta jende portzentaje inportante batbizi dela bakarrik, baina bakarrik bizi izateak ezdu esan nahi bakarrik daudenik. Hor dago koska.Lehen beharbada azalpen sinplea ematen zen:beste batzuekin bizi da, beraz ez dago bakarrik.Eta agian gizarte antolamenduarengatik edo bizi-moduarengatik, lanaren antolaketagatik edo bizi-tza gogorragoa zelako bizi zen jendea taldeka etafamilia zabalagoetan. Ez zen galdetu ere egiten iabakarrik sentitzen ziren egoera horretan, behar-bada inori galdetuz gero, esango zuten zentzuga-bea zela hori, beste batzuekin bazegoen norbaitezin zela bakarrik sentitu. Eta gezurra da, norbaitbakarrik senti daiteke besteen aldamenean, jendeasko inguruan duela.

Weissek zioen bakardade mota ezberdinak dau-dela. Bakardade emozionala eta bakardade soziala.Gerta liteke norbait bikotekidearekin toki ezezagunbatera joatea bizitzera, isolatuta egotea, lagunik etaezagunik ez duelako, baina nolabaiteko laguntzaafektiboa sentitzea, bikotekidea ondoan duelako.Edo alderantziz, imajinatu bikotekidea hil dela edodesagertu egin dela, edo banandu egin direla; per-tsona horiek bakarrik biziko dira agian, baina lagu-nak izango dituzte, edo ezagunak, edo elkarteetanbatuko dira.

Sagrariok aipatu duenaren bidetik,bakoitzak bereari gero eta gehiagobegiratu arren, era guztietako elkar-teak eta GKEak ugaritzen ari dira.

S. YARNOZ. Jendea bakarrik biziko da, bainajendea bildu egiten da, elkarrekin egoten da Inter-netez edo telefonoz. Bakardadea zerbait subjekti-boa da neurri handi batean. Eta gaur egun, esatebaterako, bananduen, alargunen elkarte askodago eta ez daude bakarrik, jende askorekin dau-delako eta batzuek aipatzen dute inoiz baino eza-gun gehiago daukatela, inoiz baino jende gehia-gorekin jartzen direla harremanetan. Gertukopertsonarekin duzun harreman estu hori da faltazaiena. Taldeak segurtasun sentsazioa ematen du,baina taldeak ez du dena ematen. Bowlyk “atxiki-mendu irudia” deitzen zuena behar dugu, taldea-rengandik bereizten den pertsona berezi hori: txi-

7I N D I B I D U A L I S M O A R E N O N U R A K E T A K A L T E A K

“Egia da orain jendeaisolatuagoa bizi dela Europan

eta jende portzentaje inportante batbizi dela bakarrik, baina bakarrik biziizateak ez du esan nahi bakarrikdaudenik. Eta agian gizarteantolamenduarengatik edobizimoduarengatik, lanarenantolaketagatik edo bizitzagogorragoa zelako bizi zen jendeataldeka eta familia zabalagoetan.Gainera, norbait bakarrik senti daitekejende asko inguruan izan arren”S. YARNOZ

Page 8: larrun 104

kitan ama, helduaroan bikotekidea, lagun mina...Gerta liteke norbait jende askorekin egotea, bainapertsona berezi, lagun min hori ondoan faltabadu, bakarrik egotea.

Euskal Herria koadrilengatik, fami-liaren pisuagatik, auzolanarengatiknabarmendu izan da. Mitoa al da? Indi-bidualismoak beste herrialdeetanbezain gogor jo al du?

J. SUDUPE. Kantek esaten zuen aldi bereansoziableak eta insoziableak ginela. Gaur egun osomodan daude korronte naturalistak, neodarwinis-tak, eta neurri handi batean arrazoia dute. Gukberezko, jaiotzetiko joera batzuk ditugu; gizakiaberekoia zela zioen Kantek. Sortzetiko joerahoriek hemengo euskaldunek, frantsesek eta txi-natarrek ditugu. Denok berdinak gara funtseaneta beraz, indibidualismorako joera edo taldeanibiltzeko joera leku guztietan berdintsua izangoda. Halere, hemen badago halako joera indartsubat tropelean ibiltzeko, ardiak bezala. DurangokoAzoka, Kilometroak direnean, denak hara joan

beharra... Euskal Herri oso euskaldunean, herritxikietan-eta behintzat, hala da. Hirietan ez dakithainbestekoa izango den, baina badaukagu talde-ka ibiltze horretan erortzeko arriskua. Alderdiakesaten duena egin behar dugu, edo ez dakit zei-nek esaten duena, eta beti taldean mugitzen gara.Nik uste ondo etorriko litzaigukeela indibidualis-tago izango bagina.

S. YARNOZ. Ez nago ados. Neodarwinismoarenbarruan, jaiotzetiko joerak aipatzen dira, bainamodulazio garrantzitsu batzuekin. Joera batzukbaditugu, baina joera horiek toki, egoera etamodu konkretu batzuetan garatzen dira eta toki,egoera eta modu horiek asko baldintzatzen dutejoera horiek nola gauzatzen diren. Familiak etakulturak eragin handia dute, baita gurasoak nola-koak diren ere, zer nolako harremana dutenseme-alabek gurasoekin... Teoria darwinistak dioegokitze portaera dugula, hain zuzen ere momen-tu eta egoera zehatz bateko beharretara egokituegiten garela. Psikologian garbi ikusten damomenturo egokitzen garela, eta momentukoegokitzeak hurrengo egokitzeak baldintzatzen

8 M A H A I - I N G U R U A

Page 9: larrun 104

dituela. Umeak indibidualistak dira, menpekoakizateko joera dute ala saihestaileak dira eta bes-teak nolabait ekiditeko joera dute? Ez bat eta ezbestea. Azken finean, joera horiek familian etaguraso jakin batzuekiko elkarreraginean gauza-tzen dira. Gurasoak oso intrusiboak badira edooso gainean badaude, edo alderantziz, arretagutxi eskaintzen badiote umeari, haurra baldintzahauetara egokituko da, baina gerta daiteke haur-tzaroan egokia zen portaera helduaroan ez adap-tatiboa izatea.

Azken finean, ez sufritzeko distantziak markatubehar ditugula ikasi badugu familian, oso harre-man arinak mantenduko ditugu besteekin. Edotaamak noizean behin baino kasurik egiten ezbadio haurrari, honek gehitu, puztu egingo ditudeiak; hala, astuna izanda, arreta jasotzeko aukeragehiago izango du. Bi horiek egokitze jokabideakdira haurtzaroan, ez dago patologiarik. Adaptati-boak dira, ez dute asko sufritzen, baina asko ezsufritzeak ez du esan nahi ondo bizi direnik edoorekatuta eta osasuntsu daudenik. Baina helduta-sunean eta zirkunstantziak aldatzen badira, ezadaptatiboak bihurtzen dira, pertsonak espero

duelako besteek berataz paso egitea, bere eske-maren arabera asko balio ez duelako, edota bes-teek batzuetan baino ez diotela kasu egingo etaberaz deiak gehituko ditu. Pertsona saihestailebatek ez du sekula laguntza eskatuko eta besteakurrun mantenduko ditu, ez sufritzeko. Bestemuturreko pertsonak harremanekin beti bueltakadabiltza, besteek beraietaz zer pentsatuko oteduten, maiteko ote dituzten... Jendearen oso gai-nean egoten dira, ito egiten dute jendea, beraienbeldurrak bere portaerarekin errealitate bihurtzendituzte. Espazioa jan egiten diete besteei. Tarteanbadaude portaera osasuntsuak eta horiek haurtza-roan ikasten dira eta, bestela, terapiaren bidezedo bizitzaren bidez, kasurik onenean, berrikas-ten dituzu.

