Download - ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Transcript
Page 1: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari
Page 2: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

-ARRISKUINFORMAZIO+DROGAK

Page 3: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari
Page 4: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

DROGETAZ GEHIAGO JAKITEA ARRISKU GUTXIAGO IZATEKO

Drogen kontsumoa aspalditik egon da zabaldutagizakion jarreretan. Dena dela, inoiz ez dira ezagutuegun ematen diren kontsumoen frekuentziak etakantitateak; gainera, ez ziren ematen nerabezaroan,gaur egun ematen diren bezala, gazteen heltzeprozesu betean.

Drogen aniztasuna eta kontsumitzeko presioiraunkorrak kontutan hartuz, prestatuta dagoenpertsona baino ez da izango kapaz erabakiautonomoak hartzeko. Kontsumoen ondorio etainplikazioak ezagutuko dituen pertsonak, eta baloratueta gero erabakia hartuko duena.

Hauxe da eskuartean daukazun Gidaren helburua.Gazte europarren eskueran egongo den Gida,irakurleei gure gizartean dauden drogei buruzko jakitesendoagoa finkatzen saiatuko dena.

Erabilgarria izango delakoan gaude.

Jesús Antonio Pérez de ArróspideDrogarik Gabe Bizi FundazioaPatronatuaren Lehendakaria

Page 5: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

4

EZ DAGO DROGARIK GABEKO GIZARTERIK

ERABILERA, ABUSUA ETA MENDETASUNA

010 HAINBAT JOKABIDE013 ZER DA ERABILERA?015 ZER DA ABUSUA?017 NOIZ HASTEN DA MENDETASUNA?019 POLIKONTSUMOA: SUBSTANTZIAK ETA ARRISKUAK

UGALTZEA

DROGAK HOBETO EZAGUTZEA: ONDORIOAK ETAARRISKUAK

020 DROGEN ONDORIOAK GARUNEAN024 SUBSTANTZIEN ONDORIOAK GARUNEAN

DROGA NAGUSIAK

030 KANABISA038 KOKAINA044 ESTASIA ETA BOLADAN DAUDEN BESTE DROGA BATZUK058 HEROINA066 LEGEA070 ALKOHOLA086 TABAKOA094 DOPAJEA104 PSIKOFARMAKOAK

006orr.

010orr.

020orr.

Aurkibidea

028orr.

Page 6: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

5

JOKATU, ERANTZUN, LAGUNDU, LAGUNTZA ESKATU

119 NERABEZAROA ETA ESPERIMENTAZIOA120 INGURUNEAREN EGINKIZUNA122 ERREFERENTZIAK EMATEA123 KONTSUMOAK AURRETIK EZ JUZGATZEA124 NON INFORMATU?125 AURREA HARTU ETA INFORMATU126 ELKARRIZKETARAKO TOKIAK127 KONTSUMO PROBLEMATIKOAZ HITZ EGITEKO ETA

LAGUNTZA JASOTZEKO129 ARRISKUAK GUTXITZEA

INFORMAZIOA ETA DATUEN JATORRIA

130 GEHIAGO JAKITEKO131 AIPATUTAKO DATUEN JATORRIA

BIBLIOGRAFIA

GLOSARIOA

118.orr.

130.orr.

134.orr.

136.orr.

Page 7: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

6

Ez dago drogarik gabekogizarterikGaur egun, badakigu “droga” edo“substantzia psikoaktibo” guztiekantzeko moduan jarduten dutelagarunean, nahiz eta legez kanpokodrogak, alkohola, tabakoa edopsikofarmakoak izan. Ezin uka, ordea,substantzia batzuk beste batzuk bainoarriskutsuagoak direla.

Jakin badakigu gainera, drogakontsumoaren ohiturak errotik aldatudirela, batez ere gazteenen artean:kanabisaren deribatuak hedatu egin dira,hordikerien maiztasuna handitu egin da,tabakoaren kontsumoa maila altuetanegonkortu egin da, heroinaren kontsumoajaitsi egin da, sintesi drogen kontsumoasendotu egin da, dopajearen praktikarenarriskuei buruzko kontzientzia hartu da,psikofarmakoetara sarri jotzen da, eta,batez ere, zenbait substantzia legal edolegez kanpokoen konbinazioa egiten da.

Gaur egun badakigu egoera batekdituen arriskuak baloratzeko,jokabideak eta kontsumoa egiten deninguruak substantziak bezainerabakigarriak direla.

Ez dago drogarik gabeko gizarterik

Page 8: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

7

Zergatik da beharrezkoainformatzea?

Duela zenbait urtetatik hona, drogenaurrean egin beharreko ekintza politikakeztabaida ideologiko sutsuak piztu izanditu. Bestalde, herritarrei eskaini zaieninformazioa mezu kontraesankor etalausoetan oinarritu izan da sarritan.

Egoera horrek gaizkiulertuak, kezkak eta beldurrak areagotu ditu, baina, batez ere, ezintasun sentipena droga kontsumitzaileen aurrean.Axolagabetasunaren eta dramatismoarenartean kili-kolo, neurriz kanpoko jarrerakbultzatu ditu.

Egia da gainera, gaiari buruzko ezagutzaurria izan dela denbora luzean. Nahiz etaduela zenbait urtetatik hona datuzientifikoak askoz fidagarri eta ugariagoakizan, ez dira beti zeresanik dutenpertsonen eskura jarri. Egoera arekezkagarriagoa da, egia esan, datuakbizkortasun handiz bilakatu ahala. Esate baterako, egunean egunean drogaberriak agertzeak informazioa etengabeeguneratzea eskatzen du.

sarrera

Page 9: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

8

Zergatik drogei buruzko liburu bat?Liburu hau argitaratzeak helburu bat bainogehiago du.

Lehenik eta behin, drogei etamendetasunari buruz gaur egun eskuradagoen informazioa eskaini nahi du.Informazioaren objektibitatea etafidagarritasuna bermatzeko, arestianeginiko azterlan zientifikoetan etaespezialista ugariren eskarmentuanoinarritu da. Liburuak substantziei etaberen ondorioei buruzko informazioaaurkezten du, baina baita arriskufaktoreei buruzko datuak eta babesfaktoreei buruzkoak ere (kontsumoabultzatzen dutenak eta kontsumoagutxitu lezaketenak, hain zuzen ere).Datuak eta informazio baliagarriaeskaintzen ditu legezko alderdiei buruz,baita zenbait helbide erabilgarri ere. Asmohandiko helburua da, egia esan, ondobaitakigu zein puntutaraino den zaila,modu zehatz eta ulergarrian, ezaupidezientifiko korapilatsuak azaltzea.Informazio objektiboa eskuratzeko dagoeneskariari behar bezala erantzungodiolakoan gaude ordea.

Gazteen eta haiek inguruan dituztenpertsonen artean, gurasoak bereziki,

Page 10: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

elkarrizketa baliagarri bat hasten lagundezan nahi dugu ere bai.

Izatez, alferrik da familiei aholkatzea seme-alabekin drogei buruz hitz egin dezaten, ezbadituzte horretarako beharrezkoak direnargudioak eta ezaupideak.

Gaia ezagutuz gero, seme-alabenbeharrak entzun ahal izango dituzte,haien ahultasunez eta hartzendituzten arriskuen larritasunazjabetuko dira. Askoz prestatuagoakegongo dira horrela, hezitzaile gisaegin behar duten lana egiteko,espezialista batengana jo gabe.

Ezin ahantz dezakegu, dena den,informazioa, ona izan arren, ez dela bereznahikoa jokabideak aldatzeko.

Ez dago drogarik gabeko gizarterik; sekulaez da halakorik izan.Bestalde, ez da mirarizko konponbiderikfenomeno honentzat.Badira, ordea, kontsumo arriskutsuaksaihesten eta halako kontsumoakgertatzen direnean arriskuak gutxitzenahalegintzen diren erantzun eraginkorrak.

Guztiari erantzuna eman ezin badioguere, liburu honek erreferentzia egokiakeskaintzen dizkio pertsona bakoitzari,drogen errealitate korapilatsuaezagutu eta ulertzeaz gainera, zentzuzjokatzeko modua izan dezan.

sarrera

9

Page 11: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

10

Hainbat jokabide

Drogen⌧ edo substantziapsikoaktiboen kontsumoarenondorioak eta arriskuak aldatu egitendira substantzien eta haienerabileraren arabera. Kontsumoabultzatzen duten arrazoiakpertsonaren araberakoak dira, etafaktore ugarirekin duten zerikusia,besteak beste, pertsonaren historia,familia eta gizarte ingurunea.

Drogen kontsumoak plazeretik edoberehalako lasaitasunetik, ondoezasentipenera eraman dezakekontsumitzailea:• Edari alkoholdun bat har daitekelasaitzeko asmoarekin, ardo on batdastatzeko plazeragatik, hobeto sentitzekoedo esperientzia mingarri bat ahazteko;• Tabakoa kontsumi daiteke ingurukoakimitatzeko, lagunartean denbora-pasaegiteko edo mendetasunak erretzerabehartzen duelako;• Estasia kontsumi daiteke sentipen biziennahiak bultzatuta, edo mugarik gabedantza egiteko;• Substantzia bat neurriz gain kontsumidaiteke ondoeza arintzeko, arazo bat edojasanezina den errealitate bat ahaztensaiatzeko.

Erabilera, abusua eta mendetasuna

⌧drogak137. orr.

Page 12: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Komunitate zientifikoak hiru kontsumojokabide bereizten ditu, substantzialegezkoa edo legez kanpokoa den kontuanhartu gabe: erabilera⌧, abusua edoerabilera problematikoa⌧ etamendetasuna⌧. Hiru kontsumo motahorietatik eratorritako arriskuakdesberdinak dira orobat.

Kontsumo guztiek ez dituzte arriskuberak, ondorengo faktoreen mendebaitaude, besteak beste:kontsumitzailearen ahultasuna,substantzia edo sustantziak,kontsumitutako kantitatea,maiztasuna eta kontsumoareningurua.

erabilera

⌧erabilera13. orr.⌧erabilera problematikoa15. orr.⌧mendetasuna17. orr.

ZER DA SUBSTANTZIA PSIKOAKTIBO BAT?

Alkohola, tabakoa, kanabisa, kokaina, heroina... guztiaksubstantzia psikoatiboak dira, garunaren gain jarduten dutenak:• Adimenaren jarduera, sentipenak eta jokabideak aldatzendituzte. Kontsumoa arriskutsua da osasunarentzat eta ondoriosozialak ere izan ditzake kontsumitzaileen eguneroko bizitzan etabere ingurunean; kontsumoak, bestalde, mendetasuna eragindezake.• Era askotako ondorioak eragiten ditu gorputzean, drogabakoitzaren ezaugarrien, ondorioen eta toxikotasunarenarabera.

11

Page 13: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

12

SUBSTANTZIA PSIKOAKTIBO GUZTIAK LEGEZKO ESPARRU BATEN MENDE DAUDE

Kanabisa, kokaina, estasia eta heroina legez kanpokosubstantziak dira: Kode Penalak haien produkzioa, edukitzaeta salmenta debekatu eta zigortzen ditu. Honela, indarreandauden nazioarteko hitzarmenak betetzen ditu. Jendaurreankontsumitzea ere berariazko legeria administratiboak debekatueta zigortzen du.Farmako psikoaktiboak (antsiolitikoak, hipnotikoak,antidepresiboak, eta abar) legez kanpoko produktuakdira: sendagile batek agintzen ditu estutasuna, lo ezina edodepresio arazoak sendatzeko; haien produkzioa eta erabilerazorrotz kontrolatuta daude. Hala ere, sarri egiten da erabileradesegokia eta automedikazioa.Alkohola eta tabakoa legezko produktuak dira; librekontsumitzen dira; salmenta baimenduta eta kontrolatutadago, eta erabilera arautua.

Page 14: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Zer da erabilera?

Substantzia mota, kantitatea edokontsumoa egiten den inguruabarrakkontuan hartuz, litekeena dakontsumo mota honek pertsonarenganedo bere inguruan berehalako ondorionegatiborik ez eragitea.

Egoera hau sarriago gertatzen danerabeen eta gazteen artean, drogekinsaioak egiten baitituzte jakin-minez,denbora-pasa moduan edo ingurukoakimitatzearren. Gehienetan, kontsumoa ezda urrunago iristen, eta ez du arriskuhandiagoa duten kontsumo moduei edosubstantziei dagokienez interesa piztekoarriskua sortzen. Noizbehinkakokontsumoak dira, neurrizkoak, alkoholkontsumitzaile gehienek egiten dituztenakbezalakoak. Egia da, halere, aldianbehingo kontsumoek intoxikazio larriakeragin lituzkeela, nahiz eta hori sarritan ezgertatu.

Gazteek egiten duten legezko drogen etakanabisaren (haxixa eta marihuana)kontsumoaren datuek adierazten dute iagazteen erdia substantzia horiekkontsumitzen hasi dela, aurrekobelaunaldiak baino proportzio handiagoan.

erabilera

13

Page 15: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Alkoholaren kasuan, ohikokontsumitzaileen proportzioa bestesubstantziena baino handiagoa da.Kontsumoa oso hedatuta dago herritarrenartean, batez ere Europan, non 15 urtetikgorako gazteen ehuneko berrogeitahamarrak baino gehiagok alkoholakontsumitzen duen.

Tabakoaren kasuan, kontsumoaren hasieraaldakorra da eskualdeen eta herrialdeenarabera. Bost gazteetatik bi hasten dirakontsumitzen, eta gero eta jokabidenormalagoa bihurtzen da hiru gazteetatikbatentzat, gutxi gorabehera.

Alkohola kontsumitzen hasten diren hirulaurdena baino gehiago ohikokontsumitzaile bihurtzen da, etatabakoaren kontsumoan hasitako biherena ohiko erretzaile bihurtzen da.

Kanabisaren kasuan, kontsumoa hastendutenen erdiak baino gehiagok haxix edomarihuanaren ohiko kontsumitzaile izatenbukatzen du.

14

Page 16: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Zer da abusua?

Drogen abusua erabilera desegokia da,pertsonaren edo bere ingurunearenbilakaera fisikoki, psikikoki eta sozialkikonprometitzeko gai dena.

Kontsumo mota hau ez dagokio soilik aldibakarrean kontsumitzen den kantitateari,ezta substantzia jakin batzuen neurrizko etakontrolpeko kontsumoa errepikatzeari ere.

Abusuaren arriskuak produktuarenberariazko arriskugarritasunarekin lotutadaude, osasunarentzat dituen kalteekin etakontsumoaren ondorio sozialekin.

Kontzeptu zalantzagarria da, estu lotzenbaitzaie kultura bakoitzaren berezkoohiturei. Gizarte batentzat bere historiarenune batean arau-emailea dena, abusuzkoaizan liteke beste batentzat edo gizarteberarentzat beste uneren batean.

Arriskuak osasunarentzat (osasun arriskuak):Drogen kontsumoa kaltegarria dakontsumitzailearen egoera fisikoahondatzen duenean, gaitz jakin batzukokerragotzen dituenean, eta garaia bainolehenagoko heriotzak eragin litzake.

abusua

15

2 abusumota

Page 17: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

ABUSUAREN KANPOKO EZAUGARRIAK

Abusua ondorengo egoeretan gertatzen da:

• Substantzia baten kontsumoak arrisku erantsiak eraginditzakeen egoeretan: besteak beste, kontzentrazioa galtzeaautomobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunakgidatzerakoan;

• Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz,substantzia baten kontsumoari lotuta beti (indarkeriazko ekintzakedo istripuak drogen eraginpean…);

• Arazo pertsonalak edo sozialak larriagotzen dira, substantziabatek jokabidean eragindako ondorioek sortuak edo larriagotuak(familia harremanak hondatzea, arazo ekonomikoak...);

• Zailtasunak edo ezintasunak lanbidearen, eskolaren etafamiliaren betebeharrei erantzuteko (behin eta berriz ez agertzea,lanean errendimendu eskasa izatea, emaitza txarrak, eskolara ezjoatea, bazterketa, erantzukizunak bertan behera uztea...);

• Droga egun batzuez uzteko ezintasuna;

• Arriskugarritasuna osasunarentzat eta besteen orekarentzat(haurdun batek haurraren osasunean eragin ditzakeen arriskuak).

Arriskuak egunerokobizimoduarentzat (arrisku sozialak):Drogen kontsumoa kaltegarria da,kontsumitzailearentzat eta inguruandituenentzat kalteak eragin lituzkeenegoeretan.

Page 18: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Noiz hasten da mendetasuna?Mendetasuna hasten da,substantziaren arabera, kontsumoaldagarria egon den aldi batenondoren, drogarekiko harremanarilehentasuna ematen zaionean, aldezaurretik garrantzitsuagoak hartutakobeste jokabide batzuen aurrean.

Eguneroko bizitzak substantzia bilatzearieta kontsumoari ematen dio lehentasuna;orduan esan liteke pertsonadrogamendekoa dela.

Bi mendetasun mota daude, elkartuak edoez, sintoma orokorrak dituztenak:

• Kontsumitzeko beharrari aurka egitekoezintasuna agertzen da;

• Barne tentsioa areagotzen da,estutasuna dago ohiko kontsumoarenaurrean;

• Kontsumoa ematen denean lasaitasunasentitzen da;

• Autokontrola galdu dela sentitzen dakontsumoari dagokionez.

mendetasuna

17

2 mendetasunmota

Page 19: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

18

MENDETASUN PSIKIKOA

Mendekoa izanez gero, droga eskura ez izateak ondoeza etaestutasuna sortzen ditu, eta zenbaitetan, depresiora ere bai. Behinkontsumoa eten ondoren, pertsonak denbora behar izaten dusubstantziarik gabeko bizitza berrira ohitzeko. Etenaldi horrek bereohiturak aldatzen ditu, hutsa sortzen du eta kontsumoakdesagerrarazi nahi zuen ondoeza berriro sortzen da. Horrek azaltzendu, neurri handi batean, berriro erortzea, drogekin erlazioproblematikorik izan gabe bizimodua finkatzen laguntzen duenprozesu geldoaren barruan.

MENDETASUN FISIKOA

Droga batzuek mendetasun fisikoa eragiten dute: gorputzaksubstantzia eskatzen du eta gabezia egoerak⌧ agerian uztendituen sintoma fisikoak agertzen dira. (138. orr.)

Opiazeoen, tabakoaren, alkoholaren eta zenbait psikofarmakoren⌧gabeziak (104. orr.) ondoeza fisikoa eragiten dute, betiere aldatuegiten dena substantziaren arabera: oinazeak opiazeoekin, dardarakalkoholarekin, dardarizoak barbiturikoekin eta benzodiazepinekin⌧(107. orr.), eta abar. Sintoma horiekin batera aldaketa psikologikoakager litezke (estutasuna, suminkortasuna, larritasuna, asaldura...).

