Download - Lan merkatua

Transcript
Page 1: Lan merkatua

Bizitzeko lan egin ala lan egiteko bizi?

Page 2: Lan merkatua

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 3. ATALA Lan merkatua

2

1. Ba al dakizu?

2. Biztanleria aktiboa

3. Aktibotasun tasa

4. Landunak eta langabeak

5. Langabezia tasa: langabezia tasa, okupazio tasa eta portzentajezko aldakuntza

6. Langabezia sektoreka

7. Lan merkatuaren teoriak

8. Eskaintza eta eskaria lan merkatuan

9. Enpleguaren aldeko politikak

Page 3: Lan merkatua

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 3. ATALA Lan merkatua

3

1 BA AL DAKIZU?

Gai honi buruz denok ditugu geure iritziak. Zuk zer uste duzu?

1. Zeintzuk osatzen dute eskaintza lan merkatuan? 2. Zer da EUSTAT?, eta INE? , zer egiten dute? 3. Zeintzuk osatzen dute biztanleria aktiboaren multzoa? 4. Zer da ekonomikoki lan egitea? 5. Lanik egiten ez duen eta bilatu ere egiten ez duen pertsona bat aktiboa al da? 6. Lanik bilatzen ez duen etxekoandre bat langabea al da? 7. Zertarako balio du INEMek? 8. Lana aurkitzeko onena galdaketari (fundizioa) buruzko zerbait ikastea da eta gero

metal arloan sartzea, hor jende askok egiten baitu lan. Egia ala gezurra? 9. Lan merkatuan, lan eskaria langileek osatzen dute, lan bila dabiltzalako. Egia ala

gezurra? 10. Langabezia amaitzeko onena soldatak igotzea da, horrela jende gehiago egongo

litzatekeelako lan egiteko prest. 11. Garapen teknologikoa dela eta, gero eta gutxiago jakin behar da, nahiko baita botoi bat

sakatzea. Egia ala gezurra? 12. Langabetuak lan egin nahi ez duten alferrak al dira?

2 BIZTANLERIA AKTIBOA Lan egiten duten guztiak ez dira aktiboak eta lanik gabe daudenak, berriz, aktibotzat hartzen ditugu. Nahaste-borraste hau argitzen saiatuko gara orri honetan.

Zer da lan egitea? Lana, lurra eta kapitalarekin batera, produkzio faktore bat da. Faktore hau, besteak bezala, merkatuan trukatzen da. Lan egiten duenak, beraz, produkzio faktore hau saltzen du merkatuan.

Biztanleria aktiboa: Ondasun eta zerbitzuak ekoizten dituzten pertsonek osatzen dute; beraz, ekoizpen eta kontsumo funtzioak burutzen dituztenak. Oro har, 16 urtetik 65era izaten da biztanleria aktiboan sartzeko adina, potentzialki aktiboak deitutakoak. Bertan bi multzo bereizten dira: landunak eta langabeak.

Page 4: Lan merkatua

MAITE GOÑI EIZMEN3. ATALA Lan merkatua

4

DI 2008-09 ikasturtea

Biztanleria ez-aktiboa edo pasiboa: ondasun edo zerbitzurik ekoizten ez duten pertsonak dira, kontsumo funtzioa betetzen dute, soilik. Ikasle, jubilatu eta etxekoandreen gizarte taldeek osatzen dute nagusiki biztanleria ez aktiboa.

Bila itzazu ondorengo datuak Eustat-en (Euskal Estatistika Erakundea)

www.eustat.es Biztanleria Biztanleria Pasiboa

Biztanleria Aktiboa

Erkidegoa Lurraldea Herria Estatua

Aurrerago datu hauek landuko ditugunez, ariketa osatu eta gero, gorde edo inprimatu.

3 AKTIBOTASUN TASA Aktibotasunaren kontzeptuak adierazten digu gizarte horretan biztanleriak zein proportziotan hartzen duen parte ekoizpenaren prozesuan, hau da, zenbat biztanlek ekoizten duen ondasun edo zerbitzu bat errenta baten truke. Orri honetan zenbait tasa aztertuko ditugu, tasa bat bi multzoen arteko erlazioa da, ehunekotan emana. Tasak herri desberdinen arteko konparaketa egitea ahalbidetzen digu, ez du axola herri horien tamaina desberdina den.

