1
HERRI KIROLAK
DBH 4
2
Herri kirolak, Euskal Herrian antzinatik jokatu izan diren
kirolei deitzen zaie normalki. Hauetako asko hemen sortutakoak
eta bereziak dira. Herri kirolen jatorria garai bateko lan
jarduera desberdinak aisialdira bideratzean aurki dezakegu.
Baserritarrak nahitaez egin behar zituen eguneroko
betebeharrak kirol bilakatu dira denborarekin.
Eusko Jaurlaritzak 2006an aurrera eramandako Plan
Estrategikoaren arabera, 18 dira Herri Kirol kategoria duten
kirolak. Herri Kirolen Marka H18K da, 18 direlako kirolak.
Hurrengo hauek, hain zuzen:
1.Aizkolaritza
2.Sega jokoa
3.Harri jasotzea
4.Sokatira
5.- 8.Giza-Abere probak
5.Giza probak
6.Idi probak
7.Zaldi probak
8.Asto probak
9.Lasto altxatzea
10.Lasto botatzea
11.Lokotx bilketa
12.Trontza
13.Zaku eramatea
14.Orga jokoa
15.Ingude altxatzea
16.Txinga eramatea
17.Ontzi eramatea
18.Harri zulaketa
3
1.Aizkolaritza
Aizkora proba edo aizkolaritza herri kirolaren mota bat da.
Aizkolaritzaren jatorria basoak moztean egiten zen ekintzatik
dator eta lortzen zuten egurra tximinian erretzen zuten edo
harekin egurrikatz egiten zuten.
Haren helburua enbor bat ahalik eta denbora gutxienean
moztea da eta banaka, binaka edo taldeka parte hartzen da,
enborra zutik edo etzanda egon daiteke. Enborra zatitzeko
aizkora erabiltzen da. Aizkolaria izena du proba honetan
diharduen kirolariak, eta berari laguntzen "erakuslea" eta
"botileroa" ondoan ditu. Hauen zereginak dira: erakuslea, egurra
mozterakoan geldituriko ezpalak kentzea eta aizkolariari esanten
dio non eman behar duen hurrengo kolpea ahalik eta azkarren
amaitzeko; botileroa, eskuoihala, ura eta aizkora berriak ematen
dizkio azkolariari lana errazago egiteko.
Bikoteka eta taldeka jokatzen denean, normalena da, bikoteko
edo taldeko partaideak enbor berdina moztea txandakatzen
haiek nahi dutenean. Eskupilotan bezala taldeen koloreak gorria
eta urdina dira nahiz bakarka, bikoteka edo taldeka jokatu.
4
2.Sega jokoa
Sega-jokoa, segalari proba edo segalaritza sega erabiliz
denbora jakin batean ahalik eta belar gehien moztean oinarritzen
da. Sega nekazaritzan erabiltzen den tresna da. Makil baten
txertatuta doan kurbatutako aihotz batek osatzen du, eta
orokorrean belarra, abereentzako bazka edo laboreak biltzeko
erabiltzen da. Ahoak 0,90 metro eta 0,95 metro bitarteko luzera
du sega normaletan eta 1,18 metro eta 1,24 metro bitartekoa
lehiaketakoetan.
Lehiaketa izango deneko zelaia edo larrea arreta bereziz
aukeratzen dute, hainbat zirkunstantzia kontuan hartuta.
Lehenik zaletasuna dagoen inguruan egon behar du eta, ahal
bada, segalariak datozen herrietatik hurbil. Hau oso kontuan
hartu da azken urteotan, gaur egun normala baita esparrura
sartzeko ordaindu beharreko sarrera bat jartzea, eta
horrenbestez, ikusle-kopuru handiagoa izatea. Eta horren
arabera sarbide erraz eta erosoko zelaiak bilatzen dituzte,
ibilgailuentzat aparkalekuak dituztenak. Eta esparruaren barruan
ikusleek ongi ikusteko aukera izan dezatela eta akotatzeko
erraza izan dadila. Ez du inolako harririk izan behar, aldapa
gehiegirik gabe, eta belar ugari eta hazitakoa duena.
