Download - Ekologia politikoa - argia.eus fileFlorent Marcellesi XIX. ETA XX. MENDEETAKO ideologia nagusiekin aldera-tuta, ekologia politikoa ideologia gaztetzat jo dezake-gu. Atal honetan ikusiko

Transcript
Page 1: Ekologia politikoa - argia.eus fileFlorent Marcellesi XIX. ETA XX. MENDEETAKO ideologia nagusiekin aldera-tuta, ekologia politikoa ideologia gaztetzat jo dezake-gu. Atal honetan ikusiko

139

www.argia.com/larrun

Florent Macellesi

I R I T Z I Al Iñaki Barcena (Marcellesiren artikuluari egindako kritika)

Ekologia politikoaIdeologia berdearen genesia, teoria eta praxia

Page 2: Ekologia politikoa - argia.eus fileFlorent Marcellesi XIX. ETA XX. MENDEETAKO ideologia nagusiekin aldera-tuta, ekologia politikoa ideologia gaztetzat jo dezake-gu. Atal honetan ikusiko

Florent Marcellesi

XIX. ETA XX. MENDEETAKO ideologia nagusiekin aldera-tuta, ekologia politikoa ideologia gaztetzat jo dezake-gu. Atal honetan ikusiko dugunez, lehen IndustriaIraultzatik natura babesteko mugimenduek bideluzea egin duten arren, ekologismoa 1960ko hamar-kadan jaio zen ideologia moduan eta funtsezko infle-

xio puntua 1968ko gertakariekin batera izan zuen.Izan ere, XIX. mendeko naturaren babesleak gogoetaestetikotan geratu ziren, iristear zegoen krisialdi eko-logikoaren oinarri estrukturala kritikatu gabe, eta eko-logismoak, aldiz, «progresismoari» buruzko galderakegiten ditu, kritikatu gabeko postulatu gisa eta gizarte

2 S A I A K E R A

Bizi dugun kris i ekologiko latza begien aurrean dugu, bai ta

horren ondorioz azken hamarkadetan garatu den mugimendu

ekologista sakona ere. Eta ekologia pol i t ikoarekin, zein

neurr i tan ez ote da sortzen ar i ideologia berr i bat? Art ikulu

honetan galdera hori erantzuten saiatu da egi lea. Mugimendu

honen sustraiak 60ko hamarkadan kokatu di tu eta berau batez ere

produktibismoa/ant iproduktibismoa dialekt ikaren inguruan

egituratzen da. Marcel les iren ustez, ardatz berr i honek orain arte

ezker/eskuin dialekt ikak emandako ikuspegia berrazter tzea

eskatzen du. LARRUN honen azken bi orr ia ldeetako art ikuluan,

Iñaki Barcenak Marcel les iren lanaren kri t ika egin du (Ecologíapol í t ica aldizkari t ik hartua dago. Marcel les iren lana, aldiz,

Cuardernos Bakeaz-eko 85. zenbakian argi taratu zen).

Ekologia politikoaIdeologia berdea: sorreratik gaurdainoko ibilbidea

Genesi ekologistaPolitikak maitatzeko boterea eta Lur espazio-ontzian bat eginda sentitzekoboterea esan nahi duen mugimendua�

Petra Kelly

Page 3: Ekologia politikoa - argia.eus fileFlorent Marcellesi XIX. ETA XX. MENDEETAKO ideologia nagusiekin aldera-tuta, ekologia politikoa ideologia gaztetzat jo dezake-gu. Atal honetan ikusiko

3E K O L O G I A P O L I T I K O A

industrial modernoen jarreraren legitimazio ia tauto-logiko gisa. “Giza biziraupen” kontzeptua sartzean,ekologia politikoak gure gizarte industrialen eta Men-debaldeko kulturaren funtzionamenduaren eta balio-en analisi kritikoa abiatu zuen. Multzo ideologikoholistikoa eta koherentea sor dadin, industrialismoa-ren eta modernotasunaren kritika horrek naturarenikusmolde erromantikoa eta kosmobisio kartesiar etadeterminista gainditu behar ditu. Horrez gain, mugi-mendu aglutinatzailea izateko sorrera mito batzukbehar ditu, mito horien erreferentziek eta balioekfamilia ekologistako korronteak substratu komunbatekin identifikatzea ahalbidetu dezaten.

Estetikatik biziraupenera

Natura babestearen aldeko mugimendu antolatuenlehen arrastoak XIX. mendearen bigarren erdian,Ingalaterran, eta hedaduraz britainiar inperio osoan,aurki daitezke. Ez da harritzekoa industrializazio jaio-berriak natura neurriz kanpo ustiatzeak natura zien-tziak garatzeko espazio egokia sorraraztea. Dena den,1960tik aurrera mugimendu ekologistaren ezaugarrinagusietakoa izaera sozial eraldatzailea bada ere,garai hartan “natura babestea” kontzeptuak batez erebalio estetiko eta erromantikoak hartzen zituen ain-tzat. Adibidez, 1840-1850 urteetan naturaren historia-ko hainbat elkarte landa eremuak aztertzen eta beha-tzen aritu ziren, eta paisaien estetika babestekolegeak egin zituzten. Hala, paisaien babesaren ezau-garri nagusietakoa parke naturalak sortzea izan zen,hala nola Yellowstonekoa AEBetan (1872), britainiarinperioko hainbat parke (1), Europako lehen parkenazionala izendatzea Suitzan 1914an, eta Covadonga-ko Parke Nazionalaren izendapena Espainian 1917an.Halaber, XIX. mendearen amaieran animalien tratutxarren aurkako borroka kontserbazionistak zereginesanguratsua izan zuen, bereziki emakumezkoenmodan erabiltzen ziren lumak lortzeko burutzenzituzten hegaztien sarraskien aurka.

Berehala, errebindikazio horiek gizarte modernoa-ren, bere balio intrintsekoen eta substratu industriala-ren aurkakoak bihurtu ziren. Zenbait sozialista mino-ritarioren, esaterako, John Stuart Mill-en edo WilliamMorris-en ekarpenak kenduta, hazkundearen bilake-tan eta natura menperatzean oinarritutako tresnek

erantzun zieten krisialdi guztiei. Adibidez, Dust BowlDepresio Handiaren garaiko AEBetako hondamenekologiko nagusia izan zen. Bi milioi pertsonatikgorako migrazioa eragiteaz gain, hauts ekaitz horiekagerian utzi zuten errentagarritasuna eta etengabekolehia baino lortu nahi ez duten nekazaritza jardueradesegokiek (hala nola neurriz kanpoko ustiaketa,zelaiak erretzea eta abar) oreka ekologikoei eragitendietela. Eremu horretako oreka ekologikoa lehenera-

Florent Marcellesi

Bide, ubide etaportuetako inge-niaria (LyongoZientzia Aplika-tuen Institutua)eta hirigileada(Parisko Zien-tzia Politikoe-tako Institutua).Nazioarteko Lan-

kidetzan aditua da (Bilboko HegoaInstitutuko graduondoa) eta jasan-garritasuna eta hiritar partaide-tzaren eremuan egindako lanezgain, euskal, espainiar, frantziareta europar mugimendu berdeetansutsu ari da lanean. Bakeaz-ekokide da, EcoRev Frantziako aldiz-kari ekologikoaren erredakziobatzordeko eta EcoPolitica zen-troaren koordinatzailea. Hainbataldizkaritan artikulu ugari argi-taratu ditu, honakoak besteakbeste: “André Gorz bizi da,borroka ekologikoak aurreradarrai” (Ecología Política,2007). “Garapena, dekrezimenduaeta ekonomia berdea” (Espainiaeta Latinoamerikarako The Ecolo-gist, 2007) eta “Nicholas Geor-gescu-Roegen, bioekonomiarenaita” (Ecología Política, 2008).

Page 4: Ekologia politikoa - argia.eus fileFlorent Marcellesi XIX. ETA XX. MENDEETAKO ideologia nagusiekin aldera-tuta, ekologia politikoa ideologia gaztetzat jo dezake-gu. Atal honetan ikusiko

tzeko, gobernu federalak zenbait doikuntza eginzituen ingurumenean (2), baina, aldi berean, herrial-dea New Deal politikan barneratu zuen eta politikahorrek, nagusiki, enplegua, ekoizpena eta kontsumoasustatzeko apustua egin zuen, inbertsio publikoetan,azpiegitura handietan eta baliabide naturalak menpe-ratzean oinarritutako politika keynesiarraren bidez.Era berean, Bigarren Mundu Gerra amaitu zeneanMarshall plana abiatu zen, Europaren berreraikuntzamateriala bultzatzeko eta Europan bigarren IndustriaIraultza abian jartzeko, masa ekoizpenaren eta kon-tsumoaren ikusmolde fordistaren bidez. (Viveret,2002: 17). Dialektika garapenzalearen testuinguruaneta bloke kapitalista eta komunistaren arteko lehiageopolitiko bizian, plan hori «aurrerapenaren» ideia-ren aldeko inoizko ahaleginik handienaren erakusleizan zen. Hazkundearen etapak lanean, eta ikuspegideterminista garbitik, Rostow-k edozein ekonomiakizan beharko lituzkeen faseak bereizi zituen: gizartetradizionalek «hazten hastea» beste erremediorik ezdute «heldutasuneranzko aurrerapenaren» bidean bar-neratzeko eta, azkenean, «masa kontsumoaren aroan»sartzeko (1961).

Mendebaldeko arrazionaltasun ekonomikoa «sines-men ia erlijioso» bihurtu zen testuinguru honetan(Grinevald, 1996: 30), «naturaren babesa» modernota-suna goratzen duen ideologia nagusiaz kanpoko doi-kuntza moduan eta ingurune naturalaren eta basa-bizitzaren estetikaren eta kontserbazioaren aldekogurutzada gisa planteatzen da. 1960ko hamarkadainguruan, ekologismo jaioberriak bira kopernikarraeman zuen arreta giza ingurunean jartzeko, gai erabatberri baten inguruan: giza espeziearen biziraupena.Ikuspegi kontserbazionistek ez bezala, biziraupenkontzeptuak krisialdi eta iragankortasun sentipenaketa biosferaren parte den gizakiaren kontzepzioberria ekarri zituen. Udaberri isila lan polemikoan,Rachel Carson-ek gizakiaren eta ingurumenaren eten-gabeko elkarreragina islatu zuen. Diskurtso zientifi-koa erabiliz, berehalako nahiz epe luzeko ondorioakjasan gabe, hortik irten ezin duela —eta naturarengaineko nagusitasuna bermatu ezin duela— gogora-razi zuen (Villalba, 2005). Nicholas Georgescu-Roe-gen bioekonomiaren aitak are modu gordin eta pole-mikoagoan laburbildu zuen: «Auto bat ekoiztendugun bakoitzean, ordainetan etorkizuneko bizikopurua murrizten ari gara» (1996).

Hain zuzen, bioekonomiak zientzia ekonomiamodernoak eragindako eta Newton eta Laplace-renparadigma mekanizistan eraikitako arrazionaltasunmodernoaren oinarriei egiten die eraso. Bestela esan-da, gure munduak teoria eta fenomeno atenporalakditu oinarri, Carnot, Causius eta Darwinen aurkikun-tza zientifikoak aintzat hartzen ez dituztenak. Aurki-kuntza horiek funtsezko kontzeptu berri bat ekarrizuten: “atzeraezintasuna” (Georgescu-Roegen, 1996:352-353). Teoria ekonomikoak ez du termodinamika-ren iraultza aintzat hartu eta XIX. mendearen hasieranjarraitzen du (3). Horrek esan nahi du giza jarduerak“behe entropia”ren lasaikeria atzeraezinaz elikatutaeta horren kontura garatzen direla, eta horrek gizarteindustrialen eta, izaera “exosomatikoak” (4) eraginda,giza espezie osoaren muga fisikoa adierazten du(Marcellesi, 2008). Eremu etikoan eta krisialdi ekolo-gikoa dela eta, Xabier Etxeberriak —Mendebaldekoaro modernoan Descartesen lanaren eskutik sortuzen— «antropozentrismo teknokratikotik» aldentzeaeskatzen du; antropozentrismo teknokratikoan gukmenperatzeko, gure probetxurako, proposatutakoobjektua da natura, gizakion zorion iturri den tekno-zientziari esker (1994: 2). Aurrerapenaren eta teknika-ren ikuspegi deterministaren aurka, kulturaren etanaturaren dialektika eta lehia klasikoa gainditu beharda, gizakien eta naturaren arteko «aliantza berriaren»bidez; aliantza horren arabera, gizarteak ez dira eko-sistemetatik at bizi, naturaren munduaren parte diraeta naturarekin harreman bizia, erretroaktiboa etadinamikoa dute (Prigogine y Stengers, 1983).

