Download - Aurkezpena Energia Osoa

Transcript
  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    1/44

    ENERGIA

    OINARRIZKO

    KONTZEPUAK

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    2/44

    2

    Edukiak:

    1. Zer da energia?

    2. Gorputz baten energia3. Energiaren transferentzia

    4. Energiaren transformazioa

    5. Energia iturriak

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    3/44

    3

    Edukiak:

    1. Zer da energia?

    1.1 Definizioa

    1.2 Nola neurtzen da?

    1.3 Potentzia

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    4/44

    4

    1.1 Zer da energia? Definizioa

    -. Energiak unibertsoan gertatzen diren aldaketa guztietan partehartzen du, berotzeko, argitzeko, mugitzeko eta bizia posibleizateko beharrezkoa da.

    Definizioa: Energia

    Energia gorputzen propietate bat da, zeinen bidez

    gorputzek beraien higidura egoera edo barne egoeraaldatu dezaketen edo beste gorputzen egoeran

    transformazioak eragin ditzaketen.

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    5/44

    5

    1.2 Zer da energia? Nola neurtzen da

    Unitateak:-. Sistema internazionalean (SI) energiaren unitatea: Joule (J)

    Joule bat newton bateko indarrez objektu bat metro bat

    desplazatzean eginiko lana da

    Beste unitateak:

    Kilowatio ordu Kwh 3,6 106J Energia elektrikoa neurtzeko

    Kaloria Cal 4,18 J Energia termikoa neurtzeko

    Termia T 4,18 106JEnergia termikoa neurtzeko

    (kantitate handitan)

    Petroleo tonelada

    baliokide

    Tep

    (Ptb)4,18 1010J

    Energia produkzio/kontsumo

    handiak eta konparaketak

    Ikatz tonelada

    baliokide

    Tec

    (Itb)3,34 1010J

    Energia produkzio/kontsumo

    handiak

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    6/44

    6

    1.3 Zer da energia? Potentzia

    Definizioa: Potentzia:-. Denbora unitateko lana egiteko gaitasuna da

    potentzia = energia / denbora

    -. Unitatea (SI):

    watioa (w) segundo batean eginiko joule bateko lanak duen

    potentzia w = J / s

    Beste unitateak:

    Kilowatio Kw 1000 w Watioaren multiploa

    caballo devapor

    CV 736 w Makinen potentzia

    Hoorse power HP 746 wMakinen potentzia

    (sistema anglosajoia)

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    7/447

    Edukiak:

    2. Gorputz baten energia

    2.1 Energia totala

    2.2 Kontserbazioa

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    8/448

    2.1 Gorputz baten energia. Energia totala-. Energia leku guztietan aurkitzen da, edozein gorputz edo sistema

    material batek energia dauka.-. Honela gorputz-sistema baten Energia Totala defini dezakegu

    Definizioa: Energia totala

    Sistemaren egoera aldagai bat da, hau da, gorputza aldiune horretandagoen egoeraren menpe dagoena, baina egoera horretara iristekomoduaren independentea.

    Energia totalean bi energia mota desberdindu daitezke:

    -Energia mekanikoa: gorputzak duen energia zinetiko (mugimenduaridagokiona) eta energia potentziala (indarren eremuei dagokiona)

    -Barne energia: gorputza osatzen duten elektroi, atomo eta molekuleidagokien energia

    Honela: Etot= Emek+ Ebarne

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    9/449

    2.2 Gorputz baten energia. Kontserbazioa

    -. Gorputz baten egoerak eraldaketa anitz jasaten ditu, baidenboran zehar, bai beste gorputz batzuekin elkarrekintzan.

    -. Edozein prozesutan energia totala kontserbatu egiten da,bukaerako energia totala hasierako energia totalaren berdina izanik.

    Ehasiera= Ebukaera

    -. Gorputz batetik bestera energia trukatzen denean, gorputzbatek irabazten duen energia beste gorputzak galtzen duenenergiaren berdina da.

