Zuei esker - ikasbil.eus

48

Transcript of Zuei esker - ikasbil.eus

Page 1: Zuei esker - ikasbil.eus
Page 2: Zuei esker - ikasbil.eus

HABE aldizkarira!HABE aldizkarira!HABE aldizkarira!HABE aldizkarira!

HABE aldizkarira!HABE aldizkarira!

Zuei eskerZuei eskerZuei eskerZuei eskerZuei eskerZuei eskerZuei eskerZuei esker

Eskerrik asko

Eskerrik askoEskerrik askoEskerrik askoEskerrik askoEskerrik asko

Eskerrik askoEskerrik askoEskerrik asko

Eskerrik asko

Zuei esker

Ikasle guztioi, gure harpidetza-kanpainan HABEaldizkariari egin diozuen harreragatik.

Euskaltegietako arduradun eta irakasle guztioiikasleenganaino iristen laguntzeagatik.

2000 harpidetza berri lortu ditu gure aldiz-kariak. 2000 ikasle gehiago euskararekinharremanetan.

Erronka honi erantzunez, hobetzen jarraitu nahidugu. Orain bezala, hemendik aurrera ere, zuenlankidetza ezinbestekoa izango dugu.

Ongi etorri HABE aldizkarira!

Page 3: Zuei esker - ikasbil.eus

ERREDAKZIOA:Iñaki UgaldeIon Imanol IturriozEsther IsasaEskarne LopetegiJuxto EgañaJ. F. ZinkunegiPello Esnal

DISEINU ETA MAKETAZIOA:Zirrimarra (Andoain)

MARRAZKIAK:Josetxo Sastre

Iñaki G. Erro (wentxi)“zirrimarra”

Autonomi Elkarteko AdministrazioOrokorraHABETel. 943 02 26 00Faxa: 943 02 26 01e-mail: [email protected]: [email protected]

IRARKOLA:Sacal S.L.VITORIA -GASTEIZ

LEGEZKO GORDAILUABI- 2251/81ISSN: 0212-6788

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

Izen-deiturak:.................................................................................................................................Zein euskaltegitan ari zara ikasten?............................................................................................Identifikazio Fiskalaren Kodea / Nortasun-agiria: .....................................................................Kalea: ................................................................... Zenbakia: .......... Telefonoa: .........................Herria: ...........................................Posta-kodea: ..................Probintzia:.....................................

HABE aldizkaria jaso nahi dut etxean. (Urtean 11 ale: 3.400 pezeta). Euskaltegi batekoikasle bazara, harpidetza 1.700 pezeta.

Honela ordainduko dut:ErrenboltsozHABEren izenean luzaturiko txeke bidezTransferentzi bidez (kutxa 2101.0381.01.0003069002)Kontu korronte bidez: Bankua edo Aurrezki Kutxa:............................................................

Sukurtsala: ...........................................K.D.: .....................................Zenbakia: ..........................................................................................

OHARRA: Egin daiteke harpidetza HABENET-en bidez ere: www.habe.org

HARP

IDETZ

A-ORR

IA

3 309

Helbide honetara bidali behar da:HABEaldizkaria

Vitoria-Gasteiz kalea, 320018 DONOSTIA

5 LIBURUTEGIANEguberrietan irakurtzeko liburu egokiakmailaz maila

6 GAURGERO MOTZEAN

7 HABEk ETA AEK URTEKOAKORDIOA ADOSTU DUTE

8 GAURGERO•Hiesaren izurritetik iheska•Zer ekarriko digu 2001.urteak?•Imagine John Lennon

14HAMAIKA TRIKIMAILUJuan Jose Ibarretxe

15 INTERESGUNEAGabonak

23 GABON-KANTAK

27 ELKARRIZKETAOlentzero

30 KULTURONTZIA•Egunkariak 10 urte•Gabonetako ohiturak Euskal Herrian

36 DENBORAPASAK

41 IKASLEARENKOADERNOA

Page 4: Zuei esker - ikasbil.eus

ure txokoaZ Beste ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkizuegu,segi idazten, mesedez!Hementxe dituzue hil honetan jasotako idatziak, arretazirakurri, oso galdera interesgarriak egin dizkigute-eta.

Jakin nahi nuke zer dagoen gaur egun nork berekasa, etxean, euskara ikasteko. Eskerrik asko.

Josune, Deustu

Gaur egun dituzun aukerak.• Bai noski! Euskaraz (ordenagailuzko artxiboa) Iniciación al euskara: sistema experto multimedia para el aprendizaje del euskara por ordenador. Didaktiker, 1997 Disko konpaktu 1. • Irakaslea 1 (ordenagailuzko artxiboa) euskara ikas-teko programa. Eskoriatzako irakasle eskola, tek-nologia berriak, disko konpaktu bat, 1996.• Larramendi proiektua, Aurten bai fundazioa, EITB,Ulibarri euskaltegia, 1997. 33 bideo +27 CD, CD-ROM 1, 2 diskete .• Benetan, Didaktiker, 1994. 6 kasete eta 6 diskete. • Kaixo! Manual de conversación castellano-euska-ra. Garikoitz Knör de Santiago. Txertoa, 2000.• HABE aldizkaria: zenbait alerekin CDa duelako, bakarka egiteko moduko ariketak dakartzalako etaazalpenak ere aurkituko dituzulako bertan. (IKASTIRAeta EUSKARA HOBETZEN bildumei dagozkien arike-tak, esate baterako).

Kaixo,11. urratsa 2 aldiz errepikatu duen ikasle batnaiz. Aurten berriro ere matrikulatu nahi nueneuskaltegian baina bertara joan naizenean

esan didate errepikatu egin behar dudala hirugarrenaldiz 11. urratsa. Ez nago ados eta jakin nahi dut eabadagoen beste irtenbiderik. Eskerrik asko.

Jokin, Sestao

Hasteko esan euskaltegiko irakasleen iritzia kontuanhartu behar duzula; beraiek ezagutzen dute zureeuskara-maila eta inork baino hobeto dakite zerkomeni zaizun. Bestelako kontuak dira euskaltegiakduen eskaintza edo ikasturte baterako sortzen zaiz-kion taldeak. Zure zoritxarrerako, askotan zure pre-miak eta euskaltegiak eskaini ditzakeen erantzunakez datoz bat. Gure aholkua: galdetu beste euskalte-gi batzuetan.

Epa lagunak!Badakit berandu nabilela baina jakin nahi nukezein den euskaltegietako eskaintzari buruzkoinformazioa lortzeko modurik azkarrena. Mila

esker.

Nekane, Irun

HABEren web-orrian aurkituko duzu nahi adinainformazio. www.habe.orgda gure helbidea. Nahiduzun hizkuntzatan (euskara, gaztelania, frantsesaeta ingelesa) sakatu eta euskaltegiakizenekobotoiari emanez gero, euskaltegiaren izena, lurral-dea, hiria eta euskaltegi-mota bezalako edukien ara-bera aterako zaizkizu non zer dagoen. Hortik aurre-ra nahikoa duzu ezkerretara azalduko zaizun leihot-xoan eskaintzaizenean sakatzea aukeratu duzuneuskaltegi horrek dituen urratsak eta ordutegiakzein diren jakiteko. Egizu aproba!

Kaixo HABE aldizkariko guztiei:Administrazioan lanean ari den ikasle bat naiz.Orain nire lanetik liberatuta nago euskaltegirajoateko eta bertan erakutsi dizkidate zuen aldiz-

kariaren diseinu eta proposamen berriak. Nire ustez ezdago Hizkuntz eskakizunetako azterketak egiten lagunt-zeko moduko ariketa berezirik. Pentsatu al duzue nibezalako ikasleengan?.

Maribel, Errenteria

Zure kezka normala da, Maribel. Ikasle askok bezalaxeuste baituzu azterketa gainditzeko modu bakarrabehin eta berriro azterketako ariketa-motak egiteadela. Gure ustez, ondo dago horrelakoak egitea(Aukera anitzeko galderak, cloze-testa, laburpena...etab.). Baina, bestelako jarduerek ere laguntzen dute.Dena dela, ez zaitez kezkatu, orain arte betarik izanez badugu ere, bada gure asmoa EGA azterketarekinegiten dugun bezalaxe, Hizkuntz eskakizunetakoazterketei ere tartea eskaintzea.

Zure txokoa da hau, idatziguzu!4 309

Page 5: Zuei esker - ikasbil.eus

g

gg

g

Liburutegian

5 309

Eguberrietan irakurtzeko liburuak mailaz maila

2 mailarako:• Jesus Mari Olaizola “Txikilu”ren 101 gau(Elkarlanean,2000), liburu ederra dugu: era guztietako gaiak biltzen ditu-esaera zaharrak, pasadizoak, mitologia kontuak, botanikaeta zoologia, kantu eta poemak...• Julen Gabiriak Connemara gure bihotzetan(Elkarlanean, 2000, 3. argitarapena) dakarkigu. Bidaiabaten maitasunezko kronika dugu. I. Igartza saria.• Joxemari IturraldekEreinekin Euliak ez dira argazkie-tan azaltzennobela dakar (Erein, 2000). Hiru emakumerengaineko kontakizun eder honek nobela beltzaren traza hart-zen du.• Arana, Aitor. Ipuin-entzulea, (BBK-Euskaltzaindia,2000). Iazko Txomin Agirre saria. Idazle arrakastatsua bahi-tua izan da eta egunero istorio ederra sortu beharko du.Benetan polita.• Iturbe, Arantxa. Ai, ama, Alberdania, 1999.Amatasunaren kontuak han-hemenka. Ondo. Gogora ekarditzagun, bide batez, euskaltegietan iada klasikoak direnidazle berorren Ezer baino leheneta Lehenago zen beran-du.• Etxaniz, Xabier. Begiak itxi eta kitto. Elkarlanean,2000. • Iaz salduenetako bat, Jon ArretxerenOstiralak,Elkarlanean, 1999.• Morillo, Fernando. Sexu egunsentiak, (Elkarlanean,Branka saila, 2000). Gazteentzako, baina estilo ederra oso,ona.• Aurrekoaren antzera, Juan Luis ZabalarenHarri barru-ko bihotz-borrokak(Elkarlanean, Branka saila, 1999).

3 mailarako:Elkarlanean argitaletxeak aurkeztuko dituen nobedadeenartean hauexek ditugu kuttun:• Irigoien, Joan Mari. Lur bat haratago. Elkarlanean,2000. • Arretxe, Jon. Zazpi kolore. Elkarlanean, 2000. Ikaslegehienen gustuko.• Elexpuru, Juan Martin. Hamaika ipuin, Elkarlanean,2000. Han-hemen argitaratutako zenbait testu, eta berriakdiren beste batzuk. Ipuinak. Bergararra ezagututa, ona.

Durangora joan ala ez, ez aukerarik galdu liburuak eros-teko. Hona hemen gure proposamena aurtengo

Gabonetarako.

1 A mailarako:• Askorentzako ezezaguna izan daitekeelako honagomendioa. Josu Lartategi idazle bizkaitarrak, Aizkorriargitaletxearen eskutik, liburu urraskatuak itxuratu ditu.Ikasleen tarteko hizkuntza gogoan, testu ezberdinak plaza-ratu dituzte. Euskara txukun eta egokian daudenez, honaaipamena: HEGANbilduma da. 1998tik hona argitaradatoz.• Ezaguna bada ere, gogoan edukitzekoa ElkarlanekIrakurmendisailean aldian-aldian ateratako testuak, maila-katuak hauek ere. Guztira 60 titulu-edo dauzkagu aukeran• Umeentzako literatura izanda ere, eta urte nahikotxobaditu ere, hortxe dugu Siberia treneko ipuin eta kantakbilduma, hainbat liburuskak osatua (Jimmy Potxolo, Hiru txi-toak, Antonino Apreta, Asto bat Hypodromoan...). Ereineneskutik dator. Bernardo Atxagarentestuak dira, 1 A eta 1B mailan erabiltzeko modukoak.

1 B mailarako:• Lartategikberak, eta aipatu bilduman, honakoak ereeman ditu argitara:

Tren eroa metroanMuseoko hiltzaileaDeabruaren ipuinakTigre birtualaPiztia Bilbon

•T estu moldatua ez, baina ikasleek ulertzeko modukoa,Agota KristofenKoaderno Handia (Alberdania, 1997)aukera ezin hobea maila honen amaiera alderako edo. • Maila honetarako ere testu ederra dugu AndoniEgañarenZaudete geldi pixka batean, (Elkarlanean,Xaguxar bilduma, 1999).• 1993an Xabier Monasteriokliburu ederra idatzi zuen:Ipuin naturalak (Elkar, Xaguxar bilduma, 22. zenbakiduna).Natura mintzagai duten lau ipuin zoragarri. • Maila honetarako ere aproposak izan daitezkeBernardo Atxagakidatzitakoak eta Elkarrek Xaguxar bil-duman ateratakoak (Nikolasaren abenturak eta kalenturak,Ramuntxo detektibea...).• Ezin aipatu barik laga maila honetarako klasikoa denLondresen nago aitonarekin, Joxemari Iturralderena,edota Bernardo AtxagarenBi letter... Biak Elkarren.• Pamiela argitaletxeak badauzka Iturralderenbeste bat-zuk: Ijitoak dauzkat etxeanedo Zikoinen kabian sartukonaiz. Umeentzako izanda ere, benetan onak.

Page 6: Zuei esker - ikasbil.eus

GaurgeromotzeanETXEAN ERE PASAPORTEA BEHAR

Leonid Dobronógovek ez zuen uste nazioarteko politikak bere eguneroko bizitzanhainbesteko eraginaizango zuenik. 70eko hamarkadan etxe bat erosi zuen,

Errusiako Rostov eta Ukraniako Donetsk eskualdeen artean dagoen Avilo Uspenka izene-ko herrian, baina inork espero ez zuen zerbait gertatu zen. Sobietar Batasuna 13 erre-publikatan zatitu zen. Ordutik, Leonid gizarajoaren etxea Ukraniaren eta Errusiaren arte-ko mugaren gain-gainean geratu da; egongela eta sukaldea Errusiako partean daude,baina logelak, oilategia, iturria eta komuna Ukraniakoan. Komsomolskaya Pravda egun-kariak dioenez, inoiz gertatu izan zaio komunera joan behar izan eta soldaduek pasa-portea eskatzea. Legearean arabera, muga legez kanpopasatzeagatik, soldaduekLeonid atxilotu dezakete, baita ohetik baso bat ur edatera sukaldera joategatik ere.

INFORMATIKARIEN %78K HEIDI DUTE GOGOAN

Poztasunaren Bilaketarako Estatuko Elkarteak (ANFB) jakitera eman duenez, telebista-pro-grametarako zaletasunaoso lotuta dago bakoitzaren ogibidearekin. Estatuko 30 mila

pertsonarekin egindako inkestaren arabera, ikuslegoaren %89k ogibidearekin zerikusiaduten programak ditu gustukoenak. Poliziek (%69) Starsky eta Hutchitzultzea nahi lukete,sendagileek (%77) Marcus Welbytelesaila, kazetariek (%69) Lou Granteta kamioilariek EnRuta. Informatikarien %78k, ordea, Heidimarrazki bizidun japoniarrak dituzte nahiago.Inkesta horren ondorioetan, ordea, ez da esaten, zein adinetakoei egin zaien inkesta; izanere aipatzen diren telebista-saioak 35 urtez azpiko gazte gutxik ezagutzen baituzte.

SEMEAREN ARDURA

Askotan pentsatu izan dugun zerbait da: a zer nolako gurasoak tokatu zaizkigun! Familia auke-ratu ezin daitekeen gauza da eta, ondorioz, ezinbestean, gure familian bizitzea edo bizi beha-

rra egokitu zaigu. Seguraski horixe bera pentsatuko du, urte gutxi barru, James Lipstronek, guraso-ek sei urte zituela neska-jantzianeskolara bidali zuten mutikoak. Gurasoek eskolako zuzendariarideitu omen zioten semea neska-jantzian bidaliko zutela esanez. Zuzendariak zer egingo eta kontuaherriko komisaldegian salatu zuen. Salaketa horren ondorioz, Ohioko Columbus hiriko LorenzoSanchez epaileak gurasoei haurraren ardura kentzea erabaki zuen, gurasoek burutik nahastutaomen zeudelako, eta horrek mutikoaren sexu-garapeneanarazo asko eragingozituelako.

LAPURRETA JASAN ETA, GAINERA, IRAINA

Biktimak ez zuen epaileak esandakoa sinistu ere egiten. Canadako Winnipeg hiriko CharlesRubin epaileak babotzat hartuzuen 46 urteko gizon bat, honek jasandako lapurreta

bere erruz gertatu omen zelako. Gizona auzo arriskutsu bateko taberna batean goizalderaarte egon eta, hamabi dolar eskuan zituela kalera irten zenean, bi gizaseme hurbildu zitzaiz-kion. Dirua eskutik kendu eta hanka eginzuten. Epailearen hitzetan, dirua agerian, orduhaietan kalean ibiltzea, zoo batera haragi-xerra batekin sartu eta otsoaren ondotik igarotzeabezain arriskutsua da. Ez omen zaizkio lapurretak gustatzen, baina gutxiago gertatuko lirate-keela uste du, kalean kontuz eta arduraz ibiliko bagina. Horregatik, lapurrak aske utzi ditu.Gizon erasotuak eta, gainera, irainduak, errekurtsoa jartzea erabaki du, jakina.

