Download - Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak

Transcript
Page 1: Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak

Jolas heuristikoa txokoak eta tailerrak

Page 2: Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak

Jolas HeuristikoaZer da?

❖ Jolas heuristikoa ekintza bat da.

Haurrak (12 eta 24 hilabete)

autonomia eta askatasun osoz

aritzen dira material

desberdinekin, hauek manipulatzen,

haiekin jolasten edo bakoitzaren

nahiaren arabera trebatzen.

❖ Materialak egunerokotasunekoak:

➢ Naturako materialak:

gaztainak, egurra, hostoak.

➢ etxeko materialak: ontziak,

kaseteak, CD-ak, mobilak.

➢ Frutak-barazkiak: sagarrak,

azenarioak, bananak.

Page 3: Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak

Nola JARRI PRAKTIKAN?• Saioen bitartez:

• Hasieran irakasleak gela prestatuko du, jarduera egingo den espazioa sortuz.

• Ondoren, irakasleak objektu mota batzuk aukeratuko ditu.

• Hezitzaileak haurraren garapenaren kontrola eraman behar du, behaketaren eta apunteen

laguntzaz. Taldearen ikuspegi globalaren ideia atera dezake.

• Bera gelako aulki batean eseriko da, non hau, estrategikoki kokatua egongo den gelako

ikuspuntu osoa hartzen duena eta, haurrek ere bera ikusteko arazorik izango ez

dutena. Al duen gutxien mugituko da, beharrezko kasuetan salbu.

Page 4: Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak

Esperientzia pertsonala- Adibide Praktikoa• Bi urteko gelan 13 ume daudenez, jolas heuristikoa egiterako orduan bi taldetan

banatzen dira. Horrela, ume batzuk ohiko irakaslearekin geratzen dira eta beste talde

erdia irakasle laguntzailearekin beste gela batera joaten dira jolas heuristikoa

egiteko.

• Beste gelara heltzerakoan, umeak lurrean eseri eta gaur irakasleak teknologia tresnak

eta materialak atera egin ditu. Adibidez, CD-ak, ordenagailuaren teklatuak, mobilak,

kaseteak eta kaseteko zintak, ordenagailuaren saguak etab.

Page 5: Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak

• Umeak isilik eta haien kabuz jolasten hasi dira material desberdinekin. Umeek jolas

heuristikoa egiten duten lehen aldia izanik, lehenengo momentu batean lotsati eta

beldur pixka batekin daude, baina pentsatu gabe materialak ukitzen eta manipulatzen

hasi dira.

• Bitartean, irakasleak aulki batean eserita dago ume guztiak behatzeko leku konkretu

batean eta ikuspuntu egokiarekin kokatuta. Irakasleak behatzen eta apuntatzen ari da

ume bakoitzak egiten ari duena.

Page 6: Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak

Txokoak Eta Tailerrak

❖ TXOKOAK: Umeak batera jolasten egon

daitezketen gelako espazioak dira,

➢ Bestelako ekintzak aurrera eramaten

eta metodologia ezberdinak

(heterogeneitatea) erabilita.

➢ Ikasle guztien interesak eta nahiak

bideratzeko eta parte hartze eta

autonomia maila altua bermatzeko.

❖ TAILERRAK: Ardatz tematiko baten inguruan

ekintza marko bat errazteko asmoz

antolaturiko “espazio sozialak” dira.

➢ Ekintza sekuentzia bat proposatzen

dute, non diziplina ezberdinetako

edukiak elkar lotzen saiatzen da:

kontzeptuak, prozedurak eta jarrera.

Zer dira?

Page 7: Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak

Nola jarri praktikan BI EKINTZAK?

• Tailerrak eta txokoak prestatzeko orduan, kontuan izan behar ditugu landuko diren

helburu, gaitasun eta edukiak.

• Beraz, interes batzuetatik abiatu beharko ginateke, eta behin hauek argi izanda,

praktikan jartzeko hurrengo baldintzak jarraitu: jarduera ezberdinen proposamenak

dibersifikatzea, hezitzaileen esku-hartzearen egokitzapena, ikaskuntza eredua beste

egoera batzuetara ahalbideratzeko aukera izatea eta ikasleen arteko eta ikasle-

irakasle interakzioa bultzatzea.

• Hots, dibertsitatea bermatzen duten lanak edo eginkizunak izan behar dira.

Page 8: Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak

NOLA JARRI PRAKTIKAN TXOKOAK? • Txokoari izena jartzea eta txoko hori identifikatzen lagunduko digun marrazki edo ikur

bat bilatzea.

• Txoko horretan dagoen materialaren zerrenda egitea.

• Materialaren erabilerarako jokabideak adieraztea.

• Toki bakoitzean bertako jolasaldiak dituzten kartelak.

• Jokabideak eta erabilera arauak hitzez adieraztea eta laburtzea sintagma baten edo

esaldi baten bidez.

• Txokoak hainbat eratakoak izango dira bakoitzak bere berezitasunak izango dituelarik

eta bakoitzean gai ezberdin bat landuko da:

• Jolas sinbolikoen txokoa.

• Eraikuntza txokoa.

• Ipuin txokoa.

• Natur txokoa.

• Esperimentazio txokoa.

• Mugimenduko txokoa.

Page 9: Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak

NOLA ERAMAN AURRERA TAILERRAK?• Tailer guztien helburua, proposamen interesgarriak, egoera berriak eta giro desberdinak

eskaintzea da. Haurrak erabakiko du nola egon, zer egin, edo begira egotea.

Irakaslearen papera bere haurraren prozesuan akonpainatzea da.