Aktibotasun tasa: biztanleria aktiboa eta biztanleria osoaren arteko erlazioa da, ehunekotan emana.

Aktibotasun tasa zehatza: biztanleria aktiboa eta biztanleria potentzialki aktiboaren arteko erlazioa, ehunekotan emana. (Gure inguruan lan egin ahal izateko legezko adina 16 urtekoa izaten da eta erretirorako 65ekoa)

Lehen jasotako datuak oinarritzat harturik honako tasa hauek kalkula itzazu. Daturen bat falta bazaizu, bila ezazu www.eustat.net eta www.egailan.es web orrietan.

Page 5: Lan merkatua

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 3. ATALA Lan merkatua

5

Aktibotasun tasa

Aktibotasun tasa zehatza

Erkidegoa

Lurraldea

Herria Espainiar estatua Europar batasuna

Bi herrialderen arteko konparaketa egin ezazu. www.egailan.es (Europa/estatistika) web orrira jo eta, bertan, Europa eta Euskal Autonomia Erkidegoko estatistiketan herri hauen aktibotasun tasak konpara itzazu:

Italia

Danimarka

Espainia

Grezia

Nafarroa

Euskal Erkidegoa

Alemania

Frantzia

Osatutako taulak inprima itzazu. Garapena eta aktibotasun tasaren arteko erlaziorik ikusten al duzu? Ea beste kontinenteetako herrialdeen aktibotasun tasak bilatzen dituzun interneten. Lortzen badituzu, konpara itzazu Europakoekin eta ondorioak atera.

4 LANDUNAK ETA LANGABEAK Biztanleria aktiboa ez dute lan egiten dutenek soilik osatzen. Lan bila dabilena ere aktibotzat hartzen da eta, beraz, landun eta langabeen multzoek osatzen dute biztanleria aktiboa

Page 6: Lan merkatua

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 3. ATALA Lan merkatua

6

Landunak: enplegu ordaindu edo beregaina duten pertsonak dira, edota lanik egin gabe badaude ere enpleguarekin lotura formala dutenak (gaixotasuna, baimenak, lan-kontratuaren esekipena...).

Bila ezazu langabetuen definizioa www.eustat.es orrian www.ine.es/inebase orrira joan, lan merkatura, eta galdera hauei erantzun:

o Zer da EPA? o Zertan bereizten da INEMek ematen duen datuetatik? Begira ezazu

((www.inem.es). o Astean 10 ordu lan egiten duena landuntzat hartzen al da? o Egin ezazu landun mota ezberdinen sailkapena

5 LANGABEZIA TASA Hilero izan ohi dugu gure gizartean langabezia tasaren gorabehera hizpide. Ekonomiaren adierazle nagusi honek kezka eta ardura pizten du gobernu, alderdi politiko, sindikatu eta iritzi publikoarengan. Jarraian, bere esanahia, kalkulatzeko metodoa eta bere eragina biztanleriaren sektore desberdinengan aztertuko dugu.

Langabezia tasa: langabeak eta biztanleria aktiboaren arteko

erlazioa da, ehunekotan emana

Helbide hauetara jo eta egin langabezia tasaren kalkulua: www.eustat.es www.cfnavarra.es /estadistica

Langabeak Aktiboak Langabezia

tasa

Zure herria Zure

lurraldea

Page 7: Lan merkatua

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 3. ATALA Lan merkatua

7

Euskal

Erkidegoa

Nafarroa Okupazio tasa langabezia tasaren osagarria da, bien baturak biztanleria aktiboaren %100 osatzen baitu.

