Download - 71 - 2007 martxoa

Transcript
Page 1: 71 - 2007 martxoa

danbolin2007/03 71. alea

JJAARRDDUUNNIIAANN LLOOUURRDDEESS EELLOORRZZAA TTAAXXIISSTTAA GGAARRBBIIÑÑEE GGIILL AALLKKAATTEE AANNDDEERREEAA

Page 2: 71 - 2007 martxoa
Page 3: 71 - 2007 martxoa

HH EE LL DD UU !! Zenbat aldiz esan eta ez egin! Auskalo! Zenbat plan egin izanditugun eta ezerezean gelditu diren… Bizia laburra da ordea; egun batetik bestera gu-re etorkizuna zeharo alda daiteke, eta beraz egunean egunekoa bizi behar dugu; etazalantzarik gabe, nahi ditugun gauzak eta ametsak gauzatzen ahalegindu behar dugu.Neuri ere horrelako zerbait gertatu zait. Azkenean, ordea, badirudi aspalditik nahinuen bidaia egitea lortuko dudala. Saharako errefuxiatuen kanpamentuei buruz arinaiz. Bai, urteak daramatzat sahararren bizimodua ezagutzeko gogoarekin eta orainarte, ikasle garaian ikaslea nintzelako eta gurasoei dirua ezin nielako eskatu, ezin izandut bidaia hori egin. Orain ordea, diru pixka bat aurreztu eta azkenean apirilaren 4anabiatuko gara Zestoako taldetxo bat kanpamenduetara.Sei eguneko bidaia izango da guk egingo duguna; agian egun gutxi izango dira, bainagehiago ezin! Sahararrak 30 urtez Algeriako basamortuan bizi dira, beraien herrialde-tik urrun, eta errefuxiatuak diren momentutik, beste errealitate batean bizi dira. Egiaesan, oraindik ezin dut gehiegi esan gizarte horri buruz, ez baitut lehenengo pertsonanezagutu, irakurri eta kontatu didatenaren arabera ari naiz idazten, baina itzultzen nai-zenean, zin dagizuet ezagutu dudan errealitateari buruz idatziko dizuedala lehenengopertsonan. Bertan izan diren herritarrekin hitz egindut, eta guztiek bizipen ezberdinak izandituzten arren, guztiak gauza batekin adosdaude: basamortuaren erdian daude, be-raien herrialdetik urrun, bero izugarriakpairatzen dituzte, beste herrialdeetatik bi-daltzen dizkieten laguntzei esker bizi dira,eta hala ere, atzerritarra esku zabalik har-tzen dute beraien etxean. Duten gutxiaemateko prest daude, eta bizi diren egoe-ran bizi arren, oraindik ere indarra duteeta beraien herrialdera itzultzeko itxarope-na ez dute galdu.Uda honetan ere, gure herriko kaleetan Sa-harako haurrak ikusiko ditugula esperodut, urtero izaten dira herrian, eta zorio-nez nik zenbait ezagutzeko aukera izandut. Haur guztiak orokorrean mundialakdira, baina hauek badute xarma berezi bat,agian nik herrialde horrekin sentsibilizazioberezi bat dudalako izango da, ez dakitbaina asko pozten naiz uda heltzean gure herriko kaleetan jolasean ikusten ditudane-an. Pena handiagoa ematen dit gure herrian ezagutu ditudan zenbait haur berriroetortzen ez direla ikustean. 12 urte betetzen dituzten arte izaten dute aukera Oporral-dia bakean programan parte hartzeko, eta handik aurrera Algeriako desertuko tenpe-ratura izugarriak jasan behar izaten dituzte udan. Hala ere, gure artean pasa dituztenune horiek ez dituzte inoiz ahaztuko, eta ez dizkie inork kenduko. Nik uste dut, kanpa-menduetara bidaiatu ostean, nik neuk ere ez dudala sekula ahaztuko bertan bizi izan-dakoa. Kontatuko dizuet!

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 e-mail: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga,

Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi aza leko argazk ia : Dani Blancoi npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

N aiara Expos i to A lberd i

34 610 12 15 16 19 II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

JJ AA RR DD UU NN II AA NNLL OO UU RR DD EE SS EE LL OO RR ZZ AA

GG AA RR BB II ÑÑ EE GG II LL

UU DD AA LL EE KK OO BB EE RR RR II AA KK

AA GG EE NN DD AA

TT AA XX II SS TT AA

diruz lagundutakoa

EE RR TT XX II ÑÑ AA KK OO HH AA RR RR II AA

Page 4: 71 - 2007 martxoa

enb idoa I . AL F E R R I K A KO G O G O E TA K

Gaur egungo gizarte pasiboa dela diogu askotan. Batez ere gazteak ez ga-rela mugitzen. Parrandarako, ligatzeko eta beste ezer gutxirako dugulaburua. Horrelako gauzak entzutean haserretu egiten gara, baina hala ereez dugu gure jarrera aldatzen. Ondo bizi nahi dugu baina kolperik jo ga-be. Nor joango da ba neguko hotzetan kalera kontzentrazio batetara?Hobe etxeko sofan goxo-goxo etzanda egotea “A tu lado” ikusten! Kon-paratzea ere! Baina hori bai, gero kexatu egiten gara. Herriko festetan ezdela ezer egoten, fakultateko idazkaritzan gazteleraz hitz egin behar du-gula, etxebizitzen prezioak ordainezinak direla, errausketa ez dela biderikegokiena, AHTren ondorioz egiten ari diren obrak eta txikizioak penaga-rriak direla… gauza asko, gehiegi ez esatearren. Baina agian, hor dagoguzti honen gakoa. Hainbeste gauza ditugu, hainbeste borroka, ezin ga-rela guztietara iritsi. Eta azkenean, muturra non sartu erabakitzen ez has-teagatik bakarrik, ezer ez egitea erabakitzen dugula. Edo agian denborafalta zaigu? Ez, nik uste benetan nahi bada, benetan lan egin nahi bada,egiten dela. Eta topatzen dugula horretarako tartetxoren bat. Iruditzenzait inkoherentziaz inguraturik bizi garela eta handiena gure buruarekin

dugula. Lehen aipaturiko borroka guzti horien alde gaude, baina ge-ro ez dugu ezer egiten. Zergaitik? Presoen aldeko pina jertsean jar-tzearekin nahikoa egiten dugula iruditzen zaigulako agian? Bainahori bai, gero kartelak itsasten, asanbladetan, mobilizazioetan partehartzen ari diren neska-mutil horiek goraipatzen ditugu. Horiek bailangileak! Horrela bai altxatuko dugula guk, geure Euskal Herria!Eta zuk zer, gazte? Besteek zure eskubideen alde nola egiten duteikusiaz gustora bizi al zara?Batzuek beldurra dutela diote. Eta horregatik ez dutela “saltsa” ho-rietan sartu nahi. Inork ez du gartzelaren mehatxua segika edukinahi, inork ez du jipoitua izan nahi. Baina hori da lortu nahi dutena.Guri beldurra sartuz, geldirik eta “zintzo” egotea. Eta horrela “goi-tik” datorren dena txintik esan gabe onartzea. Eta ez jauna! Ez bal-

din bagaude konforme ez gaude konforme! Eta hori erakutsi egin behardugu, gauzak aldatzea nahi badugu bederen. Eta hori denon esku dago.Beraz, elkar ditzagun indarrak eta ekin edo jarrai diezaiogun lanari! Askodago eta egiteko!Batzuetan ate denak itxira dituzula irudituko zaizu, baina zuk ez etsi etasegi ate joka, norbait irekiko da eta!Animo eta egongo gara!Gazteria aurrera!

