Download - Jsictsko ksrtclcn - Euskaltzaindia · Udazkeneko eskaintza Ipuin tradizionalen marrazkien erakusketa Barañaingo Udala - ren udazkeneko kultur eskain - tzaren barrua dagon Urria.

Transcript
Page 1: Jsictsko ksrtclcn - Euskaltzaindia · Udazkeneko eskaintza Ipuin tradizionalen marrazkien erakusketa Barañaingo Udala - ren udazkeneko kultur eskain - tzaren barrua dagon Urria.

»ostirala • 2001 eko irailaren 14a

Egunkaria

Agoitz • Beaumondarren eta agramondarren arteko bakea antzeztuko dute bihar

Jose Antonio Cruz*«Jendea film laburren jaialdira erakarri eta zaletasuna piztu nahi dugu»

Jsictsko ksrtclcn lñaki Fernandez l turmendik zaletasun bitxia

du. Herrietako jaiak iragartzeko kartelak

egitea du gustuko. Kartelak egin eta, noski,

lehiaketetara bidaltzen ditu. 1990 urtean

hasi zenetik ehun sari eskuratu ditu lñakik.

Hasieran pintzelaz, gero collage moduan ,

ondoren aerografoz eta azkenik

ordenagailuz. Teknika ezberdinak erabili izan

ditu, baina gaia, beti gai bera jor ra tu du:

jaia . Eta ehun aldiz saritu dute jaiaren

apologia egiteagatik.

Page 2: Jsictsko ksrtclcn - Euskaltzaindia · Udazkeneko eskaintza Ipuin tradizionalen marrazkien erakusketa Barañaingo Udala - ren udazkeneko kultur eskain - tzaren barrua dagon Urria.

Kjafafkaria t

Agoitz • Agramondarren eta beaumondarren bakea XV. merideko gertakariak gogora ekarriko dituzte herritarrek bihar, jai eguri bat egiriez

A G R A M O N D A R R E K E T A B E A U -

/ V mondarrek euren ezpatak lurrean sartuko dituzte berriz ere Agoizko herritarren aurrean bihar, bake ikur moduan, XV. mendean egin zuten bezala. Or-duan, Pedro Nafarroakoa mar-kesak eta Luis Beaumongo Le-ringo konteak sinatu zuten ba-kea, Magdalena printzesak deituta. Bihar, ehun bat herrita-

Agoizko herritar guztiek bat

egin dute herrian 1479.

urtean beaumondarrek eta

agramondarrek hango San

Roman baselizan sinatu zuten

bakearen berri emateko. Jai

eguna ospatuko dute bihar

hori gogora ekartzeko, eta

XV. mendeko gertaeren

antzezpena eginen dute.

rrek parte hartuko dute 1479. ur-teko gertakari hura gogora ekar-tzeko antolatu duten antzezla-nean.

Egitasmo horretan Agoizko kultur talde guztiek eta Udalak bat egin dute. Ez daberria, 1995. urtean jarri baitzen abian. Urte hartan San Roman baseliza be-rritu zuten. Agramondarren eta beaumondarren arteko bakea-ren lekuko izan zen eraikin hori. Horrek herriko historia gogora ekartzeko gogoa piztu zuen kul-tur taldeen artean eta martxan

jarri ziren: Mikel Sorauren histo-rialariari gertaeren kontakizuna idazteko eskatu zioten 1999. ur-tean, eta iaz, berriz, antzezlan la-burra prestatu zuten San Roman baselizan gertatutakoari buruz.

Bihar Agoitzen ikusi ahal iza-nen den obra, ordea, Josu So-raurenek prestatu du, Mikel So-raurenen anaiak. «Mikelek bere anaiarengana jotzeko esan zi-

gun eta hala egin genuen», azal-du zuen Angiluerreka taldeko kide Pablo Latasak biharko bes-taren aurkezpenean. Soraure-nek gustura hartu zuen enkar-gua eta, Aita Moreten kronikak abiapuntutzat hartuz, gidoia ida-tzi zuen. Bera da, halaber, an-tzezlaneko zuzendaria.

A g r a m o n d a r r e n e t a b e a u m o n d a r r e n a r t e k o b a k e a g o g o r a e k a r r i k o d u t e h e r r i t a r r e k . • E G U N K A R I A

Ekitaldiak egun osoan «Obra prestatzeko Aita More-ten kronikak hartu ditut ardatz, eta kronika horien mezua da Nafarroak kanpoko esku-har-tzeen erruz galdu duela bere nortasuna, eta nafarrei dagokie-la nortasun hori babestea», azpimarratu zuen Soraurenek. Gertakarien mamiari eutsi diola gaineratu zuen, baina beste

hainbat pertsonaia baliatu dituela antzezlana atseginago eta osoago bilakatzeko. Ikuski-zunak bi ordu inguru iraunen du eta ehun bat herritarrek parte hartuko dute. Arratsaldeko 20:00etan eginen dute, Nafa-rroa Beherea plazan, edo fron-toian, eguraldi txarra egiten

badu. Biharko bestak, dena den,

osagai gehiago izanen ditu. Goi-zetik, Erdi Aroko azoka izanen da eta pregoilaria ibiliko da Alde Zaharrean, jaiaren berri ema-nez. 12:30ean, erraldoien kon-partsa, gaitariak eta txistulariak ibiliko dira kaleetan, eta 13:00etan, berriz, San Miguel abesbatza txikiak eta dantzariek

euren emanaldiak eskainiko dituzte. Arratsaldeko 18:00etan, herriko hainbat gunetatik plaza-tik kalejira hasiko dute berriro herriko konpartsek. Kalejira amaituta, herritarren antzezlana hasiko da plazan.

— - E d u r n e E l i z o n d o

Iruñea

Alde Zaharreko erraldoi berriak

Bihar, larunbatarekin, Alde Zaharreko erraldoien kon-partsak bi erraldoi berri aur-keztuko ditu. Aurkezpena San Frantzisko plazan izanen da, eguerdiko hamabietan. Proiektua iazko San Fermin Txikin aurkeztu zuten eta ur-tebetez auzoko gazte talde bat lanean ibili da, hurrengo asteburuko bestetan erral-doiak dantzatzen ikusteko.

Biharbi erraldoi besterik ez dituzte aurkeztuko, baina beste bi gehiago egin nahi di-tuzte. Izan ere, lau erraldoi horiek izadiko lau elementu klasikoak ordezkatzea zen as-moa: Ura, Airea, Sua eta Lu-rra. Bihar aurkeztuko dituzten erraldoiak Airea eta Lurra di-ra.

