Download - Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]

Transcript
Page 1: Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]

ZUBERERA

ZUBERERAMaider eta Imanol

Page 2: Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]

ZUBEROA AZTERTZEN

Zuberoa Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat

da, guztietatik txikiena eta biztanle gutxien

dituena: 814,5 km² eta 17.018 biztanle, bertan

bizi diren biztanleak zuberotarrak izenarekin

esagutzen dira. Euskal Herriaren ipar-ekialdean

dago, Pirinioen iparraldean. Ühaitz ibaiaren eta

haren ibaiadarren ibarra biltzen ditu. Hiriburua

Maule-Lextarre du. Administratiboki Frantziako

Akitania eskualdeko Pirinio Atlantikoaren

departamenduaren parte da.

Page 3: Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]

ZUBERERAREN EBOLUZIOA

Historian zehar Euskal Herrian hizkuntza asko mintzatu dira. Jatorrizko hizkuntza euskara bada ere, latin arruntetik garatutako zenbait euskalki mintzatzen jarraitzen dira, zubereraren kasua alegia.

Zuberer Zuberoan mintzatzen den euskalkia da. Behe-nafarrera hitz egiten den iparmendebaldeko herri gutxi batzuetan ez beste Domintxine, LohitzÜne...

Zuberoa osoan zehar hedatzen da zuberera. Honetaz gainera, Biarnon dauden herri gutxi batzuetako biztanleek ere adibidez, Eskiulakoek, erabiltzen dute euskalki hau eta Biarnoko beste zenbait herritan, Baretus, Aspe, Ossau, galdu da jada euskara.

Page 4: Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]

ZUBERERAREN EBOLUZIOA

Erlazio handia du zubererak erronkarierarekin, hainbat ezaugarritan parekoak baitira.

Luis Lucien Bonaparte printzeak, euskalkiez egindako laugarren eta azken sailkapenean (1869) euskalki bakarraren azpieuskalkitzat hartu zituen, gerora zalantzak izan zituen arren.

Page 5: Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]

Gaur egun, berezko izaera aitortzen zaio erronkarierari, zuberera lehen adierazitako lurraldera mugatuz.

Bizkaierarekin batera, beste euskalkietatik modu argienean bereizten den euskalkia da. Horixe adierazten dute ezaugarri berezi eta nabarmen batzuek: "Ü" ikurraz idazten den bokalak (frantsesezko "u" baino zertxobait irekiagoa), bokal eta diptongo sudurkariak, azentuak...

Ez da ahaztu behar bizkaiera eta zuberera euskarak hartzen duen lurraldearen bi ertzetan daudela. Azken urteotan, egoera diglosiko larria jasaten ari da zuberera, oraintsu arte euskalki bizi-bizia izan bada ere.

Euskara gutxi erabiltzen da etxetik kanpo eta, nekazaritza-giroan ez bada, etxe barruan ere zaharrekin baino ez.

ZUBERERAREN EBOLUZIOA

Page 6: Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]

ZUBEROA LANEAN

Mugakide ditu Bearno,Nafarroa Beherea eta Erronkari.

Zuberoa nekazaritza-lurraldea izan da batez ere, baina, gaur egun, zerbitzuek dute pisu nagusia: langileen % 48,9k dihardu sektore horretan, eta % 21,5ek lehen sektorean .

Zerbitzuen sektorea da, oro har, Euskal Herriko hiriburuetan jende gehien enplegatzen duen sektorea; Maule-Lextarre da, ordea, sektore horretan jende gutxien hartzen duena % 56,3.

Bestalde, Zuberoan hartzen dute emakumezkoek biztanle okupatuen zati handiena % 43,1, Lapurdirekin batera % 45.

Page 7: Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]

ZUBEROA ANTZINAROAN

XIX.mendearen erdialdean, Zuberoako Maule hiriak, industria-iraultza izugarria izan zuen. Hiri honek espartinen fabrikazioaren alde apostu sendo bat egin zuen. Antso, Erronkaribar eta Zaraitzuko emakume asko Maulen lan egitera abiatu ziren.

Horrela udazkenarekin batera Erronkariko ehundaka emakume mugaz bestealdera joaten ziren oinez, “espartingileen bidea” egiten. Hor negu osoa igarotzen zuten lanean. Udaberria heltzearekin batera etxera itultzen ziren.

Beltez jantzita zihoazelako era negua heldu aurretik eta udaberrian itzultzen zirenez gero, “enarak” deitu zieten.

