Download - “La Bohème”, G. Puccini - · PDF fileKursaal Auditorioa 15 Abuztua 2014 Agosto Ostirala Viernes 19:00 “La Bohème”, G. Puccini Música de Giacomo Puccini (1858-1924). Libreto

Transcript
  • Donostiako Musika HamabostaldiaQuincena Musical de San Sebastin1939 -2014

    La Bohme, G. PucciniKursaal Auditorioa

    Abuztuak 15 Agosto

  • Opera hau da, zuzenbidez, errepertorioko kutunena eta ezagunena. Giacomo Puccinik lau ekitalditan osatu zuen, Giuseppe Giacosa eta Luigi Illicaren libretoarekin eta Henri Murguerren Bizitza bohemioaren eszenak lanean oinarrituta. 1896ko otsailaren 1ean estreinatu zen Turingo Regio Antzokian, eta Arturo Toscaninik, artean oso gaztea zela, jardun zuen zuzendari-lanetan.

    Testua osatzeko prozesua luzea eta zaila izan zen, Giacosa eta Illicaren eta Pucciniren arteko harreman nahasiak zirela eta. Behin baino gehiagotan adierazi zuten libretistek proiektua bertan behera uzteko asmoa, musikagileak eskatzen zuen guztia egitea ezinezkoa zela baitzioten. Puccini 1893ko urtarrilean hasi zen La Bohme operarekin lanean (hala dio Ruggiero Leoncavallo musikagilearekin sortutako tirabira ospetsuan), zeinari erantzun zion Puccinik berak: Oso ondo, Leoncavallok idatzi dezala bere Bohme, nik nirea idatziko dut eta. Puccinik 1895ean amaitu zuen bere partitura, nire seme bat hiltzen ikusi izanaren sentipenarekin.

    Lehenengo antzezpenean oso positiboa izan zen publikoaren erantzuna, baina ez Manon Lescaut lanarekin bezain beroa. Kritikariak ez ziren bat etorri, eta, zenbaiten ustez nolabaiteko atzera egitea ikusten bazen ere Pucciniren obran, Luccako musikagilearen maisulanetako bat da: antzezpen-eraikuntza sendoa, une alai eta patetikoen arteko oreka perfektua, osagai errealistak eta lerro inpresionistak eta pertsonaia oso sentiberen karakterizazio garbia biltzen ditu.

    Notas al programa: Rafael Bans

    Esta pera en cuatro actos de Giacomo Puccini con libreto de Giuseppe Giacosa y Luigi Illica, basado en las Escenas de la vida bohemia de Henri Murguer, estrenada en el Teatro Regio de Turn el 1 de febrero de 1896 bajo la batuta de un jovencsimo Arturo Toscanini, es, con justicia, una de las ms queridas y populares del repertorio.

    La elaboracin del texto fue larga y difcil a causa de las tempestuosas relaciones entre Giacosa e Illica, por un lado, y Puccini, por el otro. En ms de dos ocasiones, los libretistas estuvieron a punto de tirar la toalla por juzgar imposible la realizacin de cuanto el msico pretenda. Puccini haba empezado a trabajar en La Bohme en enero de 1893 (como l precisa en su famosa polmica con el compositor Ruggiero Leoncavallo), a lo que Puccini aleg: Muy bien, que Leoncavallo escriba su Bohme, que yo escribir la ma. Puccini termin su partitura en 1895, experimentando la sensacin de haber visto morir a un hijo mo.

    La reaccin del pblico en la primera representacin fue claramente positiva, aunque sin el entusiasmo que haba acogido su anterior Manon Lescaut. La crtica se vio dividida, y aunque algunos vieron un cierto retroceso en la produccin pucciniana, por la slida construccin teatral, el perfecto equilibrio entre momentos alegres y patticos, elementos realistas y trazos impresionistas y la ntida caracterizacin de unos personajes de una sensibilidad a flor de piel, es una de las obras maestras del compositor de Lucca.

  • Kursaal Auditorioa 15Abuztua 2014 Agosto

    Ostirala Viernes

    19:00

    La Bohme, G. Puccini

    Msica de Giacomo Puccini (1858-1924).

