Zuk saihets dezakezu - Mairaga · aurreztu ahalko zenuke ura eta dirua. Nola erabiltzen dugu ura?...

8
ancomunidad de airaga airagako ankomunitatea Zuk saihets dezakezu Urik gabe bizirik ez comunicación

Transcript of Zuk saihets dezakezu - Mairaga · aurreztu ahalko zenuke ura eta dirua. Nola erabiltzen dugu ura?...

  • ancomunidaddeairaga

    airagako ankomunitatea

    Zuk saihetsdezakezu

    Urik gabe bizirik ez

    co

    mu

    nic

    ac

    ión

  • Ura beharrezkoa bezain urria den ondasuna da. Bera gabe ez dago ez osasunik ez bizirik.

    Hau dena ongi dakigu Mairagan, behin baino gehiagotan uren murrizketak jasan ditugulako udan. Mairagako Mankomunitateak iaz gure etxeetara, lantegietara eta udal-instalazioetara banatu zuen ura. Mairagan pilatuta dugun ur gehiena.

    Eguneroko bizitzan gure etxeetan ematen diogu urari erabilera. Herriko instalazioetara iristen den urari ere onura ateratzen diogu, baita lantegiak eta dendak funtzionatzeko eta gure herrietako kaleak, eraikinak eta parkeak garbitzeko behar denari ere. Denetara, egungo bizimoduari eusteko egunero pertsona bakoitzeko 260 litro ur erabiltzen ditugu, beharrezkoa dugun kopurua baino askoz gehiago.

    Aurreko urteetako udatan ur eskasia jasan dugula oroituko zara. Horregatik, erabilera arduratsua beharrezkoa da alferrik galtzea galarazteko. Ohitura aldaketa txiki batek beharrezkoa dugun ura bakarrik erabiltzera eramango gaitu, ordainagiria murriztuko digu eta hornikuntzan murrizketa deserosoak izatea saihestuko digu denoi.

    Ahalegin txiki honek denoi onura ekarriko digu. Gidaliburu honetan zure etxean ura aurrezteko zenbait ideia eskaintzen dizkizugu.

  • • Ontziak eskuz garbitzen badituzu, balde bat edo harraska urez bete. Xaboia kentzeko bakarrik ireki berriz txorrota. Horrela 15 litro besterik ez dituzu erabiliko. Txorrota irekita ontziak garbitzeak 100 litro ur beharko lituzke aldi bakoitzean.

    • Arropa eta ontzi garbigailuak ongi beteta soilik erabili.

    • Ur erabilera baxuko etxetresna elektrikoak erosi (A motatakoak), %30eko ur eta energiako aurrezpena bermatzen dutelako garbiketa bakoitzean.

    • Barazkiak urez beteriko ontzi batean garbi itzazu, txorrota irekita duzularik garbitu beharrean.

    • Jarioa duen txorrota batek 1,3 litro ur galtzen du orduko, ia 1000 litro hileko. Ur instalazioak ongi mantendu eta diru mordoa aurreztuko duzu.

    • Uraren gastua erdira jaitsi dezakezu txorrotetan ur aurrezgailuak jartzen badituzu, ura airearekin nahasten duten perlizadoreak bezala. Gainera, ura berotzeko behar den energia ere aurreztuko duzu.

    Sukaldean

  • Norberaren garbitasunean gastatzen dugu ur gehien. Komuna da, beraz, ur gehien aurrez dezakegun lekua.

    • 5 minutuko dutxa batek 75 litro ureko gastua du. Bainu batek, aldiz, 200 litro ur eskatzen dizkigu. Lehendabiziko aukera erabakiz gero 125 litro ur aurreztuko genituzke pertsona eta eguna.

    • Xaboitze garaian, bizarra egitean edo hortzak garbitzean txorrotak itxi. 20tik 40era litro ur aurreztuko genituzke aldi bakoitzean.

    • Ariketa txiki bat: urez beteriko botila bat itxita komuneko zisternan sartzen baduzu litro eta erdi ur aurreztuko duzu erabilera bakoitzean.

    • Komuneko zisternaren ur galerak eragotzi. Bestela, orduko 13 litro ur galduko baikenituzke.

    • Zisternetan aurrezgailuak jarriz (sakatzaile bikoitza uraren parte bat bakarrik hustu ahal izateko) uraren %60 aurreztuko genuke.

    • Bainugela berritu behar baldin baduzu, aurrezgailuak dauzkaten txorrotak jarri. Uraren kontsumoa erdira jaitsiko duzu. Termostato bidez kontrolaturiko txorrotak oso eraginkorrak dira, guk nahi dugun tenperaturaraino ailegatu arte gastatzen den ura murrizten baitute.

    Komunean

  • • Oroitu, igerilekuan freskatzeko dutxa labur batekin nahikoa dugu.

    • Zure igerilekuan iragazgailuak jartzeak ura berriztatzea eta produktu kimikoen erabilera murrizteko balioko dizu.

    • Igerilekuko ontzia estali ezazu erabiltzen ez duzunean, uraren lurrunketa saihesteko.

    • Tarteka igerilekua aztertu, hain garestiak diren ur galerak eragozteko.

    Aisialdian

    • Auto-garbiketako gune batek dirua eta ura aurrezten digu, garbiketa bakoitzean 20 edo 35 litro bakarrik erabiltzeko programatuta dagoelako. Eskuz garbitzeak, aldiz, 150 litro ur alferrik galtzera eramango gaitu 10 minutuz.

