Download - Hurbildu martxoa

Transcript
Page 1: Hurbildu martxoa

hurbildu www.ehbilduelorrio.eus

HERRI-PROGRAMA guztion artean osatzeko jardunaldia

ELORRION,DENONA DA HITZA

DENONA DA HITZA

2015eko martxoa · Elorrioko informazio buletina

Badago lan egiteko beste era bat.

En los últimos cuatro años, el PNV ha demostrado una y otra vez cómo se gobierna

un pueblo sin tener en cuenta a sus habitantes. Elorrio no es su pueblo, es de todas y de todos;

por ello, lo mínimo es tenernos en cuenta, porque sin vecinos y sin vecinas no hay pueblo.

Azken lau urteetan, EAJk behin eta berriz erakutsi du nola gobernatzen den herri bat

herritarrak aintzat hartu gabe. Elorrio ez da euren herria, denona da; hortaz, gure

hitza kontuan hartzea da gutxienekoa, herritarrik gabe ez baitago herririk.

Page 2: Hurbildu martxoa

zetzaren frontea izateari uko egin genion eta elkarlanerako prest azaldu ginen hasieratik; proposatzen, ekarpenak egiten, eta batzuek

hainbeste maite dituzten fokoetatik kanpo lanean aritu gara. Gure indar guztiekin akordioak bilatzen saiatu gara, EAJrekin batera Elorrio eraikitzen; baina, zoritxarrez, bi pertsona ez dira ulertzen batek nahi ez baldin badu.

Dena den, inoiz baino argiago daukagu Elorrio ezin dela eraiki, inolaz ez, herrikideak albo batera utzita. Horregatik, gure apustua argia da: zer-nolako Elorrio nahi dugun adostuko dugu, eta egunerokoan, herritar guztientzat eta herritar guztiekin batera egingo dugu lan; baita azken

DENONA DA HITZA!

E

H

ZUREKIN HOBETOelorrioko

Duela lau urte, ilegalizazioaren gerizpea alboratu bezain pronto ikusi genuen nola kendu zitzaigun herriak emandako garaipena. Hala ere, legegintzaldi honek erakutsi digu, batez ere, lan egiteko beste era bat badela.

Hace cuatro años, y una vez relegada la sombra de la ilegalización, vimos cómo nos quitaron la alcaldía que nos había otorgado el pueblo. Aún así, esta legislatura nos ha enseñado, sobre todo, que hay otra forma de trabajar.

legegintzaldian mespretxatu eta baztertu gaituen alderdi politikoarekin ere.

Izan ere, etorkizuna zain daukagu: gure herriak akordioak behar ditu. Askoz hobea izango da biharko eguna, denon artean adostuta. Elorrio berri bat eraikitzera goaz; ilusioz eta lan egiteko irrikaz gaude, gehitu zaitez zeu ere: “Zurekin hobeto” egingo dugu.

Desde un principio rechazamos ser el frente del no y nos ofrecimos a trabajar en equipo, a colaborar, a hacer contribuciones y a alejarnos de los focos mediáticos

que a otros tanto les gustan. Nos hemos dejado la espalda en buscar acuerdos y en construir junto al PNV un nuevo Elorrio, pero, desgraciadamente, dos personas no se entienden si una no quiere.

De todas formas, si algo hemos sacado en positivo de todo esto es que Elorrio no se puede construir dejando de lado a sus vecinos y vecinas. Por ello, nuestra apuesta

es clara: acordaremos entre todos y todas qué tipo de pueblo queremos, y trabajaremos día a día con y para los y las vecinas, incluso con el partido político que en la última legislatura ha tratado de despreciarnos y dejarnos a un lado.

El futuro es nuestro: Elorrio necesita acuerdos. El mañana será mucho mejor si lo acordamos entre todas y todos. Vamos a construir un nuevo Elorrio y estamos llenos de ilusión y de ganas de trabajar. Súmate, ya que contigo lo haremos mejor.

Page 3: Hurbildu martxoa

Lau urte hauetan, nolakoa izan da EH Bilduk Udalean bultzatu duen eredua eta adierazi duen jarrera?

Egoerak eskatzen zuen konpromisoak ekarri gintuen zinegotzi izatera eta herrigintzan aritzeko erantzukizuna hartu genuen. Bildu, elkartu, bat egin; guretzat filosofia bat baino gehiago, behar bat da.