«Gizakia otsoa da gizakiarentzat», baina baita epelabur zein luzean gizakiaren ugalketarako ezinbes-tekoak diren naturarentzat eta biodibertsitatearen-tzat ere. Vladimir Vernadsky-ren kontzeptua gogo-ra ekarriz (5), gizakia «planetaren indar geologiko»bihurtu da, modernotasun eta aurrerapen kontzep-tu ukiezinen arabera, bere burua desagertzekoarriskuan jartzen duena, eta horrek pesimismoharrigarria dakarkio Georgescu-Roegen-eri: «Behar-bada gizakiaren patua bizitza laburra, bortitza,ernagarria eta bitxia da, bizitza luze, begetatibo etamonotonoaren ordez» (1996). Estilo katastrofistahau liturgia eta erretorika ekologistak berezkoaizan arren, Carlson, Illich, Georgescu-Roegen,Dumont eta abarren irakaspenak itxaropenez, etor-kizun hobe baten sinesmenez betetako mugimen-

4 S A I A K E R A

Page 5: Ekologia politikoa - argia.eus fileFlorent Marcellesi XIX. ETA XX. MENDEETAKO ideologia nagusiekin aldera-tuta, ekologia politikoa ideologia gaztetzat jo dezake-gu. Atal honetan ikusiko

duaren funtsa izango dira eta horren paradigma1968. urtea izango da.

1968 eta ekologismoaren sorrerakobeste mito batzuk

Borroka ekologistan, 1968. urteak inflexio puntuaedo —biosferaren azterketarako paradigma mekani-zista baino egokiagoa den kaosaren teoriaren termi-nologia erabiliz— puntu kritikoa markatu zuen. Pla-netaren hainbat puntutan, gazteen altxamenduakprofil psikologiko anitzeko masa heterogeneoakosatuta zeuden: bakezaleak, feministak, artistak,libertarioak, ingurumenaren aldeko ekintzaileak edoaurrerapen mugagabe, kontsumista, hierarkiko etapatriarkalaren kulturaren aurka eta auto-kudeaketa-ren alde zeudenak. Autonomiaren aldeko mugimen-du sorta horretan, landa eremua berriro deskubrituzuten militanteak, “ekologia” eta “komunitate”hitzak otu zituztenak eta jarduera eta teknika alter-natiboen bidez lurrera itzultzen hasi zirenak nabar-mendu ziren. «1968ko munduko iraultza» honek,Wallersteinen kontzeptuaren arabera, ezkerrekomugimendu tradizionalekiko haustura sakona ekarrizuen eta grina eraldatzaile berrien sorrera eraginzuen. Errepresioa hasi zen, eta Mexikon eta Praganbereziki odoltsua izan zen; langile mugimenduak —nagusiki gizonezkoek osatua eta funtzionamendubertikala zuena— hasieran ez zuen emantzipazioa-ren aldeko altxamendu hauen berri izan, bainaberehala fabriketan grebak hasi ziren eta langileekprotestekin bat egin zuten. Horregatik, dio Gorz-eksozialismoak ez dituela kapitalismoaren emaitzakhobetuko, aldi berean komunitateen eta pertsonenautonomiaren alde egiten ez badu: «Autonomia horihedatzea eskaera ekologistaren erdigunean dago.norbanakoek beren erremintekin, kontsumoarekin,gorputzarekin, naturarekin duten harremaneansubertsioa dakar» (1982).

1968ko maiatzeko lider izan zen eta gaur egunEuropako mugimendu berdearen buru den DanielCohn-Bendit-en arabera, 1968ko iraultza ezin da jomugimendu berdetzat, baina etorkizunean ekologis-moa haztea ahalbidetuko zuten haziak eta balioakekarri zituen. Analisi horri jarraiki, ekologia politi-koa «1968ko ideien luzapen» gisa sortu zen (Gorz,

2008a: 93) eta garai horretako «kontzientzia politiko-en, zalantza existentzialaren iraultzaren» hartzailenagusietakoa izan zen (Cohn-Bendit, 2008). Zalan-tza existentzial horrek, «Ez ezazue lanik egin!» edo«Hutsarterik gabe bizi, oztoporik gabe gozatu» lelo-en bidez, gozamenaren eta plazeraren garrantziaekarri zuen gogora, lan-enplegu alienatzailean itota-ko gizarte kontserbadoreen aurka. Era berean, arteaeta kultura in fine lehenetsi behar zirela pentsatzenzuen Keynes-en urratsei segika, Georgescu-Roegen-ek zera dio: «Prozesu [ekonomikoaren] benetakoproduktua fluxu ez-materiala da: bizitzaren plazera»(1996), eta Cohn-Bendit-ek, berriz, aldaketa politi-koa «funtsezkoa den une historiko batean parte har-tzearen plazeraren» bidez teorizatzen du (2000: 60).

3Hala, 1968. urtea ekologia politikoaren sorrera-ko mitoetako bat da, imaginario kolektibo ekologis-ta eraikitzeko ezinbesteko baldintza. Imaginariohori mugimendu berde politikoaren hainbat sorreratestuetan islatzen da. Adibidez, munduko «lagunta-sunez, baikortasunez, umore onez eta prozesuangozatzea ahaztu gabe» antolatzeko beharra azpima-rratzen dute (de Canberrako Gutuna, 2001: 10.11puntua). Bitartean, printzipio gidarietan, EuropakoAlderdi Berdeak dio ingurumenaren aldeko mugi-menduen eta mugimendu antinuklearren, ekintzailebakezaleen, feministen, giza eskubideen aldekoen,Ipar-Hego eremukoen eta pobreziaren aurkakoenmultzo heterogeneoan duela jatorria.

1968. urtea eta gero, kontzientzia ekologikoa aregehiago indartu zen “mitologia ekologista” gisaizendatu dezakegunaren parte bilakatu ziren zen-bait gertakariri esker. Masa komunikabide berriek(nagusiki, telebistak) hedatutako zenbait honda-men ekologikoz gain, eta 1973ko eta 1979ko petro-lio-istripuen ondoren, 1985ean, Frantziako zerbitzusekretuek Rainbow Warrior Greenpeace-ren itsa-sontzia hondoratu zuten eta gertakari hark gogorastindu zuen mundua eta, bereziki, ekologismoa.Mururoako atoloiko (Ozeano Barea) proba nuklea-rren aurkako protestak saihesteko estatu batekburututako atentatu honek agerian utzi zuen ener-gia nuklear zibilaren nahiz militarraren inposaketateknokratikoan demokraziarik eta gardentasunik ezzela, baita kriminalen zigorgabetasuna nabarmenduere. Urtebete eskas geroago, 1986ko apirilean,Txernobileko hondamendia gertatu zen; eragin

5E K O L O G I A P O L I T I K O A

Page 6: Ekologia politikoa - argia.eus fileFlorent Marcellesi XIX. ETA XX. MENDEETAKO ideologia nagusiekin aldera-tuta, ekologia politikoa ideologia gaztetzat jo dezake-gu. Atal honetan ikusiko

Imaginario kolektiboarentzat ezinbesteko erreferen-tzia puntuak markatzen dituzten literatura oparoaneta gertakizunetan oinarrituta, ekologia politikoak,teorian zein praktikan, gizarte industrialaren alter-natiba globala bihurtzea du xede, hau da, pentsa-mendu kritiko, global eta eraldatzailea bihurtzea.1989an Berlingo harresia bota zutenean, nabarmengeratu zen —Txernobil eta sobietar blokearen gai-nerako eskandaluen ondoren, beharrezkoa baldinbazen— benetan existitzen zen sozialismoa ez zelagai demokrazia, justizia soziala eta jasangarritasunekologikoa eskaintzeko. Bestalde, begiradak egun-go sistema sozioekonomiko hegemonikoan, siste-ma kapitalistan biltzen dira, garaipen geopolitikoalortu arren (alderdi askotan garaipen pirrikoa izanbazen ere —ikus Wallerstein, 2002—) ez baita ingu-rumenaren hondamenaren hazkundea eta desorekasozialak konpontzeko gai. Baina oraindik: 1980kohamarkadatik aurrera ezarritako politika neolibera-

lek krisialdi ekologiko eta sozialak areagotzendituzte eta ez dute kapitalismo berdearen aukeraerraz ikusten uzten. Azken mendeetako bi sistemanagusi antagonikoen aurrean (biak gizarte indus-trialaren motor), kapitalismo-komunismo dikoto-miaz kanpo produktibismoa errefusatzean oinarri-tzen den hirugarren bide ekologista indarra hartzenari da, hau da, bi blokeengandik bereizita dagoeneta horien menpe ez dagoen ideologia berria, hel-buru garbia duena: gizartea sakonki aldatzea.

Ekologia politikoaantiproduktibismo gisa

Hazkundea, «ekonomizismoa» eta teknokrazia kriti-katuz, ekologistak apurka «gizartearen deskribapenanalitikoa»ren oinarriak (Dobson, 1997: 23) ezartzeneta beren teoria politikoa harilkatzen ari dira, logika

6 S A I A K E R A

handia izan zuen eta imaginario kolektibo ekologis-ta indartu zuen, arazo ekologikoen eta horienondorio sozialen globalizazioa eta mugarik eza age-rian utzi baitzuen. 1970eko hamarkadan abiatu zennuklearren aurkako borroka sekula baino estimuluhandiagoa izan zen mugimendu berdearentzat etamugimenduaren errebindikazioetan eta historialaktibistan toki nagusietakoa hartu zuen, JoaquínFernándezek laburbildu bezala:

Beste ezerk ez du lortu halako arbuio zabalaeta beste ezerk ez dio hainbeste lagundu Espainia-ko ekologismoaren antolakuntza kohesioari, espai-niar ekologismoaren historia, neurri handi batean,protesta nuklearraren historia baita (1999: 99)

Krisialdi ekologikoaren izaera transnazionalarenadibidetzat, pobrezia eta segurtasunik ezaren eragi-letzat eta aurrerapen teknologiko itsuan oinarrituta-ko gizarte autoritarioaren paradigmatzat jotzendenez, energia nuklearraren aurkako borroka eko-logia politikoaren identitatearen identifikazio fakto-rea eta identitate ikurra izan da gaur arte. Garton-ek, munduko berrogeita hamar alderdi berde bainogehiagoren programak aztertu ondoren, «energianuklearrari uko egitea» lehentasun iraunkorra delanabarmentzen du —adostasun bakarra Europakoeta munduko panorama politikoan— eta «erregaifosilak ordezkatzeko energia nuklearra onar lite-keela, zeharka bada ere, esaten duen programarik[berderik] ez dagoela» dio (2008: 109).

Ekologia politikoa: ideologia globala eta eraldatzaileaMundu mugatuan hazkunde esponentzialak betirako iraun dezakeela uste duenaeroa edo ekonomista da.Kenneth Boulding

Page 7: Ekologia politikoa - argia.eus fileFlorent Marcellesi XIX. ETA XX. MENDEETAKO ideologia nagusiekin aldera-tuta, ekologia politikoa ideologia gaztetzat jo dezake-gu. Atal honetan ikusiko

7E K O L O G I A P O L I T I K O A

propioa, produktibismoa, lortu duen sistemarenaurka. Produktibismoa hiru logika nagusi interpre-tatzean sortzen den sistema ebolutibo eta koheren-te gisa defini dezakegu: hazkundea lehentasunezbilatzea, eraginkortasun ekonomikoa eta arrazional-tasun instrumentala. Hiru elementuok askotarikoeraginak dituzte egitura sozialetan eta egunerokobizitzan (Degans, 1984: 17).

Egoera honetan, hazkundearen lehentasunezkobilaketa sistema produktibisten zutabe izatea ekolo-gia politikoaren etengabeko jomugetako bat da.Hazkundea –ekoizpenak eta kontsumoak aldi jakinbatean duten igoeran oinarritzen dena– ongizatea-ren motor eta berez ona den helburu bihurtzenduen postulatuaren aurka dago ekologia politikoa:

Iraganean, ekoizpena onuratzat jotzen zenbere horretan. Baina ekoizpenak soilik azkenaldian ikusi diren ordainak ere baditu. Produkzio-ak lehengaien erreserba mugatuak murrizten dituderrigorrez eta ekosistemen ahalmena, hau eremugatua, ekoizpen prozesuen ondorioz sortzendiren hondakinez betetzen du. […] Egungo ekoiz-penak hazten jarraitzen du, etorkizuneko ekoiz-penaren eta gero eta mehatxatuagoa dagoeningurumen ahularen kaltetan. (Georgescu-Roe-gen, Boulding eta Daly, Riechmann-en, 1995: 11)

Egile hauek bezalaxe, errealitate setatsuak «guresistema mugatua izatea» (ibidem) eragiten duelagogorarazi dezakegu. 1972an Erromako Klubekolehen txostenak zioen moduan, «hazkundearenmugek» eragindako munduko sistemaren kolapsoa-ren arriskupean gaude. Beste modu batera esanda,oparotasuna gurtzea eta «Lur ontziaren» mugak ezdira bateragarriak. Korronte ortodoxo klasiko etaneoklasikoentzat «zero hazkundea» aurrerapenarenaurkako heresia izan arren, Lurrak mugak dauzkaeta ezin du jasan planetaren birsortze maila kritiko-aren eta karga ahalmenaren gainetik biodibertsita-tea hondatu, klimaren aldaketa eragin edo baliabidenaturalak suntsituko dituen garapen ekonomikoa(7). Hortaz, produktibismoa mugagabeko hazkundeekonomikoaren eta definizioz baliabide eta ahal-men mugatuak dituen planetaren arteko paradoxagisa eraikitzen da (8). Beraz, Lurra eta bizitzarenoinarriak suntsitzea neurriz kanpoko metaketa,

errentagarritasuna epe laburrean maximizatzea etaoreka ekologikoak hausten dituen teknika erabil-tzea eskatzen duen ekoizpen ereduaren ondoriogisa ulertu behar dira (Gorz, 1982).

