Download - 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

Transcript
Page 1: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

2007 - 20148 urteko krisialdiaKronika eta hausnarketarako oharrak Juan José Etxeberria Monteberria

Page 2: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

Etxeberria Monteberria, Juan JoséDonostian, 1935eko urriaren 23an

Ekonomia Zientzietan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitate Komertzialetik etaZuzenbidean lizentziaduna Deustuko Unibertsitatetik eta Valladolideko Unibertsitatetik

1960an, Elgoibarko Makina-erreminta Elkartearen (ACME) eraketan hartu zuen parte,eta urte eta erdian izan zen elkarteko kudeatzaile.

1961etik 1975era Banco de Bilbao Taldeko hainbat postu bete zituen: kontulariordenagusia; Azterketa Zerbitzuko zuzendaria; finantza-zuzendaria; Bilboko Banku Industrialekozuzendari nagusia. 1966tik 1968ra Fertiberiako zuzendari nagusia izan zen (BBrenzerbitzu-eginkizunetan). 1970-73 aldian, Banco de Bilbaok eta Gulf Oil Co-k osatutakoeskaintzaren ordezkari izan zen. Eskaintza hartatik Petronor sortu zen, eta hangokontseiluko kide izan zen 1977 arte.

1975tik 1988ra, Bankoan egon zen (BBren adostasunarekin parte hartu zuen haren sustapenean): kontseilaridelegatu; presidente exekutibo 1988 arte. 1977an Ikei-ren sorreran hartu zuen parte. 1979-89 aldian Ayra Durex(gaur egun GKN) enpresaren presidenteordea izan zen.

1988tik 1990ra Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipalaren presidente izan zen eta Miramongo TeknologiaParkearen azterketa eta plangintza sustatu zituen. Txanda egokitu zitzaionean, FVNCAren presidente izan zen.Norbolsa eta Biharkoren sorreran hartu zuen parte. 1990eko abenduan Donostiako Aurrezki Kutxaren etaGipuzkoako Kutxaren arteko bat egitea sinatu zuen. Handik sortu zen Kutxa, eta bera izan zen presidente 1991ekohainbat hilabetetan.

1992an, Luzaro partaidetza-maileguen sozietatearen sorreran hartu zuen parte, eta presidente izan zen 1998 arte.

1994tik 2002ra ESTEko MBAren zuzendaritzaren ardura izan zuen.

1997an Bankoako lehendakariorde izendatu zuten Crédit Agricole Pyrénées Gascogne erakundearen ordezkarigisa. Gaur egun Bankoaren aholkularia da, lehendakariordetzari uko egin ondoren belaunaldi-aldaketa errazteko.

Deustuko Unibertsitate Komertzialeko Lizentziadunen Elkartearen lehendakari, Donostiako Orfeoiarenlehendakari, Eusko Ikaskuntzako batzorde betearazleko kide, Herri Irratiko aholku-batzordeko kide eta MatiaFundazioa patronatuko kide izan zen.

Page 3: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

2007 - 2014

8 urteko krisialdia

Kronika eta hausnarketarako oharrak

Page 4: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

Aurkezpena ........................................................................1

Sarrera ........................................................................................3

Aurkezpena 2007........................................................7

Aurkezpena 2008....................................................15

Aurkezpena 2009....................................................25

Aurkezpena 2010....................................................33

Aurkezpena 2011....................................................39

Aurkezpena 2012....................................................47

Aurkezpena 2013....................................................63

Aurkezpena 2014....................................................83

Aurkibidea

Page 5: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

1

Zortzi urteko krisialdia

Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat,ongizatean atzerakada ekarri duen austeritate-garaia da. Hori dela-eta, krisiaeragin duten kausa zuzenei eta arrazoi sakonagoei buruzko hausnarketa egindugu. Beharrezkotzat jotzen dugu ondorio batzuk ateratzea, etorkizuneanhorrelako egoerarik errepika ez dadin edo, hala badagokio, gizartean etapertsonengan dituen ondorioak hain lazgarriak izan ez daitezen.

Jadanik gertatu diren aldaketak –finantza-sektorean batez ere– ekonomiarengarapena zehazten duten eta gizartearen bilakaeran sekulako eragina duteneredu-aldaketa sakonen iragarleak besterik ez dira, eredu-aldaketa horiekarautze- edo liberalismo-maila handiagokoak zein txikiagokoak direla ere.

Esan dezakegu, beldurrik gabe, lankidetza-espiritua izango dela eredu berrihori gauzatuko duen bektoreetako bat, eredu horren ezaugarriak oraindikzehaztu gabe badaude ere. Erabateko aldaketaren beharra ikusten dutenenganpizgarria izaten ari da ideia hori, alde batera utzi gabe, hala ere, beste bektorenagusiaren bertuteak, merkatu-ekonomiarenak, hainzuzen. Izan ere, elkartasuna eta ekimena ez dirazertan bateraezinak izan, ez eta ahalegina etaongizatea edota beste hainbat termino ere, itxuraz"kontrakoak" izan arren, berez "osagarriak" baitira. Modu utopiko edo errealistabatean, funtsezkoa da hau eskaintzea: alde batetik, bitartekoak optimizatzeaeta, bestetik, pertsonen duintasuna eta natura errespetatzea bateratzen dituenikuspegia.

Crédit Agricole Pyrénées Gascogne lankidetzak oinarri dituen balioakgordetzen eta indartzen ahalegintzen da. Bankoak, banku baten formajuridikoaz, antzeko irizpideak eta jokabideak dauzka eta gauzatzen ditu berejardunbidean.

Jardunbide hori –CA Taldearen jardunbidea dena– abiapuntutzat hartuta,Bankoak hainbat hausnarketa egin ditu bere urteroko txostenetan, zeinetan,ekitaldiaren nondik norakoei buruz egin beharreko iruzkinez gain, esparruekonomiko hutsa gainditzen duten iritziak ere plazaratzen baititu, hizpideditugun eremu sozialari eta balioen munduari heltzeko.

Jorratu beharreko gaiak hautatzeaz eta urteroko aurkezpenak idazteazarduratuko dena Juan Jose Etxeberria jauna da, Bankoaren Administraria CréditAgricole Pyrénées Gascogneren aldetik. Bankaren sektorean eskarmentu

Aurkezpena

Page 6: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

handikoa izanik, honekin batera doan curriculum laburra irakurrita denokegiaztatuko duzuenez, Etxeberria jaunak parte handia hartzen du halaberhezkuntza- edo gizarte-jardueretan. Argitalpen honetako testuetan ikusdaitekeenez, Bankoa eraiki eta bizirik mantentzen duten guztiek bat egiten duteharen ikuspegi eta iritziekin, oro har.

Eskerrak ematen dizkiot Juan Joseri bere analisi ezin baliotsuagoengatik, etaespero dut bere hausnarketak baliagarriak izatea sozietate honi buruzkogogoetekin ekarpenak egin nahi dituzten pertsona guztientzat. Ikuspuntu horiekaberastu besterik ezin dute egin...

Jean PhilippeCAPGedko zuzendari nagusia eta Bankoako lehendakaria

2

Page 7: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

Argitalpen honek azken zortzi urte hauetako memoriak jasotzen ditu, krisiarenzamapean igarotako urteei dagozkienak, hain zuzen. Izan ere, krisi honensakontasuna eta ondorioak ikusita, ekonomistek eta historiagileek gogora ekarridute 1929ko Depresio Handia, krisi latza eta guztiontzat ezaguna. Memoriahorietan jasota daude ekitaldi bakoitzeko –2007tik 2014ra– egoera, gertaera etajarduera txundigarrienak, ekonomian izan duten oihartzuna eta gizartean eragindituzten ondorioak kontuan hartuta. Horri dagokionez, nabarmendu da, batez ere,zenbait fenomenori buruzko iritzia; esate baterako: ustelkeria hedatua, jarrerapermisiboak eta bistako ez-egiteak. Izan ere, fenomeno horiek, eragin sozial etaekonomiko latza duten aldetik, merezi dute, nolanahi ere, haiei buruzko gogoetaetikoa.

Baina, aurkezpen bakoitzak sor dezakeen interes handia edo txikia alde baterautzita, benetan deigarria eta erakusgarri handikoa da gizartean gertatu den gogo-aldartearen bilakaerari erreparatzea, testu horietan jasotako iritzi eta iruzkinetanageri baita: alde batetik, kezka bat hautematen da, era kezkagarrian gorakadoana, krisiaren sakontasuna eta hedadura ezagutzen den heinean; eta, aldiberean, idazkietan adierazitako txundimena eta haserrea ez dira txikiagoak,ustelkeria sakon, hedatu eta askotarikoa agerian jartzen den heinean. Izan ere,ustelkeriak, neurri handi batean, krisia eragin du, edo prozesu horretaneraginkortasunez lagundu du. Zenbait kasutanustelkeria zegoelakoan geunden, baina ezin genuenimajinatu epidemia bihur zitekeenik, edo kasubatzuetan duen sotiltasunera eta fintasunera iritszitekeenik, edo beste batzuetan duen atrebentzia eta lotsagabekeria izanzezakeenik... eta zer esanik ez ustekabeko protagonisten agerraldiei buruz.

Halaber, gure iruzkinen serie historikoan ageri dira zenbait hautemate-akatsadierazgarri, hain zuzen ere, krisiaren iraupenari eta sakontasunari buruzkoak.Hasieran ez zirudien bosturteko bat baino gehiago iraungo zuenik, ez eta gertatudiren ondorio latzak gertatuko zirenik ere, batez ere Europako zenbaitherrialdetan, eta haien artean, eragin zuzena pairatzen dugun aldetik, Espainian:ikasbide bikaina zuhurtzia eta apaltasuna areagotzeko, aurreikuspenekonomikoak egiteko garaian...

Argitalpen hau osatzen duten zortzi idazkietan etengabe ageri den gainabarmena da eragin sozioekonomiko sakona duten egoera eta jarduera batzuenikuspegi etikoaren gabeziak sortzen duen kezka. Kezka horren oinarrian dagoenuste sendoa –Bankoak eta Crédit Agricolek hertsiki partekatzen dutena– honakohau da: erreferentzia moral eta irizpide etiko batzuen gabeziaren ondorioa izandaiteke bizikidetzaren eta demokraziaren balioak pixkanaka galtzea. Eta gogoanizan behar da mendebaldeko gizarteak –batez ere, Europakoak– balio horiek

3

Sarrera

Page 8: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

4

lortzeko hainbat urte eta ahalegin behar izan zituela, eta hasieran, sufrimenduhandia bizi izan zuela.

Kontua da, zortzi urte igaro ostean, badaudela hainbat pertsona, adindundirenetik ezagutu duten egoera sozial eta ekonomiko bakarra krisiak eta krisiariprobetxu ateratzen diotenek sortutakoa izan dena. Beraz, gazte gehienakziurgabetasunean eta gabezia gorrian bizitzen ohitu dira, edo hies egiten, bestelurralde batzuetan barrena. Aitzitik, beste pertsona batzuek, oraindik gazteak(baina aurrekoak baino adin gehiago dutenak) hamabi urteko hedapen etaespekulazio kontrolgabearen gozamena soilik ezagutu zutenak, “herstura” hitzarenesanahia ere jakin gabe, orain gizarteak iruzur egin diela sentitzen dute, ezinbaitute konplexutasun hori guztia erabat ulertu. Horrenbestez, gaitzidura sakonhorretatik, egoera berriaren erantzule orokortzat hartzen dituzte politikariak, orohar, bai eta botoen bidez politikari horiek sostengatzen dituen gizarte zibil lausoaere. Halaber, “dagokionari” urgentziazko konponbideak har ditzala eskatzen diote.

Zer esan eta egin dezakegu ziurrenik kolektibo demandatu izugarri zabalhorretako parte garenok?

Hausnarketa hauen balio bakarra da asmo oneko pertsonen multzo batekfuntsean partekatzen duen iritzi bat adierazten dutela. Ikasbideak emateko inolakoasmorik gabe –ez ekonomikoak, ez finantzarioak, ez eta etikoak ere– lan honenhelburua da gure mundu ekonomiko eta sozialaren etorkizunari buruzko bestehausnarketa-puntu bat jartzea aintzat hartu nahi dutenen eskura.

........................................

Gaia idorra dela eta irakurketa astuna izan daitekeela badakigunez, arintzekoasmoz, une batez bederen, ekitaldi bakoitzaren aurkezpenaren atarian edukiarekinnolabaiteko lotura duen aipuren bat jaso dugu, eta flash labur-labur bat, sintesiedo “abstract” gisa.

Juan José Etxeberria

Page 9: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

2007

7

"Alde egiezu behar ez dutena, ez daukaten diruarekin, eta merezi ez duenjendearen gogoko izateko erosten dutenei".(Facundo Cabral. Egile abeslari argentinarra).

Oparoaldi luze bateko “Dolce vita”, higiezinen alorreko espekulazio hedatua,hipoteka-maileguen laxotasuna, herstura-espirituaren desagerpena gizartean orohar, eta horren ondorioz, hainbat gazteren jarrera moldakorra, adinduen ereduaedo axolagabetasuna ikusita, desioak lortzen eta kapritxoak asetzen ohituta,ahaleginez baino gehiago kontrolik gabe xahututa... Hori guztia astindu zuen bat-batean “Subprimes” esaten zaien aktibo kutsatuen tupusteko agerpenak.

Horren ondorioz, bankuen arteko mesfidantza nagusitu da eta likidezia-arazohandiak sortu dira. Espainian higiezinen burbuila agerian jartzen hasi da. Txinahandiak nagiak atera ditu oraingoan ere. Eremu orokorreko gai jakin batzuetangarrantzi handiko aurrerabide positiboak egin dira: produkzioak gora egin du,ekologistek zenbait akordio lortu dituzte ingurumena babesteko, Europa eraikitzekoprozesuak eta nazioarteko merkataritzak aurrera egin dute... Bankoak, CAPGreneskutik, garapen astitsu baina sendoari eutsi dio.

Page 10: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

2007

8

Mundu-mailan, 2007. finantza-urtea “subprime” maileguen eztandarengatikgogoratuko da. “Subprime” lehergailua etika zalantzagarriko zenbait bankuestatubatuarrek baldintza arriskutsuetan eta batere ortodoxoak ez direninteresean emandako hipoteka-maileguez egina da. Izan ere, banku horiek,pareko izaera moraleko brokerren bitartez, zabor-hipoteka horiek titulizatuondoren, eta sorrarazten zituzten interes altuen pizgarriari esker, beste finantza-edo parafinantza-entitate eta -erakunde batzuei saldu zizkieten; hain zuzen ere,finantza-ingeniaritzako ariketa korapilatsuen zurrunbiloan sartuta zeuden eta,errealitateak gerora erakutsi duenez, oinarri finkorik ez zuten finantza- edoparafinantza-entitate eta -erakundeei. Finantza-merkatu globaleko mekanismokonplexuen bidez, titulu horiek, “rating” agentzien kalifikaziorik onenak zituztenjaulkipenetan integraturik, hainbat herrialdetako entitate batzuetatik besterapasatuz joan dira. Gainera, entitate horiek beste erakunde batzuetara edo berenfilialetara pasaraziko zituzten, osorik edo zatika, eta haiek ere antzera jokatukozuten. Horregatik, izugarri zaila da –epe laburrean, ia ezinezkoa– mailegu horieklokalizatzea, zenbatzea eta aztertzea.

Europara abuztuan heldu zen lehen aldiz mailegu horien berri, eta orduantxejaio eta hedatu zen munduko finantza-sare osoan “subprime” maileguen istorioa.“Subprime” esapidea, artista-talde baten izena izatetik oso urruti, “vade retro”berritu bat bihurtu zen, aipatze hutsarekin erabateko arbuioa sorrarazten zuena,eta esplizituki eta espero gabeko bizkortasunez hasi ziren erabiltzen banku-artekomerkatuetan, bata bestearen susmotan eta erantzunik gabeko galderak egitenzebiltzan lankideen arteko mesfidantza ankerraren ikur gisa. Izan ere, ezin zenjakin, edo ez zen esaten, zer entitate egon zitezkeen benetako arriskuan gisahartako tituluak edukitzeagatik.

Berritasun desiraezin horiek eta zikloa bukatzen ari zela zioten zeinu batzuekagerian utzi zuten, udaren erdialderako, gertu zegoela oparoaldi luzearen bukaera.Azken hamabi urteetan –XX. eta XXI. mendeen arteko kate-begia–, egoera askogainditu behar izan ziren, konplexuak batzuk eta dramatikoak beste batzuk, bainadenak munduko ekonomiarentzat zailtasun handiak eta etorkizun beltzairagartzen zituztenak. Munduko ekonomiak naturaltasunez bereganatu zuen,ordea, bai milurtekoaren aldaketa bai euroa indarrean jartzea, eta iragarritakoarazo haiek ez ziren gauzatu. Aitzitik, mendebaldeko ekonomia, itxuraz behintzat,kalterik izan gabe hazi da, eta sakontasun eta neurri itzeleko gatazka etatragediekin batera bizi izan da urteotan. Izan ere, gerra odoltsuak, atentatubortitzak eta ikaragarrizko hondamendi naturalak jasateaz gainera, mota askotakoerasoei aurre egin eta horietara moldatu behar izan du; hala nola, petrolioarenprezioaren goraldiari, txinatarren lehengai-eskariaren hasiera oldarkorrari etaimmigrazioaren uholde geldiezinari.

Page 11: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

2007

9

Hala eta guztiz ere, gertaera garrantzitsu eta katastrofiko horiek lortu ezin izanzutena “subprime” edo zabor-hipotekek lortu dute. “Krisi” berezia, lehen esanbezala, zalantzan jartzeko moduko etika duten banketxe eta brokerrek trebeziazeta maltzurtasunez ekarria.

Espainian ez dirudi “subprime”ek eragin handirik izan dutenik, baina banku-arteko merkatuan hauteman dute horien itzala. Dena den, izan zen gure arteanere pitzadura bat: higiezinen burbuila, hain zuzen ere. Batzuek luzaroan txalotuzuten, eta beste batzuek beldur zioten; finantza-autoritateek, berriz, kritikatu eginzuten beti, eta behin eta berriro ohartarazi zuten publikoki, hilabetez hilabete etaurtez urte, finantziazioa bigunegia zela-eta erosteko erabakia hartu zutensustatzaile batzuek eta zor handiak zituzten familia askok arazoak izan zitzaketela.Espainiako Bankuak abisatu zuen, halaber, egoera oso zail jar zitekeela: izan ere,etxebizitzen prezioen igoera etengabeen ondorioz, eta oso epe luzerako eta osokostu txikiko hipoteka-kredituak lortzeko erraztasunak eraginda, eskariak handitueta higiezinen sektorea kontrolik gabe ari zen hazten, baina zikloa aldatuz gero,edo, besterik gabe, kredituaren oinarrizko baldintzak aldatuz gero, arazoak sorlitezkeela esaten zuen. 2007an, beldur horiek bidezkoak zirela egiaztatu eta behineta berriro iragarritakoa berretsi zen, nahiko berandu izan bazen ere.

Hain zuzen ere, urtearen erdialdean interes-tasen goranzko joera geroz etaargiagoa zen, aurreikusitakoari beste behin kontra eginez, eta familia askorentzathipotekaren kuota ordaintzea kezka-iturri izaten hasi zen. Etxegintzak ereahultasun-zantzuak zituen –sustatzaileren bat edo beste agertu bazen ere–,etxebizitza-sustapen berriak gutxi baitziren, eta horrek guztiak higiezinenhazkunde-zikloa bukatzen ari zela adierazten zuen.

Higiezinen sektorean nabaritutako nolabaiteko moteltze horrekin batera, udapartean berankortasuna hazi egin zela nabaritu zuten bankuek oro har, hazkundehori handia eta larritzeko modukoa ez bazen ere.

Egoera horretan, kreditu gutxiago eman zituzten eta pixka bat garestitu ziren,nahitaez. Aldi berean, banku-gordailuen ordainsaria nabarmenago igo zen, beldurbaitziren banku-arteko guztizko mesfidantzaren ondoriozko likidezia-faltakzailtasunak sortuko ote zituen, emandako kredituen disposizioei aurre egiteko.Horrenbestez, etxebizitza-sustapenaren sektorearen gehiegizko beroketariburuzko kezkak gure planetaren beroketari buruzkoa gainditu zuen zenbait astez,finantza-egoera zailak agertu baitziren. Gainera, “subprime”ek banku-artekomerkatuan sorrarazitako konfiantza-krisi arraro eta ondoz ondokoek egoera horiareago zailtzen zuten.

Page 12: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

2007

10

Hortaz, bai nazioartean bai estatuan –berbertakoak ziren beste arrazoi batzukzirela medio–, 2007a inflexio-puntua izan da ekonomiaren joeran, eta azkenhamabi urteetako ibilera ezin hobe hori moteltzen duten sakanguneak jarriz itxi dubere txanda.

Balore-burtsek beherakadak izan zituzten eta artegatasuna utzi zuten agerian;horrek argi utzi zuen egoera hark zalantzak eragin zituela finantza merkatukoparte-hartzaile gazte askorengan, egoera ezezaguna baitzuten, bai eta profesionaladituenengan ere, finantza-berezitasunak zirela-eta egoera hura haientzat ereezezaguna baitzen.

Europako Banku Zentralak, berriz, inflazioari eusteaz arduratuta zirauen, ohibezala, eta interes-tasak igo zituen. Geroago, likidezia eman behar izan zuenbanku-arteko transakzioetatik eratorritako tentsioak baretzeko.

Nolanahi ere, eta aitortzea paradoxikoa eta mingarria den arren, agianleherketa horiek izan dira –“subprimme”ena mundu-mailan, eta higiezinenburbuilarena estatu-mailan– gure eta besteen ekonomiak bizi izan dituen alderdirik“higienikoenak” –dei diezaiegun horrela–. Izan ere, ondorio txar negargarriak izanbadituzte ere –etxegintzaren moteltzeak ekarri duen langabezia, adibidez–,2007an izandako egoerak pertsona eta enpresa asko iratzarri ditu berenhigiezinen inbertsioaren prezio-igoera etengabekoaren ametsetik, etainbertitzaileei eta aurreztaileei gogoratu die, finantza-aktibo bat erosteko orduan,interesaz gain, beste alderdi batzuk ere kontuan hartu behar direla; besteakbeste, bitartekaria edo emailea den entitatearen ibilbideari eta estiloari lotutakoalderdiak eta entitate horien berme ekonomikoa zein etikoa.

Antza denez, oparoaldi ekonomiko luzeek zenbaiten –maiz, gazte ezinargiagoen irudimena – batzuetan, irudimen sukartsua– pizten dute, formulakorapilatsuen bitartez azkar aberasteko aukera ikusten baitute; izan ere, formulahoriek ez diote benetako ekonomiari ezer eransten, baina aurrezkiak tresnasofistikatuetan inbertituz aurrezkiak hazi egin daitezkeelako irudipena sortzendute. Baina aurrezkiak haztea, ordea, ez zaio edonori gertatzen: zuhurtasunezkodenbora baten ostean beren posizioak utzi eta irabazi handiak poltsikoratzendituzten inbertitzaile bizkorrei bakarrik gertatzen zaie. Hain bizkorrak ez direnbeste batzuk, berriz, inkontzienteki hartu duten globo erraldoiaren saskitxoaniratzartzen dira; baina globo horren hormak, neurririk gabe horrenbeste puztudituztenez gero, sendotasuna galdu eta mehe bihurtzen dira; globoa, beraz,burbuila hauskor bihurtzen da, eta mundu lurtarra deritzon beste globo horretanzehar hegan doala, bere hegaldi hanpatu eta itxuraz maiestatikoan, edozein ertzukitutakoan zulatzeko arriskua du.

Page 13: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

2007

11

Hala eta guztiz ere, badaude 2007an azpimarratzeko moduko alderdi positibogarrantzitsu batzuk, ez bailitzateke bidezkoa izango, ez eta egokia ere, urteanzehar izandako ezustekoek eraginda, aurkezpen hau tonu ezkorrez ixtea. Bestegarai batzuetan bezala oraingoan ere, argi-ilunak baitira bizitzaren ezaugarrinagusiak, baita bizitza ekonomikoarenak ere.

Aipatutako hodei ilunekin batera –zenbait oraindik ere hortxe daude–, argiguneasko daude, munduko ekonomia oro har, eta Espainiakoa eta Euskadikoazehatzago, aurrera doazela adierazten dutenak. 2007ko hazkundeak nabarmenakizan dira arlo guztietan, eta hasi berri den urterako aurreikuspenak ere, agian hainbikainak ez, baina positiboak dira. Esan dugu: hazkundea moteldu egin da, etakonfiantza-krisia dago, baina krisia ez da sakona, beste garai eta egoerabatzuetan bizi izandakoen antzekoa baizik. Eta bada parekotasunik krisien artean,baina ñabardura bereziak ere bai.

Itxura batean ekonomiarekin zerikusi zuzena izan ez arren, epe luzera eraginekonomiko handia izan dezakete eta, horregatik, 2007an izandako aurrerapenenartean gure ustez aipatzekoak dira zenbait hitzarmen, zeinetan uler daiteken bizi-maila hobetzea ez datzala gehiago ekoiztean, horretarako ingurumena deuseztatubehar dela kontuan hartu gabe, eta hobekuntza ezin dela zenbait giza taldeisolaturen baitan bakarrik gertatu. Aitzitik, ingurumena errespetatuz eta, ahal denneurrian eta erritmoan, adostasuna eta elkarbizitza bilatuz egin behar dela,ongizatea herri guztietara heda dadin.

Horregatik, berri ona da klima-aldaketak dakartzan arazoez ohartu izana etahorren ondorio kaltegarriak ahal den neurrian murrizteko eta, ekintza positiboenbidez, ondorio horiek orekatzeko erabakia agertu izana. Jende asko egon da,luzaroan, berri horren zain, eta badirudi azken buruan herrialde gehienek hartudutela aintzat. Zientzialari eta elkarte ekologista askok egindako adierazpenenondorioz –adierazpen gehiegizkoak edo zuzenak–, munduko herrialderikboteretsuenetako politiko askok serioski hartu behar izan dituzte –edo gutxienez,aintzat hartu behar izan dituzte– zenbaitek egindako ohartarazpenak,ingurumenaren kutsadura-maila murrizteko eta berotze globala moteltzekoneurriak hartzearen premia gorriari buruz. Izan ere, horien ondorioak hain diraagerikoak, zail bihurtu baita zalantzan jartzea.

Bestalde, Europari dagokionez, esan behar da urtea bukatu aurreko egunetansinatutako Lisboako Ituna bultzada bat dela, edo oztopo baten ezabaketa,bederen, Europaren eraikuntzan aurrera egiteko, astiro bada ere. Aho batezonartu da, eta nahiz eta konstituzio bat ez izan, egunen batean –urrutikoetorkizunean, ziur asko– batasun politikoa egia bihurtuz joango dela pentsarazten

Page 14: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

2007

12

du, eta, beraz, konstituzioaren ordezko onargarria da.

Bankoarentzat 2007a finkatze-urtea izan da. Azken urteotan izandakobalantzearen hazkunde jarraitu eta nabarmenak eta gastu orokorren igoeraminimoak pentsarazten dutenez, ekitaldi hau bukatu dugularik, itxurazkoegonkortasuna eta ohiko emaitzen errepikapena iragartzeko moduan gaude. Egiada beste banku handiago batzuekin alderatuta Bankoaren eraginkortasun-ratioa(lortutako diru-sarrerak eta horiek lortzeko egin behar izan diren gastuak lotzendituena) altuegia dela. Hala ere, ratio hori gutxituz doa apurka-apurka, eta ekitaldihonetan parametro onargarrien barnean sartu garela esan dezakegu. Eta ez horibakarrik; iaz lortutako aurrerapenei esker, baiezta daiteke Bankoak oraindik erebide luzea egin dezakeela, haziz eta hobetuz, egitura-aldaketa handirik egin gabeeta kostuak neurriz kanpo igo gabe, oinarrizko zerbitzu batzuk gai baitira gauregun hartzen dituzten ekoizpen-oinarriak baino gehiago hartzeko. Behin bainogehiagotan ohartarazi denez, araudia berbera da guztientzat, bankuen neurriagorabehera, eta oinarrizko zerbitzu batzuk daude, derrigor mantendubeharrekoak, gastu finko bat duten egitura minimo batzuk eskatzen dituztenak,eta gastu hori erlatiboki handiagoa da beste banku batzuek aurre egin beharrekoabaino. Horrenbestez, Bankoaren une honetako aurrerabideak emaitzenhobekuntza jarraitua ekarri behar du, bankuen zuhurtasun-legeak eta gaurkoegunen aldakortasunak gomendatzen duten zuhurtziaz, jakina.

Nolabait maila bat igoarazi gaituen aurrerabide positibo horren harira,bankuaren antolakuntza moldatu egin zen barneko eta kanpoko egoera berrira:arlo guztietan sendotu zen, bereziki enpresen arloan, eta erabakiak eskuordetzeneta errazten lagunduko duen funtzionamendu-sistema bat diseinatu zen. Gainera,bankuan prestakuntza jaso zuten pertsona gazteak ardura handiagoko postuetanjarri ziren, eta horrek indartu egiten du haziz doan dinamismo-espiritu hori,bultzatu nahi den espiritu hori.

Esandakoarekin bat, urtean zehar hainbat bilera egin ziren, haietan jendeakberen ekarpenak egin zitzan; Bankoarekin lankidetzan jarduten dutenen parte-hartzea handia izan zen. Bilera horietan sortu ziren, hain zuzen ere, geroraantolamenduarekin lotutako erabakiak gidatu zituzten ideia nagusiak.

Horrekin batera, barne-komunikazioko egitasmo zehatz eta zorrotz bati jarraituzitzaion ekitaldiaren hasiera-hasieratik, barne-aldaketa honen eragi ledinamizatzaile gisa. Egitasmo horren lehen fasea zuzendarien bilera batekinbukatu zen, eta batzar horretan ekinbideak zehaztu ziren, gero AdministrazioKontseiluak onartuko zituenak.

Page 15: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

2007

13

Administrazio Kontseiluaren akordioei dagokienez, aipatzekoak dira, batetik,Bankoa Ordaindukoen jaulkitze gehiago baimendu izana, finantza-tresna horrekizan duen arrakasta dela-eta, eta, bestetik, Europako MIFID (Finantza Tresnen etaEratorrien Merkatua) direktibara moldatzeko egitasmoaren onarpena.

2007 ekitaldian erdietsitako hazkundeak Memorian jasota daude, luze etazabal. Aurkezpen azkar honetan, arlo nagusietan izandako aurrerabidea orokorraeta harmonikoa izan dela azpimarratu besterik ez dugu egingo, balantzearen etairabazi eta galeren kontuaren azterketan ikus daitekeenez. Emandako kredituetan,administratutako hirugarrenen baliabideetan eta emaitzetan ere aurrerapennabarmena izan da, Bankoak bezeroen premietatik gertu dagoen bankuaizatearen itxura –eta errealitatea– galdu gabe. Ekitaldia bukatutakoan prestatudugun hiru urteko egitasmoaren lehen helburua, hain zuzen ere, gure bezeroakfidelago egitea da, eta Bankoa beren lehen bankutzat edo “beren” bakutzat dutenhorien kopurua –dagoeneko oso handia dena– areagotzea. Bankoako lan-taldeakhelburu horiek iristeko asmoa du, eta ziur gaude lortuko duela, eta hiru urterenburuan, Bankoa maila bat gorago jarriko dela.