Hi leko argazk iaEGILEA: MERTXE MERINO

ZAURITUA

L arra i t z E txabe Manz i s idor

i n t a d a .AURTEN BOST URTE egingo ditu Martin etxeko autobus geltoki azpian dagoen tunelak behera egin zuela.Garai hartan tunel zuloa harriz bete eta ingurua konpondu gabe utzi zuten, lurrak “asentatu” egin beharzuela eta. Lan hori Eusko Trenek egin zuen. Ordutik zain egon gara, baina gaur arte ez dute ezertxo ereegin. Behin baino gehiagotan aipatu diogu Zestoako udalari, baina ez gaituzte aintzakotzat hartu. Ingurukogehiena konpondu genuen, baina gure ustez falta dena udaletxeak edo Eusko Trenek egin beharko luke. Ezdago gauza askoren beharrik; lur pixka bat, inork min hartu baino lehen espaloian dagoen apurtutako argiindarraren arketa konpondu eta baldosa batzuekin amaiera eman.Arriskutsu dauden lekuak ahalik eta azkarren konpondu behar direla iruditzen zaigu, gutxienez babestu,inork minik ez hartzeko. Pasa ondoren alferrik da jardutea.Bestalde, 2003ko abuztuaren 25ean idatziz beira jasotzeko ontzia ere eskatu genuen, taberna bat ere ba-dago eta beira ugari juntatzen da. Baina itxura denez guretzat ez dago ezer. Hori ikusirik Danbolinera ida-tzi hau bidaltzea erabaki dugu.P MM AA NN OO LL II AA LL DD AA LL UU RR

Page 5: 71 - 2007 martxoa

AGARDOTEGIKO

garaietan, ajez beteriko astelehenak izaten ditugu, eta zer edo zer egitekotan, onena zinera joa-tea da. Behin barruan naizela, gero eta erosoago diren aulki horietan logura sartzen zait. Argiakitzali dira, “Movierecord” doinua errepikatzen dut, eta zapla, hasi da pelikula. Pelikuletan azkar sartzen naiz, gaur inoiz baino azkarrago gainera, bertan ikusten baitut neureburua, beste ehun pertsona ingururekin, itsasoan galdurik. Ekaitzaren erdian, olatu gogorrei kon-tra egiten diegu. 50 edo 60 litrotako ur kolpeak jotzen digute aurpegian (uraren partez adreiluakbalira, bihurtu litroak kilotara). Ito beharrean garenean, gure egoera larriaz jabetzen gara denok,alegia, kosta egin behar zaigula gure bizitza egitea. Tximistaren argia denean, arrantzaleen itsasontzi txikiak ikusi ditzakegu, ez oso urrun gainera.Badakigu ikusten gaituztela. Txalupak bota diezazkigukete, baina aukera onen bat galduko dute-naren beldur edo, ez digute laguntzen. Urrutira aldiz, beste itsasontzi handiak ikusten dira, bizi-bizi guregana gerturatzen.Une batean, dena galduta uste genuenean, helikoptero baten zarata entzuten dugu. Berehala de-nok eskuak goraka boteaz, laguntza eskatzen dugu. Arraroa, helikopteroan “Zestoako Udala”ipintzen duela iruditu zait. Horrek, ordea, hamabi lagun bakarrik erreskata ditzake hainbeste jen-de artetik. Bitartean, gugana zetozen itsasontzi handi haiek heldu dira. Gertuen dagoenari “Bar-co Guipuzcoano” izena irakur diezaioket, eta ondorengoari “Barco Bilbao Vizcaya”. Atzerago da-goenaren izenik ez dut ikusten, baina lauki laukia da, kutxa baten antzekoa. Segituan konturatugara hauek esklabo tratanteak direla, eta bertara igotzen denak bizitza guztiko lanarekin etaizerdiarekin ordainduko duela erreskatea. Kondaira batek dioenez, itsasontzi hauetako batean,esklabo baten arima ikusten omen da tartean behin, hil eta urteak geroago lanean oraindik ere,bere zorra ordaintzen.Batzuk helikopterora, gehienak itsasontzietara, eta bakarren bat arrantzaleren baten txaluparaigotzen saiatzen gara, denok larri. Eta kaos honen erdian, zerbaitek kolpatu nau aldamenetik.Une horretan ez dakit itsasoan naizen, helikopteroan ala itsasontziren batean. Ez naiz inon, zi-nean ez bada behintzat. Kolpea linternadunak eman dit, pelikula bukatu dela eta esna nadin.Hori da amets txarra. Beno, amets txarrei buruz hitz egiten hasi ezkero, sagardotegi garai hone-tantxe babes ofizialeko hamabi txokotxo zozketatzen dituzte gure herri honetan. Tokatzen ezbada, izango da sagardorik amets txarrago hau ahazteko, hainbeste atzerapenekin sagardo garaiaere igarotzen ez bada behintzat.

5

e nbidoa 2 . I smae l O la i zo la

S

Lehiaketa azken txanpara iritsi da!!Apirilaren 15a bitartean, argazki abstraktuak jasoko ditugu,modernoak, ulergaitzak, zer ikusten ari garen garbiantzematen ez diren argazki horietakoak… Mugi!Bidaltzen duten guztien artean MP3 zoragarri batzozketatuko dugu. Zer egin behar duzun? Bada, argazkiak [email protected] helbidera. Eta ez ahaztu zuredatuak ere idaztea.

Maiatzeko zenbakian jakingo dugu MP3a nori egokitu zaion.Gogoratu parte hartzaile guztien artean zozketatuko dugula, eta ezargazki onenak bidali dizkigutenen artean. Argazkiek ez dutederrigorrez atera berriak izan behar, lehendik gordetakoek ere baliodute.

S . O . S . K E T A

Page 6: 71 - 2007 martxoa

J

AGOTE AUZOAN BIZI DA JOAN DENEKO HOGEITA SEI URTEAN, AGOTE-TXIKI

ETXEAN. EZ DAKI ORDEA NOIZ ARTE, INGURUAN INDUSTRIA PABILOIAK ERAIKI

NAHI DITUZTE ETA. “DITUGUN XEMEIKO DENAK HEMEN SARTZEN ARITU GARA

ETA PARE BAT URTE BARRU BOTA EGINGO OMEN DUTE ETXEA”. ETXEKO LANEZ

GAIN INGURUKO TAILER BATZUK GARBITZEN ARITZEN DA ETA ZESTOAKO UDA-LEAN EAKO ZINEGOTZI ERE BADA AZKEN LEGEGINTZALDIAN. IDI-PROBATAN

ARITU DIREN EMAKUME APURREN ARTEAN “GANTXO HANDIENA EMANDAKOA”DA LOURDES ELORTZA, ZIRIAKO ORTIZ DE ZARATEREN IRITZIZ.

“Ni baserritarra naiz, eta ondrarekin gainera. Etxean, Mutrikuko Pikua base-rrian, hiru anai-arreba, gurasoak eta aitona ginen eta baserritik bizi ginen; ezginen aberatsak. Beti ezagutu dut idi-parea gurean, eta auzoan ere, deneanegoten ziren lanerako, nola traktorerik-eta horrelakorik batere ez zegoen... as-to parea ere bagenuen. Anai-arrebetan zaharrena naizenez baserriko lanetanlagundu behar izaten nuen: Behiak jetzi, ganadujatekoak ekarri, segan... hurre-na astoekin edo idiekin joango ginen... idiekin joanez gero jeneralean aitakebakitzen zuen belarra eta amak-eta biok uztartu idiak eta haiek eraman...

Orduan ez zen aukera handirik izaten emakumeak herri kiroletara joate-ko; Basarri aditzen genuen, hori bai. Aita sekula ez zen izan proba-zalea

baina ostiraleroiluntzetan La Voz deGuipuzcoa irratiaaditzea gustatzenzitzaion. Herri kiro-letako berriak ema-ten zituen ederkiBasarrik.

"Ez dagozertan idiaritratu txarrikeman proba

jokatzeko

"

ardunian

Lourdeselorza

“Nire senarrak anaia zuen ‘Potxolo’probalaria, haren bizitza proba kontua

zen, hura zen profesionala. ‘SakuGorriya’ bezala, biak ziren

profesionalak eta biak elkarrekinibiltzen ziren.

Argazkian, ezkerretik eskubira: JoxeMari Urteaga ‘Saku Gorriya’, Joxe

Azpeitia ‘Potxolo’ eta Lourdes Elortza.

Munitibar

Lourdes eta Joxe Luix Elortza anai-arrebekerakustaldi pribatua egin zute guretzatMutrikuko Kalbaixo auzoan, jaiotetxetik gertu.Gustura geratu zen Lourdes, aspaldian ibiligabe egon arren. Kalbaixotan igual berrizanimatuko zela esan zigun.

AARRGGAAZZKKIIAA:: DDAANNII BBLLAANNCCOO

Page 7: 71 - 2007 martxoa

BENTA-BERRIKO (IBAÑARRIETA) JOXE LUIX AZPEITIA ZENARE-KIN EZKONDU ZEN LOURDES.

