Download - 515 guaixe

Transcript
Page 1: 515 guaixe

Nafarroako Gobernuak hizkuntzapolitika berria eta azpiegituraegitasmoen berrikuspena eginen du

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko garilak 3, ostirala • 2. aroa • 515. zenbakia

Ttunttuneroen garaia. Udakofestekin batera txistu doinuakbatean eta bestean entzunen dira.Eta hari lotuta, dantza izanen da

Urdiain, festak ospatzekobost egun

Kultura >> 14-15Sakanerria >> 6

Bidelagunelkarteadinamizatzensegitzera >>5

Izurdiagakotrenbide-pasa,agorrileankentzera >>6

Altsasuk autoklasikoentopaketahartuko du >>12

Berrenoako galtzada azaleratzekolanak hasi dituzte atzerrikogazteek. Biharko, auzolana >>5

>>3

Urbasako saroiko lezean eraildakoen senideak eta ikerketan lagundu zutenak elkartu ziren igandean.

>>7

Duintasunez, lurrera

Page 2: 515 guaixe

MusikaChuchin Ibañez y Los Charros.Garilaren 3an, ostiralean, 19:30eanUrdiaingo igerilekuan.

Arrebote.Garilaren 4an,larunbatean,20:30eanAltsasukoZumalakarregiplazan.

D’Capricho. Garilaren 5ean, igandean,20:00etan Irurtzungo igerilekuan.

Mendi irteerakHecho-Lizara-Gabardito. Garilaren4an eta 5ean, larunbatean etaigandean. Etxarriko Larrañeta menditaldea.

Bizikleta irteerakAltsasu-Erreniega-Altsasu. Garilaren

4an, larunbatean, 8:30ean Altsasukokultur gune paretik. 130 km.Zikloturista taldea.

Bestelakoak Zorri azoka, merkatu soziala.Garilaren 5ean, igandean, 11:30etik14:30era Etxarri Aranazkoestalopean.

Udako festa goxoa. Garilaren 9an,ostegunean, 21:00etan EtxarriAranazko igerilekuan. 12 urtetikaurrerako gazteendako.

Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira!Garilaren 3an, ostiralean, 20:00etanLakuntza, Arbizu eta EtxarriAranazko plazetan,elkarretaratzeak.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Garilaren 5ean, domekan, 20:00etanAltsasuko plazan, elkarretaratzea.

Guaixe • 2015eko garilaren 3a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • [email protected] • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

garilak 3-9Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Unai RazkinZorionakUnai. Uz-tailaren 8-an ia 7 urte!!Segi horrela ta muxuhaundi bat aita, ama taNaroaren partetik.

Xabat MuñozSesmaZorionakmaitia!!! Zure le-henengo urtebetetzea...zein ondo!! Segi hain alaitsubihotza, izugarri maite zai-tugu. Familiye .

Oier OngayZORIONAKpolitezure 2. urtebetetzean!!Iraia eta biok asko mai-te zaitugu!

Irune KarasatorreSureda1, 2, 3...10! Gure Irunek ha-mar urte bete ditu! Urte as-kotarako! Zorionakmaitia.Maite zaitugu, etxekoek.

Altsasu»

Uharte Arakil»Arruazu»Lizarragabengoa»

Auzate ederrak izaten dira festetan. San Pedroko erromerian bapo meriendatu zuten arruazuarrek. 15. urteurrena ospatu zuen Uharteko konpartsak. N. Mazkiaran

Bero izugarriari aurre eginez, zortzikoek ez zuten huts egin San Pedron.

Page 3: 515 guaixe

Guaixe • 2015eko garilaren 3a 3

ezkaatza >>

VALCARCEO L A Z T I

0´06€ko deskontua litroko,erregai guzietan.

EDERNE ILEAPAINDEGIA

L A K U N T Z A30€ko gastuarekin biboteadepilatzea doan. Ileapain-degiko zerbitzuekin, maki-laje ukitua doan.

GUAIXE KOMUNIKAZIOA%5eko deskontua argitalpeneta diseinu zerbitzuetan.

XAGUA L T S A S U

%5eko deskontua, 30€tikgorako erosketa eginez gero.

LIBURUNDAA L T S A S U

%5eko deskontua paperte-gia eta irakurketarako libu-ruetan.

GOIKO LOREDENDAA L T S A S U

30€tik gorako erosketetan%10eko deskontua (Baratzaeta garaiko loreetan izanezik. Eskaintza ez metaga-rria).

MARI JOSEILEAPAINDEGIA

A R B I Z UGarbitu, moztu eta apaindu26€.

FRUITIS FRUTA DENDAI R U R T Z U N

%10 eko deskontua fruitu tro-pikaletan.

EROSKI BIDAIAKA L T S A S U

%5eko beherapena, hiri hote-letako eta garraio hutsenerreserbak izan ezik. Eskain-tza ez metagarria.

www.guaixe.eus-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

SAKANA

Horiek jasotzen dira NafarroakoGobernua osatzeko lau alderdiksinatutako akordioan. Zortzi gai utzidituzte adosteko eta horien arteandago Euskararen Lege berria egitea

Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezke-rrak 614 neurri dituen gobernuakordioa itxi dute. Uxue Barkosekzuzenduko duen Nafarroakogobernu berriaren jarduna gida-tuko duen akordioa da. Hizkuntzapolitikari dagokionez, lau inda-rrek adierazi dute euskara “mino-rizazio linguistiko egoeran dagoeta berreskuratze prozesu batenbeharra du eta hartatik nafar guz-tiak aberastu eta onurak jaso behardituzte”. Horregatik, “herritarguztien hizkuntza eskubideak ber-matuko duen hizkuntza politikaberriaren alde” egin dute.

Lau alderdien iritziz, “Nafarro-ako Gobernuak izan behar du hiz-kuntza politika proaktibo eta posi-tibo baten bultzatzaile nagusia, halanahi duten herritarrei administra-zioarekin euskarazko komunika-zioa bermatuz. Gizarte arloan, estra-tegikoak jo dituzte helduen alfabe-tizazioa eta euskalduntzea etaeuskaraz ari diren hedabideak.

Azpiegitura egitasmoezToki garapenari bultzada emate-

ko Cederna-Garalur moduko egi-turak sendotzea aurreikusten dugobernu akordioak. Sakana uki-tzen duten azpiegitura zenbait egi-tasmo aipatzen dira lau alderdienarteko akordioan. Batetik, trengarraioari dagokionez, NafarroaMediterraneoa-Atlantikoa arda-tzetik kanpo ez gelditzea erabakidute, horretarako “nazioartekoestandarrekin bateragarria denkonponbidea emateko” lan egi-nen du gobernu berriak.

Hondakinei dagokionez, lauindarrek ahalik eta hondakingutxien sortzera jotzeko jarrera

garbia hartu dute. Hondakinenmurrizketaren, berrerabilpena-ren eta birziklatzearen aldekoapustua egin dute. Plan berri batenbarruan, gizartearen eta eragile-en parte hartze prozesu batenbidez errefusaren tratamendu ego-kirako teknikak zehaztuko dira,ekonomia, gizarte eta ingurumenikuspuntuak kontuan izanik. Bes-tetik, gobernu berriak Olatzagu-tiko porlandegiak hondakinakerrausteko duen baimenaren ego-era juridikoa aztertuko du.

Bestetik, elektrizitate horni-dura sarearen ikerketa zehatza

eginen du, hura egoki planifika-tu eta gauzatzeko. Horren barruan,Sakanan barna egin nahi den Dei-kaztelu eta Itsaso arteko goi ten-tsioko linea beharrezkoa den edoez aztertuko da. Horretarako, ener-gia ebakuatu beharra eta sortzenduen ingurumen eragina aztertu-ko dituzte. Horren inguruan egi-tasmoak ukitutako herrien iritziajasoko du gobernu berriak. Azke-nik, lur azpitik gasa hausturahidrauliko edo fracking teknika-ren bidez ateratzea baztertu dutelau alderdiek. +www.guaixe.eus

1. Herritarren hizkuntza eskubideak ber-matzeko araudi egokia garatzea. 2. Euskararen Legearen azken moldaketagaratu eta Nafarroa guztiko ikasleek D ere-duan ikasteko aukera bermatzea. 3. Hizkuntza politikako antolakuntza uni-tatea egoki kokatu departamendu guztiaketa gobernuaren jarduera guztia hartu etazeharkakotasun izaera izateko. 4. Ekitaldi publiko, komunikazio, protoko-lo ekitaldi eta, orokorrean, foru erakundepublikoen irudi korporatibo guztian euska-raren presentzia egokia bermatu. 5. Gizartean euskararen irudia prestigioaeman eta haren ezagutza eta erabilerariburuzko gizarte sentsibilizazioa sustatukoduen komunikazio estrategia berria, berri-

tzailea eta integratzailea, garatzea. 6. Euskararen Kontseilua berritu, osaerangizarteari parte hartze handiagoa emanez,baita eskumen gehiago ere. 7. Euskararen egoeraren diagnosi oso etaeguneratua egin, eta Euskara KontseiluakPlan Estrategiko errealista, egingarri eta era-ginkorra diseinatu dezala, gobernuak gara-tuko duen hizkuntza politikaren oinarri iza-nen dena. 8.Hizkuntza eskubideak bermatzeko, admi-nistrazioaren arloan herritarrei ahalik etaarreta gehien euskaraz ematen saiatzekokonpromisoa hartu. Langileriaren diagno-sia egin eta zirkuitu elebidunak martxan jarri. 9. Toki erakundeekin elkarlan hitzarmenaberreskuratu. Erakunde publikoen hizkun-tza politikak koordinatzeko eta optimiza-tzeko eta baliabideak partekatzeko helbu-ruz. Udal euskara zerbitzuak zabaldu, dago-en edo sortu daitekeen eskaera aintzat

hartuz. 10.Helduen alfabetizazio eta euskalduntze-ra aurten premiazko diru-sail bat bidera-tzea. Euskaltegien egonkortasuna berma-tuko duen elkarlan hitzarmena sinatzea. Hala,azken urteetako murrizketak konpondu etaeuren lana egiteko beharrezko finantziaziomailak berreskuratzeko. 11. Helduen euskalduntze eta alfabetizaziozentro publikoek jasotzen duten eskaera guz-tia erantzutea bermatzea. 12. Euskarazko hedabideen finantziazioaberreskuratu eta hobetu, baita zehaztuta-ko graduan erabiltzen dutenena ere. Horre-tarako, hitzarmenak eta laguntza deialdiakeginen dira. 13. Finantziazio publikoa jasotzen dutenhedabideek programazioaren ehuneko bateuskaraz emititu beharko dute, deialdibakoitzean zehaztuko dira ratioak. 14. Euskarazko hedabideetara nafar guz-

tien iristea bermatzeko neurriak hartzea. 15. Plan Estrategikoaren barruan, adminis-trazioaren berezko jardueretan euskaraz-ko nahiko eskaintza bermatzea kultura,kirola, aisia eta aisialdian. Baita gizarte era-kundeek egiten dituztenei babesa ematea. 16. Arlo sozio-ekonomikoan euskararen sus-tapena eta erabilera laguntzea, eta enprese-tan eta bestelako erakundeetan euskara pla-nak garatzeko diru-laguntza lerroa zabaltzea. 17. Euskara ezagutza handia eta erabileraorokortua duten espazioen funtzio estrate-gikoa aztertu eta inguru horietan politikaberezituak aplikatzeko aukera aztertu. 18.EAEko eta Iparraldeko instituzio eta era-kunde publikoekin eta euskararen ikerke-ta eta sustapenera gizarte eragileekin (Eus-kaltzaindia eta abar) kolaborazioa normal-du eta hobetu. 19.Adostutako neurriak nahikoa finantzia-zio eta giza baliabide izateko konpromisoa.

Hizkuntza politika berria etaazpiegitura egitasmoen berrikuspena

Euskararen inguruko 19 akordio

Gobernu berria osatzeko Geroa Baik, Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak egindako bileretako bat.

Page 4: 515 guaixe

Guaixe • 2015eko garilaren 3a4 iritzia

astekoa

Raf Atxuri

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano, Eñaut

Agirrebengoa Apaolaza eta Larraitz Amadoz LazkanoZUZENTZAILEA: Patxi FloresARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected]

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Herriak ez omen du barkatukoGure mundualdian ariketa zail,neketsu eta korapilotsurik badabarkatzearen ekintza da horieta-ko bat. Zinez barkatzea, ez esatehutsa. Denok badauzkagu geuregogo barrenetan barkaezintzat edoia barkaezintzat dauzkagun jende,oroitzapen eta egitateak. Mailapertsonal eta intimoan zaila badabarkatzea maila kolektiboan bes-

te hainbeste gertatzen da. Eta bar-katze horren adieraztea? Zaila etagogorra ezinbestean, askotan ezbaita oso benetakoa . Eman deza-gun zinez ez barkatzearena delaegoerarik naturalena. Egitatehorrek ez garamatza, ordea, behineta berriz lau haizetara ezintasunhau zabaltzera. Gurean “Herriakez du barkatuko” esaerak erro

sakonak egin zituen aspaldi. Nikdakidanez literaturara eramanzuen lehena Imanol Lartzabal kan-taria izan zen bere bigarren disko-an eta ongi dakigu Imanolek berakkolko zornatsu hartatik edan zue-la ausarki gerora. Ezen badirudiez-barkatze horrek zernahirakoeskubidea ematen duela eta men-dekuaren mezulari dela.

Ez-barkatze kolektibo horrenondorio ankerrak erakusten diz-kigute geure alde banatako kolo-nizatzaileek. Frantziak inoiz ezzion barkatu Haiti beltz eta mula-toari independentziaren asmogauzatua eta haitiarren gaurkomiseriak ez-barkatze urrun har-tan du oinarria. Eta Espainiak?Espainiak bere buruari ere ez dio

barkatzen eta Goyak margotubezala bere historia aztoragarriaez du jasaten.

Gurean ere banderizoen garaie-tatik gutxienez edan genuen kolkozital hartatik eta ondoriorik urra-garrienak ezagutu ere. Honexega-tik eta inoiz baino gehiago ahaztu-rari lekurik eman gabe barkazio-ari zirrikitu bat zabal diezaiogun.

Nori ez zaio gertatu noizbait trengeltokian, bi tren parez pare gel-dirik eta horietako batean egonik,halako batean kontrako norabide-an doan trena abiatu, eta, norbe-ra dagoen trena geldirik egonik ere,mugitzen hasi dela sentitu.

