Download - Hizkuntz ekologia

Transcript

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

1

Hizkuntz aniztasuna, hizkuntzen ekologia eta hizkuntzen jasangarritasuna

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

2

Helburua: Hizkuntzek jasangarritasunean

duten papera ulertu eta garrantzia azpimarratzea.

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

3

HIZKUNTZ EKOLOGIAHIZKUNTZ EKOLOGIA

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

4Hizkuntza Ekologia

Gaur egun Euskaraz bizitzeak zentzu osoa du

Euskal hiztunontzat eta gainerakoentzat

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

12

Teoria, Etika eta PolitikaTeoria, Etika eta Politika

Baloreak

Aniztasuna Berdintasuna

Interdependentzia

Ekintza

Balore horiek bermatzeko

konpromisoa

Zientzia

Hizkuntzen arteko harremanak ulertzeko ezagutza zientifikoa

Hizkuntza Ekologia

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

13

Bioaniztasuna arriskuanBioaniztasuna arriskuan

Giza ekintza hauek bioaniztasuna murrizten dute eta ekosistemak zurrunago bihurtzen. Aldaketa hain larria izanik, ekosistemak egokitzeko duten gaitasuna galtzen ari dira eta etengabe hondatzen.

Wilson biologoak honela laburbiltzen du krisia: “gaur egungo joerak jarraitzen badu, atzerabiderik gabeko espezieen pobretzean eroriko gara. Erritmo honetan, mende bukaerarako Lurreko animalia eta landare espezieen erdia galduko dugu. Espezie bakoitza eboluzioaren maisulana da, eta gizakiak ezingo luke parekorik sortu, nahiz eta ingeniaritza genetikoaren bidez izaki berriak sortzeko gai izan. Espezieen galera handi honek eragin zuzena izango luke lurreko ingurumenaren egonkortasunean. Eta horrez gain, gizakiarentzat etorkizunean informazio genetiko mailan oso baliagarriak izan daitezkeen biblioteka biziak galduko lirateke”.

Hizkuntza Ekologia

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

14

Aniztasun biokulturalaAniztasun biokulturala

Aniztasun biologikoa eta aniztasun linguistiko-kulturala bizi aniztasunaren atalak dira, osotasun baten parte.

Biak daude krisian eta bat egiten dute krisiaren jatorri edo eragileetan: faktore ekonomikoak, politikoak eta sozialak.

Biologikoki zein etnolinguistikoki aberatsak diren inguruneen banaketa geografikoa aztertuz gero, garbi ikusten da aniztasun etnolinguistikoaren eta aniztasun biologikoaren arteko korrelazioa.

Hizkuntza Ekologia

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

15

LANDARE ANIZTASUNA ETA HIZKUNTZEN BANAKETA

Aniztasun biokulturalaAniztasun biokulturala Hizkuntza Ekologia

“Tximeleta ugari dagoen lekuan hizkuntza ugari dago”

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

16

Kultura eta Hizkuntza aniztasunaKultura eta Hizkuntza aniztasuna

Aniztasuna ez da naturaren ezaugarria soilik. Homo Habilisaren garaitik gizakia etengabe egokitu da garai eta leku ezberdinetara (berezko ezagutzan, gizarte antolaketan, sinesmen, balore eta jokamoldeetan, komunikazio era ezberdinetan oinarrituz, …).

Kultura eta hizkuntza izan dira historian zehar giza komunitateen identitatearen oinarria: Begibistakoak iruditzen zaizkigun erlijio, ohitura, balore eta munduaren ikuspegiarekin bat egiten dugu.

Giza komunitateek ezberdintasun hauetan oinarritzen dituzte euren arteko harremanak. Gu/Besteak.

Hizkuntza Ekologia

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

17

Hizkuntzek gizakiak sortutako pentsamendu eta ideien unibertsoa gordetzen dute.

Hizkuntza bakoitza giza esperientziaren adierazpen bat da; hiztun komunitateak bere ingurunearekiko eraiki duen harremana, formulatu duen pentsamendua, sistema filosofikoa eta ulermena.

Hizkuntza bakoitza hiztun komunitatearen ondare kulturalaren memoria da, eta galduz gero giza pentsaera ezagutzeko eta ulertzeko, eta munduaren ikuspegia ulertzeko elementu ordezkaezin bat galtzen da.

Hizkuntza Ekologia

Hizkuntzak: ondare kulturalaren memoriaHizkuntzak: ondare kulturalaren memoria

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

19

1100

553

1011.000

1143

100110.000

1710

10001100.000

1436

1000011.000.000

660

>10000000

234

10.000 hiztun baino gutxiago

dituzten hizkuntzak: 3406

Iturria: Sharing a world of difference, UNESCO- Terralingua - WWF, 2003

Hiz

kunt

zen

bana

keta

hi

ztun

kop

urua

ren

arab

era

Kultura eta Hizkuntza aniztasunaKultura eta Hizkuntza aniztasuna

Munduko biztanleen %96ak hizkuntzen %4 hitz egiten dugu Munduko biztanleen % 4ak hizkuntzen %96 hitz egiten du.

Hizkuntza Ekologia

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

20

Etnologue-n arabera 2000. urtean 6809 hizkuntza bizi ziren, 228 herrialdetan banatuta.