Senarra fundizioan eta basoan ibiltzen zen. Behin tokatu zi-tzaion Errezilen basoa hartzea, Belamendi baserrikoa. Oso le-ku malkarra zen eta ezin zen sartu ez traktorerik ez ezer; en-borrak ateratzeko derrigor idia behar zuen. Eta erosi zuenidia, Txato izenekoa, lan horretarako.

Elgoibarko Artazo baserritik ekarritakoa zen idi hura. Pro-barako ez zuela balio, baina guk nola mendirako behar ge-nuen... Errezilen atera zituen egurrak, kargatu zioten berepentsuak, lastoak eta gurdia goizean eta oinez etorri zen etxehonetaraino; Aizarnatik zehar Iraetara, Iraetatik Ibañarrietaraeta handik mendiz mendi Agoteraino. Gauez ailegatu zen,ilun-bistan.

Baina, badakizu zer izaten den, anaia proban ibilitakoa eta,baba pixka bat eman idiari eta joño hi, proba bat egingo diaguigual eta... apartetik bizi izan nuen nik hori guztia; nire boron-datez ez ziren egingo horiek. Gizonak bakarrik ezin izatenzuen entrenatu eta hari laguntzen ibiltzen nintzen; ni idiarenaurrean eta nire gizona zena idiak arrastaka eramaten zuenkubierta handiaren gainean eserita. Etxearen atzealdean ibil-tzen ginen atzera eta aurrera. Lan hori, hasieran behintzat, eznuen gustuz egiten, baina... Gauzak horrela izaten dira, zertanari nintzen ondo jakin gabe sartu nintzen harian eta motroiloagero eta handiagoa gero eta handiagoa eta azkenerako lepo-raino! niri behintzat hori gertatu zitzaidan.

Nire gizonak aurreneko proba Soro Peri egunean, gauez, jo-katu zion Erlete-Beltxari. Oso tarte txikiagatik galdu zuen etahortik tema etorri zen. Berriz jokatu zion eta bigarrengoanegin zion irabazi.

Artean espektadora bakarrik nintzen; gainera kritikan jardunnuen. Izan ere egundoko jendetza bildu eta nik ikusi ere eznuen egin proba hori. Zurdo, Egurbide eta inguruetako proba-lari ezagunenak etorri ziren. Nik esan nien:

–Ez dago eskubiderik gizon batzuen gustuagatik idiari tratu txa-rra ematea.

–Eta zure gizona zer? Han ibili da idiaren aurrean... –erantzunzidaten–.

–Nire gizona gustuz ibili da eta idia derrigortuta.

Egun hartan nire gizonari laguntzen gure anaia aritu zen etaoso urduri zegoen, nonbait pixka bat galduta ibili zen. Hain-beste jenderen aurrean plazara ateratzeko derrigor izan beharda plaza gizona bestela pasatuta geratu eta ez duzu zure lanaegiten; ezta erdia ere.

TXATO, ANTERONEAN SARTU ZEN IDIA

Bigarren proba eta gero tratua egin zuten idia saltzeko. Tretaibili zen idi harekin eta... hara, pena hartzen dut! Nik ez nuennahi saltzerik errezeloa nuelako erosleen eskuetan ez zela idiabehar bezala ibiliko. Jabe berriekin aurreneko proba Aian jo-katu zuen eta nik probalekutik irten egin behar izan nuen; eznuen begira egoteko ahalmenik izan. Handik pare bat astera,ekainean, San Pedro egunean-edo, proba jokatu zuten Zesto-an egundoko beroa egin zuen batean. Eta nik ez dakit zeozereman zioten edo ez zioten edo zer... baina idi hori izan zenAnteronean sartu zena.

Ez dago zertan idiari tratu txarrik eman proba batjokatzeko; nire iritzia hori da. Eta nire sentimendua.Ni nire sentimendua ari naiz deklaratzen.

“Marka da! Nik,plazara atera nintzenaurreneko aldian, gaurgizona dudanarenaurka jokatu nuen etaegin zidan irabazi”.Antonio Salegi ‘Langa’-harrijasotzailegaztetxoak prestatzenibiltzen da- eta ‘SakuGorriya’ MutrikukoKalbaixo auzoan egingenuen argazi saioan.

7

···AARRGGAAZZKKIIAA:: DDAANNII BBLLAANNCCOO

AURRENEKO PLAZA, AIZARNAZABALEN

1987ko ekaineko aurreneko larunbatean izan zen,laster egingo ditu hogei urte. Oso gaizki egin nuenlo bezperan... zortzi-bat egun lehenagotik hasi nin-tzen tila hartzen. Ezin nuen imajinatu plazan nolaibili behar nuen. Eguna ailegatu zenean jende pilabildu zen eta denek animatu ninduten. Igual bate-on batzuk beren artean aurpegi lodia nintzela pen-tsatuko zuten; orain neuri ez didate horrelakoriksekula esan, beti errespetuz hitz egin izan didate.Ni idiaren aurretik ibili nintzen eta anaia atzetikharriari helduta; beti horrela jokatu izan dut, anaiaeta biok oso elkarmaiteak gara eta. Dirua nolaegon zen ez daukat gogoan; nik uste dut ez nuelaezer ere aditzen, eta ikusi gutxiago. Aurretik joka-tu, 58 plaza egin eta galdu egin genuen; gaur niregizona denak eraman zuen Urnietakoek ekarritakobehorra. Egundoko pena hartu nuen. Dena dela, ona da le-hendabizikoan galtzea bestela, igual, zarena bainogehiago zarela pentsatu dezakezu; izan ere ni eznintzen ezer ere, etxekoandre arrunta ganadujate-kotan-eta ibiltzen nintzena, ez nintzen kirolaria...Ez nuen aparteko gauzarik ezer ere egiten, ez nin-tzen propio preparatzen.

Page 8: 71 - 2007 martxoa

j on ar tano i ze ta

GIZONAK ESAN ZIDAN ZUK EGIN BEHAR

DUZU PROBA!Aurreneko idia salduta pena zuen gizo-nak eta bestea erostea pentsatu zuen.Eta Orioko Larrunbe baserritik ekarrigenuen bigarren idia, Apala. Eta zen osokuriosoa, oso amablea. Berriatuko Arta-dialderekin proban aspertutakoa. Hasie-ran, etxean, lanerako erabiltzen hasi gi-nen. Gizonak pentsatu zuen orduan ba-teon batekin probatu egin behar zuela.

Eta esan zidan: zuk egin behar duzu proba!Plazan hasi eta pixkanaka gustatzen hasi zitzaidan. Egoten

nintzen gaizki plazan sartu arte; baina plazan sartzen nintze-nean, idiari nardaia lotu eta pronto jartzen nintzen. Galtzendenean pena hartzen da; irabazitakoan egundoko poza. Aurre-tik nola jakiterik ez dagoen gu ahalegina egitera joaten ginen.

EZTENIK GABEKO AKUILUA

Nik akuilua eraman nuen eztenik gabe eta hori denek kritikatuzidaten. Sekula ez dut eztenik erabili akuiluaren puntan; etamuturrean ere sekula ez dut jo idia. Plaza egin duenean idiarimuturrean eman ohi zaio harri aldera egin dezan, erlaxatzeko,tiraka nekean egon gabe. Nik, muturrean jo gabe, aurreko han-ketan jotzen nuen ttak, eta egiten zuen atzera. Beste inor ezdut ikusi tipo horretara proba jokatzen.

Idi hura zela beti nik ibiltzen nuen etxean, uste dut, niri be-rez segitzen zidala. Berak joan ahal zuen lekura beti joangozen nirekin. Nik uste dut beste itzain batek eztena-eta erabilizgidatu balu idi hark ez zuela egingo egin zuen beste.

Guztira hamabost proba jokatu ditut; batzuk irabazi eta bes-teak galdu. Aizarnazabalen lau; Zeston; Aian, Markina-Etxebe-rrin; Mutrikun kalbariotan; eta Astigarragan ere jokatu ditut biproba, festetan. Santanatan oso ondo pasatzen genuen, egun-doko juergak egiten genituen idiei jaten eman eta gero; goize-tik joan eta gauera arte ez ginen etortzen.