Euskal Herriko bakegintza pro-zesuari dagokionez ere, batzueiantzeko zerbait gertatzen omenzaie; izan ere, haiek mugitu ez

eta urkoari eskatzen diote behineta berriz mugimenduak egite-ko edo azkartzeko. Horrelakorikez gertatzeko modu bakarra dago,ikuspegia galdu gabe, norberadoan edo joan nahi duen norabi-dea argi izatea. Horren adibidebat da egin berri den PariskoBake Konferentzia.

Norabidea, bakea lortzea; ikus-pegia, gatazkaren bi aldeetara.

Eskakizun nagusiak lau dira,ETAren armagabetzea bururaeramatea eta Frantziako etaEspainiako gobernuek horimodu adostu eta kontrolatuaneginen dela bermatuko duenespazio egokia; biktima guztienaitortza, kalte ordaina eta asis-tentzia eskuratzeko pisuzko neu-rriak; espainiar eta frantziarestatuak Euskal Herriko gataz-

karen konponbidean inplika-tzea; eta, guri dagokigunez, zen-tzuzko epeak errespetatuz sortu-ko litzatekeen askatze prozesubatean, familien onurarako iza-nen den hurbiltze eta elkartzeprozesu baten bidez euskal pre-soen dispertsioa amaitzea.

Maiatzeko hauteskundeenondoren, agertu den eszenatokipolitiko berria esperantzagarria

da askorendako. Alderdikerien,protagonismo egarrien eta inte-res politikoen gainetik, eta nor-berak egiten ez duena urkoarieskatu gabe, karguak hartu berridituzten hautetsiei eskatzen die-gu herri honek nahi eta beharduen konponbidearen trena azka-rrago mugiarazteko neurriak harditzatela. Etxerat

Ceutara maleta baten barruan iri-tsi zen mutikoaren gertakizunakfamilia migratzaileen errealita-te gordina utzi du agerian. Hor-tik gizarte mailan sortu duenzurrunbiloa.

Familian migratzea gero etazailagoa da. Gero eta traba gehia-go jartzen baita horretarako.Horrek ikaragarrizko sufrimen-dua sortzen du familiaren baitan,afektibitatearen lotura hausteabaitakar, apegoaren haustura,familia beraren haustura, azkenfinean.

Familian migratzeko eskubi-dea dena sari izatera pasatzen arida, gero eta zentzugabeagoakdiren derrigorrezko baldintzak(ekonomikoak, kulturalak, hiz-kuntzari dagozkionak…) bete-tzen badira behintzat.

Duela gutxi “barregarri” suer-tatzen den beste baldintza bat gehi-tu da: migranteen gizatasun mai-la ebaluatzea. Nola ebalua litekegizatasuna, ordea? Gizatasunetikba al du paperak lurrera botatzendituenak? Edota zebrabideak iza-nagatik, kamioak beste nunbaite-tik gurutzatzen dituenak?

Gainera proposamen hauekplanteatzen ari dira, familiamigrazioak nabarmenki gutxitudiren garaian.

Horrek adierazten du gure gizar-tean migrazioaren afera jorratze-ko modua erabat deshumaniza-tua dagoela, dela.

Gutxitan hartzen da kontuanmigratzailearen alde emoziona-la, pertsonala, afektiboa, huma-noa. Orokorrean arlo ekonomiko,demografiko eta estatistikoetara

mugatzen da (horrek migrazioabere osotasunean adierazten ezbadu ere).

Giza eskubideen kontra joateazgain, lortu nahi den gizatasuna-ren kontra doaz neurri hauekdenak. Izan ere familia artean ego-tea da migranteen integrazioa ber-matzen duen zutabeetako bat, arloafektiboa osorik edukiaz diskrimi-niazioa eta bazterkeriaren pre-bentziorako biderik eraginkorre-na. Apegoa superbizitzarako oina-rrizko instintoetako bat baita.

Guraso etorkin askok adieraztenduten moduan, familiengandikbanatuta bizitzeak, egoteak, ika-ragarrizko sufrimentua dakarkie:“dena seme-alabengatik egitendugu, baina haiek gabe”…Bego ZestauImmigrazio zerbitzua

hara zer dien

Haurrak maletetan migratzen dutenean…

barrutik kanpora

Irudipen optikoa

Sakana urtzen:

Azken egunotako bero zakarrek ez dute etenik. Gaurkoan beste bero

olatu bat iritsiko omen da eta hurrengo egunetarako ere, beroa nagusi.

Aurreko urtean San Ferminetara joateko txamarra eta neguko arropa

behar omen zirela egiten zen txantxa, hotza baitzen nagusi. Aldiz, aur-

ten zer? Kantuak dioen bezala media eta kaltzetinarekin soilik jo be-

harko dugu Iruñera?

objektibo tik

objektibo tik: [email protected]

Page 5: 515 guaixe

Atzerriko 11 gazteekin batera,larunbatean, Etxarri Aranatz etaBakaiku artean auzolana eginen da

Atzerritik etorritako 11 emakume-en talde boluntarioa bat hasi daatzo Berrenoako galtzada berres-kuratzeko lanetan. 10:00etatikaurrera ekin diote aitzurrekin etapalekin galtzada gainean zegoenlurra, orbela eta bestelakoak ken-du eta galtzada agerian uzteari.Urbijotzenden zubitik Santatri-teira doan galtzada zatian aritudira lanean. Aurretik, pasa denastean, etxarriar talde batek etaudaleko langileek, auzolanean,sasi handienak kendu zituzten,lehen garbiketa eginez.

Sakanako Garapen AgentziakoIker Manterola Matxainek esandigunez, Etxarri Aranatzen,Bakaikun, Iturmendin eta Urdiai-nen, bakoitzean, bi egun eta erdiariko dira lanean boluntarioak.

“Toki interesgarrienak agerianuzteko lan eginen dute”. Mante-rolak gaineratu duenez, “asmoa,

haiek galtzadaren berreskurape-nari lehen bultzada ematea da etaondoren herrietako boluntario tal-

deekin segida ematea”.

AuzolanakBihar eta hurrengo asteko larun-batean auzolanak izanen dira.Biharkoa Etxarri Aranatzen etahurrengoa, zehaztua ez badagoere, Urdiainen izan liteke. Udalaketa Agentzia gazte asanbladekineta kintoekin harremanetan jarridira, atzerriko gazteekin baterahaiek ere galtzadaren berreskura-penean aritzeko. “Haiekin harre-manetan jartzen bertako gazteekingelesa praktikatuko lukete eta,aldi berean, bertan dugunarenbalioa ikusiko lukete”.

Manterolak, bestalde, gogoraekarri du Berrenoako galtzadakSakana eta kosta lotzen zituela.“Kostarako bidea zen, mandazainakjoan etorrian ibiltzen ziren basotikbarna. San Joan baleontzia egitekoere bide hori egin zuten enborrek”.

sakanerria >>Guaixe • 2015eko garilaren 3a 5

SAKANA

»»

Errotain zaldi ibilbideak enpresa-ren jarduna bertatik bertara eza-gutu ondoren, Urdiaingo errotanbatzarra egin zuen Bidelagunelkarteak. Sakanako turismo era-gileak biltzen ditu elkarteak.Aurrera begirako egin beharreko-ak zehaztu zituzten, beti ere, “Saka-nan turismoa mugitzeko asmoz”Alfonso Nuin Cartujo elkartekopresidenteak azaldu digunez.

Bileran elkartu zirenak eskain-tzen paketeak nola egin aztertuzuten. Nuinek azaldu digunez, alo-jamenduarekin batera asteburu-rako bizpahiru esperientzia osa-tzen duten paketeak eskaintzekoformulak aztertzen ari dira.Eskaintza horiek udazkenerakoprest izan nahi dituzte.

Bestetik, uda ondoren Bidela-gun elkarteko kideendako presta-kuntza saioak izanen dira. Alde

batetik, Sakanako historia etanatura nolakoa den ikasiko dute.Eta, bestetik, ezagutza hori tekno-logia berrien bidez nola zabaldueta Sakana marka sarean zabaltzentrebatuko dira. Hirugarren ikas-taroa, argazkilaritzari buruzkoa,

sakandar guztiei zabalik izanen da.Prestakuntza saio horiek Nafa-rroako Gobernuaren diru-lagun-tzarekin antolatu du Bidelagunek.

AzokakDiru-laguntza bat tarteko Bilbo-

ko turismo azokan izan zen Bide-lagun elkartea Sakanaren eskain-tzaren berri emateko. Astebu-ruetan dituzten bezeroak ingu-ruko probintzietakoak direnez,gertuko turismo azoketan presen-te egotea interesgarri jo du Nui-

nek. Zehaztu digunez, oporreta-ra jendea urrutiagotik etortzenda.

Halako azoketan Sakanarenberri emateko esku-orriak egite-ko diru-laguntza ere jaso du. Weborria eraberritzeko laguntza erejaso dute eta horri ekinen diote aur-ki. Bestalde, Sakanako Mankomu-nitateari aldizkari bat egitenlagundu diotela aurreratu diguNuinek. Aldi berean, NafarroakoGobernuak ibarrari buruz duenturismo informazioa aztertzen aridira Bidelagun elkartekoek egonlitezken akatsak zuzendu edo infor-mazioa aberasteko.

36 kideGaur egun Bidelagun elkarteakdituenak. Joan den urte akabe-ran 16 ziren. Elkartean izenaeman nahi duenak 680 532 232(Alfonso) telefono zenbakirahots egin dezake.

Bidelagun elkartea lanean

Berrenoako galtzada berreskuratzen

Bidelagun elkarteko kideetako batzuk Urdiaingo Errotainen eskaintza ezagutu zuten.

Lurraren eta orbelaren azpian galtzada azaleratu dute.Utzitakoa

Iruñeko festetarakogarraio publikoa

San Fermin festetara garraio publi-koan joan behar duenak autobusaeta trena ditu aukeran. La Burun-desa enpresak jakinarazi duenez,Iruñeko festak irauten duten bitar-tean, garilaren 6tik 14ra, gauerdi-ro zerbitzu berezia izanen da, Iru-ñeko autobus geltokitik abiatuta Zior-dira arte. Bestetik, autobus enpresakjakinarazi du, 7tik 14ra arte,20:00etako zerbitzua kendu eginendela eta 21:00etan eskainiko dela.Renfek, bestalde, Iruñean jatorria etahelmuga duten distantzia erdiko trenzerbitzuak indartu egin ditu eta gari-laren 4tik 14ra 9.900 eserlekugehiago eskainiko ditu.

Page 6: 515 guaixe

Guaixe • 2015eko garilaren 3a6 sakanerria

Izurdiaga»

Iturmendi»

Sakanan kendu beharreko azkentrenbide pasa da Izurdiagakoa

Excavaciones Fermin Oses enpre-sak eginen ditu Izurdiagako tren-bide-pasabidea kentzeko lanak.Nafarroako Gobernuak jakinara-zi duenez lanak agorrilean hasteaaurreikusten da eta haiek despe-ditzeko dozena bat hilabete izanendu enpresak. Lanek 2,6 milioi euro-ko aurrekontua izanen dute.

LanakNA-7010 errepideko 21,580 kilo-metroan dago Izurdiagako trenbi-de-pasagunea. Hura kentzekolanak 21,750 kilometroan hasikodira, San Juan auzora iritsi aurre-tik, errepide-zati berria hastenden lekuan eta, guztira, 1.234metroko luzera edukiko du, 3,50metroko zabalerako bi erreiko gal-tzada eta 0,50 metroko bazterbide-

ak alde banatan. Egun hor dago-en bidera biribilgune baten bitar-tez lotuko da.

Bidea goiko pasabide batenbidez zeharkatzen da eta, behinzeharkatutakoan, saihesbideak

berriro ere bat egingo du errepi-dearekin A-15 errepidearenazpian dagoen beheko pasabidebaten inguruan; hor, konexiora-ko amaierako biribilgune batplanteatzen da.

Bukatzeko, proiektuak oinez-koentzako metalezko pasabidebat (24,55 metro luzekoa, zoru ezlabaingarria eta ekintza banda-likoen aurkako hesia edukikodituena) eraikitzea ere aurreikus-ten du, trenbide-pasabidea ezaba-tzen den leku berean eta, baita,ingurua hesiz ixtea ere. Bi biri-bilguneek 4 metro zabaleko bierrei, 0,50 metroko barneko baz-terbidea eta metro bateko kanpo-ko bazterbidea edukiko dituzte.Bestalde, goiko pasabidea 20metro argiko bao bakarreko zubiaizango da.

357 ibilgailuEguneko bataz besteko trafikointentsitate hori du Izurdiaga-ko trenbide pasak.

Haurrak Aralarkogoiaingeruarihilaren 19anaurkeztuko dizkieteAralarko santutegian daude izenemate-orriak

Aralarko Deun Mikel Goiaingerua-ren Kofradiak haurrak Aralarkogoiaingeruari aurkeztu eta harenmusua jasotzeko ekitaldia antola-tu du. Hamabigarren edizioa izanenda aurtengoa. Edozein adineko hau-rrei zabalik dagoen ekitaldia delanabarmendu dute kofradiatik. Eki-taldia hilaren 19an izanen da, igan-dean, meza nagusiaren barruan. Elizaren egungo araudiak haurrakeuren parrokietan bataiatu behardirela dio. Guraso askok santutegia-rekiko lotura handia dute eta huraseme-alabei transmititzeko eta man-tentzeko modua da haurren aurkez-pena, kofradiatik azaldu digutenez.Garilaren 12a baino lehen izena ema-ten dutenek ekitaldiaren ondorenhaurraren izen-abizenak, San Mige-len lagun izendapena duen eta harenbizi guztirako babesa eskatzen dionpergamino bat jasoko du. Hilaren12aren ondoren izena ematen dute-nak edo ekitaldira bertara joatendiren haurrek pergaminoa jasotze-ra Aralarko santutegira igo behar-ko dute agorrilaren 2tik aurrera.

2014ko irailaren hasieran eraikinberriko ateak ireki zituen Iturmen-diko Arrano Beltza herri eskolak.Lehenengo ikasturtean 19 ikaslearitu dira han ikasten. Irakasle-ak oso gustora daude instalazioberriekin.

Ikasturte bukatzearekin bate-ra, garagarrilaren 20an, herrita-rren artean mustu dute eraikinberria. Iturmendiko alkate Vic-toriano Gabirondok eta eskolakozuzendari Irene Arretxek moztuzuten zinta. Bi xanpain botila

ireki, ohorezko aurreskua dan-tzatu eta trikitiaren doinuek alai-tu zuten ekitaldia. Nicolas Arbi-zuk emandako azalpen eta argaz-ki zaharren bitartez, herrikoeskolari buruzko ibilbide histo-rikoa egin zuten bertaratutako-ek. Ondoren udal ordezkariekprestatuko paella eta entsaladadastatu zuten eskolako aterpean.Eskolako irakasle, ikasle, ikasleohi, guraso, herritar eta udalagintariak, 80 lagun elkartu zirenbazkarian.