J. SUDUPE. Freudek teoria psikoanalitikoarenbitartez esplikatu zituen moduan, gauza batzuk bio-logiaren bidez azaldu behar dira: erreprimitzendiren berezko instintoak, senak, agresibitatea etaabar. Momentu batean inkontzientean geratzendira, baina aurrerago lehertu egiten dira. Instintobiologikoak dira.

S. YARNOZ. Baina kulturak modulatutakoak.

J. SUDUPE. Bai, baina sakon-sakonean genetikadago eta hori oso kontuan hartu behar da. Azkenaldiko zientzia berriek, neurobiologiak eta bes-tek, gero eta garrantzia handiagoa ematen diotehorri.

A. EIZAGIRRE. Gaur askotan esaten da instituziomodernoak ahultzen ari direla: familia, klasea,naziotasuna... desagertzen ari direla, baina nireustez ez dira desagertzen ari, baizik eta zentzuberri bat hartzen. Eta testuinguruan ulertu behardira. Oro har, gaur egun indibiduoak praktikoago-ak eta nahi bada zinikoagoak ere gara. Ez duguidentitateetatik atxikimendu sentimendu hutsasoilik espero, besteekiko harremanetan eraginkor-tasuna eta autoerrealizazioa baino. Egia da identi-tateetatik segurtasun maila bat lortzea esperodugula, baina segurtasun maila hori jada berma-tua sentitzen dugunean, identitateak aukeratu egi-ten ditugu eta identitateen nolakoa ere negoziatu

9I N D I B I D U A L I S M O A R E N O N U R A K E T A K A L T E A K

“Batzuek esango dutebakardadea kontsumismo

ereduaren ondorio dela, kapitalismobasatiaren ondorioa. Bai, baina bestealdagai batzuk ere kontuan hartubehar dira. Kontsumismoaegoismoarekin, narzisismoarekinlotzen da, bakardade egoistahorrekin, eta hori ere badago, bainaezin dugu gaur egungo gizarteahorretara mugatu”A. EIZAGIRRE

Page 10: larrun 104

nahi izaten dugu. Duten sedukzio ahalmenarenarabera eta indibiduo bezala garatzeko ematendizkiguten aukera posibleen arabera aukeratzenditugu. Zentzu horretan ulertu behar dira baifamilian eman diren aldaketak, alegia, familiaulertzeko modu desberdinak, bai nazio edo lurral-dearekiko erakusten dugun atxikimendua.

Esaterako, euskal identitatean hori oso nabarme-na da. Euskal identitatea oro har erresistentzi identi-tate batean oinarritua egon da, halabeharrez neurribatean. Zer gertatzen da gaur egun gazteen artean?Gaur egun ez daukatela euskal identitatea adieraz-teko zailtasunik, ez daukate euskal identifikaziohorretarako atxikimendu zailtasunik eta eguneroko-tasunean ez dute horrelako oztoporik sentitzen,Euskal Soziometroa eta Gazteen Argazkiak txoste-netan agertu ohi denaren arabera. Horrek zeinarazo sortzen du? Erresistentzia identitate batekidentitate forma bat adierazten du, identitatea bizi-tzeko modu bat, ustez galdutakoa berreskuratzeko,egoerari aurre egiteko. Gazteek gero eta zailtasungutxiago sentitu ahala euskaldun sentitzeko, identi-tateari gauza ezberdin bat eskatuko diote, proiektuidentitate izatea eta euskal identitateak eduki ditza-keen arazoetako bat seguraski hor dago: atxikimen-dua badago, baina orain horri ez deritzogu nahikoa,eta gainera urruntze bat ere badago. Euren partehartzearekin bilakatuko den eta euren autoerreali-

zaziorako aukerak emango dituzten identitate for-mak espero dituzte. Testuinguru soziala aldatu daeta jendeak ez du garai bateko segurtasunarenbeharrik. Halako konfiantza eta segurtasuna ematendigute, emandakotzat hartzen dugu hori eta aurrerabegira gehiago espero dugu, horregatik diot prakti-koagoak garela. Identitateak askotan sentimendue-kin lotzen dira, egia da hori, baina gero eta gehiagozentzu instrumentala ere lotu behar zaie. Jendeakgarrantzia ematen dio eraginkortasunari eta atxiki-mendu maila eta modua erabilgarritasunari ere geroeta lotuagoak daude.

J. SUDUPE. Zer iruditzen zaizue zuei, gaur egungogazteak indibidualistak direla ala ez direla?

Gazteak eta helduak.

A. EIZAGIRRE. Zer esan nahi duzu “indibidualista”horrekin?

J. SUDUPE. Bakoitza bere aldetik doala, beremunduan itxita, ez dutela ezer jakin nahi erakun-deekin, alderdi politikoekin...

A. EIZAGIRRE. Zentzu negatibo hori duen indibi-dualismoa alegia. Haatik, agian indibidualismoak ezdu zentzu hori.

10 M A H A I - I N G U R U A

“Zer dauka txarrakontsumitzeko aukera

gehiago izateak? Norbera libreagobada eta aukera gehiago eginbaditzake, ondo. Indibidualismoaknire ustez alde on gehiago dauzkatxarrak baino. Beti alderdinegatiboari begiratzen zaio,ezkertiarren artean batez ere”J. SUDUPE

Page 11: larrun 104

J. SUDUPE. Alde batetik ematen du baietz eta bes-tetik ezetz. Unamunok esaten zuen euskaldunakindibidualistak ginela, baina ez dakit nik hala den.

S. YARNOZ. Asko orokortzea da hori. Nik ez nukebat egingo, denak ez gara berdinak, emakume guz-tiak ez dira berdinak, ezta gizon guztiak ere. Denaden, ados nago Andonirekin, beharbada gaur egun-go gizartean sakralizazio gutxiago dagoela gauzaguztietan. Familiaren kasuan bistakoa da eta besteerakunde batzuetan ere bai.

Lehenago bikotearen antolamendua sakratuazen, ezkontidea bizitza guztirako zen, eta ezin zenharremana puskatu. Nik uste eztabaida ez doalahortik, baina joango balitz eta galdetuko bagenuindibidualistagoak garen horretan, emaitza baiez-koa litzateke. Hain zuzen ere, indibidualistagoakgarelako aztertzen dugu edozein egiturak baliodigun ala ez. Eta balio digun bitartean, primeran,eta familiarekin gauza bera gertatzen da. Garaibatean eredua betiko elkarketa monogamikoa zeneta gaur egun eredu nagusia segidako monogamiada, inork ez du espero bizi guztirako norbaitekinegotea. Baldin bazaude, zortea izan duzulakoizango da, hori da pentsatzen duguna eta estatisti-ken arabera ez da arruntena. Herrialdez herrialde,aldeak daude estatistiketan dibortzioaren legeaeta bestelakoak tarteko, baina, oro har, hiru

ezkontzetatik bi puskatzen dira, bakarra manten-tzen da hil arte. Espektatiba edo itxaropen askozgehiago dugu egun bikotean, eta barkatu horrelahitz egitea, baina esan daiteke nolabait “produk-tua” azkarrago agortzen dugula. Garai batean,gizartea beste modu batera antolatua zegoenean,jendea ezkondu egiten zen eta ezkontidea ezkon-tidea zen, ez zen maitalea, konfidentea, laguna...Gaur egun askoz gauza gehiago espero dugu per-tsona bakar batengandik eta logikoa da azkarragoagortzea.

A. EIZAGIRRE. Biografia likidoez hitz egiten daegun. Orain arte biografiak solidoak izan dira, rolbanaketa egon da, klase banaketa, nahikoa finka-tua zegoen bakoitzak zer egingo zuen. Modernita-tea solidoa izan da zentzu horretan. Modernitatemota asko dago, baina oro har mota guztiekezaugarri komunak dituzte: diseinu bat dago, ibil-bide bat markatua dago, ideologia eta instituziobakoitzak (familiatik hasi, gizartetik, klasetik pasaeta nazioraino, maila desberdinetan) bere moduramarkatutakoa, eta bakoitzak bere papera du.