    Libreto de Giuseppe Giacosa y Luigi Illica, basado en la novela de Henry Murguer Scnes de la vie de bohme.

    Estrenada en el Teatro Regio de Turn el 1 de febrero de 1896.

    Jos Ramn Encinar, musika-zuzendariaDavide Livermore, eszena-zuzendaria eta argiztapenaPaolo Gep Cucco, bideokreazioa *

    Orquesta Sinfnica de EuskadiCoral Andra Mari (Jos Manuel Tife, abesbatza-zuzendaria)Easo Eskolania (Gorka Miranda, abesbatza-zuzendaria)

    ABESLARIEN ZERRENDA:

    Rodolfo: Giordano LucMim: Gal JamesSchaunard: David MenndezBenit/ Alcindoro: Fernando LatorreMarcello: Juan Jess RodrguezColline: Francis TjarMusetta: Elena de la MercedParpignol: Gerardo LpezSargento: Eneko San SebastinAduanero: Daro MayaVendedor: Iker CasaresArtistas de circo: Pablo Regalado, Noche Diguez, Julin Blanco, Jailson Oliveira Bailarines: Mirko Corchia, Alexandro Valeiras Banda en escena: Rakel Rivera, Ibon Barriga, Gorka Catediano, Alejandro Fernndez, Nerea Quincoces, Jaime Atristain, David Urrutia, Erlantz Carrin, David Lanz, Germn Moreno

    * Inspirado en cuadros de The Barnes Foundation y Philadelphia Museum of Art.

  • Emilio Lpez, eszena-zuzendariaren laguntzailea

    Javier M. Carmena, maisu errepikatzailea

    Antonio Castro, argiztatzailea

    Sergio Gracia, Jos de Paula, argiztapenaren programatzailea eta bideoaren garapena

    Mar Eguiluz, Nieves Garcimartn, errejidoreak

    Natalia Cieza, Karmele Azpiazu, jostunak

    Ana Mara Serpa, Rebeca Moreno, utilerak

    Joel Escao, Marian Arcelus, karakterizazioa

    Manuel Martnez, teknika burua

    Carolina Tejeiro, ekoizpen laguntzailea

    Leticia Martn, ekoizpen exekutiboa

    Koro Navarro, Ana Muguruza, gaintituloak

    Palau de les Arts Reina Sofa, jantzigintza

    Oden Decorados, eszenaren eraikuntza

    Coproduccin del Palau de les Arts Reina Sofa de Valencia y Opera Company of Philadelphia

    Actos I y IIPausaActo IIIPausaActo IV

    Duracin aproximada: 2 horas y 40 minutos

  • LEHEN EKITALDIA

    Paris, XIX. mendea. Gabon-gaua da. Montmartreko auzoan, lau lagun bizi dira elkarrekin ganbara batean, bizimodu bohemioa eginez. Marcello pintorea eta Rodolfo poeta lanean ari dira, nola edo hala berotzen saiatzen diren bitartean. Ez dute erregairik estufara botatzeko, eta Rodolfok idatzitako antzerki-lan bat erretzea erabaki dute. Colline filosofoa agertzen da ganbaran, esanez bahitetxean utzi nahi izan dituela liburu batzuk, baina Gabon-gaua ez duela aldekoa izan. Schaunard musikariak, ordea, suerte hobea izan du, eta janaria, egurra, edaria eta ardoa lortu ditu. Lau lagunak oturuntza bat egiteko asmotan daudela, non heltzen den Benot, etxe-jabea, alokairua kobratu nahi duela. Artistek ardoa edatera gonbidatzen dute, eta bere bizitza pribatuaz hitz eginarazten diote. Benotek aitortzen duenean ez dela leiala bere emaztearekin, Rodolfok eta haren lagunek sumintzeko itxurak egiten dituzte, eta errenta ordaindu gabe botatzen dute ganbaratik. Ondoren, Momus kafetegira abiatzen dira parranda egitera, Rodolfo salbu, hura pixka batean geratzen baita artikulu bat bukatzen. Bizilagun batek atea jotzen du; Mim da, eta su bila dator, bere kandela pizteko. Rodolfo guztiz liluratua geratzen da neskatxaren edertasunarekin. Kandela pizten dio, baina Mimk alde egin behar duen unean haizeak sugarra itzaltzen du. Etxeko giltza lurrera erori zaio gainera. Orduan Rodolfok, segituan, eta disimuluan, bere kandela itzaltzen du, eta elkarrekin hasten dira biak giltza bilatzen. Poetak eskutik heltzen dio Mimri, eta berehala sortzen da maitasuna bien artean. Besarkatuta, Rodolforen lagunekin elkartzera abiatzen dira.

