Zumaia eta erlijioa

13
ZUMAIA ETA ERLIJIOA

Transcript of Zumaia eta erlijioa

1. AURKIBIDEA SAN PEDRO PARROKIA SAN TELMO ERMITA SANTA MARIAKO ARRITOKIETA ARTADIKO SAN MIGUEL SANTIAGO ERMITA FESTAK (San Telmoak) FESTAK (San Pedroak) JULIO BEHOBIDE ANGELES SORAZU 2. SAN PEDRO PARROKIA Urola ibaiaren bokaleko menditxo baten gainean azaltzen zaigu San Pedroeliza. Gotorleku itxura duen eraikuntza hau bi zatitan bana dezakegu: aldebatetik, 34 metroko dorre ia karratua, eta, bestetik, kontrahormezzatitutako nabe luze errektangeluarra. Ez dakigu ziur zein mendetan eraiki zen, baina lehen aipamenak XIII.mendekoak direnez (Santa Maria monasterio zaharraren dohaintza), garaihartako zatiak eduki ditzakeela pentsa dezakegu. Hala ere, zati handienakXV. eta XVI. mendekoak dira, herriaren garapen ekonomikoarekin batetorriz. Dorrearen behealdean dagoen atea zeharkatuz, eliza barrura sartuko gara;hemen nabe bakarreko espazio gotiko zoragarriaz gozatzeko aukera izangodugu (30 metrotako luzera du, eta 147 metrotako zabalera). Lau zatitanbanatuta dago, sabaiko gangak sostengatzen dituzten kolomen bitartez; eta,horiek, hiruko multzoak eginez, hormari atxikita daude. Sabaia da, hainzuzen, azpimarragarria barnealdean, gurutze ganga gotikotik eskegita, klabezirkular dekoratu eta pintatuak baititu. Sarreraren gainean, XVI. mendean eraikitako korua ikus dezakegu,barandailan dauden erliebezko bi inskripziotan irakur dezakegunez,Zumaiako Agirre familiak ordaindutakoa. 3. SAN TELMO ERMITA Ermita txiki honen lehen aipamena 1540. urtekoa da.Eraikuntzaren barrualdeak edertasun herrikoiadu, kanpokoak berezitasun handirik ez badu ere. Ziuraski, XVII. mendetik aurrera hobekuntzak eginzizkioten, mende honetan fundatu baitzen San Telmorenbabesean jarritako marinelen kofradia. Ermitako erretaulanagusia XVIII. mendekoa da, urreztatu gabe dago eta"rococo" dekorazioa da nagusi, eskultura exentuen kalterako.Alboko bi eskulturak, Santiagorena eta Santa Klararena, izenbereko ermitak saldu zituztenean eginarazi zituzten. 4. Santa Mariako Arritokieta Ermita hau Zumaiako zaindaria den Amabirjina babesteko eraikizen. Ermitan XVI. mendeko Amabirjinaren eskultura ikusdaiteke, XVII. mendeko erretaularen barruan jarrita. Erretaularenbehealdea XVI. mendeko triptiko batek osatzen du, hispanoflamenko estilokoa. Bertan, Pietatea azaltzen da erdian, etaalboetan, berriz, San Frantzisko (hala dirudi) eta San JoanBataiatzailea. Bi oholez osatutako pintura ere kontserbatzen da erretaula honetan:XVI. mendekoa da, Flandesko estiloaren eragin nabarmenadu, eta, bertan, Santa Katalina eta Santa Barbara irudikatzen dira.Alboetan, Loiolako San Inazioren koadroa, Lekuonak 1874anpintatutakoa, eta Borjako San Frantziskorena, J.J. Etxanizek 1889aneginikoa ikus daitezke. 5. XVIII. mendeko eliza txiki honek aldaketa asko izan zituenXIX. edo XX. mendean. Hala ere, San Migel gurtuz egindakoelizak Gipuzkoako zaharrenetakoak direla dirudi. Barrukoartelanak ere ez dira aipagarriak, erretaula barrokoa etaBeobide eskultore zumaiarrak gaztetan arbastu zuenErrosarioko Amabirjina izan ezik. 6. Santiagoko ermita zaharra Zuloaga pintoreak erosi zuen, bertan bere lan estudioa etabildumaren museoa egiteko. Parrokiarekin batera, Zumaiako eraikuntzarik zaharrenetakoa izan daiteke. Badakigu XIII. mendetik aurrera itsasontzi bat erabili zela, Urola ibaiak sortzen duen badia gainditu, eta Santiago eta h erria lotzeko. Bidaiariek itxaroten zuten bitartean, ostatua eta otoitz egiteko tokia eskaintzen zueneraikin honek. Hala ere, Zuloagak egindako berreraikuntza soilik ikusten