Drogamendekoa den pertsona batek substantzia psikoaktiboarenkontsumoa bat-batean edo pixkana eteten badu, haren gorputzakdesintoxikazio⌧ prozesu bat hasten du (136. orr.). Gorputzasubstantzia kontsumitu nahi izatetik libratu ahal izateko,abstinentziaren ondorio fisikoak agertu gabe, drogamendekoaklaguntza mediko eta psikologiko mota ugari eska ditzake. Horretarakoprestatuta dauden laguntzazko baliabideetan, tratamendu egokiajarriko zaio, besteak beste, desintoxikazioa sendagilearengainbegiradapean edo, dagokionean, ordezkapen tratamendu bat.Jarraipena eta laguntza psikologikoa ere beharrezko laguntza dagabeziaren nekeak gainditzeko. Oro har, laguntzak emaitza egokiakbultzatu eta indartzen ditu.

Page 20: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Polikontsumoa: substantziak eta arriskuakugaltzea

Drogen kontsumoa nahasi egin daitekepertsona berak substantzia bat bainogehiago kontsumitzen baditu.

Droga baten kontsumoa beste batzuenkontsumoari lotzen zaio askotan:> Alkohola eta tabakoa; > Kanabisa, tabakoa eta alkohola; > Estasia eta kanabisa, ...

Polikontsumoa bi modutan ager liteke:

• Zenbait drogaren erabilera ohikoaeguneroko bizitzan. Adibidea: tabakoa + alkohola +antsiolitikoak, astean zenbaitetan.• Zenbat substantziaren kontsumoaaldi berean. Adibidea: kanabisa, alkohola eta tabakoagau berean.

Kasu bietan polikontsumoaz hitzegiten da. Kontsumo mota honenarriskuak ez dira beti ondo ezagutzen.Nahasian, produktuen ondorioakugaldu egiten dira, etaosasunarentzako arriskuak askoz erelarriagoak izaten dira.

erabilera

19

OHARRAKGazteen drogapolikontsumoaren artean,ondorengo ezaugarriaknabarmentzen dira:1. Kanabisarenkontsumoaren eta bestelegez kanpoko drogen(kokaina, anfetaminak,heroina, eta abar)kontsumoaren arteankoerlazio positiboa dago.2. Orobat, eta alkoholareneta tabakoarenkontsumoarekin loturik,koerlazio guztiz positiboadago haien kontsumoareneta kanabisaren eta bestelegez kanpoko drogenkontsumoaren artean.

2 polikontsumomota

Page 21: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

20

Drogen ondorioak garunean

Kokaina, estasia, tabakoa, alkohola,heroina, psikofarmakoak... Gizakiarenganmendetasuna eragin dezaketen drogaguztiek ezaugarri bera dute: garunarentoki jakin batean dagoen dopaminakantitatea handitzen dute, sarisistema⌧ izenekoa.

Gorputzak berez sortzen duen sustantziabaten egitura molekular antzekoa duendroga batek haren tokia har dezakegarunak substantzia horrentzat duenberariazko hartzaileetan.

SINAPSIA

Neurona batetik bestera pasatzeko,transmisio nerbiosoa mezu kimikobihurtzen da, neuronak jariotako subs-tantzia baten tankera hartzen duena:neurotransmisorea. Neurotransmisore⌧mota ugari dago (140. orr.): dopamina,serotonina, azetilkolina... garuneanelkartzen zaizkienak berariazkohartzaileei.Neurotransmisoreak bi neuronen artekoespazioa zeharkatzen du, sinapsiizenekoa. Prozesu horietan jardutendute, hain zuzen, substantziapsikoaktiboek eta mota askotakointerferentziak sortzen dituzte.

Drogak hobeto ezagutzea: ondorioak eta arriskuak

⌧sari sistema22-23. orr.

Dopamina berratzematekosistema.

Dopaminaren berariazkohartzailea

Neurotransmisorea(dopamina)

Page 22: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

BI NEURONEN ARTEKO LOTURA

Garun barruan informazioak jardueraelektriko moduan zirkulatzen du,transmisio nerbiosoa du izena;dendritatik gorputz zelularrera doa, nontratatu egiten diren axoira pasa aurretik.

Hiru jarduera modu daudenneurotransmisoreen gain, substantzien ezaugarrien arabera:

1 Zenbait drogak neurotransmisorenaturalak imitatzen ditu eta, ondorioz,hartzaileetan ordezten ditu: morfina, esatebaterako, endorfinaren hartzaileetanjartzen da, eta nikotina, azetilkolinahartzaileetan;

2 Beste batzuek neurotransmisore naturalbaten jariaketa handitzen dute: kokainak,adibidez, dopamina maila handitzen dusinapsian, eta estasiak serotoninarena etadopaminarena;

3 Beste batzuek, amaitzeko,neurotransmisore natural bat oztopatzendute: adibidez, alkoholak NMDA izenekohartzaileak blokeatzen ditu.

ondorioak

21

transmisionerbiosoa

neurona hartzailea

dendrita

gorputz zelularra

axoia

sinapsia

dopaminarenneurona igorlea

Page 23: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Giza garuna, garunaren eskualdeaketa zirkuitu neuronalak

22

Sistema linbikoari eredagokio; area tegmentalbentrala hartzen du, hau damesentzefaloa, dopaminaneuronak eta nukleokaudatua dauzkana, nonproiektatzen diren.

Sistema linbikoa, edoemozioen garuna, guregarunaren erreakzioprimarioenak sortzen direntokia da, baita gure nahi etabizi premia nagusiak ere,hala nola, elikatzea, erasobati erantzutea edougaltzea. Horregatik,garunean zirkuitu batzukdaude, zeinen egitekonagusiak bizi funtzio horieksaritzea baita, atsegin edoplazer sentipenaren bidez.Sistema hau osatzen dute,besteak beste,hipotalamoak, hipokanpoaketa amigdalak.

SISTEMA LINBIKOA

SARI SISTEMA

Page 24: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

ondorioak

23

ACC

mugimendua

oinazeatalamoa

hipofisia

ikusmena

sentipena

oinazearen bidea

hipokanpoa(oroimena)eta amigdala

bizkarrezur muina

zerebeloa

lobulu parietala

lobulu okzipitalalobulu frontala

lobulu tenporala

ATV

Page 25: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

24

Substantzien ondorioakgarunean

Alkoholak hartzaile biologiko ugarirekinbat egiten du, besteak beste, glutamato,GABA, serotonina eta nikotinahartzaileekin. Alkohola sistemamesokortikolinbikoan gertatzen dendopamina askapenaren handitzean duzerikusia.

Nikotinak, mendetasuna sortzen dutengainerako substantzia psikoaktiboekbezala, neurona jakin batzuek dopaminaaskatzea eragiten du. Nikotinakneurotransmisore natural baten ekintzaimitatzen du, azetilkolinarena, alegia.Garunaren hartzaile nikotinikoekin egitendu bat. Nikotinak, gainera, endorfinakaskarazten ditu, eta horrek azalduko luke,zati batean, bere efektu analgesikoa(oinazearen aurka).

Kanabisak dopamina pixka bat askatzendu, oraindik aztergai dagoen mekanismobati esker. Hartzaile kanabinoideakdentsitate handian daude sistemalinbikoan (nukleo kaudatuan, zerebeloan,hipokanpoan eta kortexean).

Page 26: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Anfetaminek eta beren deribatuekserotonina maila izugarri eta berehalahanditzen dute sinapsian, baita dopaminaere. Ondoren neurotransmisore hauenerreserbak agortu egiten dira.

Estasiak serotonina maila areagotzen dusinapsian, eta berratzematea blokeatzendu. Neurri txikiagoan, dopaminarenpresentzia ere areagotzen du.

Kokainak sinapsian dopaminarenberratzematea eragotziz jarduten du.Modu horretan, haren presentziahanditzen da eta, ondorioz, dopaminarenondorioa garun emozionalaren sinapsian(sistema linbikoa).

Heroina garunera iristen denean morfinabihurtzen da. Morfinak opioaren hartzailenaturalekin bat egiten du (endorfinahartzaileak). Orobat, dopamina sistemaestimulatzen du, baina zeharbidez, GABAneuronen kontrola gutxitzen du dopaminaneuronen gain.

Antidepresibo kopuru handi batekzuzenean edo zeharbidez jarduten dudopamina askapenaren gain.

ondorioak

25

Page 27: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Mendetasun arriskua sor lezaketensubstantzia psikoaktiboek bizifuntzioak bultzatzea xedetzat duengarunaren zirkuitu baten gain jardutendute (sari sistema⌧). Sistema hauelikadurarekin eta espezien ugalketarekinzerikusia duten jokabideen sarian (garunplazera) dago inplikatuta. Substantziapsikoaktiboek zirkuitu natural horiaktibatzen dute anormalki eta epe luzeradesoreka iraunkorra sor lezakete.

Substantzia psikoatiboen toxikotasunpotentzialak, edozein sendagairenakbezala, kontsumitzen denkantitatearekin du zerikusia, etaaldakorra da produktu batetik bestera.Beraz, produktuaren zenbat eta dosi toxikogehiago hartu, orduan eta larriagoak diraondorioak. Aitzitik, zenbat eta gutxiagokontsumitu produktu bat, edota dosi eztoxikoetan kontsumitzen den neurrian, are txikiagoak izango dira ondorioak.

⌧sari sistema22. orr.

26

Page 28: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

historia

ondorioak

27

DROGETATIK SUBSTANTZIA PSIKOAKTIBOETARA

Droga deitzen ditugun substantzia gehienen erabilera ez zenarestian hasi. Asian, kanabis hostoak helburu terapeutikoekinerabili izan dira milaka urtetan. Alkohola Antzin Aroan agertuzen. Antzin Aroko greziar medikuntzak opioa erabiltzen zueneta haren arriskuez ohartarazten zuen. XVI eta XVII.mendeetan, tabakoa erabiltzen zuten zauriak sendatzeko. XIX.mendean kirurgialariek kokaina erabiltzen zuten.

Zaintzeko eta sendatzeko erabiliak, produktu hauek (erabileratradizioen eta kulturaren arabera aldatzen da) zeremoniasakratuetan eta festetan ere erabiltzen zituzten, kontzientziarenegoera aldatu eta pertsonen arteko harremanak biziagotzeko.Beste garai batzuetan, droga hitzak “sendagai” bati egiten zionaipamena, botikariaren prestakina gaixoari hainbat eritasunensintomak arintzeko. Ondoren, substantzia psikoaktiboakdeitzeko erabili izan da, batez ere legez kanpokoak.

Gaur egun, garunaren gain jardun eta haren ohikofuntzionamendua aldatzen duten produktu hauekizendatzeko, “droga” edo “substantzia psikoaktibo”hitzak erabiltzen dira, nahiz eta erabilera legezkoa edolegez kanpokoa izan.

Page 29: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Droga nagusiak

28

Droga ezagunenak: kanabisa, kokaina, estasia eta boladandauden beste droga batzuk, heroina, alkohola, tabakoa,psikofarmakoak eta zenbait sustantzia dopatzaile.Ondorengo orrialdeetan aurkeztuko dira.

KANABISA

030 ZER DA KANABISA?030 ITXURA032 ONDORIOAK ETA ARRISKUAK034 KANABISA ETA MENDETASUNA036 KONTSUMOKO JOERAK

KOKAINA

038 ZER DA KOKAINA? ZER ITXURA DU?038 ONDORIOAK ETA ARRISKUAK042 KOKAINA ETA MENDETASUNA042 KONTSUMOKO JOERAK

ESTASIA ETA BOLADAN DAUDEN BESTE DROGABATZUK

044 ZER DA ESTASIA?045 ITXURA046 ONDORIOAK ETA ARRISKUAK048 ESTASIA ETA MENDETASUNA057 KONTSUMOKO JOERAK

HEROINA

058 ZER DA HEROINA?058 ITXURA058 ONDORIOAK ETA ARRISKUAK062 HEROINA ETA MENDETASUNA064 KONTSUMOKO JOERAK

030.orr.

038.orr.

044.orr.

058.orr.

Page 30: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

29

LEGEA

ALKOHOLA

070 ZER DA ALKOHOLA?071 ONDORIOAK ETA ARRISKUAK073 ARRISKUA GUTXITUKO DUEN ERABILERARAKO AHOLKUAK076 ALKOHOLA ETA MENDETASUNA080 KONTSUMOKO JOERAK082 AUZI LEGALAK

TABAKOA

086 ZER DA TABAKOA?086 ONDORIOAK ETA ARRISKUAK088 TABAKOA ETA MENDETASUNA091 KONTSUMOKO JOERAK092 AUZI LEGALAK

DOPAJEA

094 ZER DA DOPAJEA?094 DOPAJEA EZ DA JOLASA096 KIROLA ETA SUBSTANTZIA DOPATZAILEAK099 MENDETASUNA SORTZEKO AHALMENA DUTEN PRODUKTU

DOPATZAILEEN ONDORIOAK ETA ARRISKUAK101 KONTSUMOKO JOERAK102 AUZI LEGALAK

PSIKOFARMAKOAK

104 ZER DA PSIKOFARMAKOA?105 ONDORIOAK ETA ARRISKUAK111 PSIKOFARMAKOAK ETA MENDETASUNA115 KONTSUMOKO JOERAK116 AUZI LEGALAK

086.orr.

066.orr.

094.orr.

104.orr.

070.orr.

Page 31: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Haxix edo marihuana “porroa” guregizartean kontsumitzen den legezkanpoko droga nagusia da. Kontsumoahorren zabalduta dago, ezen taldejakin batzuek legaltasun itxurarekinbizi baitute. Bada, bestalde, nahasketanabarmena bere egiazko arriskueninguruan.

Zer da kanabisa?“Cannabis sativa” landarearen erretxin,hosto eta loreetatik mundu osoan gehienerabiltzen diren substantzia piskoaktiboaklantzen dira: haxixa eta marihuana.Bere ondorio psikoaktiboen erantzulea denkanabisaren printzipio aktiboa THC da(tetrahidrokanabinola), substantziakontrolatuen zerrendan sartua.Bere kontzentrazioa aldatu egiten da presta-kinen eta produktuaren jatorriaren arabera.

Itxura>HaxixaLandarearen hostoak arraspatzen dira eta

KANABISAGero eta hedatuagoa, kanabisaren

kontsumoak gazteengan eta horren gazteakez direnengan du eragina. Zein dira

benetako arriskuak?

30

Page 32: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

31

kanabisalegez kanpoko

droga da

⌧ 66. orr.

landarea lehortu ondoren lortzen denhautsa erantsiz lortzen da erretxina edohaxixa. Xafla zanpatu moduan ageri da,kolore berde, marroi edo horia dutenbarratxoak dira; kolorea produkzioeskualdearen arabera aldatzen da.Tabakoarekin nahasiz erre ohi da: “porro”izenarekin ezagutzen da.Haxixa gutxi edo asko toxikoak diren bestesubstantzia batzuekin nahasten da,besteak bete, henna, parafina eta betuna.

>MarihuanaHostoak, zurtoinak eta loreak, behinlehortu ondoren. Tabakoarekin nahasizerre ohi da, forma konikoa duen zigarrobaten antzera (“porroa”, “peta”,“kanutoa”...) deitu ohi zaio, haxixarenantzera.

>OlioaPrintzipio aktiboaren kontzentraziohandiagoa duen prestakina. Pipankontsumitzen da gehienetan. Gaur egun, ez da gehiegi erabiltzen.

KaKanabisa hiru modutan

aurkezten da: haxixa, marihuana eta olioa.

Page 33: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

32

Ondorioak eta arriskuak

Kanabisaren kontsumoaren ondorioakaldakorrak dira: euforia arina, gehilasaitasuna eta barre egiteko bat-batekogogoa, eta logura arina. Erabiltzaileekgehienetan plazeragatik kontsumitzendute eta sortzen dien lasaitasunagatik.

Dosi handiek lan konplexuak egitekogaitasuna zailtzen dute, denboraren etaikusmenaren pertzepzioa eta bat-batekooroimena nahasten dute, eta lozorroasortzen dute.

Ondorio hauek arriskutsuak izandaitezke motordun ibilgailu batgidatuz gero, edo bestelako makinarenbat erabiliz gero.

Kanabisaren kontsumoaren ondorio fisikonagusiak, pertsonaren, kontsumitutakokantitatearen eta produktuarenkonposizioaren arabera, ondorengoak dira:• Erritmo kardiakoa handitzen da(taupadak)• Listu jarioa gutxitzen da (aho lehorra)• Odol hodiak dilatatzen dira (begigorrixkak)• Zenbaitetan, nazka sentitzen da.

Nahiz eta kanabisaren ondorio kaltegarriakosasunean, oro har, ez diren beste

Page 34: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

33

substantzia psikoaktiboenak bezaingarrantzizkoak, arnas aparatua tabakoarenarriskuen mende jartzen da (nikotina etamundrun toxikoak), porroak tabako etakanabis nahasketa baitauka. Arnasarriskuak areagotu egiten dira inhalazioegoera batzuetan (ur pipak).

Kontsumitzaileak eta herritarrak, orohar, konturatzen ez badira ere,bilatzen ez diren ondorioak eraginlitzateke, erabilera problematikoaagerian jartzen dutenak:

• Kontzentratzeko zailtasunak,gorabeherak eskolan...;• Mendetasun psikikoa, batzuetankontsumo erregular eta sarri batenondoren agerian jartzen dena: produktuanola lortu izaten da kezka nagusia;• Arrisku sozialak erabiltzailearentzat etabere ingurunearentzat, substantzialortzeko legez kanpoko zirkuituekindituzten kontaktuen ondorioz;• Pertsona ahulenen kasuan, kanabisakhaluzinazioak eta beren buruenpertzepzioaren eta kontzientziarenaldaketak eragin litzake: nortasunabikoiztea, jazarpen sentipena, eta abar.Ondorio hauek estutasun larria eraginlezakete.

Kanabisaren abusuakgaitz psikikoak eraginlitzake.

Ka

Page 35: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

34

Kanabisa eta mendetasuna

Kanabisa behin eta berriz erabiltzeaketa abusuak erdi mailakomendetasuna edo mendetasun biziaeragiten dute, betiere pertsonarenarabera.

Aitzitik, adituak mendetasun fisikoarenarriskua oso txikia delarekin ados daude.

Dena dela, ohiko erabilera, sarri askotanarazoak adierazten dituena, kezkagarriada, batez ere kontsumitzaileak oso gazteakdirenean.

Page 36: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

35

historia

Ka

JATORRIZ HIMALAYA INGURUKO MENDIETAKOA, GIZAKIAK MILAKA URTETAN ERABILI DU KANABISA

Sokak eta oihalak egiteko beharrezko zuntzak lortzeko landua,bere erretxina sendagai gisa erabiltzen zuten espasmoak, loarengorabeherak eta oinazea arintzeko.

XIX. mendean Europan kanabisa Napoleonen soldaduek etaIndietatik itzultzen ziren ingeles sendagileek sartu zuten; medikuntzamigranak, asma eta epilepsia sendatzeko erabiltzen zuten.

