Mamu tren mamu tren
Egilea: Jacques DuquennoyItzulpena: Inazio Mujika Argitaletxea: Alberdania
http://www.alberdania.net/liburua_fitxa.php?lng=ca&str_mod=col&id_coleccion=19&int_pas_ini=&id_libro=527
Erne, mesedez!
Mamu trena ateratzear dago!
Nork nahi du buelta bat?
Manuk abisua eman du...
A KATEGORIA - Haur Hezkuntza - Ama Ikastola
Txominen 5 zentzumenak
Egilea: Liesbet SlegersItzulpena: Lierni UgartemendiaArgitaletxea: Ibaizabal
https://www.ibaizabal.com/nuestros-productos/literatura/literatura-infantil/0---5-anos/txominen-5-zentzumenak
Zentzumenak oso garrantzitsuak dira Txominen egunerokoan. Begiekin, belarriekin, sudurrarekin, mihiarekin eta eskuekin inguratzen duen mundua ezagutzeko aukera du.Izan ere, gauza pila ditu bere inguruan ezagutzeko!
A KATEGORIA - Haur Hezkuntza - Ama Ikastola
Muxurik nahi?
Egilea: Castillo SuarezMarrazkiak: Eider EibarArgitaletxea: Mezulari
http://www.mensajero.com/web/catalogo/producto_detalleeu.php?libro=1613
Kariñe deitzen naiz eta oso neska
zalamera naiz. Muxuak eta besarkadak
ematea gustatzen zait. Ohartu naiz jende
askori ez zaizkiola muxuak gustatzen,
baina nik ezin dut muxutxoak eta estutuak
eman gabe eguna pasa. Muxuak eta
besarkadak. Biak batera edo besarkada
bat lehenago eta gero pot bat. Edo pare
bat. Edo hamaika pot.
A KATEGORIA - Haur Hezkuntza - Ama Ikastola
Lorategi bizia
Egilea: Peter BrownItzulpena: Ihintza Elsenaar Argitaletxea: Ttarttalo
http://www.ttarttalo.com/eu/haurrak/liburu_fitxa/lorategi-bizia/brown-peter/978-84-9843-432-3#
Egun batean, jakin-min handiko haur batek
abandonatutako burdinbide bat esploratzea
erabakitzen du. Bertan hilzorian dauden landare
batzuk topatu ondoren, lorezain bihurtu, eta
haiek zaintzen hasten da. Poliki-poliki, hiriko
biztanleek mutikoaren urratsak jarraituko
dituzteeta lorategia mugarik gabe hedatuz
joango da hiri osoan zehar, hiri gris eta tristea
zena, leku berde eta atsegina bihurtu arte.
Pertsona batek mundua eraldatu dezakeela
erakusten duen istorio polita.
B KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 1. eta 2. maila
Lehen Maila 1. eta 2. urtea
PiratakEgilea: Peru MagdalenaMarrazkiak: Eider EibarArgitaletxea: Herritar Berri
Katixa katu botadunak eta bere lagunek
egurrezko kutxekin itsasontzi bat eraiki
dute irlara joateko. Xebas elefanteak bere
belarriak irekitzen ditu belak bezala
erabiltzeko. Etxetik ekarritako koloreko
zapiak eta petatxuak jantzi dituzte
eta piraten bandera jarri dute Xebasen
tronpan. Irlan ezkutaketan jolastu
dira eta sugandila bat ikusi dute.
Hainbeste jolastu eta gero, Xebas goseak
dago eta etxera itzuli nahi du. Itsasontzira
igo dira eta Xebasek munduko puzker
erraldoiena bota du eta ziztu bizian
bueltatu dira etxera.
B KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 1. eta 2. maila
Lehen Maila 1. eta 2. urtea
Nire aitaren botakEgilea: Mikel ValverdeItzulpena: Ramon OlasagastiArgitaletxea: Elkar
B KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 1. eta 2. maila
Lehen Maila 1. eta 2. urtea
http://postdata.elkar.com/ai1ec_event/mikel-valverderen-nire-aitaren-botak-prentsaurrekoa/?instance_id
Kaixo: ni Koldo naiz, eta behin gertatu zitzaidana kontatuko dizuet. Harrigarria izan zen, ez sinestekoa. Euria ari zuen egun hartan zarra-zarra. Euri-tantek atabalaren soinua egiten zuten leihoaren kontra, tan-tan-tan-tantaka. Gurasoak berriketan ari ziren sukaldean, eta egokiera baliatuz, oinetakoen armairua ireki nuen. Ilun-ilun zegoen barnealdea.Oihanaren antza zuen gauez, eta oinetakoek animaliak ziruditen, zelatan. Benetan.