Belarra mozteko proba oso gogorra da parte-hartzaileentzat.
Atletaren gorputza, proba osoan zehar, gerritik doblatuta dago.
Arnasa soina makurtuta eta birikak konprimatuta hartzen dute.
Betidanik, segalari-probak udazkenaren hasieran izaten dira,
belarra gehienezko hazkunde-puntura iritsi den garaian eta,
gainera, gazteek baserrian lan handiena izan eta horrenbestez
ezin hobeto entrenatuta daudenean.
Duela urte gutxi arte, lehiaketa-modu bakarra apustua zen,
herri-kirolaren gainerako modalitateetan gertatu den bezala.
Lehenengo lehiaketa, gurutzatutako diru-kopuruekin izan
5
beharrean diru-sariekin eta hainbat parte-hartzailerekin,
Gipuzkoan izan zen 1954ko ekainaren 11n.
Probarako ematen den denbora ordu betekoa izaten da gaur
egun. Mende hasieran normalak izaten ziren bi orduko iraupeneko
apustuak. Muga-denbora edozein izanda ere, behin amaitu
ondoren gizon-talde zabal batek -arrastelatzaileak, pisatzaileak,
lotzaileak eta laguntzaileak- ekiten dio lanari, eta epaileetako
baten begirada zelatariaren pean, aurkari bakoitzak moztutako
belarraren pisua emango dute. Tradizioari jarraituz pisu
erromatarra erabiltzen da.
Proba edonola antolatzen dela ere, oso zaila da errekorretaz
hitz egitea. Hainbat faktoreren menpe dago; moztutako
belarraren pisua eta azalera, lurraren kalitatea, belarraren
hezetasun-maila, hazkuntza eta abar, eta faktore hauek guztiek
ez daude lotuta berezko esfortzu fisikoarekin.
6
3. Harri jasotzea
Ordura arte erabilitako harkaitz-puska irregularra harginek
arbastatu egin zuten, lau forma geometriko klasiko emanez:
zilindroa, kuboa, esfera eta laukizuzena. Forma zilindrikoa pisu
txikienetarako erabili zen: 8 ,9 eta 10 arroba, 100, 112,5 eta 125
kiloren baliokide; harri kubikoa eta laukizuzena 10 eta 17 arroba
artekoa da, 125 kilo eta 212,5 kiloren baliokide hurrenez hurren,
tarteko pisu ohizkoenak 137,5, 150, 163,5, 175, 187,5 eta 200
kilo direla. Harri esferikoa, modu arruntean bola izena duena, 9
eta 10 arrobakoa izaten da normalean.
Harri-jasoketako probak bi atleten arteko apustuak izan dira
ia beti, eta batek bestearen ondoren jarduten du, inoiz ere ez
aldi berean. Lehiaketetan ere jarduna ez da aldi berean izaten,
bata bestearen ondoren baizik.
Lurrean harea-zakuzko edo automobil-estalkizko laukia
ipintzen dute, eta horren gainean botatzen da harria behin
sorbaldan berdindu ondoren. Laguntzaile batek harria dagokion
posizioan jartzen du hurrengo jasoaldirako.
Harrijasotzaileen artean ezagutuena Iñaki Perurena da.
1956An jaio zen Leitzan, Nafarroa. Haren lorpenen artean:
1990ean, harri jasotzearen munduko marka hautsi zuen 315 Kg.ko
harria altxatu zuenean; esku batekin 250 Kg.ko harria hirutan
altxatzeko gai da, eta 200 Kg.koarekin, berriz, lautan. Esku
batez altxatu duen harririk handiena 267 Kg.koa da, bi eskuz,
aldiz, 320 Kg.koa.
