Arnas-aparatuari esker gure gorputzak behar duen oxigenoa lortzen du eta karbono dioxidoa kanporatzen du.
Airea sudurretik arnasten dugu. Sudur-hobietan
iragazi, berotu eta hezetu egiten da.
Ondoren faringera doa.
sudur-hobiak
ahoa
faringea
Laringean epiglotis izeneko tapoi baten antzerakoa daukagu. Zerbait irensten dugunean itxi egiten da elikagaiak arnasbidetara joan ez daitezen.
Irekita arnasa hartzeanItxita irenstean
EPIGLOTISA
Laringetik jeisten, airea trakeara
ailegatzen da. Trakea hogei bat eraztun
kartilaginosoz osaturik dago eta beti irekita
mantentzen da. Trakea bi adarretan banatzen
da (bronkioak).
TRAKEA
Bronkioak biriketan sartzen dira eta
bronkiolo izeneko gero eta adar finagotan
banatzen dira.
BRONKIOLOAK
BIRIKA-ALBEOLOAK
Bronkioloen amaieran birika-albeolo izeneko poltsatxoak daude. Albeoloak kapilarrez
inguraturik daude.
Birikak bi organo gorrixka eta harroak dira. Toraxean kokaturik daude, bihotzaren bi aldetan eta saihets-hezurrek babesten dituzte. Eskuinekoak hiru lobulu ditu eta ezkerrekoak bi besterik ez.
BIRIKAK
Arnasa hartzean oxigenoz aberatsa den kanpoko airea hartzen dugu eta
biriketaraino eramaten dugu.
ARNASA HARTZEA
diafragma
Arnasa hartzerakoan diafragma jeisten da,
toraxaren tamaina handitzen da,
saihetsak altxatu eta banatzen dira eta
birikak airez betetzen dira.
ARNASA HARTZEA
Oxigenoz kargaturiko airea albeoloetara heltzean, oxigenoak hauen horma finak zeharkatzen ditu eta odoleko globulu
gorrietara pasatzen da, eta hauei esker gure gorputzeko zelula guztietara
ailegatuko da.
diafragma
Arnasa botatzean diafragmak gora egiten
du, saihetsak jeisten dira eta toraxaren bolumena
txikitzen da, birikak estutuz eta airea
arnasbidetik kanporatuz.
ARNASA BOTATZEA
Odoleko globulu gorriek birika-albeoloetan jasotako
oxigenoa bihotzeraino eramaten dute, eta gero gure
gorputzeko zelula guztiei banatzen diete.
Globulu gorriek zelulek sortzen duten karbono dioxidoa jasotzen dute, bihotzeraino eraman eta
handik biriketaraino kanpora botatzeko.
karbono dioxidoaoxigenoa
Top Related