Download - Berrittu 203. zenb

Transcript
Page 1: Berrittu 203. zenb

2032015EKAINAJUNIO

Herriko aisialdi sustatzaileekinkolaboratzen

U r n i e t a k o U d a l a r e n a l d i z k a r i a

Page 2: Berrittu 203. zenb

EAJ-PNVren zerrenda izan dabozkatuena 1.428 botorekin

2032015 // EKAINA JUNIOHAUTESKUNDEAK2

EAJ-PNVk irabazi ditu maiatzak 24ean os-patutako udal haustekundeak, 1.428 bo-zekin, guztizko botoen %50,93 eskura-tuz. Gauzak horrela, alderdi jeltzaleak 7 zi-negotzi lortu ditu, 2011n baino 2 gehiago.Aurreko hausteskundeetan bozen%34,97 izan ziren EAJ-PNVrentzat, 5 zine-gotzi lortuz. Beraz, igoera nabaria izan daalderdi horrentzat.

EH Bilduri dagokionez, botoen %27 lor-tu ditu udal hauteskunde hauetan, 757 bo-torekin. 2011Ko hauteskundeetan bozen%34,03 koalizioarentzat izan ziren, 5 zi-negotzirekin. Datozen lau urteotan EHBil-duk 4 ordezkari edukiko ditu UrnietakoUdalean, aurreko legegintzaldian baino

bat gutxiago. Sozialistek aurreko legeal-dian baino zinegotzi bat gutxiago izangodute oraingoan, 3tik 2 izatera pasa baitira.Guztira 391 boto lortu ditu PSE-Eek2015eko maiatzak 24ean ospatutakohaustekundeetan, eta 2011n 719.

EAJ-PNVk, EH BILDUketa PSE-EEk osatu-ko dute Urnietako Udala 2015-2019 lege-gintzaldian. Hauek izango dira herri ordez-kariak: EAJ/PNVtik Mikel Pagola, MaribelVaquero, Jorge Segurado, David Rosco,Miren Martiarena, Juan Luis Goikoetxeaeta Maripi Sarasola, EHBildutik, Ixiar Mar-tiarena, Mikel Izagirre, Itziar Artola, XabierYurramendi eta PSE-EEtik, Consuelo Fru-tos eta Ivan Haro.

Azkenik, aipatu joan den maiatzean os-patutako udal eta foru hausteskundeetanUrnietan eman den abstentzioa%38,75koa izan dela. Halaber, Gipuzko-an bataz besteko abstentzioa %35,09 izanda.

2015-2019 legealdian Udalean izango denordezkaritzaren mapa horrela geratzen da

(hurrengo orrialdean).

2015eko maiatzaren 24ko udal hauteskundeek EAJ-PNV alderdiari eman zio-ten nagusitasuna Urnietan. Hausteskundeetan eman ziren emaitzei errepa-ratuz gero, 2.898 boto-emaileetatik 1.428 eskuratu ditu alderdi jeltzaleak,hots, %50,93.

La lista de EAJ-PNV ha sido la más votada en Urnieta con el 50,93% del total de votos

EAJ/PNV se ha alzado con la victoria en loscomicios del pasado 24 de mayo, con untotal de 1.428 votos, obteniendo más de lamitad del total de votos depositados en lasurnas habilitadas en el municipio para quela ciudadanía ejerciese su derecho a voto.Así, los jeltzales han obtenido en Urnieta 7concejales, 2 más que en 2011. En ese añoel porcentaje de votos fue del 34,97%.

En lo que respecta a EH Bildu, la coali-ción abertzale ha conseguido 5 concejalescon el 27%, con un total de 757 votos. En2011 obtuvieron el 34,03% de los votos,

obteniendo, al igual que los jeltzales, cincoediles. En la legistatura 2015-2019, encambio, EHBildu tendrá cuatro represen-tantes, uno menos que en la anterior legis-latura.

EAJ/PNV, EH BILDU y PSE-EE serán nue-vamente los partidos que conformen elAyuntamiento de Urnieta durante los pró-ximos cuatro años. Los socialistas tendránun representante menos en el consitorio,ya que han pasado de 3 a 2 ediles, obte-niendo 391 votos en los comicios de mayo– en mayo de 2011 sumaron 719.

La abstención en las elecciones munici-pales y forales de 2015 ha sido del 38,75%en Urnieta. En cuanto a las Juntas Genera-les de Gipuzkoa, la abstención ha sido del35,09%

El mapa de la representación política delconsistorio urnietarra queda dibujado de la

siguiente manera (en la siguiente página).