Ados egon garen proiektuetan elkarlanean aritzeko prestutasun osoa izan dugu eta desadostasunak izan ditugun proiektuetan, aldiz, kritika eta jarraipen zorrotza egin ditugu.

Esaterako, turismo arloan, benetako lanketa bat egin eta denon artean zer bultzatu nahi dugun erabakitzearen aldekoak izan gara. Bizitzen ari garen krisi garai honetan, gizarte arloan lan gehiago egitearen aldekoak gara. Gainera, herritarren benetako beharrei erantzuna eman nahian ere aritu gara. Kirol proiektu integral bat defendatu dugu, besteak beste, herriaren garapen urbanistikoak kezkatzen gaituelako. Halaber, berdintasunaren eta euskararen garrantzia azpimarratu ditugu eta kalitatezko udal zerbitzuak ematearen aldekoak gara. Hori guztia egin ahal izateko, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa ikusten dugu. Herritar eta elkarte gabe, herria egiterik ez dagoelako. Benetako eredu parte-hartzaile batean sinisten dugu.

Landu dituzuen arloetan, EH Bilduri esker lortu da proiektuak aurrera ateratzea edo egonkortzea…

Lehen aipatu bezala, herrigintzan aritzeko konpromisoa hartu genuen eta horretan aritu gara. Hainbat arlotan

ekarpenak eta proposamenak egin ditugu. Besteak beste, gure ekarpenei esker hauek lortu ditugu:

- Ludoteka zerbitzua dagoen tokian mantentzea eta lokalaren kostua merkatzea lortu da.

- Gutxien kutsatzen duten ibilgailuek hobariak dituzte.

- Betearazi ez duten arren, animalien ordenantza “parte-hartze” bitartez egitea lortu genuen.

- Ia urte bete Udaletik parte-hartzea bultzatu behar dela esan eta esan ibili ondoren, oposizioan baliabide murritzak izan arren, animalien ordenantza eta aurrekontu parte-hartzaileekin hastea lortu genuen; horrela, EAJ parte-hartzea behar ez dela esatetik, parte-hartze arlo horretan zerbaitetan hastera bultzatu dugu.

- Guk proposatutako autokarabana gunea aurrekontuetan alderdi guztien bozkarekin onartu den proiektu bakarra izan da.

Nola ikusten duzu etorkizuna?

Ilusioz eta aukeraz betea ikusten dut etorkizuna. Orain 4 urte aro berri bat zabaldu zen eta aro berri hori irekitzen jarraitu behar dugu. Honek ez du atzera bueltarik, ezta ikusi nahi ez duenarentzat ere.

Eredu berri baterantz abiatu beharra dago. Alternatiba egon badagoelako. Trantsizio une batean gaude, agortu den eredu batetik (jasangaitza, krisia sortu duena,...) eredu berri batera abiatu behar dugu: aldaketa soziala, garapen sozial eta ekonomiko orekatua, lehentasuna gizarte gastuari emango diona, zerbitzu publikoak bermatuko dituena. Pertsona guztien interesak eta

Reunirnos, juntarnos, acercar posturas; más que una filosofía es una necesidad. Siempre hemos demostrado disposición al trabajo en común cuando hemos estado de acuerdo, pero ante proyectos con los que estábamos disconformes hemos hecho crítica y un férreo seguimiento.

Creemos firmemente en los modelos participativos. No se puede hacer pueblo sin contar con sus habitantes y los grupos y asociaciones que lo conforman.

Idoia Buruaga

EH Bildureninformazio buletina

ELKARRIZKETA

Page 4: Hurbildu martxoa

Arlo garrantzitsua da kirola; legegintzaldi honetan, zein izan da EH Bilduren jarrera?

Ideia nagusi bat da ardatza: Udalak eta eragile publiko orok, bizimodu osasuntsua eta kirol praktika bultzatu behar ditu herritar gazteenetatik nagusienetara.

Ildo horretan, gure jarrera hiru puntutan oinarritu da. Lehenik eta behin, elkarteei lehentasuna eta garrantzia ematea, beraiek direlako kirol eragile nagusiak Elorrion.

Bestalde, Multikirola proiektuari babesa ematea, eredu horretan sinisten dugulako.

Eta azkenik, kirol arloan epe luzera pentsatu behar dela azpimarratu dugu behin ta berriz.