Page 8: Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]

EUSKARAREN HISTORIA LINGUISTIKOA

Historiaurrean egungo Euskal Herrian zegoen edo zeuden hizkuntzak ezagutzeko, arkeologiara ez baina hizkuntzalaritzara jo behar da.Hizkuntzalaritzan aitzineuskara esaten zaio euskara historikoa (idatzia) baino lehenagoko euskara hipotetikoari.

Euskarak ahaide ezagunik ez daukanez "barne berreraiketa" izeneko teknikaren bidez garatu da aitzineuskararen teoria. Arlo honetan aurrerapenik handienak Koldo Mitxelena eta Joseba Lakarra hizkuntzalarien eskutik etorri dira, biek garai ezberdinetako hizkuntza-egoerak proposatu arren.

Page 9: Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]

Mitxelenarenak erromatarrak etorri baino lehenagoko hizkuntza egoera islatuko luke; eta Lakarrarenak, bigarren urrats gisa, zeltak etorri aurretikoa.

Egoera bata edo bestea izanda, erromatarrek egungo Euskal Herrira etorri zirenean, bertokoek bere hizkuntza zutela eta etorkinek ekarritako latinen eragina jaso zuen.

Legio eta inguruan zeudenek zekarren hizkuntza ez zen latin klasiko edo ortodoxoa baizik eta latin arrunta edo berantiarra justu bertako hizkuntzarekin nahaspilatu egin zena.

Page 10: Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]

Denboraren poderioz eta Erroman zegoen botere zentralizatzaile desagertu ahala, eskualde bakoitzean bere hizkuntza berezkoa sortzen zuen, latin arruntean oinarrituta. Euskal Herrian bertan nafar-aragoiera sortu zen, baina inguruko lurraldeetan beste hizkuntzak ere sortu zituen, Euskal Herriko mugetara zabaldu zirenak.

EUSKARAREN HISTORIA LINGUISTIKOA

Page 11: Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]

EUSKARAREN HISTORIA LINGUISTIKOA

Erdi Aroaren bukaeran eta, batez ere, Aro Modernoan Espainia eta Frantzia estatuak sortu zituztenean, botere berriek bere indar politikoa ez ezik bere indar kulturala ere zabaldu zuten bere barnean zituzten herrialdeetan, tartean Euskal Herrian.

Horrela, gaztelaniaketa frantsesak euskara ez ezik, Euskal Herrian sortutako erromantze hizkuntzak ere murriztu eta ordezkatzeari ekin zieten. Horrela Euskal Herrian mintzatzen ziren euskara, nafar-aragoiera, montañera gutxitu zituzten; eta beste batzuk, desagerrarazi.

Page 12: Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]

Gaur egun Euskal Herrian euskara, gaztelania, frantsesa eta gaskoia mintzatzen dira.Gaztelania eta frantsesa nagusi dira, lehena Hegoaldean eta bigarrena Iparraldean.

Hala ere, gutxi gorabehera biztanleen herenak egiten du euskaraz. Gaskoia, aldiz, Baionainguruan eta Nafarroa Behereko iparraldeko ingurune batzuetan hitz egiten da, baina oso ahul dago.

EUSKARAREN HISTORIA LINGUISTIKOA

Page 13: Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]

EUSKARAREN HISTORIA LINGUISTIKOA

Euskararen ofizialtasun maila ezberdina da hiru lurraldeen arabera: EAEn, koofiziala da hiru lurralde historikoetan;Nafarroan, koofiziala "eremu euskaldun" delakoan baino ez, erdi ofiziala "eremu mistoan", eta ez ofiziala "eremu erdaldunean"; Ipar Euskal Herrian, euskarak ez du ofizialtasun estatusik.

Page 14: Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]

Euskararen sustrairik zaharrenak Erromatar Inperioaren aurretikoak dira, Akitania osoan eta Bizkaiko golkotik Andorraraino bitarteko Pirinioen bi aldeetan agertu dira, eta Erdi Aroan behintzat Errioxan eta Burgosko ipar-ekialdean ere hitz egin zela dokumentatuta dago.

Gutxitze prozesu gogorra jasan du, etenik gabe lurraldeak galduz. Nafarroa, bereziki, prozesu hori oso nabarmena izan da azken mendeotan.

XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran, hainbat intelektual eta politikariren eraginez (Arturo Kanpion,Sabin Arana...) nolabait biziberritu zen, abertzaletasunari estuki loturik.

Frankismoan (1936-1977) jazarpen latza pairatu ondoren, XX. mendearen erdialdetik aurrera hasi da indartzen, idatzizko estandarizazioak lagunduta.