    Eirabazi=-Egaldu

    Definizioa: Energiaren kontserbazioa (termodinamikaren 1go printzipioa)

    Energia eraldatu egin daiteke mota batzuetatik bestera eta trukatu

    gorputz batetik bestera, baina sitemaren energia totala bere

    osotasunean konstante mantentzen da

    Energia ez da sortzen ez deusezten soilik transformatu egiten da

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    10/44

    10

    Edukiak:

    3. Energiaren transferentzia

    3.1 Lana eta beroa3.2 Energiaren degradazioa

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    11/44

    11

    3.1 Energia transferentzia. Lana eta beroa

    -. Esan dugunez gorputzek beste batzuekin elkarrekintzan beren

    energia totala trukatzen dute.-. Energia transferentzia hauek bi modutan gertatzen dira: lanaeta beroa

    Definizioa: Lana

    Gorputz batek beste bati energia eman dakioke bere gainindar bat eraginez eta indar honek mugimendu edodeformazio bat eragiten badu, kasu honetan lana egin delaesaten dugu.- Lanaren unitatea (SI): Joule (J)

    - Lana ez da energia mota bat, energia transferitzeko modu bat baizik

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    12/44

    12

    3.1 Energia transferentzia. Lana eta beroa

    Definizioa: Beroa

    Gorputz batek beste bati energia eman dakioke bien

    artean tenperatura desberdintasun bat badago, kasu

    honetan energia transferentzia honi beroa deitzen zaio.

    - Beroaren unitatea (SI): Joule (J)

    - Beroa ez da energia mota bat, energia transferitzeko modu bat baizik

    HIELO

    AGUA

    En

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    13/44

    13

    3.2 Energia transferentzia. Degradazioa

    -. Pelota bat altuera batetik askatzen dugunean hasieran duen energia

    potentziala zinetiko bihurtzen da, altuera galdu eta abiadura irabazten du.Baina pilotak ez du infinituki boteka jarduten. Nora joan da hasierakoenergia?

    -. Lurrarekin talka egiten duen bakoitzean pelotak duen energiaren partebat lurrazala osatzen duten miloika partikuletara pasatzen da.

    -. Energia hau ezin dugu berriz ere erabili, eta degradatu egin dela esatendugu.

    Definizioa: Energiaren degradazioa (termodinamikaren 2. Printzipioa)

    Energia mota batetik besterako eraldaketan edo gorputz

    batetik besterako transferentzian, energia totala ez daaldatzen, baina energiaren degradazioa dago,

    berreskuraezinak diren galerak daudelako

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    14/44

    14

    Edukiak:

    4. Energiaren transformazioa

    4.1 Sarrera4.2 Energia motak

    4.3 Transformazioen adibideak

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    15/44

    15

    4.1 Energiaren transformazioa. Sarrera

    -. Energiak:

    Unibertsoa mugimenduan mantentzea ahalbideratzen du

    Izaki bizidunen funtzioak mantentzea posible egiten du

    Giza jardueratan eragin zuzena du

    -. Gertaera hauek, hau da, naturako edozein aldaketa eta

    fenomenok, energia mota desberdinen parte hartzea eta mota hauenarteko transformazioak dakartza

    -. Horregatik energia motak eta hauen arteko transformazioakzehaztea komeni zaigu. Aurrez, kontutan hartu behar dugu:

    Energia mota desberdinen sailkapena energia hau agertzen zaigun

    moduaren arabera egingo dugula eta ez dugula nahastu behar gorputzbatek duen energiarekin.

    Gorputz baten energia forma desberdinetan ager daitekela gertatzenari den transformazioaren arabera

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    16/44

    16

    4.2 Energiaren transformazioa. Energia motak

    Energia zinetikoa: masa baten mugimenduarekin agertzen dena

    Energia potentziala: indar eremu baten eraginpean agertzen dena

    (grabitatorioa, elastikoa, ...)

