Download - Enpresa-garapen eta hobekuntzarako zerbitzuakhobekin.eus/wp-content/uploads/2017/03/Zerbitzuen-katalogoa-Hobekin.pdfonurak: Arriskuen ezagutza: Compliance proiektu baten lehen pausua

Transcript
Page 1: Enpresa-garapen eta hobekuntzarako zerbitzuakhobekin.eus/wp-content/uploads/2017/03/Zerbitzuen-katalogoa-Hobekin.pdfonurak: Arriskuen ezagutza: Compliance proiektu baten lehen pausua

Begien bistakoa da enpresek gero eta merkatu konplexu eta lehiakorragoetan mugitu

behar dutela. Etengabeko aldaketa horiek eragiten dute enpresek arlo bakoitzeko aditu

bat eduki beharra: Kalitatean, Ingurumenean, Kudeaketan... eta hori ez da beti po-

sible izaten, bereziki mikro-enpresetan edo enpresa txikietan. Kanpoko zerbitzu horiek kon-

tratatzea, gainera, ez da beti asebetegarria izaten enpresarentzat, eguneroko kudeaketan eta

arazoen konponketan esku hartu behar duten adituen arteko koordinazio ezagatik.

Horregatik guztiagatik, gure helburua da SISTEMEN KUDEAKETARAKO ZERBITZU OSOA ESKAINTZEA

ENPRESEI, kudeaketa arloko antolakuntza-premiei erantzun jarraitua emango dien ENPRESA BA-

KARRAREN BIDEZ.

Bulego eta profesional kualifikatuen sarea osatzen dugu (Elorrio, Mungia, Zalla eta Eibar) eta aitzindari diren hainbat enpresekin lankidetzan jarduten gara: SEGURdades (Abokatu bulegoa)

eta Medical Prevención (Laneko Segurtasun eta Osasuna).

Enpresa-garapen eta hobekuntzarako zerbitzuak:

* ARAUDI ALORREKO AHOLKULARITZA

Enpresak kudeaketa sistema eraginkorra garatu behar du, Araudi aurkako Ziurtagiria edo

Zertifikazioa barne, Kalitatea, Ingurumena eta Laneko Segurtasun eta/edo Osasun arloe-

tan, bertako prozesuen premietara egokitua, eta sistematikoki erabili behar du, erakundea-

ren jarduerari eusteko eta etengabe hobetzeko.

* ENPRESAREN HOBEKUNTZA ETA KUDEAKETA

Lehiakideen aldean zure enpresa bereizteko funtzioa betetzea eta enpresaren kudeaketa nagusia hobetzea, horrela,

errendimendua eta onura handituz.

- Informazioaren Segurtasuna: DBLO (Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko 15/1999 Lege

Organikoa) eta IGMEZL (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei bu-

ruzko 34/2002 Legea) Zure enpresaren funtzionamendua langileen, bezeroen eta hornitzaileen datu pertsonalak

babesteko indarreko legeriari egokitzea, eta Sistema Informatikoaren Segurtasuna kudeatuz, bertan dagoen informa-

zio garrantzitsua bermatzea.

- Enpresen Erantzukizun Penala eta Delituaren Prebentzioa COMPLIANCE (1/2015

Lege Organikoa) Zuzendaritzako enpresako karguak penal arriskua murrizteko Prebentzioa eta delituen kontrol-

eredu bat ezartzea.

- Gardentasuna, Informazio publikoa eskuratzeko bidea eta Gobernu ona (19/2013

Legea) Jarduera publikoaren gardentasuna zabaldu eta indartzea, jarduera horri buruzko informazioa eskura-

tzeko eskubidea arautu eta bermatzea, arduradun publikoek bete beharreko gobernu onaren betebeharrak ezartzea

eta horiek ez betetzearen ondoriozko ondorioak ezartzea.