Erraldoi horiekin Alde Za-harreko konpartsa beteko da. Konpartsak lau kiliki ditu (19 7 5tik), hiru burgo ak ordez-katzen dituzten sei erraldoi ttiki (1997tik), eta lau zaldiko (1998tik).

Erraldoien aurkezpena de-la eta, Alde Zaharreko Erral-doien Konpartsak kultur as-tea antolatu du. Bihar, 12:00etan, erraldoiak aurkez-tuko dituzte, eta, ordubete ge-roago, karrika dantzan abia-tuko dira auzoan barrena. As-telehenean, 20:00etan, Erral-doien mundua izeneko era-kusketa zabalduko dute Nabarreria zentroan. Erakus-keta hilaren 21a arte izanen da ikusgai. Asteazkenan, leku eta ordu berean, Nafarroako erraldoi eta buruhandien his-toria izanen du mintzagai Je-sus Ramosek. Eta, azkenik, hurrengo larunbatean, kon-partsa osoa katedraletik abia-tukoda 12:00etan.

—6» Asier Azpilikueta

irulegitik

J O J O B I D A R T Bero handiak, herriko bestak, lagunen arteko otor-

duak eta berant artinoko solasaldiak, batzuentzat

oporrak, lan gehiago besteentzat, udako sasoia

bururatu da.

Ohiko erritmoan berriz sartuz, bakotxa itzultzeri da bere

usaiako egin moldeetarat.

Sartzeadugu!

Baxe Nafarroan ere neurtzen dugu aldaketa: Donibane

Garaziko auto lerro luzeak desagertu dira eta astelehene-

ko merkatuak usaiako itxura hartu du berriz ere.

Eskolen ateak zabaldu dira. Lehen oreneko haur ttipien

harriduraeta beldurrak ahantzirik, zalaparta, oihu eta irriek

inarrosten dituzte bi hilabete hauetan lokarturik egonak zi-

ren bazterrak.

Eta zer berri Baxe Nafarroan euskal erakaskuntzaren

aldetik? Ikastola berrian sartu direla amikuztar ikasleak.

Donibane Garazin, berriz, euskarazko sail berri bat ideki

duNafarroakolizeoak.

Sartzea Berri onen ondoan txarragoak ere badira: Heletako hau-

rrek ez baitute gela elebidunik aurkitu Herriko Etxean.

Baina, gure eskualdean ere, berri nagusia da erakas-

kuntzaelebidunariburuz Hezkuntza Ministerioakatera

duen dekretua. Imersio edo murgiltze sistema ezagutua da

ofizialki. Gauzaonadadudarikgabe. Bainaezdadudarik

testu horren erranahia egiaztatu edo ezeztatua izaten

ahalko dela bere aplikazioan Hezkuntza Nazionaleko egi-

tura astun eta konplexu guzietan. Jakinez aitzinetik zer jo-

kamolde kritikoaduten erakasleen sindikatu nagusiekbai

eta zer pisu duten orairio errepublikar Jacobinoek, ez da

dudarik euskaldun burrasoen elkarteen kemena baitezpa-

dakoa izanen dela oraino testuaren alde baikorra aitzina

eramateko eta itotzerat ez uzteko.

Bestalde, Seaskaren bameko gogoetak hazteko gata

emanada. Joan den maiatzean, Herri Urrats kari bildu di-

ren Frantziako Estatuko hizkuntza guttituetako murgiltze

sistema erabiltzen duten eskolen ordezkariek zioten Fran-

tziako Hezkuntza Nazionaleah sartzeko Seaska, Bressoia

eta Calandreta bezalako egituren geroa segurtatzeko ga-

rantiak eskas zirela oraino. Orai agertzen diren testu ofizia-

lek arrangura hori ezeztatzen dutela ez naiz segur, bereziki

eskola berrien idekitze eta orokorki hizkuntzaguttituen po-

litikafinkatzeko momentuan abisuen emateko sortuko di-

ren akademiako hizkuntzen kontseiluen kokapena eta her-

tsipena ikusita.

Baina ez dezagun dena bazter.

Alde baikorrak baliaditzagun eta testu'aren erabilpen

konkretuak erakutsikodauku batzuen eta besteen egiazko

nahikeriak.

Gure aldetik, hasi lanaren segitzea eta gure proiektuen

barnatzea eta sustatzea izanen da aurtengo sartzearen

betiko berritasuna.

Egunkar ia •stirala, 2001 eko irailaren 21 a

Page 3: Jsictsko ksrtclcn - Euskaltzaindia · Udazkeneko eskaintza Ipuin tradizionalen marrazkien erakusketa Barañaingo Udala - ren udazkeneko kultur eskain - tzaren barrua dagon Urria.

Barañain •

lpuinak marrazkietan Barafiairigo haurrek ipuiri tradiziorialeri gairieari eginiko marrazkieri

erakusketa zabaldu dute

Barañaingo Udalbatza

Ttikiko haurrek ipuin

tradizionalen

inguruko zirriborro

artistikoak egin

zituzten, bidean

gelditu den proiektu

baterako, eta orain

marrazki horiek

baliatu dituzte kultur

etxean erakusketa

paratzeko.

; XANOGORRITXO. EDURNEZU-

ri. Erpurutxoa. Ahatetxo itsusia. Txitxarra eta inurria. Katu botaduna. Erbia eta dor-doka. Sirenatxoa. Zisne prin-tzesa. Aladino. Ohianaren liburua. Sorgin gaiztoa. Hiru txerritxoak. Errege lehoia. Peter Pan. Frai Perico eta bere mandotxoa. Ana, satitsuena. Hansel eta Gretel.

Walt Disney ekoiztetxe amerikarraren film katalogoa dirudien arren, Barañaingo Udalbatza Txikiko kideek aukeraturiko hemezortzi ipuin tradizionalak dira. Nora, Iñigo, Jennifer, Esther, Hibai, Maia, Eider, Jony, Juan, Paula,

Mirian eta Izakunek osatu zuten ipuin bilduma, bozketa demokratikoan.

Aurtengo udaberrian hiriko zabor edukiontzi batzuk ipuin horien marrazkiekin apaintzea zen 'Artez' izeneko proiektua-ren asmoa. Horretarako, Kul-tur Alorrak Italiako Amia Verona elkartearen laguntza izan zuen. Veronan antzeko ideia mamitzen ari den Dario Tinazzik Barañaingo Udalari aholkuak eman zizkion. Baina asmoa bertan behera gelditu zen eta ez zuten edukiontzirik pintatu. Haurren lana ezereze-an ez gelditzeko, eginiko zirri-borroen erakusketa paratzea

erabaki zuen Uda-lak. Iragan astearte-an zabaldu zuten, kultur etxean. Hila-ren 27a arte izanen da ikusgai, astelehe-netik ostiralera, 18:30etik 20:30era.

