ZIENTZIA ERE KLTRA DAstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/20/... · Lur planeta sufritzen ari...

8
2015ko azaroaren 20a, Ostirala Número: 391 Oneka marrazoaren itzulera Azaroaren bukaera arte ohiko lekuetan aurkitu ezin daitekeen arren, Ene Kantaken DVD berria dagoeneko erosi daiteke, euren webgunean. 2. ORRIALDEA ZIENTZIA Javier Liras, hodei bat nola sortzen den azaltzen, Zientziaren 15. Astearen inaugurazioan. IBAN AGUINAGA ZIENTZIA ERE KULTURA DA 15. edizioa Tailerrak, hitzaldiak, bisitak, erakusketak... Zientzia gizartera hurbiltzeko hainbat jarduera eskai- ni dira Zientziaren Astean. 4 ETA 5. ORRIALDEAK HISTORIAREN TXOKOA AMSTRONG, GIZAKIAREN ARRASTOA ILARGIAN 8. ORRIALDEA NAFARROAN BARRENA PEÑALEN, NATURARA BEGIRATZEN DUEN ERRIBERAKO TALAIA 6. ORRIALDEA

Transcript of ZIENTZIA ERE KLTRA DAstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/20/... · Lur planeta sufritzen ari...

Page 1: ZIENTZIA ERE KLTRA DAstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/20/... · Lur planeta sufritzen ari da, euririk ez du egiten azkenaldian, ur eskasia dago, auto kopurua ikaragarria

2015ko azaroaren 20a, OstiralaNúmero: 391

Oneka marrazoaren itzuleraAzaroaren bukaera arte ohiko lekuetan aurkitu ezin daitekeen

arren, Ene Kantaken DVD berria dagoeneko erosi daiteke, euren webgunean. 2. ORRIALDEA

ZIENTZIA

Javier Liras, hodei bat nola sortzen den azaltzen, Zientziaren 15. Astearen inaugurazioan. IBAN AGUINAGA

ZIENTZIA ERE

KULTURA DA15. edizioa Tailerrak, hitzaldiak, bisitak, erakusketak... Zientzia gizartera hurbiltzeko hainbat jarduera eskai-ni dira Zientziaren Astean. 4 ETA 5. ORRIALDEAK

HISTORIAREN TXOKOA

AMSTRONG, GIZAKIAREN ARRASTOA ILARGIAN 8. ORRIALDEA

NAFARROAN BARRENA

PEÑALEN, NATURARA BEGIRATZEN DUEN ERRIBERAKO TALAIA 6. ORRIALDEA

Page 2: ZIENTZIA ERE KLTRA DAstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/20/... · Lur planeta sufritzen ari da, euririk ez du egiten azkenaldian, ur eskasia dago, auto kopurua ikaragarria

22015ko azaroaren 20a, Ostirala

AISIA Ikuskizunak

ETXEKO BERRIAK

BERTSOLARITZA

Gaur hasiko da, Goizuetan, Xalto bertsolari txapelketa

Xalto sariketa Goizuetan jokatuko da gaur. Hama-hirugarren edizioa izango da aurtengoa, Goizue-tako Umore Ona elkartean bertso-afari forma-tuan antolatuko dena. Patxi Castillo (Bera), Saioa Alkaiza (Iruñea), Iker Gorosterrazu (Ituren), Alaz-ne Untxalo (Ituren), Manex Mailharin (Berrio-zar), Amaia Elizagoien (Oronoz), Egoitz Goroste-rrazu (Ituren) eta Sarai Robles (Barañain) arituko dira kantuan. 21:00etan hasita, lehenik afaria eta ondotik mahai bueltan saioa egingo da zortzi bertsolari gazteekin. Maider Ansa gai-jartzai-leak gidatuta ospatuko da lehenengo saio hau.

Sarrerak 15 eurotan eskuratu daitezke Goizueta-ko Amaia kafetegian eta Nafarroako Bertsozale Elkartera deituta (948 14 37 47) edo idatzita ([email protected]).

