Download - Etxebizitza 2015

Transcript
Page 1: Etxebizitza 2015

GOIERRI.HITZA.EUSJO

SUN

E ZA

RA

ND

ON

AOSTEGUNA, 2015EKO AZAROAREN 19A

Etxebizitza gehigarria

BERRESKURATZE BIDEANKrisiaren itzala oraindik luzea den arren,etxebizitzen salmentak gora egin du azkenaldianoso geldo bada ere. Sektorearen normalizazioa,hala ere, urruti ikusten dute adituek, momentuz.

TESTUAK JOSUNE ZARANDONA

Page 2: Etxebizitza 2015

2 //Etxebizitza

GOIERRIKO HITZAOsteguna, 2015eko azaroaren 19a

Gipuzkoako, Bizkaiko eta Araba-ko higiezinen-merkatuak hazte-ko joera nabarmena izan du ha-markada bat baino gehiagoz.2007. urtetik aurrera gauzak al-datu egin dira higiezinen bur-builaren ondorioz. Gertakari ho-nen ezaugarri nagusiena heda-pen aroaren amaiera etaatzeraldiaren hasiera izan dira.

Etxebizitzen hedapena fakto-re demografiko, sozial eta eko-nomikoen elkarreraginaren on-dorioa izan zen. Eustat-ek (Eus-kal Estatistika Erakundeak)bildutako datuen arabera, etxe-bizitzen eraikuntzak izugarrizkohazkundea izan zuen 2001. eta2007. urte artean. Gipuzkoanurte tarte horretan urtero eraiki-

tako etxebizitza kopurua 5.259zen batez beste.

Eraikitako etxebizitzak2007tik aurrera etxebizitza be-rriak hasteko erritmoa motelduegin zen, hala, 2008-2010 den-boraldian urtero 3.090 etxe erai-ki ziren, batez beste. 2010ean2.249 izan ziren. Ordutik hona

etxebizitzaren merkatuak nola-baiteko susperraldia bizi izanduela esan daitekeen arren, adi-tuek hazkundea motel doaladiote. 2014ko datuei erreparatu-ta, Gipuzkoako, Bizkaiko etaArabako etxebizitza kopurua1.033.801ean finkatu du Eusta-tek, urtebete lehenago baino6.050 gehiago, %0,6, alegia.

Etxebizitza berrien eraikuntzakgora egin du, baina oso motel2014an urtebete lehenago baino 6.050 etxebizitza gehiago zegoen Gipuzkoa, Bizkaieta Araban .2011n lurralde horretako etxebizitzen %10,2 hutsik zeuden Gipuzkoan

Eraikuntza berriak egiten ari diren arren, salmenta oso motela dela diote higiezinen merkatuko adituek. JOSUNE ZARANDONA

Datu horiek Gipuzkoara etaGoierrira ekarrita, etxebizitza-ren hazkundea %0,6 eta %0,7izan dela esan daiteke. Babes Ofizialeko Etxebizitzen

(BOE) merkatuari begiratuta,2007. urtetik aurrera mota hone-tako etxebizitzaren pisu erlati-boa etxebizitza libreena bainohandiagoa dela esan daiteke.Ondorioz, 2010ean babestutakoetxebizitzaren kuota eraikitzenhasitako etxebizitza guztien%72,3ra iritsi zen. 2000. urtekoportzentajea (%19) baino askozere handiagoa. Gipuzkoaren ka-suan, %22,1etik %68,5era gehituda kopuru bera.

Etxebizitzaren prezioaEraikuntzarekin gertatu bezala,2007ra bitartean etxebizitza li-breen, nahiz bigarren eskukoenmetro koadroko batez bestekoprezioak etengabe egin zuengora. Urte horretatik aurrera pre-zioetan jaitsiera txikiak, bainaetengabeak ematen hasi ziren.Hala, 2010ean etxebizitza librebaten metro koadroko batez bes-teko prezioa 3.877 eurotan finka-tu zen; bigarren eskuko etxebizi-tzen aldiz, 3.891 eurotan. Erai-kuntza berriko segmentuanbabestutako etxebizitzak metrokoadroko 1.474 euroko prezioazuen 2010ean, hau da, merkatulibrekoa baino hiru aldiz merke-agoa. Prezioen jaitsierak ez du ete-

nik izan gaur egunera arte. Adi-tuen esanetan batez ere, etxebi-zitza libreetako prezioek beheajo dute. Promotoreek egungoprezioetan etxean saltzen ez ba-dituzte etxeak egiteari utzikodiotela esateraino. Bestalde, 2011n etxebizitzen

%10,2 hutsik zeuden Gipuzkoan,33.844 guztira. Horietatik 8.985(%2,7) denboraldiko etxebizi-tzak ziren, eta 24.859 (%7,5) jen-derik gabekoak. Hutsik daudenhiru etxebizitzetatik bat bainogehiago (%41,5) 2010a baino le-henagotik daude horrela.

Page 3: Etxebizitza 2015

//3Etxebizitza

GOIERRIKO HITZAOsteguna, 2015eko azaroaren 19a

Egungo egoera ekonomikoaulertzeko atzera begiratu be-harra dago. Zer faktorek era-ginda sortu zen azken urteeta-ko krisi gogorrena?Krisia gertatu aurretik oparoaldihandia bizi izan zuen, batez ere,etxebizitzaren sektoreak. Etxeakneurriz kanpo egin eta saltzen zi-ren. 2006an eta 2007an Espai-nian Frantzian, Herbehereetaneta Alemanian batera egiten zenetxe kopurua baino gehiago erai-kitzen zen. Bankuak ere mailegumerkeak ematen hasi ziren.Guzti horrek burbuila bat sortuzuen. Sektorean adituak zaretenak,ez al zenuten gainera zetorrenaaurreikusterik izan?Egoera hark ezin zuela bere ho-rretan iraun ikusten genuen.Baina burbuila bat ezin frogatudaiteke lehertzen den arte, zer-bait irrazionala baita. Kanpokofaktoreek eraginda lehertu zenazkenean egoera. Hasierako joe-ra errua kanpora botatzea izanzen, baina azken batean gukgeure erantzukizuna ere badau-kagu guzti honetan. Nola ulertu behar da hortazkrisia?Paralisi bat gertatu zen. Eraikun-tzaren merkatua gelditu eginzen, ez zegoen salerosketarik,etxebizitzen prezioa finkatzera-ko garaian zalantzak sortu ziren,maileguak emateari utzi zietenbanketxeek, langabeziak goraegin zuen nabarmen. Etxebizi-

tzaren sektorean lanpostu galeraerdia baino gehiago izan zen se-guru. Beldur sentipena gailenduzen. Familia arruntei nola eraginzien guzti honek?Une hartan bi familietatik bat hi-potekatuta zegoen. Hipoteka za-harra edo hipoteka berria zutenfamiliak ezberdindu behar dira.Ordurako zor maila txikia zute-nei krisia ongi etorri zitzaien,Euriborrak behea jo zuelako.2003 eta 2008 artean etxea erosizutenentzako egoera larriagoa

