Download - GIDA DIDAKTIKOA: HONDORATZEA - Naturgaia · Naturaren Zientzien 1. eduki multzoko eduki komunetan lantzeko modukoa bada ere, uste dugu 2. eta 3. mailetan txertatuko dela hobekien.

Transcript
Page 1: GIDA DIDAKTIKOA: HONDORATZEA - Naturgaia · Naturaren Zientzien 1. eduki multzoko eduki komunetan lantzeko modukoa bada ere, uste dugu 2. eta 3. mailetan txertatuko dela hobekien.

Zergatik hondoratzen dira gorputzak? www.naturgaia.net1

GIDA DIDAKTIKOA: HONDORATZEAINDIZEA:

1. SARRERA.

2. LANDUKO DIREN CURRICULUMAREN EDUKIAK.

3. IKASMATERIALAREN EDUKIAK ETA ERABILTZEKO IRIZPIDEAK.

4. HELBURUAK.

5. EBALUAZIO-IRIZPIDEAK ETA TRESNAK.

6. EZAUGARRI TEKNIKOAK.

7. METODOLOGIA.

8. BIBLIOGRAFIA.

9. EGILEAK.

10. ONESPENA.

1. SARRERA

Aurkezten den ikasmateriala, “Zergatik hondoratzen dira gorputzak?” DBHko 1. 2. 3. eta 4. mailetako Naturaren Zientzien 1. eduki multzoko eduki komunetan lantzeko modukoa bada ere, uste dugu 2. eta 3. mailetan txertatuko dela hobekien. Bestalde, 3. mailako Fisika eta Kimika alorreko 2. eduki multzoan, Materiaren egitura-unitatean, ere uztartzen dela deritzogu. Aurrerago azalduko diren zazpi atal nagusietan antolatua dago ikasmateriala.

Materiaren zenbait propietate orokor aztertuko dira bertan: masa, bolumena eta horien arteko erlazioa, dentsitatea. Edukiak lantzeko ikerketa zientifiko bat planteatuko da; horrela, problema errealak aztertu eta hipotesiak planteatu eta ebatziz, zalantzak ulertu eta argitzeko bidea emango zaio ikasleari. Ikerketa zientifikoak eginez galdera naiz zalantzak argitu daitezkeela ikasteak hainbat egoera ebatzi eta ulertzeko bidea zabalduko dio ikasleari. Hau da, hain zuzen ere, Europan indarra hartzen ari den “Inquiry-based science education” (IBSE) metodo berriaren funtsa; eta helburua, irakaskuntza ertainean zientziarekiko zaletasuna piztea da.

Ikerketaren zehar, gorputzen flotagarritasunean masak, bolumenak eta bien arteko erlazioak, hau da, dentsitateak duen garrantzia ikasiko du ikasleak. Gorputzen ezaugarri horrek posible egin dituen hainbat aplikazio teknologiko ere ezagutuko ditu ikasleak; itsasontzien eraikuntza eta urpekari nahiz globo aerostatikoen erabilera besteak beste. Zientziaren prozedurak lantzeko parada izango dugu, hala nola, behaketa kualitatiboa, aldagaien kontrola, hipotesien emisioa eta egiaztapena, problemak ebazteko estrategia pertsonalen erabilera, eta gertaera naturalen eta aplikazio teknologikoen

Page 2: GIDA DIDAKTIKOA: HONDORATZEA - Naturgaia · Naturaren Zientzien 1. eduki multzoko eduki komunetan lantzeko modukoa bada ere, uste dugu 2. eta 3. mailetan txertatuko dela hobekien.

Zergatik hondoratzen dira gorputzak? www.naturgaia.net2

interpretazioa, besteak beste.

Web gune bat baliatuz eta erabateko prozesu konstruktibista baten bidez landuko da sekuentzia didaktiko hau. Ikasmateriala lantzen hasi eta berehala egingo den galdera hasierako ebaluaketa moduan erabiliko da. Lanean zehar eta bukaeran eginiko ebaluaketa galderek adieraziko digute ikasleak zenbateko ezagutza bereganatu duen. Galderak erantzun eta esperimentuak egin ahala, sekuentzian aurrera jarraitu ahal izateko informazioa jasoko dugu, hau da, egiten goazen galdera eta frogek lagunduko digute ondoren datozenak erantzuten eta ikasketa-prozesua bideratua eta jarraitua izango da. Horretarako animazio erakargarri eta motibatzaileak, galdera ireki nahiz jarduera itxiak, eta simulazio birtual nahiz praktikoak (laborategian egin ahal izango direnak) proposatzen dira. Ikasmaterialaren zehar egin beharreko ibilbide osoan, ikasle zein irakasleek jarduerak erantzuten laguntzeko zein jardueren helburuak lortzeko iruzkinak jasoko dituzte. Web gunean zehar nabigatzeko, horretarako prestaturiko gezi moduko botoia sakatzea nahikoa izango da aurrera nahiz atzera egiteko. Halaber, ikasleek nahi duten atala aukeratu ahal izango dute horretarako prestaturiko indize botoiak sakatuz.

Ikasmaterialaren izaera kontuan izanik, badaude IKT-en erabileran oinarrituriko jarduerak, hala nola, informazioa bilatu eta konpartitu sarean, interakzioaren bitartez gidaturiko lana, sareko bideoen bidez aurkezturiko problemak, eta esperientziak eta, batez ere, sareko simulazioen bidez egindako esperimentuak hipotesiak egiaztatzeko. Horretarako kalitate eta interakzio-maila handiko simulazioak erabili dira, punta-puntakoak mundu mailan.

Aipaturiko materialez gain (animazioak, esperimentuak, galderak,..), ikasle eta irakasleek baliabide osagarriak izango dituzte gaian sakontzen laguntzeko edota egin beharreko lanak egiten laguntzeko: PDFak, Webguneak, bideoak, animazioak, e.a.

Bestalde, proposaturiko zenbait jarduera osagarriak eta hautazkoak izango dira, eta irakaslearentzat orientazio gisa eskaintzen dira, berak molda eta egokitu ditzan ikasleen garapen maila eta gaitasunaren arabera. Jarduera horiek espresuki adierazita azalduko dira.

Azkenik esan ikasmaterialaren zenbait atal sare sozialetan partekatzeko aukera egongo dela horretarako prestaturiko botoien bidez.

2. LANDUKO DIREN CURRICULUMAREN EDUKIAK

Ikasmaterialak dituen 8 ataletan, kontzeptuzko, prozedurazko eta jarrerazko eduki hauek landu nahi dira:

Kontzeptuzko edukiak:

• Zientzian hipotesiak erabiltzen dira baieztapenak frogatzeko.

• Koloreak ez du eraginik gorputzak likidoetan hondoratzean.

• Tamainak ez du eraginik gorputzak likidoetan hondoratzean.

• Tamaina kontzeptua bolumena izenez ezagutzen da zientzian.

• Masak ez du eraginik gorputzak likidoetan hondoratzean.

Page 3: GIDA DIDAKTIKOA: HONDORATZEA - Naturgaia · Naturaren Zientzien 1. eduki multzoko eduki komunetan lantzeko modukoa bada ere, uste dugu 2. eta 3. mailetan txertatuko dela hobekien.

Zergatik hondoratzen dira gorputzak? www.naturgaia.net3

• Pisua eta masa ez dira gauza bera.

• Masa kg-tan neurtzen da.

• Pisua indar bat da, Lur planetak gorputz bati egiten dion erakarpen indarra hain zuzen ere, eta N-etan (Newton) neurtzen da.

• Pisua kalkulatzeko, masa eta grabitatearen azelerazioa (9,8 m/s2) biderkatu behar dira.

• Ilargiko eta Jupiterreko grabitatearen azelerazioak.