J. SUDUPE. Hori Mendebaldearen eredua izangoda, zeren islamismoa eta gerra dagoen lekuetan...Nazio askotan halakorik ez dago, han bai bizidela gizakia zeharo zapalduta. Iranen zenbat ema-

11I N D I B I D U A L I S M O A R E N O N U R A K E T A K A L T E A K

“Distantzia egokiamantendu behar da,

zeren gu gu gara, ez gara besteak.Askotan esaten da indibidualistakizan behar dugula, bakarrik jaioginelako eta bakarrik hilkogarelako, baina bitarte horretan,besteekin egon behar dugu, ezisolatuegi, ez lotuegi”S. YARNOZ

Page 12: larrun 104

kume dago txadorrik gabe gustura ibiliko litza-keena? Baina eraman behar dute, bestela kartze-lan sartuko lituzketelako edo auskalo. Eta hori daerrealitatea munduko zati handi batean. Gizarteindibidualistetan berriz, askatasun guztia dauka-gu, aurrerapen guztiak eta ondoen hemen bizigara.

Muturreko indibidualismoak ekar allezake jendea bakartuagoa egotea?Muturreko albistea dut gogoan: biurte hilda zeramatzan emakume battopatu zuten Londresko bere etxeanduela hilabete batzuk; ez zen inorohartu bi urtean hilda zegoenik.

J. SUDUPE. Bakoitzaren aukera izaten da askotan.Ni Parisera estudiatzera joan nintzenean, lagunbatek esan zidan paristarrek nahiago zutela txakurbat edo katu bat edukitzea ezkontidea baino, haiekez zietelako disgusturik emango. Norberak aukera-tzen du bakarrik bizitzea, nahi dutelako daude per-

tsonak bakarrik. Ez daude derrigortuta, aukera per-tsonala da.

S. YARNOZ. Inork ez gaitu behartzen bakarrik bizi-tzera, baina batzuetan ditugun baldintzek bakarrikbizitzera behartzen gaituzte. Bakarrik bizitzea ez daona, nik uste dut abiapuntu bezala hori esan behardugula. Bakardade mota desberdinak daude, lehenesan bezala. Bakardadea zerbait subjektiboa da,bakardade maila ezberdinak hauteman daitezke etabakardadea jasateko mailak ere badaude, minarenkasuan bezala. Batzuek mina oso ondo jasaten duteeta beste batzuek oso gaizki; bakardadearekin berdin.Bakarrik egotea eta bakardadea ez dira gauza bera.Bakarrik egotea ez da arazoa, bakardadea bai ordea.Askotan joera dugu aurreko garaiak idealizatzeko,baina guk ez dakigu beste garai batzuetan zer senti-tzen zuten. Guk dakiguna da orain jendea bakarkabizi den bezala, beste garai batzuetan multzoka bizi-tzeko joera zutela, baina horrek ez du esan nahilehen bakarrik sentitzen ez zirenik. Garai bateko poe-siak irakurtzen baditugu, bakardadea agertzen da,

12 M A H A I - I N G U R U A

“Askotan esaten da instituziomodernoak ahultzen ari direla:

familia, klasea, naziotasuna...desagertzen ari direla, baina nire ustez ezdira desagertzen ari, baizik eta zentzuberria hartzen. Oro har, gaur egunindibiduoak praktikoagoak eta nahi badazinikoagoak ere gara. Ez duguidentitateetatik atxikimendu sentimenduhutsa soilik espero, besteekikoharremanetan eraginkortasuna etaautoerrealizazioa baino”A. EIZAGIRRE

Page 13: larrun 104

sentsazio, sentimendu eta emozio bezala. Eta bakar-dadeak min egiten du, bistan da.

A. EIZAGIRRE. Ez dakit bakardadean egoteaaukera den edo ez. Batzuetan aukera izango daeta besteetan bakarrik egotera kondenatuta egon-go dira, eta ez zentzu existentzialean bakarrik,baita gizarteak baztertu dituelako ere. Zein direnhorren arrazoiak? Batzuek esango dute kontsu-mismo ereduaren ondorio dela, kapitalismo basa-tiaren ondorio dela. Bai, baina beste aldagaibatzuk ere kontuan hartu behar dira. Dena ezinda kontsumora eta kapitalismora mugatu.

Modernizazio prozesua askotarikoa izan da, alda-keta asko ekarri ditu, bizi ereduak aldatu dira, ezdago lehengo komunitate zentzu hori, komunitateabai familia zentzuan, nazio zentzuan. Galdera dazein mailatan dauzkagun gizarte sareak, zein maila-tan dauzkagun gertutasun kulturalak. Eta horrekekartzen du beste bakardade tipo hori, ez ni baka-rrik bizitzearen aukera zentzu indibidualistan, bai-zik eta beharturik bakarrik egotearena. Kapitalismo-

13I N D I B I D U A L I S M O A R E N O N U R A K E T A K A L T E A K

“Hemen badago halako joeratropelean ibiltzeko, ardiak

bezala. Durangoko Azoka,Kilometroak direnean, denak harajoan beharra... Badaukagu taldekaibiltze horretan erortzeko arriskua.Alderdiak esaten duena egin behardugu, edo ez dakit zeinek esatenduena, eta beti taldean mugitzengara. Nik uste ondo etorrikolitzaigukeela indibidualistago izangobagina”J. SUDUPE

Page 14: larrun 104

14 M A H A I - I N G U R U A

agatik dela esaten dute batzuek, baina igual besteahulezia batzuek errazten diote kapitalismoari dabi-len bezala ibiltzea. Bestalde, kontsumismoa egoismo-arekin, narzisismoarekin lotzen da, bakardade egoistahorrekin, eta hori ere badago, baina ezin dugu gauregungo gizartea horretara mugatu.

Jakina, indibidualismorako joera gehiago dago,aukera eduki edo ez guztioi gustatuko litzaiguke hau-tatu ahal izatea. Kontua da hautatzeko aukera ba otedugun. Modernitatea askotan askatasun eremuarekinlotzen da, gutxieneko segurtasun maila batzuekin:segurtasun materiala, kapital ekonomikoa, gizartesare bat, lotura sinbolikoak edukitzea... Askorentzatgizarte hau gero eta askeagoa da, askatasun aukeragehiago ditugu, baina gizarte hau ez da homogeneoa.Gizarte honetan, beste gizarte guztietan bezala, ira-bazleak eta galtzaileak daude, aukerak oztopo bihur-tzen zaizkienak daude. Ongizate Estatua ahultzen arida, gizarte politikak gero eta ahulagoak dira eta lehenaipatutako albiste hori lotuagoa dago aurpegi horie-kin. Aldagai asko hartu behar dira kontuan.

Gero eta diru gehiago izan, bakarda-dea gutxitzen al da gure gizartean?

Hirian bizitzeak ere ez du asko lagun-duko.

A. EIZAGIRRE. Ados nago horrekin, baina arestianesan bezala, indibidualismo moduak prozesu batenondorio dira eta ez dut uste ikuspegi determinista bathartzea komeni zaigunik. Guztiarekin, bizimoduengarapenak ulertzeko kapitalismoaren, modernizazioprozesuan bakoitza lekutzeko moduaren eta gizartepolitiken gainean hausnartu behar dugu, ez indibi-dualismoaren gainean. Bestela, kapitalismoa, kontsu-mismoa eta indibiduo egoista lotzeko arriskua dago.

J. SUDUPE. Gaur egun indibidualismo igualitarioazhitz egiten ari dira etika kantiano modernoa lantzendutenak eta indibidualismoa berdintasunarekin lotzendute. Kantek esan zuen pertsona guztiak balio berdi-nekoak garela, denoi zor zaigula errespetua, duintasu-na. Denok berdinak bagara, denok berdin tratatubehar gaituzte. Dena den, ez dut uste gaur egungojoera isolazionista denik; izan ere, gero eta gehiagojotzen dugu kooperaziora, besteez arduratzera.Gobernuz Kanpoko Erakundeak, elkarteak ugaltzenari dira eta jendeak ekintza askotan parte hartzen du.Ez gara gero eta bakartuago bizi, gure munduan itxita,kontrakoa baizik, gero eta irekiagoak gara.

