Download - EREDUAmugikorren, Interneten eta sare sozialen erabilera ona bideratu behar dute kirol-erakundean. Horregatik, jokabide eta erabilera desegokiak arautzen ditu; halaber, jarraibideak

Transcript
  • GIDA, TEKNOLOGIA DIGITALEN ERABILERAARDURATSUA IZATEKO

    kirol-erakundeetan adingabeekin

    ?

    EREDUA

  • 2

    GIDA, TEKNOLOGIA DIGITALEN ERABILERAARDURATSUA IZATEKO

    kirol-erakundeetan adingabeekin

    GIDA, TEKNOLOGIA DIGITALEN ERABILERAARDURATSUA IZATEKOkirol-erakundeetan adingabeekin

    EREDUA

    Dokumentu hau kirol-erakundeetan adingabeekin teknologia digitalen erabilera arduratsua izateko gidaren eredu bat baino ez da. Laster Gida, bere osotasunean, eskuragarri egongo da.

    Honen helburua da Gidan interesa duten pertsonei bertan aurkituko dituzten eduki batzuk aurreratzea.

    Laburpen honek ez ditu Gidan aurkituko diren eduki garrantzitsu asko biltzen, beraz, ez da laburpen moduan hartu behar, eredu gisa baizik.

  • Gidaren erakunde sustatzaileakKirolaren Euskal Eskola - Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirol Zuzendaritza

    Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza

    Arabako Foru Aldundia

    Bizkaiko Foru Aldundia

    Gipuzkoako Foru Aldundia

    EgiletzaDigitalde Komunikazioa

    Diseinu grafikoa eta maketazioaLeming Diseño

    Argitalpen-urtea 2017

    Esaidazu eta ahaztuko dut,Irakats iezadazu eta gogoratuko dut,

    Parte hartzen utz nazazu eta ikasiko dut

    Benjamin Franklin

    3

    GIDA, TEKNOLOGIA DIGITALEN ERABILERAARDURATSUA IZATEKO

    kirol-erakundeetan adingabeekinEREDUA

  • 1. Zergatik gida honen beharra?2. Nola laguntzen dute teknologia digitalek kirol eremuan?3. Zer arrisku daude?4. Adingabeak ingurune digitalean5. Kirol eremuko agenteak6. Esparru etikoa eta jardunbide onak7. Teknikarien dekalogoa8. Esparru etikoa kirol erakundean: eman beharreko urratsak9. Eranskinak

    Terminoen glosarioa

    Kirol-erakundearen laguntza-ereduak

    AURKIBIDEA

    4

    GIDA, TEKNOLOGIA DIGITALEN ERABILERAARDURATSUA IZATEKO

    kirol-erakundeetan adingabeekin

    GIDA, TEKNOLOGIA DIGITALEN ERABILERAARDURATSUA IZATEKOkirol-erakundeetan adingabeekin

    EREDUA

  • 1. ZERGATIK GIDA HONEN BEHARRA?

    Gero eta konektatuago dagoen gizartean bizi gara, Internetek eta sare sozialek protagonismo handiagoa dute, teknologia gero eta eskuragarriagoa da eta bilakatzen jarraitzen du: smartphonei esker, edozein sar daiteke Interneten eta, gainera, Interneterako sarbidea duen lehen gailu mugikorra eskuratzeko adina jaisten doa.

    Eskaintzen dituzten abantailak direla-eta, gailu mugikorren eta sare sozialen erabilera hainbat esparrutan zabaldu da, eta, argi eta garbi, kirol-esparruan ere bai.

    Bestalde, administrazio publikoen ardura da teknologia digitalen erabilera arduratsua sustatzea, baita jostaketa, aisia eta denbora librera zuzendutako aplikazio berrienak ere, batez ere gazte eta nerabeen artean.

    Oso zabalduta badaude ere, baliabideak falta dira erabilera arduratsua eta segurua ezagutzeko, lehentasuna izan behar baitu adingabeez hitz egiten dugunean.

    Gida honen bidez

    • Erakundeetatik esparru etikoa eskaini eta jardunbide onak proposatu nahi dira, kirol eremuan teknologia digitalen erabilera zuzena hobetzeko.

    • Baliabide bat eduki nahi da erabilera arduratsua ezagutzera emateko, sentsibilizatzeko, inplikatzeko eta errazteko.

    Hauei dago zuzenduta gida hau:

    • Kirol-erakundeak, adingabeak baitituzte haien kideen artean. Zehazki, ardurako karguak dituztenei: zuzendaritza-batzordea, kirol-arduraduna, etab.