Gaur egun, zientzialariek THCren ahalmen terapeutikoakonartzen dituzte oinazea eta okadak (antiemetikoa) zenbaitgaitzetan arintzeko. Ipar Ameriketako zenbait estatutan, baitaBritainia Handian eta beste europar herrialde batzuetan ere,kimioterapiaren mende dauden gaixo onkologikoei kanabisaerabiltzea baimentzen zaie, baita hies gaixoei jateko gogoapizteko ere.

Page 37: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

36

Kontsumoko joerak

Gazteek gero eta kanabis gehiagokontsumitzen dute mundu mailan.Kontsumoa nerabeen artean zabaltzen arida eta sekula izandako proportzioetarainoiritsi da, bereziki 18 eta 20 urte artekogazteen artean, haien artean baitagokontsumoan hasitakoen portzentaiarikhandiena.

Goranzko joera ikusirik, gure herrialdean bigaztetatik bat kanabisa kontsumitzenhasten da. Ohiko kontsumoaz mintzatzengarenean, proportzioa hau hiru gaztetatikbatera iristen da hogeita hamar urtetikbeherako gazteengan.

Page 38: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

37

Europako Batasuneko zenbait herrialdetan,inkestek adierazi dute kanabisarenkontsumoa nabarmen handitu dela azkenurteetan, batez ere gazteen artean. Halaere, XXI. mendearen etorrerarekin, joerahau egonkortu edota gutxitu ere egin delaematen du, besteak beste, Irlandan,Herbeheretan, Finlandian eta Norvegian.

Edonola ere, kanabisa mundu osoan gehienkontsumitzen den legez kanpoko droga da:15 urtetik gorako munduko biztanleriaren%3-4. Gorakada joera nagusia da, Asiakoeta Hego Ameriketako zenbait herrialdetanizan ezik, haietan kontsumoarengainbehera antzeman baita.

Ka

Page 39: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Zer da kokaina? Zer itxura du?

Kokaina droga psikoestimulatzailea da.Hauts zuri finaren itxura du,mikrokistalez eratua. Aldez aurretiklehortzen utzitako koka hostoenelaborazioaren emaitza da. Gehienetanarnastu egiten da (koka arraia“esnifatu”⌧ egiten da; batzuetan, benabarnetik injektatu edo erre egiten da.

Trafikatzaileek koka adulteratu egiten dutesarritan, beste substantzia batzuekinnahasten dute. Horrek arriskuak handitzenditu eta konposizioa ezagutzen ez zaienproduktuen ondorioak eta elkarrekintzakindartzen ditu.

KOKAINAKokainarekin dena handitzen da.

Arriskuak ere bai.

38

⌧esnifatu138. orr.

Page 40: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

39

Ondorioak eta arriskuak

Kokainaren kontsumoak berehalakoeuforia eragiten du eta ahalmenintelektual eta fisiko handitzen du,baita axolagabekeria ere oinazeareneta nekearen aurrean.

Gerora, ondorio hauek egoera depresiboaeta estutasuna eragin lezakete,kontsumitzaile batzuek beste heroinadosi⌧ batekin edota psikofarmakolasaigarriekin baretzen ahalegintzendirenak.

Kokainak eragiten du:¬ Odol hodien uzkurdura. Ehunak,behar besteko irrigaziorik gabe, pobretuegiten dira eta, ondorioz, nekrosia sortzenda. Horrek eragiten du, esate baterako,ohiko kontsumitzaile batzuek izaten dutensudur trenkadaren zulaketa.¬ Erritmo kardiakoaren gorabeherak.Istripu kardiakoen jatorria izan daitezke,batez ere pertsona ahuletan eta tabako

KoKokaina koka hostoetatik

ateratzen da.

kokainalegez kanpoko

droga da

⌧ 66. orr.

⌧dosi137. orr.

Page 41: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

kantitate handiak kontsumitzen dituztenenartean. Tabakoaren nahiz alkoholarenkontsumoa handitu egiten da kokainahartzean.¬ Zenbait pertsonatan, kokainarenkontsumoak gaitz psikikoak eragin litzake,umore aldaketa handiak, eldarnioparanoideak⌧ (batez ere zaratarekin)edo izualdiak.¬ Jarduera psikikoa handitzen da eta,ondorioz, lo ezina, amnesia eta asaldurafaseak.¬ Kokainaren beste ezaugarri batkontsumitzailea desinhibitzen duelada, eta horrek, besteak beste, indarkeria,sexu erasoak eta kontrolik gabeko gastuakbultzatzen ditu. Kokainak eragiten duenomnipotentzia sentipenaren ondorioz,gutxi hausnartu diren ekintzak egin ohidira.

Bestalde, “esnifatzeko” erabiltzendiren materialek A, B eta Chepatitisaren birusa kutsa lezakete,kontsumitzaile askoren arteanerabiltzen badira. Kontsumoainjektatzen bada, partekatu denmaterialak giza inmunoeskasiarenbirusa transmiti lezake (GIB), hiesareneragilea.

40

⌧eldarnio paranoideak138. orr.

Page 42: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

historia

Ko

JATORRIZ ANDEETAKOA, KOKA HEGO AMERIKETAN, INDONESIAN ETA AFRIKA EKIALDEAN LANTZEN DEN ZUHAIXKA DA

Kolonaurreko gizarteetan, koka landare sendagarri, drogaestimulatzailea, errito objektu eta zerga gisa erabiltzen zen.Andeetako herrialdeetan, koka hostoak ordu askotan mastekatzendira. Digestio aparatua anestesiatu egiten da eta kontsumitzaileakez du goserik nabaritzen.

Zenbaitzuek praktika hau erabili dute altuera gaitzaren aurka berenburuak babesteko.

XVI. mendearen hasieran, espainiarrek estimulatzaile hau emanzieten meatzeetan esplotatzen zituzten indigenei.

1865ean, austriar kimikari batek kokainaren oinarrizko formulaaurkitu zuen; hamar urte geroago, kokainaren deribatuakanestesiko lokal gisa erabiltzen hasi ziren. 1880 urtetik aurrera,kokaina oso ezaguna bihurtu zen Estatu Batuetan. Toniko gisaematen da.

80KO HAMARKADATIK AURRERA, KOKAINARENKONTSUMOA HANDITUZ JOAN DA BIZTANLERIAREN ARTEAN,BAITA NERABEEN ETA GAZTEEN ARTEAN ERE.

Page 43: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

42

Kokaina eta mendetasunaEstimulatzaile indartsua denez gero,kokainak mendetasun psikiko handiaeragiten du.

Zaila da kokaina kontsumo altuageldiaraztea, berriro hartzeko irrika etagogoa handia baita. Lasaitasuna zaila daberreskuratzen, nahiz eta substantzialasaigarria kontsumitu.

Kontsumoko joerak

Nazioarteko erakundeen arabera,kokainaren erabilera desegokiarenproportzioa mundu osoan mila pertsonabakoitzeko batekoa da. Gutxi gorabehera,kontsumoaren hiru laurdena Ameriketanegiten da, eta gainerakoa, Europan.Europa mendebaldeko herrialdegehienetan, kontsumoaren joeragoranzkoa da.

Gure herrialdean, egoera egonkortzen aridela ikusi dugu, nahiz eta kontsumoa ezden jadanik gizarte ingurune aberatsetarabakarrik mugatzen, garai batean gertatuohi zen bezala.

Page 44: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

43

Substantzia honek dituen kontsumomailak alkoholaren, tabakoaren etahaxixarenak baino askoz ere apalagoakdira. Hala ere, gazteek gehienkontsumitzen duten hirugarren drogailegala da.

LAGUNTZA ESKATZEA

Nahiz eta drogamendekoek tratamenduakeskuratzeko egiten dituzten eskariakgehienbat heroinaren kontsumora mugatu,azken urteetan antzeman da kokainarenkontsumoak sortutako eskariaren joeragoranzkoa dela. Egun dauden laguntzaeskarien guztizkoari dagokionez,kokainaren abusuak eragindako eskarienportzentaia gero eta altuagoa da.

Ko

Page 45: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Zer da estasia?

Estasia molekula kimiko baten kalekohizkerako izendapena da, MDMA (3,4metilenodioximetanfetamina), bereondorio psikoatiboen erantzulea da.Estasi gisa erosten den pilula batenkonposizioa zalantzagarria da oro har;MDMA molekula ez dago presente beti,eta beste substantzia batzuekin nahasiaegon liteke: anfetaminak⌧,analgesikoak⌧ (oinazea gutxitu edoezabatzen dutenak), haluzinogenoak,anabolizatzaileak. (Estasia kafeina etaalmidoiarekin ere nahas liteke...).

Festan aritzeko pilulak?Arriskuak gutxietsi zaizkien

substantzia batzuei buruzko balantzea

44

⌧anfetaminak51. orr.

⌧analgesikoak136. orr.

⌧rave141. orr.

ESTASIA eta boladan daudenbeste droga batzuk

Page 46: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

45

Itxura

Estasia koloretako pilulak etakonprimituak dira, eta forma ugariizaten dute, marrazki batekinapainduak.Estasiaren sorrera techno musikamugimenduaren eta rave⌧ izenekoensorrerarekin erlazionatu ohi da; gaur egun,produktu hauek festa tokietankontsumitzen dira, besteak bestea,dantzalekuak eta tabernak.

XX. mendearen azken hamarkadatikaurrera estasiaren kontsumoa Europanzabaldu zen.

Estasia kimikaren bilakarearekin agertutako substantzia

multzo baten taldekoa da: sintesi drogak

⌧raves parties141. orr.

estasisalegez kanpoko

droga da

⌧ 66. orr.

Estasi izenpean saldutakopilula Es

Page 47: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Ondorioak eta arriskuakEstasi kontsumitzaileek energiasentipena eta desinhibizioa bilatzendute (blokeoak, defentsak etadebekuak lasaitu egiten dira estasiareneraginpean). Plazer eta urduritasunsentipenaz gainera, ingurukoekinizaten diren harremanak askozaskeagoak dira.

Estasiak sortzen du, lehenik eta behin,estutasun txiki bat, presio arterialahanditzen da, erritmo kardiakoa bizkortzenda eta masailezurreko muskuluakuzkurtzen dira; azala hezetzen da, ahoalehortzen da. Ondoren euforia arin batagertzen da, ongizate eta plazer sentipena.Geroago, lasaitzea dator, zentzumenengarapen handiagoa eta besteak ulertu etaonartzeko sentipena (enpatia).

Estasiaren kontsumoak gorputzarendeshidratazioa eragiten du. Horregatikbeharrezkoa da behar bezalako hidratazioamantentzea, batez ere kontsumitzailea giroastun batean badago (aire girotu sistemaegokia ez duten dantzalekuak, adibidez)eta ariketa fisiko trinkoa egiten badu(gelditu gabe dantzatu ordu luzez).

Zenbaitetan, kontsumoa gertatu etahiruzpalau egun geroago, erabiltzaileak

46

Page 48: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

47

estutasuna edo depresioa eragin lezaketenhutsuneak nabaritzen ditu. Sendagilearen kontsultara joan beharizaten da halakoetan.

Kontsumo sarri eta ohikoak argaldu etaahuldu egiten ditu pertsona batzuk;aldartea ezegonkorra bihurtzen da, etajokabide oldarkorrak ager litezke.Kontsumo mota honek gaitz psikiko larrieta iraunkorrak eragin edo agerian uztenditu.

Beste substantzia batzuekin baterahartuz gero, arriskuak handitu egitendira.

Arriskuak handitu egiten dira, nonbait,kontsumitutako dosiaren, produktuarenkonposizioaren eta erabiltzailearenahultasunaren arabera. Tratamendufarmakologikoa duten pertsonak arriskularrian egon ohi dira, sendagaiekin egonlitezkeen elkarrekintzen ondorioz, batezere aspirina, GIBaren aurkako zenbaitsendagai eta antidepresibo batzuk.

Estasiaren kontsumoa berezikiarriskutsua da ondorengo gaitzakdituzten pertsonentzat: erritmokardiakoaren gorabeherak, asma,epilepsia, giltzurrun arazoak, diabetea,astenia (nekea) eta arazopsikologikoak.

Es

Page 49: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

48

Ikerketa zientifikoek agerian utzi dutezelula nerbiosoak endekatzeko arriskuadagoela, kontuan hartuz ez dela haienalderanzgarritasuna ezagutzen. Gainera,estasiak aurresan ezin daitekeen epeanendekapenezko gaixotasunak edo depresiobaten eragileak izan daitezkeen gaitzakekar litzake.

Estasia eta mendetasunaErabiltzaile batzuei estasiakmendetasun psikikoa eragiten die.Mendetasun fisikoari dagokionez,estimazioak adituen arabera aldatzen dira.

Page 50: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

historia

MDMA MERCK LABORATEGIEK SINTETIZATU ZUTEN1912AN. ESTASIAK INOIZ EZ ZUEN MERKATURATZEKOBAIMENIK JASO, BIGARREN MAILAKO ONDORIOAK ZIRELA ETA

70eko hamarkadan, MDMA puntualki erabili zuten Kalifornianpsikiatrian, nahiz eta praktika hau bertan behera utzi zutenlaster. 1970. urtetik aurrera MDMA aisiarako erabiltzen hasi zenEstatu Batuetan eta arestian Europan, festetan eta “rave party”delakoetan (141. orr.)

49

Sintesi drogakEstasia kimikaren bilakaerarekin bateraagertzen diren substantzia multzo berribaten adibidea da: sintesi drogak.Sintesiaren bitartez egiten dira isilpekolaborategi kimikoetan. Urteetan,legearen zigorra saihesteko, trafikatzaileekproduktu berriak sortu zituzten molekulapsikoaktiboak zertxobait aldatuz.

Es

Page 51: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

50

LSD

LSD edo azido lisergikoarendietilamida zekale-ainotik (zekalearenonddo bizkarroitik) lortzen da.

Paper lehortzaile baten moduan ageri da,“mikropuntu” baten moduan (lapitz batenpuntaren antzekoa) edo isurkari moduan.Tripi edo azido batek 50 eta 400mikrogramo arteko LSD kopurua du.

LSDa haluzinogeno indartsua da.Zentzumenen aldaketa bortitzak eragitenditu, haluzinazioak, barrealdikontroalezinak, eldarnioa, eta abar.Ondorio hauek, inpaktu psikologikoindartsua dutenak, aldatu egiten dirapertsonaren arabera.

“Tripi” baten ondorioek 5 eta 12 orduartean irauten dute, eta batzuetan gehiago.

Jaitsiera oso desatsegina izan daiteke;erabiltzailea nahasi egiten da,estutasuna nabaritzen du, izualdiaketa paranoia⌧ krisiak, fobiak etaeldarnioak izaten ditu.

LSDaren erabilerak gaitz psikiatrikolarri eta iraunkorrak eragin edo ekarlitzake.

LSDlegez kanpoko

produktua⌧ 66. orr.

⌧paranoia140. orr.

Page 52: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

51

Anfetaminak edo speedaAnfetaminak (speed, ice edo kristala)substantzia psikoestimulatzaile osoindartsuak dira, jateko gogoa etalogura eragozteko ahalmen handiadutenak.

Jaten diren pilulak dira edo arnastekohautsa. Gehienetan beste produktubatzuekin nahasten dira.Alkoholarekin edo estasia bezalako bestegai psikoaktiboekin (MDMA) nahasiz gero,arriskuak areagotzen dira.Estimulatzaile fisikoak direnez gero,kontsumitu ondoren neke sentipenadesagerrarazi eta menderaezintasun ilusioasortzen dute. Ondorioek zenbait orduirauten dute.Kontsumoak gorputzaren egoeraorokorra aldatzea ekar lezake,desnutrizioaren eta erne egoerarenondorioz, neke eta urduritasun handiasortzen baitute eta, batzuetan, gaitzpsikikoak (psikosia, paranoia⌧).Azalean ere arazoak sor litezke (pikorrak,aknea).Beheraldia oso zaila izan daiteke:masailezurreko uzkurdura, larritasun krisia,egoera depresiboak eta suizidio arriskua.Produktu hauek oso arriskutsuak diradepresio kasuetan, bihotz arazoak etaepilepsia arazoak daudenean.

Es

⌧paranoia140. orr.

anfetaminaklegez kanpoko

produktuaagindu medikuen kasuan izan ezik

⌧ 66. orr.

Page 53: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

52

PopperrakPopperrak substantzia hodizabaltzaileak dira. Medikuntzanerabiltzen dira bihotzeko gaixotasunjakin batzuk tratatzeko.

Esnifatzen direnean, ondorioa iaberehalakoa izaten da: itolarri zorabiagarrieta estimulatzailea. Erabiltzaileak barneberotasuna sentitzen du eta sentsualitateaareagotzen zaio. Ez du bi minutu bainogehiago irauten.

Popperren kontsumoak xafla gorrixkaksorrarazten ditu azalean, zorabioak,buruko-minak, oso bortitzak bainagutxi irauten dutenak, eta begi barnekopresioaren handitzea.Dosi handietan, popperek arnasdepresioa eragin dezakete, baita sudurtrenkada hondatu ere.Ohiko kontsumoak anemia larriakeragiten ditu (nekea globulu gorriek ezindutelako oxigenoa finkatu), erekzio arazoiragankorrak, aurpegia gorritu eta puztenda, eta zolda horixkak agertzen dira sudureta ezpainen inguruan. Kontzentratuzgero, zorabio ikaragarriak eragiten dituzte.

Beste substantzia psikoatibo batzuekinedo sendagaiekin batera hartuz gero,arriskuak areagotu egiten dira.

PopperrakAmilo, butilo etapentilo nitritoak

dauzkaten popperraksaltzea debekatuta

dago.

Page 54: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

53

GHB

Gamma OH substantzia izendesberdinekin ezagutzen da. Haietatikohikoenak “GHB”, “GHB2” eta EstasiLikidoa dira. Uretan disolbatzen denhauts edo pikor antzera saltzen da.

Anestesian erabiltzen da eta, bereziki,obstetrizian. Laurogeita hamarrekohamarkadaren hasieratik, helburumedikoak ez dituen droga moduanerabiltzen da.

Gaur egun aisirako erabiltzen da, etabatzuetan, jokabide kriminal batzueneragilea izan da, hortik dator “date rapedrug” (bortxaketaren droga) izena,molekularen ahalmenak direla eta:amnesia, mozkorraren antzeko egoera,ekintza aldi oso laburrak.

Koma kasuak ere gertatu izan dira,batik bat alkoholarekin batera hartudenean.

Es

GHBlegez kanpoko

substantzia

⌧ 66. orr.

Page 55: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

54

Ketamina edo K espeziala

Ketaminak ondorio haluzinogenoakeragiten ditu eta anestesianteen etaanalgesikoen ahalmenak ditu.

Konprimitu moduan saltzen da, “estasi”etiketa pean. Askotan beste substantziaedo sendagai batzuekin lotzen da, halanola, efedrinarekin.

KET eta KETTY izenez ezagutzen da etaeragiten dituen ondorio haluzinogenoakdirela-eta esnifatzen da festetan.