• Formak ez du eraginik gorputzak likidoetan hondoratzean.

•Dentsitatea masaren eta bolumenaren arteko erlazioa da eta bere unitatea g/ml da (masa/ bolumena).

• Uraren dentsitatea 1 g/ml-koa da.

• Gorputzen dentsitatea likidoarena baino handiagoa denean, hondoratu egiten dira.

• Dentsimetroa zer den.

• Euskal ontziolen historia.

• Itsasontzien gehienezko karga zer den.

• Urpeko ontziaren oinarria.

• Globo aerostatikoen oinarria.

Prozedurazko edukiak:

• Hausnartzen ikasteko galdetegiak.

• Ikerketa zientifiko bat egiten ikasteko jarraibideak.

• Hipotesiak egin eta frogatzeko irizpideak.

• Laborategian esperimentu praktikoak egiten ikasteko jarraibideak.

• Esperimentuetarako tresnak eraikitzeko irizpideak.

• Animazio edota simulazioen bidez zenbait erantzun lortzeko irizpideak.

• Zenbait kalkulu matematiko egiten laguntzeko jarraibideak.

• Dentsitatea kalkulatzeko modua.

• Lanak egin eta partekatzeko Google docs tresna erabiltzeko jarraibideak.

• Dentsimetroa egiten ikasteko jarraibideak.

Page 4: GIDA DIDAKTIKOA: HONDORATZEA - Naturgaia · Naturaren Zientzien 1. eduki multzoko eduki komunetan lantzeko modukoa bada ere, uste dugu 2. eta 3. mailetan txertatuko dela hobekien.

Zergatik hondoratzen dira gorputzak? www.naturgaia.net4

Jarrerazko edukiak:

• Gertuko fenomeno natural baten izaeraz ohartzea.

• Gorputzak hondoratzean eragina duten ezaugarriez ohartzea.

• Hipotesiak egitean ausardiak duen garrantziaz jabetzea.

• Hipotesiak plazaratzean besteen iritziak errespetatzen ikastea.

• Ikerketa zientifiko batean zorroztasunak, zehaztasunak eta antolamendu onak duen garrantziaz ohartzea.

• Edukiak eskuratze lanean simulazio edota animazioek eman dezaketen laguntzaz kontziente izatea.

• Matematikek (eta zientziak) egunerokotasunean duen garrantziaz ohartzea.

• Zientziaren inguruko informazioa bilatzean, norberaren jarrera aktiboak duen garrantziaz hausnartzea.

• Informazio zientifikoa hainbat euskarritatik eskura daitekeela kontziente izatea.

• Teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak ikustea.

• Ikerketa batetako datuak eta emaitzak txukun eta modu egokian gorde eta antolatzeak duen garrantziaz jabetzea.

• Esperimentu xinpleen bidez, zenbait kontzeptu teoriko modu praktikoan ikas daitekeela konturatzea.

• Talde lanean aritzen ikastea.

• Idatzizko lanak egiten ikastea.

• Euskal historiaren eta ondarearen garrantziaz jabetzea.

Ikasmaterial honetan landu nahi diren EAEko DBHko curriculumeko edukiak:

DBH 1: MATERIAREN ANIZTASUNA: 1. Eduki multzoa. Eduki komunak:

• Gertakari naturalak eta egoera errealak behatzeko irizpideak.

• Gertakari naturalak.

• Arazoak antzemateko jarraibideak, arazo horien azterketak sor dezakeen interesa eta eragin dit zakeen inplikazioak kontuan hartuta.

• Aztertutako gaiekin lotura duten laborategiko esperimentuak egiteko arauak eta teknikak.

• Lan esperimentala egiteko interesa eta laborategiko segurtasun- eta higiene-arauak errespetatzea.

• Aztertu beharreko gai zientifikoen deskribapenak egiteko arauak.

• Datu esperimentalak tauletan eta grafikoetan antolatzeko eta interpretatzeko jarraibideak.

Page 5: GIDA DIDAKTIKOA: HONDORATZEA - Naturgaia · Naturaren Zientzien 1. eduki multzoko eduki komunetan lantzeko modukoa bada ere, uste dugu 2. eta 3. mailetan txertatuko dela hobekien.

Zergatik hondoratzen dira gorputzak? www.naturgaia.net5

• Ideiak testuetan, ikus-entzunezko materialetan eta multimedia-materialetan antzemateko eta ezagutzeko teknikak.

• Hainbat euskarritan datuak eta ideiak bilatzeko informazio-iturriak erabiltzeko irizpideak.

• Aztertu beharreko gai zientifikoekin lotutako txosten deskribatzaileak egiteko irizpideak.

• Lan pertsonalerako esfortzua, eta jarrera aktibo eta arduratsua lan egiteko.

• Mintzaira zientifikoa zehaztasunez erabiltzea, eta argitasuna eta ordena aintzat hartzea eremu guztietan.

• Lana taldean egiteko eta aukeratutako gaiei buruz sortzen diren eztabaidetan parte hartzeko arauak.

• Taldean lan egitearen aldeko jarrera, lanak egiteko lankidetza bultzatzea eta arduraz parte hartzea, eta desberdintasunak onartzea, pertsonak errespetatuz.

• Jarduera zientifikoan ibiltzen diren pertsonen ikuspegi estereotipatua gainditzea.

DBH 2: MATERIAREN ETA ENERGIAREN ALDAKETAK: 1. Eduki multzoa. Eduki komunak:

• Gertakari naturalak eta egoera errealak behatzeko irizpideak.

• Gertakari naturalak ezagutzeko jakin-nahia eta interesa.

• Arazoak ezagutzeko jarraibideak, arazo horiek izan dezaketen interesa eta garrantzia eta arazo horien azterketak sor ditzakeen inplikazioak kontuan hartuta.

• Egoera problematikoei buruzko uste egiaztagarriak edo hipotesiak egiteko irizpideak.

• Aztertutako gaiekin lotura duten laborategiko esperimentuak, arauak eta teknikak.

• Lan esperimentalak egiteko interesa eta laborategiko segurtasun- eta higiene-arauak errespetatzea.

• Aztertu beharreko gai zientifikoen deskribapenak eta azalpenak egiteko arauak.

• Datu esperimentalak tauletan eta grafikoetan antolatzeko eta interpretatzeko jarraibideak.

• Ideiak testuetan, ikus-entzunezko materialetan eta multimedia-materialetan antzemateko eta ezagutzeko teknikak.

• Hainbat euskarritan datuak, ideiak eta erlazioak bilatzeko informazio-iturriak erabiltzeko irizpideak.

• Aztertu beharreko gai zientifikoekin lotutako txosten deskribatzaileak egiteko irizpideak.

• Lan pertsonalerako esfortzua, eta jarrera aktibo eta arduratsua lan egiteko.

• Mintzaira zientifikoa zehaztasunez erabiltzea, eta argitasuna eta ordena aintzat hartzea eremu guztietan.

• Lana taldean egiteko eta aukeratutako gaiei buruz sortzen diren eztabaidetan parte hartzeko arauak.

Page 6: GIDA DIDAKTIKOA: HONDORATZEA - Naturgaia · Naturaren Zientzien 1. eduki multzoko eduki komunetan lantzeko modukoa bada ere, uste dugu 2. eta 3. mailetan txertatuko dela hobekien.

Zergatik hondoratzen dira gorputzak? www.naturgaia.net6

• Taldean lan egitearen aldeko jarrera, lanak egiteko lankidetza bultzatzea eta arduraz parte hartzea, eta desberdintasunak onartzea, pertsonak errespetatuz.

• Jarduera zientifikoan ibiltzen diren pertsonen ikuspegi estereotipatua gainditzea.

