Download - DBH - zurriolaikastola.eus bilera 1Beus.pdf · Zientzia modalitatekoek Biologia edota Marrazketa Teknikoa hartu behar dute. Gizarte Zientziak eta Arteak modalitatekoek Historia edota

Transcript

Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 -20013 Donostia Tf. 943272587 www.zurriolaikastola.eus

DBH

BATXILERGOA

3 modalitate

ERDI MAILAKO ZIKLO

FORMATIBOA

UNIBERTSITATEA GOI MAILAKO

ZIKLO FORMATIBOA

GKES

LAN MUNDUA

HEZKUNTZA SISTEMAREN ANTOLAKETA

Zurriola ikastolak batxilergoko hiru modalitateak eskaintzen dizkizu:

ZIENTZIAK GIZA ETA GIZARTE Z. ARTEAK

GAI OROKORRAK

EUSKARA ETA LITERATURA I GAZTELANIA ETA LITERATURA I

INGELESA

FILOSOFIA GORPUTZ HEZKUNTZA

MODALITATEKO DERRIGORREZKOAK

MATEMATIKA I

FISIKA-KIMIKA

MATEMATIKA GZ I

EKONOMIA

ARTEAREN OINARRIAK I

IKUS

ENTZUNEZKO KULTURA I

GU

ZT

IEN

TZ

AT

Hauetako BAT

Biologia eta Geologia

Industria Teknologia I

Historia euskaraz

Historia ingelesez

Hauetako BAT

Marrazketa Teknikoa I

Bolumena

IKT I

Frantsesa I

Hauetako BAT

Marrazketa Artistikoa I

Literatura Unibertsala

IKT I

Anatomia Aplikatua

Zientzia modalitatekoek Biologia edota Marrazketa Teknikoa hartu behar

dute.

Gizarte Zientziak eta Arteak modalitatekoek Historia edota Literatura Unibertsala hartu beharko dute.

1. BATXILERGOA

Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 -20013 Donostia Tf. 943272587 www.zurriolaikastola.eus

ZIENTZIAK GIZA ETA GIZARTE Z. ARTEAK

GAI OROKORRAK

EUSKARA ETA LITERATURA II GAZTELANIA ETA LITERATURA II

INGELESA HISTORIA

MODALITATEKO DERRIGORREZKOA

MATEMATIKA II

MATEMATIKA GZ II

ARTEAREN OINARRIAK II

MODALITATEKOAK

BIOLOGIA MARRAZKETA TEKNIKOA II

GEOGRAFIA IKUS-

ENTZUNEZKO KULTURA II

FISIKA

LURRAREN ETA INGURUMENAREN

ZIENTZIAK

FILOSOFIAREN HISTORIA

MARRAZKETA ARTISTIKOA II

KIMIKA ENPRESA EKONOMIA DISEINUA

HAUTAZKOAK

IKT II FRANTSESA II PSIKOLOGIA

ADIERAZPEN GRAFIKO-PLASTIKOAREN TEKNIKAK

2. BATXILERGOA

Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 -20013 Donostia Tf. 943272587 www.zurriolaikastola.eus

Batxilergo 1B TUTOREA: JOSEFRAN IZPIZUA

Euskal Hizkuntza eta literatura Josefran Izpizua

Gaztelania eta Literatura Arantza Barandiaran

Ingelesa David Bumstead eta Iñaki Villar

Filosofia David Bumstead eta Ana Iturregi

Gorputz Hezkuntza Itsaso Areizaga

Matematika (zientziak) Nerea Laskurain

Matematika (gizarte zientziak) Nerea Laskurain

Artearen Oinarriak I Haritz Irureta

Mundu Garaikidearen Historia David Bumstead eta Joxemari Aranburu

Ekonomia Itziar Leon

Literatura Unibertsala Josefran Izpizua

Fisika/Kimika Koldo Mendia

Industria Teknologia Koldo Mendia

Biologia eta Geologia Usoa Arin

Marrazketa Teknikoa Mariana Agirrezabalaga

Ikus- Entzunezko Kultura Mariana Agirrezabalaga

Informazioaren eta Komunikazioaren

Teknologiak (IKT) Iñigo Gastesi eta Beñat Salaberria

Bolumena Haritz Irureta

Marrazketa Artistikoa Estitxu Zubeldia

Frantsesa Eider Zapiain

Anatomia Itsaso Areizaga

ARLOAK, IRAKASLEAK eta ORDUTEGIA

Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 -20013 Donostia Tf. 943272587 www.zurriolaikastola.eus