Xalto sariketa, 1993. urtean egin zen lehen aldiz eta aurten hamahirugarren edizioa jokatuko da. Andres Narbarte “Xalto” bertsolariaren omenez egina, Goizuetan, bere jaioterrian ospatuko da finala. Hamahiru edizio hauetan bertsolari nafa-rren harrobia izan da eta hala izaten segituko du. Julio Soto, Estitxu Arozena, Xabier Silveira, Amets Arzallus, Xumai Murua, Jon Barberena, Diego Riaño, Jon Elizetxe, Aimar Karrika… izan dira Xalto sariketa irabazi dutenetako batzuk. Duela bi urteko edizioan berriz, Mikel Lasarte barañain-darrak jantzi zuen txapela.

Sariketa honetan parte hartzeko hiru baldintza bete behar dituzte bertsolariek: Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean inoiz kantatu ez izatea, aurretik Xalto sariketa irabazi ez izatea eta 1985-2000. urteen baitan jaioak izatea.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak urtero antola-tzen dituen ekimenen artean txandakatzen diren Xalto sariketa eta Izeta sariketa daude. Horien helburu nagusia, Nafarroako bertsolari gazte zein hasi berriei kantatzeko aukera ematea da, haien bertsogintza ezagutarazteko eta gerora baliaga-rri izango zaien esperientzia har dezaten. Nafa-rroako Bertsozale Elkartea da Xalto sariketaren antolatzailea, Goizuetako Udalaren laguntzarekin. Horrez gain, Goizuetako Umore Ona elkartearen laguntza ere badu ekimenak.

ONEKA MARRAZOAREN

ABENTURA BERRIAKDVDa salgai Datorren astean dendetara iritsiko den Oneka marrazoa-ren DVD berria dagoeneko salgai dago Ene Kantaken webgunean

Oneka marrazoaren abenturek izugarrizko arrakasta daukate txikien artean.

Diario de Noticias

Urtebete igaro da Ene Kantakeko kideek Oneka marrazoa ikuskizuna Iruñeko Gayarre

Antzokian aurkeztu zutela, Euska-lerria Irratiko lagunekin batera. Estreinaldi hartan lepo bete zuten antzokia. Barañaingo Auditorioan emanaldi eta festa ospatu zen 2015ko urriaren 3an eta DVDa grabatu zen egun horretan bertan, azaroaren 25ean salgai jarriko dena. Hala ere, dagoeneko erosteko aukera badago, webgunearen bitartez eta prezio berezi batekin: 10 euro. Azaroaren 25tik aurrera ohiko tokietan salgai egongo da.

Eneko eta Nereren abenturak bizi-tzeko agertoki aproposa izan zen Barañaingo agertokia. Bertan, Oneka

marrazoaren beste hainbat lagun gonbidatuta zeuden; hala nola, Basa-jaun eta Tartalo anaiak, kilikiak, erraldoiak, eta beste hainbat sorpre-satxo ere bai.

DVD berri honekin lortutako

diruaren parte bat Mailope herri aldizkaria laguntzeko izango da. Mailope Araitz-Betelu, Larraun eta Lekunberriko herri aldizkaria da. 1990. urtean argitaratu zenez lehe-nengoz, aurten 25 urte beteko ditu.

Berez ingurune euskalduna den arren, aldizkaria bera jaio zenean, euskararen normalizaziora heltzeko urrats franko eman beharra zegoe-la ikusi zuten bertako hainbat euskaltzaleek. Gau-eskolako ikas-

XEHETASUNAK

3 Oneka marrazoaren ikuskizune-

rako data berriak: Abenduan.

19an, Azpeitian; 26an Barakal-

don; 27an Iruñeko Zentral Kafe

Antzokian; eta 29an Lizarrako

Golem aretoetan. Data gehiago

laster emango dituzte, Ene Kan-

taken webgunean eta faceboo-

kean.

MAILOPE LAGUNTZEN

3 Mailope, aldizkari bat baino

gehiago: Hilabetekaria argitarat-

zeaz gain, hainbat kultur ekitaldi

ere antolatzen ditu elkarteak, beti

ere euskara eta euskalzaletasuna

ardatz hartuta. Bidean, zailtasun

ugari izan da. Nafarroako Gober-

nuak azken urteetan diru lagunt-

za ukatu, eta bazkideen eta

publizitatearen bidez lortutako

diruari esker egin ahal izan du

aurrera proiektuak

leen ariketa gisara sortu zen aldizka-ria. Lau orrialdeko ale bat atera zuten lehenengoz, eta herritarren artean zer nolako arrakasta izan zuen ikusita, azkenean, hilabeteka-ri bihurtu zen.