DBH 3: MATERIAREN EGITURA UNITATEA ETA ANTOLAKETA: 1. Eduki multzoa. Eduki komunak:

• Gertakari naturalak eta egoera errealak behatzeko irizpideak.

• Gertakari naturalak ezagutzeko eta ulertzeko jakin-nahia eta interesa, eta sormena egindako galderen erantzunak bilatu behar direnean.

• Ikertu beharreko problemak eta gaiak ezagutzeko eta zehazteko jarraibideak, problema horiek izan dezaketen interesa eta garrantzia eta problema horien azterketak sor ditzakeen inplikazioak kontuan hartuta.

• Egoera problematikoei buruzko uste egiaztagarriak edo hipotesiak egiteko irizpideak, esparru teorikoa abiapuntu hartuta.

• Hipotesiak egiaztatzeko balio duten diseinu esperimental txikiak egiteko arauak, aldagaiak ezagutzeko, aldagai horien arteko harremanak ezartzeko eta kontrolatzeko.

• Lan esperimentalak egiteko zorroztasuna eta zehaztasuna, eta laborategiko segurtasun- eta higiene-arauak errespetatzea.

• Aztertu beharreko gaien deskribapenak, azalpenak eta arrazoiketak egiteko arauak.

• Datu esperimentalak tauletan eta grafikoetan antolatzeko eta interpretatzeko jarraibideak.

• Ideiak testuetan, ikus-entzunezko materialetan eta multimedia-materialetan antzemateko eta ezagutzeko teknikak.

• Datuak, ideiak, ereduak eta erlazioak bilatzeko hainbat informazio-iturri erabiltzeko irizpideak.

• Laburpen gisa, txostenak egiteko irizpideak, bai txosten deskribatzaileak, bai argudiatzekoak ere. Txosten horien bitartez, behaketen edo esperimentuen ondorioak ateratzen dira. Horrez gainera, gertuko errealitatearekin lotutako gai zientifikoei buruzko monografiak egiteko irizpideak.

• Mintzaira zientifikoa zehaztasunez erabiltzea, eta argitasuna eta ordena aintzat hartzea eremu guztietan.

• Lana taldean egiteko, eztabaidak antolatzeko eta aukeratutako gaiei buruz sortzen diren eztabaidetan parte hartzeko arauak.

• Taldean lan egitearen aldeko jarrera, lanak egiteko lankidetza bultzatzea eta arduraz parte hartzea, eta desberdintasunak onartzea, pertsonak errespetatuz eta tolerantziaz jokatuz.

• Lan pertsonalerako esfortzua eta autonomia, eta jarrera aktibo eta arduratsua lan egiteko.

• Zientziak bizi-kalitatean, giza ongizatean eta garapen teknologiko eta sozialean egiten dituen ekarpenak aintzat hartzea.

Page 7: GIDA DIDAKTIKOA: HONDORATZEA - Naturgaia · Naturaren Zientzien 1. eduki multzoko eduki komunetan lantzeko modukoa bada ere, uste dugu 2. eta 3. mailetan txertatuko dela hobekien.

Zergatik hondoratzen dira gorputzak? www.naturgaia.net7

• Jarduera zientifikoan ibiltzen diren pertsonen ikuspegi estereotipatua gainditzea, eta ezaguera zientifikoak ez testuingurutik kanpora jartzea sozialki eta historikoki.

• Zientzia-hezkuntza herritarren oinarrizko kulturaren partetzat hartzea.

3. kurtsoko FISIKA ETA KIMIKA: 1. Eduki multzoa. Materiaren egitura-unitatea. Materiaren izaera korpuskularra:

• Gasen azterketa: materiaren egitura ezagutzeko gasen azterketak egindako ekarpena.

• Gasen legeei buruzko diseinu esperimental txikiak egiteko arauak.

DBH 4: FISIKA ETA KIMIKA: SINTESI TEORIKO HANDIAK: 1. Eduki multzoa. Eduki komunak

• Gertakari naturalak eta egoera errealak behatzeko irizpideak.

• Gertakari naturalak ezagutzeko eta ulertzeko jakin-nahia eta interesa, eta sormena egindako galderen erantzunak bilatu behar direnean.

• Ikertu beharreko problemak eta gaiak ezagutzeko eta zehazteko jarraibideak, problema horiek izan dezaketen interesa eta garrantzia eta problema horien azterketak sor ditzakeen inplikazioak kontuan hartuta.

• Egoera problematikoei buruzko uste egiaztagarriak edo hipotesiak egiteko irizpideak, esparru teorikoa abiapuntu hartuta.

• Hipotesiak egiaztatzeko balio duten diseinu esperimental txikiak egiteko arauak, aldagaiak ezagutzeko, aldagai horien arteko harremanak ezartzeko eta kontrolatzeko.

• Lan esperimentalak egiteko zorroztasuna eta zehaztasuna, eta laborategiko segurtasun- eta higiene-arauak errespetatzea.

• Aztertu beharreko gaien deskribapenak, azalpenak eta arrazoiketak egiteko arauak.

• Datu esperimentalak tauletan eta grafikoetan jasotzeko, antolatzeko eta interpretatzeko jarraibideak.

• Ideiak testuetan, ikus-entzunezko materialetan eta multimedia-materialetan antzemateko eta ezagutzeko teknikak.

• Datuak, ideiak, ereduak eta erlazioak bilatzeko hainbat informazio-iturri erabiltzeko irizpideak.

• Laburpen gisa, txostenak egiteko irizpideak, bai txosten deskribatzaileak, bai argudiatzekoak ere. Txosten horien bitartez, behaketen edo esperimentuen ondorioak ateratzen dira. Horiez gainera, gertuko errealitatearekin lotutako gai zientifikoei buruzko monografiak egiteko irizpideak.

• Mintzaira zientifikoa zehaztasunez erabiltzea, eta argitasuna eta ordena aintzat hartzea eremu guztietan.

Lana elkarri lagunduz taldean egiteko, eztabaidak antolatzeko eta aukeratutako gaiei buruz sortzen diren eztabaidetan parte hartzeko arauak.

Page 8: GIDA DIDAKTIKOA: HONDORATZEA - Naturgaia · Naturaren Zientzien 1. eduki multzoko eduki komunetan lantzeko modukoa bada ere, uste dugu 2. eta 3. mailetan txertatuko dela hobekien.

Zergatik hondoratzen dira gorputzak? www.naturgaia.net8

• Taldean lan egitearen aldeko jarrera, lanak egiteko lankidetza bultzatzea eta arduraz parte hartzea, eta desberdintasunak onartzea, pertsonak errespetatuz.

• Zientziak bizi-kalitatean, giza ongizatean eta garapen teknologiko eta sozialean egiten dituen ekarpenak aintzat hartzea.

• Pentsamendu kritikoa, norberaren iritzia izateko, problemak ebazteko proposatzen eta erabiltzen diren behaketak, probak eta ebidentziak aztertzeko; adimen-malgutasuna, legeak, eredu zientifikoak eta ezagueraren mugak behin-behinekoak direla ikusteko eta aldaketak onartzeko, bai eta zalantzarekin bizitzeko eta problema zientifikoei buruzko erabakiak hartzeko ere.

• Lan pertsonalerako esfortzua eta saiatua izatea, eta jarrera aktibo eta arduratsua lan egiteko. Horretarako, norberaren ahalmenetan konfiantza izan behar da, autonomia, auto-kontrola eta gozamena erabiliz.

• Jarduera zientifikoan ibiltzen diren pertsonen ikuspegi estereotipatua gainditzea, ezaguera zientifikoak ez testuingurutik kanpora jartzea sozialki eta historikoki, eta ezaguera taldean eraikitzen dela onartzea.