Bestalde, metatze-hazkunde hedakorraren logikaeraginkortasun ekonomikoaren lehentasunari lotutadago. Logika honek, oroz gain, aurreikuspena,mekanizazioa eta arrazionaltasuna eskatzen ditu eta,ondorioz, lanaren banaketa tekniko nabarmenagoa,kontzentrazioa handiagoa, jakintzaren eta boterea-ren hierarkia areagotzea eta bizitzaren alderdi guz-tiak gehiago instituzionalizatzea dakar. Horrenbes-tez, sistema produktibistan «guztia lehiarako,kontsumorako eta instituzionalizaziorako gai bihur-tzen da […], izakiak eta gauzak esleitutako funtzioe-tara mugatu eta helburu jakinei lotutako tresnatzatjotzen ditugulako» (Degans, 1984: 17). Dena den,Ivan Illich-en aburuz, «arrazionaltasun instrumentala»bilatzeak tresna esklabo bihurtzen duen aparatualienatzaile eta kaltegarri bihurtzen du: ataria igaro-tzean, erreminta zerbitzari izatetik despota izaterapasatzen da, eta gure gizarteetako erakunde han-diak beren funtzionamendu propioarentzat oztopobihurtzen dira. Are gehiago: teorialari ekologisten-tzat, instituzio horien funtzioa gizakien kontrola etagero eta ugariagoa den pobreen masaren eta geroeta aberatsagoa den elitearen arteko aldearen eskla-bo izatea legitimatzea da. Dagoeneko, ez hezkuntza,ez medikuntza eta ez ekoizpen industriala ez daude«giza bizikidetzaren» neurrira eginak (Villalba, 2005).Antiproduktibismoaren aitzindari Ellul-ek «systèmetechnicien» delakoaren bidez islatu zuen hori, hauda, sistema bihurtutako teknika gure gizarteen ezau-garri nagusitzat eta modernotasuna interpretatzekogiltzarri nagusitzat jo zuen: «Egun teknika bere zerbi-tzurako erabiltzen duen gizakia, benetan teknikazerbitzatzen ari da» (Ellul, 1977: 360). Gorz-entzat,teknikaren kritika hau, ekologia politikoaren oinarrieta gizakien eta naturaren menpekotasunaren sinbo-lo dena, «askapenaren etikaren funtsezko dimentsio»bihurtzen da (2006).

Hazkunde ekonomikoan eta eraginkortasun eko-nomiko eta teknologikoan oinarritu arren, sistemaproduktibistak ekosistemen eta energia kontsumoa-ren gaineko presioa areagotzen du. Ikuspuntu eko-logistatik, aurrerapen teknikoari eta eraginkortasunekonomikoari esker produktu unitate bakoitzak

Page 8: Ekologia politikoa - argia.eus fileFlorent Marcellesi XIX. ETA XX. MENDEETAKO ideologia nagusiekin aldera-tuta, ekologia politikoa ideologia gaztetzat jo dezake-gu. Atal honetan ikusiko

behar duen baliabide natural kantitatea murriztendela dioen teoria ahultzen du faktore horrek. Horrezgain, pobreen eta aberatsen arteko aldea etengabehanditzeak hazkunde ekonomikoa desorekakmurrizteko eta kohesio soziala indartzeko gai deladioen teoria bertan behera uzten du. Akats teorikohauek gaur egun «nazioaren aberastasuna» kalkula-tzeko Barne Produktu Gordina baliatzen gauzatzendira: tresna partziala da, aberastasun produktiboderitzenak soilik batzen dituena«lan produktiboaren»bidez– eta, baliabide naturalak kaltetzen eta agor-tzen direla kontuan ez hartzeaz gain, ondasun sozialeta ekologikoak aintzat hartzen ez dituena (Marce-llesi, 2007a). Ekologismoak «ekonomistek nazioenarrakasta eta ongizate ekonomikoa neurtzeko erabil-tzen zituzten tresnak» aldatzeko (Carpintero, 1999:158) eta XIX. mendetik hartutako aberastasun, era-bilgarritasun eta balio kontzeptuak ezinbestean teo-rikoki berritzeko beharra aldarrikatzen du. (9)

Illichek laburbiltzen duenez, «ekonomia osoahobeto-izatea lortzeko bideratzea ongizatearenoztoporik handiena da» (2006). Beraz, metaketaneurriz kanpo baloratzea eta ondasun materialakugaritzeak zoriontasuna handitzen duela dioenideia, ekologisten ustez, gizakiaren kontzepzioarriskutsua da, gizakien beren biziraupenerako.Mundu ekologistan, azpisistema batek ezin dubarne hartzen duen sistema arautu (ikus bioekono-miaren eskola: Georgescu-Roegen AEBetan, JoséManuel Naredo eta Joan Martínez Alier Espainianedo René Passet Frantzian). Beste modu bateanesanda, sistema biziaren arautzea ezin da egin anto-laketa maila txikiago batean, helburu propioen ara-bera jarduten duen ekonomian oinarrituta. Ekono-mia gizartearen osagaietako bat da, biosferaren zatibat. Hortaz, merkatuak —ekonomiaren zati batbaino ez dena— ezin die bere funtzionatzekomodua inposatu gainerako mailei. Sistema ekologis-tan soilik helburu globalek kontrolatutako antola-kuntza moduek dute legitimotasuna.

Ekologia politikoa zentzuabilatzeko modu gisa

Deskribatutako sistema produktibistaren aurrean,ekologiak, ideologia gisa, «bere gizarte modu bere-

zia aldarrikatzen du», non ekoizpenaren eta kontsu-moaren orientabidearen eta helburuen afera (hauda, funtsean, 1968ko afera existentziala) gune nagu-sietakoa baita. Hala, ekologia jatorriz diziplina zien-tifikoa zen (10), baina «giza espeziaren ekologia ezda gainerako animalia espezieen ekologiaren berdi-na», gizakiak –gainerako espezieak ez bezala–

«animalia sozialak izateaz gain animalia politiko-ak ere baitira» (Lipietz, 2000a). Zientzia gisa sortuta-ko ekologia pentsamendu politiko bihurtzean, egi-ten dugunaren zentzua agertu zen, eta horrekhainbat galdera dakartza berekin: gure gizarte anto-lakuntzak, ekoizteko moduak, kontsumitzeko erak,nola aldatzen du ingurumena? Nola ulertu behar daeragile horien konbinazioa, interpretazioa inguru-menean duten eraginari dagokionez? Aldaketahoriek norbanakoei mesede egiten die ala ez? (ibi-dem). Beste modu batera esanda, ekologia politi-koa, oikos (etxea) eta logos (azterketa) izateaz gain,polis ere bada, hau da, herritarrak eztabaidatu etaerabakiak hartzen dituzten tokia. Beraz, ekologiapolitikoa «etxean egiten dugunaren zentzuari buruzerabakitzen den tokia da» (Lipietz, 2000b).

Definizio horri jarraiki, ekologia politikoak galde-ra sakonak egiten dizkie gizarte industrialei,(post)fordistei nahiz planifikazio zentralizatuaduten ekonomiei –zertarako? zergatik? nola ekoiz-ten ari gara?–, Roustang-ek hala laburbiltzen duena:

Kapitalistak/langileak aurkakotasuna dagoe-neko ez da funtsezkoa. Izan ere, ekoizpena kapi-talaren eta lanaren artean berdin banatuko delasuposatuta ere, ekoizpenaren orientazioarenafera ezinbestekoa litzateke.(2003: 125)

Horrenbestez, ekoizpenaren orientazioaren afera-ri erantzuteko, ekologia politikoak gizartearen, nireetorkizunaren, gizakien arteko harremanen, giza-kien eta inguru naturalaren arteko harremanen etagiza jarduera produktiboen ikuspegi globala propo-satu behar du. Gaur egun, ekologismoaren ikus-puntutik, ezin da era berean humanoa (bidezkoa)eta jasangarria ez den ekoizpen eta kontsumoeredu batean pentsatu. Ekologismoa kritikatzenduten ahotsek dioten bezala, zertarako balio dujasangarritasun ekologikoak, bitartean ondasunnaturalak eta produktiboak elitearen eskuetan gera-

8 S A I A K E R A

Page 9: Ekologia politikoa - argia.eus fileFlorent Marcellesi XIX. ETA XX. MENDEETAKO ideologia nagusiekin aldera-tuta, ekologia politikoa ideologia gaztetzat jo dezake-gu. Atal honetan ikusiko

tzen badira, desorekak, goseteak, gerrak, bidegabe-keriak eta abar eraginez? Baina galdera irauli deza-kegu: zer balio du gizarte baten eta gizarte horreta-ko kideen ongizateak, mundu horrek etorkizunekobelaunaldiei bideragarritasuna bermatzen ez badieeta giza espezieak baldintza duinetan biziraungoduela ziurtatzen ez badu? Zalantzarik gabe, planeta-ren, belaunaldien arteko eta espezieen arteko soli-daritate kontzeptuak mahai gainean jartzen ditue-nean, ekologia politikoak galdera polemikoakekartzen ditu, batez ere «aurrerakoitzat» jo ohi direnmugimendu sozial eta politikoentzat. Bakoitzakbere buruari ipintzen dizkion etiketez haratago,aurrerakoitzat jo al daiteke solidaritate kontzeptuberriak kontuan hartzen ez dituen eta postulatuproduktibistetan oinarritutako logika ideologikoakdituen ideologia?

Bestalde, sistema koherente baten –produktibis-moaren– aurka borrokatzen duen eta sistemahorren ohiturak, balioak eta kodeak aldatu nahidituen ekologia politikoa ezin da ulertu beste ideo-logia baten ingurumen gehigarri moduan. Gizarteenbihotzari eta esparru guztiei eragiten die zuzenean,jasangarritasun ekologia eta justizia soziala lotzendituelako, maila lokalean nahiz mundu mailan.Edozein ingurumen korrontetik bereizten duenaldaketa sozialaren oinarrizko ideia du. Hala, Lipie-tzek –Karl Polyani erreferentziatzat hartuta– ekolo-gia politikoa «XXI. mendeko aldaketa nagusi» (2002)gisa deskribatzen du, eta Dobson-ek, aldiz, ekolo-gismoa eta ingurumenaren aldeko mugimenduabereizten ditu, hausnarketa honetan oinarrituta:

Ingurumenaren aldeko mugimenduak admi-nistrazioa ingurumen arazoei hurbiltzea aldarrika-tzen du, arazo horiek egundo ekoizpen eta kon-tsumo balio eta ereduak funtsean aldatu gabekonpon daitezkeela uste baitu. Ekologismoak,aldiz, biziraupena jasangarria eta egokia izandadin inguru naturalarekin ditugun harremanaketa gure bizimodu sozial eta politikoa sakonkialdatu behar direla dio.(1997: 22)

Ikuspuntu horretatik, ekologia politikoak ideiaeta ekintza sorta osoa proposatzen du, beti ere eko-sistemen eta antolakuntza sozialen arteko loturaestuak aintzat hartuta. Ekologia politikoa ezin da

inola ere «ideologia partzialtzat» jo, eta ezin da esanbeste pentsamolde politiko bati men egiten dionik(kapitalista, komunista edo sozialdemokrata –etabakoitzaren aldaera ugariak–). Une historiko jakinbatean sortu da eta krisialdi sozial, ekologiko etaekonomiko zehatz bati erantzuten dio, aipatutakogainerako pentsamoldeek, ez aurreikusteaz gain,eragin dutena.

Frantziako berdeen sorrera testuen arabera,sozialismoak zein kapitalismoak ekoizpena lehe-nesten dute eta soldatapeko lanaren esklabotzadute aberastasun iturri eta balio erreferentzia etiko.Biek kuantifikatu ezin daitezkeen giza dimentsioa,desioa, afektibotasuna ahazten dituen ekonomismosoilerako joera dute. Horrez gain, bi eredu hauek ezzuten lortu munduko hegemonia eskuratzekomuturreko lehian gainerako herrialde guztiak sartuzituzten bi inperialismo menperatzaileengandikaldentzea. Ezin dute erreferentzia izan edo irtenbi-derik eman ez arlo ekonomikoan, ez antolakuntzapolitiko eta sozialaren arloan (Les Verts, 1984: 14).Horrenbestez, «modu ekologikoan pentsatzeko» gaiizan ez direnez eta aldagai ekonomikoak benetankontuan hartu ez dituztenez (Viveret, 2002:15),gakoa ez da ideologia horiek besterik gabe erabe-rritzea; bide berri bat proposatu behar da, besteitxaropen bat edo, bestela esanda, proiektu zibiliza-tzaile berri bat.