Sinopsia Lur planeta sufritzen ari da, euririk ez du egiten azkenaldian, ur eskasia dago, auto kopurua ikaragarria da... Eneko eta Nere kezkatuta daude, ezin baitute gehien gustatzen zaien jolasean aritu: putzuetan saltatzea. Beste alde batetik, Tartalo eta Basa-jaun urtebetze festa ospatu nahi dute eta komeriak igaroko dituzte hura lortzeko. Liburu magikoa hartuta uraren bila joango dira: baina... lor-tuko al dute? Oneka marrazoak lagunduko al die?

Page 3: ZIENTZIA ERE KLTRA DAstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/20/... · Lur planeta sufritzen ari da, euririk ez du egiten azkenaldian, ur eskasia dago, auto kopurua ikaragarria

2015ko azaroaren 20a, Ostirala 3

IKASTETXEAK Erentzun eta Ibaialde ikastolak

2016KO NAFARROA OINEZ, INDARRAK BATERATZENLehenengoz bi ikastolen artean Viana eta Lodosako ikastolek elkarlanean antolatuko dute 2016ko Nafarroa Oinez besta, ‘Hartu, tenka, tira!’ lelopean ospatuko dena urriaren 16an

Maite Otero, Emilio Ruiz, Iban Izurza, Josu Reparaz, Iñigo Telleria, Iosune Ortega eta Elena Zabaleta, Nafarroa Oinez 2016 aurkezpenean. JAVIER BERGASA

Andrea Apezteguía

Viana eta Lodosako ikastolek, Erentzunek eta Ibaialdek, Nafa-rroa Oinez 2016 aurkeztu zuten

berriki. Hartu, tenka, tira! lelopean ospatuko da urriaren 16an. Ikasto-len besta handia bi ikastetxeren artean antolatzen den lehenengo aldia da, beraz, Nafarroa Oinez his-torikoa izanen dela ez dago dudarik. Ibilbidea Vianan izango den arren, kirol, kultura eta bestelako jardue-ra asko Lodosan eginen dira, egun handiaren aurretik, Nafarroako Ikas-tolen Elkarteak aditzera eman zue-nez.

Vianako Erentzun Ikastola eta

XEHETASUNAK

3 Data eta lekua: Besta 2016ko

urriaren 16an ospatuko da Via-

nan. Aurretik antolatuko diren

ekitaldiak Lodosa eta inguruetan

izanen dira.

3 Helburu bikoitza: Ikastolen hel-

burua, alde batetik, “Nafarroako

eremu honetan euskeraren nor-

malizazioa eta sustapena

bultzatzea da” eta, bestetik, “bi

ikastolen eraikuntzak sortutako

diru zorra kitatzea, euren

hezkuntza eskaintza eta ere-

duaren garapena ziurtatu ahal

izateko”.

Lodosako Ibaialde Ikastola “txikiak izan arren, lan egiteko gaitasun han-dia erakutsi duten zentroak dira”, antolatzaileek aurkezpenean azal-du zutenez. “Ilusio handiarekin jasotzen dugu Nafarroa Oinez anto-latzearen ardura”, gehitu zuten.

Erentzun Ikastolak Vianakoak zein inguruko herrietakoak diren 100 bat ikasle biltzen dute, lau hilabeteeta-tik hasi eta Lehen Hezkuntzako zikloa bukatu artekoak. Duela 35 urte ekin zion bere ibilbideari eta, egun, 13 irakaslez osatutako klaus-troa dauka. Hirugarren aldia izango da Vianako ikastolak Nafarroa Oinez bat antolatzen duela, 1992an eta 2007an ere antolatzaile izan baitzen.