Las elecciones municipales y forales del pasado 24 de mayo de 2015 dieroncomo resultado una mayoría absoluta para el partido jeltzale en Urnieta: de2898 votantes, 1.428 dieron su voto a EAJ/PNV, esto es, el 50,93%.

Page 3: Berrittu 203. zenb

UDAL HAUTESKUNDEAKELECCIONES MUNICIPALES

URNIETAKO EMAITZAKRESULTADOS DE URNIETA

BATZAR NAGUSIAKJUNTAS GENERALES

GIPUZKOAKO EMAITZAKRESULTADOS DE GIPUZKOA

URNIETAKO EMAITZAKRESULTADOS DE URNIETA

2015

3HAUTESKUNDEAK2032015 // EKAINA JUNIO

Alderdia Botoen kopuru eta ehunekoak HautetsiakPartido Número y porcentaje de votos Ediles

EAJ/PNV 1.428 (%50,93) 7

EH Bildu 757 (%27) 4

PSE-EE 391 (%13,94) 2

Aulki Zuriak / EB 166 (%5,92)

PP 62 (%2,21)

Boto zuriak / Votos en blanco: 49 (%1,72)Boto baliogabeak / Votos nulos: 45 (%1,55)Abstentzioa / Abstención: 1.834 (%38,76)Errolda / Censo: 4.732

2015Alderdia Botoen kopuru eta ehunekoak BatzarkideakPartido Número y porcentaje de votos Junteros

EAJ/PNV 112.933 (%32,04) 18

EH Bildu 103.101 (%29,25) 17

PSE-EE 59.046 (%16,75) 9

Podemos 43.136 (%12,24) 6

PP 19.388 (%5,50) 1

Irabazi 8.451 (%2,40) 0

Ciudadanos 5.262 (%1,49) 0

UPyD 1.127 (%0,32) 0

Boto zuriak / Votos en blanco: 5.201 (%1,44)Boto baliogabeak / Votos nulos: 3.259 (%0,90)Abstentzioa / Abstención: 195.134 (%35,09)Errolda / Censo: 556.038

2015Alderdia Botoen kopuru eta ehunekoakPartido Número y porcentaje de votos

EAJ/PNV 1.175 (%40,86)

EH Bildu 743 (%25,83)

PSE-EE 390 (%13,56)

Podemos 379 (%13,18)

PP 78 (%2,71)

Ciudadanos 64 (%2,23)

Irabazi 36 (%1,25)

UPyD 11 (%0,38)

Boto zuriak / Votos en blanco: 34 (%1,16)Boto baliogabeak / Votos nulos: 31 (%1,05)Abstentzioa / Abstención: 1.772 (%37,60)Errolda / Censo: 4.713

2011Alderdia Botoen kopuru eta ehunekoak HautetsiakPartido Número y porcentaje de votos Ediles

EAJ/PNV 960 (%34,97) 5

EH Bildu 934 (%34,03) 5

PSE-EE 719 (%26,19) 3

PP 132 (%4,81)

Boto zuriak / Votos en blanco: 98 (%3,37)Boto baliogabeak / Votos nulos: 64 (%2,20)Abstentzioa / Abstención: 1.754 (%37,63)Errolda / Censo: 4.661

Page 4: Berrittu 203. zenb

2032015 // EKAINA JUNIOUDALA4

Udalak 20 kolaborazio hitzarmen sinatu ditu herriko aisia, kirola etajarduera sozialak sustatzen jarraitzekoUrnietako Udalak eta herriko 20 aisia, kiroleta gizarte esparruetako elkartek 2015era-ko kolaborazio hitzarmen bana sinatu du-te, akordioa formalizatu duten taldeek he-rriko jarduera sozio-kulturala sustatzen ja-rrai dezaten. Mikel Pagola alkatearen esa-netan “Urnietako elkarteak giltzarri diraherriko kirol, kultur eta aisia jardueren sus-tapenean”.

“Kolaborazio hitzarmen honen bitartezUrnietako Udalak talde horien ekintzenantolakuntza bermatzeko babesa eskaini-ko du, ez bakarrik ekonomikoki, baita az-piegiturak prestatzen edota euren jardue-

rak gauzatzeko gune desberdinak uzten”,nabarmendu zuen Pagolak sinatze ekital-dian. Bertan, halaber, Urnietako aisia etakirol elkarte zein norbanako horiei ekime-nak antolatzen jarrai dezaten eskatu zuenAlkateak. “Jarraitu bide horretatik, herri-tarrentzat era guztietako jarduerak anto-latzen eta herritar guztiontzat ekintza-sor-ta zabala eskaintzen, orain arte bezala”.