    Energia elektrikoa: karga elektrikoaren fluxu edo pilaketan agertzen

    dena

    Energia termikoa: materia osatzen duten atomo eta molekulenmugimenduarekin erlazionatua

    Energia kimikoa: konposatu bat osatzen duten atomoen elektroien

    arteko loturarekin erlazionatua

    Enegia elektromagnetikoa: uhin elektromagnetikoen

    propagazioarekin agertzen dena (erradiazioa, argia, ...)Soinu energia: soinu uhinen propagazioarekin agertzen dena

    Energia nuklearra: atomoen nukleoak osatzen dituzten partikula

    subatomikoen arteko loturekin erlazionatua

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    17/44

    17

    4.3 Energiaren transformazioa. Adibideak

    Elektrikoa

    Termikoa

    Elek-mag

    Soinu E.

    Zinetikoa

    berogailuak, fokoakFokoak, mikrouhin labea

    Irratia

    Motoreak, elektrogailuak

    Kimikoa

    Gasolina

    motoreak

    Gasa, ikatza,

    petroleoa

    konbustioaz

    Argia, fotosintesia

    Atmosfera, itsasoak berotu

    Zelula fotoelek.

    Nuklearra

    Zentralnuklearra

    Erradiazioa

    Sorgailua

    Potentziala

    Zentral

    hidroelek.

    Presioa

    Bateriak

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    18/44

    18

    4.3 Energiaren transformazioa. Adibideak

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    19/44

    19

    Edukiak:

    5. Energia iturriak

    5.1 Zer dira energia iturriak5.2 Nola sailkatzen dira

    5.3 Energia iturri primarioak

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    20/44

    20

    5.1 Energia iturriak. Zer dira?

    -. Kontsumitzen dugun energia lortzeko, berau metatua duengorputz batetik abiatu behar dugu, zuzenean edo transformazioenbidez aprobetxatu dezakegularik

    Definizioa: Energia iturria

    Transferitua edo transformatua izan daiteke energia

    pilaturik duten gorputzak dira. Metaturiko energia kantitatehoriei baliabide energetikoderitzogu

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    21/44

    21

    5.1 Energia iturriak. Zer dira?

    -. Lurrean dugun ia energia guztia (geotermikoa, mareomotriza ezik)Eguzkitik datorkigu,

    aldiune honetan: klimaren bidez haize korronteak, ebaporazioz ursaltoak, erradiazioz argia eta fotosintesia,...

    mendeetan zehar: minerale fosilak (ikatza, gasa, petroleoa,...) etabiomasa

    -. Energi iturri batzuk beren energia oso kontzentratua dute(ikatza, gasa, petroleoa, uranioa, hidroelektrizitatea,...) bestebatzuk aldiz ez dute hain kontzentratua (eguzikoa, eolikoa,biomasa,...)

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    22/44

    22

    5.2 Energia iturriak. Sailkapena-. Energia iturriak kriterio desberdinak erabiliz sailkatu daitezke, adibidez:

    erabilerarenarabera:Definizioa: Erabileraren arabera energia motak

    Energia primarioak: inolako eraldaketarik jasan ez duten eta berazzuzenean naturatik lortzen direnak dira. Adibidez ikatza, petroleoa,gas naturala, hidraulikoa, eolikoa, biomasa, eguzkikoa, uranioa.

    Energia sekundarioak: (edo bukaerakoak) primarioetatik lortzen diratransformazioen bidez, adibidez elektrizitatea eta erregaiak

    Energia erabilgarriak: erabiltzaile bakoitzak bere aparagailuetan(autoak, bonbilak, tresnak,...) azken transformazioa egin ondorenlortzen dituenak dira, energia mekanikoa, termikoa,elektromagnetikoa,...

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    23/44

    23

    5.2 Energia iturriak. Sailkapena

    -. Energia iturriak kriterio desberdinak erabiliz sailkatu daitezke, adibidez:

    eskuragarritasunaren araberaDefinizioa: Eskuragarritasunaren arabera energia motak

    Energia berriztagarriak: modu jarraian sortu, giza eskalan

    agortezinak eta ingurunean eragin txikia dutenak dira. Nagusiki:

    eguzkikoa, hidraulikoa, eolikoa, mareomotriza, geotermikoa eta

    biomasa*

    Energia ez berriztagarriak: planetan kopuru mugatuan aurkitu, giza

    eskalan berriztatzen ez diren eta inguruan eragin sakona dutenak.