Lan arloaren garapenak (lan erritmoazkarrak, estresa...) gizarte harre-manetan izandako aldaketetan zuzen-zuzenean eragin dutela diote batzuek.

S. YARNOZ. Gero eta gehiago aipatzen dira eskolamailan bullying eta lanean mobbing eta antzekofenomenoak. Baliteke lehen ere gertatzea, bainaegun modu sofistikatuagoan, modu zitalagoan gauza-tzen dira. Ikerlariak aztertzen ari dira zer nolako per-fil psikologikoa duten mobbing egiten dutenek etabiktimek. Nik uste dut oinarrian eskolan erakutsi ziz-kiguten zazpi bekatu kapitalak daudela: inbidia, batezere. Baina besteekin harremanetan jartzeko modua-ren azterketak ere gauza asko adieraziko luke, baierasotuari bai erasotzaileari dagokienez.

J. SUDUPE. Agresibitatea, egoismoa berezkoakdira. Gizarteak eta heziketak neurri batean bakarrikbideratu ditzakete...

“Paradoxa batean erortzengaren susmoa dut.

Komunikatu nahi dugu, baina pareannorbait eduki arren, bestenorbaitekin hitz egin nahi dugu etateknologia berriek ahalbidetu egitendigute hori. Lehenago ez zen posible,baina agian bazegoen gogo hori.Dena den, ez dut uste gertukoakurrundu eta urrutikoak gerturatzendituztenik teknologia berriek”S. YARNOZ

Page 15: larrun 104

15I N D I B I D U A L I S M O A R E N O N U R A K E T A K A L T E A K

S. YARNOZ. ...baina modu batean edo besteanatera egiten dira azkenean.

J. SUDUPE. Zenbat emakume hil dira urte honetanbikotekideak akabatuta? Horiek ere eskolatik pasa-tutakoak izango dira, bada. Jaiotzetiko joerak dira.

Teknologia berriek iraultza ekarridute giza harremanetara. Denbora etaespazioaren mugak hautsi dituzte.Zein eragin dute teknologiek gutar-teko komunikazioan? Urrutikoakelkartu eta gertukoak urruntzen alditu?

J. SUDUPE. Erraztu eta aberastu egin dituzteharremanak. Partaidetza gehiago ekarri dute.

S. YARNOZ. Askotan pertsona talde bat ikustendugu eta bakoitza bere mugikorrarekin dago, gaz-teak bereziki, edo jendea Kontxatik paseatzen ikus-ten dugu mugikorrez hizketan doala... Baina badutsusmoa gaur egun paradoxa batean erortzen garela.Komunikatu nahi dugu, baina parean norbait edukiarren, beste norbaitekin hitz egin nahi dugu eta tek-nologiek ahalbidetu egiten digute hori. Lehen ezzen posible, baina agian bazegoen gogo hori. Hor-taz, ez dut uste gertukoak urrundu eta urrutikoakgerturatzen dituztenik teknologia berriek. Egun osogaizki komunikatzen garela diote ordea. Gauza bathitz egitea da, asko hitz egitea, eta berdin zait mes-sengerraren bidez edo sakelako telefonoz, eta bes-tea ondo komunikatzea. Teknologia berririk gabeere gertatuko zen.

A. EIZAGIRRE. Ildo beretik, galdera da orain artegertukoan komunikaziorik eta harremanik egonden. Bestalde, teknologia berriek paradigma alda-keta ekarri dute. Askotan adineko jendeak bereposiziotik, berak bizitakotik, begiratzen du eta tek-nologia berrien aurka ageri da, haurrei dakarzkienondorioen aldetik bederen. Ez da ohiko belaunaldiarteko gatazka, bizi eredu oso bat aldatzen ari da.Haurrek komunikatzeko modu berriak dituzte.Komunikatzeko moduak aldatu dira eta urrunekoagerturatzeko aukera dago. Hori aukera erantsia da,

“Askorentzat gizarte hau geroeta askeagoa da, askatasun

aukera gehiago ditugu, bainagizarte hau ez da homogeneoa.Gizarte honetan, beste gizarteguztietan bezala, irabazleak etagaltzaileak daude. Aukerak oztopobihurtzen zaizkienak daude”A. EIZAGIRRE

Page 16: larrun 104

ez besterik. Gainera, teknologia bat berez ez da onaedo txarra.

S. YARNOZ. Arrazoi duzu, erabilera izango da onaedo txarra.

A. EIZAGIRRE. Erabilera bai, baina horrez gainkontua da nola heldu garen teknologia batzuk edu-kitzera eta ez beste batzuk. Zergatik aukeratzenditugu teknologia batzuk eta ez beste batzuk etazergatik ematen diogu teknologia batzuei erabilerajakin bat? Hori bezain garrantzitsua da teknologiahoriek eratzerakoan herritarrek parte hartzea. Erabi-lera alternatiboak daude eta seguruenik oraingoteknologia berriekin gauza bera gertatuko da, bainabeti modu erreaktibo batean jokatzen dugu, dagoenhorri beste erabilera bat ematen diogu. Ezagutzarengizarteaz hitz egiten da, gizarte teknologikoan bizigarela, baina demokraziak zein lotura du teknologiaereduarekin? Demokrazia berak ere egokitu behar-ko du gizarte aldaketetara.

J. SUDUPE. Ari da egokitzen. Alain TourainekParadigma berri bat gaurko mundua ulertzeko ize-neko liburuan dio mundua lehenbizi kontzeptupolitikoekin ulertu dugula (Frantziako Iraultza...),gero sozialekin (iraultza, langileria, noblezia...) etaorain kulturalekin (gutxiengoak, generoa...).

A. EIZAGIRRE. Seguru aski indibiduo mota ezber-dinez ari gara hizketan. Nik uste jendarte bereandenbora politiko desberdinak daudela. Gaur egun

esaten da dimentsio kulturala lehenesten dela, iden-titate politikak, abortoaren inguruko eztabaida, edogay eta lesbianen inguruko eztabaida. Hori aipatzendu Alain Tourainek. Ni ez nator bat berekin, bainaegia da objektu politiko berri batzuk dauzkagulagaur agenda politikoan. Identitate kulturalen ingu-ruko eztabaidak daude, baina agian interesakdaude eztabaida horiek egon daitezen, jendeakgaur egun gatazka sozialak zerbait zaharkitua direlaesaten baitu. Baina badago oraindik kapital ekono-mikoari eta segurtasun materialari dagozkien ezta-baidak bizi dituzten pertsonak eta horiek berma-tuak ez dauzkatenak. Jendarte berean gizaki tipodesberdinak bizi gara eta baliteke asimetria egotea.Ez hori bakarrik: aldi politiko berriko subjektuarenjoko arauek zedarritzen dituzte gaur egungo ezta-baida bakanak.

Amaitze aldera, norbanakoa askeagoadela eta indibidualismoarekin aurrera-pausoa eman duela esan dezakegu beraz.