Udazkeneko eskaintza Ipuin tradizionalen marrazkien erakusketa Barañaingo Udala-ren udazkeneko kultur eskain-tzaren barruan dago. Urrian beste bat izanen da, olinpismo-aren ingurukoa, eta bertan An-tonio Lopez, Txillida eta Tapies artisten lanak izanen dira, bes-teakbeste.

Eskaintza kultur tailerrek osatzen dute: Zeramikari, ma-rrazketari, pinturari, zaharbe-rritzeari eta dantza latinoei bu-ruzkoak, hainbat mailatan; de-netara, 20 tailer. Izena emateko epea atzo hasi zen eta heldu den ostegunean bukatu-ko da, kultur etxean egin be-harko da, 10:00etatik 13:00eta-ra.

•—f» Asier Azpilikueta

Emakumezkoak 'gizoriezkoen' lanbideetan Udako oporrak amaituta, kalean dira be-rriz gure herrialdeko herri aldizkari eta hi-labetekariak. Ttipi-ttapa, adibidez, berriz beteta dator oporretatikbueltan. Gizase-meek egiten ohi dituzten lanbideetan ari-tzen diren emakumeen inguruan egin du erreportaia nagusia hamabostekariak. Ra-kel Goñi kazetari baztandarrak sinatzen du. Lanbide horien artean aipatzen ditu mekaniko, soldatzaile eta taxi gidari lanak, besteak beste, eta horietan aritzen diren hiru emakumerekin mintzatu da.

«Emakumeak dira baina aukeratu duten

lanbidea gizonezkoena bakarrik balitz beza-la ikusi izan da duela gutti arte. Emakume-ak etxean lan egitetik kanpoan lan egitera pasa zirenetikurte nahiko igaro da, baina hala ere gizonezkoen lanbideetan daudenak gutti dira».

Haietako bat da Izaskun Portu lesakarra. Ile apaindegi batean hasi zen lanean eta orain soldatzaile da. «Printzipioz ez da oso arrunta zuzenean soldatzaile lanerako emakumeak eskatzea, baina gure lantegia nahiko berria da eta jendea gaztea da, bai zuzendaritzan eta baita operarioak ere.

Jenderik gabe gelditu ziren behin eta ema-kume bat hartu zuten. Bere lan egiteko mo-dua gustatu zitzaien, eta hori dela eta, gehiago kontratatu dituzte, horien artean ni. Lanean finagoak garela diote baina nik nire zalantzak ditut. Pertsonaren arabera-koa da», dio Portuk.

Josene Aldabe, berriz, taxi gidaria da Donezteben: «Gizonezkoekin alderatuta ez dut uste alde handirik dagoenik, izatekotan ere bezeroen tratuan, badakizu... gure sen-tsibilitateaeta... Emakumeoklan egiteko eta egoteko dugun modua diferentea da».

Xabier Larraburu

Argialdiak Ez dakit ohartu zareten baina Iru-

ñeko kaleetan geldi-geldirik gera-

tzen den gizaseme bat dabil. Hori

da guztia. Ez dago besterik. Oinez

azkar doa, presatua ematen du, eta

praust!, bat-batean, gainontzekoek

: sortzen duten joan-etorriaren er-

: dian: stop!, zutunik gelditzen da,

: pixka bat aurrera makurturik, lurra-

• ri begira, aurretik inongo intermi-

: tenterik jarri gabe, inguruan zerga-

| tia argituko duen inongo zeinurik

: gabe. Eta gero, jendearen harridu-

: rarako, luzez egoten da geldi-geldi-

: rik, jendearen joan-etorriaren er-

: dian, hamar minutuz edo gehiago

• (hamabost minutuz beharbada,

: edo gehiago), jendearen joan-eto-

; rriaren erdian zutunik. Reginak

: esaten du agian bat-bateko argialdi

: baten pean jausten dela gizona.

• Etxetik tabako bila jaitsi dela, esa-

i terako, edo Taconeratik buelta bat

• emateko asmoarekin (besterik

: gabe) baina bat-batean berebiziko

: zer edo zertaz oharturik gelditu be-

: harra duela, hausnartzeko, Egiaren

: indarrak geldiarazirik. Agian Zen

; irakaslea dela esaten du edo beste-

: la fisikaria, eta grabitatearen miste-

• rioa zertan den agertzen zaiola

i (bat-batean) edo Dharma-ren fun-

i tsezko osagaien ulermena (akaso).

• Eta kezkatu egiten da Regina, ze-

i ren baliteke egun batean argialdia-

; ren lekua Baionako etorbidea iza-

i tea (horrek dakarren arriskuarekin)

• eta ez Mercaderes kalea, esatera-

: ko, edo San Jose plazaren iturri on-

i doko lasaitasuna. Baina horrelako-

• etan Jainkoak egiten dituela gau-

i zak esaten diot nik, eta ez

: kezkatzeko gizonaz eta bere argial-

i dien lekuez, Jainkoak gauzak egi-

i ten baititu. Eta kontua da lehengo

: egunean gizona geldi-geldirik to-

i patu nuela Estafeta kalearen er-

• dian, pixka bat makurturik, lurrari

i begira, grabitatearen misterioaren

; erdi-erdian, pentsatzen. Eta kontua

i da jada ez didala ia-ia atentzioa

i ematen, guztiz ohituta nagoela, Re-

• gina eta biok hausnartutako kon-

i tua dela jada, txostena artxibatua

; dugula alegia. Eta kontua da, hala

i eta guztiz ere, harriturik utzi nin-

i duela, ikusi bainuen gizona nola

i martxan jartzen zen berriro ere,

i nola nahasten zen gainontzeko

; jendearen joan-etorrian, zuk eta nik

i osatzen dugun tropel berean gal-

; durik, eta orduan ni izan nintzen

i zutunik, argialdi baten pean pixka

i bat makurturik gelditu zena eta

; ohartu nintzen, ez grabitatearen

i misterioaz, ez Dharmaren funtsez-

; ko osagaiez, gu guztiok anormalen

i tropela osatzen dugula baizik. Eta

; gauzak egiten dituen Jainkoari

i erregutu nion hurrengoargialdia

i ez dadila Baiona etorbidean izan,

_ • San Jose plazaren iturri ondoan

i nahiagodudala(horrekdakarren

: lasaitasunarekin). •

ostirala, 2001 eko irailaren 14a Egunkaria

Page 4: Jsictsko ksrtclcn - Euskaltzaindia · Udazkeneko eskaintza Ipuin tradizionalen marrazkien erakusketa Barañaingo Udala - ren udazkeneko kultur eskain - tzaren barrua dagon Urria.

fvirfar karia

Tafalla 1991 «Hiria eta zezena,

margoan. Beltza eta gorria hondo zurian; bestaren oinarrizko

koloreak. Garai hartan asko erabili nituen kolore horiek. Pintzelada gorriek lasterkariak irudikatzen

dituzte eta margoari mugimendua ematen

diote».