- Laneko Arriskuen Prebentzioa eta Osasun Zaintza (31/1995 Legea) Indarreko legeria bete-

tzen dela bermatzea prebentzio-zerbitzu integral eta koordinatuaren bidez, honako espezialitate hauetan: Segurta-

suna, Industria Higienea, Ergonomia eta Psikosoziologia aplikatua eta Osasunaren Zaintza.

* NEURRIRAKO PRESTAKUNTZA ESPEZIALIZATUA Enpresaren prestakuntza-premiak eba-

luatzea, Prestakuntza Plana diseinatzea eta gauzatzea.

Gure izateko arrazoia: Enpresa Kudeaketa Sistemen Garapena eta Hobekuntza Zerbi-

tzuak eskaintzen ditugun erakunde bat gara. Enpresei zuzenduta, beraien beharrak ase-

tzeko modu koordinatuan, baliabideak eta kosteak kudeatuz, harreman estua mantenduz

eta euren helburuak lortzeko lagunduz.

Page 2: Enpresa-garapen eta hobekuntzarako zerbitzuakhobekin.eus/wp-content/uploads/2017/03/Zerbitzuen-katalogoa-Hobekin.pdfonurak: Arriskuen ezagutza: Compliance proiektu baten lehen pausua

Zure enpresaren Kudeaketa Sistema Nazioarteko Arau batek

ziurtatua denean, bezeroaren eta legearen eskakizunak betetzen di-

tuzten produktu edo zerbitzuak eskaintzeko duzun gaitasuna erakusten

du. Horretarako, enpresak kudeaketa sistema eraginkorra garatu behar

du, bertako prozesuen premietara egokitua, eta sistematikoki erabili

behar du, erakundearen jarduerari eusteko eta etengabe hobe-

tzeko.

Gure esperientzia luzeari esker, hainbat araudiri buruzko irtenbideak eskain ditzakegu profesionaltasun osoa-

rekin eta gure bezeroarekiko erantzukizun guztiarekin, Kalitatea, Ingurumena eta Laneko Segurtasun eta Osa-

sun arloetan.

* Kalitatea

Kalitatea ez da moda bat, nazioan eta nazioartean aintzatetsi eta onartuta dagoen premia baizik. Kalitateak

ez du kostua eragiten, itzulera azkarreko inbertsioa da, eta bezeroen nahigabea saihesteaz gain, zarrastelkeria desage-

rrarazten du. Kalitatea ez da arazo bat, eguneroko gorabeherei irtenbidea ematen dien tresna baizik. Kalitatea ez

da kontrola, aitzindarien bultzadaren eraginez denak partaide egiten dituen lan egiteko modu naturala baizik.

Aplikagarri diren Araudi garrantzitsuenak:

ISO 9001 Kalitatearen Kudeaketarako Sistemak: nazioarteko erreferentzia.

ISO 16949 Automobilerako Kalitatearen Kudeaketarako Sistemak.

Kalitate Turistikoko Q / 182001 (Lojamendu Turistikoa, Agentzia, Jatetxea...)

Produktuen Kalitatea, Zerbitzuak eta Ziurtapenak eta Sektoreko Markak...

* Ingurumena eta Energia-eraginkortasuna

Gure ingurua babesteko helburu garrantzitsua lortzeko modu egokia da erakundeetan kudeaketarako sistematika

batzuk ezartzea ingurumenari dagozkion betekizun eta gomendioak betetzen

laguntzeko.

Jarduera nagusiak eta aplikagarriak diren Arauak:

ISO 14001 Ingurumen-kudeaketarako Sistema: nazioarteko erreferentzia.

Ingurumen-arloko tramitazioak: hondakin arriskutsu eta bizigabeen kudeaketa, IKS...

Ingurumen-arloko kudeaketa: hondakinak, zaratak, isuriak.

Autobabeserako edo Larrialdietarako Plana…

ISO 50001 Energia-kudeaketarako Sistema Ezartzea: nazioarteko erreferentzia.