Ekologia politikoa erradikaltasundemokratiko gisa

Erreminta modernoa kolektibotasunean integratuta-ko pertsonen zerbitzura jartzen duen (Illich, 2006)eta biomimesia autokontentzioa lehenesten dituen(Riechmann, 2008) «bizikidetza gizartea» lortzeak,gure ordezkaritza demokrazien oinarriak zalantzanjarriko dituzten aldaketa sakonak eskatzen ditu.Gorz-en azken testuaren laguntzaz, belaunaldienarteko solidaritate eta planetaren solidaritate kon-tzeptuak oker hartzeak eta «biziraupen manamen-dua» kontuan ez izateak gizartea «faxismo berdera»eraman dezaketela esan dezakegu:

Premisa hauek gabe, gerra ekonomiak berez-koak dituen murrizketen, arrazionamenduen eta

9E K O L O G I A P O L I T I K O A

Page 10: Ekologia politikoa - argia.eus fileFlorent Marcellesi XIX. ETA XX. MENDEETAKO ideologia nagusiekin aldera-tuta, ekologia politikoa ideologia gaztetzat jo dezake-gu. Atal honetan ikusiko

10 S A I A K E R A

baliabideen banaketa autoritarioen bidez soiliksaihestu ahal izango litzateke kolapsoa. Beraz,kapitalismotik irtengo gara ezinbestean, moduzibilizatuan ala bortitzean. Zer modutan eta errit-motan irtengo garen da kontu bakarra. (2008b)

Bestalde, jasangarritasun nozioak interes oroko-rraren mendebaldeko ikusmolde tradizionala zalan-tzan jartzen du erabat, kezka politikoak «denboratarte luzean» (etorkizuneko belaunaldiak barne har-tzen dituen aldetik) eta espazioan (gizateriak espa-zio komun baten parte diren aldetik eta, beraz,herrien arteko interdependentzia ekologikoa dago-en aldetik) zabaltzen baitira (Boutaud, 2007). Halaere, nabarmen geratzen da egungo sistema politikoeta demokratikoa ez dela gai epe luzean pentsatze-ko eta ordezkatu gabekoen interesak aintzat hartze-ko, epe laburreko interesak lehenesten direla(Jonas, 1995) eta interes orokorra estatu-nazioramugatzen dela. Abiapuntu honek bultzatuta, ekolo-gia politikoak aldaketa ahalbidetuko duten bideeiburuz hausnartzen du, eta, beraz, «etxean egitendugunaren zentzuaren» gainean erabakitzeko tresnagisa hartzen du demokrazia, ikuspuntu ekonomiko,sozial eta politikotik. Ingurumenaren aldeko mugi-menduen edota kontserbadoreen ikusmoldeek ezbezala, ekologia politikoak –epe luzean proposa-tzen duen norabide aldaketa erradikala dela eta–dimentsio erabat eraldatzailea eta iraultzailea har-tzen du. Hala ere, Iraultza Handiaren planteamenduantisistemak edo maimaistak baztertu arren, ez dituegunez eguneko erreformismoa eta «urrats txikienpolitika» baztertzen, sistema kapitalistaren barruanaldaketarako tartea badagoela baiteritzo (Lipietz,2008). Sistema bera gainditzeko xedez epe laburre-ko ekintza erreformistak eta epe luzeko helburuerradikalak batzen dituen bide honi «erreformismoerradikala» esaten diote ekologistek eta zenbaitkorronte sozialistek, baina gazte mugimendu ekolo-gistek «iraultza mantsoa» kontzeptua ere erabilizuten berau izendatzeko (Chiche!, 1996). Lipietzenhitzetan, Michel Foucalt eta beste filosofo batzuetanoinarritutako ikusmolde hau «mikrohaustura asko-ren, inoiz amaitzen ez den iraultza molekular baten»ametsean islatzen da (2000c: 185).

Planteamendu hau gauzatzeko, ekologiak defini-zioz “ekopazifismoa”ren bidea eta lehentasunez

oinarrizko demokrazia edo demokrazia parte-har-tzailea aukeratu ditu. Esaterako, bioekonomiarenikuspuntutik, indarrean dagoen ordezkaritza demo-kraziaren eredua zalantzan jartzen du, ekoizpen etakontsumo jasangarrira egokituta ez dagoelako. Hie-rarkia baztertzaile gogorrak dituzten sistema zentra-lizatu eta elitisten aurka, eredu ez-zentralizatua etaparte-hartzailea biztanleriaren funtsezko beharrakasetzeko modu eraginkorrena da (Bermejo, 2007:64). Zentzu horretan, garapen jasangarriaren egun-go definizioa ezarri zuen Brundtand Txosten mode-ratuak berak ere garapen jasangarria lortzeko bideegokiena baliabideen kontrola deszentralizatzea etahitz nahiz bozka eskubidea komunitate lokaleiematea dela aldarrikatzen du (CMMAD, 1988: 90).Esparru sozialean, bizimoduan aldaketa sakonakonartzeko eta interes orokorra, tokian tokian nahizplaneta osoan, gaur egun nahiz etorkizunean, lehe-nesteko, gizarteak batasun handia behar du etapolitika publikoak kudeatzeko konpromisoa hartubehar du. Hortaz, erabaki handien egonkortasunaeta iraunkortasuna giltzarria da gizarte iraunkorrera-ko trantsizioan. Beraz, epe luzerako adostasunindartsuak lortzeko, ekologismoan, prozesu demo-kratikoak hiritarren eta komunitateen elkarreraginaeta parte-hartzea ditu oinarri, eguneroko nahiz urteaskotako erabaki publikoetan. Zentzu horretan,Murray Bookchin-ek eta ekologia sozialak demo-krazia zuzen modu berrien bidez konpromisosoziala hartzeko beharra ikusten dute ingurumena-rekin zerikusia duten gaietan, interdependentziaketa elkarlanak ekosistemak eta espezieen artekoharremanak modu eraginkorrean zuzentzen dituzte-la aintzat hartuta (1999).

Noski, ekologia politikoak ez du demokrazialokal eta parte-hartzailearen ahalmen eraldatzaileaidealizatzen eta ez du uste per se ona denik inguru-menarentzat eta, oro har, gizartearentzat. Prozesuparte-hartzaileei ez bazaizkie beste ekimen batzukeransten, hala nola kontzientziazioa edo hezkuntza,edo uneoro ez badute ikuspegi globala –eta gober-nu transnazionala eta mundiala– integratzen, zailada indarrean dagoen sistema automatikoki hobe-tzea. Ekologia politikoaren barruan hainbat ikus-molde daude, esaterako, John Barry-rena: «Ikuspun-tu ekozentriko hutsetik, demokrazia ez dafuntsezkoa edo, kasurik txarrenean, aukerazko osa-

Page 11: Ekologia politikoa - argia.eus fileFlorent Marcellesi XIX. ETA XX. MENDEETAKO ideologia nagusiekin aldera-tuta, ekologia politikoa ideologia gaztetzat jo dezake-gu. Atal honetan ikusiko

11E K O L O G I A P O L I T I K O A

garri bat da» (Dobson, 1997: 49). Baina ikusmoldeminoritario horiez gain, ekologia politikoa gizakieneta gainerako izakien autonomia ahalik eta gehienhanditu nahi duen ekintzaren filosofia eta pentsa-mendu gisa ere ulertzen da:

Ekologiaren eta demokraziaren arteko loturakahul izateari uzten dio […] autoritarismoa bazter-tu egiten da printzipio berdearen mailan (eta ezarrazoi instrumental hutsen eraginez), printzipioliberalak baztertzen duen bezala: gizakiek eurenpatua erabakitzeko duten eskubidea funtseanurratzen du. (Eckersley, Dobson-en, 1997: 49)

Beraz, ekologia politikoaren eta demokraziarenarteko lotura egon beharko litzateke: demokrazia–aukeran, parte-hartzailea– ezinbesteko baldintzada ekologia politikoarentzat, baina ez da nahikoaekosistemekiko errespetuan, justizia sozialean etagizakien askapenean oinarritutako burujabetzaproiektua gauzatzeko. Horrenbestez, Lipietzek dio-narekin bat, ekologia politikoak gure jarrerek etaohiturek zer eragin duten esaten digu, baina giza-kien garapen bidea ez du ekologia politikoak auke-ratu behar, gizakiek berek baizik, eztabaida publikoeta demokratikoaren balioen eboluzioaren arabera(2000a).

1960ko hamarkadan sortutako ideia eztabaida bizia-ren eta gizarte industrialaren kritika antiproduktibis-taren ondoren, kontzientzia kolektibo eta ideologiaekologistak azaldu ziren –hau da, zenbait balio,erreferente eta utopia partekatu–, eta horri eskeraukera berde antolatuak bere tokia lortu du espaziopolitikoan. Hala, 1970eko hamarkadan, mugimendusozialaren barruan zenbait erakunde ekologistasortu ziren, hala nola Lurraren Lagunak (1969) edoGreenpeace (1971) eta horrekin batera aktibismobizia eratu zen «Bigarren Mundu Gerratik sortutakonazioarteko familia politiko bakarraren» eraikuntza-ren inguruan (Munduko berdeak, 1992). Ikusikodugun bezala –nagusiki Alemaniako, Espainiako etaFrantziako alderdi berdeen eta Munduko eta Euro-pako berdeen sorrera testuen bidez–, alderdi ber-deek zenbait ezaugarri partekatzen dituzte, besteakbeste, 1968ko balioen oinordeko nagusiak izatea,jatorriari dagokionez heterogeneoak izatea, gizaespeziaren biziraupenaren alde rol historikoa dutelasentitzea eta antzeko lerro pragmatiko nagusiak.Batez ere hasieran, alderdi politiko tradizionalekiko

eta, oro har, instituzioekiko mesfidantza izugarriapartekatzen zuten, baita politika egiteko bestemodu bat ere (besteak beste, Alemaniako «Sonstigepolitische Vereinigung» edo Frantziako «La politiqueautrement» leloek agerian uzten duten moduan).Alderdi formatuarekiko anbiguotasun horrek ebolu-zio eta berrebaluazio sakona izan zuen mugimenduberdea mundu osoan artikulatu zenean, botererairitsi zenean eta pixkanaka instituzionalizatuz joanzenean. Horren ondorioz, espazio berdearenbarruan kontraesan handiak daude gaur egun etazalantza legitimo eta beharrezkoa ere badago alder-di berdeek erreformismo erradikalaren grinei euste-ko ahalmenari buruz.

Lehen alderdi berdeak: erradikalta-sunaren eta berrikuntzaren artean

Naturarekiko errespetuari otutako berrikuntza sozia-la sustatu zuen munduko lehenengo alderdia Zee-landa Berriko Vaues Party izan zen, 1972an sortua

Alderdi berdeak esparru politikoan:teoriatik praktikaraEgunen batean, azenario bakar bat ikuste hutsak iraultza piztuko du.Paul Cézanne

Page 12: Ekologia politikoa - argia.eus fileFlorent Marcellesi XIX. ETA XX. MENDEETAKO ideologia nagusiekin aldera-tuta, ekologia politikoa ideologia gaztetzat jo dezake-gu. Atal honetan ikusiko

12 S A I A K E R A

(11). Bi urte geroago, René Dumont, ingeniari agro-nomoa eta Frantzian ekologia politikoaren aitatzatjotzen dena, Frantziako presidentetzarako hautes-kundeetan aurkeztu zen, hainbat pertsona eta elkar-te ekologisten babesaz, esaterako, Les Amis de laTerre. «Hirugarren Munduko» eta ingurumenarenaldeko sektoretik zetorren, eta bere hautagaitzakhasieran mugimendu sozial eta elkartze mugimenduekologistaren eta hauteskunde egitura zehatz eta«biodegradagarrien» bidez gauzatutako aldaera poli-tikoaren arteko elkarreragina erakusten du. Telebis-taren eta masa komunikabideen loraldia aprobetxa-tuz, René Dumontek «hautagai garbi» eta «pobre» gisaazaldu zuen bere burua eta, besteak beste, ur eta eli-kagai gabezia adierazteko zuzenean baso bat uredan edo sagar bat jan zituen (12). Emaitza onaklortu ez arren, mugarria izan zen berdeen eraikuntzapolitikoan eta politikan berdeak hobeto eta moduiraunkorragoan egituratzeko ateak zabaldu zituen.

