Download - Gai monografikoa...Lehenengo atala, lehenengo artikulu eta kapitulu bakarra: «Frantsesa da Quebec-eko hízkuntza ofiziala». Eta besterik ez. Esaldi hau trumoia bezala erori zen 1977ko

Transcript
Page 1: Gai monografikoa...Lehenengo atala, lehenengo artikulu eta kapitulu bakarra: «Frantsesa da Quebec-eko hízkuntza ofiziala». Eta besterik ez. Esaldi hau trumoia bezala erori zen 1977ko

Cana da

Gai monografikoa

Page 2: Gai monografikoa...Lehenengo atala, lehenengo artikulu eta kapitulu bakarra: «Frantsesa da Quebec-eko hízkuntza ofiziala». Eta besterik ez. Esaldi hau trumoia bezala erori zen 1977ko

Sarrera

Euskarak Euskal Herrian duen etorkizunari begira jartzen garenean, begi­bihotzak hizkuntz problemak bizi izan edo/eta bizi dituzten herrialdeetara zu­zentzen ditugu besteak beste, haien historian eta experientzian gure esperantza­ren bizigarririk edo etsipenaren suntsigarririk aurkitzeko asmoz. Adibidez, baote da gure artean inor, hebraierak Israelen ezagutu duen berpizteaz edo irlan­derak Irlandan jasan duen hondamendiaz ezer entzun ez duenik?

Lehen begiratu horretan gelditu gabe, beste herrialdeetan hizkuntz proble­mei ematen zaien tratamenduaren berri zabal eta zehatzagoa nahi dugun hei­nean, azterketa sakon eta osoago bat egin beharrean aurkituko gata. Horixe eginzuen, haín zuzen, Euskaltzaindiak bere «Euskararen Liburu Zurian».

ZUTABE oraingo honetan Canadako eta batipat Quebec-eko experientziaaberatsetara hurreratu da, euskara-irakasleon eguneroko lanaren argigarri izandaitekeelakoan hurreratu ere.

Canadako hizkuntz egoerara hurbiltzen den edonork konstata dezake az­ken hamabost urteotan frantsesak Canada osoan egin duen aurrerapena etaeman duen gorakada.

Lehen konstatazio honen ondoren, zuzen ditzagun begiak Canada osora ez,baina Quebec probintziara. Eta hemen, batipat Quebec hirian, gorakadaz ezezik, iraultzaz ete hitzegin daiteke. Izan ere, orain hamabost urte galtzera zi­hoan frantsesa, galbidetik ateta eta salbazio-bidean jarri bait dute.

Bi konstatazio horien ondoren, berehala sortzen dita galderak: Zer egindute Canadan, eta Quebec probintzian batipat, iraultza hori lortzeko? Nolalortu dute aldez aurretik ezinezkotzat jo zitekeen funtsezko aldaketa hori? Nolaaskatu dute frantsesa ingelesen atzaparretatik? Non <lagoiraultza honen kakoa?Eta bukatzeko, zer aporta liezaioke. Quebec-eko experientziak Euskal Herriari?

Gure asmoa ez da, noski, galdera guzti horiei erantzutea; baina bai, zen­bait urrats, datu eta informazlobide eskaintzea, nork bere erantzuna osatzenjoan dadin.

Page 3: Gai monografikoa...Lehenengo atala, lehenengo artikulu eta kapitulu bakarra: «Frantsesa da Quebec-eko hízkuntza ofiziala». Eta besterik ez. Esaldi hau trumoia bezala erori zen 1977ko

Elebitasuna CanadanErramun Baxok

HERRI HIZKUNTZA QUEBEC-EN

Canadako, eta bereziki Quebec-ekohizkuntzen eta kulturen egoera nolakoaden ikus dezagun. Gure lana lau atale­tan zatikatuko dugu:1. Hizkuntz politikaren historia Cana­

dan.2. Frantsesaren egoera Quebec-en.3. Herri hizkuntzei buruzko Lege Na­

gusia.4. Zenbait gogoeta, Quebec-etik Eus­

kal Herrira.

1. HIZKUNTZAK CANADAN

Canada da Ipar Amerikako herrialde­rik zabalena: ia 1O milioi kilometro ka­rratu, 25 milioi biztanle. Hauetatik 6milioi frantsesdunak, besteak anglofo­noak. Milioi bat Amerindio eta Inuit,

1867.eko Ipar Amerikako Aktak(A.A.N.B.) egitaratu zituen lurraldehaiek politika aldetik: Canada Com­monwealth-ari loturik dago, berazIngalaterrako errege edo erregina daEstatuko buru. KonfederakuntzarenGobernuak Ottawan du egoitza, bainaProbintzia bakoitzak (gaur egun hamardira) baditu bere gobernua eta bere zer­gak. 1864.eko Aktak banatu zituen es­kubide politikoak Federakuntza etaprobintzien artean: diplomazia, armada,itsasarazoak, inmigrazioa, barneko ha­rremanak eta kanpoko salerosketak Fe­derakuntzari dagozkio; hezkuntza, lu-

rreko ondasunak eta bere guneko admi­nistrazioa Probintziari.

Eta azter dezagun hizkuntz politika­ren historia.

1867ko Aktak 133 artikuluan Bil­tzar Nagusietan, auzitegietan eta lege­gintzan ingelesa eta frantsesa, biak era­biltzea onartzen du. Eta geroztik, ehunurtez, ez da beste hizkuntz legerikeman.

Baina bitarte horretan hizkuntz bo­rroka gorria, ingelesa gero eta indar­tsuago eta zabalduago; frantsesa, alde­rantziz: Quebec-ez beste lurralde dene­tan galdu egin da.

1965ean inkesta zabal bat egin zenelebitasuna eta kulturbitasuna zertanzen ikusteko. Ottawa-ko Gobernuakbatzorde bat antolatu zuen LAUREN­DEAU eta DUNTON-en zuzendaritza­pean. Hauek B.B. txostena argitaratuzuten (Rapport sur le bilingüisme et lebiculturalisme). Ikerketa horrek garbiazaldu zuen zein negargarria zen Esta­tu osoan frantsesaren egoera.