Iker Estala

*Ardura:kargua. Custodia, guardaBabotzat hartu:tontotzat hartuEragin: causarEragin: InfluenciaErru: hobena. CulpaHanka egin:ihes eginInoiz: alguna vez

Irain: laidoa. InjuriaJasan: nozitu. SufrirLegez kanpo:fuera de la ley, ilegalNeska-jantzian: vestido de mujerOgibide:lanbidea. ProfesiónSexu-garapen:desarrollo sexualZaletasun:afizioa

6 309

Page 7: Zuei esker - ikasbil.eus

7 309

HABEk eta AEK urteko akordioa adostu dute

du: euskaltegien, irakasleen eta ikasleen arteko harre-man-sarea hobetzekoa, ikasmaterialetara iristeko bideaerrazteko asmoz, autoikaskuntzako batzordea eta,urrundiko ikaskuntzaz baliatuta, irakasleen etengabekoprestakuntza indartzekoa.

Hitzarmenean jorratzen den beste gai aipagarri bateuskaltegien homologazioa da. Homologazio horrenirizpideak akordioan finkatzen dira, bai eta, horrenondorioz, AEK-ko euskaltegiek jaso beharreko dirukopurua ere. Hauexek dira 2000 urtean homologatukodiren AEKren euskaltegiak: Meatzaldeko AEK,Zorrotzako AEK, Tolosaldeko AEK, Urola Kostako AEK,Intxixu AEK, Arratiako AEK, Elgoibarko AEK, EtumetaAEK, Txorierriko AEK eta Uribe Butroeko AEK.

Adostutako hitzarmenean zehazten denez, 2000.urtean AEK-k, guztira, 334.718 talde orduak emangoditu Euskal Autonomi Erkidegoan dituen euskaltegi etabarnetegietan. Guzti horregatik, HABEk AEK-ri 765milioi pezeta (4.597.743,6 euro) ordainduko dizkio.

AEK-rekin adostutakoaren bide berean, HABEk ant-zeko akordioak ditu Udal Euskaltegiekin, BertanEuskaltegi Federazioarekin (euskaltegi pribatu homolo-gatuen elkartea), IKA elkarteko euskaltegiekin etamultzo hauetatik landa dauden beste euskaltegiekin.

HABEk eta AEK-k 2000. urterako akordioa adostudute. Oraingo akordioa, 1995ean sinatutako hitzar-

men-markoaren baitan kokatzen da eta bertan AEK-koeuskaltegiek aurten bete beharko dituzten eginbeha-rrak eta jasoko dituzten dirulaguntzak zehazten dira.Jakina denez, 1995ean sinatu zuten HABEk eta AEK-kbost urtetarako hitzarmen markoa, bertan aurreikustenzen beronen garapena urtero sinatzekoak diren hitzar-menen bidez gauzatuko zela. Orain adostutakoa,beraz, hitzarmen haren eduki-baldintzak garatzen ditu.

Hitzarmen honen berrikuntzen artean, helduen eus-kalduntze-alfabetatzea sustatzeko konpromisoak diraaipagarrienak. Horren arabera, irakasleen prestakunt-za-egitasmoak bultzatzeko zein helduen euskalduntze-alfabetatzeari begirako ikasmateriala sortzeko urratsakegingo dira, eta horretarako, abian jarritako egitasmo-etan, 2000. urtea amaitu orduko lau ikastunitate pres-tatuko dira. Halaber, bidea zabalik dago antzerako egi-tasmo berriak garatzeko. Beste alde batetik, leheneste-koak diren giza talde eta gizarte eremuentzako ikas-ira-kasmateriala sortuko da, beren-beregi egindako hitzar-menei esker.

2000. urtean, AEK-ko euskaltegiak HABEren intra-net sarera lotuko dira. Halaber, teknologia berrien ingu-ruan abian diren HABEren batzordeetan esku hartuko

Page 8: Zuei esker - ikasbil.eus

GaurHiesaren izurritetik iheska

8 309

Guillermo Roa (Elhuyar)

Ia hogei urte bete diraEstatu Batuetan hiesa-ren lehen kasuak aurkituzirenetik. Hala ere, mun-duko laborategietanoraindik ez dute garbinolakoa izan beharduen txertoa prestatze-ko estrategiak.

Hiesa mende-bukaera-ko gizartean izurrite

latza da. Garai bateanlegenarrak ekartzenzuen jarrera bera eragindu. Seropositiboak baz-tertuta izan dira, ezta-baida gogorrak izan diraeta maila guztietakogogoeta etiko kaleratudira. GIBak (GizaInmunoeskasiarenBirusak) sortutako gaixo-tasunak soziologia ezezik, zientzia ere hankaz gora jarri du, noski. Nola lite-ke hain izaki garatugabeak horrenbesteko arazosortzea?

Horretan da, bada, arazoa. Birusak ezin dira bizi-duntzat hartu. Izan ere, biziaren definizio guztiakkolokanjarri dituzte. Birusa ez da bere kabuzugaltzeko gai. Horregatik, besteen zeluletan sartueta informazio genetikoa kutsatutakoarenarekinnahasten du. Birus berrien hazkuntzak zelula suntsi-tuegiten du eta prozesuak berriz ere hasi behar du.Nola hil dezakegu norberaren informazio genetikoare-kin bat egin duena? Birusa ez da biziduna eta, bizirikez dagoenez, ezin da hil.

Bestalde, birusa gorputzean eraman daiteke gaixo-tasuna garatu gabe. Izan ere, jarduerarikgabe egondaiteke urteetan. Horrela kutsatutako jendeari “sero-

positiboak” deitzen zaie. Ezaugarri horrek gizakioibabestekoaukera eskaintzen digu. Aktibatze-meka-nismoa ulertuz gero, birusaren “loa” iraunkor bila-katuahal izango genuke. Mekanismo hori ulertzea,ordea, ez da batere erraza.

Behin kutsatuta, gure zelulen kontra jotzea besteirtenbiderik ez dago. Hain zuzen ere, orain arteko tra-tamendua oso medikamendu bortitzez egin da.Gainera, horiek albo-ondoriolarriak sortzen dituzte.Oro har, bi substantzia-mota erabili dira. Batzuek biru-saren ugalketaren lehen urratsetan eta besteek aurre-ragoko urratsetan erasotzendute. Adibidez, AZTkonposatu ospetsua lehenengo taldekoa da.

Konposatu horiek, gainera, ez dira banaka erabilt-zen. Bi taldeetako drogen nahasteek “koktel” fama-tuak osatzen dituzte; horixe izan da azken urteotanhiesaren aurkako tratamendu nagusia. Estrategia ezda txarra, garaizharrapatutako kasuetan hiesa, hilga-rria baitzen, gaixotasun kroniko bihurtzea lortu duela-ko. Baina ez du koktelak birusa gorputzetik guztiz gar-bitzen.

Zoritxarrez, GIB birusak ´lo-egoeraª horretan dago-enean sistema inmunologikoari kalte handia egitendio. Zehazki esanda, CD4+ zelulak hiltzen ditu. Izanere, horrelako zelula gutxi izatea kutsaketaren sintoma

Page 9: Zuei esker - ikasbil.eus

*9 309

gero Hiesaren izurritetik iheska

Ahuldu:makaldu. DebilitarAlbo-ondorio:consecuencia lateralAurkikuntza:descubrimientoBabestu: protegerBere kabuz:bere kasa. Por su cuentaBerezko: naturalBilakatu:bihurtu. ConvertirBortitz: indartsua. FuerteEragin: causarEraginkor: eficazErasotu:erasan. AtacarErraldoi:gaitza. Enorme

Eskerrak!: ¡Menos mal!Ezaugarri: berezitasuna.CaracterísticaGai:gauza. CapazGaraiz:a tiempoHain...da ezen...:es tan... que...Hazkuntza: crecimientoHedatu: zabaldu. ExtenderHies: sidaIraunkor:duraderoIzaki garatugabea: un ser no desa-rrollado

Izurrite: epidemiaJarduera:actividadKolokan jarri:cuestionarLegenar:lepraMurriztu: gutxitu. DisminuirSuntsitu: desegin. DestruirTxerto: vacunaTximino: tximua. MonoUgaldu: reproducirse

nabarmena da. Gorputzaren berezkobabes-sistemaahulduegiten da eta ezin dio birusaren aktibatzeariaurre egin.

Horregatik, txertoa bilatzeko bigarren estrategiasistema inmunologikoa indartzeko substantzia bilat-zea da. Agian halako substantziarik ez dago, bainaitxaropena ezin da galdu. Tximinoetan eraginkorraden txertoaren aurkikuntza iragarri berri da Sciencealdizkari espezializatuan. Egokia bada ere, ikerketa-lanasko falta da. egiteko, txertoa jadanik kutsatuta dau-den gaixoentzat baita bakarrik.

Afrikako oihuak Afrikako datuak beldurgarriak dira. 2000. urtearenhasieran 24 milioi afrikarrek zeramaten birusa.Egunero 6.000 lagun hiltzen dira hiesak jota eta beste11.000 kutsatu egiten dira. Izurrite erraldoiada. Halaere, herri garatuetara hedatutakogaixotasuna da.Eskerrak!Horrek esan nahi du gaixotasuna etengabeikertzen dela. Oraingoz, gaixotasunaren jatorria bilatuda eta botikak garatu dira.

Arazo etikoari ere aurre egin behar diogu. Afrikakoherriek botika horiek behar dituzte, orain eta merke.Hiesaren kasua bertan hainnabarmena da, ezen BillClintonek berak medikamentu generikoak saltzekobaimena eman baitzuen maiatzean agindu exekutibobaten bidez. Farmazia-enpresa handienetako bostektratamendu merkea eskuratzeko konpromisoa hartuzuten. Ez da gutxi. Gaixoarentzat eguneroko kostua17 dolarretik 2 dolarrera murriztekoaukera da.

Hala ere, eztabaida bizia dago, industriak patente-ek ematen dizkion eskubideak galtzen dituelako.

Hiesarekin halakorik onartzen bada, beste botikekinere berdin gertatuko den beldur dira. Aurrekari arris-kutsua da. Baina Afrikatik datorren oihua bortitza etagarbia da. Hiesaz gain, beste gaixotasun asko pairat-zen dituzte. Ezin dute herri garatuen diruzaletasuna-ren mende egon.

Page 10: Zuei esker - ikasbil.eus

10 309

GaurZer ekarriko digu 2001 urteak?UrtarrilaTirabirak eta buruko min asko ekarriko diz-kigu urte berriak, familian eta beharreanLaneko bilera asko egin beharko dira,Gabonak pasa ondoren, gauzak bereonera ekartzeko. Baina, bilera horietan ez

dugu irudimen eta etorri handirik izango. Hobe izangodugu proiektu berri batzuei ekitea, gure nahiak ase etalaneko egoera hobetu nahi baditugu. Aukera aproposaizango dugu benetan zer nahi dugun argitzeko.

OtsailaOso une egokia izango da talde-laneanaritzeko eta harreman publikoak lantzeko.Gizarteak arazoak konpontzeko eskatukodigu; beraz, ahaleginak egin beharko ditu-gu behartsuenei bihotza ireki eta lagunt-

zen. Amodioak bero eta gartsuakizango dira, baina diru--premiei aurre egiteko, sormena gehiago landu beharkodugu.

MartxoaEztabaida gogorrak izango dira kontserba-doreen eta aurrerakoien artean, bere zil-borrari bakarrik begira bizi direnen etabihotz zabalez besteren alde aritzen dire-nen artean. Gogorkeria ez da irtenbidea,

ez eta hurrik eman ere. Aginterako nahikeria izugarriaizango da, bai pertsonen bai nazioen artean. Osasuna zaint-zeko une aproposa izango da, baita gure maitasuna etaerrukia areagotzeko ere.

ApirilaUdaberriak gure ekimenaeta jakin-minaareagotzea ekarriko digu, Lanean elkarrenarteko lehia gogortu egingo da, bidaiamotxak ugaritu egingo dira, eta kulturareninguruko ekintzak ere bai. Moda, glamou-

rra eta nork bere itxura lantzeak garrantzi handikoa izangoda. Negozioetan eta lege-gorabeheretan pazientzia probat-zeko aukera ezin hobea izango dugu. Artea gehiago babes-tu dute eta artistek laguntza handia jasoko. Urruti bizi direnfamiliartekoen edo lagunen berriak jasoko ditugu.

MaiatzaGarai ona izango da gure diru-kontuakaztertzeko, zuloak betetzeko, inbertsioberriak egiteko edo gure produktibitateaeta irabaziak areagotzeko. Kontratu berri-

ren bat sinatzeko aukera baldin baduzu, etzazu, inolaz ere,hori alferrik galdu. Baina adi eta zuhur jokatubehar duzu,proiektu eta asmo berriak isilik gordeta, gauzak ondo lotzenez dituzun bitartean. Oso egokiera ona izango dugu lagu-nekin harremanak estutzeko, talde-lanean besteren aldezerbait gauzatzeko, ibilaldiren bat egiteko eta zerbait ikas-ten hasteko.

EkainaKontuz ibili beharko dugu gezur eta gaiz-ki-ulertuekin. Nahasmendu-giroa sortukoda inguruan, saldukeriarenbat ere bai. Ezda komeni kontratuak sinatzea eta erabakigarrantzitsuak hartzea. Senide edo auzoe-

kin gauzak nahas daitezke eta harremanak mikaztu. Ezbidaiarik egin, beharrezkoa ez baduzu. Dena dela, irabaziakbiderkatu egingo zaizkigu.

UztailaOso hilabete aproposa izango da gure kut-tunekin gozatzeko, okerrak zuzentzeko,eta, gauza guztien gainetik, ondo bizitze-ko. Zori ona izango dugu geure etxean etafamilian. Sentipen txar eta obsesioen men-

petik libratuko egingo gara. Dena dela, kontuz ibili behardugu geure eta besteren esanekin, aise sumintzen baikara.Ikasketak egiteko hilabete egokia.

AbuztuaAsko gozatzeko aukera izango dugu,pakea etxean eta gozamena mendian,opor- giro ederrean. Hala ere, lanera joanbehar dutenek erne ibili beharko dute, lan-kideen azpikeriaedo alukeriarenbat

jasan nahi ez badute behintzat. Gerta daiteke ezbehar edoatzerapenen bat bidaietan.

IrailaAstroek gozamenak bukatu egin direlaadieraziko digute. Lanera itzuli behar da,etxeko lanak egin behar dira eta lan-hitzar-men berriak sinatu, akordio sentimentalakere bai. Gerta daiteke bikote askok ezkont-

zeko erabakia hartzea. Ikastaro berriaren atarian gure seme-alaben ardura handiagotu egingo zaigu. Lagunen aholkueijaramon eginez, ekintza intelektual eta ikasketa berriei ekin-go diegu. Era berean, abaguneezinhobea izango dugubehartsuen alde ari den talderen batean parte hartzeko.

Page 11: Zuei esker - ikasbil.eus

UrriaUdazkenean adorehandiz sartu bagaraere, nagikeriaren eragina eta denboraldimikatzak jasan beharko ditugu. Aurreraegiteko gogoa eta borondatea indartsua-goak izango dira, utzikeria baino.Horregatik berehala hasiko gara lanean.

Munduari begira, elkarren arteko komunikazio-premia gain-ditu beharreko lehen helburu bihurtuko da, baina gober-nuen arteko harremanak zaildu egingo dira bigarren hama-bostaldian sartu aurretik. Bizimoduari dagokionez, geurelekua aurkitu beharko dugu gizartean.

AzaroaDiru-kontuek garrantzi handia izangodute. Uste ez dugula, abagune politakizango ditugu ekonomian. Baina, hori bai,kontuz azpiko iruzurrekin. Aseguroak, zer-gak, maileguakinbertsioak eta abar ten-tuz aztertu behar dira. Zenbaitek atzerrira

joan beste erremediorik ez du izango edo etxez aldatu.

AbenduaOso hilabete ona izango da beste kulturakezagutzeko edo atzerrian negozioak egite-ko. Zeure lanetan hain murgildutabizizara, familiaren ardura ia alde batera laga-ko duzula. Gogoan izan, maitasuna etalana elkarrekin oso lotuta daudela. Gerta

dakizuke amodio- -konturen bat edo sona handiko nor-baitekin edukitzea.

11 309*

geroZein zodiakoko zeinutakoak dira izarrak?