Itzain bakarrean, neu bakar-bakarrik naizela idiarekin, erejokatu dut. Itziarko Ixamaren behi baten kontra egin nuen Ai-zarnazabalen. Jende mordoa zegoen, leon-kastillo galdu eta au-

rretik jokatzea egokitu zitzaidan.Ez zuten pentsatzen ni hainbestenintzenik eta juxtu-juxtu tapatuzuen; ez dakit zer pasatuko zenbera hasi balitz.

Ni eginda nago probak ikusterajoan eta ikusi ez zitzaidala gusta-tzen idiei ematen zieten tratua etairten. Gerora pitzar bat gogortunaiz baina azkenaldian pixka batlagata nago probara joatea.

Orain okerrago dabil probakontua lehen baino. Lehen igualemango zioten aspirina batzukedo kafea pattarrarekin-edo... ni-retzako sanoagoa zen hori. Gaurbeste gauzak ematen omen diz-kiete; nik ez dut ikusi eta ez dakitziur baina, susmoa badago... Ezdut inor mindu nahi eta gaineraezin dut esan hala denik bainaaditzea badut.

Azkeneko plaza ere Aizarnaza-balen egin nuen, behorrarekin,1994an-edo. Orain ez naiz gauzairteteko; 54 urte dauzkat eta nirehezurrak ez dira orain plazan ibil-tzeko. Atzera begiratuta ez dutegundokoa egin izanaren sentsa-ziorik. Suertatu egin zen...

Bigarren plaza Zestoanegin nuen hamabostegunetara, eta hori

irabazi egin nuen. Harrihandia zen Zestoakoa,

nik jokatu nuen aurretiketa atzetik Joxe Luix

anaiak eta Jabier Agirre‘Endañetak’. Euri pixkabat egin zuen, melatuta

bukatu nuen, plaza-giroa ez zen

hainbestekoa baina osoarropatuta sentitu

nintzen.

···Munitibar

Page 9: 71 - 2007 martxoa

9Duela hamar urte ingurutik gaurko eguneraino dator

etxebizitzaren arazoa larritzen. Mende berriaren hasierakgehiago larritu du gainera. Agian jendea ongizate mailaegoki batetara heltzean, bigarren etxeak erosten hasi de-lako, maileguen interesak inflazio maila (ofiziala) baxua-rekin bat izan direnean. Agian Pezetetatik Eurotara iga-rotze prozesuan, diru beltzak ezkutatzeko erabilien izanden tresna, etxebizitzetan “inbertitzea” izan delako.Agian alokairuaren kulturarik ez delako, merkatua estu-tuz. Eta gure herriaren kasuan, ondoko herrietako gazte-ak Zestoara jo dutelako, euren herrietan ezin zuteneanetxebizitza beharra ase. Hau dena bankuek dioten erraz-tasunak, lurren eta etxebizitzen espekulazioak lagundu-rik.

Arazo honen aurrean, iazko udaberrian izaera irekikotalde bat elkartu ginen. Arau ordezkatzaileen errebisiogaraia izanik, zestoarron beharren araberako erabakiakeskatzea beharrezkotzat jotzen genuen. Azterketa sakonbat egitea egokia izango zelakoan, herriarengana jo ge-nuen, sinadurak jasoaz. Horrela ekainean bertan bos-tehun firmatik gora aurkeztu genituen Zestoako Udale-txean.

Aurtengo otsailaren amaiera aldera argitaratu diraemaitzak. Alde batetik, ez zaigu iruditu galderak moduegokienean egin direnik, eta horrek zenbait emaitza bal-dintzatu ditu (adibidez; ez da galdetzen jendea prestegongo al litzatekeen alokairu sozial erregimenean bizi-tzen ipintzeko). Bestalde, auzoen beharrei buruzko az-terketa kaxkarra da, galdetuak oso gutxi direlako, eta horsakondu egin beharko litzateke. Baina latzena, udalakegindako azterketa honen emaitzek agertzen duten ego-era iluna da:

- Etxea aurkitzen ari garenon ia erdiok, ezin dugulaerosi, geure egoera ekonomikoa ez delako heltzenmaila horretara. Azterketak, zati honi buruz ez duezer jakin nahi, ez zergatiak, ez zer baliabide dituzten.Emaitzak gehiago ez iluntzeko ote?

- Etxebizitza aurkitzen ari garenon %46a, 35 urtetik44 urte bitartekoak gara. Adin tarte honetara heldubaina lehen, etxebizitza beharra bermatua beharko lu-keela iruditzen zaigu.

- Etxebizitza aurkitzen ari garenon %50ak ez duelalan kontratu finkorik, zestoarron ziurtasun ekonomi-koaren falta handia azalduz.

- Etxebizitza aurkitzen ari garenon %30ak soilik or-daindu ahal dezakeela Zestoan egiten ari diren etxebi-zitzen prezioa (behetik jo ezkero, hau da 280.000 eurogehienez. Une honetan garestiago datoz). Baina hauek

ETXEBIZITZA, ESKUBIDEA ALA LUXUA?

ere gehienez 150.000 eurotako mailegua ordaindudezakete soilik (550 euro hilean %4ko interesak 50urtetara). Eta nondik atera gelditzen diren 130.000euro horiek? Hau litzateke azterketako galderenmodu desegokiaren beste adibidea.

Egoera ilun horren aurrean, Teilatupean taldeaklanean jarraitzeko asmoa adierazi nahi dugu. Be-harrezkotzat ikusten dugu herri guztiaren boron-datea arazo hau gainditzeko. Etxebizitza hutsakdituztenak, gutxienez alokatu, honela merkatualasaitu egiten da eta existitzen diren baliabideakaprobetxatu, etxe berriak suposatzen duten txiki-zioa ekidinez. Lehen etxeak izan diren lekuetaneraikitzea ahal bada, eta Zestoan den lur guztiakez erabiltzea. Udalaren aldetik borondatea etaekintza eta jokabide aktiboak arazoa konpontze-ko, alokairu sozialaren alde apustu eginaz, babesofizialeko etxeen alde eginaz, bestelako proiek-tuetan parte hartuz eta abar, beti ere zestoarronbeharrak eta nahiak kontutan izanez.

Arazoa guztiena denez, izaera irekiko taldea honekkonbokatuko diren bileratan zuek ere parte har deza-zuen deialdiak egingo ditu, eta iradokizunen bat bada,irekia daukagu helbide elektronikoa ere:[email protected]. Ikusiko garelakoan,agur bat…

TEILATUPEAN

gurean

Page 10: 71 - 2007 martxoa

Lehenengo taxia, “Seat 132. Gero, beti Peugeot handia. Hiru edo lauizan ditut. Arrankatzeko problemarik ez, eta kanbioak ligeroak di-tu”, horregatik gustatzen zaiola dio. Taxia utzi eta beste hamar urte-an ibili du Peugeota, orain urtebete hari ere erretiroa eman zion ar-te. “Orain Opel Corsa bat daukat. Niretzako nahikoa. Gutxi txupa-tzen du. Aldea da hori”. Baina berriro dio Peugeota beti gustatu izanzaiola. Anbulantzia lanak egitea askotan tokatzen zitzaien lehen taxistei,Garatek kontatzen duenez “anbulategian papera ematen zizuten os-pitalera joan aurretik. Zerbizioa egin eta paper horrekin sanitatekoinspekziora joan behar izaten zen kobratzeko”. Bere taxian norbaitjaio ahal zen galdetuta, Aizarnako bat larri ibili zela dio. “Amarekinzihoan ospitalera haurra izatera eta bidean larri jarri zenean ‘Estutui-tzan hankak’ esaten zion amak”. Ez da gaixoekin lotuta kontatzenduen pasadizo bakarra. Behin goizeko ordu bietan-edo etxera joanzitzaion emakume bat, tinbre joka, medikuak derrepente larrialdie-tara joateko esan ziola-eta. Hasiera batean “aurreko denak ordain-tzen dizkidazunean nahi duzun lekura eramango zaitut, bitartean

ez” esan zion. Negarrez hasi zitzaionbaina, emakumea, eta berak eraman os-pitalera. Ailegatu zirenean, senar-emaz-teak korrika irten omen ziren ate banata-tik, eta bera kobratu gabe geratu bestebehin. “Barregurea eman zidan. Jakin zerpasako zen eta... baina errespontsabilita-tea, gero zer edo zer pasa ezkero, eznuela eman eta...” Taximetroa antzinako erromatarrek as-matu zuten. Bidean bolatxoak askatzen