1969an P. H. Trudeau, Ottawa-kolehen ministroak, administrazio federalosoa elebidundu nahiaz «Hizkuntza ofi­zialen legea» botutara eraman zuen.1973an «Hizkuntza ofizialak Canadakofuntzio publikoan» deritzan erabakiaonartu zuen Biltzar Nagusiak. Frantse­sa gehiago erabil dadila, 50.000 lanpos­tu elebidunentzat izango zirela. Ondo­rioz 19.000 kargudunek bigarren hiz­kuntza bat ikasi beharko zuten epe la-

Page 4: Gai monografikoa...Lehenengo atala, lehenengo artikulu eta kapitulu bakarra: «Frantsesa da Quebec-eko hízkuntza ofiziala». Eta besterik ez. Esaldi hau trumoia bezala erori zen 1977ko

Gai monografi.koa

bur batean. «Hizkuntza Ofizialaren ar­duraduna» izendatua izan zen. «Híz­kuntz bulegoak» elebiduntzeko ikastal­diak antolatu zítuen 900 irakaslerekin.

Eta hona gertatu dena: Anglofonoekez zutela inolaz ere «french power» ho­ri onartu. Quebec, beraz, elebidunduegin da eta beste 9 lurraldeak elebakar­dun gelditu.

Bitartean Quebec berpiztu egin zen.

Une berean, 60. urteetan, «iraultzabaketsua» (la revolution tranquille)gertatu zen Quebec-en. Herri osoa ber­pizten hasi zen: irakaskuntza eta indus­tria hedatu, abertzaletasuna hazi etakultura frantsesa kalera, plazara eta te­lebistara jalgi zen.

Eta hizkuntzaren aldetik? 1969anQuebec-eko 63 legea botuetara eramanzuen Alderdi Nazionalak, hau da: biirakaskuntza moten legea; gurasoek na­hi zuten eskola aukera zezaketen. Ho­rrela, bada, eskola frantsesak hustuegin ziren eta ingelesak bete egin zituz­ten. Alderdi Nazionalak hurrengo hau­teskundeak galdu egin zituen eta ge­roztik lur jota dago.

197 4ean Quebec-eko 22 legeak fran­tsesa ofizialdu zuen, Alderdi Liberalaagintean zegoelarik. Baina erakundeekelebidun jarraitu zuten eta haurrak ama­hizkuntzaren araberako eskoletara joanziren. Egoera honetan bi kontraesanzeuden argi asko:

a) Quebec herrialdea, probintziakolegeei zegokienez elebakardun zen, bai­na lege federalen arabera elebidun. Be­raz, bakoitzari zerizkion eran mintzazitekeen, Quebec-tar gisa edo Canada­tar gisa.

b) Familia inmigranteek beti eskolaingelesa hautatzen zuten; Italiar etaPortugaldarrek ere bai, ingelesa frantse­sa baino hobeto zekitela esanez. Alder­di Liberalak ere hauteskundeak galduegin zituen.

197 6an Quebec-eko Alderdi Inde­pendentistak irabazi zuen jaurlaritza Re­né Lévesque zuzendari zela. Eta geroz-

9

tik hauxe da Canada osoa inarrostenduen auzi handia: bi nazioek elkarren­gandik bereiziko ez ote diren, hiru men­dez elkarrekin bizi ondoren, BitarteanQuebec-tarrak saiatu dira beren eskubi­deak finkatzen. 1977an 101 legea «He­rri hizkuntzaren karta» (Charre de laLangue francaise). l980eko maiatzeanR. Lévesquek independentziari buruz­ko erreferenduma galdu egin zuen,Irantsesdunak bi zati egin bait ziren etaingelesdunek eta haien harikoek irabazi.

1981eko apirilean Alderdi Indepen­dentistak erraz irabazi ditu hauteskun­deak, 110 diputatuetatik 80 beretakoakbait dita. Horrek zeta adierazten du:herriak bere kultura garatu nahi duela,baina burujabetza lortzeko oraindik ezdela gai. Bost urte gutxitxo izan, hirumendetako zapalkuntza kentzeko.

Azter dezagun Quebec-eko kultura­ren gaurregungo egoera.

2. FRANTSESAREN EGOERAQUEBEC.EN

Ipar Amerikan betidanik ari da fran­tsesa guduan. Eta herrialde gehienetangaldu egin da, «melting pot» (arraga)politikak ingelesa hedatu bait du: per­tzan inmigrante guztien kulturak naha­si, baina nagusitasuna ingelesari emanez.Quebec-en eta Acadia-n kultura fran­tsesak bizirik dirau; arrazoi ugari dahorretarako: erlijio katolikoa frantseszen, protestantismos berriz íngelesa,«sehasken apentza»k (revanche des ber­ceaux) dernografi garaipena ernan dioQuebec probintziari, Canada-ko bestelurraldeetan baino ume gehiago sortzenbait zen han. Eta motibazioaren alde­tik, Quebec-tarrek betidanik lotu dituz­te kultura, bizikera eta nortasuna,

Hona gaurko hizkuntz egoera Que­bec-eko Probintzian. 4 ,5 milioi fran­tsesez mintzatzen dita, erdiek baino ge­hiagok besterik ez daki; 1,5 milioi inge­lesdunak dita eta ia denak Montrealhirian bizitzen eta milioi erdi bat Ame­rindiano eta Inuit bospasei hizkuntz­dunak. Hizkuntz borrokan ari diren in-

Page 5: Gai monografikoa...Lehenengo atala, lehenengo artikulu eta kapitulu bakarra: «Frantsesa da Quebec-eko hízkuntza ofiziala». Eta besterik ez. Esaldi hau trumoia bezala erori zen 1977ko

10

darrak hauek dira: gutxiengo batek kul­tura ingelesa indartsua du, gehienekkultura frantses ahula, eta Amerindioakbazterturik daude. Eta gaurregun arris­ku ikaragarritan dago frantsesa Otta­wa-k kulturbitasuna ezarri nahi bait duprobintzia guztietan. Nola daiteke hori?Hona Liburu Zuritikako zenbait azal­pen.