Ama hizkuntza

Txinera 760Inglelesa 427

Hiztunak (milioika)

Gaztelania 266Hindia 182Arabiera 181Portugesa 165Bengalera 162Errusiera 158Japoniera 124Alemana 121

168

Munduko biztanleriaren %

54433322

-10 hizkuntza hauen artean ez dira hizkuntzen %1era iristen, baina munduko biztanleria osoaren erdia hartzen dute.

- 8 bat milioi hiztunek, alegia, biztanleriaren %0,13ak hizkuntzen erdia baino gehiago erabiltzen dute.

- Europan 275 hizkuntza daude katalogatuta. Munduko hizkuntzen %3.

- Asian %32, Afrikan %30, eta Pazifikoan %19, Ameriketan %15.

-Munduko hizkuntzen %84a endemikoa da, lurralde batean bakarrik hitz egiten da.

Kultura eta Hizkuntza aniztasunaKultura eta Hizkuntza aniztasunaHizkuntza Ekologia

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

21

Hizkuntzak: kultur ondarearen memoriaHizkuntzak: kultur ondarearen memoria

Kulturen eta hizkuntzen ideia aniztasuna ekosistemen aniztasuna bezain beharrezkoa da gizateriaren zein planetaren biziraupenerako: aniztasunak biziraupenerako arazoen aurrean irtenbide aukera handiagoa ematen digu.

Gizateriaren ezagutzaren “datu-basea” handia izatea

beharrezkoa da planteamenturen batek huts

egiten duenean beste nonbaitetik oinarrizko ikuspegi

baliagarri bat jasotzeko. Eta “datu-baserako” oinarrizko sarbideak hizkuntzak dira.

Hizkuntza Ekologia

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

22

Eleaniztasuna eta giza taldeen arteko interkomunikazioa bai baina hizkuntz komunitate guztien biziraupena eta garapena bermatuz.

Oreka non?Oreka non?

Iraunkortasun linguistikoa

Gure izatearen oinarri diren baliabide linguistiko-kulturalak galdu gabe garatu eta interkomunikatu nahi dugu eta behar dugu.

Hizkuntz aniztasuna babestu beharreko balioa da, eta ez duen jakinmin antropologikoagatik, pertsona zein giza komunitateen berezko duintasunagatik baizik.

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

23

Beste taldekoekiko harremanaksortu eta mantentzen dira

BAI

EZ

Integrazioa

Bereizketa

Asimilazioa

Marginazioa

BAI EZ

Berezko identitatea eta ohiturak

gordetzen diraJohn Berry-ren taula

Lau konbinazio: Integratu direnak eta beren kultura ukatu gabe gehiengoaren kulturarekin jarrera positiboa dutenak. Asimilatu egin direnak, alegia, beren kultura ahaztu eta gehiengoarena hartu dutenak. Bere jatorriari lotuta jarraitzen dutenak, gehiengoaren kulturarekin harremanik izan gabe (bereizketa). Beren identitatea galdu dutenak, baina gehiengoaren baloreak ere hartu ez dituztenak (marjinazioa).

Mestizajea eta asimilazioa

Harreman orekatu baterako oinarriakHarreman orekatu baterako oinarriak

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

24

“Guk ez dugu eskatzen baztertzeko, eta are gutxiago mozteko, beste lorerik,

gurea bizirik uzteko baizik.Ondasun kolektibo diren animalia eta landareek ere,

beren balioa babestua eta bultzatua duten zibilizazio honetan gehiegi eskatzea ote da hori?

Ba, horixe da eskatzen duguna”J.M.Barandiaran

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

25

3 oinarri nagusi3 oinarri nagusi

Hiztun multzo horrek osatzen duen taldea

Hizkuntza-komunitateaHiztuna

Hizkuntza horretan mintzo den pertsona bakoitza

Hizkuntza

Giza Hizkuntzak tokian-tokian hartzen duen forma

Soziolinguistika

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

26

Espazio sinbolikoa

Hiztuna hizkuntzarentzat

BA

AB

AB

Ø

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

27

NAZIOARTEKO HIZKUNTZA F.

KULTURA/ZIBILIZAZIO F.

Hizkuntz FuntzioakHizkuntza-funtzioak

FUNTZIO NAZIONALA

FUNTZIO LOKALA

LAN MUNDUA

FAMILIA

IDENTITATEA

Hizkuntza hiztunarentzat

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

28Zergatik daude hizkuntzak gatazkan?

1

2

3

4

5 Nazioa

Herria

Lana

Familia

Pertsona

NazioartekoaKultur HizkuntzaNazioaHerriaLanaFamiliaPertsona

NazioaHerriaLanaFamiliaPertsona

NazioaHerriaLanaFamiliaPertsona

NazioaHerriaLanaFamiliaPertsona

A hizkuntza

B hizkuntza

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

29

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

30

Identitatea eraikitzen laguntzeko proiektua

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

31

Bizitza filosofia bat1. Giza eskubideen ikuspegia, balore bateratzaileak2. Aberastasunaren eta baliabideen banaketa3. Kulturak mantentzea eta elkartrukatzea4. Tokian tokiko ideologiak eta elkartrukea5. Aniztasunaren bidezko garapen

jasangarria; hazkunde kualitatiboa

6. Eleaniztasuna

7. Bigarren hizkuntzaren irakaspen aditiboa

8. Lekuko ekoizpenen babesa

9. Komunikazioan berdintasuna

10. Demokratizazio ekonomikoa

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

32

Arizmendi, zer gara?

