Download - Cinéma Itsas Mendi (Urrugne-64) Zinegabonak 2016

Transcript
Page 1: Cinéma Itsas Mendi (Urrugne-64) Zinegabonak 2016

ZINEGABONAK2015

Abenduak 28-29-302016

Urtarrilak 2-3

BILBODONOSTIAGASTEIZIRUÑEAURRUÑA

Page 2: Cinéma Itsas Mendi (Urrugne-64) Zinegabonak 2016

Zinegabonak zikloa egonkortzen ari da. Hirugarren urtez, Euskal Herriko zenbait aretoetan haurrek euskarazko filmak ikusteko aukera izango dute. Hain zuzen, animaziozko 11 filma. Zineuskadik, EiTBrekin elkarlanean, neska-mutilei egindako oparia da, sarrerak euro bakarrean salduko baitira.

Abenduaren 28tik urtarrilaren 3ra bitartean luzatuko den zikloa berrikuntza nagusi batekin dator: bikoizketa tailerra. Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo da, eta bertaratzen direnek filmetako pasarteak nola bikoizten diren ikusi eta ikasiko dute, Bikoizketa-aktore profesionalen laguntzarekin. Eta ausartzen denak, ahotsa grabatzeko aukera izango du.

Gozatu zinemaz euskaraz Zinegabonak-ekin!

Page 3: Cinéma Itsas Mendi (Urrugne-64) Zinegabonak 2016

BILBO (EiTB - Multibox)

Kalifikazioa: Adin guztientzat

Zuzendaria: Alexandre Astier eta Louis Clichy

Urtea: 2014

Iraupena: 85 minutu

Gidoia: Alexandre Astier

Kristo aurreko 50. urtean Erromatarrek Galia hartua dute. Galiar herri bakar bat geratzen da libre, saiatu arren, erasotzaileek ezin dutelako menperatu. Egoerarekin suminduta, Julio Cesarrek taktika aldatzea erabakitzen du. Luxuzko erromatar herri bat eraikitzen hasten da: “Jainkoaren egoitza”. Gure galiar lagunak luxuzko bizitzaren tentaldia saihesteko gai izango ote dira? Asterix eta Oblexis, eta haien herrikideak, Cesarrek jarritako amua irentsiko al dute?

2015/12/29 11:00h.

ASTERIX

2016/01/03 11:00h.IRUÑEA

2016/01/02 11:00h.BILBO (Golem Alhóndiga)

Kalifikazioa: Adin guztientzat

Zuzendaria: Harald Siepermann eta Boris Aljinovic

Urtea: 2014

Iraupena: 80 minutu

Gidoia: Bernd Eilert, Douglas Welbat, Daniel Welbat, Harald Siepermann

Sariak: Sevillako Europako Gazte Festibaleko Europear saria

Rose printzesak hatza ziztatu du, hamabietako kanpaiak jo baino lehen; 18 urte betetzera zihoala. Horrekin batera erresuma osoa ehun urteko loaldian erori da. Boboren erruz, Dellamorta sorgin gaiztoak bere helburua lortu du. Ipotx txikiak eta bere lagunek printzesa salbatu eta egindako okerra zuzendu nahi dute. Musu bat esnaraziko du printzesa, eta ipotxek badakite Rose printzesa Jack sukaldariarekin maiteminduta dagoela. Jack, ordea, preso dago Delammortaren gazteluan. 7 ipotxak gaztelura joan, Jack askatu eta Rosengana eramango dute, musu batekin printzesa esnatzera.

7. IPOTXA

Page 4: Cinéma Itsas Mendi (Urrugne-64) Zinegabonak 2016

Kalifikazioa: Adin guztientzat

Zuzendaria: Ricardo Ramón eta Angel Izquierdo

Urtea: 2012

Iraupena: 70 minutu

Gidoia: Antonio Zurera

Kalifikazioa: 7 urtetik gorakoentzat

Zuzendaria: Tadayoshi Yamamuro

Urtea: 2015

Iraupena: 93 minutu

Gidoia: Akira Toriyama

URRUÑA2016/01/03 11:00h.

Gertakizun bitxi-bitxi batzuek klima aldarazi dute herensugearen mendian. Tenperaturaren bat-bateko jaitsierak hotzaren hotzez eta ilunpean utzi du lurraldea. Basoa hiltzear dago eta Robin elfo txikia, basoaren, zaindaria, bizitza suntsitzen ari den gaitzari aurre egiteko, laguntza eske ari zaie jainkoei. Laguntza jaso bai...baina ez hark espero zuena!