Canadako hizkuntz ofizialen legeaklege-berdintasuna ezarri du ingelesa etafrantsesaren artean; edozein herritarrekedozeín administrazioko zerbitzu aurkidezake bere hizkuntzan Canadako edo­zein herritan. Bada, beraz, elebidun en­plegatu ugari eta bulego bakoitzean batbai gutxienez frantsesez dakiena. Baitaere Canadan nonahi landu dezake be­re jatorrizko kultura. Hori guztia on­gi da. Baina zer ondorio du lege-berdin­tasunak indar desberdinak dituzten hiz­kuntzetan? Azeriak oilategian duenberdintasuna dela. Liburu Zuriak gerta­kari batzu agertzen ditu, Gendron jau­nak 1970ean egindako inkestatik jal­giak.

Dernografiaren aldetikDemografiaren aldetik frantsesa ahul­

tzen ari da Quebec-en inmigrante guz­tiek ingelesa aukeratzen bait dute. Ho­rrezaz gain «sehasken apentza» bukatuda eta Quebec-tar haur gutxi sortzenda, herri aberats askotan bezala, Jen­detzaren gorapena inmigraziotik dator:Italiar, Greko, Portugaldar, Libandar,Hego Amerikako iheslariak, egunerosartzen dita beren familia handiekin.Eta beren haurrak Montreal-eko inge­lesen eskoletara bidaltzen dituzte.

Zergatik hori? Italiarrentzat ez oteda ingelesa baino frantsesa ikastea erre­zago? Hori bai. Baina oroit gaitezeninmigrantea bizimodua hobetzera etor­tzen dela, lan-bila eta aurrerapide-bila,eta horretarako ingelesa hobe. Ingelesajakinez gero Ipar Amerika osoan ibildaiteke, Alaska-tik Rio Grande-raino,Frantsesarekin, berriz, Quebec-en etaAcadia-n bakarrik.

Canada

Ekonomiaren aldetíkEkonomiaren indarra ingelesaren al­

de dago, laneko eta salerospenetakohizkuntza delako. Adibide asko ematendigu Gendron-ek bere txostenean. Ho­na bi:

___.Ingelesdunek dituzte irabazirikhandienak eta frankofonoek txikienak.«Hona Quebec-eko merkatalgoaren mai­laketa: behekoan frantsesa, erdikoanelebitasuna, gorengoan ingelesa».

- Bigarren adibidea: CHIKOUTI­MI hirian bada aluminioa lantzen duenfabrika handi bat, ALCAN izenekoaeta 6.000 langile dituena. Herrialde ho­ri oso frankofonoa da, 98 % . Hona zerdion Liburu Zuriak: «Denek dakite lan­tegi horretan ingelesa dela lan-hizkun­tza, eta gota joan nahi duenak ingelesajakin behar duela». Beraz, Quebec-enbertan, gaitasun berdinarekin anglofo­noa aurrera joango da eta frankofonoaingelesa ikasten geldituko.

Motibazioaren aldetlkMotibazio indarrak ere ingelesaren

alde daude, Quebec-tarrak beren hiz­kuntzaz lotsatu egiten bait dira. B.B.txostenak argi erakutsi digu betidani­ko anglo-saxonen asimilazio nahia. 1840inguruan Durhan Gobernadoreak txos­ten ikaragarri bat idatzi zuen Canadankultura frantsesa ezerezteko gogoz Es­tatu Batuetan bezala. Hona aipamen ba­tzu: Canada arrago bat denez gero,frantsesa nahitaez desagertu egingo da.Historiaren oinarrizko legeen arabera,gutxiengoari asimilazioa dagokio, ber­dintzea.

Eta orain ere, frantsesa jakitea trabadela diote frantsesdunek. Hona Gen­dron-en inkestak azaltzen dituen arra­zoiak: lana galtzeko beldurra, lankidee­tatik baztertzeko beldurra. Frankofo­noak ez dauka kultura aldetik Iasaita­sunik bere herrian ere.

Politikaren aldetikQuebec probintzia autonomoa izanik

ere, indar politikoak ingelesaren alde

Page 6: Gai monografikoa...Lehenengo atala, lehenengo artikulu eta kapitulu bakarra: «Frantsesa da Quebec-eko hízkuntza ofiziala». Eta besterik ez. Esaldi hau trumoia bezala erori zen 1977ko

Gai monografikoa

zeuden. P. H. Trudeau-k kulturbitasu­na zabaldu nahi zuen eta elebitasuna ha­mar probintzietara hedatu. Hizkuntzaofizialen legea botuetara eraman zueneta hizkuntzen arduraduna izendatu ad­ministrazioa elebídundu zezan. Berakuste bait zuen era horretan probintzie­tako gobernuak eta enpresa publikoakelebitasun bideetan sartuko zirela fran­tsesa ere erabiliaz.

Eta zer gertatu da? Enplegatufrankofonoek ingelesa ikasi dutela, bai­na ez alderantziz, gehiengoa beti nagu­si bait da. Air Canada-ko enplegatuekadibidez, greba luze bat egin zuten fran­tsesa ez erabili, entzun ere egin nahiez zutelako. Airekoentzat frantsesaarriskugarri ornen zen! Gaurregun be­deratzi probíntzitako administrazioekingelesa bakarrik erabiltzen dute 133art. ahazturik.

Eta gertakari hauek oroitarazi ondo­ren, Quebec-eko Liburu Zuriak gogoe­ta ilun batzu egiten ditu.

Elebitasuna ez ote da asimilazioarenlehen pausoa? Belaunaldi honetan fran­kofonoek ingelesa ikasten badute eta in­gelesak elebakardun gelditu, zer gerta­tuko da bigarren belaunaldían? Denekegingo dute ingeleseal Zertarako bi hiz­kuntza erabili bat aski delarik?

Hizkuntzen arteko lege berdintasu­nak ez du hizkuntz borroka aldatzen.Norbaitek zioenez: «Abete denak ber­dinak dita; baino batzu besteak bainoberdinago», Hizkuntzak erabiltzeko as­katasunak badu azeriak, oilategian dau­kanaren antza. Denak libre, baina aze­ria libreago; oiloak jan egiten ditu. Se­kula ez alderantziz.

Hizkuntz borrokan ofízialtasunak ezditu berez gauzak aldatzen. Hizkun­tza ofizialek administrazio berdintasunalortuko dute, administrazioak hizkuntzaahulena laguntzen badu. Bestela, asimi­lazioa gertatuko da.