Energia-auditoriak: Energia-fluxuaren diagnostikoa.

Zerbitzu elektrikoak: Sareen Azterketa, Potentzien Optimizazioa, Energia-banatzaileak...

Energia-teknologia: Argiztapena, Energia Erreaktiboa Desagerraraztea...

Eraikin eta Etxebizitzetako Energia-ziurtapenak.

* Segurtasuna eta Laneko OsasunaOHSAS 18001-ean oinarrituriko prebentzio-kudeaketarako sistema bat erabiltzeak enpresak duen erantzuki-

zuna langileei, bezeroei eta gizarteari erakusteko balio du, eta laneko istripuak murrizteko eta segurtasuna

handitzeko ahal den guztia egiten ari dela adierazteko.

Jarduera nagusiak eta aplikagarriak diren Arauak:

OHSAS 18001 Segurtasunaren Kudeaketa eta Laneko Osasuna: nazioarteko erreferentzia.

Zerbitzu-enpresen eta azpi-kontratazioen kudeaketa.

Ekipo eta instalazioen mantentze-lanen kudeaketa.

NBEen kudeaketa.

Osasunaren zaintza.

Segurtasuneko berrikuspen eta ikuskaritzak...

Page 3: Enpresa-garapen eta hobekuntzarako zerbitzuakhobekin.eus/wp-content/uploads/2017/03/Zerbitzuen-katalogoa-Hobekin.pdfonurak: Arriskuen ezagutza: Compliance proiektu baten lehen pausua

Enpresa-jarduerak pertsonen bidez erakundearen lehiakortasuna hobe-

tzea du helburu. Kudeaketa bikainaren xedea da gauza egokiak hobeto egi-

tea, eta horretarako, beharrezkoa da kudeaketaren arrakasta edo emaitza ho-

beak lortzen laguntzen duten faktoreak identifikatzea.

Kudeaketaren funtsezko helburua produktibitatea, jasangarritasuna eta

lehiakortasuna hobetzea da, epe luzera enpresaren bideragarritasuna

bermatuta.

Jarduera nagusiak:

* Kudeaketa Aurreratuaren Eredua: Euskalit-en kolaboratzailea

Enpresaren lehiakortasuna egituratzeko oinarrizko 6 elementuak garatuta Kudeaketa Eredua ezartzea; eta horrek honako hau eragingo du:

Pertsonengan proiektu partekatu baten kide direlako sentipena piztea.

Enpresa bezeroengana bideratzea, balio bereizgarria erantsita.

Enpresaren eremu guztietan berrikuntza aplikatzea.

Gizartearekiko konpromisoa bultzatzea, bera delako lehiakortasun-gaitasun nabarmenen hornitzaile garran-tzitsua delako.

Epe luzerako ikuspegia sortzea, ondo definituriko estrategia baten bidez gauzatuko dena.

Interes-taldeentzat emaitza asebetegarriak lortzea, modu jasangarri eta orekatuan.

* Kudeaketa Sistemaren arduraduna, Kalitatea, eta/edo Ingurumena eta/edo

enpresaren Segurtasuna eta Laneko Osasuna.

* Kanpoko Auditorea, eta Enpresen Barne Auditoriak eta Hornitzaileen Kanpo Auditoriak

egitea, independentziarekin, osotasunarekin, konfidentzialtasunarekin eta objektibotasunarekin.

* Etengabeko hobekuntza:

Gogoeta estrategikoa eta aginte-koadro integrala.

Prozesuen bidezko kudeaketa.

Pertsonen kudeaketa.

Lean Manufacturing / Ekoizpen doitua: Balio-katearen analisia /Just in Time – Kanban / Plantako bana-keta / Ekoizpenaren plangintza /Stocken kudeaketa

“5S” inplementazioa: Antolakuntza, Ordena eta Garbitasuna.

