II Congreso de Economía Social y Solidaria :: dossier de prensa
1
BILBO eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren HEDATZEA
Bilbo, 2016ko azaroak 2.
2016ko azaroaren 10etik 12ra, eta 2014an Zaragozan ospatutako I Kongresuaren lekukoa
hartuz, Bilboko hiriak Ekonomia Sozial eta Solidarioaren II. Kongresua hartuko du, “Ekonomia
Sozial eta Solidarioaren hedatzea. Ekonomia eraldatzeko garaia da!” lelopean.
Ekitaldiak, 30 jardueratik gora jasoko dituena eta 400 pertsona baino gehiago biltzea espero
duena, Bizkaia Aretoan ospatuko da, UPV/EHUko azpiegitura, eta bere kokapenari eta
unibertsitate munduarekin duen harremanari esker, gaur egungo sistema sozioekonomikoari
egunero alternatiba erreal bat praktikatzen duten ekonomia solidarioko esperientziak
gerturatzea posiblea da.
REAS Euskadik, Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea, REAS Red de Redes eta Euskal
Herriko Unibertsitatearekin batera, ekonomia solidarioaren mugimenduaren gertaerarik
garrantzitsuena den jardunaldi hau antolatzen du, Bilboko Udala eta Eusko Jaurlaritzako
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin.
Hedapenaren ideian oinarrituz, kongresua publiko anitz batera zuzendua dago: ekonomia
sozial eta solidarioko erakundeak eta euren langile eta boluntarioak, politika publikoak
kudeatzen dituzten kargu publiko eta teknikariak, ekintzaileak, unibertsitate-ikasle eta
irakasleak, banakako zein taldekako kontsumitzaileak eta, orokorrean, ekonomia sozial eta
solidarioaren erronka eta etorkizuneko aukerei buruz mintzatu eta hausnartu nahi duen
edozein pertsona.
Hiru osoko bilkura izango dira parte-hartzaileei esperientzia inspiratzaileak gerturatuko
dizkietenak, izenburu hauek daramatelarik: “De la economía solidaria al postcapitalismo:
Urteak daramagu gure burua prestatzen, frogak egiten, proiektuak sendotzen. Milaka
ekimen, bizitzaren esparru guztietan, gero eta pertsona gehiagorengatik babestuak,
egunero frogatzen dute beste ekonomia bat, beharrezkoa izateaz gain, posiblea dela.
Saltoa emateko garaia heldu da, alternatiba bat garela pentsatzeari utziz eta errealitate
berri bat bezala eratuz. Ekonomia sozial eta solidarioaren hedapenaren garai da.
Ongi etorriak kongresura!
II Congreso de Economía Social y Solidaria :: dossier de prensa
2
posibilidades, desafíos y falsas promesas” César Rendueles-ekin, “Retos y potencialidades del
despliegue de la ESS” Magdalena León (Ekuador) eta Jean Louis Laville-n (Frantzia) kargu eta,
bukatzeko, “Hazañas de los malos tiempos”, Cristina Morano idazle eta aktibistaren esku.
Aktibitateak publiko mota eta sakontze maila guztientzat pentsatuta daude, edukiak
interesgarriak izan daitezen bai lehenengo aldiz ESSra hurbiltzen diren pertsonentzat, baita
zenbait gai sakonki landu nahi dituztenentzat. Guzti hau, existitzen diren ekonomia sozial eta
solidarioko sareak sendotzeko helburua duelarik.
Jarduera hauek, sei ardatz tematikoetan biltzen diren hitzaldi eragingarriak, mahai-inguruak
eta lanketa kolektiborako tailerrak dira, eta hauetan, 30 hizlari baino gehiagok parte hartuko
dute:
1. Ekonomia inklusibo eta demokratikoa
2. Ekonomia solidarioa izango da feminista baldin bada
3. Potentzia eta mugak gaindituz. Ekonomia Sozial eta Solidarioaren ehun
produktiboaren eratze, garapen eta eraldaketa.