Bestalde, Ibaialde Ikastola 2001ean sortu zen bi ikastolen bateraketaren ondorioz: Muskari eta Deikaztelu. Gaur egun bi urtetatik Lehen Hezkuntza bukatzera arteko eskain-tza dauka. Lodosa, Sartaguda, Ando-silla, Mendavia eta inguruetako hainbat herritako 60 bat ikasle biltzen dira bere baitan, 7 irakasle-rekin. Ikastola sortu zen urte berean ospatu zuen bere lehenengo Nafa-rroa Oineza.

Hartu, tenka, tira! izan da 2016ko Nafarroa Oineza ospatzeko aukera-tu duten leloa. Bi ikastolen ardura-dunek azaldu zuten bezala, “sokati-rako epaileek erabiltzen dituzten aginduetan oinarritzen da. Azken

batean, helburu bakar batera bide-ratutako esfortzu bateratuari egiten dio erreferentzia, halaxe izan baita gure kasuan, gure herrietan, euska-raren normalizazioan, erabileran eta zabalkuntzan egin dugun lanari dagokionez”.

Bestalde, “akziorako dei bat ere bada, nolabait, izan ere Nafarroa Oinez proiektua elkarrekin hartu dugu, denon artean euskara susta-tzeko. Soka bakar eta indartsua lort-zeko soka desberdinen arteko lotu-ra ere irudikatzen du. Gure lurral-deari erreferentzia egiten dioten koloreak aukeratu ditugu horreta-rako: lurraren, baratzeen, landen eta ereiteen koloreak”. ■

Page 4: ZIENTZIA ERE KLTRA DAstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/20/... · Lur planeta sufritzen ari da, euririk ez du egiten azkenaldian, ur eskasia dago, auto kopurua ikaragarria

42015ko azaroaren 20a, Ostirala

GAUR EGUN Dibulgazioa

ZIENTZIA EDO ZERGATIEI

BELDURRA GALTZEKO BIDEAEsperimentuak Gazteluko plazan Zientzialariak kalera atera ziren, zientziari beldurra galdu eta jendartera hurbiltzeko helburuarekin, 15. Zientziaren Astearen irekiera ekitaldian.

Esperimentu baten erakustaldia, Iruñeko Gazteluko plazan. IBAN AGUINAGA

A. Apezteguía/Diario de Noticias

Zientzia ez da gauza arraro bat. Zientziak, munduak nola fun-tzionatzen duen azaltzen digu.

Halaxe erran zuen Joaquín Sevilla Zientziaren Lagunen Elkarteko lehendakariak, Zientzia, Teknolo-gia eta Berrikuntzaren 15. Astearen ospakizunean. Zientzia kultura da lelopean, jardunaldi honetan “zientziari beldurra galtzeko” hogeita hamar ekitaldi inguru aur-keztu dira. Tailerrak, hitzaldiak, bisitak eta erakusketak zientzia gizartera hurbiltzera bideratu dira, helburu nagusi batekin: kaleko jen-dearen interesa erakartzea. Harta-ra, irekiera ekitaldia Iruñeko Gaz-teluko plazan ospatu zen, non zientzialariek esperimentu ugari erakutsi zituzten, jendearen kurio-sitatea piztuz. “Guztiok burutan izan ditugun galdera horiei eran-tzuna ematen jakitea nahi dugu. Adibidez, zergatik egiten dute hegan hegazkinek? Zientzia uler-tuz maitatzea da helburua, batez ere”, azaldu zuen Iruñeko Planeta-riko komunikazio arduradunak.

Adibide praktikoak “Zientzia egunerokoan aurkitzen dugu, ez da inolako gauza arraroa. Zergatik egosten da patata bat? Nola funtzionatzen du kafe maki-na batek?”, galdetu zuen Sevillak, hainbat esperimenturen agertoki izan zen kaleko jardueretako batean. Beste jardueretako bat Javier Liras Kyokan elkarteko kideak eskainitakoa izan zen. Ber-tan “motore bat imanak, alanbrea eta pila bat erabiliz soilik nola muntatzen den” erakutsi zuen. Bes-talde, kea edo hodeiak nola sortzen diren ere erakutsi zuen “alkohol pixka bat eta plastikozko botila bat erabiliz, ondoren puzgailu batekin presioa jartzen denean. Automati-koki, tenperatura hozten da eta alkoholaren bat-bateko kondentsa-zioa eragiten du”, azaldu zuen Lira-sek adin guztietako publikoaren arretari erantzuna emanez, plazan eskainitako erakustaldian. Beste