3. IKASMATERIALAREN EDUKIAK ETA ERABILTZEKO IRIZPIDEAK

Lehen aipatu bezala, ikasmateriala zortzi atal nagusitan banatua dago, eta horietako 5 hipotesien multzoari dagozkio. Honakoa da bertan eskaini eta landuko dena:

AURKEZPENA:

Lehen 5 pantailen bidez, landuko den ikasmaterialaren aurkezpena egingo da, eta, balizko egoera batean oinarriturik, gaiaren funtsa izango den galdera irekia planteatuko zaio ikasleari: zergatik hondoratzen dira gorputzak?. Aurkezpen horretan, hasierako balizko egoera horretako protagonistak diren lau gazteek euren erantzun propioak emango dituzte: kolorea, tamaina, pisua eta formagatik hondoratzen direla gorputzak, eta aldi berean, ikaslea bere iritzia ematera animatuko da. Horretarako prestaturiko taula batean bere iritzia idatzi ahal izango du eta baita inprimatu ere. Hemendik aurrera, emandako HIPOTESIAK frogatzen joango gara lanaren zehar.

Atal honetan, hasierako galdera horren inguruko informazioa emango dion iruzkin inprimagarria jasoko du irakasleak.

HIPOTESIAK:

1go HIPOTESIA: KOLOREA:

A1: KOLOREA OTE DA?: Jarduera: Galdera itxia.

Lehenik eta behin, ikaslea testuinguruan jarriko duen laguntza testua azalduko da. Ondoren, hondoratzearen arrazoia kolorea ote den argitzen lagunduko digun jarduera egin beharko da. Lau erantzun posible dituen galdera bat proposatuko zaio ikasleari. Erantzun okerra aukeratzen duenean

Page 9: GIDA DIDAKTIKOA: HONDORATZEA - Naturgaia · Naturaren Zientzien 1. eduki multzoko eduki komunetan lantzeko modukoa bada ere, uste dugu 2. eta 3. mailetan txertatuko dela hobekien.

Zergatik hondoratzen dira gorputzak? www.naturgaia.net9

gaitzespen soinu bat entzungo da; zuzena aukeratzen badu aldiz, txaloak entzungo dira.

Galdera inprimatzeko aukera eskainiko da.

Galdera honen inguruko informazio emango dion iruzkin inprimagarria jasoko du irakasleak.

A2 praktikoa: KOLOREEKIN JOLASTEN?: Jarduera praktikoa.

A2 birtuala: “ “ Simulazio birtuala.

Kolorearen hipotesia frogatzeko garaia dela dioen testua azalduko da eta ondoren ikastetxeko laborategian egiteko jarduera proposatuko da. Hondoratzearen arrazoia kolorea ez dela frogatzeko izango da jarduera hau. Kolore ezberdinetako objektuak (puxtarriak esaterako) hartu eta urez beteriko ontzi batean sartzen joango gara ea hondoratzen diren ala ez ikusteko. Jarduera hori simulazio baten bidez egiteko aukera ere eskainiko da. Horretarako esteka bat emango da. Simulazio honetan kolore ezberdinetako objektuak erabiliko dira eta hondoratzen diren ala ez ikusi.

Jarduera honetan bi iruzkin inprimagarri jasoko ditu irakasleak, bata ikastetxeko laborategian eginiko esperimentuaren ingurukoa, eta bestea, laborategi birtualean eginiko esperimentuari dagokiona.

Iruzkin baten bidez, automatikoki emango zaio ikasleari erantzun zuzena.

2. HIPOTESIA: TAMAINA:

Koloreak hondoratzean eraginik ez duela frogatua geratu dela dioen testua azalduko da eta tamainaren hipotesia frogatzen hasteko bidea emango zaio ikasleari.

B1: ZER DA TAMAINA?: Jarduera: Galdera irekia.

Gelan, hitz eginez, erantzun beharreko jarduera.

Tamaina kontzeptuaren inguruko galdera irekia. Tamaina hitz arrunta izanik, zientzian gorputzek betetzen duten espazioa izendatzeko erabiltzen den terminoaren inguruko galdera. Iruzkin baten bidez automatikoki emango zaio ikasleari erantzun zuzena, hau da, bolumena dela termino egokia.

Iruzkin baten bidez automatikoki emango zaio ikasleari erantzun zuzena.

B2: ETA ZER DA BOLUMENA?: Jarduera: Galdera irekia.

Gelan, hitz eginez, erantzun beharreko jarduera.

Tamaina kontzeptuaren inguruko galdera irekia. Tamaina hitz arrunta izanik, zientzian gorputzek betetzen duten espazioa izendatzeko erabiltzen den terminoaren inguruko galdera. Iruzkin baten bidez automatikoki emango zaio ikasleari erantzun zuzena, hau da, bolumena dela termino egokia.

Page 10: GIDA DIDAKTIKOA: HONDORATZEA - Naturgaia · Naturaren Zientzien 1. eduki multzoko eduki komunetan lantzeko modukoa bada ere, uste dugu 2. eta 3. mailetan txertatuko dela hobekien.

Zergatik hondoratzen dira gorputzak? www.naturgaia.net10

B2: ETA ZER DA BOLUMENA?: Jarduera: Galdera irekia.

Gelan, hitz eginez, erantzun beharreko jarduera.

Hiru objektu agertzen diren argazki bat eskainiko zaio ikasleari eta objektu horien bolumenaren inguruko galdera bat egingo zaio.

Galdera honen inguruko informazio emango dion iruzkin inprimagarria jasoko du irakasleak.

B3: NOLA NEURTU BOLUMENA?: Jarduera: Galdera irekia.

Gelan, hitz eginez, erantzun beharreko jarduera.

Bolumena nola neurtzen den galdetuko zaio ikasleari. Laguntza moduan, egoera hipotetiko bat planteatuko zaio ikasleari animazio eta testuen bidez.

Galdera honen inguruko informazioa emango dion iruzkin inprimagarria jasoko du irakasleak.

B4: BOLUMENA OTE DA?: Jarduera: Galdera itxia.

Hipotesiak frogatzen jarraitu behar dugula gogorarazten digun testua azalduko da. Oraingoan, tamaina (bolumena) den hondoratzearen arrazoia frogatu beharko dugu.

Gorputzak bolumenaren arabera hondoratzen diren ala ez aztertzeko, ikasleari galdera itxia egingo zaio, hiru erantzun posible emanez. Erantzun okerra aukeratzen duenean gaitzespen-soinu bat entzungo da; zuzena aukeratzen badu, aldiz, txaloak entzungo dira.

Galdera honen inguruko informazioa emango dion iruzkina jasoko du irakasleak.

B5: BOLUMENAREKIN JOLASTEN I: Jarduera praktikoa, simulazioaren bidez.

Laborategi birtual bat den animazio baten laguntzaz, bolumenarekin hainbat froga egingo dira. Egur eta aluminiozko blokeak hartu eta bolumena botoi baten bidez aldatuko dira objektu horiek hondoratzen diren ala ez ikusteko.

Jarduera honen inguruko informazioa emango dion iruzkina jasoko du irakasleak.

B5: BOLUMENAREKIN JOLASTEN II: Jarduera praktikoa eta galdera.

Aurreko jardueraren jarraipena. Beste laborategi birtual batean beste froga bat egingo da bolumenarekin jolastuz, planteaturiko galdera bat erantzun asmoz.

Iruzkin baten bidez, automatikoki emango zaio ikasleari erantzun zuzena, hau da, bolumena ez dela hondoratzearen eragilea.

Page 11: GIDA DIDAKTIKOA: HONDORATZEA - Naturgaia · Naturaren Zientzien 1. eduki multzoko eduki komunetan lantzeko modukoa bada ere, uste dugu 2. eta 3. mailetan txertatuko dela hobekien.