4. Ondasun komunak eta Ekonomia Sozial eta Solidarioa
5. Herritarren bat-egitea eta Ekonomia Solidarioa: egitura kooperatibo zabalak, ESSaren
eraikuntzan
6. Trantsizioak mundu iraunkorrago bateko ekonomia berrietarantz
Bestalde, ekonomia sozial eta solidarioko entitateak, topaketarako aukerak izango dituzte
Meeting, Elkarrizketak, ESSKutxa edo itxiera jaia bezalako espazioetan, elkar ezagutza eta
lankidetza sustatzeko momentuak izango baitira.
Informazio gehiago:
www.esskongresua.net
652 740 146
Amaia Naveda Sáenz de Ugarte (REAS Euskadi)
II Congreso de Economía Social y Solidaria :: dossier de prensa
3
EGITARAUA
Osteguna 10 Ostirala 11 Larunbata 12
09:15-14:00
Politika Publikoei buruzko mintegia:
Lurraldeak ekonomia solidariotik eraldatu
09:30 Ardatzen 2. saioa
11:30 Kafe-atsedenaldia
12:00 Meeting gunea
13:45 Bazkaria
10:00 Elkarrizketak
11:30 Kafe-atsedenaldia
12:00 #ESSKutxa
13:45 Bazkaria
15:30 Hasiera hitzaldia
Aurkezpen eta ongi etorria:
o Blanca Crespo (REAS Red de Redes)
o Marian Díez (REAS Euskadi)
o Juan Mª Aburto, Bilboko Alkatea
Hitzaldia: “De la Economía Social y Solidaria al post capitalismo: posibilidades, desafíos y falsas promesas” Cesar Rendueles
Aurkezlea: Zaloa Pérez (REAS Euskadi).
17:00 Atsedenaldia
17:30 Ardatzen 1go saioa 19:30 Jardunaldiaren amaiera
15:30 Ardatzen 3. saioa
18:00 Atsedenaldia
18:30 Hitzaldia:
“ESSaren hedapenaren erronka eta gaitasunak”
Magdalena León
Jean Louis Laville
Aurkezlea: Juan Carlos P. de Mendiguren (Instituto Hegoa eta REAS Euskadi)
20:30 Jardunaldiaren amaiera
15:30 Bukaera hitzaldia
Hitzaldia: “Hazañas de los malos tiempos” Cristina Morano
Azken manifestua.
Itxiera hitzak: Carlos Askunze (REAS Euskadi eta REAS Red de Redes).
Aurkezlea: Marta Senz (Sartu Taldea eta REAS Euskadi)
17:30 Jardunaldiaren amaiera
20:00 Fiesta final (hikaateneo)
Egun horia: Ekonomia solidarioa mugak apurtuz. Ongi etorri errefuxiatuak!
Egun morea: Ekonomia solidarioa emakumeen aurkako indarkeriaren kontra.
Egun berdea: ekonomia solidarioa eredu energetiko berri batentzat.
TOPAGUNEAK
MEETING ESPAZIOA
Azaroaren 11n (ostirala), 11:00etan
Meeting espazioa tresna egokia da parte-hartzaileen arteko topaketa formalak eta informalak
egiteko. Erakunde batzuek itunduta zituzten zenbait topaketa, baina, akreditatzeko unean,
espazio bat prestatu eta metodologia bat egongo da, topaketak gai batzuen inguruan
egituratzeko, eta gehien interesatzen zaizkizuenetan izena emateko.
II Congreso de Economía Social y Solidaria :: dossier de prensa
4
ELKARRIZKETAK
Azaroaren 12an (larunbata), 10:00etan
Ardatz tematikoetan ukituko ez diren, baina ekonomia sozial eta solidarioko sareentzat duten
garrantziagatik edo euren gaurkotasunagatik garrantzitsuak diren zenbait gairi buruz
mintzatzeko, beste espazio bat ireki dugu.