Urnietako Udalak 250.000 euro bidera-tu ditu herriko elkarteekin hitzartutako ko-laborazioa gauzatzeko.

Kolaborazio akordioa sinatu duten nor-banako eta elkarteak ondorengoak dira:

� Egape Dantza Elkartea� Erroitz b.m.� Adarra Judo Elkartea� Aurrera Gure Ametsa Dantza Taldea� Bosko Anitz Txaranga� Bosko Anitz Aisialdia� Egapedanbor Kultur Elkartea� Eguzki Xake Taldea� Izurde Gimnasia Elkartea� Jostaleku Elkartea� Maria Rivier Guraso Elkartea

� Ostargi Erraldoi Konpartsa Elkartea� Poxta Zahar Gazte Koadrilen Elkartea� Txanbolin Urnietako Txistulari Banda� Super H� Urnietako Kirol Elkartea� Iñistorra Urnietako Euskaltzaleen Biltza-

rra (Manuel Larramendi Kultur Bazkuna)� Asociación de Juegos de Rol Habitantes

de Insmouth Elkartea� Alex Rodrigues Dopazo� Pello Joxe Aranburu Ugartemendia

© Udala

Page 5: Berrittu 203. zenb

5ETIOPIA UTOPIA2032015 // EKAINA JUNIO

Iaz Wukron izan zinen kooperante gisa.Motxila oroitzapenez beteta itzuliko zi-nen etxera… Bai bertako jendearen goxotasuna etahaien bizimodua oso aberasgarria izan zenniretzat. Gainera balore asko barnerau ni-tuen: modu koordinatuan lan egitea, tal-de-lanaren garrantzia, aldakortasuna edogauza desberdinak egiteko gaitasuna du-zula ikustea…

Wukroko sistema elektrikoa ikuskatzerajoan zinen behinik behin, ezta?Bai. Elektrizitateko erregulazio eta kontrol-sistema automatikoen goi mailako zikloaikasi nuen, eta nituen ezagutzak praktikanjartzeko aukera izan nuen. Bertako elektri-zitete-instalakuntza egoera txarrean dagoeta hori hobetu beharra dago, izan ere,hainbat ondorio lazgarri utzi ditu: ume as-kok erredura larriak izaten dituzte instala-kuntza horrekin kontaktuak jartzeagatik.Beraz, arazoa konpondu beharra dago.Aurrerapausoak eman dira, baina oraindikasko dago egiteko.

Beste lan batzuetan murgiltzeko aukeraere izan zenuen?Bai, hala da. Elektrizitate ikasketez gain,magisteritza ikasi nuen eta Wukroko hau-rrei ingelesa irakasten jardun nitzen hiruhilabetez, arratsaldetan. Hori ere izugarriz-ko esperientzia izan zen niretzat, haiekinhartu-eman zuzenean egotea zoragarriada. Bertako haurrek eta oro har herritarrek

izugarrizko harrera egiten dute beti. Goza-da bat da eurekin jolastea, hitz egitea -osoingelez maila ona dutela berresten duAmaiak- eta haiekin denbora pasatzea. In-gelesa irakasteaz gain, emakume alargu-nei zuzendutako mikrokreditu sistemagertutik ezagutzeko parada izan nuen;emakume horiekin elkartu eta euren ego-era zein zen aztertzen genuen, laguntzaknola bideratu zitezkeen haiekin parteka-tuz.

Etiopia Utopiak, Urnietako Misioen ba-tzordeak, eta beste hainbat erakundekzein elkartek Etiopian urte asko darama-tzate kooperazio lanetan. Bertako egoe-ra hobetu dela uste duzu?Aldatzen doa gutxinaka. Kontutan edukiEritrearekin izandako gerratearen ostean,eta gaixotasunen ondorioz, haur askoumezurtz geratu zirela. Erakunde askorenlaguntzari esker eta bertako herritarren so-lidaritateari esker, ume horiek euren fami-lietan mantentzen dira. Angel misiolariabezalako pertsonak 20 bat urte darama-tzate haur horiei eta familiei jarraipena egi-ten, laguntza ematen, eta etxez-etxe joa-ten dira eurekin egoteko.