UdaGazten plazalibreak daude 12 eta 16 urte arteko gazteei zuzen-dutako hiri-udalekua antolatu duAltsasuko Udalaren Gazteria Zerbi-tzuak. Garilaren 13tik 24ra izanenda eta gazte parte-hartzaileek maki-na bat ekitaldirekin gozatzeko auke-ra izanen dute: zaldi irteerak; gaukanpaldia San Pedron; hondartza-ra txangoa; sukaldaritza, dantza etabestelako tailerrak; gymkana; ige-rilekua; bizikletan ibilbideak… Gazteria zerbitzuak jakinarazi due-nez, garilaren 6ra arte izanen da izenematea zabalik. Intxostiapunta gaz-te gunetik pasa behar da horretara-ko. 20 euro ordaindu beharko diramatrikulagatik. Informazioa nahi due-nak 948 564 785 telefono zenbaki-ra hots egin edo [email protected] helbidera idatzi dezake.

Altsasu»

SAKANA

SAKANA

Aingerua gurtzen. Nerea Mazkiaran

Trenbide-pasabidea kentzekolanak agorrilean hasiko dira

Urte bat barru trafikoak ez du trenbide-pasabidea erabili beharko.

Eskola berrian ikasi duten hiru ikasle. Artxiboa

Etxekoen artean mustu dute eskola

Bost festa egunaurretik>> Garilak 4, larunbata12:00etan Etxajua eta festen hasieraSakaranga txarangarekin. 13:00etatik 15:00etara Kuadrillen artekokalderete txapelketa, UGAk antolatua.17:00etan Haur kategoriako bizikletalasterketa eta ginkana. 18:00etan Herriko gazteen arteko pilotapartiduak. UGAk antolatua.20:00etatik 22:00etara DantzaldiaTrikidantz taldearekin. 22:00etan Euskal Presoen aldeko afaria. 1:00etara 4:00etara Dantzaldia Trikidantztaldearekin.

>>Garilak 5, domeka10:30ean Ardo banaketa San Pedrokohariztian. 12:30ean Meza nagusia San Pedrokobaselizan. 14:30ean Bazkaria San Pedroko zelaietan. 17:00etan Zortzikoa.19:00etan Salbea eta herrira itzulera. 20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Orots

taldearekin. 22:00etan Zezensuzkoa.00:30etatik 02:30etara Dantzaldia Orotstaldearekin.

>> Garilak 6, astelehena10:00etan Gosaria alondegian, Tintiniturrielkarteak eskainia. 12:00etan Meza12:30etik 14:00etara Bixente Setoaine-kin dantzaldia.14:30ean Jubilatuen bazkaria frontoian,ondoren Bixente Setoainekin dantzaldia.15:00etan Gizonen bazkaria, Baralde. 18:00etan Uretan blai ikuskizuna,Tdiferenecia antzerki taldea. 20:00etatik 22:00etara DantzaldiaJoselu Anaiak taldearekin. 24:00etatik 03:00etara DantzaldiaJoselu Anaiak taldearekin.

>> Garilak 7, asteartea10:00etan Gosaria alondegian, gizonekeskainia. 12:00etan Herriko dantzari txikiak. 13:00etan Elorri folk taldea plazan. 14:30ean Emakumeen bazkaria, Goizkorritxarangak girotua.

17:00etan Junior mailako bizikletalasterketa: II Urdiaingo Saria. 19:15ean Txinito Kudeiro musikataldearen emanaldia. 20:00etatik 22:00etara DantzaldiaGaubela taldearekin. 00:30etatik 03:30era Dantzaldia Gaubelataldearekin..

>> Garilak 9, asteazkena10:00etan Gosaria Aitziber elkarteak eskainia. 12:30ean Bordetxe abere zirkoa. 14:30ean Herri bazkaria.17:30ean Etxez etxe Irunberrikotxarangarekin. 16:30etik 19:30era Hainbat adinetarakopuzgarriak, zezen mekanikoa eta bizikletaeroen zirkuitua.20:00etatik 22:00etara DantzaldiaDrindots taldearekin. 22:00etan Zezensuzkoa.22:30ean Bertso afaria frontonien, UGAkantolatua.00:30etatik 03:30era DantzaldiaDrindots taldearekin

Egunero, eguerdi eta iluntzean, ardoabanatuko da.

FESTAKUrdiain:

‘Sanpedruek’

Hau kalda!Bero handia, itsaskorra izan duguazken egunetan. Eguraldi iragarpe-naren arabera kaldak, sargoiyek edofafarak segituko du. Termometro-ak ezohikoak diren mailak hartudituzte azken egunetan. Astearte-an Sakanan honako maximak har-tu ziren: Irurtzunen 37,5, Etxarri Ara-natzen 26,7 eta Altsasun 35. Sar-goriak ibarreko igerilekuak beteditu. Bestalde, abeltzainei belarramoztu eta biltzeko lana aurreratzenlagundu die.

Page 7: 515 guaixe

Guaixe • 2015eko garilaren 3a sakanerria 7

Gerrakoan Urbasako saroianfusilatu eta lezera bota zituztenbederatzi gizonen hezurdurei hanbertan eman zieten lur senideekigandean: Clemente Araña, PauloGarciandia, Andres Gonzalez,Antonio Maiza, Narciso Artolaetxarriarrak, Balbino Garcia deAlbizu Asurabarrena, GregorioGarcia Larranbebere eta BalbinoBados Garcia ameskoarrak etaidentifikatu gabeko hezurdura

Hiltegia hilobi bihurtuta. Halaxelaburtu zuen eraildakoetako bateniloba den Balbino Garcia de Albi-zu Jimenezek igandeko ekitaldia.Berak abiatutako ikerketari eskerhan erail zituzten pertsonak iden-tifikatzea lortu zen. Senideek egunhunkigarria eta emozioz betetakoabizi izan zuten.

Informazioa lehenikEraildakoen familiakoen lehenhitzordua Ameskoako eskolapublikoan, Zudairen, izan zen,9:30ean. 150 bat senide elkartuziren. Haiekin batera zeuden gon-bidatuak eta ikerketako kolabora-tzaileak izan zirenak ere. JoxeUrbizu zegamarraren hezurdura-ri herrian lur eman zioten eta,horregatik, haren senideak ezziren Zudairen izan.

Ikastetxeko topaketan Garciade Albizuk gertaeren berri emanzuen. Fusilamenduen pasartea.Eta 50eko hamarkadan lezera jai-tsi zen Eugenio Roa Lizarrakoespeleologoak han opatutakoa:“ikusitakoarekin oso gaizki pasazuen. Entzuna zuen, baina espe-ro baino gorpu gehiago opatuzituen”. Informazio horrekineraildako Balbino Garcia Usar-barrenaren alaba Mercedes eza-gutzen zituen beste bi eraildako-en (Gregorio Garcia eta BalbinoBados) senideekin harremane-tan jarri zen eta lezea ixtea etahaien izenekin hilarria jartzeaerabaki zuten.

2010eko gertakariek identifi-kazio prozesuak azkartzea ekarrizuten. Ameskoako lau udaletanmozioak onartu ziren eta 2012aneraildakoei lezean bertan ome-naldia egin zitzaien. Aldi berean,iloba ikerlariak eta Eulateko Uda-lak gorpuak ateratzeko eskaerakegin zituzten. Ikerketa lanean ari-tu zirenetako bat Jose Mª JimenoJurio izan zela gogora ekarri zuen

Garcia de Albizuk.Aranzadi zientzia elkarteko

Paco Etxeberriak eta LourdesHerrastik zuzendutako taldea2013ko martxoan hasi zen lanean.Igandean, proiekzio baten bidez,senideei identifikazioa nola eginzen azaldu zieten. Historia iker-keta lanak identifikazioa erraztuziela nabarmendu zuten Aranza-diko kideek.

Aranzadikoek jaitsi zirenetik,lezean opatu zutenaren eta txos-ten antropologiko forentsearenberri eman zuten. Guztiek buruantiro bana zuten; bik bina tiro etabeste batek bularrean, antza, auto-tik jaitsi nahi izan ez zuelako.Kontaketa gogorra izan zen seni-de askorendako, hezurduren iru-diak lezean ikusteko aukera izanbaitzuten. Jakin ere egin zuteneraildakoak lezera bota ondorengorpuez elikatzeko hara bizirikzeuden bost txakur jaitsi zituzte-la hiltzaileek. Horregatik, hezu-rrak lezean barna sakabanatutaopatu zituztela argitu zuten Aran-zadikoek. Guardia Zibilak leherra-razi zuen granada bat eta objektupertsonal gutxi batzuk ere opatuzituzten.

LezeraZudairen eraildako bederatziengorpua kutxa barruan zeudelaikusi zituzten senideek. Hangoune gogorren ondoren, haiekhartuta, guztiak Urbasako saroi-ko eraildakoen lezera joan ziren.Eguerdian senideek hilkutxaklezearen ondoan jarri zituzten etahaietaz despeditu ondoren Aran-zadiko kideei pasa zizkieten. Plas-tikozko poltsa banaren barruanzientzia elkarteko kideek hilku-txak, banaka-banaka, lezera jai-tsi eta toki egokian kokatu zituz-ten. Lezea itxi aurretik senide-ek loreak bota zituzten etakantatu zuenik ere izan zen. Bat-bateko ekitaldi xumea izan zen.Hiletan hildakoei duintasunezlur eman ondoren haien 50 batsenide elkarrekin bazkalduzuten. Guztiek Garcia de Albizu-rrendako, “egindako lanagatiketa lortutako guztiagatik”, eskeroneko hitzak besterik ez zituztenizan.

Izen-abizenak

Urbasako saroian Ameskoakohiru hildakoen izen-abizenakdituen hilarria dago 50ekohamarkadatik. Hura jartzea esta-tuan memoria historikoko lehenekitaldietako bat izan zen. Orainharen ondoan falta diren hilda-koen izenak dituen antzeko bes-te hilarri bat jarriko dute seni-deek. Saroiko lezean agertutako hamarpertsonetatik bakarra falta daidentifikatzeko. Hari izen-abize-nak jartzeko Garcia de Albizuk eta

Amaia Urkijok ikerketa laneansegitzen dute. Urkijok esan digu-nez, “historia ikertu, gertakariakaztertu eta zein izan daitekeenjakin nahi dugu”. Bere beste aito-na ere eraila izan zen ere. Otso-portillon egon liteke eta, horre-gatik, han erail zituztenak iden-tifikatzeko lanean segitzen dute.“Prozesu bera errepikatuko litza-teke”. Dozena bat sakandarren gor-puak opatzeko daude oraindik:urdiaindar bat, sei altsasuar, hiruolaztiar eta bi ziordiar. ArabakoLautadako eta Iruñekoren bategon daitezke ere Otsoportillon.

Hitzordua

Senideek eta Etxarri AranazkoUdalak, 1980az geroztik, iraile-ko lehen igandean omenaldiaegiten dute Otsoportillon. Erailzituzten datatik gertuen dagoenjai-eguna aukeratu zuten horre-tarako. Aurtengo omenaldia, 35.edizioa, berezia izanen da Otso-portillon zeudela uste zirenaksaroiko lezean identifikatuta dau-delako. Urkijok esan digunez,“Otsoportillo Urbasan eraildakoguztien sinboloa da”. Oraindikzehaztu gabe badute ere, aurtenomenaldia bi lezeen ahoan egi-nen dela pentsa du Urkijok.

Zabalkundea

Garcia de Albizu Conociendo elpasado amescoanolanaren bos-garren liburukia prestatzen arida: El matadero de Urbasa. Argi-taratzen denean Urkijok harenaurkezpen bat Sakanan eginnahiko luke. Interesa ere azal-du diete. Etxarri Aranazko Uda-letik dagoeneko horretarakointeresa azaldu du.

Etxarri Aranatz /SAKANA»

Lur emate duina

Faktura

Eraildakoak identifikatzeko DNAprobak egin zituzten. 10.500eurokoa da faktura. Memoria His-torikoaren Legearen araberaNafarroako Gobernuak ordain-du behar ditu identifikazio gas-tuak. Baina senideek eta Ames-koako, Etxarri Aranazko, Altsa-suko eta Olatzagutiko udalekaurreratu dute dirua. Urkijokespero du gobernu berriak bereegitea, “legea gauzatzearen aldehainbatetan azaldu baitira”.

Senideak lezearen inguruan elkartu ziren ahaideei lur eman aurretik.Josu Imaz

Amaia Urkijo

Page 8: 515 guaixe

Bi aste iraunen du eta azaroaren2rako bukatzea aurreikusi dute.Bost epaituen artean Aritz GanboaDe Migel arbazuarra dago

Espainiako Auzitegi Nazionaleko1. aretoak lastailaren 19a eta aza-roaren 2aren artean Askapenakobost kide epaituko ditu, Aritz Gan-boa De Migel arbazuarra barne.ETAri laguntza emateagatik 6 urte-ko espetxe zigor eskaerari eginbeharko diote aurre. Atxilotu zituz-tenean ETAko kide izatea lepora-tzen zieten. Horretaz aparte, Aska-penaren, Bilboko Askapeña kon-partsa eta bidezko merkataritzanari den Elkar-truke enpresaren ile-galizazioa eskatuko da epaiketan.

Auzibidearen atzean erabakipolitikoa ikusi dute Askapenakobost kideek. “Estatuak bere era-bakiak bere bitartekoen bidez gau-zatzen ditu eta horietako bat auzi-tegi berezi bat da, Euskal Herria-ren kontra eraikia dagoena”.Horregatik, ez dute espero “justi-zian oinarritutako kolpe bat, bai-zik eta oinarri politikoak dituenkolpe bat”. Espero duten bakarraabsoluzioa da, “ez dugulako bes-

te aukerarik onartzen. Gure mili-tantzia politikoagatik epaitukogaituzte eta hain zuzen ere horialdarrikatzera joanen gara”. Aska-penako kideen egoera berean, epai-keta zain, sakandar gehiago dau-dela ere gogorarazi du Ganboak.

Babes sareaProzesutik elkartasun interna-zionalista indartuta ateratzea

bilatuko dutela jakinarazi diguGanboak. Bestalde, nabarmen-du du Askapena erakunde inter-nazionalistaren ildo politikoaelkartasunaren bidetik aurreraegitea dela: “herrien arteko elkar-tasuna behar da, baina, baita gizatalde eta pertsonen artean ere”.Horretan oinarrituta bost epai-tuekiko eta Askapenarekikoelkartasun gisa antolatu ziren

larunbatean Arruazun. Ehundikgora pertsona elkartu ziren herribazkarian.