da, are gehiago lana galdu denkasuetan. Guztiarekin krisiakmito bat haustea ekarri zuen be-rarekin.Zer esan nahi duzu horrekin?Oparoaldietan aberastasun ideiabat sortzen da, aberatsen bizitzaegitera eramaten zaituena. Krisiaurreko garaian 400.000 eurokoetxe bat erosten zuenarentzat,kotxe batengatik 60.000 euro or-daintzea ez zen ezer. Orain, zureetxeak 120.000 euro balio ditue-la esaten badizute, 60.000 euro-ko kotxe bat garesti irudituko

zaizu. Krisiak gauzak bere neu-rrira itzularazi ditu, eta zentzuzjokatzera behartu gaitu. Zein izan da azken urteetakobilakaera?2009a oso urte txarra izan zenEuskal Herrian, baita 2013a ere.Tarteko urteetan ekonomiakzerbait hobera egin bazuen ere,ez da errekuperazio lineal bateman. Krisi hau beste krisi ba-tzuk baino sakonagoa eta oroko-rragoa izan da, lanpostuetan eregalera handiagoak suposatuditu. Gipuzkoan, Araban eta Biz-

kaian milioi bat lanpostu izaterairitsi ginen, gaur egun 870.000inguruan gaude. 2015 eta 2016urte artean gauzak ondo joanda30.000 edo 35.000 lanpostu be-rri sortuko direla diote aurrei-kuspenek. Horrek esan nahi duoraindik urte asko gelditzen di-rela lehengo zenbakietara iriste-ko. Aurrera begira orduan, zer?Gizartea zahartzaro prozesuandaukagu. Hemendik urte ba-tzuetara adinekoak gazteak bai-no asko gehiago izango dira.Maila ekonomikoan bi teoriadaude: batetik, erretiroa hartze-ko adina atzeratu beharko da,

eta bestetik erretiratuko direnakordezkatzeko gazte jendea kan-potik ekarri beharko da, etorkinasko behar izango da. Etxebizitzaren sektorean nolaeragingo du horrek?Gizartea zahartuz doan heinean,adineko jendearen beharretaraegokitutako etxebizitzak eginbeharko dira. Jada errealitatedira zenbait lekutan behar an-tzekoak dituzten adinekoentza-ko etxebizitza blokeak. Laneraetorriko diren etorkinen kasuan,alokairuaren aukera erostea bai-no erakargarriagoa denez, motahonetako etxebizitzen eskaintzaugarituko da.

«Krisia lehertzean bi familietatikbat hipotekatuta zegoen»JOSEBA BARANDIARAN EKONOMIALARIA

Krisi honen susperraldia aurrekoetan baino motelagoa izango dela dio JosebaBarandiaranek (Legazpi, 1973), besteak beste, sakonagoa eta orokorragoa izan delako.

JOSUNE ZARANDONA

«Krisia gertatuaurretik etxeakneurriz kanpo egineta saltzen ziren »

«Aberastasun ideiasortu zen aberatsenbizitza egiteraeraman gintuena»

«Hemendik gutxiraadinekoak gazteakbaino askoz gehiagoizango dira»

‘‘

Page 4: Etxebizitza 2015

Etxebizitzaren merkatua «ezdago normalizatuta oraindik,baina poliki-poliki hobera doa».Hori da, Lazkaoko Lamy higiezi-nen agentziako Gorka Lamykegungo egoeraz galdetuta ateraduen ondorio nagusia. Merka-tua normalizatuta egoteak«etxebizitzen salerosketan mu-gimendua egotea» esan nahi du.Krisiaren eraginez «merkatuageldituta» egon da urteetan, bai-na dirudienez azken aldian «sal-menten joera poliki bada ere, go-rakoa dela» esan daiteke. Bi dira, Lamyren iritziz, mer-

katua mugitu ahal izateko bal-

dintza nagusiak: «Gazteek lehe-nengo etxebizitza erostea, etajada etxea dutenek berria eroste-ko zaharra saldu nahi izatea».Krisiaren eraginez gazteek«etxeak erosteari utzi diote, bes-teak beste, bankuek %80 bainogehiago ez dutelako finantza-tzen». Era berean, merkatuanmugimendurik ez egoteak, etxeberria erosi nahi duten erosleenzenbatekoan eragin du, «saltze-rako orduan operazioa itxikoden segurtasuna izan nahi baitusaltzaileak». Etxe bat erosterako orduan bi

faktorek berebiziko garrantzia

dute: «Egoera ekonomikoak etabankuek maileguak eman ahalizatea». Zentzu horretan «ban-kuek maileguak emateko bal-dintzak malgutu dituzte», etahorrek zenbait gazte etxeak eros-tera animatu ditu. Hala ere, «es-tatistikoki merkatuan behar lu-ketenak baino gutxiago dira».

Etxebizitzen prezioaMerkatuan salgai dauden etxe-bizitzen prezioak ere beheraegin du nabarmen azken urtee-tan. Lamyren iritziz, eraikuntzaberrietan etxebizitzaren prezio-ak behea jo du, «gaur egun es-

kaintzen diren prezioan saltzenez badira, etxe berriak egiteariutzi beharko diotela esaten dutepromotoreek». Etxe berriak sal-du saltzen dira, baina «lehen bai-no motelago». Bigarren eskuko etxebizitzen

kasuan ere, prezioek behera egindute baina ez berrietan bezainnabarmen. Mota honetako etxe-bizitza bat saltzeko arrazoi nagu-siak bi dira: «Herentzian jaso iza-na edo etxebizitza hobe bat eros-teko asmoa izatea». Gaur egun«etxe berrien prezioak, bigarreneskukoenak baino gehiago estu-tu» dituzte. Hala ere, Lamyk ar-

gitu duenez, «saltzen diren biga-rren eskuko etxebizitzak prezioonean ari dira saltzen», kasurikgehienetan hasieran finkatuta-ko prezioaren azpitik. Alokairuari dagokionez, az-

ken urteetan eskaerak gora eginbadu ere «aldaketa nabarmenik»ez dute nabaritu Lamyn. Batetik,«merkatuak ez du aukera han-diegirik eskaintzen» eta beste-tik, «oraindik etxebizitza pro-pioa edukitzeko mentalitatea»oso errotuta dago gizartean. Pre-zioetan egon diren gorabeherekgainera, faktore berri bat sorra-razi dute, «alokairu batengatikordaindu beharreko errenta ba-tzuetan, mailegu batengatik or-daindu beharrekoa baino gares-tiagoa» izatea.