Laburbilduz, 2007a mugarri garrantzitsua izan da Bankoaren bizitzan. Hainjuxtu, Crédit Agricoleren akziodunen artean sartu zenetik hamar urte bete diraekitaldi horretan, eta esan behar da, berriz ere, Crédit Agricolek Bankoababestean Bankoaren izaera errespetatuz egiten duela, begirune handiz gainera.Horrez gain, Crédit Agricoleren “savoir faire”a, buruzagitza-irudia eta gurelogotipoarekin batera ageri diren AC hizkien bermea dauzkagu.

Gure Memorian jaso beharrekoak dira, orobat, urtean zehar bankuarekinzerikusi zuzena izan duten honako gertaera tamalgarri hauek:

Uztailaren 8an Mr Georges Lassartesse hil zen. 1997an heldu zen CAPGrekinbatera, eta 2006ko apirila arte Bankoako Aholkularia izan zen. Haren izaeralagunkoiak, aholku zuhurrek eta bankuarekin beti lankidetzan aritzekoprestutasunak oroitzapen atsegina utzi zuen lankide guztiengan.

Ekainaren 8an Ignacio Lasarte Arana jauna hil zen, Bankoaren sortzaileetakobat, eta bai Batzorde Betearazleko bai Administrazio Kontseiluko kide gisa,Bankoaren ibilbideari oso lotuta izan zena, bankuaren jaiotzatik 1997a arte. Harengizalegetasuna eta bankuari emandako baldintzarik gabeko laguntza idatzitageratuko dira, haren izenarekin batera, Bankoaren historian eta ezagutu zutenguztiengan.

Page 16: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

15

2008

“Finantzen itsaso ekaiztsuan gizatasunik gabe nabigatzen zuten batzuek hartutakonorabideagatik haserre, Poseidonek amorru biziz baliatu zituen bere ahalmenak,eta ozeano guztietara hedatuko zen ekaitza sortu zuen. Horrenbestez, erregetxoarranditsuek tripulatutako ontzi ahaltsu haietako asko hondoratu ziren...”.(Homeroren Odisearen ihakina).

Subprimek finantza-erakundeen balantzeetan izan dituzten ondorioek hainbatbanku eta aseguru-konpainia eraman dituzte hondamenera –formalki edo defacto–, hasieran Amerikan, eta berehala Europan; merkatuak nabarmen aztoratudira, transakzioak egiteko mesfidantzaren ondorioz; arroza eta artoa urritu dira;petrolioaren prezioa izugarri igo da; euroaren balioa handitu da, dolarrarenparean; Espainian higiezinen krisia benetan kezkagarria da eta eraikuntzarenmendeko sektoreetara hedatu da... Nahasmenari aurre egiteko borrokari ekinzaio, likidezia sartu da... optimismoaren itxurak egin dira, oharkabetasunanabarmena da, urte pare batean urak bere onera itzultzea espero da, ohikoibilgura, baina ibilgua itxi da, eta ez da lehengo berdina izango...

Page 17: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

2008

16

Dagoeneko urrun ikusten den 2007 ekitaldiko Memoriaren aurkezpenaitxaropen-adierazpen batekin amaitzen zen: ekonomia erreala finantza-krisiariaurre egiteko gai izatea nahi genuen. Krisi hori ezkutuan zabaltzen joana zen, etanazioarteko finantza-sare osora iritsia zen, subprime hipotekak zituzten tituluenbitartez. Egoera are kezkagarriagoa zen, gainera, finantza-merkatuko eragileenartean elkarrenganako mesfidantza sortu zelako. Izan ere, oso zaila zen argi etagarbi jakitea zer-nolako eragina izango zuten titulu horiek, krisia eragin zutenek,erakunde bakoitzean. Mesfidantza horren ondorioz, likidezia-krisi larri bat sortuzen, eta, beraz, kreditu gutxiago ematen ziren.

Azkar hasi ziren adituak beren iragarpenak egiten: 2008 urte oso zaila izangoomen zen, eta BPGren hazkundearen portzentajea murriztu egingo omen zennabarmen. Langabeziak gora egingo zuela zioten, batez ere, etxebizitzeneraikuntzaren mendekoak ziren guneetan. Suspertzea ez omen zen iritsiko2009ko bigarren seihilekora arte, edo agian 2010 hasierara arte. Hemezortzihilabetez itxaron behar zela, eta gauzak bere onera etorriko zirela...

Errealitateak, ordea, nabarmen gainditu ditu aurreikuspen horiek guztiak.

Homeroren hitzak hona ekarriz, 2008ko iruzkina horrela has genezake:“Eskrupulorik gabeko nabigatzaile batzuek finantzen itsaso zurrunbilotsuanhartutako norabideagatik suminduta, Poseidonek amorruz bota zituen berebotereak, eta ozeano guztietara zabaldu zen ekaitz bat askatu zuen; erregetxoharroek gidatutako itsasontzi ahaltsuak hondoratu zituen ekaitzak...”

Bisurte horretako udaberrian, ohi baino indar handiagoz sortu ziren orekaekonomikoak benetan aldatzen dituzten egoerak, eta, batzuetan, gatazkak eresortzen dituztenak, batzuk tokikoak, beste batzuk, ordea, globalak; horiek guztiekentzute handia izan zuten komunikabideetan.

Petrolioak gora egiten jarraitzen zuen, aurrekaririk gabeko igoera bati ekitenziola; apirilean ehun eta hogei dolarrera iritsi zen. Denbora gutxian berrehundolarrera iritsiko zela zioten, baina ez zen uztailaren 11ko 147,27 dolarretatikpasa.

Ondorioz, ezinbestean, inflazio-tirabirak sortu ziren urteko lehenengohilabeteetan.

Euroaren balioa handiagotu zen dolarrarekiko, eta, apirilean zehar bi aldiz,1€ = 1,60 $ kotizatu zen; uztailaren 13an ere balio hori errepikatu zen.

Jakin dakigunez, munduan ehunka biztanle arrozez elikatzen dira. Arrozaren

Page 18: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

2008

17

prezioak pentsaezina zen saltoa eman zuen, eta ehuneko hirurogeitahamabostean hazi zen. Horrek shocka eragin zuen produktu horren salerosketan,eta Brasilek, Indiak eta Egiptok esportatzeari utzi zioten beren barne-merkatuakbabesteko. Ameriketako Estatu Batuetan, berriz, supermerkatu-kate batzuekarroz-salmenta mugatu zuten, hau da, pertsona bakoitzak eros zezakeen arrozkopurua mugatu zuten.

Mexikon, protesta egiten zuten herritarrek artoa izugarri garestitu zelako;esaten zutenez, munduko produkzioaren ehuneko hogeita bost petrolioa ez zenbeste erregai bat lortzeko erabiltzen zelako garestitu zen hori.

Italian, ikatzez elikatzen ziren zentral termikoak eraikitzen hasi ziren.

Aztoramendua eta nahasmena mundu osoan ziren nabarmenak.

Gertuago, Espainian, agerikoa zen higiezinen sektorearen krisia; izan ere,hainbat urtetan sortzen joan ondoren, 2008an nabarmen sakondu zen 2007anazaleratzen hasitako krisia. 2008an, nabarmen handitu da krisiak sektore horretaneraikuntzaren mendekoak diren beste sektore batzuetan kaltetutako eragileenkopurua, ez baitziren gai eskarien beherakadari denbora gehiagoz aurre egiteko.Kaltetuetako batzuek, gainera, oso bolumen handiak kudeatzen zituzten.Langabeziak gora egiten jarraitzen zuen dramatikoki, hilabetez hilabete, gero etaabiada handiagoan.

2008ko udaberri ekonomiko berezi hori Euskal Autonomia Erkidegoangutxiago loratu bazen ere, nabaritu nabaritzen zen. Hautemandako ustelkeria-kasu batzuek artegatasun sakona eragin zuten gizartean; ez bolumen handikoakzirelako, existitzeagatik beragatik baizik, askorentzat pentsaezina baitzenhorrelakorik izan zitekeenik. Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek hobeto jasanzuten krisiaren eragina estatuko gainerako enpresek baino. Halere, urteak aurreraegin ahala, ekonomiaren egoera latza sektore askotan nabaritu zen, batez ere,automozioaren mendeko sektoreetan.

Irailaren erdialdera itsasikara etorri zen: Ameriketako eta Europako zenbaitbankuk bere konpromisoei aurre egiteko zituzten zailtasunen buruzko berrikezkagarriak etorri ziren, eta horrek errotik astindu zituen Ameriketako EstatuBatuak. Itsasikararen uhinak luzeak eta iraupen zehaztugabekoak dira eta munduglobal guztian izan zuten eragina. Izan ere, Ameriketako Estatu Batuetakoinbertsio-banku handietako hiru erori ziren: batek porrot egin zuen, eta beste biakbeste banku batzuek erosi zituzten azken onduan, estatuaren laguntzaz, porrotegin ez zezaten. Bi hipoteka-erakunde historiko, jatorriz estatuarenak izan zirenak,

Page 19: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

berriro ere Ameriketako Estatu Batuetako Altxor Publikoaren babespean jarrizituzten, ezin baitzituzten hartutako konpromisoak bete. Iparramerikako aseguru-etxe batek –garai batean munduko handiena izandakoa– laguntzak eskatu zituenbere kalifikazioa jaitsi ez zedin. Erresuma Batuan banku bat kontrolpean hartubehar izan zuten, eta zenbait zurrumurruk Cityko erakunde nagusiek zailtasunakzituztela zioten. Antzeko zurrumurruak zeuden Europako herrialde batzuetakolehen mailako zenbait bankuren inguruan...

Gertaera horiek aurreztaileak aztoratu zituzten: noraezean zebiltzan, etazenbaitengan izua nagusitu zen. Hori ikusita, banku zentralek eta agintari politikogorenek finantza-erakundeei laguntzeko neurriak hartu zituzten, erakunde horienlikidezia handitu eta gordailugileen aurrezkia bermatzeko.

Hortik aurrera, jakina denez, kontua asko korapilatu da, eta alderdi asko ditu:kezkak, larritasunak, bat-egiteak, erosketak, nazionalizazioak, mito asko erortzea,estatuetako liderrak hara eta hona ibiltzea. Eta, batez ere, agerian jarri da osozaila dela sistema berregituratzea; seguruenik, sistemak bereak egin du,zenbaiten axolagabekeriaren ondorioz, baina, bereziki, zenbaiten diruzalekeriareneta eskrupulurik ezaren ondorioz. Eta bada gauza larriago bat: inork ez daki,itxuraz, zer sistemak ordezkatuko duen.

Bada, nolanahi ere, eta jakitun izanik krisia oso gogorra dela, denok jasatendugula, ezinbestekoa da “geroan” jartzea begia, etorkizun hurbilean, baikortasunpittin batez, baina eszeptizismo handi samarraz, halabeharrez. Baikortasun pixkabat izatea beharrezkoa da, gizateria moduan aurrera egiteko gai ez garela ustebadugu oso zaila izango baita aurrera egitea. Gure eszeptizismoa ulergarria da,krisian murgilduta ia urtebete igaro ondoren ez baita irtenbide argirik ikusten,baina aurrera egiteko adore horrek gainditu egin behar du eszeptizismoa.

Ezin dugu bidea galdu eta begiratze hutsean geratu, koplan bezala “nolaigarotzen den bizitza, nola iristen den heriotza... hain isilik”. Bertso bikain horiekhausnarrarazi egin behar digute. Gaur eta orain, gure koplak, edo hobeto esandagure leloak suspertu egin behar gaitu; “nola gainditzen da krisia, nola laguntzenzaio langabeari... lan eginez”. Izan ere, giroan nabaritzen denari erreparatzenbadiogu, badirudi jende askoren jarrera kopla hartakoa dela: ezeri ekin gabe, zaindaude irrikan, norbaitek pozarren “krisiak hondoa jo du” aldarrikatu dezanitxaroten. Eta norbait hori Barack Obama bada, denek hartuko dugu sakon arnas,merezitako lasaitasunaren adierazgarri.

Eta berri ona ez badator espero bezain laster?

2008

18

Page 20: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

2008

Izan ere, tamalez, ezin dugu esan hori epe motz ertainean gertatuko denik (urtebete edo bi urteren buruan, alegia). “Hondoa” ziklo ekonomikoek “normaltasunez”funtzionatzen duten eredu ekonomikoak sortutako terminoa da: merkatuek goraegiten dute merkatuko partaideak itotzear daudenean, txikienak jada itotadaudenean. Baina egungo eredua ez da, antza, azken hamarkadetan izan dugunberbera. Eta are gutxiago: ez dauka zerikusirik azken hamarkadan edo, agian,azken hamabi-hamalau urteetan etengabe garatu den ereduarekin.

Duela gutxi, lehen munduko biztanleok –eta bigarreneko batzuek ere bai– ustegenuen zenbait merkaturen zorua igo egin zela eta ez zutela goirik, hots, zerurairistear geundela. Gure bizi-maila errealitatetik pare bat maila goragokoa zen.Baina, ia gehienontzat ustekabez (batzuek sumatu zuten) izan bazen goia. Etagoia izan ez ezik hautsi egin da, eta sabaia edo sabai faltsua gainera erori zaigu.Horrek esan nahi du ez dugula etorkizunean sabairik edukiko –oraingoan ez–,jakitun baikara ez dela babestuko gaituen sabairik egongo sen onaz gain.

Aitzitik, jakin bagenekien zorua izan bazuela, baina ez genuen ikusten,lebitatzen genbiltzalako, begirada azkar aberasteko moduan jarrita, edota munduglobala zeharkatzen ari ziren globo handi horietako batean gindoazelako. Bainauste genuen, ziurtzat jotzen genuen, hondoa ez zela oso sakona. Nork esangoluke higiezineko inbertsioek ez zutela gora egiten jarraituko, bolumenean zeinprezioan? Nork esango luke horrelakorik, bi parametroek aldi berean gora egiteaeskariaren eta eskaintzaren legearen guztiz aurkakoa bazen ere? Eta baloreenburtsak igaro zituen jada doitzeen garaiak eta izugarrizko etekinak eskaintzenzizkieten ongi informatutako espekulatzaileei. Bai eta aurreztaile-inbertsore edoinbertsore-aurreztaile fidakorrei ere: “bizitza guztiko” kolokazioetan neurrizko baliohanditzeak izango zirela saldu zitzaien. Zenbait muga psikologiko gaindituta, ezzegoen zertaz kezkatu. Eta, jakina, inbertsio-fondoak babes egokia ziren, arriskueta errentagarritasun-maila batekoak edo bestekoak, baina guztiak –batzukbesteak baino gehiago– errentagarriak eta seguruak…

Baina errealitate egosgogorrak erakusten digu hondoa oso behean dagoela:ezin dugu batiskafoz ere ukitu. Eta badago beste beldur bat: agian, ukitzendugunean hondoa lohitsua izango da, labaina. Baina, uneren batean, lohia eresolido bihurtzen da. Baikortasunez begiratuz gero, ondorio horretara irits gaitezke.

Badirudi, beraz, oraingoz ur zikinetan arraun egitea beste aukerarik ez dugula.Baina norantz? Bada sen onak eta biziraupenerako senak eramaten gaituenlekurantz; agian, oraindik gutxi garatuta dauden eta eskaintza handia behar dutenjardueretarantz.

19

Page 21: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

Laburbilduz, eta Homeroren epikara itzuliz, esan dezakegu itzuleraren odiseahasi dugula: lehengo sistema sozioekonomikora itzuli behar dugu, baina iristengarenean agian ezezaguna egingo zaigu, denborak eta borrokak bere itzala uztendute-eta, Penelope leiala izan arren.

........................................

Egoera halakoa izanik, Bankoak izualdirik gabe gainditu du 2008 ekitaldia.Horrek ez du esan nahi, ordea, ez duenik krisiaren eraginik sentitu. Halabeharrez,enpresen eta partikularren arazo finantzarioak finantza-sistemako eragile guztieieragiten die. Baina gure bankuak neurrizko hazkundeko bideari eutsi dio, etaberme-funtsak baimendutako zabaltasun handienaz hornitu ondoren, % 7angainditu du 2007ko emaitza.

Bankuko organo kolegiatuen aktak berrikusiz gero, ikus daiteke gertaerarenbilakaera ohiz kanpoko arduraz jarraitu dela, balantzearen orekari eusteko etaerabaki egokiak ahalik eta azkarren hartzeko; zuhurtzia-irizpideak gure bezeroenbabesik handienarekin bat egiteko moduan. Horrela, bada, ZuzendaritzaNagusiak eta Administrazio Kontseiluak etengabeko jarraipena egin dutebeharrezko likidezia lortzeko edozein arazo saihesteko. Eta beste behin ere,nabarmentzekoa eta eskertzekoa da Crédit Agricolek emandako finantzazioareneuskarri ordainezina.

Merkatu-ekonomia batean normala den bezala, likidezia-eskasiak berarekindakar hartutako diruaren garestitzea, edozein delarik ere haren jatorria.Horregatik, bezeroen kredituen eta gordailuen bilakaeren aurreikuspenarenarabera bolumen egokiak bermatu ondoren, neurriak hartu dira Crédit Agricolematrizeak emandako finantzazioa, denbora laburrean, osatzeko, edo, aukerarikbada, zati batean ordezkatzeko, Estatuak eta instituzioek eskainitako lineetazbaliatuz. Helburu horrekin, urteko azken hilabeteetan hipoteka-maileguen titulazio-prozesua hasi da. Horren bidez, beharrezkoa iritziz gero, linea horiek erabili ahalizango dira.

Finantza-munduan gertatzen ari zena ikusita, ekitaldiaren erdialdean 2008-2010 negozio-plana berrikusi zen. Hala, egoera berrietara egokitu eta jarduera-eta malgutasun-irizpideak ezarri ziren, aurrekontu kuantitatibo batzuen alternatibamoduan, nekeza izango baitzen inolako haien zenbatespen zehatza egitenasmatzea.

Apirilean, hauteskunde orokorrak igaro ondoren, agerikoak ziren sistemarenlikidezia faltak enpresa ugariri eragiten zizkion zailtasunak. Bankoak ohiko

2008

20

Page 22: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

2008

jarduerari jarraitu zion, bere bezeroen finantzazioari lehentasuna emanez. Nolanahiere, pixka bat igo genuen Euribor indizeari aplikatutako diferentziala, sistemanhartutako diruaren garestitzea neurri batean konpentsatzeko.

Apirilaren 1ean egindako Batzar Orokorrean, banketxearen kapitala handitzeaerabaki zen. Kapital handitzea apirilean eta maiatzean egin zen, funts berekiakhamabost milioi eurotan handituz; horietatik hamabi milioi eta zazpiehun mila eurogutxi gorabehera jaulkipen-sari moduan. CAPG-k bermatu zuen eragiketakarrakasta izango zuela, akziodun txikiek hartzen ez zituzten akzioak harpidetzekokonpromisoa hartu baitzuen.

Ekitaldian zehar, administrazio-alorreko zenbait erabaki hartu ziren:

• Balore Merkatuei buruzko Legearen aldaketetara egokitzeko asmoz, BaloreMerkatuei dagokionez izan beharrezko jokabidea zehazten duen barne-araudiaonartu zen, AEBk gomendatutako eta Balore Merkatuko Batzorde Nazionalakbalioztatutako ereduari jarraiki.

• Urtearen erdialdera, Bankoak zenbait filial instrumental absorbitzea erabakizuen eta erabaki hori bete, haiek independenteki mantentzeak zentzua galduzuela erdietsi baitzen.

• Kontuan izanik Bankoaren ordaindukoen jaulkipenak aurreko jaulkipen-aldianizan zuen harrera bikaina eta, 2007ari dagokion programaren epemuga gertuizanik, finantza-aktibo horiek jaulkitzea erabaki zen 140 milioi eurotan.Zuhurtziazko margen bat gorde zen hipoteka-zedulen aldi baterako jaulkitzeko,eta, ondorioz, Estatuak sustatutako finantza-aktiboen erosketa-funtsera sartuahal izateko.

Interes-tasa ofizialen bilakaera, krisia hastean igoera handia jasandakoa, eta,gerora, ekonomia suspertzeko ahaleginean, jaitsiera nabarmena izan zuenaekitaldiaren erditik aurrera, buruhauste handiak eragin zituen jarraibideakzehazterako orduan; ez baitzen erraza asmatzea zenbat kreditu zer preziotaneman behar zen, nola erakarri behar ziren gordailuak eta zer mailegu kontratatubehar ziren bankuen artean. Jakina, ez zen lan erraza eragiketa horien epeakzehaztea. “Interesaren arriskua” deritzona, epeen oreka eta zordunketa- etakreditu-eragiketei dagozkien interesak uneoro zaindu ziren, bankuarenerrentagarritasunari kalte egingo liokeen desorekarik izan ez zedin.

Agerikoa da finantza-jarduerek, beldurra ematen duten egoeren aurrean,lehentasuna ematen diotela bermeari, alderdi fiskala bigarren maila batera igaroz.

21

Page 23: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

Ziur asko horregatik, gainerako finantza-erakundeei gertatu zaien moduan,Bankoak administratutako inbertsio-funtsek urte osoan zehar beherakada jarraituaizan dute. Horren arrazoia, aktiboen balio teorikoaren beherakada eta titularrareneskariz egin diren diru-itzulketak izan dira. Kasu gehienetan, eperakogordailuetara bideratzen ziren, eta aldi berean, horien zati bat, estatuaren zorrerabideratzen zen, REPO bitartez. Horrela, bada, nolabait paradoxa gertatzen zen.Izan ere, Estatuak esku batez likideziari haizea ematen zion, eta bestearekin,finantza-erakundeetako gordailugileek harpidetzen zuten zorra igortzen zuen.

Gordailugileek beren gordailuen likideziagatik beldurrik izan ez zezaten,Estatuek gordailuak bermatu zituzten diru-zenbateko batean pertsona etaerakunde bakoitzeko. Zenbateko hori ehun mila eurokoa izan zen Espainian, etaberme hori ezarri ondoren, lasaitu egin zen, neurri handi batean, gordailugileenegonezina.

Urtea amaitzean, bezeroen gordailuak 148 milioi eurotan hazi ziren Bankoakobalantzean, baina kudeatutako inbertsio-funtsen bolumenak 116 milioitan eginzuen behera.

Higiezinen sektorearen gorabeherek ez diote eragin Bankoari; izan ere,sustapenari babesa eman dion bakoitzean enpresa ertain eta kapitalizaziohandikoekin negoziatzera mugatu da. Gainera, une oro, mantendu ziren CAPGerakundeak bere organizazioan ezarritako ratioak. Ratio horiek, sustatzailearenzorpetze-gaitasuna mugatzen dute, funts propioetara egindako ekarpenaren,lurraren finantzazioaren eta sinadura bidez konprometitutako salmenta-ehunekoaren arabera. Eta etxebizitza eskuratzeko maileguei dagokionez,Bankoak, sektore horretan negozioak egiten hasi zenetik, zuhurtzia-irizpideakbete ditu maileguak baloratzeko eta haiek mugatzeko, eta ez du inoiz gaindituEspainiako Bankuak eragiketen arriskua adierazteko ezarrita duen ehunekoa,ehuneko horretatik gora berme gehigarriak eskatzen baititu, eragiketenarriskuaren adierazle. Horrela hartutako gehiegizko arriskua adieraziz. Ondorioz,krisiaren eragina txikia izan zen 2008ko ekitaldian kapitulu zehatz horretan.

Aurreko guztiaren emaitza gisa, gure bankuan zalantzazko kredituen ehunekoa% 1,07koa zen, sistemaren batez bestekotik oso behera. Bestalde,berandutzagatiko eragiketako estaldura, berme-funtsen bitartez, % 154koa zen;kasu horretan ere batez bestekoaren gainetik.

Horregatik esan dezakegu Bankoaren kaudimena, uneoro, oso handia izandela, Crédit Agricole taldeko kide izateak ematen duen berme sendoa aintzathartu gabe, noski; taldeak berak ere krisiaren eragina jasan baitu. Bankoak, beti

2008

22

Page 24: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

2008

23

egin duen moduan, erabaki sendoz erreakzionatu du krisiaren lehen zantzuaknabari orduko, kobraezinetara hornidura handiak bideratuz eta bere bermeasendotu duen kapital-handitze garrantzitsua eginez –“tier 1” eta “tier 2”izenekoak–, Basilea II.-ko irizpideen arabera.

Bankoak lan-gogoz egiten dio aurre krisiari eta etorkizunari, baikor izatekoarrazoi osoa ematen baitiote bere gaitasun profesionalak, bere kaudimen handiaketa banku matrizearen babesak. Odisea luzea izango da. Gaindituko dugu.Itaka.com-era iritsiko gara.

Page 25: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

25

2009

“Emaitza desberdinak nahi badituzu, ez egin beti gauza bera”.(Einstein).

Gizarteak alderdien eta herrialdeen arteko ekintza berri eta desberdinak eskatuditu, etorkizuneko krisiak saihestuko dituen eredu bat sortzeko.

Hainbat enpresa, krisiaren ondorioei denbora gehiagoz aurre egiteko ahalmenikgabe, kolokan daude, hartzekodunen lehiaketa egin beharrean edo beste neurribatzuk hartu beharrean, eta horrek guztiak langabeen kopurua handitu du.Gizartea, oro har, zatituta dago: batzuek inbertsioak hondatu zaizkiela ikusi dute,edo horren beldur dira, eta beste batzuek beren aktibo bakarraren hondamena bizidute, lanik gabe geratu baitira. Ekonomia errealak, kreditu zirkulatzaile eskasagatikitota, ez du finantza-ekonomian eta finantza-ekonomiak sortutako hondamenageldiarazteko eta konpentsatzeko gaitasunik. Ustelkeria agerian jartzen hasi da,eta subprimen auzian eta ondorioetan erantzukizunaren zati handi bat kodiziari etaerregulazio urriari egotzi zaio.

“Bigarren Mundu Gerraz geroztik gertatutako finantza-krisi handiena aberastasun-gosearen, gaitasunik ezaren eta ezjakintasunaren ondorio da”.(Barak Obama).

Page 26: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

2009

26

Hainbat urtetan hasi dugu Bankoa-ren Memoria hau gogora ekartzen kasuankasuko ekitaldian izandako gertaera dramatikoren bat, aste batzuetan munduosoko hedabideetan lehen orria bete duen jazoeraren bat. Zoritxarrez, 2009. urteaez da salbuespena izan. Urtea bukatzear zela, albiste beldurgarri bat iritsi zen,krisiaren behin eta berrizko aipamena egun batzuetan ahaztarazi zuena: Haitik–lehen munduko herrialde aberatsek, bai eta bigarren mundukoek ere, bazterrerautzitako herrialdeetako bat– eraso ikaragarri bat jasan zuen bere egitura fisiko etaekonomiko ahulean, lurrikara batek hiriburua, Port-au-Prince, guztiz suntsitubaitzuen, eta pertsona asko eta asko hil. Hildakoen kopurua egunez egun, orduzordu handitu zen, beldurgarria izateraino, berrehun milatik gorakoa izan baitzen.

Naturaren indarren eraso ikaragarri horrek berriz ere jarri zuen agerian zeinaxolagabeki erreparatzen dieten urrutitik herrialde aberatsek herrialde txiroei,baina, aldi berean, herrialde haietako pertsona gehienengan oraindik ere,zorionez, sustraituta dagoen gizabideak eragindako berehalako erreakziohumanitarioa erakutsi zuen. Neurrizko elkartasun-sentimendu bat da gehiengohorrena, larrialdietan azaleratzen dena, eta egoera normaletan ere zergatik ezgaren gauza adierazi eta bideratzeko gogoetarazten diguna.

........................................

2009an, zenbait bosturtekotan larbaren pare ezkutuan izandako krisi batenondorioak inoiz baino larriago jasan dira. Krisia 2007. urtearen bigarren erdialdeangelditu zen agerian, eta ezin geldituzko garapen bizia izan zuen 2008an,inbertitzaileek eta adituek sinetsi ezinik eta aditu ez zirenek harrituta eta haserrebizian erreparatzen ziotela. 2009. urte horretan bertan, enpresa askok ezin izanzuten gehiago jasan eskariaren beherakada, eta ezinbestean hartzekodunenkonkurtsoa aurkeztu behar izan zuten; bitartean, langabeziaren kurba egunetikegunera gorago zegoen, baina urtearen amaieran ez zen oraindik iritsi inflexio-puntura, eta kopuruak oso handiak ziren, guztiz kezkagarriak batzuetan,Espainiaren kasuan bezala. Horrekin batera, nazioarteko, nazioen barruko,eskualdeetako eta tokian tokiko erakunde eta eragile askok ekimenak izatenjarraitu zuten pobrezia arintzeko, pertsona askori eragiten baitzien, eta erabakiakhartu zituzten ekonomia egoera onera ekartzeko, eta, batzuetan, lortu egin dutehelburu hori neurri handi batean, baina ez beste batzuetan.

Krisiaren kausez, ondorioez, konponbideez aspertu arte idatzi eta mintzatu da:ikuspegiak askotarikoak izan dira; azterketa partzialak egin dira; argudioaksendoak eta zorrotzak izan dira batzuetan; jarrerak handinahiak eta doktoreustekoak bestetzuetan; kontraesanez betetako arrazoibideak erabili dira sarritan,guztiz alferrikakoak beste askotan. Horregatik, baliteke zuhurra izatea digresio

Page 27: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

2009

27

gehiagorik ez egitea eta, etorkizuna gogoan, krisiak irakatsi diguna ikasten etaaplikatzen ahalegintzea baino ez, behin eta berriro errepikatzea eta gogoratzea,harik eta gehien-gehienek barneratu arte, are egiten ditugun gehiegikeriezmintzatzean entzungor egin ohi duen gutxiengo garrantzitsuak ere.

Irakaspen asko hartu ditugu eta pertsona bakoitzak bere irizpideen araberamailakatuko ditu. Gure ustez, beste ezer baino lehen, gauza bat argi geratu da:printzipio etikorik eza aurrera egiten ari da, eta mundu osoan barna zabaltzen;mota guztietako lanbideetara eta errenta-maila guztietara iritsi da eta, aldi berean,erakunde ugari kutsatu ditu. Ustelkeriak eta diru-goseak ez dute muga fisiko edomoralik, eta hesirik jartzen ez bazaie, pandemia bihur daitezen arriskua dago.Agintari politikoak, erakunde eta enpresa publiko eta pribatuetako goi-mailakokarguak, enpresaburuak, bitarteko aginte-karguak dituztenak, hainbatesparrutako profesionalak, komunikazio-arlokoak barne, behartuta daude–behartuta gaude– zuzentasun-eredu izatera eta, horretarako, ohitura txarrenaurkako txertoa hartu behar dugu, kutsatuak ez izateko, guk geuk ere ezkutsatzeko. Esango genuke etika eta balioen ikasgai teorikoa gainditzeaezinbesteko baldintza dela gizarte-ikuspuntutik buruzagi edo lider izatea mereziizateko, jarduera-esparrua edozein izanda ere, esparrua publikoa ala pribatuaizan. Arautu gabeko ikasgai hori geure kontzientzietatik atera eta ikasi beharkogenuke, bai eta historian dauden eredu ugarietatik ere, eta praktikan jarri beharkogenuke gure eragin-esparruan, aitorpen titulurik lortzea espero izan gabe, bestebatzuek irizpide berarekin ez jokatzea aitzakiatzat hartu gabe.