    Igerilekuan

    • Lorategia eguna argitzean edo ilunabarrean urezta ezazu, uraren lurrunketa saihesteko. Uraren % 40 aurreztuko duzu.

    • Uraren aurrezpena kontuan hartuta egindako lorategi batek (bertako landareak eta belar gutxi) lorategi arrunt batek baino laurden bat gutxiago ur behar du.

    • Ureztatzeko sistema automatikoak (tantaka, jariatuz, e.a.) eskuzko ureztatzea baino eraginkorragoak dira eta luzera merkeagoak ateratzen dira.

    Lorategian

    Autoan

  • Mairagako Mankomunitatean, uraren galerak eragozteko eta gure abonatuen artean aurrezpena bultzatzeko etengabeko lana egiten dugu.

    • Ur hornidura eta saneamendurako sareak aztertzen ditugu, ur galerak agertzen diren bezain pronto aurkitu eta moldatu ahal izateko.

    • Hodi zaharrak txikiak gelditu dira gaur egungo erabilera berrientzat, zartatu egiten dira eta ihesbideak izaten dituzte. Urtean 1.141.923 € (190 milio pezeta) erabiltzen ditugu hauek eraberritzen.

    • Ur kontagailuak 10 urtetik behin berritzen ditugu, jendeak benetan gastatzen duen ura soilik ordain dezan.

    • Mankomunitate esparruan bizi zaretenon parte hartzea oso garrantzitsua da. Zuen laguntza jasotzeko uraren erabilera egokia bultzatzen duten komunikazio eta ingurumen-heziketa kanpainak egiten ditugu.

    Mairagan uraaurreztekolan egiten dugu

  • Ura era egokian erabiltzen dugun jakiteko honako galdetegia bete besterik ez dago. Erantzun ezazu galdetegia eta batu puntuak. Galdera errazak dira, bakoitzari balioa jarri behar zaio, +1 edo 1, honako era honetan.

    bai / beti = +1ez / inoiz ez = - 1

    Behin puntuak batu ondoren, kontsultatu emaitzen atala eta egiaztatu zure eraginkortasuna uraren erabileran.Halaber, erantzunak azal-hegalean idazten badituzu eta Mairagako Mankomunitateko egoitzara bidaltzen badiguzu honako sari hauek dituen zozketan hartuko duzu parte.Lehen saria: Bi pertsonarentzako asteburua Donostian, ostatua, otorduak

    eta La Perla talasoterapiako gunean jardunaldi bat barne.Bigarren saria: Produktu ekologikoen sorta.Hirugarren saria: Ardo ekologikoen sorta.

    Nola erabiltzen dugu ura?

    Emaitzak:6 eta 10 punturen artean. - Oso ongi! Segi horrela, ura izugarrizko eraginkortasunez ari zara erabiltzen.0 eta 5 punturen artean. - Ongi! Hobetzen ahal baduzu ere uraren egiten duzun erabilera nahiko egokia da.-1 eta -5 punturen artean. - Kasu! Birpasatu gida honetako gomendioak eta saia zaitez zure uraren erabileraren

    eraginkortasuna hobetzen.-6 eta -10 punturen artean. - Hobetu behar duzu! Ura eraginkortasunik gabe ari zara erabiltzen. Aldaketa gutxirekin

    aurreztu ahalko zenuke ura eta dirua.

    Nola erabiltzen dugu ura?

    Komunean

    1. Dutxako iturriak itxi egiten ditut xaboia ematen dudan bitartean.

    2. Konketako iturria itxi egiten dut hortzak garbitzen edo bizarra egiten ari naizen bitartean.

    3. Iturrietan perlizagailuak jarri ditut (ura eta airea nahasten dutenak).

    4. Komuneko zisternak aurrezteko sistemak ditu.

    Komunean guztira

    Sukaldean

    5. Nire etxetresna elektrikoak eraginkorrak dira (garbiketa mota A edo B).

    6. Harrikoa eskuz egiten badut, balde batean egiten dut.

    7. Garbigailua edo ontzi-garbigailua erabiltzeko beteta izan arte egoten naiz.

    8. Iturrietan perlizagailuak jarri ditut.

    Sukaldean guztira

    Aisialdian

    9. Autoa garbiketarako tunelean edo baldea eta belakia erabiliz garbitzen dut.

    10. Instalaziaoak aldizka berraztertzen ditut eta tanta-erortzeak eta ur-ihesak konpondu egiten ditut.

    Aisialdian guztira

    Guztira

    Azkeneko emaitza

    Bai(+1) Ez (-1)

  • Zozketan parte hartzea

    Jar itzazu norberako datuak eta galdetegiaren emaitzak kupoian eta bidali edo eraman Mairagako Mankomunitatera (San Salvador 11, behea). Zozketa ekainaren 25ean egingo da Mankomunitateko egoitzan.

    Izena

    Abizenak

    Helbidea

    E-maila

    Hemen agertutako datuak Mairagako Mankomunitateak bakarrik erabiliko ditu, bere erabilerarako besterik ez. Eskerrik asko zure laguntzarengatik.

    Herria Telefono zenbakia

    Nola erabiltzen dugu ura etxean?

    Komunean

    Sukaldean

    Aisialdian

    Guztira

    Azkeneko emaitza

    Bai (+1) Ez (-1)

    Página 1Página 2Página 3Página 4Página 5Página 6Página 7Página 8Página 9Página 10Página 11Página 12Página 13Página 14Página 15Página 16