Valtierra 1995

«Behiak herrian. Collage teknikarekin egina da.

Karteleko figurak aldizkari zatiekin eginak dira. Lan

izugarri handia da. Aldizkarietan koloreak

bilatzeko erotzen nintzen, batean aurkituriko berdea

ez baitzen bestean topaturikoa. Baina oso

ongi gelditzen da».

Altsasu 1996 "Erraldoien konpartsa.

Karteletan herri bakoitzeko osagai

adierazgarria sartzen saiatzen naiz. Hau ere collage bidez egina da,

baina orduan hasi nintzen figuren ertzak

errotuladore beltzez markatzen. Oraindikez

nekien ordenagailua pizten ere».

E g u n k a r i a ostirala, 2001eko irailaren 14a

Ermn adiz jai lfiaki Fernandez lturmendik ehun sari IOTIU 1990tik jaietako kartel lehiaketetan

Irun, Toledo, Talavera de la Reina eta Lizarrako inautein, Baraftain, San Adrian, Lodosa, Zangoza, Tafalla,

Erriberri eta Corellako jaiak. Horiek guziak iragartzekielak Iñaki Fernandez Iturmendi irudigileak egin ditu

aurten. Duela hamaika urte lehiaketetara lanak bidaltziizen, eta ordutik ehun sari erdietsi ditu; ehun, bai.

A BA. .. 86,90,95,98,99 ETA 100. EHUN

sari irabazi difut orain arte. Eta, beno, oraindik Atarrabiako jaiak, Uhartekoak eta San Fermin Txikito iragartzeko kartel lehia-ketaknorkirabazi dituenjakiteafaltada». Iña-kik ongi zenbaturik ditu karpeta handi batean diru sariak jaso dituzten kartelak.

Lanbidez eskorga bat gidatzen du Iñakik. Lanetik atera eta etxera ailegatzen delarik, bere hobby-ari ekiten dio, margotzeari alegia. 1990. urtean bere zaletasuna kartel lehiakete-tara bideratu zuen. Urte hartan irabazi zuen bere lehen saria.

Pintzeletik ordenagailura Oinarrizko moduan hasi zen pintatzen, pin-tzelarekin. Gero, margoa eta collage-a tarte-katu zituen. Ondoren, aerografoaren onurak deskubritu zituen. Gero, alargun gelditzeaz batera, ordenagailua erosi eta pare bat ikastaro egin zituene-tik, arratoia da bere pintzela.

«Auskalo zenbat kartel egin ditudan, ehunka», aipatu du. «Txurroen gisara egiten ditut. Baina sariekin zortea izan dut. Zenbait kartelekin oso gustu-ra gelditzen zara, baina gero ez duzu deus ere lortzen. Bes-te batzuetan, ordea, lardaske-ria egin eta irabazten duzu. Adibidez, iazko Castejongoa irabazi nuen niri batere gusta-tzen ez zitzaidan kartel bate-kin. Epaimahaikoei gustatu behar zaie. Haizeaknondikjo-tzen dien asmatu behar da». «Sanferminetarako urtero aurkezten dut lanen bat, kris-toren interesa dut, baina ez dago modurik», dio amorruz.

Pentsatzen ahal da hamaika urtetan sarie-kin diru pila irabazi duela. Baina sari gehienen diru kopurua sinbolikoa da. Barañaingo eta Tuterako sariak dira jaso dituen handienak: 200.000 pezeta (8.000 libera). Saria handia edo ttikia izan, Iñaki beti saiatzen da sari ba-naketara joaten; «herriak ezagutzeko aukera ona da, hurrengo urteetako kartelak egiteko ideiakjasotzeko parada».

Ikuspuntu berrien bila Urteetan lehiatzen ibili denez, Iñakik badaki noiz izaten diren lanak aurkezteko epeak.

Uharte 1998 «Omenaldi ttikia

Ardanbera txarangari. Beti hor dabiltza, Jaia girotzen; baina jendeak geroz eta

gutiago segitzen ditu txarangak. Aerografoz

egina da. Bukatua askoz hobea da. Collage-arekin segitzea ez zuen merezi,

denbora asko kentzen baitu».

Lehiaketako oinarriak eskuratu eta gero sor-tze prozesua hasten da. Iñakiren aburuz, es-parru honetan ideia berriak izatea hagitz zai-la da, arrunt landua dagoelako. «Xehetasun ttikiak bilatzen ditut, ikuspuntu berriak, pers-pektiba berriak. Ez dakit beti gauza bertsuak egiten ez ote ditudan. Baina azkenean beti sortzen da zer edo zer».

Egia da zenbait kartelek edozein he-rritako jaiak iragartzeko balio dutela, baina Iñaki saiatzen da karteletan he-rria identifikatzeko elementuren bat sartzen. «Ikusleak lekua gaiarekin be-

Gutxitu Fisikoen Koordina 1990 «Saritu zidateni kartela. Bigarn zuen. Barrera arazoa irudiki Edadetuek eta dabiltzan emal autobusari, esl espaloiari eta aurre egin beh;

«Auskalo zenbat kartel egin

ditudan, ehunka. Txurroen

gisara egiten ditut. Baina

sariekin zortea izan dut.

Zenbait kartelekin oso

gustura gelditzen zara, baina

gero ez duzu deus ere lortzen.

Beste batzuetan, ordea,

lardaskeria egin eta

irabazten duzu»

«Inauteria iragartzeko kartel&apgma. Maskara baten barruan Toledoko silueta ikusten da. E#iuanpo lehiaketak irabazi izan

ditut, hala nola ToledokoaP itle la Reinakoa. Holakoetan entziklopediaraf» iormazio bila».

rehala lotzea nahi dut», erran du. «Hemengo herriak ezagutzen ditut, eta badakit zelako elementuak sartu. Eta urruneko herrietara-ko, entziklopedia hartzen dut. Edo, bestela, lagunei eskatzen diet argazkiak egiteko».