Biharko egunean zinta mozteko azpiegiturak egitea oso polita da, baina horrek gerora sortzen dituzten motxilak izugarriak eta pisutsuegiak izan daitezkela esan dugu behin eta berriz. Beraz, gauzak ondo aztertu eta proiektu onena gauzatu beharko litzateke, inondik ere, etorkizuna baldintzatu gabe.

Oposizioan egon arren, EH Bilduri esker ere egin dira gauzak…

Nahiago nuke EH Bilduk babestu egin dituela esatea; azken finean, elkarteei esker egin dira gauza gehienak:

eskubideak beste edozeren gainetik. Eredu jasangarri bat garatu nahi dugu, bertan, herritarra eta herria alderdikerien gainetik egoteko. Horretarako, guztion, bai herritarron, bai alderdion artean, zer Elorrio nahi dugun erabaki behar dugu eta hurrengo urteetan gobernuan egongo diren alderdi desberdinek proiektu nagusi horiek errespetatu beharko dituzte. EH Bildutik, erronka horri aurre egiteko gogotsu gaude.

Nire alaba nagusiak dioen bezala: Ekinez eta eginez hazteko bidea egingo dugu.

Veo un futuro lleno de ilusión y repleto de oportunidades. Hace cuatro año se abrió un nuevo ciclo en este pueblo y esto no tiene marcha atrás. Debemos avanzar hacia un nuevo modelo. Porque la alternativa existe. Un desarrollo económico y social que dé prioridad a los derechos y los intereses de las personas y que cubra todos los servicios públicos. Queremos poner en marcha un modelo que sea sostenible, pero para ello es necesario que todas y todos los ciudadanos decidamos conjuntamente qué Elorrio queremos y las formaciones que ocupen cargos en el Ayuntamiento en los próximos años deberán respetar esa decisión popular.

Jon Ander Gracia

ELKARRIZKETAZUREKIN HOBETOelorrioko

Page 5: Hurbildu martxoa

kirol etxearen atontzea, rokodromoarena… Egia esan, EAJkoek, eragiteko tarte gutxi utzi digute, baina saiatu gara gai guztietan gure irizpideak azaldu eta palanka egiten!

Gazteak zarete gure etorkizuna, baina Udalean beti bigarren mailan eta ahaztuta geratzen zarete.

Bai, egia da, eta gure burua zuritzeko asmorik gabe, arlo oso zaila dela uste dut.

Hasteko, arlo oso aldakorra da: egin kontu legegintzaldi hasieran 15 urte zituen gazteak, orain 19 dituela; eta bere eskariak, premiak, interlokuzioa… zeharo aldatu direla.

Gazteak beti daude etorkizunaren atarian eta gizartearen gezi punta dira, oso arlo dinamikoa; Udala, ordea, egitura astuna da.

Hori guztia gutxi balitz, Elorrio oso txikia da eta Gaztediaren arloa zeharka jorratzera behartuta gaude.

Gustatuko litzaidake formula miragarriren bat ematea, baina Gazteen arloan ere, zerbait ona egingo bada, Elorrioko herritar eta elkarteek bultzaturiko proiektua izan beharko da; bestela, bertan ustelduko da.

En materia deportiva nuestra actuación se fundamenta en tres puntos:

Todo lo que se ha podido conseguir se ha hecho gracias a la labor de los propios grupos deportivos. Nuestra labor ha consistido en apoyar iniciativas como la rehabilitación de la casa de deporte, o el rocódromo. En verdad, el PNV nos ha dado muy poco margen de maniobra pero en todas las cuestiones planteadas hemos expresado nuestro criterio.

El tema de la juventud es muy complicado. El joven que tenía 15 años cuando comenzó la legislatura, hoy tiene 19. Sus demandas, sus necesidades, incluso sus interlocuciones han cambiado por completo. La juventud, siempre a las puertas del futuro y punta de lanza del presente, es dinámica; y en cambio, el Ayuntamiento es una estructura pesada.

EH Bildureninformazio buletina

1-Priorizar y destacar la labor de las asociaciones y grupos deportivos; al fin y al cabo, ellos son el agente principal de la práctica deportiva.

2-Proteger el proyecto de ‘Multideporte’ porque creemos firmemente en este modelo.

