Download - Haur hezkuntzako programa ezberdinak

Transcript
Page 1: Haur hezkuntzako programa ezberdinak

Haur Hezkuntzako etapan eskolatan erabilitako programa ezberdinak:

Iratxo xarmangarriak, 5 urte

Programa honek, alde batetik ipuinak entzuteko aukera eskaintzen die haurrei eta bestetik, jolas ezberdinetan aritu daitezke. Ipuinen bidez, bi iratxoek bizitako gora behera ezberdinak kontatzen zaizkie haurrei. Irudiak agertzen dira eta atzetik narratzailearen ahotsa. Ipuin guztietan narratzailea ez da bera, aldatzen doa.

Jolasen kasuan, aukera ezberdinak aurki daitezke. Sagua mugitzen ikasteko ariketak daude alde batetik:Ondoko jokoan haurrek iratxoak harrapatu behar dituzte saguaren bidez eta ondoren

haiek, kolorearen arabera, dagokien perretxikoan utzi behar dituzte.

Kasu honetan, berriz, iratxoa eskaileretan zehar mugitu behar dute Sagua erabiliz, gora eta behera eta perretxikoen kolore berdineko globoak harrapatu behar dituzte.

Batuketak eta kenketak egin ditzakete haurrek. Ezkerreko karratuan falta diren objektuak kokatu behar dituzte haurrek eta horretarako behetik hartu behar dituzte hauek saguaren bidez. Ez die haurrei pentsatzeko aukera ematen, batuketa zein kenketa bakoitzat egiteko behar diren objektu kopuru zehatza ematen baizaizkie haurrei, beraz, ez dute pentsatu behar zenbat falta diren. Amaitzean, zoriondu egiten ditu haurrak, “estimulo-respuesta”.

Page 2: Haur hezkuntzako programa ezberdinak

Telefonoz deitzeko jolas bat ere badago, pantailan ikusten den zenbaki hori markatu behar dute haurrek. Esan beharra dago, ariketak nola egin azaltzen diela ahots batek haurrei.

Ariketa hau ere zenbakien bidezkoa da. Haurrak zenbakiak ordenean klikatzen joan behar dute eta ongi eginez gero, marrazki bat agertzen da.

Honakoan marrazki ezberdinak dituzte aukeratzeko. Eskuin aldean kolore ezberdinak ageri dira eta bakoitzak zenbaki bati egiten dio erreferentzia. Beraz, marrazkian dauden zenbakiak dagokion kolorez margotu behar dituzte. Haurrek ez badute zerbait ongi egiten, ez dute erantzunik jasotzen, soilik ondo egitean.

Ariketa hau ere zenbakiak lantzeko da. Lorontzi bakoitzean zenbakiak daude, beraz, saguaren bidez haziak hartu eta lorontzi bakoitzean dagokion hazi kopuruak ipini behar dituzte. Hemen ere ez dute gehiegi pentsatzeko aukerarik. 4 zenbakia jartzen duen horretan, esaterako, 4 hazi sartuz gero, jada lorea ateratzen da,

bestela ez.

Kasu honetan Sagua mugituz, Iratxo bakoitzari globo bana eman behar diote. Bakoitzari glooboa ematean: zorionak, primeran, oso ondo! Bezalakoak esaten ditu.

Irudiaren goiko aldean ogibide bati dagozkion objektuak ageri dira eta pantailaren beheko aldean lan ezberdinak burutzeko objektu anitz. Haurrek beheko objektuak goiko aldean ageri diren ogibideekin lotu behar dituzte, bakoitza bere lekuan ipiniz. Ongi egitean zoriondu egiten ditu, gaizki egitean berriz ez die ezer esaten. Jokoan zehar objektu berak ageri dira baina orden ezberdinean.

Page 3: Haur hezkuntzako programa ezberdinak

Honakoan garraio ezberdinak osatu behar dituzte. Horretarako, falta den pieza klikatu behar dute, kasu honetan ez dagokion pieza klikatzean “oooooooo” bezalako soinu bat egiten du.

Gure gelako haurrek programa hau ez dute maiztasun handiz erabiltzen. Saguaren erabilera lantzeko ariketa egokiak izan daitezke honakoak baina gainontzean beraientzat errazegiak dira. Gainera, dagoeneko gehienek sagua ongi erabiltzen dute, ohituta daude.

Urtxintxa, xango

Programa honetan jarduera ezberdinak daude: IpuinakLaberintoakMargoketa txokoa, olerki eta igarkizunekinPuzzleakMemori karta jokoaOhe elastikoaIdazketa txokoa

AbestiakHizki tortillaIrudi simetrikoak edo margoak ezker-eskuin

12 Ipuin ezberdin daude CD-an zehar. Ipuin bakoitzaren irudiaren gainean klikatu eta bertara sartzen da. Ipuinen barruan aurrez aipaturiko jolasetan aritzeko aukera dute haurrek. Hona hemen programan aurki ditzakegun jolas ezberdinak:

Ipuinak

Ipuinak entzun eta bitartean entzundakoa irakur dezakete ikasleek nahi izanez gero, bestala hizki gabe ere entzumen bidez landu dezakegu ipuina modu laburrean.