Abagune:aukera. OcasiónAdore:bihotza. AnimoAlukeria:mala pasada, cabronadaAzpikeria:trampa, zorreríaBehar:lanaEkimen:iniciativaEkin:heldu. EmprenderErruki:compasión.Etorri:ekarria. InspiraciónEz eta hurrik eman ere:ni de lejos, ni pensarloGaizki-ulertu:malentendidoGartsu:suharra. ArdienteMailegu: préstamoMikaztu:mingostu. AmargarMurgildu:barneratu. SumergirSaldukeria:traiciónSumindu: haserretu, sutan jarriZilbor:zila. OmbligoZuhur jokatu:actuar con prudencia

Zure intuizioa probatu nahi dugu. Pista batzukjarri dizkizugu, ea asmatzen duzuen ondoren-

go pertsonaia hauek zein Zodiakoko zeinutakoakdiren. Agian ustekaberen bat edo beste izango duzu, ez harri-tu. Edonola ere, zalantzarik baduzu, irakur ezazu HOROSKO-POA, 39.orrialdean.

Isabella RosseliniAntzezlea, modeloa, eta gaur egun kosmetika-etxe bateko goi-exekutiboa,Isabella Rosselini denetik egiteko gai da eta egin ere gauza asko egiten ditu,ez baita geldirik egoteko jaioa. Baina, sarritan aldaketak egin behar izatenditu, aspertu egiten delako beti gauza berak eginez.Astrologoek emakume horren zeinuari atxikitzen dizkioten akatsenartean: aldakorra, ezinegona eta aurpegi bikoitzekoaizatea.

Richar GerePretty Woman filmean antzezten duen pertsonaiaren antzera, gauzak askohausnartzenditu, eta oso metodikoa, kritikoa eta zorrotza da.Gustukoa du bere lana, eta hagitz saiatzen da dituen onenak ematen eta eginbeharrekoak txukun egiten. Hitz batean, arrunt perfekzionista da.

MadonnaAntzezle eta abeslari ona da, mundu osoanezaguna, baina, batez ere, izar handi bat da,txalo eta arraskataz asko gozatzen dena. Ezda harritzekoa, Zodiakoko zeinu disti-ratsuenetakoabaita, ia-ia astro guz-tien erregearen mailakoa, eguzkiarena ale-gia.Suharra, bero-beroa eta bihotz handikoada. Gehiekeriatarakojoera du etabigunkerietan bizitzea asko maite duena.Lehoiemeak bezala babesten ditu bereseme-alabak.

Paul NewmanBere 75 urteetan berekoieta independientea azaldu da beti.Edonola ere, idealista eta bihotz onekoa ere bada, lan asko egiten du behart-su eta baztertuen alde. Horren adibide dira haren izena daramaten motaaskotako saltsak Ez da gizon arrunt edo konbentzionala, originala eta berezia baizik. Horrenadibide, lasterketa-autotarako grina ezaguna.

Aldakor:variableAtxiki:egotzi. AsignarBerekoi: egoístaBikoitz: dobleDistiratsu:brillanteGehiekeria:abusoGrina:pasiónHausnartu: gogoetatu. ReflexionarSuhar:gartsua. Ardiente

Page 12: Zuei esker - ikasbil.eus

GaurOlatz Arrieta (New York)

*12 309

John Lennon britaniar peto-petoazen bainaNew York izugarri maite zuen eta New

Yorkeko kaleetan dabilen askatasun-haizea zuen gogo-koen. Hil aurretik nazionaliate estatubatuarra eskatze-kotan omenzegoen. Baina, ez zuen Inglaterrako erre-gina hasarretzeko astirik izan.

Urtero-urtero, abenduaren 8an, DakotaBuildingizeneko apartamentuen sarrera

nagusia lorez, argazkiz eta eskutitzez beteta egoten da.John Lennon eta Yoko Ono bertan bizi ziren. Beatles-ekokiderik ospetsuena eraikuntza erraldoi haren atarian hilzuten, Yoko Onorekin batera limusina sartzen ari zela.Mark Chapman-ek lau tiro bota zizkion.

Hilketaren ondorioz, Dakota Buildingeraikinezaguna da New Yorken. Apartamentuen

aurrekaldean dagoen Central Parkparkean ere JohnLennonen izena bizirik dago.”Imagine all the peopleliving life in peace... John Lennon” dioen kartela irakurridaiteke parkeko harri handi batean.

New Yorktarrentzat eta estatubatuarrentzatorokorrean John Lennon terapia moduko bat

zen. 1963an Kennedy presidentea hilez geroztik, estatubatuar askoren artean, gazteen artean bereziki, noraezazen nagusi. Kennedy galdu eta gero heroi baten beharrazuten, beraiek bezala arazo ugari zituen heroia eta JohnLennon aurkitu zuten. Vietnamen gerra zegoen bitarteanLennonek bakeaz hitz egiten zien. Baina Kennedyrekingertatu bezala Lennon hil egin zuten. Bi heroi hain den-bora gutxian galtzea oso mingarria izan zen estatuba-tuarrentzat.

Mark Chapman-ek, Lennonen hiltzaileak, 20urteko gartzelaldia beteko du aurten eta

New Yorkeko legeen arabera aske geratzeko eskubideadu. Baina ez du lortu. Gainera, Chapman-ek urteak dara-matza bakarrik giltzaperatuta, inguruan dituen presoekhil egingo duten beldurrez. Eta behin-behinekoaskata-suna ere ukatu izan diote. Yoko Onok berak ez askatze-ko eskaria eginez eskutitza bidali zion New Yorkeko jus-tizia departamentuari.

Aipu egin:mencionarArgizari: ezkoa. CeraBehin-behineko:provisionalBelaunaldi: generaciónErraldoi:gaitza, oso handia. Enorme

Eskatzekotan omen zegoen:eskatzeko asmoa omen zuenKide: partaidea. MiembroLeporatu:egotzi. ImputarNoraez:falta de rumboPeto-peto:erabatekoa. Completo, perfecto

Yoko Onok New Yorken bizitzen jarraitzendu. John Lennonekin zegoenean, Beatles-

-eko kidearen ospea bere alde erabiltzea leporatzenzio-ten, eta nahiz eta hogei urte igaro, uste horrek berehorretan jarraitzen du. Zergatik? Hona hemen adibidebatzuk: batetik, joan den urrian Lennoni eskainitako era-kusketa handia ireki zuten Cleveland-en, Rock eta Popmusikaren izarren museoan. John Lennonen argazki,abesti eta objektuekin batera Yoko Onoren eskulturabatzuk ere jarri dituzte. Bestetik, Times Square-en irekiberri duten Madame Tussaudmuseoan, argizarizkopertsonaia famatuen kopiak biltzen dituen museoanYoko Onoren irudia jarri dute newyorktar ezagunenenirudien alboan. Baina ez dago New York hainbeste maitezuen Lennonen irudirik.

Egun 30 urte dituztenek ez dute ondo gogo-ratzen John Lennon nor zer. Baina, Rolling

Stonealdizkari ezagunak, hemen Estatu Batuetan asko-rentzat “musikaren biblia” den aldizkariak, urtero egi-tendio Lennoni aipu. Aurten hilketaren hogeigarrenurteurrena dela eta, John Lennon hil zuten egunean nonzeuden eta albistea jaso bezain laster zer pentsatu zutengaldetu die Rolling Stonealdizkariak 34 artistei: Sting,Sinead O’Connor eta Lenny Kravitz bezalako artista eza-gunei, besteak beste. Denek antzeko erantzuna emandute: John Lennonik gabeko munduan bizitzerik ezzegoela uste zuten. Odol asko galdu arren, Lennon ezzela galduko pentsatu zuten. Jakina, pentsakera bainonahia zen.

Egungo gazteentzat gurasoen belaunaldi-kopertsonaia da John Lennon, Kennedyren

modukoa, egun zentzurik ez duena. Estatubatuarrek ezdute bakearen beharraz hitz egiten eta heroiak ez diraluzarorako izaten, musika-munduan urte batetik besteraaldatzen diren heroiak kontsumitzen dira. Bizirik balego,60 urte beteko lituzke aurten John Lennonek eta ileazurituta, bosgarren abenidatik barrena ibiliko litzateke,hogei urtetan aldatu ez den gauza bakarra New York-eko haizea dela esanez.

Imagine John Lennon

Page 13: Zuei esker - ikasbil.eus

Cinthya Powellekin ezkon-du zen. Seme bat ere izan

zuten. Emazteak zioenez,senarra oso zakarra zen,

komeni ez zitzaion modukoa,baina, aldi berean, hagitz maitaga-

rria. Beatles taldeak sona handia lortuazuen, eta John etxetik kanpo asko ibiltzen

zen. Emaztea, berriz, etxean beti umea zaintzen.John emaztearengandik banatu egin zen eta YokoOnorekin ezkondu.

1970ean Beatles taldea puskatu egin zen eta bakoit-zak bere aldetik jo zuen. Orduan John Lennonek bere

lehen disko propioa kaleratu zuen “Imagine”famatua. Disko horrekin mezuberri bat eman

nahi izan zion munduari, anaitasunaren etabakearen mezua.

Rock-kontzertu asko antolatu zituen,Yoko Onorekin batera, behartsuen alde,ume atzeratuen alde, batez ere

Gogoangarriaizan zen 1972ko abuztuaren30ean burutu zuten kontzertua. Egun hartako

irabazi guztiak ere pobreentzako izan ziren.Anaitasuna eta maitasuna izan ziren gaiak. Mundu

guztiak erabat hunkitutageratu omen zen. Vietnam.gogerra-garaia zen.

1973an John eta Yoko Ono, gorabeherak eta elkarre-kin ezin konponduagatik apartatu egin ziren. Egoeahorrek 14 hilabete iraun zuen. John Los Angelesera joanzen. Han edale porrokatueta parrandero gaitz bihurtuzen. Baina, Yoko Ono ezinbestekoa baitzuen, harengana

itzuli zen. Seme bat izan zuten, eta, kontzertuakalde batera utzita, bost urte luze pasa zituen

Sean semetxoari erabat emana. Denadela, musika ez zuen baztertu. Garai

hartan egin zituen “DoubleFantasy”ren abesti guztiak.

Handik gutxira hil zuten. Johnjoan zen, haren abestiak,ordea, betiko itsatsitageratu gizakiaren bihotze-an.

Berrogei urte zituen JohnLennonek, 1980ko aben-

duaren 8an New Yorken tirozhil zutenean. “Double Fantasy”album ederra argitaratu berriazuen, hiru astetan sortutako azkenlana. Hamaika egoera korapilotsuetazail gainditu ondoren, ilusio handiz musi-ka-aro berri bati hasiera emana zion orduantxe.Goi-mailako musikaria eta lider handia izan zen TheBeatles-en sortzailea, gizartean oso konprometituta biziizan zena.

Ingalaterrako Liverpoolen jaio zen. Aita merkatariazen, eta askotan ez zen etxean azaldu ere egiten.John-ek lau urte besterik ez zituela, gurasoakapartatu egin ziren, eta hain maitea zuen izebaMimiren etxera joan zen bizitzera. Hamazortziurte zituela hilko zitzaion ama, guztiz minga-rria gertatu zitzaion heriotze hura.

John Lennon bihurriaomen zen txikitaneta bromazalea. Arte-alorrean dohain handiazuen, batez ere musikan. Hamasei urte zituela,musika-talde bat antolatu zuen,”Quarry Man”ikastetxean jotzeko. Paul McCartney-ri taldean partehartzeko eskatu zion, eta honek George Harrison ekarrizuen berarekin. “That will be the day” izan zen grabatuzuten lehen diskoa..

Nolabaitekoikaslea izaki, nonbait, eta ikastetxekozuzendariak Arte Unibertsitatera joateko gomendatuzion. Han Cinthia Powell ezagutu zuen, gero emazteaizango zuena.

Garai hartan sortu zen Beatles taldea. IzenaJohn-ek berak asmatu omen zuen. Lehenagerraldi handia “Love me Me Do”abestiarekin egin zuten, eta handikbi egunera munduko rankinean17. postura iritsi ziren.Rankineko 1. lekua, berriz,“Please please me” abestia-rekin lortu zuten. Hori JohnLennonek berak egina zen.

1962ko abuztuan

rgero

*13 309

20 urte John Lennon hil zutela

Bihurri:traviesoEdale porrokatu:zurruteroa. Bebedor empedernidoGainditu:garaitu. SuperarGogoangarri:memorableHagitz:arrunt, osoHunkitu:conmocionarItsatsi:pegar, adherir

Merkatari: comercianteKorapilotsu:enrevesadoMezu:mensajeMingarri:dolorosoNolabaiteko:regularNonbait:itxura denez. Al parecerZakar:aspero, rudo

Page 14: Zuei esker - ikasbil.eus

?

14 309

1.- Hizketan ari zarela, zer egiten duzu esan nahi duzunhitza ezagutzen edo gogoratzen ez duzunean?Antzeko beste hitz bat bilatzen saiatzen naiz.

2.- Eta... esan nahi duzun hori oso korapilatsua iruditzenzaizunean?Ideia bera modu sinpleago batean esaten saiatzen naiz,menperatzen ditudan egiturak erabiliz.

3.- Zer egiten duzu esan berri duzuna ulertu ez dutelakonturatzen zarenean?Beste modu batera esaten saiatzen naiz.

4.- Eta... zurekin hizketan ari den pertsona bati ulertzenez diozunean?Berriro esateko eskatzen diot.

5.- Telebista, irratia... entzuten ari zarela, ezer egiten duzuentzuten duzun hori hobeto ulertzeko?Gaiari buruz zer dakidan pentsatzen dut aurrena.

6.- Hitzetara etorriz... ezer egiten duzu hitz berriak ikas-teko? Zer?Hitz berriak, ezagutzen ditudan beste batzuekin lotzensaiatzen naiz.

7.- Eta... nahasten dituzun bi hitz bereizteko (sartu-atera,piztu-itzali, gelditu-gidatu, galdetu-galdu, esate baterako)zer trikimailu erabiltzen duzu?Esaldiak egiten ditut.

8.- Euskaraz zerbait irakurri behar duzunean, ezer egitenduzu irakurtzen hasi aurretik? Zer?Testuak eskaintzen dizkidan pistak, hots, argazkiak, irudiak,tituluak..., erabiltzen ditut gaia zein den atzemateko.

9.- Zerbait irakurtzen duzunean, zer egiten duzu ezagut-zen ez duzun hitz bat topatzen duzunean?Esaldi osoa eta ondoko esaldiak irakurtzen ditut kontestua-ren laguntzaz, esanahia asmatzeko.

10.- Zer egiten duzu gogoan gelditzen ez zaizun edonahasten duzun egitura gramatikal bat ikasteko?Erabiltzen saiatzen naiz.

11.- Nola jokatzen duzu zerbait idatzi behar duzunean?Zer idatziko dudan pentsatzen dut aurrena.

12.- Eta... zer egiten duzu euskara ikastea oso zaila dela iru-ditzen zaizun egun horietan?Zenbat ikasi dudan gogorazten diot neure buruari.

Hamaika trikimailu

Juan Jose Ibarretxe

Hizkuntza bat ikasten ari garenean normala da hain-batetan arazotxoak aurkitzea: hitz bat nola esaten

den ez jakitea, ondokoek ulertzen ez duten zerbait esa-tea, hitz egiten digunari ondo ez ulertzea, desanimat-

zea.... Eta hori bezain normala izaten da arazotxo horieibuelta ematea; hori, ordea, ez dugu denok modu berean

egiten: nork bere estrategiak izaten baititu. Atal honetara gonbidatu bat ekarriko dugu, bereak azal ditzan.

?

?

??

?

??

?

?

?

Page 15: Zuei esker - ikasbil.eus

INTERESGUNEA

15 309

Mende bat eta mende bi.

Mende putzura erori.

Erori bada erori,

mende berria ageri.

wentxi

Page 16: Zuei esker - ikasbil.eus

16 309

Beti dago tabernaz taberna ibiltzea, edota diskoteka,dantza eta jai-giroa eskaintzen dituzten aretoetara joa-

tea. Baina betikoa egitea gogoko ez baldin baduzue, gauhorretako jendetza jasangaitzaegiten bazaizue, edota,gaueko benetako profesionala izanik, parrandero amorra-tua, alegia, mordoilo gau horiek gorrotagarri bazaizkizue,badira beste aukera batzuk. Ikusi bestela:

Bapoafaldueta gero oheratzea ez da batere gomen-dagarria izaten. Telebista aurrean jartzea berriz, deprimen-tesamarra gertatu ohi da, gau horietako eskaintza benetangogaikagarria izaten delako -iritzi honen aurkakorik egongoda agian, baina ezezkoan nago-. Beraz, eguraldiak lagunt-zen baldin badu behintzat, jantzi mendiko uniformea, betemotxila txanpan edota ur botilez (biak baldin badira hobe-to) eta hartu mendi tontorren bateko bidea. Ez zarete baka-rrak izango, bidean lagun piloa elkartuko zaretelako etaurte berria agurtzeko modu ezin hobea izan ohi da, izerdizblai, eta gazte eta sasoitsu mantentzeko probetxuzko zer-bait egin duzuen ziurtasunarekin. Agujetak dituzela? Lasai!Urte osoa duzue eta, errekuperatueta berriro tabernaztaberna ibiltzeko. Edota telebista aurrean orduak emateko.