3- En el ámbito deportivo hay que subrayar la importancia de que debemos reflexionar a largo plazo. Es bonito eso de cortar cintas de instalaciones de un día para otro, pero ello acarrea grandes y pesadas mochilas. Por ello, es necesario analizar qué proyecto hace falta y optar por el mejor, y no hipotecar o condicionar el futuro.

Page 6: Hurbildu martxoa

ELKARRIZKETAZUREKIN HOBETOelorrioko

Turismoa eta ondarea, garrantzi handia hartzen ari diren arloak. Zein da zure iritzia?

Turismo eta Ondare arloak azken urteetan gero eta protagonismo handiagoa hartzen ari dira herrian. Hala ere luzera begirako planifikazio on bat egitea ezinbestekoa dela uste dugu, plan estrategiko bat diseinatzea eta gauzatzea.

Planifikazio seriorik ez da egon legengintzaldi honetan, faltan bota dogu, eta era berean benetako elkarlanik eman ez danez, arlo honetako erabaki gehienak gure desadostasunarekin hartu ditu EAJk.

Bota ditugun ideiak, proposamenak… bereak egin eta gero nahi izan duten moduan garatu dituzte: zerbitzuaren esleipena, turismo bulegoa, Lanbideren bitartez aldi baterako turismo teknikari baten kontratatzea, autokarabana parkina…. Parkinaren kasuan, guk

El turismo y el patrimonio están adquiriendo gran importancia pero es necesario diseñar y poner en marcha un plan estratégico. En esta legislatura no ha existido una planificación seria. Las propuestas e ideas que hemos puesto sobre la mesa las han hecho suyas (PNV) y las han desarrollado a su antojo.

Jaione Igartua

proposatu eta landu genuen hasiera-hasieratik, denon adostasunagaz onartu zan, publizitatea atera zuten, herrian bonboa eman, eta zer egin dute? Proiektua airean utzi…

Planifikazioa garrantzitsua da, baina hau ezin da interes pribatuen mesedetara egon, interes partikularrek eta pribatuek ezin dute herri proiektu bat baldintzatu. Turismoa eta beste edozein proiektu, herritarren interesetatik abiatuta landu behar da, interes kolektibotik, herritar, eragile, alderdi politiko ezberdinen artean ahalik eta adostutasun handiena lortuta. Beraz, turismo arloa etorkizunean datozen urteetan emango diren pausoen araberakoa izango da. Ereiten dugunaren araberakoa izango da fruitua. Elorrixarron artean marraztutako ibilbide bat diseinatuta ikustea gustatuko litzaidake, herritarrek prozesuaren parte aktibo sentitzea eta etorkizunean denok harro sentitzea egindako lanagaz, gaitasuna badago…. kultura arloan Elorrio erreferente izatea lortu bada, turismo arloan zergatik ez!

Kultura betidanik oso indar handiko arloa izan da. Nola daude gauzak?

Legegintzaldi honetan ez zaio protagonismo berezirik eman Kultura arloari, azken urteetan arloa egonkortzea lortu dalako, azpiegitura duinak ditugu herrian: Iturri Kultur Etxea edota Arriola eta langile finak zein baliabide pila; beste arlo batzuetan egon ez dena: turismo arloan, kirol arloan…

Azken urteetako dinamika jarraitu da. Hala ere, edozer antolatu edo egin denean (jaietan zein urte barruan), gure apustua beti izan da eragileekin bilerak egin daitezen eskatzea, informazioa ematea; eta EAJren erantzuna honakoa izan da: ”Ba! Zertarako, gero jendea ez badoa bileretara?

Herritarrek aukera izan behar dute horrelako gaietan parte hartzeko, iritziak emateko, kezkak plazaratzeko… gero

Lo que suceda en el futuro con Elorrio y su turismo dependerá de los pasos que se den. El fruto será lo que hayamos sembrado. Me encantaría ver una hoja de ruta diseñada por todos y todas las elorrianas. Un proceso activo que nos llene de orgullo, por el trabajo hecho, por la capacidad que tenemos. Si en el aspecto cultural somos un referente, ¿por qué no en lo que respecta al turismo?

ELKARRIZKETA

Page 7: Hurbildu martxoa

EH Bildureninformazio buletina

norberaren erabakia da parte hartu edo ez. Eta herritarrek parte hartu ez badute, zergatik izan den baloratu beharko da: hausnartu behar da gauzak ondo edo gaizki egin diren.