    • Adingabeen edo adingabeak dituzten ekipoen ardura duten entrenatzaileak (teknikariak).

    5

    GIDA, TEKNOLOGIA DIGITALEN ERABILERAARDURATSUA IZATEKO

    kirol-erakundeetan adingabeekinEREDUA

  • Komunikazioa

    • Berehalakoa egiten dute informazioaren trukea.

    • Oso eraginkorrak dira mezuak transferitzeko pertsona bati edo batzuei.

    • Gardenagoa egiten dute informazio gehiagora sartzea, nahasteak edo zurrumurruak saihestuz.

    • Edukien jarraipena egitea errazten dute, dena idatzita geratzen baita eta, hortaz, kontsultagarri.

    Ikaskuntza eta hobekuntza teknikoa

    • Prestakuntzako baliabideen eta ariketa fisikoen transferentzia errazten dute.

    • Ikaskuntzarako material interesgarria bilatzea errazten dute.

    • Aukera ematen dute marka pertsonalak erregistratzeko, jokaldiak aztertzeko hobetzeko helburuarekin eta, oro har, errendimendua aztertzeko.

    Giro ona eta taldeko kohesioa

    • Unitatea eta taldekidearen sentimendua sustatzen dute.

    • Taldeko harremanak errazten dituzte, entrenamendu eta lehiaketetatik haratago.

    Motibazioa

    • Motibazioa indartzen laguntzen dute entrenamenduetatik baino haratago.

    • Motibatzeko baliabide asko edukitzen uzten dute.

    2. NOLA LAGUNTZEN DUTE

    TEKNOLOGIA DIGITALEK KIROL EREMUAN?

    6

    GIDA, TEKNOLOGIA DIGITALEN ERABILERAARDURATSUA IZATEKO

    kirol-erakundeetan adingabeekin

    GIDA, TEKNOLOGIA DIGITALEN ERABILERAARDURATSUA IZATEKOkirol-erakundeetan adingabeekin

    EREDUA

  • 3. ZER ARRISKU DAUDE?

    Kirol-errendimenduari dagokionez• Gailu mugikorrak gehiegi erabiltzeak atsedena hartzeko denbora murrizten du.• Gailu mugikorren erabilera okerrak kontzentrazioa eragoz dezake egoera

    giltzarrietan.

    • Gailu mugikorrak zuhurtziarik gabe erabiltzeak arreta galtzea ekar dezake, baita egoera korapilatsuak sortu ere.

    Kirol-balioei dagokienez• Begirune falta, mehatxuak eta irainak kideei eta aurkariei, baita epailei ere.• Kideak baztertzea eta jazartzea (ziberjazarpena).• Kirol esparrutik kanpo, neurririk gabeko lehia sustatzea.• Berdintasunik gabeko iruzkinak eta jarrerak egitea (sexistak, arrazistak,

    xenofoboak, etab.).

    • Jarrera indibidualistak eta egozentrikoak goraipatzea.

    Adingabeen ohore, intimitate eta norbere irudiari dagokienez Interneten• Kirol-erakundeak jasotako datuak oker prozesatzea eta ez bermatzea

    segurtasuna eta konfidentzialtasuna.

    • Adingabeen irudiak zabaltzea aldez aurreko baimenik izan gabe.• Intimitatea urratzen dituzten irudiak hartzea (aldageletan, adibidez) eta

    ondoren Interneten zabaltzea (sexting-a), mehatxuak direla medio (sextortsio-a).

    • Informazio pertsonala lapurtzea edo identitatea ordeztea (kide baten gailu mugikorren bat eskura edukitzen baita).

    • Ezagutara ematea beste pertsona batzuei buruzko informazioa (izen-abizenak, helbideak, telefonoa, argazkia, helbide elektronikoa, etab.).

    • Teknikarien eta kirolariaren arteko konfiantzazko harremanari aprobetxamendua ateratzea gehiegikeriaz jokatzeko, sexuari dagokionez, batez ere.