joaten zen inbentua, gurpil moduko bat. Iritsitakoan, bidean erorita-ko bola kopuruagatik ordaintzen zen. Hemen taximetrorik ez. Tari-fak ezarrita zeuden. Herri bakoitzetik bestera hainbeste, eta bestelakilometroen arabera. Denborak ere bazuen, ordea, prezioa. “Donos-tiara joatea bost mila pezeta baldin baziren, zain egoteagatik milapezeta gehiago” kobratzen zutela dio Jose Mari Garatek. Horrelaxe,makina bat arratsalde pasa zituen andereño Pepitari itxoiten Donos-tian. Hura beste emakume bat bisitatzera joaten zen, eta argazkie-

taxista

IZARRAK EGUNEZ BEZALA DIRA: NAHIZ ETA EZ IKUSI, DENOK

DAKIGU HOR DAUDELA. TAXIEKIN GAUZA BERA GERTATZEN

DA. BEHARREZ GERO, INOR EZ DA JOATEN ZUNZUNEGI

ATZEKO GELTOKIRA. TELEFONO MUGIKORRIK EZ ZEGOEN

GARAIAN ERE HALA IZATEN ZEN. JOSE MARI GARATEK,JOXEMARI TXIKIAK GURE TXOKOAN ZEUKAN ZENTRALITA ETA

HAN EZ BAZEN TXOKO TABERNAN. ORAIN DELA 11 URTE

ARTE. 20 URTE PASA EGIN ZITUEN TAXIAN. BERANDU HASI

ZEN PERTSONAK KARREATZEN; AURREZ, GOZOAGORIK

TOKATU ZITZAION: CHOCOLATES ELGORRIAGAKO

KAMIOIAREKIN IBILI ZEN ESPAINIA OSOAN 7 URTEAN. HORI

BAINO LEHEN EGIGUREN ENPRESAKO PIEZAK ERAMATEN, ETA

FERNANDO EJIDOREN DENDAKO ENKARGUEKIN ERE BAI.KAMIOIAREKIN ASPERTUTA, OSO NEKOSOA ZELAKO,TAXIAREKIN HASI ZELA KONTATZEN DU.

Page 11: 71 - 2007 martxoa

tan ikusten da taxista ondoko aulkian eserita, hura berriz bueltanekartzeko zain. Taxista ez zen orduan gidaria bakarrik, gidari, akon-pañante eta batzuetan nork jakin. “Errezilera eraman nituen behinarkume-jan batera Pantera eta Aliko, gonbidatuta zeudela-eta. Nikere afaldu nuen haiekin, eta afalostean bromatan hasi ziren kanpo-an, boxeoan bezala. Pantera boxeoan ibilitakoa zen-eta. Herrikoapaiza eta gazte guztiak barrez lehertu beharrean jarri ziren eta bes-teek segi. Azkenean nik arbitroarena egiten bukatu nuen, segundosfuera eta primer round eta horrelako itxurak egiten. Bi edo hiru asaltoegin zituzten”, kontatzen du barre txikiarekin. “Kanpotarrekin Madrilera asko joaten nintzen, Zaragozara, Santan-derra eta Valentziara ere bai. Pepita eta senarrarekin Teruelera erejoaten nintzen –senarraren herrira, Masaleonera– baina gehiena Ma-dridera, urtean dozena erdi bat joan etorri” egiten zituela argitzendu Jose Marik. Madrilen gainera laguna taxista ere badu: umetan, 7urterekin-edo, Bainuetxera etortzen hasi zen emakume bat. Orain54-edo izango omen ditu. Haren aita jubilatu zenean hark hartuomen zuen taxia. Lehenengo, anaiaren lagun egin omen zen. Orainudara guztietan etxean izaten dute bisitan. “Hark gaur egun taxianbeldur asko pasatzen duela esaten du”, dio Garatek, “eta ahal dela,gauez ez dela ibiltzen Madrilen lanean.” Gero eta ohikoagoa da ta-xiek manparak izatea gidaria babesteko, baina lehen ere ibiltzenomen ziren: “garai batean Ingalaterratik ekarri zituzten Austin ba-tzuk, eta haiek manpara zeukaten. Erdian kristal lodi lodiarekin. Ibi-li ziren horrelako batzuk hemen”, Jose Marik gogoratzen duenez.“Ipintzatarrak ziren lehen hemen taxiarekin ibiltzen zirenak. Bi edohiru anai. Hotel Asuntzionekoak ziren. Gero Xardo eta JuanitoPrexko eta ni hasi ginen. Gero Uztapide. Kanpotik ere etortzen zi-ren hona zerbizioak egitera. Gehienera, batera zenbat ibiliko zirenez dakit esaten, batek utzi ta besteak hartu”, beti katean joan delakontatzen du. Berak utzitakoan, Lopeneri pasa omen zion lizentzia. Bada Xardok kontatzen zuen pasadizo oso ezagun bat. Hura gogo-ratuta irribarreari ezin eutsita esaten du “bai, hark kontatzen zuenbehin hildako bat eraman zuela Arozenatik, atzeko asientoan bi la-gunen artean eserita. Purua ezpainetan jarrita”. Istorioaren xeheta-sun bila jarrita hildakoari bisera ere jarri ziotela kontatu digute pa-sadizo hura entzuna zuten beste batzuek, eta hildakoa Zaragozaraeraman zuela. Jose Mari Garateri “famoso-famosorik” ez zitzaion tokatu. “Burgos-ko kapitain militar baten arreba askotan ibiltzen nuen. Donostiantxaleta zeukan Mirakontxan eta hara joaten zen neskamearekin etagero estetizienarengana hemen asko. [Militarrraren arreba hark] behinesan zidan norbaitek soldaduskan arazoren bat bazuen joateko be-rarengana. Klaro, hark kontrolatzen zuen Zona Norte guztia”, bainaGaratek esaten du ez zuela kontaktua aprobetxatu inor soldaduskazlibratzeko. Gidari lanetan, anbulantzia lanetan eta akonpañante lanetan ez dabukatzen, ordea, taxistaren lana. Apaiz konfesore papera egitea ereaskotan tokatu zaiola aitortzen du Jose Mari Garatek. “Niri ez zaitsekula gustatu asko hitz egiterik. Galdetu ezkero erantzun. Bestelaez. Hanka sartzeko arriskua izaten da beti. Eta jendeak kontatuta-koak isilik gorde”, taxistaren mandamentuak balira bezala egin duGaratek isiltasunaren apologia. Guk asko estimatzen ditugu hitz ho-riek.

N agore te l l e r ia

31

Page 12: 71 - 2007 martxoa

••HAUR ESKOLA EGINGO DUTE ARROABEAN

Arroabean haur eskola eraikitzeko 90.000 eurobideratuko ditu Udalak. Azken urteotan auzoa hazten arida eta beharra gero eta handiagoa da. Arroabeko Auzo Elkarteak egin zion eskaera Udalari. Au-zoan beharra aspalditik dagoela, baina orain arte baliabideekonomikorik ez dela izan azaldu du Gorka Unanue alka-teak. Gaur egun, ordea, Zestoako Udalak InmobiliariaLoiolarekin sinatuta duen hitzarmenaren ondorioz, diru ko-puru garrantzitsua jasoko du Udalak. Diru kopuru horrenzati bat haur eskola egiteko bideratuko dutela azaldu dualkateak. Haur eskola, Arroabeko Kultur Etxean dagoen lo-kal huts batean egokitzeko proiektua dago.Dena ondo joanez gero, datorren ikasturterako haur eskolazabalik izatea da Udalaren helburua.

••6.018.789 EUROKO UDAL AURREKONTUA

ONARTU DU UDALBATZAK

2007ko Udal aurrekontua onartu dute EAJren eta EAren al-deko zazpi botoekin eta Bagoazen aurkako lau botoekin. 6.018.789 euroko aurrekontua onartu dute 2007rako etaGorka Unanue alkateak azaldu duenez, «aurrekontuetakogastuei aurre egin ahal izateko 100 milioi euroko maileguadu Udalak».Sarrera garrantzitsuenak Rezola eremuko hitzarmenetiklortuko dira eta diru kopuru horrekin Iraetako futbol zelaiberria eta Arroabeko urbanizazio lanak finantzatuko dira.Gastuei edo inbertsioei dagokionez, berriz, «garrantzitsue-nak» honako hauek dira: Akoako eta Aizarnako ur horni-dura lanak, Aizarnako sarrerako urbanizazio lanak, Bainue-txeko pasabidea, Idiazpi auzoan jarri behar duten igogai-lua, haur eskola handitzeko lanak, kiroldegia handitzekolanak, Iraetako futbol zelaia, Arroabeko urbanizazio lanaketa turismoa bultzatzea.

••IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA ORDAINTZEKO EPEA

ZABALDU DUTE

Apirilaren 30a arte izango dute epea herritarrek ibilgailuenzerga ordaintzeko udaletxeko bulegoetan. Zerga hori or-daintzeko ordutegia 09:00etatik 13:00ak artekoi izango da.Banketxe bidez helbideratutako erreziboak, apirilaren az-ken astean kobratuko dituzte.

u d a l e k o b e r r i a k

••UDAZKENEAN KIROLDEGIA HANDITZEN

HASIKO DIRA

Udalak, 2007ko udal aurrekontua onartu berri du eta,bertan, Kiroldegia handitzeko partida berri bat onartu du.Horretarako, hasierako proiektua eginda daukate dagoe-neko, orain exekuzio proiektua lantzen ari dira eta apiri-lerako bukatuko dute. Ondoren, prozesu legala hasiko daeta lanekin udazken aldera hastea aurreikusten dute.Proiektu horrekin, kiroldegiak 735 metro koadroko azale-ra irabaziko du. Kiroldegiak gaur egun duen leku beretikizango du sarrera eta parketik dauden eskailerak kenduegingo dituzte.Oraingoari azalera berri hori gehitzen zaionean, hainbateremu egokituko dira: 60 metro koadro izango dituensquasheko pista bat egokituko da, eta 200 metro koadrodituen paddleko beste bat ere jarriko da. Bi pista horiezgain, erdian eremu bat hutsik utziko dute, herriko hau-rrek bertan jolasteko aukera izan dezaten.Kiroldegia handitzeko bi arrazoi nagusi aipatu dira. Bate-tik, azkenaldian Kiroldegian gero eta jende gehiago ibil-tzen dela eta gimnasioa ere txikia geratzen ari dela etabestetik, herriko haurrek jolasteko estalpea behar dutela. Gimnasioan ere zenbait aldaketa egin dituzte: Gimnasio-an zegoen squasheko pista kendu egin dute, gimnasioangero eta jende gehiago ibiltzen zelako eta zeuden maki-nak, berriz, gutxiegi zirelako. Horrela, makina berriak sar-tu dituzte.Bestalde, gaur egun Kiroldegiko beheko pistan ura sar-tzen da eta behin baino gehiagotan pista itxi behar izan

dute itoginak zeudelako. Kiroldegia handitzen dutenean,arazo hori konpontzea ere espero dute.Udazkenean hasiko dira proiektuaren lehenengo faseare-kin, eta fase horretan sartuko dira Kiroldegia handitzekolan guztiak. Etorkizunean, bigarren fasea egitea erabaki-tzen denean, komunak egokitu beharko dira eta igogailuajartzeko proiektua ere badago.

Page 13: 71 - 2007 martxoa

X X I X . K r o s h e r r i k o i a Azken urteotako partaidetzahandiena izan zuen aurtengolasterketak. Eguraldia erenahiko ondo portatu zen etaerrekorrik egon ez bazen ereantolatzaileak gustura daude lortutakorekin. Xabier Pelaez zaldibiarra 28:35minututako denborarekin izan zen gizonezkotan garailea eta Nerea Amilibiaaiarra berriz emakumezkoetan, 22:25 minututako denborarekin.

X V I I I . L i l a t o i a Martxoaren 4anospatu zen Do-nostian XVIII .lila-toia, emakumez-koek, emakumez-

koentzat antolatutako lasterketa. Herritar talde polita gerturatu zenbertara. Ia datorren urtean ere horrenbeste edo gehiago diren. Aitzakiapolit hau aprobetxatuz , sagardotegian bazkaria egin zuten denek elka-rrekin.

E s ko l a ko a g e n d a 2 1Martxoaren 23an, EskolakoAgenda 21aren osoko bilku-ra egin zuten udaletxekoaretoan. Ikasleek, ingurugi-roarekin lotuta, herrian ikus-ten dituzten gabeziak etahauek konpontzeko propo-samenak luzatu zizkieten al-kateari.Herri eskolako gazte-

txoekin, lehengo ohiturak berreskuratzeko asmoz sasi-koipetsu ospatzen hasi dira. Lagunbatek bidali digun bertsoak ondo adierazten duen moduan, garai batean, mendira joan,eta nola edo hala txorixo muturra sutan berotu eta alai asko ibiltzen omen ziren. Nahikoafesta izango zen hura. Ohitura txarragoak mantendu dira eta ea honi ere heldu, eta indar-tzen duten gaurko gazteek.

danbolinzulo3

1

O s a s u n g i n t z a e u s k a l d u n t z e nMartxoaren 18an, EHEeko kideak etaMintxo euskararen laguna kalera ateraziren osasungintza euskalduntzeko si-nadura bilketa egitera. Aspaldi emanzitzaion sinadura bilketa honi hasiera,Soroperi egunean ere egin zuten etaAizarnazabalen ere jaso dituzte, hauekere Zestoara etortzen baitira mediku-tara. Pixkanaka-pixkanaka sinaduramordoxka bildu dituztela aitortu dute.

Z e s t o a e t a P a s a i a k o b a n d a k Martxoaren 24an Pasaiako bandak eta zestoako-ak elkarrekin eskaini zuten kontzertua udaletxeazpian. Berrogeita hamabost lagunetik gora elkar-tu ziren. Hurrengo txandan, zestoarrak joango di-ra Pasaiara, hori maiatza aldera edo izango da.

Page 14: 71 - 2007 martxoa

a l e / b a l eK A L E . ARTEAGA AUZOAN LURPEKO PASABIDEA-REN PAREAN DAGOEN ZABALGUNEAN BETI KOTXE MORDOX-KA EGOTEN DA APARKATUTA. BADAKIGU EZ DAGOELA APAR-

KALEKU ASKO HERRIAN BAINA ETXE ATARIAK ETA HAU BEZALAKO LEKUAK

BEHINTZAT ERRESPETA DITZAGUN.

B A L E . BIDE GORRIRA GARAMATZAN LOGURE

ONDOKO ZUBIAN GALIPOTA BOTA DUTE. EA ORAIN EZ

DEN PUTZURIK EGITEN. DENA DEN, ORAINDIK BIDE GO-RRIAK BADITU BESTE ZENBAIT HUTSUNE; KONPONDU GABE

GELDITU DIREN ZULOAK, PAPER ONTZIRIK EZ DAGO BIDE

OSOAN… ETA GALIPOTA BOTA DUTEN ZATI HORRETAN,AUTOAK PASA EZ DAITEZEN POSTE BAT BADA, BAINA NON DA BESTEA? BAKA-RRA ALFER-ALFERRIK DA!

kT u r i s m o a m i n t z a g a i . Erreplikako lanen bukaera laster(urte bukaeran) iritsiko dela dirudi horrenbeste denbora etagero. Udalak, herria prestatzen hasteko turismoari begiralau hitzaldi antolatu ditu. Lehena martxoaren 23an izan zeneta bertan Zestoa turismoarekin eta batez ere erreplikarekinlotzen duen logotipoaren aurkezpena egin zen. MercedesRodriguez Eusko Jaurlaritzako turismo zuzendaria, NikolasOsinalde Idiazabalgo Goiturreko zuzendaria, Carmen Arra-zola Zestoako turismo dinamizatzailea eta Gorka Unanue

alkatea izan zi-ren lehen hitzal-di honetako hiz-lari edo aurkez-leak. Erreplikaradatozen bisita-riak, herrian gel-ditu daitezenegin beharrekolanaren garran-tziaz jardun zu-ten besteak bes-te.

danbolinzulo

“Dagoeneko jakingo duzunez,korrika 15ek euskal emakumeaomenduko du, euskal emakumeakgure hizkuntzaren transmisioan izanduen garrantzia eta ezinbestekopapera goraipatu nahi dituelako.Beraz, urtetako menderakuntza,jazartze eta zigorrei aurre egitekoeta euskal kultura eta euskara,belaunaldiz belaunaldi, gorde etatransmititzeko, euskal emakumeekizan duten indarra, adorea etabalioa omendu nahi ditu korrika15ek.”