Horiek denak ikusiz, Quebec-ekoGobernuak hizkuntzako lege nagusiaeraman zuen botutara bere kulturasalbatzeko. Hauxe dugu FrantsesarenKarta.

11

3. HIZKUNTZ LEGE NAGUSIA

Quebec-eko Hizkuntz Lege Nagu­siak lau atal ditu:

1.-Frantsesaren egoera, bederatzikapitulutan; hizkuntza ofiziala, hizkun­tzaren eskubide eta arloak: legegintza,justizia, administrazioa, lantegiak, mer­katalgoa, ikaskuntza.

2.-Frantsestea, zortzi kapitulutan:frantsesaren bulegoa, hiztegi eta toki­izen batzordea, zerbitzuen eta enpresenfrantsestea.

3.-Kontrola eta inkesta batzordea.Hona, beraz, hizkuntz arazoa nola

antolaturik dagoen. Kultur Ministeri­tzak du hizkuntzaren erantzunkizuna.Bederatzi laguneko Kontseilua daukabere inguruan, Kultur elkarte, sindika­tu, enpresari eta unibertsitateak auke­raturikoa. Kontseiluak izendatzen dufrantsesaren zuzendaritza, bi batzorde­koa: hiztegiena eta toki-izenena. Zuzen­daritza honen eginkizun da lantegiaketa beste erakundeak frantsestea.

Zehaztasunak alde hatera utzirik,ikus dezagun zein diren lege nagusihonen abiapuntu garrantzitsuenak.

Hizkuntza ofizialaLehenengo atala, lehenengo artikulu

eta kapitulu bakarra: «Frantsesa daQuebec-eko hízkuntza ofiziala». Etabesterik ez. Esaldi hau trumoia bezalaerori zen 1977ko apirilaren lean. Ado­re politiko ikaragarria behar zuen arti­kulu hau argitaratzeko. Merkatalgo etalantegietako zuzendaritza guztia, anglo­fonoen esku bait zegoen, ingelesa zera­bilkien, diruetxe, denda, enpresatan ezzen besterik. Nola horretaratu dira?

1877.-A.A.N.B. 133 art. bi hizkun­tzak ofízialak legegintzan eta auzite­gian, Geroztik ez da ehun urtez legeberririk sortu, baina borroka gorria bai,ingelesa bait zen beti nagusi.

1977.-Quebec-eko 101 legea. Legenagusi honek herriari projektu berri bateskaintzen dio: «Jaso nabí dugun herriafrantsesa izango da. Jendetza gehiena

Page 7: Gai monografikoa...Lehenengo atala, lehenengo artikulu eta kapitulu bakarra: «Frantsesa da Quebec-eko hízkuntza ofiziala». Eta besterik ez. Esaldi hau trumoia bezala erori zen 1977ko

12

frantsesa dela oraintxe azaldu behar du­gu, lanean, komunikabideetan, inguru­nean ... Quebec elebidun izango dela­korik aipatu ere ez dugu egingo. Cana­dako Estatua elebidun izanik ere, bestebederatzi probintziak ingelesez bakarrikmintzatzen dira. Beraz, Quebec ezin ele­bidun izan Canada-koa izanik ere. HonaQuebec-eko hizkuntza ofiziala frantsesaizateak zer dakarren: Quebec-tar guz­tien elkarrekiko hizkuntza bakarra fran­tsesa izango dela. Horiek hola, gutxien­go ingelesaren hizkuntza errespetatukodugu, agian hizkuntza ofiziala errespeta­tuko dutelakoan ... », Honela zioen Lé­vesque lehendakariak. «Ezinbesteko dagure hizkuntza ofiziala legez finkatzea.Lege horren bidez jabetuko da Quebecbere hizkuntzaz, bere burujabetzara hel­tzeko ... ». Frantsesdun eta herrikoi.

Hizkuntz eskubideakBakoitzaren eta gizartearen eskubi­

deen arteko eztabaida zorrotza sortuda. Zenbaitek honela zioen: «Giza es­kubideen deklarazio unibertsalak gura­soen esku uzten du haurren ikaskuntzaaukeratzea nahi duten hizkuntzan, No­la; beraz, inmigranteak bortxatzen ditu1O1 legeak beren umeak eskola fran­tsesera bidaltzera? Hori ez ote da arra­zakeria?

Ohargarri da herri zapaldu bat zuti­tzen den bakoitzean zapaltzaileak arra­zista deitzen duela! Quebec-eko jaur­laritzak erantzuntzat eman zuen bestegizarteko eskubiderik ere badela, herri­hizkuntzaz jabetzea adibidez, herriarenkultura jasotzea, Eta gerta daiteke gi­zarte-eskubideek gizabanakako eskubi­deak mugatzea.

Bost artikulu laburretan agertzen di­ra Quebec-tarren eskubideak:

1. Quebec-tar guztiek dute adminis­trazioarekin, osasun-zerbitzuetan, lan­gile-elkarteekin, kargudunekin frantse­sez hitzegiteko eskubidea.

2. Edozein bileretan nornahik duírantsesez mintzateko eskubidea.

Cunada

.3. Langileek lan-arazoetan Irantse­sa erabiltzeko eskubidea dute.

4. Kontsumatzaileek argitasunaketa zerbitzuak frantsesez hartzeko es­lrnbidea dute.5. Quebec-tar orok du frantsesez

ikasteko eskubidea.

Administrazioko hizlmntzaCanada-ko Estatuaren elebitasunak

ingelesa indartu egiten du eta frantse­sa ahuldu. Bi hizkuntzei lege berdinta­suna ernanez, hizkuntza indartsuenaerrazago nagusitzen da. Liburu Zuriakdio: «Administrazioa ofizialki elebidunden bitartean, frantsesa ez da gizarteansartuko. Nahikeria on bat besterik ezda izango xede hori».