HARITZAREN BIHOTZASon Gokuk eta bere lagunek Frizer enperadorearen armadako Sorbet eta Tagomaren aurka borrokatu beharko dute. Azken hauek eraldatze berria egitea lortu dute, Lurra erabateko hondamendira eramateko asmoz. Goku eta Vegeta, ordea, Bills eta Whisekin ari dira entrenatzen. Beraz, haiek itzuli bitartean Gohanek, Satan Txikik, Krilinek eta beste lagunek aurre egin beharko diete inbaditzaileei. Frizerrek bere indar ikaragarria erakustea erabakiko du eta Goku eta Vegetak bakarrik egingo diote aurre, lurra hondamenditik salbatzeko. Lortuko al dute?

BILBO (EiTB - Multibox)2015/12/30 11:00h.

DRAGOI BOLA

Page 5: Cinéma Itsas Mendi (Urrugne-64) Zinegabonak 2016

Kalifikazioa: Adin guztientzat

Zuzendaria: Ben Stassen eta

Jeremy Degruson

Urtea: 2013

Iraupena: 85 minutu

Gidoia: Ben Stassen eta James Flynn

Jabeek kalean utzitako katutxo bat babes bila dabil, ekaitzak astintzen duen egun batean. Ezustean, tramankulu bitxiez betetako etxe harrigarri batean sartuko da. Agure mago bat bizi da bertan, katakumeari harrera beroa egiten diona. Mago zaharrak etxean dituen gainontzeko animaliek, ordea, ez dute begi onez hartuko eta katakumeak bere lekua bilatu beharko du. Egoerak okerrera egingo du agure magoa gaixotu eta ospitalera eramaten dutenean eta bere ilobak, aberasteko helburuarekin, etxea saldu nahi duenean. Gure katu heroiak etxe magikoa babesteko, eta gainontzeko animalien begirunea lortzeko, saiakera egingo du.

2016/01/03 11:00h.BILBO (Golem Alhóndiga)

MAGIAREN ETXEA

2016/01/02 11:00h.IRUÑEA

Kalifikazioa: Adin guztientzat

Zuzendaria: Peter Lepeniotis

Urtea: 2014

Iraupena: 90 minutu

Gidoia: Peter Lepeniotis, Lorne Cameron eta Daniel Woo

DONOSTIA2016/01/02 11:00h.

Surly katagorriak eta bere adiskideek fruitu lehorren denda batean egundoko lapurreta egiteko asmoa dute. Eta asmo horretan, ohartu gabe, gangster batzuk prestatzen ar diren banku-lapurreta batean nahasturik aurkituko dira. Lortuko al dute onik ateratzea?

HURRAK ETA LAPURRAK

Page 6: Cinéma Itsas Mendi (Urrugne-64) Zinegabonak 2016

Kalifikazioa: Adin guztientzat

Zuzendaria: Takashi Yamazaki eta Ryüichi Yagi

Urtea: 2014

Iraupena: 95 minutu

Gidoia: Takashi Yamazaki

2016/01/02 11:00h.GASTEIZ

Nobita Nobi nahiko mutil traketsa da, egoera korapilotsuak sortzeko gaitasun aparta duena. Sewashi haur misteriotsua ezagutuko du, XXII. mendetik datorren bere hereniloba omen da, etorkizun beltza izango duela kontatzen diona. Baina ba omen dago irtenbide bat: Doraemon robota. Elkarrekin hainbat abentura igaro ostean, katu kosmikoak egoera iraultzeko irtenbidea topatuko du: maitasuna.

STAND BY ME DORAEMONKalifikazioa: Adin guztientzat

Zuzendaria: Jan Rahbek

Urtea: 2015

Iraupena: 80 minutu

Gidoia: Thomas Borch Nielsen eta Jan Rahbek

Marko Makako, bere ametsetan, krimen handiak argitzen dituen polizia atsegina da. Errealitatean, ordea, uharte tropikal lasai bateko hondartzazain arduratsua baino ez da. Lulu ederra berarekin maitemintzeko itxaropena zapuztu egingo zaio Karlo xarmangarria uhartera iristen denean eta Markoren hondartzan tximu erraldoi itxurako kasinoa eraikitzen duenean. Jeloskor, Karlo ikertzen hasiko da, susmagarri delakoan. Zuzen dabil gainera, Karlok uhartea bereganatu eta bere burua presidente izendatu nahi duela deskubrituko baitu.