Kudeaketa Sistemen integrazioa: Kalitatea, Ingurumena eta Laneko Segurtasuna eta Osasuna. Baliabideen, kostuen eta ahaleginen optimizazioa itxura eta eskakizun komuneko kudeaketa duten kontzeptu guztien integrazioak ekarriko du.

CE Markaketa, 2006/42/CE jarraibidearen arabera. Makinen erabilerak zuzenean eragindako istripuen kopuru handiak ekartzen duen kostu soziala murriztu egin daiteke makinen diseinu eta fabrikazio fasean segur-tasuna txertatuz eta behar bezalako instalazio eta mantentze-lanak eginez. Makinak egokitzea, 1215/97 Errege Dekretua, enpresaburuak hartu behar dituen neurriak laneko ekipoek langileen segurtasuna eta osasuna berma dezaten.

Informazioaren teknologiak:

- PROQUO – Prozesuen Kudeaketa Enpresa Bikaintasunaren Software. Dokumentu-kudeaketa,

Adierazle eta Datuen Kudeaketa, Helburuak, Planak … http://www.proquo.pro/

- ERP – Ekoizpenaren Kudeaketarako Software integrala, Hornitzaileen, Biltegien, Fakturazioaren eta abarren moduluak barne.

Page 4: Enpresa-garapen eta hobekuntzarako zerbitzuakhobekin.eus/wp-content/uploads/2017/03/Zerbitzuen-katalogoa-Hobekin.pdfonurak: Arriskuen ezagutza: Compliance proiektu baten lehen pausua

Informazioa defendatzea funtsezkoa da negozioaren jarraituta-

suna eta garapena bermatzeko, baina horrez gain, lege-eskakizuna

ere bada eta gainera, konfiantza helarazten die bezero eta/edo

erabiltzaileei.

Horrela, zenbat eta handiagoa izan informazioaren balioa, handiagoak dira hura galtzeari, honda-

tzeari, edo nahita egindako edo okerreko erabilerari loturiko arriskuak.

SEGURdadesetik gure bezeroei eskain diezaiekegun bermea gure esperientzia luzea da: hamar urte

baino gehiago daramatzagu DBLO eta IGZLen inguruko auditoriak eta ezarpenak egiten hain-

bat enpresa, lan-bulego, kontsulta eta administrazio publikoetan.

Jarduera nagusiak:

- DBLOrako egokitzapena.

- IGMEZLrako egokitzapena.

- Sistemaren auditoria eta mantentze-lanak.

*DBLOrako EGOKITZAPENA ENPRESAN:

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoaren xedea, datu pertsonalei dagokienez, per-

tsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak bermatzea eta babestea da, bereziki haien ohorea, intimi-

tatea eta pribatutasun pertsonala eta familiarra.

Lege hori izaera pertsonaleko datuak erabiltzen edo biltegiratzen dituzten enpresa, profesional, era-

kunde eta kolektibo guztiei dagokie, eta DERRIGOR BETE BEHARREKOA DA. Enpresak Lege horretara

egokitzeko legezko epea 2003ko urtarrilaren 1ean amaitu zen.

Lege honen baitan dauden guztien BETEBEHAR NAGUSIAK honako hauek dira:

- Fitxeruen izen ematea. Izaera pertsonaleko datu-baseak Datuak Babesteko Agentzian aitortzea.

- Enpresaren barruan segurtasuneko ordezkari bat izendatzea, tratamenduaren arduraduna izango dena.

- Datu horietarako sarbidea behar bezala baimenduriko pertsonek soilik dutela bermatzea.

- Segurtasun Dokumentua eta neurriak ezarri.

Eta legezko betebeharrak betetzen ez badira, ZIGORRAK honako hauek dira, urratze motaren arabera:

- Urratze arinak:600 €-tik 60.000 €-ra arte.

- Urratze larriak:60.000 €-tik 300.500 €-ra arte.