Eta etorkizunean nola ikusten duzu kultura Elorrion?

Kultura osasuntsu mantendu bada, herrian urteetan elkarteetan murgilduta dabiltzan herritarrek musutruk egindako lanari esker izan da. Elorriok altxor bat dauka! Baina arlo honetan atzera pausorik eman ez dadin, Udalak azpiegitura eta baliabideak kudeatzeaz aparte, esfortzu berezia egin behar du, kultur mugimenduak lagunduz, baina beti elkarteen autonomia errespetatuz.

Agian erronka berria kultur sorkuntza sustatzean datza. Herrian badagoz sortzaileak, denbora berrietara egokitzen joan beharko gara eta bide berriak zabaldu, urteetan lortutakoa erakargarria izaten jarraitzeko eta formula berrien bidez herria bizirik mantentzeko. Hau ere Udaletik bultzatu beharko da, benetako parte hartzea suspertuz eta espazioak herrira zabalduz!

Si la cultura sigue gozando de buena salud se debe a la labor desinteresada de todos y todas las vecinas involucradas de una manera u otra en los grupos y las asociaciones del pueblo. Este es el gran tesoro de Elorrio. El Ayuntamiento debe hacer un esfuerzo en colaborar con todo este movimiento cultural, respetando siempre la autonomía de todas estas asociaciones.

Egun bizi dugun egoeran, gizarte arloak garrantzi handia dauka. Zer egin du EH Bilduk azken lau urteetan?

Bai, gizarte arloa garrantzitsua dela deritzogu; are gehiago, bizi dugun garai honetan.

Lau urtean borrokan ibili gara danok, salbuespenik gabe, merezi ditugun bizi-baldintza minimoen alde.

Gure proposamenei esker, alargunez gain, langabeei, indarkeria jasan duten emakumeei... udal zergak ordaintzeko diru-laguntzak bermatzea lortu da. Eta gure herrian hileta zibilak egitea ahalbidetzen duen ordenantza

Olga Albeniz

Hemos estado peleando durante cuatro años para garantizar, sin excepciones, las mínimas condiciones de vida que merecemos. Gracias a nuestras propuestas se han otorgado ayudas para pagar los impuestos municipales a viudas, gente en paro y a mujeres que han sufrido la violencia de género. La ordenanza que posibilita los entierros civiles también se propuso y elaboró a iniciativa nuestra.

Page 8: Hurbildu martxoa

ere, guk proposatu eta landutakoa izan da. Baina, oraindik ere, arlo sozialean lanketa eta ekimen asko egiteko ditugu. Arlo honetan, erronka handia dugu ondorengo urteetan.

Arlo sozialean, EAJk ze jarrera izan du?

Badakigu EAJak ez duela arlo sozialarekiko interes handirik. Arlo sozialetik kanpo dauden beste proiektuetan buru belarri aritu dira, herritarren benetako eta oinarrizko beharrak alde batera utzita.

Are gehiago esango nuke, momentu batzuetan bazterketa soziala babestu dute; esaterako, aurreko urtean multikirolean parte hartu ezinik geratu ziren ume batzuk, familiek momentu hartan udal zerbitzu hau ordaindu ezin zutelako. Onartezina da.

Ezin daiteke ume bakar bat ere multikirola moduko proiektu batetik kanpo geratu arrazoi ekonomikoengatik. Gaur egun, guk eskatuta, diru-laguntza bat dago horrelakorik berriro gerta ez dadin.

ZUREKIN HOBETOelorrioko

La plaza de la técnica de Igualdad es una conquista del movimiento feminista de Elorrio. Su organización, mociones, recogida de firmas, todo ello ha posibilitado que esta plaza quede asentada. Lo pondría como ejemplo a seguir. Cuando la ciudadanía se activa consigue presionar a la representación política en un ayuntamiento y cambiar las cosas. En ese sentido, solo cabe felicitar a todas esas mujeres y hombres.

Azkenean Elorrioko Udalak berdintasun teknikariaren plaza beteko du. Gai horretan EH Bilduk zer esan handia izan du, ezta?