2015/12/28 11:00h.BILBO (EiTB - Multibox)

MARKO MAKAKO

Page 7: Cinéma Itsas Mendi (Urrugne-64) Zinegabonak 2016

Kalifikazioa: Adin guztientzat

Zuzendaria: Yunfei Wang

Urtea: 2014

Iraupena: 76 minutu

Gidoia: Yunfei Wang

Kalifikazioa: Adin guztientzat

Zuzendaria: Ernesto Padrón

Urtea: 2014

Iraupena: 73 minutu

Gidoia: Ernesto Padrón

Tom Txiki nekazal familia txiro batean bizi da. Uztak hondatzen dizkion intsektu izurrite batek eta laranja itxurako ispilu magiko batek abentura bidean jarriko dute: ispiluak bere ametsetako emakumea zein den azalduko dio, eta hirira joango da. Bidean, erregeren jauregia ilunpean eta urik gabe kontatuko diote. Erregeak ordainsari bikaina emango dio jauregiari itzala ematen dion zuhaitza bota eta urik gabe utzi duen ur-putzua zabaltzen duenari: markes titulua eta bere alaba Denise, emaztetzat. Tom Txiki zur eta lur geratuko da ispiluak erakutsitako emakumea Denise dela ohartzen denean.

TOM TXIKI

2016/01/03 11:00h.GASTEIZ URRUÑA

2016/01/02 11:00h.

YUGO & LALAYugo 10 urteko neskatila bihurri eta abenturazalea da. Aitari etengabe istorio bera kontatzen dio: hodeietako fantasiazko erresuma bateko bisitari bakarra izan dela. Hodeietako erresuman, Lala eta Osaba Artza ezagutu omen zituela, eta hirurek Tigre Jeneralaren aurka borrokatu zutela, Erresumako agintariaren aurka.

Page 8: Cinéma Itsas Mendi (Urrugne-64) Zinegabonak 2016

Kalifikazioa: Adin guztientzat

Zuzendaria: Oskar Santos

Urtea: 2013

Iraupena: 92 minutu

Gidoia: Jorge Lara eta Francisco Roncal. Josep Escobarrek sortu eta Ediciones Bk argitaratutako “Zipi eta Zape” komikian oinarrituta.

Sariak: Sevillako Europako Gazte Festibaleko Europear saria

Zipi eta Zape Esperantza ikastetxean daude zigortuta, bertan pasa beharko dute uda. Zuzendaria, zorrotz eta beldurgarria da. Zipi eta Zape laster jabetuko dira ikastetxean jolasak debekatuta daudela. Hala, Kaniken Kluba sortuko dute, zuzendariaren aginduei jaramonik egin gabe. Adimena, ausardia eta adiskidetasunaz baliatuz, ikastetxean gordetzen den sekretu misteriotsua aurkitu eta euren bizitzako abentura zirraragarriena biziko dute.

2016/01/03 11:00h.DONOSTIA

ZIPI-ZAPE

BIKOIZKETA TAILERRA

11:00h

28/12/2015

29/12/2015

30/12/2015

BILBO(Golem Alhóndiga)

DONOSTIA (Printzipe Zinemak)

GASTEIZ(Florida Zinema)

BIKOIZKETA TAILERRA

Page 9: Cinéma Itsas Mendi (Urrugne-64) Zinegabonak 2016

PROGRAMAZIOABilbo EiTBEiTB MULTIBOX ARETOABasurtuko Kaputxinoak, 248013 BilboTelf: 946 563 000 PRINTZIPE

ZINEMAKSan Juan kalea, 10

20003 Donostia

Telf: 943 421 247

FLORIDA ZINEMA

San Prudencio, 22-24

01005 Gasteiz

Telf: 945 231 323

GOLEM BAIONABaiona etorbidea, 5231008 IruñeaTelf: 948 174 141

CINÉMA ITSAS-MENDI29 rue Bernard de Coral64122 UrruñaTelf: (0033) 0559 243 745

GOLEM ALHÓNDIGAArriquibar plaza, 448008 BilboTelf: 946 070 767

11:00h

28/12/2015

29/12/2015

30/12/2015

Marko Makako

Asterix

Dragoi Bola

BILBOEiTB - Multibox aretoa

SARRERA: doan (beharrezkoa da HIRU3 Komunitateak banatutako gonbidapena aurkeztea)Film guztiak euskarazko bertsioan emango dira

Page 10: Cinéma Itsas Mendi (Urrugne-64) Zinegabonak 2016

PROGRAMAZIOA

11:00h

2016/01/02 7. Ipotxa

Magiaren etxea

Hurrak eta lapurrak

Zipi-Zape

Stand by me Doraemon

Tom txiki

Magiaren etxea

7. Ipotxa

Yugo & Lala

Haritzaren bihotza2016/01/03

BILBOGolem Alhóndiga

DONOSTIAPrintzipe Zinemak

GASTEIZFlorida Zinema

IRUÑEAGolem Baiona

URRUÑAItsas Mendi

Sarrerak proiekzio-aretoetan egongo dira salgai.

Film guztiak euskarazko bertsioan emango dira.