- Oso urratze larriak:300.500 €-tik 600.000 €-ra arte.

NORK EGIN DEZAKE NIRE AURKAKO SALAKETA?. Edozein pertsonak, bezerok, hornitzailek, langilek, auzo-kidek, lehiakidek egin dezake salaketa bat (doakoa) eta altan emanda ez egoteagatik soilik, lehenengo zigorra jasoko du, eta ondoren, ikuskapen baten arabera, hautemandako gabeziak gehituko dira.

*IGMEZLrako EGOKITZAPENA ENPRESAN:

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002

Legeak informazio-gizartearen zerbitzuen eta bide elektronikoaren bidezko kontratazioaren araubide juridikoa ezar-

tzen du subjetuentzat. DERRIGOR BETE BEHARREKOA da webgune bat duten edo Internet bidez eragi-

ten duten pertsona guztientzat, fisiko nahiz juridiko izan, bide elektroniko hori posta komertziala bi-

daltzeko soilik erabiltzen dutenak barne.

Page 5: Enpresa-garapen eta hobekuntzarako zerbitzuakhobekin.eus/wp-content/uploads/2017/03/Zerbitzuen-katalogoa-Hobekin.pdfonurak: Arriskuen ezagutza: Compliance proiektu baten lehen pausua

Martxoak 30eko 1/2015 lege organikoak kode penalean egindako azken aldaketak,

2015eko Uztailak 1etik aurrera indarrean dagoenak, aldaketa nabaria suposatzen du

pertsona juridikoak erantzule penal gisa jartzeko orduan.

Aldaketa honek azaletik dakarren funtsezko berritasuna hurrengoan datza: Elkarte zibil edota merkantil guztiek,

sindikatu eta erakunde politikoek, erantzukizun zibilaz gain (=dirua), delitu gisa har daitezkeen zenbait

ekintzaren erantzukizun penala (=zigorra) ere izango dute.

Erakunde bati erantzukizun penal hau esleitu ahal izateko, zenbait baldintza bete behar dira:

• Legezko jarduera nagusi bat izan dezala. Hots, kanpoan uzten ditugu delituak burutzeko zuzenki sorturiko

erakundeak, erakunde pantailak deituak.

• Legez kontrako jarduerak onura bat ekar diezaiola elkarteari, zuzena edota zeharkakoa.

• Legez kontrako hori , pertsona juridikoaren erantzukizun bezala zehazki tipifikaturiko jardueretariko

bat izan dadila .

• Erakundeak hura saihesteko neurririk hartu ez izana.

Baldintza hauek betez gero erakundea inputatua, epaitua eta zigortua izan daiteke.

Zigorrak, gaingiroki, zuzendaritza kideen gaitasun-gabetzean, erakundearen geraldi edo behin betiko desegitea eta

egun/isun zigorretan datza.

*DELITUAREN PREBENTZIORAKO EREDUAREN INPLEMENTAZIOA:

HOBEKINetik Segurdadesrekin batera, aholkularitza juridiko modura (15 urtetako esperientzia aholkularitza aurrera-

tuko zerbitzu juridikotan), Delituaren Prebentziorako aholkularitza zerbitzuak eskaintzeko baliabideak, esperientzia eta

adituak dauzkagu, ondoren fase ezberdinetan egituraturik zehazten den bezala.

1– Lanen prestaketa eta arduradunen izendatzea.

2– Arriskuen analisia.

3– Aplikaziorako plan exekutiboa.

4– Portaera kodea.

5– Delituaren Prebentzio plana.

6– Kontzientziazio eta formakuntza zerbitzuak.

7- Aholkularitza zerbitzuak eta zuzenbide-laguntza bide administratibotik.

Erakundean Delituaren Prebentziorako Eredua ezartzearen onurak:

Arriskuen ezagutza: Compliance proiektu baten lehen pausua enpresa mehatxatzen duten arriskuak ebalua-

tzean datza.