Arbazuarrak aurreratu digu-nez Herriak Libre dinamika mar-txan jarriko da Euskal Herrianeta nazioartean (Euskal Herria-ren Lagunak dinamikaren bidez).“Gu internazionalistak izateaga-tik epaituko gaituzte. Bada, herrihonek estatu espainolaren izae-

ra inperialista salatu eta epaitueginen du”. Ganboak sakandarreidinamika horrekin bat egitekoeta “aktibatzeko” gonbitea luza-tu die.

Guaixe • 2015eko garilaren 3a8 sakanerria

Lakuntza»

Arruazu»

Altsasu» Etxarri Aranatz»

Ostiralean, 12:35 aldera, SakanaKooperatibako teilatuan manten-tze lanak egiten ari zen langile batteilatutik erori eta hil egin zen.Corellako 43 urteko gizona da zen-dutakoa. Espartza Galarko GogorSA enpresarendako lan egitenzuen eta egituren mantenuaneskarmentu handia zuen. Antza,

kooperatibak enpresa mantentzelanetarako kontratatu zuen eta,horregatik, ari zen Lakuntzanlanean.

Hildakoa 15 metroko altueratikerori zen, buruan eta gorputzeankolpe handiak hartuz. Etxarri Ara-nazko zaintzako mediku taldeakezin izan zuen ezer egin. Larrial-

di zerbitzuek suhiltzaileak medi-kalizatutako helikopteroa etaForuzaingoa ere bidali zituen ere.Azken horiek arduratu dira ezbe-harraren ikerketaz.

26 hildakoEuskal Herrian aurten lan istri-puan hildako pertsonak. Ibarre-an heriotzak ekarri zituen azkenbi lan istripuan 2008an izan ziren.

Atxiloketa

Ganboak gogora ekarri duenez,“gu atxilotu aurretik hedabide-ak urteak zeramatzaten Aska-penaren jardueraren kriminali-zazio mediatikoa egiten. Ohikoaden bezala, kriminalizazio horrenondoren polizia gauez iritsi zen.ETAko kide izateagatik atxilotugintuzten”. Denbora pasa ahalaEspainiako estatuaren helbu-rua Askapena legez kanporatzeazela ikusi zutela esan digu.2010eko irailaren 28an atxilo-tu zuten Ganboa. 3 egun inko-munikatuta egon ondoren Sotodel Real espetxean sartu zuten.Han bi egun eman ondorenNavalcarneroko espetxera era-man zuten. Hiru hilabetez egonzen preso, beste atxilotu batzuk6 egon ziren. Bera bezala gai-nontzeko auzipetuak behin behi-nean preso egon ziren. 60.000euroko fidantza pagatu ondo-ren, epaiketa zain, baldintzape-ko askatasunean daude.

Merkatu soziala bueltanIgandean, 11:30etik 14:30era, ZorriAzoka Etxarri Aranazko plazan

Zorri Azokabueltan da, hile-ko aurrenekoigandeko hitzor-duari hutsik egingabe. Artisautza,barazki ekologi-koak, bertakoproduktuak, era-kundeen infor-mazio eta zabaltze gunea, musikaedota artea opatuko ditu igandeanEtxarri Aranazko plazatik pasatzendenak. Gainera, etziko edizioanKurukun txontxongiloak artista gon-bidatua izanen da. Ohi bezala, azo-kan trukerako txokoa izanen da. Hanjendeak eramandako arropa, libu-ruak edo diskoak trukatzen dira. ZorriAzokan parte hartu nahi [email protected] helbi-dera zuzendu beharko du.

Lan istripuan hila

Hain larria izan ez zen istripu baterako ere helikopteroa bidali zuten. Artxiboa

Elkartasun bazkariaren aurretik bideo emanaldia izan zen.

Askapenako kideen kontrakoepaiketa lastailaren 19an hasiko da

Fiskaltzak agintearen kontrakoatentatutik erresistentziara jaitsizuen salaketa eta abokatuakabsoluzioa eskatu zuen. Epaiahilabete honetan edo irailetikaurrera jakin daiteke, agorrileanepaitegia itxita baitago

Duela bi urteko Donostiako herriharresian parte hartzeagatik,Edurne Martinez Donostian epai-tu zuten atzo. Hari elkartasunaadierazteko autobus betea joanzen Altsasutik. Epaiketa hasiaurretik altsasuarrek eta bestehainbatek ordu erdiko kontzentra-zioa egin zuten Donostiako auzi-tegiaren aurreko aldean, Muntaipolizial gehiagorik ez, euskal gaz-teria aurrera! lelopean.

Kontzentrazioa despeditutaauzitegira sartu ziren. 10:40rakoaurreikusia zegoen epaiketa eta13:00ak aldera hasi eta 15:40akaldera despeditu zen. Altsasua-

rrak hasiera batean 15 hilabetekoespetxe zigor eskaera eta isunaeskaerari aurre egin behar zion,Ertzaintzak atxilotutakoan agin-tearen kontrako atentatua lepora-tu baitzion. Baina epaiketan fis-kaltzak eskaera aldatu eta erresis-

tentzia leporatu zion (10 hilabete-ko espetxe zigorra eta isuna).

Defentsako abokatuak Martine-zendako absoluzioa eskatu zuen.Defentsak bi lekuko aurkeztubehar zituen. Haietako batek ezinzuenez, epaiketan bertan beste

lekuko bat aurkezten saiatu zen,baina fiskala kontra agertu zen etaezin izan zuen epaiketan partehartu. Defentsak, bestalde, Mar-tinezen atxiloketa erakusten duenbideo bat aurkeztu zuen probagisa. Hark eta lekukoaren adieraz-penek agerian utzi zuten ertzaina-ren deklarazioaren kontraesanak.Epaiketa epaiaren zain gelditu da.

KontzentrazioaEpaiketa salatzeko Edurnerekinbat dinamikak atzo arratsalderakokontzentrazioa deitu zuen Altsasun.Elkartasuna ez da delitua! Herriazurekin!lelopean Donostiako herriharresian atxilotu zituzten bi gaz-teen kontrako epaiketa “muntaipolizial eta mendeku politikarenondorio garbia” direla salatu zuten.“Edozein izan zitekeen atxilotua.Eta ondorengo herri harresietan ereakusazio berarekin beste hainbatatxilotu egon dira”. Dinamikakeuskal gazteriaren “kriminalizazio”saioak salatu zituen.

Martinez epaiaren zain

Epaiketaren aurretik Donostiako auzitegian kontzentrazioa egin zuten.

Page 9: 515 guaixe

Guaixe • 2015eko garilaren 3a sakanerria 9

SAKANASAKANA

Altsasu» »

Gobernuak suapizteko arriskuazgaztigatu du

Tenperatura handiek suteak piztekoarrisku izugarri handia dela oharta-razi dute Nafarroako Gobernutik.Horregatik, egun hauetan bilketa-lanak egiten ari diren nekazariei arre-ta handiagoa eskatu die, baso-sute-rik piztu ez dadin. Nafarroako Larrial-di Agentziak gomendatzen du fardoakegiteko makinek eta uzta-makinekurez betetako bi sulfatagailu edo kan-tinplora eraman dezatela 15 litrokotanga batekin gutxienez, hasierakoneurri modura erabiltzeko, suterenbat pizten bada ere.Herritarrendako gomendioei dago-kienez, Nafarroako Larrialdi Agen-tziak azpimarratu du ez dela ziga-rro-muturrik, pospolorik edo arris-kuko beste objekturik bota behar.Hondakinak ere ezin dira utzi xedehorretarako diren guneetatik kan-po. Beharrezkoa ez bada motordunibilgailuekin ez ibiltzea baimendu-ta dauden lekuetatik ibiltzekogomendatu du ere.

Sua egiteko murrizketak

Garagarrilaren 15etik irailaren 30eraindarrean dira nekazaritza eta baso-ko lurretan udan sua erabiltzekomoduari dagozkion murrizketak,suteak ez pizteko prebentziozko neu-rri modura. Sakanari dagokionez,bes-teak beste, sua aisialdirako erabilidaiteke soilik horretarako egokitu-tako tokietan (harrizko barbakoak).

Irail akaberan edo lastailaren hasie-ran elkartuko dira Sakanako Eus-kalgintzaren Bilguneko (SEB) kide-ak. Ikasturtea hasia dela, bilerahorretan eragile euskaltzale bakoi-tzak 2015/2016 ikasturterako dituz-ten lan ildoak azaldu eta SEB modu-ra elkarrekin zerbait egin dezake-ten aipatuko dute. Bestelako gaiakere osatu dezakete gai ordena.

SEB joan den urte akaberan sor-tu zen. Sakanak euskalgintzarenbilgune baten beharra ote zuengogoeta egiteko bilera deialdiaegin zen Etxarrin. “Helburuaeskualdean euskararen aldekoborrokan ari diren talde, eragileeta norbanakoak elkartu eta espe-rientzia trukaketa eman eta elka-

rren berri izatea genuen helburu,bakoitzaren erakundearen egoe-ra hurbiletik ezagutuz”. Lehenbileran eragilearen nondik nora-koak azaldu ziren.

Euskalgintzak Sakanan dituenindarguneak eta ahulguneakaztertu zituzten eta elkarrekinlantzeko moduko lan ildoak antze-man zituzten. Saretu beharra ereargi gelditu zen eta horrela sortuzen SEB. “Indargune eta komuni-kazio kanal zabala sortzea lortudugu, eskualde osoa hartzen due-na, eta oraindik ere kontaktuberriak saretuko ditugu bertara”.

Bigarren bileraOtsailaren 21ean elkartu zen SEB

bigarrenez eta Kontseiluak apiri-laren 25erako kanpainaren berrieman zien. Kanpaina ezagutzeraemateko Sakanarako kartel bere-zituak egin ziren. Udal hautes-kundeei begira dekalogo bat osa-

tu zuten alderdiei bidali zietenaeta EH Bilduren erantzuna beste-rik ez zuen jaso. Hauteskundeenondoren beste bilera bat egiteko-ak ziren, baina ikasturte berrianegitea hobetsi dute.

Sakanako EuskalgintzarenBilgunea ikasturte berrira begira

Bilgunearen aurreko bilera batean elkartutako sakandarrak.

Haurrak auzo-konposta egitenAisiaz Blai programan parte hartzenduten haurrak izanen dira auzo-konposta eginen duten lehenaltsasuarrak

Txantxari Udal Ludotekak anto-latutako Aisiaz Blai programa,orain arteko Udan Euskaraz, aste-azkenean jarri zen martxan. Aur-ten ludotekak Batutaren eta Saka-nako Mankomunitatearen lagun-tzaz haurrendako birziklatzetailerra antolatu du. Hari hasieraemateko, atzo Mister Birzi (JaviBergara) eta Pantxika (Ainhoa

Juaniz) izan ziren haurrekin etahondakinak behar bezala birzikla-tzeko azalpenak eman zizkiete-nak. Baita auzo konpostagailu batere. Adin talde bakoitzak edukion-tzi txiki urdin, hori eta gris bana

jaso zuen, papera eta kartoia,ontziak eta errefusa bana ditzaten.Haur guztiak artistak direla aitor-tu zuten eta akaberan jasotakohondakinekin mosaiko bat egite-ko asmoa adierazi zuten.

Mozal legearenkontrako protesta

Garilarekin batera indarrean da Herri-tarren Segurtasun Legea edo MozalLegea. PPren legearen kontra protes-ta egiteko asteazkenean arratsalde-an 40 bat pertsonek kontzentrazioaegin zuten Altsasuko udaletxe pare-an. Funtsezko eskubideak urratzeneta murrizten dituela salatu zuten.

AGA

Page 10: 515 guaixe

HigiezinakETXEBIZITZAK

ERRENTAN EMAN

Iruñeko Miguel Astrain kalean pisu batalokatzen da. Unibertsitatetik 5 mitutuetara; 3

logela 3-5 pertsonendako. Interesatuek hots egin

679 07 36 02 telefonora. Whatsappa ere badugu.

Opatutakoak

Bizikleta bat. Altsasuko Aralarko Mikel DoneaInstitutoan, bizikleta utzi, ahaztu edo galdu due-nak, mesedez, hots egin dezala 948 56 48 35telefonora.

Haur baten zapatila opatuta Altsasun. Galduduenak hots egin dezala GUAIXEra, 948 56 42 75.

LehiaketakArgazki lehiaketa. Nafarroako LandaTurismoko Federazioak Igo Argazki Lehiaketaantolatzen du Nafarroa bisitatzen dutenei zuzen-duta. Argazkiak e-mail bidez bidali [email protected] helbidera edozuzenean www.turismoruralnavarra.com weborrialdera igo. Azken horretan dago lehiaketariburuzko informazio guztia.

Oharrak Odol-emaileak. Garilaren 14an, 15ean eta 16an,arratsaldez Altsasun; eta 17an goizez Altsasun.

Saharako haurrak ekartzeko laguntza zenba-kien zozketa. Hauek atera dira: 0833 -1130 -3153 eta 2824.

Bertso udalekuak. Euskal Herriko osoko haur

eta gazteek parte har dezakete bertso-udalekue-tan. Euskal Herriko Bertsolari Elkarteak antola-tzen ditu. Informazio guztia: http://www.bertso-zale.eus/eu/bertso-udalekuak.

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen etafinantzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin.

Guaixe • 2015eko garilaren 3a10 oharrak

ConsueloAndueza Mendinueta

Gurekin egonen zara beti.Hileta elizkizunak gaur ostirala, arratsaldeko

18:00etan Arbizuko elizan.

Etxekoak

Arbizun, 2015eko uztailaren 1ean.

Pedro Mari Irigoien

Momentu samin hauetanfamiliarekin bat.

Urdiaingo Udala

Pedro Mari Irigoien

Urak dakarrena urak daroa,zuk emandakoa gurekin gelditzen da.

Hitzak soberan dauden momentuhauetan, muxu handi bana.

Urdingo Ezker Abertzalea

Pedro Mari Irigoien

Agur da beste leku bat edo hemen leku bat egiteaagur da ate bat ireki edo ixtea,

agur da musu bat iluntzean edo keinu bat esnatzean,agur da bukatzea bukatze hutsagatik edo berriz

izateko, bestela,agur da barruan igartzen den mina edo poza,

Eta beti agur!

Zure seme-alaben Urdingo lagunak

Eskertzak eta eskelak osteguneko goizeko 11:00ak arte jasotzen ditugu

Bidali mezua [email protected]

edo hots egin 948 564 275 telefonora

Jaiotzak

• Mohamed Aiman Esoubai Azizi,ekainaren 23an Olaztin.• Sabin eta Adur Larrion Anda,ekainaren 25ean Etxarri Aranatzen.• Jon Zabalo Etxeberria, ekainaren26an Lakuntzan.

