Download - Aralar Gasteiz 2011 - Ingurumena

Transcript
Page 1: Aralar Gasteiz 2011 - Ingurumena

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

1

Andres Landa Candidato de aralar para Gastei

EU

Page 2: Aralar Gasteiz 2011 - Ingurumena

INGURUGIRO ETA IRAUNKORTASUN POLITIKAK INGURUGIROA

Aralarrek iraunkortasun irizpideak ezarriko ditu gure eguneroko politiketan funtsezko printzipio gisa. Globalizazioaren eta berotegi efektuaren goiburua hartu behar dugu abiapuntu: “globaltasunean pentsatu, tokian esku hartu”. Gasteiz esparru ezin hobea da neurri ausart eta berritzaileak bultzatzeko, ingurugiroa hobetzeko eta “Green Capital” izendapena erronka gisa hartzeko. Gure eginkizun nagusia Gasteiz osasungarriagoa egitea izan behar du, bizi-kalitate hobea izango duena eta ingurugiroa errespetatuko duena. Horretarako, ondoko neurriak proposatzen ditugu:

● Natura-baliabideak modu iraunkorrean erabiltzera bideratzea jarduera

ekonomikoa, naturak berpizteko edota birsortzeko duen gaitasuna gainditu gabe,

eta ekoizpen garbia, kontsumo arduratsua eta gizarterako baliagarria izango den

enplegua sortzea.

● Tokiko 21 Agenda modu egoki eta eraginkorrean ezarriko dela bermatzea, parte

hartzea bermatuz eta aurrekontu duinak finkatuz.

● Herri kudeaketan, udal instalazioetan, kontratazioetan, horniduran, eta abar

ingurugiroarekiko egokiak diren jarduerak zabaltzea.

● Udal kontratu guztietan gizarte klausulak eta ingurugiroarekikoak sartzea.

● Guztiaren ardatz nagusi gisa mugikortasun iraunkorra hartzea.

● Ingurugiroarekiko heziketa eta sentiberatasuna kanpaina eta jarduera berezien

bidez lantzea.

● Udal arlo guztietan ingurugiroaren ikuspegia kontuan izatea eta hondakinak

murrizteko beharrezkoak diren neurriak hartzea.

● Zarata eta argi kutsaduraren aurkako neurri zorrotzak hartzea.

● Garraiobideen igorpenak gutxitzeko neurriak hartzea, esate baterako,

oinezkoentzako eta bizikletentzako eremuei lehentasuna emanez.

● Gasteizko bioaniztasuna babestea. Gasteizko Mendiak babesgune izendatzea.

● Animalien tratu txarrarekin amaitzeko udal ordenantza ausart bat zehaztea.

● Zezenketei eta animaliak erabiltzen dituzten zirkuei uko egitea.

● Naturguneak babestea eta hirigintza planetan bide naturalak eta babesguneak

sortzeko politikak bultzatzea.

● Energia berriztagarrien erabilera areagotzea, udal eraikinetan energiaren gastua

murrizteko, energia berriztagarrien erabilera bultzatzeko neurriak hartuz.

● Legegintzaldian kale argiteriaren eta udal eraikinen energia kontsumoa

murrizteko neurriak hartzea.

● Kale-argien instalazioa erregulatzeko arauak finkatzea, eraginkortasun irizpideak

kontuan hartuz.

● Eraikin egin berrietan irizpide bioklimatikoak ezartzea.

● Industriak sortzen dituen hondakinak eta igorpenak murrizteko neurriak hartzea.

Page 3: Aralar Gasteiz 2011 - Ingurumena

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

3

● Kanpoko berogailuen erabilera arautzea, epe laburrean erabat

desagertaraztearen aldeko apustua eginez.

