Download - Egunkari osoa

Transcript
Page 1: Egunkari osoa

EGUNKARIA

2014KO OTSAILAK 18 1. ZENBAKIA SALNEURRIA: DOHAINIK

AURKIBIDEA

IKASTOLA (1) Oinez basoaren landaketa.

Agate deuna.

Haur kantari

ELKARRIZKETAK (2,3)

Nahiari

DBHko ikasleei

MATRIKULAZIO KANPAINA. (4)

Puzzlea

Keileseko jolasak

ERREPORTAIAK (5)

Akelarreak

Danborradak

AGENDA (6) Txisteak

Denbora pasak

Pottokak egun hauetan kazetariak izan gara eta

egunkari hau egin dugu.

ETOR ZAITEZ IKASTOLARA. 18HILABETETIK 16 URTERA

Primeran pasatuko duzue!

Page 2: Egunkari osoa

OINEZ BASOAREN LANDAKETA EGIN DA.

IKASTOLA

Urtarrilaren 18an, Larunbata, eta 19an, igandea ,Oinez basoan zuhaitzak landatu zituzten

”Soto de los Tetones”en, Ebro ondoan.2.700 landare jarri nahi ditugu,Oinez basoa egin nahi

dugulako. Oraindik ez dugu bukatu,gehiago landatuko ditugu. Amalurra taldeko laguntzare-

kin antolatu da dena. Ikastolako gurasoak eta haurrak, beste batzuekin batera landatu zituz-

ten. Alkatea han egon zen ekintzari hasiera emateko. Eguna

euritsua azaldu zen eta horregatik ez zen jende gehiegirik

agertu.

AGATE DEUNA EGUNA OSPATU DUGU.

Otsailak 14an Santa Ageda ikastolan eta Tuteran ospatu genuen.

Goizeko hamarrak aldera, LH3 eta LH4ko ikasleak gelaz-gela koplak kantatzen eta eske joan

ziren. Gailetak ,zukuak eta beste elikagai batzuk eman genizkien.

Tuterako plazan gurasoak, haurrak eta Beterriko abesbatza elkartu ziren. Kalez-kale kanta-

tzen eta dantzatzen joan ziren. Bukatu zenean, Baserri elkartera txokolatea ratera joan ziren.

Page 3: Egunkari osoa

IKASTOLA

___________________________________________________

HAUR KANTARIA PRESTATZEN.

Ikastolako LH3. mailatik gora aurtengo Haur kantari prestatzen

ari dira.

Aurtengoa Zangotzan ospatuko da apirilaren 5ean.

Ikasle askok parte hartuko dute, 34 kantatzeko eta beste

batzuk musika tresnak jotzeko.

Aukeratu dituzten kantak hauek dira:

-Zortzi orduko ekaitza, Pixontxis musika taldekoa.

- Musikaren doinua,En tol sarmientos musika taldekoa.

-Ekainak 24,Vendetta

-Gau urdinak, Ken zazpi

Entseguak patio orduetan egiten dituzte. Lau irakasle daude

ikasle hauekin prestaketa egiten: Oihana, Ione, Saioa eta Patri-

zia, musika irakasleak ,hain zuzen ere.

Ikastolakoak 2007an.

Page 4: Egunkari osoa

ELKARRIZKETA

___________________________________________________

“Jolasteko eta ongi pasatzeko egin ditugu”

Nahia Argia ikastolako Heziketa Fisikoko

irakaslea da eta elkarrizketa berari egin

diogu.

Ikasle batzuk Heziketa Fisikoan etxola

batzuk egiten ari dira.

Non egin dituzte etxolak?

Etxolak ikastola ondoko belazetan egin

ditugu.

Zenbat etxola egin dituzue?

Guztira 4 etxola egin ditugu. Haizeak

hiru izorratu zituen eta orain bakarrik

bat gelditzen da.

Zertarako egiten ari dira?

Jolasteko eta ongi pasatzeko egin ditu-

gu.

Zenbat denbora behar izan dute egite-

ko?

Hilabete pare bat.

Nola egin dituzte?

Eskuekin. Kainaberak hartu, elkartu eta

hostoekin lotu eta estali.

Gustatu al zaie ekintza hau?

Pila bat

Errepikatuko duzu hurrengo urtean?

Segur aski bai.

Nola gelditu dira?

Ongi, pena izan da haizeak eraman di-

tuela.

Argazkiak egin al dizkiezue?

Bai, blogean daude.

Eskerrik asko Nahia zure denboragatik.

Page 5: Egunkari osoa

ELKARRIZKETA

___________________________________________________

“ Ikastola usteak pena handia ematen digu”

DBH4ko ikasleak aurten ikasketak bukatu eta

ikastolatik joango dira.

