Download - Baso Zerbitzua · 2012. 3. 29. · Baso Zerbitzuak kudeatutako Mendi Publikoaren eta Ondare Mendiaren azalera gutxi gorabehera 45.000 ha-koa da, eta azalera horretan urtero egurraren,

Transcript
Page 1: Baso Zerbitzua · 2012. 3. 29. · Baso Zerbitzuak kudeatutako Mendi Publikoaren eta Ondare Mendiaren azalera gutxi gorabehera 45.000 ha-koa da, eta azalera horretan urtero egurraren,

Txostena

Memoria2011

50

Baso Zerbitzua

2

Page 2: Baso Zerbitzua · 2012. 3. 29. · Baso Zerbitzuak kudeatutako Mendi Publikoaren eta Ondare Mendiaren azalera gutxi gorabehera 45.000 ha-koa da, eta azalera horretan urtero egurraren,

Txostena

Memoria2011

52

Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak konpromiso garrantzitsua hartuta du Baso Zerbitzuaren bidez mendiek eskaintzen dituzten natura-baliabideen kudeaketa iraunkorra egiteko orduan.

Baso-kudeaketaren ikuspegi berriak ekoizpenaren helburua berdintzen du, ingurumenaren, bioaniztasuna artatzearen eta gizartearen eskaerak asetzearen alderdiekin.

Lurraldeak paisaia-aniztasun handia du, baita habitat eta espezie interesgarrien landare-eraketak ere. Horiek guztiek artatzeko ahalegin berezia eskatzen dute.

Gizakiaren jarduera baso-eremuan nabarmena da eta urteetan zehar arrasto ugari utzi ditu: pagadi lepatuak, karobiak, otso-zuloak, artzainen bordak, ikazkinen etxolak, egurra ateratzeko ibilbideak eta bideak, zubiak, gaztainondo zaharrak, etab.

Ondare hori guztia guk zaindu behar dugu eta gure lana da baso-jabeak eta mendiaren zaindariak, egur errematatzaileak, ehiztariak, mendizaleak, mikologiazaleak, etab. lan horretan konprometitzea.

Foru Aldundiak toki-erakundeen eta Erakundearen beraren mendi publikoetan egiten duen baso-ondarearen kudeaketa-lana eta gestio pribatuari jabetza partikularreko mendietan eskainitako laguntza-lana ez dira oso ezagunak eta, batzuetan, oso ekintza zehatzekin identifikatzen dira. Ondoren garatuko diren atalen bidez, berriz, Nekazaritza Saileko Baso Zerbitzuaren jardueraren ikuspegi bateratua eskaini nahi da, irudia ikusgaiagoa izateko baso-zaindaritzan.

Ahalegin handiagoa eta iraunkorra gizarteak natura hauskor sentitzera bideratu behar da. Zaintzeko jasotzen dugu eta etorkizuneko belaunaldiei biziagoa entregatu behar diegu. Halaber, konpromiso hori guztion lana dela onartu behar dugu.

2.1. TOKI-ERAKUNDEEN ETA FORU ALDUNDIAREN MENDI PUBLIKOEN KUDEAKETA

Udalerrietako mendiak ondare garrantzitsua dira eta biztanleen bizi-maila hobetzen lagundu dute, eskaintzen dituzten natur bitartekoak aprobetxatuz.

Dena den, erraz egiazta daiteke bitarteko horien erabilera aldatuz joan dela denbora igaro ahala eta herrien lehentasunezko ekonomiak eta jarduerak aldatu diren neurrian.

Ildo horri jarraiki, XV. mendean egurra eta ikatza aprobetxatzen baziren, ondoren, abeltzaintzara, meatzaritzara eta iraupeneko nekazaritzara pasa zen XX. mendearen lehenengo erdian; mendearen bigarren erdian, berriz, baso-produktuak zabaldu ziren eta azken urteetan geroz eta gehiago eskatzen dira astialdiko jarduerak, kirola, mendi-ibiliak, fruituak eta landare basatiak biltzea, etab.

Page 3: Baso Zerbitzua · 2012. 3. 29. · Baso Zerbitzuak kudeatutako Mendi Publikoaren eta Ondare Mendiaren azalera gutxi gorabehera 45.000 ha-koa da, eta azalera horretan urtero egurraren,

Txostena

Memoria2011

54

Aldaketa horien bidez argi eta garbi gelditzen da bitarteko horren bizitasuna, eta, inbertsioei buruz erabakiak hartzeko orduan, kudeaketa-planak, udal jabeen eskaera eta erabiltzaileena beraiena kontuan hartu behar dira.

Hausnarketa horren ondorioz, egun mendiak kudeatzeko irabazi anitzak kontuan hartu behar dira, baita Udalen eskaera, bioaniztasunaren balioen aberastasuna eta presentzia, edertasun eszenikoa duten parajeen existentzia, kultur ondarearen elementuak eta erakunde jabearentzat mendien diru-sarrera ekonomikoen garrantzia ere.

Irabazi anitzak eta, batez ere, mendi batzuk, nagusiki, landa-jardueretara eta astialdira bideratutako kudeaketa garestiagoa da ezarpen-fasean eta Udal berriek eskatzen dute mendiak Onura Publikokoak katalogatzea eta, ondorioz, kudeaketa Foru Aldundiari ematea.

Aukera horiei erantzunez, 1901etik mendiak katalogatuak dituzten Udalei bezala, Aldundiko Baso Zerbitzuak lanak egiten ditu eta honako multzoetan elkar daitezke:

A) Baso-masak kudeatzea: baso-aprobetxamenduak, baso-berritzeak eta basoko lanak barne, baita mendi-larreen kudeaketa ere.

B) Bide-azpiegituren hobekuntza: pista berriak irekitzea eta daudenak hobetzea, bai lehen mailako, bai bigarren mailako sarean.

C) Baso-guneak erabilera publikorako moldatzea: hau da, naturarekin kontaktuan dauden guneetan inbertsioak egiten dira, ibilbideak sortzen dira, kultur ondarea berreskuratzen da, etab.

D) Masen osasun-egoera eta bioaniztasuna artatu eta hobetzea.

E) Jabetza publikoa finkatu eta hedatzeko lanak: mendi publikoen legezko defentsa eta baso-ondare berria erostea.

Lerro bakoitzean, modu laburtuan azken urteetako emaitzak adierazten ditugu, baita txosten hau sortu duten 2011ko jarduera aipagarrienak ere.