Bai, baina zer esana eta lorpena Elorrioko talde feministena izan da. Beraiek dira urteetan lana egin dutenak (antolatu, mozioak aurkeztu, sinadurak batu…) eta euren borrokari esker lortu da plaza betetzea. Eredu bezala jarriko nuke, izan ere, herritarrak aktibatzen direnean eta euren lanaren bidez udal ordezkariak presionatzen dituztenean, gai dira egoerak aldatzea lortzeko. Horrenbestez, zorionak guztiei!

Hori esanda, gizarte parekidea lortzeko, oraindik bide oso bat daukagu egiteke; bide luze bat. Gaur egun, tamalez, ezin dugu baieztatu gizonak eta emakumeak berdintasunean bizi garela; ezberdintasunak agerikoak dira (lanean, hizkuntzan, hezkuntzan...).

Gure ustez, Udaletik gauza asko egin ahal dira berdintasunaren alde eta egunerokoan iltzatuta dauzkagun praktika asko ditugu oraindik aldatzeko; ezbairik gabe, horren alde lan egingo dugu, Elorrio parekidea izatea lortu arte.

Sabemos que al PNV no le despierta gran interés la problemática social. El PNV ha estado inmerso en sus grandes proyectos dejando a un lado las necesidades reales de la población. El pasado año algunas familias no pudieron acceder al proyecto multikirola para sus hijos por motivos económicos. Es inaceptable. A día de hoy, y a propuesta de EH Bildu, existe una partida económica en el Ayuntamiento para que esto no vuelva a ocurrir.

Page 9: Hurbildu martxoa

EH Bildureninformazio buletina

La participación ciudadana debería ser una de las herramientas principales a la hora de valorar y decidir qué proyectos necesita el pueblo, cómo y dónde hay que hacerlos.

Cuando creen (PNV) que un proyecto les pueda dar réditos electorales, lo hacen sin contar con nadie. Eso sí, cuando ya lo tienen todo decidido hacen una campaña de marketing para vender el producto; disfrazándolo de proceso participativo, abren la puerta tan solo para que la ciudadanía decida qué tipo de árboles plantar o el color de las baldosas.

Fernan Garcia

Azkeneko lau urte hauetan asko hitz egin da parte-hartzearen inguruan. Zer hausnarketa egiten duzu?

Bide luzea daukagula egiteko. Herritarrek gai publikoen planifikazioan eta kudeaketan parte hartzea ez da nahikoa; eurek izan behar dute protagonistak.

Herritarren parte-hartzeak tresna nagusietako bat izan beharko luke, herriak zein proiektu behar dituen, nola eta non egin behar diren aztertzeko eta erabakitzeko orduan.

Guk horren alde egin dugu, eta lehenengo momentutik Udala jendearengana hurbiltzen ahalengindu gara. Horretarako, hainbat eratako batzarrak egin ditugu, kalera irten gara panel informatiboekin, kale-inkestak egin ditugu, udal-aurrekontuak zer diren azaldu dugu...

Aurrerapauso garrantzitsuak egin ditugu eta jendea, apurka apurka, parte hartzera animatzen hasi da, baina oraindik ez dugu lortu herritarrek horretan benetan sinistea eta gehiago parte hartzea. Buru-belarri jarraituko dugu lanean.

Zer jarrera hartu du EAJk parte-hartzearen inguruan? Zer bultzatu du?

EAJk? Ez du horretan sinisten eta ez zaio interesatzen, baina denetarako erabiltzen du “parte-hartze” hitza.

Benetako parte-hartze prozesu bat Udaletik hasi beharko litzateke, talde politiko guztietatik hasita. Guk elkarrekin

lan egiteko eskaini dugu geure burua, baina beti erantzun bera jaso dugu: EZ.

Gure ustez, benetako prozesu parte-hartzailea aurrekontuen zirriborroa egin aurretik hasi beharko litzateke; ez azkenengo momentuan, gehiena dagoeneko erabakita dagoenean, azken aldian egin den bezala.

Legegintzaldi honetan, EAJk argi erakutsi du nola ulertzen duten eurek herritarren parte-hartzea. Proiektu batek hauteskundeei begira etekinak emango dizkiela uste dutenean, inortxo ere kontuan hartu gabe eramaten dute aurrera. Hori bai, dena erabakita daukatenean, marketing kanpaina eder bat egiten dute produktua saltzeko; mozorrotu, prozesu parte-hartzaile itxura eman eta herritarrei zer zuhaitz mota edo zer baldosa kolore nahi duten baino ez diete erabakitzen uzten.