Erantzukizun penalaren salbuespenak: Prebentzio eta kontrolerako neurriak delitua baino lehenagokoak

izanez gero, enpresa erantzukizunaz libre geratuko da.

Merkatuarentzako konfiantza: RSC eta konplimendu kulturarekin lotura.

Kontrol itxura: Leiho apurtuen teoria: Leiho apurtuak konpontzen ez badira, abandonu itxura horrek leiho

gehiago apur daitezen sorraraziko du, azkenik eraikuntzan sartzera bultzatuz.

Kosteen aurreztea: Compliancen eginiko esfortzuak isunetan eta salmentetan eragina izan ditzaketen praktika

txarren irudi kosteetan aurrezpena dakar.

Page 6: Enpresa-garapen eta hobekuntzarako zerbitzuakhobekin.eus/wp-content/uploads/2017/03/Zerbitzuen-katalogoa-Hobekin.pdfonurak: Arriskuen ezagutza: Compliance proiektu baten lehen pausua

Lege honek hiru arlotan eragiten du: jarduera publikoaren gardenta-suna handitu eta indartzen du, informazioa eskuratzeko bidea ai-tortu eta bermatzen du eta arduradun publikoek bete beharreko go-bernu onerako arauak eta horiek ez betetzearen ondorio juridikoak ezartzen ditu.

Arduradun politikoen jarduna aztertzen denean, herritarrek jakiten dutenean nola hartzen diren eragiten dieten erabakiak, nola erabiltzen diren funts publi-koak edo zein irizpideren arabera jarduten diren gure erakundeak, orduan soi-lik esan dezakegu hasi dela botere publikoek gizarte kritiko eta zorrotzari, bo-tere publikoetan parte hartzeko aukera eskatzen duen gizarteari, erantzuteko prozesua.

SEGURdadesetik Administrazio publiko, instituzio, erakunde publiko eta erakunde pribatuen Gardentasuna kudeaketa bermatzen dugu.

* Publikotasun aktiboa

Argitaratuko da jarduera publikoaren funtzionamenduaren eta kontrolaren inguruan egiten duten jar-dueraren gardentasuna bermatzeko beharrezkoa den informazio eguneratua. Informazioa dagozkion egoitza elektroniko edo web-orrietan argitaratuko da, argi, era antolatuan eta interesdunek ulertzeko moduan eta, ahal bada, berriz erabiltzeko moduko formatuetan. Argitaratutako informazioa eskuragarria, kalitatezkoa eta elkar eragiteko eta berrerabiltzeko modukoa izateko bitartekoak ezarriko dira, bai eta infor-mazio hori identifikatu eta lokalizatzeko beharrezkoak direnak ere.

Informazio guztia ulergarria, erraz eskuratzeko modukoa eta doakoa izango da, eta desgaituentzat es-kuragarri egongo da bitarteko edo formatu egokien bidez, irisgarriak eta ulergarriak izan daitezen, irisgarrita-sun unibertsalaren eta guztiontzako diseinuaren printzipioari jarraiki.

* Gardentasunaren Ataria

Estatuko Administrazio Orokorrak Gardentasunaren Ataria garatuko du informazio guztia herritarrentzat eskuragarri jartzeko.

* Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseilua

Xedea izango da jarduera publikoaren gardentasuna sustatzea, publizitate-betebeharrak betetzen direla zaintzea, informazio publikorako irispidea izateko eskubidearen erabilera babestea eta gobernu onaren xedapenak betetzen direla bermatzea.

Honako hauei aplikatuko zaizkie Gardentasunaren xedapenak:

Estatuko Administrazio Orokorra, autonomia-erkidegoetako eta toki-administrazioko erakundeak.

Merkataritza-sozietateak, artikulu honetako entitateek 100eko 50eko baino gehiagoko partizipazio

zuzen edo zeharkakoa badute haien kapital sozialean.