● Udal horniduran: transgenikorik ez onartzea, haztegi hornitzaileei animalien tratu

oneko irizpideak exijitzea, nekazaritza eta abelzaintza ekologikoa aukeratu duten

hurbileko hornitzaileen aldeko apustua egitea

● Telefonia mugikorrerako eta gainerako elementu elektromagnetikoetarako

antenen (picoantena direlakoak) instalazioa eta potentzia arautuko duen udal

ordenantza baten onespena bultzatzea, prekauzioaren printzipioa erabiliz eta,

nolanahi dela ere, haien igorpena cm2ko 0,1 mikrobatiora mugatuz.

● Instalazio elektromagnetikoak ezartzeko baimenen, jarraipenaren, kontrolaren

eta abarren kudeaketa ingurugiro sailean elkartzea.

● Antenak hirigunetik kanpora ateratzea.

● Instalazio elektromagnetikoen udal mapa sortzea.

● Instalazio elektromagnetikoen eraginik gabeko guneak definitzea: plaza eta

parkeak, ikastetxeak, eritetxeak…

● Picoantena direlakoen instalazioen udal kontrola.

● Instalazio elektromagnetikoen igorpenen kontrol publikoak, EHUarekiko

hitzarmen baten bidez.

● Hiriko ibilgailuek sortutako karbono dioxidoaren igorpenak kontrolatzea.

Ura ● Kontsumoa murrizteko politikak bultzatuz jarraitzea eta eskaria kudeatzeko

neurriak finkatzea.

● Udal eraikinetako ur kontsumoaren ikuskaritza egitea eta zuzentzeko neurriak

ezartzea.

● Ura aurrezteko eta modu eraginkorrean erabiltzeko programak abiaraztea,

eskariaren inguruko planifikazio irizpideak kontuan izatea eta erakunde ekonomiko

eta sozialen parte-hartzea sustatzea.

● Banaketa sareak izan ditzakeen galerak murriztuz jarraitzea eta ur zikin araztuak

berrerabiltzea.

● Sarearen sektoretzea bultzatzea, galerak murriztu, aberiak gutxitu eta sortzen

dituzten kalte eta ondorioak murrizteko.

● Uraren kalitatea berreskuratzeko programak bultzatzea.

● Darabilgun uraren ziklo osoa kontrolatzea, arazgailuen funtzionamendua aztertuz

eta ingurugiroari egiten zaion kaltea ahalik eta gehien murrizteko hobekuntzak

planteatuz.

● Ureztatzeko euri uraren erabilera aintzat hartzea.

● Eraikin publiko guztietako komunetan aurrezteko sistemak ezartzea eta etxeetan

eta enpresa pribatuetan horien erabilera bultzatzea.

● Berdeguneak ureztatzeko Otazuko arazgailuaz baliatzea.

● Auzo berrietan eta erreformak egingo diren auzo finkatuetan uren kanalizazio

hirukoitza egin ote daitekeen aztertzea: gorozki urak, ur zikinak eta euri ura

bereiziz.

Hondakinen kudeaketa

Page 4: Aralar Gasteiz 2011 - Ingurumena

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

4

● Hondakinen murrizketari, berrerabiltzeari eta birziklatzeari lehentasuna ematen

dioten ereduak abiaraztea.

● Hondakinak murriztea, eta berrerabiltzea, birziklatzea eta konpostajea sustatzea.

● Gai organikoen bilketa pneumatikoa ez duten Gasteizko auzoetara gai

organikoen edukiontzia eramatea.

● Hondakinak murrizteko eta birziklatzeko sentiberatasuna sustatzeko hezkuntza

programak eratzea.

● Puntu garbi finko eta mugikorrak sustatzea, bai Gasteizko herritarrentzat eta

baita industrientzat ere.

● Hiri hondakinen kudeaketaren ziklo osoa aztertu eta guztien kudeaketa

iraunkorra sustatzea, beharrezko inbertsioak egitea bultzatuz.

● Industria hondakinak beste industria batzuetako lehengai gisa berrerabil daitezen

sustatzea.