Joera «hoberantz»Etorkizun laburrari begira, «az-ken bi hiru urteetan egoerak ur-tero hobera» egin duela dioLamyk, horregatik «eta gauzakasko okertu ezean, horrela jarrai-tuko duela» pentsatu behar da.Une honetan «banketxeak diragako nagusia, dirua badaukate,eta horregatik maileguak emate-ko erraztasunak mantendu» be-harko lituzkete, egon daitezkeenerosle potentzialei erostekoahalmena ez mugatzeko.

Merkatua mugitzen hasi bada ere,«normalizatua» egotetik urruti dago Gazteek lehenengo etxebizitza erosteko ahalmena izatea merkatua mugitzen hastekogakoetako bat da .Banketxeek maileguak emateko erraztasunak eman behar dituzte

Ordiziako San Juan auzoan egindako etxebizitza. ESKEINE LEGORBURU

4//

EtxebizitzaGOIERRIKO HITZA

Osteguna, 2015eko azaroaren 19a

«Etxebizitza berriakegungo prezioetansaltzen ez badiraegiteari utziko diote»

«Azken bi-hiruurteetanmerkatuaren egoerakhobera egin du»Gorka LamyLamy higiezinen agentzia

‘‘

Page 5: Etxebizitza 2015
Page 6: Etxebizitza 2015

Barruak jantzi eta politegitea da Natalia Bar-barinen lana. Ez horibakarrik, lekuari fun-tzionaltasuna eman

eta ahalik eta probetxu handie-na ateratzea ere bai. Barne-deko-razioa ikasi zuen Barbarinek Bil-bon eta Donostian. Ikasketakamaituta «denetarik» egitea to-katu zaila dio, bainugela, sukal-de, edo altzairu dendetan lanegin du, orain urte bete Banabilinteriorismo enpresa sortu zuenarte.

Bere lanari buruz galdetuta,«era askotara sailkatu» daitekee-la uste du. Barru bat dekoratzekoaholkua ematetik, erreformahandiak egitera, edo pintura etaargiztapen lanak ikuskatzera za-baldu daiteke. Gehien gustatzenzaiona zer den galdetuta, egitenduen horretan «dena» duelaatsegin erantzun du, «beti» da-goelako aldatu daitekeen zer-bait. Zerbaitekin gelditzekotanhori bai, «lan bat amaitu eta az-ken emaitza ikustean sentitzenduen asebetetzearekin» geldi-tzen da, batez ere.

Bezeroarekiko harremanaBarne dekoratzailearen figuraazken urteetan ezagunagoa egi-ten ari bada ere, orain arte nahi-koa lanbide ezezaguna izan da.Etxean erreforma bat egiterakoorduan «dendetako saltzaileek

aholkatzea izan da normalenaorain arte». Dekoratzaile batenlana finean, horixe bera denarren, ezberdintasuna «bezeroa-rekin sortzen den harremaneaneta konfiantzan» dago Barbari-nen iritziz.

Etxe bat egiteko enkargua ja-sotzean, «ordu asko» pasatzenditut bezeroarekin. «Bere etxeansartzen naiz, gauza asko konta-tzen dizkiogu elkarri, oso harre-man polita sortzen da».

Aholkuak aintzat hartzeaEdozein proiektu aurrera era-materako orduan «bertan bizi di-ren pertsonengan oinarritzen»da Barbarin. Gehienek «eman-dako aholkuak aintzat hartzendituzte», baina askotan «bezero-aren nahietara mugatzea» beste-rik ez da geratzen. Hala ere, es-parruko profesional gehienekbezala beti bere zigilua uztensaiatzen da. Garbi dauka gaine-ra, «bezeroak emandako ahol-kuak onartzen dituen kasuetanemaitza beti hobea» izaten dela.

Interiorismoaren alorrean joe-ra edo moda ezberdinak aurkitudaitezke gaur egun: «Minimalis-ta, nordikoa, industriala...». Bar-barin ez da joera bakar bat jarrai-tu zalea, etxe bat proiektatzenduenean, adibidez, «batetik etabestetik gustukoena» hartzensaiatzen da. Argi dauka, bestal-de, joerak joera «etxe guztiak ore-

Dekoratzaile batek etxebizitza edo lokalbateko erreforma lanak, edo lan txikiagoenaholkularitza egin ditzake, beti bezeroarekikokonfiantzazko harremanean oinarrituta.

Xehetasunakbereizgarri

Bainugela koloredun papera jartzeko leku egokia da. J. ZARANDONA

Barbarinen estudioa, azkeneko proiektuko laginekin lanean. J. Z.

Xehetasunekin edozein txoko jantzi daiteke. JOSUNE ZARANDONA

ka bat izatea» garrantzitsua dela,«sukaldetik egongelara pasatze-an ez dezazun bi etxe ezberdine-tan egon zaren sentsazioa izan».

Dekorazioan «denak balio»duela dio, baina berak oso estilomarkatua dauka; «material na-turalak eta kolore suabeak» ditugustuko. Altzarietan «egur natu-rala lakatuekin nahastea gusta-tzen zait, paretetan kolore natu-ralak edo paperak, eta oihalei da-gokienean lihoa bezalakoak»ditu gogokoen. Gaur egun era-maten diren altzarietan «armai-ruetatik heldulekuak kentzeko

joera dago, altzariak lerro garbi-koak dira, kolore argikoak, ikus-menerako arinak direnak, fine-an».

Erreforma batean instalakun-tzan inbertituko luke batez ere,«saneamendu eta isolamenduona edukitzea, argiztapen etamaterial egokiekin dena da etxebatean». Banaketa on bat ere ga-rrantzitsua da, «etxebizitzariahalik eta probetxu gehien ate-ratzeko». Gainerakoan koloresuabez jantziko lituzke paretak,eta altzari sinpleak jarriko, «geroaltzari osagarriekin, oihalekinedo paretetako paperarekin jo-katuko nuke kolore puntua etagoxotasuna emateko».

«Nire lanean denagustatzen zait, betidagoelako aldatudaitekeen zerbait»

«Erreforma bateaninstalakuntzaninbertituko nukebatez ere»Natalia BarbarinBarne-dekoratzailea

‘‘

6//

EtxebizitzaGOIERRIKO HITZA

Osteguna, 2015eko azaroaren 19a

Page 7: Etxebizitza 2015
Page 8: Etxebizitza 2015

Txinan oso errotutadagoen uste batekdioenez, eraiki be-harreko espazioa-ren kokapenak etaorientazioak bere-

biziko garrantzia du. 4.000 urtebaino gehiago dituen zientziahonen arabera, bizi garen etxe-ak, lan egiten dugun eremuakedo inguratzen gaituzten objek-tuek zuzenean eragiten diotegure izateari. Horregatik Ekial-deko herrialdeetan oso ohikoada eraikinak feng shui filosofianoinarrituta eraikitzea.

Feng shui-a antzinako filosofiasistema bat da, jatorri taoistaduena. Espazioaren okupaziokontziente eta harmonikoan oi-narrituta dago eta eraikin jakinbatean bizi diren pertsonenganeragin positiboa bilatzea du hel-buru nagusia. Fenghitzak haizeaesan nahi du etashui-k ura. Filo-sofia hau barne nahiz kanpokodekorazioan, arkitekturan eta lo-rezaintzan erabil daiteke.