• Haurraren erritmoak errespetatuko dira.

• Eskainitako giroan, haurrek harremandu, hitz egin, entzun, behatu, esploratu, aurkitu…

egingo dute.

• Talde txikitan jardungo dira; inoiz ez 6 haur baino gehiago.

• Haur guztiak pasako dira tailerretatik.

• Ume guztiek jardungo dute tailerretan, nahiz eta adinaren arabera egoera ezberdinak izan

eta errespetua izango dugu oinarri.

• Estetika, proposamenaren aurkezpena eta lanketa, ilusio, irudimen, sormen eta materialak

aukeratzeko orduan hezitzaileek duten aukeraketaren gustua ezinbestekoak izango dira.

• Ikertzeko gogoa helaraztea: ikertzeko, manipulatzeko eta aurkikuntzarako; horretan

oinarritzen baita bizitzako etapa hau, egoera berrien esperimentazioan haren garapen

komunikatibo, kognitibo, sozial zein motorrerako baliogarri izango direnak.

Page 10: Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak

adibide praktikoa: txokoak• Gure 4 urteko gelan txoko berezi bat daukagu. Txoko honetan herrialde ezberdinetako

kulturak, ezaugarriak eta ohiturak ezagutzeko materialak, baliabideak, janariak etab.

ezberdinak ditugu.

• Bi astetan behin, herrialdez aldatzen dugu, horrela pixkanaka-pixkanaka herrialde

asko ezagutuz. Aste honetan, Aljeria herrialdea ezagutzen ari gara. Eta gure gelako

ume bat bertakoa denez, haren familiaren laguntza izan dugu eta hauek ohikoa den

janaria ekarri digute.

• Gainera, Aljeriako neskatxo baten istorioa kontatzen duen liburu bat daukagu txoko

honetan, bertakoa den henna materiala, ohikoak diren jantziak eta Aljeria non kokatu

dagoen ikusteko mapa handi bat daukagu baita mapa hori lantzeko margotzeko fitxak.

Page 11: Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak

adibide praktikoa: tailerrak• Gaurko tailerra 5 urteko arratoi forma duen txano bat egitea izango da.

• Honetan erabiliko ditugun materialak hurrengoak izango dira: kolore desberdinetako

goma eva, guraizeak, kola, bi ponpon handi eta bat txiki eta begientzako pegatinak.

• Hau egiteko, lehenengo eta behin irakasleak egindako txantiloiak hartu beharko

ditugu, eta hauen forma goma evan marraztu ondoren mozteko (Mozteko umeak

irakaslearen laguntza beharko dute). Zati guztiak moztu eta gero, belarriak egiteko

moztu ditugun zatiak itsatsi behar ditugu bata bestearen gainean, gero hauek txanora

itsatsi ahal izateko. Ondoren, begitxoak itsatsiko ditugu. Eta amaitzeko, bi ponpoi

handiak eta txikia itsatsiko ditugu horrela sudurra eginez. Nahi izanez gero, gure

arratoia apaintzeko biboteak egin ahal dizkiogu goma eva gehiagorekin.

Page 12: Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak

Horrela gure sagutxoa amaitu egin dugu.

Page 13: Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak

Jolas Heuristikoaren BibliografiaEskainitako informazioa

● Magro, B. (2007). Jolas Heuristikoa. Leioako

Berritzegunea.

https://www.dropbox.com/sh/fhuyf95j671fy48/AA

CdXqc2esmi95mNgVgYQhRba/metodologia%2C

%20teknikak%20eta%20estrategiak/jolas%20heu

ristikoa/JOLAS%2BHEURISTIKOA.pdf?dl=0 -tik

berreskuratua [2016ko Apirilak 25]

● Ugalde, G. (2007). Jolas heuristikoa. Oiartzungo

Udal Ikastola Patzuergoa.

http://www.hikhasi.eus/docs/75/jolas%20heuristik

oa%20dokumentazioa.pdf-tik berreskuratuta

[2016ko Apirilak 25]

Guk aurkitutako iturriak

Elorza, C. (2012). El juego Heuristiko. Aula de Infantil.

64. zk., 9-11 orr.

http://www.adarra.org/ADARRA/Articulos_files/Edu

cacio%CC%81n%20Infantil_El%20juego%20heuris

tico.pdf -tik berreskuratuta [2016ko Apirilak 26]

Riera Jaume, M.; Mir Pozo, M. L.; Rodriguez Rodriguez,

R. eta Rosello Ramón, M. R. (1991). La

planificación de actividades con niños de 12 a 24

meses desde la investigación-acción. Revista

Interuniversitaria de Formación del Profesorado.

10.zk., 165-172 orr.

https://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/117739.

pdf -tik berreskuratuta [2016ko Apirilak 26]

Page 14: Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak

Txokoak eta Tailerrak BibliografiaEskainitako informazioa

Darder, P. eta Gairin, J. (1994). Organizacion y Gestión de

Centros Educativos. Barcelona: Praxis.pp. 227-292

Jauregi, L. (2010). Haur Hezkuntzako Gelen Antolaketa

Espazialaren eta Erabileraren Deskribapena eta

Azterketa. [online] Euskonews.com.

http://www.euskonews.com/0555zbk/gaia55503eu.htm

l- etik eskuratuta. [2016ko Apirilak 26].

Guk aurkituriko iturriak

Battista Quinto, B. (2005). Los talleres en Educación

Infantil. Espacios de crecimiento. Barcelona. Grao.

Trueba, Beatriz (1989). Talleres integrales en Educación

Infantil. Madrid: De la Torre.