EGUTEGIA 2017/2018:

IRAILA URRIA AZAROA

1 2 3 1 1 2 3 4 5

4 5 6 7 8 9 10 2 3 4 5 6 7 8 6 7 8 9 10 11 12

11 12 13 14 15 16 17 9 10 11 12 13 14 15 13 14 15 16 17 18 19

18 19 20 21 22 23 24 16 17 18 19 20 21 22 20 21 22 23 24 25 26

25 26 27 28 29 30 23 24 25 26 27 28 29 27 28 29 30

30 31

ABENDUA URTARRILA OTSAILA

1 2 3 1 2 3 4 5 6 7 1 2 3 4

4 5 6 7 8 9 10 8 9 10 11 12 13 14 5 6 7 8 9 10 11

11 12 13 14 15 16 17 15 16 17 18 19 20 21 12 13 14 15 16 17 18

18 19 20 21 22 23 24 22 23 24 25 26 27 28 19 20 21 22 23 24 25

25 26 27 28 29 30 31 29 30 31 26 27 28

MARTXOA APIRILA MAIATZA

1 2 3 4 1 1 2 3 4 5 6

5 6 7 8 9 10 11 2 3 4 5 6 7 8 7 8 9 10 11 12 13

12 13 14 15 16 17 18 9 10 11 12 13 14 15 14 15 16 17 18 19 20

19 20 21 22 23 24 25 16 17 18 19 20 21 22 21 22 23 24 25 26 27

26 27 28 29 30 31 23 24 25 26 27 28 29 28 29 30 31

30

EKAINA Ikasturtearen hasiera Batxilergoan.

1 2 3 Jai egunak.

4 5 6 7 8 9 10 Asteburu eta oporraldiak.

11 12 13 14 15 16 17 Ebaluazio garaiak: azterketak.

18 19 20 21 22 23 24 Ohiko deialdiko azterketak.

25 26 27 28 29 30 Aparteko deialdiko azterketak

EGUTEGIA

Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 -20013 Donostia Tf. 943272587 www.zurriolaikastola.eus

EBALUAZIOAK

Hiru ebaluazio egingo dira ikasturtean zehar. Ebaluazioaren notifikaziorako tresna buletina izango da. Ebaluazio azterketak data hauetan izango dira:

1. Ebaluazioa Azaroaren 9tik 15era

2. Ebaluazioa Otsailaren 1etik 7ra

3. Ebaluazioa Maiatzaren 10etik 16ra

OHIKO DEIALDIA Maiatzaren 21etik 25era

APARTEKO DEIALDIA Ekainaren 14tik 20ra

Buletina honako data hauetan jasoko duzue:

1. Ebaluazioa Azaroaren 27an

2. Ebaluazioa Otsailaren 19an

3. Ebaluazioa Notak gelan jarriko dira. Buletinik ez.

OHIKO DEIALDIA Maiatzaren 29an

APARTEKO DEIALDIA Ekainaren 25ean

Buletina etxean ikusi eta gurasoek kopia sinatu ondoren, ikasleak tutoreari itzuliko dio

aste bateko epean.

ERREKUPERAZIOAK

Ebaluazioetan gainditu gabeko arloen errekuperazio probak ondorengo datatan egingo dira:

1. Ebaluazioa Azaroaren 29tik abenduaren 13ra

Buletina Abenduaren 20an

2. Ebaluazioa Otsailaren 21etik martxoaren 2ra

Buletina Martxoaren 9an

1., 2. eta 3. Ebaluazioak Ohiko deialdian (Maiatzaren 21etik 25era)

1. eta 2. ebaluazioko errekuperazioak arratsaldez egingo ditugu.

EBALUAZIOAK ETA GURASOEI KOMUNIKAZIOA

Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 -20013 Donostia Tf. 943272587 www.zurriolaikastola.eus

Tutoreak bere taldeko ikasle guztiei, banan-banan, eta taldeari lagundu eta jarraipena egingo die.

Tutoreak eskola-jardueren berri emango die taldeko gurasoei eta ikasleei. Aldi

berean, taldeko ikasleen hutsegiteen jarraipena egingo du, eta horien berri emango die ikasketa-burutzari eta familiei.

