Download - Bederatzi urteko kronika

Transcript
Page 1: Bederatzi urteko kronika

Bederatzi urteko

kronika

6. A mailako ikasleak

Page 2: Bederatzi urteko kronika
Page 3: Bederatzi urteko kronika

Kaixo lagunok!! Eskolak aldizkari digitala argitaratzen hasiko dela jakin dugu, eta gure ekarpena egin nahi izan dugu lehen zenbaki honetan parte hartzeko. 6.A mailako ikasleak gara, eta hau eskolan pasatzen dugun azken ikasturtea da. Horregatik, urte hauetan guztietan bildu ditugun oroitzapen batzuk kontatzen saiatuko gara.

2002-2003 bi edo hiru urte genituela, hasi ginen eskolaldia Igone eta Blanca gure lehendabiziko tutoreak izan zirelarik. Oso garbi oroitzen dugu “etxetxokoan” jolasterakoan zapatak erantzi, eta gero zein norena jakiterik ez zegoela. Beste behin, Saioak eta Oihanak ilea moztu zioten elkarri. Garai horretan oso dibertigarria suertatzen zen hortzak errotulagailuz, plastidekor eta argizariz margotzea eta ispilu aurrean gure artelana mirestea.

Page 4: Bederatzi urteko kronika

2003-2004 ikasturtean hiru-lau urte genituen eta Lourdes eta Juana Mari izan ziren gure irakasle tutoreak. Han pasaturikoak ahaztu ezinak dira: urte hartan Eriken aitak gela barruan etxetxola eraiki zuen, eta Anneya, kanpaldian ginelarik, asuinetara erori eta alde guztiak gorriturik atera zituen. Gertaera hura negargarria bezain farregarria suertatu zen, zeren Anneyak negar eta negar hasi baitzen, baina segituan, farrezka Porrotxen sudurra zirudiela esaten genionean.

Page 5: Bederatzi urteko kronika
Page 6: Bederatzi urteko kronika

2005-2006 ikasturtean, Lehen Hezkuntzako lehen mailara pasa ginen, eta horrekin batera, lehenego solairura. Maite eta Carmen izan ziren gure irakasleak. Garai horretako, Maitek gaizki portatzen ginenean “negatiboak” jartzen zizkigun, eta topera ailegatzerakoan besteekin ezin jolastu gelditzen ginela, eta Carmen plastika saioa zelarik, lan guztiak oso ongi bukatu behar zirela beste zerbait egin baino lehen, ederki oroitzen dugu.

Page 7: Bederatzi urteko kronika

2006-2007 Maite eta Carmen irakasleekin pasa genuen azken ikasturtea izan zen hura. Urte hartako amaieran, Lantz herriari buruzko antzerki emanaldia, eta txiste kontakizun paregabea egin genituela oroitzen dugu, atseginez.

Page 8: Bederatzi urteko kronika

2007-2008 ikasturtean nahastu gintuzten talde berriak sortuz. Miren eta Alizia baziren ikasmail hartako irakasle tutoreak, eta guri Aliziarekin egotea egokitu zitzaigun. Aliziarekin asko luzatzen ginen matematika egiten, eta berandu ateratzen ginen gelatik arratsalde partean, sarri.

2008-2009an, 4. mailan ginen eta gure irakasle tutorea Alizia izan zen. Garai hartako oroitzapen dibertigarri asko daukagu: gure lagun batek mukiak garbitzerakoan sekulako zarata sortzen zuenez, guk batera tronpeta badator esaten genuen, eta, gehienetan, kanpora atera behar izaten zen garbitzera.

Page 9: Bederatzi urteko kronika
Page 10: Bederatzi urteko kronika

2009-2010 ikasturtean 5. mailan ginen beste irakasle berri batekin: Mikel. Urte hartan, ezusteko handi bat hartu genuen zeren “tabletak” ekarri zituzten eta hark asko poztu gintuen. Ordutik aurrean, gela barruan erabiltzen hasi ginen eta oso gustora aritu ginen. Horrez gain, Ondarribiko kanpaldia eta Ilunberriko ingelera murgiltze ikastaroa atseginez oroitzen ditugu, oso ongi egon ginelako.

Page 11: Bederatzi urteko kronika

Ikasturte honetan 6. mailan gaude, Mikelekin jarraitzen dugu eta gure azken urtea da eskolan. Irailean, materialak gordetzeko takilak jarri zizkiguten, eskatu bezala. Otsailean Izaban egon ginen “Aste Zuria” izeneko eski kanpainan parte hartzen, eta oso ongi pasatuz gain, asko ikasi genuen. Laister ikasturte amaierako jaialdia prestatzen hasi beharko dugu ilusioz, batetik, baina penaturik, bestetik, hainbeste maite dugun eskola utzi beharko dugulako.

San Frantzisko: maite zaitugu betiko!!

Page 12: Bederatzi urteko kronika

Frantzisko Deuna Ikastetxe Publikoa