Kontutan hartzekoakFeng shui egokia duen etxebizi-tza bat nahi izanez gero, garran-tzitsua da aukeraketa egiterakoorduan arreta berezia jartzeazenbait punturi dagokionez. Fi-losofia honen arabera, etxebizi-tzaren estrukturari erreparatzeagarrantzitsua da. Irregularrakizan daitezkeen formak ekidinbehar dira, familia-bizitza lasaibaterako kaltegarria gerta baitai-teke. Egokiagoak dira eredu har-moniko eta praktikoetan oina-rritutako egiturak. Inguruak energia lasaiekoaizan behar du, normaltasuna ira-doki. Gehiegizko Yinenergia du-ten lekuak ekidin behar dira, hi-lerriak, beilatokiak edo erortze-ko zorian dauden eraikinengertutasuna, adibidez. Gehiegiz-ko Yan energia duten lekuak ereez dira gomendagarriak, horre-gatik diskotekak, polizia-etxeak,trenbideak edo zarata askoko le-kuak saihestea komeni da.

Aukeraketa egokiaKontu handiz aztertu behar diramalda edo malkar handiko ere-muak, baita ingurune oso haize-tsu edo lehorrak ere. Egon dai-tezkeen lur azpiko ubideak, goi-tentsioko lerroak edotransformadoreak antzemateaere gomendatzen da. Era bere-an, ez da komeni aukeratuko du-gun eraikina industria kutsaga-rri, labe edo antena handietatikgertu egotea. Eraikinak kanpoko elementuzbabestuta egon behar du. Etxe-bizitza blokeen atzean mendi-

ren bat, landaretza edo besteeraikinen bat egotea interesga-rria da. Era berean, mesedega-rria da sarreran energiaren flu-xua oztopa dezaketen elementu-rik ez izatea, sarrera estalidezaketen zuhaitzak edo eraikinhandiegiak batzuk aipatzearren. Kalea baketsua izatea hobetsi-ko da eta eraikina kokatuko denauzoak ezaugarri nobleak izanbehar ditu, bizilagunen artekoordena eta harmonian oinarritu-ta. Ingurune berdeek ere fengshui hobea sustatuko du. Behin eraikin egokiena aurki-tuta, etxebizitzaren barrualdeakzenbait ezaugarri izatea ere be-harrezkoa da feng shuietxe bate-an bizi nahi badugu. Hiru dira,

batez ere, gako nagusiak: sarre-ra, logela eta sukaldea.

Feng shui-aren arabera, sarre-raren egitura gure enpatiareneta besteekiko daukagun jarrera-ren isla da. Unibertsoa joan-eto-rriko ate bat da, non ematen du-

gun hori jasotzen dugun. Etxekosarrerak argiztapen egokia izanbehar du, sarrera ilun batek ezdu inoiz ongi funtzionatuko.

Sarrera, logela eta sukaldeaLogelari dagokionez, ohearenkokalekua da punturik garran-tzitsuena. Oheburua logelakoatetik urrutien dagoen paretankokatu behar da, eta inoiz ez sa-rrerara zuzenean begira. Ohea-ren bizkarraldeak bizitzarekikosegurtasuna irudikatzen du, ho-rregatik, oheburua kokatuko du-gun paretak leihorik ez izatea ko-meni da. Sukaldea da, etxeko sarreraeta logelarekin batera feng shuiegoki bat lortzeko azken gakoa.

Sukaldean energia positiboa edoChiegokia izateak berebiziko ga-rrantzia du, besteak beste, kon-tsumituko ditugun elikagaiakbertan prestatuko ditugulako.Ura eta sua beti daude presentesukaldean, horregatik elementuhauen gehiegizko presentziaekidin behar da. Sukalderako ko-lore gorriak (sua) eta urdinak(ura) baino, horiak edo natura-lak erabiltzea komenigarriagoada.

Xehetasunen garrantziaEtxebizitzaren barruan sukalde-ak izango duen kokalekua eregarrantzitsua da. Inoiz ez da er-digunean kokatuko. Sarreratikgertu egotea komeni da, bainazuzenean ez ikusteko moduan.Ohearen kokalekuarekin gertatubezala, sukaldeko suak ere ezdira sarrerako atearen parean ja-rri behar, sukaldean arituko de-nak bizkarrik eman ez diezaionsarrerako ateari. Etxea hornituko duten objek-tu eta altzariei dagokienean, for-ma zorrotzak ekidin behar dira.Horien artean leudeke, orri zo-rrotzeko landareak, mahai ka-rratuak, habeak, zutabeak edoizkinak. Feng shui-aren oinarrie-tako bat Chienergiaren erabileraegokia egitea da. Chi energia in-guratzen gaituen indar uniber-tsalari deitzen zaio. Espiral for-mako objektuek eta biribilduekenergia mota honen jarioa ahal-bideratuko du. Etxe barruko gar-bitasunak eta ordenak ere bere-biziko garrantzia du, energia as-katasunez ibiltzea erraztukobaitu. Usain naturalek ere, Chi-aren jarioa areagotuko du.

Etxean harmonian eta eroso bizi ahal izateko jatorri taoistaduen ‘Feng shui’ filosofia oso errotuta dago antzinatik Txinabezalako herrialdeetan. 4.000 urte baino gehiago ditu.

‘Feng shui’: harmoniaeta oreka uztartuz

‘Feng shui’ egokia duen etxebizitza batean giroak erlaxatua eta lasaia izan behar du. HITZA

Energia negatiboagarbitu etxeaneroso bizitzeko

Feng shui-aren arabera, etxebi-zitza problematiko batek ber-tako bizilagunen artean eten-gabeko desharmonia larriaksortzen ditu. Etxe edo gune gai-xoak dira, luzaroan pilatu deneta ustelduta dagoen Chi-arenondorioz energia negatiboa za-baltzen dutenak.

Behin eta berriz errepika-tzen diren osasun arazoak,diru galerak, seme-alaben hezi-ketarekin arazoak edo emozionegatiboak nagusitzea (tristu-ra, antsietatea, beldurra, etab.)dira gaixo dauden etxebizitzensintoma nagusienak.

Horrelako kasuetan, egoera-ren azterketa bat egin behar dabarrutik kanpora begira.

