Download - EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Transcript
Page 1: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Page 2: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Era batera edo bestera emakumeen aurka eragiten den bortizkeria eraso larria da haien osotasun fisiko eta moralaren aurka, eta eraso zuzen-zuzena pertsona gisa dagokien duintasunaren aurka.

Horrenbestez, gizartean eragin eta garrantzi handia duen arazo baten aurrean gaude; izan ere, emakumeen giza eskubideak urratzeaz gain, ondorio fisiko eta psikologiko larriak pairatzen baitituzte indarkeria horren biktimek.

Page 3: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Emakumeen aurkako indarkeria mota askotakoa da, eta agertu ere era askotara agertzen da; emakumeen aurkako indarkeria eragiten edo sortzen duen arrazoi nagusia emakumea da, gure gizartean, ezberdintasun-egoeran daudela gizonekin alderatuta, eta haien mende daudela, eta ezberdintasun eta mendetasun horiek gizartearen egiturarekin dutela zerikusia.

Gaur egun emakumeen aurka, emakume izate hutsagatik, era batera eta bestera eragitenden indarkeriaren fenomenoa izendatzeko kontzeptu asko erabiltzen dira:

-indarkeria sexista -gizonezkoen indarkeria

-genero-indarkeria -etab.

Page 4: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Gaur egun emakumeen aurka, emakume izate hutsagatik, era batera eta bestera eragiten den indarkeriaren fenomenoa izendatzeko kontzeptu asko erabiltzen dira: “indarkeria sexista”, “gizonezkoen indarkeria”, “genero-indarkeria”, etab.

Dena den, terminologia bateratu eta errakuntzak saihestu nahian, “emakumeen aurkako indarkeria” erabiltzea proposatzen da.

Hainbat arrazoi ikusi ditugu hautu hori egiteko:

-Lehenik, gai honetan aditu izan gabe edonork ulertzeko moduko termino argi eta ulerterraza delako.

-Bigarren, indarkeria-mota hau emakumeek pairatzen dutela nabarmentzen duelako.

-Hirugarren, uneotan bera delako adostasun sozial eta politiko handiena biltzen duen adierazpidea eta agiri juridikoetan eta nazioartekoetan erabiltzen ari dena.

Page 5: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Sexuaren ziozko edozein ekintza bortitz joko da emakumeen aurkako indarkeriatzat, baldin eta ekintza horrek emakumeari kalte fisiko, sexua edo psikologikoa edo sufrimendua ekartzen badio.

Adibidez, mehatxatzea, hertsapenak egitea edo askatasuna arbitrarioki kentzea.

Page 6: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Aipatutako Gomendioan adierazitakoaren arabera, honako hauek sartzen dira indarkeria horren barruan:

- Familian edo etxean gertatzen den indarkeria.- Gizartean gertatzen den indarkeria. Hau da, bortxaketak...- Estatuak edo haren agintariek eragindako edo onartutako

indarkeria.- Gatazka armatuko egoeran emakumeen giza eskubideak urratzea.

Page 7: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

• II. ETXEKO TRATU TXARRAKII. ETXEKO TRATU TXARRAK

1. Kontzeptua

Leku anitzetan ager daiteke: familiaren edo harreman afektiboenesparruan, lanlekuetan eta ikastetxeetan, erakundeetan eta abarretan.

Honako hau jotzen da emakumeen aurkako etxeko indarkeriatzat: emakumeari mineman edo sufrimendu fisikoa, sexuala edo psikologikoa ekar liezaiokeen eta indarkeria hori jarraituki erabiltzen bada,eta kontrolatzeko, menderatzeko, azpiratzeko eta harremanean aginte- eta botere-jarreraatxikitzeko erabiltzen bada, etxeko tratu txartzat jotzea proposatzen da.

Page 8: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Etxeko tratu txarren azken helburua ez da lesio jakin bat eragitea,baizik eta bestea azpiratzea eta menderatzea, eta harremanean aginpide- eta boterejarrerabat atxikitzea.

Etxeko tratu txarrak, gehienbat, gizonezkoek eragitendituzte, beren bikotekideen edo bikotekide ohien aurka.