Kontzientziari kasu egiteko eskaera horren arrazoia da argi geratu delamerkatuen arauketa ez dela aski izan finantza-krisia eta hark benetako ekonomianberehala izandako eragina atzeman eta saihesteko. Bestalde, onartu beharradago, ekonomia hori ezin hobeto baldintzatuta zegoen krisi izugarri handi batgerta zedin, hazkunde bizkorregi eta desorekatu batean murgilduta zegoelako,higiezinen sektorean batere kontrolik ez zegoelako, eta gizartea ia xahutze hutsabesterik ez zen kontsumismoaren guztiz mende zegoelako, harako "carpe diem"hura bizitza-kontsigna zela, betiko aurrezkia mespretxuz baztertzen zela. Etakontua da aditu askoren artean zabalduta dagoela beldur edo uste sendo hau:inolako arauketak ezingo du bermatu jasandakoaren antzeko fenomeno bat berrizez gertatzea epe luzeago edo laburrago batean, are egungo krisia guztiz gainditubaino lehen ere. Jakina, kontrolak zabaltzeko, hobetzeko eta azkartzeko hartzenari diren erabakiek (bereziki, finantza-erakundeetan hartzen ari direnek), dudarikgabe, iraganeko jarduera opakuetako asko eragotziko dituzte, baina beti egongoda zirrikituren bat kontzientzia laxoa duenarentzat. Globalizazioak zikloarenefektuak zabaltzen lagundu du eta, aldi berean, agerian jarri du urrutiko edokultura desberdinetako lekuetan izandako jarreren eragina ere globala izan dela.

Page 28: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

Subprime izenekoen berri bat-batean jakiteak, mundu osoko finantza-erakundeaketa aseguru-konpainiak haien ondorioz kutsatuta zeudela pixkanaka ikusteak etaagentzia espezializatuek erakunde horiei emandako kalifikazioak harrigarriroezagutzera emateak errezelo kolektiboa piztu dute, desagerrarazi beharrekoa, etahori eragile politiko eta ekonomikoen jardun irmo eta koordinatuaren bidez bainoez da lortuko, baina ez da erraza. Globalizazioak, zalantzarik gabeko abantailakizan arren, desabantaila handiak ere badituelako, eta horien artean ez da txikienazailtasun handiak izatea merkatuak behar bezala koordinatzeko eta, are gehiago,haietan jarraibide jakin batzuk ezartzeko, irekiak izan daitezen nahi delako.Nolanahi ere, ongi etorriak izan daitezen arauketan aurrerantz egindako pausoak,hala nola etorkizunean egingo direnak.

Jarrera etiko horretatik abiatuta, ikasitako beste gauza batek gogoraraztendigu krisia oraingo honetan leherrarazi duena diru-goseak, gardentasunik ezakbultzatutako jokabide arduragabeen ondorioz gertatu finantza-hondamendia izandela; hitz batean, profesionaltasun falta larria eta ekonomia birtualaren zirrikituezezer gutxi dakitenak batere ez errespetatzea. Finantza-erakundeok ohartu behardugu ausarkeria izango dela etorkizunean finantza-kontuetan aditu ez direnpopulazio-masa handi horietan mesfidantza eta haserrea pizten jarraitzea, krisihonekin kokoteraino jarri baitira abusuak, engainuak eta sasiegiak jasateaz.Pertsona askok buruan zer duten sumatzen da: jarduera ekonomikoa suspertzenhasi bezain laster, krisiak agerian utzitako ohitura txarrak eta akatsak lasteragertuko dira berriz hainbat herrialdetan, eta ez dira beteko indarreko ereduaksakon aztertu eta aldatzeko hasieran adierazitako asmoak. Egungo ereduakfuntsean hobetzeko eredu berriek adituen ustez izan beharreko ezaugarriezdigresiorik egin gabe, bidezko ematen du esatea beharrezkoa dela ezaugarriokbetiere kontuan hartzea krisi honetatik ateratako irakaspenak, bai eta haietaraegokitzea ere. Hori egin ez eta egungo sistemarekin jarraitzeak edo, besterikgabe, mamia eta forma kontuan hartu gabe soil-soil ik itxura aldatzeaklangabezian daudenen edo bizi-baldintza eskasak dituztenen nahigabea etadesengainua areagotuko ditu, eta gizarte osoan edo, behintzat, gizartearen zatirikhandienean atsekabea orokortzen lagunduko du. Jakina, ezin da pentsatu krisiaberehala konponduko denik. Aurre egin zaio, ondo egin ere, dudarik gabe,burbuilak lehertu zirenean ekonomia murgilduta zegoen ingurunerako berariazhartutako erabakien eta emandako laguntzen bidez. Ezin espero daiteke, halaber,denbora gutxian sistema ideal bat ezartzea, eredu perfektuak izatea. Bainaoraindik ulergaitzagoa da alderdiek eta herrialdeek ekintza bateraturik ez izateabai krisia gainditzeko, bai, poliki-poliki baina premiatsuki, arautze-mekanismoakezartzeko, krisi honen jatorrian dauden abusuak eta jokabide desegokiak eragotzdaitezen edo –berriz gertatuz gero– gogor zigor daitezen.

........................................

2009

28

Page 29: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

2009

29

“Anni horribiles” –berorren maiestate graziosak bere garaian erabilitakoadierazpenaren plurala erabiliz– izenda litekeen urte-sailaren barruko ekitaldihonetan, Bankoak saihestu egin du egoera konplexua, neurri batean, krisi honenaurreko urte oparoak kudeatzen izandako zuhurtziaren ondorioz eta, beste neurribatean, nahiko ongi asmatu duelako parametroetako batzuetan gertatutakogorabeheren ondorioz gidatzen zail-zaila izandako egoeraren tratamenduan.

Onartu beharra dago, beste ezer baino lehen, Bankoa Crédit Agricole Taldekokidea izatea begi-bistako abantaila izan dela; gainera, horrek ez dio kendu daukanerabateko autonomia. Baina taldeak arriskuaren tratamenduaz dauzkan irizpidezorrotzak, bereziki higiezinen sustapen-jarduerari dagozkionak (gure erakundeanlehen egunetik ezarriak eta errespetatuak), likidezia-hornidura eta taldeko goi-mailako ordezkarien aholkuak uneoro faktore lagungarriak izan dira Bankoarenezaugarri diren oreka eta sendotasunari eusteko.

Beste horrenbeste esan daiteke Espainiako Bankuaren arau eta gomendiogenerikoak eta, hala egokituz gero, partikularrak zorrotz aplikatzeari buruz,balantzeko aktibo eta pasiboko kontu-sailetan barne koherentzia izateko aukeraematen dutelako eta hirugarrenekiko bidezko kaudimenari eusten zaiola zaintzendutelako.

Administrazio Kontseiluaren bileren aktak berrikusten badira, aipatutakozailtasuna eta gorabeherak baieztatzen dira. Sistemaren likidezia-gabeziaren eta,horren ondorioz, Taldetik lortutako funtsak garestitu izanaren ondorioz,komenigarria izan zen Europako Banku Zentralak irekitako lineetara jotzea–merkeagoak–, eta horretarako Bankoaren zorroko kredituen titulazioa egin beharizan zen, baina tramite hori izugarri konplexua da, eta beharrezkoa izan zen langileaskok, bai zerbitzu zentraletakoak bai sukurtsaletakoak, horretan aritzea.

Horrek bidea eman zuen Caisse Régionale de Crédit Agricole Mutuel PyrénéesGascognek emandako funtsetara gutxiago jotzeko, kreditua emateko aukerakgutxitu gabe.

Testuinguru horri berari dagozkio errenta finko pribatu eta publikoko zorroarilotuta hartutako erabakiak; erabaki horiek hartzean asmoa izan zenerrendimenduak eta epeak doitzea, balantzeari buruz aurreikusitako eboluzioareneta interes-tasek izan ditzaketen portaera-hipotesi batzuen arabera.

Hain zuzen ere, erreferentziazko interes-tasetan gertatutako nolabaitekodesbideratzeak ekarri du erabakiak hartzean ezin malguago jokatu behar izatea.Elkarren kontrako mugimenduak gertatu dira ekitaldiko zenbait unetan: bezeroen

Page 30: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

2009

30

gordailuak bat-batean inbertsio-funtsetara bideratu ziren, baina hilabete gutxirenburuan alderantzizkoa gertatu zen, funtsak gordailuetara pasatzea, hori guztiabalore-burtsetan gertatutako gorabeherek ere eraginda.

Azpimarratu behar da, esan bezala zaila bada ere likidezia arrazoizkopreziotan lortzea, ez dela arduragabeki jokatu maileguak eta kredituak emateaneta, horrenbestez, jarduera horri eusteaz gain, zertxobait gainditu da aurrekoekitaldia amaitzean lortutako maila.

Arriskuaren kalitatea oso onargarria da. Ekitaldian, erabili ohi diren irizpideeieutsi egin zaie; izan ere, haien egokitasuna berandutza-mailek eta daukatenestaldurak berresten dute, berandutza-mailei eta estaldurari dagozkienehunekoak sistemaren batez bestekoa baino nabarmen hobeak baitira.

Enpresei emandako laguntza ere, gure tamaina kontuan hartuta, etengabeaizan da urtean zehar. Ahalegin berezia egin da Eusko Jaurlaritzak abiarazitakoprogrametan ahalik eta interes eta gogo handienaz parte hartzeko elkarrekikoberme-sozietateen bidez.

Dagokion atalean adierazten den bezala, oso pozik egoteko emaitza lortu da,aipatu diren gorabeherak kontuan hartuta, bai eta interes aldakorreko eragiketakberritu ahala interesen marjinan etengabe gertatzen ari zen jaitsiera konpentsatubehar izan zela kontuan hartuta ere.

........................................

2009ko ekitaldiari buruzko iruzkinaz baliatuta egin ditugun gogoeta laburrekbide ematen digute Memoria honen xedetik kanpo egon arren egokia den zerbaitesateko, arreta gertatzen ari den zerbaitetan jartzeko: kritika jakin batzuetan,kritika horiek errazegi orokortzen dira. Kaltegarria da edozein kritika orokortzea,modurik onena delako jardunbide oker jakin batzuen arduradunez inor ezohartzeko. Orokortzea ustelen mesederako da: haien babesa da. Espainiakokasuan, finantza-erakundeek, oro har, eta bankuek, bereziki, oso salbuespengutxi batzuekin, oso urte zaila gainditu dute. Bankoak, besteak beste. Hori delaeta, baikorrak izan gaitezke hurrengo urteei begira, finantza-sistema ondo egotealehen oinarria delako ekonomia suspertzeko.

........................................

Martxoan egindako Batzar Nagusian Bankoako lehendakari Renée Talamonakdimisioa aurkeztu zuen, Crédit Agricole, SA Taldeko Arriskuetarako eta

Page 31: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

Etengabeko Kontrolerako Zuzendaritzako zuzendariondoko izendatu baitute. Talamona andrea sei urtez izan da Bankoako lehendakaria, eta denbora

horretan nabarmen geratu da haren adimena, ideia-argitasuna, erabakitasuna,zuhurtasuna eta sentiberatasun aparta, eta erakundeko talde osoaren errespetuaeta benetako estimua bereganatu ditu.

Batzar berean, Caisse Régionale de Crédit Agricole Mutuel PyrénéesGascogne lehendakari izendatu zuten; erakunde horretako zuzendari nagusi JeanPhilippe jaunak ordezkatu zuen eskualde-kutxa.

2009

31

Page 32: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

33

2010

“Gomendatu bihotz-bihotzez zeure burua Jainkoari, askotan haren errukiakerortzen baitira itxaropenak lehorren dauden garaian”.(Miguel de Cervantes).

Askorentzat krisiak luze iraungo duela igartzen hasi da, eta migrazio-mugimenduek gora egin dute. Merkatuak, defizita, zorra, pentsioak...Langabezia... Hitz horiek guztiak ahotan dabiltza, eguraldi-iragarpenennaturaltasun berberaz, baina zehaztasun gutxiagoz. Merkatuen erasoak gero etaugariagoak dira, defizit handiko herrialdeen aurka. Krisia orokorra dela esatenbada ere, garatzeko bidean dauden herrialdeak eta traktore batzuek hazkunde-erritmo biziari eutsi diote.

Espainian, langabezia-tasak behartu du premia handian dauden pertsoneilaguntzeko mekanismoak abian jartzea. Aldi berean, doitze fiskalei ekin zaie,Europar Batasunarekin hartutako konpromisoei jarraituz. Espainiako Bankuakfinantza-sistema sendotzeko neurriak eman eta mekanismoak sortu ditu: Babes-sistema instituzionalak (SIP) eratu dira eta 2009an sortutako BankuBerregituraketa Ordenaturako Funtsak (FROB) laguntza ugari eman ditu.

Page 33: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

Iazko memoriaren hasieran, 2009ko ekitaldiari buruzko txostena idaztearzegoela, albiste izan zen Haitin gertatutako lurrikara izugarria. Aurten, 2010ekoekitaldiko memoria amaitzear gauden honetan, harri eta zur utzi gaitu bestealbiste ikaragarri batek: lurrikara handi batek Japonia astindu du, eta horrektsunami izugarria eragin du. Azken horrek hondamendia eta izu-ikara sortu dituJaponia iparraldeko eremu handietan. Atsekabetu egin gaitu gertatutakoak, etaezin albiste hori aipatu gabe utzi, nahiz eta, itxuraz, finantza-erakunde batentxosten ekonomikoa ez den horretarako tokirik egokiena.

Historiarako, aipatzekoa da beste gertaera bat ere: Ekialde Erdiko eta Afrikaiparraldeko hainbat arabiar herrialdetan gertatutako askatasun-eztanda. 2010.urteko azken egunetan hasi zen, eta 2011. urtearen hasieran hedatu da, eta kaltehandiak eta mingarriak eragin ditu biztanleen bizitzan, bai eta eragin politiko etaekonomiko izugarria ere. Ondorioak? Ezin aurretik jakin. Espero dugu ondoriopositiboak izango direla askatasun-ideala lortzeko borrokan aritu diren eta sufrituduten pertsona asko eta askorentzat.

2010ean protagonista izan da, halaber, duela hiru urte luze baino lehenagotikgurean dugun finantza- eta ekonomia-krisi “zaharra” ere. Azken hamabihilabeteotan ekonomia- eta finantza-arloan egin izan diren ia aipamen guztiakkrisiari buruzkoak izan dira. Batzuetan, badirudi justifika ezin daitekeenajustifikatzeko baliabide gisa ere erabiltzen dela; zoritxarrez, guregandik aldenduezin dugun nolabaiteko topikoa.

Merkatuak, defizita, zorra, pentsioak... langabezia... Hitz horiek ahoz ahodabiltza, eguraldi-iragarpenak ahotan erabiltzen ditugun antzera, naturaltasunberberarekin; zehaztasun gutxiagoz, baina. Zenbait termino, hala nola, pentsioaketa langabezia, oso ondo ezagutzen eta balioztatzen ditu jende askok eta askok.Beste batzuk (defizita, zorra, merkatua eta abar) ez dira hain ezagunak, eta horienesanahia eta eragina ez daude hain hedatuta herrialde bateko finantzetan etaekonomian. Hala ere, kontzeptu horien edukia eta kontzeptuon bilakaerarengarrantzia xehetasun osoz ulertu zein ulertu ez, oro har, susma eta pentsa daitekegaur egungo egoeraren kausak zorroztasunik gabeko jardueretatik etorri direla;zorroztasun gabezia, dela profesionaltasun faltagatik, dela gehiegizkoanbizioagatik edo, hainbat kasutan, askotariko ustelkeria “ereduengatik”. Ildohorretan, krisiari lotuta 2009ko ekainean Obama presidenteak sortutakobatzordeak –Financial Crisis Inquiry Comission– emandako epaia erabatekoa da:“Bigarren Mundu Gerraz geroztiko finantza-krisi handiena diruzalekeriaren,gaitasunik ezaren eta ezjakintasunaren emaitza da”.

Krisian ez dago aldirik. 2007. urtearen erdialdetik memoria hau idatzi den arte,

2010

34

Page 34: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

denbora-tarte jarraitua izan da. Hori dela-eta, urte bakoitza kalifikatzen saiatzeakez du zentzu handirik. Dena den, besteak beste krisiak egutegiaren mugenbarruan sailkatzea ezinezko eta alferreko izan arren, bi gertaera nabarmendukogenituzke memoria honek hartzen duen urtean: alde batetik, merkatuek defizithandia duten herr ialdeei egindako erasoa; eta, bestetik, kr isi honeniraunkortasunak eragindako geroz eta ezinegon handiagoa. Izan ere, bizi dugunkrisiak migrazio-mugimenduak bultzatzen ditu eta, aldi berean, teknologiako etagizarteko aldaketa azkar eta geldiezinak gertatzen ari dira; eta berehala hedatzendira planetako txokorik ezkutuenera ere. Egoera horrek eromena sorrarazi du, etazail egiten du ekonomia eta finantza-neurriak –etika unibertsal bat buru dutenneurriak– zehaztea eta, batez ere, aplikatzea, hainbat herrialdek eta, bereziki,zenbait “lobbik” onar eta defenda ditzan, “lobbien” eragina (horiena bai) benetanglobala baita.

Nolanahi ere, errealitate hori oso gogorra da zenbait kasutan, eta errealitatehorretan bizitzeak ez du baztertzen neurriak hartzea; exijitu egiten du, nahiz etaegoeraren araberako neurriak izan, sufrimendu jasanezina eragotz eta kaltekonponezinak saihets ditzaten. Kexatzeko garaia ez da iragan oraindik, baina geroeta agerikoagoa da kexatzea alferrekoa dela. Horregatik, neurriez gainera, krisiakjende askorengan dituen eragin negatiboak arintzeko jarrerak behar dira. Izan ere,itxura guztien arabera, krisia, betierekoa ez bada, oso luzea izango da, hori ziur.

Suspertzen ari diren herrialde deiturikoen artean, hein batean behintzat"suspertu” diren herrialdeek hazkunde erritmo gogorra izan dute; beste batzuei–erdibidean daudenei–, aldiz, herrialdearen garapen itxaropentsurako hego txikiakmoztu dizkie krisi errukigabe honek. Herrialde horiek herrialde aberatsagoei egitenzizkieten produktu eta zerbitzuen –turismokoak eta antzekoak– salmentakmurriztu ditu krisiak, eta kexu handirik egin gabe eusten diete krisiaren ondorioei;beharbada, ohituago daudelako erosotasun- eta gutizia-mailetatik oso urrunekoaden bizi-kalitatearekin konformatzera. Lehen munduko herrialde garatuak, ordea,maila horretara ohitu gara azken bost urteotan.

Munduko ekonomiaren “trakzio-herrialdetzat” jo diren zenbait herrialdek ereberen barne-produktua lehengoratu dute, esportatzeko duten gaitasuneanoinarrituta. Hori, era berean, handituz doan produktibitatea mantentzeko etakalitate-maila handia lortzeko etengabeko ahaleginaren emaitza ere bada.

........................................

Espainian, aipatzekoak dira ekonomia-politikaren gorabeherak. Ekonomia-politika oso langabezia-tasa handiak sortutako gizarte-eskakizun saihestezinei

2010

35

Page 35: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

erne dago eta, era berean, Europar Batasunarekin engaiatutako zerga-doikuntzeilotuta, merkatuek Greziari eta, handik hilabete batzuetara, Irlandari egindakoerasoaren ondorioz gertatutakoaren antzekorik gerta ez dadin (finantziazioarenprezioak ito egin zituen herrialde horiek, eta Europar Batasunak erreskatatu beharizan zituen).

Urtean zehar, Espainiako Bankuak neurriak ezarri eta mekanismoak sortu ditufinantza-sistema indartzeko. Eta arreta berezia jarri du aurrezki-kutxetan, zenbaitkasutan haien kaudimena indartzea komeni izan baita. Egoera horretan sortu dirababes-sistema instituzionalak (SIP), eta laguntza handiagoa eman zaie aurrekourtearen erdialdean sortutako Bankuen Berregituratze Ordenaturako Fondoei(FROB). Funts propioen eta hartutako arriskuen arteko lotura itxuraz maila egokianmantendu zen bitartean ez zen alarmarik piztu; baina neurriak beharrezko izanziren, aktiboek itxuraz zuten balioa galdu zutenean eta irabazien zati handia–lehen etekinetara joaten zena– konpentsazio-horniduretara bideratu behar izanzenean.

Zor publiko edo pribatuaren prezioak gorabeherak izan zituen merkatueksustatutako zurrumurru eta albisteen eraginez, eta zorraren prezioaren bilakaerakAlemaniako bunda hartu zuen erreferentziatzat (errealitatean, ekonomia etafinantza-osasunaren paradigmatzat jo da).

........................................

Egoera hori hondoan, Bankoak krisiari aurre egin dio ekitaldi honetan ere,profesionaltasunez eta soseguz. Enpresei laguntzen jarraitu du, ahal izan duenneurrian. Enpresen eskura jarri du zuzeneko laguntza, kredituen eta bermeenbitartez; baina, horrez gain, askotariko planak edo programak ere eskaini dizkie,administrazioek diseinatuak.

Ohiko ildoari jarraitu dio –hedatze neurtua eta arriskuak kontrolatzea–, baina,hori gorabehera, berandutza areagotu da; neurriz, hala ere, sistemakoak bainoehuneko txikiagoan. Orobat, hein batean, higiezinen arloan eta eragiketenanalisian zorrozki ortodoxoa den politikaren emaitzak bildu dira.

Entitateek lehia gogorra izan zuten partikularren eta enpresen aurrezkiakbiltzeko, eta horrek bezeroen pasiboaren kostua igotzea ekarri du. Kostuarenigotze horrek eragina izan du Bankoan ere. Bankoak, baina, bere gordailuetakoordainsaria neurrizko errentagarritasunarekin bateragarria den mugan mantendudu, eta administratutako baliabideen bilakaera positiboa izatea lortu du (horriburuzko atalean azaldu da). Bankoan badakigu, hartutako konpromisoak

2010

36

Page 36: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

betetzeko, behar izanez gero, baliabide egokiak emango dituela Caisse RégionalePyrénées Gascogne kutxak. Eta hori jakiteak ematen duen segurtasunakbabesten du aipatutako politika; alegia, diruaren kostuari eusteko politika. Aldehorretatik, Bankoak, etorkizun hurbilean ager daitezkeen likidezia-larritasuneiaurrea hartuz, epe handiagoekin finantzatu du berriz bere entitate nagusiarekinduen zorra. Hain zuzen, entitate horren laguntza eta bermea funtsezkoak diraoraindik, Bankoak zehazki duen neurriaren arabera hartu beharko lituzkeenarriskuak baino zenbateko handiagoko arriskuak hartu ahal izateko ere.

Interes-marjinak nabarmen behera egin duen arren (dagokion atalean azalduda), ekonomia-ekitaldia nota onez gainditu dugu, ontzat jo baitaiteke 2009koemaitzen antzekoak lortu izana. Ekitaldia ona izan da, arriskuak estaltzekofuntsetarako aurreko ekitaldian baino hornidura-behar txikiagoa izan dugulako.Bestalde, ekonomiako garai larriak gainditzen laguntzen du kobratzekozailtasunen bat ikusten den unean zalantzazko arriskuak ezbairik gabe hornitzekoezarritako zuhurtzia- eta zorroztasun-politikak. Egia da Bankoak bere jarduerarenzatirik handiena egiten duen Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan bilakaera ezdela Espainiako beste erkidego batzuetakoa bezain negatiboa izan. Hala ere,eremu horretan ere agertu dira krisia eta ia mundu osoan nabaritu diren sintomak,jakina.

Moody’s agentziak errealitate hori aitortu zuen, gure erakundeari kalifikazio osoaltua emanez epe motzeko nahiz luzeko zorrari dagokionez eta gureerakundearen finantza-sendotasunari dagokionez. Espainiako Bankuak, bestalde,kapital printzipalaren gaineko eskakizuna betetzen duten erakundeen arteansailkatu du Bankoa.

........................................

Maiatzaren erdialdean, istripuz hil zen Jacques Soubielle jauna, BankoakoBatzorde Betearazleko aholkulari eta kidea. Pertsona maitatua izan da alderdipertsonalean, eta aditua arlo profesionalean, eta nabarmen lagundu zuenBankoako taldeen eta Crédit Agricole Mutuel Pyrénées Gascogne-ren (CAMPG)arteko harremanak errazten (CAMPGko goi-zuzendaritzako kide izan zen).Bankoako Kontseiluak eta entitatearen kolaboratzaile guztiek doluminak emanzizkioten, bihotzetik, Soubielle jaunaren familiari.

Haren ordezko, irailaren 28an egindako bileran, Administrazio KontseiluakCaisse Régionale Pyrénées Gascogne kutxako zuzendariondoko orokor MichèleMarie Jardin andrea izendatu zuen administratzaile, hurrengo Batzar Nagusiraarte.

2010

37

Page 37: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

39

2011

“Guztiok uste dugu beti arrazoia dugula, hain gara mugatuak”.(Goethe).

Eredua ez dela aldatu eta betikoak gero eta aberatsago direla adierazten duenustea hedatu da. Munduko ekonomian desberdintasun garbiak ageri dira eremugeografiko handien artean, bai eta herrialde garatuen eta garatzeko bideandaudenen artean ere. Europako zenbait herrialde ez dira oraindik beheralditikatera; lehen seihilekoan susperraldi txiki bat izan dute, baina bigarrenean deseginda irudipen hori. Euroaren sendotasuna kolokan dago. Kalifikazio-agentziek(subprimeei, kalifikazio gisa, A hirukoitza emandako erakunde berberek), irizpideoso eztabaidagarriak baliatuta, herrialdeen zorra babesten edo kaltetzen lagundudute. Grezian, Portugalen eta Irlandan bizi dituzten estutasunetan Italia etaEspainia ere sartu direnean, “UltraNorth” taldekoek aitzakia hori baliatu eta “PIGS”akronimoa erabiltzen hasi dira herrialde horien multzoa izendatzeko. Europakolokan dago, adoregabetasunaren eta itxaropenaren artean. Finantza-sistemarenerreformak aurrera egin du, eta aurrezki-kutxei eragin die, batez ere.

“Hutsegiterik handiena abailduraren aurrean amore ematea da; gainerakohutsegiteak konpon daitezke, hori ez”.(Confucio).

Page 38: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

Iazko memoriaren aurkezpenean, martxoaren hasieran Japonia iparraldeaastindu zuen lurrikara bortitzaren eta ondoren gertatu zen tsunami ikaragarriarenberri jaso genuen. Dena den, ez genuen esan zer kalte eragin zituen hondamendihark Fukushima zentral nuklearreko erreaktoreetan; izan ere, artean ez genuenhorri buruzko daturik. Zenbait astez, askok finantzei buruzko kezkak alde baterautzi eta elkartasuna adierazi zieten japoniarrei, bai eta mirespena ere, baretasunazetsi zirelako, beren burua gainditzeko behin eta berriro agerian jarri dutenerabakigarritasunaz. Japoniarren jarrera kontuan hartzekoa da gure zoritxarrekokrisialdi ekonomikoaz hitz egiten dugunean –denbora askoan hitz egingo dugukrisialdi honi buruz–.

........................................

Banku-sektoreak izandako urtea aztertzen hasi aurretik, aspalditik itxaroten ariginen albiste bat nabarmendu nahi dugu: ETAren behin betiko su-etena.Ekonomiaren ikuspegitik, horrek esan nahi du oztopo handi bat kendu dela; hauda, gure herrialdean inbertsio jakin batzuk eragotzi eta, mehatxuak zirela eta,enpresari eta pertsona asko kezkati dituen oztopoa kendu da.

........................................

Natura-hondamendiak alde batera utzita, begira dezagun atzera, munduanazken hamabi hilabeteetan zer gertatzen den ikusteko. Lehenik eta behin,aipatzekoa da eremu geografiko handiek, herrialde garatuek eta garapen bideandauden herrialdeek izandako hazkundea. Bigarrenik, mendebaldeko zenbaitherrialde garatuek, batez ere Europako herrialdeek, duten finantza-egoera zaila.Finantza-krisialdiak hain gogor jo du Europa –eragina benetakoa da;komunikabideetan ere eragina izan du–, badirudi ahaztu egin zaigula krisialdia–haren dimentsio globala– Ameriketako Estatu Batuetan sortu zela, ongiantolatutako iruzur itzel baten ondorioz. Iruzur horrek ondorio kaltegarriak izan ditubenetako ekonomian; ez, ordea, iruzur hori antolatu, zabaldu eta iruzurrarenbizkar aberastu direnengan. Halaber, ez da lortu iruzur horri bide eman ziotenjarrerak aldatzea. Alde horretatik, eredua bera ez da batere aldatu, eta kontrol-mekanismoek ez dute hitzetatik harago aurrera egin. Sarri, badirudi agintaribatzuen sinplekeriak baliogabetu egiten dituela teknologia-aurrerapenen aldeonak. Ongi kudeatuz gero, aurrerapen horiek mundu guztiaren bizi baldintzakhobetu beharko lituzkete, eta, ez, okertu. Teknologia-aurrerapenak Internetunibertso zabalean daude, unibertso horretan sartu nahi duen ororen esku, beraz.

Askok esaten dutenez, krisialdi honen oinarrian diruaren eta boterearenbalioekin –balio horiek muturrera eramanda– zerikusirik ez duten balio batzuen

2011

40

Page 39: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

gabezia dago, ziur asko. Gabezia hori bete egin behar da, gizartean eraginizugarria izan dezakeen egoera honetatik onik ateratzeko.

........................................

2011n hainbat gorabehera izan ziren. Europan, gorabehera horiek, lehenik etabehin, krisialdia konpontzeko itxaropena ekarri zuten (ekonomia leheneratu eginzen pixka bat). Gero, ordea, urteko bigarren erdian, beste atzeraldi batensintomak sumatu genituen –herrialde batzuetan beste batzuetan baino intentsitatehandiagoz– eta krisialdiak berriro jo zuen.

Eurogunearen eta haren kideen egoerari buruzko eztabaidetan, monetak geroeta garrantzi handiagoa hartu zuen. Euroaren sendotasuna zalantzan jarri zen.Bazirudien kanpo indarrek krisiaren errua leporatu nahi ziotela: moneta bakarrarieragotzi nahi zizkioten neurrigabekeriak eta gehiegizko gastuak, herrialde batzuekhogeita hamar urtez baino gehiagoz bizi izandako urrezko garai luzeanegindakoak. Kalifikazio-agentzia suntsiezinek, haien txostenen bidez, zalantzakzabaldu zituzten merkatuetan herrialde batzuen eta haien finantza-entitateen nahizenpresa handien kaudimenari buruz, eta, horrek ez-ordaintzeen arriskuarenbeldurra, Estatuek bere egin zuena, areagotu zuen. Izan ere, albistekontraesankorrak nagusi ziren egoera lauso horretan, merkatuek zereginerabakigarria izan zuten estatuaren zorra eta zor pribatua modu egokian berrirofinantzatzeko beharrezkoa zen finantzazioaren kostua finkatzeko. Halaber,agentziek herrialdeei eta haien entitateei ematen dizkieten kalifikazioen bermeeraginkorra izan zuen merkatuen jarrera horrek. Nahiz eta kalifikazio horiekeztabaidagarriak eta eztabaidatuak izan, praktikan erabakigarriak dira. EuropakoBanku Zentralak, zaindari zurruna izaki, inflazio-tentsioei oso neurrizko mugenbarruan eusten die, eta, horren ondorioz, ez du gogoko moneta ugarimerkaturatzea. Politika horrek, baina, ez zuen lagundu Eurogunearen kaudimenariburuzko zalantzak uxatzen. Alde horretatik, Ameriketako Erreserba Federalakbestelako politika bat jarri zuen abian.