Okupazio tasa: Langabeak eta biztanleria aktiboaren arteko erlazioa da, ehunekotan emana. Langabezia eta okupazio tasak datu osagarriak dira: langabezia tasa + okupazio tasa = 100

www.egailan.es web orrian, herrialde hauen langabezia tasa bila ezazu:

Italia

Alemania

Grezia

Frantzia

Suedia

Espainia

EAE

Ekonomiaren datuak aztertzerakoan, beraien arteko erlazioari erreparatzen diogu. Askotan, esanguratsua da epe zehatz batean emandako eboluzioa jakitea, honek etorkizuneko joera aurreikusten duelako. Hazkundea ala jaitsiera kalkulatzen ikasiko duzu hurrengo jardueran.

Page 8: Lan merkatua

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 3. ATALA Lan merkatua

8

Aldakuntza portzentuala: bi data ezberdinen arteko datuen hazkundea ala jaitsiera adierazten du, ehunekotan emana. Kopuru absolutuan edo tasak erabil daitezke kalkulua egiteko.

Bila ezazu zure herriko langabeziaren eboluzioa azken bost urteetan eta urtez urteko portzentajezko aldakuntza kalkulatu (www.eustat.es)

Langabeak % aldaketa Urtea

2004

2005

2006

2007

2008

6 LANGABEZIA TASA SEXUA, ADINA ETA SEKTOREKA Langabeziak ez die berdin eragiten talde sozial guztiei; aitzitik, alde handia dago sexu, adina, edota sektore ekonomikoa kontuan hartzen badugu. Joan zaitez eustat web orrira eta zure lurraldeko emakume eta gizonen langabezia tasaren datuak jaso itzazu.

Gizon Emakume Giz/gazte 16-24

Emak/gazt. 16-24

Gizon 35-44

Emakume 35-44

Autonomia Erkidegoa

Lurraldea

Sektoreka ere alde handia dago. WEB orri beretik okupazio tasak jaso eta hurrengo taula osa ezazu.

Nekazaritza Industria Eraikuntza Zerbitzuak

Page 9: Lan merkatua

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 3. ATALA Lan merkatua

9

Autonomia Erkidegoa

Lurraldea Adin taldeek ere modu ezberdinean pairatzen dute langabeziaren arazoa. Euskal herrian, gazteen langabezia tasa altuagoa da gure inguruko herrialdeetan baino. Herrialde ezberdinen gazteen langabezia tasak konpara itzazu hurrengo orrialdean sartuz: www.egailan.es

Suedia Alemania Italia Portugal EAE USA

Gazte langabezia

7 LAN MERKATUAREN TEORIAK Lan merkatuari buruz bi teoria nagusi izan dira historian: ekonomialari klasikoena, Adam Smith buru delarik, eta ekonomilari interbentzionista edo keynesiarrena, J.M. Keynes-en jarraitzaileak direnak.

Ekonomialari klasikoek lan faktorearen merkatua beste edozein ekoizpen ondasun, zerbitzu eta faktoreen merkatu bezala hartu zuten. Soldatak lan faktoreak eskainitako zerbitzuengatik ordaindu behar diren prezioak dira. Zenbat eta soldata handiagoak, orduan eta txikiagoa izango da eskaria; eta, aldiz, handiagoa eskaintza. Analisi neoklasikoa soldaten malgutasunean oinarrituta dago. Lan eskarian eta eskaintzan ematen diren aldaketek bien arteko oreka puntuan eragina izango dute beste oreka puntu berri batera iritsiz.

Page 10: Lan merkatua

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 3. ATALA Lan merkatua

10

Eredu keynesiarraren arabera, langabeziaren kausa nagusia lan eskariaren urritasuna da. Enpresarien iguripenen aldaketa soil batek ondasunen inbertsioaren gutxitzea ekar dezake, eta honek erreakzio kate bat industria arlo ezberdinetan, enplegu galerak eraginez. Honen ondorioz, langileen erosteko ahalmenaren jaitsierak kontsumoa gutxituz sorgin zirkulua okerragotu dezake, langabezia egoera etengabe luzatuz

Gaur egun, badaude beste iritzi edo teoria soziologikoak lan merkatuari buruz:

Arriskua baino, segurtasuna: langileek lanpostua galtzeko arriskuari beldur gehiago diote enpresariek baino, horregatik lan finkoa nahiago dute nahiz eta gutxiago irabazi, eta ez dute beste lan bat bilatzen.