Ideia izan eta gero, ordenagailu bidez irudikatzen du. Duelabi urte NAFARKA-

RiAk elkarrizketa egin zion Iñakiri, eta orduan komentatu zuen ordenagailua izatea gustatuko litzaiokeela. Han-dik gutira erosi zuen. Orain, Iñakiren-dako, berebiziko garrantzia du lana-bes horrek. «Ezinezkoa da ordenagai-

luaren kontra joatea», dio. «Abantaila han-diak ditu, batez ere denbora aldetik. Orain kartelak seriean egiten ditut ia. Lehen, mar-gotzen nuen lehenbizikoa bidaltzen nuen

Iehiaketara. Orain makina bat proba egin, eta maiz ez dakit zein aukeratu».

Mezua argi eta garbi erakutsi

Iñakik ordenagailua erabiltzen du, baina ezin erraten ahal da infor-matikan aditua denik. Photoshop programa menperatzen du (iru-diak moldatzeko programa), eta ez du gehiagorikbehar.

Kartelak ordenagailuz egiten di-tu, baina Iñakik, noiz edo noiz, margolanak egiten ditu. «Kontra-koa denbora galtzea litzateke, hai-ze kontra joatea», dio. «Hasieran ez nuen nahi, eta seme-alabek erraten zidaten ez zela gauza bera, meritu eskasekoa zela ordenagai-luarekin lan egitea. Baina oso era-bilgarria da. Lanean eskorga era-

bili ordez zama eskuz eramateabezala litzate-ke ordenagailua ez erabiltzea».

Iñakik ez du kartelak egitea, artea ote den. Erakusketa bat egiteko adina lan baditu, baina ez du halakorik egin nahi. «Jaietako kartelena etengabeko sortze lana da», adie-razi du. «Ez baduzu zerbait berria egiten, ez du deusetarako balio. Publizitatearen antze-koa da. Ikuslearen arreta harrapatu behar duzu, leku zehatz batera eramateko». Iñakik, orain arte, ehun aldiz lortu du hori.

—e» A s i e r A z p i l i k u e t a

Tutera 2000 «Niri gehien gustatzen zaidan karteletako bat. Lau trazurekin gauza

asko kontatu ditut. Eskuineko trazuak

erraldoia, zezenaren adarra eta mutilaren

besoa irudikatzeko balio du».

Mafarkaria

Zangoza 2001

«Su artifizialak, erraldoiak eta zezen-plaza,

Zangozako bestetan biltzeko hirn gune;

horregatik du 'Bilgune' izenburua. Erraldoien argazkia ordenagailuz

moldatu nuen».

Sanferminetako barrakak 2000

«San Ferminen irudia, eranskailuekin egina. Ordenagailuz eginiko

collage-a, degradatu erraz baten gainean.

Ordenagailuarekin hasi nintzenekoa. Eranskailu edo pegatinak barraka

politikoetako osagai garrantzitsuak dira».

Irun 2000 «Kantinera eta jenerala Irungo sanmartzialetan.

Ordenagailura pasatu eta gero ez nuen aerografoa

deustarako ukitzen. Toledoko 2000ko

lehiaketan debekatu zuten ordenagailua erabiltzea. Baina aurten debekua

kendu dute».

astirala, 2001eko irailaren 14a

Page 5: Jsictsko ksrtclcn - Euskaltzaindia · Udazkeneko eskaintza Ipuin tradizionalen marrazkien erakusketa Barañaingo Udala - ren udazkeneko kultur eskain - tzaren barrua dagon Urria.

Morite Carlotik Juan Xruz Lakasta

Balentiri, herria zurekin Ni ez naiz hemengoa. «Nieznaiz hemengoa», pentsatu nuen, inongo ori-ginaltasunik gabe, Joseba Sarrio-naindiak preso zelarik idatzi zuen be-zala. Ni, baina, ez nintzen giltzapeturik. Ni deserrian nintzen. Edo, bederen, ha-la sentitzen nintzen. Banintzenetz argi-tzeko, Harluxet Fundazioaren Euskal Hiztegi Entziklopedikora jo nuen, biga-rren libu'ruxkara. Deserri: erbeste. To. Ar-gitalpen bereko hirugarren liburuxka hartu behar izan nuen nire dudentzako argibiderik topatzeko. Erbeste: norbera-rena ez den herri, lurralde edo nazioa; be-reziki, norbait arrazoipolitikoak medio norberaren nazio edo estatua utzita koka-tzen deneko lekua.

D e s e r r i a n . Seme-alabek-Larraitz alaba eta ikastolako irakasle talibanen batek burmuina garbituta Juan Kruz deitzeari uko egin dion Jon s e m e a -egongelako telebista handian -28 haz-bete- Play Stationean -irakurri pleistei-xon-jolastu nahi zuten, ez dakit zer he-gazkin jokoan. Igande goiza zen, ez nuen haiekin borrokan aritzeko inda-rrik, eta amore eman nuen. Hartara, su-kaldean nintzen, begirada mikrouhin labearen ondoko telebista txikian -14 hazbete- iltzatuta, ipurdia formikazko aulkian gogortuta.-Berrogeita hiru urte betetzear naizelarik, egongelako be-saulkia dut aberri bakar, eta nire arazo politikoak gutxitan doaz seme-alaben aldarrikapenezharatago - J o s e Luis Diezen eskutik, erregionalisten artean ere modan dira familia barruko arazo politikoak-. Beraz, deserrian nintzen, deserrian nintzenez.

Tomas Urzainki, abokatu eta historialaria.

E r r e p r e s i o a ez da b i d e a . Deserrian nintzen, erbestean, eta tele-bistak erbesteratuago sentiarazten nin-duen. Pantaila txikian ETBk Donostia-ko estropadez eskaini irudi lainotuak, lausotuak ageri ziren. Iruindar baten-tzat, jakina, es t ropadetako irudiak arrotzak dira, guztiz, Euskal Autono-mia Erkidegoko telebistako esatari Mikel Olazabalek behin eta berriz Euskal Herri osoa Easo Ederreko ban-derari so zegoela errepikatu bazuen

Igandeko estropadetan Castro garaipena ospatzen.

ere. Lasai, ez naiz kostaldezentrismoaz ariko. Ez naiz Tomas Urzainkiren 'La Navarra maritima'-ren biktima berria. Erosi, erosi nuen, baina beste hainba-tentzat bezala, niretzat ere behin beti-ko mesanotxeko liburu bilakatu da, amaitezina baita, hasi ezina, kasik. Salaketa eginen dut, baina bestelakoa. Salatuko dut Olazabal modu ezin zaka-rragoan aritu zitzaiola zirika Balentin Elgezabali kaitik, estropadako zenbait epaileren albotik lanean ari zen lanki-deari. Olazabal nagusia da, eta Elgeza-bal mendekoa. «Sartu mikroa!», «Ez geratu hor!», «Joan hara!». . . J o s e Maria Garciaren jarraitzaile sutsuak behin eta berriz utzi zion argi munduko pazientzia guztiaren jabe dela erakutsi zuen mendekoari, kaboak soldaduari

bezala, poliziak manifestariari bezala, laneko arduradunak langile soilari bezala, irakasleak ikasleari bezala, autobus gidariak bidaiari gaztetxoari bezala...