Dirua gastatzeko erreparorik ez baduzue, gero eta gehia-go dira, urte zahar gauerako plan bereziak eskaintzen dituz-ten hiri edota leku bereziak. New York, Paris, Londres,Erroma... guztiak dira hiri handi eta nortasunhandikoaketa festa giroa nagusi izan ohi da, kalean zeintaberna etaareto itxietan. Dena den, plan berezia egin nahi duenarent-zat, hona hemenbat: Marokoko Atlas mendietatik mendimartxa. Maroko ez dago hain urruti, ez da batere garestiaeta mila kilometrotara egonik, mundu zeharo ezberdinaeskaintzen digu: hizkuntza, kultura, ohiturak eta erlijioaberak ez dute gurearekin zerikusirik, beraz, Maroko desku-brimentu-herrialdea bilaka daiteke: Atlas mendietako buel-ta benetan ederra da, hango herrisketara oinez bakarrik irit-si daitekeelako. Bidaiariari egiten dioten ongietorria bene-tan sinestezinada, mendi magaleangora zoazela, ikusiegiten baitzaituzte eta bailara osoan zehar, elkarri deitzen

diote, bidaiariak datozela ohartarazteko. Jateko ez duteluxuzko gauza handirik eskaintzen -kus-kusa, tallina, arraut-za tortila eta antzekoak- baina 2.000 metroren gainetik afal-du, kantuan egin eta izar dizdiratsuenazpian lo egitekoaukera, paregabea da eta are gehiago, urte berriari ongie-torria ematen ari zarela jakiteak.

Familiarekin ospatu beharrean, lagunak bildu zaitezketeeta betiko menua egokitu ordez, jaki berriak landu: EstatuBatuetan, adibidez, indioilarraprestatu ohi dute, kilotakopieza handia oso-osorik labean sartu eta zeremonia handiaantolatzen dute haren inguruan; Britainia Handian, pastel-zaleakdira, Ez, ordea, bizkotxo, hojaldre eta antzerako pas-tel goxoen zaleak, baizik eta haragi, patata edota baraz-kiekinegiten diren enpanadazaleak. Patata, angila eta

gurinarekinegindako mila plater prestatzen dituzteAlemania eta Iparraldeko herrialdeetan. Hauetaz gain, jatet-xe txinoetara joan barik, bada etxean ekialdeko jakia pres-tatzerik, edota mexikarra...

Beraz, aukera zabala da eta egun askotako dibertsioaeskaini dezake: aste batzuk aurretik, menua erabaki deza-kezue -edariak ere halakoa behar du izan, berezia, platerrenparekoa-, etxe handi bat lortu edo, sikiera, sukalde handibat eskuratu -alkilerrean dagoen mendi etxebat har deza-kezue bi egunetarako eta horrela, nahiz eta bapo jan etaedan, gero ez dago kotxea hartu beharrik-.

Lanak banatzea garrantzitsua da: arratsaldean sukaldeanaritu behar dutenek (ardo botila eta mokadu goxoak ezindira falta, baina, kontuz... afal aurretik mozkortzea arazobihur daitekeelako), gero ez dute harrikorik egingo.

INTERESGABONAKIdoia Arozena

Page 17: Zuei esker - ikasbil.eus

*17 309

GUNEA

Amorratua: erabatekoa, handia... GranBapo afaldu: lodi afaldu. Cenar opíparamenteBarazki: ortuaria, berduraBarruko arropa:azpiko arropa. Ropa interiorDastatu: probatuDeabrukeria: espantukeria. Gran diabluraDeprimente: etsigarriaDibertigarria:pozemalea, jostariaDizdiratsu: argitsua. BrillanteEramangarri:eramateko modukoa. Llevadero/a. Aurkakoa:eramangaitzaErrekuperatu:(zuen) onera etorriGurin: urina, koipea. GrasaHona hemen: he aquíIndioilarra: pavoIradokizun: aholkua, gomendioa. RecomendaciónIraindu:insultarJasangaitz: eramaten gaitza. InsoportableMagal: hegala. FaldaMendi etxe: landa etxe. Casa de campoNortasun:izaera. CarácterOsatu:sendatuOspatu beharrean: ospatu ordez. En lugar de celebrarPastelzaleak: aficionados/as al pastelSikiera: bederen. Al menosSinestezin: ezin sinistuzkoa. IncreíbleZein: eta

GABONAK

Afaria benetan dibertigarria izango da, plater bakoitza-ren nondik norakoak xelebreak izan daitezkeelako.

Koadrilako "arraroak" kontutan hartu badaezpada, etazerbait tradizionalagoa ere prestatu, egunerokoaz aparteezer jaten ez dakien jende gehiegi dagoelako.

Izan ere, zuek zer nolakoak zarete? Gauza berriakdastatzekoprest zaudete ala, ohikoa duzue gustuko?Jatetxe ezbedinak abentura ala tortura gisa bizi ditu-zue? Konta, konta...

Nori zer oparitu?Gabonak eta opariak, elkarri eskua

emanda etorri ohi dira. Eta erregaloakjasotzerakoan sentitzen dugun plaze-rra, erosterakoan benetako torturabilakatzen da; zer erosiko diot? daegunotan geure buruari behin etaberriz egiten diogun galdera.

Artesania azokak lagun han-diak izaten dira, baina horrek ezdu esan nahi arazoa konpontzendutenik, ez eta gutxiagorik ere.Ondorengoak, iradokizunakbaino ez dira,baina, tira, agian lagunduko dizue:

Aitari: Kantzontzilo moderno horietakobatzuk, tanga bada hobe. Sekulako deabruke-riairudituko zaio baina tartetxoren bat hartukodu probatzeko. Ez gabon gauean,noski, baina intimitatean, bai.

Amari:Etxeko lanak eramanga-rriagoegiten dizkioten plantxa,aspiragailua, mikroondasa eta antze-rakoak oparitzen zaizkie. Hori amairaintzeada! Urteetako lana etaardura ordainduko dionik ez dagoenarren, asteburua kapritxozko hotele-an pozik pasako duela egon ziur.Garestia dela? Talasoterapia sesioaere erakargarria izan daiteke, edotamasaje goxo bat, bere burua gusta-garriago bihurtzeko saioren bat,setazko azpiko gona edo enkajezko barruko arropa ederra.Agian, sekula ez luke erosiko baina eskertuko du. Emakumebat da eta ez etxeko tresna bat!

Lagunari: Eguneroko monotonia apurtu behar da.Beraz, originala eta dibertigarriabehar du izan. Strep-tease montaia bat prestatu dezakezu: pelikula porno bateskuratu, eta zure fantasia sexualak gauzatzeko ahaleginguztiak egin.

Sexua baino zerbait finagoa nahi duzula? Ordainduiezaiozu kapritxozko afaria jatetxe entzutetsu batean.

Euskal Herrian aukerak ez zaizkizu faltako.

Ispiritualagoak zaretela? Horren modan dauden monas-terio edo antzeko batera joan zaitezkete, gregorianoa ent-zun. Estresa osatukozaizue.

Seme-alabei: Hauekin ez duzu arazorik izango.Nahiz eta zuk ez jakin zer erosi, dagoenekoberaiek ondo dakitelako zer nahi duten.

Telebistak iragartzen duen guztia desio dute, edohiru laurdenak behintzat. Zure lana beraz, zirri-

borratu duten zerrenda hartu eta erabakitzea izan-go da. Badakizu: sexu-banaketarik ez bultzatu,

jolas biolentoak ekidin, irakurtzeko zaletasu-na lagundu eta areagotu...

Eta bestela:Hor daude betiko liburuak,CDeak, poltso, perfume eta leporakozapiak, etxerako zapatilak, bonboi kaxak,erretzeko pipak, alkandorak, pixamak,algodoizko barruko erropazein bainozen praktikoagoak, ordulariak, jertse-ak, euritako guardasolak, betaurreko-

entzat fundak, kirola egiteko zapati-lak, mendirako materiala, buruatapatzeko gorra, txapel eta estalki

desberdinak, eskularruak, kolorezko kaxak,belarritakoak, lepokoak... Beraz, zure eskuan dago,edo betikoa edo orijinalitatea, agian ez duzu bete-betean asmatuko, baina zutaz beti oroituko dira.

Egon ziur.

Page 18: Zuei esker - ikasbil.eus

INTERESZorionak eta

18 309

GABONAK

Gezur Krilinjden

Kellemes Karacsonunnepeket

Sretam Bozic. VeselaNova Godina

Prejeme Vam VeseleVanoce a stastny

Novy Rok

Boune FesteNatalizie

Pace e Salute

Bon Nadal i unBono Any Nou!

Feliz Navidad

Feliz Natal

Bo NadaZorionak etaEguberri on

Pulit Nadal e BonaAnnado

Joyeux Noël

FroehlicheWeihnachten

Glaedelig Jul

God Jul an (Och)EttGott Nytt Ar

Gledelig Jul

Wesolych SwiatBozego Narodzenor Boze Naroidzen

Merry Christmas

Nadolig Llawen

Nedeleg laouen nabloavezh mat

Nollaig chridheil ausBliadhna mhath ùr!

Vrolijk Kerstfeest eneen GelukkigNieuwjaar!

Vesele Bozicne.Screcno

Novo Leto

Vesele BoStastlivy N

Euro

pa p

oliti

koa,

Nir

e le

hen

atl

asa

: Eu

ska

l H

erri

tik

mu

nd

ura

. KLA

UD

IO H

ARL

UX

ET F

UN

DA

ZIO

A, 1

998.

Elhu

yar/

Elka

rlane

an.

Page 19: Zuei esker - ikasbil.eus

SGUNEAEguberri on!

19 309

GABONAK

TchestitaKoleda

Sreken Bozhik

nyiSarbatori Vesele

Srozhdestvom Kristvym

Linksmu KaleduPozdrevlyayu s prazdni-

kom Rozhdestva isNovim Godom

Ruumsaidjuuluphi

Hyvaa joulua

Noeliz Ve Yeni YilinzKutlu Olsun

t nia nie

ozicne. ANovy Rok

KalaChristouyenna!

1.- Gabon gauean Panettoneizeneko pastel milanes goxoa jaten dute. Italia............................................

2.- Gaelikoz hitz egiten duten irla honetan, Gabon gauean etxeko leihoe-tan kandelak eta ate ondoan ogia eta esnea ipintzen dituzte. Kaleko ateakrisketaz itxi gabe uzten dute abegikortasunaren seinale........................................................

3.- Herbehereetako herrialde honetara Nikolas deuna opariz gainezkaazaroan iristen da. Bere laguntzaileak Black Peter du izena eta espainiarjantziak ditu soinean. Abenduaren bostean Sinterklassbezpera ospatzen dute eta elkarri opa-riak egiten dizkiote, Eguberriak badatozela iragarriz........................................................

4.- Mediterranio eta Adriatiko itsasoek bustitzen duten herrialde honetaraGabonetako hamabi egunetan iratxo bihurri bat lurretik etortzen da:Kalikantzeriesaten diote ohitura honi. Gabon gauean Chrisopsomo--ogia eta kourambiethes jaten dute. .......................................................

5.- Alemaniarekin muga egiten duen lurralde eskandinabiarrean gurinaz-ko opil goxoak jaten dituzte Eguberrietan. Opil hauek izoztutako azukre--kozkorrak dituzte gainean........................................................

6.- Mummingohitura oso errotua dago britaniar irla handian: Mummersizeneko pertsonaiek maskarak jarri eta Eguberrietako antzezlanak jokat-zen dituzte herri eta hirietan. Lurralde honetako opari-banatzaileak Father Christmasdu izena. Berakekarritako opariak Gabon gauean ez, baizik eta Eguberri ilunabarrean ire-kitzen dira. .......................................................

7.- Itsaso Beltzak busti eta Danubio ibaitik hegoaldera geratzen denherrialde honetan Gabon gaueko afariak badu ezaugarri aipagarririk.Gau horretarako haragirik gabeko hamabi plater prestatzen dituzte.Hilabete bakoitzeko plater bat. Plater horietako batek Banitzadu izena.........................................................

8.- Herrialde honetara zakua bete opari Përe Noël eta hegoaldeanOlentzero etortzen dira. Haurtxoek Gabon gauean zapatak uzten dituztensutondoan hurrengo egunean opariz betea jasoko dituzten esperantzaz........................................................

9.- Baltiko itsasoaren ekialdean dagoen lurralde eskandinabiarrean izeiakbota eta elurretako lerari lotuta etxera ekartzen dituzte apaintzeko. Etxeinguruan txori jana uzten dute, eta Gabon gaueko afaldarrak ez dira jatenhasten txoriek beren afaria bukatu arte........................................................

10.- Garagardoaren festa egiten den lurraldean eguberrietako ospakizu-nak abenduaren 6an hasten dituzte. Pastel eta gozoki ugari prestatzendituzte: Gabonetako zuhaitza Christbaumgebackizeneko opilaz apaint-zen dute. Frutaz egindako panpina ere oso ezaguna da. ........................................................

Ohitura hauek Europako zein herrialdeta-koak dira? (zuzenketa-orria, 39 orrialdean)

Page 20: Zuei esker - ikasbil.eus

ETXEKOANDRE (ZIGORTUAREN) ERREINUA

U.M., irakaskuntzako langilea, Gipuzkoako herri handibatean bizi da, giro urbanoan, Gabon gauean etxeko lauakbakarrik biltzen dira afaritara, hau da, bera, emaztea etaseme-alaba gazteak. Menua, tradizionala: arrain-zopa etakarakolak, adibidez, sukaldean nahiko lan ematen dutenak.Emazteak prestatzen ditu, nahiz eta gizonak apur batlaguntzen dion -gisatzen ari den bitartean-, ontziak garbit-zen eta. Menua etxeko lau lagunen artean erabakitzen da,eta erosketak emazteak egiten ditu, laguntza apur bat jasozsenarrarengandik poltsak etxera karreatzerakoan.

Gabon iluntzean, afalaurretik, alaba eta semea kanporairteten dira, eta baita U.M. ere, Olentzerorekin kantuan arit-zera. Emaztea etxean geratzen da. Gainerakoak bueltandatozenerako, prest izaten du mahai dotorea. Afaria zerbit-zatu ere, emazteak zerbitzatzen du. Jasotzeko garaian,orduan, sartzen da U.M. laguntzera.

J.P., 30 urte, Unibertsitateko irakaslea, herri txiki batekoada eta, ezkongabea izanik, gurasoen etxean, anai-arrebekin,pasa ohi du Gabon gaua. "Nire amak prestatzen du afariabatez ere, ordu pila pasatzen du horretan. Gure aitak eta

guk ere laguntzen diogu, baina hori bai, txikiteo denborairisten denean, denok joaten gara kalera eta gure ama etxe-an geratzen da".

"Gu hamairu-hamabost lagun biltzen gara afaritara,senide, guraso, seme-alaba, iloba..." dio A.A.-k, 43 urte, goimailako funtzionaria, ezkondua eta hiru seme-alabarenama. "Gure lehen irizpidea hauxe da: denok irten behardugula afalaurretik kalera ardo batzuk hartzera. Ezin delainor etxean zigortuta geratu".

Hortxe koxka: inor ez geratzea zigortuta eta guztiekgozatu ahal izatea, ez bakarrik afariaz, baita egun horretanherri eta hirietan bizi ohi den giroaz ere, Olentzero dela,kantuan irtetea edo txikiteoa.

ALDAKETARAKO BIDEAK

A.A.-k bizi izan du iadanik aldaketa. "Lehen, amagina-rrebaren etxean biltzen ginenean, haren gain joaten zenzama, nahiz eta besteok lagundu. Amaginarrebaren etxetikseme-alaben etxeetan biltzera pasa ginenean, orduan alda-tu ziren gauzak. Gure jokabidea hauxe da: gabonak bainohilabete inguru lehenago afaritan izango garenok bildu,menua erabaki eta denon artean banatzen ditugu ardurak.Beti ere, inor zigortuta ez geratzearen irizpide horri jarraituz,denok mahaian eserita egoteko moduko afaria antolatzendugu, inor girotik kanpora utzi gabe".

Aitortu, aitortzen du A.A.-k amaginarrebari kosta zit-zaiola aldaketarako pausoa ematea, eta bere etxean biltzen

INTERES

20 309

Gunetzat familia duen festarikbaldin badago, horiek gabonak

dira, eta bereziki Gabon gaua.Hainbesteraino, erruki izatendie-

gula egun horretan familia girorik ez dutenei. Belengo por-talea aitzakia, eszena berdintsua errepikatzen da urteetan,mendeetan zehar: aita-amak, seme-alabak, aiton-amonak,bilobak... denak mahaiaren inguruan, kanpoko hotzetikbabestukogaituen argi berotan bilduta. Izango da etxeapobreagoa edo aberatsagoa, baserri girokoa edo hiritarra,berdin dio, gau horretan, ezinbestekoa da sutondo errealedo imajinatura hurbiltzea. Eta giro horretan, jakina, etxe-koandreak, emakumeak, gatibuaurkitzen du sarri askotanbere burua.