1980an, Karlsruhe-n (Alemania), Die Grünen fun-datu zen, Alemaniako alderdi berdea, ordutik aurrera“alderdi berde ama” bilakatuko zena, ez sortzenlehena izan zelako, Europan eta munduan ekologis-moaren motor politiko eta ideologiko nagusietakoaizateagatik baizik (13). Die Grünen kaosetik sortuzen (14) –Schumpeter-en suntsipen kreatiboaren teo-ria gauzatuz–, muturreko ekologistak (Fundi), ekoso-zialistak, ekologista erreformistak (Realo) eta ekofe-ministak batu zituen (Riechmann, 1994: 189-211), etaanti-parteien-partei (alderdien aurkako alderdi) gisaeta alderdi tradizionalen alternatiba “ekobakezale”gisa aurkeztu ziren. «Giza eskubideak ez errespeta-tzearen, gosearen eta Hirugarren Munduko pobrezia-ren […], klimaren krisialdiaren eta gatazka militarren»aurka borrokatzeko betebehar historikoa dutenazjabetuta, instituzio politikoen barruan nahiz hortikkanpo, «funtsezko aldaketatzat» dute beren burua:

Berdeek indar ekologista eta demokratikoakmaila parlamentarioan eta hortik kanpo mobiliza-tzea, aspaldi egin behar zena, guztiz beharrezkoadela deritzogu. (Verabschiedete Satzungspräam-bel, 1980)

Bestalde, Frantziako Les Verts urrutirago doahegemonia soziopolitikoagatik lehiatzeko beharraridagokionez. Sorrera testuetan, botere politikoaren

konkista demokratikoaz gain, «bi inperialismo nagu-sien», kapitalisten eta komunisten aurrean botereekonomikoa ere lortzea ezarri zuten helburutzat:

Gustuko izan ala ez, ezin dugu boterea lortze-tik alde egin, ez soilik botere politikoa, baita aregaitzagoa izango den botere ekonomikoa ere.Gizarte kapitalistei, Estatu kapitalistei edo Estatu«sozialistei» aginte politikoaz gain, ekoizpen etatruke baliabide guztiak kendu behar dizkiegu.(Textes fondateurs des Verts, 1984)

Espainian, alderdi berdeak Europako kideen dis-kurtso bera hartu zuen sortu zenean, bultzadanagusia Alemaniako Berdeen buruzagi nagusieta-koa zen Petra Kellyk eman baitzion; hurrengourteetan Espainiako mugimendu berdearen ikonobihurtu zen (eta handik aurrera ez zen bertako per-tsonaia nabarmenik izan). 1983ko maiatzaren 29an,Kellyren bisita aprobetxatuz, herrialde osoko hama-sei ekintzaile ekologistek Tenerifeko Manifestuasinatu zuten. Bertan, instituzioekiko errezeloa ager-tu arren, alderdi politiko bat sortzea ezinbestekotzatjo zuten:

Bide instituzionalak mugimendu soziala ito-tzeko arriskua direla jakitun izan arren, ezinbeste-koa deritzogu bizitzaren eta gizakiak ingurunea-rekin dituen harremanen kontzepzio globalarekinkonprometitutako talde politikoa sortzeari.(Tenerifeko Manifestua, 1983, III. puntua)

Alderdi politiko berdeak militante ekologistenbeharrei erantzunez sortu ziren; militante horiek,ezkerreko nahiz eskuineko alderdi produktibistaklasikoekiko konfiantza galdu zutenez, beraiekkudeatuta, teorian eta praktikan ordezkatukodituen mugimendua nahi zuten. Indarrean zeudenpraktika politikoak zirela eta, lehen alderdi berdeek1968ko kontrakulturatik jasotako jarrera kritikoakagertu zituzten eta demokrazia parte-hartzailearenaldeko konpromiso erradikala hartu zuten. Iberiarpenintsulan zein Europa osoan, erakunde hierarki-ko, bertikal eta matxistak baztertzean oinarritutaeraiki zen alderdi berdearen ideia. Ingurumenarenaldeko mugimenduen, mugimendu feminista etaerregionalisten eta askapen mugimenduen eragin-

Page 13: Ekologia politikoa - argia.eus fileFlorent Marcellesi XIX. ETA XX. MENDEETAKO ideologia nagusiekin aldera-tuta, ekologia politikoa ideologia gaztetzat jo dezake-gu. Atal honetan ikusiko

pean eta korronte marxista berritzaileen ekarpenaz,aukera berdea ikuspuntu horizontalean, generoberdintasunean eta kideen parte-hartze aktiboanoinarrituta eraikitzen saiatu ziren.

Halaber, Die Grünen-en iritziz, aldaketa ez dasoilik ikuspuntu ekologikotik egin behar, baizik eta«oinarrizko demokraziaren, bortxakeriarik ezareneta gizakien autodeterminazioaren» ikuspuntutik erebai (1980). Espainiako berdeei dagokienez, zeradiote sorrera testuan: «Gure herrialdeko egungoalderdi politikoek ez diete erantzuten gure herria-ren bizi kalitatea eta baliabide naturalen gozatzemaila hobetzeko eskaerei». Beraz, ezinbestekoa da«Ingurumenaren esparruan parte hartzen dutenkontsulta, eztabaida eta erabaki guneetan» egotea,«presio sozialaren laga ezinezko jarduerari» sekulauko egin gabe. Beste modu batera esanda: bi han-kako erakundea, hanka bat mugimendu sozialetanduena eta bestea, instituzioetan.

Die Grünen-en eta politikan sartu diren ekologis-ta gehienen kasuan, “erreformismo erradikal” kon-tzeptuaren aplikazio jakin honek harreman anbi-guoa dakar indarrean dagoen sistema politikoarekineta sistemaren tresna nagusiak diren alderdi politi-koekin. Alderdi politikoak erronka sozioekologikoberrietara egokitzeko gai ez direlako eta barne jar-dueragatik kritikatu arren, beharrezkotzat jotzendira aldaketa abiatu ahal izateko. Garton-ek azal-tzen duenez, munduko alderdi berde gehienek,ordezkaritza demokraziak inolaz ere asetzen ezdituen arren, demokrazia parlamentarioaren jokoarauak onartzen dituzte (ikus sistemaren barruanjarduteko aukera). Dena den, askotan arau horiekaldi baterako onartzen dituzte, indarrean dagoenaerreformatzeko proposamenen eta desobedientziazibileko neurrien artean mugitzen dira, beti eredemokrazia parte-hartzaile eta zuzena jomugatzatdutela, Garton-ek alderdi berdeen oinarrizko hama-lau printzipioetan jaso bezala (2008: 111).

�Glokalizazio� berdea

Erradikaltasuna eta berrikuntza bateratu zituenlehen fase honen ondoren, mugimendu berdeamundu mailan antolatzeko urratsak ematen saiatuda. 1992an, Nazio Batuen Ingurumen eta Garapen

Konferentziaren bezperetan, berdeen mundukolehen topaketa burutu zen. Alderdi berdeetakoordezkariek «mundu osoko larrialdi egoera» salatuzuten, «garapen eredu berri bat» eskatu zuten, eta«“globalean pentsatu, lokalean jardun” delakoazharatago» joateko ordua zela eta «globalki jardutea»ere beharrezkoa zela gogorarazi zuten. Horrenbes-tez, «Iparraldean nahiz Hegoaldean ekologia politi-koa eta politika berdea sustatzeko» konpromisoahartu zuten. 1992ko adierazpenak ekologia politi-koak rol historikoa bete behar duela agerian utziarren, munduko mugimendu berdearen egituraketateorikoa eta praktikoa hastapenetan zegoen orain-dik. Lehen topaketa hauetan Hegoaldeko herrialdegutxik parte hartu zuten –ekologia «Iparraldekoluxua» ez dela gogorarazi arren– eta izaera koiuntu-rala eta hedapen mugatua izan zuen. Lurreko Gailu-rraren bultzada eta proiekzio politikoa aprobetxa-tuz, gehienbat politika zehatzak kritikatzeari ekinzion eta oraindik ikuspegi globala lortzeko ahalmentxikia zuen.

2001ean Australian burutu zen Berdeen mundu-ko lehen kongresuan, egoera hori konpontzen etaberdeen globaltasunean sakontzen saiatu ziren.Canberrako gutunean –gaur egun esparru politikoekologistan erreferentzia dena– «alderdi eta mugi-mendu politiko berdeen nazioarteko sare» gisa defi-nitu ondoren, munduko Berdeek ekologia politiko-aren izaera eraldatzailea nabarmendu zuten«jendearen jarreratan, balioetan eta ekoizteko etabizitzeko moduetan funtsezko aldaketak egitekobeharra» aldarrikatuz. Horrez gain, 1992an gertatubezala, agenda politikoko ekitaldirik izan ez zenez,borroka ekologistaren izaera iraunkorra eta holisti-koa indartu zuten eta jakintza ekologikoan, justiziasozialean, demokrazia parte-hartzailean, bortxake-riarik ezean, jasangarritasunean eta aniztasunarenerrespetuan oinarritutako printzipio egituratzaile etaideologikoak proposatu zituzten. 2008ko maia-tzean, Sao Paulon (Brasil), Berdeen munduko biga-rren kongresuan, politika eta antolakuntza gaiakzehazteko beste urrats bat ematen saiatu ziren (15).Mundu osoko ekitaldietan (NBEren gailurrak, Mun-duko Merkataritza Erakundearenak eta abar) partehartzea eta ekitaldi horietan aho batez hitz egiteabermatuko duen egituraren aldeko apustua eginzuten. Modu horretan batasun ekologista indartzen,

13E K O L O G I A P O L I T I K O A

Page 14: Ekologia politikoa - argia.eus fileFlorent Marcellesi XIX. ETA XX. MENDEETAKO ideologia nagusiekin aldera-tuta, ekologia politikoa ideologia gaztetzat jo dezake-gu. Atal honetan ikusiko

eragin lokala mundu guztira zabaltzen eta taldeekologisten oinarrizko lana eta berdeek erantzuki-zun kargu politikoetan duten gero eta pisu handia-goa hobeto uztartzen saiatu ziren.

Bultzada hori jaso eta mugimendu berdea besteeremu batzuetan zabaldu den arren, hala nolaAsian eta Afrikan –mugimenduen arteko lehia han-dia dago marka berdea babesteko–, aukera berdea-ren garapena ahul dago oraindik egituratzearidagokionez (16), hazkunde handieneko guneetatikkanpo –baita Iparramerikan ere, 1960eko hamarka-dan borroka eta hausnarketa ekologistan aitzindariizan arren–. Hala ere, Iparraldean nahiz Hegoal-dean mugimendu berdearen aniztasuna ikusita,zaila da ingurumenarekiko kezka eta ongizatematerial maila finkoa lotuta daudela ondoriozta-tzea, Ronald Inglehart-en tesi postmaterialistaren(1991) ildoari jarraiki. Hegoaldeko mugimenduekofeminista eta ingurumenaren aldeko mugimen-du batzuek proiektu politiko berdearekin dutenafinitateak (ikus, adibidez, Kenyako Green BeltMovement eta Wangari Maathai) «pobreen ekolo-gismoak» (Martínez Alier, 2005) ekologia politikoa-ren inguruan espazio bat eraikitzearekin bat egindezakeela erakusten du. Bestalde, Hegoaldekogatazka ekologikoetako protagonista askok berenburua ingurumenaren aldekotzat edo ekologista-tzat jo nahi ez dutelako (eta, horrez gain, berenburua berdetzat jotzen duten alderdi askok ospeagaldu dutenez), zaila da joera ekologista garbiaduten oinarrizko mugimenduak ideologia berdea-rekin eta ideologia horren aldaera politikoarekinlotzea. Dena den, Europako edo Ozeaniako gunesendoek bultzatutako mundu osoko antolakuntza-ren aterpean, dinamika zentripeto bat sor daiteke,berdeak erakarpen eta interes puntu bihurtzekoborrokan aurrerapauso bat eman nahi duten ingu-rumenaren aldeko mugimenduentzat nahiz franki-zia baten edo birmoldaketa politikoaren bila dabil-tzan oportunistentzat.

Europan ekologiaren antolakuntza eta egituratzepolitikoak beste inon baino fintasun handiagoalortu du. Dagokien herrialdeetan (Alemanian, Belgi-kan, Frantzian, Finlandian, Luxenburgon, Herbehe-reetan, Suedian, Suitzan eta abar) ondo finkatutakoalderdiek sustatuta, mugimendu berdea lehena izanda Europa osoko lehen alderdia martxan jartzen:

European Greens (Europako Alderdi Berdea) (17).Izaera transnazionala –eta, beraz, oso europeista–eta ekologia politikoaren irakaspenak bere eginez,eta kidetasun sentipen komun indartsuari esker,Europako Alderdi Berdeak bere espezifikotasunaindartu eta bere oinarriak ezarri ditu:

Europako Berdeak at eginik etorri gara gurefamilia politiko propioa osatzeko xedez. Mundubaketsu, bidezko eta ekologikoki jasangarrianEuropa aske, demokratiko eta sozialaren alde arigara borrokan. Hainbat balio defendatzen ditugu,hala noa justizia, giza eskubideak, eskubide zibi-lak, jasangarritasuna eta norbanakoak bere bizi-modua beldurrik gabe izateko eskubidea. (TheCharter of the European Greens, 2004)

Era berean, gazte berdeek mugimendu berdearengarapen jarraibideak kontuan hartzen dituzte orohar. Batetik, ez da harritzekoa alderdi berdeei orga-nikoki ala ez lotutako gazte erakundeak ugariagoakizatea aukera berdea politikan neurri handiagoanezarrita dagoen herrialdeetan (Alemanian, Finlan-dian, Suedian eta abar). Bestetik, Europan elkartze-ko eta antolatzeko ahalmen handia dago EuropakoGazte Berdeen Federazioaren bidez –2008an 30gazte erakunde eta GKEez osatua– (18), baina kon-tinente mailan antolatzea askoz gaitzagoa da Hego-amerikan, Asian edo Afrikan. Toki horietako egitu-raketa ahula bada ere, gazte berdeek ere berenkonpromisoa «globalizatzeko» urrats bat egin zutenaurrera 2007ko Nairobiko Munduko Gizarte Foroabaino lehenago. Global Young Greens sortu zuteneta «gazte ekintzaile eta gazte erakunde berdeenmunduko sare» moduan definitu zuten. Espainiangazte mugimendu hau alderantziz sortu zela nabar-mendu behar da –globaletik lokalera–, hau da,Espainiako mugimendu berde zatitu eta ahularenbabesik gabe, eta erreferentziak Europan edo mun-duan bilatuta: «Autonomoak eta independenteakizan arren, harro onartzen dugu Europako AlderdiBerdearen eta Canberran 2001ean munduko ber-deek sinatutako gutunaren utopia, eta Europakogazte ekologisten erakunde guztien alboan jardute-ko nahia adierazten dugu» (Gazte Berdeen SorreraManifestua, 2005). «Espainiako gazte ekologisten»oinarrizko ekimena izan arren, agerian uzten du

14 S A I A K E R A

Page 15: Ekologia politikoa - argia.eus fileFlorent Marcellesi XIX. ETA XX. MENDEETAKO ideologia nagusiekin aldera-tuta, ekologia politikoa ideologia gaztetzat jo dezake-gu. Atal honetan ikusiko

15E K O L O G I A P O L I T I K O A

Europako mugimendu berdeak goitik beherakodinamikan gero eta erakarpen ahalmen handiagoaduela. Dinamika horrek berak Ekialdeko Europakoeta Kaukasoko herrialdeetan ere eragina izan du;herrialde horietan bultzada ideologikoa eta antola-tzeko ahalegina ez datoz soilik Alemaniatik eta geroeta eragin zuzenagoa du Europako Alderdi Ber-deak. Hortaz, eragin hori dela eta erakunde berdeama berritzat jo dezakegu (19).