Tutorea, halaber, taldeko ikasleen gurasoekin eta/edo legezko tutoreekin

harremana arina izan dadin ahaleginduko da. Horretarako, batetik, taldeko gurasoekin bilera orokor bat egingo du, ikasturtearen hasieran; eta, bestetik, norbanako informazio emateko gutxienez bi bilera egingo ditu guraso edo arduradunekin.

Gurasoak aurreratu zaitezkete eta tutoreari bilera ordua eskatu idatziz, telefonoz, nahiz emailez. Beste irakasle edo ikasketa arduradunekin ere hitzordua eska dezakezue, tutorearen bidez.

1Bko tutorea: JOSEFRAN IZPIZUA [email protected]

Batxilergoko orientazio akademikoa 2. mailan egiten da nagusiki (Batxilergo

ondorengo ikasketak, Unibertsitatea, Heziketa Zikloak, USEren ezaugarriak). Hau da Batxilergo 1. mailan ikasleei eta gurasoei eskainiko zaizuena:

o Bigarren hiruhilekoan ikasleekin bilera bat egingo dugu. Gaiak:

Batxilergoko 2. mailan aukeratu behar dituzten ikasgaiak eta ondorengo ikasketekin duten erlazioa

o 1. Batxilergoko Ikasleek EHUko jarduera praktikoetan parte har dezakete, bertako titulazio batzuk ezagutzeko. (Izena emateko epean ikasleak informatuko ditugu).

o Batxilergoko 2. mailakoei ikastolan eskaintzen zaizkien unibertsitate edo beste zentroetako informazio saioetara 1. mailako ikasle eta gurasoak ere gonbidatuta daude (Bilera hauek euskaraz dira).

o Gogoratu ere, batez ere fakultate pribatuek (Deusto, MU,..) eta Lanbide Heziketako zentroek ate ireki saio ugari eskaintzen dituztela. Ikasleek pasilloko paneletan ikus ditzakete, bestela begira webgunetan.

TUTORETZA

ORIENTAZIOA

Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 -20013 Donostia Tf. 943272587 www.zurriolaikastola.eus

Ikastolan eta ikastolako jarduera guztietan euskaraz hitz egingo dugu, eta gure ingurukoek ere euskaraz hitz egin dezaten eskatuko dugu.

PUNTUALTASUNA ETA BERTARATZEA

a) Ikaslea berandu heltzen denean, atea jo eta irakasleak ez badio sartzeko baimenik ematen, zaintza-gelara joango da. Joan ezean, justifikatu gabeko hutsegitetzat hartuko da. Klase tarteetan edo jolas garaiaren ondoren gertatzen bada, eskola orduz kanpo errekuperatu beharko du. Puntualtasun eza hiruhileko berean edozein ikas saiotan lau aldiz gertatzen denean, hortik aurrerako saioak horiek guztiak justifikatu gabeko asistentziaren %15ean sartuko dira .

b) Ikasleak ikastolako saio edo edozein irteeratara ezin badu etorri edo lehenago atera behar badu, justifikazioa aldez aurretik ekarriko dio tutoreari.

c) Justifikazio guztiak idatziz edo posta elektronikoz komunikatuko zaizkio tutoreari lehenbailehen, beranduenez, astebeteko epean, hutsegitearen arrazoia adieraziz (hala ez denean, justifikatu gabeko asistentzia hutsegitetzat hartuko da). Ikasketa-buruaren esku egongo da emandako arrazoiak baliagarriak diren ala ez erabakitzea. Ez dira onartuko adibidez, etxean ikasten geratzea, edo behin eta berriro argudiatzea ondoezak, garaiz ez esnatzea, autobusa galtzea, etab. Adinez nagusiak diren ikasleei hiru aldiz onartuko zaizkie beraiek idatzitako justifikazioak, hortik aurrerako guztiak justifikatzeko mediku agiriak, agiri ofizialak edo beste ekarriko dituzte.

d) Justifikatu gabeko klase galerak arratsaldez errekuperatuko dira (astelehenetan 15:00etatik 16:00etara).

e) Asistentzia hutsegiteak ebaluazio txostenean agertuko dira. f) Ikasgai batean eta ebaluazio batean justifikatu gabeko %15 hutsegite baino

gehiago duten ikasleek ebaluazio jarraiturako eskubidea (ebaluazio-azterketa eta berreskurapena) galduko dute. Horren ondorioz ikasturte bukaerako azterketara (maiatza zein ekainean) aurkeztu beharko dute Zenbaketa ebaluazioka izango da. Buletinean “Ez Ebaluatua” agertuko da eta arloko irakasleak erabakiko du ebaluazioan zehar egindako beste proben emaitzak ohiko deialdirako gordeko dituen ala ez.