Enpresaren barne merkatuaren eredua: honen bidez azaltzen da langabetu kopuru handia egoteak ez diola enpresaren barneko langileei eragiten. Enpresaren lanpostu asko konfiantza edo kalifikazio altuko pertsonek okupatu behar dituzte, langabetuak ez dira egokiak lan hauetarako eta, beraz, ez dute eragiten hauen soldaten jaitsieran. Ez dago erlazio zuzenik langabetu kopurua eta lanpostu kalifikazio beharren artean.

Leialtasunaren ordainketaren eredua: enpresan, langile batzuek gogoz jarduten dute lanean; bidezkoa da, beraz, enpresariak gehiago ordaintzea langile hauei. Elkarren arteko lankidetza sortzen da langile eta enpresariaren artean.

Lana saihestearen aurkako eredua: enpresa ezin da langile bakoitzaren atzetik ibili bere lana egin dezan; beharrezkoa da, hortaz, pizgarria kalitatezko lana lortzeko. Pizgarririk onena soldata ona ordaintzea da.

Kontrako hautaketaren eredua: enplegatzaileek, krisi garaian, langile onenak galtzeko beldurra izaten dute, baldin eta soldatak jaisten badituzte. Horren ordez, nahiago dute langile kopurua murriztu eta langile onenekin geratu. Soldata jaitsi ordez, lanpostuak galtzen dira.

Testu hauek irakurri ondoren honako galderei buruz hausnarketa egin ezazu:

1. Gaur egun, Europan, soldata minimo bat ezarrita dago legez. Hau da, lanaldi osoa duen langileari ordaindu behar zaion gutxiena 2007. urtean, Espainian, 570,60 €koa da. Adam Smithen testua irakurri ondoren, egilea soldata minimoaren aldekoa izango ote zen? Eta Keynes? Arrazoitu bien jarrera soldata minimoari buruz.

2. Zein neurri proposatuko zenuke Keynesen teoriari jarraituz langabezia gutxitzeko? Eta Adam Smithen jarraitzailea bazina?

3. Langileak lanpostuaren segurtasuna nahiago duela soldata hobea baino uste al duzu? Edozein langile motak?

4. Lan merkatua zatikatua dagoela diotenean, zein teoriatan oinarritzen direla uste duzu? 5. Teoria batzuek diote enpresa eta langileen arteko lankidetzan dagoela

produktibitatearen gakoa. Euskal Herrian ezagutzen al duzu horrelako adibiderik? Zer iruditzen zaizkizu teoria hauek?

Page 11: Lan merkatua

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 3. ATALA Lan merkatua

11

8 ESKAINTZA ETA ESKARIA LAN MERKATUAN Lana, beste edozein ondasun bezala, libreki trukatzen da merkatuan. Lan eskaintza lan egiteko prest dauden langileek osatzen dute eta lan eskaria enpresek behar duten langile kopurua. Beraz, zenbat eta langile gehiago eskaini merkatuan, orduan eta txikiagoa izango da bere soldata. Eta, aldiz, enpresek egiten duten eskaria zenbat eta handiagoa izan, hainbat eta altuagoa izango da ordaintzeko prest dauden soldata maila. Lan eskariaren grafikoa beherakorra da eta lan eskaintzarena gorakorra, biak elkartzen diren puntua "oreka puntua" izango da eta honek finkatuko du oreka-alokairua. LAN ESKARIA

1. Lanaren eskaria eskari eratorria da. Hau da, inork ez du eskatzen lana lanagatik, lanaren etekinarengatik baizik. Langilea oso trebea eta ongi prestatua izan daiteke, baina lan horren bidez egiten duena estimu gutxikoa bada, bere lan eskaria txikia izango da.

2. Lan eskariaren elastizitatea eta produktuaren eskariaren elastizitatea harreman zuzenean daude. Medikuen eskaria handia bada, beraien soldata igo egingo da eta beraien eskaria ez da jaitsiko beharrezkoak diren bitartean (ez elastikoak) eta modu berean, soldadoreen soldata igota ere, lana ez zaie faltako. Eta alderantziz, produktuaren prezioa pixka bat igotzean bere eskaria asko jaisten bada (elastikoa) ordezka daitekeelako edo hain beharrezkoa ez delako, hori egiten duten langileen soldata igoera txikia izanik ere lanaren eskaria asko jaitsiko da.