Gau horretan etxeak inoiz baino atseginago egon behardu. Eta afariak, jan kontu guztiek gurean duten garrantziaareagotuta, primerakoa behar du izan. Diruari begiratugabe, edo aldez aurretik eta azti ibilitamilagroak eginez,Gabon gauean urtean beste inoiz ez bezalakojakiak azal-duko dira mahaira; aterako dira egun haundietako mahai--zapi eta ontziteria, eta astinduko dira edari botilarik one-nak. Errituala erabatekoa da. Sentimental jarriko gara, faltadirenez oroitu eta aspaldiko kontuak berrituz eta luzatukodugu afalondorena tertulian, kantuan edo jokuan.

Beste festa eta ospakizun gehienetan ere etxekoandreakhartzen badu bere gain antolaketaren eta dena prest ego-tearen ardura, gabonetakoan, etxea eta familia izanikbihotza, zeresanik ez. Galdezka hasi eta denetarik aurkitudugu, nolanahi ere. Zamaguztia etxekoandrearengan doanfamilietatik hasi eta, gizartearen arlo guztietan gertatzen aridiren aldaketen harian, Gabon gauaren prestaketa afaltiarguztien artean banatzen dutenenganaino.

GABONAK, Elixabete GarmendiaEMAKUNDE 29, 1997 abendua, 16-19 orr.

Page 21: Zuei esker - ikasbil.eus

GUNEA

*21 309

zorionak?GABONAK

AURTEN NIRI TOKATZEN ZAIT

Ba bai, azkenean animatu nintzen.Aurten Gabonetako erosketak eta afa-ria neure kontu zirela, eta arduratu-ko nintzela esan nion. Txandakaegingo genuela. Baina damutu zait.Ez nuen uste dendetan hainbeste den-bora alferrik galtzen zenik. Job san-tuaren pazientzia behar da. Bestealdetik, zer esatea nahi duzue! Osogogor egiten zait jendea kaleanOlentzerori kantari dabilen bitartean,ni sukaldeko lanak egiten aritzea.Hasiera batean, Mireni esan nion afa-ria aurrez prestatuko nuela, eta geroelkarrekin joango ginela kalera; etxe-ratu eta aski izango zela jatekoaberotzea. Baina ke ba! Uste bainodenbora gehiago pasa dut arrain-zopa egiten, eta karakolak...Erosi nit-zakeen dendan eginak, baina...Aurtengoz, horrela beharko du, bainaez da gehiago gertatuko. Zerbait pent-satu beharra dago. Beste gizasemerenbati horrelakorik gertatzen bazaio,izan adore!, esaten diot. Nik ere hori-xe behar dut.

Andoni Ugarte

segi izan balute, zailagoa izango zela antolamendu berria.Espazioa aldatzeak bideratu du ohitura aldaketa, orain denek,baita amaginarrebak ere, onartu eta disfrutatzen duten aldake-ta.

ROLAK ETA ESPAZIOAK

Azaldu ditugun kasuetan ikus liteke bilakaerapositiboaohituren aldaketan, kontuan izanez jitetradizionaleko jokabi-deak protagonistak adinean aurrera doazenean gertatzen dire-la, eta gazteagoen eskutik etorri dela aldaketa edo aldaketara-ko borondatea behintzat. Non daude erresistentziak? Erruaetxekoandrearen baitan dagoen erosokeriaribotatzea litzate-ke errazena. Badago horretatik nahikoa, zalantzarik ez, bainahorrek ez du dena esplikatzen. L.B. aldaketaren beldur da, bereburua paperik gabe sentituko lukeelako sukaldari eta antolat-zaile nagusiarena kenduz gero. A.A.-ren amaginarrebakafa-riaren gunea, espazioa, aldatzearekin bakarrik onartu zuenfesta beste modu batera taxutzea, eta horrela, etxe-zokoangaldutako papera irabazi egin du gune sozialean, afalaurrekoirteeran. Amak herriko giro horretan ez parte hartzea jotzen dutamalgarriJ.P.-k.

Garbi dago arazoa ez dela hainbeste talde batentzako afarigoxoa prestatzeak daukan lana, eginkizun hori banatzeakdakarren paper-aldaketa baizik. Etxe-zokoko ikuspegia besterikez duenak nekez jareingodio hor jokatzen duen rolari etahorrek ematen dion irudi eta botereari, galeratzatsentitukobaitu alma mater-a ez izatea, nahiz eta horrek gatibu izaterazigortzen duen. Beste kontu bat da sutondoan galdutakoagune sozialean irabaz dezakeela esperimentatzen badu etxeko-andreak, aldi berean familiaren barruan izan dezakeen irudiaberregituratuz. Horri, ziur, ez dio muzin egingoinork.

Nagiak astindu, ausardiari heldu eta gabonak bene-bene-tan zoriontsuagoak izango dira familiako guzti guztientzat.

Afaltiar: afaltzera gonbidatuaAmaginarreba: suegraArdura: erantzukizuna. ResponsabilidadAreagotu: handiagotuAzti ibili: kontuz ibiliBabestu:protegerBilakaera: desarrolloDamutu zait: me he arrepentidoErosokeria: espíritu comodónErru: hobena. CulpaErruki izan: errukitu, gupitu. CompadecerGalera: pérdidaGatibu: cautivo/aInoiz ez bezala: como nuncaIzan adore!: izan bihotz! ¡Ten ánimo!Jarein: askatuJite: itxuraMuzin egin: uko egin. RenunciarNagiak astindu: desperezarNekez: difícilmenteOntziteria: vajillaTamalgarri: penoso, de penaZama: pisua. Carga

Page 22: Zuei esker - ikasbil.eus

22 309

INTERESGUNEA“

Hemen gaude eta poztutzen naiz...” Itoiz taldearen LauTeilatuzaharrak dioen bezala, hemen ditugu berriro ere

gabonak.

Din dan don, Din dan don, Eguberri on! Gabon-kanta unibertsalen multzoan, abesti guztien artean,zalantzarik gabe, “Adeste Fideles” aipatuko nuke, zabal-duenetakoa eta zaharrenetakoa baita. Latinez idatzitakogabon-kanta honen kasua gainera berezia da, ez duelakoinongo itzulpenik izan, beste kanta askok ez bezala. Etahala eta guztiz ere, “Adeste Fideles” gabon-kanten “Top”zerrendan, lehen postuan jarri beharrekoa dela iruditzenzait.

“Adeste Fideles” alde batera utzita, bada beste gabon-kanta unibertsalik. Hori bai, hauetariko gehienak, itzulita-koak. Salbuespena: alemanieraz abesten den “OTannen....” kanta herrikoia.

Gainerantzekomusika-motekin gertatu den bezala,merkatuak ez du inongo gupidarik izan gabon-kantekin.Horregatik, asko dira unibertsalenen multzo horretan erruzsaldu edo bertsio desberdin ugari jasan behar izan dituztenkantak. Arlo honetan irabazleak zalantzarik gabe. “JingleBells” “I wish you a Merry Christmas” eta “WhiteChristmas” dira. Zenbat bertsiotan entzun izan dituzueazken hiru hauek?. Nik uste dut klasikotik hasi eta jazza,rock & rola eta disko-musika bertsioan ere entzun izan ditu-dala. Argi dago azken finean mendezaldatu arren, gauzabatzuk ez direla batere aldatuko. Hala ere, jakin badakit,urtero egin ohi den bezala, herrietako alde zahar, kantoieta plazak, herriak bakarrik eskaini dezakeen musikalidadeberezi eta pozgarriz beteko direla. Eskerrak!

2000ko Gabonetan oparitzeko musika:1.- Mark Knopflergitarra-jole eskoziarraren “Sailing to

Philadelphia”. Dire Straits taldearen zaleen gose-egarriabaretuko duen lana. Oso ongi grabatua, gainera.

Gabonetan musikaz blai

*Erruz: askoEzezagun:arrotza. Desconocido/aGainerantzeko:restanteItzuli: regresar, volverJakin badakit:desde luego que lo séKantoi:izkina. EsquinaMende: sigloSalbuespen:excepciónSorburu:origen

2.- Eric Clapton-eketa B.B.King-ek batera egindako“Riding to the King”. Bi musiko paregabe elkarlanean! Adinororentzat.

3.- U2talde irlandarraren azken diskoa: “All that youcan’t leave behind”. Izenburuak dioen bezalaxe, sorburu-ko soinura itzulinahi duen lana.

4.- Pearl Jamtaldeak Donostiako Belodromoan eskai-nitako emanaldia zuzen-zuzenean: “Live in Donostia”

5.- Lenny Kravitz-en“The Best” bilduma. Ezezagunaduzuenontzat aukera bikaina.

6.- Ruper Ordorikaren“Gaur”. Bilboko Kafe Antzokianzuzenean grabatutakoa.

7.- Oskorri taldearen “H2O”. Jakina!8.- Musika klasikoa eta Jazz-a atsegin dutenentzat,

Wynton Marsallis tronpeta-jolearen “At the OctoobolonBalls”. Oso gomendagarria.

Page 23: Zuei esker - ikasbil.eus

23 309*

GABON KANTAK

OLENTZERO BEGIGORRI

Olentzero begi gorrinon harrapatu dek arrain horiZurriolako arroketanBart arratseko hamaiketan.Olentzero begi gorriNon jango dek arrain horiParte Zaharreko ateanSagardotegi batean.

OLENTZERO BEGI GORRIFUN-FUN-FUNOlentzero begi gorrifun fun fun. (bi aldiz)

Inon ikusi al duk?esan zaiguk, esan zaiguk.

Ai Olentzero gurianon da Belengo bidea?Fun fun fun. (2 aldiz)

OI, BETLEEM!

Oi, Betleem!Hala egun zure loriak,Oi, Betleem!Ongi baitu diztiratzenzugandik heldu den argiakbetetzen ditu bazter guztiak.Oi, Betleem! Oi, Bethleem!

Page 24: Zuei esker - ikasbil.eus

24 309

GABON GABON GAUA

Gabon Gaua, gaurko gauaHaurtxo bat jaio daAintza ta gora zerutarrakpozik eskaintzen datoz artzaiakPakea lurreko danaiJainko berbera baita.

ATOZTE KRISTAUAK

Atozte kristauak, bihotzak pozturikAtozte guztiak Belenera,Jaio den gure Jesus ikusteraJauna gurtu dezagun, Jauna gurtu dezagunJauna gurtu dezagun ahupezturik.

ERREGEAK DATOZ

Erregeak datoz presaz Belena,Guk bila dezagun, ahal dan lehenena.

1Ate txokoan oilar bi,batak bestea dirudi,etxe hontako etxekoandreakAma Birjina dirudi.Ama Birjina,Ama Birjina,zu zera zeruko erregina.

2Atean eder epelezatal burua zilarrez,nagusi jauna, esan bezaiguhasiko geran ala ez.Nagusi jauna,nagusi jauna,gabon emanaz gatoz zugana.

3Eguberrien bezpera,beti honela ez gera,hori inolaz galdu ez dedin,etorri gera eskera.Galdu ez dedin,galdu ez dedin,txanpon eske gatoz zure etxera.

Page 25: Zuei esker - ikasbil.eus

25 309

KANTAK

ALA KEN

Ala ken, ala kenala pikula tun paireerrespun dela pikula tunpaartzain txikia mendia zen.

Adiskideok ikusi duzue zelaihorietan artzainaartzain txiki, artzain haundiartzain mutur leuna.

ABENDUKO HILA-REN

1Abenduko hilarenhogeita laueanJesus gure jabeajaio da gauean.Gu ipintzeagatikizate hobean,bihotzak zuzendutazerura bidean.

2Jaungoikoa estalpezokoan jaiotzen,astoa ta ididaarnasaz berotzen.Zeru lurren jabeazaigu lurreratzen,gu guziongatikanhonela umiltzen.

3Jaungoikoa munduragizon eginikan,horra nola jaio danMariagandikan.Batere galdu gabegarbitasunikan,beste ama bat ez dahorrelakorikan.

4Amari Jose emanzitzaion senartzat,Jesusek izan zitzanbiak gurasotzat.Hemen bizi geranakhartu behar ontzat,mesede haundirakodira guziontzat.

Page 26: Zuei esker - ikasbil.eus

26 309

GABON KANTAKKALEJIRA BELENEN

Oiloak kanta kantari: kukurrukurrukuKalejiran dabiltza: kukurrukurrukuEguberri gaua ospatzen: kuku-rru kukurruJesus jaio da Belenen: kukurrukukurru.Oilarra kanta kantariKukurru kukurrukalejiran dabiltzakukurru kukurruEguberri gaua ospatzenKukurru kukurruJesus jaio da BelenenKukurru kukurruAtzetik txitoak eretxio-txio-txioka.aurrekoei ezin segitxio-txio-txioka,Egu(b)erria gaua ospatzentxio-txio-txioka,Jesus jaio da Belenentxio-txio-txioka.

ARIN, ARIN, KRISTAUAK!

Arin, arin, kristauak,arin bai Belena,Jesus adoratzeraahal dan lasterrena.

1Zer gertatzen ote daBelengo herrian,gure Jesus jaio daestalpe batean,ta haruntz honuntz lasterkaartzaiak mendian,alkar bilatzen diraahalegin guztian.

2Biolina, txistua,danbolin soinua,artzaiak jotzen daudeatsegin ta pozez.Hotzak eta beharrakhiltzeko zorian,estalpe zahartxo batenleku irikian.

Arin, arin, kristauak...

Gabon kanta hauen aukeratu ILAZKI euskaltegiak egin du.

Page 27: Zuei esker - ikasbil.eus

27 309

ElkarrizketaOLENTZEROHauxe duzue Olentzerok estrainekoaldiz komuni-

kabide bati eskaini dion elkarrizketa. EuskadiIrratiko entzuleek ez ezik, HABE aldizkariko irakurleekere goza dezaten, hona hemen Olentzeroren hitzak.

wentxi

KAZETARIA: Bide luzea egingo zenuen ezta, zure ezkutu-leku berezi horretatik gureraino?

OLENTZERO:Bai. Ez da bi pausotan etortzen handik hona.Baina, ohituta nago ibiltzen ere. Urte asko daramatzat bate-ra eta bestera, eta zaildutanago.

K.: Asko hitz egiten da zutaz, Olentzero! Kantuetan askoaipatzen da nolakoa zaren: handia zarela, tripa handia,jalea... Guk asko hitz egiten dugu zutaz. Baina, zu zer zara?Hiztuna? Hitz gutxikoa? Nolakoa da Olentzero?

O.: Esango nuke alderdi asko ditudala. Denok ditugunbezalaxe. Hiztuna izan ala ez izan... Begiratu behar da noiz,zein aldartetandagoen bat, nekez, humorez, lagun beha-rrez... Guk ere izaten baitugu lagun beharra. Eta bai, bat-zuetan lagunartean hiztuna naiz. Beste batzuetan, ez.

K.: Adibidez, Olentzero, urte guztia mendian... edo auskalonon... ematen duzun denbora horretan, norekin aritzenzara? Izaten al duzu hizketarako aukerarik?

O.:Dudarik gabe. Baditut lagunak, baditut adiskideak... Gubasoan bizi gara, mendian bizi gara. Eta basoan, dakizunez,hor bizi dira baita ere basajaunak eta basandereaketa...Zuhaitzak, errekak, txoriak, animaliak... Badugu bai lagunikorain, zorionez!

K.: Horiek guztiak dira Olentzeroren bizilagunak.

O.:Bai bai, eta urte askoan izan dira, eta urte askoan izanbitez!

K.: Olentzero, eta zenbat titulu dituzun begira hasita: bat-zuentzat garai oparoa dakarzu, besteentzako arlotea zara,arlote hutsa. Zenbaitentzat Jesus haurtxoak bidalitako berri-emailea. Zenbat titulu ikazkinbatentzat!

O.:Bai. Gehiegi beharbada, baina, ni ez naiz ikazkin soila.

K.: Zer zara Olentzero?

O.:Ikazkina izan aurretik ehiztaria izan nintzen, gero artzai-na, nekazaria ere bai; eta, oro har, naturaren baitan izatendiren langintza horietan jardun izan dut eta jarduten dutgaur egun ere. Beharrak erakusten du zenbat batean, etaorain negu aldi honetan ikazkintzan bereziki. Orain hotzariaurre egin beharra daukagu denok ere, eta zer egokiagohorretarako ikazkintza baino? Artzantzan orain neguan ezindugu apenaslanik egin, nekazaritzan ere... Natura lo dago,eta orain, ikazkintzako lanak egiten ditugu..

K.: Ez zara makala, Olentzero! Zuk dituzun hainbeste urte-rekin, eta oraindik ere lan horietan guztietan aritzekosasoia eta trebetasuna duzu. Nondik ateratzen duOlentzerok indar hori guztia?