7
4. Sokatira
Soka-tiran bi aurkako giza indar, soka bati eutsita, elkarri
herrestan eramaten saiatzen dira. Kontzeptu sinple honen
ondorioz, kirol hau aspaldi-aspaldiko antzinatetik da ezaguna eta
hedadura geografiko oso zabala du gaur egun.
"Soka-tirako" lehiak arautzen dituzten baldintzak ondokoak
dira:
* Indartsuen kopurua: Zortzi dira.
* Pisua: Baldintzen artean probak pisu mugatuarekin edo
librearekin diren adierazten da. Pisu mugatua 560 kilo, 640 kilo
eta 720 kilotan ezartzen da.
* Botileroak: Talde bakoitzak botilero bat du, haien
ahalegina animo-ohiuekin zuzentzen duena.
* Debekatuta dago soka gerrian lotzea edo sorbaldaren
gainetik jartzea, amaieran dagoen gizonaren kasuan izan ezik.
Sokari bi eskuekin heltzen zaio.
* Frontoian edo belarrean tira daiteke, eta erabiltzen diren
oinetakoak desberdinak izango dira, abarkak lehenengo kasuan
eta botak bigarrenean.
* Kaleak: Talde bakoitzak bere kalearen barruan tiratu
behar du, normalean bi metroko zabalerakoa, eta bertatik
irteten dena deskalifikatu egingo dute.
* Arraste-eremua: Bi metro berrogeita hamarrekoa da, eta
sokan eta zoruan dago seinaleztatuta.
* Sokan zinta gorri bat lotzen da, erdia zehatz-mehatz
adierazten duena.
* Desafioak bi tiradetara egiten dira, taldeak aldez
aldatzen dutela. Horrela aukerak parekatu nahi dira, alde bateko
irregulartasunek, aldapak eta abar eragindako abantailak
saihestuz. Berdinketak gertatzen badira, aurkaria herrestan
eramateko erabilitako gutxienezko denborak erabakitzen du.
8
* Hainbat parte-hartzailetako lehiaketetan sailkapen-
ligaxka jokatu ohi da, guztiak guztien aurka arituz.
Soka-tira frontoietako kantxen eta plazetako harrien gainean
egiten zen, herrialdeko estilo tradizionalari jarraituz.
Nazioarteko kontaktuek eta lehiek argi eta garbi erakutsi
dute belar gaineko soka-tira dela modalitate zabalduena eta
etorkizun handikoena dela.
5.-8.Giza-Abere probak
Hauen guztien helburua harri bat leku batetik bestera
eramatea da, nahiz gizakion indarrarekin, nahiz animalien
indarrarekin (idiak, zaldiak eta astoak).
Giza proba herri kirol bat da, eta harri astun bat denbora
mugatu batean ahalik eta distantzia luzeenean garraiatzean
datza. Taldeka nahiz banaka jokatu daiteke eta harritik
tiratzeko kirolaria kate batez harria lotzen duen gerriko bat
jartzen du.
Atzerantz tiratuko da. Bidea plazan eta joan etorrian egiten
da. Erreka harri borobilez egindako plazetan lehiatzen da
normalean harriak ondo irrista daitezen. Gerria ahalik eta
tinkoen mantentzea eta lan gehiena hankekin egitea ezinbestekoa
da.
Idi-demak edo idi-probak herri kirol bat dira, non idi-pare
batek 1.500 eta 4.500 kilogramo arteko harria plazan zehar alde
batetik bestera mugitu behar duten. Idiak gidatzen dituenari,
idi-probalari edo itzain deritzo.
9
Idi-demaren jatorria aspaldikoa da. Gaur egun, baserritarrek
aplikazio anitzeko motokultoreak darabiltzate, euskal orografia
aldapatsuan lan egiteko egokiak. Baina oraintsu arte ez da
horrela izan. Euskal baserritarrek lurra lantzeko behi-azienden
trakzio indarra erabili izan dute beti eta ez zaldiak edo mandoak,
Gaztelan bezala. Gaur egun esan daiteke idiaren betiko erabilera
galdu egin dela mekanizazioaren ondorioz. Zaldiekin eta astoekin
antzekoa egiten da, arau ia berdinekin.
