Azaroak 20HAURREN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Azaroak 20an, haurtzaroaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, haurren eskubideak onartu zituen
1989ko konbentzioa oroitzeko. Ez dugu ahaztu behar ordea milaka umeek beraien eguna
dela ere ez dutela jakingo; lanean jarraituko dute, gaixo edota gosez hiltzeko bidean.
Ondo dago lehen munduko umeen eskubideak aldarrikatzea, izan ere, uste duguna baino ume gehiagok dituzte arazoak miragarria dirudien mendebalde honetan, baina ez ditzagun ahaztu heldu esplotatu bezala bizitzera kondenatuak izan diren haur guztiak, ez dezagun ahaztu euren sufrimendua... beraiek, hemengo haurren balio berbera baitute, askotan kontrakoa dirudien arren.
Top Related