Udalgintza eta
ekonomia sozial eta
solidarioa
Tokiko administrazioetan erantzukizun politikoak eta/edo teknikoak
dituzten pertsonentzat, eta haiekin lan egiten duten ekonomia sozial
eta solidarioko sareentzat eta erakundeentzat. Udalek eta ESSko sareek
parte hartuko dute.
Erosketa publiko
arduratsua eta bidezko
merkataritza
Administrazio publikoetan erantzukizunak dituzten pertsonentzat, eta
ekonomia sozial eta solidarioaren arloan lan egiten duten bidezko
merkataritzako eta ekonomia sozial eta solidarioko erakundeentzat.
David Cometek (Ideas S.Coop.) eta Leire Álvarez de Eulatek (REAS
Euskadi) egingo dute aurkezpena.
Ekonomia sozial eta
solidarioko
prestakuntza eta
ikerketa
Ekonomia sozial eta solidarioari lotutako gaietan, ikerketan edo
prestakuntzan lan egiten duten eta gai horietan interesatuta dauden
pertsonentzat, hala ikastetxe formaletan nola formalak ez diren
erakunde eta espazioetan aritzen direnentzat.
Tokiko garapenean
esku hartzeko
estrategiak
Ekonomia sozial eta solidarioa eta tokiko giza garapenaren eraikuntza
oinarritzat hartuta, lurraldean esku hartzeko estrategiak bultzatzeko
interesa duten pertsonentzat. Auzo bateko, eskualde bateko eta hiri
bateko ekimenak aurkeztuko dira.
Ekonomia solidarioa eta
elikadura-burujabetza
Ekonomia solidarioko sareetako erakundeen eta landa-ingurunean lan
egiten duten lagunen arteko lan-prozesuari jarraipena emateko,
elkarrizketa hau egin nahi da, bi espazioen artean dauden loturetan
sakontzeko, eta elikadura-burujabetza bultzatzeko, ekonomia sozial eta
solidarioaren ardatzetako bat izan dadin.
Komunikazioa eta
ekonomia sozial eta
solidarioa
Hedabide alternatiboen ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen eta
sareen komunikazioko arduradunen #comun_ess bilgunea sustatzeko
eta hartan sakontzeko elkarrizketa.
II Congreso de Economía Social y Solidaria :: dossier de prensa
5
#ESSKUTXA
Larunbata, azaroak 12, 12.00etan
Kongresua ospatuko den eraikinaren sarreran erakusgai egongo diren esperientzia guztietatik,
10 aukeratuko dira, euren izaera berritzaileagatik, erreplika daitekeen praktika on bat delako
edo hedapenaren ideia zentrala ordezkatzen dutelako. Osoko hitzaldi batean partaide guztiei
aurkeztuko zaizkie.
KONGRESUAREN AMAIERAKO JAIA
Larunbatean, 20:00etan, Hika Ateneo (Ibeni kaia 1, Bilbo). www.hikaateneo.eus
Luncha, musika, ezustekoak, dibertsioa eta askoz ere gauza gehiago...
OSOKO BILKURETAKO HIZLARIAK
Cesar Rendueles Teoria Soziologikoaren Saileko irakaslea da Madrilgo Unibertsitate
Complutensean. Lehenago, kulturan esku hartzeko Ladinamo kolektiboan parte hartu zuen, eta
Madrilgo Arte Ederren Zirkuluko kultura koordinatzeaz arduratu zen. Liburu hauek eman ditu
argitara: El cambio político en la era de la utopía digital (2013), Capitalismo canalla, una
historia personal del capitalismo a través de la literatura (2015) eta En bruto: una
reivindicación del materialismo histórico (2016). www.espejismosdigitales.wordpress.com
Magdalena León ekonomialari feminista eta emakumeen mugimenduko militantea da
aspalditik. Erakunde hauetako kidea da: REMTE –Ekonomia Eraldatzen duten Emakumeen Sare
Latinoamerikarra–, Ikasketa, Ekintza eta Parte-hartze Sozialerako Fundazioa –FEDAEPS–, eta
CLACSOren –Gizarte Zientzietako Kontseilu Latinoamerikarra– “Feminismoak, erresistentziak
eta emantzipazio-prozesuak” Lantaldea. Gizarteko eta gobernuak antolatutako prozesuetan
hartu du parte, hautabide ekonomikoak eta politika publikoak egiteko. Bere oraintsuko
argitalpenek ongi bizitzeko ekonomia, ekonomia solidarioa eta feminismoak dituzte ardatz.