Page 5: ZIENTZIA ERE KLTRA DAstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/20/... · Lur planeta sufritzen ari da, euririk ez du egiten azkenaldian, ur eskasia dago, auto kopurua ikaragarria

2015ko azaroaren 20a, Ostirala5

parte-hartzaileetako bat Uhaldo Uriz Foruzaingoaren Unitate Kri-minalistako zuzendaria izan zen. Hark, zientzia ikerketaren arloan erabilgarria suertatu daitekeela erakutsi zuen eta pertsonen iden-tifikazioan oinarritutako adibideak jarri zituen, ikusleen artean aurki-tzen ziren hainbat haurren hatz arrastoak hartuz.

Astronomiaren munduari dago-

kionez, Astronavarra taldeko Ana H.Z.-k eta Iñaki Ordiazek planisfe-rioa erabiltzen irakatsi zuten, izar eta konstelazioak modu erraz batean aurkitzeko edota planeten ibilbidea ezagutzeko, besteak bes-te. Era berean, espazio geltoki des-berdinetatik egindako ilargiaren argazkiak erakutsi zituzten, hiru dimentsiotan, “kraterren sakonta-suna ikusteko”, Ordiazek azaldu

moduan.

Kulturarekin lotura Halaxe inauguratu zen dagoeneko 15 urte bete dituen Zientziaren Asteak. Edizio honetan, zientzia kalera atera eta gure egunerokoan daukan presentzia handia erakutsi zen, baita dibertigarria izan dai-tekeela ere. Zergatik da zerua urdi-na? Aurreikusi daiteke lurrikara

bat? Galdera hauek bezalaxe, bes-te askok ere erantzuna aurkitzen duten zientziaren munduan. Zien-tziaren Lagunen Elkartetik gogo-ratu zuten bezalaxe, “ezagutzera eman behar dugu zientzia, ikuskizuna eta entretenimendua sortu, gure lana argitara ateratzeko eta ez geletako pareten artean gel-ditzeko soilik”.

Zentzu horretan, Kultura, Kirola

eta Gazteriaren departamentuko Ana Herrera kontseilariak hitzor-duarekin bat egin nahi izan zuen eta mezu bat bidaltzeko parada izan zuen, batez ere ikasleei zuzen-duz: “Zientzia kalera ateratzea garrantzitsua da, besteak beste, kultura eta zientziaren arteko lotu-ra estutzeko. Zergatiak galdetzeko beldur, ardura edo lotsa hori alde batera uzten saiatu behar gara”.

2013an Lizarran ospatutako Zientziaren Asteko irudia. CEDIDA Esperimentuak egiten, inaugurazioaren egunean. IBAN AGUINAGA

Page 6: ZIENTZIA ERE KLTRA DAstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/20/... · Lur planeta sufritzen ari da, euririk ez du egiten azkenaldian, ur eskasia dago, auto kopurua ikaragarria

62015ko azaroaren 20a, Ostirala

NAFARROAN BARRENA Peñalen

XIV. mendean Peñalen Alesbesek ordezkatua izan zen, ziur asko ibaiaren ur-goraldi baten ondo-rioz herria hondaratua izan zela-ko edo Izurri Beltzak hustu zue-lako.

Ordezkapena adierazteko, Via-nako Printzeak bere kronikan toponimo biak erabili zituen. Gero Alesbes eta Martzilla Azkoienen gotortu ziren, gaztela-rren konkista saihesteko, edono-la ere, Gaztelako Erresumak 1378an Funes menderatu zuen.

Funes, gaztelako ejertzitoak isolatutako herriaFuneseko altxorrak Funes herria ezagutzeko parada ederra eskaintzen digu Peñalene-rako irteeerak. Herrixkan, bi erai-kin nabarmen aurkituko ditugu: Santiago parrokia eta Kalbarioa-ren Kristau Santuaren baseliza.