    7

    GIDA, TEKNOLOGIA DIGITALEN ERABILERAARDURATSUA IZATEKO

    kirol-erakundeetan adingabeekinEREDUA

  • 4. ADINGABEAK

    INGURUNE DIGITALEAN

    8

    GIDA, TEKNOLOGIA DIGITALEN ERABILERAARDURATSUA IZATEKO

    kirol-erakundeetan adingabeekin

    GIDA, TEKNOLOGIA DIGITALEN ERABILERAARDURATSUA IZATEKOkirol-erakundeetan adingabeekin

    EREDUA

    Internet eta, bereziki, sare sozialak maiz erabiltzen dira; izan ere, gure bizitzan ezinbestekotzat jotzen ditugu, baita adingabeek ere. Gazteak erraz sar daitezke informazio askotara eta harremanetan hasteko beste modu batzuk agertzen dira. Baina, era berean, arriskuen eraginpea ere handitzen da.

    Hortaz, irtenbidea erabilera egoki bideratzean datza, debekatzean baino.

    Hortaz, Interneteko erabilera egokian, oso inportantea da sentsibilizazioa eta prestakuntza edukitzea txiki-txikitatik, gidatzeko, kontzientziatzeko eta arriskuei aurrea hartzeko.

    Ildo horretatik, funtsezko garrantzia izango dute familia-inguruneak eta hezkuntza-inguruneak. Baina, beste ingurune batzuetan, beste heldu batzuen ardurapean daude adingabeak; esate baterako, kirol-erakunde batean edo ikastetxean bertan kirola egiten denean.

    Ataza hura erraztera dago bideratuta laster argitaratuko den Gidak eskaintzen duen esparru etikoa.

    Hiru taldetan bana daitezke adingabeekin harremanetan jartzen diren, eta babesteko ardura eta beharra duten kirol-erakundeko pertsonak:

    • Kirol-erakundearen zuzendaritza• Teknikariak• Kirolarien familiakGidaren bertsio osoan ardura hauek deskribatzen dira eta persona bakoitzak dituen eginkizunak azaltzen dira.

    5. KIROL-EREMUKO AGENTEAK

  • 6. ESPARRU ETIKOA ETA JARDUNBIDE ONAK

    9

    GIDA, TEKNOLOGIA DIGITALEN ERABILERAARDURATSUA IZATEKO

    kirol-erakundeetan adingabeekinEREDUA

    Teknologia digitalen erabilera oker batzuk eta gehiegikeriak arautzen dituen legezko araurik ez dagoenez, esparru etiko bat proposatzen da, zeinak orientatuko baitu nola jardun kirol-erakunde baten inguruneko errealitate honen aurrean.

    Bereziki, beharrezkoa da, kirol-jarduerak, batzuetan, ez baitaude sartuta araututako hezkuntzaren barruan. Hortaz, komeni da argi eta garbi adieraztea elkarbizitza oneko oinarrizko arau batzuk gune fisiko eta digitaletan.

    Gutxieneko hainbat printzipio eta balio ekartzen ditu esparru etikoak, eta gailu mugikorren, Interneten eta sare sozialen erabilera ona bideratu behar dute kirol-erakundean. Horregatik, jokabide eta erabilera desegokiak arautzen ditu; halaber, jarraibideak eta murrizketak ezartzen ditu, adingabearen osotasuna babesteko eta zaintzeko helburuarekin.

    Lau eremutan banatu ditugu arau, printzipio eta balio horiek:

    • Datu pertsonalen babesa• Komunikazioak• Elkarrizketa-protokoloa• Erabilera-arauakLaster prest egongo den Gidan, eremu hauek deskribatzen dira eta bakoitzari dagokion arau-esparrua azaltzen da.

    Gainera, galdera-erantzun formatuan zenbait kasu praktiko agertzen dira eta egoera bakoitzari aurre egiteko aholkuak ematen dira.

    Azkenik, arreta berezia behar duten zenbait egoera ere azpimarratzen dira.

  • Espainiako Konstituzioaren 18. artikuluak pertsonen ohorearen, intimitatearen eta irudiaren inguruko eskubideak bermatzen ditu, eta komunikazioen sekreturako eskubidea ere bertan sartzen da.

    Gainera, Kode Penalak delitutzat jotzen ditu mehatxuak (169. art., II. Liburua), kalumniak edo irainak (205. art., II. Liburua), aurrez aurrekoak edo Interneten bidezkoak izan. Bide haietatik egindako jazarpenarekin lotutako delituak ere jasotzen ditu: grooming-a, sexting-a edo ziberjazarpena.

    Horren arabera, mezularitzako zerbitzuen edo sare sozialen bidezko elkarrizketetan debekatuta daude:

    • Adingabeen intimitatearen kontrako iruzkinak edo irudiak.