Page 9: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Tratu txarrak lau motatakoak dira: a) Fisikoa. Biktimaren segurtasun fisikoa arriskuan jarri edo kaltetu eta istripu ez denekintza da, adibidez: bultzatzea, jotzea, erretzea, edota biktima erasotzeko armak edo beste tresnak erabiltzea… b) Psikologikoa edo emozionala. Biktimaren osotasun psikikoa arriskuan jarri edo kaltetu eta istripu ez den egintza da, adibidez: mehatxua, iraina, gutxiespena, elkarrekintza, isolatze eta inkomunikazioa… c) Sexuala. Biktimaren baimenik gabe egiten diren sexu-praktikei deritze. d) Ekonomikoa. Diruari buruzko informazioa edukitzeko eskubidea edo dirua bera erabiltzekoa ukatu egiten zaizkio tratu txarrak jasaten dituen pertsonari, adibidez: xantaia ekonomikoa, diru-sarrerak erabat kontrolatzea,emakumeari lan egiten ez uztea…

Page 10: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

2. Tratu txarrak eragiten dituzten arrazoiak eta faktoreak2. Tratu txarrak eragiten dituzten arrazoiak eta faktoreak

• Eredu psikiatrikoa. Ikuspegi psikiatrikotik landu ziren lehenengo ikerketak, eta garrantzi berezia eman zitzaion tratu txarren emailearen ezaugarriak aztertzeari eta zehazteari (nortasuna, gaixotasun psikikoa, alkoholismoa eta droga mendetasuna).

• Eredu psikosoziala. Bi alderdi aztertu ziren oinarri gisa: - Bikote-harremanean izan ohi diren zailtasunak; horrelakoetan, bikoteko kideenarteko elkarreraginaren ondorio izaten da erasoa. Indarkeria pizten duenkomunikazio-mota bat izaten da. - Familian bertan ikasten da zer den indarkeria. Belaunaldiz belaunaldiigaroarazten da indarkeria.

•Eredu soziokulturala. Gizartearen egiturak duen eraginariematen zaio garrantzia; izan ere, gizarteak berak generoaren araberakosozializazioa eragiten du, eta lekua uzten dio indarkeriari.

Etxeko tratu txarren inguruko ikerketetan, hau izan da ibilbidea:

Page 11: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Emakumearen sozializazio-prozesua uste jakin bat tarteko dela gauzatzen da: bizitzan, emakumearen eginkizun nagusia da inguruan dituen pertsonak zaintzea, eta inguruan dituen pertsona horien garapena eta hazibidea lortzeko eginkizunak dira emakumearen bizitzaren ardatza.

Emakumeak eta emakumeen identitatea bereizteko inposatu diren ezaugarri nagusiak: afektibitatea, emozioak agertzeko gaitasuna eta enpatia izan dira betidanik, eta horietanoinarrituta garatu edo aukeratu beharko ditu emakumeak bere lehentasunak eta harremanak.

Emakumeek adeitasunezko eta enpatiazko harremanak edukitzeko gaitasuna dute; gizonek menderatzen duten gizartean balioesten eta goraipatzen diren ahalmenak.

Gizartean besteen mende bizi dira emakumeak, eta, ondorioz, amorrua sentitzen dute. Hala ere, ezin dute haserre edo amorru hori erraz kanporatu, beti esan izan baitzaie ingurukoak zaintzeko ardura duen pertsona batek ezin duela suminkorra izan.

Emakumeek, sarritan, gizonaren esku uzten dute bien dirua. Emakumeek familia ekonomiaren zati txiki bat besterik ez dute erabiltzen, “poltsikoko dirua” izendatuko duguna. Eguneroko erosketak egiteko dirua da, eta eguneroko kontsumoa ordaintzeko eta familia-egiturari eusteko erabiltzen du emakumeak.