IKASTOLA gara KOOPERATIBA gara

Hezkuntza Proiektua

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

33

Euskara, izateko era bat…Munduan pertsona izateko modu original eta natural

bat…

IKASTOLA gara

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

34

Kooperatiba, lan egiteko era bat…

Norbanakoaren eta gizartearen ongizatea eta garapena helburu dituen talde lana

KOOPERATIBA gara

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

35

Euskal identitatea eta euskal kultura

Munduko identitateak eta kulturak

Hizkuntza jarrerak

Ikastola izaera

Kooperatiba izaera

Lantzen ditugun edukiak

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

36

DBHko Bazara batzordeaGalartzako egonaldia

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

37

Batxiko Bazara batzordeaG+20-Foru Aldundia

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

38

DBHko Bazara batzordeaGalartzako egonaldia

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

39

DBHko Bazara batzordeaGalartzako egonaldia

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

40

DBHko Bazara batzordeaGalartzako egonaldia

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

41

DBHko Bazara batzordeaAbenduak 3

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

42

“Ikastola eta kooperatiba” formakuntzaMonitoritza eskola

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

43

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

44

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

45

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

46

Zergatik dira interesgarriak munduko hizkuntzak?

Zergatik kezkatu beharko genuke beraien egoeraz?

Ez daukagu nahikoa euskara aurrera ateratzearekin?

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

47

Giza eskubideak vs Hizkuntza eskubideak

Lehenengo "eskubide belaunaldi" deiturikoan oinarrizko eskubide zibil eta politikoak ezarri zituen, eta arraza, sexu, erlijio edo hizkuntza ezberdintasunean oinarritutako diskriminazio oro debekatu zuen. Herrien autodeterminaziorako eskubidea ere onartu zuen, baina deskolonizazio prozesuetara mugatuta. Bigarren belaunaldiak eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak formulatu zituen. Lehenengo bi belaunaldietan jaso ziren eskubide multzoak NBE-ren 1948.ko abenduaren 10eko batzar orokorraren 217A(III) erresoluzioan onartutako Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean (NBE, 1948) jaso ziren. Hirugarren belaunaldiak, alde batetik solidaritatean oinarritutako bake, garapen eta ingurumen eskubideak, eta bestetik eskubide etnikoak garatu zituen (Skutnabb-Kangas, 1994).

Eztabaida eta definizioek norbanakoaren eskubide unibertsalen eremutik eskubide sozial eta kolektiboen eremurako bidea egiten zuten heinean (eta, beraz, menpeko gutxiengoetako kideek beraien oinarrizko eskubideak gauzatu ahal izateko baldintzak ezartzeko aukerei ateak irekitzen zitzaizkien heinean) eztabaidak zaildu egin ziren, Estatuaren kontzeptu tradizionala eta botere erlazioak kolokan jartzen baitziren (Stavenhagen, 1995).

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

48

Kapital soziala - Giza garapena - Garapen integrala

• Hizkuntza – identitatea -kolektibitatea • Hizkuntza kapital sozial sortzaile• Kapital soziala giza garapenaren oinarrian• Baina, zer da garapena? Garapen integrala?

Garapenerako lankidetza- 1940-50: Bretton Woods, BM, FMI, BID, Nazio Batuak, GKE …- 60: Dependentziaren teoria. Asistentzialismotik negoziazio eta akordioetara- 70: Pearson txostenak, oinarrizko beharren fokatzea, MED estrategiak, %0,7. - 80: Neoliberalismoa, kanpo zorra.- 90 …: Amartya Sen, titularitateak, Giza Garapen Indizea, PNUD txostenak, garapen jasangarria, genero ikuspegia, …

“Ko te reo te mauri a te mana Maori”“Pjiekek’joo”

GKEen praktika EHan

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

49

Garapena indigenaAndeetako kasua

Txakana

Garapenak lau dimentsio ditu Andeetako herri indigenentzat: dimentsio ekonomikoa-politikoa, dimentsio soziologiko-komunitarioa, dimentsio ekologikoa

eta dimentsio teknologikoa. Garapen eko-soziala, beraiek erabiltzen duten terminotan, lau dimentsioen oreka mantenduz lortzen da.

Dimentsio ekonomiko - politikoa

Dimentsio soziologiko - komunitarioa

Dimentsio teknologikoa

Dimentsio ekologikoa

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

50

Herri indigenak

‘indio’, ‘indigena’, ‘natibo’, ‘tribu’, ‘gutxiengo tribala’, ‘herri natiboa’, ‘jatorrizko herria’,

‘aborigenak’, ‘lehen nazioak’, ‘nazio indigenak’, herri indigenak’, ‘laugarren mundua’,…

Herri indigenak 300 milioi pertsona baino gehiagoko osatzen dituzte, munduko lurralde guztietako 70 herrialde baino gehiagotan, eta, gutxi gorabehera, munduko populazioaren %4 dira.