Berdeak boterearen erronkarenaurrean: etsipen istorioa alaaldaketaren hazia?

Glokalizazioarekin bat, ekologia politikoa boterea-ren sekretuetan barneratu da eta, hala, bere plan-teamendu teoriko eta praktikoak probatu ditu etaprobatzen jarraituko du. Izan ere, alderdi berdeaskok botere maila garrantzitsua lortu dute, lehenikmaila lokal eta erregionalean eta gero maila nazio-nal eta kontinentalean. Gero eta erantzukizun kargugarrantzitsuagoak hartu dituzte, baina kargu horiekez dituzte beti behar bezala prestatutako pertsonek–eta atzean zituzten kolektiboek– hartu. Noski,erantzukizun kargu horiek onartzeak boterearenjardunaren berezko kontraesanak dakartza berekin,bereziki erradikaltasunaren eta utopia iraultzaileenhegopean sortutako mugimendu batentzat. «Gataz-katan mobilizatzeko alderdi txikiak» izateari utziondoren, 1990eko hamarkadan, berdeak sistemapolitikoaren barruko alderdi bihurtu dira. Gober-nuetan parte hartu izanak aldaketa sakonak ekarriditu, esaterako, lidergoen indartzea eta alderdi tra-dizionalen antzeko barne egitura, eta gobernu koa-lizioetako lorpen politikoaren atzetik jarri du kideeitxantajea egiteko ahalmena (Valencia, 2006: 212-213).

Adibidez, 1960ko eta 1970eko hamarkadatakotalde iraultzaile eta anarkistetako ekintzaile nabar-menetakoa izan zen Joschka Fischer-ek AlemaniakoAtzerriko ministro gisa hartutako erabakiek agerianutzi zuten mugimendu berdearentzat –eta, hedadu-raz, edozein mugimendu eraldatzailerentzat– zailadela autentikotasun ideologikoari eustea, indarreandagoen sistemaren barruan sartu eta elkarreraginahasten denean (20). Die Grünen-en oniritziaz ale-

maniar tropak Afganistanera bidaltzean, Fischerrekekologia politikoaren funts bakezaleak hautsizituen ala, alderantziz, zonalde horretan bakearieusten lagundu zuen? Atzerriko politikan kontzesiohau egin izanak aurrerapen ekologikoei atea zabal-du al zien, adibidez, energia nuklearra alde baterauzteari? Konpromiso hau etikoki onargarria etaarduratsua izan al zen?

Hausnarketa hau Europako ekologismo politi-koaren barruan sortutako eta konpondu gabekoantzeko beste eztabaida ekobakezale bati dago-kionean erabil dezakegu: edozein erakunde militarirmo baztertu behar da, ala ekologismo politikoakEuropar Batasunak lurraldea babestuko lukeen etamunduan bake indarra izango litzatekeen ejertzitofederal bat onartu beharko luke? Elkarren aurkadauden giza izaeraren kontzepzioak (Rousseau-tikhasi eta Hobbes-eraino doazenak) agerian uzteazgain, ideia berdeen eta sistema kapitalistarenbarruko inertziaren nahiz jarduteko aukerarenarteko kontraesan honek barne gatazka eta egituragatazka gogorrak eragin ditu mugimendu berdean.Funtsean, alderdien kontrako alderdia oximoro-nean oinarritutako ezaugarriaren ondorio iasaihestezina da. 1980ko hamarkadan, Realoen etaFundien arteko gatazka eragin zuen, posibilisteneta Realpolitik delakoa defendatzen zutenen etaFundamentuen eta oinarrizko erakundeen zainda-rien arteko tentsio dialektikoa areagotu zuen.Mugimendu berdeak zenbateraino onartu behardu, Daniel Cohn-Bendit Realoak dioen moduan,«purutasun ideologikoa galtzeko arriskua, ekintzaerreala eta eraginkortasunaren alde»? (Cohn-Benditeta Mendiluce, 2000: 46). Sistema politiko tradizio-nalaren barruan beste alderdi bat bilakatu da etaepe labur edo ertainean ez du gehiengoa duenalderdia izateko itxaropenik. Horrez gain, zalan-tzarik gabe, mugimendu berdearen egungo kon-traesan nagusietakoa urrats txikien erreformismoaeta epe luzeko erradikaltasun eraldatzailea batera-tzeko zailtasuna da. Horrekin batera, emankorta-sun berritzaile eta ideologikoaren hazia eta moto-rra ere badela deritzot, baina sorrerako balioeninguruan barne kohesioa eta koherentziari eustekoahalmenaren menpean dago, bestela ekologiapolitikoa ordezkaritza politikoari dagokionez ume-zurtz gera daitekeelako. n

Page 16: Ekologia politikoa - argia.eus fileFlorent Marcellesi XIX. ETA XX. MENDEETAKO ideologia nagusiekin aldera-tuta, ekologia politikoa ideologia gaztetzat jo dezake-gu. Atal honetan ikusiko

16 S A I A K E R A

ALEMANIAKO BERDEEK ospetsu egin zuten ondoko leloa1984an sortu zirenean: “Ekologia politikoa ez doa ezezkerrera ez eskuinera, aurrerantza doa”. Frantziakoekologismoak ere antzeko posizioak erakutsi zituen,“ez bata, ez bestea“ leloarekin. Alderdi hauen sorrera-tik 25 urte pasatu direnean, aldiz, errealitateak argi era-kutsi du ekologia hobeto moldatu dela ezker aldeare-kin. Espainiako ekosozialismoak ere hori beraberresten du. Europako mugimendu berdean eztabai-da sakona dago kapitalismoaren baitan dagoen jarduntarteaz. Horrek guztiak eta gehiagok ere, ekologismoa,sozialismoa eta ezkerraren artean diren harremaneiburuzko eztabaida birzabaltzera bultzatzen gaitu.

Teoria eta indar politikoen kokapenerako Espai-nian ezker/eskuin bikotea erabiltzen da bakarrik,baina mundu anglosaxoian ekonomia eskema klasikohoni ardatz sozial bat gehitzen zaio: autoritario/liber-tario ardatza. Honen arabera, mundu mailako konpa-raketak egingo bagenitu, emaitza harrigarriak azalera-tuko lirateke. Seguruenik, “ezkerra” deitzen dugunhori gaur egun ez da zehatz definitutako kontzeptubat, gehiago oinarritzen da imaginario kolektibo his-toriko batean eta ez du ondo ordezkatzen gaur egun-go esparru ideologikoaren aniztasuna.

Ekologismoaren etorrerarekin, hirugarren ardatzbat gehitu behar zaio orain arteko bi dimentsiokoazterketari, produktibismoa eta antiproduktibismoa-ren dialektika. Jadanik kapitala/lana dialektika ezda erabakigarria eta garrantzitsuena produkzioakhartzen duen norabidea da; eta ardatz berri hau,gainera, berez da egituratzailea eta autonomoa.

Beraz, eta lehen hurbilketa gisa, gure gizarteen kon-plexutasuna hobeto azalduko duen hiruko eskemara

iristen gara: liberal-kolektibista / autoritario-libertario /produktibista-antiproduktibista. Goazen ikustera eko-logia politikoa nola kokatzen den eskema berri hone-tan: jasangarritasun sendoaren alde egiten duenez,produktibismoaren beste muturrean dago ekologiapolitikoa. Agerian da ekologismoak etengabe egitendiola erreferentzia askapenaren etikari, emantzipazioa-ren borrokari edota norbanakoaren produkzio askeari.Eta argi defendatzen ditu, halaber, oinarritik parte har-tzea, askatasunaren defentsa eta aginte hierarkiko edoburokratikoen aurkako kritikak. Argi da, beraz, ezkerlibertarioarekiko edo liberalismoaren muinarekin –nor-banakoaren askatasunen garrantzia– dituen konexiopuntuak, beti ere elkartasunaren balioarekin indartuak.

Ezker-eskuin ardatz ekonomikoari dagokionez,ordea, famili ekologista oso zabala da eta ez dagoondorio argirik, baina bai aurrera liteke ikuspegi eko-logistak neoliberalismoa eta marxismo ortodoxoa eraberean arbuiatzen dituela. Kolektibismoa eta liberalis-moaren arteko hirugarren bidearen arakatzea etenga-bekoa da eta bioekonomiaren printzipioetako bateanoinarritzen da: azpi-sistema batek ezin dezake beraere biltzen duen sistema arautu (“Ekologia politikoaantiproduktibismo gisa” kapituluan aritu gara luzehonetaz). Aipatutako estalpe honetan, ekologiarenmunduan proposamen ugari daude gaur egun.

Ekologia politikoa kritikoa da lan ordainduarengizarte industrialarekin eta, “produkzioa-enplegua-kontsumoa” hirukia medio, produktibismoak aurrerabegira egiten duen ihesarekin ere bai. Alde horretatik,nagusi den kapitalismoa eta sindikatu eta ezkerrekomugimendu gehienei kontrajarriz, ekologismoak –ezaho batez– zalantzan jartzen du erabateko enplegua-

Ezkerrekoa alda ekologia

politikoa?

Florent Marcellesiren artikulu luze honekbadu beste azken kapitulu bat: “Ezkerre-koa al da ekologia politikoa?” Berak dio

mugimendu ekologista eszenatoki mediatikoraagertu zenetik, pentsalari eta teoriko ugarikplazaratu zutela ea hau ezkerrekoa edo eskui-nekoa ote zen. Egun ere Marcellesik argi dueztabaidak baduela lekurik. Marcellesik lanhonetan gai honi buruz argitaratutakoa labur-tuko dugu ondorengo lerroetan.

Page 17: Ekologia politikoa - argia.eus fileFlorent Marcellesi XIX. ETA XX. MENDEETAKO ideologia nagusiekin aldera-tuta, ekologia politikoa ideologia gaztetzat jo dezake-gu. Atal honetan ikusiko

17

ren ikuspegia. Hazkundea moteldu eta kontsumoagutxitzea legoke ikusmolde horren oinarrian. Hala ulerliteke hobeto mugimendu ekologistak, oro har, herrita-rren oinarrizko errentaren alde erakutsi duen interesa.

Ekologia politikoa eta (eko)sozialismoa

Galdera honakoa da: bateragarriak al dira sozialismoaeta ekologia politikoa? Eta honi erantzuteko, zeinsozialismori buruz ari gara? Aldez aurretik, marxismoortodoxoa eta ekologia politikoaren arteko edozelakoharremana baztertuko dugu. Agur proletariotza libu-ruan (Gorz eta Gil, 1981) Gorzek nagusi den marxis-mo honekin apurketa proposatzen du. Kapitalismoa-ren aurkako ikusmoldean sakondu eta marxismoagainditzen saiatzen da, norbanakoen emantzipazioaeta produktibismoa eta kontsumismoari egiten dienmuturreko kritikaren arteko harremanean sakontzendu horretarako. Soldatapeko lanaren goraipamenazkritika gogorra egiten du eta zera galdetzen du: ausar-tuko al gara abiatzen lanaren gizartetik harago?

Viveret filosofoaren ustez ere, sozialismoaren etaliberalismoaren arteko gatazkak oso bortitzak dirasarri, baina kultur oinarri berbera dute, bientzat fun-tsezkoena ekonomia da, “lan produktiboa” mediohori baita edozelako aberastasunaren sorburu.Sozialismoaren sustraietan ekologikoaz pentsatzekoezintasuna dago, natura eta ondasun ugariak pro-dukziorako osagaiak besterik ez direlako. Determi-nismo antropologiko batek gidatzen du Homo eco-nomicus hori historiaren ardatz gisa hartzera.

Eta orduan zertan oinarritzen da ekosozialismoa?Sozialismo dezentralizatzailea hartzen du oinarrihonek, ez autoritarioa; Rosa Luxenburgo eta korronteanarkista eta libertarioak hartzen ditu ipar eta, beraz,ekologia politikoak bezala, marxismo-leninismoa etaestalinismoa arbuiatzen ditu. Lipietz-ek “gorritik-ber-derako” ezinbesteko bilakaeraz hitz egiten du etaekologia politikoa izendatzeko “postsozialismoa” ter-mino probokatzailea ere erabili izan du. Lipietzenustez, sozialismoa eta ekologia politikoaren ikusmol-de desberdinen funtsa garapena da, hau da, sozialis-moak garapenaren ikusmoldetik begiratzen dio histo-riari eta ekologia politikoak ez. Pertsonak naturareneraldaketarekin lortzen duen garapena, hori da histo-riaren funtsa sozialismoarentzat, eta hori da ekologiapolitikoarekin duen kontraesan nagusia. Munduarenkonplexutasuna eta indar eraldatzaile berriei buruzaritzerakoan, beraz, Lipietzen ustez ekologia politiko-az hitz egin behar da, berau baita XXI. mendeko“esperantza berria”.

