Download - Euskalkiak alaine fatima

Transcript
Page 1: Euskalkiak alaine fatima
Page 2: Euskalkiak alaine fatima

Nafar-lapurtarra Euskal Herriko 7 probintzietako bitan egiten da: Lapurdi eta Nafarroa Beherea. Nafarroa beherea ipar euskal herrian dago eta bere hiriburua Donibane-Garazi da.

Nafarroa beherean nekazaritza eta abeltzaintza izan dira historian Nafarroa Behereko ekonomia-jarduera nagusiak ,baina hau aldatzen ari da. Nafarroa Beherea da lan-merkatuan emakume gutxien dituen herrialdea . Ardoa ekoizten da: Irulegiko ardoa. Turismoa garrantzi handikoa da mendialdean.

Nafarroa Beherea

Zuberoaren ondoren, Nafarroa Beherea da biztanle gutxien dituen Euskal Herriko herrialdea. Duela mende bat baino jende gutxiago bizi da gaur egun, eta biztanle gehiago bizi dira herri oso txikietan.

Page 3: Euskalkiak alaine fatima

Hamabost poemaz osatutako bilduma bat da. Lehenengo bi poemetan gai erlijiozkoa darabil, hurrengo hamarretan amodiozkoa.Hamahirugarren poema autobiografikoa da (kartzelako egonaldia), eta azken bietan euskararen goraipamena egiten du. Euskara Garazikoa da ia oso-osorik.

Linguae vasconum primitiae(Bernart Etxepare)

Euskara da Nafarroa Behereko berezko hizkuntza, eta frantsesa oso hedaturik dago. Bi euskalki nagusi bereizten dira: ekialdeko behe-nafarrera eta mendebaldeko behe-nafarrera, Euskararen erabilera oso zabaldua dago: zaharrenak dira euskaldunenak eta gazteak,erdaldunenak.

Bernart Etxepare (Sarasketa, 1480 - 1545) bizitza gehiena ere Garazi aldean eman zuen, Eiheralarreko erretore eta Donibane Garaziko bikario izan baitzen.

Page 4: Euskalkiak alaine fatima

Ipar Euskal Herriko herrialderik jendetsuena da LapurdiBiztanleriaren igoeran, Frantziako estatuko gainerako lurraldeetatik iritsitako etorkinen kopurua garrantzitsua da.

Merkataritza eta turismoa dira Lapurdiko ekonomiaren oinarri nagusiak. Lur-sailak abeltzaintzari (behi eta ardi azienda bereziki) emanak daude. Arrantzari dagokionez tradizio handiko jarduera izan da Lapurdin (atuna, sardina eta antxoa). Lapurdiko barnealdeko eta ekialdeko ekonomia jarduera nagusia nekazaritzan oinarritua bada ere, industria eta zerbitzuak dira kostaldeko jarduera garrantzizkoenak.

Lapurdin hitz egiten den euskalkia lapurtera da. Lapurtera ez da Lapurdi osoan hitz egiten, izan ere ekialdeko hainbat herritan behenafarrera hitz egiten da. Ipar Euskal Herriko herrialderik erdaldunena da.Industrializazioa eta etorkinak izan dira euskararen beherakadaren eragile nagusiak, itsasaldean batez ere.

Lapurdi

Page 5: Euskalkiak alaine fatima

Euskal literaturaren historian lehen prosazko liburu original argitaratua da. Joannes Leizarragaren itzulpena

Axular hil baino urtebete lehenago inprimatu zen Gero, 1643an. Irakurlearen jokabidea aldarazi nahi du: kristauari zeinen arriskutsu izan dakiokeen arimaren zereginei berehala ez atxikitzea, erlijioarekiko betebeharrak biharko uztea, beti «gerotik gerora luzamendutan ibiltzea». Liburuaren gai nagusia «gero dioenak bego dio» atsotitzak laburtzen du;.

(Urdazubi, 1556 - Sara, 1644ko apirilaren 8a), apaiza izan zen, eta inoizko euskal idazle handienetakoa da, eta hark idatzitako Gero liburua dugu euskal literaturako lan nagusietakoa, euskara batua zehazteko balio ere izan duena, liburuan erabilitako lapurtera klasikoan oinarrituz.