EUSKARAREN HISTORIA LINGUISTIKOA

Page 15: Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]

1980ko hamarkadatik aurrera, erakundeen onarpena lortu du, lurralde zatiketa handiekin bada ere. Gernikako Estatutuak euskara Euskal Autonomia Erkidegoko berezko hizkuntza izendatu eta gaztelaniarekin batera ofizial egin zuen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

Gaur egun, euskara familian, lagunartean, ikaskuntzan, hedabideetan, administrazio publikoetan eta aisian erabiltzen da, lurralde eta eremu batetik bestera gorabehera handiak dauden arren.

EUSKARAREN HISTORIA LINGUISTIKOA

Page 16: Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]

EUSKALKIAK

Euskalkiak euskararen aldaerak edo dialektoak dira. Koldo Zuazoren 1997ko azken sailkapenaren arabera, gaur egun honako sei hauek dira:

•Mendebaleko euskara edo bizkaiera: hiztun gehien daukan euskalkia. Mendebaldera, Ibaizabal du muga; ekialdera, Bizkaiko lurretatik 13 kilometrora dagoen Deba ibaia, Gipuzkoan; hegoaldera, ostera, Araba.

•Erdialdeko euskara edo gipuzkera: Gipuzkoan eta Nafarroa Garaiko ipar-sartaldean hitz egiten dena.

•Nafar-lapurtera: Lapurdin eta Nafarroa Beherean mintzatzen dena.

•Nafarrera: Nafarroa Garaiko iparraldeko eskualdeetan egiten dena.

Page 17: Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]

• Ekialdeko nafarrera: Nafarroa Garaiko ekialdean egin izan den euskalkia dugu. Zaraitzuera hartzen du bere barnean eta Erronkariko euskara galdua ere bai.

•Zuberera: Zuberoako herrialdean eta administrazioz Bearnokoa den Eskiulanegiten da. Amikuzetik gertuko herrietan egiten dena tarteko hizkeratzat hartzen da.

EUSKALKIAK

Page 18: Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]

Oraintsu, hiru euskalki desagertu dira:

•Erronkariera: Erronkariko haranean XX. mende hasiera arte egiten zena.

•Hegoaldeko goi-nafarrera: Bonapartek sailkatu zuen. Iruñerriko eta Lizarrerrikoeuskarak hemen sartzen ziren. Egun, Ultzamako euskara da euskalki honen ezaugarri batzuk jasotzen dituena.

•Arabako euskara: Araban antzina egiten zen euskara, Landuccioren hiztegiari (XVI. mendean), Joan Perez de Lazarragaren eskuizkribuei eta beste hainbat testu laburri esker jasota ageri zaiguna. Badirudi mendebaldeko euskararenazpieuskalkia zela Arabako mendebaldean, eta mendebaleko euskararen,erdialdeko euskararen eta nafarreraren arteko lotura euskalki bat, Arabako ekialdean.

EUSKALKIAK

Page 19: Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]

BESTE HIZKUNTZEKIKO NAHAZKETAK

Beste hizkuntza batzuekin nahasita, zenbait hizkera berezi ere sortu ditu:

•Erromintxela: ikus beherago eskaini diogun atala.

•Euskal Herriko baleazaleek beren ama hizkuntza Euskal Herritik kanpo eraman eta Aro Modernoan pidgin bi sortu zituzten:

o Euskara-islandiera pidgina: XVII. mendean Islandiako Vestfirðir eskualdean hitz egiten zen pidgina zen.[16] Islandiara joandako euskaldun arrantzale eta merkatariek bertako biztanleekin sortu zuten.[17][18] Pidgin horrek ingelesaren eta frantsesaren eragina zuen ere, baina Ipar Atlantikoan herrialde ezberdinetako arrantzaleen aldi bereko izate eta hartu-emanetan oinarritzen da.

Page 20: Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]

ZUBEROTARRA: KONTSONANTEAK

Herskariak: -Euskararen joera nagusia n eta l

kontsonanteen atzetik herskari b,d,g erabiltzea den arren, zubereraz ez da hori gertatzen: abentia-abendua, jente-jende

-Beste euskalkietan ahostun diren zenbait herskari ahotsgabe dira zuberotarrez: gorputz-khorpitz, ganbara-khanbera

Page 21: Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]

ZUBEROTARRA: KONTSONANTEAK

Dardarkariak:-r>l txandakatzea: zeru>zelü-Euskalki guztietan dago r dardarkari bakuna bokal artean

galtzeko joera baina Zuberoan ia erabatekoa da: dielaik-direlarik, pastuala-pastorala

Hasperena:Beste euskalkietan baino ugariagoa.