Zergatik hondoratzen dira gorputzak? www.naturgaia.net11

3. HIPOTESIA: PISUA:

Bolumenak ere hondoratzean eraginik ez duela frogatua geratu dela dioen testua azalduko da eta pisuaren hipotesia frogatzen hasteko bidea emango zaio ikasleari.

C1: PISUA OTE DA?: Jarduera praktikoa, simulazioen bidez.

Aurreko jarduerako bi laborategi birtualetan sartu eta hainbat froga egin beharko dira pisuak flotagarritasunean eraginik ba ote duen ala ez argitzeko.

Jarduera honen inguruko informazioa emango dion iruzkina jasoko du irakasleak.

C2: MASA = PISUA?: Jarduera: Galdera irekia.

Gelan, hitz eginez, erantzun beharreko jarduera.

Pisua eta masa gauza bera ote diren hausnarrarazteko galdera izango da hau. Kontzeptu bakoitza definitu eta bien arteko erlazioa aipatzeko eskatuko zaio ikasleari. Iruzkin baten bidez, automatikoki emango zaio ikasleari erantzun zuzena.

C3: ESPAZIOTIK BIDAIATZEN: Jarduera: Galdera irekia.

Sarean bilatu edo partekatu galdera sare sozialetan, erantzunaren bila.

Beste planeta edo satelite batera joanez gero gure masa eta pisua aldatuko liratekeen hausnarrarazteko galdera izango da jarduera hau. Iruzkin baten bidez, automatikoki emango zaio ikasleari erantzun zuzena.

C4: ILARGIA ETA JUPITER: Jarduera: Galdera zehatza irekia.

Sarean informazioa bilatuz erantzun beharreko jarduera izango da.

Ikasleek Ilargian eta Jupiterren dagoen grabitateren balioa bilatu beharko dute eta, ondoren, horietan zenbat pisatuko luketen erantzun beharko dute.

Jarduera honen inguruko informazioa emango dion iruzkina jasoko du irakasleak.

C5: GOAZEN ILARGIRA: Jarduera: Galdera itxia.

Irudi batean oinarrituz bi galdera erantzun beharko ditu ikasleak. Erantzun okerra aukeratzen duenean, gaitzespen-soinu bat entzungo da; zuzena aukeratzen badu, aldiz, txaloak entzungo dira.

C6: ILARGIAN IBILTZEN: Jarduera: Galdera irekia, bideoak sarean bilatu.

Sarean informazioa bilatuz erantzun beharreko jarduera izango da.

Ilargian gizakiaren ibilera nolakoa den erakusten duten bideoak bilatzeko eskatuko zaio ikasleari.

C7-I eta C7-II: ERREPASO GALDEKETA: Jarduera: 3 galdera, 2 itxiak eta bat irekia.

Gelan, hitz eginez, erantzun beharreko jarduera.

Hiru galdera ezberdin planteatuko zaizkio ikasleari erantzun ditzan. Galdera bakoitzak irudi bat

Page 12: GIDA DIDAKTIKOA: HONDORATZEA - Naturgaia · Naturaren Zientzien 1. eduki multzoko eduki komunetan lantzeko modukoa bada ere, uste dugu 2. eta 3. mailetan txertatuko dela hobekien.

Zergatik hondoratzen dira gorputzak? www.naturgaia.net12

izango du lagungarri gisa.

Galdera horien inguruko informazioa emango dion iruzkina jasoko du irakasleak.

4. HIPOTESIA: FORMA:

Pisuak (edo masak) hondoratzean eraginik ez duela frogatua geratu dela dioen testua azalduko da eta formaren hipotesia frogatzen hasteko bidea emango zaio ikasleari.

D1: FORMA OTE DA?: Praktikoa.

D1: FORMA OTE DA?: Simulazio birtuala.

Ikastetxeko laborategian egiteko jarduera proposatuko da. Hondoratzearen arrazoia forma ez dela frogatzeko izango da jarduera hau. Forma ezberdinetako objektuak (Egurrezko eta burdinazko bi bola eta egurrezko eta burdinazko bi kubo esaterako) hartu eta urez beteriko ontzi batean sartzen joango gara ea hondoratzen diren ala ez ikusteko. Jarduera hau simulazio baten bidez egiteko aukera ere eskainiko da. Horretarako esteka bat emango da. Simulazio honetan forma ezberdinetako objektuak erabili ahal izango dira eta hondoratzen diren ala ez ikusi.

Jarduera honen inguruko informazioa emango dion iruzkina jasoko du irakasleak.

E: DENTSITATEA.

OHARRA: atal hau hasiera batean ezkutuan edo desaktibatua agertuko da. Izan ere, hau da hasierako galderaren erantzuna beraz, gaian aurrera egin eta ikerketa zientifikoan eskaturikoak egin ostean “piztu” edo aktibatuko da indizeko botoi hau.

E1: ERAGILEAREN BILA I: Jarduera praktikoa simulazioaren bidez.

Hasierako lau hipotesiak okerrak direla ikusi ondoren, hasierako galderari erantzuna emateko beste saiakera bat egitea proposatuko zaio ikasleari.

Berriro ikastetxeko laborategira joan eta ezaugarri ezberdinak dituzten objektuekin frogak egiteko jarduera agertuko da. Jarduera hau simulazio baten bidez egiteko aukera ere eskainiko da. Horretarako, esteka bat emango da. Simulazio honetan ezaugarri ezberdinetako objektuak erabiliko dira eta hondoratzen diren ala ez ikusi.

Jarduera honen inguruko informazioa emango dion iruzkina jasoko du irakasleak.

E1: ERAGILEAREN BILA II: Jarduera praktikoko datuak lantzen.

Aurreko jardueran eginiko frogen emaitzak apuntatu beharko ditu ikasleak horretarako prestaturiko taula batean: hainbat gorputzen masak, bolumenak eta hondoratu diren ala ez.

E1: ERAGILEAREN BILA III: Jarduera praktikoa simulazioaren bidez.

Aurreko jardueran beteriko taulako datuetatik zenbait ondorio ateratzeko eskatuko zaio ikasleari.

Page 13: GIDA DIDAKTIKOA: HONDORATZEA - Naturgaia · Naturaren Zientzien 1. eduki multzoko eduki komunetan lantzeko modukoa bada ere, uste dugu 2. eta 3. mailetan txertatuko dela hobekien.

Zergatik hondoratzen dira gorputzak? www.naturgaia.net13

Ikaslearentzat dagoen laguntzan, ondorio nagusia emango digun azalpen testua azalduko da, hau da, flotagarritasuna erabakitzen duena masaren eta bolumenaren arteko erlazioa dela.

E1: ERAGILEAREN BILA IV: Galdera itxia. Eztabaida gelan.

Aurreko jardueraren jarraipena da. Flotagarritasuna erabakitzen duena masaren eta bolumenaren arteko erlazioari nola deritzon galdetuko zaio ikasleari. Iruzkin baten bidez automatikoki emango zaio ikasleari erantzun zuzena: DENTSITATEA.

E2: DENTSITATEA IKERTZEN I: Jarduera praktikoa.

Aurreko jarduerarekin jarraituz, taula osatzen bukatzeko eskatuko zaio ikasleari, hau da, dentsitatea eta beraren unitateak, eta ikastetxeko laborategian, edota laborategi birtualean, eginiko frogetan erabilitako gorputzen dentsitatea.

Lagungarri izan dadin, taula beteta ere eskainiko zaio. Eta klikatuz gero, ebazpena azalduko da.

E2: DENTSITATEA IKERTZEN II: Jarduera: Galdera itxia.

Aurreko jardueran osatutako datuak aztertuz, ikasleak gai izan beharko luke gorputzak zeren baitan hondoratzen diren ondorioztatzeko eta hori da, hain zuzen ere, galdera honetan eskatuko zaiona. Halaber, uraren dentsitatea zenbatekoa den galdetuko zaio eta erantzuna sarean bilatzera animatu.