A. BASO-MASAK KUDEATZEA

A.1. BASO-APROBETXAMENDUAK

Baso Zerbitzuak kudeatutako Mendi Publikoaren eta Ondare Mendiaren azalera gutxi gorabehera 45.000 ha-koa da, eta azalera horretan urtero egurraren, larreen eta harrobien baso-aprobetxamenduak egiten dira, komunikazio-dorreetarako, parke eolikoetarako, isurketa-zonetarako interes pribatuetan okupazioak izapidetzen dira, etab. Horiekin guztiekin aprobetxamenduarengatiko diru-sarrerak izaten dira.

Udalen eta Aldundiaren Mendietan egurra moztea zehatz-mehatz aipatuz eta mozketen ondorioz izandako diru-sarrerak kontuan hartuz, azken urteetan Udal mendietan jarraipen handiagoa dago, denbora luzeagoan kudeatu baitira; bien bitartean, Foru Aldundiaren mendiak ez dira hain iraunkorrak, mendi asko duela gutxi erosi baitira eta masak gutxi banatuak daude adin-moten arabera, edo ez daude inolaz ere banatuak.

Page 4: Baso Zerbitzua · 2012. 3. 29. · Baso Zerbitzuak kudeatutako Mendi Publikoaren eta Ondare Mendiaren azalera gutxi gorabehera 45.000 ha-koa da, eta azalera horretan urtero egurraren,

Txostena

Memoria2011

56

EGURRAREN APROBETXAMENDUENGATIKO DIRU-SARRERAK MENDI PUBLIKOETAN

APROBETXAMENDUAREN DATUAK UDALEN JABETZAKO ONURA PUBLIKOKO MENDIETAN

APROBETXAMENDUAREN DATUAK BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN ONDARE MENDIETAN

URTEARADIATA P. BESTELAKO KONIFEROAK EUKALIPTOA HA.

GUZTIRAE.M.

GUZTIRAIZENBATEKOAK

GUZTIRA €E.M. ZENBATEKOA € E.M. ZENBATEKOA € E.M. ZENBATEKOA €

1995 86.446 2.356.916 11.505 274.521 9.557 198.864 306 107.508 2.830.303

1996 74.198 2.491.227 12.221 402.520 11.391 178.485 270 97.810 3.072.232

1997 106.034 4.318.808 7.761 68.137 4.570 94.634 356 118.365 4.481.580

1998 70.942 3.097.005 13.810 306.126 13.473 311.832 265 98.225 3.714.964

1999 39.291 1.830.357 10.664 350.400 6.455 153.382 156 56.410 2.334.140

2000 55.705 2.753.941 11.671 573.887 22.967 550.773 210 90.343 3.878.602

2001 74.463 3.622.353 15.449 175.424 40.921 1.140.529 280 130.832 4.938.306

2002 59.509 3.584.544 7.417 39.993 18.826 324.298 310 85.752 3.948.835

2003 46.249 1.873.378 14.885 281.592 14.287 387.952 263 75.421 2.542.923

2004 75.829 2.843.099 16.791 259.332 18.080 467.477 475 110.699 3.569.908

2005 50.697 1.943.208 28.503 352.717 17.023 462.485 1.285 96.223 2.758.408

2006 87.460 3.458.079 18.010 162.063 18.405 476.272 948 123.875 4.096.413

2007 54.109 1.384.392 19.965 229.120 17.798 463.166 787 91.872 2.076.679

2008 64.191 604.645 26.528 228.209 25.143 805.316 1.035 116.148 2.443,486

2009 30.710 431.396 8.220 44.308 54.711 1.446.318 991 93.720 1.922.022

2010 71.961 1.637.532 8.737 56.384 12.059 304.689 853 92.757 1.999.605

2011 56.061 1.689.166 23.787 250.563 35.565 405.764 866 91.726 2.346.992

URTEARADIATA P. BESTELAKO KONIFEROAK EUKALIPTOA HA.

GUZTIRA E.M.

GUZTIRAZENBATEKOAK

GUZTIRA €E.M. ZENBATEKOA € E.M. ZENBATEKOA € E.M. ZENBATEKOA €

1995 4.233 317.947 3.266 10.425 4.233 142.882 328 11.732 471.254

1996 20.591 713.850 304 21.294 1.518 16.551 505 22.413 741.689

1997 5.293 164.379 - - - - 56 5.293 164.379

1998 30.011 1.585.385 350 3.981 - - 117 30.361 1.589.366

1999 3.331 91.586 204 2.344 808 17.183 35 4.343 111.113

2000 12.686 522.676 2.000 16.538 - - 115 23.686 539.214

2001 15.128 714.198 2.128 21.453 4.888 173.382 382 22.144 909.033

2002 26.394 960.682 1.745 77.499 1.816 48.391 508 29.955 1.086.572

2003 5.657 219.689 2.134 54.430 2.580 76.805 132 10.371 350.924

2004 7.930 281.200 500 6.000 17.402 570.956 181 25.832 858.156

2005 9.646 79.021 - - 140 2.940 326 9.786 81.961

2006 32.986 1.265.996 - - 8.542 383.339 269 41.528 1.649.335

2007 19.730 187.344 357 5.500 - - 516 20.087 122.84

2008 888 2.719 888 2.719 - - 26 1.772 5.438

2009 9.112 16.319 68 1.234 - - 93 9.181 18.226

2010 - - - - 19.912 668.835 55 19.912 668.835

2011 12.761 207.488 4.973 6.175 9.333 278.620 294 29.107 510.510

Page 5: Baso Zerbitzua · 2012. 3. 29. · Baso Zerbitzuak kudeatutako Mendi Publikoaren eta Ondare Mendiaren azalera gutxi gorabehera 45.000 ha-koa da, eta azalera horretan urtero egurraren,

Txostena

Memoria2011

58

Mendi publikoetan egurra aprobetxatzeagatik guztira 2.668.440 € sartzen dira, eta ondare mendietan, berriz, 510.510 €. Beraz, 3.178.950 € sartzen dira, guztira. 2011. urteari dagozkion datuak ikusita, Radiata pinua espeziearen mozketa bolumena nahiz masen enkanteen ondoriozko batez besteko prezioa 2007-2008ko mailetara itzuli da.

Mendi publikoetako Radiata pinuen mozketaren bolumena, guztira (onura publikoko mendiak eta ondare mendiak batuta) 78.822 m3-koa da, eta 2011n berreskuratu egin da, azken 10 urteotako batezbestekoa gaindituta. Eukaliptoaren mozketaren bolumenari dagokionez, gora egin du, prezioa mantenduz.

MENDI PUBLIKOETAN MOZTUTAKO AZALERAK HEKTAREAKO

A.2. BASO-BERRITZEAK

Azken urteetan basoak berritzeko espezieak hautatzeko irizpideak eboluzionatuz joan dira: hasieran helburua ahalik eta gehien ekoiztea bazen, egun ingurumen- eta aisia-balioek lehentasuna dute; ildo horri jarraiki, hostozabal autoktonoak erabiltzen saiatzen da; bestela, hazkuntza ertaineko edo moteleko espezieak erabiltzen dira hirigune handien inguruneetan, mendiek etorkizunean izango duten erabilera ludikoa kontuan hartuta.

2011. urtean landatutakoa eta 2012. urterako aurrez ikusitakoa (2011-2012ko negua) kontuan hartuta, 203 ha berritu dira, eta horietako 125 ha-tan hostozabaleko espezie desberdinak erabili dira, nagusiki, pagoak, gaztainondoak eta urkiak, baita astigarrak, haritz autoktonoak, lizarrak, gereziondoak, etab. ere. Konifero desberdinekin (Radiata P. eta larizio P.) 78 ha berrituko dira. Jarduera horren bidez gutxi gorabehera 350.000 zuhaitz landatu dira, eta guztira 440.000 euro inbertitu dira.

Aurreko urteetan bezala, gaztainondoen klonak landatzeko esperientziak egiten jarraitu da; tintaren gaixotasunarekiko erresistentzia-mailaren bat zuten, baita egurra eta fruitua ekoizteko gaitasunak ere.

Urte-sasoi, nahaste eta dentsitate desberdinetan erabili dira, eta, horri esker, etorkizunean egoera bakoitzean klonik egokiena zein den ebaluatu ahal izango da. Hala, gure mendietan espezie horrek hartutako azalera gehitu ahal izango da.

URTEA

ALDUNDIAREN MENDIAK UDALEN MENDIAK GUZTIRA

EUKALIPTOAKONIF. EGINA

KONIF BITAR. M.

EUKALIPTOAKONIF. EGINA

BITAR. MOZK.

EUKALIPTOA GUZTIRA

KONIF. EGINA GUZTIRA

BITAR. M., GUZTIRA

MOZK. GUZTIRA

1996 7 56 17 100 362 137 107 418 154 572

1997 - 7 54 3 400 470 3 407 524 931

1998 - 75 71 54 211 461 54 286 532 818

1999 4 10 29 26 127 210 30 137 239 376

2000 - 27 115 137 250 401 137 277 516 793

2001 22 23 165 223 174 676 245 197 841 1.038

2002 9 51 156 102 208 194 111 259 350 609

2003 37 19 132 55 210 190 92 229 322 551

2004 61 11 109 117 358 339 178 369 448 817

2005 1 24 301 91 293 901 92 317 1.202 1.519

2006 33 76 160 87 542 319 120 618 479 1.097

2007 - 274 242 112 333 342 112 607 584 1.191

2008 - 1 25 95 61 872 95 62 897 959

2009 - 2 90 459 222 310 459 224 400 624

2010 55 - - 38 502 313 93 502 313 815

2011 25 26 243 36 144 685 61 170 928 1.098

Page 6: Baso Zerbitzua · 2012. 3. 29. · Baso Zerbitzuak kudeatutako Mendi Publikoaren eta Ondare Mendiaren azalera gutxi gorabehera 45.000 ha-koa da, eta azalera horretan urtero egurraren,

Txostena

Memoria2011

60

B) BIDE-AZPIEGITUREN HOBEKUNTZA

Baso-pistak hobetzearen lana, nagusiki, mendira errazago iristeko da. Hala, basoko lanak egin daitezke eta egurra atera daiteke.

Hala eta guztiz ere, inbertsio horiek suteak itzaltzeko orduan laguntzarik handiena izan dira, zaintaldeak eta ibilgailuak azkar irits baitaitezke eta, era berean, suak aurrera ez egiteko elementu pasibo izan baitaitezke; suebaki oso eraginkorrak dira.

Azkenik, pistak hobetzeari esker, geroz eta jarduera gehiago egin daitezke, hala nola mendiko bizikletarekin ibilbideak, mendi-ibiliak, onddoak biltzea, ehiza, etab.

2011. urtean egindako inbertsioak, kontzeptu horretan eta aurrekontu arrunten kargura, 450.000 €-koak izan dira baso-bideak hobetzeko; 385 km inguru hobetu dira.

Aurreko zifrei Udaletako Hobekuntza Funtsen inbertsioak erantsi behar zaizkie; horietako gehienak hormigoizko plakak eraikitzera bideratu dira auzo-bideekin eta foru-errepideekin elkartzen ziren tokietan, eta modu osagarrian 683.028 euroko zenbatekoa erabili da.

C) BASO-GUNEAK ERABILERA PUBLIKORAKO MOLDATZEA

Kontzeptu honetan atsedenlekuak edo naturarekin kontaktu-eremuak mantentzeko lan guztiak aurrez ikusten dira, horiek Onura Publikoko mendietan edo hirigunetik zona hurbilagoetan kokatuak badaude; azalera garrantzitsuak izaten dituzte eta hiri-altzariak baso-paisaiarekin konbinatzen dituzte.

Mantentze-lanak BASALAN enpresa publikoak egingo ditu Aldundiarekin sinatutako hitzarmenaren bidez; obra berriaren bestelako lan zehatzagoek bestelako enpresak kontratatzeko ohiko prozedurari jarraitzen diote.

Eremu horiek, batez ere, hiriguneen inguruan kokatuak daudenean erabiltzen dira, hala nola Akarlanda Erandion, Atxuriaga Galdamesko La Ceña auzoan, Ollargan Basauri eta Arrigorriagako udalerrien inguruetan, Bulumburuko eremua Zallako udalerrian eta Ganguren Galdakaon.

Gainerako eremuetan (urrunduagoak eta O.P. mendietan kokatutakoak) erabilera udaberriko, udako eta udazkeneko hiletako asteburuetan kontzentratzen da.

Erabilera-intentsitateari jarraiki, ahaleginak erabilera handieneko eremuetan kontzentratu dira, eta, hala, kaltetutako azpiegiturak konpondu eta hiri-altzariak jarri zaizkie. Era berean, sarbideak, aparkalekuak eta zuhaiztiak hobetu dira Bolumburun, Santa Anan eta Las Balsasen, Adeacuevan, La Brenan, Ollargan eta Atxurriagan, eta abarretan.

Page 7: Baso Zerbitzua · 2012. 3. 29. · Baso Zerbitzuak kudeatutako Mendi Publikoaren eta Ondare Mendiaren azalera gutxi gorabehera 45.000 ha-koa da, eta azalera horretan urtero egurraren,

Txostena

Memoria2011

62

Halaber, mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako sarbide, pasabide eta guneak instalatu dira, Montefuerte eta Akarlandako guneetan; bestalde, Montefuerte eta Muera de Urduñako atsedenlekuetara erabateko irisgarritasuna duten komun egokituak ere eraiki dira.

Segurtasuna mantendu eta hobetzeko lanekin jarraitu da, hesiak eta itxiturak jarriz eta elementu kaltetuak berrituz atsedenlekuetan.

Hiri-inguruko eremuetan espazio horiek landare-espezieekin hornitzen jarraitu da, zona natural bihurtzeko eta aniztasuna aberasteko. Ildo horri jarraiki, sustrai-lurra duten zuhaitz-landareak landatu dira, Aldundiaren ondare mendietatik hartuta.

Atsedenlekuek betetzen dituzten 136 ha mantentzeko eta 290 hiri-altzarien elementu-unitateak jartzeko 1.614.959 € inbertitu dira.

D) BASO-MASEN BIOANIZTASUNA ETA OSASUN-EGOERA ARTATZEA

Bioaniztasunaren artapenean jarduera isolatuak garatzea baino garrantzitsuagoa da baso-kudeaketa iraunkorraren jarraibideekin konpromisoa izatea.

Hala, jarduera-jarraibide bezala sendotzen diren ohiko gomendioen artean, ibaiertzeko landaretza babestea eta hezkai naturalak eta 11/97 Foru Arauak babestutako hostozabalen espezieak artatzea daude, habitat horiek faunaren espezie ugari garatzeko aldeko espazioak baitira. Higadura-prozesuak etengabe zaintzen dira baso-lanetan, eta aldapa desfaboragarria duten lurzoruetan makineria astunaren erabilera mugatzen da.

Baso eta ehiza desorekak kontrolatzeko neurriak hartzen dira birsorkuntzak eta landaketak babestuz, banan-banan edo modu kolektiboan.

Modu sakabanatuan artatzen dira zuhaitz hilak, barrunbedun zuhaitzak eta egur hila lurzoruan ustelduz, landare (onddoak eta briofitoak) eta animalien (intsektuak, hegaztiak eta kiropteroak) dibertsitatearen aldeko habitatak sortzeko.

Konifero-masen osasun-egoeraren artapenaren ildotik, jarduerarik garrantzitsuena lurraldeko konifero-masetako pinu-beldarraren kontrako urteko tratamendua da; urtez urte antzeko jarraibideak izan arren, hobekuntza txikiak sartzen dira izurriaren presentzia txikia duten zonak ez tratatzeko edo hurrengo denboraldian hedapen-foku bihur daitezkeen poltsak dituzten eremuak kontrolik gabe ez uzteko.

Page 8: Baso Zerbitzua · 2012. 3. 29. · Baso Zerbitzuak kudeatutako Mendi Publikoaren eta Ondare Mendiaren azalera gutxi gorabehera 45.000 ha-koa da, eta azalera horretan urtero egurraren,

Txostena

Memoria2011

64

Kontrol hori egiteko basozainei mugen planoa bidaltzen zaie, azken kanpainetan tratatutako tokiak adierazten dituena; hala, neguan poltsen presentzia adieraz daiteke eta gutxi gorabehera tratatu beharreko azalera zenbatuko da. Datu horiek hurrengo kanpainako tratamendua ebaluatzeko erabiltzen dira.

2011. urtean izurriaren eragina ikusita, zaintzaren txostenen arabera, Bizkaiko Lurralde Historikoko 8.500 ha tratatzea komenigarritzat jo da. Alde horretatik, beste neurri batzuen artean, aireko tratamendu bat egin zen irailean Diflubenzuron (8.000 ha) eta Bacillus Thurigiensis (500 ha) gaiak isurita helikopterotik bolumen oso txikiko tratamenduaren bidez (3 l/ha), kaltetutako guneetan.

Baso-zorua artatzeko jarduketa gisa erabilera aldatzeko eskabideen izapideak egin dira, betiere indarreko foru araua aintzat hartuta, eta erabilera horietarako gai diren eta higadura-arriskurik ez duten lurretara mugatuta.

E) JABETZA PUBLIKOA FINKATU ETA HEDATZEA

Etengabe berraztertzen dira onartutako mugak eta mugarriak, mugakideekin eztabaidak sortzen direnean, edo lurraldearen planeamendu- eta kudeaketa-tresnak eguneratu behar direnean.

Hala eta guztiz ere, modu zehatzagoan ekitaldi bakoitzean sartu berriak diren mendiak katalogatzen dira Udalek eskatuta; katalogatu berriak mugatzen dira eta mugatu direnei mugarriak jartzen zaizkie.

2011. urtean, Gordexolako udalerriaren “Santurtzi” onura publikoko mendiari dagokion mugaketa-espedienteari jarraipena eman zaio, eta hori 2012. urtearen hasieran betearaziko dela aurreikusi da.

Aldundiaren Ondare Mendi guztien antolamendu proiektuak egin dira, horiek baso-kudeaketa iraunkorraren barruan jasotzeko, eta horietatik eskuratutako egurra Egur Ziurtatua PEFC gisa finka dadin. 2011n prestatutako informazioa berrikusi eta erantsi egin da.

Gisa bertsuan, trukaketaren ondoriozko katalogazio- eta deskatalogazio-espedienteen izapidetza egin da, onura publikoko mendien definizioa eta, horren ondorioz, horien kudeaketa hobetu dadin, baita mendi publiko eta ondare mendietako azpiegitura guztietatik ondorioztatutako okupazio espedienteak ere.

Alde horretatik, 2012. urtean BIZKAIKO OPM guztien okupazio-erregistroa berraztertu eta eguneratzen jarraitu da.

2.2. JARDUERAK MENDI PARTIKULARRETAN

Bizkaian baso-jarduera joan den mendearen erdialdean hasi zen biziagotzen, nekazaritza-jarduera utzi eta industria-jarduera hasi zenean. 1950. urtearen inguruan nekazaritzarako eta abeltzaintzarako erabiltzen ziren lursailak baso-landaketetara bideratu ziren, eta lehen mailako sektoreko enpleguaren zati handia industriara joan zen.

Page 9: Baso Zerbitzua · 2012. 3. 29. · Baso Zerbitzuak kudeatutako Mendi Publikoaren eta Ondare Mendiaren azalera gutxi gorabehera 45.000 ha-koa da, eta azalera horretan urtero egurraren,

Txostena

Memoria2011

66

Aurreko hamarkadetan jada saiakuntzak egin ziren espezie sartuekin, hala nola Radiata pinuarekin, douglas izeiarekin, larizio pinuarekin, haritz amerikarrarekin eta bestelako espezieekin. Horien bidez, ekoizpen handiena sortzen zutenen berri jaso zen.

2010eko baso-inbentarioaren datuekin bat, Bizkaiko zuhaitz-azalera, espezie guztiak kontuan hartuta, 131.748 ha-koa da; horietatik 83.507 ha koniferoak dira eta 70.562 ha Radiata pinu. Eukaliptoa, 14.599 ha-rekin, azken urteetan haziz joan den beste espezie bat da.

Baso-ekoizle partikularren garrantzia handia da Bizkaian, zuhaitz-azalera osotik 100.128 ha (% 76,3) titulartasun pribatuko eta eskuragarritasun libreko mendietan baitaude; gainerakoa (% 23,7) onura publikokoa edo ondare erabilerakoa da.

Baso-sektore pribatuaren ezaugarriek (landaketa txikiak, jabeko 6 ha dutenak) kudeaketan arreta handiagoa eskatzen dute, baita laguntza publikoa ere, merkatuaren abagune puntualak alde batera utzita, ingurumen- eta ekoizpen-zeregina bermatzeko eta jabe partikularrak mendian inbertitzen jarraitzeko, horren ondorioz, errentagarritasuna lortuta. Ildo horri jarraiki, unera arte xedatutako laguntza-neurrien datuak jasotzen dira.

A. LAGUNTZAK BASO-INBERTSIOARI

Zio hori dela medio, Bizkaiko basoak artatu, hobetu eta garatzeko laguntza-neurrien araubidea ezarri duen 169/2010 zenbakiko Baso Neurriei Laguntza emateko Dekretua onetsi da. Dekretu hori Europar Batasunak onetsitako 2007-2013 EAEren Landaren Garapenerako Programaren barruan jasotzen da.

Aipatu diren laguntzak Nekazaritza Sailaren ohiko aurrekontuarekin finantzatzen dira, eta zati batean, Europar Batasunaren baterako finantzaketaren bidez. Honako laguntzetan banatzen dira: basoak berritzeko, sastrakak kentzeko, kimatzeko eta argitzeko lanekin zuhaitzak mantentzekoak; itxi, jasotze topografikoak egin eta plan teknikoak idaztekoak, bide-azpiegiturak sortzekoak eta atera, arrastatu eta garraiatzeko makineria eta garbitu eta kimatzeko makina txikiak erostekoak.

BASO-NEURRIEKIKO LAGUNTZEN ESTATISTIKA: BASOAK HOBETZEA ETA GARATZEA 2000.-2011. URTEAK

URTEAKBASO-BERRITZEAK (HA) GUZTIRA GARBITZEA KIMAK GUZTIRA BIDEAK BESTEL. GUZTIRA

KONIF. EUK. HOSTO. HA. LAG. HA. HA. HA. LAG. LAG. LAG. INB. LAG.

2000 1.794 175 57 2.026 856.349,34 3.534 1.907 5.441 1.100.840,77 304.276,28 240.258,05 6.115.781,13 2.501.724,44

2001 1.556 103 28 1.687 744.920,17 1.404 1.783 3.187 749.405,18 548.704,28 134.295,68 5.040.417,12 2.177.325,31

2002 1.183 107 22 1.373 667.888,54 3.830 3.198 7.028 1.592.536,57 785.559,39 266.068,94 7.681.360,38 3.312.053,44

2003 1.089 90 25 1.205 563.188,00 2.405 2.046 4.451 1.024.841,00 667.307,00 253.486,00 6.941.441,00 2.608.822,00

2004 791 148 16 956 468.428,00 2.860 2.473 5.333 1.307.499,00 1.040.505,00 379.394,00 7.176.483,00 3.195.827,00

2005 943 204 27 1.174 588.862,79 2.965 2.827 5.792 1.407.231,83 543.908,06 348.813,79 7.397.718,87 2.888.816,47

2006 665 193 35 893 563.665,21 2.295 1.796 4.091 998.644 459.607,84 523.153,79 7.024.942,38 2.545.070,84

2007 764 298 61 1.123 792.488,73 3.271 4.101 7.372 1.878.349,81 437.062,50 859.853,54 10.897.354,54 3.967.754,58

2008 623 342 43 1.010 828.369,15 1.165 3.474 4.639 1.169.920,33 590.255,10 794.098,94 8.211.808,89 3.382.643,52

2009 366 192 50 610 629.904,62 1.810 2.296 4.106 832.607,50 471.836,65 545.814,83 5.393.468,88 2.480.163,60

2010 102 22 41 165 416.380,50 654 732 1.386 903259,93 476.317,56 1.005.736,24 6.075.632,80 2.801.695,01

2011 451 14 51 518 844.053 2.224 2.007 4.231 806.575 331.096 1.045.870 5.950.799 3.567.990

Page 10: Baso Zerbitzua · 2012. 3. 29. · Baso Zerbitzuak kudeatutako Mendi Publikoaren eta Ondare Mendiaren azalera gutxi gorabehera 45.000 ha-koa da, eta azalera horretan urtero egurraren,

Txostena

Memoria2011

68

NEKAZARITZA-USTIATEGIETAKO BASO-NEURRIEI EMANDAKO DIRU-LAGUNTZEN ESTATISTIKAK 2000-2010. URTEAK DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Datu gisa, aipatu behar da Radiata pinuaren bidez basoberritu diren azalerei (430 ha inguru) eutsi zaiela, baita garbitzeko azaleraren gehikuntza bera ere. Urte honetan 2.224 hektarea garbitu dira, eta 2.007 hektarea kimatu eta egokitu behar izan dira.

Era berean, txanda gainditu duten eta arrisku fitosanitarioa duten Radiata pinuen masen mozketari laguntzeko neurriekin jarraitu da: 159 jabe, 330 hektarea eta 1.045.870 euroko diru-laguntzak.

Interesgarria da 1999. urtean abian jarritako baso-pistetan egindako inbertsioak pixkanaka udalek edo jabeen elkarteek egindako eskabideen bidez finkatzen ari direla egiaztatzea. Halaber, 2011. urtean 331.096 euroko diru-laguntzak eman dira.

Gauza bera esan daiteke baso-makinerian egindako inbertsioari buruz lan-baldintzak hobetzeko, batez ere lehenengoz argitzen denean eta eukaliptoa ipurditik mozten denean. Azken hori orain prozesagailuen bidez gauzatzen da. Bizkaian diharduten batzuk laguntza-lerro horren bidez lortu dira.

2010eko erroldaren arabera, garrantzitsua da ohartaraztea 100.128 ha-ko baso-azalera pribatuarentzat, aurtengo datuetan oinarrituta, 5.950.799 €-ko inbertsioa egiten dela, hau da, 60 €/ha eta urtero mota bateko edo besteko lanak egiten direla gutxi gorabehera azaleraren % 10ean. Laburbilduz, hektareako inbertsioaren eta jardueraren erritmoa azkarra da.

Baso Jabeen Elkarteak jabearekin lankidetzan dihardu laguntza-espedienteak aurkezteko, lanak aholkatzeko eta baso-azpiegituren irekitze- edo hobekuntza-proiektu asko idatzi eta zuzentzeko.

B. BASO-APROBETXAMENDUAK

Baso-aprobetxamenduei dagokienez, adierazi behar da Baso Zerbitzuak aprobetxamendu eta zuhaitzen mozketa publikoen zein pribatuen baimenak proposatzeko eskumena daukala, 3/2007 Foru Arauak aldatutako 3/1994 Foru Araua (indarreko araudia) oinarri hartuta.

Alde horretatik, aipatu behar da 2011. urtean mozketarako baimendutako bolumenak gora egin duela, 476.933 m3-ko bolumen osoa izanda. Hori dela eta, partikularren mozketen maila 2007ko mailen antzekoa da.

Aprobetxamenduen xede diren espezieak kontuan hartuta, Radiata pinuaren kasuan, bitarteko mozketen nahiz azken mozketen ondorioz eskuratutako egur-bolumena 343.984 m3-koa izan da, guztira. Aipatu beharra dago azken mozketen bolumena 2008. urtekotik gorakoa dela eta bitarteko mozketek azken hamar urteetako batezbestekoak baino 98.691 m3 gehiago dituztela.

2000 2001 2002 2003 2004

URTEA

2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011

0E–

200.000E–

400.000E–

600.000E–

800.000E–

1.000.000E–

1.200.000E–

1.400.000E–

1.600.000E–

1.800.000E–

2.000.000E–

856.

349,

34E

1.10

0.84

1E

304.

276

E

240.

258

E

744.

920,

17E

749.

405

E

548.

704

E

134.

296

E

667.

888,

54E

1.59

2.53

7E

785.

559

E

266.

069

E

563.

188,

00E

1.02

4.84

1E

667.

307

E

253.

486

E

468.

428,

00E

1.30

7.49

9E

1.04

0.50

5E

379.

394

E

588.

862,

79E

1.40

7.23

2E

543.

908

E

348.

814

E

563.

669,

00E

998.

644

E

459.

607

E

523.

153

E

792.

488,

73E

1.87

8.35

0E

437.

063

E

859.

854

E

828.

369,

15E 1.16

9.92

0E

590.

255

E

794.

099

E

629.

904,

62E

832.

608

E

471.

837

E

545.

815

E

416.

380,

50E

903.

260

E

476.

318

E

1.00

5.73

6E

844.

053,

00E

806.

575

E

331.

096

E

1.04

5.87

0E

BASO BERRITZEAGARB.-MOZKETA

BIDEAKBESTELAKOAK

Page 11: Baso Zerbitzua · 2012. 3. 29. · Baso Zerbitzuak kudeatutako Mendi Publikoaren eta Ondare Mendiaren azalera gutxi gorabehera 45.000 ha-koa da, eta azalera horretan urtero egurraren,

Txostena

Memoria2011

70

Eukaliptoaren kasuan, aurreko 2009. eta 2010. urteetako mozketa bolumenarekin erkatuta, horrek gora egin du 2011. urtean, mozketa bolumen osoa 108.046 m3-koa izan dela.

2010eko baso-inbentarioan jasotako izakinei dagokienez, Radiata pinua espeziearen baso-baliabidean masak zahartzen ari dira, eta horrenbestez, arrisku fitosanitarioa eta galera ekonomikoa sortzen dira. Ildo beretik, ahal den neurrian egoera hori arintzeko asmoz, 168/2009 Foru Dekretuaren bidez jabe partikularrei laguntzeko abiarazi ziren neurriekin jarraitu da, masa horiek dakarten arrisku fitosanitarioa murrizteko eta neurriok azalera horiek ondoren basoberritzearen baldintzapean egonda.

Baso Zerbitzuko teknikariek zein administrariek egindako izapideei eta basozainei dagokienez, erantsitako laukian 2011. urtean izapidetu diren mozketa baimenen eskabideak eta azken 10 urteekin egindako erkaketa agertzen dira.

Adierazi den bezala, baso-jabeek lurzoruaren eta egurraren bolumenaren % 75 dute eta baso-aprobetxamenduak egiten dituzte, zuhaitzak mozteko txanda ezin hobera iristen direnean.

MOZKETA PARTIKULARREN ESTATISTIKA. 2000.-2011. URTEAK

URTEAEUKALIPTOA

m3

BESTELAKO HOSTOZABALAK

m3

INSIGNIS PINUAm3

BESTELAKO KONIFEROAK

m3

GUZTIRA (BITARTEKO MOZKETAK

+ AZKEN MOZKETAK)

m3

BITARTEKO MOZKETAK

m3

BASO-SOILKETA (AZKEN

MOZKETAK)m3

AZKEN MOZKETEN AZALERA

HA.

2000 36.550,0 2.490 462.727 33.962 535.729 69.941 465.789 1.759

2001 55.645,0 1.959 484.269 12.061 553.934 62.823 491.112 1.747

2002 84.594,0 853 350.713 12.336 449.893 75.563 374.330 1.417

2003 73.600,0 1.315 404.772 17.580 499.533 87.729 411.803 1.592

2004 144.949,0 1.952 357.977 31.855 536.733 103.591 433.142 1.720

2005 118.325,0 1.348 270,374 18.924 499.346 90.375 408.971 1.708

2006 96.484 1.980 398.640 5.699 521.000 91.349 429.651 1.745

2007 114.834 1.142 416.166 21.420 553.562 92.057 461.505 1.764

2008 126.992 1.427 287.474 20.782 436.677 76.455 360.222 1.562

2009 62.627 3.022 157.846 5.226 228.722 123.659 105.063 519

2010 83.577 4.473 345.713 3.906 437.669 100.486 337.183 1.307

2011 108.045 9.189 343.984 15.712 476.933 98.691 378.242 1.383

Page 12: Baso Zerbitzua · 2012. 3. 29. · Baso Zerbitzuak kudeatutako Mendi Publikoaren eta Ondare Mendiaren azalera gutxi gorabehera 45.000 ha-koa da, eta azalera horretan urtero egurraren,

Txostena

Memoria2011

72

2.3 ARAU-HAUSTEAK, ZEHAPENAK ETA BESTELAKO ADMINISTRAZIO-IZAPIDEAK

Mendi publikoak eta pribatuak zaintzeko eta artatzeko lanen artean, Baso Zerbitzuko basozainek zehapen-espedienteak abiarazten dituzte, 3/2007 Foru Arauak aldatutako Mendiei eta babespeko naturguneen administrazioari buruzko 3/1994 Foru Araua ez betetzeagatik sortzen diren administrazio arloko eta beste arlo batzuetako arau-hausteengatik.

2011. urtean 82 salaketa-espediente izapidetu dira kontzeptu desberdinen ondorioz, modu honetan jasota:

Basoetan sutea eragiteagatik ............................................................................9

Mendien babesaren salaketak:

- Hostozabalak administrazio baimenik gabe moztea. Mendi partikularrak .......... 19

- OPM okupatzea baimenik gabe ...................................................................... 5

- Baimenik gabeko erabilera-aldaketak eta erroturazioak. Mendi partikularrak ....... 4

- Baldintza teknikoetara egokitu gabeko aprobetxamendua. OPM..................... 11

- Hostozabalak administrazio baimenik gabe moztea. O. P. Mendiak ................... 1

- Baso-pistetan kalteak. Mendi partikularrak ....................................................... 1

- Artzaintza desegokia. OPM............................................................................. 8

- Baimenik gabeko basoberritzea. Mendi partikularrak ....................................... 3

- Larreetako kalteak O. P. mendietan ................................................................. 1

- O.P.M edo M.P. isurketak ............................................................................... 1

- Baimenik gabeko erabilera-aldaketak . Mendi partikularrak ............................... 3

- Baldintzetara egokitu gabeko hostozabalen mozketak ...................................... 6

- Hainbat ......................................................................................................... 8

- Higadura-prozesuak prestatzea ...................................................................... 1

- Higadura-prozesuak prestatzea. O.P.M .......................................................... 1

Mendien babesaren salaketak orotara .....................................................73

SALAKETAK OROTARA .......................................82

2.4 BIZKAIKO BASO JABEEN ELKARTEAREKIKO ETA BASALAN, S.A. ENPRESAREKIKO HITZARMENAK

Bizkaiko Baso Jabeen Elkartearen eta Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren arteko lankidetza-hitzarmenaren bidez baso-jarduera bultzatzen da partikularren artean eta 2011. urtean, nagusiki, hurrengoetara bideratu da:

• Bideen jabeen elkarteak eratzera eta baso-azpiegituren txosten balioztatuak egitea, Laguntza Planean sartutako baso-bideen sei proiektu aurkeztuz.

• Mendien kudeaketa teknikoaren planak eta ingurumenaren gaineko eraginaren txostenak egitea.

• Lursailen, baso-masen eta arrazoi (suteak, klimatologia, izurriak, gaixotasunak, etab.) ezberdinen ondorioz sortutako kalteen balorazioak egitea.

• Patologia desberdinek kaltetutako masa zehatzen txosten fitosanitarioak egitea.

• Baso-laguntzen eskabideak bete eta aurkezteko jabeei laguntzea.

• “Euzkadi Forestal” eta “Euskadi Basogintza” aldizkariak argitaratuz eta jabe partikularren artean hitzaldi eta erakustaldi teknikoak eginez basogintza zabaltzea.

Page 13: Baso Zerbitzua · 2012. 3. 29. · Baso Zerbitzuak kudeatutako Mendi Publikoaren eta Ondare Mendiaren azalera gutxi gorabehera 45.000 ha-koa da, eta azalera horretan urtero egurraren,

Txostena

Memoria2011

74

Horrez gain, kudeaketa agindua gauzatu da BASALAN, S.A. enpresarekin, Bizkaiko Foru Aldundiaren ondare mendietan baso-lanak egiteko. Horren bidez, atsedenlekuak mantendu dira eta suteak itzaltzen nahiz baso-izurriak kontrolatzen elkarrekin jardun dute. Hurrengo lanak nabarmen daitezke:

• Foru Aldundiaren ondare mendietan eta onura publikoko mendietan eta onura publikoko mendietan zuhaitz berriak jartzen direnean lehenengo soilketak, Enplegu Erakunde Nazionalarekin lankidetzan.

• Mendietako baso-pista orokorretan ezpondak eta bazterbideak mantentzea, sastrakak garbituz; horretarako, urte osoan sasiak garbitzeko besoa duen traktore bat erabiltzen da etengabe.

Lan horrek pasealeku bezala mendien paisaia-balioa handitzeaz gain, suteen kontra babesteko neurri eraginkorra da, bideak inguratzen dituzten lursail-zerrendak sastrakarik gabe mantentzen baititu.

• Bizkaiko Lurralde Historikoko Baso Suteen Prebentzio eta Itzalketarako Planean parte hartzea.

• Bigarren mailako pistak garbitzea bulldozerraren bidez. Horrela, pistak egoera onean egoteaz gain, mendietarako irisgarritasuna hobetuko da, neurri hori oso garrantzitsua dela baso-suteak itzaltzeko.

• Baso Zerbitzuak kudeatutako atsedenlekuen garbiketa eta mantentzea.

• Mendi publikoetan eta ondare mendietan bitarteko mozketak adieraztea eta horiei esker soilketen egurra saltzea. Masen osasun-egoera hobetzean eragin handia du, lehia murrizten baita eta azken mozketen egurrak kalitate handiagoa baitu.