O.: Nork bere baitaneramaten du hori. Eta gero bereinguruan, hainbat iturri badira eta horietatik edanez. Zukere ezagutuko dituzu ba iturri horiek! Humorea bat, esatebaterako, maitasuna, lagunarte ona... Hainbat!

Nondarra ote?K.: Gogoan al duzu, Olentzero, non jaio zinen?

O.:Euskal Herrian

K.: Zenbaitek diote Urdiainen jaio ote zinen... Inguruhorretan...

O.: Urdiainen ere bai, baina ez Urdiainen bakarrik. Ni euskalherritarra naiz, Euskal Herrikoa naiz.

K.: Eta zer izan nahi zenuen txikitan? Zerekin egiten zenuenamets? Gogoan al duzu txikia zinenekogarai hura?

O.:Bai, pixka bat akordatzen naiz gure etxeko goxotasunaz,

Page 28: Zuei esker - ikasbil.eus

suaren ederraz, aitaren itzalaz, amaren bihotz gozoaz, niresenideen jolas guraz... Gauza askotaz. Baina, ametsetaz eznaiz gogoratzen. Denbora asko pasa da, asko!

K.: Hala ere, Olentzero, gure artean, gehiengoaren artean,azken hogeita hamar urteotan egin zara ospetsu, famosoa.Lehendik ere, izan bazinen baina gutxi batzuk ezagutzenzintuzten. Orain, nork ez du Olentzeroren berri?

O.: Urte ilunak izan ziren haiek. Egia da zuk diozuna.Haurrak gero eta sarriago hasi zirenean idazten, esan deza-gun, nik beste dizdira bat ikusten niola, beste poz bat hart-zen nuela horrekin, poz handia, izugarria! Eta ez niregatike? Euskal Herriarengatik, eta euskararengatik eta haurren-gatik eta denongatik.

K.: Hala ere, Olentzero, oraindik ere zenbaitek dio zu gezu-rretakoa zarela. Euskaldunok asmatutako norbait zarela, ezzarela benetakoa, eta Erregeek bakarrik dutela opariakekartzeko ahalmena.

O.:Eta itsuari nola esaten zaio hainbat kolore badirela? Nolaesplikatu? Eta ikusi nahi ez duenari? Alegia, izan banaiz.Hementxe nauzu! Hortik aurrera nik zer esan dezaket?

K.: Eta, Gaspar, Meltxor eta Baltaxar? Elkarren berri ba alduzue?Haiek urrundik etortzen dira, baina... Inoiz egin alduzu topo zu etxerako bidean eta haiek honantz datozte-nean edo...?

O.: Urtero! Joan den aspaldi honetanurtero, urtero...Izan ere, elkarren adiskide minakgara. Bai, ez zenekien?

K.: Ez.

O.:Bai. Horiek gainera, oso urrutitik etortzen dira. Eta niret-zat oso pozgarria da horien etorrera. Izan ere, urtero

beren herriko berri ematen didate. Eta haiei esker jakitenditut hainbat gauza: nola bizi den jendea, batzuetan albisteoso tristeak eta gogorrak izaten dira. Badakit esate batera-ko, Baltaxarren herri aldean, jende beltza bizi den herri alde-an-eta, mixeria gorriadagoela, gaitza nonahi, pobreziaikusgarria. Oso berri txarrak dira horiek baina... jakina, giza-gaixoak zer esango dit, bada? Baina, alderdi onak ere badi-ra. Han ere bada bihotz oneko jendea, bada alaitasuna eza-gutzen duen jendea. Badira familiak, gurasoak, haurrak,badira ilusioak, bada lana... ez denontzat zoritxarrez,baina... Eta Gaspar eta Meltxor ere, ba, haiek ere berenherrialdeko berri ematen didate, eta nik Euskal Herriko berriematen diet. Eta oso ondo moldatzen gara elkarrekin, ezpentsa!

K.: Non egiten duzue bilkura berezi hori? Hori ezin da esan?

O.:Ez. Hori, gainera, kazetariok aspaldi honetan zabiltzatenbezala, nik esango banizu? Laster zinatekete denok gaine-an! Ez, ez ez. Ezta pentsatu ere!

K.: Ameto egingo dizugu, bada. Olentzero, nola esan behardizugu? Nola hots egin behar dizugu? Olentzero, Olentzaro,Orantzaro, Oronzaro?

O.: Bai, bai. Baditut gehiago ere. Nola hots egin? Nahiduzuen bezala. Niri benetan dei egiten badidazue, lagunki-ro dei egiten badidazue, ni etorri egingo naiz, era bateranahiz beste era batera hots eginda ere. Eta etorriko naiz bal-din eta eguzkia, urtero-urtero bezala, berriro sortzen etaindartzen bada. Egunen batean, zoritxarrez, hori gertatzenez bada, orduan ez naiz etorriko, eta orduan horrek esannahiko du ilunpea nagusituko dela...

K.: Eta izenak berak, barkatuko didazu, Olentzero, baina,asko hitz egin da horretaz, zure izenaren esanahiaz. Izenabera berezia delako. Zer esan nahi duen esango al zenigu-ke?

28 309

ElkarrOLENTZERO

wentxi

Page 29: Zuei esker - ikasbil.eus

O.:Esan, esan ez dizut esango. Baina, arrasto, aztarna txikibat bai. Izenaren sekretuaren gakoetako bat, oso inportan-tea, azkeneko arohorretan dago, alegia, denborarekin lotu-ta dago. Hortik aurrerakoa zuek ikertu beharko duzue; izanere, urtero-urtero ni zuengana etortzen naizen bezala, zuekere nireganako urrats bat edo bi egin beharko dituzue. Hasihortik.

Olentzero tripontziaK.: Olentzero baina, egia al da hainbeste jaten duzula?Horren jatuna al zara?

O.:Bai, bai. Sake ona daukagu, egia da, bai.

K.: Sakea, eta handia beharko duzu, Gabon Gauean EuskalHerriko etxe guztietan aurkituko dituzun opari goxo guztiakjan behar badituzu?

O.:Ah, baina ez pentsa denak aldi berean jaten ditudanik!

K.: Beraz, zuk opariak utzi, eta opariak eraman egiten ditu-zu, ezta?

O.: Badakizu garai batean ere albistea ekartzen zuenari,albidistea ematen zitzaiola? Alegia, albiste ona ekartzenzuenak, saria jasotzen zuen albiste ona ekarri izanagatik.Guk ere zerbait mereziko dugu ba, noski? Ala baraurikbizibehar dugu?

K.: Beraz, irakurtzen ari diren guztiei, haur ttikiei eta horrenttiki ez direnei, esango diegu eskuzabal izateko, eta ez bel-durrik izateko.

O.:Eta jaki goxoak jartzeko beldurrik gabe; goxoak!

K.: Orain hemen oso itxura ona eman diguzu: bihotz onekopertsona esan dugu etorri dela gurera, baina, Olentzero,

batzuk diote, zenbait herritan diote, igitaiahartuta etort-zen zarela. Zintzoak ez direnei burua mozten omen diezu.

O.:Bai, bai badakit. Badakit hala diotela eta, zer nahi duzu?Guraso batzuk seme petralakdituztenean, behar bezainjator ez dabiltzanean haurrak, nolabait... atzenduedo bel-durtarazi nahi dituzte, eta hori esaten dute. Nik zer egingodiot ba! Hala badiote? Hori beraiek jakingo dute etxean zerdioten! Ume petralak errendituezinik baldin badabiltza?Ez da nire errua.

K.: Eta nondik sartzen zara zu etxeetara, Olentzero?Tximinitik, tximinitik ez dut uste zu kabituko zarenik...?

O.: Ez. Alferrik ari zara. Hori ez dizut esango. Begira, lan-gintza bakoitzak, zeregin bakoitzak baditu bere alderdibarruko batzuk, hartan ari denak bakarrik jakin beharreko-ak. Eta, hain zuzen, oraingo galdera hori, alegia, ni etxeeta-ra nondik sartzen ote naizen, hori da gure langintzakosekretuetako bat, isilik gorde beharrekoa. Eta kitto!

*29 309

izketa OLENTZERO

Aldarte:umoreaApenas:Ia. Apenas. Erlatiboa erabiltzen da euskaraz partikulahonekinAritu:jardun. Estar haciendo algo, emplearse en...Atzendu: atzean utzi. Dejarlos en la zaga Barau:ezer jan gabe. En ayunasBasajaun eta basandereak: Euskal Herriko pertsonaia mitolo-giko erraldoiak, basoan bizi direnak Eder:izenondoa izen balioarekin. Gaur egun, haren edertasu-na esango genuke. Baina "haren ederra" ere ondo dago.Elkarren berri ba al duzue?: elkarren aditzea ba al duzue? Errenditu: menperatu. DominarEstraineko:lehendabiziko. Por vez primeraGorri: latza. Crudo/a. Negu gorria: crudo invierno Hiztun:berbatsua. Locuaz Horien etorrera:horiek etortzeaIgitai:hozIkazkin:-Kin atzizkiak lanbide adierazten du. Carbonero. Eraberean: okin, harakin...Jaio ote zinen:agian. Ote partikula zalantza adierazteko era-biltzen daJoan den aspaldi honetan:azkenaldi honetanLagun beharrez: lagun premian. A falta de amigos/as Makal: ahula, indargea. DébilMin:handia. Lagun mina: amigo/a íntimo/aNork bere baitan:nork bere barruan. Cada cual dentro de síPetral: erretxina, haserrekorra. ImpertinenteSasoi: indarra. Poderío Soil:hutsa. SolamenteTxikia zineneko: txikitako. De cuando eras niñoZaildu:Gogortu. Curtir(se)

wentxi

Page 30: Zuei esker - ikasbil.eus

30 309

Egunkariak 10 urteZorionak

Euskal Herria!

Euskaldunon Egunkariak 1990. urtean 0 alea kaleratu zuenean, erdikoargazkietako batean hauxe irakur zitekeen: “Egunkaria, esateko asko dau-

kazu”. Leloak ez du gaurkotasunik galdu, eta 10 urteren buruanospakizu-nen garaia iritsi da. Aurtengo Durangoko Liburu eta Disko Azokak egun bat,7a, eskainiko dio Egunkariari. Ez da Egunkariari esker ona adierazteko era txa-rra!

Izan ere, O zenbakia uztailean plazaratu ostean, I zenbakiak 1990. urtekoabenduaren 6an ikusi zuen argia. Baina euskaldunok beti jakin izan duguospakizunak mahai baten inguruan antolatzen, eta abenduaren seian, hainxuxen, bazkaria izango da Durangon urteurrenaz eta egindako ibilbideazgozatzeko, erronkakahaztu gabe. Egun horretan bertan, EuskaldunonEgunkariaren diseinu berria aurkeztuko dute jendaurrean. Bestalde, Azokanbertan gune berezi bat izango du Euskaldunon Egunkariak, eta urteurrenare-kin zerikusi duten hainbat ekitaldi antolatuko dira.

Office 2000 liburua

Esan beharrik ez da euskal komunikabideak teknologiak ezarritako erronkarierantzuten dabiltzala, eta horren haritikEgunkaria.comwebgunea itxurazeta edukiz berrituta izango dute (dugu) urtea amaitu aitzin. Bestetik, azaroa-ren 5ean hasita Oficce 2.000 programa-sorta jasotzen ari dira harpidedunak.Harpidedun ez direnek, bonoak edo kupoiak bildu behar izan dituzte liburualortzeko.

Harpidedunak. Ezein mas mediak iraungo badu, jarraitzaile fidelak beharditu: irakurle, entzule, ikusle, erosle... Horregatik, harpidedunen txokoa sen-dotunahi da, besteak beste, liburuak, zinema-sarrerak, asteburu-pasak...doan eskuratzeko aukera areagotuz. Harpidedunak ere ugaltzea nahi da, bis-tan da. Eta jarraitzaileak txiki-txikitatik goxatu behar baitira, 10. urteurrenhonen kariaz, Takolo, Pirrutx eta Porrotx pailazoak Euskal Herriko hamarherritan arituko dira 0-99 urte bitarteko haurrakalaitzen. Alaitasun horiindartzen ere lagunduko du haurrei zuzendutako Xingola gehigarri berri-

*10 urteren buruan:10 urteren bueltan. Alcabo de 10 años10. urteurren honen kariaz:10. urteurrenhori dela etaBistan da: jakina! Por supuesto!Erronka: apustua. DesafíoGehigarri: suplemento

Goxatu:limurtu. AcaramelarHorren haritik: horri jarraituz. Teniendo encuenta esoIraungo badu:irautekotanJendaurre:públicoOstean:ondotikSendotu: indartu. Fortalecer

Page 31: Zuei esker - ikasbil.eus

31 309

Musika

MAITIAK GALDE EGIN ZAUTAN(Herrikoia)

Maitiak galde egin zautan, polita nintzanez.Polit, polit nintzela baina, larrua beltz.

Maitiak galde egin zautan, premu nintzanez.Premu, premu nintzela baina, etxerik ez.

Maitiak galde egin zautan, boltsa banuenez.Boltsa, boltsa banuela baina, dirurik ez.

Maitiak galde egin zautan, lana banuenez.Lana, lana banuela baina, gogorik ez.

Gaixoa, hil behar dugu, guk biok gosez.Gosez, gosez hil behar baina, elkar maitez!

SIDAEZ(Zapozain)

Iparraldeko ZAPOZAIN taldearen diskoa aurkeztu nahidizugu tarte honetan. Talde honek mestizajearen garra

eta izpiritua sortu zenetik dauka. Iparraldean ekin zioten1996ko udan. Eta geroztik, zuzenean aritzen dira taber-netan erritmo eta musika-molde ezberdinak nahastuz.

Ardatz nagusitzat zeltiar eta irlandar doinuak dituz-te: Galiziar gaita, txirula, bibolina, txistua eta mandolinaederki nahasten dituzte gitarra elektrikoarekin. Doinuanitzak eta musika-tresna desberdinak lau hizkuntzatandatozkigu: euskara, frantsesa, gaztelera eta ingelesa.

Aukeratu dugun abestiak SIDA EZ izenekoa da, ezaguna den MAITIAKGALDE EGIN ZAUTAN kantaren bertsio berri bat, hain zuzen. Ea aldeak bilat-zen dizkiozun! Laguntzeko, jatorrizkoaren hitzak eman dizkizugu.

Zapozain taldea. “Jauzi! Jauzi! Zapoak”, OIHUKA disketxea, 2000.

Page 32: Zuei esker - ikasbil.eus

32 309

Ohiturak eta errezetakGabonetako usadio zenbait

Aurtengo azken alea dugu hau, eta beraz, kulturontzianere ezin Gabonak aipatzeke laga. Ohiturekin hasi aitzin,

esan dezagun Juan Garmendia Larrañagaren Neguko Festakliburuari jarraiki, Kristau aroan, 274. urtean, Aureliano erro-matarren agintariak abenduaren 25ean jarri zuelaEguzkiaren jaiotza, eta IV. mendeaz geroztik, JesusenJaiotza ospatzen dela.

Arabako Bastidan artzainek abenduaren 24ko arratsal-deko mezan eta 25eko goizekoan dantza egiten dute. 24anarratsaldez gazteak plazan biltzen dira ohiko artzain-jantziz,eskuetan lantzak hartuta. Dantzarietako batek, aitzineandoana, gerriko gorria du, besteek ez bezala. Kaskabiloakere ezberdinak ditu. Segizioanagure bat doa, Aitonaesa-ten diotena, eta Familia Santuari eskaintzeko arkume txuriadarama. Neska artzain batek, berriz, zopa egosteko pertzadaroa. Elizako aldare nagusian Ama Birjinak, San Josek etaHaurrak (panpina) Jaiotza osatzen dute. San Jose eta AmaBirjina hezur-haragizkoak dira. Plazan haur batzuek, ainge-ru-jantzian, Jesusen jaiotza iragartzeanbertso batzukabesten dituzte udaletxearen aurrean eta gero elizara joa-

ten dira eskaintza egitera.

Bastidatik Biasterira goaz. Han Eguberri aurreko astetikhasi eta otsailaren 3ra arte, Jaiotza mugikorra izaten da.Marionetak erabiltzen trebeak diren sei lagunek 20ren batmarioneta artikulatu mugitzen dituzte igande eguerdiro.Historia Santuko pasarteak antzezten dituzte narratzailebaten ahotsa lagun. Txulalai izeneko dantza ere antzeztendute pertsonaiok.

Gernikan, berriz, Marijesiak ospatzen dira abenduaren16tik 24ra bitartean. Baita Iurretan, Ean, eta Arteagan ere.Abeslari-taldeak goizeko lauretan Andra MariarenSorkuntzatik Jainkoaren Jaiotza bitarteko kondaira abestendute. Gernikan Santa Maria parrokiko atzeko aldetik hastenda erronda 100 bat lagunekin. Denak belauniko jartzendira, eta bakarlaribat hasten da lehen leloarekin, bakar-lari eta taldearen arteko elkarrizketari abiadaemanez.Gabon-gauaren bezperan azken errondan Eguberriarenberri emanez, etxez etxeko diru-eskea hasten da, ongizate-

Euskal Herriko zazpi probintziak edo lurralde historikoak, Nire lehen atlasa: Euskal Herritik mundura.

