Besarkadak,bizitza salbatzaileak.
Frogatuta dago ondo sentitzeko denok
behar dugula kontaktu fisikoa, eta kontaktu
fisiko era garrantzitsuenetako bat besarkada dela.
Elkar ukitzen eta besarkatzen dugunean, bizitza ematen diegu gure zentzumenei, eta geure sentimenduen gaineko konfiantza
berresten dugu. Askotan, ez ditugu berba egokiak topatzen sentitzen duguna adierazteko.
Besarkada da horretarako erarik onena .
Sarritan, ez gara ausartzen sentitzen duguna esatera; bai lotsagatik, bai sentimenduek gainezka egiten digutelako. Kasu horietan
besarkaden hizkuntza hartu behar da kontuan.
Besarkadek ondo sentiarazteaz gain,
nahigabea, depresioa eta antsietatea
arintzeko balio dute. Aldaketa fisiologiko positiboak sortzen
dituzte, nola emailearengan, hala hartzailearengan.
Gaixoengan bizitzeko gogoa handitzen dute. Jakin beharko zenuke, bizirauteko, besarkada bat eguneko beharrezkoa dela; lau pozik sentitzeko; eta zortzi
arlo pertsonalean hazteko.
Zer ematen digute besarkadek?
Babestuta sentitzea oso garrantzitsua da denontzat. Are gehiago ume eta edadetuentzat, euren ingurukoen
maitasunaren mende baitaude.
BABESA
Denok dugu beharrezko seguru sentitzea. Lortzen ez badugu, ganora barik jokatzen dugu eta pertsona arteko gure
harremanek behea jotzen dute.
SEGURTASUNA
Konfiantzak mugiaraz gaitzake, beldurrak mehatxatzen duenean bizitzaren erronka batean parte hartzeko gogo sutsua.
KONFIANTZA
Besarkada baten bitartez gure energia bidaltzen dugunean, geure indarra ere hazi egiten da.
INDARRA
Kontaktu fisikoak eta besarkadek bizi-energia igortzen dute. Energia honek ondoez txikiak osatzeko edo arintzeko
gaitasuna du.
OSASUNA
Besarkadaren bidez aditzera eman genezake pertsona bakoitzaren balioa eta bikaintasuna.
.
BALORAZIOA
“Besarkada salbatzailea”
Argazki honetan biki bi agertzen dira. Neskatila hauek
jaiotzerakoan inkubagailu banatan egon ziren. Euretako
bati, baina, ez zioten bizi esperantza handiegirik ematen.
Erizain-buruak, arau guztien kontra, elkarren ondoan jarri
zituen. Ederrena izan zen ondo zegoenak bestea besarkatu
zuenean. Gorputzaren tenperatura eta pultsua erregulatu ziztzaizkion. Horrela, lortu zuen ahizparen bihotzeko erritmoa
egonkortzea.
BESARKADAK
Dena adierazten du .Besarkatu laguna,
Besarkatu maite duzun hori,Besarkatu zuen umeak,
Besarkatu zuen zaharrak, Besarkatu zuen maskota …
Besarkatu guztiok.
Jaso besarkada hau, Lauskituko zaitut nire
besoen artean.Gogor, handi, eder!