Download - 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21 2.1. Garapen afektiboaren definizioa eta mugak Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua,

Transcript
Page 1: 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21 2.1. Garapen afektiboaren definizioa eta mugak Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua,

“Barkamena eskatzen diet haurrei liburu hau pertsona nagusi batieskaintzeagatik. Aitzakia sendoa dut horretarako: pertsona nagusi horimunduan dudan lagunik onena da. Baina beste aitzakia bat ere badut:pertsona nagusi hori dena ulertzeko gai da, haurrentzako liburuak erebai. Hirugarren aitzakia ere badut: pertsona nagusi hori Frantzian bizida eta goseak eta hotzak jota ibiltzen da. Beraz, kontsolamendu-premia handia du. Arrazoi horiek guztiak nahikoa ez badira, liburu hau,pertsona nagusi hori orain dela asko izan zen haurrari eskaini nahi diot.Pertsona nagusi guztiak, lehenago, haurrak izan dira (baina gutxikgogoratzen dute). Hortaz, eskaintza zuzendu egin nahi dut: LeonWerth-i umea zenean”

ANTOINE DE SAINT EXUPÉRY

2 . un i ta te d idak t i koa

Garapen afektiboa

Page 2: 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21 2.1. Garapen afektiboaren definizioa eta mugak Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua,

2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21

2.1. Garapen afektiboarendefinizioa eta mugak

Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa,sentimendua, nortasuna, afektibitatea eta antzekohitzak bururatzen zaizkigu. Beraz, garapen afektiboa,emozioen mundua den buruhauste zaila osatzekopertsona bakoitzak erabiltzen duen eta aipatutakohitzekin estuki erlazionatuta dagoen prozesua delaesan dezakegu.

Unitate honen lehenbiziko partean garapen afektiboa-ren oinarrizko kontzeptu horiek landuko ditugu eta,-ondoren, gai horretaz arduratu diren teoriak eta auto-reak (Freud, Piaget eta Wallon) ikasiko ditugu.Atxikimenduari buruzko atal bat ere badago. Atxiki-mendua funtsezko alderdia da haurraren afektibitatea-ri eta gizarteratzeari dagokienez. Eta bukatzeko, gara-pen afektiboaren eta garapen kognitiboaren artekoelkarreraginaren zenbait parametro ezarriko ditugu.

� Afektibitatearen etaemozioen oinarri fisiologikoak

Bizitzan zehar, gizaki bakoitzak ezin konta ahala emo-zio eta sentimendu izaten ditu. Afektibitatea gainerakoizaki bizidunengandik bereizten duen funtsezko gizaezaugarria da. Afektuen eta emozioen mundurik ezbalego, gizakiaren bizitza ez litzateke den bezalakoaizango, eta arrazoizkoagoa eta, seguruenik, egitura-tuagoa izango litzateke.

Emozioak funtsezko elementuak dira pertsonak bizi-tzan hartzen dituen erabakietan. Arrazoia ez da gizakiaune jakin batean aukera jakin bat hartzera bultzatzenduen gauza bakarra. Askotan, emozioak eragin eraba-kigarria du. Hona hemen zenbait kasu, adibide gisa:

• Beldurra ematen dit jaira joateak, inor ez dut eza-gutzen eta. Joan egin beharko nintzateke, zeren,agian, jendea ezagutzeko eta lan-harreman inte-resgarriak egiteko aukera izan baitezaket. Denaden, etxean geldituko naizela uste dut”.

• “Lotsa ematen dit jendaurreanhitz egiteak. Aurre egin behar-ko nioke, baina, onena, horre-lakorik behar ez duen lanenbat bilatzea dela uste dut.”.

Bi kasuetan, erabakia hartubehar duen pertsonak arrazona-tzeko gaitasuna erabiltzen du,baina planteamendua egitenduenean, erabakia hartzearenondoriozko emozioak ere kon-tuan hartzen ditu. Emozioak,beraz, funtsezko alderdiak diragizakiaren bizitzan.

Sentimendua, afektibitatea, emozioa,pertsonen garapen sozioafektiboariburuzko kontzeptuak dira eta eraginerabakigarria dute pertsonen jokabideeta erabakietan.

Page 3: 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21 2.1. Garapen afektiboaren definizioa eta mugak Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua,

Afektibitatea

Teoria eta autore asko arduratu dira emozioak etaafektibitatea aztertzeaz. Eta guztientzat baliagarriaden afektibitatearen definizioa ematea zaila bada ere,zentzu orokorrean, honako hau esan daiteke: afektibi-tatean gizakiak izaten dituen eta atseginak edo desa-tseginak izan daitezkeen afektu-egoera edo emozioguztiak biltzen dira.

Beste era batera esanda, afektibitatea gizakiak bereburuarenganako, inguru fisikoarekiko eta, batez ere,gizarte-inguruarekiko (hurbilen dituen pertsonenganako,bereziki) bizi eta adierazten dituen afektu-egoerak dira.

Zenbait teoriak, adibidez, psikoanalisiak, afektibitateaeta nortasuna lotu egiten dituzte, baina beste zenbaitikertzailerentzat, afektibitatea ez da nortasuna zehaz-ten duen alderdi bakarra, nortasun hori eratzeko fun-tsezko elementua bada ere.

Zenbait teoriak, adibidez, psikoanalisiak, afektibitateaeta nortasuna lotu egiten dituzte, baina beste zenbaitikertzailerentzat, afektibitatea ez da nortasuna zehaz-ten duen alderdi bakarra, nortasun hori eratzekofuntsezko elementua bada ere.

Emozioak

Emozio hitza latinetik dator eta “astindua” edo “asaldu-ra” esan nahi du. Emozioa kanpoko estimuluari eran-tzuteko sortzen den asaldura-egoera fisiologikoa da.

Emozioa, beraz, estimuluaren ondorioz sortzen denbat-bateko erreakzio fisikoa da. Aldi baterako proze-sua da eta, behin hasiz gero, gehiengo batera iristenda eta, hortik aurrera, gutxiagotu egiten da agortu arte.

Batzuetan, bizkortze fisiologiko handia sorraraztenduen emozio handiaren ondoren, emozio hori eraginduen estimulua desagertzen denean, kontrako emozioaazaltzen da, honako adibide honetan ikus daitekeenez:

•Ilusio handiz, dedikazioz eta pozik, zure bikoteki-dearentzako ezusteko jaia prestatzen ibili zara.Biharamunean, martxan mantentzen zintuenestimulua (jaia) desagertu denean, izorratuta, de-sanimatuta eta apur bat hutsik sentitu zara

Emozio anitz daude: poza, tristura, beldurra. Baina,emozio guztiek eragiten dituzten erreakzio fisikoak(bihotz-taupadak azkartzea, tentsio muskularra, arnasaazkarra, aurpegiko eta eskuetako tenperatura igotzea...)oso antzekoak dira. Hau da, emozioak desberdinak izanarren, gorputzaren erantzunak ez dira asko aldatzen.

Adibidez, haurtxoa negarrez ikusten dugunean, hel-duok izaten dugun erreakzioa asaldatzea eta erne jar-tzea izaten da. Inoiz haurrik zaindu ez badugu ere,erreakzio hori berezkoa da, eta norbaitek erreakziohori izaten ez badu, berehala, pertsona horrek arazolarriren bat duela pentsatu ohi dugu

Haurtxoaren negarraren aurrean, beraz, erantzunemozional fisikoa sortzen da eta, erreakzio fisikohorren eraginez, entzuten dugun lehenbiziko aldian,tristura-emozioa sortzen da. Baina haurra ordu batzukzaintzen eta kontsolatzen ibili ondoren, haur berarennegarrak haserrea (“ea isiltzen den, behingoz”) edobeldurra (“haur honek non edo nongo mina du etalarria izan behar du gainera, horrela negar egiteko”)sorraraz dezake.

Emozioek sorrarazten duten erreakzio fisikoaktentsioa, erne egotea, eragiten du, jarduteko eta,behar izanez gero, arrisku jakin bati aurre egiteko.Beraz, emozioen eginkizunetako bat egokitzea da eta,normalean, jardutera bultzatzen dute.

Baina emozioek eginkizun soziala ere badute. Unitatehonetan ikusiko dugunez, emozioak adieraztea,emozioak gordetzea eta beste pertsonen emozioakulertzea, emozioen eginkizun sozialarekin zerikusiaduten garapen afektiboaren alderdi garrantzitsuak dira.

Sentimendua

Eguneroko bizitzan, sarri, emozio eta sentimenduhitzak ez dira bereizten. Kontzeptu biak estuki lotutabadaude ere, ez dute gauza bera esan nahi.

Emozioa eta sentimendua iraupenaren eta bizitasuna-ren arabera bereizten dira.

Emozioa laburragoa eta biziagoa da.

Sentimenduak gehiago irauten du eta ez da hain bizia.

Hori, neurri batean, sentimendua pentsamenduarekinlotuta dagoelako gertatzen da. Beraz, sentimenduapentsatutako eta sentitutako emozioa da, eta emoziohori sorrarazi duen estimulurik ez dagoenean ere man-tendu egiten da. Ezinezkoa da estimulu jakin bateksorrarazten duen erreakzio fisiologiko emozionala kon-trolatzea, baina sentimendua aldatu egin daiteke, bizita-ko emozioarekin lotzen den sentimenduaren arabera.

Adibidez, norbaitenganako erakarpen sexuala eragitenduen hasierako emozioak, pertsona horri buruzkopentsamendu baikorrekin lotzen bada (“pertsona onadirudi, argia da, neureen antzeko gustuak ditu...”),maitasun-sentimendu iraunkorra sorraraz dezake eta,ondorioz, bikotea era daiteke. Eta sentimendu horisorrarazi duen pertsona, hau da, hasierako emozioasorrarazi zuen pertsona, ez dagoenean ere mantenduegin daiteke.

Sentimendua eta emozioa, desberdinak izanda ere,mundu berekoak dira, afektuen mundukoak, alegia.Pertsona bakoitzarengan alderdi askok dute eragina,sentimenduak eta emozioak sentitu eta adieraztekoeran, baina, neurri handi batean, sentitzeko eta adie-razteko era hori haurtzaroan sortzen hasten da.

22 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa

Page 4: 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21 2.1. Garapen afektiboaren definizioa eta mugak Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua,

2.2. Garapen emozionala

� Sarrera

Informazioa prozesatzea, komunikazioa garatzea, atxi-kimendua antolatzea, moralki garatzea eta gizarte--ezagutza, besteak beste, eboluzio-prozesuak dira.Emozioek eragina dute eboluzio-prozesu guztietan,eta bizitza osoan zehar hartzen ditugun erabakienoinarri nagusia dira.

Garapen emozionala edo emozioen garapena azter-tzeko, zenbait alderdi kontuan hartu ohi dira, hots:emozioen adierazpena, nor bere emozioez jabetzea,emozioak ulertzea, emozioak erregulatzea eta enpatia(inoren emozioak norbereganatzea). Alderdi horienaraberako eboluzio-aldaketak detektatzea eta azaltzeafuntsezkoa da nortasunaren garapena ulertzeko.

Psikologia ebolutiboan, lehen, garapen emozionala ezzen bereiz aztertu ohi. Joera nagusia arrazionalista(arrazonamenduaren eta jokabide antolatuaren arabe-rakoa) zenez, emozioak kognizioaren (ezagutzaren)mendeko gisa aztertu ohi ziren eta nortasunaren gara-penari dagozkion beste kognizio-prozesu garrantzi-tsuagoen adierazgarritzat jotzen ziren. Adibidez,haurrak harridura adierazten duenean, ikuspegi arra-zionalistaren arabera, itxaropenak sortzeko gaidenaren seinaletzat jotzen da, eta amiltzeko beldurraadierazten duenean, sakontasuna hautemateko gaidela ondorioztatzen da. Emozioak eurak eta emozioenkausak ez ziren berez aztertu ohi.

Orain, psikologia ebolutiboan garapen emozionalarenikerkuntza berpiztu egin da, eta ikuspegi etiologikoa(kausak aztertzen dituena) da nagusi. Gizaki arrunta-ren eboluzioan, askotan, emozioa arrazoia baino ga-rrantzitsuagoa izan ohi da eta, dagoeneko, emozioonkausak aztertzeko teknikak eta prozesuak asko aurre-ratu dira. Horrez gain, psikologiak egin duen emozioenazterketa berria ere kontuan hartu behar da. Jarraian,azterketa berri horren oinarriak ikusiko ditugu.

Gaur egun, ikertzaile teorikoak, ikuspegi desberdinakbadituzte ere, bat datoz jokabidearen antolatzaile etaeragile gisa eta komunikazio-seinale gisa emozioekduten garrantzia azpimarratzeko orduan. Emozioak,dagoeneko, ez dira barne-esperientzia subjektibo gisaaztertzen; aitzitik, emozioek jarduera zehatzak eragi-ten dituztela pentsatzen da.

Campos-ek eta laguntzaileek (1983; 1989) diotenez,emozioak, barne-egoera psikikoak izateaz gain, gerta-era jakin batzuei aurre egiteko erreakzio-ereduak erebadira. Poztasunak, interesak edo haserreak jarduterabultzatzen gaituzte eta tristurak, adibidez, jardueraeragozten du. Beraz, barneko esperientzia psikikoezgain, emozioak inguruarekiko harreman garrantzi-tsuak (barnekoak zein kanpokoak) aldatzeko (has-

2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 23

teko, mantentzeko edo eteteko) prozesuak direlaesan daiteke (Campos eta laguntzaileak, 1983).

Gertaeraren garrantzia zenbait alderdiren araberakoaizan daiteke. Alderdiok honako hauek dira:

a) Estimuluak atseginak edo desatseginak izatea.Estimuluek, besteak beste, mina, lasaitasuna etagozamena eragin dezakete eta, gertaera are ga-rrantzitsuagoa izango da eragindako emozioabiziagoa den heinean.

b) Besteengandik jasotzen den komunikazioa. Giza-kiok, enpatiaren eta gizarte-erreferentziaren bidez,afektiboki inplikatu egiten gara besteen emozioe-tan.

c) Pertsonak dituen helburuak. Esperientzia emozio-naletako asko, gure helburuen, nahien edo kezkenaraberako garrantzia izango dute. Jostailua, harre-man berria, laneko helburua edo antzeko helburujakin bat lortzen edo aurreikusten dugunean, pozaadierazten dugu; helburua lortzeko oztopoakditugunean, haserrea adierazten dugu eta bestepertsona edo objektu batekin harremanik lortu ezindugula hautematen dugunean, tristura adieraztendugu.

Zeratarako balio dute emozioek? Emozioen eginkizu-na bikoitza da: alde batetik, sentikortasuna adierazte-ko eta, bestetik, egoera jakin bati erantzuna ematekoerabili ohi ditugu.

Frijda-ren iritziz (1994), emozioek, gure bizitzanegoera garrantzitsuak zein diren esaten digute. Senti-kortasun emozionala pertsonaren seinale-sistema da.Emozioa barneko estimulu indartsua da, eta estimuluhorrek, jokabidea eta ezagutza antolatzen dituen siste-mari egoera jakin batek helburuak lortzea bideratzenedo eragozten duen esaten dio. Emozioa askatzendenean, egoeraren garrantzia areagotu egiten da etaondoriozko jarduera helburuaren eta egoeraren artekoloturaren araberakoa izango da. Helburua lortzen edoaurreikusten denean sortzen den poztasunak, ekitekojarduera eragiten du. Itxaropena, haserrea edo frustra-zioa, helburuaren eta helburua lortzeko jarduerarenarteko lotura adierazten duten emozioak dira eta, lotu-ra horren arabera, ekiteko edo bertan behera uztekoenergia emango digute.

Erantzun emozionalek jokabidea gidatu eta antolatuegiten dute eta ezinbestekoak dira, haurtzaroan batezere, komunikazio-seinale gisa. Ikus ditzagun esanda-koaren zenbait adibide:

•Poztasuna. Ekintzarekin jarraitzea eragiten du,oroimena eta gauza berriak ikasteko gaitasunabizkortu egiten ditu, frustrazioari aurre egiten edofrustrazioa onartzen laguntzen du, eta,komunikazio-seinale gisa, inguruarekiko harrema-na ezartzen hasteko edo mantentzeko erabiltzenden gizarte-mezua da.

Page 5: 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21 2.1. Garapen afektiboaren definizioa eta mugak Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua,

besteak ohartarazi egiten ditugu, egoera eragotz de-zaten edo lagun diezaguten. Halaber, seinale gisa,erasoa moteltzeko asmoz, bestearen mende gaude-la adierazteko ere erabili ohi dugu.

Aipatutako emozio horiek Campos-ek eta laguntzaile-ek (1983) egindako 3.1. taulan, ikus daitezke, helbu-ruen, hautemateko eraren, eragiten duten jarduereneta eginkizunen arabera antolatuta.

Aipatutako emozio horiek gizarte-harremanak erregu-latzeko erabili ohi ditugu, hau da, besteengana hurbil-tzeko edo besteen laguntza bilatzeko edota eraso egi-ten digunari aurre egiteko. Baina badira beste zenbaitemozio, besteak beste, lotsa, harrotasuna edo erru-duntasuna, norbere burua aztertzeaz gain, besteak az-tertzeko ere erabili ohi ditugunak. Emozioon eginkizunnagusia gizarte-testuinguruko baloreak adieraztea etamantentzea da. Lotsaren eginkizuna besteek norbera-renganako duten errespetua eta afektua mantentzeaeta autestimua babestea da. Egoera jakin baten ondo-riozko jokabidea, norberarentzat zein besteentzat trake-tsa denean, ohikoa ez denean edo besteentzat zalan-tzazkoa denean, lotsa sortzen da, eta egoerarenondoriozko jokabideak gaitasuna, nagusitasuna eta

24 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa

•Haserrea. Irainduta sentitzen garenean, edohelburuak lortzeko oztopoak ditugula konturatzen ga-renean sortzen da haserrea, eta oztopoak edo frus-trazioaren iturriak deuseztatzeko, helburua lortzekobidea ezartzeko, iraintzailearen jokabidea aldatzekoeta zapalketari eusteko baliabideak antolatzeko era-bili ohi dugu; seinale gisa, gerta daitekeen erasoarenmehatxua komunikatzen digu.