KLAUDIO HARLUXET FUNDAZIOA, 1998. Elhuyar/Elkarlanean.

LOTU IRUDIAK ETA LURRALDEAK

Page 33: Zuei esker - ikasbil.eus

* 33 309

Abiada:abiatu. HasiAintzakotzat hartu:benetakotzat hartu. Tomarlo en serioAitzin:aurretikAzal: cortezaAztarna: arrastoa. RastroBaba: habaBakarlari: solistaEgosi:hervirEguerdiro:eguerdi oro. Cada mediodíaEsnegain urtu:nata líquidaEz bezala: a diferencia deIragarri:badatorrela esan. AnunciarIragazi:colarKaskabiloak: c... cascabeles!Lasterka: korri eginLelo:abestietan errepikatzen den zatia. EstribilloLiseriketa:dijestioaPertza: baldeaSegizio: comitivaSuertatu:egokitu. Tocar, corresponderUrtats:urtarrilaren bata

ra bideratuko den eskea.

Urtarrilaren 5ean Errege Txikia izendatzen dute Iruñean.Opilak banatzen dizkiete errege-jantziz dauden haurrei, etababaduen opila suertatzenzaiona Errege Txiki izendatzendute hainbat pertsonaia juglar, musikari, jauntxo, apezpiku-jantzian inguruan dituztela. Jai hau Iruñeko Mutiko-Alaiakelkarteak berpiztu zuen 1920. urtean, baina jaiari buruzkolehen idazkiak XIV. mendekoak dira, ohitura lehenagokoadela uste bada ere.

Jan-kontuak

Neguko Festakliburuan azaltzen denez, Ondarrun esatenda Gabon egunean ez direla itsasora irteten: “Arrantzalefamiliako bati entzuna diot Ondarruko bere arbasoek esanohi zutela Gabonetan ez zela angula arrantzara joan behar.Esana aintzakotzathartu gabe, arrantzale bat bere tresnakhartu eta, Gabon gauean, aipatutako lansaioari ekin omenzion, eta gizon haren aztarnarikez omen zen gehiagoizan”. Eta itsasertzetik alde egin gabe, Hondarribian, Gabongaueko afarian karakolak izaten omen dituzte. Baita bakai-lua eta oilaskoa ere. Bixigua ere aipatzen du tolosarrak,baina Tarifako bixigua izango da. Oñatiko Zubillaga auzoan,berriz, bakailua tomatearekin, intxaur-saltsa eta konpotajateko ohitura dute.

Intxaur-saltsa aipatu dugunez, Gorrotxategi tolosarfamatuaren errezeta ekarriko dugu hona. Orain dela gutxiarte liseriketaastuneko platera omen zen intxaur-saltsa,baina berak proposamen bat egiten du belaunaldi berriekonar dezaten. Lehen aholkua: intxaurrak baserritarrei eros-tea. Eta intxaurrak ondo txikitzea, batidora batekin, kasu.Sei lagunentzako azalik gabeko 100-150 gr. intxaur beharomen dira. Beste horrenbeste azukre. 1/2 litro esne, eta 1/2litro esnegainurtu. Kanela-zotza eta limoi-azala.

Nola egin?: (arratsalde-partean egitea aholkatzen du) 1.Esnea kanela eta limoi-azalarekin egosi, eta iragazi. 2.Esne hau berriro egosi esnegaina eta intxaurrekin. Bostminutura azukrea bota eta minutu bat barru sutatik kendu.Denbora guztian egurrezko goilararekin mugitu. 3. Sutatikateratakoan sei katilutan banatu intxaur-saltsa. Nahi izatera,intxaur xehetu piskat erantsi eta kanela-hauts pittin bat.

Gabonetako zenbait jakiren berri eman nahi dugu, bainaez dugu erreportaje hau beste baten berri eman gabe buka-tu nahi: irantxa edo meloia. Izan ere, Zuberoako haurrekEguberrietako gau-mezaren ondotik sutondoan jartzendituzte oinetakoak, eta opariak jartzen dizkiete ondoan,bonboiak eta irantxa.

Eta Gabonetan, gehiegi jaten baita, ez da txarra azkenurteotan zabaldu diren bi ohiturei eustea. Urtea ondobukatzeko, San Silvestreren batean lasterkaegitea, edo/etaurtats egunean norberak bere inguruko mendiren bat igot-zea, txanpainarekin bada hobe.

Ohiturak eta errezetak

Gehiago jakiteko:•Eguberriak han eta hemen. HABE Aldizkaria, 209. zenb.•Euskal Herri Enblematikoa. Jaien Gida. Jaialdien

Egutegia, Etor-Ostoa.

Page 34: Zuei esker - ikasbil.eus

Abenduaren 3a Euskararen Eguna GETXO

34 309

Hizkuntza bat geurea bezain zaharra izatera heltze-ko, makina bat belaunaldik hizkuntza horretan lan,

jolas, pentsatu, maitatu eta eztabaidatu ere eginbehar dute.

Izaera horixe eman nahi diote bigarren urtez egin-go den Getxoko Euskararen Egunari. Euskara “ospat-zea” ez da egun bateko, aste bateko, hilabeteko edourtebeteko kontua, bizitza osokoa baizik.

Horrela, Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuakaukera ezin hobea proposatu du gehien atsegin ditu-gun gauzak eginez geure hizkuntza gozatzeko.

Ondo pasa euskaraz!

ABEN-DUAK 1, ostira-

la• Getxo Antzokian,gazte eta helduentzatKONTZERTUA Anari,20:00etan. Sarrera:

500 pta.

ABEN-DUAK 2, larun-

bata• Musika Eskolan, haureta gurasoentzat TXOT-XONGILOAK, 12:00etan

eta 18:00etan.Sarrera: dohainik.

ABEN-DUAK 5, astear-

tea• Getxo AntzokianEskoletarako HH 3/4/5- LH

1/2, PAILAZOAK,9:15etan eta

11:15etan. Sarrera:dohainik.

ABEN-DUAK 6, aste-

azkena• Getxo Antzokianhaur eta gurasoentzat ,PAILAZOAK, 12:00etan

eta 17:00etan.Sarrera: 400

pta.

ABEN-DUAK 4, aste-

lehena• Getxo AntzokianEskoletarako HH 3/4/5- LH

1/2, PAILAZOAK,9:15etan eta

11:15etan. Sarrera:dohainik.

ABEN-DUAK 3, igandea

• Getxo Antzokian, ZINEAKarramarroak filma, marrazki

bizidunak, 12:00etan. Sarrera: 250pta.

• San Nikolas Plazan, haur eta gura-soentzat KALE ANTZERKIA, Galaxi

13:15etan. Sarrera: dohainik.• Getxo Antzokian, bertsozale-

entzat BERTSOLARIAK, BizkaikoFinalaurrea, 17:30etan.

Sarrera: 1.000-800pta.

Page 35: Zuei esker - ikasbil.eus

* 35 309

101 gau

Bukatzen ari da 2.000 urtea, eta aben-duan, hutsik egin gabe, Durangoko Disko

eta Liburu Azoka dugu euskaldunok bilgu-ne. Portzierto, etorkizuna astroei begiratutaasmatzendutenek egiten dituzte hutsak,behin eta berriz, hutsik egin gabe. Indarhandiko jende askok izan du, eta du ondo-

an igarle-ustekorenbat, eta badirudi aspaldiko kontuadela hori. Hori argi ikus liteke Jesus Maria Olaizola, “Txiliku”idazlearen 101 gau (Elkarlanean, 2.000) liburuko Erregeaeta astrologoa pasartea irakurrita. Astrologo azkarra,horratio!

Erregea eta astrologoa“Frantziako Luis XI.ak badu gizon indartsu eta eraba-kiorraren ospea liburuetan. 1461. urtetik 1483. urteabitartean, Frantziako errege zela, jauntxo feudalenaurka ibili zen; Aragoiko erresumakoak zirenRoselló eta Sardinia bereganatu zituen eta etsai bihurrieta gogorra zuen Burgundiako (Borgonia) KarlosAusarta menderatu.

Luis erregek bazuen ezkutuko ahuldade bat.Siniskerietan erraz erortzen zen gizona izanik, iragar-le eta aztiz inguratu zen. Baina, itxuraz , iragarlehaiek ez zuten etorkizuna behar bezala -edo beraknahi bezala- iragartzen beti eta, halako batean, Luisekheriotza-zigorra ezarri zion inguruan aholkularigisa erabiltzen zuen astrologoetako bati, beti ez ziren -edo erregeren gustukoak ez ziren- iragarpen zenbaitegin zuelako edo.

Astrologoa ez omen zen batere ikaratu, ondo bainohobetobaitzekien erregea nolakoa zen.

Zurrumurru hauxe zabaldu zuen iragarleak erre-geren ingurukoen artean:

-Izarrek erakutsi didate errege baino hiru egun lehe-nago hilko naizela.

Iragarleak nahi bezala, heldu zen zurrumurru hauerregeren belarrietara, eta honek azkar baino lehenagindu zuen aska zezatela berehala astrologoa.

Eta gehiago oraindik, ahaleginak egin zituen astro-logo hori ondo zain zezaten.

Badaezpada ere!”

Alberdania argitaletxeak ere ez du hutsik egingoDurangoko Disko eta Liburu Azokan, eta azoka hori amaitueta gutxira Kursaalen Oteiza izar nagusi izango dugunez,aurten plazaratutako Joxerra Garziaren Egonean DoazenGeziakliburutik (Alberdania, 2.000) pasarte hau aukeratudugu:

Oteiza“Bere intuizioen duin ez den diskurtsoa garatu izanaleporatzen diote batzuek Oteizari.Darabilten diskurtso dotorean intuizio-arrastorik ereez duen jendea, asko eta asko”.

Aholkulari:gomendioak ematen dituena. ConsejeroAhuldade:ahulezia. DebilidadAzkar baino lehen:azkar demonio!. Echando lechesErresuma: erreinua. ReinoHorratio:horratx. Por cierto!Iragarpen zenbait:edo zenbait iragarpen. Biak daude ondoItxuraz:antza. Al parecerOndo baino hobeto:hagitz ondo. La mar de bien Usteko:pseudoZurrumurru:txutxumutxua. Rumor, chisme

Durangoko azoka

ASMATU

Aditz bihurria da hauxe. Gaztelaniaz behintzat bibaliokide baditu, elkarren artean antonimo xamardirenak. Izan ere, aditz honek alde batetik, inventaresan nahi du, edo nahi bada, asmakerietan ibili. Etabestetik, aldiz, acertar. Eta acertar certeza-ren hitzeratorria da. Goiko esaldian ere ez dago argi zeinadiera duen. Horregatik jarri dugu galdera-ikurraaditzaren ostean.

Page 36: Zuei esker - ikasbil.eus

36 309

Zeinuz ZeinuGEMINIGemini zeinuko pertsonak ez dira geldirik ego-ten, beti ari dira zerbaitetan. Gainera, trebeakdira edozertan ari direla ere. Badute, hala ere,

akats handi bat: berehala aspertzen dira gauza bera eginbehar badute.

VIRGOZeinu honen pean jaiotako pertsonen ezauga-rrien artean bada bat besteak baino nabarmena-goa: oso perfekzionistak dira, batez ere lanean.

Oso saiatuakbaina baita kritikoak ere, beren burarekineta besteekin.

LEOEgoera gehienetan, behintzat, bihotz handikoadela erakusten du Leok. Hori da bere ezaugarri-rik onenetakoa. Txarrenetakoa, berriz, gehiegi-

keriatarako joera izaten duela. Edonola ere, besteen-gandik oso nabarmen bereizten duena zera da: bereseme-alabak asko babesten dituela.

AQUARIUSZeinu honen pean jaiotakoari ez zaio bateregustatzen bere askatasuna mugatzea, bere kasaibiltzea baitu gustuko. Berekoiaere bada, baina

dena ez da txarra bere izaeran, idealista eta bihotz onekoaizaten badaki. Gainera, lan asko egiten du behartsuenalde.

CANCERGabonetan denok ematen dugu denbora gehi-xeago familia artean. Cancer zeinuko pertsonek,behintzat, atxikimendu handia diote familiari

eta horrexegatik dituzte gustuko Eguberri-jaiak. Bestalde,ez zaie batere gustatzen bere bizitza pribatuari buruzinork ezer jakitea.

TAURUSBatzuek noraezeanibiltzea gustuko badute ereez da taurustarren kasua. Segurtasun afektiboa-ren bila baitabiltza beti. Amodioak ez ezik

diruak ere kezkatzen ditu, estimazio handia diote-eta.Metodikoak dira, baita herabeak ere.

SAGITARIUSSagitariustar bat ezagutu nahi baduzu, errepa-ratu gauza hauei: Abentura-zalea da, harrosamarra baina begikorra. Edonola ere, badaki

bere jarrerak garaizaldatzen eta horrela ez da hain jasan-gaitza gertatzen.

SCORPIOKontuz ibili beharra dago zeinu honen peanjaiotakoekin. Borrokalariak dira eta handi-nahiak. Gainera, oso zitalak izan daitezke

kalte egiten badiete. Erne ibili, beraz!

LIBRAAmodio kontuetan arazoak sortzen zaizkielibratarrei, erraz maitemintzeko joera dutenez,batetik bestera, lorez lore dabiltzalako. Bikotea

aukeratzen dutenean, berriz, gustu ona dutela erakustendute eta beren bizitzaren helbururik garrantzitsuenetakobat oreka bilatzea dela esan daiteke.

CAPRICORNGauzak arrapaladan, azkar egitea gustukobaduzu, ahaztu capricorn zeinutarrekin, poliki-poliki, presarik gabe joatea baita beren leloa.

Gaur egungo famatuen arinkeriak ere ez dituzte baterebegi onez ikusten eta horretan ere neurriz jokatzendute komunikabideekin; alor pribatua alde batera uztensaiatzen dira.

PISCISPiscis izatearekin batera dator berezia izatea.Horrek ez du esan nahi piscistarrak aparte utzibehar diren horietakoak direnik, konplexuak

direla baizik. Horregatik izango da, beharbada, zeinuhonetako pertsona askok alkohola edo drogaren menpeerortzeko joera edukitzea.

ARIESZeinu guztien artean gogorrenetako bat daARIES, eta ariestarrak, berriz, odolberoak etaizakera zakarra duten pertsonak. Normalean

nahi duena egiten ohituta dago ariestarra baina, badu, bes-talde, ausardiarik, ez baititu zailtasunak saihesten. Aregehiago, gustuko dituela ematendu.

*Arrapaladan: presaka, itsumustuan.Con prisaAtxikimendu: atxikidura. ApegoBegikor:xaloa. AfableBehartsu:pobreaBere kasa:bere gisara. A su bolaBereizi: ezberdindu, aldendu.DiferenciarseBerekoi: egoísta. Euskaraz izenordeguztiekin erabil daiteke: neurekoia,hirekoia, berekoia, geurekoiak...

Edozertan: zernahitan. En cualquiercosa o tareaEman: iruditu. Dar la sensaciónErreparatu:begiratu, konturatuEstimazio:estima, tiraGaraiz:a tiempoGehiegikeria: neurrigabekeria.DesmesuraHandinahi: handi izateko gogoa.Deseos de grandezaJoera:jitea, lera. Tendencia

Neurriz jokatu:ser comedido/aNoraezean:galduta. Sin rumboSaiatu: langilea. Saiatu: aditza ize-nondo balioarekin. Esforzado/aSaihestu:ekidin. EvitarTrebe:iaioa. HábilZakar:lehorra. Tosco/aZital:setatia. Tozudo/a

Page 37: Zuei esker - ikasbil.eus

Zuzenketa-orria, 40.orrialdean.

37 309

Botila-Orkestra

Esaera zaharren dominoa

Aproba egin ezazu: kolpetxo bat eman urez betetakobotila bati eta beste bat erdi-betea dagoen beste bati. Aldehandiko soinuak entzungo dituzu. Bete gero ur-kantitatedesberdinez zortzi botila, musika-noten gama osoa lortze-ko. Egokitusoinua benetako musika-tresna batekin, har-monikarekin adibidez.

Soinuak nola sortzen dira?Airearen bibrazioek sortzen dituzte soinuak. Ziri motz

bat jotzen baduzu, soinu zorrotzalortuko duzu. Ziria luze-ago bada, soinua baxuagoa izango da. Danbor edo tamtambaten larru tiratua leku batean jota, soinu bat lortuko duzu,eta beste batean jota, beste bat.