    • Bide haiek erabiltzea edozein jazarpen mota egiteko (mehatxuak, irainak, sexu-jazarpena, txantajeak, etab.).

    • Ezagutaraztea edo zabaltzea izaera pribatuko elkarrizketak edo edukiak.

    ?Entrenatzaileak taldea sortu nahi du Whatsapp-en ekipoa osatzen duten pertsonekin. Hala ere, 14 urtetik beherakoak dira. Zer egin dezake?

    Arau-esparruan jasotzen den bezala, 14 urtetik beherakoek ezin dute erabili zerbitzu horiek, gurasoen edo legezko tutoreen aldez aurreko baimena izan gabe. Era berean, ezin dute baimendu talde batean sartzean gertatzen den datu pertsonalen lagapena (agerian geratzen da telefono zenbakia, profilaren irudia, etab.) Horregatik, entrenatzaileak eskatu beharko du gurasoen edo legezko ordezkarien aldez aurreko baimena. Hala ere, bereziki kalteberak dira adin horretan; horregatik, gomendatzen da zuzenean komunikatzea gurasoekin edo legezko ordezkariekin.

    10

    GIDA, TEKNOLOGIA DIGITALEN ERABILERAARDURATSUA IZATEKO

    kirol-erakundeetan adingabeekin

    GIDA, TEKNOLOGIA DIGITALEN ERABILERAARDURATSUA IZATEKOkirol-erakundeetan adingabeekin

    EREDUA

    1.go adibidea: 2. adibidea:

    Kontuz honekin:

    • Adingabeen irudiak zabaltzea baimenik gabe• Baimena badago ere, irudia edo ohorea

    kaltetzen dituzten irudiak argitaratzea

    • Jasotako datuak oker erabiltzea eta tratatzea• Bizitza pribatua erakusgai jartzea luzaroan• Informazio pertsonala ezagutzera ematea

    3. adibidea:

    Arau-esparrua Zer egin kasu hauetan...

  • 7. TEKNIKARIEN DEKALOGOA

    11

    GIDA, TEKNOLOGIA DIGITALEN ERABILERAARDURATSUA IZATEKO

    kirol-erakundeetan adingabeekinEREDUA

    Laster prest egongo den Gidan, ondorio moduan, 10 aholku biltzen dituen teknikarientzako dekalogo bat sartzen da.

    Hauxe da dekalogo honen laburpena:

    1. Ez utzi lagunak edo jarratzaileak izaten, zure sare sozialetako kontuetan, kirola egiten duten adingabeei.2. Ez eduki elkarrizketa pribatuak sare sozialetan edo berehalako mezularitzako aplikazioetan 14 urtetik beherako adingabeekin.3. Erabili difusio-zerrendak, taldeak erabili beharrean, komunikazioaren helburua adingabeari edo haren familiari zerbaiten berri ematea soilik bada.4. Berrikusi eta zuzen konfiguratu zure sareetako profilen pribatutasun aukerak.5. Ez utzi inor komunikazioetatik kanpo.6. Ez zabaldu adingabeen irudirik edo bideorik baimenik gabe.7. Entrenatzen dituzun adingabeen gurasoak zure aliatu handienak dira, kontuan hartu haien laguntza eta konplizitatea.8. Aprobetxatu teknologia digitalek eskaintzen dituzten aukerak.9. Zaindu eta jardun; horretarako, moderatu zure ekipoan Interneten bidez dauden komunikazioak.10. Adostu adingabearekin erabilera arauak.

  • 8. KIROL ERAKUNDEAREN ESPARRU ETIKOA:

    EMAN BEHARREKO URRATSAK

    12

    GIDA, TEKNOLOGIA DIGITALEN ERABILERAARDURATSUA IZATEKO

    kirol-erakundeetan adingabeekin

    GIDA, TEKNOLOGIA DIGITALEN ERABILERAARDURATSUA IZATEKOkirol-erakundeetan adingabeekin

    EREDUA

    Azkenik, laster eskuragarri egongo den Gidan, kirol erakunde batek esparru etikoa ezartzeko eman behar dituen urratsak aurkezten dira modu bisualean.

    Kiro

    l-era

    kund

    eare

    n zu

    zend

    aritz

    aKi

    rola

    riak

    Entr

    enat

    zaile

    ak

    SINATU ESPARRU ETIKOA

    SINATU ESPARRU ETIKOA

    SORTU ESPARRU ETIKOA

    Barruan zabaldu kirol erakundea osatzen duten guztien artean.