• Mendietako baso-lanak egitea Lanbideren laguntzaz, langabetuei lan horiek egiteko aukera emanda. Baso Zerbitzuak kudeatzen dituen mendietan egin beharreko lanak koordinatzea.

2.5 OBRAK HOBEKUNTZA FUNTSAREN KONTURA

Foru Aldundiak Bizkaiko Mendi Batzordearen konposizioa, aginpideak eta funtzionamenduari buruz urtarrilaren 19an emandako 2/93 Foru Dekretuak eta Foru Aldundiak aipatutako foru dekretu hori aldatzeko urtarrilaren 23an emandako 5/96 Foru Dekretuak xedatutakoarekin bat, urteko lehen hiruhilekoan 2011. urteari dagokion Mendi Batzordearen bilera egin zen. Aipatutako Batzordearen bileran, honako kontzeptuei dagozkien proiektuak abian jarri dira:

Page 14: Baso Zerbitzua · 2012. 3. 29. · Baso Zerbitzuak kudeatutako Mendi Publikoaren eta Ondare Mendiaren azalera gutxi gorabehera 45.000 ha-koa da, eta azalera horretan urtero egurraren,

Txostena

Memoria2011

76

1- Baso-bideak eta bestelakoak ireki eta hobetzeko proiektuak .................683.028 €

2- Azienda, baltsa, aska eta itxierak ............................................................20.118 €

3- Mendien erosketa, partzuergoak bertan behera uztea .............................65.228 €

4- Laguntza teknikoak, ikerketak ................................................................12.468 €

5- Egur parkeak ........................................................................................44.556 €

6- Bestelakoak ..........................................................................................37.388 €

OROTARA ....................................862.786 €

Esan beharra dago Hobekuntza Funtsa udal titulartasuneko zein Foru Aldundiaren onura publikoko mendietatik datorren egurraren mozketaren eta besterentzearen aprobetxamenduetatik lortutako zenbatekoaren % 24rekin hornitzen dela.

Baso-produktuak besterentzeko orduan zifra garrantzitsu horiek tokiko ekonomietan eragina dute, eta 2011. urteko abenduaren 31n, guztira, 1.495.863 euroko zenbatekoa bildu da udalerri guztiei begira, Bizkaiko Foru Aldundiaren ondare mendien hobekuntza funtsa barnean hartuta.

Azpiegituretan Hobekuntza Funtsaren inbertsioak, bereziki, erabilerak (baso-produktuen erauzketa eta abeltzaintza-ustiategietarako eta finketarako zerbitzuak, baita landa-gunetik urrunduen dauden edo mendi publikoetan kokatuta dauden etxebizitzetarakoak ere) konbinatzen dituzten sarbideak hobetzera bideratu dira.

Gehienetan obra horiekin lurra berdindu egiten da hormigoizko plakak eraikiz; metro karratuko irtenbidea garestia izan arren, urte askotan ez da mantentze-lanik egin behar, erabilerarekiko sendoagoa eta erresistenteagoa baita.

Era berean, azienden azpiegitura, gune, laguntza tekniko, ikerketa eta abar hobetzeko fondoak zehaztu dira.

2.6. BASO-SUTEAK

Suteak zabaldu eta biziagoak izateko orduan, nabarmenki eragiten dute erregaiaren banaketak eta izaerak; hala, oso garrantzitsua da sastraka inbaditzailea baso-masetatik deuseztatzea eta kimaketa-lanak egitea. Horrela, sutearen hedapena oztopatzen da, sortutako sutearen bero-ahalmena kentzen da eta zuhaitzen adaburuetara ez da igotzen, kalteak minimizatuz. Prebenitzeko baso-ekintza horiek modu irregularrean azalera etenetan baso-masa zatituz osatzen dira. Hori baso-bideekin lortzen da.

Arestian aipatutako metodoekin suteekiko baso-masen erresistentzia pasiboaren maila ezin hobeak lortzen diren bitartean, Zerbitzuaren helburu nagusia da baso-suteen kontrako zaintaldeko kideei eraginkortasuna eta esku-hartzeetan norberaren segurtasuna bermatzen duten bitartekoak hornitzea.

Baso-suteen fenomenoa murrizten ari da Bizkaian; nahita egindakoak gutxitu dira, zaintza-presio gehiago egiten baita, eta zuhurtziagabekerietan jatorria dutenak murriztu egin dira, sua erabiltzearen arriskuak ezagutzeko kanpainak egin baitira eta, sektorearen araudia betetzeko orduan, eskakizuna handiagoa baita.

Page 15: Baso Zerbitzua · 2012. 3. 29. · Baso Zerbitzuak kudeatutako Mendi Publikoaren eta Ondare Mendiaren azalera gutxi gorabehera 45.000 ha-koa da, eta azalera horretan urtero egurraren,

Txostena

Memoria2011

78

BASO-SUTEAK 2011. URTEAN BIZKAIAN

2011. urtean gertatutako suteen kopurua (57), 313,78 hektareako azalera ukituta, aurreko urteetako suteen kopurua baino pixka bat handiagoa izanda ere, emaitza ona izan dela adieraz dezakegu, batik bat, ingurumen-baldintzei nahiz Bizkaiko Foru Aldundiaren Baso Suteen Prebentzio eta Itzalketarako Planaren eraginkortasunari esker.

Halaber, 57 sute horietatik 30 sute txikiak izan ziren, Ha batekoak baino txikiagokoak, 12 1-5 ha bitartekoak eta 5 bakarrik 5 ha-koak baino handiagokoak. Suteen kopuruari eta indarrari dagokienez gertakari gehien izan dituzten hilak iraila eta urria izan dira, 3 eta 13 suterekin, hurrenez hurren, eta urrian azalera handiena erre da, 13 suterekin eta guztira 110,31 hektareako azalera errearekin.

Aipatu duguna gorabehera, suteen intzidentzia oso xumea izan da, eta azken sei urteetan joera hori finkatu da. Izatez, balantzea oso positiboa da, eta horrek Baso Suteen Prebentzio eta Itzalketarako Planaren eraginkortasuna agerian uzten du, bai eta esku hartzen duten langile guztiek modu iraunkorrean gauzatutako zaintza ere.

Halaber, zeharka prebentzioaren eremuan eragiten duten bestelako jarduerak kontuan hartu behar dira, hala nola mendi publikoetan eta partikularretan azpiegiturak sortzea, garbiketa-lanak eta sastraka kendu eta kimatzea, baita basoetatik hurbil dauden larreak aprobetxatzeko zonako abeltzainekin akordioak ere.