Herri horiek planeta honetako kultur aniztasunaren %90 ordezkatzen dute. Aniztasun hori da, hain zuzen ere, bere historiarekin eta bizi diren ingurunearekin batera, definizio bakar batean barneratzea zailtzen duena.

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

51

Herri indigenak

Zenbait oinarrizko printzipio oso presente daude herri indigena gehienen artean. Oinarrizko printzipio hauen artean hurrengo hauek ditugu:

• Gizakia ingurune naturalaren jabe baino ingurune horren parte da• Komunitatearen lehentasuna norbanakoarekiko• Elkarrekikotasuna eta birbanaketaren printzipioa, nahikotasuna, ondasun eta baliabideen metatzearen aurretik• Naturarekin eta komunitatearekin balore etiko eta espiritual sendoak.

Deruyttere, A. (2001). “Pueblos indígenas, globalización y desarrollo con identidad: algunas reflexiones de estrategia”

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

52

Herri indigenen eskubideak

Lehenengo mugarri nagusia “Herrialde independenteetako herri indigena eta tribalei buruzko OITren 169. hitzarmena” izan zen, 1989ko ekainaren 27an. OITren 107 hitzarmena” eguneratu nahi izan zuen. Izan ere, 107. hitzarmenaren azken helburua herri indigenak bizi ziren herrialdeko gizarte gehiengodunean integratzea da, eta oraindik zenbait herrialdetan indarrean jarraitzen du .

Hitzarmenak, besteak beste, izaera kolektibodun eskubideak onartu eta jasotzen ditu, herri indigenentzat oinarrizkoak diren gaiak: euren lurraldearen eskubideak, euren kultura eta baloreen sustapena, hezkuntza euren hizkuntzan jasotzea, kontsultarako eta parte hartzeko eskubidea edo zuzenbide tradizionalaren balioa.

Gaur egun OITren 107. hitzarmena indarrean duten herrialdeak hauek dira: Angola, Bangladesh, Belgika, Kuba, Egipto, El Salvador , Ghana, Ginea-Bissau, Haiti, India, Irak, Malawi, Pakistan, Panama, Errepublika Domininikarra, Arabiar Errepublika, Siria eta Tunez.

Gaur egun OITren 169. hitzarmena indarrean duten herrialdeak hauek dira: Argentina, Bolibia, Brasil, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Danimarka, Ekuador, Espainia, Fiji, Guatemala, Honduras, Mexiko, Nepal, Noruega, Herbereak, Paraguay, Peru eta Venezuela

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

53

Herri indigenen eskubideak

Bi hamarkadetako borroka luzearen ondoren, 2007ko irailaren 13an Nazio Batuen Erakundeko Batzar Orokorrak “Herri indigenen eskubideei buruzko Nazio Batuen Adierazpena” onartu zuen.

Adierazpenak bederatzi bloketan banatzen diren 46 artikulu ditu:

I.- Nortasuna eta giza eskubideak (1, 2, 6 -11 artikuluak)II.- Kultura eta tradizioak (12-14 artikuluak)III.- Heziketa eta hizkuntza (15-17 artikuluak)IV.- Lan eskubideak (18. artikulua)V.- Parte hartzea eta erabakiak hartzeko mekanismo propioak (19-24 artikuluak)VI.- Ingurumena (25-30 artikuluak)VII.- Autogobernua eta autonomia (3, 4, 5, 31-36 artikuluak)VIII.- Babes mekanismoak (37-41 artikuluak)IX.- Adierazpenaren irismena edo muga (42-46 artikuluak)

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

54

Hizkuntza komunitate indigenak

- Alde bakarreko elebitasun soziala

-Hizkuntza komunitatea desegituratu

- Diskriminazioa legala

- Funtzio-defizita

GAL

ERA

-- Gutxiagotasun konplexua

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

55

Hizkuntza galeraren ondorioak

Maila kolektiboan- Kodearen galera- Ezagutzaren galera- Elementu kulturalen galera- Identitatea, kohesioa, kapital soziala, kolektibitatea

Norbanakoaren mailan-Ondorio psikologikoak, linguistikoak, kognitiboak, sozialak eta ekonomikoak.- Alkohola, drogak, Hiesa, kartzela, …

Skutnabb-Kangas, T. (2000). "Linguistic genocide in education – or worldwide diversity and human rights?", Nazio Batuen Erakundea (2008). “Las formas de educación de los niños indígenas ¿son crímenes de lesa humanidad?”Brown, L. (2006). “The Loss of Indigenous Languages - the Sociological Effects “

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

56

Zertan ari dira herri indigenak hizkuntzari dagokionez?

1. Hizkuntzen erregistroa

2. Cree eta Hualapai komunitateak

3. Punana Leo eta Te Reo Kohanga: Maorien eredua.

4. Educación Intercultural Bilingüe

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

57

Zertan da nazioarteko lankidetza?

Galbidean dauden hizkuntzen erregistroan eta informazioa bilketan egiten ari diren proiektu eta ahalegin nagusiak

- Frantzian “Centre national de la recherche scientifique” (CNRS): DDL (Dynamique du langage), CELIA (Centre d'Etudes des Langues Indigènes d'Amérique), LLACAN (Langage, Langues et Cultures d’Afrique Noire), LACITO (Laboratoire de langues et civilisations à tradition orale).