What 's the matter? Segitukonu-ke, baina idazten dudan bitartean jakin dut Estatu Batuetan gertatu dena, se-me-alaben bideo-jolasa errealitate bila-katu dela. Entzuten ari naizen irrati esa-tariak dioenez, akaso munduko gerra-ren hasiera izan daiteke, agian Mun-duaren amaiera. Bost axola Olazabalen abenturak eta kalenturak. Bost axola zutabe hau. Bost axola zu, irakurle. Bost axola guztia, kuba librea izan ezik. Mon-tecarlora noa, beharbada, azkena har-tzera. Izan ongi. Adiorik ez.

Pello Argiñarenal

Alaren harateaia

Albaraka harategi islamikoa, Donibane auzoan.

«Emaztearekin arabieraz hitz egiten dut. Lantokian, sarritan, gazteleraz aritzen naiz. Seme-alabek, berriz, euskaraz ikas-ten dute eskolan».

Youssef Bouajaja, Marokoko hegoal-dean, Oujdaherrianjaio zen. Egun, Saka-nan, Iturmendin bizi da familiarekin.

Gizon gaztea, arabiarra eta musulmana da. Hori dela eta, ez du txerrikirikjaten. Hala ere, duela zenbait hi\abete AlBaraka harategi arabiarra zabaldu zuen Iruñeko Donibane auzoan. «Inor ez da harritzen, urdaiazpikorik edo txistorrarik saltzen ez dudalako. Oso goxoa dela diote, baina gure erlijioak ez hartzeko agintzen digu».

Bestetik, abereak odolez husteko, gure hiriko hiltegian, lepoan bi zulo egiten die-te. Gure protagonistak, ordea, beste era

batera jokatzen du. «Nik, zuzenean, le-poa mozten diet. Bestela, beti, odol hon-darrak gelditzen dira barruan».

Bitxikeria horiek alde batera utzita, bertan, beste edonon bezala, klase orota-riko haragia saltzen du Iturmendiko bizi-lagunak.

Haren iritziz, beste hainbat tokitan bai-no merkeago saltzen du kalitate bereko haragia.

Nolanahi ere, orain arte, ez da auzoki-de askorikjoan harategira. Dendarik, ta-bernarik, ataririk eta bizitzaren arrastorik ez duen Oskiako Ama Biijinaren kalean dago kokaturik. Lagun arabiarrak dioe-nez, «batez ere, Maroko, Aljeria, Tunez eta Egiptotik iritsitako etorkinek egiten dituzte hemen erosketak».

Haragiaz gain, Afrikatik ekarritako be-larrak, tea, olibak, fruitu lehorrak, kus-ku-sa eta espeziabereziak aurkitzeko aukera dago bertako apalategi kaotikoetan. «Bi hilabetetik behin joaten naiz nire herrial-dera. Batetik, senitartekoakbisitatzen di-tut eta, bide batez, harategian agorturik dauden produktuakbildu».

Bat-batean ohartu naiz. Apalategien gainean..., kristalezko koadroetan ba-

besturik..., paretatik zin-tzilik... Koran liburu sa-kratuaren hamar ale. Ala-ren eleen aleak. Hamar manamenduak balira be-zala. Non eta harategian.

«Nahiko l anpe tu -rik nago beti eta, gaine-ra, Iruñetik kanpo bizi naiz. Hala ere, egunero joaten naiz Arrosadiko meskitara otoitz egitera.

Asko laguntzen dit horrek». Arrosadian, hain zuzen ere, beste hara-

tegi bat zabaldu dute berriki. Beraz, Youssef Bouajajak eskaintzen duen au-kera ez da bakarra Iruñean. Bestela ere, Bigarren Zabalguneko .d/sa/zrjatetxe ara-biarrerajo daiteke. Betiere, etxean pres-tatuz gero, ardo zuririk ez erabili haragia-ren zaporea gozatzeko. Alkohola ere, de-bekupean dauka Alak.

Egunkaria •stirala, 2001 eko irailaren 21 a

Page 6: Jsictsko ksrtclcn - Euskaltzaindia · Udazkeneko eskaintza Ipuin tradizionalen marrazkien erakusketa Barañaingo Udala - ren udazkeneko kultur eskain - tzaren barrua dagon Urria.

^ J h d t & r k d 11

A n t o n k ) C r m B l D A S O A K O N A Z I O A R T E K O F l L l V I L A B U R R E N J A I A L D I K O Z I J Z E N D A R I A

«JJemidleai jaiiallfc mmmi eta zaletasuma piztM inaW dlim»

Bidasoako Nazioarteko Film Laburren Jaialdia hasi zen astelehenean, Elizondo, Bera, Doneztebe eta Hendaian,

Bertizko Turismo Partzuergoaren eskutik. Aurten 20 film izanen dira lehian Urrezko Iratzea eskuratzeko asmoz.

Lehiaketarekin batera, sail berriak izanen dira aurten: publikoak bere saria banatuko du, eta zonaldeko egileek euren

bideo lanak erakusteko aukera izanen dute.

Madrildarra da Jose Antonio Cruz, baina 18 urte daramatza Iruñean.

Baztan-Bidasoa inguruarekin harreman estua du, batezere Baztanekin.

Diseinatzaile grafikoa da, eta askotan jorratu du han bere lana. #

Bidasoako Jaialdiarekin ere ia hasieratik du harremana Cruzek. Bigarren

eta hirugarren ekitaldietan epaimahaiko kide izan.zen, eta, aurten, berriz,

zuzendari. "Bertizko Partzuergoak bultzada berrian eman nahi zion

jaialdiari, eta niri egokitu zait lan hori". #

Bidasoako Nazioarteko Film Laburren Jaialdia astelehenean hasi zen eta

22an amaituko da, itxiera ekitaldiarekin. 25ean, berriz, irabazleen lanak

bistaratuko dituzte Iruñean. Jaialdiak zinemara hurbiltzeko aukera

eskaintzen duela azpimarratu du Cruzek.

Jj OSE ANTONIO CRUZ DA BIDA-

soako Jaialdiko zuzenda-ria. Ekimen horren helburu na-gusia, inguru-hori ezagutzera emateaz gain, zinemarako zale-tasuna piztu eta egileei ate bat zabaltzea dela azpimarratu du.

• Jaialdia behin betiko sendotzeko asmoarekin an-tolatu duzue aurtengo lau-garren ekitaldia?

Behin betiko ez dakit, baina egia da aurten jaialdia sendotze-ko asmoarekin prestatu dugula, laugarren ekitaldia delako; nahi-ko helduak gara jada. Gure as-moa da, dena den, urtetik urtera handitzea, etengabe berritzea. Kontuan hartu behar dugu, hala ere, jaialdi independentea izan arren, diru laguntzei eskerbizi garela, eta ekitaldi gehiago egi-teko diru gehiago behar dugu. Aurtengo egitura aurreko urteo-tako bera da, fimtsean, eta lehia-keta da, noski, ekitaldi nagusia. 20 film labur izanen dira lehian. Badira hainbat herritakoak. Ba-ditugu hainbat sail berri ere.

• Aurtengo berrikuntzen artean, publikoak aurrene-koz emanen duen saria da-go; jaialdira jende gehiago erakartzeko bidea da?

Bai, hori da sari horren helbu-ru nagusia, jendea jaialdira era-karri eta, aldi berean, zinemara-ko zaletasuna piztea. Aurten ez du balio ekonomikorik izanen sari horrek, baina datorren urte-an agian izanen du. Ikusiko dugu zer gertatzen den. Edozein mo-dutan, jendea inplikatzeko mo-dubatdasarihau.

• Sari horrekin batera, zo-naldeko egileei ere zabaldu diezue leihoa aurten, aurre-nekoz,ezta?

Bai, Beran, hilaren 19an, zo-naldeko egileen bideo lanak era-kutsiko ditugu. Badakigu bada-

«Akitania-Nafarroa Fondorajo genuen laguntza eske, baina,

zoritxarrez, gure ekimena ez zuten interesgarritzat jo;

Nafarroako Gobernuko Kultura Sailak egin du aurkako

txostena»

goela interesa duen jendea, la-nean ari den jendea, eta haien bi-deo lan horiek erakutsi nahi ditu-gu. Espero dugu aurten ongi ate-ratzea eta datorren urtean egoi-tza guztietan errepikatzea espe-rientzia hori. Baztan-Bidasoako zonaldean film asko egin dira; kanpotik etorri da jendea honat filmatzera. Horrek nolabait in-dartu du zonaldea, eta sortu du zinemarako zaletasuna. Hazia izan da egile askorentzat. Oso le-ku berezia da, jende askoren to-pagune delako, eta, ondorioz, gauza askotarako kezka berezia dago, bai eta zinemarako ere. Beraz, jaialdiaren bidez bi alder-di jorratu nahi ditugu: batetik, zi-nemara joateko zaletasuna piz-tu, eta, bestetik, egileei ate bat zabaldu nahi diegu.

• Zaletasuna bai, baina zine-ma aretorik ez dago zonaldean.

Hala da. 70eko hamarkadan sei ba-ziren eta egun ba-

kar bat ere ez. Zerbitzu guztiak hirietan pilatu dira, eta Baztan-Bidasoako nekazari gunea deus gabe gelditu da. Ildo horretan ere urratsak egin nahi ditu Bida-soako Jaialdiak; hau da, etorki-zunean azpiegitura sor dadin be-harra sortu behar da, eta gu ho-rretan ari gara. Epe luzerako la-na da, baina urratsak egiten ari gara. Gure jaialdiari esker, adibi-dez, Berako azpiegitura hobetu da. Gure asmoa da zinema urte osoan ikusteko aukera bultza-tzea.

• Beharra sortu diozu; film laburrak horretarako bide egokia direla uste duzu?

Bai, film laburren mundua era askotakoa delako. Hainbat egi-lerentzat euren burua aurkezte-ko modua da, beste batzuentzat film luze bat egin aurreko urra-tsa; badira laburrak egiten dituz-ten film luzeetako zuzendariak ere. Jende gazte asko dago, gai-nera, film laburren munduan sartua, eta horrek, eta era asko-tako mundua izateak, erakarga-

rri bilakatzen du laburren espa-rrua.

• Guztientzat ez da era-kargarria; aurkezpenean Nafarroako Gobernuko Kul-tura Sailaren laguntzarik ez duzuela jaso esan zenuten, kexu.

Bai. Turismo Sailaren laguntza dugu, Bertizko Patzuergoarekin duen hitzarmenaren bidez, baina Kultura Sailak ez du parte hartu. Akitania-Nafarroa Fondora jo genuen laguntza eske, baina, zo-ritxarrez, gure ekimena ez zuten interesgarritzatjo. Kultura Sailak egin du aurkako txostena. Kon-plizitate eta sentsibilitate falta dago. Gu jaialdi independentea gara, Nafarroako iparraldean gaude, eta ez badira konturatzen ekimen horrek duen interesaz, ezin dugu deus egin.

• Edonola ere, jaialdia martxan da. 22an duzue itxiera ekitaldia; zer presta-tu duzue egun horretarako?

Juanma Bajo Ulloa zinemagi-leak parte hartuko duela erran behar dugu. Gero, sariakbana-tzeko ikuskizun bat prestatu du-gu, ekitaldi dibertigarria egin nahi genuelako, jai bat, denek ongi igaro dezaten eguna.

—fr Edurne El izondo

ostirala, 2001 eko irailaren 14a Egunkaria

Page 7: Jsictsko ksrtclcn - Euskaltzaindia · Udazkeneko eskaintza Ipuin tradizionalen marrazkien erakusketa Barañaingo Udala - ren udazkeneko kultur eskain - tzaren barrua dagon Urria.

Viafarkaria NAFARROA: Iratxe Monasterioa, 45-13.esk. (Irrintzi dorrea) 310111ruñea. Ç ) 948178078-79 Faxa: 948178077 Pasta e lek t ron ikoa : [email protected] KOORDINATZILEA: A s i e r A z p i l i k u e t a

Egunkaria »ostirala • 2001 eko irailaren 14a

Mikel Beramendi

Amerikarreri irudia

Astearte arratsaldekoa pelikula bat izan balitz, sinesgarritasun falta lepora-

tuko geniokeen zuzendariari, bat-batean Es-tatu Batuetako bihotz ekonomiko-politiko eta militarrari hain bortizki erasotzea ezinez-koa dela argudiatuz. Baina ez, begi aurrean genuena ez zen pelikula, errealitatea baizik. Eta hor ginen gu, telebistaren aurrean, irudi ikusgarriek harrapaturik, begi aurreko ikus-kizuna azken hamarkadetako gertaera ga-rrantzitsuena zela jakitun. Psikologo bati ira-kurri nion hondartzatik itsasontzi bat hondo-ratzen dela ikusteak nolabaiteko plazerra sortzen duela gizakiongan. Penaren eta pla-zerraren arteko sentsazioa omen da. Pena barruan doazen heriotzengatik eta plazerra horrelako ikuskizun bat zirraragarria izaten delako. Lehenbizikoa ozenki aitortu ohi du-gu. Bigarrena ezkutatu egiten dugu.