Edozein modutan, ekosozialismoak eta ekologiapolitikoak antiproduktibismoaren ikusmolde ugaripartekatzen dituzte eta nire ustez, ekosozialismoakmarxismoaren kritika azkenetara eramaten badu,bere eredu sozialistatik apurka urrundu eta ereduekologistara gehiago hurbilduko da. Europara begi-ratuta hori gertatzen ari da. Hor dira ekosozialistak,ekobakezaleak, ekofeministak, ekologista sozialak,ekoliberalak, ingurumen zaleak… eta badirudi eko-logiak guztiak estalpe berean har ditzakeela politikaegiterakoan Europako egungo mugimendu ber-deak. n

Page 18: Ekologia politikoa - argia.eus fileFlorent Marcellesi XIX. ETA XX. MENDEETAKO ideologia nagusiekin aldera-tuta, ekologia politikoa ideologia gaztetzat jo dezake-gu. Atal honetan ikusiko

18 S A I A K E R A

Bibliografia

ANTUNES, Carlos, Pierre JUQUIN, Penny KEMP,Isabelle STENGERS, Wilfred TELKÄMPER y Frie-der Otto WOLF (1993): Manifiesto ecosocialista.Por una alternativa verde en Europa, Madril, LosLibros de la Catarata, 2. ed.

BERMEJO, Roberto (2001): Economía sostenible.Principios, conceptos e instrumentos, Bilbo,Bakeaz.

— (2007): «El paradigma dominante como obstácu-lo para la sostenibilidad. La transformación epis-temológica y paradigmática de la economía sos-tenible», Ekonomiaz. Ekonomiari buruzko euskalaldizkaria, 64, 36-71.

BOOKCHIN, Murray (1988): «Nosotros los verdes,nosotros los anarquistas», Comunidad, 63.

— (1999): La ecología de la libertad: el surgimientoy la disolución de la jerarquía, Móstoles, Nossa yJara.

BOUTAUD, Aurélien (2007): «Développement dura-ble et démocratie. Le nécessaire renouvellementdes institutions publiques», Futuribles, 329.

CARPINTERO, Óscar (1999): Entre la economía y lanaturaleza. La controversia sobre la valoraciónmonetaria del medio ambiente y la sustentabili-dad del sistema económico, Madril, Los Libros dela Catarata.

CHICHE! (1996): Pour une révolution lente.<http://www.chicheweb.org/spip.php?article2&var_recherche=r%E9volution%20lente>.

CMMAD (INGURUMENA ETA GARAPENARENMUNDU BATZORDEA) (1988): Nuestro futurocomún (Brundtland txostena), Madril, AlianzaEditorial.

COHN-BENDIT, Daniel (2008): Elkarrizketa, Télé-rama, 3037. <http://www.telerama.fr/-monde/26951-oubliez_mai_ 68_grand_entre-tien_avec_daniel_ cohn_bendit.php>.

1— eta José María MENDILUCE (2000): Por la terce-ra izquierda, Bartzelona, Planeta.

DEGANS, François (1984): «Qu’est-ce que le pro-ductivisme?» (LES VERTS: Textes fondateurs desVerts).

DIE GRÜNEN (1980): Verabschiedete Satzungspräam-bel, Karlsruhe.

DOBSON, Andrew (1997): Pensamiento políticoverde, una nueva ideología para el siglo XXI,Bartzelona, Paidós Ibérica.

ELLUL, Jacques (1977): Le système technicien, Paris,Calmann-Lévy.

ETXEBERRIA, Xabier (1994): La ética ante la cri-sis ecológica, Bilbo, Bakeaz (CuadernosBakeaz, 5).

EUROPEAN GREENS (2006): The Charter of the Euro-pean Greens: European Green Party Guiding Prin-ciples. <http://www.europeangreens.org/cms/default/rubrik/9/9341.the_ charter_of_the_european_greens.htm>.

FERNÁNDEZ, Joaquín (1999): El ecologismo espa-ñol, Madril, Alianza Editorial.

GARRIDO PEÑA, Francisco (1993): Introducción ala Ecología Política, Granada, Comares.

GARTON, Pehr (2008): «¿Qué piensan los partidosverdes?» (¿Se necesita una ideología verde?,Cogito).

Page 19: Ekologia politikoa - argia.eus fileFlorent Marcellesi XIX. ETA XX. MENDEETAKO ideologia nagusiekin aldera-tuta, ekologia politikoa ideologia gaztetzat jo dezake-gu. Atal honetan ikusiko

19E K O L O G I A P O L I T I K O A

GEORGESCU-ROEGEN, Nicholas (1996): La Ley dela Entropía y el proceso económico, Madril, Fun-dación Argentaria.

GOMÀ, Ricard, y Marc RIUS (2006): «Iniciativa perCatalunya Verds (ICV). La izquierda verde deCatalunya» (Ángel VALENCIA (ed.) (2006): Laizquierda verde, Bartzelona, Icaria.

GORZ, André (1982): Ecología y política, Bartzelo-na, El Viejo Topo.

— (1997): Miserias de lo presente, riqueza de loposible, Bartzelona, Paidós Ibérica.

— (2006): «L’écologie, une éthique de la libération»,EcoRev’. Revue Critique d’Écologie Politique, 21(2005-2006 udazkena-negua).

— (2008a): Carta a D., Bartzelona, Paidós Ibérica.

— (2008b): «Le travail dans la sortie du capitalisme»,EcoRev’. Revue Critique d’Écologie Politique, 28(otoño-invierno 2007-2008). <http://www.ecopo-litica.org/>.

— eta Miguel GIL (1981): Adiós al proletariado, Bar-tzelona, Ediciones 2001.

GRINEVALD, Jacques (1996): «Prólogo», en NicholasGEORGESCU-ROEGEN: La Ley de la Entropía yel proceso económico, Madril, Fundación Argen-taria.

ILLICH, Iván (2006): Obras reunidas (rev. ValentinaBorremans y Javier Sicilia), Mexico, Fondo deCultura Económica, I y II liburukiak.

INGLEHART, Ronald (1991): El cambio cultural enlas sociedades industriales avanzadas, Madril,Centro de Investigaciones Sociológicas.

JONAS, Hans (1995): El principio de responsabili-dad: ensayo de una ética para la civilización tec-nológica, Bartzelona, Herder.

KELLY, Petra, eta besteak (1983): Manifiesto deTenerife.

LATOUCHE, Serge (2008): La apuesta por el decre-cimiento. ¿Cómo salir del imaginario dominante?,Bartzelona, Icaria.

LES VERTS (1984): Textes fondateurs.

LIPIETZ, Alain (1999): L’écologie est un post-socia-lisme, <http://lipietz.net/spip.php?article228>.

— (2000a): «L’écologie politique, remède à la crisedu politique?», AGIR, 3.<http://www.berdeak.org/LIPIETZ.htm>.

— (2000b): «Qu’est-ce que l’écologie politique?».Saint-Denisen (Francia) aurkeztutako ponentzia,<http://lipietz.net/spip.php?article212>.

— (2000c): «Political Ecology and the Future of Mar-xism», Capitalism Nature Socialism, 39.

— (2002): ¿Qué es la ecología política? La grantransformación del siglo XXI, Txileko Santiago,Instituto de Ecología Política.

— (2006): «Du rouge au vert. Portrait d’Alain Lipietzpar Alain Lipietz», EcoRev’. Revue Critique d’Éco-logie Politique, 21 (2005-2006 udazkena-negua).

— (2008): «André Gorz et notre jeunesse», Multitu-des, 31, 163-169.

MUNDUKO BERDEAK (1992): Munduko lehen bil-kura berdearen azken ebazpena, Río de Janeiro.

— (2001): Carta de Camberra.

LOWY, Michael, y Joel KOVEL (2002): «Ecosocialistmanifesto», Capitalism Nature Socialism, 13 (1).<http://www.manueltalens.com/lecturas/mani-fiesto.htm>.

MARCELLESI, Florent (2007a): «Desarrollo, decreci-miento y economía verde», The Ecologist paraEspaña y Latinoamérica, 31.

— (2007b): «André Gorz vive, la lucha ecologistasigue», Ecología Política, 34, 124-125.

Page 20: Ekologia politikoa - argia.eus fileFlorent Marcellesi XIX. ETA XX. MENDEETAKO ideologia nagusiekin aldera-tuta, ekologia politikoa ideologia gaztetzat jo dezake-gu. Atal honetan ikusiko

— (2008): «Nicholas Georgescu-Roegen, padre de labioeconomía», Ecología Política, 35, 143-144.

MARTÍNEZ ALIER, Joan (2005): La ecología de lospobres, Bartzelona, Icaria.

— eta Klaus SCHLÜPMANN (1991): La ecología y laeconomía, Mexico, Fondo de Cultura Económica.

MARX, Karl (1973): Grundrisse (trad. Martín Nico-laus), New York, Vintage.

MÉDA, Dominique (1999): Qu’est ce que la Riches-se?, París, Aubier.

MOON, Michael (2008): «Hacia una ideología verde»(Per GAHRTON: ¿Se necesita una ideologíaverde?, Cogito).

PARIJS, Philippe van, y Yannick VANDERBORGHT(2006): La renta básica, una medida eficaz paraluchar contra la pobreza, Bartzelona, PaidósIbérica.

PASSET, René (1996): Principios de Bioeconomía,Madril, Fundación Argentaria.

— (2001): La ilusión neoliberal, Bartzelona, Debate.

PRIGOGINE, Ilya, e Isabelle STENGERS (1983): Lanueva alianza. Metamorfosis de la ciencia, Madril,Alianza Editorial.

RIECHMANN, Jorge (1991): ¿Problemas con los fre-nos de emergencia? Movimientos ecologistas ypartidos verdes en Holanda, Alemania y Francia,Madril, Talasa.

— (1994): Los Verdes alemanes, Granada, Comares.

— (1995): «Desarrollo sostenible: la lucha por lainterpretación» (Jorge RIECHMANN, José ManuelNAREDO, Roberto BERMEJO, Antonio ESTEVAN,Carlos TAIBO, Juan Carlos RODRÍGUEZ MURI-

LLO y Joaquín NIETO: De la economía a la eco-logía, Madril, Trotta 11-35).

— (2008): Biomímesis. Ensayo sobre imitación de lanaturaleza, ecosocialismo y autocontención,Madril, Los Libros de la Catarata.

ROSTOW, John (1961): Las etapas del crecimientoeconómico, Mexico, Fondo de Cultura Económica.

ROUSTANG, Guy (2003): «Rompre le triangle pro-duction-emploi-consommation», en PhilippeMERLANT y Jacques ROBIN: Sortir de l’écono-misme, Ivry-sur-Seine (Frantzia), Les Éditions del’Atelier.

SACRISTÁN, Manuel (1987): Pacifismo, ecología ypolítica alternativa, Bartzelona, Icaria.

VALENCIA, Ángel (ed.) (2006): La izquierda verde,Bartzelona, Icaria.

VERNADSKY, Vladimir I. (1997): La biosfera,Madril, Fundación Argentaria.

VILLALBA, Bruno (2005): «Rachel Carson, un enga-gement scientifique et littéraire», EcoRev’. RevueCritique d’Écologie Politique, 21 (2005-2006udazkena-negua ).

— (2007): «Ivan Illich, une critique écologiste desinstitutions», EcoRev’. Revue Critique d’ÉcologiePolitique, 21 (2005-2006 udazkena-negua). Dis-ponible en castellano en <http://www.ecopoliti-ca.org/>.

VIVERET, Patrick (2002): Reconsidérer la richesse,París, Secrétariat d’État à l’Économie Solidaire.

WALLERSTEIN, Immanuel (2002): La crisis estructu-ral del capitalismo, Mexico, Contrahistorias.

ZIN, Jean: Ecologie révolutionnaire, <http://jean-zin.fr/ecorevo/>.

20 S A I A K E R A

Page 21: Ekologia politikoa - argia.eus fileFlorent Marcellesi XIX. ETA XX. MENDEETAKO ideologia nagusiekin aldera-tuta, ekologia politikoa ideologia gaztetzat jo dezake-gu. Atal honetan ikusiko

1. Kanadan (1886 eta 1887), Australian (1886),Zeelanda Berrian (1894), Hegoafrikan(1898), Argentinan (1901) eta abar.

2. Gobernu federalak Erosion Soil Serviceagentzia sortu zuen.

3. Azterketa horien ondorioz, Georgescu-Roe-gen-ek «laugarren lege termodinamikoa» eza-rri zuen. Horren arabera, materia, energiabezala, entropiaren menpe dago: «Mattermatters too». Lege horren arabera, materiaere modu atzeraezinean degradatzen da etaez da erabat birziklagarria.

4. Amerikar estatistikaria, matematikaria etaekologiaren teorialaria (1880-1949), AlfredLotka aitzindaria izan zen ekonomiaren ikus-pegi biofisikoan eta endosomatiko eta exo-somatiko kontzeptuak sortu zituen. Lotkakexosomatiko kontzeptua proposatu zuenbiosferaren parte den gizakiaren eboluziotekniko bizkortua izendatzeko. Ikus, adibi-dez, Elements of Mathematical Biology(1926; reed. 1956).

5. Minerologo eta geokimikari errusiar-ukraina-rra (1863-1945), Vladimir Vernadsky-k noos-fera kontzeptua landu zuen. Halaber, ekolo-gia biosferaren zientzia gisa definitu zuen.Ikus, adibidez, Biosfera (1997; ed. ori j .1926).