Eliza, jatorrizko Erdi Aroko parrokiaren ondarren gainean eraiki zen. Adreiluz egina, herria-ren inguruetatik, ikusten den egi-tura nabarmena da. Kanpoaldean, oinarri karratuko dorrea nabar-mentzen da. Duela mende asko, Funesko herritarrak lurperatu

ziren elizaren barnean, eta horren seinale, lurrean ikus daitezkeen zenbakidun egurrezko xaflak. Eli-zak, gurutze latindarraren oinarri tipikoa dauka, hiru zatitan banatu-riko nabe bakarra, gurutzadura, eta abside edo aldare nagusia.

Kalbarioaren Kristau santuaren baseliza: XVIII. mendean eraikita-ko baseliza, Camino Alto izeneko igarobidean kokatzen da. Eraikina-ren barruan, egurrezko Kristo gurutziltzatu bat kokatzen da, alda-re nagusiaren aurrean, eta alboe-tan Dolorosa eta San Joan Ebanje-lariaren beste bi irudi. Baseliza 1950. urtean zaharberritzen hasi ziren, eta ondoren urteetan lanek jarraitu zuten, 1958ra arte.

392 METROKO

ARROKA MENDIA

ERRIBERANElkargune Naturaren talaia ikusgarri bat bezala altxatzen den mendi arrokatsua dugu Peñalen, non Arga eta Aragoi ibaiek bat egiten duten, Ebrorantz abiatzeko.

Peñalengo arroka mendiskaren paisaia ikusgarria. D.N.

Diaro de Noticias

Funesetik 7 kilometrora dago, eta edertasun paregabeko txo-koa da, baita talaia perfektua

Erribera Garaia ikusteko. Hemen-dik, egun argietan, Errege Bardeak, Villafranca, Martzilla, eta, iparral-dean, Pirinioetako gailur elurtuak ere ikusten dira. Sakanaren oinetan -392 metroko bertikala du- bat egi-ten dute Arga eta Aragoi ibaiek, eta hiru kilometro beherago, Milagron, Ebro ibaiarekin elkartzen dira.

Bertako paisaia xerofiloa da, eta lertxun hauskara nabarmentzen da hango ibar-basoetan bizi diren hegazti-espezien artean; gainera, herria “Bisoi lurralde” izendatuta-koaren barnean dago -Europan oso ale gutxi gelditzen dira-. Autoz joa-ten ahal da ia bukaeraraino, baina azken tarteko zola ez da egokia gur-pil-aulkiz ibiltzeko.

Magnizidio baten eszenatoki

1076ko ekainaren 4an, bertan Antso IV.a ehizaldian zegoela, Ermesinda bere arrebaren laguntzari esker Rai-mundo bere anaiak erregea amilde-gitik bota zuen. Hilketaren ondo-rioz, Alfontso VI.a Gaztelakoak Errioxa okupatu zuen eta Antso Aragoiko kondea Iruñeko errege bihurtu ze. Ekintza honen ondorioz, Antsok “Peñalengoa” eta Raimun-dok “fratrizida” ezizenak hartu zituzten.

Bertan zegoen herrixka (agirien arabera behintzat 1084tik aurrera) Huescatik gertu dagoen Monteara-gongo monasteriorena izan zen. XII. mendean Gartzia V.ak hiribildua eratu eta Calahorrako forua eman zion.

Egun ez dago antzinako hiribil-duko aztarnarik baina Altadill his-torialariaren ustetan amildegipean kokatuta zegoen.. Arga ibaiaren erriberan zegoen herriak ibai-por-tu ospetsua zuen, Zaragoza eta Tor-tosatik merkataritza zetorkiona.

Kalbarioaren Kristau santuaren baselizaren ataria. D.N.

Funesen ikuspegia, Peñalendik. S. YANIZ

PEÑALEN

Page 7: ZIENTZIA ERE KLTRA DAstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/20/... · Lur planeta sufritzen ari da, euririk ez du egiten azkenaldian, ur eskasia dago, auto kopurua ikaragarria

2015ko azaroaren 20a, Ostirala 7

KLASK!