- Inglaterran: Hans Rausing Endangered Languages Project eta Foundation for Endangered Languages

-Alemanian Volskwagen Fundazioaren DoBeS (Dokumentation Bedrohter Sprachen) programa.

- Japonian, gobernuaren “Endangered Languages of the Pacific Rim” programa.

- Estatu Batuetan , gobernuaren “Documenting Endangered Languages” programa.

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

58

Zertan da nazioarteko lankidetza?

Erregistratutako informazio guzti hori ordenatu eta jendarteari eskaintzeko proiektuak

-Summer Institute for Linguistics, www.etnologue.com

-Alemaniako Max-Planck-Institut für evolutionäre Anthropologie institutuaren World Atlas of Language Structures Online proiektua. http://wals.info

-UNESCO, arriskuan dauden munduko hizkuntzen Atlas Interaktiboa

-AECID, UNICEF eta Fundación para la Educación en Contextos de Multilingüismo y Pluriculturalidad (FUNPROEIB Andes): “Atlas Sociolingüístico de Pueblos Indígenas en América Latina”, 2009

-Hizkuntza amerindiarrak: Texas-eko Unibertsitatea, The Archive of the Indigenous Languages of Latin America edo Native Languages of the Americas

- African Languages proiektua: www.africanlanguages.org

- Living Tongues Institute + National Geographic: “The Enduring Voices Project”

- UNESCO Etxea: Hizkuntzen AMARAUNA

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

59

Zertan da nazioarteko lankidetza?

Hizkuntza berreskuratzeko ahaleginetan ari diren erakunde eta proiektuak

Australia: The Australian Institute of Aboriginal and Torres Strait Islander StudiesZeelanda Berria: Te Kōhanga Reo National TrustAEB: Arizonako Unibertsitatean kokatzen den The American Indian Language Development Institute (AILDI)

Resource Network for Lingusitic diversity (Australia, Zelanda Berria, Indonesia, Kanada, AEB, …)

• Language Centres, Language Nest , Language reclamation

GGKEak- Cultural Survival - The Endangered Language Fund- GTZ- IBIS- Japoniako Kooperazio agentzia- Mugen gainetik- Garabide

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

60

Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) administrazioa

Garapenerako Lankidetza Ofiziala. Administrazio publikoen jarduera

Eusko Jaurlaritza (%60), Foru Aldundiak eta udaletxeak

“2008-2011ko garapen lankidetzarako gida plan estrategikoa”

2009ko aurrekontua 30.855.042 eurokoa izan zen. Aurrekontu honen %5a (1.591.747,31 €) bideratu zen nolabait hizkuntza indigenekin zerikusia izan dezaketen proiektuetara.

Bi pausu ematea falta dira: alde batetik deialdietan era horretako proiektuen ezaugarriak kontuan hartzea, eta bestetik, garrantzitsuena, ildo horretako proiektuak aurkeztea GGKEek eta hauek onartuak izatea

Kolonbiarekin lankidetza Kultura sailetik

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

61

Nafarroa Garaiko Administrazioa

Garapenerako Lankidetza Ofiziala. Administrazio publikoen jarduera

(2.4. ildo estrategikoa)Los objetivos estratégicos:B.4.1. Potenciar la inclusión de la perspectiva de los DD.HH., incluidos los Derechos de la Infancia, en los instrumentos de la cooperación navarra contemplando acciones de promoción, defensa, protección y garantía de los mismos, incluyendo el respeto a la identidad cultural.Las acciones estratégicas para llevarlo a cabo:

B.4.1.a Incorporar, mediante la metodología apropiada, la inclusión de la perspectiva de los DD.HH. en las acciones de la CID,incluido el respeto a la identidad cultural.B.4.1.b Difundir en Navarra la situación de los DD.HH. en que se encuentran los países receptores de AOD, así como en relación a las identidades culturales de minorías étnicas o indígenas que se acompañan.”

(Nafarroako Gobernua, 2007)

2009-2010 deialdian 7.800.000 € GGKEentzako proiektuak finantzatzeko. Hortik %3,6 hizkuntzekin zer ikusia duten proiektuak

Iparraldeko AdministrazioaAkitaniako Eskualdeko Kontseiluak ez du garapenerako lankidetza proiektuak bultzatzeko eskumenik egiten (Frantziako Gobernuaren Kanpo Harremanetarako Ministeritzaren ardura baita).

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

62

Frantziako Administrazioa

Garapenerako Lankidetza Ofiziala. Administrazio publikoen jarduera

2007-2011 Plan Estrategikoa (Agence Française de Developpement, 2007) aztertuz gero, ikus dezakegu nola “hizkuntza”, “identitate” edo “indigena” terminoak ez direla azaltzen. Horrek ez du esan nahi alor horietan proiekturik ez duenik egiten agentzia frantsesak, baina garbi dago ez dela lehentasunezkoa.