Ezkontzak

• Felix Arregi Razkin eta Leire

Mendizabal Crespo, ekainaren 29anLakuntzan.

Heriotzak

• Candido Morentin Lukin, ekainaren28an Etxarri Aranatzen.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Pedro Mari Irigoien(Gure lankide Aitorren eta Aitziberren aita)

Dastatu eguzkiaren argiazauden lekutik.

Sakanako AEK

NORBANAKOEN IRAGARKIAKGuaixe astekarian: Astebete: 3€ / 3 Astez: 8€ (BEZbarne). Argazki bakoitzeko 3€. Lan eskaerak/eskaintzaketa pribatuak ez diren ikastaroak: doan.Webgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en.

HARREMANETARAKOTelefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Page 11: 515 guaixe

Guaixe • 2015eko garilaren 3a 11

kirola >>MENDI TXIRRINDULARITZA-BTT

SAKANDARRAK BARDEETAKO INFER-NUAN: Igandean 1.492 bikerrek hartu zu-ten irteera Extrema Bardeak proban (114

km). Horietatik 1.374 iritsi ziren helmuga-ra, David Garcia (3:57:04) buru zela. Pro-ban sakandarrak ere aritu ziren.

Pilota

Mendi lasterketak

Atletismoa

Arrakastatsua izan zen igandeanjokatutako II. Triku Traila (21 km,2.800 m desnibel +). Etxarri Ara-nazko kanpina irteera eta helmu-ga zuen lasterketan 350 korrikala-rik hartu zuten parte, probak ahal-bideratzen zuen gehiengoa.Horietatik 307 klasifikatu ziren.

Hariztiz, pagadiz eta trikuharrizjositako paraje zoragarriek eskai-nitako itzala eskertu zuten korri-kalariek, 30º-ko tenperatura baitze-goen.

Kanpinetik aterata Maitzegu-rretik eta Auntzetxetik pasatu zirenkorrikalariak. Ibilbidean aurreraeginez, Axioren putzua pasatuondoren Lizarrustira heldu ziren,eta ondoren Txaradigorri trikuha-rrira jo zuten. Hortik Hirumuge-ta igo zuten, Otxentara jaitsi etaFagamendi igotzeko. Handik haritzzaharren ibilbide zoragarritik jai-tsi ziren, helmugaraino.

Basoan barrenako ibilbide gora-beheratsu eta ederrean JuanjoIgarzabal izan zen azkarrena(1:46:57). Zumarragakoak ia 4 minu-tu atera zizkion Joseba Larraldeberatarrari (1:50:51). HirugarrenaIrunberriko Xabier Zarranz sail-katu zen (1:51:50). Igarzabalek azal-

du zuenez, Joseba Larraldek har-tu zuen aurrea hasieran. “Indar-tsu hasi da eta elkarrekin egin ditu-gu lehendabiziko 6 kilometroak,txandakatuz. Nik erritmoari eutsiegin diot eta Joseba atzean gera-tzen hasi da; baina Lizarrustirai-no oso gertu egon gara. Bukaeraaldera alde gehiago atera diot”adierazi zuen txapeldunak. Etxa-rri berarendako “berezia” delaaitortu zuen. Izan ere, ferietanjokatzen den Etxarri AranazkoMendira Joan Etorria ere irabazi-takoa baita gipuzkoarra.

Noveleta eta Beunza, lehensakandarrakEmakumezkoetan Aitziber Ibar-bia zizurkildarra gailendu zen(2:08:34), Nerea Amiliabiari 4 minu-tu aterata (2:12:34). Lide Gorostio-la izan zen hirugarrena (2:22:57).Izaskun Beunza olaztiarra izan zen

laugarren emakumea eta lehensakandarra (2:24:15). Lasterketan37 sakandar aritu ziren. Gizonez-koetan Evaristo Noveleta irur-tzundarra izan zen lehen sakan-darra, helmugan 12.a sailkatu etagero (1:57:57) eta emakumezkoetanIzaskun Beunza.

Helmugan muskuluak erreku-peratzeko igerileku txikia izotzezbete zuten. Bainua hartzeko auke-ra izan zuten korrikalariek etaitzalpean masajeak hartzeko auke-ra. Antolakuntzan 120 pertsonabaino gehiago aritu ziren lanean.

Sari ematean 1.200 euro bana-tu ziren. Irabazleek txapelak jasozituzten eta podiumeko gainontze-koek trofeoak, lehen sakandarreketa etxarriarrek barne. Guztiekkamiseta eta produktu loteak jasozituzten opari eta kanpinean bil-dutako guztiendako auzate ederraizan zen.

Aspe adarreko Sanferminetako laut´erdiko finalerdia jokatuko dutegaur Ezkurdiak eta Irujok

San Fermin egunean, ohi denez,Sanferminetako lau t´erdiko fina-la jokatuko da, eguerdian. Astebu-ru honetan zehaztuko da zeintzukjokatuko duten finala. Aspeko finalerdia gaur jokatuko da, Logroño-ko Adarraga pilotalekuan. Aurre-tik Jon Jaunarena eta Julen Rete-gi kanporatzeagatik datorren Jose-ba Ezkurdia arbizuarrak JuanMartinez de Irujo izango du aur-kari. Partida zuzenean eskainikodu ETB1ek. Irujo da faboritoa bai-

na Joseba Ezkurdia kaiolan par-tida bikainak egitetik dator eta ezdizkio gauzak batere erraztukoIberokoari. Ea sakandarra astear-teko finalera heltzen den. Asegar-ceko adarrean, Aimar Olaizolaketa Iker Arretxek jokatuko duteSanferminetako lau t´erdiko fina-lerdia, larunbatean.

Sanferminetako binakakoanEzkurdia eta Zubieta bikoteSei bikote ariko dira Sanfermine-tako Binakako Torneoan. A mul-tzoan Olaizola II-Untoria, Berasa-luze II-Albisu eta Altuna III-Rezus-

ta, eta B multzoan Bengoetxea VI-Beroiz, Irujo-Barriola eta Ezkur-dia-Zubieta. Hortaz, beste behinbiko sakandarra izango dugu txa-pelketa batean, kasu honetan Jose-ba Ezkurdiak eta Aitor Zubietakosatutakoa.

Ezkurdiak eta Zubietak garila-

ren 8an ekingo diote Sanfermine-tako Binakakoari. Bengoetxea VI.aeta Beroiz izanen dituzte aurkari,22:15ean. Partidako galtzaileekIrujoren eta Barriolaren kontrajokatuko dute garilaren 10ean, etairabazleak ere Irujo-Barriola izan-go dituzte aurkari garilaren 12an.

Sakandarrak II. Triku Trailean (21 km):

1. Juanjo Igarzabal 1:46:5712. Evaristo Noveleta (Irur) 1:57:5718. Joxeja Maiza (Etx) 2:03:1024. Mikel Rubio (Irur) 2:05:3627. Alberto Razkin (Etx) 2:07:2536. Beñat Katarain (Lak) 2:09:4340. Patxi Cano (Alts) 2:11:1841. Iker Flores (Alts) 2:11:3542. Mikel Perez de Eulate (Etx)2:11:4048. Ander Unzurrunzaga (Etx) 2:12:4472. Fran Araña (Arb) 2:18:3392. Javier Senar (Etx) 2:22:2696. Raul Audikana (Olaz) 2:22:58

104. Izaskun Beunza (Olaz) 2:24:15108. Israel Arbizu (Etx) 2:25:03109. Julen Paniagua (Urd) 2:25:03127. Igor Artieda (Etx) 2:29:26132. Juan Mariñelarena (Etx) 2:30:35140. Alberto Anton (Alts) 2:32:46144. Juan Daniel Lakuntza (Etx)2:33:54148. Julen Arratibel (Etx) 2:34:54157. Jose Mari Igoa (Alts) 2:36:46163. Ibai Arrese (Etx) 2:38:19172. Jose Leitza (Arb) 2:39:32175. Fermin Zornoza (Olaz) 2:39:46176. Ion Zubiria (Alts) 2:39:55185. Jon Goikoetxea (Etx) 2:40:33202. Maite Zabaleta (Etx) 2:43:20206. Mikel Beloki (Etx) 2:44:36207. Xabier Urrestarazu (Etx) 2:44:36211. Erkuden San Martin (Etx) 2:44:55226. Maria Goikoetxea (Etx) 2:49:27254. Aiert Lizarraga (Etx) 2:58:49257. Iker Salinas (Etx) 2:59:18267. Asier Arratibel (Etx) 3:05:40268. Juan Jose Iriarte (Etx) 3:06:27286. Jabier Bados (Olaz) 3:17:53291. Amaia Gerrikagoitia (Arb) 3:21:46

Sanferminetako laut´erdiko finalaren bila

San Fermin eguneko finalean egon nahi dute Irujok eta Ezkurdiak. Arrakasta itzela izan zuen probak.

Korrikalariek probaren edertasuna nabarmendu zuten. Argazkian, bukaerako podiuma. N. Mazkiaran

Igarzabal eta Ibarbia nagusi II. Triku Trailean37 sakandar lehiatu ziren eta evaristo noveleta eta Izaskun Beunza izan ziren onenak

Triku Txikian 60 partaide

Aurten, lehenengoz, kategoriatxikienendako Triku Txikia anto-latu zen, 500 metroko lasterke-ta edo traila. 60 neska-mutikokhartu zuten parte, giro ederre-an. Proba ez lehiakorra zen etaez zen sailkapenik egin, guztiakizan ziren irabazle.

Sakandarrak San Fermin maratoian:

42km1. Iñaki Rey 2:41:40

104. Juanjo Armendariz 3:45:13111. David Mutiloa 3:47:08

240. Juan Carlos Cano 4:32:54247. Juan Manuel Perdigones 4:35:27

21 km1. Eduard Tlareuq 1:16:15

18. Mikel Berdud 1:27:2256. Javier Pain 1:32:50

188. Adolfo Lopez 1:41:36285. Mikel Luis 1:45:53318. Javier Galarza 1:47:18330. Sergio Ondarra 1:48:00468. Alfonso Mateu 1:52:46471. Ruben Mendieta 1:52:59886. Francisco Javier Navarrete2:16:26

10 kmGizonak

1. Alberto Rodrigez 33:4922. Isidro Asurabarrena 39:51114. Borja Gonzalez 45:42166. Javier Riezu 47:26167. Fernando Montero 47:27243. Ignazio Arratibel 49:33346. Juan Antonio Palacios 52:01504. Juan Mazkiaran 55:09704. Alejandro Aiala 59:58768. Jose Manuel Vilariño: 1:01:26937. Icaro Flavio Amaral 1:13:06

Emakumeak1. Amaia Melero 38:26

195. Erkuden Aiala 59:15233. Ione Muñoa 1:00:39234. Maite Zornoza 1:00:39250. Tiscar Duran 1:01:06260. Maite Duran 1:01:18358. Maria Claudina Jimenez 1:04:13

Berdud etaAsurabarrena bikainSan FerminlasterketanMaratoi erdian Berdud 18.a sailkatuzen eta 10 km-koan Asurabarrena22.a

Larunbatean San Fermin maratoiajokatu zen Iruñean. Hiru distantzia-tako lasterketak izan ziren: mara-toia, 42 km-koa, maratoi erdia, 21km-koa eta 10 km-ko lasterketa. Pro-ba guztiak kontuan hartuta, guzti-ra 2.000 atleta pasa lehiatu ziren.Maratoian 300 atleta pasa aritu zireneta Iñaki Rey (2:41:40) eta MiriamGazpio (3:19:08) gailendu ziren.Juanjo Armendariz izan zen lehensakandarra, helmugan 104.a(3:45:13). Maratoi erdian, aldiz, mila-tik gora korrikalari lehiatu ziren.Eduard Tlareuq (1:16:15) eta Ale-jandra Arribas (1:28:45) izan zirenazkarrenak. Mikel Berdud altsasua-rra 18.a iritsi zen helmugara (1:27:22).Eta, 10 km-ko proban Alberto Rodri-guez gailendu zen mila korrikalaripasatxoren artean (33:49), AmaiaMelerorekin batera (38:26). IsidroAsurabarrena 22.a sartu zen (39:51).

Page 12: 515 guaixe

Guaixe • 2015eko garilaren 3a12 kirola

Futbola

Triatloia

Errugbya

Frontenisa

Areto futbola

Olias txapeldunaMediterraneokoAbiaduraTxapelketakolaugarren probanLasterketa Nafarroako Zirkuituanjokatu zen, Los Arcosen

Asteburuan Mediterraneoko Abiadu-ra Txapelketako 4. lasterketa jokatuzen Los Arcoseko Nafarroako Zirkui-tuan. Aldi berean Zona Norte txapel-ketako baliagarria zen 2. proba zen.Pilotuek 14 itzuli eman behar izanzizkioten zirkuituari, guztira 55,1km osatuz, bero sapa izugarriariaurre eginez. Juan Mari Olias pilotuirurtzundarrak (Kawasaki) lan bikai-na egin zuen 1.000 mailan. Bigarrenitzulirako txapelketako buruan koka-tu zen eta erritmoari eutsi zion. Bera-rena izan zen probako bueltarikazkarrena (hirugarren bueltan,1:45.369). Abantaila ongi kudeatzenjakin zuen eta proba irabazi zuen(25:08.447), Oscar Borrajo bigarre-nari 12 segundo aterata (15:20.983).

Distantzia olinpikoko proba gogorraosatzeko lau ordu eta erdi pasabehar izan zituen. Sergio Garcia deEulatek ia 5 ordu eman zituen.

Larunbatean X. Valle de BuelnaTriatloia jokatu zen Kantabrian.Distantzia olinpikoko proban 1,9km igerian, 90 km bizikletan eta21 km korrikan osatu behar izanzituzten triatletek. Proba gogo-rrean Elche taldeko Diego Pare-des gailendu zen (4:15:54). SaltokiTrikideak taldeko Felix Benju-mea altsasuarrak lan bikaina eginzuen eta 15.a sailkatu zen (4:39:38).Sakana Triatloi Taldeko SergioGarcia de Eulatek ere maila bikai-na eman zuen distantzia olinpi-

koko proba honetan eta 36.a sail-katu zen 4:59:20).

Azurmendi DonostianDonostiak 30. Onditz Oroituz Tria-tloia hartu zuen (1,5 km igerian,40 km bizikletan eta 10 km korri-kan). 628 triatletek osatu zuten pro-ba, Ryan Bailie (2:02:41) eta Char-lotte McShane (2:15:30) buru zire-la. Sakana Triatloi TaldekoJuantxo Azurmendi 446.a sailka-tu zen (2:15:30).