    Nagusiki: petroleoa, ikatza, gas naturala eta uranioa

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    24/44

    24

    5.2 Energia iturriak. Sailkapena

    Energia iturri

    primarioak

    Energia iturri

    sekundarioak

    Energia

    erabilgarriak

    Naturan

    eskuragarri

    daude

    Primarioen

    eraldaketatik

    lortzen dira

    Azken

    erabilpenean

    lortzen ditugu

    Eguzki E.

    Biomasa

    Hidraulikoa

    Eolikoa

    Geotermikoa

    Biomasa

    Elektrizitatea

    Petroleoaren

    eratorriak

    Gas naturala

    Gas likidotua

    Janariak

    Aparagailu

    elektrikoak

    Garraioak,

    motoreak

    Sorgailuak

    Pilak, bateriak

    Berogailuak

    Argia, bonbilak

    Petroleoa

    Gasa

    Ikatza

    Uranioa(nuklearra)

    BERRIZTAGARRI

    EZ

    BERRIZTAGARRI

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    25/44

    25

    5.3 Energia iturriak. Primarioak. Petroleoa

    Petroleoa:

    Kolore iluna, biskosoa, usain berezia duen eta ura baina arinagoa

    den likidoa.

    Hidrokarburoen nahasketa batez osatua dago, nitrogeno, azufre,

    oxigeno eta metalen proportzio txiki batekin batera.

    Itsas jatorriko arroka sedimentarioen biltegietan agertzen da.

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    26/44

    26

    5.3 Energia iturriak. Primarioak. Petroleoa

    Petrolioa:

    Putzuetatik atera ondoren bereosagaiak banatu eta transformatzendira birfindegietan.

    Petroleotik lortzen dira distilaziofrakzionatuaren bidez:

    -. Gasak: metanoa, etanoa,butanoa,...

    -. Likidoak: gasolinak, nafta,kerosenoa,...

    -. Solidoak: alkitranak,betunak,...

    Hauen transformazioz lortzen dira:erregaiak, plastikoak, kosmetikoak,ongarriak, sendagaiak,...

    Petroleoaren bero ahalmena10.000 Kcal/kg da.

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    27/44

    27

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    28/44

    28

    5.3 Energia iturriak. Primarioak. Ikatza

    Ikatza:

    Erregai fosila, bero ahalmen handikoa, kolore beltz eta karbono

    osagaian oso aberatsa den arroka bat da.

    Landare jatorriko substantzia da, periodo karboniferoan bizitako

    landaredi kantitate izugarrien fosilizaziotik datorrena.

    Osagai begetalek jasandako karbonizazio graduaren arabera

    bereizten dira:

    C osagai gehiago eta bero ahalmen handiagoa

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    29/44

    29

    5.3 Energia iturriak. Primarioak. Ikatza

    Ikatza:

    Erabilera nagusia zentral termoelektrikoetan da, elektrizitatea

    sortzeko.

    Baita ere industria siderurgikoan, berokuntzan, beste erregai

    batzuen produkzioan,..

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    30/44

    30

    5.3 Energia iturriak. Primarioak.Gasa

    Gas naturala:

    Sedimentuen artean pilaturiko materia organikoaren fermentazioz

    sortzen da. Bere jatorria petroleoarenaren berdina da, baina hau baino

    presio eta tenperatura handiagoetan sortzen da.

    Naturan lurraren barnean aurkitzen da, batzuetan bakarrik eta beste

    batzuetan petroleoarekin batera.

    Hidrogeno, metano, propano, butano eta beste gas batzuen

    nahasketaz osaturik dago.

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    31/44

    31

    5.3 Energia iturriak. Primarioak.Gasa

    Gas naturala:

    Gaseoduktoen bidez edo aurrezlikidoturik (hoztuz) itsas

    ontzientan transportatzen da.

    Ikatzak eta petroleoak baino

    bero ahalmen handiagoa du:

    13.000 Kcal/KgErregai bezala erabiltzen da,

    beroa lortzeko. Kontsumoa batez

    ere zentral termikoetan

    (elektrizitatea sortzeko) eta

    etxeetan (sukaldeak,

    berogaiuak,... ) ematen da.

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    32/44

    32

    5.3 Energia iturriak. Primarioak. Nuklearra

    Energia nuklearra: fisio nuklearra

    Partikula subatomikoen (neutroi, protoi) bidez,

    atomo baten nukleoaren apurketan datza.

    Prozesu honetan energia kantitate handiak

    askatzen dira bero eta erradiazio moduan,

    materiaren zati txiki bat energia bihurtzen bait

    da. (E=mc2

    )Fisioa posible izateko nukleo handiak eta

    masatsuak behar dira, Uranioarena bezalakoak,

    berau Pechblenda izeneko mineralean aurkitzen

    da.

    Energia nuklearra zentral nuklearretan

    erabiltzen da elektrizitatea sortzeko.

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    33/44

    33

    5.3 Energia iturriak. Primarioak. Nuklearra

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    34/44

    34

    5.3 Energia iturriak. Primarioak. Nuklearra

    Energia nuklearra: fusio nuklearra

    Atomo arin batzuen elkarketa da, atomo

    masatsuago bat sortzeko.

    Prozesu honetan energia kantitate handiak

    sortzen dira.

    Honetarako hidrogenoa bezalako atomo

    arinak behar dira.Eguzki energiaren iturria da, bertan

    hidrogeno atomoak helio atomotan

    transformatzen dira.

    Prozesua posible izateko materia plasma

    (100 miloi C) egoeran egon behar da eta

    gaur egun gizakiak ez du lortu hau jasan

    dezaken materialik eta beraz fusioa ezin da

    modu kontrolatuan egin.

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    35/44

    35

    5.3 Energia iturriak. Primarioak . Eguzkia

    Eguzki energia:

    Esan bezala guriiristen zaigueguzkitiko energiabertan gertatzen direnerreakziotermonuklearretansorturiko erradiazioada.

    Gure planetako iaenergia iturri guztiakeguzki energian

    oinarrituta daude,zentzu honetanzuzeneko etazeharkako eguzkienergia bereiztudezakegu.

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    36/44

    36

    5.3 Energia iturriak. Primarioak. Eguzkia

    Eguzki energia:Zuzeneko eguzki energia modudesberdinetan erabiltzen dugu:

    -. Fototermikoa: eguzkibiltegiak erabiliz erradiazioaaprobetxa dezakegu bero moduan.

    Eguzki zentral handietan uraberotu eta baporearen bidezelektrizitatea sortzeko erabiltzenda.

    -. Fotoelektrikoa: zelulafotoelektrikoen bidez zuzenean

    elektrizitatea sortzen da eguzkiplaketan.

    -. Fotosintesia: landareenzeluletan erreakzio kimikoen bidezmaterian eraldatzen da.

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    37/44

    37

    5.3 Energia iturriak. Primarioak. Hidraulikoa

    Energia hidraulikoa:

    Urak altuera batean, presa baten bidez, pilatzean duen

    energia potentziala aprobetxatzean datza.

    Berau, uraren erorketaren ondorioz, energia zinetiko

    bihurtzen da eta zentral hidroelektriko batean, sorgailu

    elektrikoen bidez, energia elektrikoan transformatzen da.

    Ur kantitate nahikoa duten zonaldeetan aprobetxatu

    daitekeen baliabide bat da, ura behin erabilia izan ondoren

    bere ubidera bueltatzen delarik.

    Bere garapenak enbalse, presa eta kanalen eraikuntza

    suposatzen du, eta elektrizitatea sortzeko turbina eta

    ekipamendu handiak exigitzen ditu.