Jean Louis Laville Arte eta Lanbideen Kontserbatorio Nazionaleko irakaslea, Ekonomia
Solidarioaren Katedrako titularra eta Icariak argitaratutako liburu honen egilea da: Asociarse
para el bien común. www.icariaeditorial.com/libros.php?id=1557
Cristina Morano idazlea, eta erakusketa, museo eta bisitarien zentroetako diseinatzaile
grafikoa da, orain dela 20 urtetik baino gehiagotatik. Poeta gisa, zazpi liburu eman ditu
argitara; azkena hau da: Cambio climático (Ed. Bartleby 2014). Poesia kritiko eta sozialeko
bilduma askotan azaldu da, eta haren lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dira: ingeles, euskara,
esperanto, armeniera eta suedierara. 50 urte inguruan dabilela, bere burua ber-eratu du
krisiarekin, free lancer eta ziber-aktibista gisa. http://www.morano.info/
II Congreso de Economía Social y Solidaria :: dossier de prensa
6
ARDATZ TEMATIKOAK
1. Ekonomia inklusibo eta demokratikoa
Egunez egun ikusten dugu nola sortzen duen ekonomia kapitalistak gero eta bazterketa,
desberdintasun eta bidegabekeria gehiago, behar besteko kontrol politikorik eta herritarren
kontrolik gabe. Inklusiorako gaitasunak «huts» egiten duenean, eredua bera da huts egiten
duena.
Ardatz horri jarraituz, gaur egun sortzen ari diren hainbat alternatiba aztertuko ditugu:
ekonomiaren eta zergaren alorrekoak, antolamenduari eta/edo lanen banaketari eta
enpleguaren sorrerari dagozkionak, eta giza eskubideen alorrekoak. Eta, era berean, gogoeta
egingo dugu ekonomia sozial eta solidarioaren ikuspegitik egitura mailan zein pertsonekin eta
lurraldeekin egiten den lanari dagokionez, ekonomia bidezkoagoa, inklusiboagoa eta
iraunkorragoa izan dadin balia ditzakegun proposamenei buruz; izan ere, era horretara
bermatuko zaie herritar guztiei beren gizarte eskubideak gauzatzeko aukera izango dutela.
1go saioa
Hitzaldi eragingarria
“Lanaren eta jardueraren antolaketarako jarraibideak
ekonomia inklusibo eta solidario batean”
Mª Luz de la Cal (UPV/EHU)
Osteguna
17:30
2. saioa
Esperientzi mahaia
David Tellería Herrera. Peñascal Coop.
José María García Breso. Fundación Traperos Emaús
Irene Escorihuela Blasco. Observatorio Desc
Ostirala
9:30
3. saioa
Lanketa kolektiborako
tailerra
INCYDE Iniciativas de Cooperación y Desarrollo Ostirala
17:30
II Congreso de Economía Social y Solidaria :: dossier de prensa
7
2. Ekonomia solidarioa izango da feminista baldin bada
Ekonomia Sozial eta Solidarioak (ESetaS) eta Ekonomia Feministak kritikatu egiten dute, biek,
nagusi den sistema ekonomikoa, bai eta sistema horrek errealitatea interpretatzeko oinarri
hartzen dituen hipotesiak ere. Kritika horren bitartez, “beste ekonomia bidezkoago bat”
eratzearen alde egiten dugu; elkarren mendekotasunean, elkarrekikotasunean, jardunbide
demokratiko, parte-hartzaile eta gardentasunekoetan oinarritutako beste harreman
ekonomiko batzuen alde, pertsonen arteko zuzentasuna izanik gure jardunbidearen ardatz
zuzendaria eta garrantzia emanez Bizitzarako beharrezkoak diren lan guztiei.