Zinegotzi bai, baina lan munduan eta sindikalgintzan ere diharduzu. Udalak zer egin beharko luke lana sustatzeko?

Gauza asko. Josu Unanue Bermeoko alkateordeak Arriolan eman zuen hitzaldian, bere Udalak nola funtzionatzen duen azaldu zuen. Oso aberasgarria izan zen; han egon ginenoi begiak ireki zizkigun eta jabetu ginen kalitatezko enplegu publiko gehiago sortzea posible dela.

Bermeon ia zerbitzu publiko guztiak, denak ez esateagatik, udal langileek betetzen dituzte. Apurka apurka, horixe izan beharko litzateke gure helburua.

ELKARRIZKETA

Page 10: Hurbildu martxoa

La crisis está castigando también a nuestro municipio, han cerrado varias empresas y estamos retrocediendo a

pasos agigantados en derechos laborales: trabajos precarios

y mal remunerados, empresas que privan a sus trabajadoras

y trabajadores de tener representación sindical en sus

centros de trabajo, 2 y 3 escalas diferentes en un mismo puesto de trabajo, inversión mínima en

salud laboral…

Desde el ayuntamiento no se pueden gestionar las empresas

privadas, pero sí habría que pedirles unos mínimos, mediar en los conflictos laborales, hacer que se respeten todos los derechos de las y los trabajadores y exigirles

que no solo se cumplan las normas de seguridad existentes,

sino que se invierta en ellas. Hay que intentar erradicar los accidentes de trabajo graves.

Xabier Orbegozo

Zoritxarrez, krisia gure herria ere zigortzen ari da; hainbat enpresek itxi dituzte eta lan eskubideetan nabarmen egiten ari gara atzera: lan prekarioak eta gaizki ordainduak ugaritzen ari dira, hainbat enpresak galarazi egiten diete langileei lantokian ordezkaritza sindikala edukitzea, lanpostu berean 3 edo 4 maila daude, lan osasunean inbertsio urria egiten da…

Udalak ezin ditu kudeatu enpresa pribatuak, baina gutxieneko batzuk eskatu beharko lizkieke: Udalak lan gatazketan bitartekaritza egin behar luke, langileen eskubide guztiak errespetarazi. Enpresak, neurri guztiak betearazteaz gain, segurtasunean inbertitzera bultzatu beharko lituzke.

Hirigintza gai potoloa da; zer proposatu du EH Bilduk?

Bai, arlo hau garrantzi handikoa da herrigintzan eta gu gertuko jarraipena egiten ahalegindu gara arlo honetako gai guztiei.

- Hainbat proiektu eta asmoren alde egin dugu: Ibarrako bidea, Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ), edo udaltzainen kokapen berria premiazkoak zein egokiak iruditu zaizkigu

- Beste batzuetan ere gure ekarpenak onartu dira: eskola bidea, animalien eta terrazen ordenantzak, etab.

- Beste egitasmo batzuk bultzatu arren, gobernu taldeak ez ditu lehenetsi: auzoetako ur hornidura, Belengua kaleko urbanizazioa, Errebonbillo kaleko garajeen eraispena, etab.

- Alderantziz, gobernu taldeak lehenetsi dituen proiektu batzuekin edo garatzeko erarekin ados egon ez garelako, beste proiektu batzuen kontra agertu gara: igerilekuak, Landaguneen Plan Berezia, etab.

- Ulertezin moduan aipatuko nuke autokarabanendako parkinaren proiektua. EH Bilduren parte-hartze bileretan ateratako idea bat, udal talde guztiei proposatu eta duela bi urteko aurrekontuen osoko bilkuran talde politiko guztiek onartu zutena, eta azkenean, egin gabe gelditu dena.

Hirigintza hain gai garrantzitsua, zaila eta herrirako eragin handikoa izanda, uste dut gaiak elkarlanduz eta akordioz garatu beharko liratekeela. Azken batean, herria

ZUREKIN HOBETOelorrioko ELKARRIZKETA

Page 11: Hurbildu martxoa

eraldatu egiten delako, diru asko erabiltzen delako eta egitasmoak epe ertain eta luzean ateratzen direlako. Hirigintza akordio puntualetan, epe ertain zein epe luzeko akordioetan oinarritu behar da, eta hori ez da gertatu legegintzaldi honetan.