Beraz, administrazioak bere indarguztiez lagundu behar dio herri-hizkun­tzari, Administrazio osoa frantsestukoda: gobernua, ministeritzak, batzor­deak, auzitegiak, udaletxeak, ikaste­txeetako zuzendaritzak. Administrazioosoak egunero frantsesa erabiltzen ba­du, gizarte osoak jarraituko dio: mer­katalgoak, lantegiek, diruetxeek, profe­sio liberalek. Nolaz hori? Izen (14 art.),idazlan (15), barneko komunikazio (20),kontratu (18), afitxe (22), bideetakozeinuetan herri-hizkuntza erabiliaz. Ad­ministrazioko lanpostu bat bereganatunahi duenak edo kargutan gora nahiduenak frantsesa badakiela frogatu be­harko du.

Beste probintziekiko harremanetan,ingelesek gehiengoa duten udaletxetan,osasuna edo segurtasuna arriskutan ezezartzeko, turismoa indartzeko, kanpo­rako merkatalgoan eta horrelakoetanonartzen da elebitasuna.

Hauxe da oinarrizko ideia: Estatuaherriaren laguntzaile den bezala, admi­nistrazioa herri-hizkuntzaren bultzatzai­le izan dadila. Administrazioaren pre­sentzia hain da indartsua eta egunero­koa non beste erakunde eta herritarrekjarraituko bait diote gogoz ez. bada, be­harrez. Eta areago, administrazioak be­rak baditu gizartea frantsesteko era-

Page 8: Gai monografikoa...Lehenengo atala, lehenengo artikulu eta kapitulu bakarra: «Frantsesa da Quebec-eko hízkuntza ofiziala». Eta besterik ez. Esaldi hau trumoia bezala erori zen 1977ko

Gai monografikoa

kunde batzu. Eta horietako bat «Fran­tsesaren Zuzendaritza» (Office de lalangue francaise).

Frantsesaren zuzendaritza(67-119 art.)Zuzendaritza horren eginkizunak hi­

tu dita:1.-Herri hizkuntza zuzendu eta abe­

rastu egingo du.2.-Hizkuntzaren egoera ikertuko

du, eta urtero txosten bat idatziko.3.-Frantsesteko programak antola­

tuko ditu eta horri buruzko laguntzakemango dizkie administrazioari, enpre­sei, profesio liberalei.

Hots, Lege Nagusiaren aplikazioazarduratuko da delako zuzendaritza.

Eta hiru aldetara doaz erakunde ho­rren ekintzak:1. Lantegiak eta administrazioa fran­

tsestea.2. Hiztegi batzordea.3. Toki-izenen batzordea.

1.-Lantegi denak frantsestu behardira, Lehenengo urtean enpresa bakoi­tzak frantsesteko plana antolatzen dueta zuzendaritzari aurkezten dio onardezan. Zenbait eginbide zehazten duLege Nagusiak.

- 50 enplegatu dituzten enpresekpaperak, afitxeak, publizitate guztia epelabur batetan frantsesez ezarri behardituzte. Zuzendariek herri-hizkuntza ja­kin beharko dute. Quebec-tarren kopu­rua handitu egin behar da maila guz­tietan, frantsesezko hiztegiak erabilikodira teknika liburuetan. Frantsesa izan­go da laneko eta komunikazioko hiz­kuntza.

- 100 enplegatu baino gehiago du­ten enpresek, frantseserako batzordebat antolatu beharko dute hiru hila­bete barru eta sindikatua barne dela.

Enpresak, frantsesten denean, agiribat jasoko du. Eta hori gabeko enpre­sei ez dio Gobernuak lanik emango.Administrazioaren laguntza nahi duenenpresak frantsestu egin beharko du

13

lehenbaitlehen. Zailtasunik sortuko ba­litz, Zuzendaritzak epea luza dezake.Erakunde honek laguntza eskaintzen dueta ez du inor bortxatzen. Bortxakeria­rik gabeko elkarrizketa.

2.-Hiztegi eta toki-izenen batzor­deak aipatu ditut. Erakunde horien hel­burua Quebec herriari frantses itxuraematea da. Quebec-eko inguruneak aur­pegi frantsesa erakutsiko dio, bai herri­tarrari eta baita kanpotik datorrenariere.

«Montreal-ek itxura frantsesa ukandezala, Toronto-k itxura ingelesa duenbezala». Bideetan eta kalean ibiltzen di­renek, dendetako erosleek, jantokietansartzen direnek Quebec-en nortasunaikusiko dute: toki-ízenak, denden dei­turak, bide-seinaleak, publizitatea, be­gien aurrean duen ingurunea, bizpahiruurteren barruan frantsestu egin zen.Honetan ere zeingehiagoka bat sortuzen administrazioaren laguntzarekin.

Herri-hizkuntza ez da entzun baka­rrik egin behar, ikusi ere egin behar dainguru guztietan.

4. ZENBAIT GOGOETAQUEBEC-ETIK EUSKALHERRIARI BURUZ

Elebitasunaren bikoiztasunaElebitasunak badu bere alderdi eder

bat. Gaitasun handia da gizon bakoitza­rentzat bi hizkuntza erabiltzea, eta atea­go bi kulturen harnean bizitzea. Etasuerte ona da Donostia eta Baionaren­tzat hiru kultura ederren mugetan ego­tea: euskal, gaztelar eta frantses kultu­rak, zein baino zein aberatsagoak, He­mengo ikasle gazteen egoera normalaelehirutasuna litzateke. Nire ustez, gau­rregungo elebakarduna halako analfa­betoa da, adimen zabaltasunik gabekoa.Eta elebakartasuna ezartzen duen po­litikak, halako izpiritu ahulezia batetanezartzen ditu herritarrak.

Eta orain alderdi txarra: bortxazkoelebitasuna kultura zapalkuntzaren on­dorioa da. Hona Quebec-eko Liburu

Page 9: Gai monografikoa...Lehenengo atala, lehenengo artikulu eta kapitulu bakarra: «Frantsesa da Quebec-eko hízkuntza ofiziala». Eta besterik ez. Esaldi hau trumoia bezala erori zen 1977ko

14

Zuriak dioena: «Frantsesa etxean baka­rrik erabíli behar balitz, gizartea ele­bidun izanik, hori folklorea besterik ezlitzateke» (12).

Beste ohar batetan: «Quebec-eko biz­tanle guztiek elebidun izan behar dute­la esateak esan nahi du, ogia irabazteko,lana lortzeko ingelesez mintzatu behardutela. Suerte onez, horrelako kulturzapalkuntzaraino ez gara heldu!» (43).Zoritxarreko gu.