•Tristura. Eginkizun garrantzitsuak ditu, pertsonajakin batekin harremanik ezin dela lortu edo egoe-ra jakin bat ezin dela mantendu hautematen dene-an. Eragiten duen jarduera ekintza bertan beherauztea da. Jarduera-faltak galdutako pertsonaren-ganako edo objektuarekiko atxikimendua desage-rrarazten du. Pasibotasunaren bidez, energia gor-de egiten da, beste harreman bat lortzen saiatuahal izateko. Seinale gisa, babesa eskatzeko era-bili ohi da.

•Beldurra. Mehatxua hobeto identifikatzen lagun-tzen du. Beldurra eragiten duen gertaeraren aurkababestera bultzatzen gaitu, edo gertaera horri au-rrea hartzeko prestatzen gaitu. Komunikazioari da-gokionez, aurpegiaren beldur-espresioaren bidez,

Emozioa Helburua Hautemateko era Eragiten duen jarduera

Eginkizuna

Haserrea Edozein helburugarrantzitsu.

Oztopoa dagoelahautematen edoaurreikusten da.

Oztopoa kentzea. Helburua lortzeko bidea ezartzea,besteen jokabidea aldatzea.Mendeku hartzea.

Interesa Zeregin edo

egoeraren batean

inplikatzea.

Interesa sorrarazteko

informazioa garrantzi-

tsua izan daitekeela

hautematea.

Hartzaileak orienta-

tzea. Informazioa

prozesatzea.

Ingurutik informazioa ateratzea.

Harremana edo kontaktua hasteko

gogoa adierazteko gizarte-seinalea

da.

Poztasuna Edozein helburugarrantzitsu.

Lor daitekeela au-rreikusten da.

Hurbiltzea. Jarduerarienergia ematen dio.

Arrakasta lortzeko estrategiakindartzea, trebetasun berriakbilatzen laguntzea, erronka berrieiaurre egiten laguntzea, inguruare-kiko harremana hasteko edomantentzeko gizarte-mezua da.

Tristura Pertsonarengana-ko edo objektuare-kiko loturamantentzea.

Lortezina dela

hautematen da.

Bertan behera uztea. Energia gordetzea, baliabideak

berrantolatzea,helburu eskuraga-

rriagoak lortzeko, besteen laguntza

sorrarazten du.

Beldurra Niaren osotasuna

mantentzea:

bizirik irautea eta

autoestimua

mantentzea.

Babesteko jarduera

martxan jartzen ez

bada, helburua ez

dela lortuko haute-

maten da.

Ihes egitea. Bizirik irautea. Mina saihestea.

Autoestimua mantentzea. Besteak

ohartaraztea, egoera eragotz

dezaten edo lagun diezaguten.

3.1. TAULAZenbait emozio-familiaren ezaugarriak

Page 6: 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21 2.1. Garapen afektiboaren definizioa eta mugak Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua,

adostasuna adierazten dituela hautematen dugunean(geuk zein besteek), harrotasuna sortzen da. Bi emoziohoriek eragiten dituzten jarduerak ere kontrakoak dira;hots, lotsa ezkutatzea, ihes egitea edo besteengandikaldentzea eragiten du, eta harrotasunak jarrera kanpora-koia eta lorpenak azaleratzea eragiten du. Hala ere, biemozioek eginkizun komuna ere badute, hau da, sozial-ki egokia den jokabidea mantentzea. Erruduntasuna,pertsonak bere jokabidearen bidez besteei kalte egitendiela pentsatzen duenean sortzen da eta egindakokaltea konpontzen saiatzea eragiten duen emozioa da.

Horrez gain, emozioen eginkizuna, unean uneko ger-taerarekin dugun harremanaren araberakoa izateazgain, egoera hori aurreikustea eta egoerari aurrea har-tzea ere bada. Pertsona jakin batekin dugun harrema-na galduz gero sentituko genukeen tristura, egoerahori gertatu baino lehen adierazten badugu, pertsonahorrekin dugun harremana zaintzera eta banatzeasaihestera bultzatuko gaitu. Erruduntasunaren etalotsaren eginkizun nagusia, erregulatzaile sozialakdiren aldetik, batez ere babestea da. Aldez aurretik,egoera jakin batek erruduntasuna edo lotsa sentiarazi-ko digula hautemanez gero, behar diren babes--neurriak hartuko ditugu eta besteenganako errespe-tua mantenduko dugu eta norberaren edo taldearenohiko joerak onartu egingo ditugu

Hala ere, emozio guztiak ez dira egoerara moldatzekoerabiltzen. Gerta daiteke pertsonaren helburuak etaemozioen eginkizuna bat ez etortzea, edota egoeraaztertzeko zailtasunak izatea eta, ondorioz, oker jardu-tea. Adibidez, fobiaren bat duen pertsonak, egoeratxarto aztertzeagatik, arriskuari aurrea hartzen dio etaaurre egiteko baliabiderik ez duela izango hautematendu, edo pertsona erasokorrak besteek kalte edo minegin nahi diotela hautematen du. Emozioa eta dago-kion eginkizuna bat ez etortzearen arrazoia, askotan,emozioaren indarra, iraupena edo adierazpena erregu-latzeko gai ez izatea izan ohi da.

Emozioen bidez garatzen diren alderdiak

Campos-ek eta laguntzaileek (1983) diotenez, zenbaitemozio (poztasuna, tristura, haserrea, beldurra, intere-sa edo ustekabea) bizitza osoan zehar mantentzendira eta emoziook aldaketa garrantzitsuak eragingodituzte bizitza emozionalaren hainbat arlotan.

Garapen emozionalean emozioek honako alderdihauek aldatzen dituzte:

Berariazko helburuak eta jokabideak. Zazpi hilabetekohaurrari besoa mugitzen uzten ez badiogu, haurrak amorruaadieraziko du; pertsona helduak, norbaitek lanean zerbaitlortzea eragozten dionean edo gizarte-harremanak oztopa-tzen dizkionean, haserrea adieraziko du. Kasu bietan, hel-buruak desberdinak dira eta ondoriozko jarduera ere, segu-ruenik, desberdina izango da, baina haurrak zein helduakoztopo batek helburua lortzea eragozten diotela hautematendute eta emozioek biengan jarduera bera eragingo dute,hau da, jarduera blokeatzen duten oztopoak kentzea.

Emozioak adierazteko era. Hasieran, emozioakadierazteko era familia-testuinguruak modulatzen dueta, gero, norbere gisakoek modulatzen dute. Ez diraahaztu behar, garapenean sortzen diren beste zenbaitfaktore garrantzitsu, zeren haurrak, hitz egiteko gaita-suna lortzen duenean, hizkuntzaren bidez, sentimen-duak adierazteko aukera berriak sortzen baititu.

Gizartearekiko harremanak ezartzen dituzten emo-zioak. Lotsa, erruduntasuna eta harrotasuna bizitzakobigarren eta hirugarren urtera bitartean sortzen diraeta garrantzi handia dute garapen emozionalean.

Ulermen emozionala. Haurrak beren emozioez etaemoziook eragiten dituzten arrazoiez jabetzeko etabesteen emozioak ulertzeko gaitasuna garatzen dute.Haurtzaro osoan zehar gertatzen den prozesu luzeada. Haurra aurpegi-espresioak ulertzen hasten da etabesteen emozioak, nahien, sinesmen, aldez aurretikoesperientzien edo nortasunaren arabera, besteenemozioak ondorioztatzera iristen da.

Enpatia. Besteen emozioak norbereganatzekoerreakzio afektiboa da. Funtsezko baliabide afektibohau ere garatu egiten da adinarekin, eta besteen senti-menduak ordezkatzeko jokabidea eta ondoriozkojarduera aldatu egiten dira, norberaren esperientziaemozionala, gaitasun kognitiboak eta emozioak erre-gulatzeko gaitasuna garatzen den heinean.

Εmozioak erregulatzeko gaitasuna. Zaintzaileekemozioak erregulatzeko ematen dituzten baliabideenbidez, eta haurrak lortzen dituen ezagutza--aurrerapenen bidez, emozioen indarra, iraupena etaemoziook adierazteko era modulatzeko jokabide--baliabideak eta baliabide mentalak garatzen dira.

Garapen emozionalean eragina dutenfaktoreak

Garapen kognitiboaren bidez (ezagutzaren garapena-ren bidez), helburu berriak sustatu egiten dira, helbu-ruak hautemateko pertzepzio-maila konplexuagoaklortzen dira eta emozioak erregulatzeko gaitasuna are-agotu egiten da. Garapen kognitiboak eragin handia duemozioak ulertzeko prozesuan. Beraz, garapen emozio-naleko eboluzio-aldaketek garapeneko beste prozesue-kiko elkarreragina dutela kontuan hartu behar da etaaldaketok elkarrekin lotuta daudela ulertu behar da.

Garapen emozionalean izaten diren aldaketa batzukzerebroa eta nerbio-sistema garatzen direneansortzen dira, eta beste batzuek mugimenduen garape-narekin, hizkuntzaren garapenarekin edo atxikimendu--prozesuekin dute zerikusia.

Bestalde, emozioak harremanen araberakoak dira etagizartearekiko dugun elkarreraginaren arabera gara-tzen dira. Emozioak gizarteratu egiten dira.Gizarte-testuinguruak, emozio jakin batzuk izatekoeskaintzen dituen aukeren arabera eragiten du; emo-

2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 25

Page 7: 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21 2.1. Garapen afektiboaren definizioa eta mugak Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua,

zioen esanahia eta helbururen edukia ezartzen ditu;emozioak adierazteko arauak (adierazi behar diren alaez, noiz eta nola adierazi behar diren) eta sentimendu--arauak (irizpide moralen, klinikoen edo egoerarenaraberako baldintza jakin batzuetan zer sentitu beharden) ezartzen ditu.

Enpatiari eta emozioak ulertzeari eta erregulatzearidagokienez, aurrerapen kognitiboek eboluzio-aldaketagarrantzitsuak eragiten badituzte ere, gaitasun horiekpertsonen arteko harremanen arabera sortzen etagaratzen dira.

Orain arte emozioen dimentsioen garapena aztertu dugu,hau da, haurrek euren emozioak adierazteko, ulertzekoeta erregulatzeko eta besteen emozioak ezagutzeko etaulertzeko duten gaitasuna eta enpatiaren garapena ikusiditugu. Jarraian, izaerak eta gizarteratzeak gizabanako-engan duten eragina aztertuko dugu.

� Garapen emozionalalehen haurtzaroan

Adierazpen emozionala lehen haurtzaroan

Gurasoei euren haurtxoek emozio zehatzak izaten etaazaltzen dituzten ala ez galdetzen badiegu, denekbaietz erantzungo digute. Johnson-ek eta laguntzaile-ek (1982) egindako azterketan, hilabeteko haurrekhaserrea, beldurra, harridura, interesa, poztasuna etatristura (gutxiagotan) adierazten zituztela onartu zutenama gehienek. Horren arabera, zenbait galderasortzen zaizkigu: Gurasoen gehiegizko interpretazioa al da? Haurrak aurpegian tristura-espresioa azaltzenduenean, espresio horrek benetan adierazten al duhaurrak egoera subjektibo hori bizi duela?

Lehenbiziko galderari dagokionez, aipatutako azterke-ta horretan, amak zehatzak izan ziren haurrengan iku-si zituzten emozioei zegozkien aurpegi-ezaugarriakazaltzeko orduan. Gurasoek, haurrei begiratzeko iker-tzaileek baino denbora gehiago badute ere, gehiegizkointerpretazioaren hipotesia ezin dugu albo batera utzi.Izard-ek (1982) egin zuen azterketan, haurrek hainbategoeratan adierazitako aurpegi-espresioak filmatuzituen eta, gero, beste ikertzaile batzuei erakutsizizkien, eta gehienak ados zeuden emozioen agerpe-na kronologikoki zehazteari dagokionez. Haurrek,-jaiotzen direnetik, irribarre egiten dute eta, aurpegi--espresioaren bidez, interesa, nazka eta egonezinaadierazten dituzte; bigarren eta laugarren hilabeteenartean, haserrea, harridura eta tristura agertzen dira,eta beldurra bosgarren hilabetetik aurrera hasten danabarmentzen (hala ere, hilabete duenean ere, hau-rrak, bat batean besoetatik askatu eta erortzekokeinua egiten zaionean, beldurra adieraz dezake).

Bigarren galderari dagokionez, kontuz ibili behar dugu,zeren, espresioaren eta emozioen arteko zuzeneko lotura

ez baitago frogatuta. Lehenbiziko bi hilabeteetan, behin-tzat, haurraren espresio emozionalak ez dira egoeraraedo estimulura sistematikoki egokitzen. Haurrek lo dau-denean ere irribarre egiten dute; harridura adieraztendute gauza berrien zein ohikoen aurrean, eta mugimen-duak eragozten bazaizkie, haserrea adierazi ohi dute,baina tristura ere adieraz dezakete.

Camras-ek (1994) bere alabaren espresio emozionalaaztertu zuenean egiaztatu zuenez, bigarren hilabetetikaurrera, haurrak haserre-espresioa eta haserreak eragin-dako mugimenduak (mugitzen uzten ez zion oztopoa ken-tzea) lotu egiten zituen, baina jokabideak ez zituen egoe-retara sistematikoki egokitu hiru hilabete izan arte.

Campos-ek (1983) dioenez, emozioak eta espresioaklotzeko, zenbait egitura neurologikok heldu egin behardute. Beste autore batzuen iritziz, sistema emozionale-ko osagaiak (aurpegi-espresioa, jokabideak, pertzep-zioa, etab.) bereiz gara daitezke eta, garapeneko unejakin batean, sistema antolatuan integratzen dira.

Camras-en iritziz (1994), tristura eta haserrea adieraz-ten duten aurpegi-espresioak goiz agertzen dira hasie-ran, dagozkien emozioen adierazle fidagarriak ez badi-ra ere. Sistema emozionalaren osagairen bat mailakritikora iristen denean, haserre- edo tristura-emozioaeta dagokion aurpegi-espresioa bat etortzen dira

Hala ere, emozioen eta egoeren arteko lotura zehaz-tea baino interesgarriagoa da espresio horiek hasiera-tik duten komunikatzeko balioa azpimarratzea.Campos-ek eta laguntzaileek diotenez (1983), adieraz-pen horiei “espresio emozionalak” deitzea baino ego-kiagoa da “seinale emozionalak” deitzea. Aurpegi--egitura horiek atxikimendu-irudien jokabideaerregulatzen duten seinale indartsuak dira eta haurrakpremiak asetzeko eta gizarte-elkarreragina erregulatzekoerabili ohi ditu: Negarraren eta egonezinaren bidez, hau-rrak, zaintzaileak erakartzen ditu, jaten eman diezaioten,mina edo egonezina eragiten duen kausa desagerrarazdezaten edo konpainia egin diezaioten. Interesa etapoztasuna adierazten dituzten seinaleen bidez, haurrakharremanetarako prest dagoela adierazten die gurasoei,ondo egiten ari direla esaten die eta gurasoak kontaktualuzatzera bultzatzen ditu. Haurrak, haserre-seinaleenbidez, asaldatzen duen jarduera uztera bultzatzen duzaintzailea. Eta tristuraren eta beldurraren bidez, haurrekbabestea eta kontsolatzea behar dutela adierazten dute.

Bizitzako lehen urteak pasa ahala, emozioak argiagobereizten dira, hautakorragoak izaten dira eta azkarra-go, sendoago eta luzeago bihurtzen dira. Ikus ditzagunesandakoaren zenbait adibide: haurrak, bi hilabetere-kin, mugimenduak eragozten zaizkionean haserreaadierazten badu, mugimenduak eta jokabidea planifi-katzeko gaitasuna garatzen duenean, bistan duen hel-burua lortzea eragozten zaion bakoitzean, haserreaadieraziko du; horregatik, 9-14 hilabeterekin haurrenhaserre-espresioak areagotu egin ohi dira. Arrazoiaulertzen denean, tristura edo estutasuna haserrebihurtzen da frustrazioa eragiten duen pertsonarenga-

26 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa

Page 8: 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21 2.1. Garapen afektiboaren definizioa eta mugak Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua,

nako. Aurrea hartzeko gaitasunaren bidez, haurra itxaro-penen araberako erantzunak adierazten hasten da, eta,amak kalera irteteko zapatak janzten dituenean, negaregiten du eta tristura adierazten du. Hiru hilabeterekin,haurrak atxikimendu-irudiarekin duen harremana etetendenean, tristura adierazten badu, zortzi hilabete dituene-an, hau da, atxikimendua sendotzen denean, erantzunaaskoz ere biziagoa izango da atxikimendu-irudia alden-tzen denean. Beldurra sorrarazten duten egoeretan, atxi-kimenduak eta borondatezko mugimenduek ere aldake-tak eragiten dituzte: amiltzeko beldurra etaezezagunenganako beldurra agertzen dira, eta erreakziohoriek areagotu egiten dira hamabi hilabeterekin.

Emozioez jabetzea eta enpatia lehenhaurtzaroan

Haurtxoak, bizitzako bigarren hilabetearen inguruan, bes-teen espresio emozionalak bereizten hasten dira, bainaez dago argi egiazko esanahi emozionalarekin bat dato-zenik. Dena den, laugarren eta zazpigarren hilabeterabitartean, esanahi emozionala eta aurpegi-espresioak-lotzen hasten dira. Emozioak egoki interpretatzeko gaita-suna besteen espresio emozionalei egoki erantzuten die-tenean sortzen da. Poztasunari erantzuteko,poztasun-espresioa adierazten dute, mugitu egiten diraeta maizago begiratzen dute; haserreari erantzuteko,haserre-espresioa adierazten dute eta geldirik egotendira; eta amak tristura adierazten duenean negar egitendute eta xurgatzeko keinuak eta mastekatzeko mugimen-duak egiten dituzte. Erantzun horiek ez dira imitaziohutsa, zeren amak, haserre dagoenean eta pozik dagoe-nean antzeko mugimenduak egin arren, ama haserredagoenean haurrak gutxiago mugitzen baitira. Beraz,adin txiki horietan, amaren emozioei erantzuteko haurrakizaten dituen erreakzioak hautatu eta moldatu egiten ditu.(Haviland eta Lelwica, 1987; Termine eta Izard, 1988).