Domino-fitxa hauek bezala elkarri lotuz, euskal esaera zahar bat osatuko duzu. Fitxak ezkerreko alde-an bi puntu baditu, bi letrako beste fitxa baten ondoan jarri beharko duzu. Izan ere, letra eta puntuenkopurua da fitxen arteko lokarria. Fitxa zuritik hasi behar duzu esaera zaharra osatzen.*

Alde:diferenciaEgokitu: adecuar, ajustarGiza ahots: voz humanaHari:cuerdaIzan ezik:salbu. A excepción deLaburbildu:resumirLortu:lograrSoinu zorrotz:sonido agudoZiri: varilla

Gitarra-hariamotza baldin bada, soinu zorrotzagoa ent-zungo da. Zenbat eta luzeagoa, orduan eta baxuago izan-go da soinua. Horrela, nahi den soinua lortu daiteke. Gizaahotsakere gure ahots-korden eraginak sortzen ditu.

Musika-notakGama musikala osatzen dute: do, re, mi, fa, sol, la, si,

do notek. Nota batetik hurrengorako tarteari tonua esatenzaio, si eta do-ren artean izan ezik, tarte hori tonu-erdikoabaita. Tonu guztiak bost lerro paralelotan laburbiltzen dira.

Jo

Ur kantitate desberdinez betetako botilak

Ilustrazioa:“Aventuras y descubrimientos en la naturaleza” liburutik, 57.orrialdean.

A- DUKO

GU-NA

NA

ORDU ILU-

KOBEN

E-ARGITU

Page 38: Zuei esker - ikasbil.eus

Hitz

gezi

duna

k

38 309

Luis Manterola

Ezkutuko mezuaJoko honetan letren ordez zeinu berezi batzuk aurkituko dituzu. Zeinu bakoitzari letra bat eta bera dagokio.Ea testua osatzen duzun. Proposatzen dizugun zatia Hartzabalen ...bide bazterrean hi eta ni kantari...liburu-tik hartua dago.

=

=

=

=

=

=

Page 39: Zuei esker - ikasbil.eus

39 309

Isabella Rossellini(Gemini )

Madonna (Leo)

Richard Gere(Virgo )

Paul Newman(Aquarius )

1.- ITALIA

2.- IRLANDA

3.- HOLANDA

4.- GREZIA

5.- DINAMARKA

6.- INGALATERRA

7.- BULGARIA

8.- FRANTZIA

9.- FINLANDIA

10.- ALEMANIA

INTERESGUNEA

Gaurgero

Page 40: Zuei esker - ikasbil.eus

40 309

Hitz

gezi

duna

k

Ezkutuko mezua=K

=T

=N

=S

=D

=H

Bakarrik bizitzera ausartzen ez denaez bedi, otoi!beste inorekin bizitzen hasiez dakitezenbat heriotze eman diezaioketenelkarri.

Esaera zaharren dominoaAbenduko eguna argitu orduko iluna.

Page 41: Zuei esker - ikasbil.eus

41 307

Ika

slear

en k

oade

rnoa

309

41 309

Page 42: Zuei esker - ikasbil.eus

Ika

slear

en k

oade

rnoa

42 309

3.EUSKALTZAINDIAREN ARAUAK

Segidan irakurriko duzun testuan ez ditugu Euskaltzaindiakemandako arauak errespetatu eta beraz, hainbat gauza okeridatzi ditugu. Saia zaitez zuzentzen.

Inuxente, inuxente!

Istorio hau oso bitxia da. 1917ko Abenduak hogeitazortzian HenryLouis Mencken idazleak urtehurren baten berri eman zuen New York

Evening Mail egunkarian, hirurogeitamabost urte betetzen zituelaAmeriketako Estatu Batuetan bainera sartu zenetik. Gizaki batbertan oso osorik sartzeko moduko bainera 1842anCincinnatiko dendari batek ekarri zuela lehen aldiz AEBetara.Dendari honek lagun batzuek etxera afaltzera ekarri eta horie-tatik lau bainatu egin ziren.

Albistea egunkarietara heldu eta ia guztiek egin zioten ongi eto-rria trasteari. 1851an Etxe Zurian jarri zuten, eta 1859an Etxe

Zurian Ipar Amerikako Sendagileen Elkartearen %55ak zion bainuakez diola kalterik egiten osasunari eta %20ak on egiten diola.

Uztailetik honako HABE aldizkarietan txertatu dugu EUSKARA HOBETZEN izeneko atalhau Ikaslearen koadernoan. Orain, abenduko alearekin batera, EUSKADI IRRATIA etaHABEren artean egindako EUSKARA HOBETZEN irratsaioa oso-osorik, testuak eta guzti,eskuratzeko aukera eskaini dugunez, hemendik aurrera ez dugu atal hau argitaratuko,bilduma osoa izango baituzu eskura.Dena dela, CD-ROM-aren edukia oinarri hartuta, hona hemen ariketa batzuk. Ariketenzuzenketa egiteko bi bide izango dituzu; bata, CD-ROM-a bera; bestea, 43.or. dagoenzuzenketa-orria.

Ondoren irakurriko dituzun egoeretan aproposa den esapideaasmatzen saia zaitez. Ez badakizu nola esaten den euskaraz,emazu gaztelaniaz. Eta euskaraz nola esaten den jakin nahi badu-zu, CD-ROM-ean kontsulta egin edo zuzenketa-orria irakurri.

Gezurretan aritzeko ohitura duenari, zer esango zeniokeegia esaten saia dadin?

a. Gezurrak hanka motza dub. Gezurrak buztana laburc. Lehenago harrapatzen da gezurtia herrena baino

Lagun bat etorri zaizu interneten irakurri duen berri xelebrebat kontatuz. Badirudi hemen dauden arazo berberak ema-ten direla urrutiko lurraldeetan ere. Nola adieraziko zenukehori esaera baten bidez?

a. Han ere egosten dira babakb. Han ere txakurrak hankutsikc. Han ere badira txakur berdeak

Oso lanpetuta eta nekatuta dabil zure senar/emaztea, zeresango zenioke alaitzeko eta garai hobeak etorriko direlaadierazteko?

a. Eguraldi txarrari aurpegi onab. Nekeetan, irria ezpainetanc. Nekeari irribarre

Berandu ibili zenez,----------------------------------------- zituenJoxek hegazkina garaiz hartzeko: bidean istripua, oso eguralditxarra...

a. Gaizki pasab. Moreak ikusic. Gorriak ikusi

Sukaldean dabil ama, Gabon gaueko afaria prestatzen,etengabe lanean, baina gustura. Zer esaldi datorkizu bururahori adierazteko?

a. Gustura hartzen den sarnak ez du azkurarik ematenb. Gustuko tokian, aldaparik ezc. Gustura dabilena, kexarik ez

1.ESAERA-ESAPIDE EZAGUNAK

Oraingo egoeretan, berriz, euskarazko molde jatorrak erabilibeharko dituzu. Irakur itzazu eta erantzun egokia ematensaiatu.

Zure lagun Anaren etxera deitu duzu eta bere amak hartudizu. Zer esango diozu Ana etxean den ala ez jakiteko?

----------------------------------------------------------------------------

Eguraldi igarkizunak asmatu egin du gaurkoan eta haizeakgogor jotzen du. Kalera ateratzeko asmoa duen lagunari zeresan?

Kontuz ibili, -----------------------------------------------------------

Lan batzuk agindu dizkizu zure nagusiak gaur arratsaldera-ko, eta horretan ari zarela etorri zaizu zure alaba txikiamarrazki bat egiten laguntzeko eskatuz. Zer esango diozu?

Lasai, lan hau--------------------------------------------------------------------------------------------------------egingo dugu marrazkia

Zure seme Beñatek urteak beteko ditu datorren astean.Gonbita egin nahi diezu ikastolako hainbat umeri. Zer esangurasoei?

Beñaten ----------------------------------------ospatzeko egingodugun askarira gonbidatuta dago zure semea/alaba.

Bazkaltzen ari zaretela, plater bero bat utziko duzu mahaigainean. Zer esan mahaikideei ez erretzeko?

----------------------------------------------------------------------------

2.ERDARAKADAK/OKERRAK

Page 43: Zuei esker - ikasbil.eus

Ika

slear

en k

oade

rnoa

4.ZUZENKETA-ORRIA

1. GAZTELANIAZKO ESAERA-ESAPIDE EZAGUNBATZUK EUSKARAZ

Gezurretan aritzeko ohitura duenari, zer esango zenio-ke egia esaten saia dadin?

a/b GEZURRAK HANKA MOTZA DU/GEZURRAKBUZTANA LABUR

Lagun bat etorri zaizu interneten irakurri duen berrixelebre bat kontatuz. Badirudi hemen dauden arazoberberak ematen direla urrutiko lurraldeetan ere. Nolaadieraziko zenuke hori esaera baten bidez?

b) HAN ERE TXAKURRAK HANKUTSIK

Oso lanpetuta eta nekatuta dabil zure senar/emaztea,zer esango zenioke alaitzeko eta garai hobeak etorrikodirela adierazteko?

b) NEKEETAN, IRRIA EZPAINETAN

Berandu ibili zenez,

c) GORRIAK IKUSI zituen Joxek hegazkina garaizhartzeko: bidean istripua, oso eguraldi txarra...

Sukaldean dabil ama, Gabon gaueko afaria prestatzen,etengabe lanean, baina gustura. Zer esaldi datorkizu bururahori adierazteko?

b) GUSTUKO TOKIAN, ALDAPARIK EZ

2. ERDERAKADAK/OKERRAK

Oraingo egoeretan, berriz, euskarazko molde jatorrak erabilibeharko dituzu. Irakur itzazu eta erantzun egokia ematensaiatu.

Zure lagun Anaren etxera deitu duzu eta bere amakhartu dizu. Zer esango diozu Ana etxean den ala ezjakiteko?

Ana hor (al) dago?Ana etxean (al) dago?

Eguraldi igarkizunak asmatu egin du gaurkoan eta hai-zeak gogor jotzen du. Kalera ateratzeko asmoa duenlagunari zer esan?

Kontuz ibili, haizea dabil eta!

Lan batzuk agindu dizkizu zure nagusiak gaur arratsal-derako, eta horretan ari zarela etorri zaizu zure alabatxikia marrazki bat egiten laguntzeko eskatuz. Zer esan-go diozu?

Lasai, lan hau bukatzean egingo dugu marrazkia

Zure seme Beñatek urteak beteko ditu datorren astean.Gonbita egin nahi diezu ikastolako hainbat umeri. Zeresan gurasoei?

Beñaten urtemuga/urtebetetzea ospatzeko egingodugun askarira gonbidatuta dago zure semea/alaba.

Bazkaltzen ari zaretela, plater bero bat utziko duzumahai gainean. Zer esan mahaikideei ez erretzeko?

43 309

3. EUSKALTZAINDIAREN ARAUAK

Hementxe duzu testua zuzenduta.

Inuxente, inuxente!

Istorio hau oso bitxia da. 1917ko abenduaren hogeita zort-zian Henry Louis Mencken idazleak urteurren baten berrieman zuen New York Evening Mail egunkarian, hirurogeitahamabost urte betetzen zituela Ameriketako Estatu Batuetanbainera sartu zenetik. Gizaki bat bertan oso-osorik sartzekomoduko bainera 1842an Cincinnatiko dendari batek ekarrizuela lehen aldiz AEBetara. Dendari honek lagun batzuketxera afaltzera ekarri eta horietatik lau bainatu egin ziren.Albistea egunkarietara heldu eta ia guztiek egin zioten ongietorri trasteari. 1851an Etxe Zurian jarri zuten, eta 1859anEtxe Zurian Ipar Amerikako Sendagileen Elkartearen %55akzioen bainuak ez diola kalterik egiten osasunari eta %20akon egiten diola.

Page 44: Zuei esker - ikasbil.eus

gure ikasle saiatua“Lehenengo saioa”

Ika

slear

en k

oade

rnoa

44 309

Kaixo, Saioa naiz eta euskarajakitzera etorri naiz euskaltegi-ra

Saioa, kontaiguzu bada, zergatikmatrikulatu zara gure euskalte-gian?

Kaixo guztiak, Saioa naiz eta...

Kaixo, ni Saioa naiz eta euskaraikastera etorri naiz euskaltegihonetara.

HURRENGO EGUNEAN...

Kaixo, ni Saioa naiz etaeuskara ikastera etorrinaiz euskaltegi honetara

Euskara jakitzera, ez, jaki-tera... jakin?

Lasai Saioa, oso ondo!Euskaraikastera etorri zara eta orain...

Ez, ez!Hori bai!

Page 45: Zuei esker - ikasbil.eus

ikolas deuna Asia Txikian IV.menden bizi izan zen. Gotzaihonek haurrak defenditu etabehartsuei opari ugari ematen

zizkiela diote garaiko kontakizunek. Santueskuzabal eta ongile hau 342 urtean hil zenBarin (Italia) abenduaren 6an.

Nikolas deunak utzitako ohiturenarrastotik jaio ziren beste zenbait pertso-naia: Alemanian Sankt Nikolaus eta SanctHerr Nicholaas edo Sinter Klaas Holandan.Gotzaien antzera jantzita zeruan barrenazaldi baten gainean ibiltzen zen opariakbanatzen. Batzuetan Black Peter-ekin ageriohi zen.

Europako gabonetako ohituretanopari-banatzaile ugari dago: OlentzeroEuskal Herrian, Erregeak Espainian, Father

Christmas Ingalaterran, JulenisseEskandinabian, Përe Noïl Frantzian...Azken hauek Nikolas deunarekin dutelotura. Baina, gure artean hain ezaguna etaospetsua den Bizarzuri edo Santa Klausjatorriz estatubatuarra da. Berez, SinterKlaas hitzatik datorrena. Izan ere, XIX.mendean etorkin holandarrek opari-emaile-aren istorioak kontatzen omen zituzten etaWashington Irving idazleak jaso eginzituen. Irudia, ordea, Thomas Nast marraz-kigilearen eskutik sortu zen. 1860-1880urteetan Harper’s Weekly aldizkarian argi-taratu zituen eta ezusteko arrakasta lortuzuen. Orduz geroztik, Santa Klaus, onpus-ka-itxura duen gizon lodikote eta muxugo-rriaren irudia gaurdaino iritsi da eta gabo-netako irudirik unibertsalena da.

N

SANTA KLAUS edo BIZARZURI

Hauxe duzu BIZARZURIren jatorriaren azal-pena. OLENTZEROrena idatziko al duzu

jarraian duzun tarte honetan?Hasi aurretik, birpasa ezazu Olentzeroriegindako elkarrizketa 27.orrialdean etagogoan hartu Gabonetako kantutegian

ageri diren Olentzeroren abestiak. Bertatikjaso dezakezu azalpenezko testu hau egite-ko informazioa: itxura, izaera, zaletasunak...

Ika

slear

en k

oade

rnoa

45 309

Page 46: Zuei esker - ikasbil.eus

OPARI-ZERRENDA:• Falta zaizkidan hitzak gogoraraziko

dizkidan iratxo bat• Edukiz erraldoia den hiztegi txiki-txiki

bat (honela edonora eramango dut)• Jendaurrean hitz egiteko patxada eta

trebetasuna• Euskaraz gezur biribilak esateko abil-

dadea• Euskaraz txisteak kontatzeko grazia• ...

Kaixo Olentzero:

Aurten Olentzerok euskara ikastenlagunduko dizuten opariak egitea nahi-ko zenuke. Idatziozu honako lerro haue-tan eta ondoren bidaliguzu guri, gukbideratu dugu-eta.Ezertan hasi aurretik, hala ere, komenizaizu opari-zerrenda idaztea:

eskutitzaOLENTZERORI

Ika

slear

en k

oade

rnoa

46 309

Page 47: Zuei esker - ikasbil.eus

35 euskal liburu eta diskoazoka

DURANGO2000abenduaren

5tik 10eraABENDUAK 5

10.30 etatik 3.30etara ikasle eta irakasleen eguna4retatik 8etara profesionalen eguna (gonbidapena behar da)

Bizkaiko Foru Aldundia

Diputación Foralde Bizkaia

Kultura Saila Departamento de Cultura

JUSTICIA Diputación Foral de AlavaArabako Foru Aldundia

KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE CULTURA

GerediagaElkartea

www.durangokoazoka.com

Gipuzkoako Foru AldundiaDiputación Foral de Gipuzkoa

DurangokoUdala

ANTOLATZAILEAK: BABESLEAK:

35 euskal liburu eta diskoazoka

DURANGO2000abenduaren

5tik 10era

Page 48: Zuei esker - ikasbil.eus

Ongi etorri HABEnet Chatera!

Solaskide baten bila bazabiltza, hementxe dituzu aukera bat bainogehiago:

1.- “IRAKASLEGELA”:Irakasleak biltzeko lekua, bertan, norbait izangoduzu 15:00etatik 15:30etara.

2.- “LAGUNDUKO?”:Ariketak egiteko laguntza behar duzu? Bertan, nor-bait izango duzu 10:30 etatik 11:00etara, 14:30etatik 15:00etara eta19:30etatik 20:00etara .

3.- “KAFE-TXOKOA”:Berriketarako lekua. Egun osoan irekia.