Pentsatu duzue hurrengo ikasturtean nora

joan?Bai, Valle del Ebrora(5), Benjaminera(5),

Eti (2), Donostiara (1), Bergarara(1), San Fermi-

nera(1) eta Arte eskolara(1).

Zer moduz egon zarete ikastolan?

Bikain, esperientzia oso ona, primeran, eroso

eta gustura.Batek gehienetan ongi esan du.

Hemengo ikasketak zailak izan al dira?

Erantzun desberdinak egon dira eta errepi-

katu direnak: DBH3tik aurrera zaila, batzuetan

zaila eta ikasgai batzuk besteak baino zaila-

goak.

Asko ikasi al duzue?

Pilo bat, gehienetan bai, txuleten laguntza

izan dugu, gero eta gehiago...

Zer da gehien gustatu zaizuena?

Lagun asko egiteko aukera, irakasleen tratua,

euskarazko klaseak eta ikas – bidaiak. Eta gutxien?

Ordutegia, etxerako lanak, azterketak eta

ikasi behar izatea.

Zoriontsu izan al zarete?

Bai, azterketa garaietan izan ezik.

Pena ematen dizue ikastola uztea?

Pena handia ematen digu. Bi pertsonei ez,

zerbait desberdina probatzeko gogoa dauka-

telako.

Page 6: Egunkari osoa

MATRIKULAZIO KANPAINA

___________________________________________________

Otsailaren 8an ikastolak matrikulazio kanpaina barruan ekitaldi bat antolatu zuen keile-

sen.11:00etan ospatu zen. Gure ikastolara jende gehiago etortzeko egin genuen, animatze-

ko.

Herri jolasak, hankapaluak, ipuin kontalaria eta tailerrak egon ziren.

Gurasoak, haurrak , aiton-amonak eta Tuterako beste batzuk etorri ziren.

Matrikulazio kanpaina barruan, beste ekitaldi bat antolatu dugu. Otsailaren 5tetik 13ra

ikastolan puzle erraldoi baten zatia egon da. Gela guztiak margotzera joan gara. Oso

koloretsua eta polita geratu da. Puzzlea Iruñera eramango dute eta puzzle handi bat

egingo dute beste ikastolakoek egindako piezekin batera.

Page 7: Egunkari osoa

Sorginek kobazulo batean egiten zuten festa da. Gauean

sorginak kobazulora joaten ziren. Akerra gurtzen zuten. Sorgi-

nek sendaberrak egiten zituzten jendea sendatzeko. Kristau-

ek gaiztoak zirela pentsatsen zuten eta erretzen zituzten. Zu-

garramurdiko kobazuloa oso ospetsua da. Euskal Herriko

beste kobazulo batzuetan ere ospatzen zituzten eta Europa-

ko beste leku batzuetan ere.

EUSKAL HERRIKO DANBORRADAK

FONTELLAS.

POTTOKAK

Danborrada urtarrilaren 19 eta 20an ospatzen da.

Euskal Herri batzuetan egiten da: Donostian, Azpeitian, Tolosan, Zarautzen, Arrasaten, Mutri-

kun, Lakuntzan, Tafallan eta Andosillan..

Duela asko gerra bat egon zen Espainia eta Frantziaren artean, horregatik danborrada egi-

ten da, Euskal Herriko pertsona batzuk , Karlistak, beraiekin joan zirela gogoratzeko.

Danborradan ,gehienetan, militarrez edo sukaldariz jantzita

ateratzen dira.

ERREPORTAIAK

________________________________

Akelarreak

FONTELLAS.

POTTOKAK.

Page 8: Egunkari osoa

AGENDA

___________________________________________________

TXISTEAK -Aita, handia egiten naizenean amonarekin ez-

konduko naiz.

-Baina, semetxo, nola ezkonduko zara,ba, nire

amarekin?

-Eta zu ezkondu zinen, ba, nirearekin…

-Noiz jaio zinen zu?

-Ez naiz oso ongi gogoratzen vaina larunbaten

bat edo iganderen bat zela uste dut nire jaiote-

guna.

-Eta nola dakizu hori?

- Egun hartan ez nintzelako eskolara Joan.

EZETZ ASMATU

Bi zifra ditu

Hamarrekoen zifra 4 da

Bi zifren batura 10 da.

Zein da?____________________

Hiru zifra ditu.

Berrehun baino txikiagoa da.

Batekoen zifra 0 da.

Hamarrekoen zifra 6 da.

Zein da?______________________

GURUTZEGRAMA

1. Diru asko dueña.

2. Irabazlea.

3. Euskaraz dakiena.

4. Bizarra daramana.

5. Marrak dituena.