Download - Eguzki-sistemako planeten zenbait datu

Transcript
Page 1: Eguzki-sistemako planeten zenbait datu

Natura Zientziak - DBH 1

Eguzki-sistema1Eguzki-sistemako planeten zenbait datu

Eguzkirako tartea bat. best. (UA)

MERKURIO ARTIZARRA

LURRA MARTE JUPITER

SATURNO URANO NEPTUNO

Translazio-aldia (urteak)

Masa (Lurra = 1)

Erradioa (Lurra =1

Dentsitatea, bat. best. (ura = 1)

Errotazio-aldia (egunak)

Satelite ezagunak

0,39 0,72 1,00 1,52 5,20 9,54 19,18 30,06

0 0 1 2 63 47 27 13

58,6 --243*

1 1,03 0,414 0,426 --0,72*

0,671

5,4 5,2 5,52 3,9 1,3 0,7 1,2 1,7

0,38 0,95 1,00 0,53 11,2 9,42 4,10 3,88

0,06 0,82 1,00 0,11 317,8 95,1 14,5 17,2

0,24 0,62 1,00 1,88 11,86 29,46 84,01 164,79

Taularen legenda

• Adierazitako urteak urte lurtarrak dira.• Lurraren masa hartu da erreferentziatzat eta 5,9736 . 1024 kg da.

• Lurraren erradioa hartu da erreferentziatzat eta 6 378 km-koa da.

• Uraren dentsitatea 1 g/cm3 da.• Izartxoak adierazten du errotazioa erloju-orratzen noranzkokoa dela.

Ariketak

Oharra: planeta bakoitzaren ezaugarri batzuk ikusteko, egin klik izenaren gainean.

Amaitu

Page 2: Eguzki-sistemako planeten zenbait datu

Natura Zientziak - DBH 1

Eguzki-sistema1Merkuriorenezaugarriak

Eguzkitik gertuen dagoen planeta da. Eguzkiari Merkuriotik begiratuko bagenio, Lurretik ikusita iruditzen zaigunaren halako 2,5 irudituko litzaiguke.

Ilargiaren antzeko gainazala du: krater eta arraila ugari ditu, meteoritoen talken ondorioz.

Argia barreiatzeko atmosferarik ez duenez, haren lurrazalean egongo bagina, zerua beltz ikusiko genuke beti.

Atmosferarik ez duenez, Merkurion tenperatura-kontraste handiak daude. Eguzkiak jotzen dionean, 425 ºC-ra irits daiteke tenperatura, eta itzal-eremuetan, berriz, --170 ºC-ra arte jaitsi.

Taulara itzultzeko, egin klik saguarekin.

Page 3: Eguzki-sistemako planeten zenbait datu

Natura Zientziak - DBH 1

Eguzki-sistema1Artizarrarenezaugarriak

Zeruko hirugarren objektu distiratsuena da, Eguzkiaren eta Ilargiaren ondoren; horregatik esaten zaio goizeko izarra edo arratseko izarra.Lurraren antzeko tamaina, masa, dentsitatea eta bolumena du, baina ez du ozeanorik. Sumendi, laba-ibai eta mendi asko ditu.

Oso geldo biratzen da ardatzaren inguruan, beste planeten kontrako noranzkoan; horregatik, Eguzkia mendebaldetik irten eta ekialdetik ezkutatzen da.

Atmosfera dentsoak (CO2) izugarrizko berotegi-efektua eragiten du, eta lurrazaleko tenperatura 480 ºC-ra arte heltzen da; beraz, ez dago urik egoera likidoan.

Taulara itzultzeko, egin klik saguarekin.

Page 4: Eguzki-sistemako planeten zenbait datu

Natura Zientziak - DBH 1

Eguzki-sistema1Lurraren

ezaugarriakEguzki-sisteman, planeta horrek soilik ditu bizia garatzeko behar diren baldintzak: 15 ºC-ko batez besteko tenperatura, ura egoera likidoan eta oxigenoa duen atmosfera.Atmosferak, bizia izateko aukera emateaz gain, meteoritoen talketatik eta eguzki-erradiazio kaltegarrietatik babesten gaitu.

24 orduan behin, bira bat ematen du ardatzaren inguruan, eta 365 egunean behin, Eguzkiaren inguruan. Higidura horien ondorio dira, hurrenez hurren, eguna eta gaua, eta urtaroak. Lau geruza ditu, behar ditugun natura-baliabideak ematen dizkigutenak.

Taulara itzultzeko, egin klik saguarekin.

Page 5: Eguzki-sistemako planeten zenbait datu

Natura Zientziak - DBH 1

Eguzki-sistema1Marteren

ezaugarriakKolorea dela eta, planeta gorria esaten zaio. Planetaren lurrazalak Lurreko zenbait basamorturen itxura du, eta zenbait geologia-formazio ikusgarri ditu; esate baterako, Valles Marineris arroila (4 000 km-ko luzera du) eta Olinpo mendia sumendia (24 km-ko altuera du). Oso atmosfera mehea du (CO2 da, batez ere), poloetan txandaka izozten dena.

