Download - Elkano. Itsasoak emandako bizitza · gazteei zuzendutako Axuri Beltza bilduman argitaratu du liburua, Berasaluzeren testu dotoreari Dani Fanoren ilustrazioak gehituz. Emaitza: egun

Transcript
Page 1: Elkano. Itsasoak emandako bizitza · gazteei zuzendutako Axuri Beltza bilduman argitaratu du liburua, Berasaluzeren testu dotoreari Dani Fanoren ilustrazioak gehituz. Emaitza: egun

Gaztela hegoaldetik 1519an atera eta 1522an abiapuntura itzuli zen eu-roparrentzat ordura arteko bidaia handiena izandakoa. Bost itsasontzieta 265 lagun abiatu ziren, eta, hiru urteren buruan, itsasontzi bakarraitzuli zen, espeziaz beteta, bizirik iraun zuten 18 marinelekin, Joan Se-bastian Elkano kapitainaren aginduetara.

Bidaia haren bosgarren mendeurrenarekin bat eginez, Elkano eza-gutarazteko hamaika ekimen iragarri eta sustatu dituzte erakundeek.Batzuentzat, Gaztelako armadak inoiz egindako balentria handienaizan zen Elkanorena; beste batzuentzat, euskal itsas kulturaren, tek-nologiaren eta merkataritzaren ikur izan zen Elkano. Batzuek zein bes-teek, beraz, heroi gisara aurkezten dute.

Historiak, ordea, bere bidea egiten du boterearekiko eta interes po-litikoekiko loturetatik aparte, eta gero eta gehiago dira Elkanoren aur-pegi eta itzal guztiak ezagutu nahi dituztenak, historiarekiko hausnar-keta kritikoa bultzatzeko. Izan ere, Gaztelaren izenean egin zituenakgogoratzeak gaur egungo munduaren eta botere-harremanen gakoakulertzen laguntzen du. Ahalegin horren emaitza da Gari Berasaluzekidatzitako biografia hau. Epika interesatutik aldenduta eta Elkanoreninguruko iturri historiko nagusietatik edanda, Elkanoren bizitzan etahistorian barrena egindako bidaia da liburua. Munduari itzulia emate-ko ahaleginean, isilpeko sekretu bat ere bazuten kapitainek, eta ho-rren berri ere izanen du irakurleak orrialdeetan barrena.

Bidaia handi haren bosgarren mendeurrenean, Elkano ezagutzekoezinbesteko liburua da.

Elkano.Itsasoak emandako bizitzaGari BerasaluzeIrudiak: Dani Fano

ISBN: 978-84-8136-535-1ORRIALDEAK: 176FORMATUA: 120 x 190PREZIOA: 13,40 €

GARI BERASALUZE | Kazetaritzan etaliburugintzan egin du bidea urte askoan,besteak beste Egin eta Urola KostakoHitza egunkarietan, eta Txalapartaargitaletxean. Euskaldunon Egunkariakoliteratura gehigarriaren arduraduna ereizan zen, eta bertan egindako lanari eskerRikardo Arregi saria jaso zuen 1998an.Azaro urrunetako intifadak (1996),Bobbyren hauspoa (1999), Tulipa gorriak(2002), Elurra ezin da erosi (2007), Elkano,itsasoak emandako bizitza (2008) etaElaia, glutenik ez duen kolorea (2010)liburuak argitaratu ditu, baita FidelCastroren Askatasunaren eskola (2000)eta Marcos komandanteordearenZapataren koloreak (2003) euskaratu ere.

DANI FANO | Ardi Beltza, Elhuyarzientzia eta teknologia, Kale Gorria,Ipurbeltz eta Xabiroi komunikabideidatzietan kolaborazioak egin izan etaegiten ditu, eta azken horrenkoordinatzaile eta sustatzaileetakoada. Xabiroi-ren aleetan 2005 eta 2007artean bere lehendabiziko lan luzeaizango zena argitaratzen joan zen eta2010 urtean albumean plazaratu zuen,TeleATOI: Kalabaza Haluzinogenoakizenburukoa. Halaber, bestelakoliburuetan, fikziozkoetan etadidaktikoetan, ilustrazioak egin ditu.

Biografia

Txalaparta argitaletxeak haur etagazteei zuzendutako Axuri Beltzabilduman argitaratu du liburua,Berasaluzeren testu dotoreari DaniFanoren ilustrazioak gehituz. Emaitza:egun berean hasi eta buka daitekeenbiografia gustagarria. Kapitululaburretan barrena duela bostehunurteko menturazale handienetakobaten bizitza ulertzeko gakoakeskainiko zaizkigu, tartean, munduaribira eman zion lehen pertsona nolabihurtu zen. Bidaia literaturarenozeanoetan ere egin du Berasaluzek,testuari bigarren irakurketa egiten ahalzaiolako han-hemenka utzi dituenkeinuei jarraituz”.

(ARGIA astekaria)

Tfno. 948 703 934 | [email protected]