‘Feng shui’ egokiaketxean armonianbizitzeko aukeraeskaintzen duKanpoaldean ez ezikbarrualdeak erezenbait ezaugarriizan behar ditu

8//

EtxebizitzaGOIERRIKO HITZA

Osteguna, 2015eko azaroaren 19a

Page 9: Etxebizitza 2015
Page 10: Etxebizitza 2015

10 //Etxebizitza

GOIERRIKO HITZAOsteguna, 2015eko azaroaren 19a

Urretxuko San Martin auzoko eraikin bat, fatxada berritu aurretik eta ondoren. HITZA

Energia aurrezteko aferan, ondoisolatutako etxebizitzak nahiditu Europar Batasunak. Horrenharira, Eraikinen Eraginkorta-sun Energetikoari buruzko Eu-ropako Zuzentarauak EuroparBatasuneko estatukideei eraiki-netan eraginkortasun energeti-koaren hobekuntza bermatukoduten neurriak garatzera behar-tu ditu, bai eraikin berrietan,nahiz jada eraikita daudenetan.

Zumarragako Pinturas La Per-lan badakite zerbait horri buruz,fatxadetan isolamendu lanakegiten adituak baitira. Isolamen-du txar batek «hezetasun etakondentsazio arazoak» sortzenditu, besteak beste, Juan CarlosRivas La Perlako administratzai-learen esanetan. Berritzen dituz-ten fatxada gehienen kasuan iso-lamendu arazoak «etxebizitzakgaizki eraikita» daudelako gerta-tu dira.

Isolamendu egokiazMicky Lopez, Ipar zonako Pumataldeko zuzendari-komertzialakmateriala saltzen dio La Perlari.Isolamendu txar batek eraikingaixoaren sindromea eragitendu: «Barruetan lizuna eta heze-tasuna sor ditzake edo giroaarrarotu». Baina ez hori bakarrik,berogailua pizten denean «ba-rruan mantendu beharreko be-roa kanpora ateratzen da, gaizkiisolatuta dagoen horma hori ezdelako beroa atxikitzeko gai».

Horrek, noski, berogailuarenfakturan eragin nabarmena du.

La Perlak etxebizitzetako fa-txadak isolatzeko egiten dituenlanetan «poliestireno hedatuzkoplakak» erabiltzen ditu. Lopezekgehitu du, plakak jartzeko mo-durik eraginkorrena zein den ze-hazteko aurretik «fatxadarenikerketa sakon bat» egiten dela.Ikerketaren emaitza obrako tek-nikoari ematen zaio gero, laneanhas daitezen. Hain zuzen, «LaPerlako teknikoek ikastaro batbaino gehiago egin dute» lan ho-rietan zailtzeko.

Behin egin beharreko ikerketaeginda fatxada egokitzeko etasaneatzeko lanak hasten dira.Kasuan kasu, lan ezberdinakegin behar izaten dira: «pitzadu-rak erreparatu edo paretak ego-kitu» adibidez. Lan horiek egin-da plakak jartzen dira «kalitatehandiko itsasgarrien eta aingu-ratze mekanikoen» bitartez. Pla-kak «mortero eta maila bidez in-dartzen» dira gero. Lortu nahiden isolamendu mailaren arabe-ra «plakak lodiera ezberdineko-ak» izan daitezke.

Etxeak balioan irabaziBehin isolamendu lanak amai-tuta, azken ukitua ematen zaiofatxadari; «kolore eta ehunduraezberdinetako morteroak» era-biltzen dira horretarako. Lan ho-riei esker eraikinek «isolamen-duan eta konfortean ez ezik, es-

Etxea isolatu,aurrezteko Gaizki isolatutako eraikin bateanhezetasun eta kondentsazio arazoakizaten dira .Energia fakturan diruaaurrezteko neurri egokia da isolatzea

tetikoki ere asko irabazten dute,balioan irabazten dute, finean».

La Perlan orain hamar bat urtehasi ziren poliestireno hedatuz-ko plakak jartzen, baina azkenurte hauetan nabaritu dute, ba-tez ere, eskaerak gora egin duela.Rivasek dioenez. «ZumarraganArgixao auzoan egin genuen le-hendabiziko lana. Ahoz ahokoa-ri esker etxebizitza gehiagotatikdeitu digute ordutik». Izan ere,etxea ondo isolatuta edukitzeakabantaila asko ditu: «Jendea se-gituan konturatzen da berogai-lua itzalita beroa gehiago man-

tentzen dela etxean. Udan aldiz,etxea freskoago egoten da».

Diru laguntzak eskatzeaFatxada bat egoki isolatzea, ezdago pintatzearekin alderatze-rik. Hasierako inbertsioa «askozere handiagoa da, baina urte gu-txiren buruan errentagarribihurtzen da hasierako gastua».Batez ere, berogailuaren faktu-ran aurrezten da diru gehien.

Europak ezarritako Zuzenta-raua betearazteko helburuare-kin, Espainiako Industria, Turis-mo eta Merkataritza sailak etxe-

bizitzetan isolamendua hobe-tzeko neurri estrategiko batabian jarri du. Hala, lan horiekaurrera eramango dituzten etxe-jabeek diru laguntzak eskatuahal izango dituzte. Kasu gehie-netan diru laguntza hauek «obraosoaren %30 eta %60 inguru»suposatzen dute. Espainiak, bes-te herrialde batzuekin alderatu-ta %80 baino gehiagoko energiamendekotasuna du, hortaz,energia aurrezteko edozein neu-rri onuragarria da, kontsumi-tzaileen energia fakturarako etaherri osoaren ekonomiarako.

Page 11: Etxebizitza 2015

//11Etxebizitza

GOIERRIKO HITZAOsteguna, 2015eko azaroaren 19a

Eraikin baten barruan hozberoegokiena mantentzeko eta heze-tasun edo kondentsazio arazoakekiditeko biderik onena isola-mendu egoki bat edukitzea da.Fatxadak ondo isolatuta eduki-tzeaz gain, helburu hori lortzekoezin daiteke teilatuaz ahaztu.Gaizki isolatutako teilatu batetikura sartu daiteke, baita haizeaere, are gehiago bizi garen lurral-dean dagoen klima zein denkontutan hartuta. Lan horretanaritzen dira Teilatugain enpre-

san, teilatuak egin, konpondueta mantentzeaz gain, fatxadeta-ko isolamenduan ere egiten dutelan. Iban Altuna Teilatugain en-

presako bazkideetako batekazaldu duenez, bi esparru nagu-sitan banatu daiteke teilatuetanegiten duten lana: «Teilatu be-rriak egin eta zaharretako man-tenuan», hain zuzen. Lan gehienteilatu berriak eraikitzen egitendute. «Jada eraikita daudenetxebizitzetan teilatuak errefor-

matzen ditugu, eraikuntza berri-koetan baino gehiago». Batez erebaserrietan teilatu berriak egite-ko deitzen diete.

Egitura ona beharrezkoaTeilatu bat konpontzerako or-duan «zein egoeratan dagoenikustea da lehendabiziko lana»,Altunak azaldu duenez. Horre-kin batera «bezeroari zer nahiduen galdetu» behar zaio, kon-ponbide onena zein den erabakiaurretik.