Fundazioei buruzko legerian aurreikusten diren sektore publikoko fundazioak.

Alderdi politiko, erakunde sindikal eta enpresaburu-erakundeak.

Urtebetez 100.000 euro baino gehiagoko laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzen dituzten erakunde pribatuak, edo urteko sarreren % 40 –5.000 euroko minimoarekin–, gutxienez, laguntza

edo diru-laguntza publikoetatik eskuratzen duten erakunde pribatuak.

Page 7: Enpresa-garapen eta hobekuntzarako zerbitzuakhobekin.eus/wp-content/uploads/2017/03/Zerbitzuen-katalogoa-Hobekin.pdfonurak: Arriskuen ezagutza: Compliance proiektu baten lehen pausua

Enpresak Segurtasun eta Osasuna kudeaketa bereko sistema orokorrean

lanean integratu behar ditu, 31/1995 Legearen Laneko Arriskuen Prebentzioa ara-

bera, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Plana sortuz eta interesatuen

eskura jarriz.

MEDICAL PREVENCION laneko arriskuen inguruko Zerbitzuak ematen dituen erakundea gara. Gure helburua

enpresei laguntzea eta aholkatzea da, beraien langileen segurtasuna eta Osasunaren inguruko beharrei,

lege betebeharrei eta eskaerei arreta eginez. 1991 urtean sortuta, Euskal Autonomi Erkidegoaren eskutik nazio-

nalki Kanpoko Prebentzio Zerbitzu bezala izendatutako eta onartutako enpresa gara, zeinak Segurtasun eta Higiene

industriala, Ergonomia, Psikosoziologia aplikatua eta Osasun Zaintza barneratzen dituen.

Jarduera nagusiak:

Kanpoko Prebentzio Zerbitzua:

Laneko Segurtasuna.

Higiene industriala.

Ergonomia eta Psikosoziologia aplikatua.

Teknikaria enpresan.

Osasun zaintza.

Bulego sarea:

Gure zerbitzuaren kalitatea hobetzeko asmoz, enpresak bulego sare zabal bat eskaintzen dugu, bezeroaren hurbiltasuna

ziurtatzeko: Barakaldo, Basauri, Beasain, Bermeo, Bilbo, Donostia, Durango, Eibar, Irun, Tolosa, eta beste herri batzue-

tan kontzertatutako zentruak.

Laneko Segurtasuna:

ekipamendu, makina eta instalakuntza.

-Arriskuen ebaluazioak.

-Larrialdietako neurriak.

-Autobabeseko eskuliburua.

-Lantokietako akatsak antzematea.

Higiene industriala:

kutsatzaile fisiko, kimiko eta/edo biologikoa:

-Arrisku higienikoen identifikazioa.

-Agente kimikoen eraginpean (lurrin organikoak,

amiantoa, metal-hautsak, silizea, etab.) jartzeaga-

tiko arrisku ebaluazioa.

-Zarataren eta Argi-baldintzen ebaluazioa.

Ergonomia eta Psikosoziologia aplikatua:

karga fisikoak eta mentalak.

-Lanpostua, karga fisikoa, zamen manipulazioa,

lanen postura eta errepikazko arriskuen eba-

luazio ergonomikoa.

-Barruko giroetako aire-kalitatearen eta konfort

termiko eta/edo akustikoaren ebaluazioa.

Teknikaria enpresan:

-Pertsonal teknikoa enpresaren eskura.

-Erakunde bakoitzerako esklusiboki diseinatua, helburu

espezifiko batzuk betetzeko enpresaren Zuzendari-

tzak finkatutako beharrekin bat eginik.

-Laneko medikuntza.

Osasun zaintza:

-Egindako arrisku-ebaluazioaren arabera, enpresan dauden lanpostuak definituko dira, bakoitzari dagozkion

arriskuekin, eta OOUk (Oinarrizko Osasun Unitateak) esango du aplikatu beharreko osasun-protokoloak

zein diren.