9. Lasto altxatzea
Kirol honen helburua lastozko fardo bat altzatzea da polea
sinple baten bitartez. Hemen dago araudi ofiziala eta ezaugarri
guztiak:
1.art. .- Lehiaketetarako fardoak edo antzekoak 45 kilo izan
beharko ditu. Hauek izan beharko dira neurriak: gutxienekoa
50x80x45zm., gehiengoa 60x90x55zm.
2.art. .- Sokak, korapiloaren goiko aldetik hasita, 7 metroko
bidea egiteko eran jarriko da polea (gutxi-gorabehera 15 cm).
Polearen kanpoaldeko diametroa 300 mm-koa izango da gehienez
eta barnealdekoa 200 mm-koa gutxienez.
3.art.- Sokaren gutxieneko diametroa 30 mm-koa izango da
eta gehienezkoa 35 mm-koa. Kirolari bakoitzak bere soka eroan
eta aldatu ahal izango du
4.art. .- Kirolariak ekitaldia bi hankak lurrean dituela hasiko
du.
10
5.art. .- Ekitaldiaren denbora ofiziala 2 minutukoa izango da.
Denboraz kanpo, kirolariak beste altxaldi bat egingo du,
berdinketa gertatuz gero erabili ahal izateko. Altxaldi honetako
denbora ere neurtuko da. Marka, bi minutuan egindako altxaldiek
adieraziko dute.
6.art. .- Kirolariak, fardoak erortzean hartuko duen abiadura
balia dezake berori altxatzeko.
7.art. .- Kirolariaren oinak ezin izango dira polearen
perpendikularreko 3 metroko erradiotik atera
8.art. .- Altxaldi bat baliozkoa izan dadin, fardoak lurra jo
beharko du, eta sokaren korapiloak polea.
9.art. .- Soka eskuetatik libre pasatuko da. Eskuok garbi egon
beharko dira eta kirolariak ezin izango du gorputzeko beste
atalik erabili.
10.art. .- Polearen euskarria zurruna izan beharko da, polea ez
dadin balantzaka hasi (ez goitik behera, ez ezkereskuin).
11.art. .- Emakumeen lehiaketetan, fardoak edo antzekoak 30
kiloko pisua izan beharko du. Polea, 5 metroko bidea egiteko eran
jarri beharko da. Ekitaldiaren denbora ofiziala 2 minututakoa
izango da.
11
10. Lasto botatzea
Joko honetan, fardoa, sarde baten laguntzarekin, barra
horizontal baten gainetik pasatu behar da. Barra jokalariaren
buruaren gainetik egon behar da. Arauak olinpiadetako altuera
salto antzekoak dira: altuera bat finkatzen da eta hura
gainditzeko 3 aukera daude. Hurrengo aldian lehenengo altuera
gainditu dutenek parte hartzen dute bat geratu arte; honek
txapelduna izango da.
12
11. Lokotx bilketa
Kirol honen helburua lokotx zenbaki zehatz bat saski batean
batzea da ahalik eta azkarren. Lokotxak ilaran jarrita daude,
bata bestearen arteko distntzia 1,25 metrokoa izanda.
12.Trontza
Trontza batez lagundurik, bi partaide enbor bat mozten dute
bakoitza xerraren alde batetik bultzaka. Mozketak ontzat
hartzek perimetro osoa euki behar dute. Irabazten du mozketa
on gehiago egiten duen bikotea.
13
13. Zaku eramatea Partehartzailea sorbalda gainean eraman behar du zaku bat
60kg., 75kg. Edo 80kg. Pisatzen dituena. Probaren helburua
zirkuitu bat egitea da, ahalik eta azkarren. Normalean, taldeka
egiten da eta erreleboak daude argazkian ikusten den bezala.
14. Orga jokoa
Kirol honetan orga edo gurdi bat erabiltzen da, bere punta
leku finko batean kokatzen delarik. Gurdia atzeko partetik
altxatu behar da, eta mugarik gabeko denboran, gurpilek lurra jo
gabe, ahalik eta bira gehien ematea da helburua.
14
15. Ingude altxatzea
Burdinazko ingudea altuera jakin batera, ahalik eta aldi
gehienetan altxatzea da joko honen helburua. Kirol azkarra eta
explosiboa da, ia segunduro jasoaldi bat egiten baita. Ingudea 18
kg. pisatzen ditu eta probaren denbora 1:30 minutukoa izango da.
16.Txinga eramatea
Txinga eramatea pertsona batek plaza batean leku batetik
bestera txinga bana eskuekin eramatea da helburua herri kirol
honetan. Normalean 28 metroko plaza batean jokatzen da.
Distantzia horrek plaza edo iltze izena jasotzen du. Ez dago
denbora mugarik eta txingak ez du lurra ukitu behar, bestela
epaileak amaitutzat ematen baitu saioa. Txingak distantziarik
luzeenean eramaten dituenak irabazten du.
Txingak zilindrikoak izan behar dute, ondorengo neurriekin:
15
1.Garaiera: 30 zentimetro (5 zentimetroko perdoiarekin).
2.Diametroa: 16,30 zentimetro (2 zentimetroko perdoiarekin).
3.Heldulekuaren garaiera: 5,50 zentimetro (zentimetro
bateko perdoiarekin).
4.Heldulekuaren lodiera:22 milimetro (2 milimetroko
perdoiarekin) eta azalera laukoa.
Lehiaketan, txingek hurrengo pisuak izan behar dituzte
kategoriaren arabera:
1.Gazteak: 35 kilogramo.
2.Emakumezkoak: 25 kilogramo.
3.Gizonezkoak: 50 kilogramo.
17. Ontzi eramatea
Txingekin bezala berdin da denbora, helburua ahalik eta
distantzia gehien egitea da. Ontziak 20 litroko bolumena izan
behar dute eta 41 kg.ko pisuera. Ibilbidea txingetakoa bezalakoa
izan al da. Ontzi bana eramaten da eku bakoitzean, hau da, bi
ontzi eraman behar dira.
16
18. Harri zulaketa
Harri zulaketa denbora jakin baten harri batzuei zuloak
egitean datzan herri kirola da. Kirolariek "harrizulatzaileak"
izena hartzen dute.Irabazlea zulo gehien egiten duen taldea
izaten da. Kirolari batek zuloa egiten diharduen bitartean beste
batek ura botatzen du zulora, hirugarrena atsedenean
dagoelarik.Kirol hau meategietan lan egiten zuten eran
oinarrituta dago, izan ere harrietan lehergailuak sartu ahal
izateko horrela aritzen baitziren.
17
Hauetaz aparte badaude herri kirolaz hartzen diren kirol
batzuk:
1.Pilota
2.Estropadak
3.Artzain txakur txapelketa
eta ezezagun batzuk ere: ahari jokoa, palanka
jaurtiketa, toka,...
1.Pilota
Pilota (edo, Euskal Herritik kanpo, euskal pilota) Euskal
Herriko kirola da, pilotalekuan jokatua. Oro har 2 edo 4 pilotarik
(bi taldetan banatuta) txandaka pilota frontis izeneko aurreko
hormaren kontra jotzen dute, tantua lortu nahian. Pilota jotzeko
erabiltzen den tresnaren arabera ezberdintzen dira joko motak:
eskuz, palaz, xarez...
18
Frontoian ere trinketean jokatu ahal da ia modalitate guztietara.
* Esku pilota:
Pilota jokoaren aldaera bat da, esku hutsez jokatzen dena. Bi
jokalari edo bi bikote elkarren kontra arituz jokatzen da.
Elkarren aurka diharduten bi alde horiek, txandaka, pilota bat
kolpatzen dute, pilotak frontisan jo dezan, harik eta bi aldeetako
batek huts egin duelako besteak puntua lortzen duen arte.