Badituzte, ordea, Garapen Agentziaz kanpo linguistika edo antropologiaren eremuan sortutako ikerketa institutu publikoak

Espainiako Administrazioa Praktikan (59.400.973,31 €-tik 0, %3a dagokion arren)

“Plan director de la cooperación española 2009-2012” (AECID, 2006): “lehentasun horizontalak” definitzerakoan, hurrengo bost lehentasun definitzen dira:

“ (…) Estas cinco prioridades horizontales son (i) la inclusión social y la lucha contra la pobreza, (ii) la gobernabilidad democrática y promoción de los derechos humanos, (iii) género en desarrollo, (iv) la sostenibilidad medioambiental, y (v) consideración de la dimensión cultural y respeto a la diversidad.” (AECID, 2006)

“Estrategia española de cooperación con los pueblos indígenas”“La cooperación española en este ámbito marca como objetivo general el contribuir al reconocimiento y al ejercicio efectivo del derecho de los pueblos indígenas a articular sus propios procesos de desarrollo social, económico, político y cultural, lo que beneficiará a la sociedad en su conjunto” .

UNICEF eta Fundación para la Educación en Contextos de Multilingüismo y Pluriculturalidad (FUNPROEIB Andes): “Atlas Sociolingüístico de Pueblos Indígenas en América Latina”, 2009

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

63

garabide

bidegara

garapenerako euskal lankidetzankooperazio ildo berri bat

www.garabide.org

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

64

gara

bide

bidegara

 . Diskurtso mailan hau onartua badago ere, gehienetan oraindik kooperazioa ez da praktikan horretaz jabetu. Kooperazioaren zatirik handienak (bai gure herritik egiten denak ere) gai sozioekonomikoetan jartzen du ahalegin guztia, eta askotan asimilazio prozesuen parte da kooperazioa bera.  . Gaur egun, munduko komunitate eta herri askotan nortasun galeraren une erabakiorrean daude. Herri horiek jokatzen ari direna ez da kooperatiba bat gehiago edo gutxiago, eskola bat gehiago edo gutxiago, proiektu bat gehiago edo gutxiago. Bitartean, milaka urtean mantendu duten hizkuntzaren transmisioa galtzen ari dira juxtu belaunaldi honetan. “Garapenaren” ulermen sakonetik, galera horrek izugarrizko eragina izango du herri horien etorkizunean.  . Gaur munduan fondo asko bideratzen dira herri indigenetara, baina gehienetan emaitza ez da egokia, izan ere garapen horren “know-how”aren edo nortasun-garabiderako esperientziaren transmisioa eta trukea gutxik egin dezakete. Gai horietan kooperatzeko gaitasuna oso txikia da. Eta indigenak asko jokatzen ari dira horretan: izan edo ez izan, nortasunean garatu edo ez garatu. Euskal Herriak zeregin ederra izan dezake horretan.

Behar batBehar batBehar bat

. Globalizazio neoliberalarekin munduak daraman bidean, hiru prozesu daude elkarri loturik: sozioekonomikoa, kulturala eta ekologikoa. Ez dezakegu ulertu prozesu bat beste biekin lotu gabe: gizakiaren degradazio sozioekonomikoa, herri indigenen edo herrien nortasunaren degradazioa eta naturaren degradazioa harremanetan daude. Eta hiru horien aldeko lana ere lotuta dago garabide egokiagoen aldeko ahaleginean.

Aukera batGarabide

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

65

gara

bide

bidegara

“Urrundik ikusten da Euskal Herriak esperientzia propio eta sakon batzuk dituela. Nolatan ez zarete hortik abiatzen zuen garapenerako lankidetza

pentsatzeko eta egiteko orduan?” 

Unescoko Gazteria arduraduna

 . Kooperazioa laguntza asistentziala izan ez dadin, herri batek ez du galdetu behar bakarrik zenbat diru daukan emateko, baizik eta beste hau: ze esperientzia daukan herri gabetuekin konpartitzeko. Hortik sortzen da kooperaziorik duinena eta aberatsena.  . Ze esperientzia multzo dauka Euskal Herriak elkarbanatzeko? Zalantzarik gabe, bere nortasunaren bizi-ahalegina eta horretarako garabideen esperientzia behintzat hor dauka. Hori herri gabetuekin konpartitzen asmatzea berebiziko ekarpena izan liteke kontinente guztietan garapenerako lankidetzaren arloan.  . Euskal kooperazioa, zentzu honetan ia ez da izan euskal kooperazioa. Oro har, ohiko kooperazioa egin du, ez da ohartu daukan altxorraz, eta ez ditu bere indarrak jarri konpartitzeko zeuzkan esperientzietan. Euskal kooperazioaren hutsune garrantzitsua da. . Ireki gabe dago oraindik herri honen lankidetzarako kooperazio ildoei buruzko gogoeta. Gogoeta eta eztabaida hori zabaltzean, nortasunaren garabide-esperientziak munduko herri indigenekin konpartitzeak bere tokia har dezake. Herri honen kooperazio ahalegina bideratzeko ildo nagusietako bat izateko bokazioa du, horretara deitua dago.  

Hutsune bat

Hutsune bat

Hutsune batBehar bat

Aukera batGarabide

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

66

gara

bide

bidegara

Eskaria hazkorra da azken urteotan. Euskal Herria erreferentzia bila bisitatzen duten gidari indigenak, unibertsitate indigena proiektuak, herri hauetako eskola elebidun sareak, mota guztietako erakunde indigenak… gero eta gehiago dira. Ez dago ordea garapenerako lankidetza ildo hau garatzeko ohiturarik eta honen garrantziaren kontzientziarik.