Sexu-harremana, sarritan, egintza sinbolikoa da, betebeharrak eta erantzukizunak hartaratuta egindakoa, ezkontz bizimoduarengatik eta amatasunarengatik egiten dena

Page 12: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

3. Ezaugarriak3. Ezaugarriak

3.1. Tratu txarren inguruko zenbait datu

Zenbait egoera sozial edo pertsonaletan (atzerritarra izatea, ezgaitasunak edukitzea, baliabide ekonomikorik ez edukitzea, etab.), emakume batzuek baliabide gutxiago eduki lezakete horrelako erasoei aurre egiteko eta egoerari irtenbideren bat aurkitzeko.

Page 13: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

3.2. Senar-emazteen arteko indarkeriaren zikloa3.2. Senar-emazteen arteko indarkeriaren zikloa

1.Lehenengo aldia: tentsioa pilatzen denean.

2. Bigarren aldia: kolpe ugari eta gogorrak.

3. Hirugarren aldia: “maitaleen barealdia”.

Page 14: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

3.3. Tratu txarrak biktimari eragiten dizkion ondorio psikologikoak3.3. Tratu txarrak biktimari eragiten dizkion ondorio psikologikoak

1 Antsietate eta beldur handiak. Tratu txarrak behin eta berriro agertzen direnez, emakumeak estu eta izuz bizi dira etengabe, berari edo seme-alabei minik egingo ote dieten.

2 Depresioa, autoestimu txikia eta errudun-sentimendua. Sentipen horiek, askotan, erasotzailearen jarrera aldatzeko saio ugarietan porrot egiteagatik eta egoerari aurre egiteko gai ez sentitzeagatik sortzen dira.

3 Nahasketa psikosomatikoak. Alterazio edo minantz fisikoen bidez agertzen dira, hala nola buruko mina, nekea, hesteetako arazoak, nahasketa ginekologikoak, jangale-eza,sexu-desira galtzea, etab. Horrela agertu arren, horiek guztiek emakumearen ondoez psikologikoan dute etorkia.

Page 15: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

3.4. Tratu txarrak ematen dituzten gizonen ezaugarriak3.4. Tratu txarrak ematen dituzten gizonen ezaugarriak Balore matxistak izan ohi dituzte, eta barneraino bereganatua

dute gizon eredu bat, zalantzarik gabe jarraitu beharrekoa. Eredu horren ezaugarrien artean daude: sendotasuna,

autoaskitasuna, arrazionaltasuna, inguruaren kontrola eta emakumea baino gehiago izatea.

Gizona izatearen garrantzia beren bikotekidea azpiratuz eta menderatuz lortzen dute.

Page 16: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Beren buruaren iritzi eskasa izan ohi dute, ahalik gabe ikusten dute euren burua, eta bortizkeriara jotzen dute alorren bila.

Jeloskorrak izaten dira, bikotekidea beren jabetzakoa dela uste ohi dute, eta sarritan edanari emanak dira. Ez dute nortasun sendoa, baliabide sozial gutxi, beren komunikazioa erasoan oinarritzen da.

Ez dute ageri nahasketa psikopatologikorik. Aurpegi bikoitza dute, hau da, jendaurrean aurpegi bat eta bizitza pribatuan beste bat erakusten dute.

Page 17: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

• III.SEXU INDARKERIAIII.SEXU INDARKERIA

KontzeptuaSexu-erasotzat jotzen dira, beste pertsonaren adostasunik gabe gauzatzen diren izaera sexualeko jokabide guztiak. Honelako jokabideak hartzen ditu: exhibizionismoa, hitz lizunak, zirriak, laztanak, bortxaketak, etab.

Hiru motatako sexu-erasoak bereizi daitezke:

a) Sexu-erasoak. Indarkeria edo larderia tarteko direla gertatzen diren erasoak dira. Kasurik argiena bortxaketa da.

b) Sexu-abusuak. Indarkeriarik edo larderiarik gabe egiten diren erasoak dira.

c) Sexu-jazarpena. Sexu-izaerako erasoak dira, hitzezkoak, hitzik gabekoak edo fisikoa, laneko, eskolako edo antzeko harremanen barruan gertatzen direnak.

Page 18: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

EGILEAKEGILEAKMiriamMiriam

AmaiaAmaia IzaroIzaro

AinhoaAinhoa