Astearteko erasoa gertatu zelarik, etxeko egongela zen hondartza goxoa eta Estatu Batuetako sinbolo ekonomiko, politiko eta militarrak hondora tzen ari zirenak. Zuek gehienok bezala, nik ere telebistari esker mundua alda zezakeen gertaera zuzenean ikusten ari nintzela pentsatu nuen. Baina be-rehala ohartu nintzen amerikarren sateliteek bidaltzen zituzten irudietan zerbait falta zela, eta zerbait hori Dorre Bikien erorketa bezain ikusgarria ez izan arren, garrantzitsuagoa ze-la: mina, heriotza, odola. Erraldoi zauritua sutan zegoen, egoera inoizko larriena zen, baina agintari batzuk irudiak munduratzeko moduaz lanean ari ziren. Ez ospitalerik, ez hildakorik, ez minik. Gauza jakina da erral-doiak erasoari erantzun eginen diola, eta erantzuna ez dela txantxetakoa izanen. Ira-garritako erasoak utziko dituen irudiak, or-dea, ez dira asteartekoak bezain ikusgarriak izanen. Eta heriotza eta mina ere ezkutatu eginen dituzte, azken urteotan bezala.

McLuhanen herrixkan bizi gara, bai, baina amerikarrek (zinean adituenak) badakite iru-di batzuk mingarriak izan daitezkeela ikusle-arentzat. Tamalez, amerikarrak astearteko atentatu egileak bezain krudelak izanen dira hurrengo erasoak harrapatuko dituen erru-gabe guztiekin, baina lasai egon telebistan ez baitugu haur hilik ikusiko.

MUSIKA

I Uhar te : Pottor's, Akerra, Anore-xia, Pentakrator, Detested eta Sakro taldeekkontzertua eskai-niko dute, bihar, 21:00etatik au-rrera, Calvarioko zelaian (Mina lantegiaren aitzinean). Musika taldeekin batera, Uharteko txa-lapartariak eta Atarrabiako Gas malabare taldea ariko dira.

I Uhar te : Flitter eta Dank taldeek o s t egunean joko dute , 22:30ean.

BERTSOLARIAK

I Garra lda: Maialen Lujanbio eta Jokin Sorozabal gaur 21:30ean Etxebaurrengoan eginen den bertso afarian izanen dira.

I BiriatU: Intxaurreta elkartean, Hendaia-Oiartzun bertso desa-fioa eginen dute bihar . Hen-daia: Amets Arzallus, Miren Ar-tetxe eta Xumai Murua. Oiar-tzun: Arkaitz Goikoetxea, Jua-nito Mitxelena eta Jon Martin.

I Lesaka : Bittiria auzoan, eguer-dian, Jona Maia eta Mañukorta bertsolariak izanen dira.

ANTZERKIA

I U h a r t e : Sebastopoleko titirite-roek Pailazoen kalejira ikuski-zuna eskainiko dute, astearte-an, l l :30ean,San Juanplazan.

I B e r r i o z a r : Kukubiltxo taldeak Txirrikiz antzezlana taularatu-ko du, asteazkenean, 18:00etan, Mendialde ikastetxean.

EUSKALDUNTZE

ALFABETATZEA

I I ruñerria: Iruñerriko IKAko eus-kal tegie tan mat r ikula tzeko epea zabalik da dagoeneko: Ar-turo Campion, Barañain, Ata-rrabia, Mendillorri eta Ermita-gaña.

I I r u ñ e a : Miluze euskal tegian (Victoriano Juaristi, z/g) urrats guzietako matrikula epea zaba-lik da, hilaren 2 la arte, 09:00eta-

tik 12:30era e ta 17:30etik 19:30era. Informazio gehiago, 948-177670 telefonoan.

I Atarrabia: Aisialdi sortzailerako ikastaroetan eta haur ikastaroe-tan izena emateko epea hilaren 28an akituko da (Kultur Etxe-an).

I I ruñea: Euskarazko Sormen Tai-lerretan matr ikulatzeko epea hilaren 24tik 28rabitartekoa da. Argazkigintza, pintura, tapiz-gintza, txa lapar ta , zeramika, aerobic. euskal dantzak. dantza

latinoak, irratigintza, sukaldari-tza eta Internet. Izena arratsal-dez eman behar da, Gazteriaren Etxean.

ERAKUSKETAK

> Elizondo: Asier Larretxea olerka-ri gaztearen Zabortegiko poe-mak erakusketa Arizkuneneako ganbaran izanen da, hilaren 22a arte.

I I r u ñ e a : Maria Dolores Gil Bea-ren akuare len erakusketa Or-molu galerian (Paulino Caballe-ro, 42) bisita daiteke, hilaren 29a arte.

BESTELAKOAK

) Z i z u r N a g u s i a : Igandean esku-langintza feria eta farfail egileen topaketa eginen dute herrian.

I Atarrabia: Altamirako kobazulo-en erreplikabisi tatzeko txan-goa antolatu du Udalak hilaren 29rako. Izena heldu den ostira-la baino lehen eman behar da, Kultur Etxean.

> L o d o s a - S a r t a g u d a : Urr iaren 21 eko Nafarroa Oinez bestan laguntzeko 2.500 lagun behar dituzte. Prest baldin bazaude, deitu 669-552096 (Joxean) te-lefonora.

I JOXE LACALtE

Jendetza Azken erroldaren arabera (eta Irrintzi dorrera abioirik erortzen ez den bitartean), Nafarroa Garaian

543.757 lagun blzi gara, bisitan etortzen zaizkigunak gorabehera. Zenbakiekin segituz, iragan larun-

batean Iruñeko Batasunaren Pribilejioaren 578. urteurrena ospatu zuten; hau da, duela urte mordoa

Carlos lll.a erregeak (etorbidearena, bai) hirlburuari sortze agirira eman ziola (nahiz eta iruñeak bi

milurteko baino gehiago dituen). Baina larunbateko ospakizunera ez omen zen jende askorik joan,

edo ez behintzat antolatzaileek espero zuten jendetza. Are gehiago, 27 zinegotzietatik zazpi besterik

ez ziren ekitaldietara joan. Erran dugu Nafarroan milioi erdi pasatxo garela. Bada, eskerrak horiek

guziak larunbateko ekitaldietara joan ez ziren. Bestenaz, katedraleko plazako hesietara igotzeaz gain,

kanpandorrera ere igoko ziren ikusleak.