-Hitz hasieran: hasi, hego

-Bokal artean: nahi, ahal, behar-Diptongo eta bokal artean: oihan, oihal-r,l,n kontsonanteen ondoren: anhitz,orhoitu, erhi

Page 22: Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]

ZUBEROTARRA: KONTSONANTEAK

Palatalizazioa edo bustindura:-Zuberotarra palatalizazio automatiko pixka

bat ere badu: artzaina>artzaña, saila>saillaBeste batzuk:-j-ren ahoskera: dx hotsaren antzerakoa da. -st kontsonante talde: beste(ez bertze),

bost(ez bortz), ostegün(ez ortzegün)

Page 23: Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]

ZUBEROTARRA: KONTSONANTEAK

Azentua:-Zuberotarrak azentu indartsuak ditu, askotan

azken aurreko silaba izaten da azentuduna, hau da, paroxitonoa: méndi, mendía, üthürría.

Page 24: Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]

ZUBEROTARRA: MORFOLOGIA

Deklinabidea:

-Hitzak artikulurik gabe erabiltzen dira:

·Gure aite zahar da (Gure aita zaharra da)

·Ogi badit (Ogia badut)

-Ergatibo (Nork) plurala -ek atzizkiaren bidez egiten dute:

·Üskaldünek zorrozten dutie ezpatak (Euskaldunek zorrozten dituzte ezpatak)

-Datibo (Nori) pluralaren atzizkia -er da: bürüer (buruei)

-Soziatiboaren (Norekin) atzizkiak -ki edo -kila(n) dira:

·aitarekila (aitarekin)

-Adlatiboaren (Nora) atzizkiak -ra/-rat/-la/-lat dira, eta atzizkiaren aurretik -a artikulua agertzen da. Hitz egiterakoan artikulua galtzen da: baratze+a+lat>ba(ra)tzialat>batzilat(baratzera)

Page 25: Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]

ZUBEROTARRA: MORFOLOGIA

-Destinatiboa (Norentzat) egiteko beste euskalki batzuetako -entzat atzizkia erabili ordez -entako erabiltzen da:

·lagünaentako (lagunarentzat)

-Prolatiboa (Nortzat) destinatiboaren bidez egiten dute, -entako atzizkia erabiliz:

·Gizon handi batentako dizü bee büria (Gizon handitzat dauka bere burua)

-Ablatiboaren (Nondik) atzizkiak -rik (izen bereziekin) eta -tik (izen aurruntekin)dira: Baiunaik jin da (Baionatik etorri da)

-Bizidunak deklinatzeko bi modu daude:

·Noren bait(h)an egituraz: lagünaren baitan (lagunarengan)

·Bizidunak bizigabeak bezala: zoaz gizonetara (gizonengana)

-Norabidea adirazteko oihkoa da -rat/-ri buruz egitura:

·Gure herria deramate heriotzeari buruz (heriotzera)

Page 26: Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]

ZUBEROTARRA: MORFOLOGIA

Aditza:

-Gertakizuneko aspektua egiteko -(r)en atzizkia erabiltzen izan da (ikhusiren,eginen...) Gaur egun ordea -n bukaera du aditzekin baizik ez da erabiltzen: eginen, baina ikhusiko.

-Aspektu burutugabea egiteko -n hotsaz amaitzen diren hitz batzuek -iten atzizkia hartzen dute, eta, batzuetan, -tzen atzizkiaren ordez -ten azaltzen da: emaiten, erakurten, ibilten

-Ahalera egiteko -iro- erroa erabiltzen da: niro (nezake), diro (dezake)

-Ahalera, subjuntuboa eta agintera egiteko aditzoin erabiltzen da:

·eros diro (eros dezake)

-Aditz alokutiboak. Nafar laparteraren ekialdean ZU/ZUEK edo XU/XUEK pertsonen inguruko alokutiboa egiten da. Izan ere, lurralde horiek zuberoaren ondoan daude eta zuberoan guztiz arrunta da ZU/ZUEK alokutiboa erabiltzea:

·Kastero ez düzü saindu (kastero ez da santua)

Page 27: Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]

ZUBEROTARRA: MORFOLOGIA

Atzizki eta arrauskiak:-Aurriskiak:

arra- (ber-/bir- beste euskalkietan): arrapiztü (berpiztu)

ber- (bera esateko): ber gaiza (gauza bera)

-Atzizkiak:

Txikigarriak: -ót/-xkót eta -ñí: herrixkót (herritxo)

Femeninoa: -sa: alharguntsa (andre alarguna)

-tarzün (-tasun): maitarzün (maitasun)

-kál (bakoitzeko esateko): bost libera allaskokal (bost libera oilasko bakoitzeko)

Partizipioei -rik atzizkia erantsiz: entzünik (entzunda)