Zein behar daude Wukron oraintxe bertan?Urnietarrek ekarpenik egin dezakete?Irailetik abendura kooperante gisa joangoden pertsona bat behar da. Ez da beha-rrezkoa unibertsitate titulu bat izatea, izanere, behar administratiboez gain, iturgin-

tza-lanak, soldadura, argigintza eta eskuz-ko trebetasunak dituzten pertsonek pre-miazkoak dira bertan. Urnietako Salesia-rretan ikasketak burutzen edo gauzatu di-tuzten gazteak hautagai onak izango lira-teke. Urnietako gazte guztiei izena emate-ra animatzen diet, eta herritarrei ekarpe-nen bat egiteko gonbitea luzatu nahi diet,laguntza txikiena ere oso lagungarri izan-go baita Wukroko biztanleentzat. Gurekinharremanetan jar daiteke babesa eta la-guntza eskaini nahi dituen edonor.

“Kooperante gisa Wukrorajoateko pertsona bat behar da.Esperientzia ahaztezina da”Udalak Urnietako Misioen Batzordearekin hitzarmena sinatua dauka. Akor-dio horri esker, esaterako, aurreko udan urnietar gazte bat bekatu zen Etio-pia Utopia Elkartearen bitartez bolondres gisa joateko. Amaia Jauregik ber-tatik bertara kontatu digu Wukron bertan bizitako esperientzia. Elektrizitateinstalazioak hobetzeko esku bat bota zuen hiru hilabetez, eta horretaz gain,Wukroko umeei ingelesa irakasten egon zen. “Herriko gazteei deialdi hone-tan izena emateko gonbitea luzatu nahi diet. Esperientzia paregabea da, ber-tan egon behar da zer den jakiteko. Pertsonalki aberasgarria izan ez ezik, pro-fesionalki ere ekarpen asko eskaintzan ditu esperientzia honek, egitasmodesberdinetan parte hartzea, talde-lanean aritzea edota modu koordinatuanlan egitea”. Kurrikuluma aurkezteko epea ekainaren 20an amaitzen da. Edo-zein zalantza argitzeko Jose Ramon Jauregiri deitu (943 33 13 46) ondoren-go ordutegian: 8.00etatik 13.00etara eta 17.00 eta 19.00ak bitarte.

Amaia Jauregi. © Udala

DEIALDIAWucrora (Etiopia) joateko deialdia egiten dieherriko gazteei Udalak eta UrnietakoMisioen Batzordeak. Urnietako gazte batizango da hautatua, eta hiru hilabetezegongo da han kooperazio lanak burutzen.· Bete beharreko baldintzak:1. Unibertsitateko titulua izatea, lanbide

heziketa edo lanbide batean esperientzia(iturgina, igeltseroa, elektrizitatea).

2. Komunikatzeko oinarrizko ingeles maila.3. Urnietan bizi edo jaio izana.4. Lanerako eta ikasteko gogoa.· Iaz bezala, Urnietako Parrokiak, Etiopia

Utopia Fundazioak eta Urnietako Udalakhartzen dute parte ekimenean.

· Izena emateko interesatuek [email protected] epostarabidali behar dute edo Idiazabal Kaleandagoen Gazte Informazio Bulegoan utzi.

· Bisitatu Etiopia Utopia fundazioarenwebgunea (http://etiopiautopia.org).

Page 6: Berrittu 203. zenb

2032015 // EKAINA JUNIOURNIETAK 400 URTE6

Joan den maiatza amaieran ospatuta Gaz-te Festetan Egape Dantza taldeak parte-hartze handia izan zuen hirgu egunetanzehar. Nabarmentzeko ekitaldien artean,nobedade eta gehigarri bezala, Urnietakoherriaren 400.urteurrenaren ospakizunentestuinguruan, hainbat ekimen antolatuziren joan den maiatzean herriko kaleakgirotu zituzte Gazte Festetan. TxanbolinElkartearen eta Egape Dantza Taldeareneskutik, urteurrena behar bezala ospake-tzeko ekintza bereziak antokatu ziren, jar-duera horiek guztiek herritarren arteanarrakasta eta harrera ona izan zutelarik.

Esaterako, Egape Dantza TaldekoekGAZTE DANTZA SOKA gehitu zioten dan-tza taldekoek ohiko programazioari. Ur-nietako 40 bat gaztetxok gogotik entseatuzituzten koreografia guztiak, izugarrizkoikustaldia eskaini zutelarik urnietarren go-zamenerako. Txanbolin bandakoek ereSan Joan Plazan egin zen dantza ikuskizu-na musikatu zuten, dantzariak ez ezik, he-rritarrak kantuka eta dantzan jarriz. Gaine-ra, Urnietako txistulari bandak, herriarenurteurrena izaki, kontzertu-dantza ema-naldia eskaini zuen, elizako zimitorioan.Halaber, Txanbolin Txistulari Taldeak pla-zan eskainitako kontzertuan Antton Jau-regik Urnietaren 400.urteurrena dela-etakonposatutako pieza aurkeztu zuen bidebatez.