Hormigoizko teilatu batean«isolamendu egokia edukitzeazgain, erremateak txukun» egin-da egoteak ere bere garrantziadu. Egurrezko teilatu batean,egitura sendoa izatea ere beha-rrezkoa da. Lan gehien baserrie-tan egiten dutenez, egurrezkoegiturak egiten dituzte batez ereTeilatugainen. Egiten dituztenegurrezko teilatuen «%90ean la-minatuzko egitura» da batez erelantzen dutena. Laminatua «isolatzaile ona

izateaz gain oso iraunkorra da».Gainera, beste edozein egurmota baino «errazago eta azka-rrago» aurkitzen da aroztegie-tan. Teilatugainek astean bi la-minatu trailer gastatzen ditu,«40 edo 50 tona inguru».

Egoera onean mantentzeaEgitura mota askotakoa izan dai-teke, baina baserrien kasuan oi-narrizko egitura mantentzen danormalean. Teilatuak «norma-lak» izaten dira, «bi uretara edolau uretara». Behin egitura mun-tatuta «egurrezko tarima bat jar-

tzen da gainean, eta gero isola-tzailea». Isolatzaileak naturalak—kortxoa edo gutex-a— edo ar-tifizialak —poliestireno estrui-do— izan daitezke. Altunak esanduenez, egiten dituzten 180 tei-latuetatik 5ean bakarrik jartzendira isolatzaile naturalak, «askozere garestiagoak» direlako. Mantenu lanak gutxiago egi-

ten dituzte. Jendeak normalean«arazoak sortzen direnean soi-lik» deitzen diete. Altunaren iri-tziz, kokapenaren arabera, «ur-tean behin edo bi urtetik behin»egin beharko litzateke lan hori.Teilatuak gero eta garbiagoaeduki, orduan eta gehiago iraun-go baitu egoera onean.

Teilatu on bat izatea beharrezkoa daisolamendu egokia bermatzeko Teilatugain teilatu berriak egiten eta jada eginda daudenen mantenuanespezializatutako enpresa da .Teilatua egoera onean badago, gehiago iraungo du

Teilatugain enpresak Ataunen berriki egin duen teilatu bat. HITZA

«Egiten ditugunegurrezko teilatuen%90ean laminatuzkoegitura lantzen dugu»

«Mantenu gutxiegiten da, jendeakarazoak hasteandeitzen digu»Iban AltunaTeilatugain enpresa

‘‘

Page 12: Etxebizitza 2015

12//

EtxebizitzaGOIERRIKO HITZA

Osteguna, 2015eko azaroaren 19a

Aluminios Alemanaluminiozko itxitu-rak egiten dituenenpresa da. Urteeta-ko esperientzia dute

sektorean. Enpresa 1989an sortuzuen Felix Aleman Saracibarreketa urte bete beranduago,1990ean, egituratu ziren sozieta-te mugatu gisa. Marian Hernan-dez bulegoko arduradunak argi-tu duenez, «egun 20 langilek»egiten dute lan bertan, enpresa«urterik oparoenetan 30 langile-tik gora» izatera ere iritsi denarren. Aluminiozko itxiturak egiten

dituzte batez ere, «leihoak, ate-ak, barandak, pertsianak edogaldaretarako armairuak», ba-tzuk aipatzearren. Baina azkenurteetan jarduna zabaldu etabestelako lanak ere egiten dituz-te gaur egun. Etxebizitzetako fa-txadak isolatzeko «alucobondbi-dezko estaldura asko» ari dirajartzen azkenaldian. Egiten hasidiren lanik berrienak gortina-hormak dira , «fatxadetako pare-tak beiraz estaltzean datza». Denarekin, Hernandezen hi-

tzetan, gaur gaurkoz «alumi-niozko leihoekin» egiten dutebatez ere lan. Orain 23 urtetikhona zubi termikoaren hausturada aluminiozko leihoak egitera-koan gehien erabiltzen den sis-tema. «Daukagun eskaera guz-tiaren %99,9an erabiltzendugu», argitu du Hernandezek. Garai batean aluminio hutsez-

ko perfilak erabiltzen zirenleihoen markoak egiterako or-duan, «baina leihoek izerdia»botatzen zuten. Orduan hasi zi-ren zubi termikoaren haustura

sistema erabiltzen, «aluminioz-ko bi perfilen erdian poliamidaz-ko beste perfil bat jarrita osatzenda», modu horretan leihoek ezdute izerdirik botatzen. Aurrekosistemarekin alderatuta «prezio-an ez dago alde handirik, bainakalitatean aldea ikaragarria da».

Merkatuan aukera zabalaEgiten dituzten itxitura gehie-nak aluminiozkoak badira ere,orain urte batzuetatik honaPVC-arekin ere hasi dira lane-an.«Bezeroak mantendu beha-rra daukagu, eta PVC-a alumi-nioa baino merkeagoa da», argi-tu du Hernandezek. Bien arteko aldeez galdetuta,

1989an sortu zenetik, aluminiozko itxituretan espezializatu da Aluminios Alemanenpresa legazpiarra. Egun, isolamendu lanak ere egiten dituzte.

Aluminios Aleman, itxituretan aditu

Urretxun Domingo de Mendiaraz plazako etxebizitza. HITZA

«emaitzaren arabera oso antze-koak» direla esan du. Dena den,aluminioak «hobeto jasaten duurteen eragina». Gainera, «alu-minioa birziklatu egiten da,PVC-a plastikoa da». Horregatik,ingurunearentzako «PVC-a kal-tegarriagoa» da. Alemanen, alu-miniozko itxiturak bertan egitendituzte, PVC-zkoak ordea, kan-poan erosi eta ondoren beraiekmuntatzen dituzte. Gaur egungo merkatuan alu-

minioaren eskaintza asko zabal-du da, kolore eta ehundura ez-berdinak daude: «distiradunak,distira gabeak, egurra edo bur-din oxidoa imitatzen dute-nak...». Garai batean altzairu

herdoilgaitza bezala, «gaur egungris grafitoa dago modan». Denaden, oraindik orain «gehien jar-tzen den aluminio mota zuriada, alde handiarekin», gainera. Aluminioaren erabilera ere

asko zabaldu da. Isolatzaile ego-kia izaki, eraikin askotako fatxa-detan konposite panelak jartzenhasi dira. «Hemen hezetasunahandia da eta mota honetako la-nak oso emaitza onak ematen aridira». Apaingarri gisa ere hasidira zenbait lan egiten «asko jar-tzen dira orain beirazko bal-koiak». Baserrietan ere, egurraimitatzen duten aluminiozkobarandak jartzen lan asko egindituzte, «imitazioak gero eta ho-beak dira». Krisiak krisi, Aluminios Ale-

manen obra berrietarako egitendute batez ere lan, «fakturazioa-ren zati handiena» da. Hala ere,norbanakoekin eta erreforme-tan ere aritzen dira. Aluminiozko balkoi bat. HITZA

«Zubi termikoarenhaustura gure lanen%99,9an erabiltzenden sistema da»Marian HernandezAluminios Alemaneko langilea