BIZIKLETAK UZTEKO LEKUA Bizikletak Ikastolaren atzealdean utziko dira. Atzealdeko atearen ordutegia:

Goizean egunero 7:45ean zabaldu eta 9etan itxiko da

Eguerdian 14:50ean ireki eta 15:15ean itxiko da. SAKELEKOA

a) Ezin dira gelan erabili irakaslearen baimenik gabe. b) Ezin dira besteen irudiak baimenik gabe hartu.

JANGELA Jangelako asistentzia-hutsak ere justifikatu behar dira, oharra arduradunari erakutsiz. IRTEERAK ETA JARDUERA BEREZIAK

a) Hezkuntza ekintzak direnez, ikasleak parte hartzeko betebeharra du, non eta horretarako arrazoi sendorik ez duen. Kasu guztietan irteeraren aurrekontua (autobusa, sarrera…) ordainduko du.

b) Irteera edo jarduera horietan ikasleek ikastolako araudia beteko dute eta irakasleek esandakoa edo agindutakoa bete.

EGUNEROKO ARAUAK

Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 -20013 Donostia Tf. 943272587 www.zurriolaikastola.eus

AZTERKETAK EDO KONTROLAK. EBALUAZIO GARAIA

a) Azterketa edo kontrolaren aurreko edo bezperako klaseetara ez badator, ikasleak kontrola/azterketa egiteko aukera galduko du.

b) Ikaslea gaixo badago, ez da ikastolara etorriko azterketa edo kontrola egitera. c) Ikasleak kontrolen bat egiten ez badu, justifikatuta egon arren, zuzenean ebaluazio

egunean egingo du, irakasleak ez badu besterik erabakitzen. d) Ebaluazio egunetan ikasleak justifikatutako arrazoiengatik azterketa(k) ezin bad(it)u

egin errekuperazio garaian egingo d(it)u. Edozein modutan azterketak gainditzeko aukera kopuru bera mantenduko da. (ebaluazioa + errekuperazioa).

e) Ebaluazio garaian, eguneko azterketak amaitzerakoan eta baimena izanez gero, ikasleak ikastolatik irteteko aukera izango du.

AZTERKETEN BERRIKUSKETA EGITEKO PROZEDURA. BATXILERGOA

Ikasleek edo beren guraso edo ordezkari legalek eskubidea dute euren kalifikazioan eragina

izango duen edozein azterketa edo proba idatzia zuzenduta eta kalifikatuta ikusteko. EBALUAZIOAREN INGURUKO ERREKLAMAZIOA EGITEKO PROZEDURA

Kalifikazioak (partzialak edo behin betikoak) jakitera eman ondoren, ikasleek 48 orduko epea izango dute kalifikazio horien aurkako erreklamazioak aurkezteko inplikatutako irakasleari, eta honek 48 orduko epean erantzungo du.

Ikaslea ados ez badago, honela jokatu beharko du:

Ebaluazio partzialak: Erreklamazioa tutorearen aurrean egingo da, eta tutoreak ikasketa buruari adieraziko

dio, berak dagokion irakaslearekin hitz egingo du, dagozkion azalpenak jasotzeko. Ikasketa buruak kontsulta egin diezaioke ikasgaiaren departamendu taldeari, egoki baderitzo.

Azken ebaluazioa: Ohiko eta aparteko deialdiei dagozkien kalifikazioen aurkako erreklamazioak idatziz

aurkeztu beharko zaizkio zuzendariari, kalifikazioa jaso eta 48 orduko epean.

ESKOLARA EZ ETORTZEKO ESKUBIDEA BALIATZEKO PROZEDURA

a) Greba deialdia dagoela jakitean, berehala komunikatuko diete ikasleek ikastolako zuzendariari, ikasketa buruari edo batxilergoko arduradunari, hortik aurrera trabarik ez jartzen ahalegindu gaitezen denok. Ahal dela, irakasleek ez dituzte azterketak jarriko egun horietan.

b) Greba egiteko asmoa duenak gurasoen idatzizko justifikazioa aurretik ekarriko du. Batxilergoko ikasleen kasuan gurasoek edo legezko ordezkariek idazki bidezko baimen orokorra aurkeztu dezakete, hala nahi badute.

c) Irakasleek ez dute zertan egun horretan irakatsitakoa errepikatuko, ezta aurreikusitako lanak edo kontrolak aldatuko ere.

d) Greba edo lanuzte deialdiek data eta iraupen jakina dituzte. Deialdi horiekin bat egitea erabakitzen duenak deialdian adierazten den denbora tartean egingo du, ez beste batean, denbora horretarako programaturik dauden jarduera guztiak galduz. Ez du norberak zein ordutan bai eta zein ordutan ez duen egingo erabakiko, bere interesen arabera.