400 urte beteko dira aurten Urnietari hiri-bildu izaera aitortu zitzaionetik eta Udalakherriko elkarteekin batera antolatu nahidu ospakizunerako egitaraua 1615ean hi-ribildu izateko aktak sinatu zituela gogoraekarriko du Urnietak datorren uztailaren12an. Donostia, Aiztondo eta Hernanitikbereizitako hiru eremuekin osatu zen due-la 4 mende Urnieta eta urte horretan ber-tan Gipuzkoako beste 28 herriri ere hiribil-

du izaera eman zitzaien. Urtemuga delaeta, Udala egitarau borobila antolatzekolanean ari da jadanik. Ekitaldi instituziona-la antolatuko da batetik uztailaren 12anbertan, akta haien sinadurak gogora eka-rriz.

Baina horrez gain, urte osoan zehar erehainbat ekimen antolatuko da. Urnieta-ren eraikuntzan parte hartzen duten guz-tiekin antolatu nahi du Udalak 400 urteko

ibilbide hau ospatzeko egitaraua. Era ho-netan, Udalak herriko elkarteei eta eragi-leei zuzendutako diru-laguntza deialdiaatera zuen duela bi hilabete, urtean zeharantolatu nahi dituzten ekintzak finantza-tzen laguntzeko. “Ezagutu Urnieta; urnie-tar-nortasuna, -kultura eta –ohiturak”izango da ekintza horien ardatza. Udalaantolatzen diren ekitaldi guztien berriematen joango da une oro.

Gazte Festetan ekin zitzaienUrnietaren 400. urteurrenarenospakizunei

Urte historiko honetan, herritarren ekarpenak giltzarri

© Udala

Page 7: Berrittu 203. zenb

7KULTURA2032015 // EKAINA JUNIO

Urnietarrek uztailean aukera izango dutepilates ala mugimendu kreatiboarekin gor-putza hobeto ezagutu zein zaintzeko. Gor-putzaren zainketari dagozkion saioak on-dorengoak izango dira: gazte funkya, as-tearte (10:00-11:00, 5 eta 7 urte bitarte-koei zuzenduta) eta ostegunetan (11:00-12:00, 8 eta 10 urte bitarteko haurren-tzat); gimnasia hipopresiboa, astelehene-tan (11:00ak eta 12:30 bitarte) eta asteaz-kenetan (11:45-12:15), eta Pilartesekosaioak ia egunero, lau astez: astelehenaeta osteguna, 09:00etatik 10:00etara, etaastelehen zein asteazkenetan bi saio -19:00 eta 20:00 bitartean eta 20:00etatik21:00etara- Anima zaitez!

Zaindu gorputza SarobekoIkastaroen eskutik!!

CURSOS DE VERANOPARA PONER A PUNTONUESTRO CUERPO

Gazte funkyMartes-jueves

10:00-11:00 (5-7 AÑOS)11:00-12:00 (8-10 AÑOS)

Gimnasia hipopresivaLunes-miércoles

11.00-11:3011:45-12:15

PilatesMartes-jueves

09:00-10:00Lunes-miércoles

19:00-20:0020:00-21:00

¡¡¡APÚNTATE!!!!

Page 8: Berrittu 203. zenb

Urnietako Gaztelekuak udako eskaintzazabala taxutu du herriko gazteei zuzendu-ta. Hala, ekintza bereziak egingo dira uz-taila osoan zehar: hil horretako lehen bi as-teetan erabiltzaile guztientzako ekintzairekiak egingo dira; hirugarren astean, be-rriz, Udabentura programari ekingo zio(ekimen honek aste osoko ekintzetak har-tzen ditu bere baitan, izen-emateak ekin-tza guztietan partehartzea ahalbidetzen

du). Uztaila ezinhobeto amaitzeko. Gipuz-koako txokoak ezagutzeko jarduerari hel-duko zaio, non lurraldeko bazter ederre-nak bisitatuko diren.

Berehalako ekintzei dagokienez, hil ho-netako azken txanpa berezia izango da za-lantzarik gabe, guraso bilerak eta GazteForum gala egingo direlarik; halaber, ur-nietar gazteekin uztailera begirako irtee-rak prestatuko dira.