Ketaminaren legez kanpoko erabileraarriskutsua da eragiten dituen ondorioakdirela eta. Besteak beste aipa genitzake:

¬ Kordea galtzen da, oka egiten da etaitotzeko arriskua dago biriketan likidoapilatu baitaiteke okada zurgatzeagatik;

¬ Trastorno psikikoak (estutasuna,izualdiak), gaitz neurologikoak (aldibaterako paralisiak);

¬ Gaitz digestiboak (nazka, okadak).

Gaindosia gertatuz gero, arnasagelditzea eta bihotzak huts egiteagerta liteke.

Page 56: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

55

Oxido nitrosoa edo gas barre eragilea

Oxido nitrosoa industrian erabiltzenden gasa da, konpresio gas moduanelikadura aerosolentzat edo airepropultsatzaile moduan piezamekanikoak garbitzeko.

Gainera medikuntzan ere erabiltzen da,kirurgian hain zuzen, anestesiko moduan.Oxido nitrosoa aisirako ere erabiltzen daherrialde batzuetan, gauez egiten direnfestetan.

Kontsumoak kontzientzia aldaketak,euforia, ikusmen eta entzumendistortsioak, lasaigarritasuna, zorabioak,estutasuna, larritasuna eta gaitzdigestiboak (nazka, okadak) eraginditzake.

Berehalako eta epe luzeko arriskuak eraginlitzake osasunarentzat:

¬ Berehalako arriskuak: ondorio bizkoreta laburrek kontsumoa errepikatzea ekarlezakete. Ondorioz, erabiltzaileak itotzekoarriskua izan lezake oxigeno falta dela eta(batez ere gasa purua bada) edo birikanlikidoa pila daiteke okadak zurgatzeagatik.Arriskuak areagotu egiten dira oxido

Es

Page 57: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

56

nitrosoa beste droga batzuekinkontsumitzen denean (alkohola, kanabisa,estasia…).

¬ Arriskuak epe luzera: erabilerakronikoak (egunero, adibidez) gaitzneurologikoak eragin litzake (dardarak,mugimenduen deskoordinazioa), B12bitaminaren gabeziari lotuak. Erorikoakgerta litzake eta ondorioz traumatismoak.Ez da ibilgailurik gidatu behar. Gainera, gassuharberak leherketa arriskua ere eraginlezake erretzaileak inguruan egonez gero.

GHBri, ketaminari eta oxido nitrosoariburuz gaur egun dakigunarekin ezingenezake zenbateraino zabalduadagoen esan, baina, itxuraz,kontsumoa murriztua da.

Page 58: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

57

Kontsumoko joerak

Sintesi drogak mundu mailako fenomenoabihurtu ziren hogeigarren mendearenazken hamarkadan. Bizi ohitura jakinbatzuk dituzten gazteen artean zabaltzendira; modernotasun irudia dute etaerrendimendua hobetu eta komunikazioaerrazteko ustezko ahalmena.

Estasiaren eta haluzinogenoen kasuan,hogei gazteetatik batek kontsumitzen ditu(portzentajea zertxobait altuagoa daestasiaren kasuan), eta ohiko kontsumoaerdira jaisten da.

Es

Page 59: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Zer da heroina?

Heroina opiazeo⌧ indartsua da,morfinatik lortzen dena.

Opioazeoak substantzia naturalak dira,latexean (opio) aurkitzen direnak, opio-belar izeneko landaretik lortzen dena.

ItxuraHeroina hauts moduan agertzen da.Kontsumo tradizionala bena barnetikegiten da, disolbatu eta berotu ondoren.Kontsumitzeko modu hori nabarmen jaitsida hiesa agertu zenetik. Heroina esnifatueta erre ere egiten da.

Ondorioak eta arriskuakHeroinak lasaitasuna, euforia etaestasi sentipena eragiten ditu.Antsiolitiko indartsu eta antidepresibogisa jarduten du.

HEROINAEz arrizkatzeko adina

ezagutzen den droga

58

⌧opiazeoa140. orr.

Page 60: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

59

Heroinaren berehalako efektua“orgasmikoa” da. “Flash” bat da. Ondoreneuforia sentipena dator eta geroagologura, okada batzuetan, zorabioak etaerritmo kardiakoaren jaitsiera.

Kontsumoa behin eta berriz egiten bada,lehen kontsumoak eragindako plazerhandia desagertu egiten da aste batzukigaro ondoren. Fase horren ondorenproduktuaren kantitatea eta dosien⌧maiztasuna handitzeko premia sortzen da.Kontsumoak gizakiaren bizitzan hartzenduen tokia horren garrantzitsua denezgero, haren eguneroko bizimodua aldatuegiten da. Anorexia eta lo ezina bezalakogaitzak agertzen dira.

Mendetasuna berehala sortzen da kasugehienetan. Heroina zalearenganlasaitasun eta euforia egoerak (heroinarenondorioen mende dagoenean) etaabstinentzia egoerak txandakatzen dira,estutasuna, asaldura...

HeHeroina opiazeo indartsua da,

morfinatik lortzen dena. Opiazeoak substantzia naturalak

dira, opio-belar izeneko landarearen latexean daudenak.

⌧dosia137. orr.

heroinalegez kanpoko

droga da⌧ 66. orr.

Page 61: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

60

Heroinaren mendetasunak arrisku sozialgarrantzitsuak dakartza, bazterkerianmurgiltzen baititu erabiltzaile gehienak.Heroinaren gaindosiak⌧ arnasgutxiegitasuna eragin lezake eta ondoriozkordea galtzea eta, zenbaitetan, heriotza.

Injekzioak infekzio arrisku handiak dakartza(batez ere giza inmunoeskasiaren birusa etaB eta C hepatitisak), erabiltzaileak ez baditutresna esterilizatuak erabiltzen, erabilerabakarrekoak, eta injekzio tresnak bestebatzuekin partekatzen baditu.

LARRIALDI KASUAN: pertsona esnamantendu kordea galdu ez badu, zerbitzumedikoak iritsi artean. Pertsonak kordeagaldu badu, lehen laguntzak egin(segurtasunezko alboko jarrera, suspertzekardiopulmonarra...).

XX. mendeko azken hamarkadatikaurrera arriskuak gutxitzeko politikalantzen hasi zen gure herrian, heroina(edo beste droga batzuk) erabiltzaileenartean injekzio bidez GIBarenkutsadura saihesteko.

Horretarako, ondorengo neurriak hartu dira:• Xiringen salmenta libre egiten da;• Xiringa trukeen programak abian jarri dira;• Banatzaile automatikoak ezarri dira etaaurrezaintza kitak⌧ banatzen dira.

⌧gaindosia139. orr.

Page 62: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

61

• Ordezkapen sendagaiak banatzen dira(metadona eta beste batzuk).Politika horrek izugarri gutxitu ditu gizainmunoeskasiaren birusaren (GIB)kutsadurak.

Azterlan guztiek adierazi dute xiringakpartekatzea eta GIBaren kutsadurak izugarrigutxitu direla bena barneko drogaerabiltzaileen artean.Gure herrian drogen kontsumoinjektatuarekin zerikusia duten hies kasuenmailari dagokionez, 1994. urtetik, unelarrienetik, beherakadari eutsi diogula ikusidugu. Azken datuek %60 baino gehiagokojaitsiera egon dela adierazi dute.

EUROPA MAILAN

Europan, laurogeita hamarrekohamarkadaren erdialdetik, GIBaren, eta Beta C hepatitisaren maila egonkor samarraizan da bide parenteraleko erabiltzaileenartean, Europako Batasuneko herrialdegehienetan, nahiz eta alde nabarmenakegon herrien artean.Hala ere, azpimarratu behar da GIBarentransmisioa kontrolatzeko hartutakoneurriak alferrik izan direla C hepatitisbidezko infekzioak gutxitzeko orduan.C hepatitisaren birusak kutsatutakopertsona kopurua oso altua da oraindikere bena barneko droga erabiltzaileenartean.

He

⌧aurrezaintzakitak136. orr.

Page 63: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

62

Heroina eta mendetasuna

Heroinomanoak nahi izanez gerobehar bezalako laguntza izan lezake:desintoxikazioa⌧, zaintza psikosoziala,ordezkapen tratamenduak⌧. Metadonaedo beste ordezkari opiazeoekin egitendiren tratamenduak ahotik hartzen dira.Drogamendetasunetan espezializatutakoedo lehen mailako arreta zentroetanematen dira, esate baterako, botiketan.

Ordezkapen tratamendu horiekhelburutzat dute mendetasunamedikuntzaren eta legearen aldetikegonkortzea.

Ordezkapen programa horienbalantzeak agerian jartzen dupertsonen osasuna dezente hobetzendela, eta horrek gizartean duen tokiaegonkortzea eta lan arloan txertatzeaekartzen du.

Drogen ondoriozko heriotza-tasa jaitsi eginda nabarmen azken urteetan. Jaitsiera argiikusten da gure herrian nahiz Europakoherrietan, eta baliteke heroinarenerabileraren jaitsierarekin loturik egotea,arrisku txikiagoa duten kontsumoohiturekin eta arriskuak murrizteko egitendiren programen zabalkundearekin,tratamendu aukera gisa.

⌧desintoxi-kazioa136. orr.

⌧ordezkapentratamenduak140. orr.

Page 64: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

63

He

historia

1888AN, ALEMANIAR KIMIKARI BATEK HEROINA SINTETIZATUA TUBERKULOSIA TRATATZEKO ERABILTZEA PROPOSATU ZUEN

Heroina morfinaren ordezkatzailea izan zitekeen sendagaimoduan hartu zen, oinazeen eta eztularen tratamenduan.Estatu Batuetan, Lehen Mundu Gerra hasi baino lehen,500.000 lagun heroinaren mende bizi zirela kalkulatu zen.

1923an, Nazioen Sozietateak gai arriskutsu zela eta interesterapeutiko eskasa zuela adierazi zuen.

1924an, medikuntzarekin zerikusirik ez zuen erabilera orodebekatu zen Estatu Batuetan; 1956an, berriz, erabat debekatu zen.

Azken urteetan, zenbat herritan agintzen dutesendagileek, hala nola Suitzan eta Australian, mendetasunhandia duten eta beste zaintza programetan behin etaberriz porrot egin duten heroina zaleen arriskuakmurrizteko politiken esparruan.

Page 65: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

64

Kontsumoko joerak

Gure herrian, heroina, oso gaitzetsitadagoen droga da, batez ere gazteenenartean, eta kontsumoa nabarmen gutxitu da.

Mundu mailan egin diren azkenazterlanetan, mendebaldeko Europankontsumoa egonkortzeko joera argiadagoela ikusi da, bai ekialdeko Europan baiAsiako beste zenbait herrialdetan.

Ameriketan, eskuragarri dauden txostenenarabera, joera egonkorra da, etaheroinaren erabilera desegokiaren mailakapal samarrak dira. Kolonbia, Kanada,Ekuador, Mexiko eta El Salvadorren,besteak beste, gorakada antzeman da XXI.mendearen lehen urteetan.

XX. mendearen amaiera, mundu mailan,15 urtetik gorako mila pertsonatik hogeikkontsumitzen zuten.

Joerak: heroinarenkontsumoagutxitzen ari da

Page 66: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

65

EUROPAKO ERREALITATEA

Europako herrietan, heroinarekin egitenden esperimentazioa gazteen %1-2anmantentzen da. Opiazeoak dira oraindikere “droga problematikoena” etatratamendua eskatzen duten pertsonaguztien hiru laurdenak kontsumitzen dugutxi gorabehera.

ORDEZKAPEN TRATAMENDUAK: METADONA

1991tik aurrera, metadona banatzenduten osasun etxeak zabaldu ziren gureherrian. Laguntza mota hau gero etahedatuagoa dago.

He

Page 67: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

66

Zer aurrekusten du legeak?

LABORANTZA ETA DROGA TOXIKOAKEGITEA, BAITA TRAFIKOA ETA XEDEHORRETARAKO EDUKITZEA ERE, LEGEPENALAK ZIGORTZEN DITU.

Indarrean dagoen Kode Penalak (1995)droga toxiko, estupefaziente edosubstantzia psikotropikoen legezkanpoko kontsumoa bultzatu edoerrazten duten laborantza, langintzaedo trafiko egintza guztiak debekatueta zigortzen ditu. Zentzu horretan,droga horiek eduki, jabe izan edoeskuragarri izatea, trafikora edobanaketara bideratzeko, legez kanpokoegintza penala da berez. Zigorgarria da,orobat, katalogatu diren produktuenfabrikazio, garraio eta banaketa, baitaedukitza ere xede horiek egiteko, jakinikdrogen laborantzan, produkzioan edolegez kanpoko produkzioan erabiliko direla.

Gure esparru juridiko-penalean, antzekoesanahia egozten zaie droga toxiko,estupefaziente⌧ eta substantziapsikotropiko bezalako esamoldeei, eta,barne ordenamenduan adierazitakoezgainera, bertan barne hartzen diraEstupefazienteei buruzko 1961ekoHitzarmen Bakarrean begietsitakosubstantziak (opioa eta bere alkaloideak

Legea

⌧estupefaziente138. orr.

Page 68: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

67

eta deribatuak, koka eta bereak, kanabisaeta kanabisaren erretxina), baita 1971koVienako Substantzia Psikotropikoeiburuzko Hitzarmenean barne hartutakoakere (haluzinogenoak, anfetaminak,barbiturikoak eta lasaigarriak).

Funtsezkoa da ulertzea farmaziarenesparruan, Hitzarmen hauetako Zerrendaerantsietan eta gainerako araudiosagarrietan ageri den printzipio aktibobat duen beste edozein espezialitate,substantzia psikotropiko edoestupefaziente moduan, kontrol zorrotzbaten erregimenaren mende dagoela etaezinezkoa dela hura errezeta fakultatiborikgabe erabiltzea. Eta, era berean, opiazeoenmendetasuna duten pertsonak haiekintratatzeko egiten diren programak, arau-dian aurreikusitakoari lotu beharko zaiela.

Kontsumo pertsonalarentzatedukitzen (edukitza) diren drogeidagokienez, ikuspegi penaletik,kontsumorako bideratzen den edukitzareninpunitateak zalantzarik sortzen ez baduere –edukitza duen kontsumitzaileaerantzukizun penaletik salbuetsita dago–,administratiboki egoera desberdina da.Indarrean dagoen otsailaren 21eko 1/1992L.O.-ak, herritarren segurtasunarenbabesari buruzkoak, falta larritzatarautzen du eta hogeita hamar mila etaberrogeita hamar euro isunarekin zigortzen

Lex

Page 69: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

68

du, besteak beste, droga toxikoak,estupefazienteak edo substantziapsikotropikoak toki, bide, saltoki edogarraio publikoetan kontsumitzea, baitalegez kanpoko edukitza ere, nahiz etatrafikora bideratua ez egon, betiere, noski,ez bada lege-hauste penala. Hala ere,arauak berak lege-hauste horiek direla-etaezartzen diren zigorrak etetea aurreikustendu, lege-hausleak desohitzeko tratamen-du bat egitea onartuz gero, horretarakohomologazioa duen zentro batean.

Droga trafikoaren delituaren oinarrizkotipoari dagozkion zigorrak ezartzekoorduan, indarrean dagoen Kode Penalakbereziki eta zorrotzago zigortzen dituosasunari kalte larria eragiten diotensubstantziak edo produktuak badira.Gorputzaren gain substantziek dituztenondorioei buruzko peritu-txosteneijaramon eginez, Auzitegi Gorenaren iritzizhonakoak dira osasunari kalte larriakeragiten dizkioten drogak: heroina,morfina, metadona, LSDa,anfetaminak, sintesi drogak,meskalina, trilitatea eta haltziona. Kasuhorietarako, eta betiere tipoarenzirkunstantzia larrigarriak biltzen ez badira,hiru eta bederatzi urte arteko espetxezigorrak eta delituaren gai den drogarenbalioaren hirukoitza den isuna ezartzen da(368 art. eta ond.).

Page 70: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Drogen trafiko delituaren tratamendupenalean, azkenik, erantzukizunkriminalaren salbuespen eta arintzezirkunstantziak aurreikusten dira lege-hauslea drogen kontsumoak eragindakointoxikazioaren mende balego edoabstinentzia sindromearen eraginpean, etabestalde, askatasuna kentzen dutenzigorren ordezko aukerak arautzen dira.

DROGEN ERABILERA ETA BIDE SEGURTASUNA

Indarrean dagoen Kode Penalak, orobat,Trafikoaren Segurtasunaren aurkakodelitutzat ezartzen du motordun ibilgailuedo ziklomotor bat gidatzea drogatoxikoen, estupefazienteen, substantziapsikotropikoen edo edari alkoholduneneraginpean. Agintariek eskatuta gidariakuko egiten badio gertakariak egiaztatzekolegalki ezarrita dauden probak egiteari,desobedientzia larriko delitua egingo du.

Xedapen administratiboen esparruan, arauerregulatzaile nagusiak dira Trafikoari,Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta BideSegurtasunari buruzko legea, eta ZirkulazioAraudi Orokorra. Haietan detekzioprobak egiteko behar generikoa eta haieknola egin behar diren ezartzen da, baitaodolean eta botatzen den aireanbaimentzen diren gehienezko tasak ere.

Lex

69

Page 71: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Zer da alkohola?

Alkohola azukrean aberatsak direnlandareen hartziduratik edodestilaziotik lortzen da, eta edarialkoholdunen konposizioaren parteada: ardoa, sagardoa, garagardoa,janaurrekoak, likoreak, eta abar.

Gure herrian kontsumo handia ematen da eta Europako Batasuneko herrialdeenartean lehenengotakoa da. Laurogeikohamarkadatik aurrera alkoholarenkontsumoa erregularki jaitsi arren,Europako lehen postuetan gaudekontsumoari dagokionez.

* Alkohol purua edari jakin batek duen alkoholbolumena da, ehunetan adierazia; litro bat alkoholpurua 12°-ko 8 litro ardoren baliokidea da.

ALKOHOLAPlazerra, indarkeria, festa, istripua.

Substantziaren abusuak ondorio larriak eragiten ditu.

70

Kontsumoari dagokionez, Espainia Europako lehenetariko herrialdea da.

Page 72: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

71

Ondorioak eta arriskuak

Alkohola ez da digeritzen, baizik etahodi digestibotik odol hodietarazuzenean pasatzen da. Minutubatzuetan odolak gorputz osoragarraiatzen du.

Alkoholak lasaitu eta desinhibitzen du. Epe laburrean eta dosi handiak hartuzgero, horditzea eragiten du, baita gaitzdigestiboak, nazka, eta okadak ere,besteak beste.

¬ Arrisku sozialak:

• Erne egoteari uzten zaio, eta horrekaskotan zirkulazio eta laneko istripuakeragiten ditu;

• Autokontrola galtzen da, bortxazkojokabideak, sexu erasoak, suizidioak etahilketak gerta litezke;

AkAlkohola azukrean aberatsak diren

landareen hartziduratik edo destilaziotik lortzen da, eta edari

alkoholdunen konposizioaren partea da: ardoa, sagardoa, garagardoa,

janaurrekoak, likoreak, eta abar.

alkoholalegezko

produktua daProdukzioa, salmenta

eta kontsumoa arauta daude

⌧82. orr.