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    38/44

    38

    5.3 Energia iturriak. Primarioak. Hidraulikoa

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    39/44

    39

    5.3 Energia iturriak. Primarioak. Hidraulikoa

    Energia hidraulikoa:

    Zentral minihidraulikoak,hidraulikoen mota berezi batdira, txikiagoak eta esparrumugatuagoakoak (arlo honetan

    sartu daitezke ur errotak ere)Energia mareomotriza erehidraulikoaren mota berezi batbezala kontsidera genezake, nonitsasoko urak, mareen eta

    olatuen mugimenduarenondorioz, duen energia zinetikoaenergia elektrikoan eraldatzenden.

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    40/44

    40

    5.3 Energia iturriak. Primarioak. Eolikoa

    Energia eolikoa:

    Energia eolikoa haizearen mugimenduaren ondorioz honen energia

    zinetikoa, aerosorgailuen bidez energia elektrikoan eraldatzean datza.

    Aerosorgailuen energia elektrikoa, metatzaile deituriko bateria

    handietan pilatzen da, edo transformadore elektrikoen bidez sare

    elektrikoan zehar banatzen da.

    Energia eolikoaren garapenerako sorgailuen kokalekua eremu

    berezietan egin behar da (mendilerroak, itsas labarrak,...), eta hauen

    tamaina eta kopurua handia izan behar da.

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    41/44

    41

    5.3 Energia iturriak. Primarioak. Biomasa

    Biomasa:

    Jatorri biologiko hurbileko (ez fosileko) materia organikoen multzoa da.

    Hauen artean bereizi ditzakegu: hondar organikoak (industrialak,

    nekazaritzakoak, basoetakoak, hirietakoak) eta espreski horretarako

    landatutakoak (ladaketa energetikoak: zerealak, basoak,...)

    Erabilerari dagokionez bi prozesu desberdindu ditzakegu:

    -. Termokimikoak: erreketa (beroa sortzeko) eta gasifikazioa(metanoa, hidrogenoa,... sortzeko)

    -. Biokimikoak: fermentazioz eta esterifikazioz bioerregaiak sortzea

    (bioetanola, biometanola, biodiesela,...)

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    42/44

    42

    5.3 Energia iturriak. Primarioak. Biomasa

    Zerealak

    Kainaberak

    Palmondoak

    ...

    BIOMASA

    HONDARRAK LADAKETAK

    INDUSTRIALAK

    NEKAZARITZAKOAK

    BASOETAKOAK

    HIRI HONDAKINAK

    EGURRA

    ELIKADURA

    LOKATZAK

    NEKAZARITZA

    ABELTZANTZA

    Papergintza

    Altzarigintza

    KontserbagintzaManufakturazioa

    Mozketak

    Lastoak

    Mozketak

    Hostoak

    BELARKIAK

    EGURTSUAK

    Sahatsa

    Makala

    ...

    Gorotzak

    Gorpuzkinak

    ELIKADURA

    Hezurrak

    Azalak

    Hondakinak

    LOKATZAK

    Depurazioa

    Depurazioa

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    43/44

    43

    5.3 Energia iturriak. Primarioak. Geotermikoa

    Energia geotermikoa:Lurren barnean jasaten dituen presio handien ondorioz, materiak oso

    tenperatura altua izaten du, magma bezala ezagutzen duguna da. Lurrazalean

    barneratzen garen 100 metroko tenperatura 3C igotzen da.

    Lur barneko magma hau lur azalera hurbiltzen denean bertako haitzak eta

    akuiferoak berotzen ditu.

    Bero energia hau zenbait modutara erabili daiteke:-. Lurpetik irtendako lurrunaren presioa aprobetxatuz turbina elektrikoak

    mugitzeko (tenperatura altuko energia geotermikoa)

    -. Lur azpiko uren eta lurrunen tenperatura aprobetxatuz, lurrazaletik

    txertatutako ur hotza berotu eta zentral elektriko edo berogailuetan

    erabiltzeko (tenperatura ertaineko energia geotermikoa)-. Lur azpiko beroa zuzenean erabiliz, etxeen eta negutegien

    beroketarako (tenperatura bajuko energia geotermikoa)

  • 5/24/2018 Aurkezpena Energia Osoa

    44/44

    5.3 Energia iturriak. Primarioak. Geotermikoa