Jarduera honen inguruko informazioa emango dion iruzkina jasoko du irakasleak.

E2: DENTSITATEA IKERTZEN III: Jarduera praktikoa, simulazioaren bidez.

Gorputzen dentsitatea likidoarena baino handiagoa denean hondoratzen direla argitzen digun testua azalduko da. Ondoren, baieztapen hori frogatzeko, laborategi birtualera sartu eta bertan, likido baten dentsitatea aldatuz, hainbat saiakera egitera animatuko da ikaslea.

Jarduera honen inguruko informazioa emango dion iruzkina jasoko du irakasleak.

E2: DENTSITATEA IKERTZEN IV: Galdera irekia.

Aurreko jardueran eginiko frogen emaitzak kontutan hartuz, gorputzen flotagarritasunean likidoen dentsitateak duen garrantziaz ondorioak atera beharko ditu ikasleak. Ondoren, gaiaren hasieran planteatu den galderaren (Zergatik hondoratzen dira gorputzak?) erantzun zuzena jasoko du ikasleak.

Jarduera honen inguruko informazioa emango dion iruzkina jasoko du irakasleak.

E3: ERREPASO OROKORRA: Jarduera praktikoa. Doc-a egin, bidali eta partekatu.

Hasierako galderari erantzuteko jarraitutako ibilbidearen errepasoa egiteko eskatuko zaio ikasleari. Horretarako Google docs erabili beharko du eta bertan idatzi emaniko pauso guztiak. Azkenik, irakaslearekin dokumentua partekatzeko (edo bidaltzeko) eskatuko zaio. Laguntza moduan Google docs nola erabili azaltzen duen dokumentua eskainiko da.

Jarduera honen inguruko informazioa emango dion iruzkina jasoko du irakasleak.

Page 14: GIDA DIDAKTIKOA: HONDORATZEA - Naturgaia · Naturaren Zientzien 1. eduki multzoko eduki komunetan lantzeko modukoa bada ere, uste dugu 2. eta 3. mailetan txertatuko dela hobekien.

Zergatik hondoratzen dira gorputzak? www.naturgaia.net14

E4: MISTERIOA: Jarduera praktikoa, simulazioaren bidez.

Honezkero gorputzen flotagarritasunean dentsitateak duen eragina jakinda, ezagupen berri horrekin jolastea proposatuko zaio ikasleari. Laborategi birtual batean sartu eta “Misterio” izeneko botoia sakatu ostean, zein gorputz hondoratuko diren eta zein ez asmatu beharko du.

Jarduera honen inguruko informazioa emango dion iruzkina jasoko du irakasleak.

E5: ARRAUTZA IGERILARIA: Jarduera praktikoa eta galdera. Bideoa egin eta konpartitu.

Esperimentu baten bideoa ikusi ostean, ikastetxeko laborategian esperimentu bera egiteko proposatuko da eta ondoren galdera bat erantzun beharko dute. Ikasleak taldeka banatuta egingo dute lana.

Jarduera honen inguruko informazioa emango dion iruzkina jaso ahal izango du irakasleak.

* E6: ARKEOLOGO LANETAN: Jarduera osagarria.

Balizko egoera baten oinarrituz, bi galdera erantzun beharko ditu ikasleak. Jarduera konplikatu xamarra denez, osagarri moduan planteatua dago. Jarduera hau modu egokian egiteko irizpideak jasoko ditu irakasleak.

* E7: EROSKETETAN: Jarduera osagarria:

Balizko egoera baten oinarrituz, galdera bat erantzun beharko du ikasleak. Jarduera konplikatu xamarra denez, osagarri moduan planteatua dago. Jarduera hau modu egokian egiteko irizpideak jasoko ditu irakasleak.

E8: HISTORIA APUR BAT: Ipuina eta galdera irekia.

Arkimedes greziar zientzialariaren inguruan kontatzen den istorioa entzun ostean, galdera bati erantzun beharko dio ikasleak.

Bideoa ingelesez dago, baino ikasleak ipuina idatzia izango du euskaraz, eta inprimagarria izango da.

F: EUSKAL HERRIAN:

F1: Euskal Herriko ontziak historian zehar I: Bideo laburra.

Hainbat garaitako itsasontzien argazkiak erakusten du, Neolitikotik gaur arte.

F2: BA DAKIZU NONGOA DEN IRUDI BAKOITZA? Google earth edo Street View-en bidezko ariketa.

Alde batetik, hiru ontziolen irudiak eskaintzen dira, eta bestetik, ontziola horien izen eta herriak. Google Earth edo Street View erabiliz bakoitza zein den asmatu behar dute.

Google earth deskargatzeko botoia dute.

Page 15: GIDA DIDAKTIKOA: HONDORATZEA - Naturgaia · Naturaren Zientzien 1. eduki multzoko eduki komunetan lantzeko modukoa bada ere, uste dugu 2. eta 3. mailetan txertatuko dela hobekien.

Zergatik hondoratzen dira gorputzak? www.naturgaia.net15

F3: EGURRA, URA, BURDINA ETA IKATZA: Ariketa. Esaldia osatu.

Ontziolen garapenerako Euskal Herrian ugari diren zenbait errekurtsoren garrantzia, eta haien funtzioa azaltzen du.

Osagarria: Agorregiko burdinolaren bideoa.

F4: EZ BAKARRIK ITSASOAN: Almadiak. Bideoa eta galdera.

Pirinioetako aranetan basoetako egurra garraiatzeko ontzi bereziak eraikitzen zituzten: Almadiak. Bideo baten bidez azaltzen dira.

Galderaren erantzuna emateko nahikoa izango dute YouTube-ra joan eta ikusi zein herrikoa den: Burgi.

G: APLIKAZIOAK:

Ikasmaterialaren azken atal honetan, dentsitatearen eta flotagarritasunaren kontzeptuek izan ditzaketen hainbat aplikazio aztertuko dira jarduera ezberdinen bidez.

G1: LIKIDOEN DENTSITATEA NEURTUZ : Dentsimetroari (dentsitatea neurtzeko tresna) buruzko informazioaren bila. Galdera Irekia.

Irudi batetik abiatuta, eta Google-eko irudiak erabiliz, informazioa nola lortu erakutsiko zaie, bai ordenagailuaren bidez, baita telefono adimentsua erabiliz ere.

G2: DENTSIMETROA I: Dentsimetroaren deskribapena. Irudi deskriptiboak. Azalpena.

G2: DENTSIMETROA II: Dentsimetroek zergatik flotatzen dute beti? Galdera itxia hiru aukerarekin.

Jarduera hau modu egokian egiteko irizpideak jasoko ditu irakasleak.

G3: ERAIKI DEZAGUN DENTSIMETROA: Jarduera praktikoa.

Ikasleari dentsimetroa egiteko eskatzen zaio, eta bideo baten bidez ematen zaio prozedura. Ikasleari bideo berri bat grabatzeko erronka jartzen zaio, eta bideoa bidali eta konpartitzeko.

G4: BURDINEZKO ITSASONTZIEK FLOTATZEN DUTE. Galdera irekia.

Burdinaren dentsitatea urarena baino handiagoa izanik, zer pentsa badu ikasleak. Gela osoan eztabaidatzeko aproposa.

G5: NOLA FLOTATU DEZAKE BURDINEZKO ITSASONTZI BATEK? I: Esperimentua. Ariketa praktikoa.

Bost kaxa metaliko material desberdinekin beteko ditugu, eta ikusi ea flotatzen duten.

G5: NOLA FLOTATU DEZAKE BURDINEZKO ITSASONTZI BATEK? II: Jarduera praktikoa.

Taula bete behar dute.

