Download - Gure Bidaia IKTen Trenean

Transcript
Page 1: Gure Bidaia IKTen Trenean

Gure BidaiaIKTen

Trenean

Page 2: Gure Bidaia IKTen Trenean

Lehenengo egunean, IKTen Trenera igo ginenean, ez genuen inor ezagutzen, baina berehala gure txokoan eserita zeuden bidaiariekin elkartu eta guztiok helmuga berdina genuela konturatu ginen.

Orduan, gure esperientziei buruz hitz egitea erabaki genuen: ezagutzen genituen IKTak, mundu honetan izandako esperientziak.. eta abar komentatu genituen gure artean. Gainera, talde bat izateko gure baloreak eta erresistentziak zeintzuk ziren adostu genuen, bidaian zehar guztion artean balore horiei probetxua atera eta erresistentzia horiei aurre egiteko.

Page 3: Gure Bidaia IKTen Trenean

Bigarren geltokira iritsi ginenean, ideia bikaina izan genuen: bidaian zehar izandako bizipen guztiak kontatzeko, blog bat sortzea. Bertan, ikasitako gauza guztiak eta bidean egindako aurkikuntza berri guztiak sartzea pentsatu genuen.

Page 4: Gure Bidaia IKTen Trenean

Hurrengo geltokira iritsi ginenean, gauza garrantzitsu batetaz ohartu ginen: IKTek XXI. mendean garapen handia suposatu dute, eta  guztiz beharrezkoa da gaur egungo teknologia berri eta ikertzaile hauekin familiarizatzea. Gainera, haurrak dira gizarte honen etorkizuna, beraz, ezinbestekoa deritzogu IKTeen erabilpena eskoletan barneratzea, Haur Hezkuntzatik hasita.

Egun horretan, baliabide berri bat ezagutu genuen: WikiSpace. Plataforma teknologiko hau taldean lan egiteko ezin hobea dela pentsatu genuen, gure artean informazioa elkarbanatzeko eta komunikazioa errazteko.

Page 5: Gure Bidaia IKTen Trenean

Laugarren geltokian, Delicious-ekin egin genuen topo: orrialdeen estekak gordetzeko plataforma. Geltoki honetara iritsi ginenean, bidaiaren gorabeherak zirela eta, nekatuta eta pixka bat zorabiatuta geunden, eta lasaitzeko eta  konzentratzeko, ariketa bat egin genuen. Isiltasunean, eta begiak itxita, erlaxatu egin ginen, eta gure pentsamenduetan murgildu ginen. Horrela egon ginen pixka batean, eta bidaia jarraitu ahal izateko indarrak atera genituen.

Page 6: Gure Bidaia IKTen Trenean

Bosgarren geltokira iritsi ginenean, eskoletan irakasten denari buruz hitz egiten hasi ginen, eta zera ondorioztatu genuen: askoz ere garrantzi handiagoa ematen zaie kontzeptu soilei, benetako baloreei baino.

Gure txokoan geunden bidaiariok, ordea, gure etorkizunean izango garen irakasle bezala, baloreei garrantzia ematearen garrantzia azpimarratu nahi dugu.

Izan ere, gure gizartean bizirauteko eta pertsona moduan hezteko ezinbestekoak diren hainbat aspektu desberdin garatu behar ditugu: besteekiko eta norberarekiko errespetua, naturarekin kontaktua, harremanak sustatu, bakoitzaren burua ezagutu, esperientzia espiritualak, hausnarketa pertsonala...

Page 7: Gure Bidaia IKTen Trenean

Frederickek harrituta utzi gintuen gu ere bere istorioarekin. Egia ote zen kontatzen ari zena? Hala bazan edo ez bazan, honako ikasgai hau trasmititu zigun gizon hark:

“Desberdina izatea ez da oztopoa, aberastasuna baino!”

Hausnarketa honen ostean, poz-pozik jarraitu genuen aurrera, eta seigarren geltokira iristear geundela, gizon bat ezagutu genuen: Frederick. Honek, bidaiaren amaiera heltzen ari zela, bere istorioa kontatu zigun.

Frederick ez zen batere maitatua bere herrian, guztiek esaten zuten arraroa zela, bere gauzetan aritzen zelako, eta jendeak ea zertan ari zen galdetzean, berak eguzkiaren izpiak, basoko koloreak, eta hitzak biltzen ari zela esaten ziotelako. Baina berak berearekin jarraitu zuen, besteek gutxietsi egiten bazuten ere. Neguko egun hotz, ilun eta aspergarri batean, ordea, herriko jendeak Frederick-engana jo zuen, eta urte osoan zehar ezer egiten egon zela zioten guztiak harrituta utzi zituen, bere bertsoen bidez: Frederick artista bat zen!! Frederickek harrituta utzi zituen guztiak, eta haientzako beharrezko bilakatu zen.