8-10 hilabeterekin, emozioak interpretatzeko gaitasuna argiikusten da. Haurrek, zalantzazko egoerari aurre egiteko,amari begiratzen diote eta amaren espresioa gizarte--erreferentzia gisa erabilita, egoera aztertu eta jokabideaerregulatu egiten dute. Familiakoen espresio baikorrek,objektua edo egoera atsegina dela adierazten dute; beldu-rra, mina edo nazka adierazten duten espresioek egoerahori saihestu egin behar dela adierazten dute. Adibidez,atxikimendu-irudiak pertsona ezezagunarenganako edoobjektu berriarekiko jarrera baikorra badu, haurraren ezeza-gunenganako beldurra asko murriztuko da, eta nazka edobeldurra adieraziz gero, haurrak ihes egingo du. Amiltzekobeldurrari dagokionez, amak poza edo interesa adieraztenbadu, haurra ausartu egingo da amildegia (hutsartea)zeharkatzen, baina amarengan beldurra edo haserrea hau-tematen badu, ez da ausartuko. Amak tristura adieraztenduenean, zenbait haur ausartu egiten dira amildegia zehar-katzen, zalantza handiekin bada ere.

Gizarte-erreferentzia erabiltzeak, haurrak emozioak anto-latu egin ditzakeela adierazten digu. Zaintzaileek, adie-razpen emozionalen bidez, haurren arreta estimulu etaegoera jakin batzuetara erakarri ohi dute, eta emozio ho-

rien informazioa erabiltzea ezinbestekoa da haurrentzat,ingurune fisikoa eta soziala ulertzeko. Haurrak aske mu-gitzeko gaitasuna lortzen duten garaian hasten diragizarte-erreferentzia erabiltzen, eta hori ingurua aztertze-aren ondoriozko arriskuetatik babesteko berezkoegokitzapen-estrategiatzat jo daiteke.

Haurrek, besteen emozioak ulertu eta interpretatzeazgain, gai dira besteekin egoera afektiboa konpartitze-ko. Enpatia, hau da, besteen emozioak bereganatzekogaitasuna, oso garrantzitsua da haurren garapen emo-zionalean, zeren oso baliagarria baita pertsonen arte-ko harremanei eta gizarteratzeari dagokienez.

Hoffman-en iritziz (1981) enpatia, oinarri biologikoaduen erantzun unibertsala da. Gurasoek eta ikertzaile-ek frogatu dutenez, haurrek negar egiten dute alboandituzten haurrek negar egiten dutenean, baina graba-tutako beren negarra entzuten dutenean ez dute negaregiten (Martin eta Clarck, 1982). Sagi eta Hoffman--entzat (1976) besteen negarrari negarraz erantzutekoerreakzio horrek, egonezin enpatiko primitiboa adie-razten du. Geroago (10 hilabeterekin), haurrak adie-razpen emozionalak ulertzeko gai izaten diren heine-an, besteen egonezinaz jabetzeko, haien keinuak etaaurpegi-espresioak imitatzen dituzte, baina erantzunglobala da, zeren haurrak ez baitute besteen eta beresentimenduak argi bereizteko gaitasunik. Bigarrenurtearen erdialdean, beren burua eta bestea bereiztenhasten dira eta benetako erantzun enpatikoak sortzendira, zeren haurrek, kontsolatzeko asmoz, besteaukitzen edo lepoan jotzen hasten baitira.

Pertzepzio- eta ezagutza-prozesuek garapenean dutengarrantzia ukatu gabe, Lopez-ek dioenez (1997),atxikimendu-harremanaren bidez, haurrek garatzeko au-kerak sortzen dituzte. Atxikimendu-harremanean sortzenden elkarreraginak imitazio edo elkarrizketa hutsa bainozerbait gehiago den sintonia-prozesua sorrarazten du.Harreman hori testuinguru ezin hobea da haurrak emo-zioak adierazten, interpretatzen eta konpartitzen hasteko.Lan askotan frogatu denez, atxikimenduaren segurtasunaeta enpatia estuki lotuta daude (Ortiz eta beste, 1993; Ló-pez eta beste, 1998).

� Lehen haurtzaroaren etabigarren haurtzaroarenarteko zubia

Bigarren eta hirugarren urteen bitarteko etapa osogarrantzitsua da garapen emozionalean. Euren buruazjabetzen diren heinean, egoera emozionalak bereiztenhasten dira. Halaber, jokabidea erregulatzeko garran-tzitsuak diren gizarte-harremanak ezartzeko emozioak(erruduntasuna, lotsa, harrotasuna) ere etapa honetansortzen dira. Azkenik, garai honetan sortzen diren hiz-kuntza eta joko sinbolikoak ere oso garrantzitsuak diranorberaren zein besteen emozioak ulertu ahal izateko.

2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 27

Page 9: 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21 2.1. Garapen afektiboaren definizioa eta mugak Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua,

Norbere burua eta kontzientzia hartzea

Lewis-ek dioenez (1994), “norbere buruaren” kontzep-tua garatzeak, garapen emozionaleko aurrerapengarrantzitsuenetakoa sorrarazten du, hots: esperien-tzia emozional subjektiboa . Lehen haurtzaroanhaurrak egoera emozionalak bizi eta adierazi egitenditu baina, etapa honetan, horrez gain, kontzientziahartzen hasten da, eta egoera eta adierazpen emozio-nalak interpretatzeko eta ebaluatzeko gai da. Barne--prozesu gisa, esperientzia emozionala hitzen bidezadierazten hasten da: “triste nago”, “pozik nago”,“beldur naiz”. Kontzientzia hartzeko, haurrak, lehenbi-zi, bere burua objektiboki ezagutzeko eta ebaluatzekogai izan behar du. “Triste nago” esateko, haurrak tristu-ra deritzon egoera emozionala bizitzen ari dela jakinbehar du.

Lewis-en iritziz (1994), norbere buruaren garapeneanizaten diren ezagutza-aldaketak dira bizitza emoziona-lean aurrerapen hori eragiten dutenak, hala ere, ez duukatzen gizarteratzeak duen eragina. Esperientziaemozional subjektiboa sortzeko, norbere burua beste-engandik bereiztea ezinbesteko baldintza bada ere,ezin da ukatu familia-testuinguruak duen garrantzia,zeren gurasoak eta zaintzaileak baitira emozioei esa-nahia ematen dietenak. Kontzientzia subjektiboa gizar-teratzearen ondoriozkoa da eta estuki lotuta dago hiz-kuntzarekin. Gurasoek haurrari bere jokabidea ulertudutela jakinarazteko, adierazpen emozionala errepika-tu egiten dute (aurpegi-espresio berarekin erantzutendiote) eta, hitz eginda, egiaztatu egiten dute (Haserrezaude, ezta? Beldur zara, laztana?). Horrela, guraso-

ek, haurrak kontzientzia har dezan ezinbestekoakdiren erantzun emozionalen eta egoera subjektiboenarteko loturak eskaintzen dituzte.

Haurra bere egoera emozionalen kontzientzia hartzenhastea funtsezko prozesua da, zeren, horrela, egoera emo-zionalek ez larritzea eta gainezka ez egitea lortzen baitu. Ezda gauza bera haserre egotea eta haserre gaudela jakitea.

Hizkuntza eta esperientzia emozionala

Hizkuntzaz jabetzeak pertsonen arteko harremanak etaesperientzia emozionala aldarazten du. Adieraztekotresna berri horren bidez, haurrak, emozioak adierazteko,zuzeneko adierazpenak gero eta gutxiago erabili ohi ditueta hizkuntza gero eta gehiago erabili ohi du. Horrenondorioz, gero eta gutxiago negar egiten du. Hizkuntza-ren bidez, haurra, lehen orokorrak ziren emozioak, zehaz-ten hasten da eta, halaber, lehenago izan dituen egoeraafektiboak azaldu eta ulertu egin ditzake.

18 hilabetetik aurrera haurrak besteen emozioez eta egoeraafektiboez galdetzen eta eztabaidatzen hasten dira, batezere, euren jokabidea kontrolatu ahal izateko. Halaber,hizkuntzaren bidez, haurra besteen egoerak alda ditzakeela(besteak kontsolatzeko edo dibertitzeko gaitasuna du) etagizarte-harreman estuagoak sor ditzakeela konturatzen da.

Familia guztietan gurasoek ez dute maiztasun berazemozioei buruz hitz egiten. Judy Dunn-ek eta laguntzaile-ek (1987; 1988) familia-esparruan egindako ikerkuntza-ren bidez frogatu dutenez, gurasoekin emozioei buruzhitz egiten duten haurrek, gero, gaitasun handiagoa dute.

28 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa

Page 10: 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21 2.1. Garapen afektiboaren definizioa eta mugak Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua,

2.3. Teoria argitzaileak

� Piaget eta garapen afektiboa

Jean Piaget Suitzan jaio zen 1896an eta 1980an hil zen.Biologia-ikasketak egin zituen eta zoologia espezializatuzen. Gero, psikopatologiaz eta Sigmund Freud-en teoriazarduratu zen, baina Piaget-en psikologia-lanak bideratuzituen sakoneko auzia epistemologia (ezagutzaz ardura-tzen den filosofiaren adarra) izan zen.

Giza ezagutza

J. Piaget-en asmoa ezagutza zer den eta gizakiak eza-gutza nola bereganatzen duen jakitea izan zen.Piaget-en azterketek eta ikerkuntzek, gizakia hainbaliagarria ez den intuiziozko ezagutzatik, baliagarria-goa den ezagutza zientifikora nola pasatzen den jaki-tea dute helburu. Piaget-ek arrazoizko pentsamendua-ren oinarrizko kontzeptuak bizitzan zehar nola sortzeneta garatzen diren azaltzen du.

Egia esan, ezagutzaren garapenari buruzko Piaget-en teo-riak, ezagutzaren jabetzaz arduratzeaz gain, giza garape-nari buruzko teoria orokorra izan nahi du. Hau da, Piaget--entzat, gizakiaren garapen osoa (garapen afektiboa barne)ezagutzaren garapenaren mende dago eta horren araberaazaltzen da. Alderdi hori kontuan hartuta, atal honetan,Piaget-en teoriaren oinarrizko ideiak azalduko ditugu.

Biologia-prestakuntzan oinarrituz, Piaget-ek izaki bizidunguztiek bizi diren ingurunera moldatzeko duten joerarenideia hedatu egin zuen. Piaget-en iritziz, ezagutza orga-nismo konplexuak (gizakiak) ingurune konplexura biologi-koki moldatzeko erabiltzen duen era da. Moldaketa horiez da pasibotasunarekin nahastu behar

Moldatu ahal izateko, gizakiak jardun egin behar du,zeren errealitatea ezagutzea ez baita den bezalakoakopiatzea; aitzitik, ezagutza gizaki bakoitzak, bizi deninguruarekiko elkarrekintzen bidez, egiten duen errea-litatearen barne-eraikuntza da.

Errealitate bera (adibidez, behia), ez dute berdin erai-kitzen Pablok, 3 hilabeteko haurrak, eta Jonek, 2 urte-ko haurrak. Pablorentzat, behia bistatik agertzen etadesagertzen den zerbait baino ez da eta ez daki bereburuaren parte den edo bereizia eta bere buruaren-gandik aldentzen den zerbait den. Jonentzat, ordea,behia lau hanka eta buztana dituen eta “muuu” egitenduen izakia da, eta ondo bereizten du txakurrarengan-dik, katuarengandik edo zaldiarengandik.

Garrantzitsua da aipatzea, gizakiak inguru fisikoarekikozein gizarte-inguruarekiko harremanak ezartzen dituela.Piaget-ek, beste autore batzuek ez bezala, gizakiaren ga-rapenari dagokionez, inguru fisikoko objektuekiko harre-manak erabakigarriagoak direla uste du.

Piaget-entzat, errealitatea ezagutzeko, gizakiak eraginaizan behar du errealitate horretan eta errealitate hori mani-pulatu eta eraldatu egin behar du. Haurrak objektuak erabilieta ukitu egin behar ditu, zeren horrelaxe ezagutuko baititu

Piaget-en argumentuekin jarraituz; adibidez, haurrak elika-gai berria jaten duenean, janari horri eskuekin ukitu eginbehar dio eta janariarekin jolastu egin behar du, batzuetangurasoentzat eta hezitzaileentzat gustukoa ez bada ere.

Ezagutza moldatzeko baliabide gisa

Piaget-entzat, bizitzaren hasieran, errealitatean duguneragina zuzenekoa, fisikoa eta mugimenduen bidez-koa da. Geroago, barneko ekintza bihurtuko da etaezagutza-iturri izango da.

Planteamendu horren arabera, 9 urteko umeak, ez duzertan sagarrak eta madariak aurrean eduki, maisuakedo maistrak ipintzen dion matematika-problemaebazteko, zeren, bistan eduki gabe frutengan eragite-ko eta frutei buruz pentsatzeko gai baita.

Esan dugunez, Piaget-entzat ezagutza moldatzekobaliabidea da. Ezagutzan, moldatzeko bi prozesu sor-tzen dira: asimilatzea eta moldatzea.

•Asimilatzea pertsonak une jakin batean dituenezagutza-egituretan informazio berria barneratzeada.

•Moldatzea gizakiaren ezagutza-egituretan dago-en informazioa berriro antolatzea da.

Hona hemen adibide bat: Marina 20 hilabeteko haurra da.Marinarentzat txakurrak lau hanka eta buztana dituzten ani-maliak dira, hau da, txakurra ezaugarri fisikoen bidez eraiki-tako errealitatea da. Egun batean, Marinak txakur bat zaun-kaka ikusi du eta amak “gau-gau” dela esan dio. Marinakinformazio berri hori arazorik gabe barneratu du aldezaurretik zuen eskeman, eta ezaugarri fisikoei adierazpen--ezaugarria erantsi die. Horixe da asimilatzea.

Aste batzuk geroago, ama eta umea parkean pasea-tzen ari direla, lau hanka eta buztana dituen eta miauegiten duen beste animalia bat ikusi dute. Marinak,oihuka, “gau-gau” dela dio, eta amak “miau-maiu” delaazaldu dio. Neskatoari, aldez aurretik eraikita zuen es-kemak dagoeneko ez dio balio (lau hanka eta buztanadituen eta hotsa ateratzen duen, hau da, “guau-guau”egiten duen, animalia), zeren ingurutik jasotako infor-mazio berria (lau hanka eta buztana dituzten animaliabatzuek “guau-guau” egiten dute eta beste batzuek“miau-miau” egiten dute) ezin baitu barneratu (ezinbaitu eskeman sartu), eta, ondorioz, eskema aldatuegin behar du. Aldez aurretik zuen ezagutza-eskemaaldatzeko prozesu horren bidez, Marinak, txakurraketa katuak bereizten ikasiko du. Prozesu horimoldatzea da.

2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 29

Page 11: 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21 2.1. Garapen afektiboaren definizioa eta mugak Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua,

Henri Wallon (1879-1962)

Hala ere, badirudi, Wallon-entzat alderdi sozialakgarrantzi berezia duela, zeren gizakia beste pertsonenarteko aldez aurreko harremanen arabera sortzen etagaratzen dela uste baitu. Piaget-ek ez bezala, garran-tzi handiagoa ematen die giza harremanei, inguruare-kiko harremanei baino.

Beste autore batzuekin alderatuz, Freud-ekin, adibi-dez, ikusmolde desberdina du, zeren Wallon-entzatgizarteratzea ez da gurasoenganako harremanetanbakarrik oinarritzen; aitzitik, oinarria zabalgoa delauste du eta gizarte-harreman guztiak sartzen ditu.

Horren arabera, Wallon-entzat emozioak funtsezko ga-rrantzia du pertsonaren garapenean. Emozioak etaafektibitateak, eboluzioari dagokionez, hizkuntzaaurretiko adierazpen-sistema osatzen dute. Hasieran,emoziook ondo bereizten ez badira ere, haurtxoareneta helduaren arteko harremanak afektuzko adieraz-pen horietan oinarritzen dira.

30 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa

Ezagutzaren eraketa giza garapenean

Nola sortzen da ezagutza gizakiongan? Piaget-entzathaur jaioberriengan, abiapuntua erreflexuak dira,zeren erreflexuak baitira adimena eraikitzeko oinarria.Erreflexuak sortzetiko jokabide sinpleak dira, eta erre-flexuen bidez, haurra hurbildu egin daiteke, inguruamanipulatzeko eta ezagutzeko. Horrela, haurtxoekjasotzen duten informazio berria barneratu egin deza-kete eta, behar dutenean, ezagutza-eskema berriakegiteko moldatu egin dezakete.

Jasotako informazioa pertsonak duen informazioarekinbat ez datorrenean (Marinaren kasuan txakurrekin etakatuekin gertatzen zen bezala), gatazka edo desorekasortzen da. Gatazka edo desoreka hori konpondu eta,ostera ere, gizakiak beti bilatzen duen oreka hori lor-tzeko, ezagutza-eskemak aldatu egiten dira.

Piaget-entzat, haurra mundua ezagutzeko ikertzenari den zientzialari txikia da, eta, aldez aurretik zituenideiak ez direla zuzenak frogatzen duen informazioajaso ahala, eskemak eta ideiak aldatu egiten ditu.

Piaget-ek haurraren garapena lau estadiotan banatuzuen. Estadiook honako hauek dira:

Zentzumenen eta mugimenduen estadioa.

Jaiotzatik 2 urtera bitartean.

Haurraren ezagutza objektu jakin batekin zentzu-

menen eta mugimenduen bidez egin dezakeenaren

araberakoa da.

Eragiketa-aurreko estadioa. 2-6 urte.

Arrazonamenduak oraindik intuiziozkoak badira ere,adin horretan, haurrak objektuei buruzko hausnarketaegiten du, objektuokin zuzeneko eta berehalako espe-rientziarik ez izan arren.

Hizkuntza, pentsamendu sinbolikoa eta egozentrismoa(besteez ohartzeko adimen-gaitasunik ez izatea) esta-dio honetan sortzen dira.

Eragiketa konkretuen estadioa. 7-11 urte.