LaberintoaLaberintoa izeneko ariketan Xangori laguntzeko asmoz haurrek oztopo ezberdinak gainditu beharko dituzte. Hori lortzeko, programak hainbat eragiketa matematiko era egokian ebazteko eskatzen die ikasleei. Erantzuna

Page 4: Haur hezkuntzako programa ezberdinak

asmatzean ongi egin dutela esaten die pertsonaiak eta aurrera jarrai dezakete. Gaizki egitean, berriz, zuloetatik erortzen da pertsonaia. Pertsonaia mugitu ahal izateko, haurrek pantailaren ezkerraldean dauden fletxak modu egokian zapaldu behar dituzte sagua erabiliz.

Margoketa txokoa Margotzeko aukera ere badute, horretarako margoen paletan nahi dituzten koloreak hautatu beharko dituzte saguaren bidez. Horrez gain, beste aukera bat ere badago. Irudian azaltzen diren zenbakiei eta hauen arteko eragiketen emaitzei dagozkien koloreak erabiliaz irudia margotzekoa, hain zuzen. Marrazki bakoitzean olerki bana aurkezten zaie.

PuzzleakKasu honetan puzzle ezberdinak osatzeko aukera dute haurrek. Irudiaren gainean, dagokion pieza kokatzean dago gakoa. Horretarako, Sagua zehaztazun handiz erabili behar dute.

Memori karta jokoa

Memoria jokoaren kasuan, ipuinetako pertsonaia eta hiztegiko txartelak azpikoz gora ipinita agertzen dira. Horien gainean klikatu behar dute haurrek eta buelta emanez, bikoteak osatu beharko dituzte. Horretarako, audioa, irudia eta izen idatzia bistaratzen da. Beraiek memoria erabiliz, karta bakoitzaren kokaleku espaziala zein den

gogoratu beharko dute. Joko honek ere aukera ezberdinak eskaintzen ditu: irudi berdinak erlazionatzeko aukera, irudia eta horri dagokion hitz idatzia erlazionatzekoa edota zenbakiak zein horien arteko eragiketak erlazionatzeko aukera. Zenbakien ariketa zaila da haurrei begira.

Ohe elastikoaZenbaki segidak modu egokian osatu beharko dituzte haurrek irizpide ezberdinak jarraituz (batuketa eta kenketa ezberdinak eginez).

Page 5: Haur hezkuntzako programa ezberdinak

Idazketa txokoa Idazketa txokoa izenekoa ikasgelan egindako lanaren osagarria da, hizkuntza idatziaren prozesuari bultzada bat emateko baliagarria. Gauza ezberdinak idatz ditzakete eta letra tipoa zein honen kolorea alda daiteke.

Abestiak

Abestiak entzun bitartean hauen letran irakurriz abestu ditzakete haurrek.

Hizki tortilla

Hizki tortillaren atalean ere jarduera ezberdinak daude, irakurketa-idazketarekin lotuak: hasieran falta den letra asmatu, letrak ordenatuz hitza osatu, silabak ordenatuz hitza osatu eta audio zein eredu

bidez hitza osatu. Horrez gain, idazketa txoko bat eskaintzen du haurrek modu librean nahi dutena idatz dezaten.

Simetria jokoaSimetria jolasean, berriz, programak emandako irudiaren simetrikoa egin behar du haurrak.

Piratekin matematikaren munduan 5-8 urte, Elhuyar

Kasu honetan jolas ezberdinak eskaintzen zaizkie haurrei. Bost espazio ezberdinetara bidaiatu dezakete untzi bidez eta espazio bakoitzean jolas mota bana

Page 6: Haur hezkuntzako programa ezberdinak

topatuko dute. Horrez gain, joko bakoitzak maila ezberdinak hautatzeko aukera ematen die haurrei, bide honetatik, ariketa sinpleetatik konplexuagoetara joan daitezke haurrak. Hori bai, jolasa berdina da, nahiz eta maila ezberdinak izan.

Hona hemen jolas ezberdinak:

Barriletan irudi geometriko ezberdinak agertzen dira eta haurrek hauekin bikoteak osatu behar dituzte.

Ezkerreko aldean dauden pertsonaiek esandako kodea zenbaki bidez markatu behar dute haurrek. Zenbakiak ongi hautatuz gero, atea zabaltzen da.

Pieza geometrikoak leku egokian kokatuz, irudia osatu behar dute.

Haurrek ondoko irudian esaten zaizkien begi, esku edota hanka kopuruak ipini behar dituzte. Ez dute teklarik behar, saguaren bidez egiten dute. Joko honetan ere badute aukera beraiek era librean irudia nahi duten moduan osatzeko.

Pantailan agertzen diren zenbakiak modu egokian lotuz joan behar dute marrazkia osatu ahal izateko.