Lotura sendoak daude, beraz, bi ekonomia kritiko horien artean, eta bide horretatik jarraitu
nahi dugu aztertzen eta ikertzen, ESetaS indartuko duten ekarpen berriak sortzeko, baina, era
berean, gure jardunak feminismoetatik abiatuta sendotzeko, eta, era horretara, horien
gaitasun eraldatzailea sendotzeko helburuarekin.
Lan teoriko batetik abiatuta, baina euskarri horietan oinarrituta lan egiten duten ESetaSaren
alorreko esperientziak eta ekimenak agerraraziz, ESetaS eta Ekonomia Feministaren arteko
harremanak eta kontzeptuak sendotzen ahaleginduko gara, eta, orobat, ahaleginduko gara
gogoeta egiten bi horien arteko elkarrizketa egituratzen jarraitzeko moduari buruz, gizarte ez
sexistak eta heteropatriarkalak eraikitzeko helburuarekin.
1go saioa
Hitzaldi eragingarria
“Bizitza jasangarriak ekonomia solidario batean, utopia
edo eraikuntzan dagoen prozesua?”
XESeko Feminismoen batzordea eta REAS Euskadiko
EkoSolFem
Osteguna
17:30
2. saioa
Esperientzi mahaia
Mónica, Díaz López. Madrilgo Udaleko zainketa plana.
Madrid ciudad de los cuidados.
Ana Muñoz Guardeño. IACTA Socio-jurídica.
Malu Egiluz Apoita. Etxalde, EHNE Bizkaia.
Ostirala
9:30
3. saioa
Lanketa kolektiborako
tailerra
equipare Koop. Elk. Txikia. Ostirala
17:30
II Congreso de Economía Social y Solidaria :: dossier de prensa
8
3. Potentzia eta mugak gaindituz. Ekonomia Sozial eta
Solidarioaren ehun produktiboaren eratze, garapen eta
eraldaketa
Ekonomia Sozial eta Solidarioaren ehun produktiboak aurrerabide handia izan du azken
urteotan. Alabaina, ezinbestekoa da jauzi kualitatibo eta kuantitatibo bat egitea, hartutako
posizioak sendotzeko, eta, orobat, hedatzeko balioko duena, modu eraginkorrean zabalduz
gizarte osora.
Jauzi hori ematen laguntzen edo zailtzen duten barne zein kanpo aukerak (gaitasunak,
tendentziak, egoera faboragarriak…) eta oztopoak (beldurrak, tabuak, larritasunak,
estereotipoak, ohiturak, araudiak, paradigma nagusiak…), identifikatzea eta ikertzea da ardatz
honen helburu nagusia. Gutako bakoitzaren mugak eta potentziak (pertsonak, erakundeak,
merkatu espezifikoak), taldeari eta gure testuinguru sozioekonomikoari dagozkionak kontuan
hartuta lan egitea, hauek baloratzeko, hobetzeko edo gainditzeko.
1go saioa
Hitzaldi eragingarria
“Ekonomia sozialaren erronka eta zalantzak (Arrasateko kooperatibismoaren kasutik abiatuta)”
Igor Ortega, Lanki Ikertegia (Mondragón Unibertsitatea)
Osteguna
17:30
2. saioa
Esperientzi mahaia
Elisenda Vegué Gisbert. Altres Economies, Barcelona Activa
Adela Trasierra. Agresta S. Coop.
Xabier Gallofré. Xarxa Gedi.
Pablo Aretxabala. ner group
Ostirala
9:30
3. saioa
Lanketa kolektiborako
tailerra
Colaborabora Ostirala
17:30
II Congreso de Economía Social y Solidaria :: dossier de prensa
9
4. Ondasun komunak eta Ekonomia Sozial eta Solidarioa
Ardatz horretatik abiatuta, komuna denaren ikuspegiak bere baitan duen kutxa ireki eta
askotarikoari buruz gogoeta egitea proposatzen dugu, lurraldeei, jakintzei eta harreman eta
kudeaketa mota desberdinei begiratuz.