(Korrika 15en manifestua)

GARBIÑEIL

Page 15: 71 - 2007 martxoa

51

Martxoaren 8an,emakumeen egunean, opari ed-erra aurkitu dut mahai gainean.Eta seguru asko opari egilea ezzen konturatuko ez egunaz, ezutzitako bi orri horiek niretzatbenetako oparia izan zitez-keenaz. Esana nion polita izan-go zela emakumezko alkate

bakar horrek sinatutako agiriren battopatzea. Ez nuen espero, hurrengoegunean bertan agiria mahai gaineanaurkitzea; eta ez nuen espero,inondik ere, agiria euskaraz egotea.Udal artxibo historikoan euskaraz da-goen bakarrenetariko bat.

BANDO BAT DA, Aldundiak eginikodiru-laguntza deialdi batenberri ematen duena. Or-tografia alde batera utzita —euskara batua gerokoa baita—,esango nuke gaur egun testuadministratibo bati eskatzendizkiogun ezaugarri guztiakbadituela: edukiz —ulergarrialehenengo lerrotik, zehatza,argia, lastorik gabea…— etaformaz —idatziaren helburualehenengo pasartean agertzenda, ideia bakoitza pasartebatean azalduta, aditzak aur-rean jarrita,…—. Hots, testu

natural-naturala; edo, Sarasolak aldebatetik, eta Garziak, Egañak eta Sara-suak bestetik, esaten duten moduan:euskara ona, zuzena eta egokia.

Sortu nahi ditugun testuenmodukoa. Baina ziur nago, baterepentsatu gabe idatzitako testua dela.“Nola esan” pentsatu gabe esan nahidut. Naturaltasunez sortutako testua,

pentsatu bezalaxe idatzita, besterikgabe.

Idazteko naturaltasun hori galdutadago, galdu egin da noizbait, 1933tikhona. Gaur egun, mila buelta ematendizkiegu hitzei eta esaldiei, eta osogutxitan gelditzen gara gusturaemaitzarekin. Eroso… inoiz sentitzenal gara eroso euskaraz idaztean?

EMAKUME BATEK EGINA, edo gutx-ienez, emakume batek sinatuta —“alkate batek sinatzeak ez du esannahi testua berak idatzi duela…”lankideek berehala agertu dizkidatezalantzak —. Kasualitate hutsa?Comisión Gestora delako horrenbosgarren ohiko batzarrean hartu zenbando hori euskaraz kaleratzeko er-abakia, orduko aktan jasotzen denez—ohiko gaztelania administrati-boan—. Bertan sortutako testua alaForu Aldunditik jasotakoaren kopiada? Lehenengoaren aldeko apustuaegingo nuke nik.

Jakin-min handia piztu dit doku-mentuak. Zein zen “Purificación”sinatu baina “Gil Iglesias-tar Garbiñe”izena erabili zuena ediktu horrenidazpuruan? Nola janzten zen? Nolaezagutzen eta deitzen zioten herrian,Aizarnako ikasleek, Udaletxera hur-biltzen ziren herritarrek? Zergatik eu-skara aukeratu? Aukera politikoa, ala,logika eta sen onaren emaitza?

Gutxi da emakume horretaz jakinahal izan dudana. Zestoarra ez zela,Aizarnan maistra aritu zela eta,1933ko urtarrilaren 24an, ZestoakoComisión Gestorak alkate izendatuzuela —berarekin batera, LucianoUrangak eta Jose Azcuek osatzen

ALKATE ANDEREAGARBIÑE

ILzuten Gestora—. Eta “endore”, alkatearitu zela maiatzaren 10a bitartean,hauteskundeetan aukeratutako kor-porazioak kargua hartu arte. Zergatikaukeratuko zuten bera, bertakoa ezbazen ere?

Bada Aizarnan Garbiñez gogo-ratzen den inor? Zer egin zuen gerragaraian?

Berdin da berak egin ala soiliksinatu egin zuen, berarena da testuhorren ardura, bando bat euskarahutsez argitaratzearena, horrelakoidatzi xume, natural eta ederra ater-atzearena.

Korrika 15ek euskal emakumeakomentzen dituen honetan, GarbiñeGil ezezaguna omendu nahi dut nikbando bakar horregatik.

1933: Zestoako lehen emakumezkoalkatea, eta bakarra, izendatu zuten.1933ko urtarrilaren 24an eratu zenZestoako udal gestora, eta Purifi-cación Gil Iglesias andrea,Aizarnako bitarteko maistra, izen-datu zuten alkate.

(www.zestoa.net)

Jakin-minak orduko aktetankuxkuxean ibiltzera eraman nau.Aipagarriak: hamar egun berandu-ago, otsailak 10, kaleen izenak bihizkuntzetan jartzeko kartelenprezioak aztertzen hasi ziren; aste-bete beranduago, baimendu zutentoril gaineko lokalean euskal kan-tak eta jokoak irakastea, eta musi-ka bandarentzat partitura berriakerostea “Editorial de la MusicaVasca” argitaletxeari.

NORA PALMITANO

ZESTOAKO EUSKARA TEKNIKARIA

Page 16: 71 - 2007 martxoa

Atera zuten, bada, bloke hurabaina ahalegin haietan puskatu eginzitzaien zati handi bat, harkaitzare-kin bat eginda zegoen-eta. Erret Ka-binetera osorik iritsi ahal izatekoneurri zorrotzak hartu behar izanzituzten: “bildu estu-estu oihal latzbatekin eta sartu gero kaxoi edo ba-rrika handiago batean, eta jarri tar-tean belar hondo edo lasto ugari,harria eutsita eta mugimendutik ga-be ibilia izan dadin bideetan zehar”.

Espato-kristalak ibilbide luzeaegin zuen. Lehendabizi, bidea beraegin behar izan zen, propio, harriaErtxiñatik herrira jaitsi ahal izateko,eta ondoren, eguraldi onaren zainegon eta Madrilera, Gasteizetik pa-satuta. Azkenean iritsi zen kristalaNatur Historiako Erret Kabinetera.Seguru samar denen gustukoa izan-go zen eta ospatu egingo zuten.Erret arkitektoak bakarrik azalduomen zituen zenbait eragozpenkristalaren astuntasuna zela-eta: “Ezzitzaion egokia iruditu Erret Kabi-neteko inongo gelatan jartzea”.¿Non jarri ote zuten, bada?

Espatoa eraman zuen mandazai-nari behintzat ondo ordaindu zio-ten bere lana: 30 duro urrezkoak.Dirutza, garai haietarako.

Gaur egun, kristaltzar haren bizati gelditzen dira Madrilgo NaturZientzia Museo Nazionalean. Ta-maina ederrekoak dira, hatzaparrabaino handiagokoak. Inskripzio za-har bat daramate “Archina” dioena.Gainontzeko zatiak museoetara, la-borategietara edo bilduma partiku-larretara banatuko zituzten segu-ruenik.

Zestoako Udalean bada garai har-tako hainbat agiri eta Fernando Ar-zallusek zenbait xehetasun eskain-tzen ditu Zestoako Jai Egitarauan(1999).

Bazen behin“harri bat, baka-rra munduan” Er-txiña menditikatera zutena1785. urteko ga-

rai haietan. Islandiako Espatoa deritzan kris-tala zen, kaltzio karbonatoa (Ca CO3), eta“kana bat luze, hiru laurden zabal eta hogeihazbete baino lodiagoa”; astunean, berriz,1.200 libra omen zituen. Kareharri oso gar-den hark neurtzen zituen, beraz: 83,79zmluzeran, 62,69zm zabalean eta 46,44zm lo-dieran. Harekin batera beste batzuk ere ate-ra omen ziren, ez hain handiak baina intereshandikoak haiek ere.

Montehermosoko Markesari, alegia, Real Socie-dad Bascongada de Amigos del País-eko zuzendaria-ri, iritsi zitzaizkion harriari buruzkoalbisteak, eta interesaturik azalduomen zen. Hain berezia iruditu zi-tzaion minerala, Natur HistoriakoErret Kabineteari oparitzea erabakizuela. Oparia ez zen txikia, inolazere, tona erdia pisatzen zuen-eta(552kg.). Gainera, kristal hura espa-toa zen, alegia, erraz esfolia ziteke-en, edozein kolpek desegin zezake-ten printzatan.