3. Lan mota zehatz baten eskariaren elastizitatea kostu osoaren lan kostuak duen proportzioaren araberakoa da. Kapital handiko lanetan, laborategi kimikoetan adibidez, langilearen soldataren igoerak ez du pilulen kostuan eragin handirik izango. Baina marrubiak eskuz biltzen ari diren langileen soldata egoera berehala nabarituko da marrubien prezioan.

4. Zenbat eta errazagoa izan lan eskaria beste faktore batez ordezkatzeko, orduan eta elastikoagoa izango da. Zenbat eta gehiago igo soldatak orduan eta tresneria (kapitala) gehiago erabiliko da. Marokoko soroetan langile asko ikusten da; Europakoetan, aldiz, makina asko eta langile gutxi.

LAN ESKAINTZA

Lan askotan langileek ezin dezakete euren borondatera lan orduen kopurua aukeratu, konbenioz edo kontratuz zehaztua dagoelako. Beste batzuk, gutxienek, ordu gehiagotan lan egin nahi izanez gero, badute aukera; hala nola, taxi-gidariek, dendariek, eraikitzaile txikiek... Prezio igoerak (soldatenak) lan eskaintzaren handitzea ekarriko du, baina puntu beteraino bakarrik. Hortik gora, langileak uste badu bere beharretarako nahikoa irabazten duela, nahiago izango du aisiari ematea beste orduak (grafikoa ikusi).

Page 12: Lan merkatua

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 3. ATALA Lan merkatua

12

Erantzun galdera hauei:

1. Langile prestuaren lana beti preziatua al da? 2. Bilboko Labe Garaietan milaka jendek egiten zuen lan. Haiek itxi ondoren eraikitako

lantegi txikiagoan 500 langile daude eta teknologia askoz aurreratuagoa. Langileen soldata igoerak zein lantegitako piezen prezioan izango luke (zukeen) eragin handiagoa?

3. Aldera itzazu ondorengo bi langileok: ur azpian hodiak soldatzen dituena eta Zumaian itsasontzi bat eraikitzen ari den soldatzailea. Biei euro bat igotzen badiegu soldata noren kasuan izango du eragin handiagoa lan eskarian? (Zein da elastikoagoa?)

4. Alemaniako lantegi batean nagusiak soldata hobeak eskaini dizkie langileei ordu gehiagotan lan egiten badute. Hauek ezezkoa eman diote. Zer gertatzen da? Hor ez du eskaintza-eskaria legeak funtzionatzen?

9 ENPLEGUAREN ALDEKO POLITIKAK Behartsuari arraina eman ala arrantzan erakutsi? XX. mendean, Mendebaldeko Europako estatuek bere hiritarren ongizatea lortzeko helburua ezarri zuten. Hauek gizartearen ongizate materialaren ardura hartu zuten, XIX. mendeko estatu liberalari kontrajarriz, eta estatu sozialak edo welfare state deituak izan dira. Botere publikoek politika eraginkorrak bultzatu behar dituzte bere hiritarrek lan duina, etxebizitza, hezkuntza edota osasun zerbitzu unibertsala lor dezaten. Gaur egun, gai honi buruzko eztabaida handia dago europar gizartean. Batzuek, Estatu Batuetako ereduari jarraituz, estatuak funtzio hau bertan behera utzi behar duela diote. Hauek eskuindar neoliberalak ditugu eta, oro har, Milton Friedman buru duen Chicagoko eskolaren jarraitzaileak dira. Besteak, berriz, europar ongizate estatu horren defendatzaileak dira. Sozial-demokratak ditugu azken hauek eta, beraien ustez, justizia soziala lortzeko estatuaren esku-hartzea beharrezkoa da. Lan merkatuaren alorrean, botere publikoek bi motatako politikak egiten dituzte denek lanpostu bat izatea lortu ahal izateko: AKTIBOAK eta PASIBOAK

POLITIKA PASIBOA: langabezian dagoenari bizi ahal izateko diru-laguntza bat ematen zaio. Behartsuari arraina ematen zaio, beraz.

POLITIKA AKTIBOA: lan bila dabilenak lana aurkitzeko ahalik eta baldintza egokienak sustatzea du helburu: formazioa bultzatuz, kontratuak erraztuz, diskriminazioa saihestuz, eta abar. Hala, behartsuari arrantzan egitea erakusten zaio.

Page 13: Lan merkatua

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 3. ATALA Lan merkatua

13

Politika pasiboak, gaur egun, espainiar estatuaren esku daude eta INEM (Instituto Nacional de Empleo) delako erakundeak kudeatzen ditu. Bere zeregin nagusia langabetuei soldata bat ematea da. Soldata hau bi eratakoa izan daiteke: langileak aurretik kotizatutakoaren ondorioa ala laguntza modukoa. Kotizatutakoa. Langileak lanean ari zen bitartean egindako ekarpenaren ondorioa da, ez da inongo oparirik gobernuaren aldetik baizik eta langabeziaren aurreko aseguru moduko bat da. Ikus www.inem.es Laguntza. Langabeari errenta minimo bat bermatu nahi zaio, bere familiako egoera kontuan harturik. Hiritar orok bera eta bere familiaren mantenurako gutxieneko errenta bat izateko eskubidea du. Planteamendu sozial honen isla dira oinarrizko errenta soziala edo gizarteratzeko soldata minimoa deiturikoak. Politika aktiboak langileak lan egokia bila dezan bideratzen dira. Hauek, gurean, deszentralizatuagoak daude; horrela, bai Eusko Jaurlaritzak, bai Foru Aldundiek, baita Udalek ere enpleguaren aldeko politika bultzatzeko ahalmena dute. Helburu horrekin LANGAI sortu du Eusko Jaurlaritzak. Ikus www.egailan.es Europar Batasunak bere enpleguaren aldeko politika diseinatu du eta han ezarritako ardatz eta irizpideak dira Euskal Herriko administrazioek jarraitu dituztenak bere enplegu politikak sustatzeko. Lau ardatz proposatu dituzte europar langabezia gutxitzeko asmoz:

1. Lan munduan barneratzeko gaitasuna hobetzea. Langabeziak ez die berdin eragiten gizarteko talde guztiei; gazteak, emakumeak eta 45 urtetik gorakoak dira kaltetuenak. Horien kontratazioa bultzatzeko neurriak honako hauek dira: a) kolektibo horien lanbide heziketa sustatzea b) enplegatzailea eta langilearen arteko bitartekaritza c) talde horietako langileak kontratatzen dituzten enpresei pizgarri ekonomikoak ematea

2. Enpresa berriak sortzen laguntzea. Enpresa berri bat sortzeko bidea oztopo juridiko, administratibo eta fiskalez beteta egoten da. Enpresa ekimena bultzatu nahian, oztopo horiek gainditzeko aholkularitza eta laguntza fiskala eskainiko zaie enpresa berriei, batez ere, enpresa txiki eta ertainei (PYME).

Page 14: Lan merkatua

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 3. ATALA Lan merkatua

14

3. Langile eta enpresen etengabeko formazioa. Kalitatea hobetzea da ardatz honen helburua. Dagoen enplegua finkatzeko eta hobetzeko, enpresek bere antolaketa eta produktibitatea hobetu behar dute. Neurriak honako hauek dira: teknologia berrien ezarpena, ikastaroak, kooperatibak eta ekonomia soziala bultzatu, aparteko orduak murriztu, eta abar.

4. Berdintasunaren alde eta diskriminazioaren kontra. Denok ez ditugu aukera berdinak lanpostu bat eskuratzeko; izan ere, emakumeek, elbarrituek, etorkinek, eta baztertutako zenbait taldek askoz zailago dute lan merkatuan sartzea. Horien aldeko diskriminazio positiboak talde hauen berezko desabantaila konpentsatu nahi du.