Dena delakoagatik, aurreko ekitaldian Greziako finantza-sistema, eta gero–indar gutxiagoz– Irlandako eta Portugalgo ekonomia kaltetu zituzten krisiak etaondoriozko estualdiak –Europar Batasunak hiru herrialde horiek erreskatatu beharizan zituen– Italiara eta Espainiara iritsi ziren. Herrialde horien ekonomiarengarrantzia eta BPG osoan duten eragina dela eta, Eurogune osoan kezka larriasortu zen.

Gauzak horrela zeudela, europar ametsak insomnio-uneak eta amesgaiztoakizan zituen. Lorik egiten ez dutenak, ordea, adi zeuden, zelatan, boterea eta

2011

41

Page 40: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

aberastasuna (materiala) mugarik gabe pilatzeko lehian.

........................................

Europa edozein ikuspuntutatik ikusten dela ere, politikarien eta ekonomialariengiroak, aipamenek eta kontraesanek definitzeko zaila den sentsazio bat ematendiete adituei eta adituak ez direnei: harridura, nekea, gogaitasuna, kezka, haserrebizia eta sumina nahasten dira, baita eta itxaropena eta jarrera positiboak nahizkonstruktiboak bilatzeko grina ere. 2011n, faktore hauek direla eta, nahasmenhandia sortu zen agente ekonomikoen artean: duda-mudak; kontraesanak;atzera-aurrerak; Euroguneko herrialdeen presidenteen bilerak; finantza-ministroenbilerak; Europar Batasuneko bilerak; EBZen, NDFen eta EBen bilerak; hogeiherrialde industrializatuenen bilerak; zazpi herrialde aberatsenen bilerak; etaherrialde horietako buruen diskurtso kontraesankorrak. Finantza-entitateakkaltetuta zeuden: batzuk Greziaren zorraren eta merkatuek zalantzan jarritakobeste herrialde batzuen erruz; eta beste batzuk beren zorraren epemugakamortizatu behar zituztelako. Enpresa-talde nazionalak eta multinazionalak erekaltetuta zeuden; izan ere, jaulkipenak amortizatzera behartuta zeuden, bai etahorretarako birfinantzaketa aurkitzera ere. Horiek horrela zirela, likidezia gabeziaketa gehiegizko beldurrak mesfidantza eta ezkortasuna ekarri zituzten. Enpresaaskok –handiak, ertainak eta txikiak– ibilaldi bati ekin zioten basamortu bateanzehar, oasi baten bila. Baina askok ez zuten oasirik aurkitu, ez urik, ez datilik; ezfinantzaketarik ezta berraktibatzerik ere.

........................................

Gutako bakoitzari dagokionez, ezin dugu ahaztu ziurgabetasun-egoera luzehorrek, azken batean, lanik ez dutenengan duela eragina, bai eta diru-sarreraduinik ez dutenengan eta lanpostua galtzeko beldurrez daudenengan ere–beldur horrek larritasun handia eragiten du–. Belaunaldi gaztea –unibertsitatekoikasleak eta beste– ere nahasita dago: lanean hasi nahi dute, ahal bada berenherrialdean, baina ez dute horretarako aukerarik aurkitzen. Ezin ditugu ahaztuagindutako edo ametsetako lana bilatzearren aberria uzten duten gazteak. Exodohori guztion erantzukizuna da. Hori guztia dela eta, desiragarria ez ezikezinbestekoa eta premiazkoa ere bada politikariek, agente ekonomikoek, iritzi-buruek eta beren burua solidariotzat jotzen dutenek sentsazio saihestezin horienaurka egitea, publikoki adieraziz gizakiok geure burua gainditzeko dugungaitasunean inongo zalantzarik gabe sinesten dutela –Japoniarren jarreraeredutzat hartuta– eta konpromisoa hartuz gabeziak berehala arintzeko –ekimenpartzialen bidez, bederen–. Askotan, estatus erosoa edo/eta erantzukizun-postupubliko nahiz pribatu bat dutenen axolagabetasunak eta arduragabekeriak –sarri,

2011

42

Page 41: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

norberekeria– guztiz etsitzera bultza ditzake pertsona asko, erreferentziarik ezdutelako aurkitzen eredutzat hartzeko eta haiengan sinesteko. Hori izangolitzateke, hain zuzen ere, ongizatearen estatua sortu eta eraiki zuen politikaren etakontinentearen hutsegite handiena.

........................................

Egoera ekonomiko horrek gogor jo zuen Espainia 2011. urteko biseihilekoetan; langabeziaren zifrak politika ekonomiko orok kontuan hartzekomodukoak izan ziren. Urtearen hasiera positiboa izan zen: ekonomia-hazkundeaaurreikusi zen, eta defizita murrizteko aukera. Joera positibo hori, tamalez, eteneta behera joan zen urteko bigarren erdian. Langabeziak gora egiten jarraitu zuen,BPG ez zen hazi urte hasieran aurreikusi bezain beste eta defizita ehuneko puntubat baino ezin izan zen murriztu, nahiz eta hasiera batean hiru puntu murriztukozela aurreikusi; hori, hein handi batean, autonomia batzuen atxikipen ezaren erruzgertatu zen.

Aurreko urteetan hasitako finantza-sistemaren erreformari lehen bainoirmotasun handiagoz heldu behar izan zitzaion. Erreforma horrek batez ereaurrezki-kutxetan izan zuen eragina: aurrezki-kutxa batzuk batu eta ostera bankubilakatu ziren, eta, beste batzuk xurgatu egin zituzten tamaina eta kaudimenhandiagoko entitateek. Prozesu horien ondorioz, egoera argitu egin da poliki-poliki. Egoera argitu izanak bide eman dio aurten, 2012. urtean, beste erreformabati. Laster hasiko gara erreforma horren ondorioak ikusten.

Euskadi ere bilakaera aldakor horren mende egon zen. Dena den, datuak etaparametroak –batez ere langabeziari buruzkoak– beste eskualde ekonomikobatzuetakoak baino hobeak izan dira. Baliteke faktore hauek azaltzea zergatik ezzen izan Euskadiko egoera beste eskualde ekonomiko batzuetakoa –Espainiakozein Europako eskualdeak– bezain txarra: enpresa sendo asko izatea, aldezaurretik nazioartekotu direnak edo esportatzeko gaitasuna dutenak; baliabidegutxi samar erabiltzea eraikuntzarako, eta asko samar ikerkuntzarako; eta, batezere, kudeaketa ona izatea eta enpresako kide guztiek lankidetzan jardutea.

........................................

Bankoari dagokionez, 2011. urtean egiaztapen positibo franko egin genituen–lanbideari datxezkion izu-ikarei, banku-entitate guztiak izan dituztenei, aurre eginbehar izan bagenien ere–.

2011

43

Page 42: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

Lehena eta garrantzitsuena enpresa-bezeroei laguntza ematen jarraitzea izanzen, nahiz eta, arestian esan bezala, garai horretan likidezia-eskasia izan. Horiegiteaz gainera, balantzea sendotu genuen eta galdu-irabazien kontuari eutsigenion. Berandutzaren ehunekoa zenbait hamarren igo bazen ere, sistemarenabaino baxuagoa izan zen. Hortaz, gure ustez, kredituen murrizketak etaberandutza handia zirela-eta bankuei egindako kritikak –bidezkoak edo ez,kasuaren arabera– ezin zaizkio gure entitateari aplikatu. Langile guztien kudeaketazuhurraren, arduratsuaren eta zentzudunaren adierazgarri, Bankuak aurrekourteetako ekitaldien antzeko emaitzak lortu zituen: ehunekoek gutxi egin zutenbehera, eta, hornidura oparoak ezarri ziren aldez aurretik.

Pozteko beste arrazoi bat da Caisse Régionale Pyrénées Gascognek eta,haren bidez, Crédit Agricole Talde osoak eguneroko lanean emandako laguntza,nahiz eta, esan bezala, finantza-egoera konplexua izan. Taldeak bermatua zuenuneoro likidezia. Hala ere, Bankoak bere nortasun juridikoa kontuan harturikeskura dituen mekanismo pribatiboak baliatu zituen, Crédit Agricolerengana ahaliketa gutxien jo behar izateko. Halaber, CAMPGek, Bankoarekin arriskuapartekatuz, kreditu-eragiketei emandako bermea erabakigarria izan da Bankoakbere kabuz onartu ezingo lituzkeen –edo onartu beharko ez lituzkeen– eragiketakegiten jarraitzeko.

IPAR KUTXA kreditu-kooperatibarekin batera hasitako abentura osoesanguratsua izan zen Bankoako langile guztientzat, bai eta akzioduna zenCAMPGentzat ere. Abentura hori, tamalez, bertan behera gelditu zen, Europakofinantza-panoraman nagusi ziren ziurgabetasun ugariak eta sakonak zirela eta–aurreko paragrafoetan deskribatu dugu panorama hori–. Munduko egoerakokerrera egin zuen. Horren ondorioz, herrialdeak arrisku gutxiago hartzerabehartuta zeuden. Horregatik, taldeak atzeratu egin behar izan zuen aliantzagauzatzea, nahiz eta bi erakundeen arteko negoziaketak aurreratuta egon, etaordurako aurretiko hitzarmenak izenpetuta, balorazioak eginda, lantaldea osatutaeta adostuta, eta autoritateak jakinaren gainean egon eta azkeneko akordioakegitea besterik falta ez izan. Atzerapen hori zela eta, beste aldeak ulertu zuenproiektua bertan gelditu zela, eta, beste planteamendu baten zain gelditu zen,baldin eta halakorik egongo bazen. Edonola ere, bi erakundeetako lantaldeek,eguneroko zereginak egiteaz gainera, beren gain hartu zuten bat-egiteak dakarrenlan nekeza; horrek agerian jarri zuen haien profesionaltasuna. Gertatukoakgertatuta ere, egindako lanaren emaitzak hor daude: sakon ezagutu dute elkar,zinez aintzatetsi dituzte batak bestearen indarguneak, elkar errespetatu dute etalagun egin dira, nahiz eta harreman hori lantaldeen borondatearekin zerikusirik ezduten arrazoiak direla-eta eten.

2011

44

Page 43: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

Deskribatzen ari garen garai konplexu, gogor eta zailetan ulertzen etaaintzatesten ditugu hobekien balio moralak, balio ekonomikoei kalterik egin gabeedo haiek albo batera utzita. Azken urte hauetan, Taldearen laguntza aipatuizango dugu, lagundu egin digulako likideziari eta arriskuari aurre egiten; hitzbatean, kaudimen-bermea ematen. Edonola ere, Bankoak balioetsi egiten dituCrédit Agricole Taldeak egiten dituen planteamenduen ausardia, hartzen dituenerabakien dotorezia morala eta defendatzen dituen balioak, euskarritzat duengizarte-sare oparoaren oinarri direnak. Eskualdeetako Kutxak leialak dira berenoinarriekiko, sozietateekiko, bezeroekiko, beren eskualdeen garapenarekiko etaherrikideen eguneroko bizitzarekiko, eta, beste urtebetez eutsi diote krisialdiarihondamendi instituzionalik gabe. Halaber, CASA filialari behar adina laguntzaeman diote. CASAk, Frantziako banku handiek eta Europako banku gehienekbezala, zor handien eragin zuzenei nahiz zeharkakoei aurre egin behar izan die,eta, horretarako, behar adina neurri hartu ditu, kontrolatzeko eta balantzea etahornidura indartzeko –zorroztasun profesionalez, argitasunez eta gardentasunez,betiere–; neurri horien bidez ezin ukatuzko moduan bermatzeko, batetik, finantza-munduari orain arte egindako ekarpen nabarmenak egiten jarraituko duela, etabestetik, pertsonen eta erakundeen arteko lankidetza-espirituari eutsiko diola.

Bankoan lan egiten dugunok pozik eta harro gaude gizarteaz etengabekezkatzen den talde baten partaide izateaz. Talde horrek lankidetza-espiritua dueta ezbairik gabe egiten du printzipio etiko komunetan oinarritutako proiektupartekatuen alde, uneoro profesionaltasunari eutsiz.

2012ko martxoa

2011

45

Page 44: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

47

2012

“Ez eta bai, esateko laburrak dira, baina luzaz pentsatu beharrekoak”.(Baltasar Gracián).

“Arrisku-prima”, beti haren ezkongai “erreskate” lagun duela, Europako herritarguztien gosarietan hizpide dira, batzuk “bai” esatearen alde, beste batzuk, berriz, “ez”.

“La raison du plus fort es toujours la meilleure: Nous l´allons montrer tout à l ´heure ».(De la Fontaine).

Axolagabeenek eta ekonomiaz ezer asko ez dakitenek ere barneratu duteAlemania dela giltzarri eta erreferentzia euroaren etorkizunerako. “Troika”, “beltzezjantzitako gizonak”, kontuen kontsolidazioa, amnistia fiskala, “doitzeak” eta bestedozenaka kontzeptu eta figura ageri dira egunkarietako orrialdetan, eta herritarrenpazientziari gainezka eginarazten diote.

Espainian, kritikak, eztabaidak eta herritarren gaitzidura sorrarazi ditu bi alderdihauen arteko kontrasteak: alde batetik, kutxei emandako laguntzak, eta bestetik,murrizketak osasunean eta hezkuntzan, utzarazpenak, lehentasunezkopartaidetzak eta enpresen finantzaketa-falta. Finantza-sistemaren erreformakbultzada handi bat izan du; exijitutako kontabilitate-zuzkiduren ondorioa izan daerakundeen itxurazko kaudimen-murrizketa eta zorra garestitzea. UNeko politikaribatzuek bi abiadurako Europa ere planteatu dute (arrakastarik gabe). Langabetuenkopuruak oso kezkagarriak dira. Sei milioi! Eta ustelkeria arrakastatsu dabiloraingoan ere... Egoerari buruzko hausnarketa egingo duten jakintsu zuhurrenkonferentzia egitea premiazkoa dela hautematen da; bien bitartean, betiko balioapraktikan jarri beharko: solidaritatea.

“Espiritua urrun iristen bada ere, ez da inoiz bihotza baino urrunago iritsiko”.(Confucio).

Page 45: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

Edozein enpresaren aldi zehatz bateko garapena egoki aztertzeko etainterpretatzeko, komenigarria da zuzenean edo zeharka eragin diotenzirkunstantziak, gertaerak eta lege-xedapenak kontuan hartzea, baita gaigarrantzitsuenei buruz hitz egitea ere, lan erraza ez den arren.

Banku bati dagokionez, Espainian 2012an bizi izandako testuingurusozioekonomikoan, iruzkina abentura dialektiko hutsa bihurtzen da, nolabaitekoadierazpen-ausardia behar duen ibilbide bihurgunetsua eta desadostasunakinterpretatzeko saio arr iskutsua, pol it ikarien eta hainbat ir i tzitako etaherrialdetako adituen kontraesanak kontuan hartzen baditugu behintzat. Hainzuzen ere, gure ikuspegi apaletik, igarotako urteari adjektibo batzuk jarri nahibagenizkio (kalean gehien entzuten direnen artean), bizi izandako errealitateankokatzen lagunduko digutenak, hauen artean aukeratu beharko genituzke:nahasmena, ziurgabetasuna, larritasuna, harridura, haserrea, sumindura,gaitasunik eza, diruzalekeria, ustelkeria, eszeptizismoa, ulertu ezina… Hala ere,hausnarketa txiki bat egin ostean, pentsatzen dugu positiboagoa izango dela2012. urtea gauza hauengatik ere gogoratzea, ekidin ezin ditugun irudi etasentsazio horien aurkako erreakzio modura: jende askorengan benetakoborondatea piztu zen, giro kutsatu hori bere onera ekartzen saiatzeko; etahorretarako, ustelkeriaren, langabeziaren eta injustiziaren aurka borrokatu ziren,horkonponeko jokaera esterilizatzailerik onartu gabe, eta “Iragarpen guztienkontra, itxaropena” leloa sortu zuten.

........................................

Ekitaldian, herrialde barruko nahiz kanpoko baldintza ugari izan ziren, etaoso parametro kezkagarriak; horiek guztiek mehatxuz eta eskakizunez jositakoegoera bat osatu zuten. Gogoratzean, zur eta lur geratzen gara: defizita, zorra,arrisku-saria, atzeraldia, langabezia, finantza-krisia, erreskatea, lan-erreforma,murrizketak, kalifikazio-agentziak, finantza-adituak, auditoreak, beltzezkogizonak, Alemania, Grezia, Europa, Euroa, Europako Banku Zentrala,Nazioarteko Diru Funtsa, Troika, Bankia, Nova Caixa Galicia, Catalunya Banc,Andaluziako, Asturiasko, Kataluniako eta Euskadiko hauteskundeak, Frantziako,Venezuelako eta Estatu Batuetako lehendakaritzarako hauteskundeak… Gaihoriek ezin dira albo batera utzi, gertatutakoaren ikuspegi errealista eman nahibada behintzat. Izan ere, langabeziaren lidergo tamalgarria eta finantza-sistemaren i rudi pobrea ulertzeko, a intzat hartu behar da ekonomiakontraesanetan eta iraganeko gehiegikerietan harrapatuta dagoela, etaezinbestean onartutako konpromiso batzuen mende. Finantza-sistema horizuzen zigortu da batzuetan eta bidegabeki beste batzuetan, baina beti egon da

2012

48

Page 46: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

gizarte-zurrunbiloaren gunean, urtearen paisaia bitxia diseinatzen ere lagunduduen zurrunbiloan.

........................................

Iruzkin ekonomikoa egiten hastean, halabeharrez, estatuaren zerga-defizitamurrizteko hartutako neurriak gogoratu behar dira. Neurri batzuk altxorpublikoaren sarrerak handitzeko ziren, eta beste batzuk, haren gastuakgutxitzeko; neurri horiek gaitzespen-erreakzio asko sorrarazi zituzten.Lehenengoen artean daude PFEZen eta BEZen igoera, eta amnistia fiskala,ezkutuko dirua agerrarazteko pizgarri modura -oso eztabaidatua-. Gastuarenmurrizketari dagokionez, amaiezina izan zen “doikuntzen” zerrenda, eta apartekoeragina izan zuten osasunaren eta hezkuntzaren arloan. Horrela, zerga handieketa doikuntzek presio handiz estutu zuten gizarte nahasia eta sumindua. Izan ere,neurri batzuek eragin sakona izan zuten, familien kontsumorako ahalmena gutxitubaitzuten ezinbestean, eta horren ondorioz, merkataritzari ere eragin zioten eta,azken batean, bizi-kalitateari. Hori, gainera, ordurako atzeraldi luzean murgildutazegoen ekonomia batean.

“Erreskatea” urteko “izarra” izan zen elkarrizketetan, kroniketan, editorialetan,baieztapen eta ezeztapenetan, bai gure ingurunean, bai nazio osoan, baiEuropan, baita kontinente guztietako nazioarteko komunikabideetan ere. Eta,petalo bitxi eta fin ugariz jositako bitxilorea balitz bezala, “baietz” eta “ezetz” ibiliziren. Bien bitartean, adi-adi zeuden hainbat herrialdetako iruzkingile, politikari,erakunde, enpresari eta hiritar soil. Eta bitxiloreak, mardula oraindik, lore-hostoakditu oraindik.

Arrisku-sariaren lasterketa nabariagoa izan zen. Haren garapenak izu-ikaraugari sorrarazi zituen, batez ere, udan izandako bat-bateko gorakadaketorkizunean zorraren karga jasanezina sortuko zuenaren beldur zirenen artean,horrek baldintzarik gabeko laguntza eskatzera behartuko zuela uste baitzuten.Zorionez, Europako Banku Zentralaren lehendakaritzak egindako baieztapenegoki batzuek gelditu egin zuten gorakada; horrek, eta mundu osoan eragina izanzuten beste gertaera batzuek –besteak beste, Estatu Batuetakolehendakaritzarako hauteskundeen emaitza keinu positibo gisa hartzea– arrisku-saria arinki jaisten lagundu zuten, gorabehera batzuk izan ziren arren.

........................................

Estatuko finantzak ulertzeko moduak eta ereduak alderatzeko ohar gisa,azpimarratu behar da zerga-defizita ez dela hemengo arazoa soilik: nazioartean,

2012

49

Page 47: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

Estatu Batuetako “amildegi fiskala” izenekoa (espazio-abenturaren itxura duenepiteto arranditsu hori) munduko ekonomiarentzat mehatxua izan zitekeelazabaldu zen berriz, urteko azken egunetan. Zaila da urrunetik egoeraren alderdiguztiak ulertzea, baina oso erraz imajina daiteke nolako anabasa sortukolitzatekeen, munduko barne-produktu gordin handiena duen herrialdeak, eta iaherrialde guztiek arreta handiz gordetzen duten dibisaren jaulkitzailea denak,“default” egingo balu. Horregatik, munduak –edo gutxienez Europak– lasai hartuzuen arnasa, Obama lehendakariak, azken orduan, kongresuan gehiengo denalderdi errepublikarrarekin akordioa lortu zuela jakitean. Hala ere, konpromisoakirismen oso mugatua zuen denbora aldetik, beraz, gaia ez zegoen guztiz argitutaurte-amaieran.

........................................

Bankuen irudiak okerrera egin zuen nabarmen. Hainbat entitatek jasandakokrisi larriek eta okertzat jo ziren zenbait jarduerek eragindako gatazkez josita (ezzipriztinduta soilik) igaro da finantza-urtea. Horrek orokortu egin ditu salaketak.

Lau entitate nazionalizatzeak eta ondoren erreskatatzeak, eta beste finantza-talde batzuei emandako laguntza partzialek, diru publiko kantitate handiakinjektatzea ekarri zutenez, gizartearen aldetik kritika handia jaso zuten etaliskarbide izan ziren, laguntza horiek beste arlo batzuetan ezarritako murrizketekinalderatu baitziren.

“Lehentasunezko akzioen” hondamendia izan da erasorako beste arrazoi bat:sarritan, produktuaren berezko arrisku handiei buruz behar bezalako azalpenakeman gabe erosarazitako tituluak izan ziren; horrek, pertsona askoren protestasutsua eragin zuen (haietako asko erretirodunak), entitateek iruzur egin zietelauste baitzuten. Haien erreklamazio batzuk soilik aztertu dira, eta, beraz,konpontzeke dagoen gaia da, aurten ere.

Kaleratzeak: familiak beren etxeetatik indarrez ateratzea; egoerak erasandakopertsonak atsekabea muturreraino eramatea; kasu batzuetan, finantza-erakundeek irtenbideak lortzeko sentsibilitaterik edo malgutasunik ez dutela izanjakitea; inor babesteaz baino beraien helburuak lortzeaz interesatuago zeudentaldeak. Horiek guztiek bankuak salatzea ekarri zuten. Salaketa horretan eraginhandia izan dute kaleratuen babeserako zenbait elkarteren jarduera positiboak.Egoera neurriz kanpokoak, errukigabeak eta kaleratzera daramatenakugaritzearen arduradunak izatea aurpegiratu zaie bankuei. Egoera horiek aurrekourteetan sortu ziren, euforia zoro, zuhurtziagabe eta orokorra nagusi zen garaian.Esaten denez -eta egia da-, bankuen jarrera murriztaileak ez zuen arindu egoera

2012

50

Page 48: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

hori. Aldiz, adorea eman zioten higiezinak baloratzeko eta garai batean emanziren maileguak lortzeko baldintza lasaiek. Baieztapen horiek egia dira kasuaskotan, dudarik gabe, baina ez da justua entitate guztiei eta kasu guztietanegoztea.

Baliabiderik gabe egonik hipoteka zor zuten pertsonak babesteko premiazkoneurriei buruzko Errege Lege Dekretua argitaratu zenean, BANKOAkoAdministrazio Kontseiluak aho batez onartu zuen bankuak Ohitura Onen Kodeabere egitea, hipoteka-zorren berrantolaketa bideragarrirako. Gainera, jakinarazi du,halako kasuren bat izan den bakoitzean, BANKOAren jarrera nagusia irtenbideakbilatzea izan dela beti, bai zorrak berregituratzean, bai hipotekak berritzean, baierreklamatutako eragiketak birgaitzean, baita ordainean ematean ere.

Bankuei behin eta berriz egin zaien beste salaketa bat izan da enpresei ezdietela lagundu haien zirkulatzailea finantzatzen edo, orokorrean, inbertsioakegiten. Egia da aurreko urteetan bankuek Europako Banku Zentraletik interes-tipoerakargarriko dirua jaso zutela kasu askotan, merkatuarekin zuten zorraren epe-amaierari aurre egiteko, eta zati bat zor subiranoa erosteko erabili zutela.Estutasun garaiak ziren; elkarren arteko mesfidantza zegoen, eta bankuen artekomerkatua ez zebilen; likidezia aldetik ere gabezia handia zegoen. EBZrenmaileguei esker, tentsio egoera horiek dezente arindu ziren bankuentzat –baina ezenpresentzat–, eta horrela, sistema gehiegi ahultzea ekidin zen.

Zalantzagarria da 2012an sistema osoak jasandako kredituaren jaitsierarenarrazoi nagusia bankuen jarrera murriztailea izatea. Eragina izan du sistemaberregituratzeak, enpresa bera finantzatzen zuten entitateak elkar integratzea; eta,Bankuen Berregituratzetik Heldutako Aktiboak Kudeatzeko Sozietateari (SAREB)kredituak ekartzeak, estatistikak itxuraldatu baititzake. Bankuetako zuzendariaskoren ustez, gutxitu egin da enpresa bideragarrien kreditu-eskaria. Bankuekezin dute edo ez lukete neurtu gabeko arriskurik hartu behar, eta zenbaitsustatzailek edo enpresarik dituzten arazoak eta ameskeriak bere ez egiten saiatubehar dute; hala gertatu zen, duela gutxi, beren ondasunak salbatu bai, bainaberen finantzatzaileenak eta langileenak hondatu zituztenekin.

Ekonomia suspertzeko, haren eragile guztien baterako ahalegina behar da;horien artean, –nabarmen gainera– kaudimendun banku batena, kredituaemateko eta merkataritza-trafikoa arintzeko prest dagoena; baina, horretaz gain,enpresak, benetako enpresariak eta, era berean, kaudimendun proiektuak behardira.

........................................

2012

51

Page 49: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

Euskadiren jarduera ekonomikoa Espainia osokoa baino dezente mailaaltuagoan mantendu da krisian zehar, baina 2012an gehiago sentitu zituenkrisiaren eraginak, eta alarmak piztu ziren, euskal esportazioen helburu direnherrialdeetan egoera okerrera egiten hasi zela ikusita. Barne produktu gordinakjaisten jarraitu zuen urtean zehar, inbertsioak moteldu egin ziren eta langabeziagorantz zihoan, nahiz eta portzentajea Europako batez bestekotik gertuago izan,Espainiakotik baino. 2013. urtea gogorra eta zaila izango dela dirudi. Erakundeofizialek edo elkarrekiko berme-sozietateek partzialki bermatutako etaarbitratutako kreditu-lerroak beharko dira, neurri ona izan ohi baitira enpresa txikieta ertainen finantzaketa sustatzeko.

BANKOAk, bokazioz eta halabeharrez, arreta berezia jarri zuen bere jarduera-lurraldean dauden enpresen mundu hori artatzeko. Horretarako, ugaritu eginzituen ahaleginak eta bizkortu egin zituen –baina ez arduratzeari utzi– eragiketenbideragarritasuna bermatzeko beharrezkoak ziren arrisku-analisi zorrotzak. Halaere, apur bat gutxitu egin zen inbertsioen zenbateko globala (etxebizitzetarakohipoteka-kredituak barne), nahiz eta Enpresen Bankuen arloan mantendu eginzen.

........................................

2011n hasita zegoen finantza-sistemaren erreformak bultzada indartsua, etabeharrezkoa, izan zuen 2012an. Horrek finantza-paisaia aldatzea ekarri zuen;baita higiezinena ere. Egindako jarduera guztien xehetasunetan sartu gabe,gogora ditzagun:

• Kutxen zenbait talde integratu ziren, eta, ondoren, haien balantzeen gehiengoabanku sortu berrietara eraman zen; hasiera batean banku horien akzioen jabebezala eta, kasu batzuetan, fundazio bihurtzeko zain geratu ziren

• Espainiako finantza-sistema osoari azterketa sakonak egin zitzaizkion,kaudimenik bazuen zehazteko. Azterketa horiek beste herrialde batzuetakoanalisten presentziarekin eta parte-hartze aktiboarekin egin ziren, besteakbeste, “Roland Berger” eta “Oliver Wyman” aholkulariak, eta kontu-ikuskaritzako enpresa nagusiak.

• Bankia, Banco NCG, Catalunya Banc eta Banco de Valencia nazionalizatuziren. Azkenean “erreskatatu” egin behar izan ziren, Espainiari finantza-laguntza bermatzeko Eurotaldearen erabakiari esker; horrela, 100.000 milioieuro eman zitzaizkion Espainiari bere banku-sektorea birkapitalizatzeko.Adostutako zenbateko horretatik, 40.000 milioi euro soilik jaso ziren. FinantzaEgonkortasunerako Europako Funtsak (FEEF) Banku BerregituraketaOrdenaturako Funtsari (FROB) emandako mailegu baten bidez gauzatu zen,

2012

52

Page 50: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

eta erasandako entitateetan aplikatzeko zen. • Otsaileko eta maiatzeko dekretuek hornidura aldetik oso eskakizun gogorrak

ezarri zituzten, higiezinen sektorearekin lotura zuten finantzaketak etaesleitutako aktiboak ordaintzeko.

• Kapital nagusiaren ratioa igo zen. 2013ko urtarrilaren hasieratik % 9kogutxienekoan ezarri da.

• Kreditu-entitateak berregituratzeko eta likidatzeko Errege Lege Dekretuak,entitate bideragarriak modu ordenatuan likidatzeko edo kitatzekoak, zenbaitjarduera-prozesu ezarri zituen.

• Bankuen Berregituratzetik Heldutako Aktiboak Kudeatzeko Sozietatea (SAREB)sortu zen, “Banku Txar” esaten zaiona.

Alde batetik, arestian aipatutako otsaileko eta maiatzeko dekretuak betezEspainiako bankuek egindako izugarrizko horniduren eraginez eta, bestetik,urtearen azken hilabeteetan SAREB sortzearen eraginez, berehalako bi ondorionabarmendu behar dira gutxienez:

• Lehenik eta behin, etxebizitzen, bulegoen, etxabe komertzialen eta orokorreanhigiezinen eskaintza hazi egin zen; horren ondorioz, aktibo horiek balioa galduzuten eta merkatuan eragina izan zuen.

• Bigarrenik, banku guztietako balantzeetan eragindako ondorio bortitza: haiekinlotura zuten higiezin-aktiboen eta kredituen kontabilitate-balio garbiarengainbehera izugarriak.

Egia esan, kontabilitateak ez zuen inoiz horrelako garrantzirik hartu eta,enpresa askoren orainaren eta hurbileko etorkizunaren jaun eta jabe bihurtu zen,idazpen bati esker. Izan ere, irabaziak ikaragarri gutxitzeaz gain, exijitutakohornidurek murriztuta, Espainiako zor subiranoaren kalifikazioa jaitsi egin zen apurbat, eta horrek Espainiako sozietate guztiek batera maila galtzea ekarri zuen.Bankuei, eta banku ez zirenei, zaildu eta garestitu egin zitzaien beren zorrakbirfinantzatzeko merkatuetara jotzea. Finantza-erreformaren zati bat burutu zen.Sistemaren sendotasuna ziurtatu zen. Baina kontabilitateari eginiko ordaina ez zenoharkabean igaro.

........................................