Eta egia esan, erabateko elebitasunapentsa ezinekoa da. Euskaldun guztiakekintza guztietan eta egoera denetan bihizkuntza erabiltzeko gauza balita, bitanbat sebera legoke. Zertarako bi tresna,bat aski delarik ... ? Hizkuntza bakoi­tzak badu bere esanahi berezia.

Herri hizkuntza«Quebec-en frantsesa ez da komuni­

kazioko tresna bat bakarrik; erakundebat da, bizimolde bat, munduaren ikus­pegi berezia ... Hori eskatzen du gureherriaren historiak eta ez dugu egoerahori aldatuko» (Liburu Zuria). Herribakoitzak badu bere nortasuna eta nor­tasun horren oinarria kultura da, hiz­kuntza beraz. Hauxe da hizkuntzen le­ge nagusiaren mezu sakonena: «Fran­tsesa Quebec-tar guztien arteko hizkun­tza da». Herri bakoitzak badu lehenhizkuntza eta oinarrizko kultura. Gukere badakigu «Euskaldunen aberriaEuskadi dela». Orain ikasi behar dugu«Euskara dela Euskadiren nortasuna»,eta ez dela folklore edo edergailu bat.Orainarte elebitasunaren guduan aritugara gure hizkuntza suntsituko zela­koan, eta beti dugu Iege-laguntzaren be­harra. Baina ez uste izan ofizialtasunakbakarrik euskara salbatuko duenik. Ikusirlandera Irlandan nola dagoen; guztiekikasten dute, gutxik erabiltzen. Hemen­dik aurrera gure eginkizuna herrl-hiz­kuntza definitzea da eta oinarrizko kul­tura indartzea.

Kultura galdutako abertzaletasunikbadagoela esango didazue eta berdinabertzaletasunik gabeko kulturarik ere.Irlandesek herri-kultura galdu dute,

Cana da

baina ez abertzaletasuna, gaurregungogertakariek erakusten dutenez. Ez naizmartirioak epaitzen hasíko. Nire ustez,kulturatik etenik dagoen abertzaletasu­nak itxaropen gabeko egitura batzubesterik ez du: erlijio fanatiko, politikabortitz edo bere burua hiltzeko moldebatzu. Gure sakoneko nortasunak ema­ten digu bizitzeko gustua.

Administrazioa da kulturarenbultzatzaile

Herritar orok daki zenbatekoa denadministrazioaren indarra. Denean <la­go eta bakoitzaren bizitza ukitzen du:lanbide, osasun, auziak, ikaskuntza, e.a.Administrazio elebidunak, herritar ba­koitzaren jatorrizko kultura errespetatuegiten du, kultura handi edo txiki in­dartsu edo ahulen artean legezko ber­dintasuna ezarriz, Hori ongi ulertu duCanadako administrazioak.

Bestalde, administrazioak ere partehartu behar du hizkuntz borrokan, he­rri-hizkuntza zaintzeko, laguntzeko etagaratzeko. Herritar guztien zerbitzarida, baina herri-kulturari lehentasun bateman behar dio. Bi hitzez:

- Herri-hizkuntza ederra erabil de­zala administrazio publikoak.

- Herri-hizkuntza administra dieza­gula behar diren egiturak antolatuz.

Administrazioa eta abertzaletasunaAdmínistrazioa herriaren zerbitzari

da eta ez alderantziz. Eta herriaren be­rotasunak zaintzen eta goratzen du híz­kuntza. Quebec-eko jende soilak hiz­kuntzaren alde egin duen borroka ezdut azaldu. 1960eko «iraultza baketsu­km> denboretako frantsesaren ahalgea,frantsesaren ohore bilakatu zen. Psiko­logiaren aldetik, gutxiengotik gehien­goa izatera heldu ziren. Izan ere elebi­dunek ere frantsesez eskatzen baitzituzten administrazio, diruetxe etamerkatalgo-zerbitzuak. Eran tzuteko gaizenik ez bazen, handik alde egin etabeste diruetxe edo denda batetara jo­tzen zuten. «Business is business», las-

Page 10: Gai monografikoa...Lehenengo atala, lehenengo artikulu eta kapitulu bakarra: «Frantsesa da Quebec-eko hízkuntza ofiziala». Eta besterik ez. Esaldi hau trumoia bezala erori zen 1977ko

Gai monografikoa

ter elebidundu ziren denda guztiak. Le­henengo pausoa berriro herritartzeko.

Eta administrazioaren eragina aditze­ra emanik, ez dut gutxietsi nahi artisteneragina, horiek bait dita kulturaren sor­tzaile. Garai hartan azaldu zen Mon­treal-eko teatro batetako aurreko hor­man pintura handia: hizkuntz borrokaazaltzen du ingelesari dagokion margogorria eta frantsesari dagokion urdinanahasiz: ifernuak gainditzen du zerua.

15

Eta behealdean esaldi izugarri hau:«N'avez vous pas finis de creuver, ban­de de caves?» Nola itzul: «Noiz leher­tu behar duzue sabel-huts hotiek?». In­gelesen haserrea, frantsesen lotsa. Que­bec-tarren herrikoitasuna zirikatu eginzuen ederki esaldi madarikatu horrekl

Ordua da euskara ere berpiz dadin,legez, ofizialtasunez; administrazioarenlaguntzaz eta irakaskuntzaz hedaturik,euskara ere jalgiko da gizarte osera.

EL BILINGÜISMO EN CANADA

Analicemos la situación lingüística y cul­tural de Canadá y más concretamente la deQuebec,

1.-HISTORIA DE LA POLITICALINGüISTICA EN CANADA

Observemos algunos datos de manera es­quemática:- Canadá: 10 millones de km.2 y 25 mi­

llones de habitantes, de los cuales 6 millonesson francófonos y el resto anglófonos ademásde un millón de Armerindios e Inuit.- Artículo 133 de las actas de 1867 por

el que es permitida la utilización indistinta delinglés y francés en el Parlamento, Juzgadosy legislación. Pasarán cien años hasta quesalga a la luz una nueva ley, pero en esetiempo el inglés se fortalece mientras que elfrancés desaparece excepto en Quebec,

- 1965: informe sobre el bilingüismo y elbículturalismo.