Sakandarrak bikain XX.Uharte TriatloianLarunbatean XX. Uharte Triatloia

jokatu zen, Nafar Kirol Jolaseta-rako baliagarria zen proba. Saka-na Triatloi Taldeko triatletakbikain aritu ziren. Aurrebenja-min mailan Alain Razkinek ira-bazi zuen proba (5:16), eta benja-minetan Egoi Lakuntza bigarre-na sailkatu zen (6:36). Kimuetan,aldiz, Xabier Borrega 8.a irisi zenhelmugara (13:06).

Ane eta UxuetxapeldunakSakanako Emakumeen VIII.Frontenis Txapelketa irabazi dute

Sakanako Emakumeen VIII. Fronte-nis Txapelketan 6 bikote lehiatu dira.Ostiralean jokatu zen final handia.Anek eta Uxuek jantzi zuten txape-la, final estu eta lehiatuan Andrea-ri eta Izarri 25-21 irabazi eta gero.

Garcia de Eulate etaBeunza XII.Sakanako AtletismoKopako buruSakanako XXI. Atletismo Kopa-LasaKirolak Sariko bi proba jokatu dira,Aitzkozar Krosa eta Ziordiko HerriKrosa. Gizonezkoetan Sergio Gar-cia de Eulate da lehena, Ivan Gon-zalezen eta Javier Borregaren aurre-tik, eta emakumezkoetan IzaskunBeunza, Ginesa Lopezen eta HaizeaRamirez de Aldaren aurretik.Koparako beste hiru probek puntua-tzen dute: Ergoienako XII. Birak (irai-lak 19), Sakanako XV. Herri Laster-ketak (urriak 24) eta Barricarteren XXV.Oroimenezko Oinezko Lasterketak(abenduak 8).

2015-2016 denboraldian NafarroakoEmakumezkoen Ligako haur-kadetemailan ariko da

Aurten helburua lortu da. Socie-dad Deportiva Alsasuak emaku-mezkoen futbol taldea sortzea lor-tu du. Orain arte mutilekin bate-ra aritzen ziren neskak, bainasoilik kategoria jakin batera iri-tsi arte. Edo, bestela, beste herrie-tara jotzen zuten, Agurainera bere-ziki. Baina orain neskek baduteSakanan futbolean non aritu.Altsasu taldeak 2015-2016 denbo-raldian Nafarroako Emakumezko-en Ligako haur-kadete mailan par-te hartuko du. Dagoeneko lehenhartu-emanak izan dituzte eta,horrela, ekainaren 13an debutatuzuen emakumezkoen Altsasu fut-bol taldeak, Dantzalekun, Lekun-berriko Beti Kozkor taldearen kon-tra. 4-2 irabazi zuten sakandarrek.

Taldea 12ka sakandarrek osa-

tzen dute eta Ane Cantero eta Gor-ka Pascua izango dira entrenatzai-leak, aldaketarik ezean. Izan ere,Sociedad Deportiva Alsasuan jun-ta aldaketa egonen da eta beste

aldaketarik ere etorriko ote direnez dago argi. 2.000 eta 2.005 urte-en artean jaiotako neskek orain-dik ere izena emateko aukera duteAltsasu talde sortu berrian.

Felix Benjumea 15.a X.Valle de Buelna Triatloian

Felix Benjumea.

Atletismoa

AsteburukojardunaldiaLarunbatean19:00etan: Karrotillo 2 / Bandi-duek19:55ean: Karrotillo 1 / Burutikjotak20:50ean: Sikomotronik / Kaima-nakIgandean19:55ean: Biltoki neskak / LosSuaves

Lehen aldiz heldu den ikasturteanohorezko mailan jokatuko dutaldeak. Errugbi talde horretan bisakandar daude: Mikel Perkaz etaAxio Araña

Historikoa izan da mailaz igotzekoegindako lana. Azken partida ezzitzaien batere erraza planteatu.Avilesen jokatu zuten Belenos tal-dearen aurka. Joandako partidazuten aurretik jokatzeko eta iraba-zi besterik ez zitzaien gelditzen mai-

laz igotzea lortzeko. Belenosen aur-ka Arazurin jokatu zutenekoa gain-ditu beharra zuten eta bost gol gehia-go egin behar zituzten garaipena lor-tu eta mailaz igotzeko. Halaxe gertatuzen. Berdindutako norgehiagokaizan zen arren La Unicak 23-29 ira-baztea lortu zuen. Heldu den denbo-raldian ohorezko B mailan ariko daLa Unicako errugbi taldea.

Avilesen izan zen sakandarrik

partida nola edo hala irabaztekoprest. Mikel Perkaz ihabartarra dajokalarietako bat. Entrenatzaileaere Etxarri-Aranazko semea da,Axio Araña. Ohorezko B mailaraigotzeko lanean aritu dira urte oso-an gainerako taldekideekin bate-ra. Denboraldia ez da batere erra-za izan baina azkenean merezita-ko lanarekin une historikoakospatu dituzte.

Ohorezko B mailara igotzea lortu duenLa Unica errugbi taldean bi sakandar ditugu

Parkea MartxanTxapelketa hasi daGiro bikainarekin hasi da Lakuntzakotxapelketa

Aurreko astean hasi zen I. Parkea Mar-txan Areto Futbol Txapelketa, Lakun-tzako parkeko pistan jokatzen denkuadrilen arteko txapelketa, hainzuzen. Guztira 8 talde ari dira lehian,2 multzotan banatuta. Lehen mul-tzoan Bandiduek, Los Suaves, Karro-tillo 2 eta Biltoki neskak, eta biga-rren multzoan Kaimanak F.C., Buru-tik Jotak, Karrotillo 1 eta Sikomotronik.

1.jardunaldiko emaitzak:

Los Suaves 4 / Karrotillo 2 1Bandiduek 6 / Biltoki neskak 1Kaimanak FC 3 / Karrotillo 12Burutik jotak 2 /Sikomotronik 1

Automobilismoa

II. KlasikoenTopaketa AltsasunLarunbatean, 10:00etatik aurreraZumalakarregi plazan

Clasicos Alsasua taldeak hainbatbabeslerekin batera antolatuta,larunbatean II. Auto eta Motor Kla-sikoen topaketa hartuko du Zuma-lakarregi plazak. Goizeko 10:00eta-tik 13:00etara bilduko dira ibilgai-lu klasikoak, Zumalakarregin. Autoeta motor guztiak gertutik ikuste-ko aukera izanen da orduan.11:30ean partaide guztiendakoauzatea izanen da, eta 13:00etanmartxan jarriko dira klasikoak, Arbi-zuko Izarra jatetxeraino. Han baz-karia izanen baita 14:30ean.

Motoziklismoa

Altsasuk emakumezkoen taldea osatu duAltsasu emakumezkoen taldea

Jokalariak: Jone Apaolaza, Saioa Sayas, Nerea Arellano, Udane Vergara, Ainhoa Agirre,Amets Oteiza, Aroa Cerezo, Silvia Amores, Maider Granizo, Irati Igoa, Naroa Barriola etaEider Vicente. Entrenatzaileak: Ane Cantero (Osasunako jokalari ohia eta egun 2. MailakoMulier taldeko jokalaria) eta Gorka Pascua.

Taldeetako bat.

Olias podiumean.

Page 13: 515 guaixe

Guaixe • 2015eko garilaren 3a kirola 13

TxirrindularitzaDisko jaurtiketa

Txirrindularitza

161 txirrindularik hartu zuten parteV. Sakana Burunda txirrindularitzamartxan. Pablo Urtasunek eman zionirteera probari

Larunbatean 161 txirrindularibildu ziren Altsasuko Foru pla-zan, Barranka Txirrindulari Tal-deak antolatutako V. SakanaBurunda txirrindularitza mar-txan parte hartzeko asmoz. Egu-raldi bikainarekin gauzatu zenproba ez lehiakorra. Txirrindu-lariek bi aukera zituzten: ohikoproba, 124 km eta 2.011 m desni-bel positibokoa, eta laburragoa,100 km eta 1.050 m desnibel posi-tibokoa. Gehienek, 112k, ibilbideluzea aukeratu zuten.

Guztiek Ziordiraino jo zuten,han buelta hartu eta Olaztin Alta-mira igo eta jaisteko. Etxarri Ara-natzeraino heldu ziren segidan,Lizarragako katea igotzeko. Arbi-zutik jaitsi ziren eta Uharte Ara-kileraino iritsi ziren guztiak. Ibil-bide luzea hautatu zutenak Uhar-teko pistatik Aralarko SanMigeleraino igo ziren. Ondoren,Baraibar eta Oderitz pasa eta Mado-tzeko portua jaitsiz, Altsasuko bideahartu zuten. Aldiz, ibilbide motzahautatu zutenek ez zuten Aralar-ko portua igo. Uharte Arakilera iris-terakoan aurrera egin zuten, Zuha-tzuraino, han buelta hartu eta Altsa-suko helmugara jotzeko.

Ibilbidean barna Guardetxeneta Ihabarren hornidura guneakantolatu zituen Barranka taldeak,eta baita Altsasuko Foru plazan ere.Bukaeran txirrindulariek Barran-ka taldeko kamiseta eta bertako pro-duktuen lote ederra jaso zuten opa-ri. Horretaz aparte, parte-hartzai-leen artean 62 opari lote zozketatuziren. Eta urtero moduan antola-

kuntzak bazkaltzera gonbidatuzituen txirrindulariak: paellagoxoa, postrea eta kafea. Guztiabehar bezala prestatzeko 70-80 per-tsona aritu ziren lanean.

Urtasun hirugarrena San Mi-gelgo igoeranProbari saltsa pixkat eman nahian,Uharte Arakildik San Migelerai-noko igoera kronometratu eginzuten. Aurten azkarrena aurrekourteko lehena izan zen, Felix Val-carce iruindarra (32:17). Lehenedizioan Carlos Palaciosek eza-rritako errekorra (30:27) ez dagainditu. Lehen sakandarra PabloUrtasun txirrindulari urdiainda-rra izan zen, sailkapenean hiru-garrena (33:12).

Sakana Burunda txirrindula-ritza martxa data ezberdinetanospatu izan da: uztailean, ekaina-ren hasieran, maiatzean –tarteanSan Migel elurtuta zela–, aurreko

urtean abuztuaren bukaeran etaaurten ekainaren bukaeran. Anto-latzaileek data finkatu nahikolukete, urtero antzeko datatan iza-teko, baina proba asko daudenezegutegia oso estu omen dago etahortik data aldaketak.

Zilarrezko domina JuneKintanarendakoJubenil eta promesa mailetakoEspainiako Atletismo Txapelketajokatu da asteburuan Tarragonan

Tarragonak jubenil eta promesamailetako Espainiako Atletismo Txa-pelketa hartu du. Larunbatean ema-kumezkoen disko jaurtiketa txapel-keta jokatu zen. June Kintana bakai-koarra bigarrena sailkatu zen etazilarrezko domina kolkoratu zuen,48.50 metroko jaurtiketa egin etagero. Andrea Alarcón izan zen txa-pelduna.

Hurrena, Europako txa-

pelketa

Estoniako Tallinek hartuko du 23urtez azpiko Europako Atletismo Txa-pelketa. Espainiako selekzioarekin22 gizon eta 20 emakume lehiatu-ko dira, tartean 4 nafar. PamplonaAtlético taldeko June Kintana bakai-kuarrak disko jaurtiketan parte har-tuko du. Aipatu txapelketa garila-ren 9tik 12ra jokatuko da.

Eneko AramendiaEzkio-ItsasontxapeldunIturmendiarra ere mendikosailkapenean onena izan zen etaprobako talde onena Quesos Albenizizan zen

Juniorrek asteburuan Ezkio-Itsa-son zuten lasterketa. Burunda klu-beko Quesos Albeniz taldekoakpozik itzuli ziren. Eneko Aramen-dia izan zen txapelduna. Horretazgain, mendiko sailkapena irabazizuen eta talde onena Quesos Albe-niz izan zen. Asier Etxeberria 16.asailkatu zen, Josu Gabirondo 46.aeta Alex Unzilla 52.a.

Rural Kutxa primeranEspainiakoTxapelketetanTalde sakandarreko Roson, Rubio etaJimenez txapeldunak EspainiakoTxirrindularitza Txapelketan

Asteburu honetan Espainiako Txirrin-dularitza Txapelketak jokatu diraCaceresen. Beroa izan da protago-nista. Rural Kutxa talde sakandarrapozik itzuli da, Jaime Rosonek ira-bazi baitu Espainiako 23 urtez azpi-ko Txapelketa. Rosonek erasoa jo zuenCaceseresko lasterketako azken mal-dan, eta helmugara bakarrik iritsi zen,Xavier Pastalléren eta Oscar Pelegrí-ren aurretik. Pablo Villar sakandarra79.a sartu zen, 5:13ra.

Rubio erlojupekoan eta

jimenez elitean

Horretaz gain, Rural Kutxako JesusAlberto Rubiok elite mailako erlo-jupekoa irabazi zuen eta CristianRodrigez erlojupeko txapeldunor-dea izan zen 23 urtez azpikoan.Profesionalen mailako EspainiakoTxapelkeltan Alejandro Valverdegailendu zen, Rural Kutxako CarlosBarbero eta Movistarreko JesusHerradarekin esprint estua izanondoren. Hiriberriko Imanol Erbiti55.a sailkatu zen; eguneko ihesal-diko protagonista izan zen baina 9kilometroren faltan harrapatu zuten.Rural Kutxako Carlos Jimenez lau-garrena izan zen eta elite mailakourrezko domina kolkoratu zuen.

Kadeteen Lacturale Trofeoa irabazizuen. Maialen Aramendia bigarrenemakumea izan zen

Igandean Kadeteen Lacturale Tro-feoa hartu zuen Undianok. Que-sos Albeniz talde altsasuarrekoJosu Etxeberriak irabazi zuen tro-feoa, Lizarra taldeko Migel Mugi-carekin esprint estua jokatu etagero. Quesos Albenizeko HodeiZia 55 segundora sartu zen, 5. pos-tuan, eta Ailetz Lasa 8.a, 1:40ra. Ira-baia taldeko Imanol Galarza 21.asailkatu zen, 4:46ra, eta QuesosAlbenizeko Josu Jaka 24.a, OihanVinagre 25.a eta Beñat Etxezarre-ta 31.a. Emakumezkoetan MiriamGardachal nagusitu zitzaionesprint estuan Maialen Aramen-dia iturmendiarrari.