Umea logika erabiltzen hasten da, bere errealitate kon-kretuko egoerak interpretatzeko eta konpontzeko, bai-na oraindik ezin ditu egoera abstraktuak interpretatu,ez eta konpondu ere.

Eragiketa formalen estadioa. 12 urtetik aurrera.

Pertsona guztiak, bizitzako egoera guztietan, estadiohonetara iristen ez badira ere, horixe da zientzialaria-ren pentsatzeko eta ezagutzeko era, hots: pentsamen-du hipotetikoa, logikoa eta abstraktua.

� Afektibitatearen eboluzioaWallon-en iritziz

Henri Wallon Parisen jaio zen 1879an eta 1962an hilzen. Filosofia eta medikuntza ikasi zituen. Bere lanaPiaget-ena baino lehenagokoa da, eta gutxiago ezagu-tzen da. Gizakia gorputz eta arimatan banatzen dituz-ten Descartes-en teorian oinarritutako beste ikusmoldedualisten aurka, Wallon-entzat gizakia unitatea da.Bere lanik ezagunenetako batean esaten duenez:“gizakia izaki biologikoa, izaki soziala da eta pertsonabakarra da”. (1)

Page 12: 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21 2.1. Garapen afektiboaren definizioa eta mugak Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua,

Kategoria-pentsamenduaren estadioa

6-11 urtera bitartean. Bi fasetan banatzen da: pentsa-mendu sinkretikoa eta kategoria-pentsamendua.Lehenbiziko fasean (6-9 urte), haurrak errealitateko al-derdi subjektiboak eta objektiboak nahastu egiten ditu,pentsamendu globala eta zehaztugabea du, hau da,elementu desberdinak konbinatuta, bikoteak osatzenditu, inguruko elementuak era bitarrean egituratzeko.Adibidez, 7 urteko umeak eguzkia eta hondartza lotuegiten ditu, eta bere pentsamenduan bi elementuok el-kartuta funtzionatzen dute.

Kategoria-pentsamenduaren bidez, ordea, objektu ja-kin bati dagokiona, hau da, objektua definitzen duena,zehaztu egiten da. Beraz, bederatzi urtetik aurrera,umea objektuak, dagozkien erabilera-ezaugarrien ara-bera (“horrek zertzeko balio du”) edo kalitate--ezaugarrien arabera (“hori zera da”) bereizteko gaida, eta ez du beste objektuekin erlazionatu beharrik.

Pubertaroaren eta nerabezaroaren estadioa

12-15 urtera bitartean. 6 urtera arte, umea bere burua-ren inguruan orientatzen da, eta energia guztia bereburua eraikitzeko erabili ohi du. Estadio honetan etaaurrekoan, umearen orientazioa, nagusiki, bere buruazkanpokoa da, eta, horren bidez, ezagutzari esker, kan-poko errealitatea eraikitzeko gai da.

2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 31

Wallon-ek, sei estadiotan banatzen du giza garape-na. Estadiook ez daude elkarren artean pasatzenden denboraren arabera antolatuta, pertsonak haz-ten den inguruarekiko ezartzen dituen harreman na-gusien arabera baizik. Periodo bakoitzean, haurrakegiten duen guztia integratzen eta antolatzen duenfuntzio nagusia dago. Etapa bakoitzean inguruare-kin harremanak ezartzeko era desberdina da, etaestadio bakoitzean, aurreko estadioan egindakofuntzioak sartzen dira

Wallon-en garapen-estadioak honako hauek dira:

Mugimendu hutsen estadioa

Jaiotzatik 6 hilabetera bitartean. Haurtxoaren bizitzanfuntzio fisiologikoak dira nagusi. Etapa honetan, hau-rraren jarduerak lo egitea, elikatzea eta mugitzea dira.

Emozioen estadioa

6 hilabetetik urtebetera arte. Emozioen espektroa za-baldu eta zehaztu egiten da. Haurra amaren beharraizaten hasten da, premia fisiologikoak betetzeagatik ezezik, amak emozionalki duen garrantziagatik ere bai.

Zentzumenen eta mugimenduen estadioa

2-3 urtera bitartean. Estadio honetan, haurrak jar-duera zirkularrak egiten ditu, hau da, atsegina eragi-ten diotenez, behin eta berriz errepikatzen dituenmugimenduak egiten ditu. Adibidez, objektu batekinmahaiaren kontra jotzen duenean, gustuko duen ho-tsa ateratzen du eta, horregatik, jarduera errepikatuegiten du. Jokabide horien bidez, haurrak, ingurukoobjektuak ezagutzeko, hurbiltzeko eta esperimenta-tzeko aukera du.

Pertsonalismoaren estadioa

3-6 urte bitartean, gutxi gorabehera. Etapa honetan, hau-rrak bere haur-nortasuna eraikitzen du. Estadio honetanafektibitate-premia da nagusi. Adin honetako haurrakmaitasuna, laguntza eta onartzea behar du eta, horrek,etapa honetan izaten duen jokabidea baldintzatu egitendu. Estadio hau, hiru alditan banatzen da:

2-3 urte. Haurrak ingurukoenganako arbuioa

eta aurkako joera ditu. Pertsonalismoaren kri-

sia deritzona da. Krisi hori bere nortasuna fin-

katzeko ahalegina besterik ez da. Askotan, fase

honetan elkarbizitza zailago bihurtzen da, zeren

haurra bere nahiak inposatzen saiatzen baita

eta besteen nahien kontrako jarrera gogorra

hartzen baitu. Haurrak bere autonomia babestu

eta aurkitu berri duen “bere burua” defendatu

nahi du, baina ez ditu nahi dituen emaitzak lor-

tzen. Etengabeko kontrako jarreraren bidez, ez

du beste pertsonengandik afektu gehiagorik

lortzen eta jokabide-aldaketa sortzen da.

3-4 urte. Grazia-fasea deitu ohi zaio, zeren, aldi

honetan, haurren helburua limurtzeko jokabide-

en bidez, beste pertsonen onarpena eta mires-

pena lortzea baita. Etapa nartzisista honetan,

haurrak trebetasun guztiak erabili ohi ditu, mai-

te duten pertsonak liluratzeko.

Hirugarren etapa 5 urte baino lehentxeago has-

ten da. Beste pertsonen imitazioa areagotu egi-

ten da: haurrek miresten dituztenen portaerak

imitatu egiten dituzte. Rolak antzezteko aldia da.

Page 13: 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21 2.1. Garapen afektiboaren definizioa eta mugak Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua,

32 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa

� Freud-en psikoanalisiarenteoria

Sigmund Freud Moravian jaio zen 1856an eta Lon-dresen hil zen 1939an. Familia judukoa zen, txikia ze-nean familia Vienara bizitzera joan zen, eta, hantxebizi izan zen Freud ia bizitza osoan. Freud medikuazen eta, garai hartako neurologo ospetsua zenCharcot-ek bezala, hipnosia erabili ohi zuen paziente-ak sendatzeko.

Psikoanalisia: terapia eta teoria

Freud-ek, erabiltzen zuen teknika aldatu egin zuen,eta, ondorioz, asoziazio askea deritzon teknika sortuzuen. Gaur egun, teknika horixe da, oraindik ere,psikoanalisi-terapiaren oinarria.

Asoziazio askean pazienteak, burura etortzen zaiz-kion ideia guztiak (ideia sinpleenetik haurtzaroko oroi-tzapen barne-barnekoetaraino) elkarrekin uztartzenditu, inolako zentsurarik gabe, ideia horiek garrantzi-tsuak, egokiak edo zentzugabeak diren pentsatu gabe.Psikoanalistak asoziazio horiek eta pazienteak hitzegiten duenean egin ditzakeen akatsak edo lapsusakinterpretatu egiten ditu eta, horrela, pazientearen in-kontzientea eta gatazkak zein diren jakin dezake. Ho-rrela, sintomak (adibidez, larritasuna, tristura, tikak edoinsomnioa) murriztu egiten dira, eta pazienteak beregatazkak, emozioak eta bulkada ezkutuak ezagutu etaonartu egin ditzake eta hobeto jasan ditzake. Beraz,nortasunaren egitura aldatzen ez bada ere, egiturahori ezagutuz gero, onartu egin daiteke eta gatazkakarindu egin daitezke.

Baina psikoanalisia, gatazka psikologikoak ezagutze-ko eta tratatzeko terapia izateaz gain, teoria ere bada.Teoria horrek gizakiaren psikeak nola funtzionatzenduen eta nortasuna nola egituratzen den azaltzen du.Izan ere, Freud-ek senei buruzko teoria, nortasunariburuzko bi teoria eta sexualitatearen teoria sortuzituen. Azken teoria hori 4. unitate didaktikoanazalduko dugu.

Senen teoria

Senen teorian bi irrika aipatzen dira: bizi-irrika edoEros eta hil-irrika edo Thanatos.

Bizi-irrika bizirik irauteko senari eta libidoari (sexu--energiari) dagokie. Hil-irrika gizaki bakoitzak dituenosagai suntsitzaileei eta erasokorrei dagokie. Pertso-naren bizitza bi irrika horiek gobernatzen dute.

Nortasunaren teoriak

Nortasunaren teoriei dagokienez, Freud-entzat, giza-kiaren jokabidean emozioak arrazoia baino erabakiga-rriagoak direla esan behar da.

Freud-en lehenbiziko nortasun-teoria edo lehentopika: Nortasunaren sorkuntza haurtxoak etaume txikiak, bizitzako lehenbiziko urteetan, gu-rasoekin ezartzen dituzten lehenbiziko harre-manetan oinarritzen da.

Teoria hau ez da arrazoian oinarritzen, emozio-etan baizik. Inkontziente, prekontziente etakontziente terminoak teoria honetan aipatzendira estreinako. Inkontzientea kontzientziatikkanpo dagoen eta, beraz, kontrolaezina den,guztia da. Prekontzientea, kontzientziara sar-tzeko zorian dagoen guztia da. Eta kontzientea,pertsona bakoitza, erabat ohartuta, errealitate-arekin lotzen duena da.

Bigarren topikan, Freud-ek hiru instantzia be-

reizten ditu gizakiaren nortasunaren egituran:

• Zera. Nortasunaren parterik zaharrena da.Primitiboa eta inkontzientea da eta atsegin--printzipioak gobernatzen du (“zerbait bahi ba-dut, hartu egiten dut, hori egitearen ondorioakkontuan hartu gabe”).

• Nia. Errealitatearen printzipioak gobernatzendu, hau da, errealitateak eta errealitatearen au-kerek lehentasuna dute, nahien aldean. Partekontzientea eta parte inkontzientea ditu.

• Supernia. Pertsonaren erreferentzia-morala da.5 urtetik aurrera sortzen da eta, bertan, arauaketa debekuak sartzen dira. Superniaren alderdigutxi batzuk baino ez daude kontzientean, gai-nerako guztiak inkontzientean daude.

Nia, oreka mantentzen saiatzen da nahi duena berehalalortzeko joerara duen zeraren eta arauak eta egokia etadesegokia den moralaren araberako joera duen supernia-ren artean. Niaren eginkizuna zaila da: etengabe presio-pean dago, eta, batzuetan, larriagoak edo arinagoak izandaitezkeen barne-gatazkak eragin ditzake.

Adibidez, pertsona helduak erabakia hartu behar duhonako hiru joeren artean: zerak, atsegin--printzipioaren arabera honako hau esaten dio: euri-tan, automobila 200 km/h-ko abiaduran ipini autobide-an; superniak, ordea, honako hau esaten dio: 120km/h-tik gorako abiaduran ibiltzea debekatuta dago,eta errealitatearen printzipioak honako hau esaten dio:euria ari du eta ez du dena galtzea merezi minutu ba-tzuetan arriskatzeagatik, eta, gainera, isuna jaso deza-ket, eta hilabete honetan ez nabil ondo diru aldetik.

Zeraren eta superniaren artean sortzen diren tentsioakarintzeko, niaK defentsa-mekanismoak ditu; adibidez,ukatzea, errepresioa, proiekzioa edo arrazionaliza-tzea. Defentsa-mekanismo horiek lagundu egiten dioteniari zerak proposatzen duenaren eta superniak pro-posatzen duenaren artean erabakia hartzen.

Page 14: 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21 2.1. Garapen afektiboaren definizioa eta mugak Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua,

2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 33

2.4. Atxikimendua

� Atxikimenduaren garapenalehen haurtzaroan

Haurtxoak zaintzaileenganako kontaktua mantentzekoeta zaintzaileok bera zaintzera bultzatzeko gaitasunabadu ere, horrek ez du esan nahi atxikimendua automati-koki sortzen denik. Haurrak helduek baino denbora gehia-go behar du lotura-harremana sortzeko. Lehenbiziko hila-beteetan ezin da atxikimendua dagoenik esan. Harremanhori umeak (jaiotzatik dituen jokabide-ereduen bidez) etaamak (haurraren jokabideetara moldatzeko duen gaitasu-naren bidez) sortzen duten elkarreragina baino ez da.Haurra geroago hasten da amarengana nahita egokitzeneta beste pertsona batzuk ezagutzen eta bereizten etahaienganako lotura sortzen.

Haurra biologikoki erregulatzen diren harreman horietatiklotura afektibora pasa dadin, bi baldintza bete behar dira:elkarrekintzak etengabekoa izan behar du eta haurrakzenbait prozesu mental eta afektibo garatu egin beharditu. Gurasoek haurraren seinaleak interpretatzen eta sei-naleoi egoki erantzuten ikasi behar dute, eta haurrakatxikimendu-irudia ezagutu eta berezitu egin behar du.

Atxikimenduari dagokionez, lehen haurtzaroan hirufase bereizten dira:

1. fasea. Pertsonengana hurbiltzeko joera izatea,baina zaintzen duten pertsonak bereiztu gabe (0--3 hilabete)

Haurrak, bizitzako lehenbiziko unetatik aurrera, bereiztuegiten ditu pertsonak inguruko beste elementuetatik.Gizakiek haurraren arreta erakartzen dute, eta lehenbi-ziko hiru hilabete horietan, haurrak gizakienganako jo-kabide eta seinale emozionalak erabiltzeko joera du.Gizarte-harremanak sortzeko trebetasunak astiro gara-tzen dira, baina egoera larriak sortzen diren heinean, el-karrekintzarako joera areagotu egiten da. Ikus ditzagunaurrerapen horien zenbait adibide.

Negarrak, jaio eta bigarren astetik aurrera, kanpokofaktoreekin zerikusia du. Lehen hilabetea eta gero,pertsonen ahotsa eta aurpegi-espresioa estimulueragingarriak dira negarra gelditzeko.

Ikertzaile guztiek diotenez, negarra ez da ona (ener-gia agortzen du eta tentsioa eta buruko presioa han-diagotu egiten ditu) eta minaren eta gosearen ondo-riozko negarrak zaindu egin behar dira berehala.Baina negarraren beste alderdi batzuei dagokienez,ikertzaile guztiak ez datoz bat:

Ikaskuntzan oinarritzen direnen iritziz, negarrari jara-monik egiten ez bazaio, haurrak baldintzatu egin dai-tezke, gutxiago negar egin dezaten. Baina,

baldintzapen horrek epe luzera ez du funtzionatzenetxean: jaramonik egiten ez bazaio, haurrak gogorragonegar egingo du eta, seguruenik, umeak gertatzendena ezin duela kontrolatu sentituko du. Ikaskuntza ho-rrek, kontrolaren ordez, autoestimu baxua eragingo du.Aitzitik, etxean, zaintzaileek negarrari azkar erantzutenbadiote, negarra laburragoa izango da eta haurrak etenakegingo ditu zaintzailearen erantzunaren zain, eta horrela,haurrak jaramon egiteko gogor negar egin beharrik ezduela ikasiko du.

Amaren eta haurraren arteko elkarreragina ere, bizitza-ko lehen une horietan ezartzen hasten da. Kaye-k etaWells-ek (1980), titia ematean sortzen den elkarrekin-tzan oinarrituta, amaren eta haurraren eginkizunaktxandakatu egiten zirela ondorioztatu zuten: geldiunee-tan, amak manipulatu egiten du eta, amaren jarduerabukatzen denean, haurra xurgatzen hasten da. Biga-rren eta hirugarren hilabetea bitartean, ahozko adieraz-penak ere txandakatzen hasten dira.

Hala ere, oraindik ezin dugu esan hori atxikimenduadenik, zeren haurrek ez baitituzte familiakoen irudiakezagutzen, ez eta ezezagunengandik bereizten ere.Egia da haurrak zaintzen duen pertsonaren (norma-lean, pertsona hori ama izan ohi da) ahotsa eta usai-na identifikatu egiten dituela, baina, horrek ez duesan nahi pertsona identifikatzeko eta bereizteko gaidenik, zeren gaitasun hori ez baita sortzen hiru edolau hilabete izan arte. Olson-en iritziz (1981), aldezaurretik hautemandakoa errepikatu egiten dute, bai-na oraindik ez dira gai ama beste pertsonengandikbereizteko. Izan ere, ama ez den beste norbaitek,amak bezain egoki zaintzen badu, haurrak pertsonahori ama balitz bezala hartuko ditu.

2. fasea. Elkarreragina ezartzeko, familiakoirudienganako lehentasuna izatea, baina ezeza-gunak arbuiatu gabe (3-7 hilabete)

Ikusmen-pertzepzioa eta gainerako zentzumenenbidezko pertzepzioa garatzen denean, haurra gaiizaten da, zaintzen duen pertsonaren aurpegia, usai-na, ahotsa eta beste zenbait ezaugarri bateratzeko,eta, ondorioz, atxikimendu-irudia bereiztu egiten du,baina oraindik ez ditu ezezagunak arbuiatzen. Hau-rrak atxikimendu-irudia bereizi egiten duela adieraz-ten duten jarduerak honako hauek dira:

• Irribarre bereizgarria: haurrak gainerako pertso-nei baino naturaltasun handiagoz, maizago etazabalago egiten dio irribarre amari.

• Ahoskatze bereizgarria: atxikimendu-irudiarekinelkarreraginean dagoenean, ezezagunekindagoenean baino maizago ahoskatzen du.