Page 16: GIDA DIDAKTIKOA: HONDORATZEA - Naturgaia · Naturaren Zientzien 1. eduki multzoko eduki komunetan lantzeko modukoa bada ere, uste dugu 2. eta 3. mailetan txertatuko dela hobekien.

Zergatik hondoratzen dira gorputzak? www.naturgaia.net16

Laguntza moduan ikasleak ebazpena izango du.

G6: URPEKONTZIAK: Irudi deskriptiboa.

Gainazalean, hondoratzean, hondoan, eta azaleratzean duten egoera azaltzen da.

G7: URPEKONTZI BAT EGITEN I: Esperimentua.

Bideo batean azalduko zaie prozedura, eta haiek beste bat grabatzea eskatzen zaie.

G7: URPEKONTZI BAT EGITEN II: Galdera irekiak errepaso moduan.

Ikusitako aplikazioak eta dentsitateen arteko erlazioa bilatu behar dute. Sarean azalpena bilatu, eskema egin, eta partekatu behar dute.

4. HELBURUAK

Hauek dira ikasmaterial honek erdietsi nahi dituen helburuak:

HELBURU OROKORRAK:

• Errealitatea azaltzeko eskemak egiten jakitea. Kontzeptu, printzipio, estrategia, balio eta jarrera zientifikoak erabiliko dira gertakari natural nagusiak interpretatzeko.

• Problemak ebaztea eta ikerketa txikiak egitea, bakarka nahiz taldean, zientzien prozedurekin koherentzia duten estrategiak erabiliz. Horretarako, estrategia hauek erabiliko dira, besteak beste: argibide-hipotesiak egitea, datuak lortzea eta datu horietatik emaitzak eta ondorioak ateratzea, iritziak emateko. Iritzi hutsak froga jakin batzuetan oinarritutako ebidentzietatik bereiziko dira horrela.

• Informazioa lortzea gai zientifikoei buruz, teknologiak eskaintzen digun hainbat iturri erabiliz. Informazioa erabiltzeko, edukia baloratuko da, eta gai zientifikoei buruzko lanak oinarritzeko eta orientatzeko eta gai horietaz jarrera pertsonal kritiko eta oinarrituak hartzeko balio duten aztertuko da.

• Zientziei buruzko informazioa duten mezuak aktiboki eta kritikoki interpretatzea, eta mezu zientifikoak sortzea. Mezu horiek sortzeko, behar bezala erabiliko dira ahozko hizkuntza eta hizkuntza idatzia. Beste zenbait idazkera- eta irudikapen-sistema ere erabiliko dira, zehatz komunikatzeko eta zientzien eremuko azalpenak eta argudioak emateko.

HELBURU ZEHATZAK:

• Gorputzak zergatik hondoratzen diren galderaren inguruan hausnartzea.

• Gertakari natural baten inguruan hipotesiak eman eta ikerketa zientifiko bat egiten ikastea.

• Gertakari baten inguruan iritzia arrazoitua eman eta defendatzen ikastea.

• Laborategian esperimentuak egiten ikastea.

• Esperimentuetan behaturikoa interpretatzen ikasi eta ondorioak ateratzen saiatzea.

Page 17: GIDA DIDAKTIKOA: HONDORATZEA - Naturgaia · Naturaren Zientzien 1. eduki multzoko eduki komunetan lantzeko modukoa bada ere, uste dugu 2. eta 3. mailetan txertatuko dela hobekien.

Zergatik hondoratzen dira gorputzak? www.naturgaia.net17

• Esperimentuetan lorturiko emaitzak eta datuak txukun eta ondo antolatuta gordetzen ikastea.

• Simulazioak erabiltzen trebatzea eta bertan ikusirikoa interpretatzen jakitea.

• Zientzian erabiltzen diren zenbait kontzeptu ulertu eta egunerokotasunean erabiltzen ikastea.

• Esperimentu errazen bidez bolumena neurtzen ikastea.

• Masaren eta pisuaren arteko ezberdintasunaz ohartzea.

• Pisuan grabitatearen azelerazioak duen garrantziaz ohartzea.

• Sarean informazio zientifikoa bilatzen trebatzea.

• Kalkulu matematikoak egiten trebatzea.

• Unitateak erabiltzen ikastea.

• Gorputzen dentsitatea kalkulatzen ikastea.

• Likidoen dentsitateak gorputzen flotagarritasunean duen garrantziaz ohartzea.

• Ikerketa zientifiko batean emaniko pausoak modu argian eta antolatuak idazten ikastea. Txosten zientifikoak egiten trebatzea.

• Informazioa bildu eta partekatzeko Google docs erabiltzen ikastea.

5. EBALUAZIO-IRIZPIDEAK ETA TRESNAK

EBALUAZIO IRIZPIDEAK:

• Ea gai den gorputzak hondoratzearen zergatiaren inguruko hipotesi bat emateko.

• Ea konturatzen den gai baten inguruan emaniko hipotesiak edo iritziak frogatu egin behar direla eta hori dela zientziaren funtsa.

• Ea asmatzen duen kolorea ez dela hondoratzearen arrazoia frogatzeko zein esperimentu egin behar den.

• Laborategian eginiko hainbat esperimentu praktikotan ea parte hartze gogotsua duen.

• Laborategi simulatuen aplikazioak ea modu egokian erabiltzen dituen.

• Ea laborategian (errealean edo simulatuan) lorturiko emaitzak txukun gordetzeko gai den.

• Ea ahoz erantzun beharreko galderetan jarrera aktiboa duen.

• Ea asmatzen duen bolumena ez dela hondoratzearen arrazoia frogatzeko zein esperimentu egin behar den.

• Ea gai den pisua eta masa ezberdintzeko.

• Ea gai den grabitatea eta pisuaren inguruko kalkulu matematikoak egiteko.

• Ea gai den esperimentuetan lorturiko datuak, emaitzak eta kalkuluak horretarako prestaturiko taulan modu egokian biltzeko.

Page 18: GIDA DIDAKTIKOA: HONDORATZEA - Naturgaia · Naturaren Zientzien 1. eduki multzoko eduki komunetan lantzeko modukoa bada ere, uste dugu 2. eta 3. mailetan txertatuko dela hobekien.

Zergatik hondoratzen dira gorputzak? www.naturgaia.net18

• Ea gai den ikasmaterialean zehar eginiko ikerketa zientifikoa modu egokian eta argian laburbildu eta, Google docs erabiliz, dokumentu batean idatzi eta partekatzeko.

• Ea gai den jarduera osagarri moduan planteaturiko galderak konplexuagoak erantzuteko.

• Ea gai den dentsimetro bat egiteko talde lanean.

• Ea ohartzen den gorputzen ezaugarria den dentsitatea ezagutzeak gizartearen garapena erraztu duten hainbat aplikazio teknologiko ahalbideratu dituela.

EBALUAZIORAKO TRESNAK:

Esan bezala, ikasleari etengabe egiten zaizkio galderak, erantzunen bidez, ikasten joan dadin. Galdera horiek ebaluazio tresna izan daitezke irakaslearentzat, zenbait kasutan inprimagarriak, edo bidaltzekoak eta partekatzekoak direlako; eta bestetan, gelako eztabaida irekian ikasleen partehartzea eta interesa neurtzeko bidea eskaintzen digutelako.

• Galdera itxiak: A1, B4, C5, C7-1, E1-IV, E2-II, E7, F4, G1, G2-II.

• Galdera Irekiak: Aurkezpena, B1, B2, B3, C2, C3, C7-II, E2-IV, E6, E8, G1-II, G4.

• Inprimatzeko, bidaltzeko eta partekatzeko dokumentuak ala taulak: Aurkezpena, E1-III, E2-I, E3, G5-II.

• Google Earth edo Street View erabiliz erantzun beharrekoak: F2.