Page 73: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

72

• Erasoak sufri daitezke, zenbaitetanalkoholak jarrera probokatzailea eragitenduelako, edota, besterik gabe, mozkortutadagoen pertsona ez delako bere buruadefenditzeko gauza.

¬ Osasun arriskuak:

Epe luzera, alkoholaz kronikoki abusatzenduen pertsonak patologia ugari garatzenditu: minbizia (aho, eztarri eta esofagoan,besteak beste), gibelaren gaitzak (zirrosia)eta pankrearen gaitzak, gaitzkardiobaskularrak, sistema nerbiosoarengaixotasunak eta gaixotasun psikikoak(estutasuna, depresioa, jokabidearengorabeherak).

Alkohola gehiegi kontsumitzeak trafikoistripuak, suizidioak, minbizi motaugari (gibelean, pankrean, kolonean) eta bihotz gaixotasunak eragiten ditu,besteak beste. Alkoholak, orobat, hilketenproportzio handi batekin du zerikusia,baita errepideetako istripu hilgarrien1/3 eta etxeko istripuen 1/5proportzioekin ere.

Page 74: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Unitate 1=

10 gramo alkohol

73

Arriskua gutxituko duenerabilerarako aholkuak

Alkohola edaten denean, zenbat etamuga jakin batzuk gehiago gainditu(kantitatearekin eta kontsumoarenmaiztasunarekin lotuak), orduan etahandiagoa da arriskua.

ALDIZKAKO KONTSUMOAK:

Ez kontsumitu 4 unitate baino gehiagoaldi berean.

Bigarren edalontziaren ondorenbaimenduta dagoen alkoholemia tasagainditzen da; ezin dira ez motordunibilgailuak gidatu ez beste motatakomakinarik erabili. Sendagaiekin edo bestedroga batzuekin batera hartuz gero,alkohol dosi batek, txikia izan arren,ondorio larriak eta berehalakoak ekarditzake.

OHIKO KONTSUMOAK:

• Emakumeentzat: ez dira eguneko biunitate baino gehiago hartu behar.• Gizonezkoentzat: ez dira eguneko hiruunitate baino gehiago hartu behar.• Astean egun oso batez behintzat ez daalkoholdun edaririk hartu behar.

Ak

Page 75: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

74

EZ DA ALKOHOLIK KONTSUMITU BEHAR:

1 Haurtzaroan eta nerabezaroan;2 Haurdunaldian;3 Motordun ibilgailu bat gidatzerakoanedo bestelako makinarik erabiltzendenean;4 Erne egotea eskatzen duten ardurakizanez gero;5 Sendagaiak hartzen direnean

1 2

43

5

Page 76: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

75

Ak

DESBERDINAK ALKOHOLAREN AURREAN

• Alkoholaren kontsumoaren aurrean, pertsona bakoitzakmodu desberdinean erantzuten du, bere gorpuzkeraren etaosasun fisiko eta psikikoaren arabera, generoaren etakontsumo unearen arabera.• Kontsumoren atalase hori, beraz, pertsonaren etatestuinguruaren mende dago. Kontsumoa beste substantziabatzuen mende dagoenean egiten bada (sendagaiak edobeste droga batzuk), atalasearen nozio horrek ez du baliorik.• Epe laburrean alkohol kantitate handi bat edateakalkoholemia tasaren igoera handia eragiten du. Denborakbakarrik lagunduko du jaisten. Ordubete behar izaten dagutxi gorabehera kontsumitutako unitate bakoitzaeliminatzeko.• Auto bat edo beste edozein makina gidatzeko uneaatzeratu behar da. Nekearen eta egoera psikologikoarenarabera (estutasuna, asaldura...), atseden hartu, lo egin, jan edo utzi besteei gidatzen.• Jan gabe edaten bada, alkohola zuzenean pasatzen daodolera eta ondorioak biziagoak dira.

DOSI BAKARRAK, TXIKIA IZAN ARREN, ONDORIO NEGATIBO BEREHALAKOAK EKAR DITZAKE.

Page 77: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

76

Alkohola eta mendetasuna

Pertsona batzuk aisirako kontsumokontrolatutik (“erabilera”), kontrolatugabeko gehiegizko kontsumorapasatzen dira (“abusua” edo “erabileraproblematikoa”).

Alkoholaren gehiegizko kontsumoarekinzerikusia duten gaitzak oso unealdakorretan agertzen dira, pertsonarenarabera betiere. Pertsona batzuekhordikeria egoera errepikatuak bizi dituztemendeko bihurtu gabe. Kontsumo motahorrek kontsumo problematikoaadierazten du.

Gehiegi kontsumitzen duen pertsona batmendetasuna alkoholikora irits daiteke hiruetapatan:

1 fasea: ez da kalterik ageri.Senitartean, lanean eta gizartean egitendiren jarduerak mantentzen dira. Adimen eta gorputz osasuna ez da gehiegialdatzen.

2 fasea: harremanak izatekozailtasunak agertzen dira, baita arazosozial, profesional eta judizialak ere.Adimen eta gorputz osasunean gertatzendiren aldaketak kontsumoa gutxitu edo

Page 78: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

77

denboraldi batez uztera eramaten dutepertsona (abstinentzia).

3 fasea: pertsonak ezin du kontsumoagutxitu edo utzi, nahiz eta kalteaknabarmenak izan.Sintoma ugari agertzen dira: dardarak,karranpak, anorexia, jokabidearengorabeherak. Kontsumitzaileaalkoholaren mendeko⌧ bihurtzen da.

TABERNAN EDO JATETXEANATERATZEN DIRA EDARIAK, ardo bat,garagardo bat, xanpain kopa bat, whiskikopa erdi bat, denek alkohol kantitate beradute gutxi gorabehera. “Unitate” bat dira,eta 10 bat gramo alkohol dute.

ETXEAN, DOSIAK ALDAKORRAK DIRA:edalontziak ez dira guztiak neurri berekoaketa gehiago edo gutxiago betetzen dira.

BERAZ, BEHARREZKOA DAJAKITEA ZENBAT UNITATEDAUZKAN BOTILA BAKOITZAK.

Ak

⌧alkoholarenmendeko17. orr.

Unitate 1=

10 gramo alkohol

Page 79: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

XANPAINA

ARDOA

GARAGARDOA

WHISKIA

KOÑAKA

10 cl

10 cl

25 cl

3 cl

3 cl

33 cl

Botila = 12° alkohol dituen 75 cl7,5 unitate edo kopa

Botila = 12° alkohol dituen 757,5 unitate

Botila = 40° alkohol dituen 70 cl23 unitate

Botila = 40° alkohol dituen 70 cl23 unitate

25 cl-ko kaña = unitate bat (5°)33 cl-ko lata = 1,32 unitate (5°)Ez dira arestian merkatuan agertudiren graduazio alkoholiko altukogaragardoak aipatzen!

78

Page 80: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Ak

79

historia

ALKOHOLAREN KONTSUMOA ANTZIN AROAN SORTUZEN. HISTORIAN ZEHAR KONTSUMOA ERRITUALAK, SAKRATUAK, SOZIALAK EDO JAI-GIROKOAK EGIN DIRA

Alkohola ere sendabide bezala erabili zen. Estatu Batuetan,debeku bitartean, sendagileek bakarrik agindu zezaketen. XIX. mendean, industria iraultza bitartean, alkoholismoarenkontzeptua sortu zen.Mendebaldeko herrialde gehienetan, garai desberdinetan,testuinguru ekonomiko, politiko eta erlijiosoen arabera, masenalkoholismoa sortu zen. 1871n lehen aurrezaintza neurriakagertu ziren eskoletan. Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren,diskurtsoa honela bilakatu zen: txiki-txikitatik edari hartzituenerabilera neurriduna gomendatu zen, eta, aldi berean, edaridestilatuak ez kontsumitzea gomendatu zen.Bigarren Mundu Gerraren ondoren, edanaren neurria bultzatuzen. Jatetxeetan ardoa debekatzen zuten legeak agertu ziren,alkoholaren publizitatea eta salmenta debekatu zen estadioetan,eta abar.

Gaur egun, alkoholoaren gehiegizko kontsumoa etaalkoholismoa arazo iturri nagusia da herrialde askotan.

Page 81: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

80

Kontsumoko joerak

Gaur egun, edari alkoholdunenkontsumoan beherakada orokorraantzeman dugu, baina, proportzioak, denaden, guztiz altuak dira oraindik ere.Herritarren sektore guztietan, haurtzaroasalbuetsirik, errazagoa da kontsumitzailebat aurkitzea pertsona abstemio bat baino.

Beherakada izan da ardo etagaragardoaren kontsumoan, bainakonbinatuen eta graduazio altukoalkoholen kontsumoa igo egin da.

Gizonezkoengan nahizemakumezkoengan, adin nagusitasunakbat egiten du alkoholaren ohikokontsumitzaileen proportzioarengehikuntza handiarekin. 18 eta 25 urtearteko gizon-emakumezkoen arteanematen da ohiko kontsumoaren tasarikaltuena.

Gazteen alkohol kontsumoa, nagusienjokamoldearen aurrean, asteburuetakoarratsalde-gauetan bilduz joan da.Kontsumoa abusuzko bihurtzen daaskotan, ordu askoz etengabe edaten ibiliondoren.

Page 82: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

81

URTEKO HILKORTASUNA

Osasunaren Mundu Erakundearen datuenarabera, urtero Europan 55.000 gaztehiltzen dira alkoholaren abusuarenondorioz.

EMAKUMEZKOEN KONTSUMOA

Gure herrian, emakumeen alkoholkontsumoaren bilakaerak gizonezkoenkontsumoarekin parekatzeko joera duelaadierazten du. Mutilak, dena den, sarriagoeta gehiago mozkortzen dira.

Ak

Page 83: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

82

Auzi legalak

ALKOHOLA LEGEZKO PRODUKTUA DAALKOHOLDUN EDARIENPUBLIZITATEAREN, SUSTAPENAREN,SALMENTEAREN ETA KONTSUMOARENKONTROLA.

Alkohola legezko salgaia izan arren, guregizartean sendo errotuta, pertsona guztieneta bereziki gazteen osasunaren babesakeskatzen du alkoholdun edarienpublizitatea eta sustapena berezikikontuan hartzea, baita salmenta etakontsumoa ere.

ADIN TXIKIKOEN BABESA

Herritarren Segurtasunerako Legeakgure herrialdean adin txikikoei alkoholdunedariak saltzea debekatu egiten du.

Drogamendetasunei buruzko berariazkolegeria duten Autonomia Erkidegoekalkoholdun edarien (eta tabakoaren)salmentarako gutxieneko adin aldakorraezarri dute, 16 eta 18 urte artekoa, alegia.

BIDE SEGURTASUNA

Trafikoari, Motordun IbilgailuenZirkulazioari eta Bide Segurtasunari

Page 84: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

83

buruzko Legearen 12. artikuluaknahitaezko behar generikoa ezartzen dugidari guztientzat, egon litezkeenintoxikazio alkoholikoak detektatzekoprobak egin ditzaten.

Bere garapenean eta 2282/2998 E.D.-aksartutako aldaketaren ondoren, ZirkulazioAraudi Orokorraren 20. artikuluakondorengo mugak finkatu ditu:

• Ibilgailuen gidariak ezin du bidepublikotik zirkulatu odolean litroko 0,5 gramoko alkohol tasa baino handiagoabadu edo botatzen duen airean litroko0,25 miligramo alkohol baino gehiagobadu.

• Salgaiak eta bidaiariak garraiatu edozerbitzu publikoa egiten duten ibilgailuakbadira, eskola edo adin txikikoen garraioa,salgai arriskutsuak edo larrialdi edo garraiobereziak badira, gidariak ezingo du gidatuodolean litroko 0,3 gramo alkohol bainogehiago badu, edo botatako airean 0,15miligramo alkohol baino gehiago badu.

• Edozein ibilgailuren gidariek ezingo duteodolean litroko 0,3 gramoko alkohol tasagainditu, ezta botatako airean litroko 0,15 miligramo alkohol baino gehiago izanere, gidabaimena lortu eta hurrengo biurteetan.

Ak

Page 85: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

• Arau hauek haustea larria izango da etaisunarekin edo gidabaimena etetearekinzigortuko da. Hori guztia, ahaztu gabe,gainera, arau-hauste horiek eremuadministratiboa gainditu dezaketela etalege-hauste penal bihurtu (Kode Penalaren,179. artikulua eta hur., TrafikoarenSegurtasunaren aurkako Delituak).Kasu horretan, penalitatea nabarmenlarriagotuko litzateke.

ALKOHOLDUN EDARIEN PUBLIZITATEA

1998ko azaroko Publizitatearen LegeOrokorraren arabera, debekatuta dagotabakoaren eta 20 gradu ehundar bainograduazio alkoholiko garaiagoa dutenedarien publizitatea telebistan. Debekatutadago alkoholdun edarien eta tabakoarenpublizitatea egitea salmenta debekatutadagoen tokietan. Tabakoaren etaalkoholdun edarien publizitatearen forma,edukia eta baldintzak araudi bidezmugatuko dira, pertsonen osasuna etasegurtasuna babesteko, kontuan izaniknori dagoen zuzendua, ez dela kontsumoindiskriminatuaren zuzeneko edozeharkako kontsumoa bultzatu behar, etahezkuntza, osasun eta kirol esparruakaintzat hartu beharrekoak direla.

84

Page 86: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Ondorengo printzipioak errespetatubeharko dira gainera, espainiar legeriantxertatuak Europar arteztarauetatikabiatuta:

a) edari alkoholdunen publizitatea ez zaieadin txikikoei zuzenduko, ezta edariokkontsumitzen aurkeztu ere;

b) alkoholaren kontsumoa ez zaioerrendimendu fisikoari edo ibilgailuakgidatzeari lotu behar, ezta alkoholarenkontsumoak arrakasta sozial edo sexualikdakarrela adierazi ere, ezta alkoholdunedariek ahalmen terapeutikoak edoondorio estimulatzaile edo lasaigarriakdituztela iradoki ere, edota gatazkakkonpontzeko bitartekoak direla;

c) publizitateak ez du alkoholdun edarienneurrigabeko kontsumoa sustatu edoabstinentzia edo edan neurriaren irudinegatiboa aurkeztu behar, ezta edukialkoholiko altua ezaugarri positibotzatazpimarratu ere.

85

Ak

Page 87: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Zer da tabakoa?

Tabakoa mundu osoan lantzen denlandarea da. Behin hostoak lehortuondoren, hartzitzen uzten dira zaporejakin bat har dezaten.Tabako hostoak aldaeraren edo lehorketamoduaren arabera sailkatzen dira.Tabako beltza airean eta sutan lehortzen da;tabako gorria, berriz, aire berotan lehortzenda; tabako argiak (“amerikar zaporea”)airean edo eguzkitan lehortzen dira.Tabakoa zigarro edo zigarro-puru moduan,edo soltean saltzen da, ondoren biltzekoedo pipan erretzeko.

Ondorioak eta arriskuak

Tabakoak nikotina dauka (ondorio antsio-litikoa du eta jateko gogoaren inhibiltzaileada). Tabakoaren produktuak (zigarroak,biltzeko tabakoa...) aditiboak dituzte (hezetzailea, usaina, zaporea...). Produktuhoriek erretzean osagai berriak sortzen dira.

TABAKOABeltza edo gorria, light edo superlight,

bildua, zigarroan edo pipan, tabakoak gaixotasuna eta heriotza eragiten

ditu kontsumitzaile gehienen artean.

86

Osasunaren Mundu

Erakundearen arabera,

2000 urtean tabakoak 4

milioi lagunen heriotza

eragin zuen mundu

osoan. 2030 urterako

kopurua hamar miloira

igoko da. Haietatik

7 milioigarapen bidean

dauden herrialdeetan

gertatuko dira.

Page 88: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

87

Osagai horiek guztiek berezikijarduten duten ondorengoetan:

¬ Funtzio kardiobaskularra: tabakoakpresio arteriala handitzen du, erritmokardiakoa bizkortzen du eta arteriakhondatzen ditu. Arrisku koronarioek etamiokardio infartuek eragindako heriotzakbi aldiz handiagoak dira erretzaileenartean erretzaileak ez direnen arteanbaino. Arrisku baskular horrek garunareneta beheko ataletan dute eragina ere bai.Tabakoak ondorio kaltegarriak dituhaurdunaldian (garaiz baino lehenagoerditzeak, pisu gutxiago jaiotzerakoan).

¬ Arnasketa funtzioa: erretzaileak arnasaparatu osoaren gaitzen mende daude,baita biriketako minbiziaren arriskupeanere.

¬ Funtzio digestiboa: nikotinak azidogastrikoen jariaketa areagotzen du etasistema nerbioso zentralaren gain jarduten du.

TaTabakoa mundu osoan

lantzen den landarea da. Behin hostoak lehortu

ondoren, hartzitzen uzten dira zapore jakin bat har

dezaten.

tabakoalegezko

produktua daProdukzioa, salmenta

eta kontsumoa arautuak daude

⌧92. orr.

Page 89: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

88

Tabakoak garunari eta muskuluei egitenzaien oxigeno ekarria mugatzen du.Buruko minak eta zorabioak eragiten ditueta erresistentzia gutxitzen du ariketarenbat egiten denean.

Minbizi guztietatik, lautik batektabakoarekin du zerikusia.Tabakoak bronkioetako, biriketako, ahoko,esofagoko, maskuriko, uteroaren lepokoeta urdaileko minbizia eragin dezake.

Tabakoa eta mendetasuna

Tabakoaren mendetasun fisikoa begi-bistakoan da erretzaile gehienengan.Mendetasun psikikoak, gainera,ondorio bizia du beren bizitzetan.

Erretzaile ohikoari dosia bat-batean kenduzgero, gabezia⌧ sentipena izaten du.Larri egon liteke, urduri, haserrekor,estututa, baita deprimituta ere.Dardarak izan ditzake, izerditu eta zailazaio berriz ere zigarro bat pizteko nahiarieustea.

Bada erretzeari uzterik laguntza gabe.Hala ere, aholkuak eta laguntza mota ugariaurki daitezke familia sendagilearen bitartezedo kontsulta espezializatu baten bitartez.

⌧gabezia138. orr.

Page 90: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

89

Erretzeari uzteko metodoak sendagilearenkontrolpean erabil daitezke:

¬ nikotinaren ordezkoak: partxeak⌧edo txikleak, botiketan salduak).Nikotinaren mailakako desintoxikazioanlaguntzen duten eta abstinentziarenondorioak gutxitzen dituzte erretzailemendekoen artean;

¬ laguntza psikologikoa, banaka edotaldeka. Lasaitze eta arnasketa teknikak,dietetika, eta abar.

Ta

⌧ partxeak140. orr.

Page 91: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

90

historia

Tabakoa Ameriketako kolonizazioan parte hartu zutenespainiar marinelek ekarri zuten Europara XV. mendean.