LAPIKU ARTEKO IRAKASGAIAK IRUÑEAN. Javier Díazek, Iruñeko Alhambra jatetxeko sukaldariak,

menu eta saio berezi bat eskaini zien Iruñeko Esclabas del

Sagrado Corazón ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4. mai-

lako 53 ikasleri, Zaporearen eta Produktuaren Egunaren

baitan eskainitako jardunaldian. Euro-Toques, Europako

Sukaldarien Komunitateak antolatutako ekitaldia izan zen.

iÑAKI PORTO

EL RIBERA NAVARRA TUTERAKO IKASTETXE BATEAN. Aspil-Vidal Ribera Navarra taldeko jokalariek Tuterako Monde San Julian ikas-

tetxea bisitatu zuten duela gutxi, ikasleen artean kirola sustatzeko helburua-

rekin. Hala, Jose Lucas Mena ‘Patok’ zuzendutako hainbat aktibitate egin zituz-

ten Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleekin. UTZITAKOA

HORST WEIN METODOA ALESBESERA IRISTEN DA. Alesbeseko futbol taldeak jardunaldi

berezi batzuk ospatu zituen joan zen astean, 7 eta 11

urte bitarteko gaztetxoekin. Halaber, irakasleekin ere bi

saio berezi egin zituzten, Horst Weinen eskutik.

Nazioarteko ospea duen taldeko jokoen aditu honek

futbola haurretara egokitzen irakatsi zien, eta ez haurra

futbolera ohi den moduan. Helduen futbolak, izan ere,

haurrek oraindik ez daukaten gaitasun fisiko eta men-

talak eskatzen ditu. MIGUEL ÁNGEL GALILEA

JAVIER ERRORI OMENALDIA. ’La Voz Kids’ telebista saioko finaliste-

tako bat izandako Javier Erro gazteari omenaldi berezi bat egin zioten Barañai-

nen, Lagunak eta Osasunaren arteko partidua hasi aurretik. Abeslariak kamise-

tak sinatu zituen, ohorezko sakea egin zuen eta Lagunakeko oroigarri bat jaso

zuen. IÑAKI PORTO

IRURTZUNGO ARTISAU AZOKA. San Martingo eguraldi ederrak

pertsona andana erakarri zituen Irurtzungo artisau azokara. Lanbide zaharren

hamarnaka postuek eskaintza zabala erakutsi zien bertaratu zirenei, gaztainon-

do saskiak bezalako produktu tradizionaletatik hasi eta beirarekin egindako pro-

duktu garaikideetaraino, elikagai osasuntsuetatik igarota. N.M.

Page 8: ZIENTZIA ERE KLTRA DAstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/20/... · Lur planeta sufritzen ari da, euririk ez du egiten azkenaldian, ur eskasia dago, auto kopurua ikaragarria

82015ko azaroaren 20a, Ostirala

HISTORIAREN TXOKOA Neil Amstrong (1930-2012)

LEHENENGOA

ILARGIRA IRISTENUrrats handi bat Apolo 11 espedizioa Ilargira iristen zen lehenengo espazio misioa izan zen. Hiru estatubatuar izan ziren muga hori zeharkatu zutenak.

Neil Amstrong ilargira bidaiatu aurretik. D.N.

Diario de Noticias

Gizonari deskubritzeko gelditzen zaion azken muga espazioa dela diote askok. Ibilbide horretan

lehenengo urratsa eman zuen horrek, hartara, leku berezi bat dauka espa-zioaren ikerketaren historian. Lurral-de extralurtarra ikutu duen lehenen-go pertsona izan zen Neil Amstrong. 1969ko uztailaren 20an, Ilargia zapal-du zuen , telebistan 600 milioi ikus-leen aurrean. Estatu Batuetako his-toriaren gertaera oroigarrienetarikoa bilakatuko zen une hura. Gaur egun, nahiz eta Ilargia zapaldu zuen astro-nautarik ospetsuena izan, isilieneta-rikoa da, elkarrizketak eta norekin hitz egin artez aukeratzen ditu.

Astronauta izan aurretik, Amstrong Ameriketako Estatu Batuetak Arma-dako ofiziala izan zen eta Koreako Gerran borrokatu zuen. Gerra horren ostean, Purdueko Unibertsitatean lizentziatu eta pilotu bezala lanean aritu zen gaur egun bere ohorez Hegaldi Ikerketen Amstrong Zentroa deitzen den egoitzan.