2032015 // EKAINA JUNIOGAZTERIA8

Udan, Gaztelekuanaspertzeko betarik ez

Uda Gaztelekuan (ordutegiak Gaztelekuan galdetu)

Udabentura (programazio malgua)

Gipuzkoako txokoak (programazio malgua / prezioa: 12 euro)

Ekainak 29 astelehenaPala eta pilota txapelke-

ta (Kontxejupean)

Ekainak 30 astearteaFunky tailerra

(Saroben)

Uztailak 1 asteazkenaTOPAGUNE

(GAZTELEKUA IREKIA)

Uztailak 2 ostegunaZinemara

Errenteriara

Uztailak 3 ostiralaHernaniko

igerilekuetara irteera

EKAINAEkainak 22 astelehena3. eta 4. mailakoekin

bilera bidaia antolatzekoTOPAGUNEA ITXITA

Ekainak 23 astearteaTOPAGUNE ARRUNTA

Ekainak 24 asteazkenaUDABENTURAK eta

GIPUZKOA EZAGUTZEN GURASO BILERA (19:00)

Ekainak 25 ostegunaGURASOEKIN BILERABELABARATZ (19:00)

Ekainak 26 ostiralaGAZTE FORUM-EKO

GALA ORERETAN

Uztailak 6 astelehenaIzozki, granizatu eta fru-

ta koktel tailerra(Gaztelekuan)

Uztailak 7 astearteaORERETARA LOTARA

DBH 3-4

Uztailak 8 asteazkenaORERETARA LOTARA

DBH 3-4

Uztailak 9 ostegunaPAINTBALL (Zubietan)

DBH 3-4

Uztailak 10 ostiralaAMAIERA FESTA

(MERENDOLA GAZTELEKUAN)

Uztailak 13 astelehena“Conquis” frogak etaOrienting (Adarran)

Uztailak 14 astearteaGroseko

Hondartzara

Uztailak 15 asteazkenaZaldian Ibiltzera

(Legazpi)

Uztailak 16 ostegunaPiragua Fagollagan

Uztailak 17 ostiralaLASERJET Urnietan

Uztailak 20 astelehenaLeitzaran

Uztailak 21 astearteaArditurri (Oiartzun)

Uztailak 22 asteazkenaPasai-Donibane

Uztailak 23 ostegunaHondarribi

INFORMAZIO GEHIAGO: GAZTELEKUA San Juan, 38, behea · � 943 333 972

Hernaniko jolas-igerilekuak.

Zurriola hondartza.

Page 9: Berrittu 203. zenb

2015eko Urnietako Eguzkitan Blai Udale-ku Irekietan matrikulatzeko lehen epealdiaamaitu ondoren eta osatu diren taldeakkontuan izanda, bigarren epealdia ireki damaiatzaren 25etik ekainaren 5era, biakbarne, talde horietan libre geratu diren le-kuak betetzeko.

Lekuak izenemateak jaso ahala betetzenjoango dira, guztiak bete arte edo epeal-dia amaitu arte.

* OHARRAK: Urnietako neska-mutilek le-hentasuna izango dute. Udalekuak eus-karaz izango dira eta harreman hizkun-tza euskara izango da.

* AVISO: Tendrán prioridad las y los jóve-nes de Urnieta. Las colonias serán eneuskera.

9GAZTERIA2032015 // EKAINA JUNIO

Udalekuetan izena emateko epe berria zabalik

Urnietako Gazteguneak udako or-dutegiaren berri eman nahi die he-rriko gazteei. Gazteguneko informa-zio puntuak ondorengo ordutegiaizango du ekainaren 15etik urraria-ren 1 arte:

GAZTEGUNEAINFORMAZIO PUNTUA / PUNTO DE INFORMACIÓN Udako ordutegia

Horario de verano

Ekainak 15 - irailak 2515 de junio - 25 de septiembre

Goizetakoa / Mañanas:10:30-13:00

Tablas de preciosEGUZKITAN BLAICOLONIAS ABIERTAS

· Cuota individual: 114€· 2 hermanos/as matriculados/as:

102 € cada uno/a· 3 hermanos/as matriculados/as:

91 € cada uno/a· Cuota receptores de ayuda social:

22,80 €Servicio de guardería

· Turnos: 8:30-10:00 / 9:00-10:00 / 9:30-10:00 / 13:00-13:30

· Precios:30 min.: 16 €1 hora: 30 €1 hora y 30 min.: 39 €2 horas: 43 €KIROL UDALEKUAK COLONIAS DEPORTIVAS

· Cuota individual:Socio: 93 € No socio: 105 €

· 2 hermanos/as matriculados/as:Socio: 84 € No socio: 94 €

· 3 hermanos/as matriculados/as:Socio: 74 € No socio: 84 €

· Cuota receptores de ayuda social:Socio: 18,60 € No socio: 21 €

Informazioa / Información:

943 00 80 00 / 943 00 80 [email protected]

Facebook: GazteguneUrnieta

Informazio gehiagorako:

Urnietako GazteguneaIdiazabal, 13 - behea ·

943 333 973

Page 10: Berrittu 203. zenb

Egape Ikastolako 4. DBHko Biologiako ikasleok Ibaialde kanpainanparte hartu dugu. Ibaialde Euskal Autonomia Erkidego osoan da-go zabaldua eta bere helburua ikasleak, eta oro har herritarrak,ibaiak zaintzearen garrantziaz ohartaraztea da.