Nur eta kobazulo liluragarriaEgilea: Toti Martínez de LezeaMarrazkiak: Juan Luis LandaArgitaletxea: Erein
http://www.erein.com/libro/nur-eta-kobazulo-liluragarria
Iratxorik ikusi duzu inoiz? Zuhaitz baten barruan egon zara? Iratiko pago oihanean barrena sartu dira Nur eta bere adiskide Iraia eta Maddi. Izadi bete-betean dabiltza, eta hantxe ezagutu ditu Nurrek beste lagun batzuk: Koldo, iratxo-gidaria; Basajaun eta Basandere, oihaneko nagusiak; Anxo, Arpeako kobazuloan bizi den erraldoia; Hodeia, urrezko orrazi batez ilea orrazten duen lamina; prakagorri txiki-txikiak eta Izel, zaldi beltz bikain bat kopetan izar zuria daukana.
C KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 3. eta 4. maila
Lehen Maila 3. eta 4. urtea
Nur eta denboraren liburuaEgilea: Toti Martínez de LezeaMarrazkiak: Juan Luis LandaArgitaletxea: Erein
http://www.erein.com/libro/nur-eta-denboraren-liburua
Uda hasi da eta euria ari du atertu gabe.
Oporrak dira, jolaserako garaia, baina,
eguraldi honekin, Nurrek eta haren
lagunek ez dakite zer egin jostatzeko.
Amamak esanda, liburu bat hartzen du
apaletik, Denboraren liburua; liburu
trokelatu bat da, Nurren arreta erakartzen
du eta, magiaz bezala, Erdi Arora, Robin
Hooden eta Lady Marianen garaietara
eramaten ditu.
C KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 3. eta 4. maila
Lehen Maila 3. eta 4. urtea
Musubero, mon amourEgilea: Anjel LertxundiMarrazkiak: Antton OlariagaArgitaletxea: Elkar
https://www.elkar.com/es/liburu_fitxa/MUSUBERO--MON-AMOUR/Lertxundi---Anjel/G000000001375
Maxe Bordelera joan da eskubaloiko
lagunekin, han partida bat jokatzera. Eta,
beste askotan bezala, erretratu bat atera
du eta errebelatutakoan, zer ikusiko
argazkian…, eta bere andereño monsieur
batekin musuka. Olalá! A zer saltsa! Bere
bildumako beste argazki batzuk ere
erakutsiko dizkigu Maxek, eta horien harira
gauza bitxi eta polit askoak argituko dizkio
irakurleari.
C KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 3. eta 4. maila
Lehen Maila 3. eta 4. urtea
GregGizajo baten egunkariaEgilea: Jeff KinneyItzulpena: Miren ArratibelArgitaletxea: Alberdania
http://www.alberdania.net/liburua_fitxa.php?str_mod=bus&str_bus=gizajo+baten+egunkaria&int_pas_ini=0&id_libro=605
“Ospetsua izango naiz egunen batean; baina, oraingoz,
hemen nabil, institutuan, ergel nazkagarri pila batek
inguratuta”.
Nerabea izatea gauza gogaikarria izan daiteke, benetan.
Eta inork baino hobeto daki hori Greg Heffleyk:
institutuan hasi berria da, eta mutil txakil hazi gabeak
beraiek baino mutil handiago, maltzurrago eta bizarra
egiten hasiekin nahasian dabiltza korridoreetan.
Gregek bere egunerokoan dioen moduan:
“Ez dezala inork pentsa ‘Egunkari maitea, hau’ eta
‘Egunkari maitea, beste hura’ ibiliko naizenik”.
Eskerrak Greg Heffleyk esaten duena eta egiten duena
oso bestelako gauzak diren!
D KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 5. eta 6. maila
Lehen Maila 5. urtea, Kolegio 6.a
D KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 5. eta 6. maila
Lehen Maila 5. urtea, Kolegio 6.a
ZiziliEgilea: Unai ElorriagaMarrazkiak: Mai Egurza ArrutiArgitaletxea: Elkar
http://www.elkar.com/es/ficha_del_libro/zizili/elorriaga-lopez-de-letona-unai-/-egurza-arruti-mai-il./a000000285082
Zizili andreak ez du ezer ikusten, 207 dioptria
dauzka begi bakoitzean. Mundu betaurreko
guztiak probatuta dauzka, baina alferrik. Hala
ere, esan diote Londresen badela jostun bat,
apurtutako artaziekin betaurreko berezi
batzuk egiten dituena, eta hara joatea erabaki
du Zizilik, Anbrosio bere mamu txikia lagun
hartuta. Bidean, ordea, mila abentura eta
xelebrekeria gertatuko zaizkie, zein baino zein
zoroagoa, baita lagun mordoa ezagutu ere,
umorez eta fantasiaz beteriko historia
honetan.
D KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 5. eta 6. maila
Lehen Maila 5. urtea, Kolegio 6.a
Nire aita ikusezina daEgilea: Julen GabiriaMarrazkiak: Patxi GallegoArgitaletxea: Elkar
http://www.elkar.com/es/ficha_del_libro/nire-aita-ikusezina-da/gabiria-lara-julen-/-gallego-palacios-patxi-il./a000000267018
Elenek hamaika urte ditu, biolina jotzen duen nobio makarra bat, eta neba jaioberri bat: Xabat. Parkera edo kalera ateratzen direnean, jende guztiak egiten dio kasu niniari, amari, Eleneri... baina inork ez du ikusten aita: ikusezina bihurtu ote da?Umorea eta abenturak elkartzen ditu Julen Gabiriaren nobela honek; zinema-zaletasuna, neska-mutilen arteko harremanak, gizarteak aita-amen zereginak nola ikusten dituen... Hori guztia ederrago eta dibertigarriago egiten dute Patxi Gallegoren marrazki jenialek.
Ezekiel nora ezeanEgilea: Jasone OsoroArgitaletxea: Elkar
http://www.elkar.com/es/liburu_fitxa/EZEKIEL-NORA-EZEAN/Osoro-Igartua--Jasone/A000000305542 #
Ezekielek 15 urte ditu, lagunarte jator bat,
neska-lagun moduko bat... Bizitza zoriontsu
hori aldatu egingo da, ordea, inoiz ikusi ez
duen aita bat-batean agertzen denean:
ezagutu nahi luke, batetik, baina baita aldegin
izana aurpegiratu ere. Horrez gain, beste
hainbat arazo ditu mutilak: arrebarekin eta
amarekin dituen eztabaidak, lagunekiko
gorabeherak, gustuko bi neskaren artean
sentitzen dituen zalantzak...
E KATEGORIA – Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Kolegio 5., 4. eta 3.a, Lizeoko 2.a
Amaren eskuakEgilea: Karmele JaioArgitaletxea: Alberdania
https://www.elkar.com/es/ebook_fitxa/amaren-eskuak/karmele-jaio-eiguren-jaio-eiguren-karmele/9788497838535
Nereak 35-40 urte ditu; noizbait maite
izandako lana baina egun estresaturik
daukana, egunkari batean; senar jator eta
alaba zoragarria, zeinei ez dien eskaintzen
behar luketen arretarik; eta istorio bat
iraganean, oroimenetik erauzi nahi lukeena;
eta ama ospitaleko ohean lo, inoiz esnatuko
den jakin ezinik. Amaren historia ezkutuak
jakingo ditu Nereak erietxean, eta horren
haritik ohartuko da zenbateraino izan
daitezkeen ezezagunak geure ondoan
dauzkagunak, eta, aldi berean, zenbateraino
izan litezkeen berdinak belaunaldi biren arazo
eta kezkak, nahiz eta garaiak eta bizomoduak
asko aldatu. Bizinahiaren aldeko aldarrikapena
dakarkigu eleberri eder eta hunkigarri honek,
bazter guztiak zipriztintzen eta blaitzen dituen
itsasoaren enbatak bezala.
E KATEGORIA – Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Kolegio 5., 4. eta 3.a, Lizeoko 2.a
Hiru istripu eta bi amodioEgilea: Fernando MorilloArgitaletxea: Gaumin
http://fernandomorillo.eu/Liburu_Hiru_istripu_eta_bi_amodio.html
Anuskak eta Galderrek mendi-istripu lotsagarri
baten ondoren ezagutzen dute elkar.
Anuska liluraturik dago, baina
Galderrek sekretu beltz bat ezkutatzen du.
Txinpart distiratsu baten ondoren, bereizi
egiten dira.
Destinoak istripu larriago bat ekarriko dio
Anuskari, eta orduan Izortze ezagutuko du,
oso neska berezia. Hainbeste gal dezake
burua neska batek beste bategatik?
Nahasmena gutxi ez, eta Galder etorriko zaio
berriro.
Anuskak Marie Curie zientzialaria du eredu,
eta bihotzari kasu egin nahi dio. Zer demontre
egin, ordea, taupadek bi bide desberdin
seinalatzen badituzte aldi berean?
E KATEGORIA – Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Kolegio 5., 4. eta 3.a, Lizeoko 2.a
http://www.erein.com/autor/juan-luis-landa
I KATEGORIA – I l u s t r a t z a i l e a k
Juan Luis Landa
http://elblogdepencil.com/2010/10/26/jokin-mitxelena-premio-euskadi-de-ilustracion/
I KATEGORIA – I l u s t r a t z a i l e a k
Jokin Mitxelena
http://www.elmundoderita.com/fan.html
I KATEGORIA – I l u s t r a t z a i l e a k
Mikel Valverde
http://www.galtzagorri.org/euskara/irudigileak/eider-eibar-zugazabeitia/
I KATEGORIA – I l u s t r a t z a i l e a k
Eider Eibar
http://www.kalandraka.com/es/autores/detalle/ficha/jalon/
I KATEGORIA – I l u s t r a t z a i l e a k
Estibalitz Jalon
Top Related