Download - TXIKITTO130etakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-130.pdf · Baina esperimentuak egiteko joko bat oparitzen diotenean, orduantxe bururatzen zaio bere arazoa konpontzeko

Transcript

2012ko urria

Emaiozu zure onena:EUSKARA

TXIKITTO130

Gizon batek ahate bat du

besapean. Gazte bat hurbildu

eta galdetzen dio:

- Nora zoaz txerritxo horrekin?

- Ez, eez, barkatu baina hau

ahatea da.

- Zu isilik, ni ahatearekin ari

naiz eta.

Marta Rodr iguez Gomez

Jonek notak ematen dizkio aitari

eta honek amorratuta esaten

dio:

- Fisika 0, Matematika 0,

Natur Zientziak 0… Zigorra

merezi du honek!

- Bai, noski! Baina nik ez dakit

irakaslea non bizi den…

Ainara Etxabe Tena

Haritzek arrebatxo jaioberria

duela esaten die eskolako

lagunei.

- Nola du izena?

- Ez dakigu, oraindik ez du ezer

esaten.

Laura Valverde Romero

- Aizu, zer ordu da?

- Hamabiak.

- Ze berandu!

- Ba lehenago galdetu behar

zenuen!

Maitane Cal le Correa

Goizeko zazpiak aldera bi

lagunek topo egiten dute:

- Egunon! Zein tenperatura

dugu gaur?

- Zero grado.

- Ondo! Ez hotz ez bero!

Jon De Los Toyos Otero

- Aita telebista ikus dezaket?

- Bai. Pizten ez duzun

bitartean…

Noa Puel les Sampayo

TXISTEAK

Argitaratzailea“...eta kitto!” Euskara ElkarteaUrkizu, 11 - solairuartea. 20600 EibarTel: 943 206776.

Erredakzio kontseiluaAinara Lavado, Maider Aranberri, KoldoMitxelena eta Eibarko ikastetxeetako or-dezkariak.

AdministrazioaMarisol Uriarte.

Erredakzioa eta maketazioa

Ainara Lavado, Maider Aranberri etaKoldo Mitxelena.

Argazkiak...eta kitto! aldizkariko argazki artxiboaeta Koldo Mitxelena.

Copyright-aTxikitto!

Lege-gordailuaSS-1111/96

Eibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako argitalpena

GipuzkoakoForu Aldundia

ikastetxeetako BERRIAK

2012KO URRIA 3

Ongi etorri ikasturte berrira!

Zelan joan zaizkizue oporrak? Ziur nago

zoragarri pasa duzuela, baina orain eskolara

bueltatzeko ordua da, eta jakina, lana egiteko

ordua ere bai. Aurten ere badakit gogotsu ekin

diozuela ikasturteari eta badakit aurten ere

Txikitto! aldizkaria egiten lagunduko didazuela,

baietz?

Aldaketarik ere izango du gure aldizkari honek,

igarriko zenuten bezala, eta irakurtzen

diharduzuen orri honetan, hemendik aurrera,

ikastetxeetatik jasotzen ditugun berriak

argitaratuko ditugu: irteerak, txangoak, jolasak,

pelikulak, kanpainak… Ikastetxeetan egiten

dituzuen ekintzen berri emango dugu beraz,

orrialde honetan.

Eta noski, argazkiek lagunduta etortzen

bazaizkit, askoz ere hobeto!

Baina lasai, lan hori zuen irakasleen eskutan

utziko dugu-eta. Zuen esku egongo dira txisteak,

denborapasak eta inkesta.

Hemendik aurrera izango dugu elkarren berri.

DENBORAPASAK

2012KO URRIA4

DENBORAPASAK

2012KO URRIA 5

enbat aldiz esan digute gurasoek,irakasleek, aitxita eta amamek“egizu euskeraz” esaldia?

Eta zenbat bider esan diezue zuek gauzabera? Nahiz eta euskaraz jakin, sarritanjotzen dugu erderara, haur zein helduek,eta gure esku dago, beraz, eta euskararieutsi nahi badiogu, euskaraz berba egitea.