dugu gauregun; izan ere, jatorrizko horma eta arku gutxi batzuk besterik ez dira kontserbatzen.Elizatxoan Beobideren Kristoa jarri zuen Zuloagak aldare nagusian, eta Quintin de la Torreren Ama Doloretakoa albokoan. Beste aldean, Erdi Aro bukaeran pintatutakoerretaula daukagu, Amabirjinaren bizitza irudikatzen duena. Egilea ezezaguna da, jatorria bezalaxe.Alboko bi gelatan Zuloagaren bilduma eta pintore beraren koadroak daude.Sarrerakoan, Zuloagaren zenbait margolan egoten dira ikusgai, etaalbokoan, berriz, pintura gotikoa: El Grecok, Zurbaranek, Goyaren eskolakoek, VicenteLopezek, Gutierrez Solanak eta abarrek egindako lanak. Halaber, Rodinen eskulturapare bat eta beste hainbat gauza (zeramika greziarra, adibidez) ere ikus ditzakegu. Zuloagaren etxea Pedro Guimon arkitekto bizkaitarrak egin zuen mende hasieran. Erregionalista izena hartu duen estiloan egindakoa, euskal arkitektura tradizionalarenezaugarriak ditu, zeramikazko xehetasunek nahasketa puntua ematen badiote ere. 7. FESTAK (San Telmoak) San Telmoak, marinelen jantzi urdinez jantzita eta kresal usainazblaiturik, jai egun famatuenak ditugu. Egutegian saltoka doalaargitu behar dizuegu, eta Pazko igandetik zortzieguSantelmoaknetara (beti astelehenean) ospatzen dela. Ahalbaduzue, ez galdu herriko bandak San Telmo Martxa jotzen duenbitartean San Telmoko ermitaraino egiten den prozesioa. Musikahau festetako ikur edo ezaugarria da. San Telmo eguna aipatuastelehen horretan ospatzen den arren, festak aurreko asteburuanhasten dira, eta hurrengoan errepikatu. Honako hauek dira festahauetako ekitaldi nagusiak: Kofradiako plazakodantzaldiak, Itzurun hondartzako zezenak, helduen nahiz haurrendanborrada, profesionalen pilota partiduak, trainerilen estropadaketa gazteen arteko norgehiagokak. Azken ekitaldi horiek gazteekberaiek zehaztutako programaren barruan egiten dira. 8. FESTAK (San Pedroak) San Pedroak ditugu festa nagusiak, nahiz eta, azkenurteetan, herritarrek ez dioten eutsi San Pedro eguneantrajea estreinatzeko ohiturari. Uda hasierako jai hauek beti izan duten handitasunari eutsidiote, eta ekainaren 29an dute beren egun handia. Honakohauek dira jai hauetako ekitaldi nagusiak: erraldoi etaburuhandiak, dultzaineroak, Itzurun hondartzakozezenak, dantzari eguna, txistularien alardea eta suartifizialak. 9. Julio Behobide Esan daiteke 1969an hildako Julio Beobide eskultorea dela herritikkanpo gehien ezagutzen den artista zumaiarra. Bere estudioa, Kresalaizeneko etxea, museo bilakatu da, eta bertan San Fernandoko ArteEderretako Akademiako partaide izan zen zumaiar honen zenbait obraikus daitezke. Baina bada Zumaian beste museo bat, garai bateanIgnacio Zuloagaren estudioa izandakoa. Azken museo horretan, pintoreeibartar honen zenbait obrez gain, Greco, Goya eta Zurbaranenkoadroak ere ikus daitezke. Musikari eta konpositore ezagunak ere izan dira Zumaian, horienartean, aipatzekoak dira Parrokiako Abesbatzan edo Udal MusikaBandaren zuzendari izan direnak; besteak beste, Jose MariaBeobide, Luis Urteaga, Jose Maria Olaizola, Evaristo Izeta, JoseEtxabe, Jose Maria Gonzalez Bastida eta Antonio Trueba. 10. Angeles Sorazu Zumaiako arrantzale familia batean jaio zen. Idazletzat hardezakegu, halaber, Erroman Joan Paulo II. Aita Sainduakbeatifikatu zuen Angeles Sorazu zumaiarra (1873-1921). 19urte zituela sartu zen Frantziskotarren komentuan eta bertanidatzi zituen hil ondoren argitara eman diren bere obramistikoak, La vida espiritual coronada por la triplemanifestacin de Jesucristo eta Vida de la ReverendaMadre Angeles Sorazu biografia, eta beste.