Download - Industria Iraultza

Transcript
Page 1: Industria Iraultza

Industria Iraultza

Mendebaldeko gaur egungo munduaren hasiera adierazi zutenbi transformazio handietako bat Industria Iraultza izan zen.Bestea, iraultza liberala. Lotura estua duten bi iraultza horiekizan ziren gaur egungo gizartearen oinarriak.

Industria Iraultza terminoaren bidez, Ingalaterran XVIII. mendearen erdialdean hasi ziren aldaketa demografikoak eta ekonomikoak definitzen dira. Ondoren, Britainia Handiko adibidea Europako beste gunebatzuetara eta beste kontinente batzuetara zabaldu zen, eta horri industrializazio-prozesu deritzo.

Erresuma Batua munduko fabrika bihurtu zen XIX. mendearenlehen erdian, eta gainerako herrialdeak, britainiarren produktu industrialen kontsumitzaile edo lehengaien hornitzaile (kotoia, burdina, ikatza). Industriaren garapenakerabat aldatu zuen Britainia Handiko gizartea, eta geroago,Europako beste herrialde batzuetakoa, AEBkoa eta Japoniakoa.

Aldaketa horretatik industria- eta finantza-burgesia sortu zen, enpresen, bankuen eta konpainien jabea. Eta gizarte-klase berri bat ere sortu zen: industriakoproletarioak.

AURRETIKO GALDERAK

F Zer esan nahi du Industria Iraultza

terminoak? Non hasi zen? Beste zein

gunetan zabaldu zen?

F Zer industria-sektore ageri dira

irudian eta mapan? Beste zein sektorek

hartu zuten parte Industria Iraultzan?

30

2Industria Iraultzaren jatorriak

Industria aitzindariak

Garraioak, merkataritza eta

kapitalak

Industrializazioaren hedapena

Liberalismo ekonomikoa eta

kapitalismoa

Klase-gizartea6

5

4

3

2

1

127377 _ 0030-0051.qxd 7/8/08 16:21 Página 30

Page 2: Industria Iraultza

1742

Celsiusek termometroaren eskala zentigradua

ezarri zuen

1757

Frantziako lehen galdategi industriala

1764

Hargreaves-ek iruteko lehen makina asmatu

zuen (Spinning-Jenny izenekoa)

1767

Arkwright-en iruteko makina berria

1769

Lurrun-makina, James Watt-ek patentatua

1771-79

Arkwrigthek eta Strutt-ek lehen fabrika

industrial modernoa egin zuten (Cromford mill)

1774

Samuel Crompton-en iruteko makina

1783-84

Peter Onions-ek eta Henry Cort-ek

pudelaketa patentatu zuten, nork bere kasa

1785

Edmund Cartwright-en ehungailu mekanikoa

1790

William Kelly-ren iruteko mando automatikoa

1796

Parker-ek zementua asmatu zuen

1800

Seriean fabrikatzeko lehen saiakera

(Whitney-ko arma-fabrika, AEBn)

1807

Lehen lurrunontzia

1815

Georges Stephenson-en lehen tren-makina

1822

Richard Roberts-en ehungailu mekanikoa

1825

Lurrun-trenaren lehen trenbidea Britainia

Handian (Stockton-Darlington)

1827

Lehen trenbidea Frantzian

1830

Manchester eta Liverpool arteko trenbidearen

inaugurazioa (lehen linea erregularra)

1833

Atlantikoa zeharkatu zuen lehen lurrunontzia

1834

Motor elektrikoa, Jacobi-rena

1837

Hispanoamerikako lehen trenbidea

(Kuba)

1841

Liebig-ek ongarri kimikoak asmatu zituen

1844

Samuel Morseren telegrafo elektrikoaren

lehen linea (1840ko patentea)

1846

Elias Howe-k josteko makina asmatu zuen

1848

Espainiako lehen trenbidea

Helizedun burdinazko lehen lurrunontzia

1849

Crampton-en abiadura handiko tren-makina

1856

Bessemer-en bihurgailua, altzairua lortzeko

espazioa

denbora

31

Industriagunenagusiak

Meateginagusiak

Metalurgia eta siderurgia

Trenbide nagusiak1850. urtean

Germaniar konfederazioa

F R A N T Z I A

MEDITERRANEO ITSASOA

OZEANO

ATLANTIKOA

I T S A S O

B E L T Z A

IPAR

ITSASOAE R R U S I A

E S P A I N I A

ERRESUMABATUA

SUEDIA

P R U S I A

A U S T R I A

T U R K I A K O I N P E R I O A

BELGIKA

Le Creusot

Saint-Étienne

Lyon

BartzelonaMadril

Genova

Istanbul

Smolensk

Mosku

San Petersburgo

Stockholm

Berlin

Viena

Paris

Nantes-Saint-Nazaire

Londres

Newcastle

Glasgow

Varsovia

Donetz

OviedoMilan

Kanariar uh.

Industrializazioa Europan, XIX. mendearen erdialdean

127377 _ 0030-0051.qxd 7/8/08 16:21 Página 31

Page 3: Industria Iraultza

32

Industria Iraultzaren jatorriak

Industriaurreko gizarteak edo Antzinako Erregimeneko gizarteak mugahandiak zituen. Horrek geldialdia sortzen zuen ekonomian eta demogra-fian, eta janari gutxi egotea zekarren; iraupeneko nekazaritza eta oztopoteknologiko ugariko eskulangintza-industria ziren nagusi, eta biztanle ge-hienek ez zuten ia erosteko ahalmenik. Gainera, garraiobideak mantsoakziren eta herrialde bakoitzaren barruko aduanek merkataritza oztopatzenzuten.

XVIII. mendearen erdialdetik aurrera, Ingalaterran, Britainia HandikoLancashire eskualdean, fabrika ugari sortu ziren, eta industria leku jakinbatzuetan biltzen hasi zen F (3. dok.). Hamarkada gutxi batzuetan oinarriz-ko zenbait industria –ehungintza eta siderurgia– asko garatu zirenez, pro-zesu hori iraultzailetzat hartu zen. Hori izan zen, hain zuzen ere, BritainiaHandiko Industria Iraultza izenekoa.

Biztanlerian, nekazaritzan, eskulangintza-metodoetan, bankuetan, merka-taritzan eta garraioetan izan ziren aldaketek bultzatu zuten industria mo-dernoaren garapena. Beraz, aldaketa-prozesua izan zen, eta ekonomiakoeta gizarteko sektore guztiei eragin zien.

Aldaketa horiek Erresuma Batuan hasi ziren arren, haien eraginak bereha-la hedatu ziren beste herrialde batzuetara, bai eta industria lehengaiz hor-nitzen zuten kolonietara ere. Lehen jauzi horren ondorioz, mundukomerkatua sortu zela esan daiteke.

Lehen Industria Iraultza 1780tik 1870era bitartean gertatu zen, gutxi go-rabehera. Hauek izan ziren lehen iraultza horren ezaugarriak: energia-iturrigisa ikatza erabiltzen zuten; makinismo berriaren sinboloak lurrun-makinaeta fabrika izan ziren; eta kotoiaren ehungintza-industria, aldaketa handihorren aitzindaria. Gai honetan prozesu hori aztertuko dugu.

Geroago, aldaketa ekonomikoaren beste fase bat izan zen, bigarren Indus-tria Iraultza izenekoa. 1870eko hamarkadaren inguruan hasi zen, eta ka-pitalismoaren aldaketa horren sinboloak elektrizitatea, petrolioa eta eztan-da-motorra izan ziren.

1.1. Iraultza demografikoa

Erresuma Batuan, Industria Iraultzan eta lehenago, zenbait aldaketa izanziren biztanlerian eta nekazaritzan. Gainera, aldaketak iraultzaren bul-tzagarri ere izan ziren.

Ingalaterrako biztanleria hirukoiztu egin zen mende eta erdian: 1701ean5 milioi ziren, eta 1851n, 17,9 milioi. Biztanleria ez zen ez asko ez gutxi hazi1750era arte; 1751 (5,8 milioi) eta 1801 (8,9 milioi) artean gehiago hazi zen;eta ondoren, izugarri F (1. dok.).

Hazkunde demografikoa oztopoa zein pizgarria izan daiteke garapen ekono-mikorako. Erresuma Baturako onuragarria izan zen. Britainia Handiko in-dustrializazioak arrakasta izan zuen, biztanleria eta nekazaritza-baliabideakaldi berean hazi zirelako F (4. eta 5. dok.).

Bi prozesuk ekarri zuten hazkunde demografikoa: jaiotza-tasa handitze-ak eta heriotza-tasa txikitzeak. Jaiotza-tasak gora egin zuen jendea gaz-teago ezkontzen zelako eta dieta hobetu zelako; horren ondorioz, ugalkor-tasuna handitu egin zen.

2. gaia

1. DOK. INGALATERRAKO BIZTANLERIAREN

BILAKAERA 1751 ETA 1861 ARTEAN.

F Zenbat hazi zen Ingalaterrako

biztanleria periodo hartan?

Zenbat da ehunekotan?

22

16

14

12

10

0

18

20

Biztanleak, milioitan

5,8

1751

8

6

4

2

1781 1801 1821 1841

1851

1861

7,0

8,9

12,0

15,9

17,9

20,1

1

2. DOK. E. JENNER BRITAINIAR MEDIKUA HAUR

BATI BAZTANGAREN AURKAKO TXERTOA JARTZEN.

F Nola eragin zioten osasun-aurrerapen

horiek bilakaera demografikoari?

Zergatik?

127377 _ 0030-0051.qxd 7/8/08 16:21 Página 32

Page 4: Industria Iraultza

1760. urtetik aurrera, heriotza-tasa txikitzen hasi zen, bi arrazoirenga-tik, nagusiki.

• Dieta hobetu zen, ekoizpena handitu zelako eta garraiobide berriek eli-kagaiak inportatzeko aukera eman zutelako.

• Medikuntzan aurrerapen handiak izan ziren (baztangaren aurkako Jen-nerren txertoa, 1796) F (2. dok.), eta higienea ere hobetu zen, azpikoarropa erabiltzen eta ura edangarri bihurtzen hasi zirelako.

Joera-aldaketa horiek aurrekaririk gabeko hazkunde demografikoa ekarrizuten, urteko % 1,5 eta % 2,5 artekoa. Horregatik, historialariek dioteiraultza demografikoa izan zela, biztanleria geldialditik edo hazkundemoteletik azkar hedatzera pasatu zelako.

XIX. mendearen bigarren erdialdean, jaiotza-tasa txikitu egin zen (‰ 20tik‰ 28ra bitartean kokatu zen), gizarte- eta pentsamolde-aldaketen ondorioz.Esate baterako, haurrei lan egitea debekatzean, seme-alabak zama ekonomi-ko bihurtu ziren; erlijio-sinesmenek eragin txikiagoa izatea ere garrantzitsuaizan zen, jaiotzak bultzatzen baitzituzten.

1.2. Nekazaritza-iraultza

Nekazaritzako sektorea ere erabakigarria izan zen industrializazioan. Neka-zaritza-iraultza izenekoa XVIII. mendearen hasieran hasi zen, itxituren legea(enclosure acts) onartzean; lege horren edukia XIX. mendean handitu zuten,

eta berritasun teknikoak sartu zituzten. Gainera, erabakigarria izan zenpentsamolde kapitalista zuten nekazaritza-enpresaburu berriak agertzea.

Ingalaterran, lurren erdiak baino gehiago behe-nobleziarenak (gentry) zi-ren, eta haiek errentan ematen zizkieten lurrik ez zuten nekazariei. Besteerdiak goi-nobleziarenak eta jabe askeenak ziren.

Ingalaterran, nekazaritzako lurzoruaren zati handi bat (herrialdearen he-goaldean eta ekialdean, batik bat) lur-sail irekitan (openfields) banatutazegoen, sailetan bereizitako jabetza komunal handitan, alegia. Kolektibo-ki ustiatzen zituzten ongintzarako, eta egurra eta beste natura-gai batzuklortzen zituzten. Parlamentuak onartutako itxitura-legeek dehesa komu-nal zaharrak hesitutako lur-sail pribatu bihurtu zituzten.

33Industria Iraultza

4. DOK. BIZTANLERIAREN DENTSITATEA

INGALATERRAN, 1800. URTEAN.

5. DOK. INGALATERRAKO LEHEN

INDUSTRIAGUNEAK.

F Zer lotura dago bi mapen artean?

Zure ustez, zergatik dituzte

parekotasunak?

IPAR

ITSASOA

IRLANDAKO

ITSASOA

Newcastle

Leeds

Manchester

SheffieldLiverpool

Birmingham

Londres

DoverBristol

Plymouth

20 biz./km2-tik behera

20 - 40 biz./km2

40 - 80 biz./km2

80 - 130 biz./km2

130 - 200 biz./km2

200 biz./km2-tik gora

IPAR

ITSASOA

IRLANDAKO

ITSASOA Birmingham

Newcastle

Leeds

ManchesterLiverpool

Londres

Bristol

Plymouth

Hull

Cardiff

Industriaguneak

Arro karboniferoak

Metalurgia astuna

Metalurgia arina

Ontzigintza

Kotoia

Artilea

Jantzigintza

3. DOK. XVIII. MENDEAREN AMAIERAKO

INGALATERRAKO EHUNGINTZA-FABRIKA BAT.

Lehen fabrikak landan jarri zituzten.

F Zer industria-sektoretan jardun zuten

lehen fabriketan?

127377 _ 0030-0051.qxd 7/8/08 16:21 Página 33

Page 5: Industria Iraultza

34

Prozesu hori nabarmen handitu zen 1760. urtetik aurrera eta 1860. urteraarte luzatu zen. Ehun urte horietan, banako itxiturei buruzko 5.000 legebaino gehiago onartu ziren, bai eta zenbait lege orokor ere, 1801., 1836.eta 1845. urteetan. Horren ondorioz, Ingalaterrako landako paisaia izuga-rri aldatu zen; aldaketa horrek lurraren % 21i eragin zion (7 milioi akre in-guru, 28.000 km2, gutxi gorabehera).

Itxituren eraginak oso garrantzitsuak izan ziren:

• Ondasun komunalak desagertu egin zirenez, lurrik gabeko nekazarieknahiko lan zuten irauteko eta hirietara joan ziren lan bila; han, indus-triako proletario bihurtu ziren F (6. dok.).

• Ekoizpen-sistema errentagarriago bihurtu zen, nekazaritzan egin be-harreko lanak mekanizatu egin baitzituzten ustiapen handietan F (7. dok.). Berritasun teknikoak sartu zituzten; esate baterako, ilaranereitea (Jethro Tull metodoa), Rotherhamen goldea erabiltzea eta gariajotzeko lehenengo makina mekanikoak.

• Itxiturak zirela-eta abereak ezin ziren zelaietan bazkatu, eta horri esker,lugorria baztertu zuten. Ganadua ukuiluetan sartu zuten eta merkatuegin zen ganadua haztea. Horretarako, lurra agortzen ez zuten bazka-landareak (hirusta, alpapa, baba eta arbia) landatu zituzten.

Emaitzak ikusgarriak izan ziren: emankortasuna % 90 handitu zen landan,eta nekazarien diru-sarrerek ere gora egin zuten. Nekazaritzaren garapena-ri esker, industria ere hazten hasi zen: landak janariak ematen zituen,industriarako lehengaiak eta fabriketan lan egiteko laneskua. Gainera, ne-kazarien diru-sarrerak handitu egin zirenez, industria-produktuak eroste-ko ahalmena eskuratu zuten.

Dena den, lehen sektorearen garrantzia txikitu egin zen XIX. mendean zehar, emankortasuna handitu arren. Izan ere, nekazaritzaren hazkundeaindustria- eta zerbitzu-sektoreen (garraioa, merkataritza, administrazioa)hazkunde ikusgarria baino txikiagoa izan zen.

2. gaia

6. DOK. ITXITUREN AURKA

Auzi-jartzaileek Justizia Gorteari eska-tzen diote gertaera hauek azaltzeko aukera eman diezaiela: aipatutako parro-kiaren jabetzakoak diren lurretan ho-bekuntzak egiteko aitzakia erabiliz, lu-rrik gabeko nekazariek eta itxitura eginbeharreko herri-lurretan eskubideak di-tuzten pertsona guztiek ez dituztela izan-go gaur egun dituzten nahitaezko pri-bilegioak; hau da, haien idiak, txahalaketa ardiak ezingo dira lur horietan baz-katu […].

Gainera, auzi-jartzaileek uste dutenez,itxiturak ezartzearen ondoriorik larrienada hiria ia erabat hustuko dela; hau da,gaur egun bertan bizi diren langile harroeta indartsuek hiritik alde egin beharkodute. Langile horiek, beste parrokia ire-

ki batzuetako biztanleak bezala, nazioa-ren indarra eta handitasuna, eta ontzite-riaren eta armadaren euskarria dira.Beharrak eta lanik ezak bultzatuta, lan-gileek hiri industrialetara emigratu be-harko dute.

Commons Journals, 1797ko uztaila

F Zer eskatzen diote jabe txikiek

parlamentuari?

F Haien ustez, zer eragin zezaketen

itxiturek?

7. DOK. GARIA JOTZEKO

MAKINA MEKANIKOA

ZEREAL-ZELAI BATEAN.

F Zer eragin

izan zuen

makinak sartzeak

nekazaritzaren

emankortasunean?

127377 _ 0030-0051.qxd 7/8/08 16:21 Página 34

Page 6: Industria Iraultza

1.3. Industriari hazten lagundu zioten beste zenbaitfaktore

Industria Iraultza Erresuma Batuan hastea ez zen kasualitatea izan. Haz-kunde demografiko handiaz eta aztertu berri ditugun nekazaritzako alda-ketez gain, baziren herrialde horretako industria haztea eragin zuten zen-bait baldintzatzaile.

• Testuinguru politiko eta instituzionalak mesede egin zion aldaketahandi horri. Erresuma Batuak monarkia parlamentarioa zuen. Parla-mentuan hiriko eta landako klase ertainak ziren nagusi, eta ekonomiko-ki oso aktiboak zirenez, negozioen aldeko legeak egiten zituzten.

• Herrialdea munduko lehen itsas eta merkataritza-potentzia zen.Erresuma Batua, 1783an, Ipar Amerikako koloniak galtzen hasi zenarren, espainiarren eta portugaldarren kolonietan merkataritzan jardunzuen, XIX. mendearen hasieran independentzia lortu zutenean. Britai-niarren produktuak merkatu berrietan sartu zituzten.

• XVII. mendeaz geroztik, merkataritza askearen alde egin, eta beste he-rrialde batzuetako merkataritza- eta industria-monopolioak baztertu zituz-ten. Horregatik, haien ekonomiak dinamismo handia lortu zuen. Nekaza-ritza-produktuen protekzionismoak 1846ra arte iraun zuen, baina urtehartan nekazaritzaren liberalizazioa ere onartu zen, eta izugarrizko bul-tzada eman zion britainiarren industriari (beste herrialde batzuetako le-hengaiak oztoporik gabe inportatzeko aukeragatik) eta merkataritzari.

Britainia Handiko Industria Iraultza ez zen planifikatutako aldaketa bat izan,berezkoa baizik. Ekimen pribatuak zeregin nabarmena izan zuen, erabatekoaskatasun ekonomikoko testuinguruan. Ezaugarri hori dela-eta izan zirendesberdinak Britainia Handiko Industria Iraultza eta Europako gainerako he-rrialdeetakoa. Izan ere, azken horietan, estatuak zeregin garrantzitsua izanzuen industrializazioan; esate baterako, Alemanian, Frantzian eta Errusian.

35Industria Iraultza

Definitu lur-sail irekiak, itxiturak,

gentry.

Aztertu zergatik egin zion mesede

industrializazioari Ingalaterrako

biztanleriaren hazkundeak eta aipatu

zer faktorek lagundu zuten horretan.

Lotu merkataritzaren garapena

eta industriako berrikuntza

teknologikoak.

Aztertu zer ondorio izan zituzten

itxiturek Britainia Handiko

Industria Iraultzan eta

arrazoitu zergatik esaten den

nekazaritza-iraultza izan zela.

4

3

2

1

Ikasteko gaiak

Page 7: Industria Iraultza

11. DOK. IRULE TRADIZIONALA ETA XIX. MENDEKO IRUTEKO MAKINA

INDUSTRIALA.

F Zer alde eta antzekotasun hauteman dituzu bi irudien artean?

F Nor ari dira lanean ehungintza-fabrikako ehungailuetan?

36

Industria aitzindariak

XVIII. mendearen amaieran, aldaketa ekonomiko erabakigarri bat hasi zen:lehen fabrikak agertu ziren, industria modernoaren sorreraren adierazga-rri. Pixkanaka eskulangintza-lantegiak desagertuz joan ziren, produktuminoritarioak edo luxuzkoak egiten amaitzeraino.

Industrializazioarekin batera aurrekaririk gabeko berrikuntza teknologi-koa izan zen. Horren ondorioz, gizakiaren eta abereen indarraren ordez,pixkanaka-pixkanaka, makinen indarra erabiltzen hasi ziren ekoizpen-prozesuetan. Lehendabiziko berrikuntzak ehungintzan soilik aplikatu zi-tuzten, eta geroago, siderurgian. Handik gutxira, makinak beste industria-sektore batzuetan, meatzaritzan, garraioan eta nekazaritzan erabiltzen hasiziren.

Zientzialarien eta fabrikatzaileen arteko harreman estuek mesede eginzioten berrikuntza teknikoen garapenari. Ingalaterrako unibertsitate tradi-zionaletan (Oxford, Cambridge), akademietan, Eskoziako unibertsitatekalbinistetan, eta erakunde pribatuetan eta kultura-elkarteetan (batik bat,1754. urtean sortutako Londresko Society of Arts izenekoan) ematen zutenhezkuntzaren kalitateak eta zentzu praktikoak erraztu egin zituen zien-tziaren eta industriaren arteko harremanak. Britainia Handiko industria-burgesiak ekimen horiek babestu zituen, pentsamolde kapitalista bai-tzuen.

2.1. Kotoigintza

Kotoigintza izan zen aldaketen motorra. Kotoia Erdi Arotik lantzen daEuropan: eskulangileek haria eskuz egiten zuten, ardatz baten bidez. Bainahorrela lortzen zuten haria urria eta fina izaten zenez, lihoarekin uztartubehar izaten zuten F (11. dok.).

2. gaia

2

9. DOK. SPINNING JENNY IRUTEKO MAKINA,

HARGREAVESEK ASMATUA 1764AN.

F Zergatik izan zen hain garrantzitsua?

10. DOK. BRITAINIA HANDIKO LANESKUAREN

BANAKETA SEKTOREKA.

F Zer bilakaera hautematen da?

% 28,4

% 38,4

1811 1821

1851 1881

Nekazaritza/arrantza

Meatzaritza/industria

Merkataritza/garraioak

Etxe-zerbitzua

Sektore publikoa/

ogibide liberalak

% 12,1

% 12,7

% 8,4

% 33

% 30,2

% 11,8

% 11,3

% 12,3

% 43,5% 21,3

% 15,4

% 7,5

% 21,7

% 42,3

% 15,3

% 13

% 6,7

%13,9

*Kokea: zenbait harrikatz mota kiskaliz

lortzen den erregai solidoa.

*Ijezketa: burdinazko xaflak fabrikatzea;

transformatzeko erosoagoak dira totxoak

baino.

*Pudelaketa: burdinurtua burdina gozo

(garbiagoa) bihurtzea, karbonoaren

zati bat ezabatuz.

127377 _ 0030-0051.qxd 7/8/08 16:22 Página 36

Page 8: Industria Iraultza

Kalitateko haria merke eskuratzeko eskakizuna gero eta handiagoa zen;horregatik sortu zen berrikuntzaren beharra. Hargreavesek 1764. urteanasmatutako Spinning Jenny iruteko makinari F (9. dok.) eta geroagoko besteasmakizun batzuei esker, harien ekoizpena izugarri handitu zen, makinabakoitzak zenbait ardatz baitzituen. Ekoizpena asko handitu zenez, ehun-gailu berriak egin behar izan ziren, hariaren ekoizpenari aurre egiteko.Haien artean, Edmund Cartwrighten (1785) ehungailu mekanikoa nabar-mendu zen. Kotoi hobea, merkeagoa eta gehiago egiten zuen, metodo tra-dizionalarekin alderatuta.

Aldaketa horiek ezinezkoak lirateke, James Watten lurrun-makinarik ga-be; makina hori 1769. urtean patentatu eta 1776. urtean abian jarri zutenF (12. dok.). Asmakizun horri esker, lurrunaren indarra erabiltzen zen iru-teko makinak eta ehungailuak mugitzeko. Lehen urteetan, teknologia se-kretua izan zen (ale gutxi saltzen ziren kanpoan), baina berehala hedatuzen: 1800. urtean, 500 lurrun-makina zeuden, eta 1830. urtean, 15.000baino gehiago. Makina horiek ikatza erabiltzen zuten, oso mineral ugariaErresuma Batuan.

Kotoigintza Lancashire eskualdean bildu zen; batik bat, Manchester eta Liverpool hirietan F (5. dok.). Ehunak ekoizteko behar zuten kotoi landu-gabe gehiena Ameriketako Estatu Batuetako sailetatik eramaten zuten Bri-tainia Handira.

Kotoigintza sektore gidaria izan zen; hau da, garapena bultzatu zuen sek-torea. Ondoren, beste sektore batzuk (siderurgia, metalurgia) ere lagunduzuten garapen horretan. Kotoigintzak eskari garrantzitsuak –eta gero etaugariagoak– egiten zizkion nekazaritzari (handik lortzen zituen lehen-gaiak), siderurgiari (handik lortzen zituen makinak) eta meatzaritzari(handik lortzen zuen makinak egiteko behar zuen metala eta makinakmartxan jartzeko behar zuen ikatza).

Kotoigintzaren produktibitate izugarriari esker, prezioak asko jaitsi ziren,eta gainera, tren bidezko garraioa ere merkatu egin zen. Beraz, esan daite-ke industria-sektore horiek elkarrekin erabat lotuta zeudela eta kotoigin-tzaren eginkizuna gidaria zela. Horren haritik, britainiar historialari batekhau esan zuen: «Industria Iraultzaz hitz egiten ari dena kotoiaz hitz egitenari da».

2.2. Siderurgia-industria

Siderurgia eta metalurgia ere asko aurreratu ziren periodo hartan. Burdi-naren ekoizpena hobetzeko lehen urratsa labeetan egur-ikatzaren ordezkokea* sartzea izan zen, indar energetiko handiagoa duelako. Darby-kerabili zuen 1709. urtean, baina mendearen amaierara arte ez zen kokea-ren erabilera orokortu, egurraren urritasunaren ondorioz egur-ikatza aldebatera uztea beharrezkoa izan zen arte, alegia. Asmakizun hori interesgarribihurtu zen Peter Onionsek eta Henry Cortek, 1783. eta 1784. urteetan,pudelaketa* asmatu zutenean, burdina garbiagoa lortzeko, eta ijezketa*,burdina errazago lantzeko.

Aurrerapen horien ondorioz, fabrikak ikatz-meatzetatik hurbil kokatuziren; batik bat, Midlands izeneko gunean, erdigunea Birmingham zuela,eta Galesko hegoaldean F (5. dok.).

Siderurgia-sektoreak bultzada garrantzitsua izan zuen, ehungintzarakomakinak behar zirelako lehendabizi. 1830. urtetik aurrera bigarren bultza-da izan zuen, trenbidea egin behar zenean, makinak eta trenbidea burdi-nazkoak zirelako.

37Industria Iraultza

Definitu: hariak, ehungailua, siderurgia,

metalurgia, pudelaketa, ijezketa.

Azaldu zer eginkizun izan zuten

asmakizunek Britainia Handiko

industrializazioan.

Aipatu prozesu industrialetan

eragin gehien izan duten berrikuntza

teknikoak.

Aztertu noiz eta zergatik hasi zen

siderurgiaren garapen handia.

Arrazoitu zergatik deritzon sektore

gidari kotoigintzari.

9

8

7

6

5

Ikasteko gaiak

12. DOK. LURRUN-MAKINA

Lurrun-makina eta James Watt beti lotu-ta egongo dira. Hobekuntza erabakiga-rria izan zen; makinaren erregai-kontsu-moa murriztu zuen, eta ia edozein tokitanerabil zitekeen […]. Erregaiaren errendi-mendua igo zuen; Newcomenen maki-nan ez zen % 1era iristen, eta Watten ma-kinan % 4,5 inguru zuen […]. Wattenlanak bi berezitasun nagusi zituen: as-matzeko talentuari kostuak jaisteko egi-nahala gehitu behar zitzaion. Wattek be-rak esaten zuen […] «merke bezain onakizango ziren makinak asmatu nahi zitue-la» […]. Pasteurrek biologian, Newtonekfisikan edo Beethovenek musikan adina-ko garrantzia du Wattek teknologiarenhistorian.

J. MOKYR, Aberastasunaren palanka, 1993

F Zergatik izan zen hain garrantzitsua

lurrun-makina asmatzea?

Balantzina

Transmisio-

gurpilaUr-lurruna

Pistoia

Sua

Ura

127377 _ 0030-0051.qxd 7/8/08 16:22 Página 37

Page 9: Industria Iraultza

38

Garraioa, merkataritza eta kapitalak

Industrializazio-prozesuak garraiobide berriak garatzea eta kanpoko mer-kataritza zabaltzea eskatzen zuen, bai eta finantza-teknika berriak agertzeaere, industria-jarduerak hazkunde iraunkorra izateko adina kapital pilatuahal izateko. Hiru sektore horien bilakaera parekoa izan zen eta hirurakIndustria Iraultzari lotuta zeuden.

3.1. Garraioen iraultza

Industriak, behar bezala funtzionatzeko, banaketa-sistema eraginkorra behardu, eta horrek, aldi berean, garraio-sare azkarra eta fidagarria.

XVIII. mendearen erdialdean, pertsonen eta salgaien garraioa motela zen.Hori konpontzeko, lehendabizi kanalen sare bat eraiki zuten, lehengaiakekoizteko guneak eta industriaguneak elkartzeko. Erresuma Batuan, kanalakegitea eta ibaiak nabigaziorako hobetzea mania nazional bihurtu zen, eta6.720 km-ko luzera izatera iritsi zen, 1858. urtean.

Errepideak eta bideak ez zeudenez batere txukun, konpontzen hasi zirenLondresen inguruan, bai eta zorua hobetzeko galtzada-harria jartzen ere.Errepide haietako asko pribatuak eta ordaindu beharrekoak ziren. Leho-rreko ohiko garraio-sistema diligentzia zen.

Trena izan zen iraultza handia. 1769. urtetik, lurrun-makina zer zen baze-kiten arren, garraioan atzerapenez aplikatu zen. Izan ere, meatzeak etaportuen sarea lotzen zituzten kanalen konpetentzia zela-eta, lehorreko ga-rraioa ez zen ezinbestekoa.

George Stephenson ingeniariak pertsonak eta salgaiak garraiatzeko lehenen-go lurrun-makina egin zuen. The Rocket izena jarri zion, eta lehen ibilbidea1825ean egin zuen F (16. dok.). Behin betiko jauzia Liverpool-Manchester linea izan zen, 1830ean zabaldua, lurrun-makinak soilik erabiltzen zituen le-hen tren-linea erregularra.

Asmakizun horrek ondorio ugari izan zituen:

• Metalurgia-industriari mesede egin zion, eta haren ekoizpena asko han-ditu zen trenak eta trenbideak egiteko.

• Aurrerapen handia izan zen ingeniaritza zibilean, trenbideen ibilbideakegin behar izan baitzituzten. Ibilbide horiek baldintza jakin batzuk betebehar zituzten, kurba nahiko irekiak izan, altueran alde handirik ezizan, etab. Horretarako, zubi eta tunel ugari egin zituzten.

• Material astunen garraioa erraztu zuen, tren-makina bakar bat zamahandia garraiatzeko gai baitzen.

• Bidaien iraupena izugarri txikitu zen F (15. dok.).

• Lehengaien eta produktuen prezioa asko merkatu zen, garraio-kostuenmurrizketa azken prezioan islatzen zelako.

• Kapital-sozietate handien sorrera bultzatu zuen, trenbideak eta trenakfabrikatu eta haien mantentze-lana egiteak inbertsio izugarriak eska-tzen zituztelako.

• Lehen, bizilekutik mugitzen ez ziren pertsona asko bidaiatzen hasteasustatu zuen.

Garraio-sarea osatzeko, lurrunezko nabigazioa sortu zen. 1807an, RobertFultonek Clermont lurrunontzia inauguratu zuen. Lurrunontzi hark NewYork-Albany ibilbidea 32 orduan egiten zuen, eta belaontziek lau egun beharizaten zituzten. Lurrunezko nabigazioa ez zen ohiko bihurtu XIX. mendearenamaierara arte, eta zenbait hamarkadatan biak erabili ziren F (13. dok.).

2. gaia

14. DOK. KANPO-MERKATARITZAREN BILAKAERA

INGALATERRAN, XVIII. MENDEAN.

F Zerk eragin zuen Ingalaterrako

merkataritzak XVIII. mendearen amaieran

izan zuen bultzada handia?

13. DOK. W. TURNER-EN MARGOLAN HONETAN,

LURRUNONTZI BAT BELAONTZI BAT ATOIAN

ERAMATEN AGERI DA.

F Zergatik hartu zien aurrea lurrunontziek

belaontziei?

40

01700 1720 1740 1760 1780 1800

45

30

35

20

25

10

15

5

Esportazioak(milioika liberatan)Inportazioak(milioika liberatan)Mugimendua irteeran(ehunka milakatonatan)

3

127377 _ 0030-0051.qxd 7/8/08 16:22 Página 38

Page 10: Industria Iraultza

3.2. Urruneko merkataritzaren aurrerabidea

Britainia Handiko kanpo-merkataritza oso garrantzitsua izan zen Indus-tria Iraultzan. Jarduera horren bolumena handitu egin zen 1750. urtetikaurrera, Britainia Handiko manufaktura-ekoizpenaren garapenari esker;batik bat, Amerikara esportatzen zuten F (14. dok.).

Kotoizko produktuen inportazioa eta esportazioa nabarmentzen zen bes-te produktu batzuen artean: XIX. mendearen hasieran, esportazioen balioenerdia zen, eta inportazioen % 20 (kotoi landugabea). Eskakizun horrek in-dustria-garapena piztu eta kapital-pilaketari mesede egin zion.

Esklaboen merkataritza ere oso jarduera errentagarria izan zen. 1807anErresuma Batuak salerosketa debekatu zuen arren, esklabotzak britainiarAntilletako kolonietan iraun zuen.

3.3. Inbertsio produktiboa eta enpresa-espiritua

Industria-garapenak izugarrizko etekinak eman zituen, eta horren ondo-rioz, Erresuma Batuan sekulako kapital-metaketa izan zen.

Britainia Handiko burgesiak enpresa-espiritu sendoa zuenez, etekinak in-dustrietan beraietan inbertitzen zituzten, ekoizpen-prozesua hobetzeko,eta azken berrikuntza teknikoak aplikatzen zituzten.

Ingalaterrako Bankuaren zeregina ere garrantzitsua zen: kanpo-politikarakomaileguak eman eta koroak baimendutako merkataritza-konpainiei laguntzaematen zien. Gainera, banku pribatuak sortu ziren. Dena den, hasierako industrialari gehienek beren burua finantzatzen zuten.

Industria Iraultzaren hasierako uneetan familia-enpresak ziren nagusi.Baina zenbait sektorek inbertsio handiak eskatzen zituztenez, beharrezkoazen zenbait pertsonaren kapitalak elkartzea. Horrela sortu ziren sozietateanonimoak, Londresko burtsan kotizatzen zuten akzioek finantzatuta. Sozietate anonimoak arruntak izan ziren tren-, meatze- eta ontzigintza-konpainietan.

39Industria Iraultza

Definitu: sozietate anonimoa,

balore-burtsa.

Azaldu zergatik bultzatu zuten

industria berriek sozietate

anonimoak agertzea.

Aztertu zer garrantzi izan zuen

garraioen hobekuntzak alderdi

hauetan:

• Salgaien prezioa jaistea.

• Bidaia gehiago egitea.

• Ingeniaritza zibilaren garapena.

• Industria handiak

sustatzea.

• Sozietate kapitalista handiak

eratzea.

Baloratu trenbidearen zeregina

Industria Iraultzan.

13

12

11

10

Ikasteko gaiak

15. DOK. BIDAIEN IRAUPENA NOLA TXIKITU ZEN,

TRENARI ESKER.

F Zer eragin izan zuen bidaien iraupenean trenbidea egin izanak?

16. DOK. STOCKTON ETA DARLINGTON HIRIEN ARTEKO TRENBIDEAREN

INAUGURAZIOA 1825EAN, JOHN DOBBIN-EN MARGOLANA (1875).

Page 11: Industria Iraultza

40

Industrializazioaren hedapena

Europako herrialde guztiek Erresuma Batuak ekindako bideari jarraitu zio-ten, bakoitzak bere garaian eta ezaugarri jakin batzuk zituela F (20. dok.).AEBk eta Japoniak ere gauza bera egin zuten XIX. mendearen bigarren er-dialdean. Erresuma Batuaren ereduari jarraituz, herrialde horien ekonomiaaldatu eta eredu industriala hartu zuten, eta bi horietan ere ehungintza etasiderurgia izan ziren industrializazioaren eragileak.

Ekonomia-sektoreen egiturak aldatzen hasi ziren, nekazaritzako pro-duktibitatea* handitu zenean. Makinak sartzean, nekazaritzan langile-soberakina izan zen, eta lanerako indarra* industria-sektorera joan zen,eta geroago, zerbitzu-sektorera.

XIX. mendearen erdialdean, nekazaritzan jarduten zuen biztanleria % 23 zenBritainia handian, % 46 Belgikan, eta % 56 Alemanian; XX. mendearen ha-sieran, berriz, % 9, % 22 eta % 35, hurrenez hurren.

4.1. Belgika

Erresuma Batuaren urratsei jarraitu zien lehen herrialdea izan zen F (17. dok.).Industrializazioa 1800 eta 1830 artean hasi zen arren, baziren aurrekariakXVIII. mendearen amaieratik; esate baterako, Charleroi ikatz-meatzea.

Belgikako kasuak eta Britainia Handikoak badituzte antzekotasunak eta al-deak. Erresuma Batuan bezala, sektore gidariak ehungintza, metalurgia etasiderurgia izan ziren; gainera, Belgikak meatzaritza garrantzitsua eta neka-zaritza garatua zituen. Baina Belgikan estatuak zeregin aktiboagoa izanzuen industrializazioan Erresuma Batuan baino, bai eta Europako gainera-ko herrialdeetan ere.

Siderurgia-industria Lieja inguruan bildu zen, garraio-sareari esker ika-tza bertaraino eramaten zutelako. Burdinurtua fabrikatu eta Anbereskoportutik esportatzen zuten, eta Alemaniako Renania eskualdearekin truke-ak egiten zituzten, batik bat. Ehungintza Gante (kotoia), Verviers (artilea)eta Flandes (lihoa) eskualdeetan nabarmendu zen.

1830ean, Belgikako Société Genéral bankua sortu zen, eta hari esker zen-bait sektoretan inbertitu zen; batik bat, ehungintzan eta trenbideetan.

4.2. Frantzia

Frantziak ez zion jarraitu britainiarren bideari. Industrializazioa motelaizan zen eta Bigarren Inperiotik (1852-1870) aurrera ezarri zen. Nekaza-ritzaren garapena, kontsumo-ondasunak ekoiztea eta fabrika txikiagoakizan zituzten oinarri F (18. dok.).

Frantziako nekazaritza- eta demografia-aldaketak eta Britainia Handikoakdesberdinak izan ziren:

• Frantziako Iraultzaren ondoren, lurra nekazarien artean banatu zuten.Hala, landatik hirirako emigrazioa txikitu egin zen; Erresuma Batuan,berriz, aurkakoa gertatu zen itxiturekin.

• Bestalde, jaiotza-tasak Erresuma Batukoak baino lehenago txikitu ziren,eta beraz, biztanleria oso poliki hazi zen. Hala, industria-produktueneskaria txikitu egin zen, eta horren ondorioz, kontsumoa txikitu eta la-neskua gutxitu zen.

Frantzian nekazaritzak sektore nagusia izaten jarraitzen zuen XIX. men-dearen lehen hamarkadetan; errentadun ugari zeuden, baina ez zituztenirabaziak berriro inbertitzen. Inbertsioak higiezinetara zuzendu ziren, batik

2. gaia

4

*Lanerako indarra: soldata baten truke

indarra enpresaburuei saltzen dieten

soldatapeko langileek osatzen dute.

*Produktibitatea: denbora jakin batean

lortzen den produktu kantitatea

lan unitateko.

17. DOK. BELGIKAKO INDUSTRIA-EKOIZPENAREN

INDIZEA.

F Zein da hazkunde iraunkorraren arrazoia?

100

Indizea: 1800=100

1845

400

300

200

1855 190518951865 1875 1885 1915

18. DOK. KOTOI LANDUGABEAREN KONTSUMOA

ERRESUMA BATUAN ETA FRANTZIAN.

F Nola azal daitezke bien arteko aldeak?

19. DOK. ALEMANIAKO EKONOMIA-SEKTORE

NAGUSIEN BANAKETA 1800EAN ETA 1895EAN.

F Zein sektorek galdu du lanesku gehien

eta zeinek irabazi du gehien?

Eman arrazoiak.

Industria etamanufakturak

% 21,3

Nekazaritza

% 61,8

Zerbitzuakematea

% 16,9

1800 1895

Industria etamanufakturak

% 38,9

Nekazaritza

% 36,6

Zerbitzuakematea

% 24,8

Erresuma Batua

UrteakTona

metrikoak

1741-1780 945

1791-1800 13.545

1801-1810 30.100

1811-1820 44.400

1831-1840 161.800

1841-1848 241.020

Frantzia

UrteakTona

metrikoak

1790 aldean 1.100

1790-1802 5.000

1804-1807 10.740

1815-1820 19.210

1830-1835 32.070

1840-1845 57.630

127377 _ 0030-0051.qxd 7/8/08 16:22 Página 40

Page 12: Industria Iraultza

bat. Horren ondorioz, kapitala lortzeko, etxebizitzak egiten hasi ziren, in-dustriaren garapenaren bidetik jo beharrean. Ekimen pribatuaren interesikeza ikusita, estatuak bultzatu zuen industria-garapena eta ekonomian eskuhartzen hasi zen.

Kontsumitzaile handienak goi-klaseak zirenez, luxuzko produktuak etakalitate handikoak egitera bideratu zen industria.

4.3. Alemania

XIX. mendearen hasieran, Alemaniako ekonomiaren arazo nagusia ekono-mia-espazio komun bat ez izatea zen; hau da, ekonomia nazionalik ezizatea. Inperio Santua 1806an desegin ondoren, Alemania lurralde inde-pendente askotan banatuta geratu zen: Alemaniaren barruan 1.800 barne-aduana zeuden, eta beraz, merkataritza eta ekonomia-garapena ezinezkoakziren.

1815etik 1834ra bitartean ekonomia bateratu egin zen, Aduana Batasunaedo Zollverein (1834) sortu zenean. Une hartatik aurrera, Alemaniako ekono-miak gora egin zuen. Hala eta guztiz ere, Alemania estatu-mosaiko bat izanzen 1870 arte, eta horrek oztopoak jarri zizkion industrializazioari F (19. dok.).

Sektorerik dinamikoenak kotoiaren ehungintza (lihozko eta artilezkoekoizpen tradizionalak berehala ordezkatu zituen) eta siderurgia izan zi-ren, Ingalaterran bezala. Dena den, kotoigintza ez zen sektore gidaria iza-tera iritsi, Britainia Handian bezala. Alemanian, leku hori meatzaritzak, siderurgiak eta metalurgiak hartu zuten, trenaren garapenak bultzatuta,tren-makinak eta errailak egiteko F (20. dok.).

Industrializazioa Ruhr, Sarre eta Silesia eskualdeetan hasi zen. Izan ere,burdina- eta ikatz-erreserba ugari zeuden.

Herrialdearen industrializazioan zeregin garrantzitsua izan zuten Prusiakoestatuak, lehendabizi, eta Alemaniakoak 1870etik aurrera, baina ez usteizan dena bezain garrantzitsua. Badirudi enpresaburuek jarri zutela abianprozesu hori, industria modernoaren sorrerarekin batera agertu zen gizar-te-tipo berriak, alegia. Alemaniako industrializazioa azaltzeko faktore era-bakigarri bat zientzia aplikatuak eta teknikak erakusteko erabiltzen zutenhezkuntza-sistema izan zen.

41Industria Iraultza

Med i t e r r aneo i t sa soa

OZEANO

ATLANTIKOA

Italia

Austria-Hungaria

Belgika

Herbehereak

Erresuma

Batua

Lux.

Norvegia

Suedia

Alemania

Danimarka

Montenegro

Serbia

Espainia

Frantzia

Bulgaria

Errumania

O t o m a n d a r

I n p e r i o a

E r r u s i a

Portugal

Suitza

EskoziaBeherea

Yorkshire

Lancashire

Katalunia

Ruhr

Alsazia-Lorena Bohemia

SilesiaGaraia

Mosku

I t saso Be l t za

Ipa ri t sasoa

20. DOK. INDUSTRIALIZAZIOAREN

HEDAPENA EUROPAN.

F Zer unetan

industrializatu ziren

Europako guneak?

Zer herrialde zeuden

industrializatu gabe

1900. urtean?

Definitu: produktibitatea, lanerako

indarra, ekonomia-espazio komuna.

Azaldu zein izan zen Britainia

Handiko ereduari jarraituz

industria-transformazioa egin

zuen lehen herrialdea.

Aztertu:

• Zer berezitasun duen garapen

industrialaren Frantziako ereduak.

• Zer oztopo gainditu behar izan

zituen Alemaniak industrializazioa

gauzatzeko.

Hausnartu zenbateraino balio

izan zuen Erresuma Batuko

ereduak beste herrialde batzuen

industrializaziorako.

17

16

15

14

Ikasteko gaiak

Industria Iraultzaren sorlekua�

Industria-eskualde nagusiak

Herrialde industrialakXIX. mendearen erdialdean

Herrialde industrialakXIX. mendearen amaieran

Gutxi industrializatutako herrialdeakXIX. mendearen amaieran

Trenbideak 1880. urtean

127377 _ 0030-0051.qxd 7/8/08 16:22 Página 41

Page 13: Industria Iraultza

42

Liberalismo ekonomikoa eta kapitalismoa

Industria Iraultzari esker, ekonomia mugatutik eta merkantilistatik eko-nomia liberalera pasatu zen. Hiru printzipio zituen:

• Jabetza pribatua, lurrarena eta kapitalena, askea eta mugarik gabea.

• Enpresa askea, laneskuaren kontratazio askea eta ekoizpen-sistemarenarautze askea, estatuaren esku-hartzerik gabe.

• Merkatu askea, etekinak eta eskaintzaren eta eskariaren legeak* soilikaraututako merkataritza F (21. dok.); hau da, merkatuak edo esku ikuse-zinak araututa (izen hori eman zion Adam Smith-ek). Horregatik libre-kanbismo ere esaten zaio. Hala ere, praktikan ez zen betetzen, produk-tuak inportatzeagatik zergak ordaindu behar zirelako.

5.1. Liberalismo ekonomikoaren oinarri teorikoak

Liberalismo klasikoaren teoriko nagusia Adam Smith (1723-1790) es-koziarra izan zen. Haren lan nagusia Nazioen aberastasunaren izaerari etazergatiei buruzko saiakera izan zen, 1776an argitaratua. Ideia berritzaileakidatzi zituen, ekonomia-pentsamolderako oso garrantzitsuak.

• Adam Smithen iritziz, banakoaren interesak bultzatzen du pertsonaekonomian parte hartzera. Doktrina horrek ekimen pribatua hobestendu estatuaren aurrean, eta esaten du estatuaren zeregina mugatu etamerkatuaren esku ikusezinari ekonomia askatasunez zuzentzen utzi be-har diola. Estatuak justiziari eutsi, lurraldea defendatu eta ekimen pri-batuak egiten ez zituen ekintzak egin behar zituen.

• Smithek zioen aberastasuna gizakiaren lanetik zetorrela, eta ez metalpreziatuak eta lurrak metatzetik.

Gainera, Adam Smith aitzindaria izan zen produktibitatearen igoera azter-tzen, lanaren banaketa teknikotik* sortutako espezializazioaren ondorio

2. gaia

22. DOK. MALTHUSIAR KRISIA

Biztanleriaren hazkun-de-ahalmena askozere handiagoa da Lu-rrak gizakiarentzatelikagaiak ekoiztekoduen ahalmena bai-

no. Biztanleria pro-gresio geometrikoan

hazten da, oztoporik izanezean. Elikagaiak progresio aritmetikoansoilik hazten dira. Nahikoa da zenbakieiburuzko oinarrizko ideien berri izatea, biindar horietako lehena askoz ere handia-goa dela hautemateko.

TH. R. MALTHUS,

Biztanleriaren printzipioaren saiakera, 1798

F Zer oinarri zuen Malthusen tesiak?

Zergatik zapuztu zuen teoria hori

Industria Iraultzak?

5

21. DOK. ESKAINTZAREN ETA ESKARIAREN LEGEA.

F Nola erregulatzen ditu merkatuak

prezioak eta soldatak?

Page 14: Industria Iraultza

gisa F (23. dok.). Erabilera-balioaren (ondasun baten benetako erabilera) etatruke-balioaren (ondasun baten gaitasuna, beste ondasun batzuez aldatze-ko) arteko aldea ere azaldu zuen; hala, gauzen prezio naturalaren eta mer-katuko prezioaren arteko aldea lor daiteke.

Adam Smithen ikuspegia baikorra zen. Ekimen pribatuari askatasunez jar-duten utziz gero, pertsona guztiei mesede egingo zien hazkunde jarraitualortuko litzatekeela uste zuen. Ikuspegi horri kontrajarrita, liberalismo ez-korrago bat sortu zen, eta sistema kapitalista berrian alde ahulak ikustenzituen. Hala, Thomas Robert Malthusek (1766-1834) Biztanleriaren prin-tzipioaren saiakera (1798) lanean adierazi zuen biztanleria azkarrago haztenzela elikagaiak baino. Beraz, aldizka heriotza-tasa altuko fase bat izaten da(malthusiar krisia), eta gero, biztanleria baliabideei moldatzen zaie, berri-ro ere. Hondamendirik ez izateko, badaezpadako balaztak erabiltzea propo-satzen zuen; esate baterako, jaiotza-tasa nahita txikitzea F (22. dok.).

David Ricardoren (1772-1823) lana ere garrantzitsua izan zen; librekan-bismoaren abantailak eta lanaren nazioarteko banaketa* defendatu zituen.Ricardoren ustez, nekazaritzako produktuen zirkulazioak askea izan beharzuen herrialdeen artean, Erresuma Batuan, ordea, merkataritza hori legeekmurriztu zuten 1846 arte.

John Stuart Millek (1808-1873) liberalismo klasikoaren azken sintesiaegin zuen. Ekonomia politikoaren printzipioak (1848) lanean, banakoarenekimena, kapital-metaketa eta merkatu lehiakor askea defendatu zituen.Baina sistemak geldialdia izan zezakeela ere susmatu zuen, eta beraz, esta-tuak zenbait alderditan esku hartu behar lukeela: hezkuntzan, fiskalitate-an, lan-erregulazioan, ekimen pribatua sustatzen... Baina estatuak ez zuenmerkatuan parte hartu behar, partikularrak baino enpresaburu txarragoabaitzen.

5.2. Sistema ekonomiko kapitalista

Industria Iraultza sistema ekonomiko kapitalistaren erabateko garaipenaizan zen. Liberalismo ekonomikoan oinarritutako funtzionamendu-arauekMendebaldeko gaur egungo gizarteak eraiki zituzten, eta aldatzen eta in-dartzen jarraitu dute, gaur egun arte.

Salgaien ekoizpen masiboak eskulangintza-industria ordezkatu zuen. Fabri-kazio-sistemak diru asko behar zuen enpresak sortzeko eta martxan jar-tzeko. Horrek banku-sistema garatu eta balore-burtsa bultzatu zuen. Ban-ku-kredituen bidez eta burtsako akzioak erosiz, merkataritzaren eta industriareneskakizunak asetzen ziren.

Ekonomiaren aldaketak gizarte-aldaketa handiak ekarri zituenez, iraultzaizan zen hainbat alorretan.

• Nekazaritzan oinarritutako gizartetik industrian oinarritutako gizarte-ra pasatu zen; gizarte horrek zerbitzuak eta hiri-garapen handia zituen.

• Jatorri juridikoko pribilegioak zituen gizarte estamentaletik aberastasu-nean oinarritutako klase-gizartera pasatu zen.

• Hazkunde ekonomikoa eta industrializazioa parez pare zihoazen. Ongi-zate orokorraren hobekuntzari gizarte-produktu* deritzo. XIX. men-dean zehar, herrialde askotako ekonomia-ongizatea handitu egin zeneta herrialde haiek iraupen luzeko hazkunde ekonomiko konstantealortu zuten.

Hazkunde orokor horrek alde handiak izan zituen, eta zenbait talderen bizi-baldintzak okertu egin ziren, aldi baterako bederen. Hori gertatu zitzaien,esate baterako, industriako langileei.

43Industria Iraultza

24. DOK. LONDRESKO BURTSAREN

BARNEALDEA, XIX. MENDEAREN HASIERAN.

F Zertarako balio zuen balore-merkatuak?

*Lanaren nazioarteko banaketa: zenbait

herrialde edo eskualde produktu jakin bat edo

batzuk egiten espezializatzen dira, munduko

merkatuan saltzeko.

*Lanaren banaketa teknikoa: langile

bakoitza ekoizpen-prozesuaren fase batean

espezializatzen da.

*Eskaintzaren eta eskariaren legea: lege

ekonomikoa; produktu baten prezioa

eskuragarri dauden produktuen kantitatearen

eta erosteko prest dauden bezeroen arteko

aldea da. Produktu gutxi eta interesa duten

bezero asko badaude, prezioak gora egiten

du; alderantziz bada, jaitsi egiten da.

*Gizarte-produktua: gizartean periodo jakin

batean (normalean, urtebete) ekoitzitako

ondasun materialen batura.

Definitu: lanaren banaketa, eskaintzaren

eta eskariaren legea, malthusiar krisia.

Azaldu liberalismo ekonomikoaren

ezaugarriak.

Aztertu:

• Sistema ekonomikoaren azterketari

Smithek egindako ekarpenak eta

horren eragina teoria ekonomikoan.

• Biztanleriaren eta baliabideen

hazkundeen arteko aldeari buruzko

Malthusen ideiak.

20

19

18

Ikasteko gaiak

127377 _ 0030-0051.qxd 7/8/08 16:22 Página 43

Page 15: Industria Iraultza

26. DOK. GIZARTE-ALDAKETAK

Beraz, ugazabei dagokienez, lehenik eta behin: kotoiaren negoziotik datozen gizo-nak dira, hezkuntzarik eta prestakuntzarik gabeak, Manchesterreko lonjako mer-katarien mundu txikiarekin harremanetan ibilita ikasi ahal izan dutena izan ezik. Bai-na, horri aurre egiteko, bestelako itxura erakusten dute: sekulako etxe dotoreak,hornidura, jantziak, parkeak, zaldiak, ehiza-txakurrak eta abar. Gainera, handike-riaz erakusten dizkiete atzerriko merkatariari. […]

Oro har, kalterik egiten ez duten asmo handirik gabeko gizon ikasien taldeak iza-ten dira langileak; hala ere, ia-ia misterio bat da niretzat nola eskuratzen dutenheziketa hori. Otzanak eta adeitsuak dira, ez bazaie haserrarazten; baina hori ezda harrigarria, kontuan hartu behar baitugu ohituta daudela lan egitera, sei urtebetetzen dituztenetik, goizeko bostetatik gaueko zortziak edo bederatziak arte. Esanugazabari obeditzearen alde dagoen bati fabrika batera daraman bideko etorbidebatean zain gera dadila, goizeko bostak baino pixka bat lehenago, eta hauteman de-zala nolako itxura kaskarra duten umeek eta haien aitek, dagoen eguraldia dagoe-la, ohetik hain goiz aterata; esan erreparatzeko jateko apurrari: batik bat, ahiak etaolo-opil zatikatua, gatz pixka bat, eta batzuetan, esne apur bat, kolorea emateko,patata gutxi batzuk eta urdai edo jateko gantz zatitxo bat. Jango al luke hori Lon-dresko eskulangile batek?

Kotoigintzako langile baten kontakizuna, 1818. urtean

F Azaldu zer desberdintasun hauteman dituen testuaren egileak ugazaben eta langileen artean.

F Gaur egungo mundu garatuko ugazaben eta langileen bizimoduen antzik ba al dute?

Klase-gizartea

Industria Iraultzaren eta harekin batera izandako aldaketa politikoen on-dorioz, gizarte-egitura berri bat sortu zen; banaketa-irizpidea aberastasu-na zen, ez gizarte-estamentu jakin batean jaio izana. Gizarte berri hartan,pertsonak gizarte-talde batetik beste batera pasa zitezkeen, aberastuz edopobretuz. Gizarte-klase irekiak sortu ziren, eta batetik beste batera mu-gitzeko aukera zegoen.

Klase-gizartearen bidez, gizarte-talde berriak sortu ziren. Hiru multzohandi bereiz daitezke: behe-klaseak, erdi mailako klaseak eta goi-klaseakF (25. dok.).

6.1. Behe-klaseak

Behe-klaseak denetariko sektore pobre tradizionalek osatzen zituzten; ho-na hemen: jornalariak eta lurrik gabeko nekazariak, herrietako sektore po-break, gizarte-baztertuak eta abar. Dena den, industrializazioarekin lotutazegoen eta berehala ugaritu zen gizarte-talde bat agertu izana zen azpima-rragarriena: proletarioak*.

Proletarioak industria modernoko langileak ziren. Langileen kopurua izu-garri handitu zen, lanik gabe eta lantzeko lurrik gabe geratu ziren nekaza-riak iritsi zirelako eta XIX. mendeko hazkunde demografikoa handia izanzelako. Hori gertatu zen Erresuma Batuan; itxituren eta jaiotza-tasa altuarenondorioz, nekazari asko hirietara joan ziren sortzen ari zen industrian lanabilatzera. Mende bakar batean, 1801etik 1901era bitartean, Erresuma Ba-tuan industrian lan egiten zuten pertsonen kopurua 4,8 milioitik 16,7 mi-lioira pasatu zen.

2. gaia44

25. DOK. KLASE-GIZARTEA.

F Zer taldek osatzen dute gizarte-klase

bakoitza?

GOI-KLASEAK

Goi-burgesia(industrialari,

merkatarieta bankarinagusiak)

eta nobleziatradizionala.

ERDI MAILAKOAK

Langilekualifikatuak,profesionalliberalak,

funtzionarioak,nekazarilurjabeak,

industrialaritxikiak, etab.

BEHE-KLASEAK

Industriakoproletarioak,

nekazarieta jornalari

txikiak,gizarte-

baztertuak, etab.

*Proletarioak: latineko proles (ondorengoak)

hitzetik dator. Terminologia marxistan

soldatapeko langileari esaten zaio,

eta hedaduraz, langileria osoari.

6

127377 _ 0030-0051.qxd 7/8/08 16:22 Página 44

Page 16: Industria Iraultza

Gizonek, emakumeek eta haurrek fabriketan, meatzeetan eta labe garaie-tan egin zuten lan, soldatapean. Kualifikazio txikiko laneskua zen, eta in-dustrian nahiz lokal itxi eta osasungaitzetan lan egiten ohitu gabea. Gaine-ra, oso diziplina-sistema ankerra ezarri zuten. Lan-baldintzak oso txarrakizateaz gain, soldatak eskasak ziren, eta kontratuetan ez zen inolako esku-biderik agertzen F (26. dok.). Egoera hori aldatzen hasi zen XIX. mendearenerdialdean, langileak antolatu eta beren eskubideak aldarrikatzen hasi zi-renean.

6.2. Erdi mailako klaseak

Erdi mailako klaseak ere nabarmen handitu ziren. Hala eta guztiz ere,XIX. mendearen amaierara arte hazkunde hori ez zen proletarioena bezaingarrantzitsua izan.

Erdi mailako klaseetako sektore tradizionalek irauten zuten: lurrak zituztennekazariak, eskulangintza-lantegi txiki eta ertainen jabeak, eta merkatariak.Baina XIX. mendean zehar, beste ogibide batzuek gorakada handia izan zuten.

Industriako langile kualifikatuak azaldu ziren; hau da, industriako koadroteknikoak (ingeniariak, kontramaisuak, diseinugileak, kontulariak, merka-taritza-agenteak, etab.), prestakuntza espezializatua behar zutenak. Behar berriak sortu eta industriaren teknifikazioak gero eta izaera zientifikoagoazuen heinean, langile kualifikatuen eginkizuna handituz joan zen. Eskola espezializatuetan prestatzen zituzten.

Gainera, Industria Iraultzarekin batera, zerbitzu-sektorean izugarrizkoiraultza izan zen, eta horrek beste lantegi batzuk sortu zituen, aldi bere-an. Esate baterako, saltzaile bidaiariak XVIII. mendearen amaieran azaldu ziren lehenengo aldiz. Bankuetan lan egiten zutenak edo ogibide liberalakzituztenak (abokatuak, medikuak, irakasleak, notarioak) ere gero eta gehia-go ziren.

Aberastasuna handitu eta estatu liberalak osatu ahala, administrazio publi-koak ere handitu egin ziren; hau da, funtzionarioen kidegoak gora eginzuen.

6.3. Goi-klaseak

Nobleziaren zeregin tradizionala, gizartearen talde gidari gisa, desagertuegin zen arren, prestigioari eta eraginari eutsi egin zioten.

Industria Iraultza burgesiaren garaipena izan zen; gizarte-talde nagusiaizatea lortu zuen, eta haren esku zeuden botere politikoa eta ekonomikoa.Merkatari handiak eta industrialariak zeuden burgesiaren baitan, bai etanekazaritza-ustiapenetan teknika modernoak aplikatu zituzten lurjabeakere.

Baina, zalantzarik gabe, burgesiako kiderik nabarmenenak industriakoenpresaburuak ziren. Haien boterea eta eragina etengabe handitu zirenXIX. mendean zehar. Industrian negozioa egiteko aukera ikusi zutenak de-netarikoak ziren: landako antzinako lurjabeak, nobleak, merkatari txikiak,errentatzaileak eta bankariak.

Industriako enpresaburua berrikuntza izan zen. Alde batetik, merkatariazen, produktuak saldu behar zituelako, eta bestetik, enpresaburua, anto-latzeko gaitasuna eta diziplina zorrotza zituena. Gainera, lehengaiak ahalikmerkeen erosi behar zituen, eta merkatuko aukeren berri izan. Azkenik,berrikuntza teknologikoen berri ere izan behar zuen, negozioa ez zedinzaharkituta geratu.

45Industria Iraultza

Definitu:

• Klase-gizartea, proletarioak,

industriako burgesia, profesional

liberalak.

• Enpresaburuak, kapitalistak,

burgesak, jabeak, ugazabak:

gauza bera esan nahi dute ala

badira desberdintasunak?

Azaldu zer gizarte-talde

sortu ziren Industria Iraultzaren

ondorioz.

Aztertu proletarioen eginkizuna

industrializazioan.

Baloratu ea gizarte-klaseak irauten

duen gaur egun eta ea egungo

gizartean XIX. mendeko klase berak

dauden.

24

23

22

21

Ikasteko gaiak

27. DOK. VAUDEVILLE ANTZOKIKO IRTEERA,

PARISEN. Erdi mailako klaseek eta

goi-klaseek gizarte-bizitza oparoa zuten.

F Zein gizarte-talde ageri dira

margolanean? Arrazoitu

erantzuna.

127377 _ 0030-0051.qxd 7/8/08 16:22 Página 45

Page 17: Industria Iraultza

46 2. gaia

P R A K T I K A K

Gaiaren berrikusketa

Irakurri arretaz laburpena eta idatzi zure ustez falta diren alderdiak.25

INDUSTRIA IRAULTZA

Industria Iraultza Erresuma Batuan

Aurrekariak

• Iraultza demografikoa: Britainia Handiko biztanleria hirukoiztu

egin zen 1701etik (5 milioi) 1851ra (17,9 milioi) bitartean.

• Nekazaritza-iraultza: nekazaritza-teknikak asko garatu

ziren Erresuma Batuan eta landako produktibitatea izugarri

igo zen.

Industriaren garapenari mesede egin zioten faktoreak

• Testuinguru politiko eta instituzionalean, erdi mailako klaseak

nagusi ziren.

• Erresuma Batua zen munduko lehen potentzia merkataritzan.

• Merkataritzaren liberalizazioa.

Kotoigintza

• Berrikuntzak: makinek ordezkatu zuten gizakiaren eta

abereen indarra; iruteko makina eta ehungailu berriak;

Watten lurrun-makina sartu zen industria-prozesuetan

(1776. urteaz geroztik).

• Lancashire inguruan bilduta zegoen.

• Industrializazioaren prozesu gidaria: kotoigintzaren eta beste

sektore batzuen arteko harremanari esker, industria hedatu

eta modernizatu egin zen.

Siderurgia eta metalurgia

• Asmakizun eta hobekuntza tekniko berriak: kokea erabiltzen

hasi ziren, erregai gisa, eta pudelaketa eta ijezketa asmatu

zituzten.

• Asko aurreratu ziren, iruteko makinen eta ehungailuen

eskakizunak zirela-eta.

• Trenaren hedapenarekin batera lortu zuten garapen

gorena.

• Ikatz-meatzeen inguruan bildu ziren: Midlandsen (Birmingham)

eta Galesko hegoaldean.

Belgika

• Britainia Handiko ereduari jarraitu zion

lehen herrialdea.

• 1800etik 1830era bitartean ekin zion

industrializazioari.

• Siderurgia Lieja inguruan eta Anberesko

portuan bildu zen.

• Ehungintza (kotoia) Gante eskualdean

garatu zen.

• Estatuak zeregin aktiboa izan zuen

industrializazioa sustatzen.

Frantzia

• Ez zion Britainia Handiaren bideari

jarraitu.

• Industrializazio motela.

• Biztanleriaren hazkunde eskasa.

• Nekazaritza zen nagusi.

• Kapitalak eraikuntzan eta luxuzko

produktuen kontsumoan inbertitu ziren.

• Estatuak zeregin aktiboa izan zuen

industrializazioan; batik bat,

1852. urtearen ondoren.

Alemania

• Industria-garapenerako zailtasunak,

ez zegoelako industria-espazio komunik.

• Aduana Batasunak (1834)

industrializazioari ekin zion.

• Sektore dinamikoak: kotoigintza,

meatzaritza, siderurgia eta metalurgia.

• Protagonistak: enpresaburuak eta

estatua. Zeregin garrantzitsua izan zuen

hezkuntza-sistemak.

Behe-klaseak

• Lurrik gabeko nekazariak, industriako

proletarioak, herrietako sektore pobreak,

baztertuak, etab.

• Proletarioen hazkunde azkarra

nabarmendu zen, batik bat.

Erdi mailako klaseak

• Nekazari lurjabeak, erdi mailako

eskulangileak eta merkatariak, ogibide

liberalak, industriako tekniko

kualifikatuak, funtzionario

publikoak…

• Ogibide liberalen, funtzionarioen

eta tekniko kualifikatuen gorakada

nabarmendu zen, nahiz eta proletarioen

hazkundea baino txikiagoa izan.

Goi-klaseak

• Noblezia tradizionala, lur-sail handien

jabeak, industrialariak, merkatari eta

bankari handiak.

• Gizartean, burgesia nagusi bihurtu zen,

nobleziaren ordez; batik bat, industrialari

handiak.

Industrializazioaren hedapena

Klase-gizarte berriaren agerpena

Industria Iraultzan aitzindariak izan ziren industriak

127377 _ 0030-0051.qxd 7/8/08 16:22 Página 46

Page 18: Industria Iraultza

Osatu grafikoa.

• Zergatik aukeratu dituzu industria horiek industrializazioaren

sektore gidari gisa?

• Noiz eta zer indarrez hedatu zen industrializazioa

Europan?

Idatzizko bi iturriren alderaketa.

• Azaldu zer informazio ematen duten goiko bi testuek

gizarte-taldeen bizimoduari buruz.

29

28Aztertu grafikoa.

• Zer geografia- eta denbora-esparru hartzen ditu grafikoak?

• Zer bilakaera izan zuten demografia-aldagaiek? Zer eragin izan

zuen horrek biztanleriaren bilakaeran?

• Zer eragin izan zuen hazkunde demografikoak Ingalaterrako

industria-garapenean?

Lotu mapetako eta testuko informazioa.

• Zer bilakaera izan zuten Erresuma Batuko trenbideek

XIX. mendearen lehen erdian?

• Zergatik esaten da testuan trena izan zela XIX. mendearen

erdialdeko gertaerarik garrantzitsuena?

• Zure ustez, zergatik bultzatu zuen industria trenaren

garapenak?

27

26

47Industria Iraultza

Dokumentuekin lan egitea

30. DOK.

Britainia Handiaren historian, azken hogeita bost urteota-ko gertaerarik garrantzitsuena trena ezarri izana da, za-lantzarik gabe. Horretarako, kapital izugarria inbertitu be-har izan da, eta gainera, horrek aldaketak sortu ditugizartearen ohituretan, bai eta garaipenak eta etsipenakere. Baina, gauza guztien gainetik, trenak jarduera berriasko sorrarazi ditu. Hori guztia kontuan hartuta, gaiariburuzko hausnarketa egin duen edonork onartu behar lu-ke horrelako lanen emaitza orokorren garrantzia ez delaneurriz kanpokoa […].

WILLIAM JOHNSTON, Horrelakoa da Britainia Handia, 1851

31. ETA 32. DOK.

Burgesia da nagusi. Aristokrazia berria da, XIX. mendekonoblezia. Nire ustez, noblezia independentea da, bere ba-rrenetik ateratzen du boterea, ez du limosna publikoarenbeharrik; nahi izango balu, estatua burgesiaren bizkar bi-zi liteke. Burgesia nagusi da, gizarteko indar guztiak ma-neiatzen dituelako; aberastasun-iturriak, lanerako tresnaketa kreditua dituelako. Gobernua burgesiaren mende da-go, bai eta nazioa ere. Burgesiari esker bizi da herria; hariesker hiltzen da. Gizartearen jaun eta jabe da burgesia.Nagusitasun hori onartuta dago, erakunde politikoek aldarrikatzen dute. Burgesiak egiten eta aplikatzen ditulegeak.

E. DUCLERC, Hiztegi politiko eta entziklopedikoa, 1842

XVIII. mendearen erdialdetik aurrera, seguruenik Pots-dam-en eta Berlinen fabrikak kokatu dituzten fabrikatzai-le guzti-guztiek umezurtz-etxeko haurrak eskatu dituzteberen enpresetarako. Hitzartutako baldintzak antzekoakdira beti; haiz zuzen ere, umezurtz-etxeak haurrak emaneta gastuak ordaintzen ditu; bestalde, fabrikatzaileekumeei erakustea onartzen zuten –patriotismoagatik–eskatutako espezialitatean, soldatarik gabe, ostatua etaerregaia izan ezik.

Egile ezezaguna, 1824

28. DOK. DEMOGRAFIAREN ALDAKETA INGALATERRAN.

29. DOK. TRENAREN HEDAPENA INGALATERRAN.

29

271700

Indizea ‰

1710

40

1720 1730 1740 1750 1760 1780 1790 1800

Biztanleak, milioitan

3

39

38

37

36

35

34

33

32

31

30

28

4

5

6

7

8

9

1770

Jaiotza-tasa

Heriotza-tasa

Biztanleriaren hazkundea

1836 18521844

Trenbidea

LehenengoIndustria Iraultza

Hedapenekogunea

Energia-iturriak

Europatik kanpo

Ingalaterra

Puntakosektoreak

Europa:

127377 _ 0030-0051.qxd 7/8/08 16:22 Página 47

Page 19: Industria Iraultza

P R A K T I K A K

Historiako teknikak

48 2. gaia

Grafikoak aztertu eta iruzkinak egitea

Grafiko bat estatistika-dokumentu bat da, eta horrek zenbait ezauga-rri ditu:

• Zenbait magnitude eta unitate mota kontabilizatzen eta neurtzen ditu.

• Datuak lantzeko prozesuen ondorioz lortutako dokumentu bat iza-ten da, ekonomistek, demografoek, soziologoek edo historialariekegina.

• Ia inoiz ez digute erakusten jatorrizko iturrian emandako modu be-rean. Horregatik, datuak biltzeko, lantzeko eta interpretatzeko tek-nikak erabili behar dira. Beraz, bigarren mailako iturria da, lehenmailako iturri batean oinarritua.

Normalean, grafikoak hiru motatan sailkatzen dira: barra-grafikoak,linealak eta zirkularrak.

• Barra-grafikoa magnitudeak leku edo une jakin batean adieraztekoerabiltzen da.

• Grafiko lineala denboran zehar balioen (prezioak, ekoizpenak,biztanleak, etab.) bilakaera adierazteko erabiltzen da.

• Grafiko zirkularrak datu absolututan edo ehunekotan bana daite-keen magnitude baten barne-konposizioa adierazten du. Zati guz-tien baturak 100 izan behar du ehunekotan.

Nola egin

Grafiko baten azterketa eta iruzkina egi-teko, jarraibide batzuk kontuan hartubehar dira. Urrats hauek proposatzendizkizugu:

1. Estatistika-dokumentuaren deskri-bapena. Zer magnitude dauden adie-razita, eta zer garaitakoak edo zer le-kutakoak diren.

2. Barne-iruzkina. Ageri diren fase edoelementu guztiak aztertu behar dira.

3. Kanpo-iruzkina. Fase edo elementubakoitza dagokion testuinguru his-torikoan kokatu behar da.

4. Dokumentuaren kritika. Ageri di-ren datuen garrantzi historikoa balo-ratzea du helburu.

33. DOK. KOTOIAREN KONTSUMOA.

250

100

50

0

Frantzia

ErresumaBatua

150

200

1790-1800

1801-1810

1811-1820

1830-1840

1841-1850

Urteko batez bestekoa, milaka tonatan

5

13,5 10,7

30,1

19,2

44,4

32

161,8

241

57,6

34. DOK. EHUNGINTZAKO LANGILEAK.

50.675

Ingalaterra Gales

Eskozia Irlanda

53.410

53.843

24.164250

458

354

89

6.168

12.403

10.442

4.082

96

1.553847

436

Guztira: 182.092 Guztira: 1.151

Guztira: 33.095 Guztira: 2.932

Gizonak

Emakumeak

Gazteak

Haurrak (13 urtetikbeherakoak)

35. DOK. TREN-SAREAREN HAZKUNDEA.

500

01840 1913

400

450

300

350

100

250

50

Milaka km-tan

1850 1860 1870 1880 1900

200

150

ErresumaBatua

Frantzia

Espaina

AEB

Zeuk egin

Erreparatu arretaz hurrengo orrialdeko ebatzitako adibideari.

Egin grafiko bakoitzaren iruzkina, proposatutako urratsei jarraituz.31

30

127377 _ 0030-0051.qxd 7/8/08 16:22 Página 48

Page 20: Industria Iraultza

3. Kanpo-iruzkina

Grafikoak egoki adierazten ditu Britainia Handiko In-dustria Iraultzako sektore dinamikoenak. Beraz, tresnaegokia da, adierazitako bi mendeetan zehar ErresumaBatuan izandako ekonomia-bilakaera orokorraren berriizateko.

Aztertutako sektore guztiek gorakada ikusgarria izan zuten 1780. urtetik 1850. urtera bitartean, Britainia Han-diko industrializazioaren garaian, hain zuzen ere. Ika-tza izan zen siderurgia garatzeko oinarrizko energia-itu-rria; XVIII. mende osoan hazkunde iraunkorra izan zueneta hazkundea handiagoa izan zen 1800. urtetik au-rrera. Corten eta Onionsen asmakizun berriei esker, bur-dina gehiago eta hobea egin zuten, eta lehendabizi, iru-teko makinak eta ehungailuak fabrikatzeko erabili zuten,eta 1830etik aurrera, trenbidea egiteko.

Kotoiaren inportazioaren kurbaren bilakaera ikusgarriada; batik bat, 1780. urtetik aurrera: iruteko makina etaehungailu berriei esker, ekoizpenak gora egin zuen na-barmen, eta horren ondorioz, lehengaien inportazioakere gora egin zuen. Lehengaiak independentzia lortu berri zuten Ameriketako Estatu Batuetako hegoaldekoestatuetatik inportatzen zituzten, batik bat.

Trenaren kurba 1830. urtean hasi eta izugarrizko errit-moan handitzen da; antzeko zerbait gertatu da ontzi-gintzan 1840. urtetik. Erresuma Batua nazioarteko mer-kataritzan nagusi zela erakusten dute bi garraiobidehoriek.

Diru-masaren adierazleak Erresuma Batuaren finantza-potentzial izugarriaren berri ematen du. Londresko bur-tsa munduko handiena zen, eta Erresuma Batuakmerkataritza- eta finantza-potentzia izatea lortu zuen; ba-tik bat, herrialdea merkataritza librean hasi zenetik,1846an. Erresuma Batuak neurri hori hartu ondoren, bes-te herrialde askok ere (Alemania, Errusia, Frantzia, Espai-nia) antzeko neurriak hartu behar izan zituzten, baina1873ko krisiaren ondoren, ezin izan zieten aurre egin Bri-tainia Handiko ehungintzaren eta siderurgiaren lehiari;horren ondorioz, neurri protekzionistak hartu zituzten.

4. Dokumentuaren kritika

Grafikoan argi eta garbi ikusten dira Britainia Handiko in-dustria-garapenaren adierazle nabarmenenak. XVIII. men-detik XX. mendearen hasierara iristen da; une horretan,nolabaiteko beheraldi bat ageri da, eta beste herrialde ba-tzuk (Alemania eta AEB) bihurtu ziren munduko ekono-miaren buru.

49Industria Iraultza

36. DOK. BRITAINIA HANDIKO EKONOMIA-ALDAGAI BATZUK.

Milioika tona

Milaka milia

11700

Milioika tona

Pisua, milioika libratan

Milioika £

1.000

19200,1

1

10100

10

Kotoi landugabeareninportazioa

Diru-masa

Erabilitakotrenbideen

luzera

Lurrunontzienedukiera

Ikatz-inportazioak

190018001750 1850

20

1. Estatistika-dokumentuaren deskribapena

Grafiko lineal konplexu bat da, eta Erresuma Batuko bostekonomia-magnituderen bilakaera adierazten du. Honahemen: 1. Diru-masa. 2. Kotoi-inportazioak. 3. Ikatz-inportazioak. 4. Trenbideen ibilbideen luzera. 5. Lurrunon-tzien edukiera.

Abzisak denbora-tartea adierazten du: 1700-1920.

Ezkerreko ordenatuak lehen hiru magnitudeen bolume-na adierazten du (diru-masa, kotoi- eta ikatz-inportazioak,hurrenez hurren), eta eskuinekoak, berriz, lurrunontzienedukiera eta zenbat milia trenbide eraiki diren, milakamiliatan.

2. Barne-iruzkina

Adierazle guztiek goranzko joera dute, oso markatua gai-nera; hala eta guztiz ere, zenbait adierazletan (diru-masaeta kotoi-inportazioak, esate baterako) badira tarte behe-rakorrak ere.

Grafikoa egiteko erabilitako periodo osoan goranzko joe-ra luzatzen den arren, XIX. mendearen erdialdetik aurrerazenbait magnitude moteldu egiten dira, eta mendearenamaieran, guztiak.

Grafikoan ageri den hasierako datatik, bi adierazle azter-tu dira: ikatz-inportazioak eta kotoi landugabearen inpor-tazioak. Trenbideei eta lurrunontziei buruzko adierazle-ak bi garraiobide horiek abian jarri ondoren hasi zirenzenbatzen.

Grafiko-iruzkinaren eredua

127377 _ 0030-0051.qxd 7/8/08 16:22 Página 49

Page 21: Industria Iraultza

P R A K T I K A K

Oraina ulertzea

Industria Iraultzak ekoizpen-sistema, gizartea eta kon-tsumo-ohiturak aldatu zituen; baina, horrez gain, or-dutik etengabe hazi den prozesu bati ekin zion: gero etaenergia gehiago kontsumitzeari, hain zuzen ere. Lehen-dabizi ikatza izan zen; gero, petrolioa eta elektrizitatea;XX. mendean, berriz, energia nuklearra eta energia alter-natiboak (energia eolikoa, eguzki-energia, biomasa etamarea-energia).

1973ko krisiak erakutsi zuen xahuketak amaitu egin be-har zuela: energia berriztaezinak (ikatza, petrolioa, gasnaturala) agor zitezkeen eta munduko ekoizpen-siste-man kaosa sortu.

Energia-iturri horiek kontrolatzea munduko politikakokontu bihurtu zen XX. mendearen erdialdera. Duela zen-

bait hamarkadatik planteatzen da beste energia-iturri be-rriztagarri batzuk behar direla, kutsatzen ez dutenak etamerkeak.

Beraz, XIX. mendean gogo handiz eta optimismoz hasita-ko prozesu historiko baten ondorengoak gara; prozesuakaurrerapena besterik ez zuen ikusten industria-garapene-an: gero eta produktu gehiago eta hobeak, merkeagoaketa jende gehiagok eskuratzeko modukoak.

Baina mugarik gabeko hazkundea oso garesti ateratzenda: natura-baliabide berriztaezinak agortu egiten dira etaplanetako ekosistema suntsitu egiten da. Dagoeneko alar-ma orokorra piztuta dago: berotegi-efektua eragiten du-ten gasen isuriek sortutako klima-aldaketa hasi baino ezda egin.

Agorrezinak al dira energia-iturriak?

37. DOK. NEKAZARITZATIK INDUSTRIARA

Duela 10.000 urte nekazaritza-iraultza hasi zen. Harrezkero,aldaketa handiak izan dira giza jardueretan; esate baterako,merkataritza, komunikazioa eta garraioa garatu egin dira.Antzinako nekazariek animaliak erabiltzen zituzten (jateneman behar zitzaien), landan egiten zuten lana emankorragoaizan zedin. Nekazari aurreratuek, berriz, urak eta haizeakemandako energia baliatu zituzten, bai eta abereen bidezkogarraioa ere. Aurrerapen teknologiko horiek gertatu zirenean,biztanleen kopurua handitu egin zen, eta horren ondorioz,elikagai gehiago behar ziren, biztanleen nutrizio-eskaerak be-tetzeko.

Dena den, izandako aldaketa teknologikoek ez zuten inola erebermatzen elikagaien kantitatea nahikoa eta segurua izangozenik gizakiarentzat. XVIII. mendean, beste aldaketa-prozesubat hasi zen Ingalaterran: Industria Iraultza. Prozesu horrekberrikuntza teknologiko garrantzitsuak ekarri zituen: lurrun-makina eta ekoizpen masiboko metodoak, besteak beste. Be-rrikuntza horiei esker, ekonomia-jarduera bultzatu zen, eta gi-zakiak energia hobeto aprobetxatzen ikasi zuen, bai etaekoizten zituen materialak ere. Horrela ohartu ziren duela mi-lioika urtetik lurrazalean pilatutako izaki bizidunen hondaki-netan gordetako energia aprobetxa zitekeela; hau da, gizakiakerregai fosilak (petrolioa, ikatza, gas naturala) erabil zitzakeen,eta hori faktore erabakigarria izan zen industriaren garapene-rako.

Ordura arte, gizakia landareen eta animalien mende zegoen,elikatzeko, eta beroa, argia eta garraiobidea izateko. Harrezke-ro, jatorri mineraleko energia-iturri berriak asko erabiltzen hasizen; ikatza, lehendabizi, eta petrolioa eta gas naturala, ondo-ren.

Sarean, http://www.leloir.org.ar/espanol/paginas/ Ciencia%20joven/Energia_y_Vida/El_Hombre.htm

38. DOK. GIZAKI TEKNOLOGIKOA ETA ENERGIA

Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean (1945), biztanleria haziegin zen, industria-ekoizpena hedatu eta teknologia masibokierabiltzen hasi ziren. Petrolioa energia-iturri nagusi bihurtuzen, eta hasieran agortezina zela uste zuten arren, kezkatzenhasi ziren petrolio-erreserbak agor zitezkeela jakin zutenean.Garai hartan garatutako energia-iturri garrantzitsu bat energianuklearra izan zen, eta zentral nuklearretan erabili zuten,elektrizitatea lortzeko. 60ko hamarkadarako, ingurumenazkezkatzen hasi ziren; izan ere, ordurako hondatzen hasia ze-goen, natura-baliabideen erabilera gehiegizkoa eta kontrolikgabea zelako.

Ordutik aurrera, natura-baliabide berriztagarrietan oinarritu-tako energia alternatiboak aprobetxatzeko aukera ematen du-ten teknologien garapena bultzatu zen. Esate baterako, energiaeolikoa eta eguzki-energia erabiltzea, elektrizitatea lortzeko.Gainera, ekologiaren ikuspegitik, energia horiek ez dira erre-gai fosilen erreketa bezain kaltegarriak.

Gaur egungo gizakiak (gizaki teknologiko izena eman die-zaiokegu) energia-iturri ugari erabiltzen ditu. Baina, hala etaguztiz ere, gaur egun munduan erabiltzen den energia guztia-ren zatirik handiena erregai fosiletatik lortzen da, gaur egunere.

Gaur egungo hazkunde demografikoak eta material nahizenergia gehiegi erabiltzeak jarrera aldatzea eta zenbait aldake-ta egitea eskatzen dute; alde batetik, baliabide berriztaezinakarrazoiz erabiltzen ikasi behar da; eta bestetik, baliabide be-rriztagarriak eta iraunkorrak hobeto aprobetxatu behar dira.Hala, gizateriaren gaur egungo eskakizunak asebete daitezke,etorkizuneko belaunaldien beharrak asebetetzeko gaitasunaarriskuan jarri gabe.

Sarean, http://www.leloir.org.ar/espanol/paginas/ Ciencia%20joven/Energia_y_Vida/El_Hombre.htm

50 2. gaia

127377 _ 0030-0051.qxd 7/8/08 16:22 Página 50

Page 22: Industria Iraultza

40. ETA 41. DOK. ENERGIA BERRIZTAGARRIEN ETA OHIKO ENERGIEN

KONTSUMOAREN BILAKAERA ETA ALDERAKETA.

5151

Galderak

Zer ondorio izan ditu ingurumenean

industria-prozesua orokortu izanak?

Zer aldaketa izan ziren energiaren kontsumoan

XVIII. mendearen amaieratik aurrera, eta bereziki,

1945etik aurrera?

Zer alde dago energia-iturri berriztagarrien

eta berriztaezinen artean? Zein erabili ziren

Industria Iraultzan? Zer jatorri dute gaur egun

gehien erabiltzen diren energia-iturriek?

Klima-aldaketa egungo hazkunde-ereduaren

ondorioa bada, zer alternatiba daude geldiarazteko?

35

34

33

32

Gaiari buruzko informazioa

• www.ipcc.ch

• www.mma.es/portal/secciones/cambio_climatico

• www.cambioclimatico.org

• www.cambio-climatico.com

• www2.uca.es/grup-invest/geha/jps/pdf/madeira.pdf

• www.consumer.es/web/es/medio_ambiente/energia_y_ciencia/2005/06/30/

143365.php? download=true

• www.consumer.es/web/es/medio_ambiente/energia_y_ciencia/2005/12/20/147913.php

39. DOK. KLIMA-ALDAKETA

Klima-ereduak, sateliteak emandako datuak eta erregistro pa-leoklimatikoak konbinatuz, zientzialariek ondorioztatu duteespezieak eta habitatak ur freskoz hornitzen dituzten Antarti-karen mendebaldeko izotz-geruzak eta Artikoko izotz-estalkiakmehatxupean daudela, etengabeko berotze globalaren ondo-rioz. Ikerketak Atmospheric Chemistry and Physics aldizkariarenzenbaki batean ageri dira.

Puntu maximoak klima-aldaketetan gerta daitezke; hau da,berotze moderatu osagarriak gertatzen direnean, anplifikaziohandiko erreakzioak izaten dira klimaren egoeran. Ikerketarenondorioetan adierazitakoaren arabera, berotegi-efektuko gasenisuriak handitu izanak eragin du azken 30 urteotako 0,6 ºC-koberotzea. Bestalde, argi eta garbi adierazten da ondorio horie-tan, aldaketa gehigarri txiki batzuen ondorioz Antartikarenmendebaldeko izotz-geruza eta Artikoko itsaso izoztua urtzenari direla.

Anplifikazio-erreakzio bat eguzki-argi gehiago xurgatzea da.Izan ere, urtutako guneetan lur-sail ilunagoak agertzen dira,eta horien eraginez izozmendien urtzea azkartu egiten da.Ozeanoa berotzean, izotza urtzen hasten da. Bestela izotzarenfluxua inhibituko litzateke.

[…] Ikerketaren egilea James Hansen da, NASAko GoddardInstitute for Space Studies erakundekoa, New Yorken. Haudio: «Karbono dioxidoaren isuriek aurreko hamarkadakoerritmoan handitzen jarraitzen badute, ikerketa honek froga-tzen du oso eragin txarra izango duela, eta bizitza basatiareneta landareen gaineko presioa handituko dela, klimaren alda-keta azkarraren ondorioz».

Jatorrizko albistea ingelesez (2007ko maiatzaren 30a) helbide honetan: http://www.nasa.gov/centers/goddard/news/topstory/2007/

danger_point.html

IparAmerika

Erdialdeko Amerikaeta Karibe

HegoAmerika

SaharazhegoaldekoAfrika

Ipar Afrika

MendebaldekoEuropa

ErdialdekoEuropa

Lehengo SobietarBatasuneko herrialdeak

Asiako Ekialdeaeta Hego-ekialdea

Ozeania

EkialdeHurbila

HegoAsia

171.0002.000

3.840

Elektrizitate-ekoizpena, 2003an(terawatt/ordu)

Berriztagarria

Ohikoa(fosila edo nuklearra)

Elektrizitate-iturria

% 62

1993 2003

% 17

% 21

% 66% 16

% 18

Erregai fosilak Nuklearra Berriztagarria

ARTIKOKO IZOTZA URTZEA

Berdea: izotza 1979an.

Laranja: izotza 2005ean.

Zuria: izotzgunea

2007an.

Industria Iraultza

127377 _ 0030-0051.qxd 7/8/08 16:22 Página 51