Ikastetxean ez da arazorik izateneuskaraz berba egiteko, erraztasun guztiakematen dizkigutelako horretarako, bainaetxe batzuetan, aitak edo amak euskarazez badakite, zaila izaten da gurehizkuntzari eustea.

Oraingoan gurasoei zuzendutako egi-tasmo baten berri eman nahi dizuegu: Gu-rasoak Berbetan, hain zuzen ere. Programahorren bitartez euskaraz berba egiteko zail-tasunak dituzten gurasoei, modu erraz etanaturalean, euskaraz berba egiteko aukeraematen zaie. Horretarako guraso euskaldu-nekin batera talde txikiak osatzen ditugu,eta astean behin elkartzen dira ordubetez.Helburua zein den? Euskaraz berba egitea,euskaraz berba egiteko erraztasuna eta ohi-tura hartu ahal izateko.

Ez du denbora askorik eskatzen, bainaeuskaldunek eskaintzen duten laguntasunaeta euskaldun berriek jasotzen dutena, osohandia da.

Gurasoak Berbetan, gurasoeERREPORTAJEA

2012KO URRIA6

Z

ek euskaraz egiteko txokoaTalde berri bat osatu eta bertan parte

hartzeak lotsa ematen dienentzat badabeste aukera bat. Adibidez, berez osatutadauden talde naturalak aprobetxa daitezke,hau da, arratsaldeetan parkean egoten denguraso, aitxitxa-amama edo zaintzaile-tal-dea mintzapraktikako taldea izan daiteke.Euskaldunak eta euskaldun berriak baldinbadaude, zergatik ez aprobetxatu eta mint-zapraktika taldea osatu?

Baina taldeez gainera, guraso eta seme-

alabentzat ere hainbat ekintza osagarri an-tolatzen ditugu urtean zehar, hala nolamagia-ikuskizunak, ikastaroak, bazkariak…

Gure seme-alabek gurasoek egiten dutenesfortzua ere eskertuko dute, eta ereduizango gara euren aurrean. Euskaraz egiteaez delako soilik seme-alaben kontua, hel-duek ere egin egin behar dugu!

Animatu eta ez galdu aukera. Emanizena ikastetxean; …eta kitto!-ko arduradu-nak jarriko dira zuekin harremanetan.

ERREPORTAJEA

2012KO URRIA 7

Animatu gurasoak euskaraz berba egitera!

ZURE IRITZIA... NIRE IRITZIA...

2012KO URRIA8

Nagusixen eta umien artian desberdinttasun haundixak izaten dirala pentsatzen dogu,baiña zer gertauko zan galderabardiña egitten badetsagu nagusixari eta umiari? Horrenbesteko aldia egongo ei da?

Etxeko lanak egittendittuzu / zenittuan?Gustatzen jatzu/n?

AINHOA AGIRRE, 7 URTEEtxeko lanak egunero egitten dittut. Irakurri egittendot eta alfabetua errepasatu, hillabetiak, matemati-kak... Gustatzen jata etxeko lanak egittia, eta gehi-xen gehixena alfabetua eta irakurtzia.

AURORA AGIRREGOMEZKORTA,42 URTE

Egunero ez zeskuen bialtzen baiña bialtzen zeskue-nian egitten nittuan, eta gustora! Gehixen gustatzenjatana matematika zan eta gitxien historia.

ENEKO LAPAZARAN, 7 URTEBai, asko egiten dittut, beti aittatxorekin ez, Arantxazaintzailliak laguntzen desta etxekolanak egitten.Eta zapatuetan beheko basarriko Aitziberrek askolaguntzen desta.Batzuk zaillak izaten dira. Batuketak egittiagustatzen jata, errezak diranak. Irakortzia bepixka bat gustatzen jata.

OSKAR LAPAZARAN, 44 URTEGuk basarrixak egitten genduan lana, etxeko lanendako denbora larregirik ez genduan eukitzen.Baiña gogoratzen dot irakortzia, adibidez, oso gitxigustatzen jatala .