‘‘

Page 13: Etxebizitza 2015

Arkitekturari es-kainitako espa-zio berri bat jaioda Ordizian: L’a-telier Aranaeski-sabel. Konpromi-

so bikoitzarekin sortutakoproiektua da. Batetik, arkitektu-ra lanei zuzendutako estudioadu, diseinuari eta interiorismoa-ri lotutako lanetan oinarrituta.Bestetik, tailerra edo atelierra,balioaniztuna eta dinamikoa,non arkitekturarekin, diseinua-rekin eta artearekin lotutako era-kusketak, tailerrak edo hitzal-diak antolatuko diren. Hori da proiektuaren bizka-

rrezurra, eta Amaia Arana etaEsther Eskisabel dira arima. Ar-kitekto gazteak dira biak, bainalan esparruan zailduak. Donos-tiako Arkitektura Goi EskolaTeknikoan burutu dituzte ikas-ketak, baina Valentzian eta Bar-tzelonan aritu dira aurretik lane-an, prestigio handiko arkitektu-ra estudio banatan. Egiten duten arkitektura Ara-

naeskisabelen balioetan errotu-takoa da. «Diseinuari estuki lotu-tako arkitektura da gurea, garbiaeta kalitatezkoa. Xehetasunakasko zaintzen ditugu; materialei,argiari, espazioei garrantziahandia ematen diogu». Helbu-rua espazio bakoitzari ahalik etaetekin handiena ateratzea da,

«kalitatezko espazio erosoak etagoxoak» sortzeko. Horretarako arkitektura mini-

mora eraman zale dira, «lan fi-nak eta delikatuak eginez, batezere xehetasunei garrantzia ema-teko». Hiru esparru nagusi lan-

Arkitektura, diseinua eta artea lotzendituen estudio berria Ordizian

Arkitekturaproiektuak diseinuarieta interiorismoarilotutakoak izango dira

Arkitektura garbia etakalitatezkoa landukodute, materialeigarrantzia emanez

duko dituzte. Espazioen arkitek-tura, «barne erreformei, obra be-rriei eta errehabilitazio lanei»zuzenduta. Bezeroek lan pakete-ak aukeratu ahal izango dituzte,«aholkularitza lan zehatzetatikhasi edo erreforma hasieratikbukaerara amaitzeraino». Pro-duktuaren arkitektura, «diseinugrafikoa eta produktu zehatzaklantzea». Eta amaitzeko, arkitek-tura iragankorra, «erakusketakantolatzea, azoketarako stand-ak egin edo ekitaldietarako de-korazioan» oinarritutakoa.

Sormena lantzeko tailerrakArkitektura estudioaz gainera,arkitektura edo diseinuari lotu-tako gaiak, nahiz arte mundua-rekin zerikusia dutenak bildukodituen tailer bat ere jasotzen duproiektuak. Hasiera batean hau-rrei zuzendutako ekimenak egi-tea da asmoa, «arkitektura zer-bait arrotza da zentzu askotan,horregatik haurrei ezagutzeraeman eta bide batez, beraien sor-mena lantzea» dira tailer honek

//13Etxebizitza

Publierreportajea

GOIERRIKO HITZAOsteguna, 2015eko azaroaren 19a

izango dituen helburu nagusie-nak. Finean, jolasaren bitartezarkitekturaren funtsak ezagu-tzera eman nahi dizkiete hau-rrei. Arkitektura, diseinua, espa-

zioa, artea, elkarrizketa, sorme-na, esperientzia, elkartrukea, xe-hetasunak, joerak, kalitatea, pu-

rutasuna, armonia, edertasuna.Guzti honen bilgune izateko jaioda L’atelier Aranaeskisabel. Or-diziako Barandiaran plaza 1eanaurkituko dituzu, baita 685 75 9855ean edo [email protected].

«Arkitekturaminimora eramatendugu, xehetasuneigarrantzia emateko»Amaia AranaArkitektoa

‘‘

«Diseinuari estukilotutako arkitekturada gurea, garbia etakalitatezkoa»Esther EskisabelArkitektoa

‘‘

Arkitektura ezagutzeraeman eta sormenalantzea dira tailerrenezaugarri nagusiak

Haurrei zuzendutakoekimenak jolasarenbitartez landukodituzte tailerretan

Page 14: Etxebizitza 2015

14 //Etxebizitza

GOIERRIKO HITZAOsteguna, 2015eko azaroaren 19a

Gorputza babestekoilerik eta lumarikezean, garai hotze-netan berotzekobeharra izan du gi-

zakiak, gizakia denetik. Oraindela 450.000 urte Homo Erec-tus-ak sua asmatu zuenetik be-roa sortu eta hori zabaltzeko sis-temak garapen izugarria izan duhistorian zehar. Hala, gaur egunetxean goxo-goxo egoteko ha-maika aukera eskaintzen du be-rogailuaren munduak. Berogailua kanpoan hotz egi-

ten duenean barruak berotzekoerabiltzen den tresna da. Gauregun, gasa edo elektrizitatea era-biltzen dira bero iturritzat etxe-rik gehienetan. Asier Garmen-dia, Beasaingo Garmendia insta-lakuntzak enpresako nagusiakazaldu duenez, bai erregai zeinsistema motari dagokionean,«aukera zabala» dago egun mer-katuan.

Erregai ekologikoakBarruak berotzeko erabiltzen di-ren erregai motei dagokieneanelektrizitatea da gehien erabil-tzen dena, baita gas naturala, ga-solioa eta ikatza ere. Garmendiainstalakuntzak egiten dituen la-nik gehienetan gas naturala era-biltzen da batez ere «gaur egun,etxebizitza gehienetan gas natu-rala barreiatzeko azpiegiturak»jarrita daudelako.

Baina Goierri landa eremuaere izaki, baserri edo etxebizitzabakartuetan errealitatea bestebat da: «Kasu honetan, oraindikorain gasolio bidezko galdarak»jartzen dira batez ere, merka-tuan sistema ekologikoagoaknagusitzen ari diren arren.

Sistema mota ezberdinakBiomasa adibidez, oso sistemaekologikoa da. Egurra edo pelle-ta errez ibiltzen direnak dira.Honen barruan gasifikazio gal-darak azpimarratu daitezke.Garmendiaren arabera, etxe ba-karretan jartzeko sistema «osoegokia da». Hala ere, «ez da siste-marik erosoena», sua piztu be-harra dago, ez da nahikoa bestesistema batzuetan bezala botoibati ematea». Denarekin, «egu-neko egur karga bat edo birekin»etxea bero izatea bermatzen dusistema honek. Aurrera begira,gero eta gasifikazio galdaragehiago jarriko direla uste duGarmendiak «gasolioa bainomerkeagoa delako, baita egurrakanpotik ekarri behar den ka-suetan ere». Aerotermia da egungo merka-

tuak sistema ekologikoen arteaneskaintzen duen beste aukereta-ko bat. «Kanpoko aireari beropixka bat kendu, urera pasatueta ur beroaren bitartez barruakberotzeko» erabiltzen da. Besteerregai mota batzuekin aldera-

Neguan hotzak estutzen duenean etxeangoxo-goxo egotea baino gauza atseginagorikez dago. Gaur egun, merkatuak horretarakoaskotariko aukera eta bideak eskaintzen ditu.

Kanpoan hotzanagusi denean

Ikastetxe bateko galdara gela bateko banaketa instalazio bat. HITZA

Ikaztegietako Atzegiko ur bero eta berogailu sistema. HITZA

tuta, «ezberdintasun handienaekonomikoa da , aurreztu daite-keena %30 inguru» izan daiteke-elako. Hori bai, aerotermia bi-dezko sistema bat jartzea —delaerradiadore bidezkoa, edo zoru-bero-emaile bidezkoa— «gares-tiagoa da hasieran, egin beharre-ko obra handiagoa delako». Barruak berotzeko erabiltzen

diren erregaiak daude batetik,eta bero hori garraiatzeko erabil-tzen diren sistemak bestetik.Galdarak aipatu ditugu berotze-ko gasolioa edo egurra erabiltzenden kasuetan. Horiekin bateraezagunenak erradiadoreak dira

«ia etxe gehienetan erabiltzen»dira. Baina gehiago ere badaude«zoru bero-emaileak, behekosuak, energia berriztagarrien ar-tean eguzki-plakak, etab.».Aipatutako sistema guztien

artean Garmendiak garbi daukazein den onena, «zoru bero-emaile bat ez dago beste sistemabatekin alderatzerik». Dioenez,ematen duen beroa «ezberdinada, erradiadore bidezko beroabaino atseginagoa, sanoagoa».Beroak behetik gora egiteko joe-ra du, zoru bero-emailedun sis-temarekin beroa «hobeto zabal-tzen da eta lurrean eta sabaiantenperatura antzekoa» manten-tzen du. Hasierako obra «gares-tiagoa da», baina emaitzei begi-ratuta, «merezi» duela uste duGarmendiak.

«Gero eta gasifikaziogaldara gehiagojarriko da, merkeagoaateratzen delako»

«Zoru bero-emaileenberoa sanoagoa da, ez du airea hainbestelehortzen»Asier GarmendiaGarmendia instalakuntzak

‘‘

Page 15: Etxebizitza 2015

//15Etxebizitza

GOIERRIKO HITZAOsteguna, 2015eko azaroaren 19a

Negua iritsi eta etxea bero eduki-tzeko ordaindu beharreko dirukopurua buruhauste handia iza-ten da askorentzat. Etxean goxoegoteak baina, ez dakar beti be-rarekin diru asko gastatu beharizatea. Ikasbil Haben aurtengoneguan dirua aurreztuz etxeabero mantentzeko zenbait go-mendio bilatu ditugu. Etxea ondo isolatuta eduki-

tzea da beroa hobe mantentzekogako nagusietako bat. IkasbilHaberen esanetan, «egunez be-roak 18 eta 22 gradu zentigraduartean» behar du. Gauez, bero-gailua denak emanda jartzean«dirua xahutzeaz gain, osasune-rako kaltegarria ere bada, lo egi-teko tenperaturarik egokiena 15eta 17 gradu zentigradu artekoa»baita. Berogailua pizterako or-duan kontutan hartu behar da«gradu igoera bakoitzak %9koigoera dakarrela energia kontsu-moan».

Isolatzearen garrantziaBero asko galtzen da kristaleta-tik, batez ere leihoetako junture-tatik, «beroaren %20 eta %40 ar-tean». Ahal den neurrian leihoeta kristal egokiak jartzea go-mendatzen da. Bestela, «leihoe-tako zirrikituak zinta batekin es-talita ere energiaren %5 eta %10artean» aurreztu daiteke. Leiho-ak sinpleak badira «ez da txarramarkoetan film garden bat» jar-tzea.Zoruak zurezkoak ez badira,

alfonbrak jartzea da onena, «ne-guko hotza leuntzen» baitute.

Kortxoa ere material isolatzaileona da hotzaren aurka. Bestalde,ez da komeni errezelek eta altza-riek erradiadoreak estaltzea,«aire-poltsa beroak sortzen dira»eta ondorioz, ez da beroa gelanbehar bezala zabaltzen. Gorti-nak jartzea ezinbestekoa bada,erradiadoreen gain aldetik jarribehar dira. «Kanpoko hotzaleihoetatik ez sartzea lortuko da,eta barruko beroa zabaltzea».

Ohiturak aldatzeaEtxea ondo isolatzeaz gain, zen-bait ohitura on aintzat hartuzgero ere dirua aurreztu daitekeordaindu beharreko fakturan.Arropa horretarako prestatuta-ko guneetan lehortu behar da.Arropa etxe barruan lehortzenjartzean, «berogailuak energiagehiago beharko du hezetasunakentzeko». Erradiadoreak aldian-aldian

purgatu egin behar dira eragin-korrak izan daitezen. Filtroa zi-kina duen berogailuak lan gehia-go egin behar du etxea berotzen.Aztertu filtroak pare bat aldiz ne-guan eta «garbitu xurgatzailea-rekin edo filtro berriak jarri» be-har den kasuetan. Gasez berotzeko sistema da-

goen etxeetan posible da galdaradenbora askoan itzalita eduki-tzeagatik pizteko momentuairisten denean martxan ez jar-tzea. Hori saihesteko «merkea-goa da urteko hilabete bakoitze-an galdara ordu laurden badaere, piztuta edukitzea». Ona daerradiadoreetan termostatoak

jartzea, «bero maila batera hel-tzean berez itzaliko baita bero-gailua». Tenporizadore bat erejarri daiteke, etxera iritsi bainoordu bete lehenago berogailuamartxan jarri dadin.

Gelen egurasteaEtxean erabiltzen ez diren gele-tan itxi erradiadoreak, «hobe daerabiltzen diren guneak soilikberotzea». Beroegi dagoenetan«leihoak ireki ordez, erradiadorebatzuetako maila jaistea egokia-goa da». Gela bat egurastekonahikoa dela leihoak hamar mi-nutuz zabalduta izatea, «hortikaurrera etengabe berritzen da ai-rea, eta beroa galtzen».

Etxea berotu dirua aurreztuzFakturan dirua aurrezteko gakoetako bat etxea ondo isolatuta edukitzea da .Egunezhozberoa 18 eta 22 gradu zentigradu artean egon behar da, eta gauean 15 eta 17 gradu artean

Erradiadoreak aldian-aldian purgatu egin behar dira eraginkorrak izan daitezen. HITZA

Gela bat egurasteko leihoak hamar minutuz ireki behar dira. HITZA

Page 16: Etxebizitza 2015