Euskal Herrian ez ezik, Errioxan, Aragoin eta Gaztela eta
Leonen ere jokatzen da. Nazioartean ere, Irlandan antzerako
kirola jokatzen da: Irlandar pilota.
Arruntena bi edo lau pertsonak jokatzea da (banaka edo
binaka). Lehiaketa arautuetan, alde bat gorria izango da, eta
haren aurkaria urdina. Buruz buruko txapeldunak beti gorriz
jokatzen du; bestela, jokalari zaharrena izango da gorria (eta,
binaka jokatuz gero, haiekin batera doazenak ere gorriz arituko
dira). Binaka jokatuz gero, bikoteko jokalari bat aurrean arituko
da, eta bestea atzean. Nork atera behar duen erabakitzeko
zozketa egiten da, alde bat urdin eta bestea gorri dituen
metalezko xafla biribil batekin gehienetan.
19
Tantoa irabazi duenak edo taldeko aurrelariak sakatzen du.
Oro har, sakatzailea 6 koadroan hasten da lasterka, 4an pilotari
botea eginarazi eta aurreraxeagotik sakea egiteko. Sakea ona
izateko, zoruko zabaleko marraren, «labur» edo «motz» dioen
marraren eta «pasa» dioen marraren artean egin beharko du
punpa pilotak, frontisa jo ondoren; jokalekuko mugak markatzen
dituzten marra horietako bat ukituz gero ere, ez da ontzat
hartuko sakea. Hala ere, bigarren sakea egiteko aukera izango
du, baldin lehenengo aldiz sakatzean pilotak frontisa eremu
egokian jo ondoren lehenengo botea zabaleko marratik barrura
eta pasako marratik atzera (edo marra horietako edozein ukituz)
egiten badu.
Puntua lortzen da beste taldeak ez badu lortzen pilotak
frontisa jo dezan beheko txaparen, goiko txaparen eta
frontiseko eskuin marraren artean (betiere, txapa eta marra
horiek ukitu gabe), eta ondoren pilotak botea egin dezan
jokalekuko zoruko mugen barruan (eskuineko marra ukitu edo
gainditu gabe). Pilotariak pilota jo baino lehenago, pilotak bote
bat baino gehiago egin badu, aurkariarentzako tantoa da.
Jokalariek ezin diote pilotari eutsi (sakatzeko baino ez),
kolpekatu behar dute halabeharrez. Pilotari eustea, atxikia da.
Partidak 22 tantora izaten dira, denbora mugarik gabe.
20
* Pala:
Palak zenbait aldaera ditu: pala luzea eta motza, batez ere
frontoi ertain eta motzetan erabiltzen direnak larruzko pilotekin
eta pala zabala eta "paleta argentinarra", frontoi motzean eta
trinketean erabiltzen direnak gomazko pilotarekin.
* Zesta Eskuz eta palaz pilota bortizki jotzen dute sakatzeko.
Saski-jokoetan, ordea, pilota bildu egiten da, mugitu gabe dagoen
denbora-tartea handituz ibilbidez aldatu aurretik. Saskiaren
aurrekaria larruzko eskularrua da, hasiera batean eskua
babesteko pentsatutakoa. Hasieran motza eta zabala zen.
Esperientziak erakutsi zuenez, saskia zenbat eta luzeagoa izan,
indar handiagoz jaurtitzen zen pilota. Saskia luzatu eta estutu
egin zuten. Eta bi modalitate klasiko sortu zituen: erremontea
eta zesta-punta. Zesta punta, ikusgarriagoa, nazioarteko mailara
iritsi da, hainbat herrialdeetan frontoiak dituela. Euskal Herriari
dagokionez, Bizkaian eta Iparraldeko udako torneoetan
praktikatzen da gehienbat.