Gure kasuan, Urnietako Trankatx errekara gerturatu gara ura-ren nahiz ingurumenaren hainbat alderdi aztertzeko.

Alde batetik, uraren faktore fisiko-kimikoak analizatu ditugu,hala nola, uraren abiadura, tenperatura, PHa, oxigenoa, nitratoak,fosfatoak... Bestetik, biodibertsitatea aztertu dugu. Fauna eta lan-dareak behatu ostean, ondorio hau atera dugu: nahiz eta landare-dia, gehienbat, bertako espezieez osatua egon, nabari dira ere

zenbait espezie inbaditzaile. Azkenik, gizakiaren eraginean erre-paratu genuen. Trankatx errekako uraren kalitate eskasa gizakiakbertara isurtzen dituen ur zikinen ondorio da. Horrez gain, erditikigarotzen den trenak ere bertako ingurumena kaltetu du.

Beraz, zaindu dezagun gure ingurumena, Trankatx errekarenegoera hobetuz!

2032015 // EKAINA JUNIOIKASTETXEAK10

IEgape Ikastola

IPresentación de María ikastetxea · Salesiarrak-Salesianos Urnieta

Saltoka etakolore gorrialantzenPresentación de María Ikastetxeko 2 urte-ko gurasoek hainbat psikomotrizitate saioegin dituzte. Ume zein gurasoak talde txi-kitan banatu eta arratsaldez denak saltokaeta lurretik arrastaka ibili dira. Saio hauenhelburua lateralitatea eta jolas librea lan-tzea zen eta ekintza amaitutzat emateko,eguraldi ona egiten zuela aprobetxatuzikastetxeko lorategian ipuin bat kontatze-ko aukera izan genuen. Primeran pasa ge-nuen!

Eta, 1 urteko umeek kolore gorriaren tai-lerra egin zuten. Etxetik kolore gorriz jan-tzita etorri ziren, kolore hori duten elikagaidesberdinak landu eta dastatu zituzten.

Gaitasun zientifikoarengarapena: teoriatikpraktikaraTrankatx erreka aztertzenIOSUNE LARRAYOZ, IANIRE SENPERENA ETA LEIRE GONZÁLEZ DE SAN PEDRO

El grupo de alumnos/as de 4º ESO que cursa la materia de Biología participaen el programa Ibaialde, que pretende sensibilizar a la ciudadanía en el

cuidado de la red fluvial. En la foto, el citado grupo analizando el estadodel agua del río Trankatx. La conclusiones del trabajo realizado

evidenciaron la necesidad de proteger el medio ambiente.

Page 11: Berrittu 203. zenb

11AISIA2032015 // EKAINA JUNIO

IURNIETAKO KZ-GUNEA � 943 023 682 · www.kzgunea.net

EKAINEKO ORDUTEGIA HORARIO DE JUNIO09:00-13:00

ASTELEHENETIK OSTIRALERA / LUNES A VIERNES

IKASTAROAK / CURSOS

Komunitate birtualak:Zure elkartearen doako webgunea sortzeko aukera eskaintzen dizugu.

IT Txartela:Teknologia berrien gaineko ezagupideen egiaztapena.

IKASTAROAK (ASTELEHENETIK OSTIRALERA):

Oinarrizko Internet: Internet mundua, PC bat ezagutu, posta elektronikoa... eta gehiago.Ofimatika - Software librea: Ofimatika munduan, software librearen baldintzak, baimenak...

Sare Sozialak 2.0: sare ezberdinak erabiliz, komunikatu eta zure dokumentuak konpartitu. Irudia eta soinua: imaginazioa esna ezazu grafiko aplikazioak erabiliz.

Google Apps: zure eta enpresaren antolakuntza errazteko tresnak.

Comunidades virtuales:Te ayudamos a crear una página web gratuita para tu asociación.

IT Txartela:Certificación de conocimientos en nuevas tecnologías.