Tabakoaren landarea (“nicotiana” deitua bere aurkitzailearenomenez, Jean Nicot izena zuen frantses diplomatikoa, Lisboandestinatua). Gortean erabili zuten mota askotako gaitzaksendatzeko.

Berehalakoan erabileraren aurkako oposizioa agertu zen:Ingalaterran, herrialde musulmanetan, Errusian, non erretzaileakheriotza zigorra jaso baitzezakeen.

Tabakoren erabilera asko zabaldu zen (mastekatu⌧ egiten zen(139. orr.), arnastu, pipan erre, eta aldi berean, burgesfintasunaren adierazlea zen. arnastu

Page 92: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

91

Kontsumoko joerak

Mundu mailan, tabakoaren kontsumoarenbeherakada geldo baina geldiezinagertatzen ari da gaur egun. Egunmunduko herritarren %30-40k erretzen du gutxi gorabehera. Hamar gaztetatiklauzpabostek tabakoa probatu dute. Ohiko kontsumoa apalagoa da, hau da,hiru gaztetatik batek erretzen du.

Ta

Page 93: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

92

Auzi legalak

TABAKOA PRODUKTU LEGALA DATABAKOAREN PUBLIZITATEAREN, SUSTAPENAREN, SALMENTAREN ETAKONTSUMOAREN KONTROLA.

PUBLIZITATEA ETA BABESA:

Indarrean dagoen araudiak tabakoarenpublizitatea debekatzen du telebistan,baita salmenta edo kontsumoa eredebekatuta dagoen toki guztietan.

ETIKETATZEA ETA KALIFIKAZIOA:

• nikotina eta mundrunaren mugagehienezkoak zigarroetan.• aho erabilera duten tabakoan debekua.• kontsumoaren arriskuakjakinarazteko betebeharra: erretzeakondorio kaltegarriak ditu osasunarentzat;erretzeak gaixotasun kardiobaskularrakeragiten ditu; erretzeak minbizia eragitendu; haurdunaldian erretzea kaltegarria dajaioko den umearentzat.

TABAKOAREN SALMENTA ETAHORNIKETA:

Debekatua dago tabakoa 16 urtetikbeherakoei saltzea. Gure herriko zenbait

Page 94: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

93

Autonomia Erkidegotan, ordea, berenlegeriak dituzte, eta 18 urtetaraino luzatzendute.

TABAKOAREN KONTSUMOA:

Debekatuta dago erabat ondorengoetanerretzea:• garraio publikoetan (hiritar etahiriartekoan), eskola garraioan (18 urtetikbeherakoak) eta gaixoen garraioan.• haurdunak lan egiten duten tokietaneta tabakoaren kaltegarritasuna industrikutsatzaileren batekin nahasterakoanarrisku handiagoa dagoen tokietan.

Debekatua dago gainera erretzea:• Osasun etxeetan, ikastetxeetan etagizarte zerbitzuetan.• Haurtzaindegietan eta adin txikikoeigizarte arreta eskaintzen zaien zentroetan.• Administrazio Publikoen egoitzetan.• Elikagaiak landu, erabili eta saltzen direntokietan.• Erabilera publikoa duten tokietan etasaltoki itxietan.• Antzerki eta zinema aretoetan. Ikuskizunpublikoetan eta kirol areto itxietan.• Igogailu eta jasogailuetan.

Legeak gune berezituak ezartzen dituerretzaileentzat, baina, ezin badira sortu,erretzeko debekua mantentzen da.

Ta

Page 95: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Zer da dopajea?

Dopajeaz hitz egiten da pertsonabatek substantzia jakin batzuk berekasa hartzen dituenean, oztopo batiaurre egiteko (erreala edo hala bizidena), edo bere jarduerak hobetzeko(kirol txapelketak, azterketak, lanelkarrizketak, jendaurrean hitz egitea,egoera profesional edo sozial zailak).

Kirol esparruan, eta horri buruz mintzatukogara ondoren, praktika honi dopingderitzo.

Dopajea ez da jolasa

Ugariak dira dopajea eragiten dutenfaktoreak:

¬ Generoa: batez beste, dopaje kasugehiago aurkitzen ditugu mutilen arteannesken artean baino.

DOPAJEAUrrunago, gorago, indartsuago!

Zein preziotan, ordea?

94

Page 96: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

95

¬ Adina: erabiltzaileen kopurua handituegiten da nerabezaroan.

¬ Familia giroa: substantziapsikoaktiboen aurrean nagusiek dutenjokabideak eragin nabaria du.

¬ Emaitzak lortzeko obligazioa.

¬ Isolamendu soziala: etxetik, ikasketatokietatik, lantokitik edo kirolentrenamendu tokietatik aldentzea.

¬ Lehiakortasuna kirol arloan eta ospeabilatzea.

¬ Familia giroa: presioa edo interesik ezaemaitzen aurrean.

¬ Lagunak, lankideak: integratzekobeharra.

DoJokabide dopatzaileaz hitz egiten

da pertsona batek substantzia jakin batzuk kontzumitzen dituenean

oztopo bati aurre egiteko, erreala edo hala bizi dena,

edo bere jarduerak hobetzeko.

Page 97: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

96

Kirola eta substantzia dopatzaileak

Dopajea da “substantzien eta taldefarmakologiko debekatuen etaarauzkoak ez diren metodoensustapena, zirikatzea, kontsumoa edoerabilera, kirolarien ahalmen fisikoakhanditzeko edo parte hartzen dutentxapelketetako emaitzak aldatzeko”.

Zaila da zehatz-mehatz jakitea zein denbaimendu gabeko substantzien hauenegiazko kontsumoaren eragina kirolarloan. Dena dela, azken urteetako datuenarabera, kontrol positiboen eraginakbeherakada izan du nonbait.

Indarrean dagoen Kirolaren Legeak(1990eko urriaren 15eko Legea, 10/1990zk.) Antidopajearen Batzorde Nazionalarensorkuntza arautu zuen, zuzenean KirolarenGoi Kontseiluaren mende. Hari dagokiosubstantzien eta metodo debekatuenzerrenda lantzea.

Kirolen Goi Kontseiluaren 2000komartxoaren 21eko Ebazpenak substantzien,talde farmakologikoen, dopaje metodoeneta kirolean debekatutako manipulazioenzerrenda eguneratu eta ataletan banatuzuen:

Page 98: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

97

I AtalaSubstantzia eta talde farmakologikodebekatuak:• Estimulatzaileak (A mota).• Analgesiko narkotikoak.• Anestesiko lokalak.• Kanabisa eta deribatuak.• Alkohola.• Blokeatzaile beta edo adrenergikoak.

II AtalaSubstantzia eta talde farmakologikodebekatuak:• Estimulatzaileak (B mota).• Anabolizatzaileak.• Hormona peptidikoak, substantziamimetikoak eta antzekoak.• Glukokortikoideak.

III AtalaDopaje metodo debekatuak:• Odol dopajea.• Oxigenoa garraiatzaile artifizialakemAtea edo plasma hedatzaileak.• Manipulazio farmakologikoa, fisiko etakimikoak.

Noizean behin (bereziki, anestesiko lokaleta kortikosteroideekin) onargarria daZerrenda honetako produktu batzukerabiltzea, preskripzio fakultatiboz etabetiere erabilera justifikatua izan eta

Do

Page 99: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

jakinaraziz gero, epe eta forma egokian,dagokion erakundeari. Beste kasubatzuetan (adibidez, kanabisa edo berederibatuak eta alkohola) debekuadagokion kirol Federazioaren iritziarenesku uzten da.

Pertsonen osasunean dituen ondorioakkontuan hartuz, substantzia debekatuak 2oinarrizko taldetan biltzen dira:

1 garunaren sari sisteman jardutenduten substantziak (estimulatzaileak,narkotikoak, anabolizatzaileak,kortikosteroideak, betablokeatzaileak), eta2 kontzientziaren aldaketarik ekartzenez duten substantziak, ezta mendetasunpsikikorik ere, baina osasunarentzatarriskutsuak direnak (diuretikoak,hazkuntza hormonak, EPO, anestesikolokalak).

Dopaje substantziak eskuratzekomodua

Bada dopaje substantzien merkatu beltzbat, preskripzio medikoarekin lortutakosendagaiez elikatzen dena nahiz zirkuitufarmazeutiko legaletik desbideratzen dirensendagaiez, baita jatorri eta kalitateezezaguna duten haiez ere, ezkutukolaborategien edo iruzurrezko inportazioenbitartez lortzen direnak.

98

Page 100: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

99

Mendetasuna sortzekoahalmena duten produktudopatzaileen ondorioaketa arriskuak

ESTIMULATZAILEAK

Anfetaminak, kokaina, efedrina etahaietatik eratorritako produktuak diraerabilienak.Estimulatzaileak kontzentrazioa etaatentzioa handitzeko kontsumitzen dira,eta nekea gutxitzeko. Oldarkortasunahanditzen dute eta pisua galtzen laguntzendute.Substantzia hauek sistemakardiobaskularra eta neurologikoaoztopatzen dute. Kontsumoak gaitzpsikiatrikoak eragin litzake.

Substantzia horietako batzuen erabileraksortutako nekearen atalase fisiologikoagainditzeak ahultasuna eragin lezake etaondorioz, erabiltzailea akitu daiteke eta hil.

ANABOLIZATZAILEAK

Gehienak testosteronaren deribatuakdira, gizonezkoen sexu hormona.Produktu hauek gorputzaren ehunakgaratzen dituzte: muskuluak, odola

Do

Page 101: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Indarra, erresistentzia, oldarkortasuna,zauri bat suspertzen laguntzen dute.Anabolizatzaile batzuek oinazeak gutxitzendituzte, batez ere artikularrak.

Kontsumitu diren dosien arabera,produktuen tendinitisa, aknea, burukominak, sudurreko odol jarioak, muskuluakurratzea, gibelaren gaitzak eta gaitzkardiobaskularrak eragin ditzakete, baitaheriotza ere, eta minbizia mota ugari eragin ere.

Anabolizatzaileek mendetasun fisikoaeragin dezakete.

KORTIKOSTEROIDEAK

Nekearen aurkako substantzia hauekpsikoestimulatzaileak etaantiinflamatorioak dira. Oinazearentolerantzia handitzen dute eta egoeranormalean ezinezkoa izango litzatekeenesfortzua mantentzen laguntzen dute.Kortikosteroideen kontsumoak ahultasunasortzen du bereziki tendoietan, muskuluakurratzen ditu, infekzio lokalak etaorokorrak eragiten ditu. Sintomak nekekroniko txiki batetik hasi –ordura artelortutako markak jaisten dira– eta heriotzaere eragin dezakeen hutsegitekardiobaskularreraino.

Kortikosteroideek mendetasun fisikoaeragin lezakete.

100

Page 102: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

101

NARKOTIKOAK

Substantzia hauek loa eragin etasentiberatasuna moteltzen dute.Oinazea desagerrarazteko edosentikortasuna moteltzeko erabiltzen dira,eta ongizate sentipen eragiten dute.Ondorio kaltegarriak dituzte: arnasdepresioa eta mendetasun fisikoa, etakontzentrazioa eta koordinazio ahalmenakgutxitzea.

BETABLOKEATZAILEAK

Sendagai hauek maiztasunkardiakoaren erritmoa arautu etamurrizten dute. Dardarak gutxitzendituzte eta antiestres moduan jardutendute.Ondorio kaltegarrien artean, besteakbeste, neke iraunkorra, tentsio arterialajaistea, muskuluen karranpak, depresiopsikikoa eta sexu inpotentzia dira,kontsumoa ohikoa eta errepikatua bada.

Kontsumoko joerakEgiazko kontsumoaren datuak ezagutzenez badira ere, azken urteetako kirolgertakariak, txirrindularitzan eta beste kirolbatzuetan izan diren dopajeari lotutakoak,agerian uzten dute ohiko praktika dela.

Do

Page 103: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Auzi legalak

Kirol probetan errendimenduahobetzeko produktu batzuk erabiltzeajokabide ohikoa izan da kirollehiakorretan historia osoan.Osasunean dituzten ondorioei buruzkonazioarteko kezka zertxobait berriagoa da.

Auzi honi buruzko aldez aurrekoEbazpenetan oinarrituz, EuropakoKontseiluak Dopajearen aurkakoHitzarmena izenekoa bultzatu zuen,Estrasburgon sinatua 1989ko azaroaren16an, eta Espainiak berretsia 1992komaiatzaren 20an. Laburbilduz,Hitzarmenak substantzien eta dopajemetodoen erabilera mugatzeko neurriakhartzea eskatzen du, estatu sinatzaileenantidopaje araudiak bateratzekohelburuarekin.

Hitzarmen horretan eta Espainiakizenpetutako hainbat nazioartekoHitzarmenetan, indarrean dagoenKirolaren Legeak (10/1990 Legea,urriaren 15ekoa) arreta berezia eskaintzendio substantzien kontrolari eta kiroleandebekatutako metodoei. AntidopajeBatzorde Nazionala sortu zen, Kirolen GoiKontseiluaren babespean, eta aurrezaintza,

102

Page 104: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

koordinazioa eta substantzien kontrolfuntzio zabalak esleitu zitzaizkion; bereziki,substantzia debekatuen Zerrendazehazten du aldian behin, baita haiekkontrolatzeko prozedurak ere.

10/90 Legearen helburuak ondorengoakdira:

• kirol antolamendua.

• kirolarien osasunaren babesa.

• substantzia eta talde farmakologikodebekatuak eta dopaje metodo ez-arauzkoak mugatzea.

• kontrolen sistema egituratzea etalaborategien homologazioa.

• arau-hauste eta dopajearen aurkakozigorren erregimen bat ezartzea.

103

Do

Page 105: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Zer da psikofarmakoa?

Behar bezala agindua eta erabilita,psikofarmako batek sufrimendupsikikoa arintzen edo desagertzenlaguntzen dute: estutasuna, depresioa,gaixotasun maniakodepresiboa,eldarniozko gaitzak…

Psikofarmakoak sendagileak agindubehar ditu.

Ebaluazioa zorrotza egin ondoren,diagnostiko bat egiten da eta, beharrezkoaizanez gero, gaixoaren egoerari egokitzenzaion tratamendua erabakitzen du.

Pertsona askok sendagaiak erabiltzendituzte, sendagilearen aginduz edoagindurik gabe, eguneroko zailtasunekeragiten dizkioten gorabeherei aurreegiteko. Besteak beste, bakardadeari aurkaegin behar dioten zaharrak, erantzukizungehiegi dituzten pertsonak, estresaren edogertakari traumatiko baten mende daudenpertsonak.

PSIKOFARMAKOAKArinkeriaz hartu behar ez diren

farmako hauen erabilera egokiaz eta desegokiaz

104

Page 106: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Loan gorabeherak sufritzen dituztenakkontsulta medikoetara joan ohi dirasarritan. Aldi baterakoak edonoizbehinkakoak izan daitezke, etabatzuetan, kroniko bihur daitezke. Kausakorganikoak izan daitezke, psikikoak, edo,besterik gabe, loarentzat oso egokiak ezden giroa dela eta.

Alkoholarekin edo tabakoarekin gertatzenden bezala, gurasoek psikofarmakogehiegi hartzeak eragin guztiz negatiboaizan dezake seme-alaben kontsumoan.

Ondorioak eta arriskuak

Psikofarmakoen ondorioak aldatuegiten dira konposizio kimikoaren,hartutako dosien eta gaixoarensentikortasunaren arabera.

Sendagai mota hau beste substantziapsikoaktiboekin batera hartzeak arriskuhandiak dakartza, batez ere elkarrekintzajakin batzuen ondorioak ez direlako behar

PsBehar bezala aginduta eta erabilia,

psikofarmako batek sufrimendu psikiko jakin batzuk arintzen edo

desagertzen laguntzen dute.

105

Page 107: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

bezainbeste ezagutzen. Alkoholarekinnahasteak, esate baterako, zurgatutakosubstantzia bakoitza indartu edo harenondorioak ezeztatzen ditu.

Psikofarmako baten ondorioak aldatuegiten dira bere kategoriaren arabera,hau da:

• Lasaigarriak edo antsiolitikoak;• Lo eragileak edo hipnotikoak;• Neuroleptikoak edo antipsikotikoak;• Antidepresiboak.

106

Page 108: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

107

Ps

BENZODIAPEZINAK

Antsiolitikoak edo hipnotikoak, ezinegon edo estutasunseinaleak lasaitzeko agintzen diren psikofarmakoak dira,ahalmen lasaigarriak eta muskuluak lasaitzeko ahalmenakdituztelako.

Oroimena galaraz dezakete arestian gertatutako gertakarieidagokienez, erne egoteko gaitasuna ere murrizten dute, loguraeragin eta erreflexuak gutxitzen dituzte. Gaitz horiekarriskutsuak izan daitezke motordun ibilgailu bat gidatzeko edobestelako makina bat erabiltzeko.

Tratamendu batean alkohola administratzea kaltegarria da,psikofarmako horien ondorio lasaigarriak⌧ (139. orr.)areagotzen baititu. Benzodiazepinak buprenorfina edometadona bezalako heroinaren ordezkapen tratamenduekinbateratuz gero, gaixoak arnas depresioa izan lezake eta horrek,ondorioz, heriotza ekar liezaioke.

Benzodiazepinek mendetasun fisikoa eta psikikoa eragindezakete, tratamenduaren iraupenak, beste mendetasunbatzuen aurrekariek, emandako dosiak eta alkoholak eraginda.Mendetasun psikiko eta fisikoa azaleratzen dira tratamenduabat-batean eteten denean: gabezia⌧ fenomenoa sortzen da(138. orr.) eta sintoma nagusiak abstinentzia, lo ezina, oinazemuskularrak, estutasuna, suminkortasuna eta asaldura dira.

FARMAKOA PIXKANA ERRETIRATZEAK GAITZ HORIEKSAIHESTEN DITU.

Page 109: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

LASAIGARRIAK EDO ANTSIOLITIKOAK

Estutasuna eta ezinegona gutxitzendituzte (loezina, tentsio muskularra…).

Ez dira gaitz jakinentzat agintzen, baiziketa estutasun orokor bati erantzuteko.Hala ere, horrelako edozein egoerak ez duzertan nahitaez farmakorik eskatzen.

Lasaigarri errezetatuenak, batez ere aldiluzeetarako, benzodiazepinen⌧familiakoak dira. Mendetasun fisiko etapsikikoaren arriskua dakarte. Lasaigarriak,batzuetan, dosi masiboetan erabiltzen diraedo beste droga batzuekin batera.

LO ERAGILEAK EDO HIPNOTIKOAK

Loa eragiteko edo mantentzeko, edobiak batera lortzeko erabiltzen dira.Izan ere, erne egoera gutxitu dezaketepertsona esna dagoen bitartean.

Lo eragile errezetatuenak, batez ere aldiluzeetarako, benzodiapezinen familiakoakdira. Lo eragileak jokabide drogamendekobat balego bezala erabiltzen dirabatzuetan, dosi masiboetan edo bestedroga batzuekin batera.