Aukera bat

Aukera batUne honetan desagertzearen eta garatzearen arteko amildegian dauden herri indigenentzat, ekarpen handiko ispilua da euskararena. Bereziki azken berrogei urtetako garapenean, esperientzia baliotsua dario euskararen komunitateari.

Aukera batGarabide

Euskalgintza deitu izan den euskararen mugimendu modernoak era guztietako erakundeak sortu ditu, herri eta eskualde zein nazio mailakoak, enpresa, elkarte edo sareak, hezkuntzatik hasi eta kulturaren garapeneko alor txikienetaraino. Prozesu horietako bakoitzean, erakunde gehienetan, esperientzia oso baliagarriak ditugu bildurik, horien protagonista izandakoak bizirik daude eta garapen bidean dauden herri indigenentzat balio handiko transmisio gaitasuna dago gorderik.

Aukera eskueran dago. Mundu zabalean herri indigena asko dago garabide bila. Euskal Herrian eragile asko dago esperientziaduna. Zubia kudeatzen hastea falta da.

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

67

gara

bide

bidegara

Garapenerako euskal lankidetzaren ardatz potentzialetako bat izanik, orain arte mamitu ez den kooperazio ildo bati oinarria eskaintzea da Garabideren egitekoa. Helburu hauek formulatzen ditugu:

Garapen bidean dauden herrietako hizkuntza komunitate minorizatuekin lankidetza bideratzea, euskara eta euskal kulturaren garapen esperientzien trukean oinarrituta

Norabide horretan, munduko Hegoaldeko hizkuntza komunitate minorizatuetako eragileekin lankidetza proiektuak garatzea. Lankidetza proiektu hauek hizkuntzaren, kulturaren eta nortasunaren garapen-alor desberdinetan gauzatuko dira, hezkuntzaren alorrean indar berezia jarriz.

Euskararen eta euskal kulturaren garapenean lanean ari diren erakundeek Hegoaldeko hizkuntza komunitate minorizatuekiko lankidetzarako beren esperientzia eskain dezaten sustatzea, horretarako markoa eta bideak eskainiz.

GarabideGarabideGarabide

Helburuak

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

68

gara

bide

bidegara

Hegoaldeko hizkuntza komunitate gutxituekiko eragileekin lankidetza proiektuak hitzartu eta aurrera eramatea da Garbideren lana, proiektuak gure nortasunaren garapen-esperientziaren trukean oinarriturik. Horretarako maila desberdinetako proiektuak ditugu aukera moduan, Hegoaldeko eragileen behar eta eskariei erantzunez:

1. Formazio eta kapazitazio proiektuak2. Esperientzien truke-programak3. Aholkularitza proiektuak4. Tutorizazio proiektuak

GarabideGarabideGarabide

Lan ildoak

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

69

gara

bide

bidegara

Hegoaldeko eragileak: erakunde indigenak

Hegoaldeko herri indigenetako eragileak dira gure proiektuetako lankideak. Beren nortasuna garatzeko proiektu zehatzetan dabiltzan eragile kolektiboekin egiten dugu lan: herri indigenetako hezkuntza erakundeak, gizarte eta kultur erakundeak, erakunde publikoak eta indigenen erakunde politiko propioak.

Lankidetza mota honetan eskaintzeko daukaguna kontinente desberdinetako herri indigenentzat dago zabalik. Hala ere, hasierako fasean Ameriketako herri indigenetara bideratuko da lan gehiena hainbat arrazoirengatik: gaztelera konpartitzeak ematen dituen abantailak, lotura historikoak eta, batez ere, Euskal Herrira lankidetza mota honetarako eskari zehatzak bertako erakundeetatik etorri izana.

GarabideGarabideGarabide

Norekin egiten dugu lan?

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

70

gara

bide

bidegara Euskal Herria: euskararen garabideetako eragileak

Lan ildoen atalean aipatu ditugun proiektuak aurrera eramateko (formazio proiektuak, truke–programak, tutorizazioak eta

aholkularitza proiektuak) Garabideren lana euskalgintzaren esperientzia modu eraginkor batean Hegoaldeko eragileen eskura

jartzea da. Horretarako, batetik, euskararen garabideen esperientzia sistematizatzen dihardu Garabide-k, formaziorako, trukerako eta

aholkularitzarako material propioa ekoiztuz. Horrekin batera, gure lanaren beste besoa da euskalgintzako protagonistak lankidetza-

sarean sartzea. Funtsezko gakoa da, kasu bakoitzean, Hegoaldeko proiektuari dagokion sektore edo arlo zehatzeko euskal eragilerik

egokienen lankidetza lortzea.

Hezkuntza sareak, korpusa garatzeko erakundeak, estrategia mailako eragileak, hedabideak, kulturgintzako erakundeak, euskal

unibertsitate esperientziak… eta abar luze bat dira honetarako lankide, hau da, euskararen garapena mamitzen duen erakunde,

enpresa eta elkarte sarea.

GarabideGarabideGarabide

Norekin egiten dugu lan?

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

71

gara

bide

bidegara Programa honetarako sortutako beken bidez Hegoaldeko hizkuntza komunitate indigenetako kideak gurean izango ditugu, Garabidek antolatutako formazio plan bat jarraitu eta Euskalgintza bertatik bertara ezagutuz.