Banku txikia baino sendoaren (banku handi eta kaudimendun batekoa gainera)gure ikuspegitik harritu egiten gaitu Espainiako finantza-sistemari buruzosotasunean hitz egiteak, haren seriotasuna, zorroztasuna, profesionaltasuna,kaudimena eta ekonomiaren finantzaketari aurre egiteko gaitasuna zalantzanjartzean. Askok sinesten zuten edo sinesten genuen zerbait esan zen garai

2012

53

Page 51: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

batean: Espainiako banku-sistema kaudimenduna zela, Europako edo mundukoonenetakoa. Dudarik gabe nolabaiteko puztea zegoen, edo hobe esanda, egiazkopuztea. Baina politikari eta komunikabide gehienek egin zuten hutsegitea izan zen“finantza-sistema” eta “banku-sistema” terminoak bereizi gabe erabiltzea, aurrezkikutxak lehenengoan soilik zeudela zehaztu gabe.

Gerora ikusi denez, Espainiako banku gehienak kaudimendunak dira, etabadute nonahitik ezartzen zaizkien exijentzietara –burutazioak askotan– egokitzekoahalmena. Beste horrenbeste esan daiteke garai batean eraginkortasun osokoaurrezki kutxa izan zirenen talde txiki baina oso esanguratsu bati buruz ere; gauregun, fundazio bihurtzekotan daude, beren balantzeen banaketatik sortutakobankuen jabe direnak. Banku gehientsuenen antzera, irizpide profesionalekinkudeatutako entitate-talde bat da, eta ez dio utzi sorlekuko lurralde-eremuaindartzeko zenbait eskualde-politika laguntzeari. Espainiako finantza-sistemalaidoztatuaren zati izan dira eta dira; banku itxurarekin orain.

Hortaz, bankuen gehiengo horrek eta kutxen aparteko talde horrek daukansendotasunak, kaudimenak eta kudeaketa eraginkorrak ez dauka zerikusirikbanku batek eta aurrezki-kutxen beste talde handi batek daukaten egoeraatsekabegarriarekin. Kutxa horiek miretsitako eta errespetatutako entitateak izanziren, sortu ziren lurraldeko aberastasunaren eta gizarte-laguntzaren sortzaile izanzirelako hamarkada askotan; gainera, zentzuz administratu ziren. Azken garaietan,entitate horiek ez zuten jakin kudeaketa profesionala egiten, edo ez zuten eginnahi izan; ez zuten eduki finantzen mundua, haren exijentziak eta dakarren arduraezagutzen zituzten pertsonen kontseilu baten babesik; eta entitate horietan–argitaratutako hainbat erreferentziaren arabera–, kudeaketa desegokia etakontrolen gabeziaz gain, zenbait irregulartasun, elkarrekiko blindatze etagehiegizko gastuak baimendu ziren, eta irizpide ekonomikoekin nekez arrazoituzitezkeen inbertsioak eta sustapenak egin ziren.

Hori dela eta, berriz eskatu nahi diegu politikariei eta komunikabide sozialeizuhurtzia apur bat izan dezatela erruak banatzean, izen ona galtzea baitakar. Arlohonetan zein besteetan, ona litzateke bereiztea finantzen mundua (berezkoakdituen arazoak, akatsak eta zenbait bertute barne) eta haren altzoan,zigorgabetasun handiz edo txikiz, hedatu den azpimundua. Salaketa orokortu etabereizi gabeei esker, ustelkeriak jotakoak, finantza-hondamendi bat bainogehiagoren benetako arduradunak, ezkutatu egiten dira, etengabe eta bereizigabe mespretxuzko kritikak jasotzen dituen talde handi batean nahasita geratzenbaitira.

........................................

2012

54

Page 52: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

Ez dira izan Espainiako finantzak, bankuak eta ekonomia soilik, urtean zehar,beren irudia, egoera eta jarduera erabat nabarmen geratu direnak; gauza beragertatu zaie Europako zenbait pertsona eta erakunde garrantzitsuri ere.

2012an, Europan ugaritu egin ziren goi-mailako politikarien eta funtzionarioenjarduera gutxi-asko egokiak edo desegokiak, eta bakoitzak “izar” rola jokatu du.Iritziak eman eta akordio kontraesankorrak hartu zituzten, batzuetan aurrezonartutako konpromisoak bete gabe. “Troika” izeneko taldea oso ezaguna eginda jende askorentzat. Batzuetan, Nazioarteko Diru Funtsa, Europako BankuZentrala eta Europar Batasuneko Batzordearen aldetik arauak eta irtenbidezantzuak espero ziren, baina, zoritxarrez, haiengan jarritako itxaropenak(gehiegizkoak beharbada) oso gutxi bete ziren, eta gainera, urtearen amaieraaldera. Egia da, ekitaldiaren azken fasean, txalotu beharreko bi erabaki hartuzirela, aurreko hilabeteetan ereindako finantza-larritasunaren eta bildutakoegonezinaren zati bat indargabetzen baitzituzten: lehena etorkizun hurbilean(etorkizun hurbilean izango al da!) Europako banku handien ikuskatzailea sortzekoakordioa da, entitate “txikiak” kanpoan geratuko diren arren (horien arteanAlemaniako kutxak); eta bestea, finantza-laguntza eskatzen duten herrialdeenzorra erosteari buruz Europako Banku Zentraleko lehendakaritzak emandakobermea da.

Hala, hamarka edo ehunka bilera, elkarrizketa, topaketa, konferentzia,bizkarreko eta familia-argazkien artean, joan-etorri nekaezin eta txalogarrian,tarteka askatu eta berriro korapilatu zen Batasunera gidatu behar duen matazarenharia. Eskarmentu, ahots, boto, mimika eta kimika egokiak dituzten liderren faltasumatu da -beharbada ez dagoelako-, guztien onespenarekin EuroparBatasunaren eraikuntzak eskatzen duen lan korapilatsuarekin jarraitzeko; etagainera, pertsonaia kontrajarrien (batzuk aberatsak eta besteak ez horrenbeste,batzuk zurrunak eta besteak malguak, iparraldekoak eta hegoaldekoak) artekoagerraldiak agertoki labain eta nabar batean egiteko. Europa, kontinente sortzailehori, kulturen arragoa da (nahiz eta bakoitza kontu handiz saiatzen den bereaindarrean gordetzen); batzeko nahi subliminal batean aurrera egiten tematua,baina aldi berean, herri bakoitza lortutako ongizatea murrizteko beldurrez; eremugatazkatsua beti, liluragarria ere bai... Eta bilera-mahaiaren gainean daudeoraindik hieroglifiko bat eta buru-hausgarri bat. Pieza horiek jartzeak eta soluzioaaurkitzeak eskatzen ditu, besteak beste, denbora, hausnarketa, asmoenbikaintasuna eta eskuzabaltasuna barra-barra. Azken finean, “Estatu-gizonak edo-emakumeak” behar dira.

“Une luze” batzuetan Europaren birmoldaketa iragartzen edo desiratzen zutenpolitikarien tesiak eztabaidatu izana –eta irabaziko ote zuten beldur izana– oso

2012

55

Page 53: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

kezkagarria da. Bi abiadurako Batasuna aldarrikatzen zen, hau da, praktikan biBatasun, gaur egun batuta dagoenaren Batasunik eza litzatekeena.

Eta euroa salbatzeko –eta esaneko ez diren kide batzuentzako ereduzko neurrigisa– Greziak Eurogunea utzi behar zuela hitz egin zen behin eta berriz; “Europa”ontzia itsaso ekaiztsuetan zebilela eta, lasta bota behar zela –matxura handia izanbalu bezala–, eta ahalegin askoren ostean lortutakoa kareletik bota behar zelaematen zuen. Zorionez, esperientzia handiko portuko gidari batzuek ekimenageldiarazi zuten, eta hala, ekaitza saihestu eta ur bareagoetara, edo ez hainaztoratuetara, iritsi ziren, nahiz eta ekaiztsu bihurtzeko arriskua dagoen beti.

........................................

Bada adierazle, parametro edo dena delako bat, estatistika hutsaren eremuakzeharkatzen dituena, gizartean txertatu eta haragi bizian uzten duena: langabezia.Osasun eta prestakuntza aldetik lanerako baldintza egokiak dituzula jakiteak, lanegin nahi izateak eta erantzunik ez jasotzeak sortzen duen izugarrizko frustrazioa,alegia; sarritan ezta besteen ulermena ere. Urtez urte. Baita 2012an ere. Eta horimila, ehun mila, milioi bat, bi, hiru, lau, bost... sei milioi pertsonek, hezur-haragizkoak denak! Sei milioi porrot irtenbiderik gabe, partziala bederen, igarotzenden egun bakoitzeko! Hori gertatzea onartu duten eta gelditzeko gauza izan ezdiren gizartearen eta sistemaren porrotak.

Ez dago inolako zalantzarik langabezia eta ustelkeria direla, arrazoiezberdinengatik (moralak biak ala biak), Espainiako arazo sozialen rankingeangoreneko postuetan daudenak. Izurri hutsak dira; egonkortasuna galtzekoarriskuak dira, bere buruaz harro dagoen edozein sistemarentzat. Jada ez dioaxola gaur egun duen neurriz kanpoko hedadura krisiak areagotu duen ala ez.Burbuilak eta daukaguna baino gehiago gastatzeko ohitura (kreditua edobesteren poltsa lortzeko erraztasunari esker) kontrolik gabe ezarri ziren, etahazten jarraitu zuten hamarkada batean baino gehiagotan, herrialde oso osoan.Burbuilek leher egin behar zuten, eta bateren bat 2008an lehertu zenustekabeko indarrarekin eta hedapenarekin, batez ere Espainian. Eta ondorioada, urtez urte, langabeziak hazten jarraitu duela; baita ustelkeriak ere. Horiedozein tokitan agertu da, kezkarik eta lotsarik gabe, pertsona askoren egoeralarriarekin batera.

Ia inor ez du kezkatzen krisi honen hurbileko jatorria –detonatzailea– banku,aseguru-etxe, kalifikazio-enpresa (hainbat jatorri eta nazionalitateko besteenpresari eta finantzari batzuk barne) ezagunen eta “entzutetsuen” lotsagabekeriaeta diru-gosea izatea. Guztien subkontzientean sentsazio mingots bat geratu da:

2012

56

Page 54: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

salbuespen gutxi batzuetan izan ezik, egiten duenak ez duela ordaintzen, etaegiten ez duenak ordaintzen duela. Irakaspen txarra orainaldirako, etaetorkizunerako.

Zerga-defizita murrizteko Bruselak ezarritako epeak luzatzearren Espainiakogobernuak egindako saiakerek emaitza partzialak eman dituzte, baina ez diranahikoa izan. Hazkunde-politikak sustatzeko eta doikuntzaren luzapenaerradikaltasun handiagoz eskatzeko garaia ez ote den, galdetzen diote pertsonaaskok beren buruari. Beti ere Europako gure kideekin eta merkatuekin hartutakokonpromisoak beharrezko irmotasunarekin beteko ditugula bermatuz; baina, gauregungo belaunaldiei etorkizuna –eta orainaldia– emateko lehentasunezkokonpromisoarekin bateragarri eginez.

Beharrezkoa da pizgarr i ausartak dituzten mekanismoak ezartzealehenbailehen, enpresa handiak eta txikiak lan bila dabilen jende gaztea –eta ezhain gaztea– hartzera animatu daitezen. Horrela, haien frustrazioa saihestukolitzateke, zati batean behintzat, eta murriztu egingo litzateke gure inbertsio onenenexodoa: gure ikasgeletan eta enpresetan trebatutako pertsonak.

Nolanahi ere, burura argitasuna etorri eta lanpostu dezente sortzeko epelaburreko bideak aurkitzen baditugu ere, kontziente izan behar dugu,langabetuak sortzea oso bizkor gertatzen den arren, horiek berriz lan-munduansartzea motela izango dela. Onartu beharra daukagu urte luze batzuetanlangabetuei laguntzeko mekanismoak beharrezkoak izango direla, nahiz etalangabezia apurka-apurka gaur egungoak baino portzentaje arrazoizkoagoetarairisten joan. Estatuak laguntzarik ez badu ematen, edo ematen duena nahikoaez bada, alde bateko eta besteko erakundeak, familia, erretirodun aitona-amonak, auzokoak eta gizabanakoak, gizartea orokorrean, ezin daiteke, ezingaitezke ezaxola geratu: diskretuki askok egiten duten bezala, elkartasunazabaltzeko garaia da. Behar adina eta behar bezala egin ahal izateko, bidejakinik aurkitzen ez duen justizia sozialaren osagarri gisa ulertu behar daelkartasun hori.

Aurrerapen teknologikoek jarraitu egingo dute; kualifikatu gabeko langileakgutxitu egingo dira; ziur aski, zerbitzuak (zentzu zabalean) izango dira aprobetxatugabeko izugarrizko gaitasun intelektuala xurgatuko dutenak. Nagusi izango denlehiakortasun basatiak izango al du mugarik? Eta baldin badu, noiz iritsiko garamuga horietara? Ziur aski, munduak, bere garapenean, valsaren erritmoaklakearenarekin txandakatu beharko du, XXI. mendeko bertsioetan biak ala biak.

........................................

2012

57

Page 55: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

BANKOAk oso ongi altu batekin gainditu du ekitaldia, eta finantza-sektorearenerreforma bere finantza-osasunaren baieztapena izan zen. Oparoaldian eginzituen hornidurei esker, berehala egin ahal izan zien aurre “De Guindos 1 eta 2”izena duten dekretuek exijitutako diru-kopuruei, Kaudimen Gabezietarako FuntsOrokorraren kargura, eta ondorioz, bere emaitzak eta erreserbak ez ziren ahuldu.Diru-kopuru hori bost milioi euro ingurukoa izan zen; kopuru horretatik milioi erdiasoilik izan zen aktibo arazotsuengatik, eta gainerakoa, lege-xedapenek jasotzendituzten aktibo ez arazotsuengatik.

Zalantzazko arriskuak hazi egin ziren arren, neurrizko portzentajean mantenduziren, finantza-sistemako batez bestekoaren oso behetik. Higiezinen arlokoeragiketa gatazkatsurik ez zela izan nabarmendu behar da. Horretan askolagundu zuen arlo horretan izandako arrisku-politikak, balorazio-irizpide zorrotzakune oro jarraitu baitzituen, eta haien sustapenak finantzatu behar genituenean,sustatzaileei ekarpenak exijitu baitzitzaizkien.

Ekitaldiko emaitzak 2011koak baino hobeak izan ziren kaskadako ia epigrafeguztietan; etekin garbia % 20 murriztu zen aurrekoaren aldean, egindakohornidurei esker oraingoan ere. 2013a ere urte zaila izango dela aurreikustendugu. Kontuan izan behar da, aipatutako hornidura horiez gain, 2012anGordailuen Bermerako Fondora egindako ekarpenak ere hazi egin zirela; hainzuzen ere, aurreko ekitaldietan sartzen zen diru-kopurua hirukoiztu egin zen.Bestalde, Euribor tasaren jaitsiera jarraituen ondorioz, hipoteka-maileguetatikjasotako diru-sarrerak murriztu egin ziren.

BANKOAren likidezia beti egon da bermatua. Europako Banku Zentralareninterbentzio-tasa % 0,75 arte jaitsi izanari esker eta haren maileguak hiru urteraarte luzatzeari esker, CAPG jabeak emandako funtsak murriztu ahal izan ziren.Kutxa-koefizientea jaisteak ere –% 2tik % 1era– hobekuntza ekarri zuen,Espainiako Bankuan ibilgetutako zenbateko likidoaren zati bat askatzen baitzuen.

BANKOAren etorkizun bikaina bermatzeko oinarriak, bere jardute-lurraldekogarapena oso hurbiletik laguntzen duen entitate gisa, lan-taldea osatzen dutenpertsona gehienen profesionaltasuna, ardura eta ahalegina izan dira, izatenjarraitzen dute eta hala izaten jarraitzea espero dugu.

Eta berriz ere esan behar dugu, CAPG jabearen adorea sentitzeaz gain, harenberehalako eta baldintzarik gabeko laguntza pertsonala eta finantza-arlokoa jasozuela BANKOAk, urte izugarri zaila izan arren, ustekabeko eskakizunak zituztenizualdiz betea izan baitzen –kanpokoak, baina finantza-entitateetan eraginazutenak–. Hori gertatu zen, adibidez, Europako Banku Zentralaren maileguak

2012

58

Page 56: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

bermatzeko titulizazio-sorta bat epe oso laburrean ordezkatzeko behar izan zendiru-ekarpen itzelaren kasuan. Agentzien bidegabeko eta bat batekokalifikazioaren (hobe esan, deskalifikazioaren) ondorioz, baliogabetu egin ziren.Eskualdeko Kutxaren berehalako laguntzari esker, zedula-hipoteken jaulkipenakabian jartzeko beharrezko denbora lortu ahal izan zen; Europako BankuZentralean berme berri gisa balioko zuten jaulkipen horiek.

Taldeak ezarritako garapen irmoko helburuei jarraituz, pixkanaka sartzen aridira BANKOAko kulturan, bere jardute-eremua hedatzen duten estrategiak.Banku pertsonaleranzko jauzi kualitatibo oso hausnartua eta oso neurtua dira,gure entitatearen muinen dagoen eta jadanik tradizionala, suspertua etaprestigiotsua den enpresentzako banku-jarduerarekin harmonian beti.

........................................

Etorkizunari buruz hobe da iragarpenik ez egitea. Hobe da ekonomiako etabizitzako oinarrizko printzipioak gogoratu eta hausnarketa xume batzuk egitea;hausnarketa horiek bultzatuko gaituzte, pilatutako ohitura txar eta akatsakonartuta eta baztertuta, ekintza konstruktiboak abian jartzera eta, gizarte gero etagizatiarragoa eraikitzeko jarrerak hartzera.

Ekonomiaren protagonista nagusiak dira, beren merezimenduengatik edograzia bidezko izendapenarengatik, instituzioetan eta erakunde publikoetan(alderdi politikoak eta sindikatuak barne) gobernu-postuetara iritsi direnak, etaenpresa pribatuetako zuzendaritza daukatenak. Batzuek eta besteek hartzendituzte herrialde bateko, edo batzuetako, bizitza baldintzatzen duten erabakiak.Pertsona arruntak –guztiak– ekonomiako protagonistak direla esan ahal izangoda, baldintza batzuk betetzen direnean soilik, besteak beste, erakundepublikoetako erabakiak zerbitzu izaerarekin har daitezela, gizartearenlehentasunak eta kezkak kontuan izanda; eta enpresa pribatuek onartu dezatelaberen ardura soziala, eta joka dezatela horren arabera; beren erabakiek, kolektibozehatz batzuei zuzenki edo bat batean eragin diezaioketela ahantzi gabe, noski.Jarrera horiek izango balira, pentsa liteke, definizioz urriak diren ondasunak etazerbitzuak zuzen antolatzeko, administratzeko eta banatzeko misioa gauzatzenariko dela ekonomia.

Zoritxarrez, erabaki pribatu asko, eta publiko zenbait, ez daude garai batean“guztien ona” eta gaur egun “ongizatearen estatua” bezala ulertzen den espirituanoinarrituta; alderantziz, aberastasuna eta boterea gutxiren eskutan biltzeko joeradute. Kasu horretan, horrenbesteko gaurkotasuna duen iseka penagarri honetan,itxaropen eza sortzen da pertsonengan, eta izaeraren arabera honela sentituko

2012

59

Page 57: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

dira: batzuk, babesgabe; beste batzuk, dena ostu baliete bezala. Eta ondorioz,garapen penagarria ikusiko dugu: beti eskean ari den gizarte konformista etaesklabo baterantz, edo inondik inora ere desiragarria ez litzatekeen eztandasozialerantz –gaur egun sinesgarriagoa– haren ondorioak ezin baitira aurreikusi,demokrazia bera jarriko bailitzateke zalantzan.

Balioen krisi honetarako, edo besteetarako, irtenbideak ez dira etorriko zenbaitsektoreri edo lanbideri erasota (nahiz eta batzuk –bankuak adibidez– beti egonjomugan), baizik eta jarrera gaitzesgarriak dituztenak seinalatuz, dauden tokiandaudela eta dena delako lanbidekoak, iritzi politikokoak edo gizarte-mailakoakdirela ere; izan ere, maltzur asko baitago gehien protestatzen dutenen etahiletarien artean ere. Erru guztia politikariei eta bankuei edo enpresariei edolangileei edo baldintza klimatikoei egoztea (garai batean “lehorte latzari" bezala),arazoari jaramonik ez egitea da.

Ekonomia ez da zientzia zehatza eta etengabe oreka bat erregulatuzfuntzionatzen du; oreka horretan faktore askok eragiten dute, guztiak diragarrantzitsuak eta, besteak beste, sen ona eta etika, eta haren balioekikoerrespetua, nabarmentzen dira. Sen onak eta datuek diote eskrupulorik gabekopertsona diruzaleek aktibatzen dituztela krisiak, giltzarri den faktoreren bat–finantzena, adibidez– manipulatzea lortuta, eta berehala aurkitzen dutela haztegiaaurrez antzeko kontrabalioekin ongarritutako lursailetan. Botere publikoek ezbadituzte berehala mozten arrazoiak, oreka galdu egiten da, piezak erori egitendira eta irtenbideek utzi egiten diote soilik faktore tekniko eta ekonomikoen mendeegoteari. Kreditu-eza da horietako bat. Baina ez da bakarra, iraganeko edo gauregungo zernahi ardura pertsonali uko egin nahi dioten askok hori nahi izan arren.Estamentu bat ezartzen denean eta normaltzat hartzen denean sortzen dabenetako arazoa; estamentu hori ustelkeria zientziatzat hartzen duten gizartekohainbat ataletan infiltratua dago. Eta ustelkeria ez da zientzia.

........................................

Hainbat joera, jatorri, hezkuntza eta naziotasuneko pertsona askorengan ohikosentimendu bat sortzen duela dirudi: gaur egungoaren bertuteak sendotu etaakatsak errotik aterako dituen sistema ekonomiko baterantz elkarrekin aurreraegitea, ez premiazko behar gisa soilik, barru-barruko irrika bezala baizik. Gai zailainondik ere. Planetako bururik argienen hausnarketa eskatzen du.

Jakintsu zuhurren halako konferentzia bat lehenbailehen hasiko denarenitxaropenarekin, edozein eredutara egokitzen diren zenbait ildo eta bertutejorratzea (besteak beste, trebakuntza, ezagutza, ahalegina, sakrifizioa eta

2012

60

Page 58: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

eskuzabaltasuna) etengabe gogoan izango dela espero dugu, abian jartzekomundua aldatu zain egon gabe. Izan ere, zerbaitetan profeta izaten ausartzenbagara, zera esateko da: etorkizuneko sistema bat bera ere ez dela egongoaingeruek zuzenduta eta kudeatuta; pertsonen esku egongo dela, eta anbrosiaOlinpoko jainkoei soilik ematen zietela, baina ez hilkorrei, nahiz eta erdi-jainkoizan.

Itxaropen sendoa daukagu; gazteen artean eta heldu-gazteen artean izangodira beren ingurunea hobetuz mundua hobetzeko eginkizun liluragarria bere gainboluntarioki hartuko dutenak, berehala. Eginkizunaren helburua ez da izango“lehengoa berreskuratzea”, eredu HOBEA bilatzea eta aurkitzea baizik.

2012

61

Page 59: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

63

2013

“Askatasunaren kausa iseka bihurtzen da, ordaindu beharreko prezioa izanez geroaskatasun hori gozatu behar dutenen suntsipena”.(Gandhi).

Murrizketek, integrazioek eta sektore batzuen hondamenak sortutako ondoriosozialak areagotu dira. Matxinada eta haserrea handitu dira. Espainiako prezioengainbeherak atzerriko inbestitzaileak erakarri ditu. Atzeraldia moderatu da, krisiakaurrera darrai. “Carry trade” deritzon jarduerak salbatu ditu bankuen emaitzak etaEstatuari likidezia eman dio. Fusioak ez dira beti panazea izaten. Ingeniaritzafinantzarioak errealitate birtual bat sortu du.

“Bedeinkatua ospea baino egia distiratsuagoa duena”.(Rabindranath Tagore).

Nelson Mandela eta Frantzisko aita santua kontrapuntu izan dira ustelkeriakkutsatutako giroan.

Page 60: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

Egunez egun gero eta gehiago dira eragile ekonomikoen kudeaketabaldintzatzen duten kanpo-betekizunak eta -faktoreak; horren erakusgarri garbiada banka. Horregatik, Bankoak 2013an izan duen bilakaeraren zentzuzkolaburpen bat egiteko, herri globala gainbegiratu behar da bere luze-zabalean,bereziki Europako barrutia eta, horren barruan, Espainiako mugapea, eta,ondoren, esparru horietako bakoitzean guretzat adierazgarriak diren zenbait datu,legezko xedapen, adierazpen eta gertaera aukeratu.

Arlo ekonomikotik kanpo, urtean zehar pairatu ditugun ezbeharrak etatragediak gogoratu eta deitoratu behar dira, hala nola, besteak beste, Bostongomaratoiko atentatua, uztailaren 24ko tren-istripua Santiago de Compostelan etaBangladesheko ehun-fabrika batean izandako sutea, gaizki egokitutako etaokerrago mantendutako eraikin batean, baldintza penagarritan –esklabo moduankasik– zeuden 4.000 langileetatik 400 hildako eta 900 desagertu utzi zituena;langile horiek –esaten denez– “lehiakortasunez” ekoizten dute gure lehenmundurako.

Urteko balantze honen aurkezpenean, datu eta iruzkin objektiboez gainzenbait gogoeta eta digresio ere gehitu ditugu, finantza-arloko irizpen hertsi etazurrun batekin lotura handirik ez dutenak. Bankoan ohiko jardunbidea da hori;izan ere, ahaleginak egiten ditugu banku bati dagozkion eginbeharrak betetzeaeta finantza-agintaritzatik heldutako manamenduak ontzat hartzea ez dadinbateraezina izan unean uneko “giro” soziala jaso eta horrek ekar lezakeengogoeta etikoa egitearekin. Bestelako kontua da ohar hauetatik ateratakoondorioak nola erabiliko diren edo erabil litezkeen.

Ohartu behar gara bankuen irudia izugarri higatu dela azken urteotan. Bistakoada “banku” edo “banka” hitza aipatze hutsak zer-nolako sumindura eta areezinikusia –egunetik egunera handiagoa– sortzen duen komunikabide askotan etagizartearen zati handi batean. Onartuta ere kasu askotan eta askotarikoetankritikarako arrazoirik balegokeela, komenigarria litzateke arlo guztiak, salbuespeneta ñabardurarik gabe, barnean hartzen dituen irizpen negatibo, bereizketarikgabeko eta orokor bat ez egitea –sarritan egin izan den moduan–; izan ere,orokortze horrek mesede egiten die arreta beren gehiegikeria eta abusuetarabideratzea saihestu nahi dutenei, denboraren joanarekin eta ardurak besteriegotziz neurrigabekeria horiek ahaztuak eta preskribatuak izango diren itxaropenadutenei.

2013ko ekitaldian zehar, Espainian –eta Europako hainbat lekutan– aurrekoekitaldietan abian jarritako doikuntza-politiken “fruituak” (horrela dei badaitezke)bilduz joan dira, eta, aldi berean, hain zuzen ere murrizketek, nahitaezko

2013

64

Page 61: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

integrazioek eta ekonomiaren zenbait sektoreren hondoratzeak eragindakoondoren sozial lazgarri eta zorigaiztokoak larriagotu dira. Beraz, eta begienbistakoa bada ere, 2013a interpretatu eta ulertze aldera kontuan hartu behar da2012aren jarraipena izan dela, hilek aurrera egin ahala konponduz edo gaiztotuzjoan baitira aurreko ekitaldian planteatu edo abiatu ziren hainbat auzi zinezkezkagarri. Alde horretatik, indar betea dute, oraindik, 2012ko Memorian eginziren gogoetek.

........................................

Europako finantza-arloko giroa nahasia da oraindik ere, nahiz eta 2013koekitaldian desoreka dezente zuzendu diren osoki edo zati batean erreskatatuakizan behar zuten herrialdeetako batzuetan. Horrez gain, erakunde komunekzenbait urrats eman dituzte oraindik urrun dagoen benetako Batasunerantzaurrera egiteko. Greziak arazo larriekin jarraitzen du, eta Ziprek bere corralito-aizan zuen martxoan, EBk erreskate konplexu baten ordain gisa ezarri zionkargaren eraginez deposituak samaldan irtetea eragozteko.

Herrialde batzuen zorrari buruzko beldurrek indarrean diraute, adituen ustezhorri neurriz gaineko garrantzia eman zaion arren; horrek zorraren berregituratzeaadostu beharra ekar lezake, eta, ondorioz, edukitzaileei kalteak eragin. Espainiakere kezka hori badu, arazoak dituzten beste herrialde batzuei maileguak emandizkielako eta kitatze batek hari ere erasango liokeelako.

Askotariko iritziak entzuten diren egoera batean, bada uste duenik bankuenkrisiak “banku-nazionalismoa”-ren fenomeno sorrarazi duela, krisian daudenbankuak estatu bereko beste erakunde osasuntsuago batzuek erosi dituztelakoeta banku-erakunde handiak, pixkanaka, desegiten joan direlako arazoak dituztenherrialdeetan zituzten egiturak. Kezka dago kapital-ekarpen gehiago egitekoeskakizunak ez ote duen Europako banku-jardueraren birmoldaketa ekarriko.Ikuspegi horren arabera, litekeena da etorkizuneko Europako Banku Batasunean“paneuropartzat” hartutako erakundeak soilik sartzea horiek hainbat estatutanegote hutsagatik, eta ez jarduera-esparrua estatu bakar batean dutenak.Horrenbestez, herrialderen batean krisia sortuz gero, erakunde horien kaudimenaez legoke arriskuan, arrisku hori oso sakabanatuta izango luketeelako eta funtspropio sendoak edukiko lituzketelako. Pertzepzio horren baitan, ustea da EuroparErkidegoko finantzaketa-iturriak batik bat europar esparruko jarduera-eremuetarabideratuko direla. Ikus daitekeenez, esan edo ez esan –eta finezia handiagoz edotxikiagoz esan–, bankuen artean bi maila ezartzeko joera dago, eta ikusteko dagobakoitzari zein trataera emango zaion. Testuinguru horretan kokatu behar da“troikak” egin dizkien eskakizunak jatorrizko izaera galdu duten aurrezki-kutxez

2013

65

Page 62: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

eratutako bankuei, zeintzuek –asmo horiek betez gero– bazkide pribatuei ateakzabaldu beharko dizkieten. Planteamendu horren haritik, garai bateko kutxakberaiek sortutako bankuaren akzioen zati bat izango duten fundazio bihurtukodira, eta, dibidenduak edo bestelako diru-sarrerak dituzten heinean arduratu ahalizango dira, gehiago edo gutxiago, gizarte-ekintzaz. Paneuroparren taldeansartuko diren edo estatu mailako tropelean mantenduko diren, aukera honenaraberakoa izango da: edo tamaina handia lortu arte fusionatzen jarraitu eta,ondorioz, nortasuna areago lausotu, edo beren baliabideekin aurrera egiteramugatu, funts propioak eta diru-sarrerak ahal den neurrian sendotuz.

Horrenbestez, badirudi garbi dagoen gauza bakarra dela Europako BankuBatasunak oraindik oztopo ugari gainditu behar dituela. Eta ez dakigula azkeneanzein itxura hartuko duen.

Eta, irudipena baino, agerikoa eta larria, oso larria dena da, elkarri mokokajardun beharraz harago, bazter guztietan hedatzen ari den desberdintasun geroeta sakonagoa.