    Argitaratu webgunean, estatutuekin edo beste testu ofizialekin batera.

    Zaindu betetzen eta eguneratzen dela.

    Zigortu edo neurriren bat hartu, betetzen ez bada.

    Aplikatu esparru etikoa entrenatzaileen eginkizunetan.

    Zaindu ardurapeko kirolariek betetzen dutela esparru etiko hau.

    Kirol-zigorra ezarri esparru etikoa betetzen ez duen pertsonari edo betetzen ez dutenei, edo horren berri eman erakundeko zuzendaritzari.

    Esparru etikoa errespetatzea eta betetzea kirol erakundeekin lotutako jardueretan.

    SORTU ITUN DIGITALAREN EREDUABanatu erakundeko entrenatzaileen artean, ardurapeko pertsonei jakinarazteko, egokitzeko eta, azkenean, sinatzeko.

    PROPOSATU ITUN DIGITALAARDURAPEAN DITUZTENKIROLARIEI

    ITUN DIGITALA ONARTZEA

    Itun horretan aldaketak proposatzea eta jasotzea ardurapean dituzten pertsonen aldetik.

    Ituna sinatuz adostuko da teknologia digitalen erabilerak kirol eremuan.

    Itun digitala irakurtzea eta egiten parte hartzea entrenatzailearekin.

    Ituna sinatzearen bidez erabaki eta adostuko da teknologia digitalen erabilerak kirol eremuarekin lotutako jardueretan.

    SORTU BAIMENEN KLAUSULAK (DBLO)Teknikariei jakinarazi datu pertsonalak erabiltzeko, lagatzeko eta tratatzeko informazio- eta onarpen-klausularen testua, baita kirolari adingabeen irudiak Interneten lortzekoa eta erabiltzekoa ere.

    Klausulen bidez, datuak jaso, egoki tratatu eta zaindu.

    BANATU DEKALOGOAErakundeko entrenatzaileei eman dekalogoa.

    TRAMITATU KIROLARIEN ARTEKO KLAUSULAK

    Ardurapeko adingabeei banatzea baimen-klausulei buruzko testuen dokumentuak sina ditzaten.

    Zuzendaritzari itzultzea sinatutako dokumentuak.

    ERRESPETATU DEKALOGOA

    Dekalogoaren jarraibideak onartzea eta betetzea.

    BAIMENA ONARTZEASinatuta itzultzea teknikariei baimen-klausulen dokumentuak.

    1 2 3 4

  • 9. ERANSKINAK

    13

    GIDA, TEKNOLOGIA DIGITALEN ERABILERAARDURATSUA IZATEKO

    kirol-erakundeetan adingabeekinEREDUA

    Gidarekin batera bi eranskin errazten dira:

    1. eranskina: Terminoen glosarioaJarraian, gida honetan erabilitako hainbat termino jasotzen dira glosario honetan, hura garatzean bakoitzari ematen zaion esanahia ulertzen laguntzeko asmoarekin:

    2. eranskina: Kirol-erakundeen laguntza-ereduakKirol-erakundeek baliatu ahal dituzten eredu batzuk proposatzen dira, Gidak eskaintzen dituen zenbait orientabide inplementatzeko.

    Eredu horiek erreferentzia bat baino ez dira, entitate bakoitzak bere izaerari egoki ditzan, komenigarria den testua gehituz, aldatuz edo ezabatuz.

    1. Klausulen ereduak DBLO legea betetzeko

    2. Kirol-erakundeentzako esparru etikoaren eredua

    3. Teknikarien eta kirolari adingabeen arteko itun digitalaren eredua

  • 116111 Zeuk Esan Eusko Jaurlaritzaren telefono-zerbitzua eta zerbitzu telematikoa da adingabeak laguntzeko.

    Doako zerbitzu anonimoa da, zeinak aholkularitza, orientazioa eta informazioa eskaintzen dien haurrei eta nerabeei nagusiki. Helduen kontsultei ere erantzuten die, adingabeen ongizateari buruzko gaiei buruzko orientazioa behar badute.

    Zure ardurapeko adingabeak badituzu eta sarean babesteko orientazioa behar baduzu, deitu eta artatuko zaitugu.

    Adingabeak dituen kirol-talde baten arduraduna bazara eta telefono mugikorraren erabilera murriztuko duen arau bat ezarri nahi baduzu, baina ez dakizu harekin haien eskubideak urratzen dituzun, deitu eta informazioa emango dizugu.