Beka hauek jasotzeko hautagaiak beraien hizkuntza komunitatean klabeak diren pertsonak izango dira: komunitateko liderrak, erakunde eta komunitate indigenetako ordezkariak, hezkuntza arduradunak,…

GarabideGarabideGarabide

Herri eta Hizkuntzen artekoTruke Programa

Herri

eta

Hik

zunt

zen

arte

ko

Truk

e Pr

ogra

ma

Zertan datza?

Truke Programa honek lankidetzan oinarrituriko hartu-emanak bultzatzen ditu, bereziak diren eredu gizakoiagoetara bideratuko gaituzten elkar-trukaketetan ikasiz eta irakatsiz.

Hegoaldeko herri indigenek beraien hizkuntza eta identitatearekiko dituzten bizipenak eta esperientzia eta gurean daukaguna trukatu nahi ditugu, elkarren aberasgarri. Elkarlan eredu hau bultzatzeko inork badauka arrazoi eta aukerarik gu gara. Zer eskainia daukagulako. Ikasteko beharra daukagulako.

Zertarako?

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

72

gara

bide

bidegara 1. Euskalgintzaren esperientzia zuzenean gurera etorriko diren

bekadunei transmititzea.

2. Soziolinguistika, hizkuntza ekologia, prozesu identitario, hezkuntza eredu eta hizkuntza normalizazioari buruzko formazioa ematea bekadunei.

3. Euskalgintzako eragileei hegoaldeko ekarpen eta hizkuntza errealitateak ezagutaraztea, bertako protagonisten bidez.

4. Bisitarien interes eta arduraren arabera, hasiera eman, euskalgintzako eragileekin lankidetzazko harremanei.

GarabideGarabideGarabideHe

rri e

ta H

ikzu

ntze

n ar

teko

Tr

uke

Prog

ram

a

Helburuak

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

73

gara

bide

bidegara

GarabideGarabideGarabide

• Garabide Elkartearen eskutik gai bakoitzeko adituek emango dituzten formazio saioak:

• “Realidad lingüistico-cultural de Euskal Herria”• “Movimiento social en favor del euskera”• “Sociolingüística”• “Realidad educativa”• “Procesos de unificación lingüística”• “Ecología de las lenguas”

• Euskalgintzan eragile izan diren pertsonen testigantzak:• Joserra Zubizarreta• Argitxo Noblia• Iñaki Arruti• Kike Amonarriz• Xamar• Teo Etxaburu• Martxelo Otamendi• Juan Mari Torrealdai• Mari Anjeles Iztueta• Xabier Mendiguren• Mari Karmen Garmendia

Lehenengo helburu biak lortzeko antolatutako aktibitateak

Herri

eta

Hik

zunt

zen

arte

ko

Truk

e Pr

ogra

ma

Helburuekiko garatuko diren aktibitateak:

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

74

gara

bide

bidegara

GarabideGarabideGarabide

Herri

eta

Hik

zunt

zen

arte

ko

Truk

e Pr

ogra

ma

Helburuekiko garatuko diren aktibitateak:

Bisitak

Corpusa

Kultur ekoizleak

Herri Mugimendu

lokalak

Herri Mugimendu Nazionalak

Lan Mundua

Admin. Publikoa

Komunikabideak

Hezkuntza

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

75

gara

bide

bidegara

GarabideGarabideGarabide

Herri

eta

Hik

zunt

zen

arte

ko

Truk

e Pr

ogra

ma

Helburuekiko garatuko diren aktibitateak:

• Euskaltzaindia• AEK• Arizmendi Ikastola• Ikastolen Federazioa• Elhuyar • EKE• Irulegi Irratia• Lasarteko Euskara Zerbitzua• Argia• EiTB• Zenbat Gara Elkartea • Kafe Antzokia Bilbo• EIZIE

• Gabriel Aresti Euskaltegia • Berria• Jakin• Goiena Komunikazio Taldea• AED• Topagunea• HPS• Vianako Erentzun Ikastola• Kontseilua• EHE• Emun• UEMA• Elkar• Bertsozale Elkartea

Bisitak

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

76

1.- Corpusaren inguruko IV Truke-Programa egin2.- Hizkuntza Biziberritzeko Maisutza antolatu eta burutu3.- Maputxeen plataforma linguistikoari aholkularitza eta formazioa gauzatu4.- Ekuadorko mapa soziolinguistikoen eraketan aholkularitza5.- Ekuadorko herrien ipuinak editatzeko laguntza6.- 2009ko truketik datozen proiektuen azterketa

Kaqchikel FundazioaRUPAI Ekoizpen Etxea

7.- Kooperantearen jarraipena eta aukera berriak aztertu8.- GKE-entzako gidaliburua osatu9.- Proiektu berrien identifikazioa

Eleka Ing. Ling.Bai&bySoziolinguistika klusterraAhotsak.comAymara-ren hizkuntza akademia

2010. Urteko gestio planeko proiektugintza helburuak

Amaia AnteroIñigo Iñurrategi

77

aragarapenerako euskal lankidetzan

kooperazio ildo bat

garabide

bidegara

garapenerako euskal lankidetzankooperazio ildo berri bat

www.garabide.org