ERTXIÑAKO HARRIA A R G I A R E N M U N D U E N I G M A T I K O A N

ARGAZKIA: BEGOÑA SANCHEZ,PALEONTOLOGIA, PREHISTORIA

ETA GEOLOGIAKOKONTSERBAZIO ARDURADUNA

(MUSEO NACIONAL DECIENCIAS NATURALES, MADRID)

JOSEPH MARIA DEAGUIRRE(MARQUÉS DEMONTEHERMOSO)

Page 17: 71 - 2007 martxoa

71

kandela-argiak eta horrelakoek parti-kulak aireratzen zituztela eta urrutira-tzen joaten zirela fokutik, zuzen-zu-

zen. Partikulahoriek zenbaitsubstantzia zeharka zitza-keten, eta gure begiekin tal-ka egitean, argi sentsazioasorraraziko zuten.

Newton matematikarieta fisikari britainiarra(1642-1727), historiakozientzialaririk handien kon-tsideratutakoa, zen korpus-kuluen teoria horren defen-

datzailerik garrantzitsuena. Hark uste zuen argiatamaina eta abiadura desberdineko korpuskuluzosatua zegoela. Hala ere, beti eduki omen zuenzalantza: argia partikula izango ote zen, edo uhi-na; izan ere, ezagutzen baitzituen difrakzio etaerrefrakzio bikoitzaren fenomenoak, berak parti-kulen teoriaren bidez esplika ezin zituenak.

Errefrakzio bikoitzaren teoria garbi ikus daitekeErtxiñako kristalaren bidez. Kristalaren barnean bilerro paralelo nabarmentzen dira. Nola esplikatuhori argia korpuskuluz osaturik badago? Nola lite-ke bereiztutako bi argi izpi ikusteakristala zeharkatu ondoren? Zer gerta-tzen zen kristalaren barruan?

Gainera, beste fenomeno batek–polarizazioa delakoak– are eta na-hasmen gehiago eragin zuen. Islandia-ko espatozko bi kristal txiki elkarrenondoan jarriz gero, baina perpendiku-larki kokatuta, ez zioten uzten pasa-tzen argiari, nahiz eta kristal horiekgarden samarrak izan.

Horregatik, XVIII. mendean, interes ikaragarriazegoen argia aztertzeko kristal onak ···

ERTXIÑAKO HARRIA OPTIKAREN

IKUSPEGITIK

XVIII mendean, argiaren izaerazela-eta hainbat teoria ari ziren ez-tabaidatzen. Beraz, Ertxiñan Islan-diako Espatozko harri handi bataurkitu izana zerbait garrantzitsuaizango zen, seguruenik. Izan ere,kristal horrek birrefingentzia dela-ko ezaugarria baitu, eta hori bai-tzen argiari buruzko teoria batenoinarria eztabaida haietan.

Argia partikulaz osatuta ote ze-goen edo nolabaiteko uhin-mugi-mendua ote zen, horixe zen zien-tziaren historian gairik interesga-rrienetariko bat.

XVII. mendearen erdi aldera ar-te, gehienek uste zuten argia parti-kula edo korpuskulu moduko ko-rrontea zela; alegia, eguzkiak edo

G I A R E N M U N D U E N I G M A T I K O A N

Page 18: 71 - 2007 martxoa

JULIAN SERRANO

ZIENTZIAREN MUNDUKO URTEAN

ERTXIÑAKO KRISTALA ETA

ARROBA @

Montehermosoko markesak1785ean idatzitako gutun batean,Ertxiñako harriaren kontuak aipa-tzen dituen gutun batean, honakohau irakur daiteke: “El cristal de Is-landia que llegará presto a estaaduana, y hallándome embarazadosobre su colocación en el Gabinetepor su enorme peso de 48@ heconsultado con el Arquitecto Dn.Pedro Aznal quien no ha juzgadopor conveniente ponerla en ningu-na de las Salas de Dho. Gabinete”.

@ delako ikur horrek arroakadierazten zituen. Arroa hitza ara-biarreko ar-rubatik dator (laurdenbat); arroak kintalaren laurden ba-ten balioa du. 48@ horiexek dira,beraz, gure Ertxiñako harriaren 552kiloak (arroa bat=11,5kg).

Dirudienez, hasierako idazmaki-nek izaten omen zuten @ ikurra.Gero, ordea, erabiltzeari utzi eginomen zitzaion. Orain, berriz, be-rreskuratu egin dugu posta elektro-nikoko helbideetarako. Gazteleraz“arroba” izenarekin ezagutzen da,aspaldian bezala.

···edukitzeko.Bazirudienargiak uhingisa jokatzenzuela ba-

tzuetan eta partikula mugikor gisa besteetan.Gaur egun, jakin badakigu bi teoriak ez direla ba-teraezinezkoak. Gai baten bi ikuspuntu besterikez dira, baina inolaz ere ez kontrajarriak.

Argiaren izaera ulertzea apur bat zaila izanarren, guretzat nahikoa da jakitea Ertxiñako ha-rriak zientzialariak eztabaidatzen jartzeko balioizan zuela. Bitartean, hor dauzkagu Kultur Etxeandelako harri puska batzuk, kuriosoek ikus dezatennolakoa zen Ertxiñako harri hori eta udal liburute-gian aurki daiteke gai honi buruzko dosier bat.

ONDORIOA

Zientzia ez dago ikerketako bulegoospetsuetan bakarrik. Batzuetanmendi ezkutuetan babestuta, edo pa-per zaharretan gordeta egon ohi da.

Page 19: 71 - 2007 martxoa

a g e n -d aapIIRRIILLAA

14 LLAARRUUNNBBAATTAA

Arratsaldeko16:00etarako, Ipintza el-karteak XVI. PatxaloMus Txapelketa antolatudu. Lau errege, lau ha-marreko eta lau usteleta-ra izango da. Partehar-tzea doan izango da bai-na bikote kide batgutxienez Zestoa edoauzoren batekoa izateada baldintza. Finalisten-tzat, besteak beste Gelto-ki tabernak eskaintzenduen afaria izango da.

22 IIGGAANNDDEEAA

Goizeko10:00etan, Iraetan kadetemailako txirrindularilasterketa izango da. Ira-eta - Zestoa - Iraeta etahiru aldiz zakila-bila.

23 TTIIKK 22 66RR AA

Agiro mendi taldekoek Mendi Astea antolatu du-te. Emanaldi ezberdinak izango dira urtero bezala kulturetxean.

maIIAATTZZAA

05 LLAARRUUNNBBAATTAA

Mus Txapelketa Iraetako frontoian. Irabazleak600 euro eta txapela eramango ditu eta bigarren, hiruga-rren eta laugarrenek 400, 200 eta 100 euro hurrenez hu-rren.

06 IIGGAANNDDEEAA

Bertso bazkaria Iraetako frontoian Andoni Egañaeta Unai Iturriagarekin.

Zestoako udalak antolatuta

TTUURRIISSMMOOKKOO ““EESSPPEE--RRIIEENNTTZZIIEENN”” TTAAIILLEERRRRAAKK..UUDDAALLEEKKOO BBAATTZZAARR

AARREETTOOAANN 1199::0000EETTAANN..

maRRTTXXOOAA

30 OOSSTTIIRRAALLAA

Hizlariak: Jo-se Mari Perez de Are-naza (Deustuko Turis-mo masterreko zuzen-daria) eta Jose MigelAyerza (Kursaalek zu-zendari kudeatzailea).Gaiak: Egungo bisita-rien eskakizunetarahurbiltzea eta hiri zeinherrietan kultura eki-pamenduek sortzendituzten gizarte alda-ketak.

apIIRRIILLAA

20 OOSSTTIIRRAALLAA Hiz-laria: Manuel Narvaez (Donostiako turismo zu-

zendaria). Gaiak: Gipuzkoaren turismo baliabideaketa komertzioak eta erosketak turismoaren eta aisia-ren elementu osagarri gisa.

27 OOSSTTIIRRAALLAA

Hizlaria: Jon Arratibel (Iraurgi Lantzenetik.“Begi-Bistan Zerbitzu Turistikoak” enpresako zuzen-dari kudeatzailea eta promotorea). Gaiak: Ondorioaketa tailerren ixtea, aplikazio praktikoak bailaran etagalderak eta eztabaida.

Zine-aretoak:

Antiguo Berri (Donostia),Niessen (Errenteria),Txingudi (Irun)

Page 20: 71 - 2007 martxoa