    BIGARREN EKITALDIA

    Parisko Auzo Latinoko plaza bat, Momus kafetegiaren parean. Gaua da, eta jendeak kalean paseatuz ospatzen ditu Gabonak. Mahaiak daude kafetegiaren kanpoan, eta dendak argiz apainduak daude. Rodolfok denda batean kapela bat erosi eta Mimri oparitzen dio. Ondoren, kafetegira joaten dira eta poetak Mim bere lagunei aurkezten die. Maitasunez hartzen dute denek, eta, afaltzen hastekotan direla, non agertzen den Musetta, Marcelloren neska-laguna izandakoa, dotore-dotore jantzia eta Alcindoro izeneko agure zahar aberatsak laguntzen diola. Inguruko mahai batean esertzen dira, eta neska Marcelloren zeloak pizten saiatzen da, zeina itxuraz ez baita gertatzen ari denaz askorik konturatzen. Musetta gero eta gehiago nabarmentzen da, bere maitale-ohiaren arreta erakarri nahian. Oinean mina duelako itxurak egiten ditu, zapataren iltze batek eragina berak dioenez, eta Alcindoro berriak erostera behartzen du. Zaharrak alde egiten duela aprobetxatuz, Marcellok eta Musettak grinaz besarkatzen dute elkar. Ondoren, lagunekin batera, plazatik datorren desfile militar baten atzetik joaten dira denak, kontua ordaindu gabe eta Alcindororen kargu utzita.

    Sinopsia

  • HIRUGARREN EKITALDIA

    Barrier dEnfer barrera, Parisko kanpoaldean. Otsaileko goiz hotza, egunsentia. Elurra ari du. Mim agertzen da, Marcello, Rodolfo eta Musetta ostatua hartuta dauden lekura doala. Marcellorekin bakarka dagoela, Rodolforekiko harremana nahasten ari dela azaltzen dio, haren zelo etengabe eta funtsik gabeak direla medio. Marcellok neska kontsolatzen du, eta agintzen dio hitz egingo duela bere lagunarekin esnatzen denean. Neskatxak alde egiten du, eta Rodolfo agertzen da. Rodolfok argi eta garbi jakinarazten dio bere lagun Marcellori Mim uzteko asmotan dabilela. Neskak, ezkutatu egin baita eta bi gizonengandik oso gertu baitago, elkarrizketa aditzen du. Rodolfok Marcelloren aurrean onartzen du zeloek barrena jaten diotela, bai, baina Mim gaixorik ikusi eta sendatzeko ezin ezer egin, horrek aztoratzen du gehiena. Mim negarrez eta eztulka hasten da bere ezkutalekuan, eta Rodolfok ikusi egiten du. Maitaleek beren egoeraz hitz egiten dute, eta ez direla negua pasatu arte bereiziko erabakitzen dute, haustura hain gogorra izan ez dadin. Bitartean Musetta, ostatuaren barruan, Marcellorekin errieta bizian hasi da.

    LAUGARREN EKITALDIA

    Hasierako ganbara bera. Bukatu da negua. Marcello eta Rodolfo lanean ari dira, eginahalak eginez batek Musettarekin eta besteak Mimrekin dituen harreman nahasiak ahazteko. Schaunard eta Colline agertzen dira: sardina zahar bat eta ogia dakarte. Ez dago jateko gauza handirik, baina lau lagunak txantxetan eta barrez hasten dira, afari handi eder bat delako itxurak eginez, dantza, borroka eta guzti. Uste ez dutela, ordea, Musetta agertzen da ganbaran, eta poza kolpetik desagertzen da. Mimrekin etorri da; oso-oso gaixorik dago, eta azkenekoz nahi du bere Rodolfo maitea ikusi. Lau lagunek gozo-gozo hartzen dute neska