CURSOS (DE LUNES A VIERNES):

Internet básico: entra en el mundo de Internet, qué es un PC, el correo electrónico... y mucho másOfimática - Software libre: Ofimática, características del software libre, tipos de licencias....

Redes Sociales 2.0: comunícate y comparte tus documentos a través de las diferentes redes socialesImagen y sonido: da rienda suelta a tu creatividad con las aplicaciones gráficas de código abierto

Google Apps: herramientas que facilitarán tu organización personal y la de tu empresa

IT Txartela: Ekainak 11 09:00-11:00Ekainak 15 11:00-13:00

IZINE KARTELERA SAROBE AEG www.sarobe.info BONO 5: 18 €4 € BONO 10: 30 €

Ofimatika - Software libreaOfimática - Software libreOfimatikaOfimática

15-22 09:00-11:00 Castellano

Ofimatika (praktikak)Ofimática (prácticas)

23-26 09:00-11:00 Castellano

Sare Sozialak 2.0Redes Sociales 2.0Facebook I

29-30 09:00-11:00 Castellano

HELDUENTZAT / ADULTOS

EKAINAK 26 JUNIO22:00

EKAINAK 28 JUNIO18:30

PRIDE

Page 12: Berrittu 203. zenb

16. posta-kutxa20130 Urnieta –Gipuzkoa–

[email protected]

AGENDA

PAPER EKOLOGIKOAPAPEL ECOLÓGICO

EKAINA / JUNIO

ZINE KARTELERAEKAINAK 26, OSTIRALA22:00“PRIDE”

EKAINAK 28, IGANDEA18:30“PRIDE”

PIRRITX, PORROTXETA MARIMOTOTSPAILAZOAKEKAINAK 3, ASTEAZKENAEgape ikastolako pilotalekua / 17:30Iñistorra elkarteak antolatuta.Sarrerak aurrez salgai, 7 euroan.

LOURDES IRIONDOMUSIKA ESKOLAKOKONTZERTUAKEKAINAK 1, ASTELEHENA17:30, ELIZA: Organoa, teklatua19:00, SAROBE: Perkusioa, biolina, sa-xofoia, teklatua

EKAINAK 2, ASTEARTEA18:00, SAROBE: Tailerra 2, eskusoinua,trikitixa, panderoa, teklatua

EKAINAK 3, ASTEAZKENA18:30, SAROBE: Tailerra 1.A, pianoa,bonbardinoa, klarinetea

EKAINAK 4, OSTEGUNA17:30, SAROBE: Tailerra 1.B, tailerra 3,pianoa, tronpeta19:00, SAROBE: Pianoa

EKAINAK 5, OSTIRALA18:00, HERRIAN: Erromeria20:00, SAROBE: Ahotsa

“AHOTSAREKINBIDAIATZEN”EKAINAK 5, OSTIRALASarobe A.E.G. / 20:00Musikabiko Kantuko Ikasleenemanaldia Zuzendaria: Iñaki CárcamoKantuko irakaslea: Javi SantacanaPianojolea: Ana Belén GarcíaPROGRAMA: Michael Jackson / Stevie Wonder / EltonJohn / R. Schönberg / Lourdes Iriondo /Imanol Larzabal / Xabier Lete / Ken zazpi/ Britney Spears / Cristina Aguilera / J.Brahms / W. A. Mozart / G. F. Haendel

PAELLA LEHIAKETAHERRIKOIAEKAINAK 6, LARUNBATASan Juan Plaza (edo Egape Ikastola)14:00Poxta Zahar elkarteak antolatuta.

CONCURSO POPULARDE PAELLA6 DE JUNIO, SÁBADOPlaza San Juan (o Egape Ikastola)14:00Organizado por Poxta Zahar.

TXIRRINDULARIESKOLENTXAPELKETAEKAINAK 6, LARUNBATAIdiazabal kalea / 16:30-18:00Alebin eta infantil mailako txirrindularieskolen txapelketa. Andoaingo txirrin-dulari eskolak antolatuta.* Errepide mozketa izango da Idiazabal

kalean eta autobus parada bakarraizango da jubilatuen egoitzako erro-tondan.

ON BOSKOBANDARENEMANALDIAEKAINAK 7, IGANDEASan Juan Plaza / 13:00

XXII. ARGAZKI RALLYAEKAINAK 16-19Lekaio kultur etxeaArgazki erakusketa.

EKAINAK 19Lekaio kultur etxea / 19:00Sari banaketa.

SAN JOANBEZPERAN SUA + AKELARREAEKAINAK 23, ASTEARTEAPlazido Muxika Plaza / 22:30