-Zaintzarako aktibitateen Plangintza.

-Osasun-azterketa espezifikoak.

Page 8: Enpresa-garapen eta hobekuntzarako zerbitzuakhobekin.eus/wp-content/uploads/2017/03/Zerbitzuen-katalogoa-Hobekin.pdfonurak: Arriskuen ezagutza: Compliance proiektu baten lehen pausua

Enpresen prestakuntza-premiak ebaluatzen ditugu, eta prestakun-

tza-planak diseinatzen eta gauzatzen ditugu Prestakuntza Lane-

rako Plan baten bidez.

Prestakuntza-arloak:

Prestakuntza-modalitateak: Askotariko eta ugariak formari, dedikazioari eta malgutasunari dagokienez. Ikaslea

da gure ikastaro bakoitzeko parterik garrantzitsuena eta haren inguruko baldintzei hoberen egokitzen zaien presta-

kuntza-aukera eskaintzen diogu une oro.

Zuzenekoa: eduki praktiko asko dauka, ikastaroan zehar ikasitako guztia garatzeko. Aukerako gaietan presta-

kuntza jasotzeko gaitasunaz gain, laneko egunerokotasunean aplikagarria den lan-filosofia eskuratzeko gaita-

suna ere ematen die ikasleei.

Erdi-zuzenekoa: Zuzeneko prestakuntzaren abantailak eta e-learning prestakuntzaren malgutasuna batera-

tzen ditu. Metodo horri esker, ikasleek aurrez aurreko harremana izan dezake tutoreekin eta, aldi berean, ezagu-

penak sakon ditzake plataforma informatikoaren bidez.

In Company: zure enpresa zure langileentzako prestakuntza-gelarik onena bihurtuko dugu. Gure prestakun-

tza-metodoa zure instalazioetara eramango dugu.

On-line: Prestakuntza-plataforma bat sortu dugu Internet bidez, eta ikastaro interaktiboak egiteko euskarri

bikaina da hori: ikaslearen parte-hartzea handia da, eta eskola-orduen aprobetxamendua oso arrakastatsua.

KONTSULTATU GURE ON-LINE IKASTAROEN KATALOGOA ETA GURE PRESTAKUNTZA-GELA BIRTUALA:

Interalia: http://online.interaliaformacion.com (Gela birtuala: Erabiltzailea: Interalia; Pasa-hitza: DEMO1.).

Edduca: http://www.edduca.com “Portfolio” atalean.

Trebakuntza-ekintzak eraginkortasunez kudeatzen ditugu DOAKOAK izan daitezen, bai enpresaren be-

raren diru-laguntzak (FTFE eta Europako Gizarte Funtsa), bai erakunde publikoek enpresei emandakoak

(Gobernuek, Ministerioek, Udalek, eta abarrek). HIRUALDEKO FUNDAZIOA.

Profesionalak trebatzeko:

“Bada zure langileak trebatu eta haiek lehiakideengana alde egitea baino gauza larriagorik:

ez trebatzea eta bertan geratzea”.

-AHOLKULARITZA (Kalitatea, Ingurumena, Energia-eraginkortasuna, Gizarte-erantzukizun

korporatiboa, Elikadura-segurtasuna. )

-ENPRESA-KUDEAKETA (Gogoeta estrategikoa, Prozesuen bidezko kudeaketa, Pertsonak,

Komunikazioa, Merkataritza Kudeaketa, Marketina, Aitzindaritza, Arriskuen kudeaketa, Sal-

mentak, Giza Baliabideak)

-INFORMAZIOAREN SEGURTASUNA—DBLO + IGMEZL, GARDENTASUNA...

-LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA

-OFIMATIKA — TEKNOLOGIA— HIZKUNTZAK — GIZARTE-KUDEAKETA —