........................................

Ameriketako leize edo amildegi fiskalaren showak bere eginkizuna bete duaurten ere, amaiera zoriontsu bat irrikatzen duen munduko ikusleria erakarriz;amaiera, noski, zoriontsua izaten da. Alderdi Errepublikanoak –Kongresuangehiengoa duena, baina ez Senatuan– aurrekontua atzera botatzeko keinu egindu, demokratek bultzatuko izaera sozialeko zenbait partida kendu ezean. Aldilabur batez, Estatuaren mendeko funtzionarioen zenbait kolektibok soldatakobratzeari uzten diote; saihestu ezineko epea betetzear dagoela, akordioalortzen dute bakoitzak zenbait arlotan amore eman ondoren, baina behin-behineko konponbidea da, aste gutxiren buruan akordioa birplanteatu beharkobaita; bi alderdietako erradikalek aldarrika kritikatzen dute beren ordezkarienahulezia, jendaurrean egundoko harrabotsa sortuz; negozioek aurrera egiten duteeta, azkenean, akordioa bermatzen da: AEBek ez dituzte ordainketak etengo,nahiz eta kalifikazio-agentziaren batek herrialdearen kaudimena auzitan jartzekoausarkeria izan duen; ekitaldian zehar ekonomia suspertuz doa; BPGa erritmoonean hazten ari da, eta langabezia murrizten; zorrak hazten darrai (mugarik ezote du?); munduak ere bizirik jarraitzen du, estropezuka bada ere…

Urte berriaren hasieran iragarritako pizgarrien murrizketak eta FEDekoburuaren aldaketak kezka sakona eragin dute, itxura batean, garapen bideandauden herrialdeetan, eta kezka hori, era berean, Mendebaldeko ekonomietaraheldu da neurri batean: ekonomia globalaren misterioak dira, eta aski errotuta

2013

66

Page 63: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

dagoen uste baten berrespena, alegia amerikarren doministikuek eragina dutelaMendebaldearen osasun ekonomiko eta finantzarioan; eta orain asiar tximeletabat gehitu behar zaio horri... azkenaldian Txina ere, bere gorabeherekin,egonezina sortzen ari baita, eta are larritasuna, harako jauzia eman zuten etaberen estrategia garai batean “Ekialde Urruna” zen hartan –gaur egun txip bateradago– oinarritu zuten enpresa batzuetan.

........................................

Europako ekonomiara eta finantzetara –eta bereziki Espainiakoetara– atzerabegiratuta, argiak eta itzalak topatzen ditugu, ohikoa den moduan, baina oraingoan,egutegiari jarraiki, itzalak eta argiak –ordena horretan– esan beharko litzateke. Izanere, 2013ko ekitaldia bukatu eta 2014koa hastean, epe ertainera begirako datuadoregarri batzuk ezagutu ziren. Baina oraindik ahula den argi hori ez da nahikoaurteko zatirik handienean nozitutako giro laiotza ahazteko. Horregatik, etazorroztasunaren mesedetan adierazi beharra dagoen arren ohar hauek idaztekounean egoera ekonomikoak hobera egiteko zantzuak ageri dituela, gaineratu beharda ez dela hori izan –eta orain ere ez da– 2013an zehar gizarteak –sei urte luzezkontsumoaren gelditzea, doikuntzak eta proiektu eztabaidagarriak jasan dituengizarte horrek– izan duen pertzepzioa. Beraz, ez da harritzekoa pertsona askorenbizipenak eta gogo-aldartea hobekien adierazten dituzten jarrerak sinesgaiztasuna,haserrea eta –gero eta gehiago, kezkagarri bihurtzeraino– errebelamendua (edo are“errebolta”) izatea; pertsona horiek berak dira hilabete asko daramatzatenakulertzen saiatuz, lortu gabe, nahita ilun esaten diren eta kontraesan ugari dituztenadierazpenak; herritarrarentzat sentikorrenak diren arloetan eragiten dutelako kontraegiten zaien xedapenak; Batasuneko buruen bilerak eta desadostasunak; bat-bateko irizpide-aldaketak; elkarren aurkako deskalifikazio zakar eta zitalak; etahorien jomuga nagusia politikariak dira, baina ez horiek bakarrik, baita eraginhandiko pertsonaiak ere, batzuk ustez “goi-mailakoak” eta beste batzuk itxurabatean –eta itxurakeria handiz– “behe-mailako” oportunistak.

Espainian, aldarte baikorra goizean ohiko albiste bihurtu zenarekin –“arrisku-prima”– heldu zen, pixkanaka goitik behera egin baitzuen, ekitaldiaren amaieran mailaonargarri batean jartzeraino. Horrek eragin positiboa izan du zor-jaulkipenen kostuan,bai publikoetan bai pribatuetan. Merkatuek baloratu zutelarik egoera ekonomikoaegonkortu zela, EBk Espainia erreskatatzeko aukeraren aurrean ezezkoa nagusituzen. Beraz, Batasunak eskainitako 100.000 milioi (ehun mila milioi) €-ko lineatik erabiligabe zegoen zatia ez zen erabili; linea hori, 41.000 milioi €-koa, 2012an ezarri zenbehea jotako kutxak salbatzeko. Duela ez asko, kalifikazio-agentziek rating-a jaitsizien Espainiako finantza-erakundeei, eta horrela areago zaildu zien jo behar zutenmerkatuetara jotzeko bidea. Erakunde horietako batzuen maila zabor-bonuen pare

2013

67

Page 64: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

2013

geratu zen, eta ezeinek ez zuen bere rating-ean “A” kategoria mantendu;horretarako argudiatu zen Espainiako Erresumari ere “Baa3” ziztrin eta kezkagarriadebaluatu egin zitzaiola. Bada, 2013an zehar, inbertsoreen iritziz Espainiakobankuak merkatuan kaudimen handiena zutenen artekoak ziren, eta Espainiakobonuek nabarmen beheratu zuten beren prima diferentziala. Zaila, orduan,aurreikuspen hori ulertzea? Ez gara orain kalifikazio-agentzien jardunbideari buruzegin diren iruzkinak errepikatzen hasiko. Bada master bat, denok egin beharkogenukeena eta cum laude notaz gainditu, nahiko umil batekin ere aski izangolitzatekeen arren: Sen Onaren Masterra da, iradokizun askoren artean honakoa erezorrotz aholkatzen duena: “Ez zaitez “adituen” iritziaz itsu-itsuan fida, eta –noizeanbehin bada ere– zeure kabuz pentsa ezazu”.

Merkatuen konfiantzak nazioarteko inbertsiogileei adore eman zien eta Espainianjarri zuten arreta, prezioen jaitsiera orokorrak ere erakarrita. Inbertsio-funtsen eskutikheldu zen inbertsioa, eta baita urtean zehar era askotako aktiboetan tokia hartuzjoan ziren partikular gutxi-asko anonimoen eskutik ere. Anonimotik ezer gutxi du BillGates-ek, baina hark ere ikasbidea eman eta partaidetza handi bat eskuratu zuenIBEXeko sozietate batean, eta gauza bera egin zuen György Soros aberats okituhungariarrak ere. Arlo sozialean, gogora dezagun, adibidez, Bartzelona izan zela hirihautatua Lakshmi Niwas Mittal indiar handikiaren iloba baten ezkontza ospatzeko.Horiek guztiak Espainiako nazioarteko kalifikazioa –azkenaldian oso narriatua– pixkabat igotzen ari den seinale izan litezke. Ez da ahaztu behar, bestalde, likideziaren etapertsonaien etorrera horretan eragina izan bide duela garapen bidean daudenherrialdeen eta Mediterraneoko auzo-herrialde askoren inguruan dagoenziurgabetasun gero eta handiagoa.

Eraikuntzaren gaia diogunaren erakusgarri garbia da: “Banku Txarrak” –SAREBdelakoak– eta zenbait banku handik oso prezio onean (eroslearentzat) saltzenzituzten higiezin-paketeak eta baita –baleude– horiei lotutako maileguak ere.Jardunbide hori banku-balantzeetara likidezia ekartzen ari da eta, aldi berean,eraikinen parke ugariren etorkizuneko kudeaketa atzerriko inbertsiogileen eskuuzten; eta azken horiek, une egokia heltzean, eragin erabakigarria izango dutemerkatuan, bai pisuen salmentan eta baita –bereziki– horien alokairuan ere.Estatuari buruzko balantzearekin jarraituz, esan beharra dago gero eta argiagogeratuko dela garai batean gurea zenaren –edo gurea zela uste genuenaren– jabeizan gaitezkeela neurri batean, baina orain lehen baino gutxiago. Honakoa hedabideaskotan berehala sortu zen galdera bat da, hutsala askorentzat baina edonola eresentimenduz betea: “Espainia salgai dago?”

........................................

68

Page 65: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

Azken datuek iradokitzen dutenez, atzeraldia amaitu da, baina horrek ez duezinbestean esan nahi krisia ere amaitu denik. Norberak nahierara uler dezakekrisiaren kontzeptua; gure interpretazioaren oinarria biztanleriaren bizi-kalitatea da(ona, txarra edo erdipurdikoa), eta gutxienez bizi-kalitate onargarria dutenenehunekoa; garai normaletan, zifra hori ehunetik gertukoa litzateke, neurri bateanizaera sozialeko laguntza publikoak daudelako eta, horien osagarri, gizarte zibilarenelkartasuna. Gaur egun, Espainia ez dago egoera horretan, ezta Euskadi etaEuropako zati handi bat ere. Ondorioz, guretzat, krisiak hor jarraitzen du, etaseguruenik oraindik urte askoan. Edonola ere, gaur nabarmendu behar da atzeraldiagainditu dugula, itxura batean. Lehenengo urratsa da. Datu garrantzitsua da, etahorrela ulertu behar da.

Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) iragarri duenez, Espainiako ekonomiarenbilakaera erakunde horrek berak duela hilabete gutxi aurresandakoa baina hobeaizango da: % 0,2tik % 0,6ra pasako litzateke, aipatu balioespenaren arabera. Datupositiboa da inondik ere, baina neurriz baloratu beharrekoa; azken finean, oraindikestua den eta zabalduz joan behar den bide baten hasiera baizik ez da. Kalkuluetan2013ko % 1,2ko beherapenetik % 0,6ko hazkundera igarotzea jauzi osogarrantzitsua da. Baina jauziak ematen jarraitu behar dugu, gero eta handiagoakgainera.

Irudipen positibo hori berretsiz –baina baita pixka bat urardotuz ere–, troikak(EBZ, NDF eta EB) dio Espainian norabide onean aurrera egin dela, baina erreformaburutu behar dela, eta horretarako defizitaren inguruan presioa egiten ari da:2015ean % 2,8 izan behar du, eta horren aurrean ezin da kontrako argudiorikeman; horrek beste 37.000 milioi €-ko murrizketa egin beharra dakar. Inkognitahandiena da diru-sarrerak nondik etorriko diren edo defizita apaltzeko –“kontrakoargudiorik emateko aukerarik gabe”– bi urtetan egin beharko diren murrizketeknortzuei eragingo dieten; tarte horretan, gainera, hauteskundeak izango dira…

........................................

Balantzaren pasiboan, konpondu beharreko zenbait auzi eta arazo –kasubatzuetan larriagotzen ari direnak– ekarri behar dira hizpidera, aurrera egitekooztopo handia baitira.

Kreditu-eskariak behera egiten jarraitu zuen, aurreko urteetan abiatutakojoerari eutsiz. Bankuek kreditua emateko borondaterik ez dute, edo eskari gutxi-asko kaudimenduna falta da? Auzi horretan, erantzunaren nolakoa erantzunaematen duenaren araberakoa izango da: enpresentzat, bankuen ezezkoa izan daarazoa; bankuentzat, eskari bideragarririk ez egotea.

Eurogune osoaren arazoa da hori, eta EBZk bultzatu duen “doako barraren”

2013

69

Page 66: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

politikak, likidezia oso prezio baxuan eskuratzekoak, ekarri duen egoeran kokatubehar da eztabaida; ekimen horren xedea zen ia herrialde guztietan apaldutazegoen ekonomia indarberritzea eta zonalde batzuetan begiztatzen zen deflaziobeldurgarriaren aurka borrokatzea. “Carry” deitutakoa da (kanpo-merkataritzarenarloko salerosketa-modalitatea den carry trade terminotik hartua). Finantzetanohikoa zen argi eta garbi hitz egiteko joera maitagarri hura berreskuratuz, kasuhonetan kontzeptu horrek honakoa esan nahi du: “esku batekin diru merkea hartu;bestearekin, hura etekin handiko zor publikoan jarri”…

Politika horren emaitzak oso era desberdinetan interpretatu dira: bankuhartzaileentzat, aukera benetako oxigeno-baloia izan zen, bankaren emaitzak ezbaitziren ohiko jarduerarekin suspertzen ari, espero zenaren aurka; zehazki,lehenengo seihilekoan interes-marjina % 10,7 apaldu zen, eta ez dirudibigarrengoan hobera egin zuenik. Hala ere, aipatu carry-aren eraginez, eta DeGuindos-en dekretuen kariaz 2012an egin zirenak baino zuzkidura txikiagoak eginbehar izan zirelako, bankuen mozkinak nabarmen hazi ziren aurreko ekitaldiarekiko,baina ez jarduera tipikoagatik edo sarrera errepikariengatik.

(Bankuek arrisku handiegia hartu zuten estatuaren zor publikoan itsu-itsuanfidatzean? Orain hizpide dugun gaiaren harira ernatzen den galdera edo digresioada hori, eta erantzuna askotarikoa izango da seguruenik, bakoitzari kontuak nolajoan zaizkion. Baina, lehen batean, ez dirudi Estatuaren eta bankaren elkarrekikogehiegizko mendekotasuna politika osasungarria denik herrialde baten edoeurogune bezalako eskualde ekonomiko baten ekonomiaren etorkizunerako).

Bankuek lortutako l ikideziari esker, zor-jaulkitzaile ziren estatuekerrentagarritasuna ateratzeko irrikan zegoen ezusteko merkatu bat topatu zuten.Jaulkipenak arazorik gabe banatzean konpromisoei aurre egin ahal izan zieten,baina beren zorraren ratioa garai batean administratzaile onaren ortodoxianmugatzat ezarritako % 60tik oso gora igotzearen lepotik. Kontuak kontu, Europanortodoxia aplikatzen da soilik hura definitzen dutenak beraiek erabakitakoabetetzeko moduan daudenean.

Enpresentzat, carry-a hutsaren hurrengoa da. Inbertitzeko asmoa izan edo ez(oraindik ez baitago argi benetan eskari bideragarri bat ote zegoen, aintzat hartuaizan ez zena), bankaren jarduera horrek haren aurkako argudio berriak hauspotuzituen, egunero-egunero erabiltzen diren bestelako argudio ugariei gehituzitzaizkienak.

Bistan denez, EBZ bere jardunbidearen ondorioen jakitun zen; seguruenikestatuei laguntzeko zuen modu bakarra zen, EBko arauek ez baitiote uzten haiei

2013

70

Page 67: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

zuzenean maileguak ematen. Urteko lehen hiruhilekoan jada esaten zen EBZklikidezia sartuko zuela, sortu ziren deflazio-zantzuei eta euroak eraso gehiagojasateko arriskuari erantzunez. Garai hartan Europako Banku Zentraleko presidenteMario Draghik zor publikoa masiboki erosteko programa, “Outright MonetaryTransactions” (OMT) izenekoa, iragartze hutsak espekulatzaileak uxatu zituen etazailtasunak zituzten herrialdeen gaineko presioa arindu zuen. Programa hori,azkenean abian jarri ez zena, auzitan jarri dute EBren arauekin bat ez datorrela iritzidiotenek. Zuzeneko esku-hartzerik ezean, zeharkako formulak antzeko eragina izanzuen eta, gainera, bankuen mesederako izan zen.

Deflazioaren beldurra dela-eta, finantza-agintaritzak kudeatutako interes-tasapizgarri moduan erabili da (eta espero dugu etorkizunean ere erabiltzea) guztizbeharrezkoa den ekonomiaren berrindartzea akuilatzeko. Hainbeste alditan, amorruapur batekin eta inbidia sano handiarekin, esan den moduan: “Alde ederra dagoFEDek Estatu Batuetan ezarri duen politikarekin!”...

Dirudienez, eta bankuen beheraldia zein inflazioaren beldur atabikoa gaindituta,aurrerantzean EBZk mailegu horiek emango ditu baldin eta enpresei laguntzekobadira. Eta orobat badirudi –Alemaniak jarrera aldatzen ez duen bitartean– estatukideei maileguak zuzenean emateko debekua edo mugak mantendu egingo direla,non eta “ezinbesteko erreskaterik” egin behar ez den; azken kasu horretan, helburuhorrekin sortutako erakundeak esku hartuko luke. Oraindik orain, 2014ko hasieran,Alemaniako Auzitegi Konstituzionalak Europar Batasuneko Justizia Auzitegiarenesku utzi du aipatu OMT programaren baliozkotasunari buruzko erabakia, etahorrek ataka bat irekitzen dio itxaropenari… Horrelakoxe konplexua, aldakorra etaaldartetsua da gure Europa hau, Europa Jainkotiar eta Zaputza!, edozein egunetanOtto I.a Handiaren ondorengo ahalguztidunaren meneko bardoek kantatuko dutenmoduan.

........................................

Aurrerago adierazten den bezala, Bankoak bere jarduera-esparru mugatubaino esanguratsutik duen ikuspegia da eskaria ez dela iratzarri. Eta gainera, gurekasuan ez zen, ez ekitaldi honetan ez aurreko bietan, estatuaren zor publikorikerosi ezein modalitatetan, ez carry-arekin ez carry-a gabe. Esan nahi duguna daEBZra jo dugunetan –eta ez da sarri izan– ez dela carry egiteko izan, ezpadaCrédit Agricole Taldeak ematen digun finantzaketa mugatzeko. Bankoak ez du,eta inoiz ez du izan, likidezia faltarik.

.......................................

2013

71

Page 68: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

Neurri handiagoan edo txikiagoan aurreko ekitaldietan hartutako erabakienondorioei dagokienez, aipatzekoak dira fusioak eta, oro har, enpresenkontzentrazioa. Hainbatetan eta hainbat sektoretan, fusioak egin eta haien onurakaldarrikatu dira enpresen tamainari egotzitako arazoen mirarizko irtenbide gisa.Eta, zalantzarik gabe, hala izan da kasu askotan, baina ez guztietan. Ezin ukadaiteke zenbait sektoretan enpresek, bideragarriak izan daitezen, gutxienekotamaina bat behar dutela, denboraren joanarekin handitu edo txikiagotudaitekeena, hainbat faktore teknologiko edo sozialen arabera. Baina zenbaitetanintegrazio-eredu horren onurak erlatibizatu egin behar dira, batez ere erabakibatzuen oinarrian larderia eta boterea metatzeko gosea antzematen direnean, etaez egitura jakin batzuei izan behar litzaiekeen errespetua. Horren adibide daaurrezki-kutxek Espainiaren luze-zabaleran izan duten bilakaera: batzuk fusionatueta banku bihurtu dira; beste batzuk bankuek erosi dituzte; batzuen zertarakoazehaztu gabe dago oraindik; eta oso txikiak baina kaudimendunak diren gutxibatzuek lehengo estatusari eutsi diote, sektorea izan zenaren erreserba etamemoria gisa. Kasu guztietan, bat egindako erakundeen egoitza zentralak zeudeneta haien berezko eragin-esparrua ziren hiri eta eskualdeetatik urrunduz joan dira(erreferentziakoak salbu), eta horrela, nortasunarekin batera, bere lehentasunezkojarduera-eremuan (eta horiek ez dira ez aireportuak ez auditoriumak) laguntzasozial eta ekonomikoa eskaini beharko zukeen instituzio bat galtzen da. Oro har,eta salbuespenak salbuespen, pertsona jakin batzuen kudeaketa okerragatikeskualde bateko gizarte oso batek pairatu duen zigorra izan da. Horrekin batera,gainera, tamaina, funts propioak eta potentzia absolutua sustatzen dituenfinantza-munduaren nazioarteko ikuspegia nagusitu da, aintzat izan gabekaudimena eta tamaina ez direla gauza bera; eta ez gara akaso zaharkitutzathartuko diren beste gogoeta humano eta sotilagoetan sartuko... Finantzen kontuhauetan, sotiltasuna sobera dago...

Horregatik, interesgarria litzateke “fusiofilia” dei genezakeenaren inguruangogoeta egitea; alegia, sinetsita egotea ekonomia hobeto joan dadin fusioahelburu desiragarria eta desiratua dela. Definizioz, bukaera gabeko egoera dahori, fusio baten abantaila teorikoak eta praktikoak baliagarriak izan baitaitezke,berdin-berdin, geroagoko fase batean. Azken finean, neurri batean oligopolioraeta monopoliora garamatzan bidea da hori, ekonomistek eta soziologoek aspaldi-aspalditik kontsideratua, aztertua eta salatua eta itxura batean trusten aurkakoedo lehiaren aldeko erakundeek kontrolatua, baina, praktikan, beti gauzak gertatueta gerora. Eztabaidatzeko modukoa da, behintzat, ea enpresen fusioak, sinergiapositiboekin eta kostuen murrizketekin batera, ez ote dituen frustrazio pertsonalugari eta energia-galera handia eragiten. “Zeharkako efektuak” deitutakoak dira.Tankera bertsuan aztertu behar dira fusioak ekarri ohi dituen zerbitzuenintegrazioa eta erabakien kontzentrazioa, batik bat integratutako enpresen eta

2013

72

Page 69: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

erakundeen berezitasunak eta aurreko habitata –hein batean bederen–errespetatzen ez direnean. Horrek ekarri ohi du, “zeharkako kalte” gisa, fusionatuaizateaz gain xurgatua ere izandako enpresaren inguruan eratuta zegoen saresozioekonomikoa baztertu edo abandonatzea. Sakonagoa edo azalekoagoa izandaitekeen desegite-prozesu horrek askotariko lanbide edo jarduerei eragiten die,eta epe ertainera zenbait herriren edo zonalde ekonomikoren gizarte-oreka asaldadezake; gainera, zerbitzuen integrazio horien abantailak oso eztabaidagarriak dirasarritan, gerta daitekeelako eremu eta egoera jakin batzuetan oso komenigarriakizatea baina beste batzuetan ez. Ikuspegi horretatik defendagarriagoak diraaliantzak, nahiz eta seguruenik nekezagoa den aliantza egoki bat finkatzea fusiobat erabakitzea baino.

Integrazioek jada egin duten bidearen ondorio positiboak bistakoak dirafinantzen eta kontrolaren ikuspegi soiletik, baina bistaratzen ari dira, halaber,pertsona askori eta zona edo herri jakin batzuei eragin dizkieten kalteak, horiekostera oreka sozioekonomikoa berreskuratu beharko baitute.

Oraindik orain, Mondragon Taldeko tradizio luzeko Fagor EtxetresnaElektrikoak enpresaren hartzekodunen aurrekonkurtsoa eta konkurtsoa izan ziren.Ez da egokia eta ez litzateke arrazoizkoa, ezta justifikatua ere, ohar hauetan iritzisendorik ematea, ezpada esatea sinetsita gaudela gure inguruko ekonomiak etagizarteak asko zor diotela kooperatibismoari. Gaia atera dugu, lehenik, 2013kogertaera aipagarri bat delako eta, bigarrenik, enpresaren tamainaz eta horretaraheltzeko moduaz pentsatzera garamatzalako. Erraza da gerora kritikatu edotxalotzea, eta guk ez dugu inondik inora hori egingo. Besterik gabe, gertakariak,haien trataera eta bilakaera aztertu behar dira. Enpresa baten tamaina egokia denedo ez, enpresariak baloratuko dituen askotariko gorabeheren araberakoa da.Eta, batzuetan, erratu egingo da. Enpresa handi asko mini-enpresa izaten hasiziren. Eta enpresa handi asko azkenean desegin ziren eta haietatik enpresakoskorrak birsortu ziren. Batek daki!

........................................

Pentsa litekeen arren krisiak utzitako ikasbideari esker haren jatorrian egonziren jardunbide okerretako asko alboratzen ari direla, datuek ez dute horiesaten. Ostera ere hizpidera ekarri da, hanpadura handiz, “itzaleko banka”deitua, hau da, erregulatzailearen kontroletatik kanpo geratzen diren eragiketaketa transakzioak. “Lanbide” hori –zeinen jarraitzaile ugariek estimu handiadioten– ekonomia erreala iluntzen ari diren laino finantzarioak ekarri dituena daneurri handi batean; gizarte-orekari begira ondorio dohakabeak sortzen ditu,desberdintasunak areagotzen ditu eta ustekabeko erreakzioak ernarazten ditu;besteak beste, tamalez, gorrotoa eta errebolta. Izenak berak aditzera ematenduenez, ez da erraza jarduera pseudo-klandestino horren aldaerak deskribatzea,

2013

73

Page 70: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

eta ezta kuantifikatzea ere, baina itxura guztien arabera gorabidean dago.Funtsean, epemugak aldarazten dituzten, etorkizunean berrerostekokonpromisoa agintzen duten, palanka-efektu mugagabeak ahalbidetzen dituzteneragiketak eta antzekoak dira, oinarri sendorik gabeak: larrialdi-egoera bateanezingo litzateke berehalako likidezia lortu, ezinezkoa luketeelako horretarakoezarritako mekanismoetara –banku zentrala kasu– jotzea. Zenbait erakundefidagarrik diote itzaleko bankak guztizko transakzioen % 25 edo % 30 kudeatzendituela. Atera kontuak! Hori hala balitz, fenomeno horrek gorabidean jarraitukobalu, ez bazaio galgarik jarri… beste behin egiaztatuko genuke gaur egungoegoera ekarri duen krisi sakona ez dela zentzabidea izan pertsona askorentzat,duela sei urte infernuko sutara kondenatuak izan ziren jardunbide beretan edoantzekoetan baitabiltza. Norbaitek idatzi zuen “itzaleko banka” ostera “distira”egiten ari dela, beste hondamendi itzel batera eraman gaitzakeen ilusionismo-ariketa ulergaitz bati jarraiki. Bankaren arazoa da –eta ekonomiarena oro har–finantza-ingeniaritza zirkuituetan infiltratu dela eta horrek errealitate birtual batsortu duela, errealitate erreala mozorrotzen edo ezkutatzen eta azkenerakoindargabetzen duen estalki moduko bat. Kezkagarriena da inortxok ere ez duelahori eragozteko ezer egiten. Errealitatean –hori bai erreala–, honakoa bezalako“sermoiek” askoren axolagabekeria eta betikoen barrea eragiten dute.“Quousque tándem”, esango lieke Oteizak (Zizero parafraseatuz) itzalean gureegonarriaz abusatuz azpikerian dabiltzan “Katilinei”… Oraingoz, erantzuna “persecula seculorum” da.

(Espero dezagun “amen” esan beharrik ez izatea, eta berriki sortu den EMIRerregistroak transakzio horietako batzuk behintzat kontrolatzea). Heterodoxoakbaino, zenbaitetan behintzat delitu ere badiren jarduera horiek bi faktoretanoinarritzen dira: diru-gosea, “bankari” batzuk bankua patrimonializatzerabultzatzen dituena, pentsatuz beren interes pertsonalen mesedetan jardutekoeskubidea dutela, kontrolak eta obligazio sozietario zein sozialak saihestuz; etaoro har merkatuak eskaini ohi duena baino askoz errentagarritasun handiegiaagindu zaielarik, amu horri itsu-itsuan heltzen dioten aurreztaileen konplazentzia.Diru-gosea oso jarrera larria da, eta zigorgarria, beren lanbidea iruzur egiteko etaaberasteko erabiltzen dutenengan. Baina ia beti ameskeriez fidatzen direnenjarrera apur bat diruzalea du lagun; eta hori ere gaitzesgarria da. Diru-gose izpirikez da izan behar finantza-transakzioetan. Bai, ordea, errentagarritasun sano batlortzeko gogoa.

Orobat makurra da –langabearen etsipenak ulergarri egin dezakeen arren–“ezkutuko ekonomia” deitua –kasu honetan ez bankuena–, Estatuko etaEuropako geografia osoan barrena hedatzen ari dena eta praktikante leial ugaridituena. Batzuetan esaten da Espainian BPGaren %20 dela, beste batzuetan% 30era igotzen da, baina nolanahi ere diru asko da; gogora dezagun EspainiakoBPGa bilioi bat eurotik gorakoa dela. Benetako interesa dago ekonomia horidesager dadin, edo gutxienez dirudunen artean murriztu dadin? Ez dirudi hala

2013

74

Page 71: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

denik, eta beraz arazo horrekin bizitzera ohitu beharko dugu, harik eta pairatzenduten herrialdeetan –guztiek, nahiz eta batzuek beste batzuek baino gehiago–norbaitek iruzur horri benetan aurre egin eta desagerrarazi edo murrizten saiatzenden arte.

........................................

Espainian –baita Euskadin ere, baina gutxiago– langabeziaren arazoa oso larriada oraindik ere. Iaz horri buruz jardun ginen, baina aurten ere atal bat eskainibehar diogu ezinbestean. Badirudi zifrak eta ehunekoak entzutera ohitu garela,jada ez dugu sentitzen hasieran ezagutzera eman zirenean sentitu genuenhotzikara. Eta ahazten zaigu egunetik egunera egoera gero eta dramatikoago etalarr igarr iagoa dela egoera horretan 2.000 egun baino gehiagodaramatzatenentzat. Poztasunez eta are nolabaiteko triunfalismoz esaten daurtearen azken hiruhilekoan langabezia jaitsi egin dela, 65.000 langabe gutxiagodagoela (ekitaldi berriko lehen asteetan gora egin du, koiunturalki bada ere).Ongietorria egin diezaiogun albisteari, baina ez dago goi-matematika ikasibeharrik ondorioztatzeko erritmo horretan hamabost urte beharko direla Espainian–ez beste herrialde batzuetan– zifra “teknikoki onargarri” bat lortzeko, hau da, bimilioi langabe inguru. Edozein kasutan, arinkeria litzateke etorkizunera espektatibahoriekin begiratzea; seguruenik enplegu-sorrera bizkortuko duten neurriakezarriko dira, eta zortzi edo hamar urtetan maila horretara hel liteke. Komeni dagogoratzea krisia hasi zenetik ia hiru milioi lanpostu desagertu direla.

Datuen analisi konplexuan sartu gabe, esango dugu, besterik gabe, nahi etaespero dugula langabezia murriztea enpleguak sortzeagatik eta ez emigrazio“behartua” igo eta immigrazioa jaisteagatik. Eta zera gehituko dugu: hazkundeakaldi luze batez erritmo adierazgarri bat lortu eta mantendu arte, jakitun izan behardugu urte gogorrak bizi beharko ditugula. Alternatiba okupazionalak sustatu behardira –langabe orok jaso behar duen prestakuntzaren ondorenean–, lan ordaindu batizan ez eta benetan lan egin nahi duenak (bai baitaude subsidioa nahiago dutenak)aukera izan dezan, ezagutzak bereganatzeko ez ezik, sentitzeko gizartea harenegoeraz kontziente dela, haren gaitasunetan sinesten duela eta pertsona gisaerrespetatzen duela. Izan ere, deflazio-giro honetan –deflazio ekonomikoa bainogehiago, morala eta mentala, etsipen orokorrarekin bat datorrena– antsietateasortzen da, itomena ere bai; eta, alternatibarik ematen ez bada, gerta liteke alferrikgaldutako buru argi askok, adoregabetuta, beren burua eskaintzea finantzetako“aztiek” kontrata ditzaten kontrolak saihesteko formula berriak asmatzeko, moduhorretara betikoek beren agindupeko eremuak hedatuz jarrai dezaten. Balioak–batzuk–, aldarrikatu eta erein ez ezik, ureztatu ere egin behar dira.