• Negar bereizgarria: ama pertzepzio-eremutik al-dentzen denean, haurrak negar egiten du, bainabesteren bat aldentzen denean, ez du negaregiten.

Page 15: 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21 2.1. Garapen afektiboaren definizioa eta mugak Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua,

34 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa

• Negarrari uzte bereizgarria: besoetan hartzenduena ama denean, haurrak negar egiteari utziegiten dio.

Jokabide bereizgarriaren ondorioz, haurrak guraso-en arreta are gehiago erakartzen du, zeren gurasoakkonturatu egiten baitira, haurrak maitasunari etaarretari erantzun egiten diela. Aldaketa horren ondo-rioz, aurrez aurreko elkarreragina sortzen da. Hau-rrak eta zaintzaileek harreman emozional egokiaezartzen dute eta horrek elkarrizketa garatzea etamantentzea eragiten du. Haurrek begiradaren, irriba-rrearen eta ahoskatzearen bidez, erantzun egiten diezaintzaileen jarduerei, eta zaintzaileek, elkarreraginamantentzeko, jokabideak haurraren erritmora egokituegiten dituzte, egoeraren eta seinaleen arabera.

Elkarreragin horretan, normala da, neurriz kanpokojokabideak sortzea, baina haurrak funtzionatzen ezduten gizarte-harremanak konpontzen ikasten dueta, ondorioz, tolerantzia emozional handiagoa lor-tzen du. Zaintzailearen jarduera gehiegizkoa dene-an, haurraren erantzuna begirada kentzea, zurrunjartzea edo orro egitea izaten da; orduan, zaintzaile-ak mezua ulertzen du eta jokabidea egokitu egitendu umea lehenera etor dadin. Elkarreragina sortzea,egokitzea edo konpontzea zailagoa da atxikimendu--irudia arrotza denean. Atxikimendu-irudi arrotzak,batzuetan, haurrak harremana eteteko egiten dituenseinaleak ez ditu interpretatzen, haurra gehiegi esti-mulatzen du, edota ez ditu kontuan hartzen elkarre-ragina ezartzeko haurrak egiten dituen ahaleginak.

Lehenbiziko hilabete horietan, zaintzaileek gero etahobeto interpretatzen dituzte haurraren seinaleak,eta, ondorioz, erantzunak egokitzeko, haurrarenarreta erakartzeko eta mantentzeko gaitasuna lor-tzen dute. Haurraren eta zaintzailearen arteko elka-rreragina sendoagoa den heinean, harremana hobeaizan ohi da. Stern-ek dioenez (1977), elkarreraginhoriek elementu garrantzitsuenak dira elkarrengana-ko atxikimendua sortzeko.

Prozesu soziokognitiboei (gizarte-ezagutzako proze-suei) dagokienez, atxikimendu-irudienganako elkarrera-gina, haurrak eraikitzen dituen barne-eskemetan sar-tzen da. Haurrak, gero, barne-eskema horiekjokabide-ereduak sortzeko erabiliko ditu.

Beraz, haurra, ohiko zaintzailea bereizteko eta fami-liakoen irudiaren barne-eskema eraikitzeko gai da.Haurrak, antzekotasunak eta desberdintasunak kon-paratuz, jasotzen duen informazioa egiaztatzekoerabili ohi du eskema hori.

Hiruhilabetetik aurrera, haurrak, atxikimendu--irudiaren ezaugarriak hautemateaz gain, pertsonahorren jokabidea ere bereiztu egiten du (Carpenter,1974; Cohn eta Tronick, 1983; Field, 1984). Haurrakatxikimendu-irudiaren eskeman, jokabide-eredua eresartzen duela egiaztatzeko egindako ikerketetan,

amei haurrarenganako duen ohiko jokabidea alda-tzeko (irribarrerik ez egiteko eta ez ahoskatzeko) es-katu zitzaien. Amaren ez ohiko jarrera horretaz ohar-tuta, hiru hilabeterekin, haurrek negar eginez,begirada kenduz, protestatuz eta jokabide nahasiazerantzun zuten.

Field-ek (1984), bi ama-talderen arteko konparaketaegin zuen. Talde batean erditu osteko depresioa zu-ten amak zeuden eta beste taldean (kontrol-taldean)depresioak jota egotea antzezten zuten amak zeu-den. Kontrol-taldeko haurrek, depresio-egoeran be-rezko elkarreraginean baino jokabide ezezkorragoakerakutsi zituzten, eta benetako depresioa zutenamen haurrek, egoera batean zein bestean, ez zutenaldaketa nabarmenik adierazi.

Datu horien arabera, haurrak, atxikimendu-irudia haute-mateaz gain, pertsona horrekin lotutako ohiko gertae-ren eredua ere ezartzen du, eta, eredu horren bidez,unean uneko esperientziak eta lehenago bizitakoakkonparatu egin ditzake. Jarraian, elkarreraginaren ara-berako eredu horiek nola sortzen diren aztertuko dugu.

Haurraren eta zaintzailearen arteko elkarreraginean,milaka jarduera daude (elkarri begiratzea, jaten ema-tea, bainatzea, etab.). Elkarrekintza ugari horietakobatzuk, hau da, oinarrizko premien (atxikimendua-ren, gosearen...) ondoriozkoak, errepikakorrak etairaunkorrak dira, zeren, haurrak etengabe bilatzenbaitu zaintzaileen hurbiltasuna eta elkarreragina, etazaintzaileak erantzuteko joera iraunkorra baitu. Elka-rrekintza horiek lehentasuna dute gainerakoekiko,eta emozio-karga handia dute eta estimulu oso balia-garriak dira. Beraz, elkarreraginean, atxikimenduare-kin lotuta dauden eta emozionalki balio handia dutenelkarrekintza errepikakor eta iraunkor horiek nabar-mentzen dira. Elkarrekintza horiexek dira barne--ereduak sorrarazten dituztenak.

Orain arte, familiakoen irudienganako elkarreragine-an lehentasuna duten ekintzak aipatu ditugu, baina,oraindik ez dugu azaldu lotura afektiboa nola ezar-tzen den. Fase honetan, haurrak, ama eta amarenjokabidea bereizteko barne-eskemak eraikitzen ditu,baina jokabide-eredu horiek pertsona dagoeneanbaino ez dute eragiten. Ama ez badago, umeak ezdu amaren faltarik sentitzen, eta ez da estutzen.Haurrak ez du pertsona jakin batenganako atxiki-mendurik, zeren jokabideen bidez pertsona-taldehandi samarraren arreta erakarri nahi baitu.Atxikimendu-irudia, hurrengo fasean bihurtzen dajokabide-eredu, eta haurrak bereiztu egiten dituatxikimendu-irudiarekin eta gainerako pertsonekin di-tuen harremanak.

3. fasea. Lotura-harremana eta ezezagunenganakobeldurra (8-12 hilabete)

Zazpigarren hilabetearen inguruan, garapen emozio-nala eta kognitiboa eta aurreko hilabeteetako elka-rreraginaren ondoriozko esperientzia batu egiten

Page 16: 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21 2.1. Garapen afektiboaren definizioa eta mugak Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua,

2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 35

dira, eta haurrak irudi jakin batenganako (amarenga-nako edo ama ordezkatzen duenarenganako) loturaafektiboa ezartzen du. Lotura afektibo hori ezarridela adierazten duten alderdietako bat “aldentzearenondoriozko estutasuna” da. Atxikimendu-irudia ezdagoenean, haurrak estutasuna sentitzen du: protes-tatu egiten du, negar egiten du, urduri mugitzen da,etab., eta atxikimendu-irudia itzultzen denean,haurra gogor atxikitzen zaio pertsona horri.

Aldentzearen ondoriozko estutasuna, lehenbiziko hila-beteetan azaltzen bada ere, honako fase honetara arte,ezin da atxikimendu-irudiaren faltarekin zehazki lotu.

Lotura afektiboa ezarri ondoren, atxikimendu--jokabidea antolatu egiten da, eta malguago bihur-tzen da. Lehen, atxikimendu-jokabideak sakabanatu-ta zeuden, baina orain, helburura (adibidez,atxikimendu-irudiarengana hurbiltzera edo segurta-suna bilatzera) egokitzen den sistema antolatuansartzen dira. Atxikimendu-irudia urrutiegi dagoeneanedo haurrak arrisku-seinaleak hautematen dituene-an, sistema hori abiatu egiten da eta jokabide--baliabideak (negar egitea, pertsona begiradarekinbilatzea...) martxan jartzen dira, berriz ere hurbiltasu-na ezartzeko asmoz. Erantzunak, dagoeneko, mal-guak dira eta haurraren jokabideak, besteak beste,egoeraren, aldez aurreko elkarreraginaren, edota as-moen edo adinaren araberakoak izango dira. Siste-maren bidez lortu nahi den helburua bera bada ere,egoeraren arabera, helburu hori lortzeko jokabideaaldatu egiten da.

Esploratzeko sistema. Lotura afektiboaren eraginez,haurrak mundu fisikoarekin eta gizartearekin duenharremana aldatu egiten da. Atxikimendu-irudiaksegurtasun-oinarri bihurtzen dira. Segurtasun horisentitzen duenean, haurra errealitatea esploratzenhasiko da. Beraz, ama hurbil badago, esploratzekojoera areagotu egingo da, eta ama falta bada, joerahori murriztu egingo da. Haurrek, ingurua esplora-tzen dutenean edo pertsona ezezagunekin harrema-na izaten dutenean, aldizka, gurasoen kontaktua bi-latzen dute. Haurrak leku ezezagunean daudeneanedo, besterik gabe, etxetik kanpo daudenean, etaatxikimendu-irudiarenganako kontaktua galtzen du-tenean, esploratzeari utzi egiten diote eta, estututa,atxikimendu-irudiaren bila hasten dira. Segurtasunaeta ausardia, zalantza eta geldotasun bihurtzen dira.

Beraz, atxikimendu-irudia, haurrari baldintza egokie-tan ingurua esploratzeko eta pertsona ezezagunekinelkarreragina sortzeko aukera ematen dionsegurtasun-oinarria da.

Emaitza horiek, gizakiaz aparte, beste espezie ba-tzuengan ere frogatu izan dira. Adibidez, hegaztiek,ama-aiten aurrean, esploratzeko mokokada gehiagoegiten dituzte eta, borrokatu behar dutenean, moko-kada horiek bortitzagoak izaten dira. Ugaztunei da-gokienez, adibidez, txakur erasokorra, jabea bereondoan ez dagoenean edo leku ezezagunean dago-

enean, beldurti eta herabe bihur daiteke; tximinoek,amarengandik aldenduz gero, ez dute inolako jar-duera esploratzailerik egiten (Reite eta beste, 1981).

Bestalde, atxikimendua sortu eta gutxira, pertsonaezezagunek artegatasuna eta beldurra sorraraztendute haurrengan. Haurren erreakzio horri “ezezagu-nenganako beldurra” deitu ohi zaio.

Ezezagunenganako beldurra. Aurreko hiru hilabetee-tan, haurrak familiakoak eta pertsona ezezagunakbereizteko gai ziren, baina ezezagunak ez zituztenarbuiatzen. Izan ere, jaiotzatik afiliazio-sistema (bes-teenganako interesa eta harreman baikorra ezartze-ko joera) abiatzen da. Atxikimendu bereizgarria eza-rri ondoren, pertsona ezezagunenganako jokabideaere aldatu egiten da, eta haurrak artegatasuna adie-razten du, pertsona hori arbuiatu edo saihestu egitendu edo beldur bizia erakusten du. Erantzun-mota horizortzigarren hilabetearen inguruan agertzen da, etaareagotu egiten da urtebete inguruan.

Ezezagunenganako erreakzioaren aldaketa gai ezta-baidagarria izan da. Lehen, teoria desberdinak zeu-den, baina orain, auzia ezezagunenganako beldurhori badagoen ala ez frogatzea da.

Psikoanalisi-teoriaren arabera, ezezagunarengana-ko beldurra eta alderatzeak eragindako estutasunaparekoak dira, eta lotura afektiboa ezarri dela adie-razten dute (Spitz, 1950; Spitz eta Cobliner, 1965).Autoreontzat, haurrari pertsona ezezaguna hurbil-tzen zaionean, haurrarengan ama ikusteko grinasortzen da, baina haurtxoa ama ez dela konturatzendenean, amaren faltaz ohartzen da. Beraz,estutasun-erreakzioak ez dira, berez, pertsona eze-zagunarenganako erantzuna, amaren irudiarengan-dik aldentzearen ondoriozkoak baizik. Atxikimenduaeta ezezagunenganako erreakzioa lotuta daude, ja-kina, baina datu enpirikoen arabera, erlazio hori ezda kausala, hau da, erantzuna ez da egoeraren on-doriozkoa. Ezezagunenganako beldurra frogatzekoegin diren ikerketa guztietan, haurrak amarengandikhurbil edo amaren besoetan zeuden.

Kognizioan (ezagutzan) oinarritzen diren autoreen-tzat (Kagan, 1974; 1984), ezezagunenganako beldu-rraren oinarria, berriaren eta ohikoaren arteko gataz-ka da, kasu honetan, pertsona ezezagunaren etaatxikimendu-irudiaren eskemaren artekoa. Hipotesihori ere ez da oso azalgarria, zeren, adibidez, amahurbil dagoenean, ezezaguna urrun dagoenean edohaurrak kontaktua kontrolatzen duenean, beldur--erreakzioak ez baitira hain biziak izaten eta ez baita-go arrazoirik egoera horietan ezezaguna hain arrotzaez dela pentsatzeko.

Hipotesi etiologikoaren (kausak aztertzen dituenhipotesiaren) arabera, ezezagunak beldurraren adie-razle naturalak dira, eta beldur hori, bizirik irauteare-kin zerikusia duen sortzetiko joera da. Lotura bereiz-garria ezarri ondoren, ama segurtasun-oinarri

Page 17: 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21 2.1. Garapen afektiboaren definizioa eta mugak Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua,

36 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa

bihurtzen da eta, mugimenduen garapenaren laguntzaz,esploratzeko joera biziagotu egiten da, eta horrek berezamarengandik urruntzea eragiten du. Une horretantxeazaltzen da ezezagunenganako beldurraren eginkizunnagusia, hau da, haurraren eta atxikimendu-irudiaren ar-teko distantzia murriztea. Sistema horren bidez, haurrakarrisku ugarien aurkako babesa lortzen du.

Badago beste eztabaida-elementu bat, hots, erreak-zioaren orokortasuna. Ezezagunenganako beldurrariburuz egin diren ikerketetan, kontrako emaitzak lortuizan dira, beldurra adierazten duten haur-kopuruaridagokionez. Zenbait haurrek, beldurra ez adierazte-az gain, ezezagunenganako erreakzio baikorrak iza-ten dituzte. Datu horiek zalantzak sorrarazi dituzteautoreengan, ezezagunenganako beldurra erreakzioorokortzat jotzeko orduan.

Ikerketen arabera, pertsona ezezagunak distantzia,denbora eta kontaktatzeko era kontrolatzen dituenean(hau da, haurrarengana zuzenean hurbiltzen denean,haurrari aurpegia edo gorputza ukitzen dionean edobesoetan hartzen duenean), beldur-erantzuna biziaizan ohi da eta haur gehienek adierazten dute. Aitzitik,haurrak pertsona ezezaguna kontrola dezakeenean(hau da, ezaguna distantzia egokian jartzen deneaneta, posizio horretan, jarrera pasiboa mantentzen due-nean edo jokoen bidez elkarreragina sortzen saiatzendenean), haurrek ia ez dute beldur-erantzun bizirikadierazten (ez dute negar egiten, ez dira oihuka hasten,ez dira urruntzen) eta ezezagunarenganako jarrera bai-korra erakutsi ohi dute.

Hala ere, ohiko egoeretan, pertsona ezezagunarenjokabidea ez da hain zehatza izaten, zeren, haurra-rengana zuzenean hurbiltzen badira ere, aldi berean,haurraren kontrolpean mantentzen saiatzen baitira.Ezezagunak haurrarengana hurbiltzeko duten erariburuz egin berri den ikerketan egiaztatu denez, kon-taktu berean arrotzarenganako beldurra eta atxiki-mendua sor daitezke. Aztertutako hogeita hamarhaurrek beldurra adierazi zuten, baina, aldi berean,gehienek pertsona ezezagunarenganako jarrera bai-korra adierazi zuten (Ortiz, 1993). Pertsona arrotzakhaurra ukitu eta besoetan hartu zuen kasuetan, haurgehienek beldurra adierazi zuten, baina, hurrengokontaktuan, pertsona arrotzak haurrari objektua es-kaini eta jokoen bidez harremana sortzen saiatu ze-nean, haurrek, gehienetan, arrotzarenganako joerabaikorra adierazi zuten. Datu horien arabera, beldur--sistemaren eta atxikimendu-sistemaren arteko lotu-ra frogatu egiten da. Bi joerak (beldurra edo joerabaikorra) aldi berean sor daitezke, edota haurrekerantzuteko sistema bat edo bestea erabiliko dute,baina ezin da ukatu, beldurrarekin batera atxikimen-dua ere adierazten dela.

Ikuspuntu etologikoaren arabera (giza jokabideakaztertzen dituen ikuspuntuaren arabera), jokabideenmalgutasun hori normala da, zeren ezezagunenga-nako beldurra ez baita jokabide finkoa edo erreakziomekanikoa edo zurruna. Atxikimendua bezala,

ezezagunenganako beldurra, egoera aztertu ondo-ren abiatzen den jokabide-sistema da. Haurrak per-tsona ezezaguna mehatxagarria dela hautematenbadu, sistema hori martxan jartzen du, baina haurrakegoera kontrolatzen badu, pertsona arrotzak eragindezakeen arrisku hori murriztu egiten da (Gunnar,1978; 1980; Levitt, 1980), eta, gainera, pertsona eze-zagunak haurrari jostailuak eskaintzen badizkio edoama bertan badago, beldurra edo zalantza adieraziostean, normala da jarrera baikorra adieraztea.

Beraz, atxikimendu-irudiaren segurtasun-egoera utzieta inguru fisikoa atertzeko eta gizarte-harremanberriak egiteko trantsizioan, haurrak, beldurrarenbidez behar duen segurtasuna ziurtatzea bilatzen du.