6. Zehazki, Torrey Canyon en hondoratzea1967ko martxoan, Santa Barbarako (Kalifor-nia) marea beltza 1969ko urtarrilean etaJaponen merkurio kutsadurak eragindakoMinamata gaixotasuna aipa genitzake.

7. Karga ahalmena ingurune jakin batek, eraginnegatibo nabarmenik izan gabe, jasan deza-keen biztanle kopurua da. Iraunkortasunahalmena denboran zehar alda daiteke, hain-

bat faktoreren arabera: elikagai kantitatea,habitata, ura eta funtsezko beste zenbaitazpiegitura.

8. Brundtland Txostenak ere «hazkunde aroberri baten, hazkunde biziaren» aldeko apus-tua egiten jarraitzen du, eta ez du lehentasu-nik ezartzen ekonomia, gizartea eta inguru-menaren artean. Horregatik harrapakinerraza bihurtu da boterea duten indar politi-ko eta komertzialentzat («garapen jasangarri-tik» «hazkunde jasangarrira» eta beste oximo-ron askotara igaro gara).

9. Ikus, adibidez, José Manuel Naredo, Las raí-ces económicas del deterioro ecológico ysocial. Más allá de los dogmas, Madrid, SigloXXI de España, 2007.

10. “Ekologia” hitza Ernst Häckel biologoakOrganismoaren morfologia orokorra (1866)lanean erabili zuen lehen aldiz. AlemanezkoÖkologie hitzaren itzulpena, oikos (etxea)eta logos (azterketa) grezierazko hitzek osa-tzen dute, hau da, «etxeen azterketa» esannahi du. Espezie bateko norbanakoen, espe-zie horren jarduera antolatuaren eta jarduerahorren baldintza eta emaitza den, espeziea-ren bizi baldintza den ingurunearen artekohiruko harremana aztertzen duen zientziada.

11. 1973an, Ingalaterrako Green Party delakoada Europan sortutako lehen alderdia. 1979anDaniel Brélaz parlamentu federal batekolehen diputatu berdea bilakatu zen (Suitza).

12. Hauteskunde kanpainan telebistan egin zuenagerpena helbide honetan ikus daiteke:<http://www.ina.fr/archivespourtous/index.php?vue=notice&from=fulltext&full=ren%E9+dumont+verre+d%27eau&num_notice=1&total_notices=1>.

Oharrak

21E K O L O G I A P O L I T I K O A

Page 22: Ekologia politikoa - argia.eus fileFlorent Marcellesi XIX. ETA XX. MENDEETAKO ideologia nagusiekin aldera-tuta, ekologia politikoa ideologia gaztetzat jo dezake-gu. Atal honetan ikusiko

13. Ikus Heinrich Böll fundazioa, egoitzakmundu osoan dituena.

14. Wolfang Prosinger-ek Der Taggespiegelaldizkarian argitaratutako artikulu bateanerabilitako esapidea: «Wie Pazifisten, Komu-nisten, Vogelschützer und Punks 1980 umeine Parteigründung stritten: die Geburt derGrünen aus dem Chaos», 13/01/05.

15. Munduko Berdeek idazkaritza eta finantzabaliabide iraunkorrak izatea erabaki zuten.

16. Amerikako mugimendu berdea 1980ko hamar-kadaren hasieran sortu zen eta maila lokaleanindar handia baina artikulazio federal mailaurria du. 1970eko hamarkadatik aurrera mugi-mendu komunisten borrokari esker ezagunaden Ralf Nader abokatu eta ekintzaileak era-gin handia izan du. Keniako Green Belt Move-

ment-eko diputatu izan zen Wangari MaathaiNobel saridunaren bultzadaz, ekologia Afrikanfinkatzen saiatzen ari da eta 2006an GazteBerde Afrikarren Federazioa sortu zen. Asian,berdeak pixkanaka bidea egiten ari dira:2007an ordezkaritza lokala lortu zuten Japo-nen eta Txinan bertan ere badute Alderdi Ber-dea —legez kanpo bada ere—.

17. 1984an Europako Alderdi Berdeen Koordina-kundea jarri zen abian. 1993an EuropakoAlderdi Berdeen Federazioa bihurtu zen eta2004an, Erroman, Europako Alderdi Berdeasortu zen.

18. Ikus Europako Gazte Berdeen Federazioarenwebgunea: <http://www.fyeg.org/>.

19. Berriki Europar Fundazio Berdea sortu izanahorren adierazle da.

22 S A I A K E R A

Oharra: Testu hau originalaren bertsio laburtua da. Ecología política: génesis, teoría y praxix de la ideologíaverde. Bilbo, Bakeaz, 2008 (Cuadernos Bakeaz 85). © Florent Marcellesi 2008; © Bakeaz 2008. Lanarenhelbide elektronikoa: http://www.bakeaz.org/es/publicaciones/mostrar/102-ecologia-politic

Page 23: Ekologia politikoa - argia.eus fileFlorent Marcellesi XIX. ETA XX. MENDEETAKO ideologia nagusiekin aldera-tuta, ekologia politikoa ideologia gaztetzat jo dezake-gu. Atal honetan ikusiko

Hauxe da duela hainbat urtetatik hona euskallurretan ezarri den frantziar ingeniari eta hirigilegazteak testuaren hasieran botatzen duen galdera:ekologia politikoa zenbateraino da ideologia berribaten sorrera? Andrew Dobson-ek “PentsamenduBerdea”z irekitako bideari jarraituz, ideologia batzentzu politologikoan eta globalean existitzen delabaieztatzeko hainbat elementu behar dituela dio:gizartearen deskribapen analitiko koherentea, ideo-logia horren ideia nagusietan oinarrituta errebindi-katzen den gizarteak nolakoa izan behar duen pro-posatzea edo deskribatzea, eta hori gauzatzekoekintza politikoaren programa, mahai gainean jarri-tako ideal hori lortzearren burutu behar den aldake-ta soziala abiatzeko.

Ez dago esan beharrik, gure iritziz, 1960kohamarkadatik hona, mugimendu sozial berriak,bereziki feminismoa eta ekologismoa, kritika, agin-duzko proposamena eta, kasu batean, patriarkatuaeta hizpide dugun kasuan, ingurumenaren etagizartearen krisialdia gainditzea ahalbidetuko dutenprograma eraldatzailea bateratzen dituen diskurtsoaosatzeko gai izan direla.

Ideologia berria marrazteko saiakeran, Marcelle-sik digresio labur bat egiten du, pentsamolde eko-logistan eragin handiena izan duten egileei aipa-men eginez. Argi bereizten ditu ekologia(ekosistemak aztertzen dituen zientzia) eta ekolo-gismo soziopolitikoa, hau da, ingurumenaren kri-sialdia sortu duen ekoizpen eta kontsumo sistemagainditzea proposatzen duen mugimendu soziala.Eta hainbat idazle eta zientzialariri errepasoa egitendie (Rachel Carson, Ivan Illich, Nicholas Georgescu-Roegen, Vladimir Vernadsky, René Dumont, AndréGorz eta abar), ekologismoaren genesi erreferen-tziala eta jarraibide ideologikoa markatu duten ideiaeta diskurtsoetako batzuk nabarmenduz.

Halaber, 1968an sortutako mobilizazio zikloa eredu hizpide, pentsatzeko eta egiteko modu berri bateratu zuen inflexio puntua adierazteko. Eredu berrihori ohiko ereduetatik bereizten da eta bakartzatezarri nahi den mundu ideologiko bipolarraren(Washington ala Mosku, NATO ala VarsoviakoItuna) kritika politikoa egiten du.

Ondoren, bere ustez pentsatzeko eta munduaikusteko modu berri honen ideia nagusiak direnak

Iñaki Barcena*

Ekologia politikoa ideologia gisa(Florent Marcellesiren artikuluari egindako kritika)

23I R I T Z I A K

Page 24: Ekologia politikoa - argia.eus fileFlorent Marcellesi XIX. ETA XX. MENDEETAKO ideologia nagusiekin aldera-tuta, ekologia politikoa ideologia gaztetzat jo dezake-gu. Atal honetan ikusiko

deskribatzen saiatzen da: antiproduktibismoa, sor-pasoa, (bere hitzetan) kapitalismo-sozialismo dialek-tika gaindituko duen zentzuaren bilaketa eta erradi-kaltasun demokratikoa. A. Gorzen hitzak erabiliz,gizarte eta ingurumen krisialdia neurriz kanpokopilaketa, errentagarritasuna maximizatzea eta orekaekologikoak hausten dituen teknika erabiltzea eska-tzen duen ekoizpen ereduaren ondorioz sortu da.Dobsonen bideari jarraiki, ingurumenaren aldekomugimendua, hau da, gobernu gehienek eta ohikoalderdi politikoek arazo ekologikoetara hurbiltzekoerabiltzen duten bide administratiboa, eta mundujasangarria lortu ahal izateko muturreko aldaketakproposatzen dituen ekologismoa bereizten ditu. Eta,ondoren, ekologia politikoa demokrazia lokal etaparte-hartzailearen aldeko, Murray Bookchin-ekkonpromiso soziala esaten zion horretan oinarrituta-ko eredu deszentralizatuaren aldeko apustua erebadela dio, gizartean ekosistema naturaletako elkar-lana eta elkarreragina nagusi izan daitezen.

Teoriatik praktikarako jauzian, alderdi berdeakaukeratzen ditu ekologia politikoaren ideiak eremupolitiko instituzionalean nola sartu diren azaltzekoadierazle garbi gisa. Eta nire ustez oker dago. Argidago alderdi berdeak funtsezko elementuak izandirela ideologia berdea hedatzeko eta zabaltzeko,eta hauteskundeen eta politikaren eremuan nahizinstituzioen esparruan agertu izanak ingurumenariburuzko gaiak agenda politiko eta mediatikoetansartu dituela. Baina, alderdi hauek Europako zenbaitnaziotan (Alemanian, Belgikan, Frantzian, Finlan-dian…) edo Ozeanian duten toki garrantzitsua albobatera utzita, munduko gainerako herrialdeetan, etaaipatutako herrialdeetan ere bai, noski, praxi ekolo-gistaren protagonista nagusia mugimendu ekologis-ta da eta diskurtsoa nonahi sortzen diren ingurumengatazkatan egunero borrokan ari diren pertsonekdaramate. Ekologismoaren praxi ideologikoa alderdiberdeetara mugatzen du eta alderdi hauek kaleareneta instituzioen arteko “transmisio-uhaltzat” jotzenditu. Ondorioz, ez du ulertzen, zenbait kasutan halagertatu den arren, ezin dela orokortu eta, bestalde,alderdien aurkako alderdiaren proiektu erreferentziahark, 30 urtetako esperientzia aberatsaren ondoren,sistema demokratiko liberalaren gainerako alderdiengero eta antz handiagoa duela. Marcellesi kontrae-san hauetaz jabetzen da eta testuan adierazten ditu,baina, hala eta guztiz ere, alderdi berdeak ekologis-

moaren adierazpen politiko-ideologiko nagusitzatjotzen ditu eta, nire ustez, halakorik ez da gertatzen.

Modu erredukzionistan borroka ideologikoa soilikezker-eskuin edo demokrazia-totalitarismoa parame-troetara mugatzen duen eskema bidimentsionalagainditzeko azalpenak ematen saiatzen da eta horieskertzekoa da. Produktibismo-antiproduktibismoardatzak ekologismoa, proposamen ideologiko gisa,non kokatzen den jakiteko balio du, baina, nireustez, ahalegin horrek emaitza hobeak izango lituz-ke beste ardatz batzuk ere aintzat hartu izan balitu(erlijiosoa, nazionala, jeneroarena…), proposamenideologiko berdea argitzen lagunduko luketelako.

Bestalde, berdeak ezkertiarrak ote diren ala ezbetiko eztabaidari egiten dion hurbilketa eta ekoso-zialismoaren erreferentzia interesgarriak dira. Egiada ekosozialismoa beste korronte bat baino ez dela,ideologia ekologistaren barruko mikro-ideologiabat, Espainiako Estatuan nahiz munduko besteherrialde batzuetan nahikoa indar lortu duena. Halaere, berdeak “ez ezkerrera, ez eskuinera, aurrerabaizik” leloaren aldekoak izan arren, sozialismoa-ren eta liberalismoaren mendetako norgehiagokakez ditu berdinak egiten, faxismoa eta stalinismoaberdinak ez diren moduan. Eguneroko errealitatesoziopolitikoan, diskurtso teorikoaz edo ideologi-koaz haratago, berdeek, alderdi politiko gisa, etaekologismoak, mugimendu sozial gisa, aukeratubehar dute: alternatiba antikapitalistak ala ekoizpeneta kontsumo sistema bera. Zorionez, mundukomugimendu berdeko kide gehienak lehenengoaukeraren alde daudela uste dut.

* EHUko Gizarte eta Komunikazio ZientzienFakultateko irakaslea

24 I R I T Z I A K

LARRUN pentsamendu aldizkariaARGIArekin batera banatzen daZuzendaria: Xabier LetonaJabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L.Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160Lasarte-Oria Posta Elektronikoa:[email protected] Telefonoa: 943 37 15 45Inprimategia: Antza S.A.L. Informatika: ASPSCOOP.

(ARGIAko 2.216. zenbakiarekin banatua, 2010eko urtarrilaren 31n)