Atal hau gurasoei zuzenduta dago. Hi labete bakoitzean zuen

seme-alaben heziketan lagungarr i gerta dakizueken informazioa ematen

ahaleginduko gara.

Oraingo honetan, euskararen erabi lera sustatzeko ahaleginean zuen

elkar lana eskatu nahi d izuegu eta ondorengo lerroetan hor i lor tzeko

informazioa emango dizuegu.

GURASOEK NOLA UMEEK HALAIzenburu hau erabili zuen Paula Kasaresek maiatzean Portalean euskararen transmisioari buruz izandakomintegian. Sarritan eskatzen diegu umeei euskaraz berba egiteko eta ez da arraroa “euskaraz egin!” entzutea guk,helduok, gure artean erderaz ari garen bitartean. Gure jokabideak izugarrizko eragina du umeen heziketan. Geu gara gure seme-alaben eredua eta “egiten”dugunak esaten dieguna baino pisu gehiago izaten du. Umeek euskara erabiltzea nahi badugu, euskara“erabilgarria” dela erakutsi behar diegu. Erosketak egitera goazeanean, medikuarengana goazenean, kuadrillarekin kalean gabiltzanean, kiroldegira goazenean, udaletxera goazenean… Bestela, umeek mezukontrajarriak jasoko dituzte; eurei erabiltzeko eskatzen diegu baina guk bizitzeko funtzio guztiak betetzenez dituen hizkuntza dela erakusten ariko gara, euskarak “heldutasun” nahikoa izango ez balu bezala.“Umeen hizkuntza” dela erakutsiko diegu: umeen artean jolasten ibiltzeko balioduena, eskolarako baliagarriadena baina gainontzeko funtzioak betetzeko balio ez duena. Beraz, gure seme-alabei ezereskatu aurretik gure jokabideazelakoa den aztertzea ez le-goke txarto, ziur asko gure jokabidea aldatzen duguneaneuren jokabidea ere aldatukodela somatuko dugu-eta.

gurasoenTXOKOA

2012KO URRIA 9

2012KO URRIA10

Hosto eta lorazegindako KOROAK

etxekoARTISTA

ZER BEHAR DUGU?� LORE ETA HOSTO DESBERDINAK� BANDEJA HANDIA� BI ALDETARAKO ZINTA ITSASGARRIA� ARTAZIAK� PAPEREZKO POLTSA EDO ENBALATZEKO PAPERA

Lehen urratsa:Sailkatu loreak edota hostoak tamainaeta koloreen arabera.Bigarren urratsa:Paperezko poltsa edo enbalatzeko papera hartu eta 3 zentimetro zabalerako zinta luzeak moztu.Zinta luze hori zure buruaren tamainari egokitu. Kontutan izan apur bat luzeagoa izanbehar duela ondo lotu ahal izateko.Hirugarren urratsa:Moztu 2 aldetarako zinta itsasgarriapaperezko zintaren luzera berera etaitsatsi paperean.Laugarren urratsa:Hostoak eta loreak itsatsi.Bostgarren urratsa:Egokitu koroa zure buruaren tamainarieta pegatu zinta itsaskorrarekin.

2012KO URRIA 11

ArrautzaBETEAK

etxekoSUKALDARIA

OSAGAIAK� 8 arrautz�3 atun-lata�Tipula 1�Tomate frijitua

�Maionesa�Pikillo piperrak eta olibak apaingarri gisa.

Gogoratu heldu baten laguntzarekin egin beharko dituzuela errezetok. Ziur nago oso jakigozoak egingo dituzuela, on egin!

NOLA EGIN1. Arrautzak egosi. Ontzitik atera etaguztiz hoztu baino lehen azala kendu.Erditik moztu eta zuringoa eta gorringoa bereiztu.2. Tipula txikitu eta kozinatu mikrouhinean potentziarik altuenean3-4 minutuz.3. Gorringoak ontzi batean sartu, bainagorde pare bat apaintzeko. Tipula etaatuna gehitu, eta maiones eta tomatefrijitu apur bat ere bai. Nahastu ondo.4. Nahasketa horrekin zuringoak beteeta aurkeztu. Horretarako plater edoerretiluan tomatea igurtzi, arrautzakjarri eta maionesaz estali. Gordetakogorringoa birrindu eta apaindu, olibak,piper tirak, azenarioak edo etxean duzuenarekin batera.

