Fisika eta Kimika 4. DBH
1. Praktika
Bola bat plano inklinatuan behera Sarrera
HZUA-ren posizio-denbora ekuazioa hauxe da:
(1)
Praktika honetan, s0=0, v0=0 eta t0=0 izanen denez, ekuazio horrela geratzen da:
(2)
Materiala
• Altzairuzko bolatxo bat
• 3 m-tako luzera duten 2 tutu
• 2 burdinezko euskarria
• Zelula fotoelektrikodun kronometroa
• Egurrezko takoa Prozedura
• Markatuak dauden puntuei erreparatu: 0 m, 0,3 m, 0,6 m, 0,9 m, 1,2 m, 1,5 m, 1,8 m, 2,1 m, 2,4 m eta 2,7 m.
• Jarri zelula fotoelektrikoa 0,3 m-an eta ziurtatu egurrezko takoa tutuaren bukaeran jarrita dagoela (bolatxoa lurrera ez erortzeko)
• Jarri altzairuzko bolatxoa 0 m-an eta boligrafo edo arkatz baten laguntzarekin eutsi.
• Askatu bolatxoa eta aldiberean martxan jarriko da kronometroa. (Zelula fotoelektrikoa ailegatzen ez den kasuan kronometro arruntarekin egin beharko dituzu neurketak)
• Bolatxoa 0,3 m posizioan jarritako burdinazko euskarria kolpatzen duenean, gelditu kronometroa eta lorturiko datua taulan idatzi (segundo-ehunenak ere adierazi)
• Errepikatu neurketa beste 2 aldiz, gero batazbestekoa egin ahal izateko.
• Egin gauza bera gainontzekoekin: 0,6 m, 0,9 m, 1,2 m, 1,5 m, 1,8 m, 2,1 m, 2,4 m eta 2,7 m.
• Askatu azelerazioa goiko ekuaziotik (2) eta osatu 1. taula.
Fisika eta Kimika 4. DBH
Ibiltartea (m)
Erorketa denbora (s) tbatazbeste(s)
t2(s2) a = t1 t2 t3
0,3
0,6
0,9
1,2
1,5
1,8
2,1
2,4
2,7
1. taula
• Aldatu planoaren inklinazioa (euskarrian markaturiko hurrengo puntura) eta 2. taula bete.
Ibiltartea
(m) Erorketa denbora (s) tbatazbeste
(s) t2(s2) a =
t1 t2 t3 0,3
0,6
0,9
1,2
1,5
1,8
2,1
2,4
2,7
2. taula
Galderak
1. Orri milimetratuan eta 1. taulako datuekin, s-t grafikoa egin (kontutan hartu s=0 m denean t=0 s dela).
2. Deskribatu s-t grafikoaren forma. HZUA bati al dagokio? Zergatik?
3. 2. taulako datuei erreparatuta, ba al du zerikusirik inklinazio-
angeluak bolatxoaren azelerazioarekin? Azaldu.
4. Eraginik al du bolaren masak azelerazioan?
OHARRAK: - Praktikaren txostena eskuz idatzita entregatuko duzu. - Idatzi beharreko atalak: Materiala, Prozedura (zure hitzekin azaldu
egindakoa eta marrazki bat egin), Datuak, Galderak eta Ondorioak. - Praktika egin duzun egunetik hasita, astebeteko epean entregatu
beharko duzu
Top Related