Page 6: Euskalkiak alaine fatima

Berdea: Mendebaldekoa Urdina:Erdialdekoa Gorria: Nafarra Horia : Nafar-lapurtarra Zuria: Zuberotarra Morea: Ekialdeko nafarrera

Page 7: Euskalkiak alaine fatima

Lapurdiko eta Nafarroa Behereko euskararen arteko aldea txikia da, eta horregatik multzo berean biltzen ditu Koldo Zuazok. Multzo honen azpian bi azpieuskalki bereiz daitezke: Sartaldekoa (itsasbazterrean hasi eta Ahetze, Senpere eta Ainhoa bitartekoa hartzen duena) eta Sortaldekoa (Nafarroa Behere osoa eta Lapurdiko ekialdea hartzen duena, zehatzago, Aturrialdeko eta Hazparneko eskualdeak). Azpieuskalki horien artean bada, dena dela,tarteko eremu bat, Uztaritze inguruko hizkerek osatzen dutena,bateko eta besteko berrikuntzak jaso ditu alderdi horrek. Amikuztarra (Nafarroa Behereko gainerako hizkeretatik zerbait bereizita eta Zuberoakotik gertu egon da) eta Kostatarra(Lapurdiko itsasbazterrean mintzatu da eta eskualde horretako bizilagunek hartu-eman estua eduki dute Gipuzkoako eta Nafarroako auzoekin).

Page 8: Euskalkiak alaine fatima

Ohienartek (1657) euskalki bakarra eta bera ikusi zuen Iparralde osoan: akitaniarra.

Bonapartek (1869) lau euskalki kontuan izan zituen Iparraldean: zuberotarra, lapurtarra, mendebaldeko behe-nafarra eta ekialdeko behe-nafarra.

Jaques Allierek (1960) zioen,lapurtarra eta mendebaldeko behe-nafarrera bereizten duen mugarik ez dagoela.

Zuazok euskalki bakarra ikusten du Lapurdi eta Nafarroa Beherean: euskara nafar-lapurtera.

Page 9: Euskalkiak alaine fatima

Sartaldekoa: Itsasbazterrean hasi eta Ahetze, Senpere eta Ainhoa bitartekoa hartzen du.

Sartaldekoa: berriz, Nafarroa Beherea osoa eta Lapurdi ekialdean hedatua dago (Aturrialdeko eskualdea eta Hazparne).

Tarteko hizkerak: Amikuztarra (eremu horretakoak dira: Domintxaine-Berroeta, Arüe-Ithorratze-Olhabi, Lohitzüne-Oihergi, Etxarri eta Pagola) eta Kostatarra (Hendaia, Biriatu, Urruña, Ziburu, Donibane Lohitzune eta Azkain).

Page 10: Euskalkiak alaine fatima

Euskalkiaren eremu zabalenean arrotza da i bokalak eragindako bustidura. In, il, it, bere horretan esaten dira. Edozeini, gainetik, etxezaina. Iragan garaietan, gainera, ñ eta ll zuten hitzak il bilakatu ohi ziren: bainu, bonbila, botoila, gaztaina, koinatu, oilo, taila.

Hitz hasiera x, tx-en ordez. xanpona.-txanpona.

NEHOR, NEHORI, NEHUN.

ÑO. Begiño, haurño

Erdal On-Oin: Arrazoin, botoin.

AIA amaiera bereizgarria da. Bisaia-aurpegia; kuraia-kemena: lengoaia-hizkuntza; usaia-ohitura

• Arrotza da i bokalak eragindako bustidura

• Hitz hasieran x- izatea

Page 11: Euskalkiak alaine fatima

Arrangoitze : Kartierak

  INK.: Arrangoitzen badira kartierak. LEK.: Bai, dire bost kartie, herri ttipia da, oai, bi mila, bi mila ta zerbait da, ezta hainiz, jende guti da, amabortz urtez doblatu da jende berria jin baita. INK.:"Hamabost urtez? LEK.: Amabortz urtez, ezin sinetsia da hoi, lengo mila ta zonbat ginen, uai bi mila ta seieun baga, doblatua. INK.: Eta jiten den jende hura nongo ? LEK.: Bo! Miarrizko, Baionako, Angeluko, baakizu, lurra erosi, etxea in, eta. INK.: Lan egin Baionan? LEK.: Zera, zera, eta hemen, lo iterat jin, oai erraten dute le dortoir de Bayonne et de Biarritz. INK.: Ah bai? erraiten da? LEK.: Eh! zer nauzu, han ibilki lanean, ezin sinetsia da. INK.: Eta kario da hemen? LEK.: Aski ba, aski ba, Miarrizko aldean baita, hortako. Hortako laborantza deslaitu da arrunt..... INK.: Hemen behiak eta anitz dira. LEK.: Izan da gehio re. INK.: Izan da, ttipitu da. LEK.: Hanitz, hamarretaik lau gelditzen dire? Oh beharba hiru, leno etxe guzietan baziren zazpi zortzi behi, denetan, oai lurrak saldu edo luatu in die

eta etxiak in die leheno den bezala ematen zen esnea, bakotxak berak saltzen zin Miarritzen edo Baionan, ta oai, debekatu zuten, oai behar zen maexala pasatu ta, ba! sekulako komertza! ta hortako jendia aspertu da ta utzi tu ta

saldu lurrak eta.. ...

  luatu: alkilatu  

Page 12: Euskalkiak alaine fatima