Ezezagunenganako beldurraren eboluzioari dago-kionez, frogatuta dago lehenbiziko urtearen bukae-ran beldurra biziagotu egiten dela eta 18 hilabetetikaurrera murriztu egiten dela.

Barne-eredu aktiboak. Gizarte-ezagutzaren ikuspuntua-ren arabera, aldentzearen ondoriozko estutasunarenbidez, haurrak atxikimendu-irudia gogoratzeko barne--eredua eraiki duela adierazten du. Irudikatzeko gaita-sun horren eraginez, haurraren jokabidea nabarmenkialdatuko da. Barne-eredu hori funtsezkoa da, gerokoharreman sozioafektiboetan eta emozioak erregulatze-ko eran lehenbiziko hilabeteetako elkarreraginakhaurrengan zein helduengan duen eragina azaltzeko.

Irudikapen horiek arreta, oroimena eta sentimenduakgobernatzen dituzte. Haurrak, barne-eredu horienbidez, atxikimendu-irudiarenganako lehentasunezkoelkarrekintzak gogoratzen ditu eta egoera aztertzekoeta horren araberako jokabidea adierazteko erabil-tzen ditu.

Aurreko hilabeteetan, haurra atxikimendu-irudiarenegoera aztertu eta bere asmoekin bat zetorrenkonturatzeko gai zen; fase honetan, atxikimendu--irudiak izango duen jokabidea aurreikusteko gai da etahorren arabera joka dezake. Barne-eredu horiei esker,ez du egoera bakoitza aztertu behar, zeren, aldez au-rretik bai baitaki, amaren laguntza izango duen ala ez.

Barne-eredu aktiboaren bidez, atxikimenduak eragi-ten duen segurtasun-egoeran pertsonen artean iza-ten diren desberdintasunak azter daitezke. Hurrengoatalean, alderdi hori azalduko dugu.

� Atxikimendu-motak eta atxi-kimenduaren egonkortasuna

Haur gehienek, eskaintzen zaien arreta edonolakoa izan-da ere, lotura ezartzen dute atxikimendu-irudiarekin, bai-na loturaren kalitatea aldatu egiten da, atxikimendu--motaren arabera.

Page 18: 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21 2.1. Garapen afektiboaren definizioa eta mugak Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua,

2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 37

Atxikimendu-estiloak edo -ereduak. Denboran egonkorsamar mantentzen diren atxikimendu-sistemarenezaugarri-multzoa da (irudikapen-motak, jokabideaketa sentimenduak). Hala ere, eztabaida dago, estilohorien egonkortasun-mailari eta ereduok ezartzeko ga-raiari dagokienez.

Ainsworth-ek eta laguntzaileek (1978), haurraren bizitza-ko lehen urteetan, haurraren eta atxikimendu-irudiarenarteko loturaren kalitatea edo segurtasuna neurtzeko pro-zedura laburra eta sistematikoa garatu zuten. Prozedurahorretan, haurrak, zortzi estres-egoera laburretan (ama-rengandik eta/edo pertsona ezezagunarengandikaldentzea eta berriro kontaktatzea), atxikimendu--irudiarenganako zein jokabide zuen behatu zuten. Lotu-raren kalitatea neurtzeko, honako irizpide hauek erabilizituzten: atxikimendu-irudiarengandik aldentzearen ondo-riozko estutasuna, atxikimendu-irudia itzultzen deneanhaurrak duen erreakzioa, atxikimendu-irudia esploratzekooinarri gisa erabiltzea eta haurrak emakume ezezaguna-rekin duen elkarreragina. Proba honen bidez, haurrarenjokabidea erregistratu eta aztertu ondoren, atxikimenduahiru kategoriatan sailkatu zuten:

1.Atxikimendu segurua. Haurrek, atxikimendu-irudiaondoan dagoenean, ingurua biziki esploratzen dute.Ama ez dagoenean, esplorazioa ez da hain bizia etaaldentzearen ondoriozko estutasuna nabaria da, betiindar beraz adierazten ez bada ere. Ama itzultzen de-nean, haurrak poza adierazten du eta atxikimendu--jokabideak martxan jartzen ditu, baina talde honetakohaurrak azkar kontsolatzen direnez, zalantza-une ba-tzuen ondoren, berriro ere esploratzen hasten dira.Kategoria honetan, haurren % 65-70 daude.

2. Estutasun-atxikimendu anbibalentea. Haurhauek, amarekin daudenean ere ez dute inguruaesploratzen edo oso gutxi esploratzen dute, ezdira amarengandik aldentzen. Ama joaten dene-an, aldentzearen ondoriozko estutasuna osobizia izaten da. Atxikimendu-irudia itzultzen dene-an, talde honetako haurren jokabidea anbibalen-tea izaten da, hau da, amarekin kontaktua bila-tzen eta mantentzen saiatzen dira, baina, aldiberean, amari ez diote kontaktu hori egiten uzten.Haur seguruekin gertatzen ez den bezala, alden-du ondoren, amak edo zaintzaileak nekez kontso-la ditzake haur anbibalenteak.

Haur hauek argi erakusten dute segurtasun-faltaatxikimendu-harremanetan. Jokabide hauhaurren % 10-15ak garatzen du.

3. Saiheste-atxikimendua. Talde honetan, gutxigorabehera, urtebeteko haurren % 20a sartzenda. Haur hauek pasibotasuna edo axolagabeta-suna erakusten dute, ia estutasunik ez dute adie-razten, eta, atxikimendu-irudia itzultzen denean,kontaktua saihestu egiten dute. Pertsona ezeza-gunekin ez dira urduri jartzen. Oro har,atxikimendu-sistema abiatu ohi den egoeretan,haur hauek ez dira estutzen eta ez dute

atxikimendu-jokabiderik izaten. Erantzun afekti-boak eten edo gorde egiten dituzte.

Haur hauek ere segurtasun-falta dute atxikimen-duan, baina kexurik ez dute adierazten eta senti-menduak ezkutatzen ikasi dute, eta atxikimendu--irudiengandik ez dute laguntzarik espero.

Oraintsu, beste atxikimendu-kategoria bat azaldu izanda, hots: “estutasun-atxikimendu nahasia”. Egoeraarrotzean, haur hauen jokabidea, anbibalenteenareneta kontaktua saihesten duenarenaren nahastea da.Haurrak desorientatuta egon ohi dira eta atxikimendu--irudiari ez diote begiratzen hurbiltzen denean. Pertso-na arrotzarengandik aldentzen direnean, amarengan-dik ere aldendu egiten dira. Atxikimendu-irudiaitzultzen denean, hurbiltzen eta kontaktua ezartzensaiatzen dira, baina, bat-batean, ihes egiten dute etaelkarrekintza saihestu egiten dute. Mugimenduak etaadierazpenak osatugabeak edo gaizki bideratutakoakizan ohi dira, geldirik egoten dira eta jokabide estereo-tipatuak izaten dituzte (Main eta Solomon, 1990).

Atxikimendu-estilo horiek atxikimendu-irudiarekin izan-dako harremanen ondoriozkoak dira.

Harremankideak eta atxikimenduarenegonkortasuna lehenbiziko hilabeteetan

Bowlby-ren (1969) eta teoriko psikoanalisten iritzizlehenbiziko harreman afektiboak garrantzi handia du ge-roko egokitzapenean. Sroufe-ek eta laguntzaileek Minne-sotan egindako lan ugarien arabera, egoera arrotzetanseguru sentitzen diren haurrek, gerora, gizarte-trebetasungehiago dituzte, enpatia handiagoa dute, eskola-ariketakhobeto egiten dituzte, jokoetarako eta arazoak konpon-tzeko irudikapen handiagoa dute, emozioak hobeto erre-gulatzen dituzte, autonomoagoak dira (baliabideak faltazaizkienean baino ez dute laguntzarik eskatzen) eta hezi-tzaileekin errazago egiten dituzte harremanak, eta harre-manok egokiagoak eta eraginkorragoak izaten dira (Srou-fe, 1983; Bretherton eta Waters, 1985; Ortiz eta beste,1993; Lopez eta beste, 1998).

Lehenbiziko hilabeteetako atxikimenduaren eraginabarne-eredu aktiboen bidez azal daiteke, zerenatxikimendu-irudien ereduek eragina baitute haurrenharremanak bilatzeko eta interpretatzeko eran.Atxikimendu-irudiaren eredu positiboa eraikitzen dutenhaurrak fidakorragoak eta baikorragoak dira harrema-nak sortzeko orduan: besteek onartu egingo dituztelauste dute, erantzun baikorrak espero dituzte eta arretaeta afektua erakartzeko gai direla konturatzen dira.Baina haur seguruek, harremana ezarri aurretik, ar-buioa edo konfiantza-falta erakusten badituzte, eurekpositibotzat eta onuragarritzat jotzen duten harremana,besteentzat negatibo bihur daiteke.

Enpirikoen iritziz, lehenbiziko harreman horretan erai-kitako barne-eredua egonkor samarra da eskolaurrekoeta eskolako urteetan (Main eta Cassidy, 1988). Nera-

Page 19: 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21 2.1. Garapen afektiboaren definizioa eta mugak Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua,

38 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa

betzako eta helduaroko atxikimenduari buruz egindiren azterketek, Bowlby-ren barne-ereduen egonkor-tasunaren teoria egiaztatzen dute. Bizitzako lehenbizi-ko hilabeteetan atxikimendu segurua, anbibalenteaedo saihestekoa izan duten helduek, bikotearengana-ko antzeko atxikimendua ezartzeko joera dute (Hazaneta Shaver, 1997; Feeney eta Noller, 1990; Lopez1994). Atxikimenduaren egonkortasuna azaltzeko teoriaere barne-ereduetan oinarritzen da, zeren egonkortasunaulertzeko, prozesu eta jokabide sozioafektiboak bidera-tzeko eta antolatzeko arauen, sinesmenen, asmoen etaemozioen koherentzia kontuan hartu behar baita.

Autore askok diotenez, esperientzia berriak aldezaurreko ereduekin lotuta daude. Bikote-harremanetan,intimitatea, konpromisoa eta kartsutasuna oinarrizkoelementuak baldin badira, erraz uler daiteke,atxikimendu-ereduak duen eragina, zeren, haurtzaro-ko atxikimendu-harremanetan finkatzen eta ikastenbaitira intimitaterako edo konpromisoa hartzeko gaita-suna eta maitaleek erabiltzen duten kodea (elkarukitzea, begiratzea edo laztantzea eta emozioakadieraztea eta ulertzea).

Datu horiek, barne-ereduen egonkortasuna frogatzenbadute ere, ezin ditugu determinismoarekin (jaiotzatikobaldintzen araberako ezaugarriak gerora aldaezinakdirela defendatzen duen irizpidearekin) lotu. Sroufe-k(1988) dioenez, atxikimenduaren teoriak ez du defen-datzen amarenganako harremanak geroko garapensozioafektiboa determinatzen duenik; aitzitik, hasiera-ko harreman horren bidez, gizarte-garapena nolakoaizan daitekeen aurreikusi daitekeela aldarrikatzen du.Horregatik, Bowlby-k eredu horiek aktiboak direla esa-ten du, zeren, egonkorrak izateko joera badute ere,aldatu egin baitaitezke, gerora, gurasoekin, bikoteare-kin edo beste atxikimendu-irudiren batekin izaten denharremanaren arabera. Hala ere, Sroufek (1988)dioenez, aldez aurreko barne-ereduak aldatu egin dai-tezke, baina ez dira desagertzen.

� Atxikimendua haurtzaroan

Eskolaurrea

Bizitzako lehenbiziko urtea eta gero, atxikimendu-loturaondo ezarri ondoren, haurrak atxikimendu-irudienganakoindependentzia lortzen hasten da, mugitzeko eta hitz egi-teko gaitasunen eta adimen-gaitasunen bidez. Prozesuhori beti gatazkatsua izan ohi da, zeren tirabirak izatenbaitira lehentasunei dagokienez. Horregatik, prozesu ho-rretan, haurrak aurreratzeko zein atzera egiteko joerakerakusten ditu.

Gurasoen intimitatean parte hartzeko gogoa

Bi urtetik aurrera, atxikimendu-irudiarekin izandako harre-manen, adimen- eta hizkuntza-gaitasunen eta ezarritako“harreman-ereduaren” bidez, haurrak gurasoen jokabide-ak aurreikus ditzake eta eskaerak hobeto egin ditzake.Ondorioz, helburuak ezar ditzake, helburuok lortzeko

bideak azter ditzake eta gurasoen egoeretara eta eran-tzunetara hobeto molda daiteke. Hau da, ekintza-planmalguagoa eta eraginkorragoa egin dezake.

Gaitasun berri horiei esker, haurrak, gurasoek intimitateadutela eta intimitate hori eurentzat debekatuta dagoelakonturatzen dira. Umeak ez du ulertzen gurasoek zergatikgela berean eta ohe berean lo egiten duten eta nolako ha-rremana duten. Ama baten hitzetan, bere lau urteko se-meak honako hau esan omen zuen minduta: “etxe hone-tan, bakarrik lo egiten duen bakarra neu naiz”.

Horregatik, etapa honetan, sarri, haurrek gurasoen in-timitatean parte hartu nahi izaten dute. Egoera norma-letan, gurasoenganako lotura estua izaten denez, jo-kabide horren bidez, haurrak ez du gurasoekin lehiatunahi izaten; aitzitik, biei edo parte hartzea eragoztendionari protesta egin nahi dio. Baina gurasoetako batatxikimendu-irudia ez bada, eta, are gehiago, aldi be-rean, gurasoen artean gatazka badago, atxikimendu--irudia ez den hori etsai bihurtuko da.

Aldentzea

Eskola-garaian, atxikimendu-irudiak gurasoak dira (iabeti ama izaten da irudi nagusia) eta irudi osagarriak,neba-arrebak eta gainerako senideak izan ohi dira.

Aldaketak astiro, baina etengabe sortzen dira. Adimen--gaitasun berriei eta atxikimendu-irudia itzultzearenondoriozko esperientziari esker, haurrak hobeto onar-tzen du denbora laburrerako aldentzea. Dagoenekokontaktu fisikoa ez da etengabea, ez eta hain estua,esploratzeko haurrak ez du atxikimendu-irudiaren al-boan egon behar. Baina egoera atsekabeetan (adibi-dez, gaixorik dagoenean) edo haurrak aldentzea me-hatxagarria dela pentsatzen duenean (ospitalean edohaur-eskolan sartzea, etab.), atxikimendu-jokabideaknabarmenki abiatzen dira eta, bizitzako lehenbiziko hi-labeteetan bezala erreakzionatzen du.

Haurrek, atxikimendu-irudiengandik aldentzen direne-an, lehenbizi protestatu egiten dute, gero jokabide an-bibalentea izaten dute eta, azkenik, moldatu egitendira. Prozesu horrek argi erakusten du, atxikimendu--sistema martxan mantentzen dela. Zenbait aldentze--egoera (ospitaleratzea, umezurztegietan sartzea edo,neurri txikiagoan, eskolaratzea) mehatxagarriak dirahaurrarentzat eta, egoera horien eragina, neurri handibatean, aldentzearen baldintzen (iraupenaren, haurranorekin eta non gelditzen den, sexuaren, aldez aurre-ko esperientzien, eskainitako arretaren, eta abarren)araberakoa bada ere, badira zenbait konstante:

a) Protesta-fasea: haurra bakarrik gelditzen delakonturatzen denean hasten da. Normalean, ordu ba-tzuk irauten du, baina aste osoa ere iraun dezake.

Fase honetan, haurra atxikimendu-irudiak berreskura-tzen saiatzen da, bilatzeko eta deitzeko jokabideenbidez: gogor negar egiten du, ihes egiten saiatzen da,zaratek estutasuna sorrarazten diote (atxikimendu-

Page 20: 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21 2.1. Garapen afektiboaren definizioa eta mugak Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua,

-irudiak egindakoak direla uste izaten du). Estutasunhori adierazteko jokabide erregresiboak (erpurua xur-gatzea, esfinterren kontrola galtzea, atzazalak jatea,etab.) eta ordezko sintomak (gaueko izu-ikara, botakaegitea, dardara, janariari uko egitea, etab.).

Fase honetan, ez dute zaintzaile berrien arretaonartzen eta zaintzaileok ezin izaten dituzte haurrakkontsolatu. Batzuetan, laguntza eskaintzen dietene-an, haurrek aurkako jokabidea erakusten dute

Fase honetan atxikimendu-irudiarekin kontaktua be-rreskuratzen badute, haurrek atxikimendu-jokabideugari adierazten dituzte, ezezagunak gogorrago ar-buiatzen dituzte eta estutasun handiagoa erakustendute berriro aldentzeko aukeraren aurrean.

b) Anbibalentzia-fasea: haurra atxikimendu--irudiengandik denbora luzeagoan (astebete eta hi-labete bitartean) aldentzen bada, bigarren fase ho-netara pasatzen da. Fase honetan, protesta ez dahain bizia izaten eta zaintzaileenganako jokabideanbibalentea izaten dute.

Estutasun-adierazpenak nabariak dira oraindik:negar-zotinak, estutasun-espresioa eta ahuleziaadierazten dituzte. Haurrak atxikimendu-irudiak be-rreskuratzeko itxaropena galdu egin duela dirudi,baina aldentzeagatik deprimituta jarraitzen du. Jo-kabide erregresiboak eta ordezko sintomak areago-tu egin daitezke. Hala ere, haurra, eskaintzen diotenlaguntza onartzen hasten da, baina jokabide horianbibalentea da, zeren, onarpenarekin batera, ar-buioa ere adierazten baitute.

Fase honetan, haurrak, atxikimendu-irudia berres-kuratzen duenean, ez du interesik adierazten edotaaurkako jokabidea erakusten du. Atxikimendu-irudiaarbuiatzeko erreakzio hori (seguruenik, bakarrik uz-teagatik aurka egiteko jokabidea da), haurrari kosta-tu egiten zaio gainditzea (aldenduta egon den den-boraren arabera eta aldentzearen arrazoiaulertzearen arabera).

c) Moldatze-fasea: luzaroan aldentzen bada, azkene-an, haurra moldatu egiten da egoera berrira. Estuta-suna gainditu egiten du, eta, zaintzaileek jokabideegokiak erakusten dizkiotenean, lotura afektibo be-rriak ezartzen ditu.