108

⌧benzodia-zepinak107. orr.

Page 110: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

109

Ps

AHOLKU BATZUK

• Lasaigarriak edo lo eragileak aldi baterako errezetadaitezke, osasunarentzat ondorio kaltegarririk izan gabe.

• Psikofarmakoak ez dira sendagilearen agindurik gabeberriro erabili behar, eta ez zaizkie beste pertsona batzueigomendatu behar: preskripzioak pertsonalizatua izan behar du.

• Kontsulta mediko batek ez du nahitaez errezeta batemanez bukatu behar, batez ere lasaigarri edo lo eragileakerrezetatzen.

• Estutasuna egoteak ez du nahitaez lasaigarriak agindubehar direnik esan nahi. Sendagileak jakingo du gaixotasunbat ote den edo zailtasun iragankor bat, eta irtenbideegokienak planteatuko dizkio orduan gaixoari.

• Gaixoak sendagilearen argibideei jarraitu behar diezorrotz.

Page 111: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

110

NEUROLEPTIKOAK

Psikiatrian erabiltzen diren farmakoakdira, batez ere psikosien tratamenduan(adimen gaixotasunak jokabidean,emozioetan, nortasunean eragina dutenak,eta gaixoak onartzen ez duen izaerapatologikoarekin).

Gaixotasun horien tratamenduan, sarritanluzeak, gaixoari laguntza psikologiko etasoziala ematea tratamendu medikoabezain garrantzizkoa da.Tratamendu farmakologiko ororentzatbezala, ez da komenigarria tratamenduaetetea sendagilearen iritzia izan gabe.

Produktu hauek ez dute mendetasunarriskurik sortzen.

ANTIDEPRESIBOAK

Depresioaren tratamenduan erabiltzendira. Sintomak hauek dira: bizitzekointeresa edo plazera guztiz gutxitzea,loaren gorabeherak, urduritasuna edoapatia, nekea edo energia galtzea inolakoazalpenik gabe, baliogabea sentitzea edogehiegizko errutasuna, pentsatzeko etakontzentratzeko ahalmena gutxitzea.

Antidepresiboek bilatzen ez direnondorioak ekar litzateke: arreta galtzea,logura, urduritasuna.

Page 112: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Botika hauek sendagileak diagnostikatzendituen depresioetarako gorde behar diraeta ez dira zailtasun pasakorretarakoerrezetatu behar.

Ez dute mendetasun fisikorik sortzen.

Hala ere, kantitatea pixkana gutxitu beharda nazka edo zorabioak bezalako sintomaksaihesteko, badaezpada bat-batean uztenbada.

Psikofarmakoak eta mendetasuna

Nahiz eta farmako psikoaktibo batzuekmendetasun fisikorik ez sortu,mendetasun psikikoa sor liteke,pertsonaren eta substantziabakoitzaren arabera.

Benzodiazepinek⌧ mendetasunfisikoa eta psikikoa sor dezakete.

Psikofarmako baten kontsumoa aldatu edohanditzen denean, sendagilearen aginduakontuan hartu gabe, mendetasunpsikofarmakologiko baten aurrean egongintezke.

Aipatu nahi ditugun farmakoak ugariakdira: psikotropikoak, opiazeoak⌧barbiturikoak, anfetaminak,benzodiazepinak.

111

Ps

⌧benzodia-zepinak107. orr.

⌧opiazeoak140. orr.

Page 113: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Analgesikoak, anorexigenoak,estimulatzaileak, eztularen aurkakoxarabeak, antialgikoak⌧ eta laxanteak.

Hiru motatako mendetasunpsikofarmakologiko bereizten dugu.

MENDETASUN PSIKOFARMAKOLOGIKOA

Farmako mota orori dagokio. Sendagaibat baino gehiago batera hartzeanormala da.Kontsumo molde hau mendetasunariasimilatzen zaio (noiz hasten damendetasuna?): erabiltzailearenbizimodua kontsumoan oinarritzen da.Kontsumo kontrolatua eta gehiegizkokontsumoa txandakatu egiten direlaikusten da. Batzuetan zaila da motibazioakbereiztea: ahazteko gogoa, lo egitekobeharra, estutasuna arindu nahia, sentipenharagikoiak bilatu nahia, “bigarrenegoera” batean funtzionatzeak ematenduen plazera, baita autoanulazioa ere.

MENDETASUNPSIKOFARMAKOLOGIKOADROGAMENDEKOEN ARTEAN

Psikofarmakoek sentipen berriakematen dituzte, edo beste arrazoirenbatzuengatik kontsumitzen dirensubstantzia psikoaktiboen ondorio

112

⌧noiz hastenda mendeta-suna?17. orr.

⌧antialgikoak136. orr.

Page 114: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

lasaigarriak⌧ edo kitzikagarriakmodulatzen dituzte.Bilatzen diren ondorioen edo eskura daudenproduktuen arabera, erabiltzaileeknahasketak dosifikatzen dituzte zehaztasunhandiago edo txikiagoarekin, edo ausazerabat.

MENDETASUN PSIKOFARMAKOLOGIKO EZEZAGUNA

Farmakoak, oro har, preskripziomediko baten ondoren hartzen diraeta, zailtasunak iraun edo sintomaberriak agertzen badira, gaixoasendagai andana hartzen has daiteke.Izan ere, erabiltzaileak sendatuko duenproduktua bilatuko du beti, etasendagileak, eskariaren zilegitasuna aitortuahala, sendagai berriak agindu edodosia⌧ handitzen du, edo biak.Egoera korapilatu egiten da gaixo beradenean nahasketak egiten edo sendagilebaten edo batzuen errezetak nahastendituenean.Kasu horretan, gaixoak, eskura dituenerrezeten arabera, ez du produktu bakarbat ere kentzea onartuko, eta gehiegizkokonprimitu eta pilula kantitateak hartukoditu, behin eta berriz.Jokabide horretan, zaila da mendetasunfisiko edo psikikoa sintomari zaionbeldurretik eta sendagaia hartzeko gogotikbereiztea.

113

Ps

⌧lasaigarriak139. orr.

⌧dosia137. orr.

Page 115: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

historia

114

LANDAREAK IZAN DIRA TRATAMENDU GEHIENEN OINARRIA

Mesopotamiarren farmakopeak (sendagai multzoa) 250 batlandare sendagarrien espezie zituen jadanik.Berpizkundetik aurrera, jatorri tropikala zuten landareak iritsiziren. Landareen edo landare jatorriko substantzien printzipioaktiboak XIX. mendearen hasieran isolatu ziren lehenengoz,kimikaren aurrerabideari esker.Animalia jatorria duten substantziak ez dira horren sarriak etazaharrak. Espezie animali batzuen pozoiak erabiltzen ziren.Jatorri minerala duten substantziak betidanik erabili izan diraxede terapeutikoetarako. Antzinako egiptoarrek kaltziokarbonatoa erabiltzen zuten aparatu digestiboaren bihotzerreaksendatzeko, eta erromatarrek burdina oxidoa erabiltzen zutenodol jarioak gelditzeko.Gaur egun, mineral batzuk erabiltzen dira, adibidez,oligoelementuen gabeziak sendatzeko (burdina, kobrea,manganesoa, iodoa, kaltzioa, magnesioa…) edo psikosimaniakodepresiboen tratamenduan (litio).

XIX. mendea arte itxaron behar izan da zientzia oinarriarrazionaletan sustraitzeko.

Page 116: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Kontsumoko joerak

Gure herrialdean egin diren azkenazterlanen arabera, 10 bat puntu igo dalasaigarrien kontsumoa. Neuroleptikoei etaantidepresiboei dagokienez, salmentaizugarri handitu da: 60 puntutan handituda lehena eta ia 27 puntutan bigarrena.

115

Ps

Page 117: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Auzi legalak

SENDAGAI PSIKOAKTIBOAKFABRIKAZIOA, BAIMENA ETA PRES-KRIPZIOA ZORROTZ ARAUTUAK DAUDE.

Indarrean dagoen Sendagaiaren 25/1990Legeak ezartzen du ezin dela ezein sendagaimerkaturatu ez badu EstatuarenAdministrazioaren aldez aurreko osasunbaimenik eta ez bada EspezialitateFarmazeutikoen Erregistroan aldi bereaninskribatzen.

Arau orokor gisa, sendagaiak errezetabidez bakarrik salduko ditu botikariakedo haren gainbegiradapean. Gainera,badira beste betebehar bereziak sendagaiestupefazienteak, psikotropoak eta berezhala eskatzen duten beste batzuk agintzeko.

Honela:• 1961eko Estupefazienteei buruzkoHitzarmen Bakarraren I Zerrendan sartutakoeta ondorengo aldaketetan agertzen dirensendagaien preskripzioa errezeta ofizialenbitartez egin behar da, Osasun Zerbitzuekbanatzen dituztenak, erabilera identifikaziobaldintza zorrotzen pean. Errezeta horiek gehienez 10 eguneko balioadute agintzen diren unetik eta gehienez 30egunetarako medikazioa hartzen dute, eta

116

Page 118: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

ez dituzte inola ere 4 ontzi baino gehiagogaindituko.• 1961eko Estupefazienteei buruzkoHitzarmen Bakarraren II eta III Zerrendetandauden substantzia estupefazienteekdauzkaten espezialitate farmazeutikoenkasuan, edo 2829/1967 E.D.-ren I Eranskinaren II, III eta IV Zerrendetansartutako substantzia psikotropikoen kasuan,botikariak, era berean, pertsonarennortasuna egiaztatu beharko du eta erre-zetaren atzealdean NA zenbakia idatziko du.• Opiazeoen mendekoak direnpertsonen tratamenduek ere araudi bereziadute. 75/1990 eta 5/1996 E.D.-ek printzipioaktibo jakin batzuek dauzkatentratamenduak arautzen dituzte (Metadona,Morfina, Laam…), hogeita bat egungainditzen duten programetan preskribatzendirenean eta opiazeoen mendetasundiagnostiko baieztatua kreditatzen zaienpertsonei. Kasu horietan, medikazioaprestatzea eta ematea, zentro baimenduenzerbitzu farmazeutikoen ardura izateazgainera, horretarako akreditazioa dutenfarmazia bulegoek ere egin dezakete.• Ekainaren 25eko 1416/1994 E.D.-ak, gizaerabilerarako sendagaien publizitateariburuzko 92/28/CEE Europako arteztarauaaldatzen duena, substantzia psikotropikoakedo estupefazienteak dauzkaten sendagaienpublizitatea debekatzen du.

117

Ps

Page 119: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

BIZITZA ESPERIENTZIA MULTZOA DA:EMOZIO ETA EZAGUPEN BERRIENBILAKETA ARRAKASTAK EKARTZENDITUENA, BAINA BAITA PORROTAK ERE.

Askatasunaren eta erantzukizunarenartean, haurrak eta nerabeak pixkanaikasten dute burujabeak izaten.Ikaskuntza indibidualak, behin nagusibihurtu ondoren, bere betebeharrakzein diren ezagutzera eramango dueta erabakiak hartzen jakitera, berebizitza pertsonal, sentimental,profesional eta sozialean.

Nerabezaroa bilakaera aldi berezikigarrantzitsua bada, aldaketa ez dagelditzen helduaroan sartzerakoan. Oreka bizitza osoan zehar doitzen doa,erronka, arrakasta, poza, haustura etaatsekabeetatik haratago.

Erabilera, abusua eta mendetasunaaskoz gehiago dagozkie heldueinerabeei edo gazteei baino. Bainakontsumo problematiko gehienak 20urteak bete aurretik hasten dira.

Jokatu, erantzun, lagundu,laguntza eskatu

118

Page 120: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Nerabezaroa eta esperimentazioa

Lehen zigarroa, lehen mozkorra, lehenmaitasuna, lehen sexu harremana:nerabezaroa esperientzien aldia da.

Proba horiek helduek askotangehiegizkoak jotzen dituztenjokamoldeetan gauzatzen dira.“Zaratatsuak” (jarrera probokatzaileak)edo “isilak” (nor bere baitan biltzea),adierazpen hauek ez dute a priori esannahi nerabeak zailtasunak dituenik.Proba eta zalantza aldi honetan,gurasoekiko mendetasun loturakmantendu edo burujabetasuna bilatzen ariden unea gogorra izaten da batzuetannerabearentzat eta bere ingurunearentzat.Helduentzat, gurasoentzat bereziki,erronka nagusia seme-alaben heziketangarrantzitsuak jotzen dituzten balioakmantendu eta baieztatzea da.

Helduek beren esku-hartzeak eta berenagintearen baieztapena dosifikatzeazgainera, ezinbestekoa da mugakmarkatzea eta nerabeari inguruandituen arriskuen berri ematea.

Bestalde, beharrezkoa da nerabeabaloratzea, animatzea eta kanpokomunduarekin dituen harremanak erraztea.

119

jokatu

Page 121: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Nerabe bati bere gaitasun pertsonalakgaratzen laguntzea bere mugak ezagutzenlaguntzea bezain garrantzitsua da.Bereziki, bere baitan biltzeko jokabideaagertzen badu, konfiantza dosi handiabehar badu eta autoestimurik ez badu.

Ingurunearen eginkizuna

Pertsona bakoitzak harreman bakarrasortzen du besteekin eta munduarekin,eta estrategia pertsonalak garatzenditu plazera sentitu edo ez sufritzeko.

Substantzia psikoaktiboen kontsumoak tokigarrantzitsua du estrategia horien artean.Ez dago, beraz, errezetarik pertsona batek,eta bereziki gazte batek, substantziapsikoaktiboak erabil ditzan saihesteko.Nerabezaroan denak egingarria ematen du,esperientzia eta ezagutza berrien adina da.

Une jakin baten bizipenak beharbadaez dira behin betikoak izango, berazalferrik da saio bat edo hutsegite batdramatizatzea.

Krisialdi batean, helduak une egokiaaurkitu beharko du bere burua azaltzekoeta jarrera egoki bat erakusteko.Ez badulortzen, laguntza bila lezake gai direnpertsonen artean (laguntza eta zaintzatokiak)⌧.

120

⌧laguntza etazaintza tokiak124-126. orr.

Page 122: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

121

jokatu

ZER GALDERA EGIN DROGA BATEN ERABILEAREN AURREAN?

• Zein da/dira kontsumitzen den/diren substantzia/k.• Kontsumoa noizbehinkakoa ala ohikoa da?• Zer kantitate kontsumitzen da?• Zein egoeratan kontsumitzen du pertsona horrek, bakarrik alataldean?• Ondorio kaltegarriak sortu dira?• Zer garrantzia ematen dio kontsumitzaileak kontsumoari?• Drogak kontsumitzen ditu noizean behin dibertitzeko?• Besteek bezala jokatzeko kontsumitzen ditu?• Bere ongizatearentzat ezinbestekotzat jotzen duelako egiten du?

Beharrezkoa da galderak egitea, kontsumoari buruzkonfiantza osoz hitz egitea, dena dela.

Kontsumo gehienak desagertu egingo dira ondorio larririk gabeelkarrizketa badago. Hala ere, egoera jakin batzuetan,beharrezkoa da laguntza eskatzea. Onartzea da, askotan, ustezjasanezinak diren egoerei irtenbideak aurkitzea.

AHOLKUA ETA LAGUNTZA BILATZEA EZ DA AHULTASUNEDO TRAIZIO SEINALEA.

Page 123: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Erreferentziak ematea

Gatazkatatik ihes egiteak ez dituarazoak konpontzen. Zerbait arriskutsuaedo debekatua egiteko prest dagoen gaztebati ezetz esatea, agintea erabiltzekobeldurrik gabe dagoen nerabe bati ezetzesatea, hezkuntza jarrera funtsezkoak diraberarentzat, bere adimena jakintza gaiberrietara irekitzea esan nahi dutenakbezainbeste.

Azterlan batzuek baieztatu egin dutedebekuek duten hezkuntza eginkizunagazteenen kontsumoetan. Nerabeaanimatzea tabakoarekin eta alkoholarekinegiten dituen saioak ahalik eta gehienatzeratzeak abusuzko jokabideak edogeroagoko mendetasunaren arriskuamurriztu litzake, droga horiei eta bestebatzuei dagokienez.

Bestalde, ikerketak gurasoen eta nerabeenarteko elkarrizketak gazteen jokabideanduen eginkizun positiboa baieztatu du.Gurasoekin komunikazio egokia dutelaadierazi duten nerabeek gurasoekin auzikezkagarriez hitz egitea zaila dela diotenekbaino gutxiago erretzen dute.

122

Tabakoarekin eta alkoholarekin egitendituzten saioak ahalik eta gehienatzeratzeak abusuzko jokabideaedo geroagokomendetasunarenarriskua murriztu lezake

Page 124: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Kontsumoak aurretik ez juzgatzeaArdo batek pertsona bat alkoholikoegiten ez duen bezala, eta zigarrobatek erretzaile bat, noizean behin“porroak” erretzen dituen gazte bat ezda drogamendekoa.

Kontsumo horrek ez du nahitaez besteproduktu edo kontsumo mota arearriskutsuagoetara eramango. Familiak etalagunek arriskuez jabetzen lagundukodiote, oinarrizko informazioa, argi etazehatzak emanez gero, bere ahuleziaketa puntu indartsuak aurki ditzan.Produktuen eskaintzaren eta inguruneareneraginaren aurrean, errazagoa da aukeraarduratsuak aukeratzea.

Abusuzko kontsumoak eta mendetasunakarrisku jokabide multzo baten zati diraaskotan edo zailtasun iragankorsakonagoak islatzen dituzten sintomenzati, eta beharrezkoa da haietaz jakitunegotea.

123

Noizean behin porroak erretzendituen nerabe bat ez da drogamendekoa.

jokatu

Page 125: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Non informatu?Dokumentazio espezializatua eskaintzenden zentroetan, gazte informaziobulegoetan, udaletxeetako aurrezaintzazerbitzuetan.

Helbide baliagarriak aurkitzeko, kontsultaegin:

> Interneten:

www.euskadi.net/drodepwww.drogomedia.comwww.mir.es/pndwww.sindrogas.eswww.fvsd.orgwww.edex.es

> Telefonoz:

Eusko Jaurlaritzako Droga GaietakoZuzendaritza:

945 018 104Drogei buruzko Plan Nazionala:

902 161 515Drogarik gabe Bizi Fundazioa:

944 418 582

124

@

"

Page 126: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Aurrea hartu eta informatuErakunde publikoek eta elkarteekaurrezaintza ekintzak egiten dituztegazteei eta familiei zuzenduak, besteakbeste espezialistekin, hezkuntzaprofesionalekin, eta osasun profesionalekinelkarlanean.

Ekintza hauek landu daitezke:

• eskola ingurunean, LehenHezkuntzako nahiz Bigarren HezkuntzakoIkastetxeetan;

• kirol edo kultur jardueretan;

• gazteak biltzen diren tokietan;

• festa esparruetan (raveak, jaialdiak,kontzertuak...), informazio eta arriskuakmurrizteko ekintzak egiten dira, besteakbeste, droga baten ondorioen mende ezgidatzeko edo substantzia psikoaktiboenkontsumo nahasia saihesteko.