- 1969: es votada la «ley de oficialidadde lenguas».- 1973: el Parlamento acepta la resolución

denominada «Las lenguas oficiales en la fun­ción pública de Canadá».

- 1976: gana las elecciones el Partido In­dependentista de Quebec.- 1977: «Ley 101. «Charre de la langue

francaise» Ley que defiende los derechos delos francófonos.

2.-SITUACION DEL FRANCES ENQUEBEC

Aunque la ley de oficialidad de lenguasde Canadá otorga igualdad legal entre el in­glés y el francés, cabe preguntarse sobre lasconsecuencias de una igualdad legal paralenguas en conflicto con status social marca­damente diferente.

En el Libro Blanco (1970) se realizaban al­gunas observaciones:

- Desde el punto de vista demográfico,el francés se debilita en Quebec debido aque los inmigrantes eligen el inglés comolengua de cultura, trabajo, etc.

- Desde el punto de vista de la economíaes el inglés el vehículo de comunicación parael mundo del trabajo, compra-venta, etc.- Desde el punto de vista de la motiva­

ción, el inglés sale también vencedor, puesmuchos Quebec-eses se avergüenzan de suidioma.

- Desde el punto de vista político y dela administración, mientras que los emplea­dos francófonos aprenden el inglés, no suce­de así en el caso contrario.

Es por todo ello que en el Libro Blanco seplantean las siguientes cuestiones a modo dereflexión:

- ¿No será el bilingüismo el primer pasohacia la asimilación?

- Si en esta generación los francófonosaprenden el inglés y los anglófonos continúansiendo unilingües ¿qué sucederá en la se­gunda generación?

- La igualdad legal entre lenguas, no cam­bia el conflicto lingüístico (en igualdad delibertad entre el zorro y las gallinas en ungallinero, el zorro siempre será más libre por­que come a las gallinas nunca viceversa).

Visto todo ello, el Gobierno de Quebecllevó a las urnas la Ley General de la Len­gua denominada: La Charte o Ley 101.

3.-LEY GENERAL DE LA LENGUA

Analicemos los puntos más importantesde esta Ley:

Page 11: Gai monografikoa...Lehenengo atala, lehenengo artikulu eta kapitulu bakarra: «Frantsesa da Quebec-eko hízkuntza ofiziala». Eta besterik ez. Esaldi hau trumoia bezala erori zen 1977ko

16

....,..Lengua oficial: «el francés es la lenguaoficial de Quebec».- Derechos lingüísticos: derecho de utili­

zar el francés en la administración, en cual­quier tipo de reunión, asuntos sindicales yde trabajo, en comercios, etc.- La lengua de la administración: la úni­

ca manera de que la administración apoye lautilización del francés es utilizarla en todoslos niveles de la propia administración: Go­bierno, Ministerios, comisiones, ayuntamien­tos, juzgados, etc.Creación del «officede la langue francaise»

cuyos objetivos son: dirigir y enriquecer lalengua del pueblo; investigar anualmente susituación lingüística; y preparar programasde francesización.

Canada

4.-REFLEXIONES DESDE QUEBEC ENTORNO AL PUEBLO VASCO

Cada pueblo posee una personalidad cuyabase es una cultura, es decir una lengua. No­sotros sabemos que «Euskadi es la patria delos vascos», ahora debemos saber que «Eleuskara es lo que define la personalidad deEuskadi».Debemos ser conscientes de que solamente

la oficialidad no va a salvar el euskara (ejem­plo de Irlanda).La importancia de la administración en un

conflicto lingüístico es vital, por lo que espreciso: que la administración utilice un eus­kara rico y que administremos el cuskaradotándole de las estructuras y organismos ne­cesarios.

LE BILINGUISME AU CANADA

Analysons tout d'abord la sltuation lin­guistique et culturelle du Canada et plusparticuliérement celle du Québec.

1) HISTOIRE DE LA POLITIQUELINGUISTIQUE AU CANADA

Examinons scbématiquement quelques don­nées:

Canada: 10 milllons de kilométres carréset 25 millions d'babitants dont 6 millionssont [rancopbones et le reste anglopbones enplus de 1 million d'amerindiens et d'immi­grants.

Article 133 de la charle de 1867 qui permetl'utilisation indifférante de l'anglais et duf rancais au parlement, palais de [ustice etlégislation. Cent ans s'écouleront [usqu'« cequ'une nouuelle loi paraisse. Mais pendant cetemps-lñ l'anglais se fortifie tandis que lef rancais disparalt excepté au Québec.

1965 rapport sur le bilinguisme et la dou­ble culture.

1969 la loi sur le caractére officiel des tan­gues est votée.

1973 le Parlement accepte la résolution dé­nommée: «Les tangues officielles dans la[onctlon publique au Canadá».

1976 le Partí Indépendantiste du Québecgagne les électlons.

1977 «Loi 101. Charle de la Langue Fran­caise». Loi qui déiend les droits des franco­pbones.

2) SITUATION DU FRAN<;AIS AUQUEBEC

Bien que la loi sur le caractére officiel destangues au Canadá accorde l'égalité ;uridique

entre l'anglais et le [rancais, nous pouuonsnous poser des questions au su¡et des consé­quences de cette égalité [uridlque pour destangues en con/lit sous un statut social nette­ment différent.Dans le Livre Blanc (1970) quelques obser­

vations étalent faites:- du point de vue démograpblque le [ran­

cais s'affaiblit au Québec, vu que les immi­grants cboisissent l'anglais comme tangueculturelle, de travail etc ...- du point de uue économique, l'anglais

est la tangue uébiculaire dans le monde dutrauail, des contrats d'achat et de vente etc ...- du point de vue de la motiuation, l'an­

glais domine également car beaucoup de qué­bécois ont bonte de leur tangue.

- du point de vue politique et adminis­tratl] alors que les employés [rancopbonesapprennent l'anglais il n'en ait pas de mémepour les anglopbones.

C'est pour cela que dans le Livre Blanc seposent les questions suloantes a titre de ré­flexion:

- le bilinguisme ne serait-il pas le pre­mier pas uers l'assimilation?