Fase honetan, aldentzeko arrazoi nagusia haur--hezkuntzako zentroan sartzea izan ohi da. Haurgehienek jasaten dute eta aldentze-egoerarik luzeenaizan ohi da. Haur-hezkuntzak segurtasun emozionalaasetzeaz arduratu behar du, zeren horixe baita bizi--zikloko eta, batez ere, haurtzaroko premia psikologi-korik garrantzitsuena. Segurtasun emozionala, funtse-an, atxikimendu-loturen, beste haurrekin duenharreman-motaren eta autoestimuaren araberakoa da.

Funtsezko premia horri dagokionez, eskola kaltega-rria edo onuragarria izan daiteke. Segurtasun-falta

eragin edo areagotu dezaketen elementuak honakohauek dira:

• Haurtzaindegia, leku arrotza den aldetik. Haurrakfamilia-giroan seguru sentitzen dira eta segurtasunhori galtzeko joera dute leku arrotzean edo pertsonaezezagunekin daudenean. Horren ondorioz, hasie-ran batez ere, segurtasun-falta larria jasan dezakete.

• Giro fisikoa desegokia izan daiteke haurraren-tzat, eremuak ondo egokituta ez badaude edozarata handia badago (sartzen eta irteten direne-an eta jolas-orduan batez ere).

• Haur txikienek, beste haurrenganako elkarreragi-na sortzeko zailtasunak izan ditzakete, batez ereasko badira edo etengabe harreman gatazka-tsuak izaten badituzte. Batzuentzat talde handibatean dauden lehenbiziko aldia izaten da.

• Proposatzen zaizkion jardueren eraginez (be-rriak, arautuak, taldekoak edo aspergarriak dire-lako), zailtasunak eta segurtasun-falta sor dai-tezke. Askotan, helduek ume askorentzatantolatutako zereginak egiten dituzten lehenbizi-ko aldia izaten da.

• Haur askorentzat, haur-eskolan sartzea,atxikimendu-irudiarengandik aldendu eta lekuarrotzean eta pertsona ezezagunekin denboraluzean egoten diren lehenbiziko aldia izan ohida. Aldentze hori biziki kaltegarria izan daitekehaurrak abandonatuta sentitzen badira edota,behar izanez gero, atxikimendu-irudia berresku-ratu ezina dela sentitzen badute.

• Haurrek, denboraren kontzeptua menderatzenez dutenez, ezin izaten dute atxikimendu--irudiaren itzulera lasai itxaron, eta hori ere gai-nerako eragozpena izan daiteke txikienentzat.

• Askotan, zentroak oso urruti egoten dira (batzue-tan, haurrek autobusez joan behar izaten dute), etaondorioz, haurrek ezin izaten dute buruan lekuarenmapa egin, eta ez dute jakiten etxetik edoatxikimendu-irudiengandik zein urruti dauden, etahorrek ere estutasuna sorrarazten du haurrengan.

• Etxean dituzten jateko, garbitzeko, lo egiteko edojolasteko ohiturak aldatzea. Dena berria delakoere segurtasun-falta sor daiteke.

• Gauza gehienak dagoeneko ez dira haurrarenak,berarenak eta denenak dira.

• Zereginetan besteekin lehiatzea, askotan zain-tzaileen gogoz kontra izaten bada ere.

• Hezitzaileen aldetik diskriminatuta senti daitezke(lehentasunezko tratua egiazkoa izan daiteke edoikasleek eurek suma dezakete, egia ez izan arren)

2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 39

Page 21: 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21 2.1. Garapen afektiboaren definizioa eta mugak Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua,

• Beste haurrenganako enpatia adierazteko joera,batez ere, negarrak eta protestak ugariagoakdiren lehenbiziko egunetan.

Alderdi horiek guztiek segurtasun-falta eta estutasu-na sorraraz ditzakete, batez ere, lehen egunetanedo lehen asteetan edota egokitzapen-aldian.

Arrisku horiek saihesteko eta segurtasun emoziona-la sustatzeko, besteak beste, honako neurri hauekhar daitezke:

• Haurra, lekura, hezitzaileengana, beste haurre-nagan aldez aurretik ohitzea. Hori lortzeko eraasko daude: izena emateko egunean haurra es-kolara eramatea, eskolan hasi baino lehen, bestehaurrekin eta gurasoekin jaia antolatzea, etab.

• Ikasleak, denak batera eskolaratu beharrean, tal-deka eskolaratzea.

• Denborari dagokionez ere, hasieratik egun oso-an eskolan egon beharrean, mailakatuta eskola-ratzea.

• Lehenbiziko egunetan hurrarekin familiakorenbat egotea.

• Atxikimendu-irudiarekin, telefonoaren bidezkokontaktua mantentzea. Lehen egunetan telefo-noa maizago erabil daiteke, eta gero, hezitzailea-ren ustez beharrezko denean erabiliko da.

• Talde txikiak sortzea (hiru urteko haurrei dago-kienez, hamar haur inguruko taldeak eta gero,gehienez, hamabosteko taldeak).

• Zarata handiegiak edo talde handietan gora etabehera ibiltzea saihestea, batez ere, sarreran, ir-teeran edo patioan daudenean.

• Ariketa esanguratsuak, laburrak, anitzak, boron-datezkoak edo talde txikian egiteko ariketak pro-posatzea.

• Eremua eta objektuak eroso antolatzea, debeku-rik gabe eta abar.

• Gauza pertsonalak gordetzeko eremua (kaxaedo kutxatila) sortzea, haurrak pribatutasunamanten dezan.

• Harreman gatazkatsuetan sor daitezkeen gehie-gikeriak (beti haur bera galtzen ateratzea)saihestea.

• Hezitzaileek jarraitutasuna mantentzea.

• Eskolatik kanpo ere eskolako lagunekin ibil dadi-la gomendatzea. Harreman horiek bereziki zain-du behar dira oporretan edo egun berezietan (ur-tebetetzeetan, etab.). Helburua haurrek,

gurasoek eta hezitzaileek osatutako bizi--komunitatea sortzea da.

• Gurasoei etengabe informazioa ematea. Horre-tarako, bilerak antola daitezke, haurrak eskolaraeramaten dituztenean gurasoekin elkarrizketa in-formalak izan daitezke edota umeak aldean era-mango duen ohar-koadernoa erabil daiteke (ba-tez ere txikia denean).

• Autoestimua bultzatzeko hainbat neurri:

- Haurra bere gorputz-itxura onartzera bultzatzea,itxura hori edonolakoa izanda ere.

- Aniztasunak (sexua, arraza, minusbaliotasuna,etab.) onartzera bultzatzea.

- Deskalifikazioak edo konparazioak saihestea. Adi-bidez, “dena gaizki egiten duzu” edo “zure lagunakhobeto egiten du” eta antzeko gauzak esan beha-rrean, “hori hobeto egin dezakezu” esatea.

- Ondo egin ditzakeen zereginak proposatzea. Zeregi-nak haurraren gaitasunaren arabera egokitu behardira, haurrak, noizean behin arrakasta izan dezan.

- Autoestimua, gizarte-trebetasunak eta trebetasunpertsonalak sustatzeko programak sustatzea.

Haurtzaro osoan, hezitzaileek arreta berezia ipinibehar dute, haurren tratu txarra detektatzeko. Hezi-tzaileek, haurrekin etengabeko kontaktua manten-tzen badute eta gurasoekin harremanak sarri izatenbadituzte, familia-egoeraz eta tratu txarrak eragite-ko erez ohar daitezke.

Azaldu duguna, haur txikiak onartzen dituzten egoi-tzei dagokie, irizpide guztiak baliagarriak ez badiraere. Familia-urritasunak dituzten haurrengan aregarrantzitsuagoa da autoestimua sustatzea eta tre-betasun pertsonalen eta gizarte-trebetasunen pro-grametan parte hartzera eta adiskideak egitera bul-tzatzea.

Neba-arrebenganako lehia eta atxikimendua

Neba-arrebaren bat jaiotzen denean, familiakoharreman-sistema aldatu egiten da eta haurraren gu-rasoenganako atxikimendu-jokabideak eta jaioberria-renganako lehia-jokabideak areagotu egiten dira.

Haurra konturatu egiten da, hirukotea (ama, aita etabera) laukote (ama, aita, neba-arreba eta bera) bihurtudela. Horixe da etengabe aldatzen den familia--egoeran izaten den egoerarik garrantzitsuena. Alda-keta horietan, halaber, alderdi ugarik eragiten dute,besteak beste, haurren sexuak, gurasoen adinak, gu-rasoen harremanak, gizarte-maila, neba-arreba jaio-tzen denean haurrak duen adina, seme-alaben kopu-rua, amak etxetik kanpo lan egitea, gainerakosenideak (aitona-amonak, osaba-izebak, etab.). Baina,aldagai horiek eragin ditzaketen aldaketez aparte, ba-dira aldaketa orokorrak:

40 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa

Page 22: 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21 2.1. Garapen afektiboaren definizioa eta mugak Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua,

a) Elkarrekintza sortzeko aukerari dagozkionak:

b) Haurraren eta amaren arteko elkarrekintzaridagokionez:

•Amak:

− Arreta gutxiago eskaintzen dio, ordura arte haur-txoa izan den umeari.

− Haurra nagusiagotzat jotzen du.

− Gehiago eskatzen dio eta maizago zigortzen du.

•Haurrak:

− Amarenganako atxikimendu-jokabideak eta kon-trako erreakzioak areagotu egiten ditu.

− Neba-arrebarenganako jeloskortasun-sentimenduaketa –jokabideak adierazten ditu.

− Egoera berriagatik protestatzeko ordezko sintomakazal ditzake: janaria edo haurtzaindegia arbuiatzea,botaka egitea eta beste somatizazio batzuk.

Neba-arreba berriarenganako jokabideak anbibalente-ak izan ohi dira (onartu/arbuiatu, laztandu/eraso egin,etab). Jokabide anbibalente horrek, alde batetik, neba--arrebarenganako jeloskortasuna eta bestetik atxiki-mendua adierazten du.

Lehen

Aita Ama

Semea/Alaba

• Biren arteko hiru harreman

• Hiruren arteko harreman bakarra

Orain

Aita Ama

1.Semea/Alaba 2.Semea/Alaba

• Biren arteko sei harreman

• Hiruren arteko lau harreman

• Lauren arteko harreman bakarra

Jeloskortasuna nabarmendu egiten da neba-arrebaoinez edo hitz egiten hasten denean, berriz eregurasoen eta ingurukoen arreta erakartzen duelakoedota bere jarduerak eragozten hasten delako.

Hala ere, astiro-astiro, neba-arreben artean, gurasoen-gandik aparteko azpisistema sortzen hasten da.Sistema hori, gehienetan, neba-arreben artekoatxikimendu-harremanetan oinarritzen da. Haurra,atxikimendu-irudiak neba-arrebarenak eta bereak dire-la eta horregatik ez dituela galtzen konturatzen da; aldiberean, seguru dago estutasun-egoeretanneba-arrebarengandik laguntza lortuko duela. Unehorretatik aurrera, harremanak, askotan, gatazkatsuakizan daitezkeen arren, sortzen den loturakatxikimendu-sistemaren ezugarri nagusiak ditu.

Ainsworth-en iritziz (1989), neba-arreben arteanbenetako atxikimendu-harremanak sortzen dira:

• Neba-arreba nagusiek, askotan, amak eskaintzenduenaren antzeko arreta eskaintzen diete txikiei.

• Neba-arreba txikiek (3-4 urtekoek, ama ezdagoenean, elkarri lagundu ohi diote eta elkarzaindu ohi dute.

• nguru ezezagunean edo estutasun-egoeretan,neba-arrebak elkarren segurtasun-oinarri izanohi dira.

• Atxikimendu-irudia denboraldi laburrerako alden-tzen denean, neba-arreba duten haurrenganestutasuna murriztu egiten da.

• Atxikimendu-irudia galtzen dutenean, neba--arrebaren laguntza izanez gero, hobeto jasatendute dolua.

• Hezitzaile guztiek dakitenez, neba-arrebak aldiberean errazago eskolaratzen dira.

• Bizitzaren azken zikloan, bietako bat bakarrikgelditzen denean, elkarrekin bizitzeko edo elkarrilaguntzeko joera dute.

• Haurrek, nerabeek zein helduek neba--arrebetako bat hartu ohi dute atxikimendu--iruditzat.

Aipatutakoa egiaztatzen duten arrazoi ugari daude.Hasieran, neba-arrebak elkarrekin egon ohi dira iaetengabe, eta, ondorioz, familiako esperientziaemozional asko elkarrekin bizi ohi dituzte, askotanneba-arreben irudi afektiboaren onura jasotzen duteeta elkar maitatzeko eta elkarri laguntzeko heztendituzte. Horrez gain, gurasoek eta gizarteak neba--arreben arteko solidaritatea beharrezkotzat jotzendute eta solidaritate hori sustatu egin ohi dute; izanere, gurasoak eta gero, neba-arrebak dira gaixotasu-nean edo estutasun-egoeran laguntza gehieneskaintzen dutenak. Azkenik, bizirik irauteari dagokio-nez, neba-arrebari laguntzea, norberarenen antzekogeneak ugaltzea ziurtatzeko era da; eta, eginkizunaridagokionez, elkarri laguntzea kanpoko arriskuetatikbabesteko era da.

2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 41

Page 23: 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21 2.1. Garapen afektiboaren definizioa eta mugak Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua,

Atxikimendua erdiko haurtzaroan

4-6 urtetik aurrera, haurrek, normalean, jeloskortasun--egoera pasatu dute eta, aldi berean, hitz eginez ko-munikatzeko, gizarte-harremanak hedatzeko eta eurenburua kontrolatzeko gaitasunak garatu dituzte.Ondorioz, eskola-ikaskuntzarako eta, gizarteari dago-kionez, atxikimendu-irudiekin harreman harmonikoaketa onuragarriak sortzeko egoerarik egokienean dau-de. Normalean, pubertarora arte haurrek harremanonak izan ohi dituzte atxikimendu-irudiekin, zeren, bizi-tzako lehenbiziko hilabetetatik, gurasoen baldintzarikgabeko irudi eraginkorra eraiki baitute: “gurasoek mai-te naute, gurasoek onartu egiten naute, gurasoek ba-dakite nola babestu eta nola zaindu behar nauten”.Haurrek oso gustuko dute gurasoekin egotea, jolastea,hitz egitea edo bidaiatzea. Gurasoen balore-sistema,arauak eta gizartean funtzionatzeko era zalantzarikgabe onartzen dituzte. Haurrek badakite familia jakinbaten parte direla, gurasoek maite dituztela eta pre-miak asetzen dizkietela, gurasoekin ondo komunika-tzen dira, gustura egoten dira, jolas egiten dute, etab.Familia aberastu egiten da, oraindik eraginkorra denaitona-amonen familia-sistemarekin.

Familia-sistemako etaparik harmonikoena eta onura-garriena da, familiako kide guztientzat. Harmonia horihausten duten egoera ohikoenak honako hauek dira:gurasoen arteko gatazkak, gurasoak banantzea, fami-liakoren bat hiltzea eta haurrak eskolan porrot egitea.

Senar-emazteen arteko arazoak edo gurasoak banan-tzeak gatazka emozional larria eragiten du adin honeta-ko haurrengan, zeren ez baitute ulertzen gatazka horiekfamilia-loturan eragina izan dezaketenik edota loturahori hautsi dezaketenik. Banantzea, ondoriozko gataz-kak eta hitz eta jokabide erasokorrak, haurren tutoretzalortzeko borroka, etab., haurrak amarekin edo aitarekinduen lotura hondatzen duten alderdiak dira, eta haurra-rengan erabat abandonatuko duten beldurra sorraraz-ten dute. Aldi berean, gatazka horien ondorioz, haurrakfamilia-loturak ez direla hain sendoak pentsatzen du.

Familiako edo hurbileko pertsona hiltzen denean, haurrakheriotzaren kontzientzia hartzen du eta horrek, bera edomaite dituen pertsonak hiltzeko beldurra sorrarazten dio.6-8 urte bitartean, normala da umeek heriotzaren kon-tzientzia edo hiltzeko beldurra nolabait adieraztea.

Eskola beharrezko eta ezinbesteko erakunde bihurtuda umeentzat. Eskola-integrazioan eta behin eta berrizegiten diren ebaluazioetan arrakasta lortzea, arriskuenaurka babesteko faktorea da eta, aitzitik, porrota eta,gutxienez, atxikimendu-irudi bat ez izateaarrisku-faktoreak dira (Lopez, 1995).

Atxikimendu-irudien eginkizuna funtsezkoa da gerta dai-tezkeen arazo horietan. Gurasoak banantzearidagokionez, aitak eta amak argi utzi behar diote umeari,bereganako lotura ez dutela hautsiko eta, banandu arren,haurrak duen aitaren edo amaren irudia ez dela hondatubehar. Heriotzari dagokionez, familiakoen heriotza ez da

tabutzat jo behar; aitzitik, une jakin batzuetan,atxikimendu-irudiek umeekin hitz egin behar dute eta bizi-tza ez dela betiko esan behar diete, bizitzaren zentzu po-sitiboa transmititu behar diete, eta beti gurasoen laguntzaizango dutela ziurtatu behar diete.

Azkenik, eskolako errendimendua edonolakoa izandaere, gurasoek baldintzarik gabe onartzen dituztelasentitu behar dute haurrek eta, eskolan porrot egitenbadute, gurasoek, laguntzeaz gain, pertsona bakoitzabakana dela ikusarazi behar diete. Funtsezkoa da,nota onekin edo txarrekin, seme-alabentzako ilusiozkoproiektu bat eraikitzea.

Bestalde, eskola-sisteman integratzearen ondorioz,haurrek, nahitaez, denboraldi laburretan atxikimendu--irudiengandik aldentzea onartzen ikasiko dute (Lopez,1995) eta beste haurrekin harremanak sortuz, lagunenarteko loturak eraikiko dituzte.