Apolo 11 espaziontzian egindako bidaia horretako komandantea izan zen Amstrong, zeinetan historiarako geldituko zen esaldi ospetsua esan zuen: “Urrats txiki bat da gizon batentzat, baina jauzi handi bat giza-diarentzat”. Buzz Aldrinekin batera Ilargian ibili zen bi ordu eta erdiz, Michael Collins kideak ilargi orbitan itxaron zien bitartean.

1971ean NASA utzi zuen eta Cincin-natiko Unibertsitatearen ingeniari-tza aeroespazialaren mintegian ira-kasle sartu zen 1979. urtera arte. Hurrengo hamarkadan, Computer Technologies for Aviation hegazkine-ri software konpainiaren koordina-tzailea izan zen Charlottesvillen.

LABURREAN

3 “Urrats txiki bat gizon batentzat,

jauzi handi bat gizadiarentzat”:

Neil Amstrongek esan zuen his-

toriarako gelditu den esaldi hori.

Misioa bukatu ondorengo

prentsaurreko batean, ilargi

modulotik atera aurretik pentsa-

tu zuela aipatu zuen. 1983an

egin zioten elkarrizketa batean,

halaxe azaldu zuen: ‘Argi

neukan Lurrera itzultzeko pro-

babilitatea bazegoela, baina Ilar-

gitik espazioratzearen arrakasta

ehuneko berrogehita hama-

rrekoa zela ere banekien.

Gehiengoak ez zekien misioaren

zailtasuna norainokoa zen,

beraz, esateko zerbait pentsa-

tzeak zentzu handirik ez zuela

ere pentsatu nuen, jakinda ilar-

giratzea bertan behera gelditu

zitekeela’.

3 Apolo11ko kideak: Michael

Collins eta Buzz Aldrin.

Bidean, 17 herrialdeetan ohoreak jaso zituen, Presidential Medal of Free-dom, Explorers Club Medal eta Con-gressional Space Medal of Honor bar-ne. Bi seme izan zituen Janet emaz-tearekin 1994an banandu baino lehe-nago. Geroago berriro ezkondu zen. 2005ean, bizitza publikora itzuli zen James Hansenen First Man liburua-rekin non estatubatuar astronauta-ren biografia datorren.

Amstrongek behin esan zuen Ilar-gitik itzuli ostean bere lagunek eta kideek jokaera desberdina izan zute-la berarekin eta bere misio kideekin. Inoiz ulertu ez zuen gauza izango zela gehitu zuen.

Apolo 11ren bidaia 1969ko uztailean, Eagle ilargiratze-moduluaren barnean Neil Arms-

trong eta Buzz Aldrin Ilargian pausatu ziren lehenengo gizakiak bila-

katu ziren. 40 urte geroago, NASAk bidalitako LRO zundak Apolo 11

misioaren arrastroarekin topo egin du. Argazkietan ilargiratze-modu-

lua beltz ilunez ageri da eta bere aurrean txiki-txiki astronautek koka-

tutako kamera antzeman daiteke. Moduluaren hegoaldean LRRR eta

PSE esperimentuak kokatu ziren eta puntu zuri baten legez ageri dira

Ilargiaren gainazal harritsuaren gainean. Kuriositatez, Estatu Batueta-

ko banderaren argazkirik ez dute aurkitu oraindik NASAtik. 1969ko

azaroan Apolo 11 misioaren arrakastatik lau hilabetera, NASAk Apo-

lo 12 misioa bidalii zuen espaziora. Ia 40 urte geroago. Ontziaren

teknologiak zehaztasun handiz eraman zituen astronautak ilargiratze-

eremu egokira.

IDATZI GAITZAZU...

HARREMANETARAKO Albiste, argazki, iradokizun edota bestelako infor-

mazioa helbide honetara bidali: AAula de Noticias. Muro Kalea, 19 31.500 Tudela

Tf: 948 847 415 Fax: 948 847 093 [email protected]

DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIAGARRIA: 3 Koordinazioa: NNieves Arigita 3 Erredakzioa: NNieves Arigita, Fermín Pérez-Nie-

vas, Juan Antonio Martínez, Miren Mindegia.