2013

75

Page 72: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

Duela urtebete genioen langabeziaren dramaren aurrean biztanleriak, gizarteosoak, pertsona orok, kezkatuta egon behar duela, normala denez, etaelkartasuna agertu behar duela. Kasu honetan, jarrera berbera indar berrizaldarrikatu besterik ez dugu, egunetik egunera kontzienteago izan behar baituguborroka egitearen beharraz pobrezia murriztuz joan dadin, eta ez zabalduz,inkestek diotenez azken hori baita gure inguruan gertatzen ari dena.

........................................

Aurten ere ahotsa goratu behar dugu denen permisibitateaz erroak bota ditueneta orain erauzten oso zaila dirudien ustelkeria deitoratu eta erabat arbuiatzeko.2013ko lehen zatian, pixkanaka azaleratzen eta zabaltzen joan ziren ustelkeriarenhainbat eta hainbat artista bikain tentu handiz diseinatzeko, lantzeko eta fintzekogai diren artelan liluragarriak. Elkar harturik, sakabanatuta dauzkaten artisautza-lantegi ongi hornituetan isilka eta sigi-saga (akaso Txinan “sugearen urtea” delako)mugitzen dira, herrestan. Hain zuzen ere, eta irudi literarioak alboratu eta argi etagarbi mintzatuz, errotik gaitzetsi behar dira gizarteko sektore desberdinetakohainbat pertsonak agertutako jarduera publiko zein pribatu irregular, lotsagaldueta eskandalagarriak, amorru eta arbuio izugarria (nazka ez esatearren) sortzendutenak. Horietako asko zigor gabe geratzen dira gainera, eta gizartearilapurtutakoaren zati bat ere itzuli gabe; jarduerak pixkanaka eta partzialki baino ezditugu ezagutzen, eta urrun dira antzeko kasuak errepikatzeko asmoa kentzealdera ezinbestekoak diren gardentasuna eta erabateko arbuioa. Urteko bigarrenzatian argi-printzaren bat antzeman zen, baina lausoa beti, susmoen araberaartisten sareak behin eta berriz oztopatzen zituelako beren kideko usteleizentzabideak ezartzeko ahaleginak. Gizartearen gehiengoak jada susmatzen zuenerrealitate penagarri bat islatu zen hedabide guztien tituluetan –zein baino zeineskandalagarriagoa– eta solas-lekuetan, baina agerian jarritako ustelkeriasakonaren kontzientzia osoki barneratu gabe. Ustelkeriaren inguruan eskainitakoñabardura makurrek ez zuten lortu hori, eta, gainera, susmoa dago –sendoainondik ere– oraindik kasu asko daudela azaleratu gabe, eta ez direla inoizazaleratuko.

........................................

Iruzkin hauen ustekabeko kontrapuntua dira, analisiari barealdia eta espirituariaire bizigarria ekarriz, bankarekin eta ekonomiarekin zerikusirik ez duten bigertakari. Izan ere, mundu osoan oihartzuna izan duten bi albisterekin hasi etabukatu da 2013. urtea; izaera, jatorr i geograf iko eta motibazio askidesberdinekoak dira biak, baina oso antzekoak mezu etikoan, Mendebaldekoetikaren ikuspegitik bederen.

2013

76

Page 73: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

Otsailaren 28an, mendetan ikusi gabeko keinu eskuzabal bat eginez,Benedikto XVI.a aita santuak erretiroa hartu zuen, abaildua eta indarrik gabe bereingurune gertukoenean azaleratu ziren ustelkeria-zantzuei aurre egiteko.Martxoan, Jorge Bergoglio kardinala Erromako Apezpiku hautatu zutenkonklabean, eta, harekin batera, aire berritua arnasten hasi zen hainbat eremutan,baita –eta guri dagokigunez oso bereziki– finantza-arloan ere, zehazki IOR edoVatikano Bankua deitutakoan.

Abenduan Nelson Mandela hil zen, borrokatu, jazarpena eta oso espetxealdiluzea pairatu eta bere herrialdea baketu zuen gizona, boterea asmo bikainezerabili eta bere herria hobetu zuena, elkarrizketa eta barkamena defendatu etaerabili zituena eta aberasteaz axola izan ez zuena.

Bi pertsona –latinoamerikarra bata, afrikarra bestea–, herrialde etapentsamolde desberdinetako hainbat bururi gogoeta eragin zietena eta publikokionartzera behartu –herriaren aurrean beren izen ona zalantzan egon ez zedin–mundua ere irizpide etikoek eta balio moralek gobernatu behar dutela, boterearieta diruari dagokien tokia, beti erlatiboa, emanez. Ona genuke pertsona horiek etaberen mezuak gogoan erabiltzea, gizarte adeitsuago bat lortzeko bide egokienaseinalatzen digutelako; mundua aldatzeko, mundu bat non ez diren nahastubehar merkatuko ekonomia edo espekulazioa (kontzeptu eta eredu gisa horienalde egon zein ez) zenbaitzuek egiten eta merkatuaren egiazko arau moduansaltzen ahalegintzen diren jardunbide batzuekin. Izan ere, arau horiek,testuingurutik atera eta asmo maltzurrez baliatzean, erabat faltsutu dira eta–okerragoa dena– amarruekin ezarri eta kontzienteki eta bihozgabe baimendu.Espekulatzea ez da ezinbestean merkatu handiak bereganatu eta manipulatzea;burtsa-baloreetan inbertitzea ez da kasino batean jokatzea, ezta ere balore batjaitsi edo igo dadin behartzea hura erosi edo saltzeko, ohikoan emankorra etaorekagabea den “joko” hori muga lezaketenen kredituaz eta onespenaz; lehiatzeaez da lehiakidea edozein moduz hondoratu eta gero xurgatzea...

........................................

Adierazi denez, Bankoan urtearen hasieratik nabaritu genuen kreditu-eskariajausten ari zela. Inbertsioa areagotzeko ahaleginak egin arren, amortizatutakoaitzuli eta enpresentzako finantzaketa pixka bat areagotu besterik ez zen egin ahalizan, eta, bien bitartean, etxebizitzetarako finantzaketa nabarmen gutxitu zen.Beste batzuetan gogoratu denez –eta logikoa da hori pentsatzea–, eskari-motabat badago bankak bazter utzi behar duena, non eta aparteko gorabehera etabaldintzak ematen ez diren: arazo larriak dituzten enpresetatik edo kredituaitzultzeko behar adinako diru-sarrerak ez dituzten pertsonengandik datorrena.

2013

77

Page 74: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

Sarritan ahaztu ohi den arren, babestu behar dituen besteren baliabideenadministratzailea da banku bat, eta baliabide horiek errentagarri bihurtu behar dituneurriko arriskuak hartuz.

Oso adierazgarria da Espainiako bankaren inbertsioak azken hiru urteetan izanduen bilakaera. 2010etik 2013ko erdialdera arte, balantzeak izugarri jaitsi dira,2010eko abenduko 1.843.950 milioi €-tik (bat koma zortzi bilioi) 2013ko uztaileko1.492.041 milioi €-ra; beraz, hiru urtetan 350.000 milioiko jaitsiera izan da.Beherakada hori bereziki bortitza izan da azken hamabi hilabeteetan: 1.716.970milioi €-tik aipatu 1.492.041 milioi €-ra. Dena den, kopuru hori orraztu behar da,50.781 milioiren kreditu txarrak pasa baitira bankatik SAREBera, erakundeakberak emandako datuen arabera.

Kreditua berrindartzeko grinak bultzatuta, eta horretarako ETEen esportazio-ahalegina babestuz, BANKOAk eta ELKARGIk arriskuak partekatuz esportazioakfinantzatzeko akordio bat sinatu zuten maiatzean, eta indarrean jarraitzen du.Behin baino gehiagotan nabarmendu dugun moduan, gure erkidegoanelkarrenganako bermedun sozietateak egotean –ELKARGI eta OINARRI–, berenkasa ekimen jakin batzuei aurre egiteko zailtasunak izango lituzketen enpreseklaguntza-tresna eraginkorra dute eskura. Enpresariak premia handia baitu, premiahandia duenez, era guztietako laguntzak jasotzeko, hala finantzarioak nolapertsonalak! Gizartea erabat jabetzen al da enpresari onek ematen diotenguztiaz?

Oso desberdina izan zen gure bezeroengandik jasotako gordailuen portaera,eta baita beste tresna batzuen bidez –inbertsio-funtsak, ordaindukoak, repoak…–administratutako zenbatekoena ere. Atal horretan, bankuaren balantzean jasotako“hirugarrenen baliabideak” nabarmen hazi ziren, % 19,9ra helduz. Familienaurrezkiak hazi diren erakusgarri da hori, datu hori pobreziaren gorakadarekinkontraesanean dagoela dirudien arren; hain zuzen ere, pobrezian jaustekobeldurraren isla dela pentsa liteke. Eta ezin da ahaztu fusioek eta, oro har,bankaren berregituratze- eta kontzentrazio-prozesuek eragina dutela funtsak etagordailuak birbanatzen dituzten eragile ekonomiko guztien erabakietan, izanpartikularrak izan enpresak, bezeroarekiko harremanak birplanteatu behardirelako. Eta, susmo bat baino ez bada ere, finantza-sistemaren kaudimenari etazorraren bermeari buruzko hainbat albiste negatibok hauspotutako beldurrak ereeragina izan bide du, sendotasun-irudia duten zenbait erakundetan dirua jarritaarriskuak sakabanatzeko erabakia bultzatuz. Alde horretatik, azpimarratu beharda kontu-ikuskariek irizpena eman aurretik pertsonalki helarazten diguten mezuadela Bankoa kaudimen handiko erakundea dela, higiezinen arloko arriskua eskasaduela eta berankortasun-tasa mugatua, baliabideen soberakina duela eta

2013

78

Page 75: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

likidezia-egoera ona. Bistan da –berriro esan behar da– bermeari begira Bankoadagoen egoeran –bikaintzat jo genezakeena– eragin erabakigarria izan dutela, etadutela, CAPGren presentzia aktiboak eta babesak eta ezarritako arrisku-irizpideek, higiezinen sustapenean bereziki aproposak direnak. Bidezko aitortzahorrek ez du esan nahi Bankoako zuzendaritza-taldeak eta kolaboratzaile guztiek2013an –ere– egin duten kudeaketa irmo eta zuhurra gutxiesten denik; hain zuzenere, kalifikazio profesional eta humano altua izan duen kudeaketa. Azpimarratubeharreko beste gertaera positibo bat da ekitaldi honetan, arrazoi bat edo bestetarteko, bezero aktiboen kopurua nabarmen hazi dela; hainbat bide edokanaletatik iritsi zaizkigu bezerook, Internet barne.

Gure ondorioa da 2013an zehar palanka-efektua lasaituz joan dela, baienpresetan bai partikularretan, eta horrek egoera hau ekarri duela: kreditu-eskarigutxiago, aurrezte gehiago. Jardunbide koherentea da aktibo mantentzen dengizarte zibilari txertatu zaion muturreko zuhurtzia gorde behar horrekin. Eta horrenemaitza bat da, koherentea baita ere, kontsumoa jaustea, krisi-sentsazioaareagotuz eta krisia bera zuzenean pairatu beharko ez luketen biztanleriakozenbait sektoretara hedatuz (ikuspegi ekonomiko soiletik ari gara, noski, ezelkartasunetik eta etikatik; azken horiek orokorrak izan beharko lirateke, eta denokbarnean eraman beharko genituzke). Horrenbestez, jarrera murriztaile horrekin,susperraldia atzeratzen da eta sufrimendua iraunarazten edo larriagotzen.

........................................

Ekitaldia jada aurreratuta zegoela, Espainiako Bankuak administratzaileenzintzotasunari eta interes-gatazkei buruzko araudi berria ezarri zuen. Araudihorretan, administratzaileen eta goi-zuzendaritzako kideen zein funtsezkoeginkizunak dituzten pertsonen hautaketa eta etengabeko ebaluaziorakoprozedurak ezartzen dira. Horri jarraiki, Bankoak ekainaren 25eko Kontseiluanerabaki zuen Kontseiluaren Batzorde Delegatu bat sortzea, IZENDAPENEN ETAEBALUAZIOEN BATZORDEA deitua eta Philippe, Faivre eta Velasco jaunekosatua.

Ekainean iragarri zenez –estraofizialki bada ere–, luze gabe neurri bat ezarrikozen Gordailuen Bermerako Fondoari aparteko ekarpen bat egiteko exijituz.Bankari inposatutako derrama moduko horren xedea litzateke lehentasunezkopartaidetzak merkaturatzeagatik aurkeztu diren erreklamazioen zati bati aurre eginahal izateko funts bat eratzea. Emaitzen kontua zergapetzeko ildo beretik,bezeroen gordailuen gaineko zerga bat iragarri da. Neurri horiekin, erakundeosasuntsuen bizkar jartzen da beste erakunde batzuei milioika euroko galerakeragin dizkien kudeaketaren ondorio makurren parte bat.

2013

79

Page 76: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

2013ko ekitaldia amaitzear zela, Bankaren Espainiako Elkarteak (AEB)Espainiako Bankutik jasotako gutun bat helarazi zien banku guztiei, nonbirfinantzatu eta berregituratutako arriskuetarako kalifikazio-irizpide berriakiragartzen ziren. Irizpide horiek hurrengo hilabeteetan ezarriko liratekeseguruenik, eta 2013ko kontuetan ondorioak izango lituzkete, beharrezkoagerta litekeelako emaitzak edo, halakorik balego, estaldura-funtsak gutxitukolituzketen zuzkidura gehiago egitea. Aipatu jakinarazpenak, estraofiziala izanikere, finantza-agintaritzaren jarrera aurreratzen zuen, ekitaldia ixteko orduanaintzat hartu beharrekoa, zuhurtziaren eta diziplinaren izenean; eta hori egin duBankoak.

........................................

Bankoa Frantziako erakunde baten filiala izaki, Frantziako BankuarenIkuskapen Agintaritzak Crédit Agricole Pyrénées Gascogne-ko bulegoetanegindako ikuskapenetako batek Bankoaren egoera ezagutzea gehitu zuenagendan. Beraz, erakunde horretan aurkezpen bat egin genuen. Bankoakodatuak luze eta zabal azaltzeaz gain, arlo guztietan bultzatu ditugun politikak–betiere CAPG matrizearekin koordinaturik– xehatu genizkien. AurkezpenakFrantziako Ikuskapen Agintaritzaren placet edo oniritzia jaso zuen.

Bankoak informazioaren arloan urrats handia egin zuen “Bankoa Online”plataforma berria abian jarri zuenean. Informatikan izan diren aurrerapenakbaliatuz, plataformak zerbitzu berriak eskaintzen dizkie gure bankuaren bezerodiren enpresa zein partikularrei. Bezeroen erantzuna bikaina izan da, eta horrekmundu konplexu eta azkar hori gertutik jarraitzera animatzen gaitu.

........................................

Ziklo-aldaketa baten zantzuak agertzen ari direlarik, 2013ko amaieran planberri bat lantzeari ekin dio Bankoak, CA Taldeak eta zehazki CAPGk gaur egunduten ikuspegia biltzen duena.

Abiapuntu gisa, egiaztatzen da bizi izan dugun krisialdia taxuz gaindituduela Bankoak, eta baita CAPGk ere. Zuzendaritza-taldearen profesionaltasuneta ahaleginari eta Kontseiluak markatutako politikei esker, irabaziak izanditugu, erregulartasun handiz gainera; egia da ez direla handiak izan, bainaedonola ere datu bihotz-altxagarria da, bizi izan dugun egoerari erreparatuta.Esandakoa berresten da sistemako beste erakunde batzuen bilakaerarekinalderaketak egiten hasten bagara. Eta nabarmentzekoa da, halaber, gure

2013

80

Page 77: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

bankuak hartu duen arriskuaren kalitatea. Horren erakusgarri, zalantzazkoarriskuak % 4,95 izan dira guztizkoarekiko, eta sistemarenak Espainian, berriz,% 13,6. Kaudimenari dagokionez, abenduaren 31n Bankoaren kapital nagusia% 11,68 da, eta legeak ezarritako gutxienekoa % 9.

Lehenengo ohar pozgarri hori eginda, Kontsei luaren ir i tziz bankuaberrindartzeko unea da, lehendik dauden baina garapen handia izan dezaketenarloak gehiago bultzatzeko estrategiak landuz eta jada eskaini ditugunezbestelako zerbitzuak edo ikuspegiak gehituz. Funtsean, xedea banku berri batplanteatzea da, “izan nahi dugun bankua”.

Bestalde, Kontseiluaren ustez, orain zabaltzen ari den aldi ekonomikohonetan krisiaren aurreko osagaietako askok iraungo dute, baina beste batzukgaineratu eta aldatuko dira, arian-arian kontrolik gabeko globalizazioak ekarridituen gehiegikeriak eta akatsak ezabatu eta haren dohainak mantendukodituen eredu baterantz jotzeko.

Pentsamolde horren bidetik, gure iritziz IKTen garapen zorabiagarriari etagazte belaunaldien kultura berriari heldu eta erantzun behar diegu. Garaiberrietara egokitzearen aldeko jarrera horrek, noski, ezin gaitzake eraman bereohitura tradizionalei eutsi nahi dien gizarteko segmentuarenganako arretagaltzera.

Irizpide horiekin, bankuko buruek plan bat jarri dute abian, eta harendiseinuan kolaboratzaile guztiek parte hartzen dute, gehiago edo gutxiagoengaiatuz, bakoitzaren nahien eta gaitasunaren arabera.

Aurreikuspenen arabera, plana 2014aren erdialderako Kontseiluan aurkeztueta, hala badagokio, onartua izango da.

........................................

Otsailean, Mme. Michele Jardin, Bankoako kontseilaria CAPGren izenean,Normandie Seine Eskualdeko Kutxako zuzendariondoko nagusi izendatuzuten; hori dela-eta, hil horretan gure erakundearen Administrazio Kontseilukoohiko bileran kontseilari karguari uko egin zion. Kontseiluak uko egitea onartuzuen, Jardin andrea zoriondu zuen izendapenagatik eta bihotzez eskertu zionadministrazio-organo honetan izan den denboran bankuari egin dionekarpenagatik.

2013

81

Page 78: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

Bilera berean, Kontseiluak aho batez onartu zuen martxoaren 18anegitekoa den Batzar Orokorrean proposatzea, erabaki dezan, Bankoakokontseilari izendatzea Esteban Salegui Arbizu jauna, kontseilari independentegisa, eta Fernando Villanueva Iñurrategi jauna, akziodun edo akziodunenordezkari gisa.

Donostian, 2013ko martxoaren 4an

82

2013

Page 79: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

83

2014

“¿Dónde están las llaves… rile rilerón?”. (Garai bateko haur-kanta).

“¿Dónde están las llaves… para abrir las puertas de mundial cooperación?”.(Gaur egungo helduen herri-kanta).

Petrolioak behera egin du; burbuila Txinan; tentsioa Ukrainan, inperialismoaErrusian; frackinga AEBn; deflazioa Europan; zorra Grezian; EIren mehatxua...amaitu ez den kronika luze baten titularrak.

Interes-tasa zerora hurbildu da; deflazioa gainean dugu; erreakzioa sortu da:likidezia barra-barra, nahikoa ote? Prestakuntza oinarrizko kontzeptuen eta haienhedapenaren alorrean, oreka-puntura hurbiltzeko lehenengo elementu gisa.Banku-ikuskapen bakuna. Itzalpeko bankuak bultzatu dira (eta hein batean, baieta arautu ere). Bezeroen banku-kultura berri eta zabala.

Migratzaileak sorterriaren enbaxadore. “Boga boga mariñela…joan behar deguurrutira…ez det nik ikusiko…” Itzuliko ote dira? Itzuliko ez dira ba! Eta beste batzukerakarriko dituzte euren ereduarekin.

Ustelkeriak berea egin du berriro, eta agintariekiko konfiantzaren krisia areagotuda. Banku-kolaboratzailearen profil berri baterantz. Okerrena pasa ote da?

“It's been very hard,But it's getting easier now,Hard times are over, over for a while”. (John Lennon).

Page 80: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

2015eko urtarrilaren 8an, kolpe latza jaso zuen Frantziak: kalifikatu ere ezinden atentatu terrorista batek askatasunaren aldeko ahots ugari ito zituen,Europako herrialdeen espiritu demokratikoa eraitsi nahian. Baina alfer-alferrik izanzen. Herritar guztien dolumina eragiteaz gain, herrialdeen arteko elkartasunasendotzeko balio izan du, eta berretsi egin du mundu osoari zabalik dagoen etagainerako herrialdeekin solidarioa den gune emankor bat eraikitzeko borondatea.

........................................

Aurkezpen honetan bildu dira Espainiako bankuei eragiten dieten gai batzuk,baina garbi utzi nahi dugu Europar Batasuneko erabakiak direla eraginik handienadutenak –ia erabatekoa– euroguneko finantza-erakundeen egituran etabilakaeran. Bankoaren eboluzioari eragiten dioten bestelako kontuak aipatubesterik ez dira egingo.

........................................

2014ko ekitaldi ekonomikoa problema eta zalantza larrien artean hasi zen,eta, urtean zehar, haiek argitzen saiatu dira pol i t ikar iak eta adituak,konbentzimendu, fidagarritasun eta egokitasun gehiago edo gutxiagorekin,baina arrakasta eskasarekin; horregatik, 2015eko ekitaldia hasita ere, horjarraitzen dute.

Problema ekonomikoak eta sozialak ez dira mugatzen Espainiara eta Europazaharrera. Globalizazioari esker edo haren erruz (bakoitzak nola hartu nahiduen), garai batean “urrutiko lurralde” deitzen genien haietan gertatzen denakeragina du, gaur egun, hemen kontsumitzen ditugun “ultramarino” delakoetan.Txinaren hazkundea moteltzen bada (nahiz eta gureak baino askoz azkarragoajarraitzen duen izaten), eta errezeloz ikusten badu bere higiezin-sektorea gehiegiberotu dela eta bere banku batzuen indigestioa, horrek eragina du EuropakTxinak dituen inbertsioan eta merkataritzan. Errusiak bere inperio tsaristazenaren zati bat birkonkistatu nahian segitzen badu eta Ukrainan zehar doangasa murr izteko mehatxua egiten badu, horrek eragina du enpresenfuntzionamenduan eta kalte egiten dio Europako zenbait herrialdetakoekonomiari. Baina errubloa debaluatzen bada eta Estatu Batuek ekologisteientzungor eginez gas naturala ateratzen segitzen badute frackingaren bidez–beren energia-politika zeharo aldatuz–, orduan diru-sarreren iturri nagusietakobat agortzen zaie Errusiari eta petrolioa ekoizten duten beste herrialde batzuei–besteak beste, Brasil eta Venezuelari–, petrolio gordina arras merkatuta. Eta,trukean, gasa eta petrolioa kontsumitzen duten herrialdeentzat arindu handia daenergiaren kostua apaltzea, eta hori gizarteraino heltzen da, gehiago edogutxiago. Eta Europan prezioek jaisten segitzen badute, deflazioa zabaltzen da.Eta Greziak erabakitzen badu Bruselatik krisiaren kontra markatutako estrategiaaldatzea, eta berriro zalantzan jartzen bada eurogunean jarraituko ote duen…

84

2014

Page 81: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

eta hori zabaltzeko arriskua badago… edo Bruselak bere jarrera malgutu etaEuropa pitzatu ez baizik sendotzen bada… Bai konplexua eta bihurria delaekonomia!

........................................

Ekitaldia hasi zenetik, Bankoaren eta gainerako bankuen aurrekontuetaneragin handia izan zuen interes-tasaren eboluzioari buruzko zalantzak, horifuntsezkoa baita aurreikuspenetarako; izan ere, bitartekaritza-marjina izan ohi dabankuen emaitzen ardatz nagusia, garai batean behintzat. Kezkagarria zenaurreko ekitaldiko inbertsio-eskari urria ere, eta ez zirudien hurrengo hilabeteetansuspertuko zenik. Horren ondoan zegoen azken bi ekitaldietan sortutako likideziaugaria eta gordailuen hazkundea; hori kudeatzeko orduan, baina, 2015ekoinbertsioa ere eskasa izango zela aurreikusten zen.

Laster ikusi zen zalantza horiek zentzuzkoak zirela: EBko erakunde guztiakkezkatsu zeuden euroguneko herrialde gehienen hazkundea moteltzearekin,Espainiakoa izan ezik, aurreikuspenak hobetzen zituen bakarra baitzen: prezioakegonkor zeuden edo gehiago edo gutxiago jaisten ziren ekonomiaren sektoreguztietan, batik bat eguneroko kontsumoan.

........................................

Irudipen horren ildoan, ekainaren 6an, Europako Banku Zentraleko presidenteden Mario Draghik hainbat neurri iragarri zituen, kreditu-eskari, likidezia etakreditu-kontzesio katea eten ez zedin enpresentzako likideziarik ezagatik; izan ere,patronalaren eta prentsaren atal baten ustez, bankuak ziren errudunak, nahiagoizan zutelako EBZtik modu onean eskuratutako funtsekin ongi ordaindutako ZorPublikoa erosi (“carry” delakoa, joan den ekitaldian ere aipatu genuena).

EBZk laurehun mila milioi euro programatu zituen euro-ekonomiak sustatzeko,berrehun mila milioiko bi eskaintza, baina bankuek ez zuten diru asko eskatzekointeresik, ez baitzen inondik ageri katearen lehenbiziko maila –inbertsiorakokreditu-eskaria, eskaintza egoteko funtsezkoa–, ez bazen arrisku handikoeragiketetan; eta, aurreko ekitaldian ez bezala, Zorraren errentagarritasuna jaitsiegin zen, eta gero eta beherago zihoan jaulkipen batetik hurrengora. Horretazgainera, epe luzeko likidezia-enkanteek (TLTRO izenekoak) eta lehendik zeudenbeste finantzazio-bideek zabalik jarraitzen zuten bankuen eskura. Eta, politikahedakor hori indartuz, diruaren interes ofiziala % 0,15era jaitsi zen eta % 0,10ekointeres negatiboaz zigortu ziren bankuek EBZan zeuzkaten gordailuak.

Bistan zen Europako Banku Zentrala beregainago hasi zela jokatzen, finantza-ortodoxiari buruzko tesi aleman zurrunen hain mende egon gabe.

85

2014

Page 82: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

Bigarren seihilekoan zehar, Europako BPGdak geldirik jarraitzen zuen eta giroguztietan ari zen zabaltzen deflazioaren beldurra; EBZren urrats berriren batespero zen, eta, hala, irailaren 6an, % 0,05era jaitsi zuen berriro interes-tasaofiziala, eta % 0,20ko interes negatiboa aplikatu zien bankuek bertan utzitakofuntsei.

Abenduaren hasieran, Draghi presidenteak adierazi zuen ez zuela neurrigehiago hartuko 2015a hasi arte, aztertu ahal izateko zer eragin zuten petrolioamerkatzeak eta prezioen eboluzioan zerikusia duten beste alderdi batzuek. Denadela, Europako BPGda apur bat jaitsiko zela iragarri zuen, bai urtean bertan bai2015ean eta 2016an, eta bankua prest omen zegoen ekonomiak suspertzekoneurriak hartzeko, baita zor subiranoa (QE) erosiz ere. Promesa horiek bete egindira 2015eko lehen astean: aditu eta iragarle gehienen pozerako, espero bainoaskoz hobeak izan dira Mario Draghi presidenteak emandako zifrak:

• Bilioi bat eurotik gorako likidezia-eskaintza –lehendik erabakita zeuden neurrieiuko egin gabe–, hilean 60.000 milioi euro, hainbat baldintzarekin.

• Ez da eperik aipatzen: gutxienez 2016ko irailera arte, eta beharrezkoa badagerora ere bai, inflazio-berrindartze-hazkunde egokia iristeko.

• Interes ofiziala jaitsita zegoen % 0,05 sinbolikora, eta berdin eutsi zaio.

........................................

Behin honetara helduta, gogoeta xume bat egitea komeni da krisiak itxurazdauzkan inkoherentziei buruz: “Nola izan daiteke txarra prezioak merkatzea?”,galdetzen du jende askok logika onez.

Inflazio neurrigabearen izua jarri da aitzakia moduan EBZk agindutako inflazioakontrolatu beharra justifikatzeko. Urteetan zehar, Europako Banku Zentralarenegiteko sakrosantuen artean egon da prezioei % 2tik gora igotzen ez uztea;horregatik, muga horretara ez hurbiltzea hobe dela pentsatu izan da; prezioak igoez zitezen borrokatu behar zen, horixe zen kontsumitzailearen eguneroko bataila.Prezioak jaisten ari diren honetan, ordea, inflazio apur bat edukitzea komeni omenda...

Ez dugu esan nahi, jakina, prezioak merkatzea ona ez denik kostuak hobetudirelako denean, saltzaileak galtzen ez eta erosleak irabazten duenean; eta horixeizan daiteke krisiaren ondorio onetako bat: oparo-aldietan ekonomiaren sektoreeta maila guztietan ematen diren gehiegikeriak zuzentzea. Besterik da, ordea,merkatze horren arrazoia baldin bada shock batek eragindako salmenta-jaitsieragogor bat, eta krisiak kontsumoan berehala pizten dituen beldurrak, zehatzak edoez. Berehalako inpaktu horretaz gain prezioek jaisten segituko dutela uste bada,asko atzeratzen da erosteko erabakia –baita gaitasun ekonomikoa okertu ez zaienpertsonengan ere–, eta grinatsu itxaroten dute prezioak merkatze horri esker

86

2014

Page 83: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

aurreztea. Erosketen kolapso horrek galerak dakartza zenbait enpresatan, batikbat txikizkako dendetan: langileak murrizten dituzte defentsa moduan, eta horrekare gehiago kaskartzen du kontsumo-gaitasuna. Era horretan, paradoxikoki,suspertzeko bide bat izan beharko lukeena –modu kontzientean onartutakoausteritatea– muturreraino eramaten denean, kalbarioa bihurtzen da gizarteko zatibatentzat –dilisten faltan anemiak jota–, eta gizarteko beste zati zorionekoagobatentzat, berriz, aurrezkiak pilatzeko arrazoia da. Horrela, handitu egiten da bialdeen arteko eten ekonomikoa. Sarritan, norberak elikatzen ditu susmoak, etazabaltzen dira zurrumurruak, beldurrak, informazio-falta, politikoekiko etaekonomiaren gidariekiko mesfidantza, gezurra… Hortik sortze den giroak eraginlatza du krisi baten gobernuan edo desgobernuan.