Sakandarrak San Migeleko kronoigoeran:

1. Felix Valcarcel (Iruñea) 32:173. Pablo Urtasun (Urd) 33:129. Iñaki Garmendia (Olaz) 35:28

25. Iker Estarriaga (Alts) 39:1328. Igor Flores (Alts) 39:2829. Julen Palacios (Lak) 39:3032. Xabier Seco (Alts) 39:5533. Igor Zamarron (Alts) 40:3642. Ismael Perez (Olaz) 42:2446. Mikel Solas (Olaz) 42:4451. Iñaki Alvaro (Alts) 43:2355. Iban Sobredo (Alts) 44:1159. Luis Lopez (Alts) 46:0068. Jon Arellano (Alts) 46:5870. Javier Arellano (Alts) 47:2077. Luis Nogueira (Alts) 48:4578. Jose Mari Trevejo (Etx) 48:4587. Jose Migel Razkin (Alts) 52:12

107. Beñat Iglesias (Alts) 1:07:17111. Jose Luis Galparsoro (Olaz)1:13:52

Pablo Urtasunek egin zuen zinta moztea.

»»

JosuEtxeberriatxapeldunUndianon

Sakanari buelta bizikletan

Erbiti eta ArrietaFrantziako TourreraBihar hasiko da, Holandako Utre-chen, 102. Frantziako Tourra.Bertan ariko den sakandar baka-rra Imanol Erbiti izanen da. Movis-tarrek konfiantza handia du Hiri-berrikoarengan eta berak taldelana egingo du Nairo Quintanaeta Alejandro Valverde taldeburuen alde. Jakina, Movistar tal-dea zuzentzeko lanetan ariko daJose Luis Arrieta uhartearra. Urtasun atzera ere JaponianTeam Ukyo talde japoniarreandabil aurten Pablo Urtasunurdiaindarra. Bertan emaitzabikainak lortzen ari da. Ekaine-an hilabeteko egonaldia egin duPablok Urdiainen, baina atzeraere maletak hartu eta Japoniandago, bertako denboraldiare-kin jarraitzeko.

Urdiainen bizikletahartzeraLarunbatean, 17:00etan, eskolenmailako lasterketak Urdiainen Urdiaingo festetan ohikoa denez,bihar, larunbatean, 17:00etatikaurrera, eskolen mailako gynka-nak eta lasterketak jokatuko dira,promesen, kimuen eta haurrenmailan. Proba Burunda Txirrin-dularitza Klubak antolatu du,Udalaren laguntzarekin. Bestal-de, asteartean ospatzekoa zen II.Urdiain Trofeoa agorrilaren 14raatzeratu da, foruzainek ezin zute-lako probaren jarraipena egin.

Josu Etxeberria Nafarroako Erlojupeko Txapelketan. Bigarrena izan zen.

Page 14: 515 guaixe

Guaixe • 2015eko garilaren 3a14

kultura >>

Udako festekin batera txistu doinuakbatean eta bestean entzunen dira. Etahari lotuta, dantza ere izanen da ere.Sakanako folkloreari eta kulturarilotutako musika tresna horreninguruan gehiago jakiteko Rafael GoñiLazkano txistulariarengana jo dugu.

Hiru zulodun txirulakmunduan barna barreia-tuta dauden instrumen-tu bat dira. Gurean txis-

tu izenez ezaguna da. Goñik esandigunez, “milaka-milaka urte atze-ra eginda, jo izan dira instrumen-tuak. Batez ere, makila edo hezu-rrekin eginak agertu dira. EuskalHerrian, behintzat, Isturitzekokobazuloan agertu dira. 35.000urte inguru dituzte”. Etxarrikotxistulariak esan digunez, “Meso-potamian, Asirian, Sumerian…lirak, harpak… jotzen ziren. Daviderregeak lira jotzen zuela konta-tzen da. Erromatarrek metala sar-tu zuten… Musika beti jo da”.

Duela 800 urteko argazkia ate-ra du. Nafarroako eta Errioxako elizbanatako harrian zizelkatutako biemakumezko musikari. “Ordukotxistuak oso motzak eta oso agudo-ak izanen ziren. Ttunttun apal-apalbat dute, pandero baten bezalaxe-koa. Erdi Aroan Europa guztian jozen”. Hiru zulodun txirulak eskubakarrarekin jotzen baitira. Harksortzen du melodia. Beste eskuare-kin erritmoa sortzen du musika-riak. “Beti. Andaluziako la flautadel Rocio, Extremaduran, Salaman-can, Zamoran… gaur egun ere hala-xe jotzen dute. Orokorrean gure txis-tua baino luzexeagoak eta desafi-natuagoak ere dira. Ez duhemengoaren zera hori. Ttunttunakere, guk erabiltzen dugun danboli-nak baino handiagoak dira norma-lean. Esku batekin melodia eta bes-

tearekin erritmoa. Ez dute hemen-goaren indarrik, baina hor daude.Denak, argi eta garbi, Erdi Arotikheldu direnak”.

Eta dantzaTradizionalki, “dudarik gabe”, txis-tua dantzarekin lotuta egon da.Zein dantza mota ziren jakiterik ezdago. “Gaur, adibidez, Euskal Herri-ko dantzarik zaharrenak soka dan-tzak, zortzikoak, ingurutxoak, dan-tzakia, larrain dantzak, alkate dan-tzak… Izen asko dauzka. Denekezaugarri bat dute, Erdi Arokoakdirela. Dantza hasi behar deneanzubia egiten da. Ezaugarri hori dugaur egun Euskal Herri guztian.Zubia egin eta dantza hasi”. Zubia-ren esanahia “garbia” dela azaldudigu Goñik: “kontrola. Ea sokan zeinheldu zen. Baldin eta baldin bazan

ijitoa, agotea, judua edo gaizki iku-siren bat… zubia jaitsi eta sokatikkanpo. Ez zen onartua dantzan”.

Jotak eta porrusaldak geroago-koak dira. “Joan Ignazio Iztueta txis-tulariak jotzen ari zirenarekineskandalizatuta zegoen orain dela200 urte. Arin-arinari Bizkai-dan-tza deitzen zion. Ilustrazio garaihorretan, nik uste, gaur egungo dan-tza asko sortu ziren. XVIII. mende-an garapen handi bat izan zen”.

Zainduta Txistulariena kolektibo “oso kon-trolatua” zen. “Garai guzti horre-tan, ilunabarrean ama-ezkilak joeta denak etxera. Gaua beldurga-rria zen”. Udalek kontratatzenzituzten musikari haiek, “baldineta ilunabarreko zera hori betetzenez bazen, ez kobratzeko eta beharbada giltzapean bukatzeko auke-ra zuten”. Garaiaren “gogortasu-na” nabarmendu du Goñik.

XVIII. mendearen hasieranNafarroako gotzainak apaizei dan-tzatzea galarazi zien. “Ordura arteapaizek zortziko, dantzaki edodena delakoa dantzatzen zuten”.Sokaren puntan herriko etxalde-rik onenetako semeak, alkateak,apaizak dantzatzen zuten. Nafarro-an prozesioetan ere dantzatu egi-ten zen. “Gotzain batek moztuzuen. Gizonezkoek bakarrik”.

Orduko elizgizon eta politikoekBalmasedan bilera egin zutela aipa-tu digu Goñik: “zer heldu zen iku-sita, soka dantzan eskuak lotuta ibil-tzea galarazi zuten, tartean zapiasartzea behartu zuten”. Jose MariaSatrustegik horren inguruan egin-dako lan bat aipatu digu: “harrezgero dantza zela eta euskaldunenartean kezka ugari sortu ziren. Bes-te modu batera dantzatzen bazen,hura bekatua edo muga ote zen.Batzuendako dantzatzea, nolabaitesateko, kontzientzia kargua bihur-tu zen”. Hala ere, udalen kontue-tan musikariei egindako ordainke-tak agertzen segituko dute, “feste-tan ezinbestekoa” baita dantza.

Ttunttunero garaia

Agirietako txistularienaipamenak Txistuaren doinuak batera eta bes-tera zabalduko dira uda parteanSakanan. Aspaldiko kontua da hori.Eta hala azaleratu du Migel AngelSagasetak. Urdiaingo apaiza, etatxistularia, bere historia ikerkete-tarako makina bat alditan jo duartxiboetara. Informazio bilaketahorietan beti opatu du txistularienaipamenik eta, aleka-aleka, haiekjaso ditu. Jaso eta txistularien arte-an zabaldu. Rafael Goñi Lazkanokhelarazi dizkigu guri. Jular etatamborino aipamenak dira artxi-boetakoak, txistularienak. Honahainbat historia aipamen. 1530-03-12 Otsailean sute batekEtxarri Aranazko etxe guztiak errezituen. Eliza eta jauregia (mojen

eraikina dagoen tokian zegoen) sal-batu ziren soilik. Aipatu egunean84 herritarrek batzarra egin zuten,alkatea buru zela. Bileran MartinGarcia, “tambolino” zegoen. 1537-05-23Arbizurekin zuten auzibategatik Etxarri Aranazko 130herritarrek egindako bilera bate-an izan zen Martin tamborin. 1539-21-19 Agiri batean aipame-na: Miguel Ventura, Lizarragakotambolin-a.1542-05-16 Ergoienakoen eskudagoen gutun batean aipatzendira: Miguel tambolin Lizarraganeta Martin tambolin-a Unanun. 1542-08-17 Unanutik Batzarramen-dira joandako 32 herritarren arte-an Martin tambolin zegoen. 1546-11-13 Ubitarteako lur-sailbaten auzian agertzen da Lakun-tzako Martin Garcia, tamborin.

1573-10-13 Tolosan gari karga batsaltzen (kontrabando susmoa) iku-si zuten Arruazuko Martin, chulu-bitaria-ren semea. 1602-05-07 Joanes de Sarobek dekla-ratu zuenez, “ledanien aurrenekoegunean ergoendar asko Etxarringelditzen dira, jolasean eta edane-an, dantzan eta jublarean gehiegi-keriak eginez eta euren etxeetaraoso berandu bueltatzen dira”. Lakun-tzako zirujaua zen Maese Joan deArbizuk esan zuenez, “gurutzea gel-ditu ondoren, lehen egunean Etxa-rrin olgetan eta jublareen musikaeta dantzekin entretenitzen geldi-tzen dira”. Hirugarren egunean askoLakuntzan gelditzen dira, bestebatzuk Arbizun, “jaten eta edateneta jublareen musikarekin eta dan-tza lizunekin ongatuz”. 1609-10-01 Pedro de Etxarri eta

Francisca de Torranoren ezkontzakontratua egin zen. Adostutakoa-ren arabera, “tamborin ogibidea-rekin Pedrok festetan eta goizeta-ko alboradak joz lortutako gariaberarendako eta bere emaztearen-dako izanen dela”. 1628-12-24 Narbarteko Leon deArizkun, tambolin, eta Marina deErrazkin etxarriarra ezkondu ziren. 1644 Martin de Arbizu ziordiarrakPuyko festetan jular eta tamborin-arekin egindako lanagatik 12 erre-al kobratu zituen. 1647-1655 Aldi horretan Ascencio deInza ziordiarra Puyko festetan pre-sente izan zen. 1648an tamborin etaflauta zeraman Pedro de Lizaldere-kin joan zen. Azken urtean, ziordia-rrak 12 erreal kobratu zituen. 1650-08-15 Auzi batean aipatzendenez, arratsaldean, Etxarri Ara-

nazko Andra Mari ermitaren ingu-ruan jular baten doinura gazte jen-de asko dantzan zebilen. Dantza-kia gidatzen zuena Don Bernardode Artieda zen eta azkena D. Juande Agirre, sotanak jasoz.1667-06-17 Uharte Arakil eta Barai-barren arteko auzi batean Joanesde Irañeta, tamborin, aipatzen da. 1682Urdiaingo kontuetan Trinita-teko festetarako ekarritako tam-borinarendako 8 erreal eta SanPedrotarako 4 errealeko ordain-ketak ageri dira. 1688-06-08 Bakaiku, Iturmendi etaUrdiaingo udal agintariek SantaMarinan sainduaren egunean etaTrinitatearen egunean festak ospa-tzen zituztela adierazi zuten. Herribakoitzak tamborin bana erama-ten zuten eta dantzak direla eta gaz-teen artean “diferentziak eta pen-

Page 15: 515 guaixe

Izenak eta hobekuntzak Artxiboetako agirietan hiru zulo-dun txirulak jotzen dituzten pertso-nak, gizonak, jular, tamborino edosilbo izendapenarekin ageri dira.Administrazioaren hizkuntza ida-tzia gaztelania zen eta hala jasozuten idazkariek. Goñiren ustez1860 urtearen inguruan hasi zen txis-tulari izena zabaltzen. Silbotea ereberehala sortu zela nabarmendu du.

Beste izendapen bat ere badumusikari horrek: ttunttuneroa.“Guk, Etxarrin, txikiak ginela ezgenuen jo txistua esaten, jo ttun-ttuna baizik. Askotan entzun dut”.Herri kantu bat gogora ekarrizesan digu: “ttunttuna festa! Argieta garbi!” Zuberoan txirularekinbatera jotzen den perkusio soka-dun instrumentuari ere ttunttu-na deitzen zaiola gaztigatu digu.