Auzoetako zinegotzia ere bazara, azken urteetan. Zer gertatu da arlo honetan?

Hasi bezain laster auzoetako jaien ordenantza aldatzea proposatu, bultzatu eta hobera aldatzea lortu genuen. Gero, aurreko legegintzaldian ilusioz hasi zena, auzo alkateak izendatuz arlo honi garrantzia emateko, pixkanaka amatatzen joan da: zegoen bide-garbitze auzolana kenduz, etab.

Gobernu taldeak ez du bultzatu arlo hau. Pare bat proiektu egin eta aurreko legegintzalditik zegoena kudeatzera baino ez da jarri: bide konponketak, auzotaxia, eta auzo batzuetan auzolanean egindako lan batzuk diruz laguntzen.

Auzoetan dinamikak egotea balore handia da, herri guztiarengan eragin positiboa baitu. Gobernu taldeak ez du ezer egin auzoen arteko eta auzo bakoitzeko dinamikak piztearen alde.

Auzo kontseiluak berak ere ez du funtzionatu.

Gobernu taldea informazioa emateko organo bat baino ez da izan, aholku organo bat izan beharrean; egutegiak ez dira bete, batzorde eta kontseiluko arduradunak aldatu behar izan ditu, etab. Ez dago orokorrean balorazio baikor bat organo honetaz auzo alkateen artean.

Zerk harritu zaitu gehien legegintzaldi honetan?

EH Bildun hasi ginenok erabat jende berria ginen zinegotzi arduretan, herrigintzan, egoera berezi baten ondorioz.

Gobernua hartu zutenek, hasieratik, “koarentena” moduko batean jarri gintuzten, herriko indar politiko bozkatuena izan ginelako, arlo batzuen ardura eramatea proposatu genienean. Gero baztertze hau legegintzaldi osora luzatu da. Gobernu taldearen agintaldia ez da izan akordioan oinarritutako gobernua. Are gehiago, uste dut urte hauetan EH Bildu baztertuta edukitzea izan dutela helburu.

Akordioak elkarlanean oinarritu behar direla deritzot, akordioa elkarlanaren ondorio bihurtuz. Gobernu taldeak ez du bilatu elkarlanerako gunerik, EH Bildutik hainbat alditan horretarako prest gaudela esan arren. Herrigintzan zerbait goraipatzekoa bada, gaiak elkarrekin landuz akordioak burutzea da, eta EAJk ez du hori egin. EAJk lortutako “nagusitasunean” oinarrituta soilik eraman du agintea. Beraz, EAJren jarrera eta jokabide berekoia eta gurekiko baztertzailea izan da gehien harritu nauena legegintzaldi honetan.

Ez dut uste elorrixarrek horrelako jarrera espero dutenik beren udal ordezkariengandik, guztiz kontrakoa baizik; elkarlana eta akordioa dira, nire ustez, gure herritarrek espero dutena.

Hemos impulsado otros proyectos como el abastecimiento de agua a los barrios, la urbanización de la calle Belengua o la demolición de los garajes de la calle Errebonbillo, pero al PNV no le han parecido prioritarios.

El urbanismo debería ser fruto de la colaboración. Debe basarse en acuerdos puntutales, y acuerdos a medio y a largo plazo, y esto no ha ocurrido en la actual legislatura.

El equipo de gobierno se ha limitado a gestionar el legado de la anterior legislatura, pero no ha impulsado las dinámicas propias de los barrios. El Consejo de Barrios tampoco ha funcionado. Lo cierto es que, en general, la percepción de los distintos alcaldes de barrio no es positiva.

Lo que más me ha impresionado en esta legislatura es la actuación egoísta y discriminatoria que el PNV ha tenido para con todos y todas nosotras. No creo que esa sea la manera de actuar que esperan los y las elorrianas de sus representantes en el Ayuntamiento.

El urbanismo tiene mucha importancia y hemos intentado seguir muy de cerca todos los temas. Hemos dado el visto bueno a proyectos como el vial de Ibarra, el SAC o la nueva ubicación de la Policía Municipal, porque urgía y porque nos han parecido acertados. En otros casos se han aceptado nuestras ideas, como el camino escolar o la ordenanza sobre terrazas.

EH Bildureninformazio buletina

Page 12: Hurbildu martxoa