Trukatzea, eztabaida egitea eta eraikitzea proposatzen dugu, komun berrien eta tradizionalen
arteko interakziora jotzea, oztopoak nabarmenduz eta Ekonomia Sozial eta Solidarioarekin
batera XXI. mendean komunitate berri baterantz aurrera egiteko estrategiak eta zubiak eraikiz.
1go saioa
Hitzaldi eragingarria
“Beste ekonomia batzuen eraikuntzan komunek daukaten garrantzia”
Ángel Calle Collado (Comunaria) eta Nuria Alonso Leal (Fundación Entretantos)
Osteguna
17:30
2. saioa
Esperientzi mahaia
José Luis Fernández Casadevante, Kois. Garua
Sarai Fariña eta Teresa de la Fuente Espinosa. Les Espigolaores
Laura Arroyo Escudero. Talaveruela de la Verako alkatea (Cáceres)
Ostirala
9:30
3. saioa
Lanketa kolektiborako
tailerra
Comunaria Ostirala
17:30
II Congreso de Economía Social y Solidaria :: dossier de prensa
10
5. Herritarren bat-egitea eta Ekonomia Solidarioa:
egitura kooperatibo zabalak, ESSaren eraikuntzan
Azken urteotan, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren (ESS) baitan hainbat ekonomia alternatibo
sortzen ari direla ikusi dugu. Ezaugarri nagusi bat dute guztiek: beren sorreraren eta
kontsolidazio dinamiken arabera, beharrezkoa da gizarte kapital sendoen arteko sareak
eraikitzea, milaka pertsona eta erakunde lotuko dituztenak, lurralde eskala zabaletan. Horien
artean, aipatzekoak dira finantza etikoko egitura kooperatiboak, energia berriztagarrien
ekoizpenean eta merkaturatzean oinarrituak, kontsumo agroekologikokoak… Ezaugarri hori ez
da soilik iraunkortasun ekonomikoan oinarritutako arrazoien bitartez azaltzen, bilatzen duten
erantzun sozial motaren eta eskaintzen duten eraldaketa proposamenaren bitartez baizik. Era
horretara, ekimen mota horiek, balio ekonomikoa ez ezik, balio politiko nabarmena hartzen
dute, eta ESSarentzat eta gizartea aldatzeko haren proposamenarentzat aukera argia da, eta
ESSak ongi ulertu eta bultzatu behar du hori.
Ardatz tematiko horretan, Ekonomia Solidarioaren baitan sortutako dinamika mota horiei
buruz egin nahi dugu gogoeta, hainbat alderdi aztertuz, besteak beste, horien gaitasuna ESS
osoaren baitan edota nortasuna galdu gabe egitura zabalak sortzeko premiak eragiten dituen
erronkak. Era berean, gizarte merkatuaren balioa eta haren erronkak aztertuko ditugu, ekimen
horiei esparru bat eskainiko dien egitura egonkor baten moduan (baina ez bakarrik horiei,
noski), eta horiek merkatu hori sendotzeko prozesuari ekar diezaioketen balioa..
1go saioa
Hitzaldi eragingarria
“Irismen handiko egiturak: eskalabilidadearen erronka ekonomia sozial eta solidarioan”
Ruben Suriñach (Opcions aldizkaria)
Osteguna
17:30
2. saioa
Esperientzi mahaia
Jordi Rojas. Mes Opcions
Rosa Gulias. Ehki moneta soziala
Penélope Valero. Kolektivos del parque Alcosa
Ostirala
9:30
3. saioa
Lanketa kolektiborako
tailerra
Isa Álvarez, EHNE Bizkaia Ostirala
17:30
II Congreso de Economía Social y Solidaria :: dossier de prensa
11
6. Trantsizioak mundu iraunkorrago bateko ekonomia
berrietarantz
Petrolioaren gailurrak, klimaren ondoriozko errefuxiatuak edota bioaniztasunaren galera dira
erauzte eredu orokorrari loturiko makrogaiak, eta horiek eragin zuzena dute etxeko
ekonomian eta eguneroko ekonomian. Edonola ere, herritarrean erresilientzia handitzen ari da
makro arriskuen gainean, hainbat faktoreren ondorioz: aurreztea eta etxean energia eta
baliabideak modu eraginkorrean erabiltzea, hirigintza bioklimatikoan eta bioeraikuntzan
oinarritzen den eta ekoizpen industrialaren planteamendu zirkularrarekin orekatua den
oinarriaren gainean.
Ekoherrixken bitartez, cohousing komunitateen bitartez, kontsumo taldeen eta elikaduraren,
energiaren edo hezkuntzaren subiranotasunaren alorreko mugimenduen bitartez ari zaio
aldaketa klimatikora egokitzeko eta bioaniztasuna zaintzeko bideari irtenbidea bilatzen,
nazioarteko politika handietatik haratago. Ardatz horren inguruan elkartuko dira trantsizio
komunitarioko esperientziak, zein bere eredu agroekologikoekin, landa edo hiri eremuaren
birsorkuntzaren alorrekoekin, edo ekonomia urdinekoarekin; horiek guztiak gai dira maila
orokorrean eragiteko, baina tokian tokiko jardunen bitartez.
1go saioa
Hitzaldi eragingarria
“Energiak trantzisioen hasieran”
Ortzi Akizu, ingeniari, ekodiseinu irakaslea eta ikertzailea (UPV/EHU)
Osteguna
17:30
2. saioa
Esperientzi mahaia
Gabriela Vázquez. Ekonomia solidario eta elikadura burujabetzako lan prozesua
Mirene Begiristain. UPV/EHU
David González. Sustraiak Habitat Desing
Ostirala
9:30
3. saioa
Lanketa kolektiborako
tailerra
Sustraiak Ostirala
17:30
II Congreso de Economía Social y Solidaria :: dossier de prensa
12
KONGRESU AURRETIKO JARDUNALDIA: POLITIKA PUBLIKOEN MINTEGIA
2016ko azaroak 10, osteguna Bizkaia Aretoa (UPV/EHU). Abandoibarra 3 etorbidea, Bilbo
Ekonomia Solidarioaren lan esparruetako bat tokiko politika publikoen sustapena da.
Ekonomia eraldatzeko asmoa dugu eta, horretarako, lurralde esku-hartzea gakoa dela uste
dugu. Eta esku-hartze horretan, tokiko administrazioek zeresan handia daukate.
Herritarrentzako beharrezkoak diren esparru eta zerbitzu askotan konpetentziak edukitzeaz
gain, eurengandik gertuen dauden administrazio publikoak dira. Horrez gain, gertuko
demokrazia parte-hartzaile bat garatzeko espazio ezin hobeak dira. Instituzioen kudeaketa
eredu berriak eraiki ditzaten, praktika ekonomiko alternatiboak garatzen, giza garapen
lokaleko proposamen alternatiboak sustatzen eta, azken finean, bizitzaren jasangarritasuna
euren erdigunean kokatzen duten tokiko estrategiak garatzera laguntzen duten lurraldeak dira.
Horrela, REAS Euskadik mintegi hau antolatu du, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren II
Kongresuaren aurretik ospatuko dena, ekonomia sozial eta solidario baten garapenerako,
politika publikoek duten potentzialaren inguruan hausnartzeko, horretarako erabilgarriak
izango diren proposamen eta tresnak aurkezteko eta ikuspegi horretatik jada lan egiten
dabiltzanen zenbait udalen esperientziak biltzeko helburuarekin.
II Congreso de Economía Social y Solidaria :: dossier de prensa
13
Egitaraua
09:00 Izen-ematea eta dokumentazioaren ematea
09:15 Aurkezpena
09:30 Ze politika publiko ekonomia sozial eta solidario batentzat
• Magdalena León, REMTE (Red de Mujeres Transformando la Economía),
Ecuador.
• Jean Louis Laville, CNAM (Conservatorio Nacional de Artes y Oficios), París.
11:15 Atsedena
11:45 Ze tresna ekonomia sozial eta solidarioaren tokiko eraketarako
REAS Euskadik landutako gidaren aurkezpena: Lurraldeak ekonomia
solidariotik eraldatuz. Tokiko politika publikoak sustatzeko tresnak.
12:15 Ze ekarpen egin dezakete udalek ekonomia sozial eta solidario baten eraketan
Luis Intxauspe Arozamena, Hernaniko Alkatea.
Arantzazu Gracia, Zaragozako Udaleko Hezkuntza eta Inklusioko Zinegotzi
Ordezkaria.
Jordi Via Llop, Bartzelonako Udaleko Ekonomia Kooperatibo, Sozial eta
Solidarioko eta Kontsumoko Ordezkaria.
Nerea Melgosa Vega, Gasteizko Udaleko Enplegu eta Garapen Ekonomiko
Jasangarriko Zinegotzi Ordezkaria.
14:00 Mintegiaren amaiera
II Congreso de Economía Social y Solidaria :: dossier de prensa
14
AZAROA: EUSKADIKO EKONOMIA SOLIDARIOAREN HILEA
ESSa ez da soilik kongresuan zehar hedatuko, aurretik eta ondoren ere egingo du, Euskadiko
ekonomia solidarioaren hilean. ESSra lotutako eta azaroan zehar gure lurraldean ospatuko
diren jardueren zerrenda aurkezten dizuegu.
azaroak 5 noviembre Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea Herriek erabaki! Defendamos nuestra tierra y nuestros derechos! EHan TTIPari EZ kanpaina + Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta
azaroak 5 noviembre KRML, c/ Menendez Pelayo, 12 (Bilbo) Olatukoop saretze eguna Olatukoop
azaroak 10-13 noviembre Muelle del Arenal / Areatza kaia (Bilbo) XIV Semana del comercio justo :: Bilbao :: XIV bidezko merkataritza astea Bilboko Udala
azaroak 2-11 noviembre Alhóndiga Bilbao exposición comercio justo :: bidezko merkataritza erakusketa Bilboko Udala
II Congreso de Economía Social y Solidaria :: dossier de prensa
15
azaroak 10 noviembre Bizkaia Aretoa (Bilbo) seminario “Transformar los territorios desde la ESS" mintegia REAS Euskadi
azaroak 10-11-12 noviembre Bizkaia Aretoa (Bilbo) II Congreso de ESS :: ESSaren II Kongresua REAS Euskadi, REAS RdR, UPV/EHU
azaroak 11 noviembre :: 20h Librería San Pablo liburudenda (Bilbo) presentación del libro "Las cuentas de la vieja" liburuaren aurkezpena Carlos Ballesteros
azaroak 16-17 noviembre Donostia seminario "Politika publikoak elikatzen" mintegia EHNE Bizkaia, Bizilur
azaroak 18-19 noviembre Sarrikoko fakultatean UPV/EHU (Bilbo) XVI Simposio de la Renta Básica :: Oinarrizko Errentaren XVI Simposioa UPV/EHU
azaroak 23-26 noviembre Bizkaia Aretoa (Bilbo) encuentro "Urbanbat transit cities" topaketa
azaroak 19-20 noviembre Yimby, Ercilla 24 (Bilbo) IV Feria de Economía Solidaria :: Ekonomia Solidarioaren IV. azoka REAS Euskadi
azaroak 17 noviembre Tabakalerako Hirikilabs (Donostia) software eta teknologia libreen III. euskal mintegia UEU + Talaios Koop
aza/urt - nov/ene Curso online :: online ikastaroa realidades de los pueblos del sur :: hegoaldeko herrialdeen errealitateak Setem Hego Haizea
II Congreso de Economía Social y Solidaria :: dossier de prensa
16
ANTOLATZAILEAK
FINANTZATZAILEAK
LAGUNTZAILEAK
Top Related