Joan den mendean Javier Her-nandez Arsuagak eta Isidro Anso-renak txistua moldatu egin zuten.Ordura arte kalibratu eta afinatuezin zen instrumentua baitzen.Pixka bat luzatuta eta Fa-n afina-tu zuen. Horren ondorioz, gauregun txistua beste edozein musi-ka tresnarekin batera jo daiteke.Eta horrela ere kontserbatoriora-ko ateak zabaldu zitzaizkion.“Sekula ez bezalako teknika duentxistu bandak ditugu gaur egun”,nabarmendu digu Goñik.

dentziak” izaten direla azaldu zuten.Erabaki zuten prioren herriak era-manen zuela tamborina eta mezaondoren izanen zela dantzaldia. 1690 Santiago egunerako eramanzuten xularrari 8 erreal ordainduzizkion Bakaikuko Udalak. 1690-10-14Unanuko bikario Juande Mirandak unanuarrei 326 garierregu mailegatu zien. JuanesEtxeberriari, jular, 13 erregu. 1692-06-24 Mikaela de Gorritxo,Unanuko Danbolinanekoa etxekoa. 1694-01-19Fermin de Juanbelzekdeklaratu zuen Bakaikuko Pedrode Elizalde, jular, eta bere emaz-tearendako etxea egin zuela. 1697-05-28 Auzi baten zatia. San-ta Marina ermitara igo ziren ohibezala eta urdiaindarrek eurentamborina eraman zuten eta dan-tza gidatu eta dantzatzen saiatu

ziren. Bi talde sortu ziren: bakai-kuarrak alde batetik eta iturmen-diarrak eta urdiaindarrak beste-tik. Lehengoek 1688ko autoa eka-rri zuten gogora. 1698 Urdiaingo Udalaren kontue-tan: Trinitate eta Santa Marinajotzeagatik 16 erreal Joaquini,tamborin. 1701 Notaritzako ohar batean:Francisco Goikoetxea, herriko tam-borina, aipatzen du. 1729ko bereheriotza agirian jular aipatzen da.1706-10-31 Altsasun hartutako era-bakia: gazteak beste edozeinek jula-rraren edo neskatxen kantuen doi-nura soilik plazan dantzatu deza-kete. Urte guztian ezin daama-ezkilak jo ondoren dantzatu,patroiaren eguna izanda ere. Aregutxiago iluntzeko ezkila doinuhorien ondoren Otadiako Kristo

Deuna eta San Juan ermitetara jula-rrarekin dantzatzera joatea. Edokantuekin bada ere. Mutilendakoisuna 4 errealekoa zen, 8koa nes-kendako. Urdiainera eta Olatzagu-tira egiten ziren prozesioetan erejular eta kantuen doinura dantza-tzea debekatu zieten gazteei. 1719 Joaquin Ostiza tamborinariTrinitate eta Santa Marina egune-tan jotzeagatik 16 erreal ordain-du zizkioten. 1719 Lakuntzan Korpus egunekodantzariei 8 erreal eta 6 marabe-di eman zieten (antxumea etaerregu erdi ogi) eta bi erreal Mar-tin de Egues julareari. 1758-04-04 Esteban de Artieda,Joseph de Beltza, Francisco de Erdo-zia eta Jose Manuelk Arin gazte etxa-rriarrek Amezketako Ignacio deBengoetxea jularea urte guztiko jai

egunetan jotzeko kontratatu zuten. 1767-03-03Auzi baten bidez jasoa.Ihoteetan Antonio Telletxea jula-rraren doinura puska biltzean ari-tu ziren Etxarriko gazteak. 1785 Etxarriko San Kiriko, SanAdrian eta Andra Mari ospakizu-netan jotzeagatik julareak eta tam-borrak 42 erreal eta 18 marabe-di kobratu zituzten. 1786an eta1787an ere ordainketak egin ziren. 1824 Iturmendiren errolda egin zen.462 biztanleen artean Martin AngelEzponda zegoen. Lakuntzarra sor-tzez, dambolintero ogibidea zuen. 1841-11-10 11 pertsonek alkate-aren etxea behartu, Pedro IgnacioJaka alkateari eta Santiago Jakaerregidoreari harrikada bana eman,eta aipatu etxetik zeuden musikatresnak atera zituzten. +www.guaixe.eus

Etxarriarra erromerietatik eta fes-tetatik erretiratuta dago: “puntan ez.Atzetik-atzetik, pixka bat lagun-tzen dut”. Bakaikun zortzikoa jokodu eta Altsasun ere ariko da. “Fran-kotan, baina beti laguntzen”. Gogo-ra ekarri duenez, Euskal festak izanziren Etxarri Aranatzen 20ko edo30eko hamarkadan. “Gaiteroakaurretik egon arren, orduan dantzatalde bat sortu zen. Gerrarekin denapikutara joan zen”. Bere ustez, “Etxa-rrin gaita nagusi zen. XIX. mendeakaberatik Karasatorretarrak mar-txan zeuden. Haiek gaitarekin urteasko eta onak eman zituzten”.Goñik bederatzi urte zituen etagaraiko “mutiko pila bat bezala” sol-feoa ikasten zuen eta haien esku-tan “txistuak erori” ziren. “Gogoandut jo genuen lehen aldia 10 bat urteizanen nituela. San Ignazioren erli-kia Etxarri Aranatzera etorri zen. Guktaldetxoa orduantxe sortua genuen.Bidegurutzetik elizaraino lagundugenion txistua jotzen”. Txistularitalde hark askoren arreta piztuzuen. 11 urte zituela Goñi eta bes-te haur txistulari etxarriarrek udabatez Beizaman, Astigarragan etaHernanin jo zuten. “Zuzendari hurabota egin zuten eta txistuarekin ume-zurtz gelditu ginen. Hortxe moztuzen guretako”. Urte batzuk pasa ziren eta Uda-berri mendi elkartea sortu zen. “Ate-ratzen ginen aldiro beti txistua era-maten genuen. Urtean zortzi-

hamar aldiz ateratzen ginen etabeti txistuarekin. Batere aurrera-penik gabe, baina lotura bai”.FrantzianSoldaduskan zegoela txistua jozkonpainian “oso popular” izan zen.Lizentziatzeko garaian, Frantzia-ra bi hilabete eta erdiko bira bate-ra joateko aukera izan zuen. “Gal-tzeko ezer ez eta joan eginen naiz”.Donibaneko Etorki dantza talde-arekin “txistulari heldua ez nintze-lako estualdi latzak” pasa zituelaesan digu Goñik. “Han nengoelaegun asko lau ordu jo eta fuegoematen txistuari. Kontzertuko bipartitura ikasi beharra. Hasierabatean ez nintzen gauza. Xelebreada esatea, baina txistularia, niFrantzian egin nintzen. Parisen,Bruselan, Londresen… kanpoan,bazterrak ederki estututa”. Etorkiren bira hartan dantza talde-rako jo zuen orokorrean. “Baina pro-fesional gisa prestatutako ikuskizu-na zen. Bi une zehatz zeuden, bi minu-tu eta erdi hirukoak, dantzariakaldatu beharra zutenak. Antzokie-tako gortinen aurrera atera, non-baitetik kanoi bat argi eta, benga,hik bakarrik jo zak!” Bi partiturajotzen zituen: Intxaustiren Kontra-pas bat eta Artzain kantak. “Parti-tura jantziak. Gaitasuna duen txis-tulari batendako, bikainak”. AbesbatzaBira bukatu eta etxera bueltatu zen.Zortzi bat urtez txisturekin ez

zuen erabat eten. 1972an EtxarriAranazko abesbatza sortu zen.“Han muturra sartu eta han ate-raldi gehienetan txistua. Patxi(Villanueva) apaizarekin (zuzen-daria) jotzen genuen: I. kalez kale,II. kalez kale, Baserritarra… Txis-tuak abesbatzan bere tokia zuen”.Emanaldien akaberan hartzenzuen txistuak tokia. “GehienetanBenancio koinatuak atabala jotzenzuen”. Batzuetan biak bakarrikaritzen ziren. Etxarri Aranazko abesbatzarenaurreneko hamar urteak ikusgarriakizan ziren. Kontzertuak eman etasari asko lortu zituen abesbatzak.Orduan “herrietako festetara joan,meza nagusian kantatu, gero kon-tzertutxoa eman… pasa da bat. Gauregundik begiratuta zuek jota zeun-deten esateko modukoa!” Zutengiroa eta urtean egiten zituztenirteera pila ditu gogoan. Orduz geroztik txistura lotuta dago.Altsasun bizi da eta Esther Irisa-rri hil ondoren “zera bat geldituzen. Zerbait hastea erabaki genuen,txistua pixka bat ateratzeko etahor gabiltza Burundar Txistulariaktaldean. Urtean emanaldi pare bategiten ditugu. Herri txikietan ereeman dugu”. Taldean burundarraez den bakarra da bera. Sakanantxistuaren sokari “tirada” eman nahidio: “guk jaso dugun moduan ondo-rengoei utzi diezaiegun ahal denosasun onenarekin, ahal bada”.

Rafael Goñi Lazkano, txistularia

Guaixe • 2015eko garilaren 3a kultura 15

Arrebote, zuzeneanLarunbatean, 20:30ean, AltsasukoZumalakarregi plazan

Arrebote talde altsasuarrakbihar kontzertua emanen du

etxean. Euren bigarren diskoa,Leihotik, aletuko dute emanaldian.Runba, pop, punk, rock eta reggaedoinuen nahasketa ederra larun-bat arratsalderako.

D’Capricho taldeakKubako doinuakekarriko dizkigu Igandean, 20:00etan, Irurtzungoigerilekuan Kubako erritmo oparotasu-na eta kantu ezagunen interpretazioberritzaileak eskainiko dituzte

Habanako Danieuris eta Danie-llis Moya Ávila ahizpek osa-

tzen dute D’Capricho taldea. Eus-kal Herrian barna egiten ari direnbiran Son en sus poemas izenbu-ruko diskoa aurkezten ari dira. Eli-seo Diego eta Fina García Marru-zen poesia musikatuak biltzendituzte lan horretan.

Etxepare SariaAñorgarendako etaMitxelenarendako

Gerlari handia albumarekinsaria 2006an eskuratu ondoren,

atzera ere, saria lortu dute PelloAñorga idazleak eta Jokin Mitxe-lena ilustratzaileak. Biek ere eskar-mentu handia dute. 80ko hamar-kada erdialdean hasi ziren elkar-lanean. Aurten sariketaraaurkeztutako 18 lanen artean epai-mahaiak Munstroek pixa egitendute oheanizenburua duena auke-ratu du. Egile eskubideen aurre-rapen modura 5.000 euroko sariaeskuratu dute. Pamiela argitale-txeak albuma udazkenean argita-ratuko du.

Sakanako MankomunitatekoEuskara Zerbitzuak Nafarroakobeste hainbat erakundetakoekinbatera antolatzen du Etxepare Saria.2004an abiarazi zuten lehiaketa.Euskaraz sortutako album ilustra-tuei bultzada emateko sortu zen,izan ere, euskaraz argitaratzendiren album gehienak itzulpenakdira, eta ez euskaraz sortuak. Albu-men ekoizpena ere garestia da etahorregatik sariaren zati ere badaalbumaren argitaratzea.

Page 16: 515 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko garilak 3, ostirala • 2. aroa • 515. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 37.5 . . . . . . 12 . . . . . . . . .0Etxarri A. 36.7 . . . . . . . 9.4 . . . . . . .0Altsasu 35 . . . . . . . . 11.5 . . . . . . .0Aralar 27.9 . . . . . . 10.2 . . . . . . .0.1Urbasa 31.5 . . . . . . . 6.7 . . . . . . .2.2

: eguraldiaasteko >>

Min: 15 Max: 36 Min: 17 Max: 27 Min: 16 Max: 26 Min: 15 Max: 30 Min: 15 Max: 26 Min: 14 Max: 24 Min: 13 Max: 26

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 5% euria: 5% euria: 10% euria: 8% euria: 8% euria: 10% euria: 10%

1.Nork zabaldu zuen AltsasukoSebastian harategia?Sebastian gure birraitonak. Itur-menditik etorri eta harategiazabaldu zuen 1915ean.

2.Ondoren nork hartu ziontxanda?Birraitonari, gure aitona Rufi-nok, Jose bere anaiak eta gure ami-ña Josefinak hartu zioten txanda.Ondoren gure aiton amonei, gureama Mari Carmenek eta gure osa-ba Sebastianek jarraitu zieten.

3.Aurten 100 urte bete dituharategiak eta orain bilobekduzue haren ardura. Lan egitekomoduan asko aldatu daharategia 100 urte hauetan?Bai, erabat. Hastapenetan harate-giak erdi harategi eta erdi tratan-te izaera zeukan. Gure birraitoneketa gure aitonak era hartako nego-zioa zuten. Ondoren, ama eta osa-ba hestekiei eta etxeko beste pro-duktuei garrantzi gehiago ema-ten hasi ziren. Eta gaur egun, gukprestatutako etxeko produktueneskaintza zabala daukagu. Pentsa,postreak eta guzti egiten ditugu.

4.Harategiak toki berean egotenjarraitzen du?Toki berean zehazki ez, baina baiplaza berean. Hasierako harate-giak Altsasuko plazara ematenzuen, ondoren eraikineko atzekopartera pasa zen eta azkenik amak

eta osabak gaurko tokian eginzuten harategi berria, Otadia pla-zako 6. zenbakian, orain 28 urte.

5.Zeintzuk dira Sebastianharategiko berezitasunak edoproduktu izarrak?Egun eta azkeneko urteetan pro-duktu izarrak guk ekoitzitakoetxeko produktuak izan dira,horien artean txistorra, tripota etatripakiak izarrak izan dira, bai-na azken urteotan hainbat eska-lope eta hanburgesa mota produk-tu izarrak bihurtzen ari dira.

6.Urte luze hauetan saririk izanal duzue?Bai makina bat. Batez ere txisto-rrarekin jaso ditugu asko, bainabaita Laketen eginiko plater pres-tatuekin ere.

7.Bilobek harategiaren martxahartu duzuenetik berrikuntzaksartu dituzue?Bai asko. Batez ere zerbitzuan etaproduktuen eskaintza zabalean.Egun bezeroek arreta handiabehar dute. Horregatik produk-zioa alde batean egiten dugu etaharategian produktu eskaintzahandia eskaintzen eta bezeroariarreta handia ematen saiatzengara. Lehen dena leku berean egi-ten genuen eta eskaintza murri-tzagoa zen.

8. Sebastian harategiaz

arduratzeaz gain Laketartesanos enpresa jarri duzuemartxan. Zein produktueskaintzen ditu Laketek?Laket-en makina bat produktuegiten ditugu: tripakiak, txistorra,tripota… baita plater prestatuakere: ajoarrieroa, karrillerak, aldezaurretik prestatutako entsala-dak… Orain postreak ere eskain-tzen ditugu, gazta tarta adibidez.

9.Nolakoak dira bezeroak?Betiko produktuakkontsumitzeaz gain produktuberriak dastatzera animatzendira?Egungo bezeroek oinarrian beti-ko produktuak dituzte gogoko,baina, bestalde, etengabe berri-kuntzak aurkeztea eskertzen duteeta horiei erantzuna ematea dagure helburua.

10.Harategiko 100 urteak moduberezian ospatuko dituzue?Bai. Tarteka bezeroei eskaintzak,produktu berrien dastaketak etaopariak egingo dizkiegu aurten-go ekaina eta heldu den urtekoekaina bitartean. Adibidez, joanden astean San Pedrotarakoenkarguak egin zizkiguten beze-roei, gazta tarta bat oparitugenien.

11. Zorionak eta urteaskotarako!Mila esker!

>>11galdera

Gema etaJon LakuntzaAltsasuko Sebastian harategiak 100 urte

Testua: Maider Betelu Ganboa

: ilargiaren aldia>>ilbehera ilberri ilgora ilbete

8 16 24 31

Bazkide zozketaGARILEKOSARIAK:

2.,3. ETA 4. SARIA:Katxiporreta lotea, Lacturale

lotea, Artium museorako

sarrerak, Artazako kanpinerako

deskontu balea etaAquariumerako sarrera.

1. SARIA: Ekainberri museorako 2

sarrera, Katxiporreta lotea,

Lacturale lotea, Artium muse-

orako sarrerak, Artazako

kanpinerako deskontu balea

eta Aquariumerako sarrera.