A. EIZAGIRRE. Garai batean ez zitzaizun askata-sun aukera ukatzen, baldin eta aukera ona egiten

“Norberak aukeratzen dubakarrik bizitzea, nahi

dutelako daude pertsonakbakarrik. Ez daude derrigortuta,aukera pertsonala da”J. SUDUPE

16 M A H A I - I N G U R U A

Page 17: larrun 104

bazenuen; gaur egun, aldiz, erabakia bera bilakatuda askea. Hor talka dago askatasun aukera eta eza-gutza mailaren artean. Nik hautatu egin behar dut,baina behartua nago hautatzera, ez hautatzea erehautatzea da, baina era berean kontziente naiz nireezagutza maila oso urria dela eta nire erabakienondorioez ez naizela jabe. Zu erabaki bat hartzerazoaz baina ez dakizu ondorioak zeintzuk izangodiren. Horrek ere frustrazioa sortzen du

S. YARNOZ. Baina hori da gizakiaren ezaugarrinagusia, zalantzaren inguruan hartu behar direlaerabakiak.

A. EIZAGIRRE. Bai, baina hori neurri handi bateanorain arte ez da horrela izan. Bere alde on eta txa-rrarekin. Aldaketa ironiko bat eman da eta ondoulertzen saiatu behar genuke.

S. YARNOZ. Dena errazago aurreikusi zitekeen.Indibidualismo gutxiago zegoen, hain zuzen ere,trena erraileratua zegoen. Aukera gutxiago zegoenerabakiak hartzeko, poztasun gutxiago eta frustra-zio gutxiago era berean.

J. SUDUPE. XX. mendean, mundu gerren ingu-ruan kolektibismoaren izenean indibidualismoagainditu nahi izan zuten, batek klase sozialarenizenean eta besteak arrazaren izenean. Indibidua-lismoa txarra zela zioten eta hori gainditu beharzela. Horren nostalgia behintzat ez dugu edukibehar.

A. EIZAGIRRE. Eztabaida ez da hobea zen edoez, baizik eta anbibalentzia hori ulertu behardugula. Zergatik ari dira hazten alderdi jakinbatzuk, erreakzionarioak eta diskurtso demago-gikoa erabiltzen dutenak adibidez? Segurtasunmaila bat eskaintzen dutelako. Kontziente diragaur egungo ziurgabetasun egoera honetaz etagarai bateko diskurtsora itzultzen dira. Hori guz-tia instrumentalizatzea lortzen dute eta erakarga-rritasun maila bat lortzen dute, bai maila existen-tzialean, bai maila sozialean, bai kulturalean.

Zentzu idealizatu horretan, askeak garela egiabalitz, seguru aski ez litzateke hau gertatuko.Gauzak oso konplexuak dira eta inportantea daaztertzea zein jende mota erakartzen duen diskur-tso horrek. Segurtasun materiala bermatuta ezdutenak, egoera garaikidea askatasun eremubezala ikusten ez dutenak... Badago ongizate pro-zesuan belaunaldi zibikoak lortu zituen eskubi-deak kapitalizatu ez dituzten, herentzian jaso ezdituzten gizataldeak. Gainera, gaur egungo siste-ma kapitalistan lan eremuan gertatzen ari direnaldaketek (malgutasuna, prekarietatea...) ziurga-

“Inork ez gaitu behartzenbakarrik bizitzera, baina

batzuetan ditugun baldintzekbakarrik bizitzera behartzen gaituzte.Bakarrik bizitzea ez da ona, nik ustedut abiapuntu bezala hori esan behardugula”S. YARNOZ

17I N D I B I D U A L I S M O A R E N O N U R A K E T A K A L T E A K

Page 18: larrun 104

18 M A H A I - I N G U R U A

betasuna handitzen dute. Etorkizunik ez ikusteanziurgabetasuna sortzen da. Gaur egun esaten dagizakiak egoistak garela orainaldian baino ezdugulako pentsatzen. Alabaina, igual etorkizu-nean pentsatzen ari gara eta etorkizunaren beldurhorrek orainaldian modu jakin batzuetan jokatze-ra behartzen gaitu. Eta sakon-sakonean ez garaorainaldian pentsatzen ari.

J. SUDUPE. Denetik dago. Gaur egun ekologia-ren aldeko jarrera etorkizunean pentsatzearenfruitu da.

A. EIZAGIRRE. Segurtasun materiala baduzu, lanasegurtatuta baduzu... beste kezka batzuk dauzkazu.Horrek indibidualizatzea dakar, balio postmateria-lak dakartza, ingurumena eta beste diskurtso hauek.Ados, baina nork du horretaz kezkatua egotekoaukera? Jende askok ez, jende askok nahikoa dubihar zer egin pentsatzearekin.

Nola lortu oreka? Nola lortu bakoi-tzak autonomia izatea eta bestearekinkomunikazio osasuntsua izatea?

J. SUDUPE. Oreka bat bilatu behar da, erdibidebat gizabanako eta gizartearen artean, indibidualis-moaren eta komunitarismoaren artean.

A. EIZAGIRRE. Baina oposizioan al daude?

J. SUDUPE. Dudarik ez, kontrakotasun bat dagoe-la. Nola bilatzen da oreka hori? Indibidualismoariuko eginda ez behintzat.

A. EIZAGIRRE. Agian indibidualismoa sustatuzbilatu behar da. Horretarako, baina, baldintzagisa, hiru ezaugarri behar dira: segurtasun mate-riala, autonomia kulturala eta elite demokratikoa.Erkidego politiko bat behar da.

J. SUDUPE. Baina indibidualismo igualitarioa sus-tatuz, kooperazioa eta eztabaida eta bizitza publiko-an gehiago parte hartuz.

S. YARNOZ. Taldea askotan gure beldurrak estal-tzeko erabili da. Nik uste psikologikoki autonomiasustatu behar dela, sentitzea gai zarela bakarrikegoteko, autosufizientea zarela neurri batean, bainabesteen beharra ere badaukazula. Alegia, distantziaegoki bat mantentzea besteekiko. Ez atxikiegi, bate-re distantziarik gabe, bakarrik egoteko beldurrezeta bestea itotzen; ez urrutiegi, autosufizientzia kon-pultsiboan isolatuta. Bi muturren arteko orekabehar da. Taldea ezinbesteko duen pertsonak bes-teak behar ditu, bestela ez delako ezer. Autonomoaden pertsonak, ostera, besteak behar ditu kontura-tzen delako sufizientea ez dela, beste zeozer beharduela. Indibidualista da zentzu horretan baina ezdago itxita, ez du jarrera defentsiboa.

J. SUDUPE. Erreflexiboa du. Zu kontziente zarazure eskubideak dituzula eta haien alde borroka-tzen duzu. Halaber, kontziente zara eginbeharbatzuk dituzula besteekiko. Autonomia mantendubehar da eta hiritartasun hori ere zaindu.

S. YARNOZ. Distantzia egokia mantendu behar da,zeren gu gu gara, ez gara besteak. Askotan esaten daindibidualistak izan behar dugula bakarrik jaio ginela-ko eta bakarrik hilko garelako, baina bitarte horretan,besteekin egon behar dugu, ez isolatuegi, ez lotuegi.

“Etorkizunik ez ikusteanziurgabetasuna sortzen da.

Gaur egun esaten da gizakiakegoistak garela orainaldian baino ezdugulako pentsatzen. Alabaina, igualetorkizunean pentsatzen ari gara etaetorkizunaren beldur horrekorainaldian modu jakin batzuetanjokatzera behartzen gaitu. Etasakon-sakonean ez gara orainaldianpentsatzen ari”A. EIZAGIRRE

Page 19: larrun 104

Des-indibiduazio kasu bat

“Indibiduazioa gizarte eta kulturamodernoen prozesu erabakiorrenetarikoa

dela uste dut. Norberekeriarekin kidetutaindibidualismoak betidanik prentsa txarra

izan du. Nahiz eta erro berberekoakdiren, nahiz eta askotan bataren bukaeraeta bestearen hasiera zehaztezinak izan,

indibiduazioa eta indibidualismoa ezzaizkit gauza bera iruditzen”

Inmigrazio eta indibiduazioaz hitz egitekoeskaera honi erantzunez, lehenengo etabehin, indibiduazioa gizarte eta kultura

modernoen prozesu erabakiorrenetarikoa dela ustedut. Norberekeriarekin kidetuta indibidualismoakbetidanik prentsa txarra izan du. Nahiz eta erro ber-berekoak izan, nahiz eta askotan bataren bukaeraeta bestearen hasiera zehaztezinak izan, indibidua-zioa eta indibidualismoa ez zaizkit gauza bera irudi-tzen.

Indibiduazioaren prozesuaren bidez, bigarrenik,gizaki indibidualaren nolabaiteko sorrera adierazinahi da; gizakiak taldetik, talde logikatik, taldearenlogika kolektibotik harago duen aukeran eraikitzendena. Egun, badago egon, filosofia inozo bezainarriskutsua, gizakiaren erantzunak bere baitan dau-dela dioena, introspekzioz jakin beharrekoak, etagizaki ez sozializatu batez hitz egiten duena. Eznaiz horretaz ari, beste prozesu batez baino: gizar-tearekin nolabaiteko haustura bat bizi ondoren,gizaki indibidual modura osatzea permititzen digu-naz.

Horrela, gizaki indibidualari, azkenik, bere bizi-tza helburuak definitzen partaide aktibo izan dadilaeta, ilustratuek nahi bezala, dagozkion erantzukizu-

nak bere gain har ditzala eskatzen zaio. Gizaki etakolektiboaren arteko marra zehaztezin batean sor-tzen da tipo hau, eta tipo honek uste du bere bizi-tzaren gidari bakarra bera dela, guztiz hala izan ezarren. Baina, bestalde ere, tipo hori ez da soiliklogika kolektiboaren morroi edo txotxongilo. Hone-lako gizakien ugalketak arrisku sozial nabarmenakdakartza, menderazaila delako, eta etorkizunekoedozein binkulazio sozialek, moral kolektibo batitsuki jarraitu beharrean, gizaki indibidualaren ados-tasun askea beharko duela iragartzen digulako, etahortik sortu gizarteak oso ahulak eta nekagarriakdira, egunerokotasunaren definizio negoziatu eten-gabea eskatzen dutelako. Ez dakit neurria ematekogai izango garen, baina etorkizuneko bizitzarenzutabeek euskarri labainkorrak izango dituzte, halaekonomian nola politikan, hala harreman pertsona-letan nola segurtasunean.

Ñabardura ugari beharko lituzkeen atariko des-kribapen honek adibide batera jotzeko balio digu.Seguruenik, inmigrazioaren kausa eraginkor etaarruntena ekonomikoa izanda ere, egon daitekeaskatasun indibidualaren bilakaeran oinarritzen denmigraziorik. Beste hainbat kasutan askatasun haumigrazio ekonomiko baten osteko ondorioa izan

19I R I T Z I A K

IÑIG

OA

ZK

ON

A

Xabier Aierdi*

Page 20: larrun 104

20 I R I T Z I A K

daiteke. Gerta daiteke baita ere askatasuna astiroirabazi ondoren galdutako kasurik. Honelakoa daadibidea eta garrantzi handikoa dela uste dut.

Fadela Amarak, Ni putas ni sumisas liburu ezin-bestekoan, magrebtarren alaba ugariri Frantziangertatutakoa kontatzen du. Neska hauek, gehienakFrantzian jaioak ziren eta guraso inmigranteen ala-bak. Sektore industrialean lan egiten zuten aitakzituzten eta bizitza zeharo aldatu zitzaien, eurengurasoak, batez ere aitak, langabezian geratu zire-nean 80ko hamarkadan. Ordura arte, honelakoalaba askok ikasketak eginda zituzten, bizitza pro-pioa garatuta, etorkizuna diseinatua, aukerak zaba-lik, euren bizitza neurri batean auto-kontrolatzenzuten. Ordutik hona, aitak zuen autoritatea ahulduegin da eta haren ordez nebak jarri dira. Aldaketahonek garrantzi gutxi luke neskengan eraginik izanez balu. Zertan da aldaketa?

Hasteko, gurasoei ez zitzaien gustatzen alabafrantsesturik, betiko tradizioaren baitan jarrai zeza-ten nahiago zuten. Baina alabek euren status etaametsak frantses emakumeekin erkatzen zituzteneta mimetizatu ere. Finean, egoera hau gurasoekonartu egiten zuten, gure gurasoek gu bezalakoseme-alaba sekularizatuak onartu zituzten moduan.Magrebtar gurasoak ere erlijioaren indar galtzeazkonszienteak ziren eta beronen indar koerzitiboa-ren faltan, gutxienez, jakinda erlijioak modernota-sunaren erakargarritasunaren aurrean borroka gal-dua zuela, tradizioak eduki zezakeen kode moralaprobetxagarriaren biziraupena bermatua ikusi nahizuten. Bestalde, seguruenik, gurasoak seme-alabenlorpenekin poztu egingo ziren, hortik bideratzenbaita integrazioaren zati handienetarikoa, seme-ala-bengan proiektaturikoan. Emakumeengan gaineralorpenak ezinbestekoak ziren sare tradizionaletanez erortzeko eta baztertuak ez suertatzeko. Karrerapertsonala, ahal den autonomiarik posibleena, ema-kumeen –magrebtar eta frantsesen– etorkizun baka-rra izan da, eta da.

Gurasoek lanbidea galtzearekin batera hainbatgauza galdu ziren: gurasoen autoritatea, semeenetorkizuna eta alaben askatasuna. Etorkizunikgabe, Frantziak berdintasuna eskaini ondorenjokoz kanpo utzi zituenean, nebek mendekuakatebegi ahulagoan bilatu zuten: arrebengan.Horretarako, islamaren bertsio integrista batera

bihurtu ziren eta arrebak etxeratu gura izan zituz-ten. Neurri batean lortu ere. Horrelako egoerabaten aurrean, neskak kode bikoitza erabiltzerabehartuta ikusi ziren: auzoan islamaren logika etaauzotik kanpo kode frantsesa. Hor sortu zenmugimenduaren oihua: “ez puta, ez menpeko”.

Oihu horrek des-indibiduazio prozesu batenaurrean autonomiaren printzipioa kontrajartzen du.Askotan honelako prozesuak ia ezinezkoak diramigrazio mugimenduetan, batez ere norbere talde-ko sareen laguntza behar denean eta, ordainean,oso gustura egin arren, logika kolektibo gaindiezinbat inposatzen denean. Migrazio erak asko dira,erantzun posibleak ere bai eta deskribatu dena kasubat baino ez da. Indibiduazio prozesua oso interes-garria da, arrisku ugari ditu, baina Zygmunt Bauma-nek dioen moduan gizarte solido batetik likidorakobidean gaude, baina hau beste kontu bat da. Amai-tzeko, mesedez irakurri Fadela Amararen liburua,ez zarete damutuko.

*EHUko Soziologia irakaslea.

“Seguruenik, inmigrazioarenkausa eraginkor eta arruntenaekonomikoa izanda ere, egondaiteke askatasunindibidualaren bilakaeranoinarritzen den migraziorik.Beste hainbat kasutanaskatasun hau migrazioekonomiko baten ostekoondorioa izan daiteke. Gertadaiteke baita ere askatasunaastiro irabazi ondorengaldutako kasurik. Honelakoada aipatuko dudan adibidea”

Page 21: larrun 104

21I R I T Z I A K

“Zuk merezi duzu sloganakindibidualismoarekiko kultua laburbiltzendu. Kultu hori gauzatzen den merkatuan,

pertsonak kontsumorako subjektu etaobjektu dira, egoeraren erantzukizuna

egozten zaion ‘beste horretatik’bereizita. Eta ondo dago horri laguntzea,

baina ‘ez nire zergekin’”

Indibidualismoarenmaskarak

IIndibidualismoari buruz gogoeta egiteko,bi kontzeptu funtsezkoak dira: nortasunaeta identitatea.

“Pertsona” hitza aktoreek aurpegia estaltzekoerabiltzen zuten maskara izendatzeko grekozkoterminotik dator. “Nortasuna” interpretatzendugun rola da, askatasun handiz edo txikiz guregizarte egiturekin harremanetan (familia, eskola,lana) egiten duguna. Nortasuna moldatu daiteke,eta beraz “manipulatu”, kanpoko interesetarahobeto egokitzeko, besteak beste merkatuareninteresetara.

“Identitatea” terminoak egitura psikiko sakona-goak jasotzen ditu, talde baten bilakaeran landu-takoak (hizkuntza, mundu-ikuskera, sinbolismoa,harremanen sistema).

Identitatea garatzeak talde gisa indartzen gaitu,baina nortasuna garatzeak “bereizi” egiten gaitu,eta indibidualtasunera eramaten.

Konnotazio sakonagoetan sartu gabe (gehiegiez luzatzearren), oro har esan genezake sistemaekonomiko globalizatuak guztia globala izateabehar duela, baita egitura psikikoak ere. Horreta-rako, lurreko herrialdeen nortasun aztarnak albo-ratzeko eskatzen du, eta horien ordez sistemaekonomikoak berak (ekoizpenean, kontsumoaneta harremanetan) sortutako beharrei erantzute-ko “nortasun estandarizatuak” eta publizitate ira-

garki berberekin nazioarteko bihurtutakoak ezar-tzea.

Diseinu hori erreala da. 70eko hamarkadaamaieratik neoliberalismoaren teorialariek bete-betean sinetsi zuten nortasuna baliogabetzeaezinbestekoa zela eta honako premisa hauetanoinarrituta sozializazio eredu indibidualista sortuzuten: aukera berdintasuna, azken lorpena ahale-gin pertsonalaren araberakoa baino ez da, per-tsonak patuarekiko erantzukizuna du, etab.

Premisa horiek ukatu egiten dute mailak etagenero ezberdintasunak daudela, langabeak etasistema ekonomikoko marjinatuak beren egoera-ren errudun egiten dituzte eta elkartasun-ezazabaltzen dute.

Europar Batasunean, eta beraz Euskal Herrian,klase taldeen borroka gogorren ostean lorturikolan eta gizarte babesari (handia edo txikia izan),Ongizate Estatuaren eskubideetan islaturikoari,Mastricheko Itunean (1992) heldu zioten erro-errotik. Baina estalkirik gabe, Lisboako Estrate-giaren (2000) osteko itunetan proposatu da indi-bidualismo gogorrean oinarrituriko eskemaekonomiko berria. Hari horretatik, gizartea hel-dua zela eta estatuaren babesetik aldendu beharzuela berretsi zen. Ongizatearen Estatutik “Ongi-zatearen Gizartera” egin behar zela ere erabakizen, norbanakoak berak har zezan bere beharren

IMA

NO

LO

TE

GI

/ A

RG

AZ

KI

PRE

SS

Nekane Jurado*

Page 22: larrun 104

22 I R I T Z I A K

ardura. Horrekin batera, gauza publikoak gares-tiak eta eraginik gabekoak zirela berretsi zen, etaguztiok ordaintzen ditugula. Amerikar ereduasaldu zen konponbide gisa, hau da, nork bereaordaindu dezala, osasunik, hezkuntzarik, erreti-rorik eta etxebizitzarik gabeko merkatu handian.Merkatu horretara gero eta txikiagoa den taldebat baino ezin da sartu eta gainerakoak ezegon-kortasunean biziko dira, babesteko taldeko egi-turarik gabe daudenez halabeharrezko jotzendutelako.

Pertsona bati sinetsarazten bazaio arauak errespe-tatzen baditu sistemak eskaintzen duen guztia esku-ra izango duela, sistemaren mendeko bihurtuko da,langabezia edo laneko ezegonkortasuna onartukoditu, eta horiek aldi baterakoak direla onartuko du,ez lan harremanen diseinu berri bat direla. Pertsonahorrek ez du inoiz sistema joko errudun; batetik,erakutsi diotena izango duelako buruan: “guztiokberdinak gara eta aukera berdinak ditugu” eta beraz,uste duelako edozein unetan lortu ahal izango dueladena. Eta bere etorkizunari buruz irakatsitako eran-tzukizuna lortzen ez badu, errudun sentituko da,zerbait gaizki egin duela pentsatuko du, ez dakizkie-la hizkuntzak edo ez duela punta-puntako masterrikegin... Azken buruan, ezegonkortasun ekonomikoa,gizarteko dualizazioa, gertakari natural gisa onartzenditugu, ez eredu ekonomikoaren ondorio gisa. Eta

arduradun politiko eta ekonomikoak ez ditugubereizten eta identifikatzen.

Azken batean, ezkutatu egiten dugu globaliza-zioaren arauak gero eta enpresa gutxiagorenaberastasuna handitzean oinarritzen direla, etairabazi hori soldatak eta zergak (gizarte babese-ko sistema publikoa bermatzen digutenak)murriztuta handitzen dela. Gainera, ekoizpenmasiboa irensteko, beharrak sortzen dituztegizartea kontsumora bultzatzeko.

Errentak jaisten badira, kontsumo hazkundeafinantzatzeko modu bakarra kredituak masibokierabiltzea da, aldi berean ezegonkortasuna han-dituta. Lehengo gizarte balioa “izatea” zen, orain,berriz, “edukitzea”, eta edukitzetik itxurak egite-ra. Maskara, indibidualtasuna, itxura da.

“Zuk merezi duzu” sloganak indibidualismoa-rekiko kultua laburbiltzen du. Kultu hori gauza-tzen den merkatuan, pertsonak kontsumorakosubjektu eta objektu dira, bere egoeraren eran-tzule bihurtzen den “beste horretatik” bereizita.Merkatu horretan zilegi da pertsonak laguntzea,“baina ez nire zergekin”.

Elkartzen, eta Euskal Herriko beste hainbatgizarte talde, ez dator bat “maskara” baten atzeanezkutaturik gero eta handiagoa den indibidualis-moarekin. Hain zuzen, gizarte dualizazioa ikus-ten ez duelako, dualizazioa ukatzen duen indibi-dualismoarekin; Euskal Herrian pobrezia dagoelaukatzen du, ez duelako ulertzen lanean egonikpobre izan daitekeenik; ez du ulertzen gazte,emakume eta etorkin askoren soldatak pobreziaatalasearen azpitik daudela; laneko istripuak lan-gileen errua direla uste dute, ez dutelako babes-teko behar beste neurri hartzen. Egoera ezegon-korrean egon arren pertsonen porrotaren emaitzadela uste duelako ezegonkortasuna ukatzen etaezkutatzen duen indibidualismoaren aurka erebadago Elkartzen.

Baina Elkartzen elkarteak elkartasuna ere eza-gutzen du, Euskal Herriaren berezko nortasu-nean sustraitua, auzolanean. Eta “indibidualta-sun” bakoitzaren alderik onena talde nortasuneraeramateko lanean dihardu, gizarteko dualizazioagainditu ahal izateko.

* Ekonomialaria, psikologo klinikoa eta Elkartzen-eko kidea

“Lisboako Estrategiaren(2000) osteko itunetanproposatu da indibidualismogogorrean oinarriturikoeskema ekonomiko berria.Hari horretatik, gizarteaheldua zela eta estatuarenbabesetik aldendu beharzuela berretsi zen.Ongizatearen Estatutik‘Ongizatearen Gizartera’egin behar zela ere erabakizen, norbanakoak berak harzezan bere beharren ardura”

Page 23: larrun 104

23I R I T Z I A K

Indibidualismoa bikotean

Gaur egun indibidualismoaren kontzeptua osozabalduta dago. Gure gizartean orokorreankontzeptu hori entzuten dugunean zera uler-

tzen da gehienetan: indibidualismoa da bakoitzakduen joera pentsatzeko eta bere kabuz gauzak egite-ko, besteak kontuan hartu gabe. Bakoitzaren inde-pendentzia eta autonomia jorratzea, norberak guraduenari jarraituta.

Garai historiko guztietan moduan, egitura sozio-politikoak eragina izaten du sistema guztietan etabaita bikote harremanetan ere, bikotea harreman sis-tema den heinean.

Gure gizartean ia aldi berean bi kontzeptu agertuizan dira, biak ere oso modu indartsuan. Bat da aurre-rago azaldu dudan indibidualismoa eta bestea damaitasunarena. Biek zeharkatzen dituzte bikotearenegituraren klabeak.

Maitasunaren kontzeptua fusioaren eremuan mur-giltzen da. Hau da: harreman bat aurrera ondo atera-tzeko, maitasuna ardatza da. Maitasun horren oinarriahauxe da: bata bestearenganako konfiantza eta zin-tzotasun absolutua. Maitasun mota horren leloakhauexek dira: “biok bat gara”, “zurea naiz”, “maita-tzen bagara ezin gara haserretu”, “dena kontatu behardidazu”, “gure artean ez dago sekreturik”…

Indibidualismoaren garaian gaudenez maitasunmota honek ez luke lekurik izan behar, baina, hainzuzen, garai honetan biek elkar eta indartsu topo egi-ten dute. Bi ideia horiek erraz azaltzen dira gure

aurrean, iragarkiak eta pelikulak horren isla dira. Ego-era horrek paradoxak sortzen ditu: alde batetik, “zukzeurea egin” aldarrikatuz, eta, bestetik, “ni gabe ezinduzu ezer egin” esanez. Sarri, bikotearen barnekodinamikak paradoxa horren ispilu dira. Batzuetan,bikotearen garapena geldiarazten duten dinamikaksortzen dira. Beraz, kontuan hartzeko modukoak iza-ten dira gure gizarteak bultzatzen dituen ereduak.Hori horrela izanda, argi eduki behar dugu bestelakoaldagaiak ere aztertu behar izango direla bikotearendinamikak ondo ulertzeko.

Aipatutakoa argiago ikusteko bikotea osatzendenean azaltzen den klabe bat hartuko dut, bikotea-ren egiturari lotuta dagoena.

Bikotea sistema bat da eta hiru ardatzetan artikula-tzen da: egitura (zelan eraikitzen den bikote sistema),xedea (zertarako osatzen den) eta funtzionalitatea(zelako funtzioak dituen).

Egituraren mugak dira klabea.

MugakBikotekideek dauzkaten ardurak, espazioak, denbo-rak… zehazten eta mugatzen dituzten marrak diramugak. Zorrotzak edo lausoak izaten dira, beti eresinbolikoak. Gure harremanaren bidearen mugarriak.Horien adierazle dira honelako esaldiak: “nire gutu-nak nik zabaltzen ditut”, “hau ez da zure amarenardura”, “nire laguna da, ez zeurea”, “domeka batzure familiakoekin eta bestea nirearekin”…

“Indibidualismoaren onurak agerian daude.Batetik, bikote sistemak egitura bat

behar du, eta bestetik, egitura horretanmugak beharrezko dira. Eta, hain zuzen

ere, egitura hori sustatzeko bideabultzatzen du indibidualismoak”

LUIS

JAU

RE

GIA

LTZ

O/

AR

GA

ZK

IPR

ESS

Agurtzane Ormatza*

Page 24: larrun 104

24 I R I T Z I A K

Mugek mugarritzen dute.Mugak alde batetik oso argiak izan behar dira biko-

teko kideentzat, baita bikotetik at daudenentzat ere.Baina ezin dira izan oso zorrotzak, ezta zeharkaezi-nak ere, iragazkorrak baino. Sarri gertatzen da are etaargiagoak izatean, zorrotzagoak bihurtzen direla, etaare eta lausoagoak izatean, are eta iragazkorragoak.Beraz, oso zaila izaten da bikotearen barne klabe haumaneiatzea eta mugak jartzea.

Mugen auzia ez da batere erraza:1. Alde batetik, mugen jatorri leunak, eta, bestetik,

marrak ezartzeko bikotekideen moduak gatazka osoiraunkorrak sortzen dituzte bikote sisteman.

2. Hasieran aipatutako maitasun kontzeptua(“zurea naiz”, “bat gara”, “ezin diogu ezer ere ezkuta-tu elkarri”…) oso barneratuta dago eta horrek eraginadauka mugak jartzerakoan. Bikotekideei, batzuetan,zaila egiten zaie mugak ezartzea. Askotan mugakezartzeak beldurra sortzen du bestearen erreakzioazein izango ote den ez dakigulako. Bestetan, kezkaere sortzen du kolokan jartzen dituelako norberakbestearekiko dituen sentimenduak.

3. Argi dago bi diren heinean, bakoitzak beha-rrezkoak izango dituela bere espazio intimoak,berezko interesak, denbora propioak… Eta, hainzuzen ere, horiek dira indibidualismoak (“zureaegin”, “zu zara lehenik”, “topa egizu zure bidea”…)hainbestetan bultzatzen dituen joerak eta jokabi-deak. Beraz, errazagoa da gaur egun horrelakomugak ezartzea, norberaren eskubideen aldarrika-pen mota bihurtu delako.

Indibidualismoaren onurak agerian daude. Batetik,bikote sistemak egitura bat behar du, eta bestetik, egi-tura horretan mugak beharrezko dira. Eta, hain zuzenere, egitura hori sustatzeko bidea bultzatzen du indi-bidualismoak.

Baina, kontuz. Indibidualismo mota horrek bestela-ko ondorioak ere badakartza.

Lehenago, mugen etsenpluarekin ikusi dugunmoduan, oso mugak zorrotzak ezartzeko arriskuadauka indibidualismoak. Zorrotzak badira; alde bate-tik, bikote barneko konplizitatea, konpromisoa etasinergia saihestuko ditu. Eta, bestetik, lagunen etabelaunaldi arteko harremanak ahulduko ditu. Eta,hala ere, horiek guztiak ezinbestekoak dira bikoteagaratzeko.

Indibidualismo eredua nahiko iruzurgilea da. Ere-duak ematen du gizonak eta emakumeok libre garelaaukeratzeko eta gura duguna egiteko. Egia da azkenfinean bakoitzak aukeratzen duela. Baina aukeraketahori, nire ustez, beti egingo da ezarritako aukerenartean. Sistemak eskainitakoaren artean.

Horren etsenplu garbia erotikan jarduten denardatza da: “Zuk zeure desioari jarraitu eta landuetengabe”.

Baina moralak ezarritakoaren barne egon behar dudesio horrek, desioak politikoki zuzena izan behardu, desioak psikologikoki sanoa izan behar du.Desioa, plazera, norberaren bidearen hausnarketa….ezarritako kodeetatik at baldin badago zer?

Beraz, zelan sortu nik benetan gura dudana? Zela-ko baliabideak ipintzen ditu gizarteak bakoitzakbenetan bere bidea egiteko, eta ez bestearen kopiaizateko? Zer gertatzen da norberak sentitzen dituendesioa eta beharrak sistematik at badaude?

Hor dago auzia. Denontzako hausnarketarako gaia.

* Sexologoa eta psikologoa.

LARRUN pentsamendu aldizkariaARGIArekin batera banatzen daKoordinatzailea: Xabier LetonaJabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L.Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160Lasarte-Oria Posta Elektronikoa:[email protected] Telefonoa: 943 37 15 45Inprimategia: Antza S.A.L. Informatika: ASPSCOOP.

( ARGIAko 2.060. zenbakiarekin banatua, 2006ko urriaren 29an )

“Indibidualismo eredua nahikoiruzurgilea da. Ereduak ematendu gizonak eta emakumeok libregarela aukeratzeko eta guraduguna egiteko. Egia da azkenfinean bakoitzak aukeratzenduela. Baina aukeraketa hori,nire ustez, beti egingo daezarritako aukeren artean.Sistemak eskainitakoarenartean”