INTERNETEN…

www.txiki.netWeb orri honetan gauza ugari aurkituko dituzue, ondo pasatzeko modukoak: ipuinak, jokoak, kantuak eta hainbat gune interesgarriren helbideak, hala nola,zientzia, natura, museoak…Horrez gainera, zuek ere parte har dezakezue web orri honetan. Zelan? Zuek egin-dako marrazkiak, ipuinak, txisteak, gertakizunak eta iritziak bidaltzeko aukeraematen dizue, eta horrela, beste ikasle batzuen lanak ikusteaz gainera, zuenak ereweb orrian sartu ahal izango dituzue.

www.zernola.netZientzia eta teknologia gustatzen zaizkizuela? Ba hemen duzue bi gai horien inguruan eta modu erraz eta dibertigarrian gauza gehiago ezagutzeko aukera.Hainbat atal aurkituko dituzue: bitxikeriak, esperiementuak, jokoak, zuentzat txo-koa, postalak, asmakizunak… Munduko sugerik luzeena, Matematikak tarta ba-tean, Hip, hip, hip zotina, Ibaietako zomorroen estrategia eta askoz ere gai gehiagoaurkituko duzue webgune interesgarri honetan.

ARIESDatozen egunotan zure kolorea gorria izango da,eta 7 zenbakiak zortea ekarriko dizu. Aspaldianirakurtzeke duzun liburua hartu berriz ere eskuartean.TAURUSUdazken zoragarria duzu aurretik. Maitagarriaegongo zara, umore txarra alde batera utzikoduzu eta ingurukoek asko eskertuko dute. GEMINISBadakit oraindik ere denbora asko falta dela,baina ondo egingo zenuke Olentzerori eskatunahi dizkiozun opariak pentsatzen hastea. CANCERBadakizu lagunak zaindu egin behar direla, ezta?Lagunik onenek bizitza guztirako irauten dutegero. Beraz badakizu, ondo portatu lagunekin. LEOEtxeko lanak egitea garrantzitsua da. Badakit, as-kotan, gogorik ez duzuela izaten, baina eguneropixka bat egitea inportantea dela. Animo!VIRGOOporretan pentsatzen berriro? Oraindik askotxofalta da Gabonetako oporretarako, baina pentsatu, tartean hainbat zubi baditugula. LIBRAJan eta jan eta jan eta jan. Gero zer nahi duzuba? Normala tripako minez egotea! Gehiagozaindu beharko zenuke jaten duzuna. SCORPIUS9 zenbakia izango da datozen egunotan zorteaekarriko dizun zenbakia. Zure kolorea gorriaizango da eta Libra batekin momentu zoragarriakbiziko dituzu. SAGITARIUSEguraldiak hoztu du baina zuk udako erropekinjarraitzen duzu! Bada garaia tirantedun kamise-tak eta praka motzak erretiratzeko.CAPRICORNIUSEtxean zertxobait gehiago lagunduko bazenuhobe. Pentsatu zure gurasoak ez direla zure zer-bitzariak, eta zure zeregina ere badela etxean la-guntzea. ACUARIUSEgia da etxeko lanak zintzo egiten dituzula, bainaaprobetxatu libre gelditzen zaizun denbora ira-kurtzeko, jolasteko edo beste edozer egiteko.PISCISWgggrrrhhhh… ez dizut ezer ulertzen, egun osoapasatzen duzu marmarrean eta ingurukoek ereez dizute ezer ulertzen. Lasaitu zaitez apur bat etajarriozu irribarrea bizitzari!

ZER IRAKURRIZERGATIK ZAUDE TRISTE?Edurne balea urdin handia da. Kezkatuta dago haur batzuk triste daudelako. Liburuan zehar aurki-tuko dituen pertsonaia ezberdinei beren tristuraren arrazoiaz galdegingo die.