- si dans cette génération les [rancopbo­nes apprennent l'anglais et les anglopbonescontinuent a étre unilingues, Que se passe­ra-t.il a la deuxiéme génération?

- l' égallté iuridique entre les deux tan­gues ne modiiie pas le conflit linguistique.(A égalité de chances entre le renard et lespoules daus 1111 poulailler, le renard sera tou­[ours plus libre parcequ'll mange les pauleset [amais le contraire).

Etant donné tout cela le gouuernement dt1

Page 12: Gai monografikoa...Lehenengo atala, lehenengo artikulu eta kapitulu bakarra: «Frantsesa da Quebec-eko hízkuntza ofiziala». Eta besterik ez. Esaldi hau trumoia bezala erori zen 1977ko

Gai monografikoa

Québec fit voter la Loi Générale de Languedénommée, la Charle ou Loi 101.

3) LOI GENÉRALE DE LA LANGUEAnalysons les points les plus importants de

cette loi:- tangue officielle: «Le Francais est la

tangue officielle du Québec».- droits linguistiques: Droit d'utiliser le

Prancais dans l'adminlstration, a toute réu­nion, affaires syndicales et le trauail, dansles commerces, etc ...

- la tangue de l'administration: la seule[acon pour que l'administration encouragel'utilisation du [rancais c'est de l'utiliser atous ses nioeaux: gouoernement, ministéres,comissions, mairies, palais de [ustice etc ...

Création de L'Office de la Langue Francai­se dont les buts sont: diriger et enrichir latangue du peuple, faire des recbercbes an1111e-

17

lles sur la situation lingttistique et élaborerdes programmes de [rancisation.

4) REFLEXIONS DEPUIS LE QUEBECAV SUJET DU PEUPLE BASQUE

Cbaque peuple posséde une personnalité[ondée sur 1111eculture, c'est a dire tille tan­gue. Nous sauons «qu'Eusleadi est la patriedes Basques», remarquez bien nous deuonsréaliser que el'Easkara est ce que déf init lapersonnalité d'Euskadi».

Nous deuons étre consclents du fait que lecaractére officiel a la! seul ne va pas sauuerl'Eusleara (voir l'exemple de l'Irlande).

L'importance de l'administration dans uncon/lit linguistique est vi tale, e'est pour celaqu'll est essentiel que l'administratlon utilise1111Euskara riche et que nous administrionsl'Euskara en le dotant de structures et d' or­ganismes nécessalres.

BILINGUISM IN CANADA

Let's analyse the cultural and llngulstic sl­tuation of Ganada and especially of Ouebec.

1) HISTORVOF THE LINGUISTICPOLICV INGANADA

Let's look at sorne facts in a schematlc way:- Ganada: 10 miliion square kilometers, 25

rnllllon people, 6 rnllllon speak french, besl­des 1 mililon Amerindlans (American lndians)and immigrants, the rest speak english.- Article 133 of the 1867 Acts. lt permita

indifferent use of english and french in Par­liament, the Law Gourts and legislation.A hundred years elapsed before the creation

of a new law, but during that time englishbecarne stronger while french disappeared ex­cept in Quebec.- 1965: Report on bilinguism and bicultura­

lism.- 1969: «The Law of officiality of langua­

ges• Is accepted.- 1973: The Parliament accepts the resolu­

tion entitled: «The offlcial languages in thepubllc function in Canada».- 1976: The Ouebec independentist party

wlns the electlons.- 1977: Law 101 «Chart of the French tan­

guage», The Law defends the rlghts of thefrench speakers.

2) SITUATION OF THE FRENCHLANGUAGEIN QUEBEC

Althrough the u Law of Officiality of Langua­ges• of Ganada grants legal equality between

english and french, one must consider theconsequences of a legal equality between lan­guages in contlict that represent two very dif­ferent social status.

Sorne observations were made in the WhiteBook (1970);- From a demographical point of vlew,

french is getting weaker in Ouebec due to thefact that the immigrants chose english as theirlanguage.- Frorn an economic point of view, english

is the means of communicatlon of the workworld, buying and seliing, etc ...- Frorn motivation point of view, english al­

so benfits from the fact that many Ouebecoisare ashamed to use their language.- On the leve! of politicians and adrnlnls­

tration, while french speaking employees learnenqllsh while the reverse doesn't occur.

Because of ali thls, The White Book raisesthe following questlons:- lsn't the first step towards assimilation?- lf in this generatlon the french speakers

learn english and the english speakers keepon belng unilingual, what will happen to thenext generation?- The legal equality betwaen languages

doesn't eliminate the linguistic conflicts (ona basis of equality of freedom between a foxand the hens in the hen house, the fox wllialways be freer because he can eat the hens,the opposlte would never happen).After considering ali this, the Quebec Go­

vernment proposed The General Law of the

Page 13: Gai monografikoa...Lehenengo atala, lehenengo artikulu eta kapitulu bakarra: «Frantsesa da Quebec-eko hízkuntza ofiziala». Eta besterik ez. Esaldi hau trumoia bezala erori zen 1977ko

18

Language called The Chart or Law 101 and itwas voted for.

3) GENERAL LAW OF THE LANGUAGE

Let's analyse the most lmportant points ofthis law.

- Official language: «French is the officiallanguage of Quebec.- Llnguistic rights: Rlght to use french in

the administration, in any type of meetings,syndical affalrs, work affairs, business, etc.

- The language of admlnistration: The onlyway for the administration to encourage theuse of french is that the admlnlstration usesit on all levels: government, ministries, com­missions, town Halls, jury rooms etc ...- Creation of the «French Language Bureau»

whose aims are: direct and enrlch the lan­guage of the people, to lnvestlgate every year

Canada

the lingulstic sltuation and to prepare frenchlf­ylng programmes.

4) THOUGHTS FROM QUEBEC ABOUT THEBASQUE COUNTIW

Each people have their own personality ba­sed on a culture, that is on a language. Weknow that «The Basque country is the homeof the Basquea». Now we must understandthat «The Basque language is what defines thepersonality of the Basque country-,

We must be aware that only the officialityIs not enough to save the Basque language(lrish example).

The importance of the administration in a Iln­guistic conflict is vital. lt is necessary that theadministration uses a rlch Basque, and that wecontrol Basque endowlng ·it with the necessarystructures and institutions.