21
Jokalaririk famatuenak:
Eskupilotan
* Historikoak
o Atano III.a
o Artamendi
o Retegi II.a
o Barberito I.a
o Ogeta
o Retegi I.a
* Egungoak
o Titín III.a
o Beloki
o Unanue
o Capellán
o Martínez de Irujo
o Arretxe
o Olaizola II.a
Palan
* Historikoak
o Iturri (Aurizberri)
o Arribillaga I.a (Etxalar, 1956 - Getxo, 2009)
o Juan Pablo
o Insausti
o Amorebieta IV.a
22
Zesta puntan
* Egungoak
o Iñaki Osa Goikoetxea
o Andoni Arriaga
o Julen Bereikua
o Alex Errekalde
o Eric Irastorza
o Imanol Lopez
o Gotzon Enbil
* Historikoak
o Katxin Uriarte
o Txikito Bolibar
o Joey
o Txurruka
o Tximela
o Ondarres
o Guilermo
2. Estropadak Arraunketa itsas, ibai edo lakuen uretan ontzi gainean
burutzen den kirola da.
Arrauna bi motatan sailkatzen da eserlekuaren arabera: tosta
(finkoa) edo aulki mugikorra. Orokorrean, gaur egun, lehenengoa
23
Bizkaiko Golkoan erabiltzen da eta bigarrena lakuetan edo
itsasadarretan.
Euskal kiroltzat hartzen da askotan, hala ere, kantauri itsaso
osoan egiten da. Galiziatik Iparraldera. Arraunlari kopururaren
arabera 3 txalupa moten estropada dira nagusi: traineruenak 13
arraunlarirekin, trainerillenak 6 arraunlarirekin eta batelenak 4
arraunlarirenak.
Bateletan, adinaren arabera, 1000, 1.500 edo 2.000 m-ko
luzerakoak dira. Gehienetan ur lasaietan; hau da, portu barruan,
itsasadarrean edo lakuren baten. Gehienak negu amaieran eta
udaberriaren hasieran izaten dira.
Trainerilletan, 3.500 m-ko luzerakoak dira. Estropada
antolatuko den herriaren arabera mota askotakoak izan daitezke,
itsasadarrean, portuan, itsasoan, zati bat parte baten eta bestea
beste baten... Gehienak udaberrian zehar izaten dira.
Traineruetan itsas-miliaka neurtzen dira, 3 hain zuzen ere;
hau da, 5556 metro. Mota honetakoak udan izaten dira ia beti.
Txapelketarik importantena:
Kontxako Bandera: Donostian 1879. urtetik egiten den
estropada da, Kantaurin egiten den guztien artean
garrantzitsuena dena. Azken irabazlea Kaiku izan zen Korta
haien buru izanda.
24
3. Artzain txakur txapelketa Artzain txakurrak ikuskizun ederra eta interesgarria
eskaintzeaz gain, egiten deneko eszenatokiagatik zein artzainek
agindutako zakurrek egiten duten lan bikainagatik, helburu
nagusia artzainengan zakurrak hezteko bizigarria piztea da;
horrela bere lan anonimo eta bakartia ikusgarri eta ezagun
bilakatzen da egun horietan.
Lehiaketa hauetan ez dituzte soilik beren lana hobekien egiten
duten zakurrak saritzen, bai eta arraza-ezaugarri puruenak
dituztenak ere. Era berean, artzainek erabilitako jantziak,
arropak eta tresnak desager ez daitezen, sariak ematen dizkiete
erarik tipikoenean jantzita etortzen direnei.
Baina lehiaketa hauen helbururik garrantzitsuena zakurraren
sen harrigarria ezagutaraztea da, behar bezalako heziketa batez
osatuz gero ezinbesteko laneko elementua dena artzainarentzat
bere eguneroko lanean.
Lan honekin lortu nahi izan dudana izan da euskal kulturako
kirol gehienak aipatu eta azaltzea. Informazio zehatzagoa nahi
baduzu, hau da bibliografia:
www.wikipedia.es
www.euskadi.net
www.herrikirolaknafarroa.com
Top Related