● Hondakinak atez ate biltzeko programa pilotu bat sortzea, hasiera batean auzo

bakar batean, eta gero bilketa pneumatikorik ez dagoen gainerako auzoetara

zabalduz joatea.

● Inauste eta lorategi hondakinak konposta egiteko erabiltzea.

● Etxeko olio erabilia birziklatzeko kontzientzia zabaltzea eta hori egiteko

erraztasunak ematea.

Zarata ● Udaleko zarata mailaren diagnostiko bat egitea eta prebentzio neurriak eta neurri

zuzentzaileak ezartzea.

● Zirkulazio handiena dagoen kaleetan abiadura moteltzeko neurriak hartzea.

Parke eta lorategiak Gasteizko parke eta lorategiek, herritarren ongizaterako eta aisialdiaz gozatzeko guneak diren aldetik, arreta berezia eskatzen dute haien erabilera sustatu eta aprobetxatzeko eta, aldi berean, gogoan izan behar da lurzoruaren artifizialtzea gerarazteko elementuak direla.

● Berdeguneen kudeaketa iraunkor eta ekologikoa bultzatzea.

● Parke eta lorategien egoerari buruzko azterketak egitea eta ekologiaren,

generoaren eta gizartearen ikuspuntutik hobetzeko neurriak hartzea.

● Bertako eta sasoiko landare eta loreei lehentasuna ematea.

● Udal baratzeen zerbitzua zabaltzea.

● Eraztun Berdea zaindu eta babestea. Hiriaren hazkundeak eraztun berdea suntsi

dezan eragoztea. Eraztun berdeko ibilbideak elkarrekin lotu eta modu egokian

adieraztea, zenbait eguneko ibilaldiak asmatuz.

● Hiriko parkeak azpiegitura edo birkalifikatze proiektuen mende eror daitezen

eragoztea. Arriagako parkea ukitu gabe mantentzearen aldeko apustua egiten

dugu, azpiegiturak direla eta murrizteko asmoaren aurka.

Green Capital Gasteiz 2012rako Europako Hiriburu Berde izendatu ondoren, mundu osoaren erreferente bihurtzeko aukera historikoa dugu aurrean, hiri iraunkorraren eredu

Page 5: Aralar Gasteiz 2011 - Ingurumena

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

5

gisa. Abiapuntua ona da, baina helburua urrutiago dago orain eta sortutako itxaropen guztiak gainditzeko handinahiak izan behar dugu. Erronka berri hauen aurrean, gure proposamena da, Gasteiz norabide horretan eramateko izendatutako baliabide ekonomikoak Ingurugiroaren Azterketarako Zentroak kudeatu ditzala eta hark erabaki dezala zertan erabili. Hiri eredu iraunkor batekin zerikusirik ez duten esku-hartze urbanistikoak eta azpiegiturak bultzatzeko erabil daitezen ekidin behar da. Honako hauek lirateke Gasteizek dituen erronkak: ● Hiriaren hegoalderanzko hazkundea geraraztea. ● Gasteizko mendiak lehenbailehen natura parke izendatzea eta hirigunearen eta naturagune horren artean dauden landa lurrak babestea. ● Industria hondakinak ibaietara isurtzen diren behatzea eta, behar izanez gero, zigortzea. ● Hirian golf zelai gehiago egiteko baimenik ez ematea. ● Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari Gasteizko Mendietarako Natura Baliabideen

Antolaketa Plana (NBAP) behingoz amai dezatela eskatzea, besteak beste motordun ibilgailuak (quad direlakoak, 4x4, motorrak, eta abar) han sartzea debekatuz. ● NBAP hori egina dagoenean “Gasteizko Mendi Garaien” BBG (Babes bereziko gunea) izenda dezatela eskatzea. ● Salburuako hezeguneak eta hango landare eta animaliak babestea, AHT bertatik igarotzea debekatuz

Page 6: Aralar Gasteiz 2011 - Ingurumena

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

6

Candidatura de Aralar para Gasteiz