DRAGOI DANTZARIAKDragoiak, mundua mundu danetik, izaki gaizto eta ikaragrri lez agertu izan dira beti. Horretazohartzeko nahikoa da dragoiei buruzko edozein kondaira edo ipuin irakurtzea. Ipuin honetako dra-goiak ostera, Matias eta Belinda, guztiz bestelakoak ditugu: musikazaleak dira eta herriko umeguztiekin jolastea gustatzen zaie, baina gehien-gehiena dantza egitea. Orrialde hauetan ikusikoduzu zein maitagarria den dragoi bikote hau.

FRANKIREN LAGUN BERRIAFranki, Frankenstein-en munstroa, asperturik eta oso bakarrik dago. Inoiz ez du jakiten zer egin. Otsoko txakurra da bere lagun bakarra. Baina esperimentuak egiteko joko bat oparitzen diotenean,orduantxe bururatzen zaio bere arazoa konpontzeko ideia zoragarri bat.

BI AZERI ESTU ETA LARRIIstorio honetan daukazue, era polit eta alaian, azeri bik nola konpondu zuten arazo izugarri bat.Buztantxo eta Gorriska dira ipuin honetako protagonistak, eta eurekin batera abentura zoragarriabiziko duzue.

PEPINOEN MISTERIOAREN KASUAUdalak basotik hurbil dauden baratzeak desjabetzeko erabakia hartu du. Baratze horietako bateanbizi da Xarmant, Txarli eta Company detektibe-agentziako txakur azkarra. Hori arrazoi nahikoa dagure lau lagun eta erdiren taldea beste kasu batean lanean hasteko. Baina, horrez gain, gauzaarraroak gertatzen hasi dira baratzeetan. Eta beti gauez gertatzen dira…

RITA ETA ZILARREZKO TXORIAAuzoko biltegi zahar batean zerbait aparta ikusi du Ritak: zilarrezko txori bat. Etxera itzultzean,osaba Danielek kontatu dio, kondaira zahar baten arabera, zilarrezko txori bat ikusten duenak desira bat eska dazakeela, eta txoriak betearazi egiten duela desira hori. Ritak ez du desirarik eskatu eta berriro ikusi nahi du txoria. Lortuko ote du aurkitzea?

JUAN

SAN

MART

IN LI

BURU

TEGIAN

EIBAR

KO LI

BURU

DEND

ETAN

2012KO URRIA 13

ONDO LO EGIN, MAITEA

14

Behin herrixka bateansorgin talde bat biziomen zen.Emakumeekzaletasun zantar batzuten: herritarrensotoetako ardoaedatea. Larunbatgauero biltzen ziren,soto batera joan etabertan zegoen ardoguztia edaten zuten.

Sorginetako batzapatariaren emazteazen eta zapatariasusmo txarrak hartutazegoen. Zer gertatzenzen jakiteko, larunbatgau batean zapatariazelatan geratu zen.Oheratu eta lasterreraemaztea altxatu etasukaldera joan zen. Han, laratzetik zintzilik zegoenlapikoan eskuak sartu eta gorputza igurtzi zuen. Hori eginorduko tximiniatik atera zen. Zapatariak gauza bera eginzuen: gorputza igurtzi eta tximiniatik hegan atera. Herrikosoto batera iritsi zen. Bere emaztea eta beste sorgin askozeuden han.

Sorginetako batek Buruzagia zirudien eta beste guztiakhonen inguruan ibiltzen ziren ardoa edaten eta dantzan.

Zapataria ere dantzan hasi zen. Emakumeek, buruzagiarenondotik igarotzerakoan, musua ematen zioten ipurdian.Zapatariak lanerako erabiltzen zuen orratza aldeanzeraman eta bere txanda iritsi zenean, musua emanbeharrean ziztatu egin zuen. Bigarren txanda iritsizitzaionean, sorgin buruzagiak hitzok esan zizkion:

“Zu segi aurrera eta ez musurik eman, bizarraz ziztatuegiten nauzu eta”.

