Download - Jaizkibel azterketa

Transcript
Page 1: Jaizkibel azterketa

JAIZKIBEL

Jon Arozena3.K

Page 2: Jaizkibel azterketa

ZER DA?Jaizkibel Gipuzkoako mendi bat da, Oarsoaldea eta Bidaso beherea eskualdeen artean kokatua. Pasai Donibane, Lezo eta Hondarribiko udalerriek banatzen dituzte mendi horren lurrak.

Jaizkibel kate tertziarioko mendi eraketa bat da. 547 m garaia da, era 2.423,6 ha luze-zabal. Bere muinorik altuena Allerru du izena.

Jaizkibelen zatirik ederrena, seguraski itsas ertza da, harearriak oso itxura berezia hartzen baitu olatuek astintzen duten lekuetan. Bere gandor luzean hainbat gune interesgarri aurki dezakegu: Pasaia aldetik igotzen den gandorrean karlistek eraikitako hiru dorreak eta Hondarribi aldekoan Guadalupe ermita eta gotorlekua. Pasaia aldean, Puntak izeneko itsasmuturrean eskalada eremu bat dago, nahiko berezia, hareharrizko hormetan gora, txapaz josia eta igoerabide ugarirekin.

Page 3: Jaizkibel azterketa

APARTEKO NATURGUNEA

Jaizkibel mendia Gipuzkoako eta euskal kostaldeko natur gune garrantzitsuenetarikoa da, Natura 2000 sarean barneratuta dagoena eta erkidego mailako katalogo eta hainbat babes forma dituela ere.

15 kilometroko itsasertze hau EAEko kostalderik zainduenetariko da, pasai ikusgarriez osatua, besteak beste itsaslabar itzelak, ibarrak, itsasgaineko zelaiak eta formazio geologiko bitxiak. Bestalde landare eta animali espezie anitzek dute Jaizkibel babeslekua, hauetako asko Europa mailan interes handikoak edota espezie endemikoak, Armeria euskadiensis bezala, itsasertz honetan soilik bizi den landarea.Itsaslabarren eskuraezintasunari esker itsas hegazti kolonia garrantzitsuak finkatu ahal izan dira, baita hegazti harrapari eta sarraskijaleen habiak ere, hauetako asko mehatxatuak daudenak. Jaizkibeleko itsas hondo aberatsetan eta marearteko inguruneetan, Euskal kostaldeko Gelidium algaren populazio garrantzitsuena aurkitu daiteke, eta askotan itsasertz honetan elikatzen diren izurde eta beste zetazeoak ere ikus daiteke.

Itsas eremu honen aberastasunak eta bere babes beharra, Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak egindako proposamenean adierazten dira. Txosten honetan Lapurdiko mugan bukatzen den itsasoko Natura 2000 Sareraino luzatuko den korridore ekologiko bat eratzea proposatzen da.

Page 4: Jaizkibel azterketa