Aipatutako arauak ikastolaren eguneroko funtzionamendurako ipinitakoak dira. Arau horiek elkarbizitza eta ikastolako helburuen lorpenera bideratuta daude. Ondorioz, guztiok errespetatu eta errespetarazi behar ditugu. Hauen berri zehatzagoa nahi izanez gero, ikastolako web orrialdean kontsulta dezakezue

araudia.

Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 -20013 Donostia Tf. 943272587 www.zurriolaikastola.eus

.

MEDIKAZIOA EMATEKO BAIMENA

Iaz osasun-fitxaren bitartez adierazi zenigutena aplikatuko dugu

aurten ere ikasleei botika ematerako orduan. Orduz geroztik aldaketaren bat eman bada (ikaslearen osasun egoera, har ditzakeen botikak…) lehenbailehen idatziz adierazi iezaguzue gure datuak egunera ditzagun eta ikasleari behar bezalako arreta eskaini diezaiogun. Osasun-fitxarik bete ez baduzue, Osakidetzako medikuek eta Hezkuntza Saileko ordezkariek prestatutako fitxa helaraziko dizuegu. Bertan bi atal nagusi dituzue:

Lehenengo atala krisi egoera bat sorraraz dezaketen

gaixotasuna dutenek bete behar dute. Hala denean, ekar ezazue arren medikuaren txostena. Bertan, ikasleak krisiren bat izanez gero ikastolako kideok nola jokatu behar dugun adierazi behar da.

Bigarrena orokorra da, denek betetzea eskatzen dizueguna.

Bertan, gurasoek adierazi behar duzue ikastolari baimena ematen diozuen ala ez ikasleari botika emateko:

Analgesiko edota antiinflamatorio orokorrak seme-alabari emateko baimena ematen ote duzuen adierazi. Bai ala ez, adieraz ezazue denek, arren.

Gaixotasun kronikoa duelako, beste sendagairik ematea eskatzen duzuenean (bronkodilatadoreak…). Hala denean, botikarekin batera medikuaren txostena ere ekar ezazue, arren, botika emateko jarraibideekin.

HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK

Halaber, ikasle berriak direnen kasuan, medikuak edo osasuneko beste profesionalen batek ikasketei eragin diezaiokeen jarraibideak izanez gero, eman iezaiozue horren berri tutoreari, arren, behar bezalako arreta eskaini diezaiogun.

OSASUN ETA HEZKUNTZA PREMIAK

Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 -20013 Donostia Tf. 943272587 www.zurriolaikastola.eus

Gela bakoitzean guraso ordezkari bana eta ordezko bat aukeratuko da. Ordezkari horiek bitartekari lanak egingo dituzte ikastola eta gurasoen artean ikasturteko harremanak ahalik eta egokienak izan daitezen. Hori dela eta ikastolarekin eta ikastolarentzat lan egiteko prest dauden guraso dinamikoak eta boluntarioak behar dira.

Bestetik, bada ikastolan Olarrizu izeneko guraso elkartea, zeinek ikastolarekin lotutako hainbat ekimen bultzatzen dituen. Haiekin harremanetan jartzeko: [email protected]

Ikasleek ikastolaren jardunean eta kudeaketan parte hartzea da batzorde honen helburua. Horren bidez, ikasleak ikastolako partaide arduratsu izan daitezen bultzatu nahi da, ikastolaren helburu nagusiak hedatu eta garatzeko ekimenak proposatu, bultzatu eta antolatuz.

Batzorde honetan eskola-antolakuntzako gaiak eta, oro har, batxilergoko ikasleei dagozkien gaiak aztertu, erabaki edota dagokionari aurkeztu eta proposatzen dira.

Batzorde honen partaideak honela banatzen dira:

Gela bakoitzetik ordezkari bana.

Zuzendaritza taldeko hiru ordezkari.

Batzordeko ikasle batek Eskola Kontseiluan parte hartuko du.

GURASO ORDEZKARIEN AUKERAKETA

BATXILERGOKO BATZORDEA