Dantzan eta musuka aritzen ziren bitartean sorginekardoa edaten zuten etengabe. Sorginetako batekdoministiku egin zuen eta zapatariak “San Blas” erantzun.Bat-batean emakume guztiak desagertu egin ziren.Zapataria baino ez zen geratu sotoan.

Biharamunean etxeko morroiak ardotanjoan zirenean zapataria aurkitu zutensotoan. Ez zen ardo tanta bat ere geratzeneta erru guztia zapatariari leporatuzioten. Egurtzeko puntuan zeudeneanzapatariak gertatutako guztia zehatz-mehatz kontatu zien eta morroiek sinestu.Puf! Eskerrak horri!

ZAPATARIA ETA SORGINAK

Eskatu aitari edoamari ipuin hau gaurgauean kontatzeko.

MEREZI DU...

2012KO URRIA

ONDO LO EGIN, MAITEA!

Bere izenak dioen bezala, ‘basoko jauna, jaun basatia’ dugu jeinu ezagun hau.Basoaren sakonean edo leku garaietan dauden haitzuloetan bizi da Basajauna.Pertsonaia honek gizon handi eta izugarri baten itxura du. Gorputza ilez

estalia du, adatsa belaunetaraino iristen zaio, eta aurpegia, bularrak eta sabelaia guztiz tapatzen dizkio. Oinetako bat gizakienaren modukoa da, eta bestea oinatzborobil batez osatua dago.

Jeinu hau basoaren eta naturaren zaindaria da. Artaldeen babeslea da,bereziki. Horregatik, ekaitza datorrenean, Basajaunak orroa botatzen du artzainakohartarazteko. Orroari esker, artzainek garaiz jartzen dituzte beren artaldeakbabesean. Otsoengandik ere babesten du artaldea. Ardiek, Basajauna hurbil dagoelasentitzen dutenean, bat-batean, zintzarrien astindu bat egiten dute, eta, hala,artzaina lasai egoteko moduan dago, otsoak ez baitira gerturatuko.

Batzuetan, jeinu ikaragarria eta gaiztoa balitz bezala ere agertzen zaigu,izugarrizko indarra eta bizkortasuna duena. Beste batzuetan, lehen nekazari gisaazaltzen da, eta, baita lehen errementari edo lehen errotari gisa ere. Lanbide guztihorien maisu da, eta gizakiak basoko jaun honi ostu dizkio zerra eta errotarenardatza egiteko sekretua, bai metalak soldatzeko sekretua.

Elezaharrak dioenez, behin batean, San Martiniko izeneko gizon ausart batekzerra egiteko moduaren sekretua atera omen zion. San Martinikok ba omen zuenBasajaunak sortu zuen zerraren berri, baina berak ez zekien nola ekoiztu.Jakin-minak bultzatuta, trikimailu bat bururatu zitzaion. Horrela, bidali zuenmorroia herrira, eta hark bere nagusiak zerra egitea lortu zuela zabaldu zuenherritarren artean. Basajaunaren belarrietara ere iritsi zen berria, eta morroiarihorrela galdetu omen zion: ‘Hire nagusiak gaztainondo hostoa ikusi dik, ala?’Orduan, morroiak honela erantzun omen zion: ‘Ez du ikusi baina ikusiko du!’.Morroiak berehala kontatu zion San Martinikori sekretua, eta hark, ezeri itxarongabe, zerra egin zuen. Basajauna, gauez, San Martinikoren etxera joan zen berriaziurtatzera. Zerra egina zegoelaikustean, amorruaren amorruz, zerrarenhortzak, banaka-banaka, bataeskuinera eta bestea ezkerrera okertuomen zituen, zerratzeko gauza ez zelauzteko asmotan. Baina, hara non,kaltetzeko asmoan egindako ekintzagaizto hark onura ekarri zion SanMartinikori, hortzak modu horretanjarrita, askoz hobeto zerratzenbaitzuen zerrak.

BASAJAUN

Eskatu aitari edoamari ipuin hau gaurgauean kontatzeko.

MEREZI DU...

2012KO URRIA 15

zu margolari!