• Simulazioak landu: A2b, B5-I, B5-II, C1, D1b, E1-I, E2-III, E4.

• Bideoak landu (bilatu, ikusi, edota egin eta partekatu): C6, E5, E8, F1, F3, F4, G3.

• Lan praktikoak eta esperimentuak: A2a, D1a. G3, G5-I, G7-I.

• Sarean bilatu, irudien bidez bilatu, eta partekatu: C4, E6, G1, G7-II.

6. EZAUGARRI TEKNIKOAK

Prestatutako ikasmateriala Web orrialde batean gauzatzen da. Bertan nabigatzeko nahikoa izango da pantailaren goialdean agertzen den gezia aurrera nahiz atzera sakatzea. Web orrialde hau, Html 5 lengoaian egina dagoenez, diseinu erakargarri eta motibatzailea izateaz gain, edukiak konpartitu eta inprimatzeko erraztasunak eskaintzen ditu.

Ikasmateriala lantzeko ez da informatikako ezaguera espezifikorik beharko, aurretik aipatu moduan, interneten egin beharreko nabigazio erraz bat proposatzen baita, beharrezko baliabideak honakoak izanik:

• Interneterako konexioa eta inprimagailua.

• Erabilera libreko eta formatu irekiko honako tresna hauek:

• Google Earth: programa hau deskargatzeko aukera eskainiko da.

• Google Maps.

Page 19: GIDA DIDAKTIKOA: HONDORATZEA - Naturgaia · Naturaren Zientzien 1. eduki multzoko eduki komunetan lantzeko modukoa bada ere, uste dugu 2. eta 3. mailetan txertatuko dela hobekien.

Zergatik hondoratzen dira gorputzak? www.naturgaia.net19

• Street View.

• Youtube. Komenigarria izango da ikasleak aurretik kontu bat irekita izatea.

• WhatsApp, Tuenti, Twitter… aplikazioak konpartitzeko.

• Ikasleak aurretik Google-eko gmail kontu bat irekita izatea.

• Laborategi simulatuak diren aplikazioak:

http://www.explorelearning.com/index.cfm?method=cResource.dspView&ResourceID=362

http://phet.colorado.edu/sims/density-and-buoyancy/density_eu.html

http://phet.colorado.edu/sims/density-and-buoyancy/buoyancy_eu.html

http://www.explorelearning.com/index.cfm?method=cResource.dspView&ResourceID=653&ClassID=1264837

7.METODOLOGIA

Proposatzen den ikasmaterial honek hasieratik bilatzen du ikaslearekiko hurbiltasuna. Izan ere, arrantzara joan diren lau gazteei giltzak uretara erortzean sortzen zaien galdera batean oinarritzen da ikasmaterial osoa. Une oro bilatuko du ikasmaterialak ikaslea erakartzea, oso arruntzat dugun eta edonori gerta dakiokeen gertaera baten (gorputzak hondoratzea) azalpen zientifikoa bilatzeko hipotesiak egin eta frogatu behar direla ohartzeak eguneroko egoerak beste begi batzuez ikusten lagunduko bai diote. Haiek izango dira ikasmaterial honen protagonista eta bideratzaile nagusiak, une oro egingo zaizkien galderak eta proposatuko zaizkien jarduerak erantzun eta osatzean bai dago oinarritua ikasmaterial osoa. Jarduerak eta galderak sare sozialetan partekatzeko aukera izateak, gazteekiko hurbiltasuna bilatzen du.

Ikasmaterial hau lantzeko honako metodologia proposatzen da:

• Ikasle bakoitzak bere ordenagailuan egingo du lan.

• Irakasleak arbela digitalaren bidez bideratuko du lana. Horrela, ikasleei zalantzak argitu eta jarduerak bideratuz, parte hartze zuzena izango du.

•Komenigarria izango da aurretik irakasleak berentzako prestaturiko iruzkinak irakurri edota inprimatzea.

• Zenbait jarduera egiteko (praktikoak, eztabaidak...) ikasleek taldeka egin beharko dute lan.

• Komenigarria da gainera, ikastetxeko laborategian egin beharreko esperimentuak aurretik programatu eta prestatzea.

Ikasmaterialeko ataletako edukiak eta jarduerak jarraian edota saltoka egin ahal izango dira aurrera eta atzera joateko prestaturiko geziak zapalduz. Nahi izanez gero, intereseko atalak eta jarduerak aukeratu ahal izango dira zuzenean, atalak izendatzen dituzten botoien gainean arratoia jarriz eta klikatuz. Dena den, ikasmaterialaren izaera konstruktibista dela eta, eta pausoz pauso egin beharreko

Page 20: GIDA DIDAKTIKOA: HONDORATZEA - Naturgaia · Naturaren Zientzien 1. eduki multzoko eduki komunetan lantzeko modukoa bada ere, uste dugu 2. eta 3. mailetan txertatuko dela hobekien.

Zergatik hondoratzen dira gorputzak? www.naturgaia.net20

ikerketa baten aurrean gaudela kontuan hartuta, jarduerak jarraian eta ordenan egitea gomendatzen da.

Erabiltzaileak eskuragarri izango du beti edukien Indizea. Horretarako, nahikoa izango du atalak izendatzen dituzten botoien gainean arratoia jartzea. Nahi duen atala eta ordena aukeratu ahalko du bertan klikatuz.

Ikasmaterialak, gainera, Baliabideak atala gaineratzen du. Material osagarri moduan planteatu da atal hau eta bertan bideoak, softwareak, PDFak... eskuratu ahal izango dira.

Irakaslea izeneko txokoan ikasmaterialaren gida didaktikoa eskuratu ahal izango da, eta iradokizun guztien bilduma.

Ikasmateriala osorik lantzeko proposatzen da eta 8 ordutan egiteko pentsatua dago, atalez atal, norberaren erritmoan, edukiak bereganatu eta jarduerak eginez. Honela egina dago kalkulua:

• Aurkezpena eta Kolorea hipotesia: ordu bat.

• Bolumenaren hipotesia: ordu bat.

• Pisuaren hipotesia: 2 ordu.

• Formaren hipotesia eta dentsitatea: 2 ordu.

• Euskal Herria eta Aplikazioak: 2 ordu.

Dena den, proposaturiko zenbait aktibitate ikerketa eta informazio bilaketan oinarrituko direnez eta hauek eskuratu eta lantzeko denbora luzatu daitekeenez, aipatutako denbora gutxi gora-berakoa da.

8. BIBLIOGRAFIA.

Bideoak:

• EITB: Zergatik mantentzen da ur gainean itsasontzia?

• Youtube: Dentsitatea

Estekak:

• Wikipedia

• Zientzia 1: 07. Dentsitatea

• Zientzia 1: 07. Materiaren propietateak

• Zientzia 1: 10. Praktika: Materiaren propietateak eta nola neurtzen diren

• Zientzia 1: 11. Praktika: Flotagarritasuna

• Zientzilari

• Esperientzi tailerra

Page 21: GIDA DIDAKTIKOA: HONDORATZEA - Naturgaia · Naturaren Zientzien 1. eduki multzoko eduki komunetan lantzeko modukoa bada ere, uste dugu 2. eta 3. mailetan txertatuko dela hobekien.

Zergatik hondoratzen dira gorputzak? www.naturgaia.net21

• Iniciación interactiva a la materia (Erderaz)

• Slideshare: Dentsitatea eta flotagarritasuna

9. EGILEAK

Koordinazioa: Naturgaia S.L.

Edukien arduraduna: Mikel Etxaniz.

Diseinua: Ane Meoki

Programazioa eta Web orrialdea: Ane Alastruey.

10. ONESPENA

Ikasmaterial honek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren onespena dauka 2014ko abenduaren 15ean.