125

jokatu

Page 127: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Elkarrizketarako tokiak

Drogen abusuarekin lotuta daudenarriskuei buruz eta aurrezaintza kontuanhartzen duten bizimoldeei buruzhausnarketa egiteko solaskideakaurkitzeko, ondorengo baliabideekin jargaitezke harremanetan:

> Drogamendetasunei buruzkoInformazio Bulegoak:

Izen batekin edo bestearekin, gureherrialdeko udaletxe gehienek badutedrogamendetasunean espezializatuadagoen talderen bat, herritarren kezkei,gazte nahiz heldu, erantzuteko, UdalarenDrogamendetasun Plana dagoenbulegoan.

> GKE espezializatuak:

Badira, orobat, GKE espezializatu multzohandia drogamendetasunarenesparruan eta haietara jo daitekeaholkularitza bila (www.unad.org)

126

Page 128: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Kontsumo problematikoazhitz egiteko eta laguntzajasotzeko

Lehen kontaktua sendagileorokorrarekin edo ondoren,espezialista batekin (psikologo,psikiatra) egiteak behar bezalakolaguntza aurkitzen lagun dezake, batez eresubstantzia psikoaktiboen kontsumoakzailtasun psikologikoekin edo jokabideorokorreko zailtasunekin batera gertatzenbada.

Osasun etxeetan eta zerbitzusozialetan, aholkularitza eta zaintzaeskaini dakieke hala eskatzen dutenherritar guztiei.

Badira arreta espezializatua eskaintzenduten guneak, kontsumitzaileari lagundueta tratamendua eskaintzeko prestdaudenak, kasu bakoitzaren ezaugarrienarabera.

Drogamendekoentzako ArretaZentroek, izen desberdinekin, drogekindituen harremanak direla-eta, arazoakdituen pertsona oro hartzen dute, eta eraaskotako programak eskaintzen dizkiote(sendagileak, psikologoak, laguntza

127

jokatu

Page 129: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

soziala, heziketa, eta abar). Gure herrikoosasun publikoak drogamendetasunenarreta barne hartzen dute legez behartutadauden osasun zerbitzuen artean.

Talde Terapeutikoak

Gure herrian hamarnaka KomunitateTerapeutiko daude, milakadrogamendeko hartzen dituztenak.Erreferentziazko zentroko profesionalekbideratzen dituzte haietara. Komunitateanegiten den egonaldia aldakorra da, baina 6bat hilabetekoa izan ohi da eta drogarenabusuari bizi proiektu alternatiboaberreraikitzen hasten laguntzen du.

Komunitate Terapeutikoaren ondoren,gizarteratzeko aukera batzukplanteatzen zaizkio subjektu bakoitzari:harrera etxebizitzak, lanpostuak,hezkuntza laguntza eta, azken finean,gizarte euskarri gisa jokatzen dutenneurriak, mailakako normalizazioabultzatzeko.

Espetxe arloan berriz, programa batzukgaratzen dira kutsadura arriskua murriztueta prozesu terapeutiko bat hasteko,pertsona bertatik irtetean, baliabidekomunitarioarekin harremanetan jarraidezan.

128

Page 130: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Alkoholismoaren tratamendua

Gure osasun eta gizarte zerbitzuensistemak pertsona alkoholikoak hartzendituzte, oro har, anbulatorio⌧erregimenetan, eta ospitaleratzeko aukeraizaten dute, egoeraren larritasunak halaeskatzen duenean.

Tabakoaren ohitura galtzea

Tabakoa uzteko motibazioa duten pertsoneilaguntza profesionala eskaintzeko tresnaugari daude. Bakarkako edo taldekoprograma, laguntza psikologiko edofarmakologikoak, edo biak batera, pertsonabakoitzaren beharretara egokituak.

Arriskuak gutzitzea80ko hamarkadatik aurrera, zenbait neurrihartu ziren bena barnekodrogamendekoen erabilera bakarrekoinjekzio materiala eskura izateko, gizainmunoeskasiaren birusak eta hepatitisC-ak eragiten duen kutsadurasaihestearren (xiringen salmenta librea,xiringen truke programa).

Orobat, harrera zentroak zabaldu dira,non zailtasun handienak dituzten drogaerabiltzaileek laguntza aurkitzen duten,entzungo dien norbait eta lehen larrialdikozaintzak.

129

⌧anbulatorio136. orr.

jokatu

Page 131: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Gehiago jakiteko

WEB ORRIAK

Informazioa herritar guztientzat etaprofesionalentzat, drogari etamendetasunari dagokienez:

www.euskadi.net/drodepwww.drogomedia.comwww.mir.es/pndwww.sindrogas.eswww.fvsd.orgwww.edex.es

Informazioa eta datuen jatorria

130

Page 132: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Aipatutako datuen jatorriaLiburuan aurkeztu diren datuak ondorengoargitalpenetatik atera dira:

¬ COMITÉ NACIONAL PARA LAPREVENCIÓN DEL TABAQUISMO.Libro blanco sobre el tabaquismo enEspaña. Glosa Ediciones. Bartzelona, 1998.

¬ EUROBAROMETER; Attidudes andOppinions of Young People in theEuropean Union on Drugs; EORG, The European Opinión Research Group;October 2002.

¬ EUSKADI ETA DROGAK 2000:psikofarmakoak eta legez kanpoko drogak.Drogamendetasunen Idazkaritza. Eusko Jaurlaritza.

¬ GAZTEA ETA DROGAK EUSKADIN2001: drogen kontsumoaren analisiepidemiologikoa; Mikel Marañón.Drogamendetasunen Idazkaritza. Eusko Jaurlaritza, 2001

¬ GAZTEAK ETA DROGAK EUSKADIN2001: legez kanpoko drogak, Juan Gamella eta Mª Luisa Jiménez;Drogamendetasunen Idazkaritza. Eusko Jaurlaritza, 2001

131

Inf

Page 133: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

¬ OBSERVATORIO ESPAÑOL SOBREDROGAS. Informe N.º 1. Delegación delGobierno para el Plan Nacional sobreDrogas. Madril, 1998.

¬ OBSERVATORIO ESPAÑOL SOBREDROGAS. Informe N.º 3. Delegación delGobierno para el Plan Nacional sobreDrogas. Madril, 2000.

¬ OBSERVATORIO ESPAÑOL SOBREDROGAS. Informe N.º 5. Delegación delGobierno para el Plan Nacional sobreDrogas. Madril, 2002

¬ OBSERVATORIO EUROPEO DE LADROGA Y LAS TOXICOMANÍAS. Informe Anual sobre el problema de ladrogodependencia en la Unión Europea y en Noruega, 2002.

¬ DROGAMENDETASUNEN EUSKALBEHATOKIA. 4. Txostena 2001. Adierazle soziologikoak.Drogamendetasunen Idazkaritza. EuskoJaurlaritza.

¬ DROGAMENDETASUNEN EUSKALBEHATOKIA. 4. Txostena 2001.Tratamendu Adierazleak.Drogamendetasunen Idazkaritza. EuskoJaurlaritza.

132

Page 134: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

¬ DROGAMENDETASUNEN EUSKALBEHATOKIA. 4. Txostena 2001.Hilkortasun adierazleak.Drogamendetasunen Idazkaritza. Eusko Jaurlaritza.

¬ DROGAMENDETASUNEN EUSKALBEHATOKIA. 4. Txostena 2001. HIES adierazleak. DrogamendetasunenIdazkaritza. Eusko Jaurlaritza.

¬ DROGAMENDETASUNEN EUSKALBEHATOKIA. 4. Txostena 2001.Kontsumoaren sarrera eta adierazleak.Drogamendetasunen Idazkaritza. Eusko Jaurlaritza.

¬ ODCCP. Tendencias Mundiales de lasdrogas ilícitas 2001.

¬ PANTOJA, L.; MEANA, J.L. (eds.).Nuevas interpretaciones y nuevosabordajes del alcoholismo. Instituto Deustode Drogodependencias. DeustukoUnibertsitatea. Bilbo, 2000.

¬ PORTELLA, E. y cols. El alcohol y suabuso: impacto socioeconómico.Panamericana. Madril, 1998.

Inf

133

Page 135: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Bibliografia

134

¬ COMAS, D. No es oro todo lo que dicenque reluce. ¿Qué hace la juventud el fin desemana? Revista de Estudios de Juventud.N.º 37. Ministerio de Trabajo y AsuntosSociales. Instituto de la Juventud. Madril,1996.

¬ ELZO, J. eta cols. Jóvenes españoles 99.Fundación Santa María. Madril, 1999.

¬ FAD. Los valores de la sociedad españolay su relación con las drogas. Fundación La Caixa, 2000.

¬ FERNANDO CONDE. Los hijos de ladesregulación. Jóvenes, usos y abusos enlos consumos de drogas. FundaciónCREFAT. Monografías, 6. Madril, 1999.

¬ FUNES, J. Nosotros, los adolescentes y las drogas. Delegación del Gobierno para el Plan Nacional sobre Drogas. Madril, 1990.

¬ FUNDACIÓN VIVIR SIN DROGAS.Drogas. Guía para padres y madres. Bilbo, 2000.

¬ GAMELLA, J.F.; ÁLVAREZ, A. Las rutasdel éxtasis. Drogas de síntesis y nuevasculturas juveniles. Ariel. Bartzelona, 1999.

Page 136: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

¬ PNSD. Actuar es posible. El profesionalde atención primaria ante los problemasderivados del consumo de drogas.Delegación del Gobierno para el PlanNacional sobre Drogas. Madril, 1992.

¬ PNSD. Actuar es posible. El consumo dedrogas y la comunidad escolar. Delegacióndel Gobierno para el Plan Nacional sobreDrogas. Madril, 1996.

¬ PNSD. Actuar es posible. La prevencióndel consumo de drogas en la familia.Delegación del Gobierno para el PlanNacional sobre Drogas. Madril, 1997.

¬ PNSD. Actuar es posible. Medios decomunicación y drogodependencias.Delegación del Gobierno para el PlanNacional sobre Drogas. Madril, 2000.

¬ PNSD. Estrategia Nacional sobre Drogas2000-2008. Delegación del Gobierno para el Plan Nacional sobre Drogas. Madril, 2000.

Bibl

135

Page 137: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

¬ ANALGESIKOAOinazea desagerrarazi edo harekikosentikortasuna arintzen duena.

¬ ANBULATORIOOspitaleratze edo internamenduegituretatik kanpo egiten dentratamendua. Tratamendu honek gaixoarilaguntzen dio eguneroko eginkizunekinjarraitzen.

¬ ANOREXIGENOAGose sentipena desagerrarazten duenfarmakoa.

¬ ANTIALGIKOAOinazea arintzen duena.

¬ AURREZAINTZARAKO KITABena barnetik droga injektatzen dutendroga erabiltzaileei eskaintzen zaienaurrezaintzarako zorroa. Ondorengoakditu: bi xiringa, bi ur destilatu anpulu, bi tapoi alkoholez bustiak, bi tapoi lehor, bi ontzi diluitu eta berotzeko, bi iragazki,preserbatibo bat eta aurrezaintzarakomezuak. Dirulaguntza publikoei esker,zorroa prezioa egokian saltzen dabotiketan.

¬ DESINTOXIKAZIOASubstantzia psikoaktibo bat bat-bateanedo pixkana hartzeari uztea da. Gorputzadroga beharretik askatzeko,abstinentziaren ondorio fisikoak sentitu

Glosarioa

136

Page 138: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

gabe, pertsona drogamendekoak laguntzaeta kontrol mediku pean desintoxikadaitezke.Barbiturikoen desintoxikazioak (noizeanbehin erabilitako lo eragileak) edoalkoholaren gabeziak eragindako erreakziolarriak (delirium tremens, gaitz psikikoak)ospitaleratzea behar dute.

¬ DESPENALIZAZIOAProduktu debekatu baten erabileragatikdauden zigor penalak kentzea.

¬ DOPAMINAIkus neurotransmisorea.

¬ DOSIAAldi bakarrean kontsumitzen den drogakantitatea.

¬ DROGAAbusu arriskua duen edozein substantziaizendatzeko erabili ohi den hitza etamendetasuna eragin dezakeena.

¬ DROGA BATEN LEGALIZAZIOADebekatua egon den produktu batbanatzeko baimena da. Legalizazioakbanaketa murrizketak izan litzake:salmenta toki jakinak, adin txikikoeisaltzeko debekua, produkzio kontrolatua(adibidez, tabakoaren eta alkoholarenprodukzioa eta salmenta Administrazioakegiten duen kontrolpean daude).

137

Gl

Page 139: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

¬ ELDARNIO PARANOIKOAPertsona batek eldarnioak izaten ditu krisihorietan, paranoia gogora ekartzendutenak.

¬ ESNIFATZEASudurretik arnastea. Koka arraia esnifatzenda, adibidez.

¬ ESTUPEFAZIENTEAAbusua edo mendetasuna eragindezakeen substantzia, 1961eko HitzarmenBakarrak ezarritako I, II eta IIIestupefaziente zerrendan ageri dena.

¬ GABEZIAMendetasuna eragiten duen droga batenfaltak sortzen duen sentipenadeskribatzeko erabiltzen den hitza.Opiazeoen (morfina, heroina)mendetasunari lotu izan zaio bereziki.Produktuaren gabeziak ondoeza fisikoasortzen du (izerdiak, nekea edo axubetak,dardarak, nazka, lo ezina, urduritasuna)eta psikologikoa (estutasuna,suminkortasuna, larritasuna). Opiazeoenfalta, mingarria eta ikusgarria bada ere, ezdu heriotza eragiten. Hala ere,alkoholaren mendeko den pertsona batibat-batean gabeziak eragindakoabstinentziak delirium tremensa eragindiezaioke, eta horrek ondorioz, heriotzaekar lezake.

138

Page 140: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

¬ GAINDOSIAHeroina erabiltzaileak dosi altuegiaerabiltzen du bere gorputza jasateraohituta dagoenarekin alderatuz. Istripuhauek sarritan gertatzen dira erabiltzaileakbeste baten dosi bera erabiltzen duenean,edo jakinaren gainean egon gabe, beharbezainbeste diluitua edo nahasita ezdagoen produktu bat erabiltzen duenean,edo produktu bat baino gehiago baterahartzen duenean eta ondorioz, haienelkarren arteko ondorioa indartzendenean. Gaindosi arriskuak kontsumoaneten luzea egon ondoren agertzen dirabatez ere, organoak ohiko dosiarekikotolerantzia galdu duenean.

¬ JAN (ESTASI KONPRIMITU BAT)Pilula bat hartzea.

¬ LASAIGARRIAEstutasuna edo urduritasuna lasaitzekoerabiltzen den produktua.

¬ MANIAKO-DEPRESIBOAPsikosi maniako-depresiboari buruzkoa.Gaixotasun hau gaineszitazio aldietanadierazten da (mania), melankolia aldiekintxandakatzen direnak (depresioa).

¬ MASTEKATZEAMurtxikatzea (tabakoa, koka hostoa).

139

Gl

Page 141: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

¬ NEUROTRANSMISOREAKSinapsiaren bitartez transmisio nerbiosoabermatzen duten substantzia kimikoakdira. Neurotransmisore nagusiak dopaminaeta serotonina dira.

¬ NEUROZIENTZIAKGarunari dagozkion ezagupenen etaikerketa zientifikoen multzoa.

¬ OPIAZEOAOpiotik eratorria.

¬ ORDEZKAPENA (TRATAMENDUA)Ordezkapen tratamendu hauekhelburutzat dute mendetasuna modumediko eta legalean egonkortzea. Esate baterako, heroinomanoei ematenzaien metadona.

¬ PARANOIAEzaugarritzat eldarnioak eta erreakziooldarkorrak dituzten gaitz psikiatrikoak.

¬ PARTXEAKAzalaren gainean jartzen den eranskailuadaukan farmakoa aska dezan.

¬ POLIKONTSUMOASubstantzia psikoaktibo batzuen kontsumobateratua ezaugarritzat duen jokabidea.

140

Page 142: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

¬ RAVERave festa bat jendetza biltzen duenkontzentrazioa da eta techno musikareninguruan antolatzen da. Parte hartzaileekedo rave zaleek tokia bitxia izateabaloratzen dute (mendian, bertan beherautzitako industri eraikinetan).

¬ SINAPSIABi neuronen arteko, edo neurona bateneta beste zelula baten arteko elkargunea.

141

Gl

Page 143: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

Liburu hau Frantziako Osasunerako Hezkuntzako Komiteak (FOHK) etaToxikomania eta Drogaren Aurkako Ministraritzarteko Misioak (TDAMM)egina dago, irakurketa-batzorde baten eta batzorde zientifiko batenlaguntzarekin.

TDAMM

Lehen Ministroaren aginpean dagoen Misio honek, drogaren aurkakoborrokan eta drogomenpekotasunen prebentzioan inplikaturik dauden 17 ministraritzen lana koordinatu eta dinamizatu egiten du; batez ere arlohauetan: prebentzioan, soziosanitate-arretan, represioan, formakuntzan,komunikazioan, ikerkuntzan eta nazioarteko kooperazioan. Misioakdrogaren aurkako borrokaren ministraritzarteko Komitearen erabakiakprestatu eta martxan jartzen ditu, zeinen konpetentziek ukitzen dituzte, bailegez-kanpoko drogen zein alkohola, tabako eta psikofarmakoenkontsumoak, 1999.eko ekainaren 16tik hona.

FOHK

FOHKa osasun publikoaren instituzio bat da eta osasunerako ministroarentutoretzapean kokaturik dago. Jendeari jokaera osasuntsuak hartzekolaguntzea dauka helburu eta martxan jartzen ditu prebentziorako etazenbait gairi buruzko komunikaziorako programak nazional mailan(telebista, irrati edota prentsarako kanpainak, foiletoak eta beste materialak,besteak beste) Urtero, frantziarren osasun gaiarekin erlazionaturiko jarrereiburuzko ikerketak plazaratzen ditu. 117 komite erregional etadepartamendukoek osasunerako hezkuntza lanak garatzen dituzte, etaFOHKek dinamizaturiko sare nazional bat osatzen dute.

Page 144: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari

© argitalpen honena: Drogarik Gabe Bizi Fundazioa, 2002© jatorrizko argitalpenarena: CFES, 2000© itzulpen eta egokitzapenarena: EDEX, 2002Jatorriko izenburua: Drogues. Savoir plus risquer moinsEgileak: CFES - MILDTArgitaratzailea: Drogarik Gabe Bizi FundazioaDiseinua: Álvaro Pérez BenaventeAle-kopurua: 50.000 aleISBN: 84-9726-087-2Lege gordailua: BI-2776-02

Argitalpen honen eskubide guztiak gordeta ditu Drogarik Gabe BiziFundazioa.Beraren idatzizko baimenik gabe zatikakoa edo osoa den argitalpenik debekaturik dago.

Page 145: ARRISKU - Gazteaukera · automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan; • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari