Download - Espioietara jolasten€¦ · Zorionak, Hegoa,maripertxenta!!! Ondo-ondo pasatu zure urtebetetze eguna, bai lagunekin, baita familiarekin ere!!! Jarraitu orain arte bezain alai eta

Transcript
Page 1: Espioietara jolasten€¦ · Zorionak, Hegoa,maripertxenta!!! Ondo-ondo pasatu zure urtebetetze eguna, bai lagunekin, baita familiarekin ere!!! Jarraitu orain arte bezain alai eta

ASTEKO ASMAKIZUNAberria

GAZTETXOEN ASTEKARIA 779. ZENBAKIA LARUNBATA, 2018KO EKAINAREN 9A

Zikina da berez, ezkurra du amets.Luzaro pentsatu arren,

Ezetz igarri zer den!

m a n t a n g o r r iErantzuna: txerria.

Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).

JON

URBE

/ FO

KU

Espioietara

jolasten

Page 2: Espioietara jolasten€¦ · Zorionak, Hegoa,maripertxenta!!! Ondo-ondo pasatu zure urtebetetze eguna, bai lagunekin, baita familiarekin ere!!! Jarraitu orain arte bezain alai eta

m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2018KO EKAINAREN 9A berria

ZORiON AGURRAK

Zorionak, Amets! Bi urte betezenituen atzo. Ze ondo pasatu

genuen!! Bi muxu handi Alaiaren,

amatxo eta aitatxoren partez.

Zorionak, Hegoa,maripertxenta!!!Ondo-ondo pasatu zure urtebetetze

eguna, bai lagunekin, baita familiarekin

ere!!! Jarraitu orain arte bezain alai eta

irribarretsu!!! Patxo erraldoi bana Ilargi,

aitatxo eta amatxoren partetik!!!

Bat eta bi, hiru, lau eta bost,

belarrietako beste bi horiekin... Ez al

dira, ba, zazpi? Zorionak, Amaiur!!Gereziak jaten segi dezagula luzaro!

Zorionak Bermeo eta Mutrikuko familiaren partez, batez ere

Ganixen partetik. Xanetek 6 urte, Mikelek 3 urte etaEnekok 5 urte. Ondo pasa, mahaspasa!!!

Zorionak, Luzia,zure bosgarren

urtebetetzean; egun

polita eta alaia izan!!!

Zure gurasoak, Unai

eta Izaskun, Eder,

Irati eta Endika,

aitaita Karlos,

amama Enkarna,

aitaita Ramon,

amama Begoña eta

beste senideen

partez.

Baztan ikastolako Katu gelakoak gara, eta aunitz urtez erran nahi

diogu gelako Aiora Iturriari. Ikasturtea akitzen ari da, udakooporrak ate joka, eta gu handitzen!

Zorion agurrak argitaratu ahal izateko, gogoanizan mezuak asteartearratsaldea baino lehen jasobehar ditugula. Asteartetikaurrera jasotzen diren mezuguztiak hurrengo astekozenbakian argitaratuko ditugu.

Kaixo! Oihan Esnaola naiz, eta 5 urte ditut; gustuko dutmarraztea, eta nire arreba Maddi eta Alaitzek animatu naute

bidaltzera. Amatxoren laguntzarekin idatzi ditut hitz hauek.

Page 3: Espioietara jolasten€¦ · Zorionak, Hegoa,maripertxenta!!! Ondo-ondo pasatu zure urtebetetze eguna, bai lagunekin, baita familiarekin ere!!! Jarraitu orain arte bezain alai eta

m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2018KO EKAINAREN 9A

ZU ERE ARTiSTA

Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.

Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Izaro Zinkunegi Barandiaran

Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x

Ttantto gelakoakbaratzeanMaiatzaren 24an, Baztan ikastolaren ondoko

baratzea bisitatu genuen. Bertako lan tresnak

eta lanak ikusi eta ikasi ditugu, baita praktikan

jarri ere! Tipulak, marrubiak eta perrexila kontu

handiz landatu ditugu: lehenik zuloa egin,

ondoren lurra bota eta, azkenik, ureztatu.

Barraskiloak eta xixareak izan ditugu lagun,

eta, ohiturak dioen bezalaxe, perrexila

landatzen genuen bitartean abestiak kantatu

ditugu! Esker mila Anari, Txusi eta Patriziari!

Zin egin diegu gure gelako txorimalo Kaxkarin

eramango dugula baratzea zain dezan.

Eskola txikien festa OikianKaixo, lagunok! Bihar, ekainaren 10ean, Gipuzkoako Eskola Txikien 31. Festa egingo

dugu Oikian. Oikiako eskolako ikasleok lan asko ari gara egiten jaia prestatzeko:

eskola margotu dugu, gune bakoitzerako kartelak egin ditugu, dantza eta

koreografiak prestatzen ari gara... Horregatik, beste eskola txiki guztietako haurrak

gonbidatu nahi ditugu: etorri gurekin batera ondo pasatzera!

Kuku, MANTANGORRI! Beñat Eraso naiz. Gaztetxoon aldizkaria

koloreztatzeko marrazki bat egin dut, gustuko dut-eta marraztea. Ea zuek

ere gustuko duzuen!

Kaixo, lagunok! Aitzol naiz. Giza gorputza etaelikadura gaiak landu ditugu ikastolan, eta

eskeleto bat ere egin dugu.

Page 4: Espioietara jolasten€¦ · Zorionak, Hegoa,maripertxenta!!! Ondo-ondo pasatu zure urtebetetze eguna, bai lagunekin, baita familiarekin ere!!! Jarraitu orain arte bezain alai eta

m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2018KO EKAINAREN 9A berria

ERREPORTAJEA ‘Espien eguna’ antzezlana

Tomaxen Abenturak konpainiak ‘Espien eguna’ antzezlana plazaratu du: Tomaxek eta Muxik Koro irakaslearen bahiketa argitu beharko dute, ikasgelan eta handik kanpo sortutako oztopoakgaindituta. Abentura, umorea, abestiak eta sorpresak ditu obrak, familiek ondo pasa dezaten.

Irakaslearenbahiketa

Page 5: Espioietara jolasten€¦ · Zorionak, Hegoa,maripertxenta!!! Ondo-ondo pasatu zure urtebetetze eguna, bai lagunekin, baita familiarekin ere!!! Jarraitu orain arte bezain alai eta

m a n t a n g o r r i 5berria LARUNBATA, 2018KO EKAINAREN 9A

Koro andereñoabahitu dute!». Uste-kabe horrekin to-patuko dira Tomaxeta Muxi ikastolan,Espien eguna obra

berrian. Abenturazko bidaia batoholtzaratu du Tomaxen Abentu-rak konpainiak oraingoan ere, ize-nak dioen moduan. 11 urte eta bes-te horrenbeste abentura egin dituTomaxek, baina gogotsu jarraitzendu; apirilean estreinatu zuen az-ken lana, eta hainbat emanaldiegingo ditu udan.Larunbata da, eta Tomax eta

Muxi ikastolan daude; zigortutadaude, Koro irakasleari egindakobroma bihurri bat tarteko. Zigorraabentura bilakatuko da, ordea,errusiar azentua duen pertsonabaten deia jasotzean: «AndereñoKoro bahitu dugu», entzungo duTomaxek. Hor hasiko da bi lagunenbidaia: arrisku handiko abenturanmurgilduko dira, baina umorerikez da faltako, ezta sorpresarikere.Ikaskideak eta lagun minak dira

Tomax eta Muxi; Joserra Fachadokjokatzen du Tomaxen rola, etaOihana Maritorenak Muxirena.Adiskideak izanagatik, erabat ez-berdinak dira: «Muxi oso azkarraeta arduratsua da, Tomax, aldiz,desastrea; bihotz onekoa da, bai-na gauza guztiak oker ulertzenditu. Sekulako abenturatan sar-tzen da, nahi gabe. Eskerrak Muxikbideratzen eta laguntzen duen»,azaldu du Fachadok.Horixe gertatuko da bahiketa-

ren berri izaten dutenean ere:Muxik gidatuko du Tomax kasuaargitu ahal izateko. Izan ere, ikas-gelan hasitako abenturak jarraipe-na izango du handik kanpo ere:Tomaxek etxera joan beharko duerreskatea ordaintzeko diruarenbila —txerritxoan dituen bi euroakhartzera—. Arrisku ugari gainditubeharko ditu bidaian: bahitzaileenhegazkina, paraxuteko jauzia...Fachadok azaldu duenez, baliabi-

ro ere, bi saio egingo baitituzteDonostian, ekain amaieran etauztail hasieran. Gainera, aretotikkalera egingo dute jauzi, udaradatorrela aprobetxatuz: «Sortze-rakoan biak hartu behar ditugukontuan, barneko emanaldiak etakanpokoak». Antzezleak azalduduenez, biak maite dituzte, ezber-dinak izan arren.

de gutxirekin eta sormenarekinirudikatzen dute hori: «Irudimenaktarte handia du, ez daukagumugarik».Oztopoak oztopo, dirua hartu,

eta ikastolara itzultzea lortuko duazkenean Tomaxek; baina han ereizango du etsairik eta arriskurik:besteak beste, mugitzen den ar-mairua, itzalak eta sugeak agertu-ko zaizkio. Guztiak gaindituko di-tuzte, ordea, bi ikaskideek, eta ho-rretarako bidelagun izango dituztepublikoko haurrak ere; izan ere,den kode bat deszifratzen lagun-duko diete —kasua argitzeko ezin-bestekoa izango da—.

Aretotik plazara

Abenturak eta ekintzak ez ezik,abestiak ere badu tartea Espieneguna obran, konpainiaren bestelanetan bezalaxe. Oraingoan, or-dea, eurek sortutako abestiakdira: «Orain arte abesti herrikoiakhartzen genituen, baina, oraingo-

Tomaxek eta Muxik ikasgelan izango dute Koro irakaslearen bahiketaren berri. JON URBE / FOKU

FITXA d Izenburua: ‘Espien eguna’.dTaldea: Tomaxen Abenturak.�dGidoia: Joserra Fachado.�dAktoreak: Joserra Fachado eta Oihana Maritorena.�dJantziak:Uxue Urresti.�dAtrezzoa:Marisa Egaña.�dEszenografia: Idoia Larrañaga.dAbestien hitzak: Zigor Iriondo. dAbestien musika:Pirata.dAdina:4 urtetik aurrera.dIraupena:Ordubete.dInformazio gehiago:

www.tomaxenabenturak.com webgune-an eta 617 90 32 27 telefonoan.�dHurrengo emanaldiak:

Ekainak 23: Intxaurrondon, Donostian.Uztailak 12: Grosen, Donostian.�

an, geuk sortu ditugu; grazia egi-ten digute». Zigor Iriondo bertsola-riak idatzi ditu hitzak, Fachadorenideietatik abiatuta, eta Piratak ja-rri die musika. Abesti errazak dira,eta haurrekin kantatzen eta dan-tzatzen dituzte emanaldian.Gaztetxoentzako obra izanaga-

tik, gurasoak ere jomugan ditukonpainiak: «Gurasoak ere sartzendira istorioan, eta primeran pasa-tzen dute, baita aitona-amonekere. Taldearen ezaugarri nagusie-tako bat da: keinu asko egiten diz-kiegu helduei», azaldu du Facha-dok. Horren adibidea da, esatera-ko, antzezlanaren hasierangurasoek izango duten parte har-tzea: euretako batek egingo duKororena Tomaxek eta Muxik bihu-rrikeria egiten diotenean.Pozik dago Fachado antzezla-

nak izandako harrerarekin; apirila-ren 21ean estreinatu zuten, PasaiDonibanen (Gipuzkoa), eta huraizan da orain arteko emanaldibakarra. Laster ekingo diote berri-

Page 6: Espioietara jolasten€¦ · Zorionak, Hegoa,maripertxenta!!! Ondo-ondo pasatu zure urtebetetze eguna, bai lagunekin, baita familiarekin ere!!! Jarraitu orain arte bezain alai eta

m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2018KO EKAINAREN 9A berria

DENBORA-PASAK

1. Margotu etaasmatu. Lidek lotarakoezinbesteko lagun bat dauka.Margotu formabakoitzazehaztutakokolorez. Zer da?

Berdea1

Horia2 Urdina5

Marroia3

Beltza4

Arrosa6

A B

C D

E F

G H

2.Bikiak. Piruletamordoa ikusi du Lizarrek gozoki dendan.Haietako biberdin-berdinakziren. Zein?

Page 7: Espioietara jolasten€¦ · Zorionak, Hegoa,maripertxenta!!! Ondo-ondo pasatu zure urtebetetze eguna, bai lagunekin, baita familiarekin ere!!! Jarraitu orain arte bezain alai eta

berria LARUNBATA, 2018KO EKAINAREN 9A m a n t a n g o r r i 7

3. Sinonimoen bila. Gauza berahainbat hitzekin adieraz daitekeela ikasidute haurrek euskarako klasean. Lotuesanahi bereko hitzak.

estimatu erpin

oinaze malda

olerkari bihozmin

aldats poeta

ertz maite

‘Indiara bidaia’ Lagunen aholkuei jarraituz, Benek eta Ni-nak motxilak gogotik prestatu dituzte,Indiara abiatu aurretik: sabeleko mina-rentzako pilulak, bakterioen kontrakoxaboia... Uste dute ez dutela ezer ahaztuopor egun on batzuk igarotzeko, bainaez dira ohartu beti gertatzen direla ezus-tekoak Maharajaen, tenpluen eta behisakratuen herrian. Hainbat abentura

izango dituzte Indiako hamaika txokotan.

BéKa eta Marko

Argitaletxea: Harriet ediciones

‘Haizeak hitz, hitzak haize’ Ba al dakizue nola sortu ziren lehenengo belar-txoak? Eta lehenengo zuhaitzak? Eta aurren-au-rreneko xomorroak? Eta animalia handiagoak?Ba al dakizue nondik datozen gizakiak? Eta nolasortu zen mundua? Sorgintxok erantzungo diemunduaren sorrerari buruzko galdera guztiei,

irudi koloretsuek lagunduta. Izan ere, haizeak hainbat istorioharrigarri xuxurlatu dizkio Sorgintxori.

Antton Kazabon eta Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Ibaizabal

AZOKA

BAI BITXIA!

Azalaren sekretuakAzala da gizakien lehenengo jantzia, harkestaltzen eta babesten baitizkie gorputze-ko organoak, hezurrak eta giharrak. Bainazenbat pisatzen du jantzi horrek? Bada, la-rruazala da gizakietan gehien pisatzen duen or-ganoa! Pertsona heldu baten kasuan, esaterako,bost kilo inguru pisatzen ditu azalak; eta 1,5 -2 metro karratuko azale-ra izatera irits daiteke. Halaber, azalak 0,5 eta 4 milimetro arteko lo-diera izan dezake, gorputz atalaren arabera: adibidez, betazaletakoameheagoa da orpoetakoa baino. Gainera, azalaren bidez identifikadaitezke pertsonak; hatz-markaren bidez, hain justu. Hatz-mamieta-ko zimurdurek osatzen dute hatz-marka, eta pertsona guztiek ezber-dina dute, baita bikiek ere.

Erantzunak: 1.-Hartza.1.-C eta E piruletak

dira berdinak. 2.-Estimatu-maite; oinaze-bihozmin;

olerkari-poeta; aldats-malda; ertz-erpin.

Page 8: Espioietara jolasten€¦ · Zorionak, Hegoa,maripertxenta!!! Ondo-ondo pasatu zure urtebetetze eguna, bai lagunekin, baita familiarekin ere!!! Jarraitu orain arte bezain alai eta

ma n t a n g o r r iberria

Plazetan elkartuko gara!

Eguzkiak Euskal Herriko bazterrakoraindik berotu ez baditu ere, iritsida ekaina, eta, beraz, badatoz uda-ren hasiera eta

ikasturtearen amaiera.Horrekin batera, urterolez, festaz eta ospaki-zunez beteko dira gureplazak, eta guk ez dugubertan zuekin irri etadantza egiteko aukera-rik galdu nahi! Horrega-tik, herriz herri eta pla-zaz plaza igaroko duguIrrien Lagunok hilabe-tea.Martinbertso eta

biok Irriak plazan ikuski-zunarekin ibiliko gara,herrietako plazetan

beti dagoelako irriak eragiten dituen sorpre-saren bat! Gaur, ekainaren 9a, Tuteran egon-go gara. Ekainaren 11n, Usurbilen; 13an, Mun-

gian eta Igorren; 15ean, Donostian; eta 24an,Iruñeko Donibane auzoan. Horrez gain, ekainaren 17an Argantzunen

ospatuko den Araba Euskaraz jaialdian ereparte hartuko dugu. Beraz, animatu gurekineta Ane eta piratekin parrandan ibiltzera!

Dantzaldiko lagunekinbatera kantu, dantza etairri egitera!Baina gu bakarrik ez,

Marikalanbre eta Larga-bista ere jolaserako gogozdaude, eta, horregatik,ekainaren 22an, Santurtzi-ko Kabiezes auzoan egon-go dira, Zatoz jolastera!ikuskizunarekin.Informazio gehiago jaki-

teko, bisitatu www.irrien-lagunak.eus/irriak-nonhelbidea.Bitartean, plazetan iku-

siko dugu elkar!IRRIEN LAGUNA

GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2018KO EKAINAREN 9A