Non dago oreka? Eta zer arrazoi eman daitezke hartu diren edo hartuko direnneurriekin ados egon daitezen ekonomiaren hartzaileak, hau da, mota guztietakopertsonak? Berriro esan beharra dago: gardentasuna, informazioa eta –gero etagarrantzitsuagoa dena– oinarrizko prestakuntza edo gutxienez kontzeptu batzuklaburki azaltzea funtsezkoak dira denok oreka hori onartu eta bilatu dezagun. Izanere, esperientziatik ikasi dugunez, muturreraino eramandako inflazioaneurrigabekeria kolektiboan bukatzen da (higiezinen sukar hartan bezala), zentzuagalduta; deflazioari eransten badiogu orainaldiko estatutasuna eta etorkizunekozalantza, berriz, ekonomian ez ezik aldartean ere eragiten du depresio sakona etaorokorra. Bata zein bestea arazo sozial larriak dira, eta, ortodoxiak une bakoitzeanagindutako neurri ekonomikoez gain, terapia kolektibo baten beharra ere egonliteke. Terapia horren balioetan oinarritu beharko luke garapen dinamiko bainaorekatu batek, pertsona eta ingurunea errespetatzen duena, guztiz gizatiarra; etaneurri ekonomikoek –dibergenteak izan arren unean uneko joeren arabera– betineurri sozialekin batera joan beharko lukete, balio horiek beti kontuan hartuz.Horixe da, seguru asko, jende asko bere onetik ez ateratzeko errezetarik onena,ez baitakigu nola jokatuko duten (kalean baino hobe hauteskundeetan jokatzea),orainaldiarekin etsita eta etorkizuna betiko galtzeko beldurrez.

........................................

2014an zehar, EBko erakundeen miran egon dira Europako bankuak, eta,azkenean, urrats garrantzitsuak egin dira irizpideak harmonizatzeko, batez erebankuen kaudimenari dagokionez.

Euroaren krisiak argi utzi du Europako erakundeek zilegitasuna, agintea etabaliabideak eduki behar dituztela diru komuna babesteko. Ildo horretan,Erkidegoko bankuentzat martxan jarri den ikuskaritza bakarrak kontrolatu etaneutralizatuko ditu bankuen zenbait politikak euroan izan ditzaketen ondoriotxarrak. Urte bukaeran hasi ziren ikuskatze-lanak: estres-proba bat egin zitzaienEuropako 130 banku edo banku-talde handiri, ekonomia asko okertuz geroaurrera egiteko gai izango ote liratekeen jakiteko, hau da, ea funts propioak etahornidura bereziak izango lituzketen, egoera normaletan ortodoxotzat hartuko

87

2014

Page 84: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

liratekeenak baino zabalagoak. Era horretan, banketxe bat krisian jausiko balitz,hartzekodunek egingo liokete aurre, diru publikora jo gabe, horrek herritarguztien bizkarrera botatzen baitu finantzaketaren karga.

Finantza-erakundeak suspertzeari eta ebazteari (likidatzeari) buruzko legeakere egin dira 2014an; hala, banketxe batek zailtasun larriak balitu, tarteansartuko litzateke horretarako sortu den Ebazpen Mekanismo Bakarra izenekoorganismoa.

EBko direktiba Espainiara ekarr ita, ekainean argitaratu da KredituErakundeen Antolakuntza, Ikuskapen eta Kaudimen Legea, gobernukorporatiboa, kaudimena eta likidezia, ikuskaritza, arau-hausteak eta zigorreiburuzkoa. Besteak beste, ir izpide zehatzak ematen ditu AdministrazioKontseiluetako kideen ordainsariei buruz, gizartearentzat oso gai sentikorra,azken boladan ezagutu diren abusuengatik.

........................................

Honako hauek izan dira Espainiako bankuen jardueraren ezaugarriak:

• Inbertsio-funtsen gorakada handia.• Krisiaren une askotan banketxe batzuk kinkan jarri zituen palanka-efektua

murriztuz joatea.• Europako, estatuko, eskualdeko eta tokiko organismoetatik datozen arauak

ugaritzea, aukeran gehiegi ere bai; izan ere, zerbitzu juridikoen eta baliabide-eta antolakuntza-departamenduen zeregin ia bakarra da arauakinterpretatzea, argitzea, banatzea eta betearaztea, “berehala ezarribeharrekoak” izaten baitira.

• Bankuko kredituen ordez, gero eta gehiago daude konpainia handien zor-jaulkipenak.

• Finantza-eragile berriak sortu dira (batzuetan bankuek zuzenean edo zeharkababesten dituztenak), inork arautzen edo ikuskatzen ez dituela, lehiadesorekatua edo desleiala eginez; izan ere, ez daude bankuek bete behardituzten baldintza zorrotz guztien mende, ekoizpen-kostuen barruan sartubeharreko zama astuna, errentagarritasunari eragiten diona. Hortik agertudira crowdfunding delakoa eta haren antzekoak, edonoren eskura eta aisekontratatzeko modukoak Interneteko edozein orritan. “Itzalpeko banku” esanizan zaionaren bertsioa berriak dira. Eredu horiek –batzuk arautu berriak–etengabe ari dira hazten, bankuetatik ez datorren guztia errentagarriagoa etafidagarriagoa izango delakoan. Ikusteko dago ea balio duten ekonomiabizkortzeko, lurrikara gehiago eragin gabe.

• Jauzi kualitatibo handia eman da finantzen kulturan eta bezeroen ohituretan,

88

2014

Page 85: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

eta horrek beharrezkoa egin du lankide guztiei prestakuntza are zabalagoaematea, tresna informatiko berriak eta eskumen gehiago; izan ere, gai izanbehar dute bezeroaren eskariak asetzeko –gehienetan pertsonalki–, etaharen ezaugarrien eta gurarien arabera aholkatzeko. Horregatik ari dirabankuak eta bitartekaritza-eragileak ondare-zerbitzuak bultzatzen.

• Urtean zehar etengabe jaitsi da Euribor interes-tasa –erreferentzia gisa erabiliizan dena transakzioetan–, eta horrek asko mugatu du bankuenbitartekaritza-marjina. Bankuek jaitsiera hori hein batean konpentsatzensaiatu dira hainbat finantza-eragiketaren bidez eta zerbitzuen komisioak igoz–derrigorrezko neurria, egitura-gastuei aurre egiteko–, baina bezeroek gogorkritikatzen dute hori, jende askok bankuei buruz duen irudi txarraren ondoriologikoa. Bankuek, oro har, garbitu beharra daukate beren irudi tamalgarria:horixe sortu dute finantza-erakunde askok krisiaren azken urteotan, etasektore osora hedatu da. Irudipen hori aldatzea, gizartearen estimua etakonfiantza irabaztea –eta benetan merezi izatea– printzipio kontua da, albobatera utzi ezin den lana, presa handikoa eta zaila, baina lortu beharrekoa.Ildo horretan, txalogarria da bankuei eskatzea “praktika onak” ez ahazteko,gardentasuna zaintzeko, gezurretik ihes egiteko, zenbait bezerok finantza-eragiketa batzuez duten ezjakintasunaz ez abusatzeko, eta argi uztekoedozein eragiketaren baldintzak eta arriskuak. Hori dena logikoa da, etakomenigarria ez ezik beharrezkoa ere bai. Jakina, kontratazio batean partehartzen duten guztiek fede onez jokatu behar dute: saltzailea nahiz erosleanahiz erreklamatzailea; bankua nahiz bezeroa; izan ere, erantzukizunei ihesegiteko erakutsi beharreko paper sinatuak soilik al dira "praktika onak"?gure gizartetik desagertu al dira notarioaren fedea, hitza, lagunartekoazalpena eta bostekoa? Ez ahal ginen horretaraino helduko! Zorionez, ez dahalakorik… zenbait kasutan izan ezik. Bezero –eta banku– gehienekerrespetatu egiten dituzte beren konpromisoak, modu kontzientean hartubadituzte, paperak egon edo ez egon. Iruzurra edo informazio-falta egondenean ez dago konpromisorik, eta erreklamatzea justifikatua ez ezikbeharrezkoa ere bada, betiere joko garbiaren alde eta hura errespetatzendutenak aintzat hartuta.

• Bankuak berregituratzearen eraginez, bulegoak itxi dira (krisian zehar, 11.000inguru) eta langileak murriztu dira (2009tik hona, 50.000 baino gehiago).Krisiaren aurretik Espainian zeuden 55 finantza-erakundeetatik 15 besterikez daude, haietako bi –Pollença eta Ontinyent-ekoak– oso txikiak bainagarrantz i tsuak, zut ik eusten diotelako antz inako aurrezki-kutxenestandarteari. Haiek desagertuz joan dira Espainiatik, baina –halakoenkontra daudenak harritu egiten badira ere– bizirik jarraitzen dute Europakobeste herrialde batzuetan, baita Alemanian ere. BANESCOk (Venezuelako

89

2014

Page 86: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

taldea) Nova Galicia Banco eskuratu eta hortik ABANCA jaio zen. Uztailean,BBVAk bere taldera bildu zuen Catalunya Caixa.

Antzinako aurrezki-kutxak –haiek sortutako banku berrien esku berenjarduna utzi eta Gizarte Ekintzarekin segitzen zutenak– “banku-fundazio”bilakatu dira, eta horiek kutxa zenaren Gizarte Ekintzari eutsiko diote, hartarakodiru-sarrerak dauden heinean. Diru-sarrera horiek “beren” bankutik jasotakodibidenduetatik etorriko dira batik bat, baina hark ongi hornituta eduki beharkoditu bere erreserbak, bere buruaren jabe izateko eta Merkatura jo beharrik ezizateko.

Landaguneetako kutxek eta kreditu-kooperatibek beren buruaren jabe izatenjarraitu nahi dute, interferentzia publikorik gabe, kooperatiben eredua arriskuanjarri duten arren azken erregulazioek eta Europan laster izango omen direnek.Bankuen gizarte-eredu alternatibo bat direla pentsatzen dute, eta guztizbateragarriak direla haiekin.

........................................

Krisia bukatu al da Espainian?

Horra denon ahotan dabilen galdera, ahobatezko erantzunik jaso ez duena.Zazpi urteko krisialdiaren ostean –inork ukatzen ez duena baina batzuek besteekbaino gehiago jasan dutena–, Espainiako ekonomiaren eta gizartearen egoerariburuzko eztabaida sutsuak egon dira 2014an, eguna joan eguna etorri,errealitatearen aurreko ikuspegi desberdinen ondorioz. Horrek txaloak sortu ditubatzuengan, kritikak besteengan, eta nahasmena denongan. BPGda etaLANGABEZIA ipini dira ardatz moduan, eta dialektika guztia izan da edo “denaongi doa” –kontuan hartuz BPGdaren eta langabeziaren eboluzio positiboa– edo,bestela, “dena gaizki doa” –kontuan hartuz lanik gabe dagoen jendetzaikaragarriaren miseria eta enplegu askoren egonkortasunik eza–. Mezu gogorrakbota dizkiote elkarri, suminduak ere bai: alde batekoek, Bruselak markatutakoestrategiekin jarraitzea defendatzen dute –defizitaren kontrola, gastuarenausteritatea eta hazkunde neurtua–, “dagokiona” sakrifika dadila, hau da, eginbeharrekoa egin dadila; eta, beste aldekoek –batzuk ahul, besteak sutsu, askomiresgarri– gizarte-laguntzekin edo gabe ezinean bizi direnentzako babesaeskatzen dute, eta, hauen ustez ere, egin beharrekoa egin dadila (batzuek,aldaketa erradikal batetik). Ikuspegiak elkarren kontrakoak, baina ondorioakbertsuak. Subkontziente kolektiboan funtsezko galdera bat ernetzen da, batzueieta besteei zuzendua: Eta, zure ikuspuntu horretatik, nola egingo da eginbeharreko hori? Erantzun horretatik (balego) beste hainbat galdera sortukolirateke batzuentzat zein besteentzat; izan ere, denei axola zaie ekonomia hazteaeta langabezia jaistea, baina jakin beharra dago zein den harainoko bidea, eta zereragin izango duen pertsona guztien ongizatean. Azalpen argirik eza da

90

2014

Page 87: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

–aldamenekoari beti egozten zaion gardentasun-falta– gure gizartean hainnabarmena den eszeptizismoaren arrazoia, demokraziarentzat baterekomenigarria ez dena.

Gure ikuspegitik, funtsean, pertsona bakoitzak krisiaz duen ikuskerarenarabera esango du krisia amaitu dela edo ez dela, eta hartuko da errealitate batedo bestea oinarr i moduan. Objektiboak izan nahi badugu (hau da,"erdibidekoak", joera saihetsezinen batekin bada ere), ekonomiak hobera egin du,hurrengo hilabeteetan hobetzen jarraituko duela dirudi, eta hori positiboa da:BPGda neurrian hazi da, eta langabeziak behera egin du. Bestalde, objektiboakizaten jarraituz, langabeziak oso kezkagarria segitzen du izaten: jaitsi egin denarren, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, urte bukaeran ia bost milioi etaerdi ziren eta, sindikatuen esanetan, sortutako enpleguaren zati handi bat lanaldipartzialekoa da, berez txarra ez, baina datu hori ezin da homologatu erabili ohidiren estatistikekin. Beraz, jende askok segitzen du sufritzen eta beren egoeratikirteteko esperantzarik gabe. Zifra horiek aise gainditzen dituzte nekez saihestuahal diren pobreziaren mugak, eta krisiak jarraitu egiten duela esan daiteke. Bainaez da duela hamabi hilabete bezain larria.

........................................

Euskadiko krisia ez da oso desberdina Espainiakoaren eta Europakoarenaldean. Langabeziaren datuak, baina, gehiago hurbiltzen dira Europako batezbestekora. Euskadiko BPGda neurriz hazi da (% 1,1), Espainia osoan bainohamarren batzuk gutxiago, eta aurreikuspen batzuek % 2ra arteko gorakadaaipatzen dute 2015ean, eta gehixeago 2016an. Hazkunderik ezak edo atzeraldiakerasan dien eskualde guztietan bezala, enpresa askok jasan dute jaitsieraeskaeretan, baita produktuak erosi ohi dituzten herrialdeetara egindakoesportazioetan ere. Urte askoan punta-puntan egon den I+g+b moteltzen ari dafinantzaketa publikoaren murrizketengatik, oraindik ere haren mende baitago heinhandi batean. Ahalik eta babesik handiena eman behar zaio arlo horri, baina,zoritxarrez, berari ere egokitu zaizkio azkenean ia txoko guztietaraino heldu direnmurrizketak. Edonola ere, aho batez esaten da horixe dela biderik egokienagizartea "bikaintasunera" eramateko, baina, benetakoa izango bada, pertsonaguztiengana iritsi behar du. Beste hainbeste esan behar da enpresaburuei buruz,enpresaburu onei buruz, gehienak halakoxeak baitira. Oro har, beren irudia ez dabehar adina balioesten, gure ekonomia bultzatzeko ezinbestekoak diren arren.Gizarteak beren lana aitortzea behar dute, besterik gabe, enpresaburu onaksoberan izaten baititu kemena eta animoa. Zenbaitetan esan izan da pertsonaguztiengan dagoela (edo gehienengan) ekintzaile edo enpresaburu izateko hazia.Ikusi besterik ez dago Euskadiko ekintzailetasuna eta talde-lana; sarritan, gainera,biak batera agertzen dira –enpresaburu eta langile– kooperatibetan. Batzuetan,adibidez, enpresak itxi beharra eduki eta langileak egin dira kargu eta atera duteenpresa aurrera, jende askok daukan animoa eta elkartasuna agerian utziz.

91

2014

Page 88: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

Abentura horrek bere zailtasunak dituen arren, baikorrak gara eta uste duguarrakasta izango dutela, atzeraldia gainditzen lagunduko dutela eta indarraemango diotela profesionaltasunari, zintzotasunari eta esfortzuari, denak haladenak gizartea harro egoteko moduko ezaugarriak.

Egoera ekonomiko pertsonala estutzen denean eta norberaren lurrean ezdagoenean lan egiteko esperantzarik epe laburrean, emigrazioa da irteera bakarrabatzuentzat, nahiz eta ez izan gure lurra konpontzeko sistemarik onena.Konfiantza berreskuratu behar dugu gure herrialdeak duen potentzialean,zailtasunak gainditzeko duen gaitasunean, esperientzia on asko bizi izan baitituguzailak izan diren beste garai batzuetan ere. Errezeta betikoa da eta oraintxe esandugu: esfortzua, seriotasuna, prestakuntza, taldea, gardentasuna, berrikuntza etadinamismo motibatzailea, esku-eskura daukagun tresna bat erabiliz: etsenplua.

Itxaropenak esaten digunez, alde egin behar izan dutenek beren txokoanegingo dute ostera habia –Bécquerren enarek bezala–, denon artean etorrarazikodugun ekonomiaren uda distiratsua hurbildu ahala. Eta indartuta itzuliko dira,beren adimena, jakintza eta esfortzua eskainita atzerrian bizi izandako esperientziaberriekin eta adiskidetasun-lotura sendoekin. Ikuspegi horretatik, gureekonomiaren, gure unibertsitatearen, gure lanbide-heziketako ikastetxeen etagure kulturaren enbaxadore dira; gure lurraren irudia –ezbairik gabe positiboa–beste herrialdeetan ereiten ari diren pertsonak. Eta irudi on horren ondorioz,posible da –agian ziurra ere bai– ingurune fidagarrietan inbertitu nahi dutenherrialde horietako pertsonak eta enpresak gure lurrera erakartzea, guresozioekonomiarengatik ez ezik, “gure enbaxadoreengan” ikusi dituztenezaugarriengatik.

Baikortasun neurtu horretan kokatu behar dugu 2014an gure ingurunean biziizan duguna.

........................................

Hala ere, ez dugu ahaztu behar ehunka mila pertsona daudela –arrazoi batdela edo bestea dela– prestakuntzarik gabe, emigratu ezinik edo enpresak berengain hartzeko aukerarik gabe. Asko dira egoera ahul horretan dauden pertsonak,asko dira gizarte-laguntzak bukatu zaizkienak, eta elkartasuna eta begirunea zordiegu. Esaten den moduan, ezin gara egon haiei zerutik mana erori zain: ekoitziegin behar dugu mana hori, eta pertsonaren duintasunean sinesten dugun guztiokeman behar diegu. Oparoaldia heldu arteko denbora guztian.

........................................

Ekonomia-krisia baino okerragoa da ustelkeriak sortu duen konfiantza-krisia.Esfortzu, denbora eta sakrifizio gehiago edo gutxiago eskainita, ekonomiaren eta

92

2014

Page 89: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

finantzen krisiak gainditu egiten dira. Ustelkeria jaun eta jabe den bitartean, baina,estatuko botere guztien eta herri subiranoaren arbuio tinkorik ez badago, ez dagokonfiantzarik eta ezin da eraiki mundu hobe hori, agian utopikoa bainazeruertzean posible moduan agertu behar duena, harantz joan daitezen –etaharantz doaz– borondate on eta sendoko pertsonak, espiritu lasai eta animomenderakaitzekoak, asko baitira eta askoz gehiago izango baitira.

Ustelkeria kolore guztietakoa da eta badirudi inor ez duela lotsarazten. Larba-egoeran dago gure gizartean eta bat-batean agertzen da, bateko eta bestekoformekin eta mozorroekin, hainbat epiteto ematen zaizkio, bakoitzarenberezitasunen arabera, eta zer idatzi asko ematen dute. Zenbait pertsonarenjokaerak harrigarriak dira eta ez dute uste desegoki jardun dutenik, baizik eta“normal”. Pertsona batzuek, naturaltasun osoz, beren jabegotzat hartzen dutekudeatzeko baino eman ez zaiena, eta jokabide hori, agian, ez da ez-morala edoez-etikoa, baizik eta amorala: Zer da etika delako hori? Galdetu ere ez diote eginberen buruari.

Etorkizuneko ustelkeriak saihesteko edo zigortzeko neurriez gain, ikustekodago ea orain arteko okerrak behar bezala epaitzen diren, luzamenduen bidezpreskribatu eta haizeak eraman ez ditzan, konfiantza-gehiegikeria eta besteastungarri batzuk erabiliz gizarteari lapurtutako dirua ez itzultzeko ahaleginetan.Bigunegi jokatuz gero, kr isia ekonomiarena baino kaltegarr iagoa etajasanezinagoa izango da: agintarien, legegileen eta epaileen etikaren krisia izangoda, eta orduan akabo demokrazia. Zer izango litzateke: demokrazia ala…?

........................................

Ekitaldia hasi denetik hona, Bankoak indartu egin du 2013ko amaieranhasitako ENPRESA-PROIEKTUA: definituz, gorputz hartuz eta gauzatuz joan da2014an zehar, eta 2015ean erabat finkatzea espero da. Helburua argi dago:“Enpresa-kultura berri baterantz eboluzionatzea, bertako mugarri direlarik gurebezeroek bankuan duten Konfiantza eta bankuak gure giza taldeetan duenKonfiantza". Bankoak merezi du Konfiantza hori, askoren ustez eredu izan baitabezeroekiko harremanetan eta merkaturatzen dituen produktu eta zerbitzuetan.Konfiantza hori, baina, zaila da lortzen eta erraza galtzen! Horra gure erronka.

Gizartean eta ekonomian jadanik presente dauden eta etengabeeboluzionatuz doazen parametro eta eredu batzuen aurrean kokatzen gaitu Planhorrek, eta aldaketa handia ekarriko du finantzen funtzionatzeko arau etamoduetan. Testuinguru horretan, honako hauek dira Planaren ardatzak:Bezeroarekiko Itun Berria (bankuarekiko Konfiantza) eta Lankidearekiko Itun Berria(bankuaren Konfiantza bere giza taldeekiko), bai eta Kontinente Berria ere–Digitalizazioa–, paradigma berri horixe izango baitute pertsonen artekoharremanek eta pertsonen eta enpresen arteko harremanek. Bankoak bezeroei

93

2014

Page 90: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

aurrea hartu eta bide horretan lagundu behar die (Internet bidezko banku-jarduera, sare sozialak, mugikortasuna, sinadura elektronikoa, paperadesagerraraztea, bideo-deia, etab.). Horrela bakarrik lortu ahal izango dugubazterrean ez geratzea, gazteenek (bezeroak izan edo ez izan) abantaila duteneredu berri batean.

Oraindik zaila egiten zaigu teknizismoen bidez azaltzea, baina finantzenmundua izugarri aldatu da, eta, fase berri honetan (inork ez daki iragankorra edoiraunkorra den), bankuen zeregin tradizionala (aurrezki geldia inbertsioproduktibora eramatea) beste eragile batzuen esku geratu da hein handi batean,lehen adierazitako moduan. Bankuko langileek ia batere parte hartu gabe egingodira komunikazio multikanala, bezeroen sarbide zuzen eta pertsonalak egunerokoerabaki-tresnetara, kobrantzak eta ordainketak, kontratazioak, etab. Nolanahi ere,jendea bere buruaren jabe eta halako prestakuntza bikaina izanda ere, ez ote dutebeste pertsonen aholkularitza eta gidaritza beharko bestelako ekintzak egiteko?Seguru asko, bai: bankuetako langileek ongi ezagutu beharko dituzte finantza-inbertsioak, zergak, aseguruak… Eta gure ustez bidean datorren eta gauzatu nahidugun bankuaren ereduan, bankuetako langile horiek ederki ezagutu beharkodute ingurune soziala ere, batzuetan irudi pertsonalari buruz ere orientatu beharkobaitituzte bezeroak. Bezeroaren Konfiantzako (hizki larriz) bankua eragiketenaholkulari eta jardueren bideratzaile bihur daiteke. Izan ere, zenbait pertsonak(gero eta gehiago izatea espero dugu), lanean eta ekonomian arrakasta izan edoez izan, premia ekonomikoak asetzearekin batera bilatzen dute kulturari, kirolei,gizarteari edo gizadiari laguntzea, eta bi helburu horiek elkartzeak ongizateosoagoa ekar diezaioke pertsonari. Bankoako lankideetako batzuek nahikoaprestakuntza eta jakintza baldin badute, eta aipatutako joera eta bizimodu horienberdintsuak badituzte, gai izango dira bezeroei laguntzeko. Arlo horretan, Internetbidezko TOOKAM plataforma berria sustatzen du CAMPG taldeak, etaBankoarekin batera bultzatzen du negozio digitalaren modu berri bat, eko-arduratsua eta solidarioa.

........................................

Bankoak CAPG matrizetik jasotzen jarraitu du –beti bezain sendo, eta agiansendoago ere bai Plan Berriari esker– espiritu irekia, dinamikoa, berritzailea etamotibatzailea, hain berezkoa duena eta lankide guztiek onartzen dutena.

2014ko zenbait erabakik eta ekitaldik indartu egin dute Bankoaren irudia –berenortasuna galdu gabe–, oinarri sendoko lantalde handi bati esker.

Otsailaren 18ko Kontseiluko batzarrean, Jean Philippe presidenteak FernandoVillanueva aurkeztu zuen Bankoako kontseilari izateko (bertako zuzendaritza-taldekokide izandakoa), eta adierazi zuen laster izendatuko dela PG Taldeko FinantzaZuzendari eta Eskualdeko Kutxako Zuzendaritza Batzordean integratuko dela.

94

2014

Page 91: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

Irailean, kontseilari delegatuaren alboko izendatu zen Emmanuel Charriton(ordura arte Arrisku eta Kontrol zuzendari eta Pyrénées Gascogneko ZuzendaritzaBatzordeko kide), eta haren balio humanoak eta profesionalak –Bankoan askiezagunak– azpimarratu zituzten Philippe presidenteak eta Egiguren kontseilaridelegatuak hilabete horretako 30ean egindako Kontseiluaren bileran.

Horrekin batera, ordura arte Bankoako Arrisku Kontroleko zuzendari etaZuzendaritza Batzordeko kide izandako Jesús Suárez izendatu zen PG TaldekoArrisku eta Kontrol zuzendari iraunkor eta bertako Zuzendaritza Batzordeko kide.Suárez jauna Kutxara biltzearen poza adierazi zuen presidenteak Kontseilukobileran.

Izendapen horiek benetako sinbiosia eta batasuna erakusten dute enpresan,handia izan arren gero eta handiagoa, baina, batez ere, gero eta atseginagoadenontzat.

Irudia indartzeko bide horretan, Crédit Agricole Taldeko bi pertsonalitatek hartuzuten parte komunikabideetan oihartzun zabala izan zuten bi goi-bileratan:

Crédit Agricole Pyrénées Gascogneko zuzendari nagusi, CA Taldeko hainbaterakundetako administrazio-kontseiluetako kide eta Bankoako presidente denJean Philippe jauna hizlari gonbidatua izan zen Madrilen apirilean egindakoLandaguneetako Kutxen Espainiako Elkartearen Batzarrean. Bertan, besteakbeste, luze eztabaidatu zen Landaguneetako Kutxen eta Kreditu Kooperatibengeroaz, eta haien izaera kooperatiboa eta independentzia mantendu beharraazpimarratu zen.

Crédit Agricoleko Federazio Nazionaleko idazkari eta Crédit Agricole S.A.kopresidenteorde den Philippe Brassac jaunak gaurkotasun handiko hitzaldi bateman zuen apirilaren bederatzian Elkargi E.G.E.ren Batzarrean, “Ekonomiarensusperraldi jasangarri baterako gakoak” delakoaren barruan. Bertan izan zirenEuskadiko enpresen eta erakundeen goi-mailako ordezkari ugari.

........................................

Otsailean, Bankoako Kontseilura bildu ziren Esteban Salegi eta FernandoVillanueva jaunak.

Apirilean, Jean Claude Rigaud jauna erretiratu eta kontseilaritza utzi zuen, eta,ondorioz, CAPG-ko presidentetza. Kontseilari guztiek eman zizkioten eskerrikberoenak bere konfiantza, babes eta aholku azkarrengatik. Rigaud jaunakeskerrak eman eta bere adiskidetasuna berretsi zien bertan bildutako guztiei.

Ekainaren 24ko Kontseiluaren bileran, Jean Philippe presidenteak hitza hartu

95

2014

Page 92: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

eta Administrazio Kontseiluko kide izateko proposatu zuen Marc Didier,Eskualdeko Kutxako Kontseiluko presidentea. Kontseiluak aho batez onartu zuenhura administratzaile izendatzea kooptazioz, lehenengo Batzar Nagusia bildu arte,Rigaud jaunaren dimisioak utzitako hutsunea betetzeko.

........................................

Hori guztia eta gehiago dela, 2014ko urtea agertoki aldakorra izan da,konplexua eta zirraragarria. Beti dago zer hobetua, eta, horretarako, ongi etortzendira Memoria honen sarrerako flash moduko iruzkinak eta iritziak. Denon lana da,gehienbat gazteena –laster haien esku egongo baita berrikuntza aurreraeramatea–, mundu jatorrago bat eraikitzeko lanak prestatzea eta bultzatzea.Hurrengo garapen-ereduak bultzatzeko orduan –tradizionalak nahiz berritzaileak–,bertan txertatu beharko dira gure gizartean okerren bizi direnak ere, eta, benetannahi dutenentzako aukerak zabaldu beharko dira, aktore aktibo izan ez ezik(modu pasiboan denok baikara), hala direla senti dezaten mundu honetan.Munduak, Europak, bakoitzaren Herriak, denek nahi dute –denok nahi dugu edobehintzat hala esaten dugu– egungoa baino mundu hobea, justuagoa, baketsua;hori lortzea ez dago besteen esku: gutariko bakoitzaren esku dago. “Anai-arreba,goldatu zure txokoko lurra eta uzta ugaria izango da” (San Paulinoren Ofizioa).“Eta bana ezazu zuzen eta eskuzabal” (geuk erantsitakoa).

Donostia, 2015eko urtarrila

96

2014

Page 93: 2007 - 2014 8 urteko krisialdia Kronika eta … URTEKO...1 Zortzi urteko krisialdia Duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisia, jende gehienarentzat, ongizatean atzerakada ekarri

2007 - 20148 urteko krisialdiaKronika eta hausnarketarako oharrak Juan José Etxeberria Monteberria

Juan

Jos

é E

txeb

erria

Mon

teb

erria

2007

- 2

014.

8 u

rtek

o k

risi

ald

ia. K

roni

ka e

ta h

ausn

arke

tara

ko o

harr

ak

Bilakaera sozioekonomikoari buruzko ikuspegi globalak eta dagokion ekitaldia baldintzatu duten gertakari nagusien aipamenak irekitzen dute Bankoaren Memoria bakoitza, irakurlea bizi izan den testuinguruan kokatzeko.

Ildo horri jarraiki, 2007-2014 urteetako iruzkinek krisiaren hasiera, ondorioak eta aldi horretan krisiak izandako garapena biltzen dute.

Krisia, hasiera batean, hazkunde-etapa luze baten kontrapuntu gisa sortu zen; ematen du etapa horretan kontzeptu batzuk, hala nola "austeritatea", "moderazioa" eta abar, ahaztuta zeudela. Esaten da krisialdiaren eragileak diruzalekeria eta higiezinen sektorearen hazkunde neurrigabea izan direla.

Burbuila handiak ere aipatzen dira. Esaten da bankuak direla krisia hastearen eragile nagusiak eta, ondoren, bankuek behea ez jotzeko neurriak aipatzen dira. Espainian, aurrezki-kutxak desagertu egin ziren eta banku bihurtu ziren.

Hasierako iragarpenen aurka, krisia finkatu egin zen eta sakondu egin zen egunetik egunera, bereziki Europako hegoal-deko herrialdeetan. Langabezia, desberdintasuna, miseria, zorra, lehentasunezko akzioak, etxegabetzeak eta murrizketak ageri dira etengabe hedabideetan.

Beldur handia sorrarazten duen deflazioa agertzen hasten da. Europar Batasunak iparraldearen eta hegoaldearen arteko liskar-uneak bizi ditu.

Gizartearen nolabaiteko harriduraren eta gero eta handiagoa den haserrearen aurrean, ustelkeria sakona azaleratzen da, ustelkeria horren azpikeria pentsaezinak ziren mugetaraino hedatzen da, eta askotariko pertsona ospetsuak hartzen ditu eraginpean.

Gizarteak indarrean dauden ereduak berrikusi eta hobetzeko eskatzen du.