2.5. Garapen afektiboareneta ezagutzaren garapenarenarteko elkarreragina

Gizakiongan, afektibotasuna eta ezagutza ez dira elkarre-kiko inolako loturarik gabe funtzionatzen duten alderdiindependenteak. Argi dago, azterketa egiten denean, es-tutasun handia sentitzen bada, ezagutza-errendimenduatxikiagotu egiten dela. Jakina da, halaber, egoera jakinbatek beldur bizia eragiten duenean, egoera hori erraza-go gogoratzen dela. Beraz, ezagutzaren eta emozioenartean elkarreragina dago.

Duela gutxira arte, ezagutza eta emozioak elkarrekikoindependenteak zirela pentsatzen zen, eta bien artekolotura bakarra emozioek pertsonaren adimen--jokabidea eragozteko zuen eragina zela.

Are gehiago, urte askotan, emozioek ezagutzak bainogarrantzi txikiagoa zutela pentsatu izan da. Ikuspuntuarrazionalistaren eraginez, urte askotan, gizakiarenezaugarriak ezagutza- eta adimen-gaitasunen araberaezarri izan da. Emozioak garapen kognitiboaren ozto-potzat jotzen ziren, hots, une erabakigarrietan ezagu-tzaren garapena oztopatzen zuen eta jokabidean era-gina zuen zerbait ziren. Duela gutxira arte, pertsonaadimentsuaren jokabidea desegokia zenean, emozio-en maltzurkeriaren eraginez zela pentsatu ohi zen.

Maiz, emozioak pasibotzat jotzeko iritzi okerra azalduizan da. Emozioak esperientzia subjektiboak eta buru--barnekoak, hau da, pertsonak besterik gabe sentitzendituenak, ez izan arren, pasibotzat jo izan dira. Hau da,emozioak jarduerarik ez zuela eragiten eta estimulu ja-kin batzuen arabera pertsonak sentitzen zuen zerbaitzela pentsatu ohi zen.

42 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa

Page 24: 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21 2.1. Garapen afektiboaren definizioa eta mugak Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua,

Orain, badakigu, gehienetan, emozioek jarduera eragi-ten dutela eta gizakia erabaki bat hartzera bultzatzendutela. Beti ez da hori gertatzen, zeren, adibidez, bel-durrak edo tristurak, egoera jakin batzuetan, zenbaitjokabide geldiarazi edo desagerrarazi egiten baitituzte.Baina, jokabide jakin batzuk eragitea edo geldiarazteainguruan eragiteko erak dira. Eta, zentzu horretan,emozioak ez dira, ez pasiboak, ez eta pertsona bakoi-tzaren barneko esperientzia hutsak ere.

Emozioei buruzko ezjakintasun horren arrazoia, izanere, emozioak gutxi ikertzea eta, batzuetan, zeharkaikertzea izan da. Askotan emozioari buruzko ikerketakzirelakoan, emozioak ezagutza ikertzeko baliabidegisa baino ez ziren ikertzen, zeren ezagutza garrantzi-tsuagotzat jotzen baitzen.

Esandakoaren adibide, hilabete gutxiko haurren amil-tzeko beldurrari buruzko ikerketak dira. Esperimentuhorietan, haurra bi zatitan banatutako kristalezko ma-hai baten gainean lau hankatan ibiltzen jartzen zen.Mahaiaren parte batean, lurraren parean, lauki zurizeta beltzez osatutako plantxa jartzen zen. Beste za-tian, plantxa bera, mahairen kristalera itsatsita jartzenzen. Mahaiaren erdian zegoen haurrak sakontasuna hau-tematen zuen, hau da, amiltzeko sentsazioa zuen. Hau-rren % 90ak, lau hankatan ibiltzen zirenean, ez ziren bel-durra eragiten zien mahaiaren eremura joaten.

Esperimentu horietan, amiltzeko beldurra etasakontasun-sentsazioa agertzen badira ere, ez zen bel-durra ikertzen. Beldurra, haurrak sakontasuna hautema-teko zuen gaitasuna neurtzeko erabiltzen zen. Asmoa ezzen, emozio horren funtzionamendua ulertzea, benetakoasmoa, haurrak sakontasuna hautematen zein adinekinhasten ziren jakitea zen. Horren ondorioz, haurrak jokabi-dea aldatzen zuen, adibidez, beldurraren eraginez, amil-tzeko arriskua eragiten zuen eremua saihestuz.

Emozioei buruzko ikerketa gutxi egitearen arrazoia, emo-zioek prestigiorik ez izateaz gain, gaiak berak duen zailta-suna da. Zaila da emozioak objektiboki aztertzea etaneurtzea. Norbaitek pozik dagoela adierazten duenean,nola jakin daiteke pozik sentitzen den beste pertsona ba-tek baino poz handiagoa edo txikiagoa duela?

Haurtxoen kasuan, zailtasun hori areagotu egiten da,zeren emozioa adierazteko, ezin baitute hizkuntza era-bili sentitzen dutena zehazteko. Beraz, sentitzen dute-na interpretatu egin behar da, eta, ondorioz, objektibo-tasuna galdu egiten da.

Laburbilduz, emozioak urte askoan aintzakotzat hartuez badira ere, eta ikerketetan ezagutzak lehentasunaizan badu ere, orain badakigu emozioen eta ezagutza-ren arteko elkarreragina dagoela. Hona hemen elka-rreragin hori azaltzen duten zenbait adibide:

•8 hilabete inguruan, haurraren aldaketa emoziona-lak eta gaitasun kognitiboen aurrerapen garrantzi-tsuak (oroimenari eta pertzepzioari dagozkienak)aldi berean sortzen dira. Unitate honetan ikusi du-gunez, adin honetan atxikimendu-irudiak aldentze-aren ondoriozko estutasuna adierazten dute etaezezagunenganako beldurra sortzen da. Adin bere-an, pertzepzioari eta oroimenari dagozkien aldaketeiesker, haurrak gurasoak bereizteko eta gogoratzekogaitasun handiagoa du, eta hori, erabakigarria da al-dentzearen ondoriozko estutasuna sortzeko. Pertzep-zioa eta oroitzapena erabakigarriak dira, halaber, nor-bait arrotza dela jakin dezan eta ezezagunhorrenganako beldurra sor dadin.

•Haurtzaroan, emozioak erregulatzeari, emozioakulertzeari eta enpatiari dagokienez izaten diren au-rrerapenak, estu lotuta daude ezagutza-arloan iza-ten diren aldaketekin. Ezagutzaren bidez lortzenden norbere buruaren kontzientzia, oinarrizkoa dabeste pertsonen emozioak ulertu ahal izateko.

Atal hau amaitzeko, garapen afektibo egokiak garapene-ko beste arloetan, batez ere adimenaren arloan, izan dai-tezkeen zailtasunak modulatu egiten ditu. Garapenarenbeste arlo batzuetan izan daitezkeen zailtasunak handia-gotu edo txikiagotu egingo dira, haurraren garapen emo-zionalaren arabera. Atxikimendu-harremanak haurrarengarapenean sor daitezkeen oztopoei egoki aurre egiteaziurtatzen du, zeren eragozpen horiek ez baitira hain kal-tegarriak izango haurrarentzat eta familiakoentzat.

Adibidez, Anderrek eta Paulak nekez irakurtzen etaidazten dute. Biek zailtasunak dituzte arlo horietan,baina Ander, maitasuna, onarpena eta segurtasunanagusi diren inguruan hazi da eta, ondorioz, beharduenean laguntza eskatzeko eta frustrazioa onartzekogai den haur segurua da. Paularen gurasoak, ordea,zorrotzegiak dira eta ez dira oso maitekorrak. Paula ezda oso irekia eta gutxi hitz egiten du, eta porroten batjasotzen duenean, berehala desanimatu egiten da etaez du berriz saiatu nahi izaten. Arlo afektiboan bi hau-rron artean dauden desberdintasunen ondorioz, Ande-rrek Paulak baino baliabide gehiago ditu irakurtzen etaidazten ikasteko zailtasunei aurre egiteko. Haur horiengarapen kognitiboa eta ondoriozko aurrerapenak eta

2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 43

Bibliografia

(1) WALLON, M. Honako lan honetan aipatua: CASTELLVI, P. Psicologia del desenvolupament. Pòrtic.. Bartzelona, 1997. 56. or.

Page 25: 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21 2.1. Garapen afektiboaren definizioa eta mugak Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua,

44 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa

2.1 Jarduera

Lehenbiziko harreman afektiboen autobiografia

Helburuak

—— Norbere buruaren ezagutza, haurtzaroa eta lehenbiziko lotura afektiboak sakon aztertzea.—— Norbere oroitzapenak unitate honetan ikasitakoarekin erlazionatu.

Garapena

—— Banaka, idatziz, bakoitzaren haurtzaroaren autobiografia egin behar da. Autobiografia horretan, bizitako zailtasu-nen bat eta egoera-atseginen bat azaldu. Gai pertsonalak direnez, ikaslearen esku uzten da azalpenetan gehia-go edo gutxiago sakontzea.

—— Lana idatziz entregatu behar da eta, gehienez, 4 orrialdekoa izango da. Ordenagailuaz, idazmakinaz zein eskuzegin daiteke.

Ebaluazioa egiteko irizpideak

—— Idatzitakoaren edukia ez da ebaluatuko. Aurkeztu den, ezarritako epean entregatu den, edukia ulergarria den etatxukun aurkeztuta dagoen ebaluatuko da.

1. Azaldu zer diren, zure ustez, emozioa eta sentimendua. Esan bakoitzaren adibide bat.

2. Unitate honetan emozioek gure gizartean duten fama txarra eta prestigio-falta aipatu dira. Ados alzaude iritzi horrekin? Erantzunean arrazoiak azaldu, adibideak erabiliz.

3. Definitu zure hitzekin honako kontzeptu hauek: atxikimendua, atxikimendu segurua, saiheste--atxikimendua, estutasun-atxikimendua eta atxikimendu nahasia.

4. Ohikoa da, kalean, 2 urte inguruko haurrak haserre, negarrez, oihuka edota euren burua lurrera bota-tzen ikustea. Erlazionatu jokabide horiek unitate honetan ikasi duzunarekin. Nola azalduko lituzketejokabide horiek Piaget-ek, Freud-ek eta Wallon-ek?

5. Emozioak gordetzea ez da erraza, ez haurrarentzat, ez eta helduarentzat ere. Gogoratu emozioak adie-razteko gauza izan ez zinen azken aldia. Zer gertatu zen? Zergatitik gertatu zen? Zer gertatu zen gero?

6. 3 laguneko taldeetan, 3 urteko umeekin emozioen gizarte-adierazpena lantzeko ariketa prestatu. Ariketa-ren helburuak, lekua eta iraupena zehaztu, beharrezko materiala bildu eta ebaluazioa egiteko era ezarri.

Ariketak

Page 26: 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21 2.1. Garapen afektiboaren definizioa eta mugak Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua,

2.2 jarduera

2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 45

Emozioari buruzko ipuina

Helburuak

—— Haurren emozioei eta garapen afektiboari buruz ikasitakoa laburtzea.—— Prestakuntza-zikloko beste irakasgaietan (hizkuntza plastikoan eta

idatzizko hizkuntzan) ikasitako ezagutzak eta trebetasunak erabiliz,adierazpen emozionalari buruzko ariketa praktikoa egitea.

Garapena

—— Haurraren emozioei buruzko ipuina egin behar da. Gelako ikasleguztien artean, 4 laguneko taldeetan banatuta, ipuin bakarra egin beharda eta talde bakoitzak dagokion emozioa aztertuko du.

—— Gelako ikasle guztien artean, honako alderdi hauek zehaztuko dira:—— Landuko diren emozioak eta emozio bakoitzaz zein talde arduratuko den.—— Emozioak ipuinean zein ordenatan agertuko diren.—— Protagonistaren ezaugarriak: izena, adina eta sexua.—— Pertsonaia osagarrien ezaugarriak.—— Ipuina norentzat izango den: zein adinetako umeentzat den zehaztu

behar da.—— Ipuinaren formari dagozkion alderdiak: marrazkien tamaina, paper-

-mota eta orrien antolaketa, emozio bakoitzari dagozkion orrialdeenkopurua.

—— Erabiliko den plastika-teknika: koloreak, pintura-mota, argizariak...—— Alderdi horiek adostu ondoren, talde bakoitzak emozio jakin bat

landuko du. Hasierako proposamena egingo da gelako ikasle guztienaurrean, argudioa, testua eta marrazkiak azaltzeko.

—— Proposamen bakoitza eztabaidatu egingo da eta beste taldeen iradokizunak kontuan hartuko dira, lana ahalik etaaberatsena izan dadin.

—— Gero, lana egiten hasiko dira. Talde bakoitzak dagokion ipuinaren partea bukatzen duenean, gainerakoekin bildukoda eta, azkenik, xehetasunak (azala, kontraportada, izenburua...) bukatuko dira.

Iraupena

—— 6 ordu, gutxi gorabehera. Iraupena luzeagoa edo laburragoa izan daiteke, erabiltzen den teknikaren eta ipuinagehiago edo gutxiago lantzearen arabera.

Ebaluazioa egiteko irizpideak

—— Lehenbizi, lanean parte-hartzea ebakuatuko da. Saioen % 50ean partehartzen ez bada, jarduera ez da gaindituko. Errekuperatzeko, ikasleakantzeko bakarkako lana aurkeztu beharko du eta notaren % 50 bainoez du lortuko.

—— Hutsegiteak % 50 baino gutxiago badira ere, ikaslearen notanazalduko dira.

—— Lana nola egin den ere ebaluatuko da. Horretarako, egunero, saioabukatu ostean, taldeek segimendu-orria entregatuko dute (eranskineko1. eredua). Lana bukatzen duenean, ikasle bakoitzak dagokionautoebaluazio-orria beteko du (eranskineko 2. eredua).

Page 27: 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21 2.1. Garapen afektiboaren definizioa eta mugak Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua,

1. eredua. Segimendu-orria

Ikasleen oharrak:

Irakasleen oharrak:

2. eredua. Taldean egindako lanaren autoebaluazioa. Gurutzea idatzi zure portaerarekin bat datorren erantzunean.

Oro har, taldean honako eginkizun hau bete dut:

1. Aitzindaria4. Taldekide eragilea2. Moderatzailea5. Ikuslea3. Idazkaria6. Beste zenbait

Nire lankideen alderdi positiboak honako hauek dira:

Lanaren balorazio orokorra, oharrak eta iradokizunak:

46 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa

Data eta saio-ra etorritakoak

Egindakojarduerak

Sortutakoarazoak

Arazoak nolakonpondu diren

Hurrengo saiorakomaterialak eta gaiak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

Lana antolatzen eta planifikatzen parte hartu dut

Zereginak sasoiz hasten eta bukatzen ditut

Taldeko eztabaidetan parte hartzen du

Zailtasunak daudenean, adostasuna bilatzen saiatzen naiz

Eztabaidak eta akordioak apuntatu egiten ditut

Neure mugak eta gaitasunak ezagutzen ditut

Behar izanez gero, lagundu egiten diet taldeko beste lagunei

Erraz neureganatzen ditut ikaskideen egoerakt

Ustekabeei aurre egiteko era baikorra dut

Inplikatu egiten naiz adostutako lanean

Eranskina

Page 28: 2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 21 2.1. Garapen afektiboaren definizioa eta mugak Garapen afektiboaz pentsatzen dugunean, emozioa, sentimendua,

Pelikula: “Yo soy Sam”

Fitxa teknikoa:

Herrialdea: AEBJatorrizko izenburua: I am SamBertsio bikoiztuaZuzendaria: Jassie NelsonAntzezleak: Michele Pfeiffer, Sean Penn

Argumentua

—— Sam (Sean Penn), bere alabatxoaren tutoretza lortzeko lehiatubeharko duen adimen urriko pertsona da. Auzian, abokatuospetsuak defendatuko du (abokatuaren papera Michel Pfeiffer-ekegiten du). Hasieran, abokatua ez da Sam-en kasuaz interesatuko,eta hotz agertuko da. Baina abokatuak, jokabidea aldatu egingo du,Sam ezagutu eta honek bere alaba nola maite duen eta aita izatekoeskubideak defendatzeko duen grina ikusi ondoren. Pelikulakomusika aipagarria da: Beattles taldearen kanta klasikoak dira.

Jarduerak

—— Lehenbizi banaka egin behar dira, eta, gero, ikasgelan bateratu egingo dira.

1. Sam eta bere alaba Lucy-ren arteko harremana deskribatu. Zein atxikimendu-mota du Lucy-k aitarenganako?

2. Lucy-ren atxikimendu hori Rita-k (abokatuak) bere semearekin duenarekin konparatu. Zein da hobea? Zergatik?

3. Deskribatu eta azaldu zapata-dendako eszena. Zein emozio eragin dizkizu?

4. Lucy aitarengandik banantzeko erabiltzen diren argudioetako bat honako hau da: Sam-ek, alabaren urtebete-tzea ospatzeko jaian ezin izan zituen emozioak kontrolatu eta biziki haserretu zen Connor-ekin, alabarenlaguntxoarekin. Argudio egokia al da hori aita eta alaba banantzeko? Zergatik

5. Beste eszena batean, aurrekoaren antzeko egoera agertzen da: Ritak, abokatuak, ezin ditu emozioak kontrola-tu. Gogoratzen al duzu eszena hori?

6. Ia amaieran, Sam-ek bere iritzia ematen du, alabari behar duen guztia ezin emateari buruz. Gogoratzen al duzuzer dioen?

7. Zer iruditzen zaizu amaorde izango denaren erabakia?

8. Azaldu Lucy-ren hazkuntzan auzokoak duen eragina.

9. Baloratu, auziaren erabakian zerbitzu eta laguntza sozialek duten eginkizuna.

10. Pelikulak planteatzen duen gaietako bat honako hau da: zer da garrantzitsuagoa seme-alaben hezkuntzan,ezagutza ala emozioa? Sam-en iritziz, aita izateko konstantzia, pazientzia eta maitasuna behar dira. Zein dazure iritzia?

11. Lucy aitarekin edo beste familia batekin bizitzea erabakitzea zure esku balego, zer erabakiko zenuke?Erantzunean arrazoiak azaldu.

2.3 jarduera

2. unitate didaktikoa Garapen afektiboa 47