Uste da iraganean ura edo beste fluidoren bat zegoela Marteren lurrazalean.

Bi satelite ditu, Fobos eta Deimos, eguzki-sistemako txikienak.

Taulara itzultzeko, egin klik saguarekin.

Page 6: Eguzki-sistemako planeten zenbait datu

Natura Zientziak - DBH 1

Eguzki-sistema1Jupiterrenezaugarriak

Eguzki-sistemako planetarik handiena da, gainerako planetak batuta baino materia gehiago du, eta Lurraren bolumenaren halako mila da.

Satelite asko ditu, eta horietako lau (Io, Ganimedes, Kalisto eta Europa) Galileok aurkitu zituen, 1610ean.

Atmosfera konplexua du Jupiterrek: % 90 hidrogenoa eta % 10 helioa. Hodeiak eta ekaitzak ditu, eta horregatik, zenbait koloretako zerrenda eta orban batzuk ditu; esaterako, Orban Gorri Handia.

Material harritsuz osatutako eraztunak ditu, baina ez dira Saturnokoak bezain distiratsuak.

Taulara itzultzeko, egin klik saguarekin.

Page 7: Eguzki-sistemako planeten zenbait datu

Natura Zientziak - DBH 1

Eguzki-sistema1Saturnorenezaugarriak

Saturno da Lurretik ikusten den planeta eraztundun bakarra. Eraztunak partikulaz osatuta daude: neurri mikroskopikokoak izan daitezke, baina baita etxe baten tamainakoak ere.Haren atmosferaren konposizioan, % 75 hidrogenoa da, eta % 25, helioa.

Planeta horrek soilik du urak baino dentsitate txikiagoa. Saturno gainean jartzeko moduko itsasorik aurkituko bagenu, planeta ez zen hondoratuko.

Satelite asko ditu. Titan da handiena eta 5 150 km-ko diametroa du.

Itzuli taulara: sakatu sagua testuaren gainean.

Page 8: Eguzki-sistemako planeten zenbait datu

Natura Zientziak - DBH 1

Eguzki-sistema1Uranoren

ezaugarriakEguzki-sistemako hirugarren planeta handiena da. Hidrogenoz, metanoz eta beste hidrokarburo batzuez osatutako atmosfera du. Urdin ikusten da, metanoak argi gorria xurgatzen duelako.Erloju-orratzen noranzkoan biratzen da. Biraketa-ardatza ia-ia paraleloa da orbitaren planoarekiko.

Beraz, Uranoren biraketa-ardatza inklinatuta dago, eta ekuatoreak angelu zuzena eratzen du ia orbitaren ibilbidearekin.

Eraztunak ditu, beste gas-planetek bezala, baina oso lausoak. Uranoren satelite handienak Titania eta Oberon dira. Antzeko tamaina dute (1 580 km-ko eta 1 520 km-ko diametroa, hurrenez hurren).

Itzuli taulara: sakatu sagua testuaren gainean.

Page 9: Eguzki-sistemako planeten zenbait datu

Natura Zientziak - DBH 1

Eguzki-sistema1Neptunorenezaugarriak

Gas-planeta erraldoien kanpoaldekoena da.

Barrualdea harri urtuz, eta ur, metano eta amoniako likidoz osatuta dago, eta kanpoaldea, hidrogenoz, helioz, ur-lurrunaz eta metanoz. Metanoa dela eta, kolore urdina du, Uranok bezala.

Eguzki-sistemako haize indartsuenak ditu: Orban Gorri Handiaren inguruan, haizea 2 000 km/h-ko abiadurara ere heltzen da. Gainerako gas-planetak bezala, eraztunak ditu inguruan.Zenbait satelite natural ditu. Horietatik, Triton da handiena: 2 700 km-ko diametroa du, eta haren masaren % 99,5ek Neptunoren orbitan egiten du bira.

Itzuli taulara: sakatu sagua testuaren gainean.

Page 10: Eguzki-sistemako planeten zenbait datu

Natura Zientziak - DBH 1

Eguzki-sistema11 Erantzun galderei:

Ariketak

a) Zer planeta da goizeko izarra?

b) Nori esaten diote planeta gorria?

c) Non dira haize indartsuenak?d) Zeinek du urak baino dentsitate txikiagoa?

e) Non dago Orban Gorri Handia? f) Eta Olinpo mendia sumendia?g) Horietako zeinek ez du atmosferarik?

2 Ordenatu planetak, handienetik txikienera:

a) Masa. b) Dentsitatea.c) Tamaina.

3 Egin eskema bat testuan adierazitako sateliteekin

4 Bilatu Vallis marineris arroilaren eta Olinpo mendia sumendiaren tamainari buruzko informazioa. Planeta berekoak al dira bi formazio geologiko horiek?

5 Orban Gorri Handia ekaitz bat da, Lurraren diametroa baino handiagoa. Aurkitu duela zenbat urte behatzen zaion ekaitz horri, eta zenbateko abiadurako haizeak eragin ditzakeen.6 Batzuetan, Uranoren eremurik beroena poloetako bat da. Zure ustez, zergatik gertatzen da hori?