Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
Izenak: Maialen Torres eta Jokin Uribeetxeberria
Googlen bilaketa aurreratua
Googlen bilaketa aurreratua hobeto ezagutzea da jarduera honen helburua.
Horretarako dokumentu honetan proposatzen diren ekintzak egin behar dituzue
binaka eta bukatu ondoren Issuu-ra igo eta gero zuen blogean txertatu
[9.ekarpenean]. Zuzenean dokumentu honetan idatzi behar duzue eta gero igo
sarera. Ariketak bi atal ditu:
1. Googlen [www.google.es] bilaketa aurreratura joan eta aztertu behar
duzu ondorengo aukerak zertarako diren baliagarriak. Hau da, bilaketa
aurreratuko elementu hauek noiz erabiliko zenituzke? Frogak egin
aukera guztiekin eta erantzuna arrazonatu.
Con todas las palabras
Adibidez, El Periodista Universal jarriz gero, hitz hauek ez dizkigu banatuta bilatuko, batera baizik. Periodista hitza bakarrik daukaten emaitzak beraz ez zaizkigu agertuko.
Con la frase exacta
Bilaketa arruntean kakotxak erabiltzen dituguneko adibide berdina da, hau da, bilaketaren hitzak guk jarritako ordenan agertuko zaizkigu emaitzan.
Con alguna de las palabras
Idatzitako hitzak banaka edo binaka hartuta egingo digu bilaketa, beraz ez da batere zehatza. Adibidez el periodista universal bilatzen badugu, el universal bilatu dezake bilatzaileak guk hori nahi ez dugun arren.
Sin las palabras
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
Gure bilaketa zehazteko erabiliko dugu hau, hau da, liburu baten bilaketa egiten dugunean eta autore konkretu baten liburua nahi ez dugunean, autorearen izena bertan idatziko dugu.
Idioma
Bilaketa zein hizkuntzatan egiteko erreminta dugu.
Región
Bilaketa zein esparrutan, estatu desberdinetan, egitea nahi dugunerako da.
Formatu
Aukera honen bitartez, guk nahi dugun formatuan topatuko digu informazioa.
Fecha
Jendeak egin dituen bisiten arabera egingo digu bilaketa. Esate baterako, azkenenego hilabetean aurrez bisitatutako webgune bat bilatzeko.
Presencia
Bilatutako hitzak orrialdearen zein zatitan agertzea nahi dugun aukera ematen digu.
Dominios
.com, .org, .es edota beste hainbat bukaeretatik nahi duguna aukeratzeko balio digu gure bilaketaren barruan.
Similares
Webgune baten antzeko orriak bilatzen dituen tresna da.
Enlaces
Webgune batera estekatuak dauden orriak bilatzen dituen tresna da.
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
2. Googlen espresioak zertarako diren ikasi behar duzu. Horretarako bilaketak
egin Googlen ondorengo espresioekin. Zertarako dira?, Zer bilatzen da
beraiekin?
Bilaketa egiteko adibidea:
Define
Hitz baten definizioa bilatzeko erabiltzen dena da.
Filetype
Bilatzen ari garen informazioa guk aukeratu nahi dugun formatuan aurkitzeko tresna dugu.
Site
Bilatzen ari garen informazioaren inguruko webgune guztiak azaltzen zaizkigu honekin.
Link
Bilatzen ari garen informazioaren inguruko link-ak agertuko zaizkigu.
Related
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
Bilatzen ari garen informazioaren antzeko webguneak agertuko zaizkigu. Adibidez, el mundo deportivo idatziz gero, el mundo, gara eta abar agertuko dira.
Allinnurl
Bilatutako informazioa url-an azaltzen da.
Allintitle
Bilatutako informazioa titularretan bilatzen du.
Location
Kotxeak jarriz gero esaterako, kotxeen inguruko leku desberdinetako informazioa aurkituko du.
Top Related